INDUSTRIA-JABETZARI BURUZKO DEMANDA
TXANDAZ DAGOKION MERKATARITZA ARLOKO EPAITEGIARI
Ni,PROKURADOREAREN-IZEN ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.
Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.
Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.
Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:
Idazki honen bidez, JUDIZIO ARRUNTEKO demanda jartzen dut, industria-jabetzari buruzkoaDEMANDATUAREN IZEN ABIZENAK jaunaren/andrearen kontra (egoitza:HERRIA).
Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.
EGITATEAK
LEHENENGOA.-DATA(e)anIZEN-ABIZENAK sozietatea eratu zen, eta BilbokoIZEN-ABIZENAKnotarioaren aurrean egiletsitako merkataritza-sozietatea eratzeko eskritura publikoan jaso zen,ZENBAKIA protokolo-zenbakiarekin.HERRIA(e)ko Merkataritza Erregistroan inskribatu zen,ZENBAKIA. orrialdean, ZENBAKIA zenbakiarekin. Sozietatearen jarduna hau izan da hasieratikZEHAZTU.
BIGARRENA.-DATA(e)anIZEN-ABIZENAKsozietateakPATENTEA ZERTAN DATZA patentea emateko eskatu zion Patente eta Marken Espainiako bulegoari. Eskaerak beharrezkoak diren izapideak bete zituen, eta, azkenik,DATA(e)an eman zitzaion patentea.
ZENBAKIA zenbakiko agiri gisa aurkezten daZEHAZTU.
HIRUGARRENA.-DATA(e)an lizentzia emateko kontratua egin zenIZEN-ABIZENAK merkataritza-sozietatearekin, patente eskubideak modu honetan ustiatzeko.
ZENBAKIAzenbakiko agiri gisa aurkezten da lizentzia emateko kontratua.
LAUGARRENA.-IZEN-ABIZENAKenpresak patente eskubidearen gai den objektua ustiatu du lurralde osoan, eta merkatuko demanda guztia asetzeko gaitasun nahikoa du.
Honekin batera aurkezten dira egindako kontratuak, produktuaren fabrikazio- eta salmenta-bolumena, fabrikazio-gaitasuna deskribatzen duen barneko txostena,ZEHAZTU
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
LEHENENGOA.-.Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
BIGARRENA. Eskumena. Botere Judizialaren Lege Organikoko 86 ter 2 a) artikulua aplikatuz, auzi honen ardura hartzeko eskumen objektiboa merkataritza-arloko epaitegiari dagokio.
Lurraldeari dagokionez epaitegi hori da eskuduna, demandatuak muga-barru horretan baitu egoitza.
HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek demanda hau jartzeko gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.
LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ordezkatuak dauka,OSATU.markaren titularra baita. Legitimazio pasiboa, berrizOSATU
SEIGARRENA- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura judizio arruntekoa da, horrela baitago xedatua PZLko 249.1.4 artikuluan.
ZAZPIGARRENA- Auziaren funtsa.
ZEHAZTU OINARRI JURIDIKOAK
ZENBAKIA ZEHAZTU.-Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibileko Legeko 394. artikuluari jarraikiz.
Azaldutakoagatik,
AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat JUDIZIO ARRUNTEKO demandaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATE-IZENA aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaiaESKATUTAKOA.
Berebat lehenengoa:Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
HERRIA(e)n,DATA(e)an.
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura