Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Lan zuzenbidea  >>  Legeria

Hutsen zuzenketa, honako honena: 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena

2015-10-30

Erakundea: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

Argitalpena: EAO, 2016/02/11, 36. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ENPLEGUKO ETAGIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA

1320

Hutsen zuzenketa, honako honena: 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua,

 

urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina

 

onartzen duena.

Hutsak atzeman dira Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuan, zeina Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2015eko urriaren 31ko alean (261. zk.) argitaratu baitzen. Honen bidez, zuzenketa hauek egiten dira:

2.orrialdean, xedapen indargabetzaile bakarraren 22. puntuaren 3. lerroan, hau dioen lekuan: «...eta azken xedapenetatik hamabigarrena...»; hau esan behar du: «...eta azken xedapenetatik hamabigarrenaren 2. zenbakia...».

9.orrialdean, aurkibidean, hau dioen lekuan: «164. artikulua. Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen ondoriozko prestazio ekonomikoen errekargua.»; hau esan behar du: «164. artikulua. Laneko istripuen edo gaixotasun profesionalen ondoriozko prestazio ekonomikoen errekargua.».

14.orrialdean, aurkibidean, hau dioen lekuan: «320. artikulua. Kuotetatik salbuesteko kasu jakin batzuetako oinarri arautzailea.»; hau esan behar du: «320. artikulua. Oinarri arautzailea, 65 urterekin edo gehiagorekin kotizatuz gero.».

42.orrialdean, 53. artikuluaren 2. zenbakian, hau dioen lekuan: «...Kode Zibilaren 1.973 artikuluan...»; hau esan behar du: «…Kode Zibilaren 1973. artikuluan...».

79.orrialdean, 124. artikuluaren 1. zenbakian, hau dioen lekuan: «1. Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsaren Aholku Batzordearen eginkizuna...»; hau esan behar du: «1. Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsaren Inbertsioetarako Aholku Batzordearen eginkizuna...».

97.orrialdean, 170.4 artikuluan, hau dioen lekuan: «Halaber, erregelamendu bidez arautuko da...»; hau esan behar du: «Halaber, Gizarte Segurantzaren Arloko Neurriei buruzko abenduaren 4ko 40/2007 Legearen hemeretzigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera, erregelamendu bidez arautuko da...».

146.orrialdean, 272.1.c) artikuluaren hirugarren eta laugarren lerroetan, hau dioen

lekuan: «...langileak hasierako alta hartzen badu...»; hau esan behar du: «...langileak alta hartzen badu...».

156.orrialdean, 287. artikuluaren 4. zenbakiaren lehenengo paragrafoan, hau dioen

lekuan: «4. Gizarte Segurantzaren Nekazaritzako Sistema Bereziari lotutako kotizaziopeko

jarduera-aldiak,...»; hau esan behar du: «4. Besteren Konturako Nekazaritzako Langileentzako Sistema Bereziari lotutako kotizaziopeko jarduera-aldiak,...».

156.orrialdean, 287. artikuluaren 4. zenbakiaren bigarren paragrafoan, hau dioen

lekuan: «…Gizarte Segurantzaren Nekazaritzako Sistema Berezian estalitako lanaldi

errealak,...»; hau esan behar du: «…Besteren Konturako Nekazaritzako Langileentzako Sistema Berezian estalitako lanaldi errealak,...».

156.orrialdean, 287. artikuluaren 6. zenbakiaren a) letran, hau dioen lekuan: «…Gizarte Segurantzaren Nekazaritzako Sistema Berezian estalitako lanaldi erreal guztiak,…»; hau esan behar du: «…Besteren Konturako Nekazaritzako Langileentzako Sistema Berezian estalitako lanaldi erreal guztiak,…».

156.orrialdean, 287. artikuluaren 6. zenbakiaren b) letran, hau dioen lekuan: «…Gizarte Segurantzaren Nekazaritzako Sistema Berezian kotizatutako lanaldi erreal guztiak...»; hau esan behar du: «…Besteren Konturako Nekazaritzako Langileentzako Sistema Berezian kotizatutako lanaldi erreal guztiak...».

164.orrialdean, 305. artikuluaren 2. zenbakiaren d) letran, hau dioen lekuan:

«...–20/2007 Legearen 1.2.b) artikulua–.»; hau esan behar du: «...–uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 1.2.b) artikulua–.».

189.orrialdean, 361. artikuluaren 1. zenbakian, hau dioen lekuan: «…prestazioa jasotzeko eskubidea haietako bati besterik ez zaio aitortuko.»; hau esan behar du: «…prestazioak jasotzeko eskubidea haietako bati besterik ez zaio aitortuko.».

191.orrialdean, 367.1. artikuluan, hau dioen lekuan: «1. Pairatzen den desgaitasunaren edo gaixotasun kronikoaren gradua,...»; hau esan behar du: «1. Baliaezintasuna sor dezakete urritasun fisiko eta psikikoek, uste izatekoa bada iraunkor izango direla, sortzetikoak izan zein ez, baldin eta gaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala deuseztatzen edo aldatzen badiote urritasuna duenari. Pairatzen den desgaitasunaren edo gaixotasun kronikoaren gradua,...».

192.orrialdean, 373. artikuluaren 1. zenbakiaren b) letran, hau dioen lekuan: «b) Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutu Nazionala,…»; hau esan behar du: «b) Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutua,…».

193.orrialdean, 373. artikuluaren 3. zenbakian, hau dioen lekuan: «...Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutu Nazionalaren zerbitzuak...»; hau esan behar du: «...Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuaren zerbitzuak...».

203.orrialdean, hogeita hirugarren xedapen gehigarrian, 2. zenbakia ordezten da eta honela geratzen da: «2. Enpresaburuek (salbu eta administrazio publikoa eta sektore publikoko erakunde, organismo eta enpresek), sektore jakin batzuetan badihardute Ceutan eta Melillan (nekazaritza, arrantza eta akuikultura; industria –energia eta ura izan ezik–; merkataritza; turismoa; ostalaritza eta gainerako zerbitzuak –aireko garraioa, eraikinen eraikuntza, finantza- eta aseguru-jarduerak eta higiezinen jarduerak izan ezik–), aipatu herrietan kokatutako lan-zentroetan lan egiten duten langileei dagokienez, % 50eko hobaria izango dute gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzari ordaintzen dizkieten kuotetan, baita langabeziaren baterako bilketagatik, lanbide-heziketagatik eta Soldatak Bermatzeko Funtsagatik ordaintzen dizkiotenetan ere.».

206.orrialdean, laugarren xedapen iragankorraren 3. zenbakian, seigarren eta zazpigarren lerroetan, hau dioen lekuan: «…dela Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren baimenaren babesean–;»; hau esan behar du: «…dela orduko Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren baimenaren babesean–;».

219.orrialdean, hogeita laugarren xedapen iragankorraren 2. zenbakian, hau dioen

lekuan: «...–pentsio horiek 1960ko uztailaren 21eko 45/1960 Legean arautu ziren, eta

kendu, berriz,...»; hau esan behar du: «...–pentsio horiek uztailaren 21eko 45/1960 Legean arautu ziren, eta kendu, berriz,...».

221.orrialdean, azken xedapenetatik laugarrenean, hau dioen lekuan: «Horiek erregularizatzeko,...»; hau esan behar du: «Horiek erregulatzeko,...».

222.orrialdean, azken xedapenetatik zortzigarrenean, hau dioen lekuan: «Gobernuak, halaber, lege honetan ezarritakoa aplikatu eta garatzeko behar diren gainerako xedapen guztiak onartuko ditu.»; hau esan behar du: «Gobernuak, halaber, lege honetan ezarritakoa aplikatu eta garatzeko behar diren gainerako xedapen guztiak onartuko ditu. Bereziki, Gobernuari gaikuntza ematen zaio, langabeziaren babes-jardunaren barruan eta lege honen III. tituluaren VI. kapituluan ezarritako finantza- eta kudeaketa-araubidearen bidez, gizarteratzeko errenta aktiboaren laguntza espezifikoa erregula dezan. Laguntza hori behar ekonomiko bereziak eta enplegua aurkitzeko zailtasunak dituzten langabeentzat da, laneratzea errazten duten jarduerak egiteko konpromisoa hartzen dutenentzat.»

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra