31/2015 Legea, irailaren 9koa, autoenpleguaren arloko araudia aldatu eta eguneratzen duena eta lan autonomoa eta gizarte-ekonomia bultzatu eta sustatzeko neurriak hartzen dituena
2015-09-09Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2015/09/10, 217. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
9735 31/2015 Legea, irailaren 9koa, autoenpleguaren arloko araudia aldatu eta eguneratzen duena eta lan autonomoa eta gizarte-ekonomia bultzatu eta sustatzeko neurriak hartzen dituena.
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.
Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela eta Nik berretsi egiten dudala.
HITZAURREA
I
Azken urteetan, hainbat politika egin dira enpleguaren arloan, eta haien ardatzetako bat autoenpleguaren sustapena izan da, dela banakakoa, dela taldekoa.
Politika horiei jarraikiz abiarazi diren jardueren xede-taldea norberaren konturako hiru milioi langilek baino gehiagok osatzen zuten 2014ko abenduaren 31n (zehazki, 3.125.806 pertsonak) ; alegia, Gizarte Segurantzan altan emanda dauden langile guztien % 18,5ek. Haietatik 1.945.548 autonomoak dira, eta autonomo horien ia % 20,4k (398.477) langile kontratudunak dituzte (775.590) .
Lan autonomoak, beraz, berariazko pisu garrantzitsua du lan-merkatuan. Krisi-urteetan beherakada nabarmena jasan bazuen ere –2012ko abenduan 2008ko urtarrilean baino 387.448 autonomo gutxiago zeuden Gizarte Segurantzari afiliatuta–, suspertzeko gaitasun handia erakutsi du. 2014an, 75.465 autonomo gehiago zeuden, eta 2011ko abendutik 2014ko abendura norberaren konturako beste 54.137 langile afiliatu erregistratu ziren.
Gainera, norberaren konturako langileek enplegua sortzeko gaitasun handia dute. Horren erakusgarri da azken hiru urteetan soldatako beste 95.145 langile kontratatu dituztela autonomoek; beraz, % 14ko igoera izan da.
Arrazoi horiengatik guztiengatik, eta Espainiaren ekoizpen-egitura funtsean norberaren konturako langileek eta enpresa txiki eta ertainek osatzen dutenez, autonomoak eta ekintzaileak hartu dira aintzat Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren eta beste ministerio-sail batzuen proiektu nagusietan.
Proiektu horien artean, hauek ditugu: uztailaren 6ko 3/2012 Legea, lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzkoa, ekintzaileak laguntzeko kontratua ekarri zuena; 2013-2016 aldirako Gazteen Ekintzailetza eta Enpleguko Estrategia, Gizarte Segurantzaren kotizazioan autonomo berrientzako 50 euroko tarifa finkoa abiaraztea ekarri zuena; irailaren 27ko 14/2013 Legea, ekintzaileei eta beren nazioartekotzeari laguntzekoa; eta otsailaren 27ko 1/2015 Errege Lege Dekretua, bigarren aukerako mekanismoarena, finantza-kargaren murrizketarena eta gizarte arloko bestelako neurriena.
Autoenplegua ere hartu da aintzat enplegu-politika aktiboen modernizazioan eta laneremuko enplegurako lanbide-prestakuntzako sistema berrian.
Autonomoek eta ekintzaileek, beraz, toki nabarmena izan dute azken urteetako enplegu-politiketan. Politika horien helburuak dira, halaber, taldeko ekintzailetza sustatzea eta gizarte-ekonomia lagundu eta bultzatzea. Gizarte-ekonomiako erakundeek gaitasun handia erakutsi dute krisi ekonomikoan enplegua sortzeko eta enpleguari eusteko, eta beste aukera bat izan dira beste enpresa batzuentzat; izan ere, enpresa horiek haien formuletako batzuk baliatu dituzte desagertzea saihesteko.
Gure herrialdean, lan-kooperatibek eta -elkarteek ia 335.000 pertsonari ematen diete enplegu zuzena, eta enplegu-zentro bereziek eta laneratzeko enpresek 75.000 langile baino gehiago enplegatzen dituzte. Langile horiei guztiei gizarte-ekonomiaren gainerako formuletakoak gehitu behar zaizkie, gainera: fundazioak, elkarteak, mutualitateak eta arrantzale-kofradiak.
Enplegua egonkorra da, gainera, hainbat datuk erakusten duten bezala: batetik, 2007ko laugarren hiruhilekotik 2013ko laugarren hiruhilekora, kooperatibetan gainerako enpresetan baino enplegu gutxiago suntsitu zen (zehazki, ia sei puntu gutxiago) , Gizarte Segurantzarekiko afiliazioari dagokionez; eta, bestetik, laneratzeko enpresen langile kopurua etengabe igo zen zailtasun handieneko urteetan.
Horrez gain, gizarte-ekonomiako erakundeak jarrera ona izaten ari dira enpleguari dagokionez, susperraldia hasi zenetik. Hala adierazten dute datuek: 2014an, kooperatibek enplegua sortu dute, urtetik urterako balioetan, ondoz ondoko 11 hiruhilekotan behera egin ondoren.
Gizarte-ekonomiak sortzen duen enplegua, gainera, egonkorra eta kalitatezkoa da eta ez da deslokalizagarria. Enplegua eskuratzeko plataforma garrantzitsua da gizarte-ekonomia inguruabar bereziengatik laneratzeko zailtasun handiagoak dituztenentzat eta/edo gizarte-bazterketako egoeran daudenentzat. Horrenbestez, gizarte-kohesioko funtsezko elementua da, gure herrialdeak igaro duen krisi luzearen ondoren oso beharrezkoa dena.
Hori dela eta, azken urteetan babes argia eman zaie gizarte-ekonomiak biltzen dituen formulei, eta, langabezia-prestazioa kapitalizatzearen eta autonomoentzako tarifa finkoaren neurriak ez ezik –ekintzailetza erraztea dute helburu–, gizarte-ekonomiako erakundeen hazkundea erraztera bideratutako beste batzuk ere sartu dira, besteak beste hauek: langile kideak sartzeko pizgarri berriak abiaraztea eta lan-kooperatibek eta -elkarteek kontratu mugagabeak egin ahal izateko pizgarriak abiaraztea.
Orobat, 2014-2020 aldirako Europako Gizarte Funtsaren programazio-aldiaren esparruan, gizarteratzearen eta gizarte-ekonomiaren programa operatiboa diseinatu da eremu nazionalean. Berritasun bat da programa hori gure herrialdean, gizarteekonomiarako laguntzaren arloan, eta ia 1.200 milioi euroko zuzkidura eta kostu totala izango du.
II
Aipatutako jarduera horiek guztiek agertoki berri bat eratzea ekarri dute, eta autoenpleguaren arloko eta gizarte-ekonomiaren eremuko araudia eguneratzeko eta sistematizatzeko beharra handitu da –behar hori ez da berria–; izan ere, Lan Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legea eta Gizarte Ekonomiaren martxoaren 29ko 5/2011 Legea onartu zirenetik eta haien manuak praktikan aplikatzen hasi zirenetik, agerian geratu da zenbait alderdiren arauketa ez dela eraginkorra, edo hobetu edo garatu egin beharko litzatekeela.
Uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 27. artikuluak aurreikusten duenez, botere publikoek lan autonomoa sustatzeko politikak egingo dituzte, norberaren konturako ekimen ekonomiko eta profesionalak ezarri eta garatzera bideratuta. Lege horren azken xedapenetatik bigarrenak eta hirugarrenak, gainera, hori indartzen dute; izan ere, Gobernuari gaitasuna ematen diote behar diren neurriak eman ditzan, langile autonomoen ekarpen eta eskubideen eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean dauden besteren konturako langileenen bateratasuna lortzeko, baita aipatu legea aplikatu eta garatzeko behar adina xedapen eman ditzan ere.
Halaber, gizarte-ekonomiaren eremuan, Espainiako Konstituzioak berak
129.artikuluko 2. zenbakian egiten duen agindua nabarmendu behar da («Botere publikoek eragingarritasunez bultzatuko dituzte enpresetan parte hartzeko era desberdinak, eta, legeria egokiaren bidez, kooperatiba-sozietateak sustatuko dituzte») , edo martxoaren 29ko 5/2011 Legean zehaztutakoa; izan ere, laugarren xedapen gehigarrian jasotzen denez, Gobernuak produktibitatea hobetzeko estrategietan txertatu behar ditu gizarteekonomiako enpresak eta, azken xedapenetatik bigarrenean zehazten denez, Gobernuak aipatu araua aplikatu eta garatzeko xedapenak eman behar ditu.
Bestalde, hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituen uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretuaren 121. artikuluak xedatzen duenez, Gobernuak autoenplegurako pizgarriak berrantolatuko ditu enpleguaren eta Gizarte Segurantzaren eremuan, Lan Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legearen V. tituluan eta Gizarte Ekonomiaren martxoaren 29ko 5/2011 Legean, dagokionaren arabera. Horretarako, xedapen bakarrean bilduko dira errege lege-dekretu hau indarrean jartzen denean indarrean dauden pizgarri guztiak eta Gizarte Segurantzako kotizazioaren hobari eta murrizketa guztiak eta, hala badagokio, bateratu egingo dira legez edo erregelamendu bidez aurreikusitako baldintza eta betebeharrak. Ondoren, hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legearen 121. artikuluak gaikuntza hori berretsi zuen.
Aurretik deskribatutako horrek guztiak argi uzten duenez, lan autonomorako eta gizarte-ekonomiarako pizgarrien indarreko esparrua sistematizatu beharra dago; alegia, testu bakar batean bildu behar dira gizatalde horien alde zehaztutako neurri eta pizgarriak, orain daudenak hobetu, bateratu eta hedatu behar dira, eta beste berri batzuk ezarri.
Horretarako, lan autonomoaren berariazko eremuan, pizgarri eta hobari berriak sartuko dira Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Bereziaren kotizazioan, eta oraingo batzuk hobetu egingo dira. Gainera, testu bakar batean bateratuko dira autoenplegurako pizgarriak, hartara, indarreko esparru arautzaileari gardentasuna eta segurtasun handiagoa emateko. Horrez gain, ekonomikoki mendekoak diren langile autonomoek besteren konturako langile bat kontratatu ahal izango dute arau honetan zehaztutako egoeretan, beren jarduera profesionalari eragiten dieten egoerei, batzuetan, jarduera erabat garatzea galarazten dietenei, aurre egin ahal izateko.
Bestalde, gizarte-ekonomiaren eremuan, sustapeneta laguntza-politika hauekin jarraitzeko, zenbait berritasun jaso dira testu honetan, esaterako, laneratzeko enpresak eta enplegu-zentro bereziak interes ekonomiko orokorreko zerbitzuak ematen dituzten erakundetzat jotzea. Ondorioz, erakunde horiei ematen zaizkien diru-laguntzak Batzordearen 2012ko apirilaren 25eko 360/2012 Erregelamenduaren mende daude orain, eta 500.000 €-ra artekoak izan daitezke hiru urteko aldirako. Orain arte, baina, 200.000 €-ra artekoak ziren aldi bererako.
Europako Batzordeak berak babesten du adierazpena, bere aburuz, gizarteratzea eta laneratzea interes ekonomiko orokorreko zerbitzu bat baita, eta erakunde horiek egiten dituzten jardueren hartzaileak, bada, gizarte-egoera ahuleko gizataldeak dira, enplegu babestuaren kontzeptuari jarraikiz.
Gainera, kontratu publikoak esleitzeko prozeduretan erreserba egiteko aukera laneratzeko enpresei zabalduko zaie. Enplegu-zentro bereziek bazuten erreserba-aukera hori desgaitasuna duten pertsonentzat, eta, orain, aukera zabaldu egingo da, laneratzeko enpresek ere baliatu ahal izan dezaten, kasu honetan araudi erregulatzailean adierazitako gizataldeei dagokienez. Beraz, oraingo esparru arautzailea zabaldu egingo da, lanbazterketako arriskuan dauden gizataldeei babes handiagoa emateko.
Jarduera berririk ere sartuko da, esaterako, langileak enplegu babestutik enpresa arruntera igarotzea errazteko pizgarri berri bat, eta autoenplegu kolektiboa bultzatzea eta mantentzea sustatzeko beste neurri batzuk, esaterako, langabezia-prestazioa kapitalizatzeko aukerak handitzea, kooperatiba-sozietateetan parte hartzeko, eta kontrataziorako laguntzak, halako sozietateetako kideak ordezteko.
Azken batean, lege honetan jasotako neurriek azken urteetan autoenpleguaren arloan hasitako ibilbide-orria finkatzen laguntzen dute. Hiru ardatzen inguruan egituratzen da, bada, aipatu ibilbide-orria: lehenik, autoenplegua bultzatzea, dela banakoa, dela taldekoa; bigarrenik, proiektu bati ekin diotenei laguntzea, beren proiektuak finkatu eta hazarazi ahal izan ditzaten; eta, hirugarrenik, autonomoen gizarte-babesa hobetzen jarraitzea, norberaren konturako langileen eta soldatako langileen arteko etena gainditu ahal izateko.
III
Lege hau aurretik adierazitako helburuen kristalizazioa da, eta, berau egiteko, lan autonomoaren eta gizarte-ekonomiaren ordezkaritza handieneko sektorearteko elkarteei egin zaie kontsulta, baita sindikatueta enpresaburu-erakundeei ere.
Legeak sei artikulu, xedapen gehigarri bat, bi xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen ditu.
Lehen artikuluak Lan Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legean jasotako aldaketak garatzen ditu, baita legean sartzen diren berritasunak jaso ere, hamalau zenbakiren bidez. Artikulu horretan, lan autonomoaren araudia eguneratzen da, eta norberaren konturako langileei eragiten dieten legegintza-berritasunei egokitu. Aldi berean, hobe daitezkeen alderdiak aldatzen ditu. Hori horrela, nabarmentzekoa da ekonomikoki mendekoak diren langile autonomoek besteren konturako langileak kontratatu ahal izango dituztela, noiz eta jarduera profesionala bizitza pertsonalarekin uztartu behar dutela-eta jarduera eten beharrean badaude eta, ondorioz, bezeroarekin duten kontratua amaitu egin behar badute.
Hala, profesionalen gizatalde horren bizitza profesionala eta pertsonala uztartzeari buruzko alderdiei lotutako babes falta konpondu nahi da; izan ere, langile autonomoaren eta haren bezeroaren artean sinatutako kontratua amai zitekeen, bigarrenaren borondatez, norberaren konturako langilearen amatasun eta aitatasun kasuetan, baldin eta bezeroarentzat kalte handia bazen. Neurri honi esker, bada, ekonomikoki mendekoa den langile autonomoaren eta haren bezeroaren arteko harremana ez da etengo; hala, bien interesak babestuko dira eta saihestu egingo dira, batetik, jarduera behar bezala garatzean bezeroa kaltetzea eta, bestetik, norberaren konturako langileak jarduera amaitzea, bizitza profesionala eta pertsonala uztartzea dela kausa. Gainera, ekonomikoki mendekoa den langile autonomoari eskaintzen zaion aukera berri hau, jakina, kontratatutako besteren konturako langilea babestearekin bateragarria izango da, behar diren neurriak hartuko baitira enplegu-egonkortasuna kaltetuko luketen aldi baterako kontratuak bata bestearen atzetik egitea saihesteko; izan ere, ezin dugu ahaztu ekonomikoki mendekoa den langile autonomoari eskaintzen zaion aukera berri hau ezohiko egoeretarako berariazkoa dela.
Bestalde, neurri honek ekonomikoki mendekoa den langile autonomoak bere burua antolatzeko duen gaitasuna nabarmenduko du, eta are gehiago bereiziko da besteren konturako langilearengandik; hartara, ezabatu egingo dira bi kategoriak zehaztea zailtzen duten esparruak.
Aurrekoaz gain, lan autonomoa sustatzeko neurriak arau-testu bakar batean bateratzeko beharrari erantzunez, lehen artikuluko zazpigarren eta zortzigarren zenbakiek uztailaren 11ko 20/2007 Legea egokituko dute; hots, norberaren konturako lanaren bidez autoenplegua sustatzeko aurreikusitako neurriak ordenatu, eguneratu eta hobetuko dituzte. Gainera, ildo horretatik, lege hau indarrean jarri ondoren hartuko diren eta lan autonomoa sustatzea xede izango duten neurriak legean jasota gelditzea bermatuko da, arauak sakabanatzea saihesteko.
Neurrien helburu nagusietako bat norberaren konturako lanaren sustapena bateratzea, argitzea eta hobetzea da. Hori horrela, nabarmentzekoa da argiagoa dela langile autonomoak, bere jardueraren hasieran «autonomoentzako tarifa finkoa» izenekoa baliatzen duen kasuetan, ordaindu behar duen kuota; izan ere, ehuneko bat izan beharrean, kopuru finko eta egonkor bat da orain, eta, horri esker, une oro eta segurtasun eta ziurtasunez ezagut dezake profesionalak zer kopuru ordaindu behar duen, neurri hori baliatzen duen bitartean kotizazio-oinarrietan eta -tasetan izan daitezkeen aldaketen mende egon gabe. Gainera, zifra hori eguneratzeko aukera dago, hain zuzen ere, Estatuko Aurrekontu Orokorren legeen bitartez, une bakoitzeko egoeretara egokitu ahal izateko.
Orobat, autoenplegua sustatzeko neurriak aldatuko dira, langabezia-prestazioaren bidez, bi helbururekin: batetik, norberaren konturako langileak errazago has dezan jarduera eta, bestetik, bere enpresa profesionala ez bada bideragarria, langabezia-prestazioa izango duela berma dakion –hain zuzen ere, hura jasotzeari utzi zion Gizarte Segurantzaren dagokion araubidean alta eman zuenean–. Hori horrela, lehenik eta behin, langabeziaprestazioaren onuradun diren norberaren konturako langile gehiagok kapitalizatu ahal
izango dute prestazioaren % 100a eta, horrela, jarduera egiteko behar duten inbertsiorako bideratu, orain arteko adin-muga ezabatu baita. Bigarrenik, lege hau indarrean jarri den egunera arte zegoen beste adin-muga bat ere ezabatu da, hain zuzen ere, langabeziaprestazioa eta norberaren konturako lana aldi jakin baterako bateragarri egitea galarazten duena. Profesionalari jardueraren hasieran laguntzea da helburua, garai horretan izaten baitu diru-sarrera gutxien. Bi kasuetan, gainera, behar diren neurriak hartuko dira neurriak iruzurrez erabiltzea saihesteko. Eta, azkenik, langabezia-prestazioa eteteko aldia luzatu egingo da norberaren konturako jarduera bat egiten den kasuetan, legez aurreikusitako etete-aldiak gainditu dituela-eta langabezia-prestazioa laster iraungitzeak ez dezan baldintzatu jarduerari eusteko orduan, jardueraren bideragarritasunari buruzko zalantzak baldin badaude.
Bigarren artikuluak ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzen du, arau honen filosofia berarekin (hau da, autoenplegua sustatzea) , zenbait neurri hartzen baititu langabeziaprestazioa orain arteko epea baino epe luzeago batean eteteko, norberaren konturako lan bat egiten den kasuetan.
Hirugarren artikuluak Gizarte Ekonomiaren martxoaren 29ko 5/2011 Legea aldatzea du xede, hartara, beren egoera dela-eta lan-merkatura sartzeko tasa txikiagoa duten pertsonak kontratatzeko pizgarriak sartzeko. Gainera, bateratu egingo dira arau honetan gizarte-ekonomiako subjektuetan aurreikusitako langabezia kapitalizatzeko neurri ezberdinak eta bitarteko kontratu hobaridunak.
Laugarren artikuluak azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko bosgarren xedapen gehigarria aldatzen du, hartara, kontratuak esleitzeko prozeduretan laneratzeko enpresei erreserba egitea ahalbidetzeko.
Bosgarren artikuluak enplegua gehitzea eta enpleguaren kalitatea hobetzea ahalbidetuko duten lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 9ko 12/2001 Legearen bigarren xedapen gehigarria aldatzen du, alegia, amatasun, adopzio, harrera, haurdunaldiko arrisku edo edoskitzaro naturaleko arriskuagatiko atsedenaldian edo aitatasun-etenaldian dauden langileentzako Gizarte Segurantzaren kuoten hobariei buruzkoa, eta beste idazketa bat eman dio.
Seigarren artikuluak hazkundea eta enplegua hobetzeko abenduaren 29ko 43/2006 Legea aldatzen du, eta beste lerrokada bat gehitzen dio (hirugarrena) 2. artikuluko
5.zenbakiari. Hala, beste pizgarri bat zehazten da laneratzeko enpresa edo enplegu-zentro berezi ez diren enpresek gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak kontratatzeko, aipatu langileek laneratzeko enpresa batean lan egin badute.
Xedapen gehigarri bakarrak aurreikusten duenez, arau honetan garatutako neurriak gauzatzeko ez da langileen gastua areagotuko.
Lehenengo xedapen iragankorrak lege hau indarrean jarri aurretik baliagarri dauden autoenplegua sustatzeko neurrien, hain zuzen ere aldatuko direnen, iragankortasuna aurreikusten du, eta aurreko arauketarekiko aldaketetan aurreikusitako hobekuntzak baliatzeko aukera emango die onuradunei.
Bigarren xedapen iragankorrak aurreikusten duenez, langabezia-prestazioa eteteko aurreikusitako epe berriak aplikatuko zaizkie lege hau indarrean jartzen denean norberaren konturako lana egiten arituz gero aipatu prestazioa etenda duten onuradunei.
Xedapen indargabetzaile bakarrak zenbait xedapen indargabetzea aurreikusten du, indarrean den legeria proiektuan xedatutakora egokitzeko.
Azken xedapenetatik lehenak lege hau emateko eskumen-titulua aurreikusten du. Azken xedapenetatik bigarrenak legea indarrean jartzeko data zehazten du.
Lehenengo artikulua. Langile Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legea aldatzea.
Honela geratuko da aldatuta Langile Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legea:
Bat. Aldatu egiten da 4.3 artikuluko b) letra, eta honela idatzita geratzen da:
«b) Desgaitasun-arrazoiengatik ez baztertzeko, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginean ezarritakoarekin bat (azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartu zen) .»
Bi. Aldatu egiten da 10.4 artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«4. Langile autonomoak bere oraingo eta etorkizuneko ondasun guztiekin erantzungo die bere betebehar guztiei, nahiz eta ondasunak enbargaezinak izan (Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 605., 606. eta 607. artikuluak) , edo alde batera utzi gabe legez aurreikusita dauden eta aplikagarri zaizkion erantzukizun-mugak eta -salbuespenak.»
Hiru. Aldatu egiten da 11.2 artikuluko a) letra, eta honela idatzita geratzen da:
«a) Besteren konturako langilerik ez izatea ardurapean, eta jardueraren zati bat edo jarduera osoa hirugarren batekin ez kontratatzea edo azpikontratatzea, ez mendekotasun ekonomikoa duen bezeroarekin kontratatutako jarduerari ez beste bezero batzuekin kontrata ditzakeen jarduerei dagokienez.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa (hots, besteren konturako langileak bere kargura izatea debekatzeari buruzkoa) ez zaie kasu eta egoera hauei aplikatuko, halakoetan, langile bakar bat kontratatu ahal izango baita:
1.Haurdunaldian eta bederatzi hilabete baino gutxiagoko adingabe baten edoskitzaro naturalean arriskua egotea.
2.Amatasun, aitatasun, adopzio edo harreragatik (adopzio aurrekoa edo iraunkorra) atsedenaldia hartzea.
3.Bere kargura dituzten zazpi urtetik beherako adingabeak zaintzea.
4.Bere kargura bigarren mailara arteko (barne) odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko senidea izatea, mendekotasun-egoeran dagoena; egoerak behar bezala egiaztatuta egon beharko du.
5.Bere kargura bigarren mailara arteko (barne) odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko senidea izatea, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duena; egoerak behar bezala egiaztatuta egon beharko du.
Kasu horietan, ekonomikoki mendekoa den langile autonomoa enpresaburua izango da, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategineko 1.2 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Berariaz aurreikusi ez denerako, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategineko 15.1.c) artikuluan eta lege hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera arautuko da besteren konturako langilearen kontratazioa. Aurreko 3., 4. eta
5.zenbakietan aurreikusitako kasuetarako, langile autonomoak egindako jardueramurrizketaren baliokide den lanaldi baterako egingo da kontratua, eta ezingo da gainditu lanaldi oso konparagarriko langile baten lanaldiaren % 75, urteko zenbaketan. Lanaldi oso konparagarria zer den zehazteko, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategineko 12. artikuluak arautzen duena hartuko da kontuan. Kasu horietan, langile autonomoak bere kargura duen zazpi urtetik beherakoa edo mendekotasuna edo desgaitasuna duen pertsona zaintzeko egoerak iraun bitartean iraungo du kontratuak, gehienez ere hamabi hilabete.
Aurreikusitako bi kasu edo gehiago egonda ere, besteren konturako langile bakarra kontratatu ahal izango da. Kontratazio hori ekarri zuen kausa amaituta, langile autonomoak beste kontratu bat egin ahal izango du besteren konturako beste langile batekin, aurretik aurreikusitako edozer kausarengatik; horretarako, nolanahi ere, hamabi hilabeteko gutxieneko aldia igaro behar da kontratu baten amaieratik kontratazio berrira, salbu eta kontratu berriaren kausa 1. eta 2. zenbakietan aurreikusitakoren bat bada.
Nolanahi ere, lan-kontratua eteten bada aldi baterako ezintasun, amatasun, aitatasun, adopzio, harrera, haurdunaldiko arrisku, edoskitzaro naturaleko arrisku edo genero-indarkeriaren emakume biktimaren babesaren kasuetan, edo kontratua bidezko kausak tarteko eteten bada, langile autonomoak langile bat kontratatu ahal izango du hasiera batean kontratatutakoa ordezteko. Besteren konturako bi langileek ezingo dute inola ere zerbitzua aldi berean eman eta ezingo da inola ere zenbaki honetan aurreikusitako kontratazioaren gehieneko iraupena gainditu.
3., 4. eta 5. zenbakietan aurreikusitako kasuetan, besteren konturako langile bakar bat kontratatu ahal izango da zazpi urtetik beherako bakoitzeko edo % 33ko edo gehiagoko mendekotasuna edo desgaitasuna duen senide bakoitzeko.
Zenbaki honetan araututako besteren konturako kontratazioa bateragarria izango da bizitza profesionala eta familiakoa uztartzeko kontratazioari lotutako hobariarekin, lege honen 30. artikuluan aurreikusitakoarekin.»
Lau. Aldatu egiten da 16. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Hauek izango dira ekonomikoki mendekoa den langile autonomoak jarduera eteteko behar bezala justifikatutako kausak:
a) Alderdiek hala adostea.
b) Familia-erantzukizun urgente, bat-bateko eta aurreikusi ezin direnei erantzun behar izatea.
c) Langile autonomoaren bizitzarako edo osasunerako arrisku larria eta berehalakoa sortzea, lege honen 8. artikuluko 7. zenbakian aurreikusitakoaren arabera.
d) Aldi baterako ezintasun, amatasun, aitatasun, adopzio edo harrerako bajan
egotea.
e) Haurdunaldiko arriskua eta bederatzi hilabetetik beherako baten edoskitzaro naturaleko arriskua sortzea.
f) Genero-indarkeriako egoeran egotea, ekonomikoki mendekoa den emakumezko langile autonomoak babesa edo erabateko gizarte-arretarako eskubidea gauza ditzan.
g) Ezinbesteko kasua gertatzea.
2.Interes profesionaleko kontratu edo akordio bidez, jarduera profesionala modu justifikatuan eteteko beste kausa batzuk zehaztu ahal izango dira.
3.Aurreko zenbakietan aurreikusitako jarduera eteteko kausak ezingo dira aurreko artikuluko 1. zenbakiko f) letran aurreikusitako bezeroaren borondatezko kontratu-amaieraren oinarri izan; hori guztia, alde batera utzi gabe aldeek kasu horietarako ados ditzaketen bestelako ondorioak. Bezeroak kontratua amaitutzat emango balu, egoera hori justifikazio-faltatzat joko litzateke, aurreko artikuluko
3.zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako.
Nolanahi ere, 1. zenbakiko d) , e) eta g) letretan adierazitako kasuetan eteteak bezeroari kalte handia badakarkio (alegia, bere jarduera behar bezala garatzea geldiarazten edo nahasten bada) , justifikatutzat jo ahal izango da kontratu-amaitzea, aurreko artikuluko 1. zenbakiko f) letran xedatutakoaren ondorioetarako.
Amatasun, aitatasun, adopzio edo harrera, eta haurdunaldiko arrisku edo bederatzi hilabetetik beherako baten edoskitzaro naturaleko arriskuaren kasuak –
hots, artikulu honetako 1. zenbakiko d) eta e) letretan aurreikusitakoak– aurreko lerrokadan xedatutakotik salbuetsita egongo dira ekonomikoki mendekoa den langile autonomoak jarduerari eusten dionean 11. artikuluko 2. zenbakiko a) letran xedatutakoari jarraikiz.»
Bost. Aldatu egiten da 20. artikuluko 3. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«3. Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 10. artikuluan aurreikusitakoa gorabehera, langile autonomoen elkarte profesionalek Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren bulego publikoaren erregistro berezian eman beharko dute izena, baita beren estatutuak bertan utzi ere, edo, bestela, beren jarduera egiten duten dagokion autonomia-erkidegokoarenean. Erregistro hori berariazkoa izango da, eta bulego publiko horretan erregistratu beharrekoak diren bestelako sindikatuedo enpresaburu-erakundeenetik bereizita egongo da.»
Sei. Aldatu egiten dira 22. artikuluko 3., 4. eta 5. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen dira:
«3. Hauek osatuko dute Lan Autonomoaren Kontseilua: sektore artean edo estatuan diharduten eta ordezkaritza duten langile autonomoen profesionalen elkarteetako ordezkariek, ordezkaritza handieneko sindikatueta enpresaburuerakundeek eta Estatuko Administrazio Orokorreko, autonomia-erkidegoetako eta estatu-eremuan ordezkaritza handiena duen toki-erakundeen elkarteko ordezkariek.
4.Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioari dagokio Kontseiluaren presidentetza, erregelamendu bidez aurreikusitako moduan.
5.Kontseiluak funtzionatzeko behar diren kredituak Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren aurrekontuetan jasoko dira.»
Zazpi. Beste kapitulu bat (I.a) sartzen da V. tituluan.
Beste kapitulu bat (I.a) sartzen da V. tituluan, «Lan autonomoa bultzatu eta sustatzeko xedapen orokorrak» izenekoa, eta haren barruan 27., 28. eta 29. artikuluak jasotzen dira.
Zortzi. Beste kapitulu bat (II.a) sartzen da V. tituluan.
Beste kapitulu bat (II.a) sartzen da V. tituluan, «Lan autonomoa bultzatu eta sustatzeko pizgarri eta neurriak» izenekoa; haren barruan 30. artikulua sartzen da, eta 31.etik 39.era arteko artikuluak gehitzen dira, idazketa honekin:
«31. artikulua. Norberaren konturako langileei Gizarte Segurantzan aplikatzekoak zaizkien murriztapenak eta hobariak.
1.Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian hasierako alta ematen duten norberaren konturako langileek edo autonomoek (edo aurre-aurreko bost urteetan Araubidean altaegoeran egon ez direnek, alta-ondorioen datatik hasita) 50 euro ordainduko dituzte hilero alta-ondorioen dataren ondoren-ondorengo sei hilabeteetan gertakari arrunten kuota gisa (aldi baterako ezintasuna barne) , baldin eta dagokien gutxieneko oinarria aintzat hartuta kotizatzea aukeratzen badute.
Ordezko aukera gisa, aurreko lerrokadan aurreikusitako betekizunak betetzen dituzten eta dagokien gutxieneko kotizazioa baino handiago bat hautatzen duten norberaren konturako langileek edo autonomoek gertakari arrunten kuota murriztu ahal izango dute alta-ondorioen dataren ondoren-ondorengo lehen sei hilabeteetan. Hauxe izango da murriztuko duten kuota: dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari une bakoitzean indarrean den gutxieneko kotizazio-tasa (aldi baterako ezintasuna barne) aplikatzetik ateratzen dena, kuotaren % 80ren baliokidea.
Aurreko bi lerrokadetan aurreikusitako sei hilabeteko hasierako aldiaren ondoren, eta hautatutako kotizazio-oinarria gorabehera, artikulu honetan aurreikusitako neurria baliatuko duten norberaren konturako langileek murrizketa eta hobari hauek aplikatu ahal izango dituzte gertakari arrunten kuotan. Hauxe izango da murriztuko duten kuota: dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari une bakoitzean indarrean den gutxieneko kotizazio-tasa (aldi baterako ezintasuna barne) aplikatzetik ateratzen dena, 12 hilabetera arteko gehieneko aldian, harik eta alta-ondorioen datatik hasi eta 18 hilabeteko gehieneko aldia bete arte, eskala honen arabera:
a) Kuotaren % 50eko murrizketa, zenbaki honen lehen bi lerrokadetan aurreikusitako hasierako aldiaren osteko sei hilabeteetan.
b) Kuotaren % 30eko murrizketa, a) letran adierazitako aldiaren osteko hiru hilabeteetan.
c) Kuotaren % 30eko hobaria, b) letran adierazitako aldiaren osteko hiru hilabeteetan.
2.Norberaren konturako langileak 30 urtetik beherakoak badira, edo 35 urtetik beherakoak emakumezkoen kasuan, edo hasierako alta egin badute edo aurreaurreko bost urteetan ez badira Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian alta-egoeran egon, altaondorioen datatik hasita, aurreko zenbakian aurreikusitako murrizketa eta hobariez gain, % 30eko beste hobari bat aplikatu ahal izango da gertakari arrunten kuotan, lehen zenbakian aurreikusitako hobari-aldia amaitu osteko 12 hilabeteetan. Hauxe izango da murriztuko duten kuota: dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari une bakoitzean indarrean den gutxieneko kotizazio-tasa (aldi baterako ezintasuna barne) aplikatzetik ateratzen dena. Kasu horretan, murrizketen eta hobarien gehieneko iraupena 30 hilabetekoa izango da.
3.Lan-sozietateetako bazkideei eta lan elkartuko kooperatibetako langile bazkideei ere aplikatuko zaie aurreko zenbakietan xedatutakoa, baldin eta artikulu honen aurreko zenbakietan xedatutako baldintzak betetzen badituzte eta Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian sartuta badaude.
4.Artikulu honetan aurreikusitakoa aplikagarri izango da onuradunek, behin jarduera hasi eta gero, besteren konturako langileak enplegatzen dituztenean ere.
5.Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren dagokion aurrekontu-partidaren kontura finantzatuko dira artikulu honetan aurreikusitako kuota-hobariak, eta Gizarte Segurantzako sarreren aurrekontuen kontura, berriz, kuota-murriztapenak.
32. artikulua. Gizarte Segurantzarekiko kuota-murriztapenak eta -hobariak desgaitasuna duten pertsonentzat, genero-indarkeriaren biktimentzat eta terrorismoaren biktimentzat, norberaren konturako langile gisa hasten badira.
1.Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian hasierako alta ematen duten pertsonek (edo aurreaurreko bost urteetan Araubidean alta-egoeran egon ez direnek, alta-ondorioen datatik hasita) , % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna badute, edo generoindarkeriaren edo terrorismoaren biktima badira, 50 euro ordainduko dituzte hilero alta-ondorioen dataren ondoren-ondorengo 12 hilabeteetan gertakari arrunten kuota gisa (aldi baterako ezintasuna barne) , baldin eta dagokien gutxieneko oinarria aintzat hartuta kotizatzea aukeratzen badute.
Ordezko aukera gisa, aurreko lerrokadan aurreikusitako betekizunak betetzen dituzten eta dagokien gutxieneko kotizazioa baino handiago bat hautatzen duten norberaren konturako langileek edo autonomoek gertakari arrunten kuota murriztu ahal izango dute alta-ondorioen dataren ondoren-ondorengo lehen 12 hilabeteetan. Hauxe izango da murriztuko duten kuota: dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari une bakoitzean indarrean den gutxieneko kotizazio-tasa (aldi baterako ezintasuna barne) aplikatzetik ateratzen denaren % 80.
Aurreko bi lerrokadetan aurreikusitako 12 hilabeteko hasierako aldiaren ondoren, eta hautatutako kotizazio-oinarria gorabehera, artikulu honetan aurreikusitako neurria baliatuko duten norberaren konturako langileek hobari bat aplikatu ahal izango dute gertakari arrunten kuotan. Hauxe izango da hobaria: dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari une bakoitzean indarrean den gutxieneko kotizaziotasa (aldi baterako ezintasuna barne) aplikatzetik ateratzen denaren % 50, 48 hilabetera arteko gehieneko aldian, harik eta alta-ondorioen datatik hasi eta bost urteko gehieneko aldia bete arte.
2.Artikulu honetan aurreikusitakoa aplikagarri izango da onuradunek, behin jarduera hasi eta gero, besteren konturako langileak enplegatzen dituztenean ere.
3.Lan-sozietateetako bazkideei eta lan elkartuko kooperatibetako langile bazkideei ere aplikatuko zaie aurreko zenbakietan xedatutakoa, baldin eta artikulu honen aurreko zenbakietan xedatutako baldintzak betetzen badituzte eta Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian sartuta badaude.
4.Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren dagokion aurrekontu-partidaren kontura finantzatuko dira artikulu honetan aurreikusitako kuota-hobariak, eta Gizarte Segurantzako sarreren aurrekontuen kontura, berriz, kuota-murriztapenak.
33. artikulua. Langabezia-prestazioaren eta norberaren konturako jardueraren hasieraren arteko bateragarritasuna.
1.Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko 228. artikuluko
6.zenbakian xedatutakoa aplikatuz, eta aipatu legearen 221. artikuluan zehaztutakoaren salbuespen gisa, lan-jarduera erabat eta behin betiko amaitu dutelako kontribuzio-mailako langabezia-prestaziorako eskubidea dutenek, baldin eta Gizarte Segurantzaren araubideren batean norberaren konturako langile gisa alta eman badute, bateragarri egin ahal izango dute dagokien hileko prestazioa jasotzea eta lan autonomoa, gehienez ere 270 egunez edo jasotzeke duten denbora txikiagoan; betiere, 15 eguneko epean, norberaren konturako jarduera hasten den egunetik hasita, hala eskatzen bazaio erakunde kudeatzaileari, nahiz eta prestazioa bateragarri egiteko eskubideak jarduera hasten den egunaz geroztik izan ondorioak. Langileak ezingo ditu biak bateragarri egin 15 eguneko epe hori igarotzen bada.
Besteren konturako lana egiteak, dela lanaldi osoan, dela lanaldi partzialean, amaitu egingo du artikulu honetan aurreikusitako bateragarritasuna.
Langabezia-prestazioa eta norberaren konturako jarduera bateragarri egiten diren denbora-tarte horretan, prestazioaren onuradunak ez ditu bete behar izango enplegu-eskatzaileek dituzten betebeharrak, ezta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 231. artikuluak aurreikusitako jarduera-konpromisotik eratortzen diren obligazioak ere.
2.Artikulu honetan aurreikusitako neurritik salbuetsita egongo dira azken lana norberaren kontura egin dutenak, eta aurre-aurreko 24 hilabeteetan eskubide hori baliatu dutenak edo langabezia-prestazioaren ordainketa bakarra eskuratu dutenak.
Salbuetsita egongo dira, halaber, langile autonomo gisa eratzen direnak eta legezko langabezia-egoera hasi aurre-aurretik besteren konturako haien zerbitzuak jaso dituen enplegatzailearekin edo enpresa talde bereko enpresa batekin jarduera profesionala egiteko kontratu bat sinatu dutenak.
3.Artikulu honetan aurreikusitako neurriaren onuradunentzat, onuradunak Gizarte Segurantzaren dagokion araubide berezian norberaren konturako langile gisa alta egin zuen egunetik aurrera hasiko da Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko 212.1.d eta 213.1.d artikuluetan aurreikusitako langabezia-prestazioa jasotzeko eskubidea eteteko edo amaitzeko erreferentziako
60hileko aldia.
4.Norberaren konturako lana amaitu ondoren langileak jarduera amaitzeagatiko babeserako eskubidea izango balu, bi aukera izango ditu: edo hura
jasotzea, edo etendako langabezia-babeserako eskubidea berriz irekitzea. Langileak aurreko prestazioa hautatzen badu, prestazioa eragin zuten kotizazioak, baliatu ez dituenak, ezingo dira aurreragoko eskubide bat aitortzeko zenbatu.
5.Sortu berri diren lan-sozietateetako bazkide gisa edo lan elkartuko kooperatibetako langile bazkide gisa sartzen diren eta langabezia-prestazioa jasotzen dutenei ere aplikatuko zaie aurreko zenbakietan xedatutakoa, baldin eta Norberaren Konturako Langileen Gizarte Segurantzaren Araubide Berezian sartuta badaude; betiere, artikulu honetako aurreko zenbakietako betekizunak betetzen badituzte.
34. artikulua. Langabezia-prestazioa kapitalizatzea.
1.Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko 228. artikuluko
3.zenbakian xedatutakoa aplikatuz, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean egitea zehazten duen ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuan aurreikusitakoari eutsiko zaio, geroagoko arauek sartutako aldaketak barne, arau hauei kontrajarrita ez badago:
1.– Erakunde kudeatzaileak kasu hauetan ordaindu ahal izango die kontribuziomailako langabezia-prestazioaren zenbatekoaren egungo balioaren % 100era arte horrelako prestazioen onuradunei:
a) Langile autonomo gisa eratu nahi badute. Kasu horretan, prestazioaren ordainketa behin bakarrik egingo da; alegia, norberaren konturako jarduera egin ahal izateko behar den inbertsioari dagokiona ordainduko da, jarduera hasteko zerga-kargen zenbatekoa barne.
Ez dira kasu horretan sartuko ekonomikoki mendekoak diren langile autonomo gisa eratzeko legezko langabezia-egoeraren aurre-aurretik kontratu-lotura bat izan duten enpresarekin edo haren enpresa talde bereko batekin kontratu bat sinatzen dutenak.
b) Prestazioa kapitalizatu nahi badute ekarpen bat egitera bideratzeko zenbatekoaren % 100era arte eratu berri den merkataritza-erakunde baten kapital sozialari edo, bestela, ekarpena egin baino gehienez ere hamabi hilabete lehenago eratu den merkataritza-erakunde baten kapital sozialari, betiere, haren kontrol efektiboa izango badute, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat, eta jarduera profesional bat egingo badute bertan, Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian sartutakoak.
Ez dira kasu honetan sartuko legezko langabezia-egoeraren aurre-aurretik aipatu sozietateekin edo enpresa talde bereko beste batzuekin lan-loturarik izan duten pertsonak.
Kasu batean zein bestean, langabezia-prestazioa kapitalizatzen dutenek erakunde bat eratu eta abiaraztera bideratu ahal izango dute aipatu prestazioa, baita tasak eta zergak ordaintzera ere. Gainera, kapitalizatutako prestazioaren zenbatekoaren % 15era arte bideratu ahal izango dute hasiko duten jarduerarekin erlazionatutako berariazko aholkularitza-, prestakuntzaeta informazio-zerbitzuak ordaintzera.
Prestazioaren zenbatekoa –egun osoen arabera kalkulatuta– ordainketa bakarrean ordainduko da, eta hartatik diruaren legezko interesari dagokion zenbatekoa kenduko da.
Nolanahi ere, ez bada prestazioaren zenbateko osoa lortzen, gainerako zenbatekoa hurrengo 2. arauan zehaztutakoaren arabera lortu ahal izango da.
2.– Erakunde kudeatzaileak hilero ordaindu ahal izango du kontribuzio-mailako langabezia-prestazioaren zenbatekoa, langilearen Gizarte Segurantzako kotizazioa diruz laguntzeko, baldintza hauetan:
a) Diru-laguntzaren zenbatekoa, prestazioaren egun osoen arabera kalkulatuta, finkoa izango da, eta langileak jarduera hasi zuen unean Gizarte Segurantzari egindako ekarpen osoaren zenbatekokoa, aurreragoko aldaketarik aintzat hartu gabe, salbu eta diru-laguntzaren zenbatekoa Gizarte Segurantzaren araubide bakoitzerako indarreko gutxieneko kotizazio-oinarriari dagokion langilearen ekarpenaren azpitik badago; kasu horretan, azken hori ordainduko da.
b) Erakunde kudeatzaileak hilero egingo dio ordainketa langileari, dagokion hilean Gizarte Segurantzan alta emanda jarraitzen duela egiaztatu ondoren.
3.– 1. eta 2. arauek adierazten dutena betetzeko, langile autonomo moduan edo merkataritza-erakundean bazkide moduan lanean hasi aurretik eskatu behar da kontribuzio-mailako langabezia-prestazioaren ordainketa. Langileak jardueraren hasierako egunean eskatu behar du alta egiteko Gizarte Segurantzan.
Langileak, edo langileen legezko ordezkariek, kaleratze kolektiboaren kasuan, langabezia-prestazioaren jatorri izan den lan-harremanaren amaiera aurkatzen badute, dagokion prozedura ebatzi ondoren egin beharko da eskaera.
Eskatutako eskubidearen ondorio ekonomikoak hura aitortu ondorengo egunean hasiko dira, salbu eta jardueraren hasiera-data ez bada lehenagokoa. Azken kasu horretan, jardueraren hasiera-data hartuko da kontuan.
4.– Ez dute ordainketa bakarreko modalitateko langabezia-prestazioa jasotzeko eskubiderik izango, aurreko zenbakiko 1. eta 2. arauei jarraikiz, eskaera aurreko 24 hilabeteetan norberaren konturako lana eta kontribuzio-mailako langabezia-prestazioa bateragarri egin dituztenak.
5.– Norberaren konturako lana nahi gabe amaitu bada, baina kontribuziomailako langabezia-prestazioa ez, eta langileak jarduera amaitzeagatiko babeserako eskubidea izango balu, bi aukera izango ditu: edo hura jasotzea, edo horretarako eskubidea berriz irekitzea. Babes bat edo bestea hautatzeak hautatzen ez den prestazioa amaitzea ekarriko du.
2.Gobernuak errege-dekretu baten bidez alda dezake aurreko 1. zenbakian xedatutakoa.
35. artikulua. Langile autonomoen senide kolaboratzaileen altengatiko hobariak. Langile autonomoen ezkontideek eta senideek –odolkidetasuneko eta
ahaidetasuneko bigarren mailaraino, hura barne, edota, hala badagokio, adopzioz–, Gizarte Segurantzaren Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian sartzen direnean, betiere, aurre-aurreko bost urteetan araubidean altan egon ez badira eta langile autonomo haiekin lankidetzan aritzen badira dagokion jardueran lanak eginez, Itsasoko Langileen Araubide Bereziko norberaren konturako langileenak barne, hobaria jasotzeko eskubidea izango dute lege hau indarrean jartzen denetik aurrera, alta-ondorioak izaten hasten den egunaren ondorengo 24 hilabeteetan. Hauxe izango da hobari horren zenbatekoa: gutxieneko oinarriari norberaren konturako lanaren araubide berezian edo sistema berezian une bakoitzean indarrean den kotizazioari dagokion tasa aplikatuta ateratzen den kuotaren % 50en baliokidea lehendabiziko 18 hilabeteetan eta % 25en baliokidea ondorengo sei hilabeteetan.
Artikulu honetan aurreikusitakoa ez zaie aurrez neurri hau baliatu duten senide kolaboratzaileei aplikatuko.
36. artikulua. Ceutako eta Melillako langile autonomoak.
Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian sartuta dauden langileek gertakari arruntetarako Gizarte Segurantzaren kuotetan egiten dituzten ekarpenetan % 50eko hobaria jasotzeko eskubidea izango dute, baldin eta Ceutan eta Melillan bizi badira eta bertan egiten badute beren jarduera, eta baldin eta sektore hauetakoren batean badihardute: nekazaritza, arrantza eta akuikultura; industria (energia eta ura izan ezik) ; merkataritza; turismoa; ostalaritza eta gainerako zerbitzuak (aireko garraioa, eraikinen eraikuntza, finantzaeta aseguru-jarduerak eta higiezinen jarduerak izan ezik) .
37. artikulua. Kuotak murriztea nekazaritzako ustiategiaren titularraren zenbait senideren alde.
1.Nekazaritzako jardueran hasi diren eta, Nekazaritzako Norberaren Konturako Langileen Sistema Bereziaren bidez, Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian sartuta dauden pertsonen kasuan, baldin eta sartu diren unean berrogeita hamar urte edo gutxiago badituzte eta nekazaritzako ustiategiaren titularraren ezkontideak edo ondorengoak badira, betiere, titularra aipatu araubide edo sistema berezietan altan badago, dagokion gutxieneko kotizazio-kuotari % 18,75eko tasa aplikatzetik ateratzen den kuotari % 30en baliokide den murrizketa bat aplikatuko zaio nahitaezko estaldurako gertakari arruntengatiko kotizazioan.
Aurreko lerrokadan zehaztutako kuota-murrizketak bost urteko iraupena izango du, kotizatzeko betebeharraren ondorioen datatik hasita, eta ez da bateragarri izango Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian sartutako langile berrientzako murrizketa eta hobariekin, lege honen 31. eta
32.artikuluetan aurreikusitakoekin.
2.Artikulu honetan adierazitako murrizketa, betiere, bertan zehaztutako baldintzak betetzen badira, nekazaritzako ustiategiaren titularraren ezkontideari ere aplikatuko zaio, ustiategiaren titular bilakatzen bada titulartasun partekatuko araubidean, salbu eta 1. zenbakian aurreikusitako murrizketa baliatzen ari bada; kasu horretan, hura jasotzen jarraituko du harik eta amaitu arte.
38. artikulua. Gizarte Segurantzaren kuoten hobariak langile autonomoentzat, amatasun, adopzio, harrera, haurdunaldiko arrisku edo edoskitzaro naturaleko arriskuagatik atsedenaldian badaude edo aitatasunagatik kontratua etenda badute.
1.Hau aplikatuko zaie besteren konturako langileen edo autonomoen kotizazioei, langile horiek ordezten direnean, amatasunaren, adopzioaren, familiaharreraren, aitatasunaren, haurdunaldiko arriskuaren edo edoskitzaro naturaleko arriskuaren ondoriozko atsedenaldietan, irailaren 4ko 11/1998 Errege Lege Dekretuan adierazitako langabetuekin egiten diren bitarteko kontratu hobaridunen bidez: dagokion gutxieneko oinarriari edo oinarri finkoari norberaren konturako jarduera egiteagatik dagokien Gizarte Segurantzako araubide berezian sartuta dauden langileentzako nahitaezkoa den kotizazio-tasa aplikatzetik ateratzen den kuotaren % 100eko hobaria.
2.Hobari hori aplikatuko da soil-soilik denboran bat egiten dutenean arrazoi horien ondoriozko jarduera-eteteak eta ordezkoaren bitarteko kontratuak; edozein kasutan, jarduera-eteteak zenbat iraun eta, gehienez ere, horrenbeste iraungo du hobariak.
39. artikulua. Jarduera amaitzeagatiko prestazioa ordainketa bakarrean egitea.
1.Jarduera amaitzeagatiko prestaziorako eskubidearen titular direnek eta gutxienez sei hilabeteko aldi bat jasotzeke daukatenek ordainketa batean jaso ahal
izango dute prestazioaren zenbatekoaren uneko balioa, organo kudeatzaileari egiaztatzen diotenean jarduera profesional bat egingo dutela langile autonomo gisa edo zenbatekoaren % 100a bideratzen dutenean ekarpena egiteko eratu berri den merkataritza-erakunde bateko kapital sozialari, edo ekarpena egin aurreko gehienez ere 12 hilabeteko epean eratu den bateko kapital sozialari; betiere, haren kontrol efektiboa izango badute, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat, eta jarduera profesional bat egingo badute bertan, norberaren konturako langile gisa, beren jarduerari dagokion Gizarte Segurantzaren araubide berezian.
2.Prestazioa ordainketa bakarrean jaso nahi duen onuradunak organo kudeatzaileari eskatu ahal izango dio, eta eskaerarekin batera, egingo duen inbertsio-proiektuari eta jarduerari buruzko azalpen-memoria aurkeztu beharko du, baita proiektuaren bideragarritasuna egiaztatzeko behar adina dokumentu ere.
3.Organo kudeatzaileak, egin beharreko proiektuaren bideragarritasuna kontuan izanda, hogeita hamar eguneko epean aitortuko du eskubidea, ordainketa bakarra egiteko eskatu zenetik hasita. Organo kudeatzailearen erabakiaren kontra erreklamazioa jar daiteke, langile autonomoak jarduera amaitu ostean babesteko berariazko sistema ezartzen duen abuztuaren 5eko 32/2010 Legearen 19. artikuluko baldintzetan.
Onuraduna sozietatean sartu aurretik edo langile autonomo moduan lanean hasi aurretik eskatu behar da jarduera amaitzeagatiko langabezia-prestazioaren ordainketa. Jardueraren hasierako egunean eskatu behar du langileak alta egiteko Gizarte Segurantzan.
4.Prestazioaren uneko balioa jaso ondoren, onuradunak jarduerari ekin beharko dio gehienez ere hilabeteko epean, eta norberaren konturako langile gisa alta hartu Gizarte Segurantzaren dagokion araubide berezian edo, bestela, hasierako fasean dagoela egiaztatu.
5.Prestazioaren ordainketa behin bakarrik egingo da, alegia, kapital sozialerako ekarpenei edo langile autonomo gisa jarduera egin ahal izateko behar den inbertsioari dagokien zenbatekokoa, jarduera hasteko zerga-kargak barne.
Kasu batean zein bestean, jarduera amaitzeagatiko prestazioaren ordainketa bakarra jasotzen dutenek erakunde bat eratu eta abiaraztera bideratu ahal izango dute aipatu prestazioa, baita tasak eta zergak ordaintzera ere. Gainera, kapitalizatutako prestazioaren zenbatekoaren % 15era arte bideratu ahal izango dute hasiko duten jarduerarekin erlazionatutako berariazko aholkularitza-, prestakuntzaeta informazio-zerbitzuak ordaintzera.
Prestazioaren zenbatekoa –egun osoen arabera kalkulatuta– ordainketa bakarrean ordainduko da, eta hartatik diruaren legezko interesari dagokion zenbatekoa kenduko da.
6.Organo kudeatzaileak, neurri honen onuradunek eskatuta, Gizarte Segurantzarako kotizazio-kostuak estaltzera bideratu ahal izango du jarduera amaitzeagatiko prestazioaren ordainketa osoa edo zati bat. Kasu horretan, arau hauek bete beharko dira:
Lehena. Ez bada prestazioaren zenbateko osoa lortzen, gainerako zenbatekoa hurrengo bigarren arauan zehaztutakoaren arabera lortu ahal izango da.
Gainera, prestazioaren onuradunak jasotzeko duen prestazio osoa eskuratzea hautatu ahal izango du, hurrengo bigarren arauan zehaztutakoari jarraikiz.
Bigarrena. Organo kudeatzaileak hilero ordaindu ahal izango du jarduera amaitzeagatiko prestazioaren zenbatekoa, langilearen Gizarte Segurantzako kotizazioa diruz laguntzeko, kasu honetan:
a) Ordaindu beharreko zenbatekoa, prestazio-egun osotan kalkulatuta, finkoa izango da, langileak jarduera hasteko unean Gizarte Segurantzari egindako ekarpenaren zenbatekokoa, aurreragoko aldaketarik aintzat hartu gabe.
b) Erakunde edo organismo kudeatzaileak hilero egingo dio ordainketa langileari, dagokion hilean Gizarte Segurantzan alta emanda jarraitzen duela egiaztatu ondoren.
7.Prestazioa ordainketa bakarrean jasotzea bateragarria izango da lan autonomoa sustatzeko eskura daitezkeen beste laguntza batzuekin, dela banaka, dela kapital-sozietate bat eratuta.
8.Jasotako zenbatekoa eman den xederako jarduera egiteko ez erabiltzea bidegabeko ordainketatzat joko da urriaren 31ko 1541/2011 Errege Dekretuaren
31. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako –haren bidez, 32/2010 Legea garatzen da, abuztuaren 5ekoa, langile autonomoak jarduera amaitu ostean babesteko berariazko sistema ezartzen duena–. Ondorio horietarako, halakorik gertatu dela ulertuko da, kontrakoaren probarik ezean, langileak ez baditu hilabeteko epean egiaztatu artikulu honen 4. zenbakian adierazitako alderdiak.»
Bederatzi. Aldatu egiten da bigarren xedapen gehigarriaren 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Arrazoizkotasuneko eta segurtasun juridikoko printzipioei jarraikiz, autoenplegua sustatzeko neurri guztiak, hain zuzen ere, langile autonomoei Gizarte Segurantzaren kotizazioan murrizketak eta hobariak aplikatzeko direnak, lege honen bitartez arautuko dira.»
Hamar. Aldatu egiten da bederatzigarren xedapen gehigarria, eta honela idatzita geratzen da:
«Bi urtez behin, Gobernuak lege honen 33. eta 34. artikuluetan aurreikusitako neurrien inpaktua ebaluatuko du, neurriok autoenpleguan zer eragin duten eta eguneratu behar ote diren aztertzeko.»
Hamaika. Bigarren lerrokada eransten zaio hamabigarren xedapen gehigarriari. Honela dio:
«Langile autonomoen ordezkaritza duten estatu-mailako sektorearteko elkarteak egotea bermatuko da, Segurtasun Batzorde Nazionalean eta Laneko Osasuneko Batzordean sortutako lantaldeetan parte hartuta, langile autonomoen lan-baldintzak jorratzen direnean, langile autonomoen lan-baldintzak hobetzearekin lotutako kudeaketa eta haien segurtasun eta osasunaren babesa planifikatu, programatu, antolatu eta kontrolatzeko.»
Hamabi. Aldatu egiten da hamahirugarren xedapen gehigarria, eta honela idatzita geratzen da:
«Lege honen 35. eta 37. artikuluetan aurreikusitako nekazaritzako ustiategiaren titular eta langile autonomoa denaren ezkontideari egindako erreferentziak ezkontzakoaren analogoa den afektibitate-harreman baten bidez modu egonkorrean lotutako pertsonari ere egiten zaizkiola ulertzen da, behin Gizarte Segurantzaren sistemaren eta hura osatzen duten araubideen aplikazio-eremuaren esparruan nekazaritzako ustiategiaren titular eta langile autonomoa denaren izatezko bikotekidearen kokapenaren irismena arautu ondoren.»
Hamahiru. Aldatu egiten da hemezortzigarren xedapen gehigarria, eta honela idatzita geratzen da:
«Hemezortzigarren xedapen gehigarria. Desgaitasuna duten pertsonak.
Hauek izango dira desgaitasuna duten pertsonak, lege honen ondorioetarako: desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege
Orokorraren testu bategineko 4. artikuluko 1. eta 2. zenbakietan jasotakoak (azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) .»
Hamalau. Aldatu egiten da azken xedapenetatik laugarrena, eta honela idatzita geratzen da:
«Azken xedapenetatik laugarrena. Kopuruak eguneratzea.
Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeek zehaztu ahal izango dituzte
31.artikuluko 1. zenbakiko lehen lerrokadan eta 32. artikuluko 1. zenbakiko lehen lerrokadan aurreikusitako kopuruak.»
Bigarren artikulua. Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzea.
Honela aldatzen da ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina:
Bat. Aldatu egiten da 212. artikuluko 1. zenbakiko d) letra, eta honela idatzita geratzen da:
«d) Eskubidearen titularrak 12 hilabete baino iraupen laburragoko lanen bat egiten duen bitartean besteren konturako araubidean, edo 60 hilabete baino iraupen laburragoko lanen bat egiten duen bitartean norberaren konturako araubidean, norberaren konturako langilea bada eta alta hartzen badu Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian.»
Bi. Aldatu egiten da 212.4 artikuluko b) letra, eta honela idatzita geratzen da:
«b) Interesdunak eskatuta, 1. zenbakiko b) , c) , d) , e) , f) eta g) letretan jasotako kasuetan, baldin eta hauek egiaztatzen badira: amaitu dela etetea eragin duen kausa; hala badagokio, kausa horrek legezko langabezia-egoera dakarrela, edo enplegu-eskatzaile gisa izena ematea, norberaren konturako langileen kasuan; edo, hala badagokio, artean ere betetzen direla errentarik ez izateko baldintza edo familia-erantzukizunak izateko baldintza. 1. zenbakiko d) letrak adierazten duen egoeran, norberaren konturako langileak alta hartzen duenean Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian, langabeziaprestazioa berriz has daiteke norberaren konturako lana 60 hilabetekoa baino laburragoa bada.
Langabezia-prestazioa edo -sorospena etetea hasi eta 24 hilabete ondoren eskatzen duten norberaren konturako langileek norberaren konturako jarduera amaitzearen arrazoiak egiaztatu beharko dituzte: ekonomikoak, teknikoak, ekoizpenekoak edo antolakuntzakoak, etetea ekarri duen ezinbesteko kausa, administrazio-lizentziaren galera, genero-indarkeria, dibortzioa edo banantzea, sozietate bateko kontseilariedo administrari-kargutik nahi gabe kentzea edo sozietate horri zerbitzuak emateari uztea, eta ekonomikoki mendekoa den langile autonomoak eta bezeroak sinatutako kontratua amaitzea; hori guztia, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan.
Norberaren konturako lana amaitu ondoren, langileak jarduera amaitzeagatiko babeserako eskubidea izango balu, bi aukera izango ditu: edo hura jasotzea, edo etendako langabezia-babeserako eskubidea berriz irekitzea. Langileak aurreko prestazioa hautatzen badu, prestazioa eragin zuten kotizazioak, baliatu ez dituenak, ezingo dira aurreragoko eskubide bat aitortzeko zenbatu.
Eteteko arrazoia amaitzen denean sortuko da prestazioari berrekiteko eskubidea, amaitu eta ondorengo 15 egunetan eskatzen bada; eskaera hori
egiteko, izena eman beharko da enplegu-eskatzaile moduan, lehenago eman ez bada. Orobat, berraktibatutzat joko da eskaera egiten den datan lege honen
231. artikuluan adierazten den jarduera-konpromisoa. Hala ere, ez da berraktibatuko erakunde kudeatzaileak beste konpromiso bat izenpetzea eskatzen duen kasuetan.
Adierazitako epea iraganda aurkezten bada eskaera, 209. artikuluko
2.zenbakian eta 219. artikuluko 1. zenbakiko b) letran aurreikusitako ondorioak gertatuko dira.
Urteko opor ordainduei dagokien denbora hartu gabe izanez gero, lege honen
209.artikuluko 3. zenbakian ezarritakoa aplikatuko da.»
Hiru. 213. artikuluko 1. zenbakiko d) letra honela idatzita geratzen da:
«d) Besteren kontura 12 hileko edo iraupen luzeagoko lanen bat egitea, hargatik eragotzi gabe 210. artikuluko 3. zenbakian ezarritakoa, edo norberaren konturako lanen bat egitea 60 hilabetez edo gehiagoz norberaren konturako langileak alta hartzen badu Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian.»
Lau. Hogeita hamargarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakia honela idatzita geratzen da:
«2. Enpresaburuek (salbu eta administrazio publikoa eta sektore publikoko erakunde, organismo eta enpresek) , sektore jakin batzuetan badihardute Ceutan eta Melillan (nekazaritza, arrantza eta akuikultura; industria –energia eta ura izan ezik–; merkataritza; turismoa; ostalaritza eta gainerako zerbitzuak –aireko garraioa, eraikinen eraikuntza, finantzaeta aseguru-jarduerak eta higiezinen jarduerak izan ezik–) , aipatu herrietan kokatutako lan-zentroetan lan egiten duten langileei dagokienez, % 50eko hobaria izango dute gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzari ordaintzen dizkieten kuotetan, baita langabeziaren baterako bilketagatik, lanbide-heziketagatik eta Soldatak Bermatzeko Funtsagatik ordaintzen dizkiotenetan ere.»
Hirugarren artikulua. Gizarte Ekonomiaren martxoaren 29ko 5/2011 Legea aldatzea.
Bat. 5. artikuluari 4. zenbakia gehitzen zaio, eta honela idatzita geratzen da:
«4. Enplegu-zentro bereziak eta laneratzeko enpresak interes ekonomiko orokorreko zerbitzuak ematen dituzten erakundeak izango dira, araudi erregulatzailearen arabera halakotzat eratu eta kalifikatuta daudenak. Baztertzeko arriskuan dauden gizataldeak laneratzeko xedea duten gizarte-ekonomiako bestelako erakundeak ere halakotzat jo ahal izango dira, erregelamendu bidez zehaztuko denari jarraikiz.»
Bi. 9. artikulua honela idatzita geratzen da:
«9. artikulua. Pizgarriak langileak gizarte-ekonomiako erakundeetan sar daitezen.
1.Hobari hauek arautzen dira gizarte-ekonomiako erakundeentzat:
a) Kooperatibek eta lan-sozietateek hobariak izango dituzte Gizarte Segurantzaren enpresa-kuotetan hiru urtean, langabeak langile bazkide edo laneko bazkide gisa sartzen badituzte, baldin eta langileok 30 urtetik beherakoak badira, edo 35 urtetik beherakoak emakumeen kasuan, eta % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila badute. Hobaria 137,5 eurokoa izango da hilean (1.650 euro urtean) , lehen urtean, eta 66,67 eurokoa hilean (800 euro urtean) , beste bi urteetan. Langileok 30 urtetik gorakoak badira, hobaria 66,67 eurokoa izango da hilean (800
euro urtean) , hiru urtean. Kooperatiben kasuan, hobariak izango dituzte besteren konturako langileei dagokien Gizarte Segurantzako araubideren bat hartzea erabaki badute, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko laugarren xedapen gehigarriak arautzen duenari jarraikiz.
b) Laneratze-enpresek hobariak izango dituzte Gizarte Segurantzako kuotetan, baldin eta kontratuak izenpetzen badituzte gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonekin (laneratze-enpresen araubidea ezartzen duen abenduaren 13ko 44/2007 Legeak 2. artikuluan araututako pertsonak izan behar dute) . Hobaria 70,83 eurokoa izango da hilean (850 euro urtean) , kontratua indarrean dagoen denboran edo, kontratua mugagabea bada, hiru urtean; edo, bestela, 137,50 eurokoa hilean (1.650 euro urtean) , kontratua indarrean dagoen denboran edo, kontratua mugagabea bada, hiru urtean, 30 urtetik beherakoen kasuan, edo % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila duten 35 urtetik beherakoen kasuan. Hobari horiek ez dira bateragarriak izango abenduaren 13ko 44/2007 Legearen 16.3.a) artikuluak aurreikusten dituen hobariekin.
2.1.a) zenbakiari dagokionez, hazkundea eta enplegua hobetzeko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen I. kapituluko I. atala aplikatuko da. Ez da aplikatzekoa izango, hala ere, lege horren 6.2 artikulua.
1.b) zenbakian jasotzen ez diren alderdiak arautzeko, hazkundea eta enplegua hobetzeko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen I. tituluko I. atala aplikatuko da, hainbat alderdi arautzeko, besteak beste, onuradunek bete beharreko baldintzak, hobarien aplikaziotik kanpora geratuko direnak, hobarien gehieneko zenbatekoa, bateragarritasuna eta etekinen itzulera.»
Hiru. Beste artikulu bat, 10.a, sartzen da. Honela dio:
«10. artikulua. Prestazioen onuradunek langabezia-prestazioa kapitalizatzea, langile bazkide edo laneko bazkide gisa sartu nahi dutenean kooperatibetan edo lan-sozietateetan.
1.Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko 228. artikuluko
3.zenbakian xedatutakoa aplikatuz, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean egitea zehazten duen ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuan aurreikusitakoari eutsiko zaio, geroagoko arauek sartutako aldaketak barne, arau hauei kontrajarrita ez daudenetan:
1.– Erakunde kudeatzaileak kontribuzio-mailako langabezia-prestazioaren zenbatekoaren uneko balioa ordaindu ahal izango die prestazioen onuradunei, langile bazkide edo laneko bazkide gisa sartu nahi dutenean kooperatibetan edo lan-sozietateetan modu egonkorrean, aipatu sozietateekin kontratu-loturarik ez badute ere aurrez, iraupena gorabehera, edo haiek eratu nahi dituztenean.
Kasu horietan, prestazioaren ordainketa bakarra egingo da, kapitalerako ekarpenei dagokien zenbatekoaren arabera, sarrera-kuota barne, kooperatiben kasuan, edo lan-sozietate baten kapital sozialaren akzioak edo partaidetzak eskuratzeko zenbatekoaren arabera, bazkide gisa sartzeko behar dena.
Langabezia-prestazioa kapitalizatzea erabakitzen dutenek zenbateko hori erabil dezakete entitate bat eratu eta martxan jartzeko gastuei aurre egiteko eta abiarazi nahi den jarduerarekin lotutako tasak eta berariazko aholkularitza-, prestakuntzaeta informazio-zerbitzuen prezioa ordaintzeko.
Prestazioaren zenbatekoa –egun osoen arabera kalkulatuta– ordainketa bakarrean ordainduko da, eta hartatik diruaren legezko interesari dagokion zenbatekoa kenduko da.
Nolanahi ere, ez bada prestazioaren zenbateko osoa lortzen, gainerako zenbatekoa hurrengo 2. arauan zehaztutakoaren arabera lortu ahal izango da.
2.– Erakunde kudeatzaileak hilero ordaindu ahal izango du kontribuzio-mailako langabezia-prestazioaren zenbatekoa, langilearen Gizarte Segurantzako kotizazioa diruz laguntzeko, kasu honetan:
a) Diru-laguntzaren zenbatekoa, prestazioaren egun osoen arabera kalkulatuta, finkoa izango da, eta langileak jarduera hasi zuen unean Gizarte Segurantzari egindako ekarpen osoaren zenbatekokoa, aurreragoko aldaketarik aintzat hartu gabe, salbu eta diru-laguntzaren zenbatekoa Gizarte Segurantzaren araubide bakoitzerako indarreko gutxieneko kotizazio-oinarriari dagokion langilearen ekarpenaren azpitik badago; kasu horretan, azken hori ordainduko da.
b) Erakunde kudeatzaileak hilero egingo dio ordainketa langileari, dagokion hilean Gizarte Segurantzan alta emanda jarraitzen duela egiaztatu ondoren.
3.– Kontribuzio-mailako langabezia-prestazioaren ordainketaren eskaera,
1.eta 2. arauetan zehaztutakoaren arabera, kooperatiban edo lan-sozietatean sartu aurretik egin behar da.
Langileak langabezia-prestazioaren jatorri izan den lan-harremanaren amaiera aurkatzen badu, dagokion prozedura ebatzi ondoren egin beharko da eskaera.
Eskatutako eskubidearen ondorio ekonomikoak hura aitortu ondorengo egunean hasiko dira, salbu eta jardueraren hasiera-data ez bada lehenagokoa. Azken kasu horretan, jardueraren hasiera-data hartuko da kontuan.
2.Gobernuak errege-dekretu baten bidez alda dezake aurreko 1. zenbakian xedatutakoa.»
Lau. Beste artikulu bat, 11.a, sartzen da. Honela dio:
«11. artikulua. Gizarte Segurantzaren kuoten hobariak kooperatiba-sozietateetako langile bazkideentzat edo laneko bazkideentzat, langile horiek atsedenaldian daudenean, amatasunagatik, adopzioagatik, harreragatik, haurdunaldiko arriskuagatik, edoskitzaro naturaleko arriskuagatik edo aitatasunaren ondorioz kontratua etenda izateagatik.
Hau aplikatuko zaie kooperatiba-sozietateetako langile bazkideen edo laneko bazkideen kotizazioei, langile horiek ordezten direnean, amatasunaren, adopzioaren, familia-harreraren, aitatasunaren, haurdunaldiko arriskuaren edo edoskitzaro naturaleko arriskuaren ondoriozko atsedenaldietan, irailaren 4ko 11/1998 Errege Lege Dekretuko langabeekin egiten diren bitarteko kontratu hobaridunen bidez:
a) Enpresaburuek Gizarte Segurantzan sartu beharreko kuotetan, baita lanistripu eta lanbide-gaixotasunetarako kuotetan ere, eta enpresaburuek egin beharreko ekarpenetan, halakoak kuotekin batera biltzen direnean, % 100eko hobaria, baldin eta bazkideak besteren konturako langileentzako Gizarte Segurantzaren araubideren batean badaude.
b) Kasuan kasuko gutxieneko oinarriaren edo oinarri finkoaren gainean Gizarte Segurantzako araubideetan langile autonomoentzat nahitaez ezarritako kotizaziotasa aplikatzearen ondoriozko kuotan % 100eko hobaria.
Hobari hori aplikatuko da soil-soilik denboran bat egiten dutenean arrazoi horien ondoriozko jarduera-eteteak eta ordezkoaren bitarteko kontratuak; edozein kasutan, jarduera-eteteak zenbat iraun eta, gehienez ere, horrenbeste iraungo du hobariak.»
Bost. Beste artikulu bat, 12.a, sartzen da. Honela dio:
«12. artikulua. Jarduera amaitzeagatiko prestazioa ordainketa bakarrean egitea.
1.Jarduera amaitzeagatiko prestaziorako eskubidearen titular direnek eta gutxienez sei hilabeteko aldia jasotzeko dutenek ordainketa bakar batean jaso ahal izango dute prestazioaren zenbatekoaren uneko balioa, organo kudeatzaileari
egiaztatzen badiote jarduera profesional bat egingo dutela lan elkartuko kooperatiba bateko edo lan-sozietate bateko langile bazkide gisa.
2.Prestazioa ordainketa bakarrean jaso nahi duen onuradunak organo kudeatzaileari eskatu ahal izango dio, eta eskaerarekin batera, egingo duen inbertsio-proiektuari eta jarduerari buruzko azalpen-memoria aurkeztu beharko du, baita proiektuaren bideragarritasuna egiaztatzeko behar adina dokumentu ere.
Eskatzaileek sozietatean sartzea eskatu izanaren ziurtagiria entregatu behar dute, baita zer baldintzatan egingo den egiaztatzen duen agiria ere. Sortu berri diren kooperatibak edo lan-sozietateak badira, sozietatearen estatutuen proiektua entregatu beharko dute gainera. Kasu horietan, prestazioa ordainketa bakarrean ordainduko da, baldin eta bazkide gisa onartzeko akordioa aurkezten bada edo sozietatea dagokion erregistroan inskribatzen bada.
3.Organo kudeatzaileak, egin beharreko proiektuaren bideragarritasuna kontuan izanda, hogeita hamar eguneko epean aitortuko du eskubidea, ordainketa bakarra egiteko eskatu zenetik hasita. Organo kudeatzailearen erabakiaren kontra erreklamazioa jar daiteke, jarduera amaitu ostean babesteko berariazko sistema ezartzen duen abuztuaren 5eko 32/2010 Legearen 19. artikuluko baldintzetan.
Jarduera amaitzeagatiko prestazioa ordaintzeko eskaera kooperatiban edo lansozietatean sartu aurretik edo kooperatiba edo lan-sozietatea eratu aurretik egin beharko da.
4.Prestazioaren uneko balioa jaso ondoren, onuradunak jarduerari ekin beharko dio gehienez ere hilabeteko epean, eta alta hartu Gizarte Segurantzaren dagokion araubidean edo, bestela, hasierako fasean dagoela egiaztatu.
5.Prestazioaren ordainketa bakarra egingo da, kapitalerako ekarpenei dagokien zenbatekoaren arabera, sarrera-kuota barne, kooperatiben kasuan, edo lan-sozietate baten kapital sozialaren akzioak edo partaidetzak eskuratzeko zenbatekoaren arabera, langile bazkide gisa sartzeko behar dena, jarduera hasteko zerga-kargak barne.
Jarduera amaitzeagatiko prestazioaren ordainketa bakarra jasotzen dutenek erakunde bat eratu eta abiaraztera bideratu ahal izango dute aipatu prestazioa, baita tasak eta zergak ordaintzera ere. Gainera, kapitalizatutako prestazioaren zenbatekoaren % 15era arte bideratu ahal izango dute hasiko duten jarduerarekin erlazionatutako berariazko aholkularitza-, prestakuntzaeta informazio-zerbitzuak ordaintzera.
Prestazioaren zenbatekoa –egun osoen arabera kalkulatuta– ordainketa bakarrean ordainduko da, eta hartatik diruaren legezko interesari dagokion zenbatekoa kenduko da.
6.Organo kudeatzaileak, neurri honen onuradunek eskatuta, Gizarte Segurantzarako kotizazio-kostuak estaltzera bideratu ahal izango du jarduera amaitzeagatiko prestazioaren ordainketa osoa edo zati bat. Kasu horretan, arau hauek bete beharko dira:
Lehena. Ez bada prestazioaren zenbateko osoa lortzen, gainerako zenbatekoa hurrengo bigarren arauan zehaztutakoaren arabera lortu ahal izango da.
Gainera, prestazioaren onuradunak jasotzeko duen prestazio osoa eskuratzea hautatu ahal izango du, hurrengo bigarren arauan zehaztutakoari jarraikiz.
Bigarrena. Organo kudeatzaileak hilero ordaindu ahal izango du jarduera amaitzeagatiko prestazioaren zenbatekoa, langilearen Gizarte Segurantzako kotizazioa diruz laguntzeko, kasu honetan:
a) Ordaindu beharreko zenbatekoa, prestazio-egun osotan kalkulatuta, finkoa izango da, langileak jarduera hasteko unean Gizarte Segurantzari egindako ekarpenaren zenbatekokoa, aurreragoko aldaketarik aintzat hartu gabe.
b) Erakunde edo organismo kudeatzaileak hilero egingo dio ordainketa langileari, dagokion hilean Gizarte Segurantzan alta emanda jarraitzen duela egiaztatu ondoren.
7.Prestazioa ordainketa bakarrean jasotzea bateragarria izango da kooperatiba edo lan-sozietateak eratzeko edo integratzeko jaso daitezkeen bestelako laguntzekin.
8.Jasotako zenbatekoa eman den xederako jarduera egiteko ez erabiltzea bidegabeko ordainketatzat joko da urriaren 31ko 1541/2011 Errege Dekretuaren
31. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako –haren bidez, 32/2010 Legea garatzen da, abuztuaren 5ekoa, langile autonomoak jarduera amaitu ostean babesteko berariazko sistema ezartzen duena–. Ondorio horietarako, halakorik gertatu dela ulertuko da, kontrakoaren probarik ezean, langileak ez baditu hilabeteko epean egiaztatu artikulu honetako 4. zenbakian adierazitako alderdiak.»
Sei. 9. artikulua zena 13.a da orain.
Zazpi. Aldatu egiten da azken xedapenetatik lehena, eta honela idatzita geratzen da:
«Azken xedapenetatik lehena. Eskumen-titulua.
Lege hau oinarrizko legegintza da, Konstituzioaren 149.1.13 artikuluan xedatutakoaren babesean eman dena; artikulu horrek Estatuari esleitzen dio «jarduera ekonomikoaren plangintza orokorrari buruzko oinarriak zehaztea eta horren koordinazio orokorra egitea». Nolanahi ere, hauek ez dira oinarrizkoak izango:
a) Estatuaren organoen edo Estatuko Administrazioari atxikitako organoen antolakuntzari eta funtzionamenduari erreferentzia egiten dioten lege honetako edukiak: 8.3 artikulua eta 13. artikulua.
b) Konstituzioaren 149.1.31 artikuluan sartzen den lehenengo xedapen gehigarria, «estatu-helburuetarako estatistika»ren arloko eskumena esleitzen diona Estatuari.
c) 9., 10., 11. eta 12. artikuluak, Konstituzioaren 149.1.17 artikuluan ezarritakoaren babesean eman direnak; artikulu horrek Gizarte Segurantzaren oinarrizko legegintzaren eta araubide ekonomikoaren gainerako eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari, hargatik eragotzi gabe autonomia-erkidegoek haren zerbitzuak betearaztea.»
Laugarren artikulua. Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko bosgarren xedapen gehigarria aldatzea.
Aldatu egiten da bosgarren xedapen gehigarria, eta honela idatzita geratzen da:
«Bosgarren xedapen gehigarria. Kontratu erreserbatuak.
1.Ministro Kontseiluaren akordio bidez edo autonomia-erkidegoen eta tokierakundeen eremuan eskumena duen organoaren bidez, enplegu-zentro bereziek eta laneratzeko enpresen araubidea arautzen duen abenduaren 13ko 44/2007 Legean araututako laneratzeko enpresek, halakotzat jotzeko araudi horretan zehaztutako betekizunak betetzen dituztenek, kontratu jakin batzuk eta kontratuon lote jakin batzuk esleitzeko prozeduretan parte hartzeko eskubidearen gutxieneko ehunekoak zehaztuko dira, edo kontratuok betearazteko gutxieneko erreserbaehuneko bat, baldintza honekin: enplegu-zentro berezietako, laneratzeko enpresetako edo programetako langileen gutxienez % 30 desgaitasuna duten edo gizarte-bazterketako arriskuan dauden langileak izatea.
Aipatu Ministro Kontseiluaren akordioan edo autonomia-erkidegoen eta tokierakundeen eremuan eskumena duen organoaren bidez, aurreko lerrokadan zehaztutakoa betetzen dela bermatzeko gutxieneko baldintzak zehaztuko dira.
2.Lizitazio-iragarkian, xedapen honen berri eman beharko da.»
Bosgarren artikulua. Enplegua gehitzea eta enpleguaren kalitatea hobetzea ahalbidetuko duten lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 9ko 12/2001 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da bigarren xedapen gehigarria, eta honela idatzita geratzen da:
«Bigarren xedapen gehigarria. Gizarte Segurantzaren kuoten hobariak langileentzat, langile horiek atsedenaldian daudenean, amatasunagatik, adopzioagatik, harreragatik, haurdunaldiko arriskuagatik, edoskitzaro naturaleko arriskuagatik edo aitatasunaren ondorioz kontratua etenda izateagatik.
Hau aplikatuko zaie besteren konturako langileen kotizazioei, langile horiek ordezten direnean, amatasunaren, adopzioaren, familia-harreraren, aitatasunaren, haurdunaldiko arriskuaren edo edoskitzaro naturaleko arriskuaren ondoriozko atsedenaldietan, irailaren 4ko 11/1998 Errege Lege Dekretuan adierazitako langabetuekin egiten diren bitarteko kontratu hobaridunen bidez: % 100eko hobaria enpresek Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotetan, lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak barne, baterako bilketako kuoten enpresa-ekarpenetan.
Hobari hori aplikatuko da soil-soilik denboran bat egiten dutenean arrazoi horien ondoriozko jarduera-eteteak eta ordezkoaren bitarteko kontratuak; edozein kasutan, jarduera-eteteak zenbat iraun eta, gehienez ere, horrenbeste iraungo du hobariak.»
Seigarren artikulua. Hazkundea eta enplegua hobetzeko abenduaren 29ko 43/2006 Legea aldatzea.
Beste lerrokada bat, hirugarrena, gehitzen zaio 2. artikuluko 5. zenbakiari. Honela dio:
«Kontratatutako langileak laneratzeko enpresa batekin zuen kontratua amaitu badu aurreko 12 hilabeteetan, ondoren ez badu besteren konturako zerbitzurik eman beste enplegatzaile batentzat laneratzeko enpresan amaitu ondoren, eta laneratzeko enpresa edo enplegu-zentro berezi ez den enplegatzaile batek kontratatzen badu, hobaria 137,50 eurokoa izango da hilean, gehienez ere 12 hilabeteko epean. 12 hilabeteko epea amaitu ondoren, zenbaki honetako lehen eta bigarren lerrokadetan aurreikusitako hobariak aplikatuko zaizkio, harik eta aurreikusitako gehieneko iraupenera arte.»
Xedapen gehigarri bakarra. Gastu publikorik eza.
Arau honetan jasotako neurriek ezingo dute hornidura-handitzerik eragin, ezta langileen gastuak handitzerik ere.
Lehenengo xedapen iragankorra. Lege hau indarrean jartzen denean lan autonomoa sustatzeko dauden neurriak aplikatzeko beharra.
1.Lege hau indarrean jarri aurretik Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko hogeita hamabosgarren xedapen gehigarrian eta hogeita hamabost bis xedapen gehigarrian aurreikusitako murrizketak eta hobariak baliatzen ari ziren langile autonomoei xedapenotan zehaztutakoa aplikatzen jarraituko zaie; nolanahi ere, onuradunok ez dute haiek baliatzeko eskubidea galduko besteren konturako langileak enplegatzearen ondorioz.
2.Lege hau indarrean jarri aurretik langabeziatik babesteko sistema erreformatzeko eta lan-aukerak areagotzeko premiazko neurriei buruzko abenduaren 12ko 45/2002 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarrian aurreikusitako murrizketak eta hobariak baliatzen ari ziren desgaitasuna duten norberaren konturako langileei xedapen horretan zehaztutakoa aplikatzen jarraituko zaie; nolanahi ere, onuradunok ez dute haiek baliatzeko eskubidea galduko besteren konturako langileak enplegatzearen ondorioz.
3.Lege hau indarrean jartzen den unean lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarrian
aurreikusitako hobaria baliatzen ari ziren senide kolaboratzaileei Lan Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 35. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko zaie.
Bigarren xedapen iragankorra. Lege honen bigarren artikuluko lehen, bigarren eta hirugarren zenbakietan aurreikusitako aldaketak aplikatzeko beharra.
Langabezia-prestazioa eteteko eta aipatu prestazioa amaitzeko Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko 212.1.d eta 4.b) artikuluan eta 213.1.d artikuluan, hurrenez hurren, aurreikusitako aldiak hauei ere aplikatuko zaizkie: arau hau indarrean jartzen denean, norberaren konturako lana egiten ari direlako langabezia-prestazioa edo -sorospena etenda duten onuradunei.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
Indargabeturik geratzen dira lege honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak eta, zehazki, hauek:
1.Lan Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legetik:
Hamalaugarren, hamabosgarren eta hamaseigarren xedapen gehigarriak. Lehen, bigarren eta hirugarren xedapen iragankorrak.
Azken xedapenetatik bosgarrena.
2.Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginetik: hogeita hamabosgarren eta hogeita hamabost bis xedapen gehigarriak.
3.Langabeziatik babesteko sistema erreformatzeko eta lan-aukerak areagotzeko premiazko neurriei buruzko abenduaren 12ko 45/2002 Legetik: hamaikagarren xedapen gehigarria eta laugarren xedapen iragankorra.
4.Lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legetik: hamaikagarren xedapen gehigarria.
5.Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Araubide Berezian dauden norberaren konturako langileak Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian sartzeko uztailaren 4ko 18/2007 Legetik: lehen xedapen gehigarria.
6.Ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzko uztailaren 26ko 11/2013 Legetik: 3. eta 14. artikuluak.
7.Langile autonomoak jarduera amaitu ostean babesteko berariazko sistema ezartzen duen abuztuaren 5eko 32/2010 Legetik: hamalaugarren xedapen gehigarria.
8.Langile autonomoak jarduera amaitu ostean babesteko berariazko sistema ezartzen duen 32/2010 Legea garatzen duen urriaren 31ko 1541/2011 Errege Dekretutik: laugarren xedapen gehigarria.
Azken xedapenetatik lehena. Eskumen-titulua.
Lege honen lehen artikulua Konstituzioaren 149.1.6, 149.1.7 eta 149.1.8 artikuluan xedatutakoarekin bat Estatuari dagokion eskumenaren babesean eman da; artikulu horrek merkataritzaeta lan-legegintzaren (autonomia-erkidegoetako organoek gauzatzeari kalterik egin gabe) eta legegintza zibilaren gaineko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari. Hala ere, artikulu horretako zortzi, bederatzi eta hamahiru zenbakiak
149.1.17artikuluan aurreikusitakoaren babesean eman dira; izan ere, artikulu horrek Gizarte Segurantzaren oinarrizko legegintzaren eta araubide ekonomikoaren gaineko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari, hargatik eragotzi gabe autonomia-erkidegoek haren zerbitzuak betearaztea.
Bigarren artikulua Konstituzioaren 149.1.17 artikuluan ezarritakoaren babesean eman da; artikulu horrek Gizarte Segurantzaren oinarrizko legegintzaren eta araubide
ekonomikoaren gaineko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari, hargatik eragotzi gabe autonomia-erkidegoek haren zerbitzuak betearaztea.
Hirugarren artikuluko 1. zenbakia Konstituzioaren 149.1.13 artikuluan xedatutakoaren babesean eman da; artikulu horrek jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarrien eta koordinazioaren gaineko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari. Hirugarren artikuluko 2., 3., 4. eta 5. zenbakiak Konstituzioaren 149.1.17 artikuluan ezarritakoaren babesean eman dira; artikulu horrek Gizarte Segurantzaren oinarrizko legegintzaren eta araubide ekonomikoaren gaineko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari, hargatik eragotzi gabe autonomia-erkidegoek haren zerbitzuak betearaztea.
Laugarren artikulua Konstituzioaren 149.1.18 artikuluan aurreikusitakoaren babesean eman da; artikulu horrek administrazio-kontratu eta -emakidei buruzko oinarrizko legegintzaren gaineko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari.
Bosgarren eta seigarren artikuluak Konstituzioaren 149.1.17 artikuluan ezarritakoaren babesean eman dira; artikulu horrek Gizarte Segurantzaren oinarrizko legegintzaren eta araubide ekonomikoaren gainerako eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari, hargatik eragotzi gabe autonomia-erkidegoek haren zerbitzuak betearaztea.
Azken xedapenetatik bigarrena. Indarrean jartzea.
Lege hau indarrean jarriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egun igarota.
Horrenbestez,
Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.
Madrilen, 2015eko irailaren 9an.
FELIPE e.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|