Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 29/2012 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, Etxeko Langileen Sistema Berezian kudeaketa eta babes soziala hobetzekoa eta izaera ekonomiko eta sozialeko beste neurri batzuk hartzekoa
2012-12-28Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2013/1/29, 25. zk.
ESTATUKO BURUZAGITZA
832
Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 29/2012 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, Etxeko Langileen Sistema Berezian kudeaketa eta babes soziala hobetzekoa eta izaera ekonomiko eta sozialeko beste neurri batzuk hartzekoa.
Etxeko Langileen Sistema Berezian kudeaketa eta babes soziala hobetzeko eta izaera ekonomiko eta sozialeko beste neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 29/2012 Errege Lege Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialaren euskarazko gehigarrian argitaratu zen, 2012ko abenduaren 31ko alean, 314. zenbakian; hutsegiteak aurkitu dira testu horretan, eta honen bidez zuzentzen dira.
2. orrian, zioen adierazpenean, III. atalean, bigarren lerrokadaren hirugarren eta laugarren lerroetan, hau dioen lekuan: «… Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren...», beste hau esan behar du: «ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren...».
3. orrian, zioen adierazpenean, III. atalean, azken lerrokadaren bigarren lerroan, hau dioen lekuan: «… 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko irailaren 27ko 17/2012 Legean…», beste hau esan behar du: «… 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legean…».
7. orrian, zioen adierazpenean, IX. atalean, bosgarren lerrokadaren lehen lerroan, hau dioen lekuan: «… 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko irailaren 27ko 17/2012 Legean…», beste hau esan behar du: «… 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legean…».
12. orrian, 5. artikuluan, 4.c) atalean, bigarren lerrokadaren bigarren lerroan, hau dioen lekuan: «… horien balioa handituta…», beste hau esan behar du: «… horien zenbatekoa handituta…».
12. orrian, 5. .artikuluan, 4.c) atalean, bigarren lerrokadaren bosgarren lerroan, hau dioen lekuan: «… balioa aipatutako aldea adina handituko da…», beste hau esan behar du: «… zenbatekoa aipatutako aldea adina handituko da…».
12. orrialdean, 5. artikuluan, 4.d) atalaren bigarren lerroan, hau dioen lekuan: «… 2011ko abenduaren 31n…», beste hau esan behar du: «… 2012ko abenduaren 31n…».
13. orrialdean, 6. artikuluan, 2. atalaren laugarren eta bosgarren lerroetan, hau dioen lekuan: «… urtean 7.063,07 euro baino gutxiagokoak izan behar dute.», beste hau esan behar du: «… urtean 7.063,07 euro baino gehiagokoak izan behar dute.».
14. orrialdean, 6. artikuluan, 4. atalean, bigarren lerrokadaren lehen lerroan, honako hau dio: «… aurreko paragrafoak adierazitako zenbatekoa…», beste hau esan behar du:
«… aurreko lerrokadan adierazitako zenbatekoa…».