Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 3/2012 Errege Lege Dekretua, otsailaren 10ekoa, lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzkoa
2012-02-10Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2012/2/18, 42. zk.
ESTATUKO BURUZAGITZA
2395
Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 3/2012 Errege Lege Dekretua, otsailaren 10ekoa, lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzkoa.
Lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko otsailaren 10eko 3/2012 Errege Lege Dekretua 2012ko otsailaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 36. zenbakian; hutsegiteak aurkitu dira testu horretan, eta honen bidez zuzentzen dira:
8. orrialdean, hitzaurrean, bigarren lerrokadan, azken‑aurreko eta azken hirugarren lerroan, hau dioen lekuan: «...indarraldiko, prestakuntzarako kontratuetako eta...», hauxe esan behar du: «...indarraldiko, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuetako eta...».
4. orrialdean, hitzaurrean, laugarren lerrokadan, laugarren lerroan, hau dioen lekuan:
«...Langileen Estatutuaren III. tituluan», hauxe esan behar du: «...Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren III. tituluan...».
13. orrialdean, 3.1 artikuluaren lehen lerrokadan, hau dioen lekuan:
«...enplegu‑bulegoan 2012ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik inskribatuta dauden…», hauxe esan behar du: «... enplegu‑bulegoan inskribatuta dauden…».
15. orrialdean, 6. artikuluak Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 13. artikuluaren 4. paragrafoari ematen dion idazketan, hau dioen lekuan: «… azaroaren 8ko 31/1995 Legean eta garatzeko araudian...», hauxe esan behar du: «…Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean eta garatzeko araudian.».
16. orrialdean, 7. artikuluaren 3. paragrafoan, hau dioen lekuan: «…43/2006 Legearen I. kapituluaren 1. atalean…», hauxe esan behar du: «…43/2006 Legearen I. kapituluaren I. atalean…».
17. orrialdean, 9. artikuluak Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 34. artikuluaren 2. paragrafoari ematen dion idazketan, lehen lerrokadaren hirugarren lerroan, hau dioen lekuan: «Kontrakorik hitzartu ezean, enpresak…», hauxe esan behar du: «Ezer adostu ez bada, enpresak…».
19. orrialdean, bigarren lerrokadan, 11.Bi artikuluak Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 40. artikuluaren 2. paragrafoari ematen dion idazketan, hau dioen lekuan: «…artikulu honetako 1. paragrafoko laugarren lerrokadan aurreikusitako aukeraz…», hauxe esan behar du: «…artikulu honetako 1. paragrafoko hirugarren lerrokadan aurreikusitako aukeraz …».
19. orrialdean, 12. artikuluak Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 41. artikuluaren 2. paragrafoaren bigarren lerrokadari emandako idazketan, hau dioen lekuan: «Aldaketa kolektibotzat joko dira laurogeita hamar eguneko epean eragina gutxienez honako hauengan dutenak: Hamar langilerengan, ehun langiletik beherako enpresetan.
Langileen % 10engan, ehun eta hirurehun langile arteko enpresetan.
Hogeita hamar langilerengan, hirurehun langile baino gehiago dituzten enpresak badira.» Hauxe esan behar du: «Aldaketa kolektibotzat joko dira laurogeita hamar eguneko epean eragina gutxienez honako hauengan dutenak:
a) Hamar langilerengan, ehun langiletik beherako enpresetan.
b) Langileen % 10engan, ehun eta hirurehun langile arteko enpresetan.
c) Hogeita hamar langilerengan, hirurehun langile baino gehiago dituzten enpresak badira.
20. orrialdean, 12.Bat artikuluak Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginak 41. artikuluaren 4. paragrafoaren laugarren lerrokadari ematen dion idazketan, hau dioen lekuan: «…enpresaren arloan ordezkagaitasun nagusia duten sindikatuek…» hauxe esan behar du: «…ordezkagaitasun nagusia duten eta enpresaren arloan ordezkagaitasuna duten sindikatuek…».
26. orrialdean, 16.1 artikuluan, hau dioen lekuan: «1. Enpresa batek, Langileen Estatutuaren 47. artikuluari edo konkurtso‑prozedura bati jarraiki, lan‑kontratuak amaitu baditu modu jarraituan edo ez, edo lanegun- edo lanordu‑kopurua murriztu badu, eta ondoren, Langileen Estatutuaren...», hauxe esan behar du: «1. Enpresa batek, Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 47. artikuluari edo konkurtso‑prozedura bati jarraiki, lan‑kontratuak amaitu baditu modu jarraituan edo ez, edo lanegun- edo lanordu‑kopurua murriztu badu, eta ondoren, Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren...».
33. orrialdean, 21. artikuluaren lehen lerrokadan, hau dioen lekuan: «Lan‑arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 43. artikuluaren 4. paragrafoa honela idatzita geldituko da:», hauxe esan behar du: «Lan‑arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 43. artikuluaren 4. paragrafoaren lehen lerrokada honela idatzita geldituko da:».
40. orrialdean, lehen xedapen iragankorraren 1. paragrafoan, hau dioen lekuan:
«1. Aldi baterako laneko enpresek, arau hau indarrean sartzen den egunean jarduera garatzeko behin betiko administrazio‑baimena ez dutenek…», hauxe esan behar du:
«1. Aldi baterako laneko enpresek, arau hau indarrean sartzen den egunean jarduera garatzeko behin betiko administrazio‑baimena dutenek…».