Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 4/2015 Errege Lege Dekretua, martxoaren 22koa, enplegurako lanbide-heziketaren sistema presaz erreformatzeko lan-arloan
2015-03-22Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2015/04/16, 91. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
4092 Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 4/2015 Errege Lege Dekretua, martxoaren 22koa, enplegurako lanbide-heziketaren sistema presaz erreformatzeko lan-arloan.
Hutsak atzeman dira martxoaren 22ko 4/2015 Errege Lege Dekretuan –enplegurako lanbide-heziketaren sistema presaz erreformatzeko lan-arloan–, zeina Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2015eko martxoaren 23ko alean (70. zk.) argitaratu baitzen. Beraz, honen bidez hutsak zuzentzen dira:
Zioen azalpenean, 8. orrialdean, bigarren paragrafoaren azken tartekian, honako hau dioen lekuan: «... 2016ko prestakuntza-programazioan»; honako hau esan behar du: «... 2015eko prestakuntza-programazioan».
25.orrialdean, 21. artikuluaren Bi zenbakian, idazpuruan eta lehenengo lerroan, honako hau dioen lekuan: «Bi. Aldatu egiten da 5. artikulua, eta hona nola geratzen den idatzita: ‘‘Enpresaburuen egiteak nahiz ez-egiteak...’’»; honako hau esan behar du: «Bi. Honela geratzen da idatzita 5. artikuluaren 1. zenbakia: ‘‘1. Enpresaburuen egiteak nahiz ez-egiteak...’’»
29.orrialdean, 21. artikuluan, Hamalau zenbakian, honako hau dioen lekuan: «Hamalau. 46. artikulua honela geratzen da idatzita:...»; honako hau esan behar du: «Hamalau. 46. artikuluaren izenburua eta 1. zenbakia honela geratzen dira idatzita:...».
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|