Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Lan zuzenbidea  >>  Legeria

35/2014 Legea, abenduaren 26koa, Gizarte Segurantzako lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutualitateen araubide juridikoari dagokionez, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzen duena

2014-12-26

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/12/29, 314. zk.

bcl_1171409367.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

13568 35/2014 Legea, abenduaren 26koa, Gizarte Segurantzako lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutualitateen araubide juridikoari dagokionez, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzen duena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.

Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala:

HITZAURREA

I

Lege hau Espainiako Erresumako 2013ko Erreforma Programa Nazionala betetzera dator, programa horrek erregulazio berri bat aurreikusten baitu Laneko Istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutuetarako; batetik, erakunde pribatu horien funtzionamendua eta kudeaketa modernizatzeko, gardentasuneta efizientzia-mailak indartuz, eta, bestetik, neurri handiagoan laguntzeko justifikaziorik gabeko lanerako absentismoaren aurkako borrokan zein Gizarte Segurantzaren sistemaren iraunkortasunaren alde.

Gizarte Segurantzaren sistemak gaitasun juridikoa daukaten Zuzenbide Publikoko erakundeen bidez gauzatzen du Espainiako Konstituzioko 41. artikuluan jasotako babes publikoa, baina baita erakunde pribatuen bidez ere, azken horiei baimena ematen baitie Estatuak, administrazio-sektoreko funtzio jakin batzuetan elkarlanean aritzeko.

Administrazio-izaerako eginkizun horiek erakunde pribatu jakin batzuek gauzatzen dituzte, arloarekiko duten interes kalifikatuagatik, eta Estatuak funtzio publiko horien gaineko zuzendaritzaeta tutoretza-eginkizunak erreserbatzen ditu beretzat.

Baimendutako erakunde pribatuak honako hauek dira: Gizarte Segurantzaren kudeaketan lankidetzan aritzen diren enpresak eta orain arte Gizarte Segurantzako Laneko Istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutuak deiturikoak; azken horiek, aurrerantzean, eta lege honen indarrez, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuak deituko dira.

Laneko Istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutuak ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginean daude araututa; zehazki, «Gizarte Segurantzaren kudeaketa» izenburua duen I. tituluko VII. kapituluaren laugarren atalean. Funtzio publikoen kudeaketan parte-hartze pribatuak duen figura juridikoa Gizarte Segurantzaren kudeaketarako elkarlana deiturikoa da.

Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuak enpresaburuen elkarteak dira, izaera pribatukoak eta irabazi-asmorik gabeak; Gizarte Segurantzaren kudeaketan elkarlanean aritzea beste helbururik ez dute, eta lurralde nazional osoa dute jarduketaeremu.

Kudeaketako elkarlana hainbat prestaziorekin lotuta gauzatzen da. Prestazio horien artean, gaur egun, honako hauek aipa daitezke: laneko gertakariek eragindako prestazio ekonomikoak eta osasun-laguntza kudeatzea; Gizarte Segurantzako laneko arriskuen prebentziorako jarduerak gauzatzea; gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoa kudeatzea; haurdunaldiko eta edoskitze naturalaren aroko arriskuei dagozkien prestazioak kudeatzea; minbiziaren edo beste

gaixotasun larri baten eraginpean dauden adingabeen zainketari dagokion prestazioa kudeatzea, eta langile autonomoen jarduera uzteagatiko prestazioa kudeatzea.

Mutuek, aipatutako elkarlana gauzatzeko, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak aldian-aldian transferitzen dizkien sistemaren kuotak kudeatzen dituzte. Xede bererako, Gizarte Segurantzaren hainbat ondasun higiezin dauzkate atxikita; ondasun horiek esandako Gizarte Segurantzako Administrazioaren Zerbitzu Erkidearen izenean inskribatuta daude, bera baita ondarearen titular bakarra.

Ondare historiko bat ere badute, xede harekin berarekin; ondare historiko horretan, erakunde aseguratzaile izan zirenean lortutako baliabideak eta ondasunak biltzen dira, eta, tradizionalki, elkartutako enpresaburuen erantzukizun mankomunatuko kasuei aurre egin ahal izateko erabili izan da.

Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek prestazioen kudeaketan izan duten eragina positiboa izan da sistemarako; hala izan da krisi-aroetan ere, gauza izan baitira soberakinak sortzeko eta Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsari garrantzizko baliabideak helarazteko.

Hala ere, indarrean dagoen araudiak egungo errealitatera egokitzea eskatzen du, printzipio hauek betetze aldera: segurtasun juridikoa, koordinazioa, eraginkortasuna, efizientzia, gardentasuna eta gaitasuna. Printzipio horiek guztiak gorpuzten ari dira jada, oro har, Administrazio Publikoen erreforman.

Lege honek Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen izaera eta funtzionamendua arautzen ditu, baita beroriei eskuordetzen zaizkien funtzio publikoen edukia eta funtzio horiek betetzeko modua ere, aipatutako printzipioak sendotzeko xedez.

Gizarte Segurantzaren kudeaketari dagozkion alderdien lankidetzan sakontzea du helburu, mutuen esku prestazioen kudeaketa hobetzea ahalbidetuko duten tresnak ipiniz; guztia ere, langile babestuen mesederako.

Era berean, aipatutako hobekuntza dela bide, justifikaziorik gabeko lanerako absentismoa murriztea ere lortu nahi du legeak, era horretan enpresen lehiakortasuna hobetzeko, eta, ondorioz, ekonomia osoarena.

II

Lege honen xedea Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen araubide juridikoa oso-osorik erregulatzea da, eta, halaber, babes publikoaren kudeaketan laguntzen duten elkarte pribatu gisa betetzen dituzten funtzioena; betiere, erakunde horien izaera pribatua erabat errespetatuz.

Horrela, alde batetik, dauden lege-hutsuneak estali nahi dira, eta, bestetik, egungo araubide juridikoa eratzen duten maila desberdinetako arauak bildu, pluraltasun horretan sortutako dispertsioa zuzentzearren.

Legeak bi eratara modernizatzen du aplikatzekoa den araubide juridikoa: batetik, hainbat mekanismo artikulatzen dira, kudeaketa-lana behar besteko eraginkortasunez eta efizientziaz egiteko, herritarren mesedetan, eta, bestetik, garrantzi handiagoa ematen zaie, eta hainbat ahal aitortzen zaizkie, elkarlanaren jomuga direnei: babestutako besteren konturako langileei, enpresa elkartuei eta norberaren konturako langileei edo autonomoei.

Azkenik, legeak bete egiten du Gizarte Segurantzaren Sistema Eguneratzeari, Egokitzeari eta Modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legeko hamalaugarren xedapen gehigarrian agindutakoa: mutuen arau-esparrua erreformatzea, alegia.

III

Legearen egiturak Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina aldatu beharrari erantzuten dio; izan ere, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen araubide juridikoa Sistema eratzen duten instituzioen ondoan kokatu behar baita. Eragin horietarako, aldatu egiten da I. tituluko VII. kapituluaren laugarren ataleko 2. azpiatala, hor jasotzen baita haien araubide juridikoa.

Legearen artikulu bakarreko Bat paragrafoak 11 artikulu ditu, eta artikulu horiek aipatutako 2. azpiataleko artikulu guztiak ordezten dituzte. Nabarmentzekoak dira ondoren adierazten diren alderdiok.

Lehenik, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen izaera juridikoa definitzen da, baita mutua horiek Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioarekin elkarlanean betetzen dituzten funtzioak ere –titulartasuna Ministerioarena izango da, betiere–. Era berean, xehetasunez zehazten dira beroriek kudeatzen dituzten gertakariak edo prestazioak, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 72. artikuluarekin bat etorririk, zeinak mutuarekiko duten lotura motaren arabera banatzen baititu –elkartze-hitzarmenaren edota atxikitze-dokumentuaren bidez gauzatzen da lotura–.

Orobat, argi uzten da mutuek ematen dituzten prestazio eta zerbitzu guztiak Gizarte Segurantzaren prestazioak eta zerbitzuak direla, eta, hortaz, guztiei aplikatzekoa zaien araubide juridikoaren pean daudela. Halaber, ezartzen da osasun-laguntzako prestazioa laneko gertakarien (laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak) estalduratik eratortzen dela; beraz, kontribuzio-prestazioa da, izaera horrekin aurreikusten baita Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginean. Argitzen da, baita ere, mutuek laneko gertakariak babestea xede duten Gizarte Segurantzako prebentzio-jarduerak gauza ditzaketela enpresaburu elkartuen eta atxikitako langile autonomoen alde; horien artean, enpresa elkartuentzako aholkularitza-jarduerak sartzen dira, beren lanpostuak eta egiturak egokitu ditzaten ezgaitasunen bat pairatu duten langileak beste posturen batetan birkokatu ahal izateko.

Lege honek lan-arloko jurisdikzioari ematen dio erreklamazioak aztertzeko ardura, erreklamazio horiek Gizarte Segurantzaren prestazioak dituztenean xede –osasunlaguntzakoak barne–, edota prestazio horien kudeaketan oinarritzen direnean –kalteordainak, kasurako–. Guztia ere, gaia jurisdikzio-ordena espezializatuan kokatzearren eta titularrak zein legitimatuak identifikatzearren; horrela, gainditu egiten dira egun dauden ziurgabetasunak.

71. artikuluak hobetu egiten du Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen barne-egituraren erregulazioa, mutua horien gobernu-organoak, berorien osaera eta funtzioak ezarriz. Azpimarratzekoa da lehen aldiz arautzen dela lehendakariaren figura, eta mutuaren barruan hartzen duen tokia ere zehazten dela. Halaber, gardentasunprintzipioa aplikatzen zaio esparru honi. Gobernua hainbat lege-neurriren bidez ari da printzipio hori aldezten, hala nola gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen bidez. Ildo horretan, akordio kaltegarriak edo zuzenbidearen kontrakoak aurkaratzeko ahalak ematen zaizkie enpresaburu elkartuei, bai eta zuzeneko erantzukizunak eskatzekoak ere zuzendaritzaorganoetako kideei. Hala, zuzeneko erantzukizun pertsonala eragiten duten kasuak arautzen dira; doloz edo erru larriz jardun duen egileari egozten zaio erantzukizun hori, eta subsidiariotasun-mailara eramaten da erantzukizun mankomunatua; horrek guztiak hobetu egingo ditu kudeaketako zuzentasun-mailak.

Elementu berri gisa, gizarte-eragileen parte-hartzea artikulatzen da, Kontrol eta Jarraipen Batzordeen bitartez arituko baitira, eta langile autonomoen elkarte profesionalen ordezkaritza bat gehitzen da berorietara, kontuan harturik gero eta garrantzi handiagoa duela kolektibo horrek mutuen kudeaketan.

Zenbait inkoherentzia gainditzeko eta segurtasun juridikoa emateko asmoarekin arautzen dira alderdi ekonomikoak lege honetan. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak hainbat baliabide mota transferitzen dizkie mutuei, manten daitezen eta beren funtzioak bete ditzaten. Baliabide horiek Gizarte Segurantzako kuotak dira, bai eta kuota horiek aktibo baimenduetan inbertitzearen eraginez sortutako etekinak eta gainbalioak ere.

Mutuei atxikitako laguntza-zentroen aprobetxamendua indartzearren, erraztasunak ematen dira Osasun Zerbitzu Publikoek, Erakunde Kudeatzaileek eta Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten beste Mutua batzuek zentro haiek erabil ditzaten. Eragin horietarako, esandako diru-sarrerek kreditua sortuko dute zerbitzua ematen duen mutuaren gastuen aurrekontuan, izaera bereko gastuei dagozkien kontzeptuetan.

Legeak emaitza ekonomikoa eta berorren kargura eratuko diren erreserbak arautzen ditu, eta xehetasun osoz definitzen. Bai Laneko Gertakarien Egonkortze Erreserbaren zuzkidura eta bai langile autonomoen Jarduera Uzteagatiko Egonkortze Erreserbari dagokiona estaldura-mailarik handienarekin mugatzeko betebeharra ezartzen da, eta eutsi egiten zaio Egonkortze Erreserban –orain Gertakari Arruntena deiturikoan– lehendik ezarrita zegoen mugaketari.

Gertakari bakoitzari emaitza gisa dagokion soberakinaren norakoa zehazten da, behin dagozkion erreserbak deskontatu ondoren. Horrela, laneko gertakarietatik datorren soberakinaren ehuneko 80a Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean kokatutako Gizarte Segurantzako Laneko Gertakarien Funtsera –lehen Prebentzio eta Errehabilitazio Funtsa deitzen zitzaionera– bideratuko da, eta horko funtsak, beste funtzio batzuen artean, langileak sendatzeko terapiaeta errehabilitazio-teknika eta -tratamenduen ikerketa-, garapeneta berrikuntza-jardueretan aplikatutako dira, alde batetik, eta prebentziojardueren sustapenean, bestetik. Gainerako ehuneko 20tik, erdia Erreserba osagarrira bideratu behar da, eta beste ehuneko 10a gizarte-laguntzako Erreserbara. Gertakari arrunten kudeaketatik sortutako soberakinari dagokionez, zenbateko hori Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsera bideratu behar da, oso-osorik.

Azkenik, kautela-neurrien kasuak arautu dira, berorien edukia eta eraginak, enpresaburu elkartuen erantzukizun mankomunatua eragiten duten arrazoiak eta erantzukizun hori eskatzeko modua, bai eta mutuak desegiteko zein likidatzeko arrazoiak eta dagozkien prozedurak ere.

IV

Artikulu bakarreko Bi zenbakiak aldatu egiten du Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategineko hamaikagarren xedapen gehigarria; xedapen horrek Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen berezitasunak arautzen ditu, gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoa kudeatzen dutenerako.

Erregulazio berriak hainbat mekanismo artikulatzen ditu osasun-zerbitzu publikoekiko koordinazioeta eraginkortasun-maila hobean aritzeko, zerbitzu horiei baitagokie kasuotan osasun-laguntza ematea. Eragin horretarako, medikuaren baja hasten denetik kontroleta jarraipen-jarduerak egiteko ahala ematen zaie mutuei. Bestalde, aurrez aipatutako koordinazioa hobetu egiten da medikuaren alta-proposamenaren figuraren bidez; proposamen hori behar bezala oinarritu beharko da, eta epe laburreko prozedura bat ezartzen da, erantzun bizkorragoa lortzearren. Koordinazio hori, gainera, mutuek sortutako informazio klinikoa artatutako pazienteen historia kliniko elektronikora gehitzeko prozeduren artikulazioan zehaztuko da, bikoiztasunak saihestea eta Osasun Zerbitzu Publikoekiko sinergiak sortzea direla helburu.

Hamaikagarren xedapena aldatzeak, halaber, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren eta autonomia-erkidegoetako organismo eskudunen arteko lankidetza bideratzeko aukera babesten du; elkarlan hori adosteko, hitzarmenak izenpetu ahalko dituzte, tresna horiek eraginkortasun handikoak izan baitira aldi baterako ezintasuna kudeatzean eta kontrolatzean hobera egiteko.

V

Lege honek sei xedapen gehigarri, sei xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta sei azken xedapen ditu. Horien artean, nabarmentzekoak dira azken xedapenetatik lehena, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko 32. artikulua aldatzen duena, eta azken xedapenetatik bigarrena, langile autonomoek jarduera uzteagatik izango duten berariazko babes-sistema ezartzen duen abuztuaren 5eko 32/2010 Legea aldatzen duena.

Azken xedapenetatik lehenak aldatu egiten du Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeko 32. artikulua, mutuek ez ditzaten, zuzenean edo zeharka, Kanpoko Prebentzio Zerbitzuen funtzioak bete. Esparru horretan sortu den arazoa kontuan harturik, eta

problematika horrek eragina duenez kanpoko prebentzio-zerbitzuen elkarlanean eta merkatuan, mutuak jarduera horretatik erabat bereiztea komeni da; eragin horretarako, hirugarren xedapen iragankorrak epe bat arautzen du sozietate horietan desinbertsioa egiteko (2015eko martxoaren 31 izango da epemuga) , eta, halaber, desinbertsio hori egiaztatzeko modua ezartzen du.

Azken xedapenetatik bigarrenaren bidez, aldatu egiten da langile autonomoek jarduera uzten dutenerako babes-sistemaren araubide juridikoa; abuztuaren 5eko 32/2010 Legean erregulatzen da hori, non langile autonomoek jarduera uzteagatik izango duten berariazko babes-sistema ezartzen den. Aldaketaren xedea orain eskatzen diren betekizunak eta formalitateak leuntzea da –izan ere, praktikan, eragotzi egiten dute eskubide horren gozatze legitimoa–, bai eta berorretatik kanpo geratzen diren baina beharrizan-egoeran dauden onuradunei esparrua zabaltzea ere. Aldi berean, ezabatu egiten da babesa lortu nahi zuenari laneko gertakariak babesteko ezartzen zitzaion betebeharra, zama ekonomikoa baitakar horrek autonomoarentzat, eta ez baitu erlazio finantzariorik, ez materialik, jarduera uzteagatiko babes-sistemarekin; dagokion Araubide Bereziko arauek erregulatuko dute laneko gertakarien babesaren borondatezko edo nahitaezko izaera, jardueraren ezaugarriek eta arriskuek aholkatzen dutenaren arabera.

Babes-sistemara jotzeak borondatezkoa izaten jarraituko du. Nolanahi ere, bigarren xedapen gehigarriak ezartzen du Gobernuak, bost urteko epean, babes-sistema eratzen duten parametro nagusien bilakaerari buruzko azterlan bat igorriko diola Diputatuen Kongresuari, emaitzak aintzat hartuta ebaluatu ahal izateko zer den komenigarriago (nahitaezko betebehar bihurtzea ala borondatezko izaerari eustea) , eta sistemaren finantza-araubidea baloratzeko. Neurri zuhurra da, halakoak behar baitira izan izaera horretako erabakiak: behar bezala justifikatutako finantza-arrazoi zorrotzetan oinarritu behar dira. Ildo beretik, aldatu egiten da finantzaketa-sistema, eta, berebat, sistema horri segurtasun juridikoa, objektibotasuna eta gardentasuna ematearren, formula matematiko bat ezartzen da, kotizazio-tasa finantza-premien arabera egokitzeko. Tasa horrek, nolanahi ere, gainditu ezingo diren bi muga izango ditu: ehuneko 2,2koa, gutxienez, eta ehuneko 4koa, gehienez.

Edukiaren arloko aldaketei dagokienez, murriztu egiten da gaur egun autonomoari beharrizan-egoeran egoteko eskatzen zaion galera-maila handiegia (diru-sarreren ehuneko 20 eta 30 artekoa) , eta ehuneko 10ean finkatzen da betekizuna. Aipatutako legeko 5. artikuluko 1. zenbakiaren a) 1.a) letran aipatzen den galera-egoera kontabilitate-agiriak entregatzearen bitartez egiaztatuko da, erregelamenduz zehazten den moduan, autonomoek kontabilitateedo zerga-erregistroak mantentzeko dituzten betebeharrei kasu eginez, baita BEZ eta PFEZ aitorpenen eta nahitaezko gainerako dokumentuen bidez ere.

Halaber, honako autonomo hauei zabaltzen zaie estaldura: beren jardueraren ezaugarriengatik, mendekotasun ekonomikoan dauden langileen antzeko egoeran egon arren, legezko kalifikaziorik ez duten autonomoei, eragin horietarako ezarritako formalitateak falta zaizkielako. Eta, oro har, hobetu egiten dira erregulazioaren argitasuna eta sistematika, segurtasun juridikoaren maila igotzeko eta arloari koherentzia emateko.

Artikulu bakarra. Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina aldatzea.

Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina honela aldatzen da:

Bat. I. tituluko VII. kapituluaren laugarren ataleko 2. azpiatala honela idatzita geratzen

da:

«2. azpiatala. Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuak

68. artikulua. Definizioa eta xedea.

1.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuak enpresaburuen elkarte pribatuak dira, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren baimenaren bidez eratutakoak eta haren mendeko Erregistro berezian inskribatutakoak, eta Gizarte Segurantzaren kudeaketan laguntzea dute helburu, erakunde horren zuzendaritza eta tutoretzapean; irabazi-asmorik gabeak dira, eta elkartuek erantzukizun mankomunatua hartzen dute beren gain, lege honetan ezarritako kasuetan eta irismenarekin.

Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek, eratutakoan, nortasun juridikoa eskuratzen dute, eta beren helburuak betetzeari begira jarduteko gaitasuna. Berorien jarduketa-eremua Estatuko lurralde osora zabaltzen da.

2.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen xedea Gizarte Segurantzako jarduera hauek gauzatzea da, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioarekin elkarlanean jardunez:

a) Gizarte Segurantzako laneko istripu eta gaixotasun profesionalen ondoriozko gertakarien babesean sartzen diren prestazio ekonomikoak eta osasunlaguntzak kudeatzea, errehabilitazioa barne dela, baita babes-ekintzak eskaintzen dituen gertakari berorien inguruko prebentzio-jarduerak kudeatzea ere.

b) Gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoa kudeatzea.

c) Haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arriskuengatiko prestazioak kudeatzea.

d) Norberaren konturako langileek jarduera uzteagatik dituzten prestazio ekonomikoak kudeatzea, abuztuaren 5eko 32/2010 Legean ezarritako moduan, bertan xedatzen baita langile autonomoak jarduera utzi ostean babesteko berariazko sistema.

e) Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa kudeatzea.

f) Legez ematen zaizkien Gizarte Segurantzaren gainerako jarduerak.

3.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen esku utzitako prestazioak eta zerbitzuak Sistemaren babes-ekintzaren parte dira, eta enpresaburu elkartuen zerbitzura dauden langileen eta atxikitako norberaren konturako langileen alde emango dira, kokaturik dauden Gizarte Segurantzaren araubideko erregelekin bat etorriz, eta Erakunde Kudeatzaileek beroriei esleitutako kasuetan ematen dituzten irismen berarekin, ondorengo berezitasun hauek kontuan hartuta:

a) Laneko gertakariei dagokienez, mutuen ardura izango da gertakariaren izaera profesionala hasieran zehaztea; dena den, eskumena duen Erakunde Kudeatzaileak aukera izango du, aplikatzekoak diren arauen arabera, izaera hura berrikusteko edo birkalifikatzeko.

Mutuek beren eskumenen esparruan eskubideak aitortzeko, eteteko, indargabetzeko edo azkentzeko emandako egintzak arrazoituak izango dira, eta idatziz formalizatuko dira; egintza horiek, eraginkor izan daitezen, interesdunari jakinarazi beharko zaizkio. Enpresaburuari ere jakinaraziko zaizkio, onuradunak lanharremana mantentzen duenean eta berorretan eraginak dituenean.

Laneko gertakarien babesean sartzen diren osasun-prestazioak mutuek kudeatutako bitartekoen eta instalazioen bidez emango dira, beste mutua batzuekin edo Osasun Administrazio Publikoekin egindako hitzarmenen bitartez, bai eta bitarteko pribatuekiko itunen bidez ere, 199. artikuluan eta Erakundeen funtzionamendua erregulatzeko arauetan ezarritakoari jarraiki.

b) Gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoa hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritako moduan eta baldintzetan kudeatuko da.

c) Gizarte Segurantzaren babes-ekintzaren prebentzio-jarduerak enpresaburu elkartuen, haien mendeko langileen eta atxikitako norberaren konturako langileen aldeko laguntza-prestazioak dira; ez dute eskubide subjektiborik sortzen, eta berorien xedea aurrez esandakoei laguntzea da, Gizarte Segurantzako laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak kontrola ditzaten eta, kasua hala denean, murriztu ditzaten. Hor sartuko dira, orobat, enpresa elkartuei eta langile autonomoei aholkularitza emateko jarduerak, beren lanpostuak eta egiturak egokitu ditzaten istripuak izan dituzten langileak edo lanbidean jatorria duten patologiak dituztenak birkokatu ahal izateko, baita mutuek zuzenean gauzatu beharreko ikerketa-, garapeneta berrikuntza-jarduerak ere, Gizarte Segurantzako laneko gertakariak murriztera bideratuta.

Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen zuzendaritzaeta tutoretza-organoari dagokio mutua horiek egingo dituzten Gizarte Segurantzaren prebentzio-jardueren aldizkako plangintza egitea, bai eta irizpideak, edukia eta lehentasun-ordena ezartzea, haien garapena zaintzea, eta eraginkortasuna zein efizientzia ebaluatzea ere. Aipatutako zuzendaritzaeta tutoretza-organoa Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren mendeko erakundea da. Laneko arriskuen prebentzioaren arloan exekuzio-eskumen partekatua duten autonomia-erkidegoek, dagokien Autonomia Estatutuan ezarritakoa ezertan eragotzi gabe, mutuen tutoretza-organoari komunikatu ahalko diote beren iritzian eta dagokien lurraldeeremuan zer jarduera garatu behar liratekeen, Gizarte Segurantzaren prebentziojardueren plangintzara gehi ditzaten.

4.Kudeaketan elkarlanaren xede diren Gizarte Segurantzaren prestazio eta zerbitzuekin lotutako erreklamazioak, edo berorretan oinarritzen direnak, kalteordain izaera dutenak barne, lan-arloko jurisdikzioaren aurrean bideratuko dira, Lanarloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoaren arabera.

5.Mutuei ezartzen zaizkien betebehar ekonomikoak elkarlana gauzatzera atxikitako baliabide publikoen kargura ordainduko dira; dena den, xede gisa pentsioak dituzten betebeharrak 87.3 artikuluan xedatutakoaren arabera finantzatuko dira.

6.Mutuek Gizarte Segurantzaren kudeaketan egiten duten elkarlana ezingo da merkataritza-irabaziak lortzeko eragiketen oinarri izan, eta, elkarlan horretan, ezingo da enpresa elkartuak edo atxikitako langileak erakartzeko jarduerarik egin. Era berean, ezingo da erabili enpresaburu elkartuen aldeko inolako abantailarik emateko, ez eta enpresaburu horiek ordezkatzeko ere, enpresaburu izateagatik dagozkien betebeharretan.

7.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuak administrazioizaerako Estatuko sektore publikoaren parte dira, publikoak baitira betetzen dituzten funtzioak eta kudeatzen dituzten baliabide ekonomikoak, nahiz eta erakundea, berez, izaera pribatukoa izan.

69. artikulua. Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuak eratzea.

1.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutua bat eratzeko, betekizun hauek bete behar dira:

a) Gutxienez berrogeita hamar enpresaburu biltzea, guztien artean gutxienez hogeita hamar mila langile izatea, eta laneko gertakariengatik gutxienez 20 milioi euroko kotizazio-bolumena izatea.

b) Beren jarduera 68. artikuluan adierazitako funtzioak betetzera mugatzea.

c) Fidantza jartzea, lege hau aplikatzeko eta garatzeko xedapenek zehazten duten zenbatekoan, beren betebeharrak beteko dituztela bermatzeko.

d) Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren baimena izatea, mutuaren estatutuak aldez aurretik onartuta, eta esandako ministerioaren mendeko administrazio-erregistroan inskribatzea.

2.Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak, egiaztatu ostean aurreko zenbakiko a) , b) eta c) letratan ezarritako betekizunak biltzen direla, eta Estatutuak ordenamendu juridikoarekin bat datozela, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutua eratzeko baimena emango du, eta haren mendeko Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen Erregistroan inskribatzeko agindua emango du. Baimen-agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, dagokion erregistro-zenbakia adieraziz, eta mutuak une horretatik aurrera izango du nortasun juridikoa.

3.Mutuaren izenean, «Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutua» esapidea jasoko da, eta, ondoren, inskribatzean eman dioten zenbakia. Izen hori erakundearen zentro eta bulego guztietan erabili beharko da, baita bere elkartuekin, atxikitakoekin eta langile babestuekin zein hirugarrenekin dituen harremanetan ere.

70. artikulua. Ekonomiaeta finantza-araubidea.

1.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen sostengua eta funtzionamendua, eta haien xedeen barruan sartzen diren jarduerak, prestazioak eta zerbitzuak, atxikita dituzten Gizarte Segurantzaren kuoten bidez finantzatuko dira; finantza-iturri izango dira, orobat, bai baliabide horien inbertsio finantzariotik eta bai atxikita dituzten Gizarte Segurantzaren ondasun higigarri eta higiezinen zeinahi titulu besterentzetik eta desatxikitzetik lortutako etekinak, gehikuntzak, ordainak eta konpentsazioak, eta, oro har, elkarlana egikaritzearen edo bere bitartekoak erabiltzearen kariaz lortutako beste zeinahi diru-sarrera.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak mutuei entregatuko dizkie enpresaburu elkartuek edo atxikitako norberaren konturako langileek laneko istripuengatik eta gaixotasun profesionalengatik esandako Diruzaintza Orokorrean sartutako kuotak, gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunaren prestazio ekonomikoaren kudeaketari dagokion kuota-zatia, langile autonomoen jarduera uzteagatiko kuota, eta kudeatzen dituzten gertakari eta prestazioengatik dagozkien gainerako kuotak, aldez aurretik kenduta nahitaezko berraseguruagatik eta zerbitzu erkideen kudeaketagatik Sistemako Erakunde Publikoei egin beharreko ekarpenak eta, kasua hala denean, legez ezartzen diren kopuruak.

2.Mutuek babestu gabe dauzkaten pertsonen alde emandako prestazio edo zerbitzuen ondorio gisa sortzen diren kreditu-eskubideak mutuei atxikitako Gizarte Segurantzaren Sistemako baliabide publikoak dira, bai eta, babesturik egonik ere, hirugarren bati dagokionean haiek ordaintzea zeinahi titulugatik; halako baliabide publikoak izango dira bidegabeki emandako prestazioengatik sortutako kreditueskubideak ere.

Kreditu horien zenbatekoa mutuek likidatuko dute, eta beroriek erreklamatuko diote ordaintzeko betebeharra sortu den arau edo hitzarmenean ezarritako moduan eta baldintzetan behartuta dagoen subjektuari, ordainketa lortu arte edo, halakorik ezean, kredituaren galdagarritasuna gaitzen duen titulu juridikoa lortu arte; hori Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari komunikatuko diote, lege honetan eta bere garapen-arauetan ezarritako prozeduraren arabera kobra dezan.

68.3.a) artikuluan aurreikusitako zerbitzuengatiko diru-sarrerek, mutuaren jarduera-eremuan sarturik ez dauden langileei emandakoek, kreditua sortuko dute zerbitzua ematen duen mutuaren gastuen aurrekontuan, esandako zerbitzuak emateagatik sortutako izaera bereko gastuei dagozkien kontzeptuetan.

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak, zorra kobratzera zuzendutako prozedura guztietan, baimena eman ahalko du kreditu-eskubideak ordain daitezen eskudiruaz bestelako era batean, eta zehaztuko ditu bai iraungita geratzen den

kredituaren zenbateko likidoa, bai eskubidea iraungi arte aplikatzekoak diren baldintzak. Subjektu behartua Administrazio Publiko bat edo izaera bereko erakunde bat denean, eta zorren zergatia osasun-laguntza ematea izan bada, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak baimena eman ahalko du ordainketa ondasunak ematearen bitartez egiteko, ezertan eragotzi gabe eskubidea iraungi arte ematen zaizkion gainerako ahalak aplikatzeari.

3.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen administraziogastuak dira elkarlanaren administrazio-zerbitzuen sostengutik eta funtzionamendutik eratorritakoak, eta hor sartuko dira pertsonal-gastuak, ondasun eta zerbitzuen gastu arruntak, finantza-gastuak eta ondasun inbentariagarrien amortizazioak. Urteanurtean, ekitaldi bakoitzeko diru-sarrerei erregelamendu bidez ezarriko den eskalatik dagokion ehunekoa aplikatuta ateratzen den zenbatekora mugatu beharko dira.

71. artikulua. Gobernueta partaidetza-organoak.

1.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuetako gobernuorganoak Batzar Nagusia, Zuzendaritza Batzordea eta zuzendari gerentea dira.

Partaidetza instituzionaleko organoa Kontrol eta Jarraipen Batzordea da. Prestazio Berezien Batzordea izeneko organoari dagokio 75 bis.1.b) artikuluan

aurreikusitako hautazko gizarte-laguntzaren onurak ematea.

2.Batzar Nagusia mutuaren gobernu-organo gorena da, eta honako hauek osatuko dute: enpresaburu elkartu guztiek, erregelamendu bidez ezarritako moduan atxikitako norberaren konturako langileen ordezkaritza batek eta mutuaren mende dauden langileen ordezkari batek. Ez dute boto-eskubiderik izango kotizazio sozialen ordainketan egunean ez dauden enpresaburu elkartuek, ez eta egoera horretan dauden atxikitako norberaren konturako langileen ordezkariek ere.

Batzar Nagusia urtean behin bilduko da, ohiko izaeraz, aurrekontuen aurreproiektua eta urteko kontuak onartzeko, eta Zuzendaritza Batzordeak deitzen duen guztietan, izaera bereziaz, erregelamendu bidez deialdirako eta batzarra biltzeko ezartzen diren betekizun guztiak betetzen badira.

Batzar Nagusiari dagokio, beti, Zuzendaritza Batzordeko kideak izendatzea eta berritzea, ondare historikoaren zuzkidurei eta aplikazioei buruz informatua izatea, Estatutuak erreformatzea, Erakundea bat-egitea, xurgatzea eta desegitea, likidatzaileak izendatzea, eta Zuzendaritza Batzordeko kideei erantzukizuna eskatzea.

Erregelamendu bidez arautuko dira Batzar Nagusien deialdia egiteko prozedura eta betekizunak, Batzar Nagusietan akordioak eztabaidatzeko eta hartzeko araubidea, eta, halaber, elkartuek akordioak aurkaratzeko akzioak egikaritzeko modua, baldin eta akordio horiek legearen edota mutuari aplikatzekoak zaizkion erregelamendu eta jarraibideen aurkakoak badira, edo erakundearen interesa kaltetzen badute, elkartu baten, batzuen edo hirugarrenen mesedetan, edo Gizarte Segurantzaren interesen kontrakoak badira. Aurkaratze-akzioa urtebeteko epean iraungiko da, akordioa hartu zen datatik zenbatuta.

3.Zuzendaritza Batzordea mutuaren zuzeneko gobernuaz arduratzen den kide anitzeko organoa da. Honako hauek osatuko dute Zuzendaritza Batzordea: enpresaburu elkartuek –hamarretik hogeira bitartean–, horietatik ehuneko hogeita hamar langile gehien dituzten enpresetakoak izango dira, erregelamendu bidez ezartzen diren eskalen arabera erabakita, eta atxikitako norberaren konturako langile batek. Batzar Nagusiak izendatuko ditu horiek guztiak. Zuzendaritza Batzordeko kide izango da 2. zenbakian aipatutako langileen ordezkaria ere. Zuzendaritza Batzordeko kide izendatzen direnek Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren berrespena jaso beharko dute, langileen ordezkariak izan ezik, eta kide haien artetik izendatuko da Zuzendaritza Batzordeko lehendakaria.

Zuzendaritza Batzordearen eskumenak dira Batzar Nagusirako deialdia egitea, hark hartzen dituen akordioak betearaztea, aurrekontuen aurreproiektuak eta urteko kontuak formulatzea –erakundeko lehendakariak sinatu beharko ditu–, zuzendari

gerenteari erantzukizunak eskatzea, eta ezartzen diren gainerako eginkizunak, Batzar Nagusiari erreserbatutakoak salbu. Erregelamendu bidez arautuko dira Zuzendaritza Batzordearen jarduteko araubidea eta erantzukizunak eskatzeko araubidea.

Zuzendaritza Batzordeko lehendakariari dagokio Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutua ordezkatzea, esandako organoaren bilerak deitzea, eta eztabaidak moderatzea. Zuzendari gerenteak informatuta edukiko du lehendakaria mutuaren kudeaketari buruz, eta, kasua hala denean, hark emandako jarraibideen arabera jokatuko du. Ezartzen den kalte-ordain araubideak arautuko ditu mutuaren lehendakariari dagozkionak, eman zaizkion eginkizun espezifikoengatik; kalte-ordainek ezingo dituzte zuzendari gerenteari oro har dagozkion ordainsariak gainditu.

Pertsona bati berari ezingo zaio aldi berean Zuzendaritza Batzordeko kargu bat baino gehiago eman, bere buruaren ordezkaritzan edo beste enpresa elkartu batzuen ordezkari gisa egon; halaber, ezingo dira Batzordeko kide izan mutuarekin lanedo zerbitzu-harremana duten pertsonak edo enpresak, langileen ordezkaria salbuetsita.

4.Zuzendari gerentea mutuaren zuzendaritza exekutiboa gauzatzen duen organoa da, eta erakundearen helburu nagusiak betetzea eta ohiko zuzendaritza egikaritzea dagokio; nolanahi ere, kasua hala denean, Zuzendaritza Batzordeak eta lehendakariak emandako irizpideen eta jarraibideen arabera jokatu beharko du.

Zuzendari gerenteak goi-zuzendaritzako langileen lan-harreman bereziak arautzen dituen abuztuaren 1eko 1382/1985 Errege Dekretuak erregulatutako goizuzendaritzako kontratua izango du. Zuzendaritza Batzordeak izendatuko du zuzendari gerentea; dena den, izendapena eta lan-kontratua eraginkor izan daitezen, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren berrespena beharko da.

Ezingo dira zuzendari gerente izan Administrazio Kontseiluko kide diren edo mutuarekin elkartutako enpresa batean ordaindutako jardueraren batean ari diren pertsonak, baldin eta enpresa horietako kapital sozialaren ehuneko 10eko edo gehiagoko partaidetzaren titular badira edota titulartasuna haien ezkontideari edo seme-alabei badagokie. Zehapen-espediente baten indarrez beren funtzioak etenda dituzten pertsonak ere ezingo dira zuzendari gerente izendatu, harik eta etenaldia azkendu arte.

Exekuzio-funtzioak betetzen dituzten gainerako langileak zuzendari gerentearen mende egongo dira, goi-zuzendaritzako kontratuak izango dituzte, eta haiek ere zuzendari gerentearentzat aurreikusitako bateraezintasun-araubidearen eta mugen pean egongo dira.

Ordainsarien eraginetarako, eta mutuetan exekuzio-funtzioak egikaritzen dituzten pertsonen gehieneko kopuruak zehazteko, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako ministroak taldeka sailkatuko ditu mutuak, beren kuota-bolumenaren, babestutako langile kopuruaren eta kudeaketan erakutsitako efizientziaren arabera.

Zuzendari gerentearen eta mutuetan exekuzio-funtzioak betetzen dituzten langileen ordainsarietan, oinarrizkoak eta osagarriak bereizten dira. Ordainsariak enpresa-sektore publikoko eta beste erakunde batzuetako arduradun eta zuzendari nagusien ordainsari-sistema arautzen duen martxoaren 5eko 451/2012 Errege Dekretuak talde bakoitzarentzat finkatutako gehieneko mugen pean egongo dira. Era berean, aipatutako martxoaren 5eko 451/2012 Errege Dekretuan aurreikusitako mugen pean egongo da mutua bakoitzean exekuzio-funtzioak betetzen dituzten pertsonen gehieneko kopurua.

Zuzendari gerentearen eta exekuzio-funtzioak betetzen dituzten langileen oinarrizko ordainsarietan sartzen dira berorien nahitaezko gutxieneko ordainsariak; Zuzendaritza Batzordeak finkatuko ditu ordainsari horiek, mutua sailkatuta dagoen taldearen arabera.

Zuzendari gerentearen eta exekuzio-funtzioak betetzen dituzten langileen ordainsari osagarrietan, bi kontzeptu sartzen dira: lanpostuari dagokion osagarria

eta osagarri aldakorra; mutuako Zuzendaritza Batzordeak finkatuko ditu haien zenbatekoak.

Lanpostuaren osagarria erabakitzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: zuzendaritzako kidearen ordainsari-egoera, erreferentzia-merkatuko antzeko lanpostuekin alderatuta; lanpostuaren mende dagoen antolamendu-egitura; postuak erakundean duen pisu erlatiboa, eta erantzukizun-maila.

Osagarri aldakorra hautazkoa izango da, eta, mutuaren Zuzendaritza Batzordeak, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak finka ditzakeen irizpideekin bat etorririk, aldez aurretik ezarritako helburu batzuen lorpena ordainduko du. Helburu horiek urtekoak izango dira, eta Gizarte Segurantzarekin elkarlanean ari den mutuak jarduera desberdinen kudeaketan sortutako emaitzetan oinarrituta egon beharko dira.

Ordainsari totala ezingo da, ezein kasutan, oinarrizko ordainsaria halako bi baino gehiago izan, eta ezein lanpostuk ez du izango Gizarte Segurantzako Laneko Istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutuen araubide juridikoa gai hartuta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina aldatzen duen lege hau indarrean jarri aurretik zeukana baino ordainsari total handiagorik.

Zuzendaritzako kide ez diren langileak lan-harreman arruntaren pean egongo dira; martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bateginean araututa dago lan-harreman hori. Mutuako ezein langilek ezingo du zuzendari gerenteak baino ordainsari total handiagoa jaso. Langile multzoaren ordainsariak, betiere, soldata-masari buruzko xedapenen eta, kasua hala denean, urteko Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeak ezartzen dituen muga edo murrizketen pean egongo dira.

Baliabide publikoen kargura, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek ezingo dizkiete beren langileei, lan-harremana azkentzeagatik, harreman hori arautzen duten legeeta erregelamendu-xedapenetan ezarritako mugak gainditzen dituzten kalte-ordainak eman, edozein eratakoak direla ere esandako erlazioa eta iraungitzearen arrazoia. Halaber, mutuek ezingo dute pentsio-planik ezarri beren langileentzat, ez pentsio-konpromisoak eratzen dituzten aseguru kolektiborik, ez eta enpresako gizarte aurreikuspen-planik, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren onarpenik gabe. Pentsio-planak, aseguru-kontratuak, enpresako gizarte aurreikuspen-planak eta gauzatzen diren aldizkako ekarpenak eta hobariak Estatuko aurrekontu orokorren legeek arlo horretan sektore publikorako ezartzen dituzten muga eta irizpideen pean egongo dira.

5.Kontrol eta Jarraipen Batzordea gizarte-eragileen parte-hartze organoa da, eta berari dagokio erakundeak elkarlan-modalitate desberdinetan egiten duen kudeaketa ezagutzea eta informatzea, Gizarte Segurantzaren printzipioen eta helburuen esparruan modalitate horien garapena hobetzeko neurriak proposatzea, aurrekontuen aurreproiektua eta urteko kontuak informatzea, eta mutuak bere helburu sozialaren garapenean mantentzen eta aplikatzen dituen irizpideak ezagutzea.

Lan hori egiteko, Batzordeak auzi, erreklamazio eta errekurtsoei buruzko txostenak jasoko ditu aldizka, baita gainbegiratze-, zuzendaritzaeta tutoretzaorganoen errekerimenduenak ere, betetze-txostenekin batera. Urtero, hainbat gomendio prestatuko ditu, eta bai Zuzendaritza Batzordeari, bai zuzendaritzaeta tutoretza-organoari bidaliko dizkio.

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak arautuko ditu Kontrol eta Jarraipen Batzordeen osaera eta jarduteko araubidea, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Batzorde Orokorrak aurrez txostena egin ondoren.

Batzordeak hamabi kide izango ditu gehienez, honako hauek izendatuak: erakunde sindikal eta enpresaburu-elkarte adierazgarrienek, eta langile autonomoen lanbide-elkarteen ordezkaritza batek. Batzordearen lehendakaria une horretan mutuaren lehendakari dena izango da.

Ezingo dira Kontrol eta Jarraipen Batzordeko kide izan Zuzendaritza Batzordeko kideak –lehendakaria salbuetsita–, ez eta erakundearentzat lan egiten duten pertsonak ere.

6.Prestazio Berezien Batzordeak izango du eskumena Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutuak laneko istripuren bat edo gaixotasun profesionalen bat jasan duten eta beharrizan-egoera berezian dauden langile babestuen edo atxikitakoen eta haien eskubidedunen alde ezarrita dauzkan gizarte-laguntza erreserbatik eratorritako onurak emateko. Onurak hautazkoak izango dira, eta Gizarte Segurantzaren babes-ekintzan sartzen direnetatik independenteak.

Batzordea erregelamendu bidez ezartzen den kide kopuruak osatuko du, eta ordezkari kopuru berdinak izango dituzte enpresa elkartuetako langileen ordezkariek, batetik, eta enpresaburu elkartuen ordezkariek, bestetik, azken horiek Zuzendaritza Batzordeak izendatuko dituelarik; era berean, atxikitako langileek ere izango dute ordezkaritza. Lehendakaria Batzordeak izendatuko du, bere kideen artetik.

7.Ezingo dira Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutua bateko Zuzendaritza Batzordeko, Kontrol eta Jarraipen Batzordeko, ez Prestazio Berezien Batzordeko kide izan beste mutua batean aipatutako organo horietakoren bateko kide diren pertsonak, dela beren buruaren ordezkaritzan edo enpresa elkartuen edo gizarte-erakundeen ordezkari gisa, ez eta beste erakunde batean exekuzio-funtzioak dituztenak ere.

8.Aurreko karguek edo berorien ordezkariek, eta mutuetan exekuzio-funtzioak egikaritzen dituzten pertsonek ezingo dute beren buruarentzat erosi ez saldu erakundearen inolako ondare-aktiborik, ez obrak egiteko kontraturik egin, ez zerbitzuak ematekorik edo hornidurak entregatzekorik ere, finantza-zerbitzu enpresak edo funtsezko hornidurenak salbuetsita –kontratatzeko, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren baimena beharko dute, aldez aurretik–, ez eta interes-gatazkak biltzen diren kontratuak egin ere. Ezingo dituzte egintza horiek guztiak gauzatu kargu edo pertsona horiekin ahaidetasun-erlazioren bat duten pertsonek, zuzeneko lerroan edo aldekoan, odol-ahaidetasunez edo ezkontzaz, laugarren mailara arte, ez eta pertsona juridikoek ere, baldin eta aipatutako pertsona, kargu edo ahaideak kapital sozialaren ehuneko 10aren edo gehiagoren titular badira, zuzenean edo zeharka, erabakitze-eskubidea inplikatzen duten funtzioak egikaritzen badituzte, edo berorien administrazioedo gobernu-organoetako kide badira.

Zuzendaritza Batzordeko, Kontrol eta Jarraipen Batzordeko, eta Prestazio Berezien Batzordeko kide izatea doako zeregina izango da; hala ere, mutuak kalteordainak eta konpentsazioak eman ahalko dizkie kide horiei, organoen bileretara joateak sortzen dizkien gastuengatik, erregelamendu bidez ezartzen den moduan.

9.Zuzendaritza Batzordeko kideak, zuzendari gerentea eta exekuzio-funtzioak betetzen dituzten pertsonak zuzeneko erantzule izango dira Gizarte Segurantzaren, mutuaren eta enpresaburu elkartuen aurrean, aplikatzekoak diren arau juridikoen, Estatutuen edo tutoretza-organoak agindutako jarraibideen kontra egindako egiteen edo ez-egiteen kariaz eragindako kalteengatik, edota karguari lotutako eginbeharrak ez betetzearen ondoriozkoengatik; betiere, doloz edo erru astunez jokatu badute. Ekintza propiotzat joko dira dagozkien funtzioedo eskumen-esparruetan sartutako egiteak eta ez-egiteak.

Zuzendaritza Batzordeko kideen erantzukizuna solidarioa izango da. Hala ere, salbuetsita egongo dira egintza onartzen edo betetzen esku hartu ez zuten kideak, baldin eta frogatzen badute ez zutela egintza haren berri, edo, haren berri izan arren, kaltea ekiditeko komeni zen guztia egin zutela, edo, gutxienez, berariaz kontra agertu zirela.

Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek, 75 ter.4 artikuluan araututako erantzukizun mankomunatuaren bidez, zuzenean erantzungo dute egintza kaltegarriengatik, egintza horiek betetzean erru arinez jokatu badute edota zuzeneko erantzulerik ez badago. Halaber, subsidiarioki erantzungo dute zuzeneko erantzuleek nahikoa ondare ez duten kasuetan.

10.Artikulu honetan ezarritako erantzukizunetatik sortzen diren kreditueskubideak eta enpresaburu elkartuek beren gain hartzen duten erantzukizun mankomunatutik sortzen direnak (erantzukizun mankomunatu hori 75 ter.4 artikuluan dago aurreikusita) Gizarte Segurantzaren baliabide publikoak dira, erantzukizuna eragin zuten egitateak gertatu ziren mutuei atxikitakoak.

Zuzendaritzaeta tutoretza-organoari dagokio aurreko zenbakian ezarritako erantzukizunak eta haien xede diren betebeharrak adieraztea, baita berorien zenbateko likidoa zehaztea eta ordainketa erreklamatzea ere, erakundeen elkarlana erregulatzen duten arauen arabera, eta hura iraungi arte aplika daitezkeen ordainketa-bitartekoak (ondasunak ematea, adibidez) , modalitateak, erak, moduak eta baldintzak erabakitzea. Kontuen Auzitegiak egitate horiengatik itzultzeko prozedura hasten duenean, zuzendaritzaeta tutoretza-organoak administrazioprozedura etetea erabakiko du, harik eta esandako auzitegiak ebazpen irmoa ematen duen arte; ebazpeneko xedapen materialek erabateko eragina izango dute administrazio-prozeduran.

Zuzendaritzaeta tutoretza-organoak erantzukizun horietatik eratorritako kreditueskubideak nahitaez biltzeko eskatu ahal izango dio Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari; hartarako, haien likidazio-egintza helaraziko dio, eta ordaintzera behartuta dauden subjektuak zehaztuko dizkio. Lortzen diren zenbatekoak erantzukizuna eskatzea eragin zuten kontuetan sartuko dira, zuzendaritzaeta tutoretza-organoak xedatutako moduan.

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak, dagozkion zuzendaritzaeta tutoretza-ahalak aplikatuz, ordainketa erreklamatu ahalko du, edota behar diren lege-akzioak egikaritu, elkarlanaren garapena dela bide sortutako erantzukizunak adierazteko edo galdatzeko; horrez gain, ezarritako erantzukizunei eragiten dieten lege-prozesuetan agertu ahalko da, eta horietan parte izan.

72. artikulua. Enpresaburu elkartuak eta atxikitako norberaren konturako langileak.

1.Enpresaburuek eta norberaren konturako langileek, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren aurrean dagozkien betebeharrak betetzeko unean (enpresa inskribatzea, afiliatzea eta alta ematea) , laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak, gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoa eta jarduera uzteagatiko prestazioa babesteko aukeratu duten Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Erakunde Kudeatzailea edo Mutua zein den adierazi beharko dute, kokatuta dauden Gizarte Segurantzaren Araubideko arau erregulatzaileekin bat etorririk, eta geroztiko aldaketen berri emango diote hari. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari dagokio aipatutako adierazpenak eta berorien legezko eraginak aitortzea, erregelamendu bidez ezarritako moduan, eta ondorengo paragrafoetan xedatzen diren berezitasunak alde batera utzi gabe, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutua baten aldeko aukera egiten den kasuetan.

Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutua baten aldeko aukera ondoren adierazitako moduan egingo da, eta segidan ezartzen den irismena izango du:

a) Gizarte Segurantzaren laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak babesteko mutua bat aukeratzen duten enpresaburuek elkartze-hitzarmen bat formalizatu beharko dute harekin, eta erakunde berean babestu beharko dituzte probintzia berean kokatutako lantokietako langile guztiak; Langileen Estatutuan ematen zaien definizioaren arabera ulertuko dira lantokiak.

Era berean, enpresaburu elkartuek aukeratu ahal izango dute mutua berak kudeatzea gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoa, laneko gertakarien aurrean babestuta dauden langileei dagokienez.

Elkartze-hitzarmenaren bidez formalizatzen da mutuarekin bat egitea; hitzarmenak urtebeteko indarraldia izango du, eta iraupen bereko aldika luzatu ahal izango da. Erregelamendu bidez arautuko da hitzarmena formalizatzeko prozedura, bai eta hitzarmenaren edukia eta eraginak ere.

b) Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Bereziaren aplikazio-eremuan sartzen diren langileek –berorien babes-ekintzan sartuko da, borondatez edo nahitaez, aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoa– Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutua bati atxikitzea aukeratu ahal izango dute, hura kudea dezan. Hala ere, Araubide Berezian 1998ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu diren langileek Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutua batekin formalizatu beharko dute esandako prestazioa, baita esandako datatik aurrera mutua batera atxikita egonik erakundea aldatzen dutenek ere.

Aurreko lerrokadan ezarritakoaren arabera mutua batera atxikita dauden langile autonomoek, laneko gertakariak borondatez edo nahitaez estaltzen dituztenean, mutua berarekin formalizatu beharko dute beren babesa. Laneko gertakariak soilik estaltzen dituztenak ere atxiki beharko dira.

Itsasoko Langileen Araubide Berezian sartuta dauden norberaren konturako langileek Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzailearekin edota Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutua batekin babestu ahalko dituzte laneko gertakariak; langileek eurek aukeratuko dutenarekin. Edonola ere, gertakari arrunten babesa Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzailearekin formalizatu beharko dute.

Babesa atxikitze-dokumentu baten bidez formalizatuko da, zeinaren indarrez norberaren konturako langilea mutuaren kudeaketa-eremuan sartzen den, haren elkartze-oinarritik kanpo, eta elkartzetik eratortzen diren eskubideak eta betebeharrak bereganatu gabe. Atxikimenduaren indarraldia urtebetekoa izango da, eta iraupen berdineko aldika luzatu ahal izango da. Erregelamendu bidez arautuko da atxikitzedokumentua formalizatzeko prozedura, bai eta dokumentu horren edukia eta eraginak ere.

c) Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian sartzen diren langileek abuztuaren 5eko 32/2010 Legeak araututako jarduera uzteagatiko prestazioaren kudeaketa formalizatu beharko dute atxikita dauden mutuarekin atxikitze-dokumentuari dagokion eranskina sinatuz, elkarlana arautzen duten erregelamendu-arauek ezartzen duten moduan. Bestalde, Itsasoko Langileen Araubide Berezian sartuta dauden langile autonomoek laneko gertakariak babesten dizkien Erakunde Kudeatzailearekin edo mutuarekin formalizatuko dute esandako babesa.

2.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek formulatzen zaien elkartzeeta atxikitze-proposamen oro onartu beharko dute; kotizazio sozialak ez ordaintzeak ez ditu betebeharra betetzetik salbuetsiko, eta ez da izango izenpetutako hitzarmena, agiria edo eranskinak indargabetzeko arrazoia.

3.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen esku dauden enpresaburu elkartuei, atxikitako norberaren konturako langileei eta babestutako langileei buruzko informazioa eta datuak, eta, oro har, Gizarte Segurantzaren kudeaketako elkarlan-jarduera betetzean sortzen direnak, erreserbatuak dira eta 66. artikuluan xedatutako araubidearen pean daude; ondorioz, ezingo dira hirugarrenei laga edo komunikatu, esandako artikuluan jasota dauden kasuetan izan ezik.

73. artikulua. Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren eskumenak.

1.5. artikuluan ezarritakoarekin bat, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioari dagokio Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen gainean zuzendaritzaeta tutoretza-ahalak betetzea; funtzioak bere esku dituen administrazio-organoaren bidez egikarituko dira ahal horiek.

2.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuei, urtero, kontuikuskaritza egingo zaie, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorreko 168.a) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz; Gizarte Segurantzaren Kontu-hartzailetza Nagusiak egingo du ikuskaritza. Halaber, betetze-ikuskaritza bat egingo da urtero, esandako legeko 169. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

3.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek, urtero, Gizarte Segurantzaren kudeaketaren sarrera eta gastuen aurrekontuen aurreproiektuak egingo dituzte, eta Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministeriora igorriko dituzte, Gizarte Segurantzaren Aurrekontu Proiektuan txerta ditzan. Era berean, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren V. tituluan ezarritako kontabilitate-araubidearen pean egongo dira, Gizarte Segurantzaren sistemako Erakundeei aplikatzekoa zaien moduan –titulu horrek Estatuko sektore publikoaren kontabilitatea arautzen du–; horrek ez du eragotziko urteko kontuak aurkeztean,

75.1artikuluan adierazitako jarduera bakoitzeko kudeaketaren ondorio gisa lortutako emaitza ekonomikoaren berri ematea, esandako legean xedatutakora loturik eta organismo eskudunak ezartzen dituen xedapenen arabera. Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek urteko kontuen berri eman beharko diote Kontuen Auzitegiari, azaroaren 26ko 47/2003 Legearen V. tituluan aurreikusitako moduan.

4.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen ikuskapena Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak egingo du, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoaren arabera; ikuskatzailetza horrek zuzendaritzaeta tutoretza-organoari komunikatuko dizkio egindako jarduketen emaitza eta jarduketetan oinarrituz egindako txosten zein proposamenak.

5.Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak datuak eta informazioa eskatzean Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuei, mutua horiek ematera derrigortuta egongo dira, ministerioak behar bezala ezagutu ditzan elkarlanaren egoera eta mutuek betetzen dituzten funtzio eta jarduerak, eta nola kudeatzen eta administratzen duten ondare historikoa; mutuek, halaber, zuzendaritzaeta tutoretza-organoak emandako jarraibideak bete beharko dituzte.

Enpresaburu elkartuek, haien langileek eta atxikitako norberaren konturako langileek eskubidea izango dute mutuek haiei buruz dauzkaten datuen inguruko informazioa jasotzeko. Halaber, zuzendaritzaeta tutoretza-organora jo ahalko dute, mutuei emandako funtzioak betetzean hautematen dituzten akatsengatik kexak eta eskakizunak formulatuz; izan ere, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek erreklamazio-liburuak izango dituzte beren administrazioedo laguntzazentro guztietan, interesatuen eskura, aipatutako administrazio-organora eramateko; horrek ez du eragozten, nolanahi ere, interesdunek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan jasotako bitartekoak eta erregelamenduz xedatzen direnak erabili ahal izatea.

Mutuak zuzenean erantzungo die, beti, jasotzen dituen kexa eta erreklamazioei, eta zuzendaritzaeta tutoretza-organoari komunikatu beharko dizkio bai jasotako kexa eta erreklamazioak, bai horiei emandako erantzunak.

6.Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak, urtero, mutuek kudeaketako elkarlanean eta baimendutako esparruetan ekitaldian zehar egindako jarduerei buruzko txosten bat argitaratuko du, guztiek izan dezaten haien berri; txosten horretan, atxikitako baliabide eta bitarteko publikoak, eta berorien kudeaketa zein aplikazioak ere jasoko ditu. Era berean, aurreko zenbakian ezarritakoarekin bat, formulatu zaizkion kexa eta eskaerei buruzko txosten bat argitaratuko du, eta haren esku dauden kudeaketa-esparruetan zer-nolako eragina izan duten adieraziko du.

74. artikulua. Ondarea eta kontratazioaren araubidea.

1.17. eta 80.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera, 70. artikuluaren 1. zenbakian jasotako diru-sarrerak, beroriek inbertitzearen bidez lortutako ondasun higigarriak eta higiezinak, eta, oro har, haiekin zerikusia duten eskubide, akzio eta baliabideak Gizarte Segurantzaren ondarearen parte dira eta mutuei atxikita daude, eman zaizkien Gizarte Segurantzaren funtzioak gara ditzaten, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren zuzendaritza eta tutoretzapean.

Mutuek erabakiko dute eman zaizkien funtzioak betetzeko beharrezkoak diren higiezinak zeinahi tituluren bidez eskuratzea eta besterentzea; horretarako, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak baimena eman beharko du aldez aurretik, eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak formalizatuko du egintza, baimendutako moduan. Aipatutako higiezinak Zerbitzu Erkidearen izenean titulatuko eta inskribatuko dira Jabetza Erregistroan. Eskuratzeak inplizituki eramango du baimendutako mutuari atxikitzea. Halaber, erakundeek baimena eskatu ahal izango dute Erakunde Kudeatzaileei, Zerbitzu Erkideei edo beste mutua batzuei atxikitako Gizarte Segurantzaren ondareko higiezinak atxiki diezazkieten, baita aipatutakoak desatxikitzeko ere; horretarako, interesdunen adostasuna beharko dute, eta ondasunen jabetza jasotzen duenak ekonomikoki konpentsatu beharko du erakunde lagatzailea.

Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuei dagokie atxikitako ondasunak kontserbatzea, erabiltzea, hobetzea eta defendatzea; betiere, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren zuzendaritza eta tutoretzapean. Ondasun higiezinei dagokienez, mutuei egokituko zaie edukitza-egintzak egikaritzea, eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari, aldiz, jabetza-egintzak gauzatzea.

Ondarearen titulartasun publikoa gorabehera, berorren kudeaketa bakandua eta elkarlanaren jardueretarako ezarritako araubide ekonomiko-finantzarioa kontuan harturik, atxikitako ondarea osatzen duten ondasunak kudeaketaren emaitzen pean egongo dira, eta likidatu egin ahalko dira kudeaketako premiei erantzuteko, prestazioak ordaintzeko edo adierazitako jardueretatik eratorritako beste betebehar batzuetarako; nolanahi ere, enpresaburu elkartuek erantzukizun mankomunatua izango dute. Adierazitako ondasunak besterentzetik lortzen den produktua, edo beste mutua edo Sistemaren Erakunde Publiko baten aldeko atxikipen-aldaketatik lortzen dena, produktuak jatorri duen mutuan sartuko da.

2.Honako ondasun hauek osatzen dute mutuen ondare historikoa: mutuen ondarera 1967ko urtarrilaren 1a baino lehen gehitutako ondasunek, data horren eta 1975eko abenduaren 31ra arteko aldian gehitutakoek (azken kasu horretan, gehiegizko soberakinen 100eko 20tik datozen ondasunak badira) , eta Gizarte Segurantzaren kuotetatik ez datozen baliabideetan jatorria dutenek. Ondare historiko horren jabetza mutuei dagokie, enpresaburu-elkarte direnez, ezertan galarazi gabe 73.1 artikuluan aipatzen den tutoretza.

Ondare historiko hori erakundearen helburu sozialari ere hertsiki lotuta dago, eta aipatutako dedikazio horretatik ezingo da Gizarte Segurantzaren ondare bakarrarentzat karga izan daitekeen errendimendurik edo ondare-gehikuntzarik eratorri. Kontuan izanik ondare hori hertsiki lotuta dagoela mutuak Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzeko helburuekin, sortzen dituen ondasunak eta errendimenduak –halakorik egonez gero– ezingo dira merkataritza-jarduerak gauzatzera desbideratu.

Aurreko lerrokadan izaera orokorrez ezarritakoa hala bada ere, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak aldez aurretik baimena emanez gero, eta erregelamenduz ezarritako modu eta baldintzetan, ondorengo letretan aipatzen diren diru-sarrerak mutuen ondare historikoaren parte izango dira:

a) Mutuek ondasun higiezinak baldin badituzte beren ondare historikoan, eta ondasun horien xedea Gizarte Segurantzarekiko elkarlanari lotutako jarduerak betetzeko osasunedo administrazio-zentro eta -zerbitzuak haietan kokatzea baldin

bada, mutuek kanon edo konpentsazio-kostu bat egotzi ahal izango dute emaitzen kontuan, esandako higiezinak erabiltzeagatik.

b) Mutuek hutsik dauden higiezinak baldin badituzte beren ondare historikoaren barruan, eta higiezin horiek, inguruabarrak direla eta, ezin badira Gizarte Segurantzarekiko elkarlanari lotutako jarduerak betetzeko osasunedo administrazio-zentro eta -zerbitzuak kokatzeko erabili, baina hirugarrenei alokatzeko modukoak badira, merkatuko prezioetan alokatu ahalko dituzte mutuek higiezin horiek.

c) Mutuek lege honetako 75 bis.1.a) artikuluan aurreikusitako pizgarrien parte bat jaso ahalko dute Gizarte Segurantzaren laneko gertakariak murrizten eraginkortasunez laguntzen duten enpresetatik, bi aldeak aldez aurretik ados jarriz gero. Erregelamendu bidez ezarriko da mutuek pizgarri horietan parte hartzeko izango duten gehieneko muga.

3.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek Administrazio Publiko ez diren botere esleitzaileei aplikatzen zaizkien arauetara egokituko dute beren kontratu-jarduera. Arau horiek azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginean eta horren garapen-arauetan daude jasota.

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak onartuko ditu kontratazioa zuzenduko duten agiri orokorrak, bai eta erregulazio harmonizatuaren pean ez dauden kontratuak xede dituzten prozedurei aplikatzekoak zaizkien jarraibideak ere; aurrez, txostena egingo du Gizarte Segurantzako Administrazioaren Zerbitzu Juridikoak.

Kontratazio-prozeduretan, publikotasunaren, konkurrentziaren, gardentasunaren, konfidentzialtasunaren, berdintasunaren eta diskriminazio-ezaren printzipioak bermatuko dira. Prozedura horietan lizitatzeko aukera izango dute enpresaburu elkartuek eta atxikitako langileek; kasu horretan, baina, ezingo dira kontratazio-organoetako kide izan, ez zuzenean, ez mandatarien bitartez. Ezingo dira kontratazio-organoetako kide izan, halaber, lizitatzailearekin ahaidetasunerlazioren bat duten pertsonek, zuzeneko lerroan edo aldekoan, odol-ahaidetasunez edo ezkontzaz, laugarren mailara arte, ez eta sozietateek ere, berorietan, zuzenean edo zeharka, kapital sozialaren ehuneko 10 edo gehiagoko partaidetza edo erabakitze-eskubidea inplikatzen duten funtzioak egikaritzen badituzte.

Erregelamendu bidez arautuko dira inbertsio errealak edo inbertsio finantzarioak dakartzaten eragiketei edota Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren aplikazio-eremutik kanpo geratzen den kontratu-jarduerari aplikatzekoak zaizkien espezialitateak.

4.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek tributusalbuespena izango dute, 65.1 artikuluan Erakunde Kudeatzaileentzat ezarritako moduan.

75. artikulua. Emaitza ekonomikoa eta erreserbak.

1.Ondarearen emaitza ekonomikoa urtero zehaztuko da, honako kudeaketaeremu hauetako bakoitzean sartzen diren jarduerei dagozkien sarreren eta gastuen arteko aldea kalkulatuta:

a) Laneko istripu eta gaixotasun profesionalen gertakarien kudeaketa, haurdunaldiko edo edoskitzaro naturaleko arriskuagatiko prestazio ekonomikoarena, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeagatiko prestazioaren kudeaketa, eta Gizarte Segurantzaren prebentzio-jarduerena.

b) Gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoaren kudeaketa.

c) Norberaren konturako langileek jarduera uzteagatiko babesaren kudeaketa; mutuak, arlo horretan, organismo kudeatzaile gisa soilik jardun ahalko du.

Laneko gertakarien kudeaketaren esparruan, zuzkidura bat eratuko da izapidetze-fasean dauden gertakarientzat; hor sartuko da laneko istripuek eta gaixotasun profesionalek eragindako baliaezintasunagatik, heriotzagatik eta bizirik ateratzeagatik aurreikusitako aldizkako prestazioen zenbateko zenbatetsiaren berraseguratu gabeko partea, zeinaren aitortza ebatzi gabe dagoen ekitaldia ixteko unean.

2.1. zenbakian aipatutako esparruetako bakoitzean Egonkortze Erreserba bat eratuko da, eta urtean lortutako emaitza ekonomiko positiboarekin zuzkituko da; erreserbaren xedea izango da esparru bakoitzean ekitaldi batetik bestera izandako emaitza ekonomikoen artean egon litezkeen desberdintasunak zuzentzea. Erreserben zenbatekoak honako hauek izango dira:

a) Laneko Gertakarien Egonkortze Erreserbak honako zenbateko hau izango du, gutxienez: 1.a) zenbakian adierazitako gertakari eta prestazioengatik azken hirurtekoan sartutako kuoten urteko batez bestekoaren ehuneko 30a, nahi izanez gero ehuneko 45era arte igo daitekeena; azkeneko hori izango da erreserbaren zuzkidurak izan dezakeen maila handiena.

b) Gertakari Arrunten Egonkortze Erreserbak honako zenbateko hau izango du, gutxienez: esandako gertakariengatik ekitaldi ekonomikoan sartutako kuoten ehuneko 5a, nahi izanez gero ehuneko 25era arte igo daitekeena; azkeneko hori izango da estaldurak izan dezakeen maila handiena.

c) Jarduera Uzteagatiko Egonkortze Erreserbak honako zenbateko hau izango du, gutxienez: esandako gertakariengatik ekitaldian zehar sartutako kuoten ehuneko 5a, nahi izanez gero kuota horien ehuneko 25era arte igo daitekeena; azkeneko hori izango da estaldurak izan dezakeen maila handiena.

Halaber, mutuek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean sartuko dute Jarduera Uzteagatiko Egonkortze Erreserba Osagarriaren zuzkidura, babes-sistema horrek nahikotasun finantzarioa izatea bermatzeko helburuarekin. Zenbatekoa bat etorriko da Jarduera Uzteagatiko Egonkortze Erreserbara bideratutako zenbatekoaren eta emaitza positibo garbiaren arteko aldearekin.

3.1. zenbakiko a) eta b) letretan aurreikusitako esparruetan lortutako emaitza negatiboak dagokien Egonkortze Erreserba aplikatuta kitatuko dira. Erreserba hori bere gutxieneko estaldura-mailaren azpitik geratzen bada, 75 bis.1.b) artikuluan aurreikusitako Erreserba Osagarriaren kargura hornituko da esandako mailara arte.

Aurreko lerrokadan ezarritako eragiketak gauzatu ostean, laneko gertakarien kudeaketaren esparruan iraun egiten badu defizitak, edo Berariazko Egonkortze Erreserbaren zuzkidura nahitaezko gutxienekoaren azpitik badago, defizita kitatzera eta aipatutako nahitaezko gutxieneko mailaraino Erreserba zuzkitzera aplikatuko da Gertakari Arrunten Egonkortze Erreserbaren borondatezko zuzkidurari dagokion zenbatekoa, eta hala ere nahikoa ez balitz, aplikatzekoa izango da, kasua hala denean, 75 ter artikuluan ezarritakoa.

Gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoaren kudeaketaren esparruari dagokionez, lehen zenbakian aurreikusitako Erreserba Osagarria aplikatu ondoren defizitak iraun egiten duen kasuan, edota Berariazko Erreserbaren zuzkidura bere nahitaezko gutxieneko mailatik beherago badago, defizita kitatzera eta esparru horretako berariazko Egonkortze Erreserba nahitaezko gutxieneko estaldura mailaraino iritsi arte zuzkitzera aplikatuko da Laneko Gertakarien Egonkortze Erreserba. Azken erreserba hori aplikatu ostean, 75 ter artikuluko 1. zenbakiko a) letran aurreikusitako mailetan kokatzen bada esandako erreserba, aplikatzekoak izango dira artikulu honetan ezarritako neurriak.

Era berean, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak zehaztu ahal izango du zer baldintzatan baimenduko duen gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunari dagozkion prestazio ekonomikoen kudeaketa finantzatzen duen kuota zatiari ehuneko gehigarri bat aplikatzea koefiziente orokorraren ez-nahikotasun

finantzarioa egiaztatzen duten mutuei, egitura-inguruabarretan oinarrituta eta erabakitzen den moduan.

4.Jarduera uzteagatiko prestazioen kudeaketaren emaitza negatiboa mutuetan eratutako berariazko Erreserba aplikatuta kitatuko da, eta, nahikoa ez bada, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean eratutako Jarduera Uzteagatiko Egonkortze Erreserba Osagarria aplikatuko da, harik eta defizita kitatu eta Erreserba haren gutxieneko zuzkidura-mailara heldu arte, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

75 bis artikulua. Soberakinak eta Gizarte Segurantzaren Laneko Gertakarien Funtsa.

1.Laneko Gertakarien Egonkortze Erreserba zuzkitu ostean geratzen den soberakina honela aplikatuko da:

a) 75.1.a) artikuluan adierazitako esparruan lortutako soberakinaren ehuneko 80a ekitaldi bakoitzeko uztailaren 31 baino lehen sartuko da Gizarte Segurantzaren Laneko Gertakarien Funtsaren kontu berezian; kontu hori Espainiako Bankuan dago irekita, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren izenean, eta Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren eskura dago.

Honako hauek osatuko dute Gizarte Segurantzaren Laneko Gertakarien Funtsa: kontu berezian gordailututako eskudiruak, funtsak inbertitzen diren balore higigarriek eta gainerako ondasun higigarri eta higiezinek, eta, oro har, mutuek sortutako Gizarte Segurantzaren baliabideen soberakina jatorri duten baliabideek, errendimenduek eta gehikuntzek. Finantza-aktiboek sortzen dituzten etekinak eta gastuak, bai eta kontu berezikoak ere, hari egotziko zaizkio, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak besterik agintzean salbu.

Funtsa Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren zuzendaritzapean egongo da, eta Gizarte Segurantzaren xedeetara atxikita.

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak honako xede hauetarako aplikatu ahalko ditu Gizarte Segurantzaren Laneko Gertakarien Funtseko baliabideak: mutuei atxikitako laguntzaeta errehabilitazio-zentroak sortu edo berritzeko, ikerketajardueretarako, mutuei atxikitako laguntza-zentroetan gauzatu beharreko laneko istripu eta gaixotasun profesionalek eragindako patologietatik suspertzeko teknika eta tratamendu terapeutikoak garatzeko eta berritzeko, bai eta enpresetan Gizarte Segurantzaren laneko gertakariak murrizten eraginkortasunez lagunduko duten neurriak eta prozesuak hartzera bultzatzeko ere, erregelamendu bidez arautuko den sistema baten bitartez, eta, kasua hala denean, laneko gertakarien prebentzioarekin eta kontrolarekin lotura duten zerbitzuak emateko. Eskuratzen diren ondasun higigarriak eta higiezinak 74.1 artikuluan ezarritako araubidearen mende egongo dira.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak pertsona juridiko publikoek jaulkitako finantza-aktiboetan gorpuztu ahal izango ditu kontu berezian gordailututako funtsak, bai eta beroriek besterendu ere, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak zehaztutako kopuru, epe eta gainerako baldintzetan, harik eta adierazitako aplikazioetan erabiltzea xedatzen duen arte.

Halaber, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak kontu berezian gordailututako funtsak xedatu ahal izango ditu, izaera iragankorrez, Gizarte Segurantza Sistemaren helburu propioei edota diruzaintzako premia edo desfaseei erantzuteko, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak ezartzen dituen modu eta baldintzetan, harik eta ministerio horrek berak adierazitako xedeetan aplikatu arte.

b) 1. zenbakian adierazitako soberakinaren ehuneko 10a mutuek eratuko duten Erreserba Osagarria zuzkitzeko aplikatuko da. Erreserba horretako baliabideekin, honako hauek ordaindu ahalko dira: administrazio-gastu handiegiak, Gizarte Segurantzaren prestazioak lortzea xede ez duten uzietatik eratorritako

prozesu-gastuak, eta administrazio-zehapenak, 75.3 artikuluan ezarritako xedeetarako aplikatzea beharrezkoa ez den kasuan.

1.zenbakian adierazitako soberakinaren ehuneko 10a Gizarte Laguntzako Erreserba zuzkitzeko aplikatuko da. Erreserba horretatik ordainduko dira baimendutako gizarte-laguntzako prestazioak, non sartuko baitira, beste batzuen artean, errehabilitazioeta suspertze-ekintzak, lanbide-berrorientazioak eta funtsezko bitartekoak eta lanpostuak egokitzeko laguntza-neurriak, istripua izan duten babespeko langileen alde, bereziki, desgaitasunen bat geratu bazaie, eta, kasua hala bada, haien eskubidedunentzako laguntzak; laguntza horiek, hala ere, Gizarte Segurantzaren babes-ekintzan sartzen direnetatik kanpokoak eta osagarriak izango dira. Erregelamendu bidez garatuko da Erreserba horien aplikazioen araubidea.

Erreserba Osagarriaren kasuan, berorren gehieneko zenbatekoak ezingo du gainditu lege honetako 75. artikuluko 2.a) zenbakian aipatzen den Laneko Gertakarien Egonkortze Erreserbaren gehieneko mailaren ehuneko 25aren baliokide den zenbatekoa.

Erreserba Osagarria eta Gizarte Laguntzako Erreserba ezingo dira aplikatu bidegabeko gastuak ordaintzeko, elkarlanaren barruan sartzen diren prestazio, zerbitzu edo beste kontzeptu batzuetakoak ez direlako, edota mutuetako langileei ordainsariak edo kalte-ordainak emateko, aplikazio-arauetan ezarritakoa baino zenbateko handiagoan; horiek 75 ter.4 artikuluan xedatu bezala ordainduko dira.

2.Gertakari Arrunten Egonkortze Erreserba zuzkitu ostean geratzen den soberakina Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsean sartuko da.

3.Jarduera Uzteagatiko Egonkortze Erreserba zuzkitu ondoren geratzen den soberakina Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean sartuko da, Jarduera Uzteagatiko Egonkortze Erreserba Osagarria zuzkitzeko xedearekin. Erreserba osagarri horren helburua izango da mutuek kudeaketaren esparru horretan izan ditzaketen defizitak kitatzea, beren Jarduera Uzteagatiko Egonkortze Erreserba aplikatu ondoren, eta erreserba hori nahitaezko gutxieneko mailaraino hornitzea,

75.4artikuluan xedatutako moduan; hala ere, aplikatzekoak izango dira funtsak gorpuzteari eta berorien xedapen iragankorrei buruzko artikulu honetako 1.a) zenbakiko bosgarren eta seigarren lerrokadetan ezarritako aurreikuspenak.

75 ter artikulua. Kautelazko neurriak eta erantzukizun mankomunatua.

1.Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak 2. zenbakian ezarritako kautelazko neurriak hartu ahalko ditu mutua egoera hauetakoren batean dagoenean:

a) Laneko Gertakarien Egonkortze Erreserba bere gutxieneko zenbatekoaren ehuneko 80ra iristen ez denean.

b) Estatuaren Administrazio Orokorrak egindako egiaztapenek erakusten dutenean erakundean desoreka ekonomiko-finantzarioak daudela, eta desoreka horiek arriskuan jartzen dituenean haren kaudimena edo likidezia, enpresaburu elkartuen, onuradunen eta Gizarte Segurantzaren interesak, edota erakundeak bere gain hartutako betebeharrak bete ahal izatea. Era berean, egiaztapen haiek kontabilitatearen edo administrazioaren ez-nahikotasuna edo irregulartasuna erakusten dutenean, mutuaren egiazko egoera ezagutzea eragozten duten moduan.

2.Kautelazko neurriak egokiak eta proportzionalak izango dira, egoeraren ezaugarrien arabera. Kautelazko neurri hauek hartuko ahalko dira:

a) Erakundeari errekeritzea hilabeteko epean aurkez dezala epe labur edo ertaineko bideragarritasun-, errehabilitazioedo saneamendu-plan bat, Zuzendaritza Batzordeak onartua, non finantza-arloko, administrazio-arloko edo beste arlo bateko neurri egokiak proposatuko diren, eta emaitzen eta haien eraginen aurreikuspen bat formulatuko den, egikaritzeko epeak finkaturik direla, esandako errekerimendua

sorrarazi zuen egoera gainditzeko xedearekin, eta, betiere, langile babestuen eskubideak eta Gizarte Segurantzarenak bermatzen direla.

Planaren iraupena inguruabarren arabera zehaztuko da, baina ez da hiru urtetik gorakoa izango; plan horretan, jarduketak gauzatzeko modua eta aldizkakotasuna zehaztuko dira.

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak hilabeteko epean onartuko edo ukatuko du proposatutako plana, aurkeztu denetik kontatzen hasita, eta erakundeak haren garapenari buruzko informazioa zenbatetik behin eman beharko duen finkatuko du.

b) Erakundeko gobernu-organoak bilkura batera deitzea, eta bilerako buru izango den eta egoeraren berri emango duen pertsona izendatzea.

c) Erakundearen zuzendaritzako kide guztiak edo batzuk beren funtzioetan etetea. Halakoetan, erakundeak izendatu beharko ditu, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren aldez aurreko onarpenarekin, kide haiek behin-behinean ordeztuko dituzten pertsonak. Erakundeak izendatzen ez baditu, esandako ministerioak izendatu ahalko ditu.

d) Aztertutako azken ekitaldietan erakundearen garapen ekonomikoan eta haren helburu sozialen betekuntzan erregistraturiko joera kaltegarriak zuzentzeko neurriak betetzeko agintzea.

e) Erakundean esku hartzea, esandako ministerioak emandako agindu zehatzak ongi betetzen direla egiaztatzeko eta bermatzeko, baldin eta agindu haiek ez betetzeko arriskua badago eta kaltea etor badaiteke, hurbil edo berehala, langile babestuentzat edo Gizarte Segurantzarentzat.

f) Elkarlana uzteko agintzea, oso astuntzat kalifikatutako arau-haustea gertatuz gero, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoaren arabera.

3.Aurreko zenbakian aurreikusitako kautelazko neurriak hartzeko, dagokion administrazio-prozedura instruituko da, erakunde interesdunari aurrez entzunaldia eman ondoren. Neurri horiek Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren akordioz kenduko dira, neurri haiek eragin zituzten arrazoiak desagertzen direnean.

Kautelazko neurriak independenteak dira gertaera horiei legez dagozkien zehapenekiko eta hurrengo zenbakian arautzen den erantzukizun mankomunatuarekiko.

4.Mutuekin elkartutako enpresaburuen erantzukizun mankomunatuak honako betebehar hauek izango ditu xede:

a) Laneko Gertakarien Egonkortze Erreserba gutxieneko estaldura-mailaraino hornitzea, erreserba hori gutxieneko zenbatekoaren ehuneko 80ra heltzen ez denean, 75. artikuluan xedatutakoaren arabera Erreserbak aplikatu ostean, eta Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak beharrezkoa ikusten duenean erakundeak Gizarte Segurantzaren prestazioak era egokian ematea edo bere betebeharrak bete ahal izatea bermatzeko.

b) Bidegabeko gastuak, Gizarte Segurantzaren kudeaketako elkarlanean sartzen diren prestazio, zerbitzu edo beste kontzeptu batzuetakoak ez direlako.

c) Administrazio-gastuetako gehiegikeriak eta ezarritako zehapen ekonomikoak.

d) Mutuaren zerbitzura dauden langileei aplikatzekoa den lan-harremana erregulatzen duten arauetan ezarritakoa baino zenbateko handiagoan emandako ordainsariak edo kalte-ordainak, edo legez ezarritako mugak gainditzen dituztenak.

e) Mutua desegitean geratzen den defizita kitatzea, likidatutako ondareak behin agorturik direla –74.2 artikuluan aurreikusitako ondarea barne–, nahikoa baliabide ez dagoelako.

f) Mutuak bere gain hartutako betebeharrak, ez dituenean legez ezarritako moduan betetzen.

g) Erantzukizun zuzenaren edo subsidiarioaren indarrez, mutuari emandako betebeharrak, 71.9 artikuluan ezarritakoak.

Erantzukizun mankomunatua luzatuko da enpresaburuak elkartuta egon den denboraldian bere gain hartutako betebeharrak ordaindu arte, edo esandako denbora-tarte horretan gauzatutako eragiketen ondorio direnak ordaindu arte. Elkartea uzten den kasuetan, bertan behera utzi deneko ekitaldia ixten denetik bost urtera preskribatuko da erantzukizuna.

Derramak zehazteko aplikatzen den sistemak enpresaburu elkartuen eskubide eta betebeharren berdintasuna bermatuko du, eta mutuak babestutako gertakariengatik ordaintzea dagozkien Gizarte Segurantzaren kuoten zenbatekoarekiko proportzionala izango da.

Derramak Gizarte Segurantzaren baliabide publikoak dira. Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak deklaratuko ditu derramatik eta, oro har, erantzukizun mankomunatua aplikatzetik ondorioztatzen diren kredituak; ministerio horrek berak finkatuko du kreditu horien zenbateko likidoa, ordainketa erreklamatuko du, eta hura iraungi arte aplikatzekoak izango diren ordaintzeko modua, bitartekoak, modalitateak eta baldintzak zehaztuko ditu, 71.10 artikuluan ezarritako moduan.

5.Halaber, mutuak 74.2 artikuluan aurreikusitako ondarearen bitartez egin ahal izango dio aurre erantzukizun horri. Ondare hori ez bada nahikoa aipatutako erantzukizunari epe laburrean erantzuteko, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak bideragarritasun-plan bat eta/edo geroratze bat baimendu ahalko du, mutuako Batzar Nagusiak proposatuta, erregelamendu bidez ezarritako baldintza eta epeetan, non posible izango den bermeak eratzea beharrezkoa ez izatea.

76. artikulua. Desegitea eta likidatzea.

Honako kasu hauetan, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek

utzi egingo diote kudeaketan elkarlanean aritzeari, eta erakundea desegin egingo da:

a) Aparteko Batzar Nagusian akordio hori hartzean.

b) Mutuak bat egitean edo xurgatua izatean.

c) Eratzeko edo funtzionatzeko eskatzen den betekizunen bat faltatzean.

d) Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak hala erabakitzean, 75 ter.2.a) artikuluan aurreikusitako bideragarritasun-, errehabilitazioedo saneamendu-plana ez betetzeagatik plan hura onartu zuen ebazpenean ezarritako epearen barruan.

e) 75 ter.2.f) artikuluan aurreikusitako kasuan.

f) 74.2 artikuluan aurreikusitako ondarea ez izatean nahikoa 75 ter.5 artikuluan aurreikusitako erantzukizun mankomunatu osoari aurre egiteko, edo ez betetzean aipatutako artikuluan jasotako bideragarritasun-plana edo geroratzea.

Aurreko kasu horietan, eta erregelamendu bidez arautuko den prozedura betez, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak mutua desegiteko erabakia hartuko du, eta, segidan, likidazio-prozesua hasiko da; prozesu horretako eragiketek eta emaitzak Ministerio haren beraren onespena beharko dute. Geratzen diren soberakinak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean sartuko dira, Sistemaren helburuetarako, ondare historikoaren likidaziotik lortzen direnak salbu, horiek Estatutuetan ezarritako xedeetarako aplikatuko baitira, mutuaren betebeharrak iraungi ostean.

Likidazioa onarturik dela, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak erakundea bertan behera uztea erabakiko du, likidazioan dagoen mutua gisa; halaber, erregistroko inskripziotik ezabatzeko aginduko du, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko du erabakia.

Bat-egite eta xurgatze-kasuetan, ez da hasiko mutua integratuak likidatzeko prozesurik. Bat-egitetik ateratzen den mutua, edo bestea irentsi duena, iraungitakoen eskubide eta betebeharretan subrogatuko da.»

Bi. Hamaikagarren xedapen gehigarria honela idatzita geratzen da:

«Hamaikagarren xedapen gehigarria. Gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoa Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek kudeatzea.

1.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek kudeatuko dute gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunari dagokion prestazio ekonomikoa enpresaburu elkartuen zerbitzura dauden langileen eta atxikitako norberaren konturako langileen alde, bat etorriz 72.1.a) artikuluaren bigarren lerrokadan, 72.1.b) artikuluaren lehen lerrokadan eta II. tituluko IV. kapituluan jasotako arauetan zein berorien aplikazioeta garapen-xedapenetan ezarritakoarekin, eta, betiere, kontuan hartuz haiek kokatuta dauden Araubide Berezi eta Sistemetan, eta xedapen honetan aurreikusitako berezitasunak.

2.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuei dagokie prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea deklaratzea, baita eskubide horren ukatzea, etetea, indargabetzea eta iraungitzea deklaratzea ere; hori guztia, osasun-zerbitzu publikoek alta eta bajen osasun-kontrola egitea eragotzi gabe, eta lege honetan eta berau garatzeko arauetan parte medikoei aitortutako efektuei eragin gabe.

Aurreko lerrokadan aipatutako funtzioak betez emandako egintzak arrazoituak izan beharko dira eta idatziz formalizatuko dira; eraginkorrak izan daitezen, onuradunari jakinarazi beharko zaizkio. Enpresaburuari ere jakinaraziko zaizkio, baldin eta onuradunak lan-harremana mantentzen badu.

Bajako parte medikoa jaso ostean, mutuak egiaztatuko du onuradunak betetzen dituen afiliazio-, altaeta ezaldi-betekizunak eta dagokion Gizarte Segurantzaren Araubidean eskatzen diren gainerakoak, eta subsidioaren zenbatekoa zehaztuko du, prestazioa jasotzeko eskubidearen hasierako deklarazioa eginez.

Subsidioa likidatu eta ordaindu ondorengo bi hilabeteko epean, egiten diren ordainketak behin-behinekoak izango dira; mutuek erregularizatu egin ahalko dituzte behin-behineko ordainketak, eta, esandako bi hilabeteko epea igarotakoan, ordainketa horiek behin betiko bihurtuko dira.

3.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek, parte medikoen eta prozesuan jaulkitako txostenen edukian oinarrituta, eta 5. zenbakian aurreikusitako kontroleta jarraipen-jarduketetan edo osasun-laguntzakoetan lortutako informazioa bitarteko dela, irizten diotenean onuradunak ez duela lana egiteko eragozpenik, alta medikorako proposamen arrazoituak formulatu ahal izango dituzte beren mendeko sendagileen bitartez, eta Osasun Zerbitzu Publikoetako Ikuskaritza Medikoari zuzenduko dizkiote proposamenak. Mutuek aldi berean komunikatuko diete eraginpeko langileari eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari, jakinaren gainean egon daitezen, bidali dutela aipatutako altaproposamena.

Osasun Zerbitzu Publikoetako Ikuskaritza Medikoak alta-proposamena jasotzen duen egunaren hurrengotik kontatzen hasita bost egun balioduneko gehieneko epean komunikatu beharko die mutuari eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari proposamena onartu duela –eta, beraz, alta emango du– edota ukatu egin duela –kasu horretan, hura justifikatzen duen txosten mediko arrazoitua erantsiko du–. Alta-proposamena onartuz gero, eskubidea iraungi egin dela jakinaraziko die mutuak langileari eta enpresari, eta eragina zer datatik aurrera izango duen adieraziko die.

Baldin eta Ikuskaritza Medikoak beharrezkoa ikusten badu langileari hitzordua jartzea, osasun-azterketa egiteko, azterketa hori aurreko lerrokadan aurreikusitako bost eguneko epearen barruan egingo da, eta ez du etengo berorretan ezarritako

betebeharra betetzea. Hala ere, osasun-azterketa egiteko egunean langilea agertzen ez bada, egun horretan bertan komunikatuko zaio proposamena egin zuen mutuari langilea agertu ez izana. Mutuak lau eguneko epea izango du langilea azterketara ez joan izana justifikatuta zegoen egiaztatzeko, eta eten egingo du subsidioaren ordainketa, langilea agertu ez zen egunaren hurrengotik aurrerako eraginekin. Langileak ez agertu izana justifikatzen badu, mutuak etenaldia kentzea erabakiko du, eta subsidiorako eskubidea berrezarriko dio; hala ere, ez agertu izana justifikatu gabe dagoela irizten badio, eskubidea iraungitzeko erabakia hartuko du,

2.zenbakian ezarritako moduan, eta erabaki hori langileari eta enpresari jakinaraziko die, eraginak noiztik aurrera izango dituen adierazita; eraginak izaten hasiko da langileari jakinarazten zaion egunaren hurrengotik.

Osasun Zerbitzu Publikoetako Ikuskaritza Medikoak ezetsi egiten badu mutuak formulatutako alta-proposamena, edota ez badio erantzuten ezarritako moduan eta epean, mutuak eskatu ahal izango dio altako partea emateko Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari edo Itsasoko Gizarte Institutuari, berrogeita hamabigarren xedapen gehigarrian emandako eskumenen arabera. Bi kasuetan, eskaera ebazteko epea lau egunekoa izango da, eskaera jaso den egunaren hurrengotik zenbatuta.

4.Mutuetako, Osasun Zerbitzu Publikoko eta Erakunde Kudeatzaileetako medikuen arteko komunikazioak bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikoen bidez egingo dira ahal izanez gero, eta esandako medikuek beren funtzioak betetzen dituzten zentroan jasotzen diren momentutik izango dira baliozko eta eraginkor.

Era berean, mutuek Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioari komunikatuko dizkiote Osasun Zerbitzu Publikoarekin duten harremanean sortzen diren gorabeherak edo enpresak bere betebeharrak betetzen ez dituenean sorturiko egoera; aipatutako ministerioak, kasua hala bada, dagozkion neurriak hartuko ditu.

Mutuek ezingo dute prestazioa kudeatzeko funtzioa bitarteko hitzartuen bitartez bete; nolanahi ere, aukera izango dute, 5. zenbakian ezarritako moduan, baimendutako osasun-zentroen zerbitzuak erabiltzeko, eskatzen dituzten proba diagnostikoak edo tratamendu terapeutikoak eta errehabilitaziokoak egiteko.

5.Honako hauek dira prestazio ekonomikoaren kontroleta jarraipen-egintzak: beharrizan-egoera sortu duten egitateak biltzen direla egiaztatzera zuzendutako egintzak, eskubidearen sorrera edo mantentzea baldintzatzen duten betekizunak egiaztatzera zuzendutako egintzak, eta osasun-azterketak eta berrikuspenak. Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek baja medikoaren datatik hasita gauzatu ahalko dituzte egintza horiek, eta, osasun-azterketa egiteko hitzorduei dagokienez, onuraduna justifikaziorik gabe ez agertzea prestazio ekonomikorako eskubidea iraungitzeko arrazoia izango da, 131 bis artikuluan ezarritakoaren arabera, erregelamendu bidez ezartzen den moduan; gainera, 132. artikuluko 3. zenbakian aurreikusitako kautelazko etetea aplikatu ahalko da.

Halaber, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek proba diagnostikoak eta tratamendu terapeutikoak eta errehabilitaziokoak egin ahalko dituzte, xedapen honetan aurreikusitako prozesuak beharrik gabe luzatzea ekiditeko xedez; horretarako, Osasun Zerbitzu Publikoko medikuaren baimena eta pazientearen baimen informatua jaso beharko dituzte, aldez aurretik. Proba eta tratamendu horien emaitzak langilea artatzen duen Osasun Zerbitzu Publikoko medikuaren eskura jarriko dira, Osasun Sistema Nazionalaren interoperabilitatezerbitzuen bitartez, pazientearen historia kliniko elektronikora gehi daitezen.

Proba diagnostikoak eta tratamendu terapeutikoak eta errehabilitaziokoak laneko gertakarietatik eratorritako laguntza emateko mutuek kudeatzen dituzten laguntza-zentroetan gauzatuko dira nagusiki, haien aprobetxamendua posible den tarteetan, jatorria lanbidean duten patologiei laguntzeko bitartekoak erabiliz; era subsidiarioan, laneko gertakarien esparruan zerbitzuak emateko baimendutako zentro hitzartuetan ere gauzatu ahalko dira aipatutako probak eta tratamenduak, aurreko lerrokadan ezarritakoa betez, eta erregelamendu bidez ezarritako moduan. Aipatutako proba eta tratamendu horiek ez dute gertakari arruntetatik eratorritako

osasun-laguntzaren prestazioa bereganatzea ekarriko, eta ez dute eragingo azken horretara bideratutako baliabideak zuzkitzea ere.

6.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek hitzarmenak eta akordioak egin ahalko dituzte Gizarte Segurantzako Erakunde Kudeatzaileekin eta Osasun Zerbitzu Publikoekin, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak aurrez baimena emanda, mutuek kudeatzen dituzten laguntza-zentroetan haiek eskatutako osasun-azterketak, proba diagnostikoak, txostenak, osasun-tratamenduak eta errehabilitaziokoak egiteko, ebakuntza kirurgikoak barne, elkarlan-funtzioetarako erabiltzeko tartea duten neurrian. Baimendutako hitzarmen eta akordioetan, eskainitako zerbitzuen ordainetan mutuari eman beharreko konpentsazio ekonomikoak finkatuko dira, baita ordainketa egiteko modua eta baldintzak ere.

Aurreko lerrokadan aurreikusitako hitzarmen eta akordioei dagokienez, era subsidiarioan, eta, betiere, kudeatzen dituzten laguntza-zentroek hartarako bide ematen duen aprobetxamendu-tarte bat baldin badute, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek itunak sinatu ahalko dituzte erakunde pribatuekin, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak aurrez baimena emanda, eta erregelamenduz ezarritako konpentsazio ekonomikoaren bidez, haiek eskatutako pertsonen aldeko aipatutako probak eta tratamenduak gauzatzeko; nolanahi ere, ezartzen diren jarduketek ezingo dituzte inola ere zentroen berezko xede diren zerbitzuak kaltetu, ez babestutako langileei eta erakunde publikoek bidaltzen dizkietenei zor zaien arreta galarazi, ez eta haientzat guztientzat ezarritako kalitatemailak eskastu ere.

Hitzarmen, akordio eta itunek sorrarazten dituzten kreditu-eskubideak Gizarte Segurantzaren baliabide publikoak dira, eta 70.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie.

7.Aurreko zenbakietan araututako mekanismoak eta prozedurak alde batera utzi gabe, Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzaileek edo Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek lankidetza-akordioak egin ahalko dituzte Osasun Kudeaketarako Institutu Nazionalarekin edota autonomiaerkidegoetako osasun-zerbitzuekin, aldi baterako ezintasuna kudeatzean eta kontrolatzean eraginkortasuna hobetzeko xedez.»

Lehenengo xedapen gehigarria. Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen izena.

Legeeta erregelamendu-arauetan Gizarte Segurantzako Laneko Istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutuak aipatzen diren guztietan, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuez ari direla joko da.

Bigarren xedapen gehigarria. Jarduera uzteagatiko babes-sistema berrikustea.

Lege hau indarrean jartzen denetik bost urteko epean, Gobernuak langile autonomoei jarduera uzteagatik dagokien babes-sistema konfiguratzen duten parametro nagusien bilakaerari eta berorrek duen eragin ekonomikoari buruzko azterlan bat igorriko du Diputatuen Kongresura, kasua hala baldin bada berrikus daitezen bai sistemaren borondatezkotasun-araubidea, bai berorren finantza-araubidea.

Hirugarren xedapen gehigarria.

Lege honetan eta berau garatzeko araudian Osasun Zerbitzu Publikoetako Ikuskaritza Medikoari egiten zaizkion aipamenak ikuskaritza medikoaren funtzioak dauzkaten autonomia-erkidegoetako organoei egiten zaizkiela joko da.

Laugarren xedapen gehigarria. Laneko gertakariengatiko kotizazioa eguneratzea.

Gobernuak, urtebeteko epean, laneko gertakariengatiko kotizazioaren erregulazioa eguneratzeari ekingo dio, ondorengo alderdi hauei dagokienez:

a) Laneko gertakariengatik kotizatu beharreko tarifa eguneratzea, 2007rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 42/2006 Legearen laugarren xedapen gehigarrian legez ezarritakoa betez, jarduera ekonomikoengatik ordaindu beharreko kotizazio-tasen berrikuspenari eta esandako tarifaren II. Koadroan aurreikusitako egoera kopurua murrizteari dagokionez. Aipatutako eguneratzea jarduera, industria eta zeregin desberdinetarako arriskugarritasunaren eta arriskuen arabera egingo da.

b) Martxoaren 31ko 404/2010 Errege Dekretua aldatzea, zeinak laneko ezbehar-tasa gutxitzeko eta prebenitzeko ekarpen berezia egin duten enpresei laneko gertakariengatik ordaindu beharreko kotizazioetan murrizketak egiteko sistema bat ezartzea arautzen baitu. Aldaketak honako helburu hauek izan beharko ditu, besteak beste: pizgarria eskatzeko, aitortzeko nahiz ordaintzeko prozesua arintzea eta sinplifikatzea, eta ezbehar-tasaren gorabeheretan oinarritutako sistema objektibo bat ezartzea. Aldaketaren bidez, bultzada eman nahi zaie enpresei, Gizarte Segurantzaren laneko gertakariak murrizten eraginkortasunez laguntzen duten neurri eta prozesuak abian jar ditzaten.

Bosgarren xedapen gehigarria.

Gobernuak, hiru urteko epean, mutuen kudeaketa ebaluatzen duen txosten bat aurkeztuko du Diputatuen Kongresuan, zehaztu ahal izateko mutua horiek efizientziaz betetzen ari diren eman zaizkien funtzioak, Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzaileek egiten duten kudeaketarekin alderatuta, eta, kasua hala bada, behar diren aldaketak proposatzeko.

Seigarren xedapen gehigarria. Mutuetako teknikarien ordainsariak.

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 71.4 artikuluan, lege honek emandako idazketan, mutuetako eta haien zentro mankomunatuetako langileen ordainsariak mugatzeari dagokionez oro har ezarritakoa gorabehera, salbuespenez, mutuek zerbitzu mediko espezializatuagoak eman ahal izateko helburuarekin, berorien zerbitzura dauden medikuek jaso ahal izango dituzte mutuako zuzendari gerentearentzat finkatutako ordainsari totalen mugatik gaineko ordainsariak; betiere, errespetatu beharko dira, kasua hala denean, urte bakoitzeko Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeak soldatamasaren inguruan ezartzen dituen xedapenak, mugaketak edo murrizketak.

Lehenengo xedapen iragankorra. Elkartze-hitzarmenen eta atxikitze-dokumentuen indarraldiak aplikatzea.

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 72.1.a) artikuluan ezarritako indarraldia lege hau indarrean jarri baino lehen formalizatutako elkartze-hitzarmenei aplikatzerakoan, ondoren adierazten den bezala jokatuko da: kontsumitutako denboraldi gisa zenbatuko da hitzarmen hura izenpetu zen datatik lege hau indarrean jartzen den egunaren hurrengo bi hilabeteetako azken egunera arte igaro den denbora. Hala ere, elkartze-hitzarmenen indarraldiak, aipatutako moduan zenbatuta, gainditu egiten badu esandako 72.1.a) artikuluan ezarritakoa, lege hau indarrean jartzen den urtean amaituko dira hitzarmenok; hain zuzen, izenpetzearekin bat datorren hilaren azkeneko egunean, salbu eta urtarrilaren 1aren eta aipatutako bi hilen artean iraungi diren hitzarmenak, horiek hil horiexen azken egunean amaituko baitira.

Atxikitze-dokumentuei dagokienez, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 72.1.b) artikuluan aurreikusitako indarraldia zenbatzean, kendu egingo da atxikitze-dokumentua izenpetu zen datatik lege hau indarrean jartzen den egunera arte kontsumitutako denboraldia. Baldin eta, zenbatzeko modu horren arabera, dokumentuak epez kanpo baldin badaude legea indarrean jarri den urtearen hurrengo urtarrilaren 1aren aurretik, eraginpeko langile autonomoek hiru hilabeteko epea izango dute, lege hau indarrean jartzen denetik, mutua-aldaketa eskatzeko, zeinak hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera izango baititu eraginak.

Bigarren xedapen iragankorra. Egonkortze Erreserbak erregularizatzea.

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 75.2 artikuluan Laneko Gertakarien, Gertakari Arrunten eta Jarduera Uzteagatiko Egonkortze Erreserben zuzkidura-araubideari buruz xedatutakoa aplikatu egingo zaio 2014ko ekitaldiari dagozkion urteko kontuen likidazioari. Eragin horietarako, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek, kasua hala denean, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 75 bis artikuluan Funtsei eta Erreserbari ezarritako mugen gainetik geratzen diren soberakinak aplikatuko dituzte, eta, 2015eko uztailaren 31 baino lehen, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean sartuko dituzte haietara bideratutako kopuruak, aipatutako artikuluan ezarritako helburuak xede dituztela.

Hirugarren xedapen iragankorra. Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen desinbertsio-araubidea prebentzioko merkataritza-sozietateetan.

1.Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek, baldin eta beren ondare historikoko kapitala beraiek eratutako prebentzioko merkataritza-sozietateetan jarri badute, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko 32. artikuluan xedatutakoaren babesean, 2015eko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dituzte salmenta-proposamenak, eta urte horretako ekainaren 30a izango dute partaidetza guztiak besterentzeko epemuga.

Salmenta-prozesuari ekin aurretik, zehaztu egin beharko dira eratutako sozietateen ondasunak, eskubideak eta betebeharrak, bai eta berorien balorazioa ere, eta Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak adostasuna eman beharko du, salmenta-prozesuaren bidez Gizarte Segurantzaren eskubide, ondasun edo interesak kaltetu ez daitezen.

2.Ezarritako epea amaitu bada, eta mutuek ez badute esandako sozietateetan dituzten partaidetzen ehuneko ehuna besterendu, sozietateak desegin ahalko dira. 2015eko uztailean, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatutako desegiteakordioa helaraziko dio mutuak Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioari, Departamentuak eskatutako gainerako agiriekin batera; horrez gain, sozietatea likidatzeko gauzatutako eta aurreikusitako jarduketen berri emango dio, eta, halaber, likidazioprozesua amaitzeko kalkulatutako epea, aurreikusitako emaitzak eta aplikazioak jakinaraziko dizkio. Era berean, eta dagokion unean, sozietatearen likidazioa egiaztatzen duten behin betiko agiriak entregatuko dizkio mutuak Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioari.

3.Erabateko desinbertsioa gauzatu arteko denboran, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek ezingo dute kontraturik sinatu beren prebentziosozietatearekin, ez beste mutua batenarekin, eta ezin izango diete ekarpenik egin, ez eta haien aldeko edo onurarako betebeharrik beren gain hartu ere, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren berariazko baimena dutenean salbu.

4.Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Sozietateen Gaineko Zergaren Legearen Testu Bategineko 9.3.e) artikuluan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe, xedapen honetan aurreikusitako desinbertsio-araubidearen ondorioz sortutako errentak aipatutako testu bategineko 121. artikuluko 2. zenbakian aurreikusitako zerga-araubidearen pean egongo dira.

Laugarren xedapen iragankorra. Gizarte Segurantzaren Laneko Gertakarien Funtsa integratzea.

Lege hau indarrean jartzen denetik hiru hilabeteko epean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak Gizarte Segurantzaren Laneko Gertakarien Funtsean integratuko ditu Prebentzio eta Errehabilitazio Funtsean dauden eskudiru, saldo, balore eta gainerako ondasun higigarri edo higiezin guztiak, edota funtsen inbertsioetatik eratorritakoak, eta Prebentzio eta Errehabilitazio Funtsa azkenduta geratuko da. Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 75 bis.1.a) artikuluan aurreikusita dago.

Bosgarren xedapen iragankorra. Estatutuak egokitzea.

Azken xedapenetatik bosgarrenaren bigarren lerrokadan aipatzen diren erregelamenduarauak indarrean jartzen direnetik sei hilabeteko epean, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek lege honetan eta aipatutako erregelamendu-arauetan xedatutakora egokitu beharko dituzte beren Estatutuak, eta Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministeriora bidali beharko dituzte, onespena eman diezaien.

Seigarren xedapen iragankorra. Ordainsarien arloko arauak aplikatzea.

Lege hau indarrean jartzean diferentziarik egonez gero orain jasotzen diren ordainsarien eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 71.4 artikuluan aurreikusitakoa aplikatzetik ondorioztatzen direnen artean, diferentzia hori hirugarren aldeek xurgatuko dute hurrengo hiru ekitaldietan.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Indargabetuta geratzen dira Gizarte Segurantzako Sistema Eguneratzeari, Egokitzeari eta Modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legeko hamalaugarren xedapen gehigarria, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bategineko 44. artikulua, eta lege honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetatik lehena. Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea aldatzea.

Honela geratzen da aldatuta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 32. artikulua:

«32. artikulua. Prebentzioko merkataritza-jardueretan parte hartzeko debekua.

Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek ezingo dituzte kanpoko prebentzio-zerbitzuei dagozkien funtzioak bete, ez eta, beren ondare historikoaren kargura, prebentzio-jarduera xede duten merkataritza-sozietateen kapital sozialean parte hartu ere.»

Azken xedapenetatik bigarrena. Langile autonomoak jarduera utzi ostean babesteko berariazko sistema ezartzen duen abuztuaren 5eko 32/2010 Legea aldatzea.

Abuztuaren 5eko 32/2010 Legea, langile autonomoak jarduera utzi ostean babesteko berariazko sistema ezartzen duena, honela aldatzen da:

Bat. 1. artikulua honela idatzita geratzen da:

«1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

1.Jarduera uzteagatiko berariazko babes-sistemaren xedea hauxe da: Gizarte Segurantzan afiliatuta egonik, Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Araubide Berezian alta emanda dauden langile autonomoei lege honetan ezarritako prestazioak eta neurriak ematea, Araubide Berezian alta ematea eragin zuen jarduera erabat uzten dutenean, nahiz eta jarduera ekonomiko edo profesional bat irabazi-asmoz egikaritu ahal eta nahi izan.

2.Jarduera uztea behin betikoa edo aldi baterakoa izan daiteke. Aldi baterako uztean, etenda geratuko dira langile autonomoa sailkatuta dagoen Araubide Berezian alta eragin zuten jarduera guztiak, 5. artikuluan araututako kasuetan.

3.Nekazaritzako Norberaren Konturako Langileen Sistema Berezian sartuta dauden norberaren konturako langileak babesteko araubidea zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoak erregulatuko du.»

Bi. 2. artikulua honela idatzita geratzen da:

«2. artikulua. Araubide juridikoa.

Jarduera uzteagatiko babesa Gizarte Segurantzaren Sistemaren babesekintzaren parte da, borondatezkoa da, eta lege honetan zein berau garatzeko arauetan xedatutakoaren mende dago, eta, ordezko moduan, langilea sailkatuta dagoen Gizarte Segurantzaren Araubide Berezia erregulatzen duten arauetan xedatutakoaren mende.»

Hiru. Honela idatzita geratzen dira 3. artikuluaren 1. zenbakiko a) letra eta 2. zenbakia:

«a) Jarduera aldi baterako edo behin betiko erabat uzteagatiko prestazio ekonomikoa.»

«2. Jarduera uzteagatiko babes-sistemaren barruan sartuko dira, orobat, sistema horren onuradun diren langile autonomoen jarduera ekintzailearen prestakuntzarako, lanbide-orientaziorako eta sustapenerako neurriak, eta 14.5 artikuluan aurreikusitako erakundeen ardura izango da neurri horiek kudeatzea.»

Lau. 4. artikuluaren 1. zenbakiko a) eta e) letrak honela idatzita geratzen dira:

«a) Afiliatuta eta alta emanda egotea Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian edo, kasua hala denean, Itsasoko Langileen Araubide Berezian.»

«e) Gizarte Segurantzako kuotak ordainduta edukitzea. Hala ere, jarduera utzi den datan betekizun hori betetzen ez bada, organo kudeatzaileak ordainketa egiteko gonbita egingo dio langile autonomoari, zor dituen kuotak hogeita hamar egun naturaleko epe luzaezinean ordain ditzan. Zorpekoa erregularizatzeak erabateko eraginak izango ditu babeserako eskubidea bereganatzeko.»

Bost. 5. artikulua honela idatzita geratzen da:

«5. artikulua. Jarduera uztearen legezko egoera.

1.Jarduera uztearen legezko egoeran egongo dira beren jarduera arrazoi hauetakoren batengatik utzi duten langile autonomoak:

a) Jarduera ekonomiko edo profesionalarekin jarraitzea bideraezin egiten duten arrazoi ekonomikoak, teknikoak, ekoizpenari buruzkoak edo antolakuntzakoak biltzeagatik.

Publikoari irekita dagoen establezimendua bada, beharrezkoa izango da berori ixtea subsidioa jasotzen den bitartean, edota hirugarren batzuei transmititzea. Hala ere, establezimendua kokatuta dagoen higiezinaren titular den autonomoak bere eskubideari dagozkion xedatzeedo gozatze-egintzak gauzatu ahalko ditu haren gainean; betiere, egintza horiek ez badakarte autonomoak amaituta dagoen jarduera ekonomiko edo profesionalean jarraitzea.

Arrazoi ekonomikoak, teknikoak, ekoizpenari buruzkoak edo antolakuntzakoak daudela joko da, inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:

1.a Jarduera urte osoan gauzatzearen ondorioz izandako galerak denboraldi berean lortutako diru-sarrerak baino ehuneko 10 handiagoak direnean, jarduera abian jarri zen lehen urtean izan ezik.

2.a Exekuzio-organoek aitortutako zorrak kobratzeko betearazpen judizialak edo administratiboak daudenean, baldin eta, gutxienez, aurreko ekitaldi ekonomikoan izandako diru-sarreren ehuneko 30 badira.

3.a Jarduerarekin jarraitzea galarazten duen konkurtso-adierazpen judiziala dagoenean, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legean zehaztutako moduan.

b) Ezinbesteagatik, erabakigarria izan denean jarduera ekonomiko edo profesionala aldi baterako edo behin betiko uzteko.

c) Administrazio-lizentzia galtzeagatik, baldin eta lizentzia edukitzea ezinbestekoa bada jarduera ekonomiko edo profesionala gauzatzeko, eta lizentziagalera ez baldin bada zigor arloko arau-hauste baten ondorio izan.

d) Genero-indarkeriagatik, erabakigarria izan denean emakumezko langile autonomoak jarduera aldi baterako edo behin betiko uzteko.

e) Dibortzioagatik edo ezkontza-banaketagatik, ebazpen judiziala tarteko, baldin eta autonomoak familia-laguntzako funtzioak betetzen bazituen bere ezkontide ohiaren edo banatu den pertsonaren negozioan, eta funtzio horiengatik baldin bazegoen sartuta zegokion Gizarte Segurantzaren Araubidean.

2.Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategineko hogeita zazpigarren xedapen gehigarria aplikatzearen ondorioz Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian sartuta dauden langile autonomoei dagokienez, jarduera uztearen legezko egoerara igaroko dira beren borondatea hala izan gabe sozietateko kontseilariedo administratzaile-kargua uzten badute edota sozietateari zerbitzuak emateari uzten badiote, eta sozietateak galerak izan baditu 1.a) .1.a zenbakian aurreikusitako moduan, edota beren ondare garbia kapital sozialaren zifraren bi herenetik behera murriztu baldin bada.

3.Jarduera uztearen legezko egoeran egongo dira mendekotasun ekonomikoan dauden langile autonomoak, baldin eta, artikulu honen lehen zenbakian aurreikusitakoa ezertan eragotzi gabe, beren jarduera utzi badute mendekotasun ekonomikoa dioten bezeroarekiko kontratua azkendu delako, ondorengo kasu hauetan:

a) Kontratuan hitzartutako iraupena amaitzeagatik, edota obra edo zerbitzua bukatzeagatik.

b) Bezeroak kontratuan xedatutakoa larriki ez betetzeagatik, eta ez-betetze hori behar bezala egiaztatu denean.

c) Bezeroak, arrazoi justifikatuak tarteko, kontratu-harremana hutsaltzeagatik, Langile Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legean xedatuaren arabera.

d) Bezeroak, justifikaziorik gabeko arrazoiak tarteko, kontratu-harremana hutsaltzeagatik, Langile Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legean xedatuaren arabera.

e) Bezeroaren heriotza, ezgaitasun edo erretiroagatik; betiere, jarduerarekin jarraitzea galarazten badu.

Zenbaki honetan ezarritako jarduera uztearen legezko egoera aplikatzekoa izango zaie mendekotasun ekonomikoa aitortuta ez duten langile autonomoei ere; betiere, haien jarduerak honako arau hauetan ezarritako baldintzak betetzen baldin baditu: Langile Autonomoaren Estatutua onartzen duen uztailaren 11ko 20/2007 Legeko 11. artikuluan ezarritakoak, eta otsailaren 23ko 197/2009 Errege Dekretuko 2. artikuluan ezarritakoak (errege-dekretu horrek Langile Autonomoaren Estatutua garatzen du, mendekotasun ekonomikoa duten langile autonomoen kontratuen eta erregistroaren arloan, eta langile autonomoen lanbide-elkarteen Estatuko Erregistroa sortzen du) .

4.Honako hauei ez zaie inoiz jarduera uztearen legezko egoera aitortuko:

a) Jarduera beren borondatez uzten edo eteten dutenei, artikulu honetako 3.b) zenbakian aurreikusitako kasuan izan ezik.

b) 3. zenbakian aurreikusitako langile autonomoei, baldin eta, bezeroarekiko erlazioa bukatu eta jarduera uzteagatiko prestazioa jaso ondoren, prestazioa azkendu zenetik urtebeteko epean bezero berarekin berriro kontratua egiten badute; kasu horretan, gainera, itzuli egin beharko dute jasotako prestazioa.»

Sei. 6. artikuluko 1. zenbakia eta 2. zenbakiko lehen lerrokada honela geratzen dira idatzita:

«1. Langile autonomoen jarduera uztearen legezko egoerak eskatzailearen zinpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko dira. Adierazpen horretan, jarduera uztearen zergatia edo zergatiak eta jarduera uztearen eragin-data zehaztuko dira, eta ondoren adierazten diren agiriak erantsiko zaizkio; nolanahi ere, eskatzaileak komenigarri iruditzen zaion eta legez onartuta dagoen beste edozein frogabide ere aurkeztu ahal izango du:

a) Arrazoi ekonomikoak, teknikoak, ekoizpenari buruzkoak edo antolakuntzakoak jarduera bideraezina dela justifikatzen duten agirien bidez egiaztatuko dira. Agiri horiek kontabilitatearen arlokoak, profesionalak, zergaarlokoak, administratiboak edo judizialak izango dira.

Kasu guztietan, honako hauek egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dira: establezimendua itxi egin dela, 5.1.a) artikuluan ezarritako moduan; jarduera ekonomikoen erroldan baja emanda dagoela; eta eskatzailea sailkatuta zegoen Gizarte Segurantzaren Araubide Berezian baja emanda dagoela. Jarduerak administrazio-baimen edo -lizentziak edukitzea eskatzen duen kasuetan, dagokion baja-eskaeraren komunikazioa erantsiko da, eta, kasua hala denean, hura eman izanarena edota hura erretiratzeko akordioarena.

Aurreko lerrokadan adierazitako dokumentuak alde batera utzi gabe, langileak jarduera arrazoi ekonomikoengatik utzi duela egiaztatutzat joko da langile autonomoak eramaten dituen kontabilitate-agiriak aurkezten dituenean, erregelamendu bidez ezartzen den moduan, eta berorietan 5.1.a) .1.a artikuluan eskatzen den galera-maila dagoenean erregistratuta; egiaztatutzat joko da, orobat, eramandako kontuetan kontsignatutako partidak justifikatzen dituzten BEZ eta PFEZ aitorpenak eta gainerako nahitaezko dokumentuak aurkezten dituenean. Nolanahi ere, kontsignatzen diren partidak kontabilitatea erregulatzen duten arauetan onartutako kontzeptuekin bat etorriko dira.

Langile autonomoak itxiera-datu zenbatetsiak aurkeztuz formulatu ahal izango du bere eskaera, prozeduraren izapidetzea arintzeko xedez, eta ebazpena eman aurretik aurkeztuko ditu behin betiko datuak.

b) Erakunde kapitalistetako bazkideen jarduera uztea batzarrean hartutako akordioaren bidez egiaztatuko da, non administratzaileedo kontseilari-kargua uztea xedatzen den; akordio harekin batera, Merkataritza Erregistroaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, akordioaren inskripzioa egiaztatzen duena. Zerbitzuak emateari uzten zaion kasuan, hori egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da, baita galerak direla eta kapitala murrizteko Batzarrean hartutako erabakia ere.

Bi kasuetan, galera-egoera edo ondare garbiaren murrizketa egiaztatzea eskatuko da, 5.2 artikuluan ezarritako moduan.

c) Jarduera egikaritzea ahalbidetu zuen administrazio-lizentzia galdu izana dagokion ebazpena aurkeztuz egiaztatuko da.

d) Genero-indarkeria egiaztatuko da emakumezko eskatzailearen adierazpen idatziaren bidez, bere jarduera ekonomikoa edo profesionala utzi edo eten duela jasoz; adierazpen horri babesteko agindua atxikiko zaio, edo, halakorik ezean, Fiskaltzaren txostena, genero-indarkeriaren biktima izatearen zantzuak daudela adierazten duena. Emakumea mendekotasun ekonomikoa duen langile autonomoa

bada, adierazpen haren ordez, mendekotasun ekonomikoa dion bezeroaren komunikazio idatzi bat aurkeztu ahalko da, non jarduera utzi edo eten duela jasotzen den. Hala adierazpenak nola komunikazioak jarduera zein datatan utzi edo eten den zehaztu beharko dute.

e) 5.1.e) artikuluan aurreikusitako egoeran nahasturik dauden ahaideen dibortzioa edo ezkontza-banaketarako akordioa dagokion ebazpen judizialaren bitartez egiaztatuko da; ebazpen horri dokumentazio egokia erantsi beharko zaio, non jasota geratuko den dibortzioaren edo ezkontza-banaketaren aurretik negozioan egikaritzen zituen familia-laguntzako funtzioak ez dituela jada betetzen.»

«2. Artikulu honen 1. zenbakian aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, mendekotasun ekonomikoa duten langile autonomoen eta 5.3 artikuluan aipatutakoen jarduera uztearen legezko egoerak honako baliabide hauen bidez egiaztatuko dira:»

Zazpi. Honela idatzita geratzen da 7. artikuluko 1. zenbakia:

«1. 4. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen dituzten langile autonomoek atxikita dauden Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutuari eskatu beharko diote jarduera uzteagatiko babeserako eskubidea aitortzea.

Mutua bati atxikita ez dauden norberaren konturako langileei dagokienez, laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuko da.

Aitorpen horrek dagokion prestazio ekonomikoa gozatzeko eskubidea sortuko du, jarduera uztea eragin zuen gertaera jazo zenetik zenbatuta bigarren hiletik aurrera. Mendekotasun ekonomikoa duen langile autonomoak bezero nagusiarekiko harremana amaitu duenean, prestazioa jasotzeko eskubidea izateko, ezingo du beste bezero batzuekin jarduerarik eduki prestazioa kobratzen hasten den egunetik aurrera.»

Zortzi. 8. artikuluko 3. zenbakiari e) letra eransten zaio:

«e) Itsasoko Langileen Araubide Berezian, agintaritza eskudunak ezarritako nahitaezko arrantza-debekualdiak ez dira kontuan hartuko jarduera uztearen legezko egoeraren aurreko hurbileneko 12 hilabete jarraituko denboraldia zenbatzeko orduan; betiere, esandako arrantza-debekualdi horietan ez bada jarduera uzteagatiko prestazioa kobratu.»

Bederatzi. Honela idatzita geratzen da 9. artikuluko 1. zenbakia:

«1. Jarduera uzteagatiko prestazio ekonomikoaren oinarri arautzailea hauxe izango da: jarduera uztearen legezko egoeraren aurreko hurbileneko hamabi hilabeteetan kotizatutako oinarrien batez bestekoa. Itsasoko Langileen Araubide Berezian, gertakari horren kotizazio-oinarri osoaren gainean kalkulatuko da oinarri arautzailea, kotizazioko koefiziente zuzentzaileak aplikatu gabe; gainera, agintaritza eskudunak ezarritako nahitaezko arrantza-debekualdiak ez dira kontuan hartuko jarduera uztearen legezko egoeraren aurreko hurbileneko 12 hilabete jarraituko denboraldia zenbatzeko orduan, baldin eta esandako arrantza-debekualdi horietan ez bada jarduera uzteagatiko prestazioa jaso.»

Hamar. 14. artikulua honela idatzita geratzen da:

«1. Jarduera uzteagatiko babesa gertakari horri dagokion kotizazioaren kargura finantzatuko da soil-soilik. Estalduraren eragin-data babesa formalizatu den hilaren lehenengo egunetik hasiko da.

2.Jarduera uzteagatiko kotizazio-oinarria bat etorriko da, aplikatzekoak diren arauetan ezarritakoari jarraiki, langile autonomoak berarentzat aukeratutako Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Bereziko kotizazio-

oinarriarekin, edota Itsasoko Langileen Araubide Berezian norberaren konturako langile gisa dagokionarekin.

3.Jarduera uzteagatiko Gizarte Segurantzaren babesari dagokion kotizaziotasa, aurreko zenbakian zehaztutako oinarriari aplikatzekoa zaiona, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 16.1 artikuluan xedatutakoaren arabera ezarriko da. Hala ere, babes-sistemaren finantza-iraunkortasunari eusteko helburuz, ekitaldi bakoitzeko Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeak ezarriko du adierazitako ekitaldiari aplikatzekoa izango zaion kotizazio-tasa, honako arau hauen arabera:

a) Ehuneko horrenbestean adieraziko den kotizazio-tasa ondorengo formulatik ondorioztatuko da:

KTt = G /KO*100

Non:

t= Estatuko Aurrekontu Orokorretan adierazitako urtea, kotizazio-tasa berria indarrean egongo denenekoa

KTt = t urtean aplikatzekoa izango den kotizazio-tasa

G = t-2 urteko abuztuaren 1etik t-1 urteko uztailaren 31ra artean dauden hiletako jarduera uzteagatiko prestazioetan izandako gastuaren batura

KO = t-2 urteko abuztuaren 1etik t-1 urteko uztailaren 31ra artean dauden hiletako jarduera uzteagatiko kotizazio-oinarrien batura

b) Aurreko hori gorabehera, ondorengo kasu hauetan ez da aplikatuko formulatik ondorioztatzen den tasa, eta indarrean dagoena mantenduko da:

1.a Indarrean dagoen kotizazio-tasa ehuneko 0,5 puntu baino gutxiago igotzea dakarrenean.

2.a Indarrean dagoen kotizazio-tasa ehuneko 0,5 puntu baino gutxiago murriztea dakarrenean, edo, tasaren murrizketa ehuneko 0,5 baino handiagoa izanik, lege honetako 16.2 artikuluan aipatutako –eta t-1 urtearen itxierarako aurreikusten diren– prestazio honetako erreserbek ez dutenean gainditzen t urterako jarduera uzteagatiko prestaziorako aurrekontuetan sartutako gastua.

c) Edonola ere, urtero finkatu beharreko kotizazio-tasa ezingo da ehuneko 2,2 baino txikiagoa izan, ez eta ehuneko 4 baino handiagoa ere.

Zenbaki honetan aurreikusitakoa aplikatzean finkatu beharreko kotizazio-tasa ehuneko 4 baino handiagoa denean, lege honen 8. artikuluko 1. zenbakian aurreikusitako ezaldi guztiak gorantz berrikusiko dira nahitaez, eta finkatuta geratuko dira dagokion Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean. Goranzko berrikuspen hori gutxienez bi hilabetekoa izango da.

4.Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak bere iritzia eman ahalko du, Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea sortzeko azaroaren 14ko 6/2013 Lege Organikoaren 23. artikuluak xedatutakoaren arabera, aurreko zenbakietan aurreikusitakoaren gainean Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak egiten duen aplikazioari buruz, baita jarduera uzteagatiko babessistemaren finantza-iraunkortasunari buruz ere.

5.Jarduera uzteagatiko babesaren onuradun diren langile autonomoen jarduera ekintzailearekin lotutako prestakuntzarako, lanbide-orientaziorako eta sustapenerako neurriak, lege honen 3.2 artikuluan aurreikusten direnak, artikulu honetan ezarritako diru-sarreren ehuneko 1arekin finantzatuko dira. Neurri horiek autonomia-erkidegoko Enplegu Zerbitzu Publiko eskudunak eta Itsasoko Gizarte Institutuak kudeatuko dituzte, kudeatzen duten onuradun kopuruaren proportzioan.»

Hamaika. 16. artikulua honela idatzita geratzen da:

«16. artikulua. Organo kudeatzailea.

1.Aurreko artikuluan eta laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa salbuetsita, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuei dagokie jarduera uzteagatiko babesetik eratorritako funtzioak eta zerbitzuak kudeatzea, ezertan eragotzi gabe lan-arloko arau-hausteei dagozkien zehapenak ezartzeko eskudun diren organoei emandako eskumenak eta ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategineko 73.1 artikuluan Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioari emandako zuzendaritzaeta tutoretza-eskumenak.

Xede horretarako, jarduera uzteagatiko prestazioa kudeatzea egokituko zaio langile autonomoak atxikitze-agiria formalizatzean (dagokion eranskina izenpetuz) zehaztu duen mutuari. Jarduera uzteagatiko babesa formalizatzeko prozedura, babesaren indarraldia eta eraginak Gizarte Segurantzaren kudeaketan mutuen elkarlanari aplikatzekoak zaizkion arauek erregulatuko dituzte.

2.Mutuek babes-sistemaren kudeaketatik lortzen duten urteko emaitza positiboa Jarduera Uzteagatiko Egonkortze Erreserba bat eratzera bideratuko da; erreserba horren gutxieneko zuzkidura-maila ekitaldian gertakari horrengatik sartutako kuoten ehuneko 5aren baliokidea izango da, eta, borondatez, esandako kuoten ehuneko 25era heldu arte handitu ahalko da –hori izango da haren zuzkiduramaila handiena–. Erreserbaren helburua kudeaketa horretan etorkizunean gerta litezkeen balizko emaitza negatiboei erantzutea izango da.

Egonkortze Erreserba ekitaldia ixtearen kargura eta ezarrita dagoen moduan zuzkitu ostean, soberakina Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean sartuko da, Jarduera Uzteagatiko Egonkortze Erreserba Osagarria zuzkitzeko xedearekin; erreserba osagarri horren helburua mutuek beren jarduera uzteagatiko erreserba aplikatu ondoren izan ditzaketen defizitak kitatzea izango da, eta, halaber, erreserba hori adierazitako nahitaezko gutxieneko mailaraino hornitzea, aipatutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 75.4 artikuluan xedatuaren arabera.

Enpresaburu elkartuentzat ezarritako erantzukizun mankomunatuaren sistema ez da inola ere aplikatuko.»

Hamabi. Seigarren xedapen gehigarriaren lehenengo lerrokada honela idatzita gelditzen da:

«Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian edota Itsasoko Langileen Araubide Berezian kokatzea aukeratu duten lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileek jarduera uzteagatiko prestazioetarako eskubidea izango dute, baldin eta lege honetan ezarritako baldintza orokorrak eta ondoren xedatzen diren baldintza partikularrak betetzen badituzte:»

Hamahiru. Honela idatzita geratzen da zazpigarren xedapen gehigarriko 1. zenbakiko c) letra:

«c) Administrazio-lizentzia galtzeagatik, baldin eta lizentzia edukitzea ezinbestekoa bada jarduera ekonomikoa edo profesionala gauzatzeko, eta galera hori ez bada arau-hauste penalak egitearen ondorio.»

Azken xedapenetatik hirugarrena. Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sozietateen gaineko Zergaren Legearen Testu Bategina aldatzea.

Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sozietateen gaineko Zergaren Legearen Testu Bateginaren 9.3.e) artikulua honela geratzen da aldatuta:

«e) Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuak, zeinak ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginean dauden araututa.»

Azken xedapenetatik laugarrena. Ekonomia jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen 35. artikuluko 1. zenbakia aldatzea.

«35. artikulua. Jasangarritasuna enpresa publikoen kudeaketan eta Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen kudeaketan.

1.Estatuko merkataritza-sozietateek, Estatuko Administrazio Orokorrari atxikitako enpresa-erakunde publikoek eta Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuek lege honetan adierazitako printzipioetara egokituko dute beren kudeaketa.»

Azken xedapenetatik bosgarrena. Gobernua gaitzea.

Gobernuari lege hau aplikatzeko eta garatzeko behar beste xedapen emateko gaikuntza ematen zaio.

Lege hau indarrean jartzen denetik sei hilabeteko epean, Gobernuak behar beste erregelamendu-arau onartuko ditu, lotura dutenak gobernu-organoen funtzionamenduaraubidearekin, administrazio-gastuekin, elkartze-hitzarmenak eta atxikitze-dokumentuak formalizatzeko prozedurarekin eta berorien eduki zein eraginekin, ordainsariaraubidearekin, eta Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuen erreserben aplikazioarekin.

Azken xedapenetatik seigarrena. Indarrean jartzea.

Lege hau 2015eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Hala ere, langile autonomoak jarduera utzi ostean babesteko berariazko sistema ezartzen duen abuztuaren 5eko 32/2010 Legearen 14. artikuluko 3. zenbakian jasotako arauak, lege honek emandako idazketan, aplikatzekoak izango dira 2016ko ekitaldiari dagokion kotizazio-tasa kalkulatzeko eraginetarako.

Horrenbestez,

Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.

Madrilen, 2014ko abenduaren 26an.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra