Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Lan zuzenbidea  >>  Legeria

11/2013 Legea, uztailaren 26koa, ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzkoa

2013-07-26

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/7/27, 179. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

8187

11/2013 Legea, uztailaren 26koa, ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzkoa.

JUAN CARLOS I.a ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakin ezazue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.

HITZAURREA

I

Bizitasun handikoa da Espainiako ekonomia, eta horren erakusgarri da azken hamarkadetan izan duen garapen itzela. Urte horietan guztietan, nazioartera zabaldu da,

eta hazteko aukera ugari baliatzeko modua izan du.

Hala ere, desoreka ekonomikoak eta finantzarioak pilatu dira garapen-prozesu horretan. Espainiak urratsak eman ditu 2012. urtean bere ahuleziak zuzentzeko, politika ekonomikoko estrategiak garapen orekatu baterako trantsizioa egin nahi izan baitu, eta hazkundearen oinarriak finkatu, enplegua sortzeko.

Testuinguru horretan, hiru helburu nagusi hauek dituzte Espainian 2012. urtearen hasieratik egiten ari diren egiturazko erreformek: lehenik eta behin, egonkortasun makroekonomikoa eman nahi diote Espainiako ekonomiari, bai defizitaren eta inflazioaren alderdietan, bai kanpo-orekaren alorrean. Bigarren helburua da finantza-erakunde sendo eta kaudimendunak izatea, inbertsio produktiboetara bideratzeko berriro ere kredituak.

Azkenik, malgutasun-maila handi bat lortu nahi dute neurriek, prezio eta soldata erlatiboak doitzeko, eta, horren ondorioz, gure ekonomiaren lehiakortasuna handitzeko.

Jarduera horiek guztiek bultzatuta, ekonomia berrindartzeko oztopo handienetako batzuk gainditu dira. Edonola ere, erreformen bideari jarraitu behar zaio, ekonomiaren hazkuntzan sakontzeko eta enplegua sortzeko.

Hori horrela, politika ekonomikoko estrategia horren hirugarren arloa lantzeko,

mantendu eta amaitu egin nahi dira hasita dauden jarduerak, eta, horrez gain, egiturazko erreformen bigarren neurri-multzo bat abiaraziko da, beharrezkoak baitira berriro hazteko eta enplegua sortzeko.

Espainiako enpresa-sarearen baitan, garrantzi kuantitatibo eta kualitatibo nabarmena dute enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek. Azterlanek egiaztatu dute enpresa eta ekintzaile-mota horiek direla, hain justu, Espainiako ekonomiaren suspertzaile nagusietako batzuk, enplegua sortzeko gaitasuna eta balioa sortzeko potentziala duten aldetik.

Hala ere, azken urteotan, eragile ekonomiko horien jarduera ekonomikoak behera egin du, eta haien jardun-testuingurua (lan-esparrua, fiskalitatea, erregulazioa eta finantza-alorra) kaltegarri izan zaie, ezin izan baitiote eutsi aldaketetara egokitzeko gaitasunari. Horrez gainera, bankuekiko egiturazko mendetasuna izan ohi dutenez finantziazioa lortzeko, handitzeko gaitasuna mugatuta suerta dakieke gaur egunean bizi ditugun baldintzetan.

Enpresa-jarduerak egiteko araubideak eta esparru instituzionalak berebiziko garrantzia dute produktibitate-etekinak indartzeko eta baliabideak optimizatzeko.

Horrenbestez, behar-beharrezkoa da herri-administrazioek hori guztia bultzatzea eta enpresa-ekimenak erraztea, eta beharrizan hori are premiazkoagoa da egungo egoera ekonomikoan. Kultura ekintzailea sustatuko duen ingurune bat ezarri behar da, eta enplegua eta balio erantsia ekarriko duten enpresa-proiektuak sortu eta garatu behar dira.

Ekimen ekintzaileei, enpresa-garapenari eta enplegu-sorrerari ematen zaion laguntza da errege lege-dekretu honek araututako neurriak antolatzeko ildo komuna.

Alde horretatik, lege honek premiazko neurriak hartzen ditu Enpresa-ekimeneko eta Gazte Enplegurako Estrategia lantzeko, enpresak beste merkatu batzuen bidez finantza daitezen sustatzeko, merkataritza-eragiketen berankortasuna murrizteko eta, oro har,

Espainiako ekonomiaren lehiakortasuna indartzeko.

II

Gazteen langabezia egiturazko arazoa da Espainian, eta arazo hori larritu egin da krisiarekin. Horrek ondorio larriak dakarzkie gaur egun gazteei eta gerora ere ondorio larriak ekarriko dizkie; horrez gainera, egoerak mugatu egiten du Espainiako ekonomiak epe luzean hazteko duen potentziala.

Espainiak, 2012ko hirugarren hiruhilekoan, % 54,1eko langabezia-tasa izan zuen 25

urtetik beherako pertsonen artean. Tasa hori, Eurostat erakundearen datuen arabera,

% 23koa izan zen 27 herrialdeko Europar Batasunean.

Biztanleria Aktiboaren Inkestak (BAI) banakatuta argitaratu dituen datuei erreparatzen badiegu, ikusten dugu 16 eta 19 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 74koa izan dela 2012ko laugarren hiruhilekoan, % 51,7koa 20 eta 24 urte bitarteko gazteen artean, eta,

azkenik, % 34,4koa izan dela 25 eta 29 urte bitartean dituzten gazteen artean.

Ekonomiak egun bizi duen egoerak badu eraginik gazteen langabezia-egoera horretan, eta, alde horretatik, agerikoa da, era berean, egiturazko ahuleziek ere eragin zuzena dutela gazteen langabezia-ehunekoetan. Ahulezia horiek indartzea da, hain justu,

lortu nahi den helburua. Hona egiturazko ahulezia horiek: handia da eskola uzten duten ikasleen ehunekoa, bikoiztu egiten baitira 27 herrialdeko Europar Batasuneko ehunekoak; lan-merkatua oso polarizatua ageri da, izan ere, gazte batzuek kualifikazio eskasarekin uzten dituzte ikasketak, eta, beste batzuek, kualifikazio handikoak, ez dute lekurik topatzen lan-merkatuan; maila ertaineko Lanbide Heziketak ez du behar adinako pisurik lan-merkatuan, eta gazteen enplegagarritasuna txikia da, batik bat atzerriko hizkuntzen jakintza-mailaren ondorioz; handiak dira aldi baterako lanen eta gogokoak ez diren kontratazio partzialen ehunekoak; gizarte-bazterketako arriskua duten giza taldeek zaila dute lan-merkatuan sartzea; eta, azkenik, gazteen autoenplegua eta enpresa-ekimenak hobetu behar direla adierazi behar da.

Arauaren I. tituluak Enpresa-ekimeneko eta Gazte Enplegurako 2013-2016 Estrategia lantzen du, eta haren xedea da gazteen langabezia murrizteko neurriak sustatzea, bai besteren konturako laneratzearen bidez, bai autoenpleguaren eta ekintzailetzaren bidez.

Gizarte-eragileekiko elkarrizketa- eta partaidetza-prozesuaren ondoriozko emaitza da titulu hori.

Horrez gainera, tituluak bete egiten ditu Europako Batzordeak gazte-enpleguaren alorrean eman dituen gomendioak, eta Gobernuak abiarazi duen Erreformen Plan Nazionalaren baitan kokatzen da. Hori horrela, Europako «Gazte Bermearen» ildoari jarraitzen dio eta Europar Batasuneko esparruetatik proposatzen diren gomendio espezifiko eta jarduera-ildo gehienak lantzen ditu.

Tituluaren helburuak dira gazteen enplegagarritasuna hobetzea, enpleguak kalitate handiagokoak eta egonkorragoak izatea, laneratzeko aukera-berdintasuna sustatzea eta ekintzailetza bultzatzea. Estrategia antolatzen duten ardatzak dira: kontratazioak eta enpresa-ekimenak sustatzea gazteengan, lan-merkatuaren egoerara egokitzea gazteek jasotzen duten heziketa eta prestakuntza, eta eskola goiz uzten duten ikasleen tasa murriztea.

Hori egin ahal izateko, gazteak besteren kontura edo ekintzailetzaren bidez lanera daitezen errazteko neurri batzuk ezarri ditu Estrategiak, haien eraginaren eta denboraezarpenaren arabera sailkatuta.

Estrategiak partaidetzarako bide izan nahi du haren helburuak lortzen lagundu nahi duten erakunde publiko eta pribatu guztientzat, enpresentzat eta denetariko organizazioentzat.

Partaidetza hori gauzatzeko, bitarteko edo tresna irekia da plana, eta harekin bat egiteko aukera ematen die ekimen propioen bidez eta alderdi guztietatik (ekintzailetza,

autoenplegua, etab.) gazte-enpleguaren erronkari aurre egin nahi dioten eragile guztiei.

Ikur edo bereizgarri bat izango du Estrategiak, eta emandako laguntzaren aitorpen gisa erabili ahal izango da.

Gizarte-eragileekin elkarrizketatu eta partaidetza-prozesu bat egin ondoren prestatu da neurri-multzo hori. Horrez gainera, lan autonomoaren eta gizarte-ekonomiaren alorreko erakunde eta elkarte nagusien iritzia jaso da.

Lege honek lehen neurri-multzo bat abiarazten du, eta espero da eragin onuragarria izango duela gazteen langabezia-tasa murrizteko eta enpleguaren kalitatea eta egonkortasuna handitzeko.

Arauaren I. tituluko I. kapituluan, neurriak hartzen dira enpresa-ekimenak eta norberaren konturako lana sustatzeko 30 urtetik beherako gazteen artean. Neurri horien artean, nabarmentzekoak dira: hastapeneko kuota murriztu bat ezartzen dela, bateragarri egiten direla langabezia-prestazioa jasotzea eta norberaren konturako jarduera hastea,

eta langabezia-prestazioaren kapitalizazioa gauzatzeko aukerak handitzen direla.

Neurri horien osagarri, langile autonomoentzat onuragarriagoa den esparru fiskal bat arautzen da, baldin eta jarduera ekintzaile bat abiarazi behar badu, enpresaren bat sortzeko. Langile horiek, gainera, zerga-zama arinagoa izango dute jardueraren lehen urteetan.

Hori horrela, Sozietateen irabazien gaineko Zergan, ehuneko 15eko zerga-tasa arautu da zerga-oinarriko lehen 300.000 euroentzat, eta ehuneko 20koa hortik gorako gaindikinarentzat. Tasa horiek aplikatuko dira erakundeen zerga-oinarria positiboa den lehen zergaldian eta haren ondorengo zergaldian.

Ildo horretako neurrien harian, eta jarduera ekintzaileak abian jar daitezen sustatzeko,

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan ehuneko 20ko murriztapen berri bat arautu da jarduera ekonomiko bat abiarazi duten zergadunek beren jarduera ekonomikoengatik izan dituzten etekin garbiak zergapetzeko. Tasa hori aplikatuko da erakundeen zergaoinarria positiboa den lehen zergaldian eta haren ondorengo zergaldian Zerga horretan bertan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, kendu egin da ordainketa bakarreko langabezia-prestazioen salbuespenak zuen muga.

Gazteak gizarte-ekonomiako enpresetan sar daitezen sustatzeko neurriak arautzen dira III. kapituluan, baita lanik gabe dauden gazteak kontratatzeko pizgarriak ere. Pizgarri horien artean, nabarmentzekoak dira prestakuntzari lotutako lanaldi partzialeko kontratuak egiteko pizgarriak, mikroenpresek eta enpresaburu autonomoek gazteei kontratu mugagabeak egiteko pizgarriak, eta praktika-kontratuak egitekoak.

Horrez gainera, gazte autonomoek pertsona hauek kontrata ditzaten sustatzen da:

lanik gabe denbora luzean izan eta 45 urte baino gehiago dituzten langabeak, eta gazteak,

lehen lan-esperientzia izan dezaten.

Lan-bitartekaritza hobetzeko neurriak arautzen ditu IV. kapituluak; izan ere,

bitartekaritza eraginkorra izango bada, kendu egin behar dira eskuragarri dauden lanpostuak azkar betetzeko izan daitezkeen traba guztiak, eta pertsona guztiei eman behar zaie lan-eskaintzen berri izateko aukera. Horretarako, enplegu-zerbitzu publikoek Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sisteman erregistratu behar dituztela enplegueskari eta -eskaintza guztiak ezarri da (abenduaren 16ko 56/2003 Legeak, enpleguari buruzkoak, arautzen du sistema hori). Horrenbestez, ziurra da informazio hori herritar,

enpresa eta herri-administrazio guztien eskura izango dela, merkatuaren gardentasuna eta batasuna bermatzeko.

Lan-bitartekaritza hobetzeko ildo horri berari jarraituz, lege honek aldatu egiten du Sektore Publikoko Kontratuen Legeko testu bategina, azaroaren 14ko 3/2011

Legegintzako Errege Dekretuak onartua, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak, esparruhitzarmenak hitzartzeko aukera izan dezaten autonomia-erkidegoetan eskumendun diren kontratazio-organoek eta, haien mendekoak izanik, Enplegu Sistema Nazionalean sartuta dauden erakunde eta entitateek. Esparru-hitzarmen horien helburua izango da zehaztea zer baldintza bete beharko dituzten zerbitzu-kontratuek, enplegu-zerbitzu publikoen lanbitartekaritzako eginkizuna bideratzeko.

III

Enpresen finantziazioa sustatzeko neurri batzuk arautzen dira II. tituluan, premiaz hartu beharrekoak direnak gaur egun bizi dugun egoera ekonomikoan.

Aseguru pribatuak antolatu eta ikuskatzeko erregelamendua aldatzen da, aseguruetxeek Burtsa Merkatu Alternatiboan negoziagarriak diren baloreetan inbertitzeko aukera izan dezaten. Inbertsio horiek baliozkoak izango dira hornidura-teknikoen estaldura gauzatzeko.

Ildo horri berari jarraituz, Pentsio-plan eta -funtsen Erregelamendua aldatzen da,

pentsio-funtsek aukera izan dezaten Burtsa Merkatu Alternatiboan negoziagarriak diren baloreetan eta arrisku-kapitaleko entitateetan inbertitzeko. Azken kasu horretan, funtsaren aktiboaren % 3a izango da gehienezko muga espezifikoa entitate bakoitzean inbertitzeko.

Azkenik, bankuez besteko finantzazioa eskuratzeko bideak erraztu nahi zaizkie Espainiako enpresei, eta, horretarako, Kapital Sozietateen Legeko 405. artikuluak arautzen duen muga kendu behar da; izan ere, artikulu horrek esaten du sozietateen jaulkipenen zenbateko osoak ezin duela izan jarritako kapital sozialak eta erreserbek osatzen duten zenbatekoa baino handiagoa. Arau-aldaketak kendu egiten du muga hori alde anitzeko negoziazio-sistemetan inbertitzen denerako (merkatu arautuetan gertatzen denaren ildoari jarraitzen zaio). Jaulkipenak inbertitzaile instituzionalei zuzenduak direnean soilik malgutuko da artikulu horrek ezarritako muga, behar bezala babestu nahi baitira txikizkako inbertitzaileak. Horrela jokatuta, merkatu alternatiboak garatzeko aukerak zabaltzen dira, eta, zehazki, alde anitzeko negoziazio-sistema moduan antolatutako merkatuak garatzekoak; hala, Espainiako enpresa txiki eta ertainen finantziazioa hobetzeko abiarazi diren proiektuen ildoari jarraitzen zaio, eta atea irekitzen zaie berariaz enpresen zorrak negoziatzen dituzten merkatuei.

IV

Toki-erakunde eta autonomia-erkidego batzuek bizi duten egoera ekonomiko zaila arintzeko, Gobernuak, iaz, otsailaren 24ko 4/2012 Errege Lege Dekretua eman zuen, tokiadministrazioko entitateen hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-mekanismo bat ezartzeko informazio-betebeharrak eta beharrezko prozedurak ezartzen dituena. Gerora, tokiadministrazioentzat zabaldutako bide hori autonomia-erkidegoen eskura jarri zen, Politika Fiskal eta Finantzarioko Kontseiluak 2012ko martxoaren 6an erdietsi zuen Akordioaren bidez. Horrez gainera, hornitzaileei ordaintzeko Finantziazio Funts bat eratu zen martxoaren 9ko 7/2012 Errege Lege Dekretuaren bidez.

Arau horiek aparteko mekanismo bat ezarri dute toki-erakundeen eta autonomiaerkidegoen hornitzaileekiko zorrak ordaindu eta kitatzeko. Mekanismo horren bidez,

erakunde publikoek kontratistekiko dituzten zorrak ordain ditzakete, eta, era berean, epe luzerako maileguak formaliza ditzakete zorpetutako herri-administrazio horiek. Hala ere,

mailegu horiek formalizatzeko, baldintza fiskal eta finantzario jakin batzuk bete behar dituztela arautu da, eta baldintza horietako bat da doikuntza-planak ezarri behar dituztela.

Lege honen III. tituluko I. kapituluko xedapenek mekanismo horren fase berri bat arautzen dute, eta, horrekin batera, haren aplikazio-eremu subjektiboa eta objektiboa zabaltzen dute. Halaber, prozedura-xehetasun batzuk arautzen dira, fase berrirako beharrezko direnak.

Ildo horretan, arauaren aplikazio-eremuan sartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako udal-mankomunitateak eta toki-erakundeak.

Aplikazio-eremu objektiboari dagokionean, ordaindu gabeko obligazioen sorkari izan behar dute, besteak beste: hitzarmenak; administrazio-emakidak; kudeatzeko gomendioak, baldin eta gomendioa jaso duen erakundea bitarteko propioa eta Administrazioaren zerbitzu teknikoa bada; ondasun higiezinekiko errentamendukontratuak; urriaren 30eko 31/2007 Legeak araututako kontratuak (31/2007 Legea, ur,

energia, garraiobide eta posta zerbitzuen sektoreetako kontratazio prozedurei buruzkoa); herri-lanen emakida-kontratuak; sektore publikoaren eta sektore pribatuaren arteko lankidetza-kontratuak; eta zerbitzu publikoak emakidaren modalitatean kudeatzeko kontratuak, baldin eta toki-erakunderen baten edo autonomia-erkidegoren baten konturako diru-laguntza bat hitzartu bada.

Kontuan izan behar da, hala ere, aurrekontuetan kontabilizatu eta aplikatutako obligazio ordaindu gabeak soilik sar daitezkeela zabaldutako eremu objektibo horretan.

Xedapen orokorren 1. sekzioak lehen kapituluaren xedea arautzen du, hau da,

hornitzaileei ordaintzeko finantzazio-mekanismoaren eremu subjektiboa eta objektiboa handitzea eta beharrezkoak diren espezialitate edo xehetasunak ezartzea.

Toki-erakundeei aplikatzekoak zaizkien xedapenak arautzen ditu 2. sekzioak, eta adierazi berri ditugun irizpideen arabera zehazten ditu haien aplikazio-eremu subjektiboa eta objektiboa; hala, informazioa emateko prozedurari dagozkion xehetasunak arautzen ditu, batik bat udal-mankomunitateei buruzkoak, eta doikuntza-planei dagozkien xehetasunak.

Autonomia-erkidegoei aplikatzekoak zaizkien xedapenak arautzen ditu 3. sekzioak,

eta haiekiko aplikazio-eremu subjektiboa eta objektiboa zehazten ditu. Horrez gain,

informazioa emateko obligazioaren eta fakturen ordainketaren prozedura-xehetasunak arautzen ditu, eta agintzen du hitzartzen diren kreditu-eragiketa berrien arabera berrikusi behar direla doikuntza-planak. Horrez gainera, finantzazio eratxekia duten obligazio ordaindu gabeak nola kitatu behar diren adierazten du.

Europar Batasuna eta Espainia bereziki ari dira zaintzen azkenaldian enpresen arteko kontratu-zorrak ordaintzeko berankortasuna, enpresen eta herri-administrazioen arteko zorrak ordaintzeko berankortasuna eta zorrak ordaintzeko epeak. Horren arrazoia da kezka sortzen duela berankortasunak eta ordainketa-epe luzeegiek enpleguarekiko,

lehiakortasunarekiko eta enpresen beraien biziraupenarekiko dituzten ondorio kaltegarriak.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2000/35/EE Zuzentaraua eman zuten 2000ko ekainaren 29an merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzeko,

eta Espainiak abenduaren 29ko 3/2004 Legearen bidez egin zuen arau horren transposizioa.

Europar Batasunak 2000/35/EE Zuzentaraua berrikusteari ekin zion garaian, bertako legearen aldaketa prestatzeari ekin zion Espainiak, eta aldaketa hori uztailaren 5eko 15/2010 Legearekin gauzatu zen; lege horrek abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatu baitzuen, merkataritza-eragiketen berankortasunaren aurkako neurriak ezartzekoa.

Arau horrek zenbait neurri aurreratu zituen, merkataritza-eragiketen berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko otsailaren 16ko 2011/7/EE Zuzentarauak gerora arautu zituenak 2000. urteko beste zuzentarau bat ordeztu zuen arau horrek. Aurreratutako neurri horietako bat ordainketaepeena izan da, eta eraginak izan ditu, besteak beste, sektore publikoan.

Egia da Espainiako zuzenbideak, arau-aldaketa horren ondoren, bete egiten dituela,

oro har, Europar Batasunaren eskakizun berriak, baina badira zenbait alderdi bat ez datozenak arau horiekin, eta, ondorioz, ezinbestekoa da abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzea. Eta horixe bera egiten du, hain zuen, lege honetako III. tituluko bigarren kapituluak.

Ordainketa-epeak zehazteko modua da arau honek aldatzen duen lehen gauza, modu sinpleago bat arautzen baitu. Ordaintzeko epeak eta epe horiek zenbatzeko moduak zehazten ditu arauak, eta zorren onarpenerako eta egiaztapenerako prozedura berri bat aurreikusten du, ez daitezen bata zein bestea ordainketak berandutzeko erabili.

Arauaren xedapen batek agintzen du zer ordainketa-egutegi izango diren eta nola kalkulatuko diren interesak, baldin eta ez bada hitzartutako egunean egiten ordainketaren bat.

Arauak aldatu egiten du, era berean, zordunak ordaindu beharko duen berandutzagatiko legezko interes-tasa, zazpi puntukoa izatetik zortzi puntukoa izatera igaroko baita. Europako Banku Zentralak bere azken finantzazio-eragiketa nagusiari aplikatutako interes-tasa gehitu behar zaio zenbateko horri.

Kobrantza-kostuen kalte-ordainaren alorrean, arauak agintzen du hartzekodunari 40

euroko zenbateko finko bat ordaindu behar zaiola, aurretik eskatu beharrik izan gabe.

Zenbateko hori gehitu egingo zaio zor den dirua kobratzeko egin behar izan diren gastuen erreklamazioagatik dagozkion zenbatekoei. Horrez gainera, kendu egin da kalte-ordain horrek zuen muga, ezin baitzen izan zor nagusiaren ehuneko 15ekoa baino handiagoa.

Kalte-ordain horretan sar daitezke, besteak beste, berandutzak hartzekodunari eragin dizkion gastuak, abokatu bat kontratatu behar izan duelako edo kobrantza kudeatzeko agentzia bat kontratatu behar izan duelako.

Apirilaren 13ko 7/1998 Legeak, kontratazio-baldintza orokorrei buruzkoak, arautzen duenaren ildotik, arau honek dakarren beste berrikuntzetako bat da, hain justu, abusuzko klausulatzat, eta, ondorioz, klausula deuseztzat joko direla kobrantza-kostuengatiko kalteordainak baztertzen dituzten klausulak. Klausula horiek legearen kontrakoak izango dira,

salbu eta zordunak behar bezala frogatzen badu hori hitzartzea ez dela abusuzkoa. Arau honek kontuan hartzen du, halaber, merkataritza-jardueren bidez urra daitekeela lege hau, eta, ondorioz, arautzen du jarduera horiek abusuzkoak izango direla eta araubide bera bete beharko dela haiek aurkaratzeko.

V

Egungo egoera ekonomikoaren nolakoa ikusita, trenbide-sektorea arrazionalizatzeko neurri gehiago hartu behar dira, trenbide-zerbitzuen kudeaketaren efizientzia-maila handiena lortu eta abian jarrita dauden liberalizazio-prozesuak indartzeko.

Helburu horiek lortzeko eta Estatuko trenbide-azpiegituren kudeaketa bateratzeko,

trenbide-azpiegiturak administratzeaz arduratzen den enpresa-entitate publikoaren esku utzi behar da Estatuaren trenbide-sarea, hau da, ADIF izeneko entitatearen esku utzi behar da. Hori eginda, Estatuaren titulartasunpeko sarean biltzen diren trenbideazpiegiturak eta geltokiak, ADIF entitateak administratzen dituenak, entitate horren titularitatepekoak izango dira; hala, eraginkortasunaren mesedetan, entitate bakarrean bilduko dira sarearen titulartasuna eta administrazio-funtzioak.

Bestalde, trenbide-azpiegituren eta -zerbitzuen arloan neurriak hartzen dituen uztailaren 20ko 22/2012 Errege Lege Dekretuak arautzen du lau merkataritza-sozietatetan berregituratuko dela RENFE-Operadora erakundea, eta haiek hartuko dituztela gaur egun erakunde horrek bere gain hartzen dituen funtzio edo eginkizunak; hala nola, bidaiarien eta salgaien garraioa. Jardunean aritzeko, trenbide-sektoreko legedia bete behar dute merkataritza-sozietate horiek, eta legedi horrek arautzen du haiek eratzean trenbideenpresen lizentzia izan behar dutela, segurtasun-ziurtagiria eta azpiegitura-gaitasun egokia.

Aldaketa batzuk egiten dizkio arau honek trenbide-sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2007 Legeari. Lehenik eta behin, Konstituzio Auzitegiak abenduaren 18an eman zuen 245/2012 sententzia betetzen da, interes orokorreko trenbide-sarearen kontzeptua zedarritu zuen aldetik. Nabarmendu beharrekoa da Interes Orokorreko Trenbide Sareko linea eta bide-zatien katalogo bat ezarri eta onartu behar duela Sustapen Ministerioak.

Hura onartu aurretik, sareak zeharkatuko dituen autonomia-erkidegoekin hitz egingo du ministerio horrek. Interes Orokorreko Trenbide Sareko linea eta bide-zatien katalogoa ezartzen ez den bitartean, lege honen eranskinean zerrendatutako linea eta bide-zatiek osatuko dute katalogo hori, modu iragankorrean, harik eta katalogoa onartzen den arte.

Arau honek aldatu egiten du, era berean, trenbide sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legea, bidaiarien trenbide-garraioaren arloan lehia askeari bidea egiteko,

Estatuari garraio horren alorrean dagokion eskumen-esparruaren barruan eta Espainiako Konstituzioko 149.1.21. artikuluak arautzen duena aintzat hartuta. Alde horretatik,

merkatu-eskema iragankor bat ezartzea aurreikusten da operadore berriek jarduteko aukera izan dezaten. Zehazki, gaikuntza-tituluak eskuratu beharko dira merkatuan sartzeko. Ministroen Kontseiluak erabakiko du zenbat gaikuntza-titulu emango diren lehia- erregimenean jardungo duen linea edo linea-multzo bakoitzerako. Gaikuntza-tituluak Sustapen Ministerioak emango ditu, lizitazio-prozeduren bitartez.

Hala ere, ez dira mugikortasunerako ezinbesteko zerbitzuak izango, batik bat turismoxedeekin ematen direnak. Horien artean sartzen dira bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak,

Trenbide Sektorearen Legeak zehazten ez dituenak eta, gaur egun, RENFE-Operadora konpainiak ematen dituenak (lehen RENFE-Operadora eta FEVE); izan ere, aisialdizerbitzuak dira, eta ez dute liberalizazio-prozesuko aldi iragankorrak behar izateko baldintzarik betetzen.

VI

Egungo ekonomia-atzeraldiari erreparatuta eta petrolio-produktuen kotizazioek zernolako bilakaera duten aintzat hartuta, interes nazionala dela eta, ibilgailuen erregaien prezioen egonkortasuna zaindu behar da, eta neurri zuzenak hartu behar dira, berehala eragiteko erregaien prezioan. Horrela jokatuta, merkatu horren funtzionamendua oraingoa baino efizienteagoa izango da.

Energiaren Batzorde Nazionalak behin eta berriro egiaztatu du bere ikuskapentxostenetan, erregaien prezioa zergak baino lehen handiagoa izaten dela Espainian Europan baino.

Halaber, Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako txostenek erregaien prezioak konparatu dituzte Europako zenbait herrialdetan, eta txosten horiek adierazi dute erregaien prezioek eta haien banaketa-merkatuko marjinek ez dutela lehia-egoera egiazko baten zantzurik adierazten Espainian.

Alde horretatik, arau honek zenbait neurri hartzen ditu handizkako eta txikizkako merkatuetan, egiazko lehiakortasuna handitzeko sektore horretan. Neurri horien bidez,

murriztu egingo dira eragile berriak sartzeko oztopoak, eta hori guztia onuragarria izango da herritarren ongizatearentzat.

Neurri horiek indarreko araubidean sartzeko, aldaketa puntual batzuk egiten zaizkie Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeari (sektore horren oinarrizko arau-esparrua ezartzen du) eta ekainaren 23ko 6/2000 Errege Lege Dekretuari (premiazko neurriak arautzen ditu lehiakortasuna handitzeko ondasunen eta zerbitzuen merkatuetan).

Handizkako merkatuan, hidrokarburoen logistika efizientea izango dela bermatu behar da, banaketa gastuak ahalik eta merkeenak izan daitezen. Hori lortzeko, aldatu egiten dira urriaren 7ko 34/1998 Legearen 41., 43. eta 109. artikuluak, eta indartu egiten da instalazio logistikoak eta biltegiak ikuskatzeko erregimena, hirugarrenei sarbidea emateko obligazioa ezartzen zaielarik, gardentasunez, baldintza objektiboak beteta eta diskriminaziorik egin gabe. Horren ondorioz, herri-administrazioek behar bezala ikuskatu ahal izango dute konpainia horien jarduna eta merkatuaren lehia-baldintzetan duten eragina.

Sektoreko txikizkako merkatuan, traba administratiboak kentzeko neurriak proposatzen dira. Erregaien txikizkako hornidura-instalazio berriak irekitzeko tramiteak sinpleagoak izango dira eta operadore berrien sarrera sustatzeko neurriak ezarriko dira.

Aukera emango da zerbitzuguneak jartzeko merkataritza-saltoki handietan,

merkataritza-parkeetan, ibilgailuen azterketa teknikoak egiteko establezimenduetan eta industria-eremu eta industrialdeetan. Hala, lortze-bidean jarriko dira ekainaren 23ko 6/2000 Errege Lege Dekretuak araututako helburuak.

Espainian operadore berriak sartzeko eta haien ezarpen-eremua handitzeko oztopo nagusiak izan dira, batetik, zerbitzugune berriak jartzeko zailtasunak, eta, bestetik,

txikizkako hornidura-kontratu esklusiboak hitzartu ohi direla. Kontratu esklusiboek gaur egun hitzartzen dituzten kontratu-mugek lehia-aukerak mugatzen dituzte sektorean, eta horrek kalteak dakarzkie kontsumitzaileei. Eragin kaltegarri horiek arintzeko, 43 bis artikulua erantsi zaio urriaren 7ko 34/1998 Legeari, baldintza zorrotzagoak arautzeko hornidura-kontratu esklusiboak hitzartu nahi dituztenentzat, eta publikoarentzako salmenta-prezioen gomendioak debekatzeko. Zerbitzuguneak kudeatzeko erregimen ekonomiko jakin batzuk eragotzi nahi dira, kontratu esklusiboen bidez hitzartu eta txikizkako banatzailea deskontu finkodun birsaltzaile edo komisionista gisa ageri dutenak.

Kontratu-erregimen horietan, gomendatutako prezioa edo gehienezko prezioa funtsezkoak izaten dira produktua erosteko salneurria ezartzeko, eta kontratupeko zerbitzuguneen prezioak parekatzen dituzte eta marka bereko zerbitzuguneen arteko lehia murrizten.

Arau honek, halaber, aldi baterako mugatzen die petrolio-produktuak saltzeko instalazioen kopurua handitzeko aukera probintzietako operadore nagusiei.

Apirilaren 1eko 459/2011 Errege Dekretuak, bioerregaiei buruzko nahitaezko helburuak xedatzen dituenak 2011, 2012 eta 2013. urteetarako, bioerregaien kontsumo eta salmentako urteko helburu orokorrak eta produktukako helburuak ezartzen ditu. Asmo handiko helburu horiek lortzeko, subjektuek derrigorrean baliatu behar dituzte biodieselaren kantitate handiak eta beste produktu batzuk, hala nola, hidrobiodiesela.

Hidrobiodieselaren energia-edukia kontuan hartzen da errege-dekretu horrek ezarritako helburuak betetzeko, eta bere abantailetako bat da gasolioaren oso antzeko produktua dela eta bete egiten dituela nahaste-ehuneko handietan bete beharrekoak diren indarreko xedapen teknikoak. Hala ere, kontuan izan behar da erregai fosilak baino garestiagoak direla produktu horiek eta horrek eragina duela gasolioaren azken salneurri-prezioan.

Egungo egoera ekonomikoari eta erregaien prezioei erreparatuta, komeni da 2013.

urterako arautu ziren helburuak berrikustea, helburu berriek ahalik eta gehien merka ditzaten erregaien prezioak eta bioerregaien sektoreari nolabaiteko egonkortasuna bermatzeko, baina, betiere, Europar Batasunak 2020. urterako aurreikusi dituen helburuak kolokan jarri gabe. Horrez gainera, bioerregaiak kontsumitu eta saltzeko helburu orokorrak eta produktukako helburuak ezarri dira hurrengo urteetarako.

Xede horrekin berarekin, epe jakin batean ez dela eskatuko azaroaren 4ko 1597/2011

Errege Dekretuak 4. artikuluan agintzen dituen iraunkortasun-irizpideak betetzea arautu da. Hala ere, subjektuek alderdi horiei buruzko informazio egiazkoa eman beharko dute eta behar bezala bete arautu den masa-balantzeko sistema.

VII

Lege honek bederatzi xedapen gehigarri, sei xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta hamabost azken xedapen ditu.

Lehen xedapen gehigarriak arautzen du Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren dagokion partidaren eta Gizarte Segurantzako sarreren aurrekontuen kontura finantzatuko direla, hurrenez hurren, lege honek araututako hobariak eta kuota-murriztapenak. Era berean, Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoak eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzak egin beharreko jarduketak ezartzen ditu, gauzatzen diren hobarien eta murriztapenen kontrolari dagokienez.

Bigarren xedapen gehigarriak arautzen du ministerio arteko batzorde bat eratuko dela,

arau bidez ezarritako osaera eta eginkizunak izango dituena, Enpresa-ekimeneko eta Gazte Enplegurako Estrategiaren jarraipena egin eta hura ebaluatzeko. Hirugarren xedapen gehigarriak, berriz, Estrategiara atxikitzeko prozedura antolatzeko agintzen dio Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioari, eta agintzen du organismo horrek aldiro eman beharko duela atxikitako enpresei eta proposatutako ekimenei buruzko informazioa.

Horrez gainera, laugarren xedapen gehigarriak arautzen du 12 hileko epea izango dela banaketa-kontratuak 43. bis artikulu berrian arautzen diren baldintzetara egokitzeko.

Bosgarren xedapen gehigarrian aldi baterako lan-enpresa baten eta enpresa erabiltzaile baten artean langileak lagatzeko kontratuak egiteko aukera aurreikusten da.

Ceuta eta Melilla Autonomia Estatutudun Hirietan bingo nahiz kirol- edo lehiaketaekitaldietako apustuetako tributu-oinarria aldatzea. Eta zazpigarren xedapen gehigarrian Ceuta eta Melillako ekoizpenaren, zerbitzuen eta inportazioaren gaineko zerga onartzen duen martxoaren 25eko 8/1991 Legearen 9. artikulua aldatzen da.

Lehen xedapen iragankorrak arautzen du lege honetako 9. artikulutik 13. artikulura bitartean arautzen diren neurri eta pizgarriak indarrean izango direla, harik eta enplegua % 15etik beherakoa izaten den arte.

Bigarren xedapen iragankorrak, araua indarrean jarri aurretiko lan-kontratu, hobari eta murriztapenei dagokienez, agintzen du haiek egin edo haiek hartu zireneko garaian indarrean zen araubidearen arabera arautuko direla aurrerantzean ere.

Araua indarrean jarri aurretik berankortasunaren alorrean indarrean ziren kontratuez dihardu hirugarren xedapen iragankorrak.

Jarduerarako udal-lizentzia duten hornidura-instalazio berrien lizentziak arautzen ditu laugarren xedapen iragankorrak. Bosgarren xedapen iragankorrak osatu egiten du 43.2

artikuluak ezarritako araubide juridiko berria, eta, zehazki, arautzen du petrolio-produktuak handizka saldu eta ehuneko 30etik gorako merkatu-kuota duten operadoreek ezingo dutela banaketa esklusiboko banaketa-kontratu berririk izenpetu ibilgailuentzako erregaiak hornitzeko instalazioak ustiatzen dituzten txikizkako banatzaileekin, aintzat hartu gabe nork duen haiekiko titulartasuna edo eskubide erreala. Seigarren xedapen iragankorrean gizon eta emakumeen arteko tratu-berdintasunaren arloko aldaketek eragindako ondorioen abian jartzea zehazten da.

Xedapen indargabetzaileak indargabetu egiten du ekainaren 23ko 6/2000 Errege Lege Dekretuak premiazko neurriak arautzekoa lehiakortasuna handitzeko ondasunen eta zerbitzuen merkatuetan arautzen duen lehen xedapen iragankorra, urratu egiten baitu lege honek araututakoa.

Azken xedapenek ezarritako araubidean, nabarmentzekoa da, lehenik, ordezko zuzenbidearen izaera ematen zaiela otsailaren 24ko 4/2012 eta martxoaren 9ko 7/2012

errege lege-dekretuei.

Azken xedapenetako bigarrenak aldatu egiten du Langileen Estatutuko Legearen Testu Bategina, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuan onartua, eta,

zehazki, kendu egiten dio 11.1.c) artikuluko azken lerroaldea. Azken xedapenetako hirugarrenak, laugarrenak eta bosgarrenak aldatu egiten dute, hurrenez hurren, ekainaren 1eko 14/1994 Legea, aldi baterako lan-enpresak arautzekoa, uztailaren 1eko 3/2012

Legearen, lan-merkatua aldatzeko premiazko neurriei buruzkoaren, 3. artikulua eta azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretua, prestakuntzarako eta ikasketarako kontratua garatzekoa eta bitariko lanbide-heziketaren oinarriak ezartzekoa, langileekin prestakuntza eta ikasketako kontratuak egiteko baimena emateko aldi baterako lan-enpresei, eta langileak enpresa erabiltzaileen eskura jartzeko.

Sektore Publikoko Kontratuen Legeko testu bategineko zenbait xedapen aldatzen ditu azken xedapenetako zazpigarrenak. Arau-testu horren 216. eta 222. artikuluetan egiten diren aldaketen asmoa da zehaztea noiz sortuko diren merkataritza-eragiketen berankortasunaren kontrako neurriak ezartzen dituen zuzentarauak araututako berandutza-interesak, fakturak hartu eta haiek prozesatzeko dauden moduen arabera, eta 2011ko otsailaren 16ko 2011/7/EE Zuzentarauak arautzen duenarekin bat eginez. Sektore Publikoko Kontratuen Legeko hamaseigarren xedapen gehigarria aldatzen da bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilerako araubide orokorretik baztertzeko kontratazio-prozeduretan egiten diren faktura elektronikoak. Kontratua betetzeko elementuetako bat da faktura, eta, izaera hori duenez, ez da sartzen 2004/18/EE

Zuzentarauak kontratazio-prozeduretarako baimentzen dituen bitarteko elektronikoen artean. Hori horrela, egokia dirudi araubide autonomo bat ezartzea fakturetarako, eragina baitute eremu fiskalean, bankuekiko jardunean eta beste hainbat esparrutan. Hogeita hamahirugarren xedapen gehigarri berriak izapidetze-modu berri bat arautzen du fakturak kontularitza publikoaren alorrean eskumendun den administrazio-organoari aurkezteko.

Horren helburua da ziurtatzea Administrazioak zehatz-mehatz jakingo duela zer zor dituen bete beharrekoak diren kontratuengatik.

Azken xedapenetako bederatzigarrenak aldatu egiten du martxoaren 9ko 7/2012

Errege Lege Dekretua, hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsa sortzen duena, eta arautzen du ICO kreditu-erakundeak administratu eta kudeatuko dituela FFPP funtsarekin hitzartzen diren operazio edo eragiketak.

Azken xedapenetako hamargarrenak aldatu egiten du uztailaren 13ko 21/2012 Errege Lege Dekretua, administrazio publikoetako eta finantza-esparruko likidezia-neurriei buruzkoa, eta xedatzen du alde anitzeko finantza-erakundeekin egindako zorpetzeoperazioetatik eratorritako obligazioei eta doikuntza-planek aurreikusten dituzten obligazioei ez dietela eragingo autonomia-erkidegoen finantzazio-sistemaren baliabideen balizko atxikitzeek.

Azken xedapenetako hamahirugarrenak emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa aldatzen du, eta azken xedapenetako hamalaugarrenak, ordea, aseguru pribatuen antolamendurako eta ikuskapenerako legearen testu bategina.

I. TITULUA

Enpresa-ekimeneko eta Gazte Enplegurako Estrategia lantzeko neurriak I. KAPITULUA

Enpresa-ekimenak eta autoenplegua sustatzea 1. artikulua.  Norberaren konturako langileen araubidepean diharduten gazteen Gizarte Segurantzako kotizazioak.

Bat.  Honela idatzita geratuko da ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategineko hogeita hamabosgarren xedapen gehigarria:

«Hogeita hamabosgarren xedapen gehigarria.  Norberaren konturako langileen araubidepean diharduten gazteen Gizarte Segurantzako murrizketak eta hobariak.

1.  1. Langile Autonomoen Estatutua indarrean jarri ondoren sartua bada langilea Norberaren Konturako edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian eta 30 urte edo gutxiagoko gizona nahiz 35 urtetik beherako emakumea bada, dagokion gertakari arruntengatiko kuotari murriztapen bat aplikatuko zaio:

aplikagarri den gutxieneko kotizazio-oinarriari une bakoitzean araubide horretan indarrean den gutxieneko kotizazio-tasa aplikatuta ateratzen den kuotaren % 30ekoa, aldi baterako ezintasuna barne, aukeratutako kotizazio-oinarriaren eta aplikatzekoa zaion kotizazio-tasaren arabera, hautatu den babes-esparrua kontuan hartuz eta alta eraginkor egiten den dataren ondorengo 15 hilabeteetan. Era berean, hobari bat aplikatuko zaio: murriztapenaren zenbateko berekoa,

murriztapen-epea amaitu ondorengo 15 hilabeteetan.

2.  Aurreko paragrafoan zehaztutako hobari- eta murriztapen-sistemaren ordez, jarraian adierazten diren murriztapen eta hobariak aplikatu ahal izango dira norberaren kontura lan egiten duten eta 30 urte baino gutxiago dituzten langileen kasuan, horiek lehenengo alta hartu badute Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian, edo alta hori hartu aurreko bost urteetan alta-egoeran egon ez badira. Hala, honako hau izango da murriztu beharreko kuota: dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari une bakoitzean indarrean den gutxieneko kotizazio-tasa aplikatzetik lortzen den emaitza, aldi baterako ezintasuna barne, gehienez ere 30 hilabeteko epean, eta honako eskala honen arabera:

a)  Kuotaren % 80ko murriztapena altaren eragin-dataren ondorengo 6 hiletan.

b)  Kuotaren % 50eko murriztapena a) letran adierazitako epearen ondorengo 6 hiletan.

c)  Kuotaren % 30eko murriztapena b) letran adierazitako epearen ondorengo 3 hiletan.

d)  Kuotaren % 30eko hobaria murriztapen-epea amaitu ondorengo 15 hiletan.

Ez zaie puntu honetan araututakoa aplikatuko besteren konturako langileak kontratatzen dituzten norberaren konturako langileei.

3.  Aurreko puntuko sistema aukeratzen duten norberaren konturako langileek 1.

puntuko hobariak eta murriztapenak eskura ditzakete, baldin eta haien guztien zenbateko osoak ez badu gainditzen 30 hileko gehienezko epea.

4.  Lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileei aplikatuko zaie aurreko puntuetan arautzen direnak, baldin eta xedapen gehigarri honetako aurreko puntuetan arautzen diren baldintzak betetzen badituzte eta Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian sartuta badaude.

5.  Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren dagokion aurrekontu-partidaren eta Gizarte Segurantzako sarreren aurrekontuen kontura finantzatuko dira, hurrenez hurren, xedapen gehigarri honek araututako hobariak eta kuota-murriztapenak.» Bi.  Honela idatzita geratzen da abenduaren 12ko 45/2002 Legeko hamaikagarren xedapen gehigarria 45/2002 Legea, abenduaren 12koa, langabeziatik babesteko sistema erreformatzeko eta lan-aukerak areagotzeko premiazko neurriei buruzkoa:

«Hamaikagarren xedapen gehigarria.  Gizarte Segurantzarekiko kuoten murriztapenak eta hobariak desgaitasuna duten pertsonentzat, norberaren konturako langile gisa hasten badira.

1.  Gutxieneko kotizazio-oinarriari une bakoitzean indarrean den gutxieneko kotizazio-tasa aplikatu ondoren ateratzen den gertakari arruntengatiko kuotaren % 50eko hobaria izango dute, aldi baterako ezintasuna barne, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek, Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian lehen alta hartzen dutenean.

2.  Norberaren konturako langileak % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila eta 35 urte baino gutxiago baditu, gertakari arrunteko kuotari jarraian adieraziko diren murriztapen eta hobariak aplika dakizkioke, lehendabiziko alta hartu badu Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian edo alta hori hartu aurreko bost urteetan ez bada izan altaegoeran araubide horietakoren batean. Gutxieneko oinarriari unean-unean indarrean dagoen kotizazio-tasa aplikatuta kalkulatuko dira murriztapen eta hobariak, 5 urteko gehienezko epearengatik eta eskala honen arabera:

a)  Kuotaren % 80ko murriztapena altaren eragin-dataren ondorengo 12

hiletan.

b)  Kuotaren % 50eko hobaria hurrengo lau urteetan.

Ez zaie puntu honetan araututakoa aplikatuko besteren konturako langileak kontratatzen dituzten norberaren konturako langile ezinduei.

3.  Aurreko puntuko sistema hautatzen duten norberaren konturako langile ezinduek aukera izango dute, gerora eta hala badagokie, 1. puntuko hobariak eskuratzeko, baldin eta haien guztien zenbateko osoak ez badu gainditzen 60

hileko gehienezko epea.

4.  Lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileei aplikatuko zaie aurreko puntuetan arautzen direnak, baldin eta xedapen gehigarri honetako aurreko puntuetan arautzen diren baldintzak betetzen badituzte eta Norberaren konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian sartuta badaude.

5.  Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren dagokion aurrekontu-partidaren eta Gizarte Segurantzako sarreren aurrekontuen kontura finantzatuko dira, hurrenez hurren, xedapen gehigarri honek araututako hobariak eta kuota-murriztapenak.» 2. artikulua.  Norberaren kontura lan egin eta langabezia-prestazioa jasotzeko aukera,

enplegua sustatzeko programek horretarako aukera ematen dutenean.

Seigarren puntu berri hau gehitzen zaio ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategineko 228. artikuluari:

«6.  Lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiak dituzten taldeen enplegua sustatzeko xedea duten programek hala arautzen dutenean, posible izango da norberaren konturako lan bat egin eta, aldi berean, langabezia-prestazioa jasotzea.

Kasu horietan, erakunde kudeatzaileak langileari ordainduko dio erabakitzen den hileko prestazio-zenbatekoa dagokion denbora-epean, Gizarte Segurantzarako kotizazioak sartu gabe.» 3. artikulua.  Langabezia-prestazioaren eta norberaren konturako jardueren arteko bateragarritasuna 30 urtetik beherako pertsonen kasuan.

Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategina, eta testu horren 228. artikuluko 6.

paragrafoan arautzen dena aplikatzean, lege horren 221. artikuluak arautzen duenaren salbuespen gisa, kontribuzio-mailako langabezia-prestazioaren onuradunek aukera izango dute, norberaren konturako langileen araubidean sartzen badira, prestazioren hileko kobrantza eta lan autonomoa bateratzeko. Gehienez 270 egunean edo, egunkopuru horren azpitik, jasotzekoa duten prestazio-denboran egin ahal izango dute hori.

Eskakizun eta baldintza hauek bete beharko dira bateragarriak izan daitezen:

a)  Kontribuzio-mailako langabezia-prestazioaren onuradunak 30 urte baino gutxiago izan behar ditu bere konturako jarduerari ekiten dion egunean eta ez du mendeko langilerik izan behar.

b)  Prestazioaren erakunde kudeatzaileari eskatu behar zaio biak bateragarri izatea norberaren konturako jarduerari ekin baino 15 egun lehenago, hartara eragotzi gabe prestazioaren bateragarritasunerako eskubideak jarduerari ekiten zaion egunetik aurrera izatea eragina. Langileak ezingo ditu biak bateragarri egin 15 eguneko epe hori igarotzen bada.

Langabezia-prestazioa eta norberaren konturako jarduera bateragarriak izango diren denboran, ez zaio eskatuko prestazioaren onuradunari enplegu-eskatzaileek dituzten betebeharrak eta Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren 231. artikuluak araututako jarduera-konpromisotik eratortzen diren obligazioak betetzeko.

4. artikulua.  Langabezia-prestazioaren kapitalizazioa aplikatzeko aukerak handitzea.

Bat.  Aldatu egiten da abenduaren 12ko 45/2002 Legea, premiazko neurriak arautu dituena langabeziagatiko babes-sistema aldatu eta okupazio-aukerak hobetzeko. Zehazki,

lege horren laugarren xedapen iragankorreko 1. paragrafoaren hirugarren araua aldatzen da eta laugarren arau berri bat sartzen da; hala, orain arte laugarrena izan dena aldatu egingo da eta bosgarrena izango da hemendik aurrera. Testu hau izango dute arau horiek hemendik aurrera:

«3.  Era berean, 1. eta 2. arauak bete beharko dituzte:

a)  Kontribuzio-mailako langabezia-prestazioen onuradun izan eta langile autonomoen araubidean sartu nahi duten pertsonek, baldin eta ez badute % 33ko desgaitasun-mailarik edo handiagorik.

Xedapen horretako 1. arauaren kasuan, ordainketa bakarra egingo da; jarduera egiteko behar den inbertsioaren zenbatekoa ordainduko da. Zenbateko horretan sartuko dira jardueraren hasierari dagozkion zergak, eta mugako zenbatekoa izango da kontribuzio-mailako langabezia-prestazioaren kontzeptupean jasotzeko gelditzen den diru-zenbatekoaren % 60a. Gehienezko muga % 100ekoa izango da,

baldin eta onuradunak 30 urtetik beherako gizonak badira edo 35 urtetik beherako emakumeak badira, eskaera egiten den datan.

b)  Kontribuzio-mailako langabezia-prestazioa jaso eta hogeita hamar urte baino gutxiago dituzten pertsonek, baldin eta prestazioa kapitalizatzen badute haren zenbatekoaren % 100era arteko zenbateko bat merkataritza-entitate berri baten kapital sozialera ekarpena egiteko (entitate hori ekarpena egin aurreko hamabi hiletan eratua ere izan daiteke). Pertsona horiek, kasu guztietan, izaera mugagabeko jarduera profesional edo lanbidezko bat egin behar dute entitate horrekiko, aintzat hartu gabe Gizarte Segurantzako zer araubidetan kokatzen diren.

Besteren konturako jarduerak egiten dituzten pertsonen kasuan, hura 18

hilabetez mantendu behar da gutxienez.

Ez dira kasu horretan sartuko sozietate horiekin aldez aurretik kontratuharremanak izan dituzten pertsonak, ezta haiekiko mendetasun ekonomikoa duten langile autonomoak ere, baldin eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratutako kontratu bat izenpetu badute sozietate horrekin bezero hori bezero dela.

4.  Langabezia-prestazioa kapitalizatzea erabakitzen duten 30 urtetik beherako gazteek zenbateko hori erabil dezakete entitate bat eratu eta martxan jartzeko gastuei aurre egiteko eta abiarazi nahi den jarduerarekin lotutako tasak eta aholkularitza-, prestakuntza- eta informazio-zerbitzu espezifikoen prezioa ordaintzeko.

5.  Xedapeneko 1., 2. eta 3. arauek adierazten dutena betetzeko, kooperatiban edo lan-sozietatean sartu aurretik edo merkataritza-entitatean langile autonomo moduan edo bazkide moduan lanean hasi aurretik eskatu behar da, hirugarren arauak adierazten duen moduan, kontribuzio-mailako langabezia-prestazioaren ordainketa. Hirugarren suposamendu horretan, jardueraren hasierako egunean eskatu behar du langileak alta Gizarte Segurantzan.

Langileak aurkaratu egin badu langabezia-prestazioaren jatorri izan den lanharremanaren amaiera, aurkapen-prozedura ebatzi ondoren egin beharko da eskaera.

Eskatutako eskubidearen eragin ekonomikoak hura aitortu ondorengo egunean hasiko dira. Ez da hori gertatuko jardueraren hasiera-data lehenagokoa bada.

Azken kasu horretan, jardueraren hasiera-datari erreparatuko zaio.» Bi.  Gobernuak errege-dekretu bidez alda dezake aurreko Bat puntuan arautzen dena.

5. artikulua.  Langabezia-prestazioaren kobrantza etetea eta hura berrabiaraztea norberaren konturako jarduera bat egin ondoren.

Aldaketa hauek egiten zaizkio ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bateginari:

Bat.  Aldatu egiten da 212. artikuluko 1. paragrafoko d) letra, eta honela idatzita geratzen da:

«d) Eskubidearen titular denak hamabi hilabete baino iraupen laburragoko lanen bat egiten duen bitartean besteren konturako araubidean, edo hogeita lau hilabete baino iraupen laburragoko lanen bat egiten duen bitartean norberaren konturako araubidean. Azken epe hori hirurogei hilabetekoa izango da norberaren konturako langileak hogeita hamar urte baino gutxiago baditu eta hasierako alta hartzen badu Norberaren konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian.» Bi.  Aldatu egiten da 212.4. artikuluko b) letra, eta honela idatzita geratzen da:

«b) Interesdunak eskatuta, 1. paragrafoko b), c), d) eta e) letretan jasoriko kasuetan, baldin eta egiaztatzen bada: geldieraren arrazoia amaitu dela; hala badagokio, arrazoi hori legezko langabezia-egoeraren kausa dela; edo, hala badagokio, errentarik ezaren edo familia-erantzukizunak izatearen betekizunak badirauela. Artikuluko 1. puntuko d) letrak adierazten duen egoeran, norberaren konturako langileak hogeita hamar urte baino gutxiago izan eta lehendabiziko alta hartzen duenean Norberaren konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian, langabezia-prestazioa berriz has daiteke norberaren konturako lana hirurogei hilabetekoa baino laburragoa bada.

Eteteko arrazoia amaitzen denean sortuko da prestazioari berrekiteko eskubidea, amaitu eta ondorengo hamabost egunetan eskatzen bada; eskaera hori egiteko, izena eman beharko da enplegu-eskatzaile moduan, lehenago eman ez bada. Orobat, berraktibatutzat joko da eskaera egiten den datan lege honen 231.

artikuluan adierazten den jarduera-konpromisoa. Hala ere, ez da berraktibatuko erakunde kudeatzaileak beste konpromiso bat izenpetzea eskatzen duen kasuetan.

Adierazitako epea iraganda aurkezten bada eskaera, 209. artikuluko 2.

zenbakian eta 219. artikuluko 1. paragrafoko b) letran aurreikusitako ondorioak gertatuko dira.

Urteko opor ordainduei dagokien denbora hartu gabe izanez gero, lege honen 209. artikuluko 3. paragrafoan ezarritakoa aplikatuko da.» Hiru.  Aldatu egiten da 213. artikuluko 1. paragrafoko d) letra, eta honela idatzita geratuko da:

«d) Besteren kontura hamabi hileko edo iraupen luzeagoko lanen bat egitea,

hargatik eragotzi gabe 210. artikuluko 3. zenbakian ezarritakoa, edo norberaren konturako lanen bat egitea hogeita lau hilabetez edo gehiagoz, edo hirurogei hilabetez edo gehiagoz norberaren konturako langileak hogeita hamar urte baino gutxiago baditu eta hasierako alta hartzen badu Norberaren konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian.» 6. artikulua.  Gertakari profesionalen eta jarduera-amaierarengatiko kotizazioerregimena.

Hirugarren lerroalde berri hau gehitzen zaio ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategineko berrogeita hemezortzigarren xedapen gehigarriari:

«Lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen gertakarien aurreko babesa, bere baitan jardueraren amaieragatiko babesaren estaldura barne hartzen duena,

borondatezkoa izango da norberaren kontura lan egin eta 30 urte baino gutxiago dituzten langileentzat.» II. KAPITULUA

Pizgarri fiskalak 7. artikulua.  Pizgarriak entitate berrientzat.

Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen Sozietateen gaineko Zergaren Legeko testu bateginari hemeretzigarren xedapen gehigarri berri hau erantsiko zaio, eta eragina 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako zergaldietarako izango du:

«Hemeretzigarren xedapen gehigarria.  Entitate berriak.

1.  Entitateak berriak badira, hau da, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera eratu badira, eta jarduera ekonomikoak egiten badituzte, eskala honen arabera ordainduko dute zerga, zerga-oinarri positiboa duten lehendabiziko zergaldian eta hurrengoan salbuespenez, ez dute eskalaren arabera ordainduko, lege honen 28.

artikuluak arautzen duena betez, zerga-tasa orokorra ez beste bat ordaindu behar dutenek:

a)  Zerga-oinarria 0 eta 300.000 euro bitartekoa bada, zerga-tasa ehuneko 15ekoa izango da.

b)  Gainerako zerga-oinarriek ehuneko 20ko zerga-tasa izango dute.

Era berean, aurreko lerrokadan adierazitako eskala aplikatuko da kooperatiba sortu berrien kasuan, emaitza kooperatiboei nahiz emaitza estrakooperatiboei dagokienez.

Zergaldia urtebetetik beherakoa bada, ehuneko 15eko tasan zergapetuko den zerga-oinarriaren zatia honako hau izango da: 300.000 eurori zergaldiaren egunkopuruaren eta urteko 365 egunen arteko proportzioa aplikatuz ateratzen dena,

edo, hura txikiagoa bada, zergaldiko zerga-oinarria aplikatuz ateratzen dena.

2.  Subjektu pasiboak lege honetako 45. artikuluko 3. paragrafoan arautzen den ordainketa zatikatuaren modalitatea baliatuko badu, ordainketa zatikatu horiek kuantifikatzeko, ez da aplikatuko 1. paragrafoan arautzen den eskala.

3.  Xedapen honetan araututakoa betetzeko, kontuan izango da jarduera ekonomiko bat ez dela abiarazitzat joko:

a)  Beste pertsona edo entitate batzuek lehenago egin dutenean jarduera ekonomiko hori lege honen 16. artikuluak adierazten duen ildoan eta jarduera entitate berrira eskualdatua izan denean, eskualdatze-titulua edozein izanda ere.

b)  Jarduera ekonomikoa entitatea eratu aurreko urtean egin duenean erakunde berriaren kapitalean edo funts propioetan ehuneko 50 baino handiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa duen pertsona fisiko batek.

4.  Ez dira entitate berritzat hartuko talderen bateko partaide direnak Merkataritza Kodeko 42. artikuluaren araudipean, kontuan izan gabe non duten egoitza edo urteko kontu bateratuak egiteko betebeharra ote duten.» 8. artikulua.  Pizgarriak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan.

Aldaketa hauek egiten dira, 2013ko urtarrilaren 1etik indarrean jartzeko, azaroaren 18ko 35/2006 Legean (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa eta Sozietateen gaineko Zerga, Egoiliarrak ez direnen Errentaren gaineko Zerga eta Ondarearen gaineko Zerga partez aldatzekoa):

Bat.  Aldatu egiten da 7. artikuluko n) letra, eta honela idatzita geratuko da:

«n) Erakunde kudeatzaileak aitortutako langabezia-prestazioak, baldin eta ordainketa bakarreko modalitatean jasoak badira, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean ordaintzeko modua arautzen duen ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuak adierazten duen moduan eta arau horrek adierazitako helburuetarako erabiltzen badira.

Salbuesteko baldintza izango da bost urteko epe batean eustea akzio edo partaidetzei, baldin eta zergaduna lan-sozietateetan edo lan elkartuko kooperatibetan sartu bada edo ekarpen bat egin badu merkataritza-entitate baten kapital sozialean, edo, langile autonomoa bada, bost urteko epe horretan bertan eustea jarduerari.» Bi.  Kendu egiten da 14. artikuluko 2. puntuko c) letra.

Hiru.  Arauaren 32. artikuluari 3. puntu berri hau gehitzen zaio:

«3.  Jarduera ekonomiko bati ekin eta haren etekin garbia zenbatespen zuzeneko metodoaren bidez kalkulatzen duten zergadunek ehuneko 20 murritz dezakete metodo horren bidez aitortzen duten etekin garbi positiboa, eta, hala badagokio, aurreko 1. eta 2. puntuan araututako murriztapenekin gutxitua, positiboa zaien lehen zergaldian eta haren ondorengo zergaldian.

Aurreko lerroaldean araututakoaren zehaztapen gisa, jarduera ekonomiko bati ekin zaiola ulertuko da hari ekiteko egunaren aurreko urtean jarduera ekonomikorik egin ez den kasuetan, eta, hori zehazteko, ez dira aintzat hartuko hasieratik etekin garbi positiboak lortu gabe amaitu diren jarduera ekonomikoak.

Aurreko lehen lerroaldeak adierazten duen jarduerari ekin ondoren beste jarduera bati ekiten bazaio aurrekoa amaitu gabe, aurreko paragrafo horretan arautzen den murriztapena aplikatuko da etekinak positiboak diren lehen zergaldian lortzen diren etekin garbien gainean eta haren hurrengo zergaldian,

lehen jarduerari ekin zitzaionetik kontatzen hasita.

Murriztua izango den etekin garbiaren zenbateko hori, paragrafo honetan aipatzen dena, ezingo da izan 100.000 eurotik gorakoa urtean.

Ez da puntu honetan arautzen den murriztapena aplikatuko, baldin eta zergadunak, jardueraren hasiera-dataren aurreko urtean, lan-etekinengatiko sarrerak hartu baditu pertsona edo erakunde batetik, eta, hain zuzen ere, dagokion zergaldian diru-sarreren ehuneko 50 baino gehiago pertsona edo erakunde horietatik jaso baditu.» Lau.  Hogeita hemezortzigarren xedapen gehigarri hau gehitzen da:

«Hogeita hemezortzigarren xedapen gehigarria.  Ehuneko 20ko murriztapena jarduera ekonomiko bat abiarazteagatik.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrera jarduera ekonomiko bati ekin dioten zergadunei soilik aplikatuko zaie Lege honetako 32. artikuluko 3. paragrafoak arautzen duena.» III. KAPITULUA

Kontratatzeko pizgarriak 9. artikulua.  Prestakuntzari lotutako aldi baterako kontratuak egiteko pizgarriak.

1.  Enpresek eta langile autonomoek eskubidea izango dute, prestakuntzari lotutako aldi baterako kontratuak egiten badizkiete hogeita hamar urte baino gutxiagoko gazteei,

Gizarte Segurantzari gertakari arruntengatik eta kontratatutako langileengatik ordaindu behar dioten kuota murriztu bat ordaintzeko hamabi hileko gehienezko epe batean.

Murriztapen hori ehuneko 100ekoa izango da 250 langile baino gutxiago dituen enpresa bada kontratua egin duena, eta ehuneko 75ekoa, kontratua egin duen enpresak 250

langile edo gehiago baldin baditu.

Pizgarri hori beste hamabi hilabetez luza daiteke, baldin eta langileak prestakuntza eta enplegua bateratzen jarraitzen badu, edo prestakuntza aurreko lerroaldeak adierazten duen epea amaitu aurreko sei hiletan egin baldin badu.

2.  Baldintza hauetakoren bat bete behar dute langileek:

a)  Ez dute lan-esperientziarik izan behar edo esperientzia horrek hiru hilekoa baino laburragoa izan behar du.

b)  Beste jarduera-sektore batetik etorria izatea, erregelamendu bidez zehaztutako moduan.

c)  Langabezia-egoeran izatea eta enplegu-bulegoetan etenik gabe izena emanda izatea kontratua egin aurreko hemezortzi hiletatik hamabi hilean, gutxienez.

d)  Nahitaezko irakaskuntzako, lanbide-heziketako edo profesionaltasunziurtagiriaren titulu ofizialik ez izatea.

3.  Langileek enplegua eta prestakuntza bateratu behar dituzte edo prestakuntza kontratua izenpetu aurreko sei hiletan egin dutela justifikatu.

Prestakuntzak ez du berariazko loturarik izan beharrik kontratuaren xedeko lanpostuarekin, eta ezaugarri hauek izan ditzake:

a)  Prestakuntza egiaztagarri ofiziala izan daiteke edo enplegu-zerbitzu publikoek sustatua.

b)  Urtean 90 orduko prestakuntza jaso izana, hizkuntzetan edo informazio eta teknologiako teknologietan.

4.  Neurri hori aplikatzeko, kontratua denbora mugagabez edo denbora jakinerako hitzar daiteke, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Langileen Estatutuaren Legeko testu bateginak arautzen duena betez.

Hitzartutako lanaldiak ezingo du izan langile batek lanaldi oso konparagarrian egiten duenaren ehuneko 50ekoa baino handiagoa. Lanaldi oso konparagarria zer den zehazteko, Langileen Estatutuko 12.1 artikuluak arautzen duena hartuko da kontuan.

5.  Neurri hori hartu ahal izateko baldintza da, enpresa eta langile autonomoentzat,

bidegabeko kontratu-azkentzerik ez egin izana kontratua izenpetu aurreko sei hilabeteetan. Mugapen hori indarrean izango da soilik 2013ko otsailaren 24tik aurrerako kontratu-azkentze bidegabeentzat eta azkenduak izan diren lanpostuko lanbide-talde bereko lanpostuak betetzeko lantoki berberetan.

6.  Onurak aplikatu ahal izateko, artikulu honek adierazitako kontratuarekin lortu duen enplegu-mailari eutsi behar dio enpresak, kontratu horrek duen iraupenaren pareko epe batean, eta, gehienez, hamabi hilabeteko epean, kontratua egin ondoren. Ez badira betebehar horiek betetzen, itzuli egin beharko dira pizgarriak.

Ez da artikulu honetan adierazten den betebeharra, enpleguari eustekoa, urratutzat joko lan-kontratuak arrazoi objektiboengatik edo diziplinagatiko iraizpenagatik azkendu badira eta bata zein bestea bidezkotzat jo badira, ezta kargua uzteagatik, heriotzagatik,

erretiroagatik, ezintasun iraunkor oso, absolutu edo baliaezintasun handiagatik,

hitzartutako kontratu-denbora amaitzeagatik, kontratuaren xede den obra edo zerbitzua egiteagatik edo probaldian hura deuseztatzeagatik azkendu badira.

7.  Artikulu honetan arautzen diren neurriak aplikatzeko, ezinbestekoa izango da kontratuak idatziz formalizatzea, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak adierazten dituen ereduetan.

8.  Artikulu honetan arautzen ez diren alderdiak arautzeko, aplikatzekoa izango da,

murriztapenen alorrean, hazkundea eta enplegua hobetzeko abenduaren 29ko 43/2006

Legearen I. kapituluko I. sekzioak arautzen duena. Ez dira aplikatzekoak izango 2.7 eta 6.2 artikuluak.

10. artikulua.  Mikroenpresek eta enpresari autonomoek kontratu mugagabeak egitea gazteei.

1.  Enpresek eta langile autonomoek denbora mugagabez kontratatzen badituzte,

lanaldi oso edo partzialerako, hogeita hamar urtetik beherako gazte langabeak, ehuneko 100eko murriztapena eskuratzeko eskubidea izango dute enpresa gisa Gizarte Segurantzari ordaindu behar dioten kuotako gertakari arrunten epigrafean, kontratatutako langilearen lehen kontratu urtean eta hurrengo paragrafoetan adierazitako baldintzetan.

Neurri horretara atxikitzeko, baldintza hauek bete behar dituzte enpresa eta langile autonomoek:

a)  Bederatzi langile edo gutxiagoko lan-plantilla bat izan behar dute kontratua egiten den unean.

b)  Ez dute aurretiazko lan-harremanik izan behar langilearekin.

c)  Ez dute, kontratua egin aurreko sei hilabeteetan, kontratu-azkentze bidegaberik egin behar. Mugapen hori indarrean izango da soilik 2013ko otsailaren 24tik aurrerako kontratu-azkentze bidegabeentzat eta azkenduak izan diren lanpostuko lanbide-talde bereko lanpostuak betetzeko lantoki berberetan.

d)  Ez dute aurretiaz egin behar bestelako kontraturik artikulu honen araupean. 5.

paragrafoan xedatutakoa izango da salbuespen bakarra.

2.  Ez da aplikatuko artikulu hau egoera hauetan:

a)  Kontratua lan-merkatua aldatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen 4. artikuluaren arabera hitzartzen denean.

b)  Kontratua aldizkako lan finkoetarako egiten bada, Langileen Estatutuko 15.8

artikuluarekin bat etorriz.

c)  Abenduaren 29ko 43/2006 Legeko 2. artikuluak araututako kontratu mugagabeak direnean.

3.  Artikulu honetako 1. paragrafoan arautzen diren onurak kontratu batekiko soilik aplikatuko dira, 5. paragrafoan arautzen den salbuespenarekin.

4.  Araututako onurak aplikatzeko, kontratatutako enpleguan mantendu behar da langilea lan-harremana hasi eta ondorengo hemezortzi hiletan, salbu eta kontratua enpresaburuari egozgarri ez zaion kausaren batengatik azkentzen bada edo hura probaldian azkentzen bada.

Era berean, urtebetez eutsi behar dio, gutxienez, artikulu honek adierazten duen kontratuarekin enpresak lortu duen enplegu-mailari, kontratua izenpetu denetik kontatzen hasita. Ez badira betebehar horiek betetzen, itzuli egin beharko dira pizgarriak.

Ez da artikulu honetan adierazten den betebeharra, enpleguari eustekoa, urratutzat joko lan-kontratuak arrazoi objektiboengatik edo diziplinagatiko iraizpenagatik azkendu badira eta bata zein bestea bidezkotzat jo badira, ezta kargua uzteagatik, heriotzagatik,

erretiroagatik, ezintasun iraunkor oso, absolutu edo baliaezintasun handiagatik,

hitzartutako kontratu-denbora amaitzeagatik, kontratuaren xede den obra edo zerbitzua egiteagatik edo probaldian hura deuseztatzeagatik azkendu badira.

5.  Artikulu honen 4. paragrafoko lehen lerroaldeko azken lerrokadak adierazten dituen egoeretan, beste kontratu bat egin ahal izango da artikulu honen araupean. Kasu horietan, ordea, murrizketa-epeak ezingo du izan, guztira, hamabi hilabetekoa baino luzeagoa.

6.  Artikulu honetan arautzen diren neurriak aplikatzeko, ezinbestekoa izango da kontratuak idatziz formalizatzea, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak adierazten dituen ereduetan.

7.  Artikulu honetan arautzen ez diren alderdiak arautzeko, aplikatzekoa izango da abenduaren 29ko 43/2006 Legearen I. kapituluko I. sekzioak arautzen duena. Ez dira aplikatzekoak izango, hala ere, 2.7 eta 6.2 artikuluak.

11. artikulua.  Pizgarriak gazte-ekintzailetzako proiektu berrietan egindako kontratuentzat.

1.  Kontratazioaren ondorengo hamabi hilabeteetan Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotan −laneko istripuei eta gaixotasunei dagozkienak barne− % 100eko murriztapena izateko eskubidea izango dute hogeita hamar urtetik beherakoak diren,

beren kontura lan egiten duten eta soldatapeko langilerik ez duten langileek, 2013ko otsailaren 24aren ondoren berrogeita bost urte edo gehiago dituzten pertsona langabeak lehen aldiz kontratatzen badituzte, mugarik gabe eta lanaldi osoko nahiz partzialeko kontratu baten bidez. Azken horiek enplegu-bulegoan langabe gisa inskribatuta egon behar dute, gutxienez, hamabi hilabetez jarraian, kontratazioa egin aurreko hemezortzi hilabeteetan, edo langabezia-babesa agortu duten pertsonentzat abiarazten diren birgaitze profesionaleko programen onuradun izan behar dute.

2.  Artikulu honetan araututako onurak aplikatzeko, kontratatutako enpleguan mantendu behar da langilea lan-harremana hasi eta ondorengo hemezortzi hiletan, salbu eta kontratua enpresaburuari egozgarri ez zaion arrazoiren batengatik azkentzen bada edo hura probaldian azkentzen bada. Ez badira betebehar horiek betetzen, itzuli egin beharko dira pizgarriak.

3.  Artikulu honen 2. paragrafoak adierazten dituen egoeretan, beste kontratu bat egin ahal izango da artikulu honen araupean. Kasu horietan, ordea, murriztapena aplikatzeko epeak ezingo du izan, guztira, hamabi hilabetekoa baino luzeagoa.

4.  Langile bat kontratatzea arrazoia izan badaiteke Gizarte Segurantzako kuotan beste hobari edo murriztapenak aldi berean aplikatzeko, horietako bat bakarra aplikatuko da. Onuradunak erabakiko du, langileari Gizarte Segurantzan alta ematen dionean,

horietako zein aplikatuko den.

5.  Xedapen honek arautzen ez dituen alderdiak arautzeko, aplikatzekoa izango da abenduaren 29ko 43/2006 Legea, hazkundea eta enplegua hobetzekoa, eta, zehazki,

arau horren I. kapituluko I. sekzioa. Ez da aplikatzekoa izango, hala ere, lege horren 2.7

artikulua.

12. artikulua.  Gazteen lehen enplegua.

1.  Lehen lan-esperientziak sustatzeko, enpresek aukera izango dute aldi baterako kontratuak egiteko lan-esperientziarik ez duten edo hiru hil baino gutxiagoko lanesperientzia duten gazte langabeekin, baldin eta hogeita hamar urte baino gutxiago badituzte.

2.  Langileen Estatutuko 15.1.b) artikuluak eta haren garapen-arauek arautuko dituzte kontratu horiek, alderdi hauetan izan ezik:

a)  Lehen lan-esperientzia hartzea izango da kontratuaren kausa.

b)  Kontratuek hiru hileko iraupena izan behar dute gutxienez.

c)  Kontratuek sei hileko iraupena izango dute gehienez, salbu eta estatuko sektorehitzarmen kolektiboak, edo, haren ezean, esparru txikiagoko sektore-hitzarmen kolektiboren batek iraupen luzeago bat arautzen badu. Hala ere, kontratuek ezingo dute inoiz ere hamabi hiletiko gorako iraupenik izan.

Egindako kontratua legez ezarritako gehienezko muga edo konbentzioz ezarritako muga baino laburragoa bada, hura luzatu egin ahal izango da bi aldeek hala erabakitzen badute, baina behin bakarrik. Dena den, kontratuak ezin izango du gehienezko muga baino gehiago iraun.

d)  Lanaldi osorako edo lanaldi partzialerako kontratuak izango dira, baina, partziala izatekotan, kontratatutako gaztearen lanaldia langile batek lanaldi oso konparagarrian egiten duen lanaldiaren ehuneko 75ekoa baino handiagoa izan behar du. Lanaldi oso konparagarria zer den zehazteko, Langileen Estatutuko 12.1 artikuluak arautzen duena hartuko da kontuan.

3.  Neurri hori hartu ahal izateko baldintza da, enpresa eta langile autonomoentzat,

bidegabeko kontratu-azkentzerik ez egin izana kontratua izenpetu aurreko sei hilabeteetan. Mugapen hori indarrean izango da soilik 2013ko otsailaren 24tik aurrerako kontratu-azkentze bidegabeentzat eta azkenduak izan diren lanpostuko lanbide-talde bereko lanpostuak betetzeko lantoki berberetan.

Enpresa erabiltzaileen eskura jartzeko langileekin egindako lan-kontratuen kasuan,

aurreko lerrokadan zehaztutako muga enpresa erabiltzaileari dagokiola ulertuko da.

4.  Enpresek eta langile autonomoek eskubidea izango dute, kontratua egiten denetik hiru hileko epea igaro ondoren, artikulu honek adierazten dituen kontratuak mugagabe bihurtu eta Gizarte Segurantzan ordaindu behar dituzten enpresa-kuotetan 41,67 euroko hobaria izateko hilean (500 euro/urtean), hiru urteko epean; betiere, hitzartutako lanaldia langile batek lanaldi oso konparagarrian egiten duen lanaldiaren ehuneko 50ekoa bada gutxienez. Kontratua emakume batekin egiten bada, kontratuaren izaera aldatzeagatiko hobaria 58,33 eurokoa izango da hilean (700 euro/urtean).

Artikulu honen arabera kontratatu diren eta enpresa erabiltzaileen eskura jarri diren langileen kasuan, horiek ere hobari bera izateko eskubidea izango dute, aurreko lerrokadan zehaztutako baldintzak kontuan hartuta, langileekin lan-kontratu mugagabe bat etenik gabe hitzartzen denean, betiere hasierako kontratua egin denetik gutxienez hiru hilabeteko epea igarotzen bada.

Aurreko lerrokadan adierazten den egoeran, artikulu honetako 5. lerrokadan zehaztutako betebeharra enpresa erabiltzaileari dagokiola ulertuko da.

5.  Onurak aplikatu ahal izateko, enpresak hamabi hileko epean eutsi behar dio gutxienez artikulu honek adierazitako kontratu-aldaketarekin lortu duen enplegu-mailari.

Ez badira betebehar horiek betetzen, itzuli egin beharko dira pizgarriak.

Ez da artikulu honetan adierazten den betebeharra, enpleguari eustekoa, urratutzat joko lan-kontratuak arrazoi objektiboengatik edo diziplinagatiko iraizpenagatik azkendu badira eta bata zein bestea bidezkotzat jo badira, ezta kargua uzteagatik, heriotzagatik,

erretiroagatik, ezintasun iraunkor oso, absolutu edo baliaezintasun handiagatik,

hitzartutako kontratu-denbora amaitzeagatik, kontratuaren xede den obra edo zerbitzua egiteagatik edo probaldian hura deuseztatzeagatik azkendu badira.

6.  Artikulu honetan arautzen diren neurriak aplikatzeko, ezinbestekoa izango da kontratuak idatziz formalizatzea, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak adierazten dituen ereduetan.

7.  Artikulu honetan arautzen ez diren alderdiak arautzeko, aplikatzekoa izango da,

pizgarrien alorrean, abenduaren 29ko 43/2006 Legearen I. kapituluko I. sekzioak arautzen duena. Ez dira aplikatzekoak izango, hala ere, 2.7. eta 6.2. artikuluak.

13. artikulua.  Pizgarriak praktika-kontratuak egiteko.

1.  Langileen Estatutuko 11.1 artikulua betetzeari utzi gabe, praktika-kontratuak egin daitezke hogeita hamar urtetik beherako gazteekin, ikasketak amaitu dituztenetik bost urte edo gehiago igaro badira ere.

2.  Enpresek eta langile autonomoek praktika-kontratu bat hitzartzen badute hogeita hamar urtetik beherako pertsona batekin, eskubidea izango dute, kontratua indarrean den bitartean, ehuneko 50eko murriztapen bat izateko langileagatik ordaindu behar duten Gizarte Segurantzako gertakari arruntengatiko enpresa-kuotan.

Kuotaren murriztapena ehuneko 75ekoa izango da langilea lanekoak ez diren praktikak egiten ari bada enpresan praktikako lan-kontratua hitzartzen den garaian.

Betetzekoa izango da, alde horretatik, enpresetan lanekoak ez diren praktikak arautzeko urriaren 31ko 1543/2011 Errege Dekretuak egoera horiei buruz xedatzen duena.

3.  Artikulu honetan arautzen diren neurriak aplikatzeko, ezinbestekoa izango da kontratuak idatziz formalizatzea, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak adierazten dituen ereduetan.

4.  Artikulu honetan arautzen ez diren alderdiak arautzeko, aplikatzekoa izango da,

pizgarrien alorrean, abenduaren 29ko 43/2006 Legearen I. kapituluko I. sekzioak arautzen duena. Ez da aplikatzekoa izango, hala ere, 2.7. artikulua.

14. artikulua.  Pizgarriak gazteak gizarte-ekonomiako entitateetan sar daitezen.

1.  Hobari hauek arautzen dira gizarte-ekonomiako entitateentzat:

a)  Hobariak izango dituzte Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresakuotetan 30 urtetik beherako langabeak langile-bazkide edo laneko bazkide moduan hartzen dituzten kooperatibek eta lan-sozietateek. Hiru urtez izango dituzte hobariak, eta horien zenbatekoa 66,67 eurokoa izango da hilean (800 euro/urtean). Kooperatiben kasuan, hobariak izango dituzte besteren konturako langileei dagokien Gizarte Segurantzako araubideren bat hartzea erabaki badute, ekainaren 20ko 1/1994

Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategineko laugarren xedapen gehigarriak arautzen duena beteta.

b)  Laneratze-enpresek hobariak izango dituzte Gizarte Segurantzako kuotetan,

baldin eta kontratuak izenpetzen badituzte gizarte-bazterketako egoeran dauden 30

urtetik beheragoko pertsonekin (laneratze-enpresen araubidea ezartzen duen abenduaren 13ko 44/2007 Legeak 2. artikuluan araututako pertsonak izan behar dute). Hobaria 137,50

eurokoa izango da hilean (1.650 euro/urtean), kontratua indarrean dagoen denboran edo,

kontratua mugagabea bada, hiru urtean. Hobari horiek ez dira bateragarriak izango abenduaren 13ko 44/2007 Legeko 16.3.a) artikuluak arautzen dituen hobariekin.

2.  1.a) puntuari dagokionez, hazkundea eta enplegua hobetzeko abenduaren 29ko 43/2006 Legea aplikatuko da, eta, zehazki, arau horren I. kapituluko I. sekzioa. Ez da aplikatzekoa izango, hala ere, lege horren 6.2 artikulua.

1.b) puntuan jasotzen ez diren alderdiak arautzeko, hazkundea eta enplegua hobetzeko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen I. tituluaren I. atala aplikatuko da,

onuradunek bete beharreko baldintzak, hobarien aplikaziotik kanpora geratuko direnak,

hobarien gehienezko zenbatekoa, bateragarritasuna eta etekinen itzulera arautzeko.

IV. KAPITULUA

Bitartekaritza hobetzea 15. artikulua.  Baterako esparru-hitzarmenak formalizatzea lan-bitartekaritza errazteko zerbitzuak kontrata daitezen.

Hogeita hamabigarren xedapen gehigarri berri hau gehitzen zaio azaroaren 14ko 3/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Sektore Publikoko Kontratuen Legeari:

«Hogeita hamabigarren xedapen gehigarria.  Baterako esparru-hitzarmenak formalizatzea lan-bitartekaritza errazteko zerbitzuak kontrata daitezen.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Orokorrak, autonomiaerkidegoetako kontratazio-organo eskudunek eta, haien mende izanik, Enplegu Sistema Nazionalean sartuta dauden erakunde eta organismoek aukera izango dute esparru-hitzarmen bateratuak adosteko enpresaburu batekin edo batzuekin,

hurrengo lerroaldeak arautzen dituen hitzarmenetan zehazten diren ezaugarri homogeneoko zerbitzu-kontratu guztiek bete beharko dituzten baldintzak finkatzeko. Lan-bitartekaritza erraztea izango da hitzarmen horien xedea, eta denbora-epe jakin baterako ezarriko dira. Hala ere, ezingo dira bitartekaritzarako tresna horiek gehiegikeriaz erabili, eta ezingo dira baliatu lehia oztopatu, murriztu edo faltsutzeko.

Esparru-hitzarmen bateratu horiek adosteko, III. liburuko II. tituluaren II. kapituluko xedapenak bete behar dira, eta aldez aurretik, dagokion lankidetza-hitzarmena izenpetu behar dute Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eta autonomia-erkidegoek edo, horien mende egonik, Enplegu Sistema Nazionalean sartuta dauden erakunde eta organismoek.

Ezin izango dute esparru-kontratu horien xede izan herri-administrazioek aldi baterako langileak hartzeko dei ditzaketen hautaketa-prozeduretarako lanbitartekaritzako jarduerek. Bitartekaritza-lan hori enplegu-zerbitzu publikoek bakarrik eta zuzenean egin ahal izango dute.» 16. artikulua.  Lanpostuen eskaintzen, eskaeren eta prestakuntza-aukeren datu-base komuna.

Aldaketa hauek egiten zaizkio Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legeari:

Bat.  Aldatu egiten da 8. artikuluko 2. paragrafoko b) letra, eta honela idatzita geratuko da:

«b) Datu-base komun bat izatea, Enpleguko Atari Bakarra, Estatu osoan eta Europako Ekonomia Esparruko gainerako herrialdeetan dauden enpleguen eskaintzen, eskarien eta prestakuntza-aukeren berri emango duena, baina, betiere,

behar bezala beteta abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestekoa.

Datu-base hori osatzeko, enplegu-zerbitzu publikoek Enplegu Sistema Publikoen Informazio Sistemako datu-baseetan erregistratuko dituzte enpleguen eskaintza eta eskari guztiak. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak bermatu egingo du informazio hori herritar, enpresa eta herri-administrazio guztiengana helduko dela, gardentasuna eta merkatuaren batasuna ziurtatzeko.» Bi.  14. artikuluaren 3. paragrafoa 4. paragrafoa izango da hemendik aurrera, eta artikulu horrek 3. paragrafo berri hau izango du:

«3.  Enplegu eta Lan arloko Gaietarako Sektore Konferentziak funtsak libratu ohi ditu, lurralde-mugarik gabe, lan-bitartekaritzarako eginkizunak betetzeko, eta,

hori egitean, bete egiten du lege honek 7.bis artikuluko c) letran arautzen duena,

baina, hori egin aurretik, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak egiaztatu egingo du enplegu-zerbitzu publikoek bete egiten duten ala ez 8. artikuluko 2.b) xedapena.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak hautematen badu autonomia-erkidegoren batek ez duela betebehar hori betetzen, ez die ordainduko haiei dagozkien zenbatekoak, harik eta egoera hori zuzentzen den arte. Alde horretatik, Estatuko Enplegu Zerbitzuak egoera horretan dauden autonomia-erkidegoei jakinaraziko die hauteman den urraketa zuzendu beharrean daudela.» II. TITULUA

Enpresen finantziazioa sustatzeko neurriak 17. artikulua.  Aldatu egiten da azaroaren 2ko 2486/1998 Errege Dekretua, Aseguru pribatuak antolatu eta ikuskatzeko erregelamendua onartzekoa.

Aldaketa hauek egiten zaizkio Aseguru pribatuak antolatu eta ikuskatzeko Erregelamendua onartzen duen azaroaren 20ko 2486/1998 Errege Dekretuari:

Bat.  c) azpiatal hau gehituko zaio 50.5 artikuluari:

«Burtsako Merkatu Alternatiboan edo errege-dekretu bidez zehazten den alde anitzeko beste sistemaren batean negoziatutako baloreak eta eskubideak.» Bi.  Honela idatzita geratuko da 53.4 artikuluko seigarren lerroaldea:

«Ezingo dira estali beharrekoak diren hornidura teknikoen guztizkoaren 100eko 10ean baino zenbateko handiagoan zenbatu Ekonomia eta Lankidetza Garapenerako Antolakundearen (ELGA) esparruan araututako merkatuetan negoziagarriak ez diren balore eta eskubide higigarrietan egindako inbertsioak,

inbertsio libre eta kolektiboko erakundeetako akzioetan eta partaidetzetan egindako inbertsioak, 50. artikuluko 5.a.2. paragrafoan adierazten diren inbertsio libre eta kolektiboko erakundeetako inbertsio kolektiboko instituzioetan egindako inbertsioak,

50. artikuluko 5.a.3. paragrafoan adierazten diren arrisku-kapitaleko sozietate eta funtsei dagozkien akzio eta partaidetzetan egindako inbertsioak, eta Burtsako Merkatu Alternatiboan edo errege-dekretu bidez zehazten den alde anitzeko beste sistemaren batean negoziatu diren balore eta eskubideetan egindako inbertsioak.

Muga hori 100eko 30ekoa izango da erakundeak berraseguruaren alorrean jarduten badu eta Ekonomia eta Lankidetza Garapenerako Antolakundearen (ELGA) esparruan araututako merkatuetan negoziagarriak ez diren balore eta eskubide higigarrietan egindako inbertsioak badira.» Hiru.  Honela idatzita geratuko da 53.4 artikuluko zortzigarren lerroaldea:

«Ezingo dira estali beharrekoak diren hornidura teknikoen guztizkoaren 100eko 5 baino zenbateko handiagoan zenbatu inbertsio libreko inbertsio kolektiboen erakundeei dagozkien akzioak eta partaidetzak eta inbertsio libreko inbertsio kolektiboen inbertsio kolektiborako erakundeei dagozkien akzioak eta partaidetzak,

erregelamendu honetako 50. artikuluko 5.a.2 paragrafoak adierazten dituenetakoak,

eta arau horretako 50. artikuluko 5.a.2 paragrafoak adierazitako arrisku-kapitaleko sozietate eta funtsei dagozkien akzioak eta partaidetzak. Arrisku-kapitaleko erakunde bakar batek jaulki eta Burtsako Merkatu Alternatiboan edo errege-dekretu bidez zehaztutako beste alde anitzeko negoziazio-sistemaren batean negoziatzen diren akzio eta partaidetzetan egindako inbertsioek, batera, ezin dute gainditu,

erakunde bakar batek jaulkiak badira, estaltzekoak diren horniduren % 3. Muga hori,

ehuneko 3koa, ehuneko 6koa izango da, baldin eta arrisku-kapitaleko erakundeek jaulkitako akzio eta partaidetzetan eta Burtsako Merkatu Alternatiboan edo erregedekretu bidez zehaztutako beste alde anitzeko negoziazio-sistemaren batean negoziatzen diren balore eta eskubideetan egindako inbertsioak talde bereko entitateek jaulkiak edo abalatuak badira.» 18. artikulua.  Aldatu egiten da Pentsio-planei eta -funtsei buruzko Erregelamendua,

otsailaren 20ko 304/2004 Errege Dekretuaren bidez onartua.

Aldaketa hauek egiten zaizkio otsailaren 20ko 304/2004 Errege Dekretuaren bidez onartutako Pentsio-planei eta -funtsei buruzko Erregelamenduari:

Bat.  Erregelamenduari d) paragrafo hau gehitzen zaio 70.9 artikuluan:

«d Burtsako Merkatu Alternatiboan edo errege-dekretu bidez zehazten den alde anitzeko beste sistemaren batean negoziatutako baloreak eta eskubideak.» Bi.  Aldatu egiten da 72. artikuluko b) letra, eta honela idatzita geratuko da:

«b) Ezingo da pentsio-funtsaren aktiboaren ehuneko 5ekoa baino inbertsio handiagorik egin erakunde bakar batek jaulkitako baloreetan eta finantzabitartekoetan, erakunde horri emandako kredituak edo hark abalatu edo bermatutako zenbatekoak barruan sartuta.

Hala ere, aurrez adierazitako muga hori ehuneko 10ekoa izango da erakunde jaulkitzaile, mailegatzaile edo bermatzaile bakoitzeko, baldin eta funtsak ez badu aktiboaren ehuneko 40 baino gehiago inbertitzen funtsaren aktiboaren ehuneko 5a gainditzen den erakundeetan.

Talde bereko enpresa bat baino gehiagotan inberti dezakete funtsek, baina taldean egindako inbertsio osoak ezin du izan fondoaren aktiboaren ehuneko 10ekoa baino handiagoa.

Pentsio-funtsek ezin dute beren aktiboaren ehuneko 2 baino gehiago inbertitu merkatu arautuetan kotizagarriak ez diren finantza-tresnetan edota, merkatu arautuetan negoziagarriak izanda ere, merkaturatze orokortu eta inpertsonalik ez duten balore eta finantza-tresnetan, baldin eta erakunde bakar batek jaulki edo abalatutakoak badira. Adierazi berri den muga hori ehuneko 4koa izango da balore eta finantza-tresna horientzat, baldin eta talde bereko erakundeek jaulkiak edo abalatuak badira.

Hori horrela izango bada ere, pentsio-funtsaren ehuneko 3koak izan daitezke erakunde bakar batek jaulki eta Burtsako Merkatu Alternatiboan edo errege-dekretu bidez zehaztutako beste alde anitzeko negoziazio-sistemaren batean negoziatzen diren akzio eta partaidetzetan egindako inbertsioak eta arrisku-kapitaleko erakunde bakar batek jaulkitako akzio eta partaidetzetan egindakoak.

Adierazi berri den muga hori, ehuneko 3koa, ehuneko 4koa izango da balore horientzat eta bestelako finantza-tresnentzat, baldin eta talde bereko erakundeek jaulkiak badira.

Kreditu-erakundeetako gordailuek ez dute b) letra honetako mugak bete beharrik izango, hartara eragotzi gabe artikulu honetako f) letrak arautzen duen baterako mugaren aplikazioa.» 19. artikulua.  Aldatu egiten da uztailaren 28ko 24/1988 Legea, Balore Merkatuei buruzkoa.

Honela geratuko da idatzita Balore Merkatuei buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legea:

Bat.  Honela geratu da idatzita 30 ter artikulua:

«30. artikulua.  Zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen eta beste baloreen jaulkipenen erregimena, horiek bigarren mailako merkatu ofizial batean saltzeko eskaintza publikoaren nahiz han negoziatuak izateko onarpenaren objektu direnean, liburuxka bat argitaratzeko betebeharra eta guzti.

1.  Artikulu honetan xedatutakoa behar bezala aplikatuko zaie zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen edo beste baloreen jaulkipen guztiei, horiek bigarren mailako merkatu ofizial batean saltzeko eskaintza publikoaren nahiz han negoziatuak izateko onarpenaren objektu izatekoak badira eta horrek haiei buruzko liburuxka bat egitea eskatzea badakar, zeina Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartu eta erregistratu beharko baitu aurreko kapituluan xedatutako baldintzetan.

Era berean, aurreko lerrokadan sartuko dira, bertan aurreikusitakoa betetzen badute, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bategineko XI. tituluan aurreikusten diren zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen edo beste baloreen jaulkipenak.

Abenduaren 24ko 211/1964 Legean aurreikusitako obligazioen jaulkipenei ere aplikatuko zaie artikulu hau; haren bidez, anonimoen izaera juridikoa hartu ez duten sozietateen, elkarteen eta bestelako pertsona juridikoen obligazio-jaulkipenak eta obligaziodunen sindikatuaren eraketa arautzen dira.

Ez dira zorra aitortzen edo sortzen duten obligazio edo beste balore gisa hartuko lege honetako 26.2 artikuluaren bigarren lerrokadan adierazten diren partaidetzako baloreak, hala nola, akzio bihur daitezkeen obligazioak, horiek azpiko akzioen jaulkitzaileek edo talde jaulkitzailearen entitate batek jaulkitzen baditu.

2.  Artikulu honetan aipatzen diren baloreen jaulkipenerako ez da eskritura publikorik egin beharrik izango.

Artikulu honetan adierazten den balore-jaulkipenarekin lotutako ekintza guztien publizitatea lege honetan eta garapen-xedapenetan jaso bezala arautuko da, eta jaulkipena eta harekin lotutako ekintzak ez dira Merkataritza Erregistroan inskribatu edo Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratu beharrik izango.

3.  Lege bidez arautzen ez direnean, jaulkipen bakoitzaren baldintzak eta jaulkitzaileak horiek formalizatzeko duen gaitasuna jaulkitzailearen estatutuetan jasotzen diren klausulen mende egongo dira eta jaulkipen-hitzarmenean nahiz informazio-liburuxkan aurreikusi bezala arautuko dira.

Bi.  Honela geratu da idatzita 30 quater artikulua:

«30 quater artikulua.  Zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen edo bestelako baloreen jaulkipenen erregimena.

1.  Obligazioak jaulkitzen badira eta zorra aitortzen edo sortzen duten bestelako baloreak, 30 bis artikuluko 1. puntuko a), c) eta d) letretan adierazitakoak, ezartzen badira, ez da bete beharrik izango Kapital Sozietateei buruzko Legeko 405. artikuluak arautzen duen muga.

2.  Zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen edo bestelako baloreen jaulkipen-kasuetan ez da eskritura publikorik eman beharrik izango, balore horiek negoziaziorako alde anitzeko sistema batean negoziaziora onartzekoak diren kasuan. Jaulkipena eta harekin lotutako gainerako ekintzak ere ez dira Merkataritza Erregistroan inskribatu, ez «Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofizialean» argitaratu beharko.

Jaulkipenerako legez eskatzen diren baldintzak eta baloreen ezaugarriak behar bezala jasoko dira, indarrean den araudiari jarraikiz, horretarako eskumena duten pertsonek jaulkitako ziurtagirian. Ziurtagiri horren bidez alta eman ahal izango zaie baloreei konturako ohartarazpenetan, lege honetako 6. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jaulkipen horiekin lotutako ekintza guztien publizitatea egiteko negoziaziorako alde anitzeko sistemek xede horrekin ezarritako sistemak erabiliko dira.

III. TITULUA

Toki-erakundeen eta autonomia-erkidegoen hornitzaileei ordaintzeko finantzazioneurriak eta merkataritza-eragiketetako berankortasunari aurre egitekoak I. KAPITULUA

Beste fase batez luzatzea toki-erakundeen eta autonomia-erkidegoen hornitzaileei ordainketak egiteko finantzazio-mekanismoa 1. sekzioa.  Xedapen orokorrak 20. artikulua.  Xedea.

Kapitulu honen xedea da toki-erakundeen eta autonomia-erkidegoen hornitzaileei ordainketak egiteko finantzazio-mekanismoaren aplikazio-eremu subjektiboa eta objektiboa zabaltzea. Hori egiteko, mekanismoaren fase berriko prozedura-berezitasunak arautuko dira, erakunde horiek beraien hornitzaileekiko ordaintzeke dituzten obligazioak kitatu ditzaten, baldin eta likidoak, mugaeguneratuak eta galdagarriak baziren 2012ko urtarrilaren 1a baino lehen.

2. sekzioa.  Toki-erakundeei aplikatzekoak zaizkien xedapenak 21. artikulua.  Aplikazio-eremu subjektiboa.

Toki-erakunde hauek bete behar dituzte toki-administrazioko entitateen hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-mekanismo bat ezartzeko informazio-betebeharrak eta beharrezko prozedurak ezartzen dituen otsailaren 24ko 4/2012 Errege Lege Dekretua eta hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsa sortzen duen martxoaren 9ko 7/2012 Errege Lege Dekretua:

1.  Estatuko zergetan parte hartzeko ereduan sartuta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako toki-erakundeek. Horretarako, hitzarmenak izenpetu behar dituzte Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta, bakoitzari dagokionaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundiekin edo Nafarroako Foru Komunitatearekin.

2.  Udalerrien mankomunitateek.

3.  Estatuko zergetan parte hartzeko ereduak bete behar dituzten toki-erakundeek,

martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Toki Ogasunak arautzeko Legearen testu bategineko II eta III. tituluetako III eta IV. kapituluetan adierazitakoek, hurrengo artikuluan zehazten diren ordainketa-betebehar bete gabekoei dagokienean.

22. artikulua.  Aplikazio-eremu objektiboa.

1.  Aurreko artikuluko 3. puntuan adierazten diren toki-erakundeek aukera izango dute, fase berri honetan, kontratistei ordaindu gabeko obligazioak sartzeko mekanismoan,

baldin eta erakunde horiek 2012. urtea baino lehen zituzten aurrekontuetan aplikatu badira eta hauen ondoriozkoak badira: lankidetza-hitzarmenak; administrazio-emakidak; kudeatzeko gomendioak, baldin eta gomendioa jaso duen erakundea autonomia-erkidego baten edo Estatuko Administrazioaren bitarteko propioa eta zerbitzu teknikoa bada; ondasun higiezinekiko errentamendu-kontratuak; urriaren 30eko 31/2007 Legeak arautzen dituen kontratuak (31/2007 Legea, uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzkoa); herri-lanen emakida-kontratuak; sektore publikoaren eta sektore pribatuaren arteko lankidetza-kontratuak; zerbitzu-publikoak kudeatzeko kontratuak, emakidaren modalitatean, toki-erakundeek eman beharreko dirulaguntzen kontura egindakoak, baldin eta 2012ko urtarrilaren 1a baino lehenago ordaindu behar bazitzaion kontratistari, eta, betiere, behar bezala bete badira azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginak arautzen dituenak.

2.  Aurreko artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan adierazten diren toki-erakundeen kasuan, aukera izango da, artikulu honetako aurreko paragrafoan adierazitako betebeharrak sartzeaz gain, kontratistei ordaintzeko beste obligazio batzuk ere hartan sartzeko, baldin eta toki-erakundearen 2012koa baino lehenagoko aurrekontuetan aplikatutakoak badira; zehazki, bi arau hauek adierazitako ordainketa-betebeharrak izango dira: toki-administrazioko entitateen hornitzaileei ordaintzeko finantzaketamekanismo bat ezartzeko informazio-betebeharrak eta beharrezko prozedurak ezartzen dituen otsailaren 24ko 4/2012 Errege Lege Dekretuak eta hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsa sortzen duen martxoaren 9ko 7/2012 Errege Lege Dekretuak.

23. artikulua.  Toki-erakundeek informazioa emateko eta fakturak ordaintzeko betetzekoa izango duten prozeduraren berezitasunak.

1.  Kontratistek, 2013ko martxoaren 22ra arte, toki-erakunde zordunari ziurtagiri indibidual bat eskatzeko aukera izango dute. Toki-erakundeak kontratistarekiko dituen ordainketa-betebeharrak adieraziko ditu ziurtagiri horrek.

2.  Eskaera egin ondorengo bost egun naturaleko epean emango da ziurtagiri indibiduala. Toki-erakundeko kontu-hartzaileak edo barne-kontroleko organoak emango du, aurreko paragrafoan adierazitako moduan eta edukiarekin. Berariaz adieraziko da toki-erakundearen 2012. urtea baino lehenagoko aurrekonturen batean aplikatutako betebeharrak ziurtatu direla. Ez bazaio epe barruan erantzuten eskaerari, ezetsi egin dela ulertuko da.

3.  Toki-erakundeko kontu-hartzaileak edo barne-kontroleko organoak, 2013ko martxoaren 29a baino lehen, onartutako ziurtagiri indibidualen zerrenda ziurtatu bat igorriko dio Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioari, sinadura elektronikodun bitarteko telematikoak baliatuz.

4.  Eguneratutako informazio hori kontsultatzeko aukera emango diete tokierakundeek kontratistei, eta, zerrendetan badaude, izaera pertsonaleko datuen baseko araudiaren baitan dagokien informazioaren berri izateko eskubidea izango dute.

Ezingo da kontratisten kobrantza-eskubidea gauzatu finantzazio-mekanismo honen barruan, baldin eta mankomunitate zordunak ez baditu bete artikulu honen 6. puntuan arautzen diren betebehar formalak.

5.  Toki-erakundeko presidenteak beharrezkoak diren jarraibideak emango ditu kontratisten eskaerak aztertuko direla bermatzeko, ziurtagiri indibidualak azkar emateko eta igorritako informazioa eskuragarri izateko. Azken baldintza hori betetzeko, bide elektronikoak lehenetsiko dira.

6.  Mankomunitateek, 2013ko martxoaren 22a bitartean, Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioari igorri behar diote haien estatutuen kopia fede-emailea.

Igorpen horretan, mankomunitateek berariaz zehaztu behar dute udalek zer partaidetza- ehuneko duten mankomunitatean 2011ko abenduaren 31ko datan, estatutuek adierazten dutenaren harian. Udal horietako osoko bilkuretan onartutako estatutuak izan behar dute.

Dokumentu horiek igortzen ez badira, ezingo zaio ekin artikulu honetako aurreko puntuetan arautzen den prozedurari.

Mankomunitatea ez badago sartuta Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioaren mendekoa den Toki Erakundeen Datu Base Orokorrean eta Tokiko Sektore Publikoko Erakundeen Inbentarioan, horietan sartzeko eskatu behar du aurreko lerroaldean adierazitako epean, eta xedapen horretan adierazten den dokumentazioa igorri behar du.

24. artikulua.  Diziplina-prozedura.

Errege lege-dekretu honen 23. artikuluan arautzen diren betebeharrak betetzeko eskumena duten langile publikoek urratu egiten badituzte betebehar horiek, arau-hauste oso larriak egingo dituzte, eta betetzekoa izango da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak 95. artikuluko bigarren paragrafoan arautzen duena. Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia izango da diziplina-prozedurari ekin eta instrukzioa egiteko organo eskuduna eta Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa izango da prozedura ebazteko organo eskumenduna.

25. artikulua.  Doikuntza Planaren berezitasunak.

Toki-erakundeek aurkeztutako doikuntza-planek bete egin behar dute tokiadministrazioko entitateen hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-mekanismo bat ezartzeko informazio-betebeharrak eta beharrezko prozedurak ezartzen dituen otsailaren 24ko 4/2012 Errege Lege Dekretua eta hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsa sortzen duen martxoaren 9ko 7/2012 Errege Lege Dekretua, eta, horrez gain, baldintza hauek bete behar dituzte:

1.  Toki-erakundeek, x artikuluan arautzen diren ziurtagiri indibidualak igorri ondoren,

doikuntza-plan bat egingo dute beren buruak antolatzeko ahalak baliatuz, eta plan hori aurkeztuko dute, kontu-hartzailearen edo barne-kontrolerako organoaren txostenarekin batera, toki-korporazioaren osoko bilkurak onar dezan, edo, mankomunitateen kasuan,

haien estatutuak, mankomunitatea osatzen duten udaletako osoko bilkurek onartutakoak,

ezarritako gobernu-organoak onar dezan.

2.  Onartzen den doikuntza-plana Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioko organo eskumendunera igorri behar du toki-erakundeak 2013ko apirilaren 15a baino lehenago, sinadura elektronikodun bide telematikoz. Aurkeztutako planaren balorazioa egingo du organo horrek eta toki-erakundeari jakinaraziko dio, 2013ko maiatzaren 20an beranduenez.

Egun hori igaro eta baloraziorik jaso ez bada, aldekoa dela ulertuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako toki-erakundeek bete egin beharko dute Estatuko Administrazio Orokorraren eta, bakoitzari dagokionaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundien edo Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmenek araututakoa.

3.  Arau honetako 21. artikuluko 3. puntuak adierazten dituen toki-erakundeek doikuntza-plan bat onartu bazuten hornitzaileei ordaintzeko mekanismoaren hasierako fasean 2012ko uztailean amaitu zena eta Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioak haren aldeko balorazioa egin badu, doikuntza-plan horren berrikuspen bat igorriko dute, oso bilkuran onartu ondoren, 2013ko apirilaren lehen hamabost egunetan.

Berrikuspen-plan hori igortzen ez badute, arau-urratze bat egiten dela ulertuko da, eta betetzekoa izango da Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak lehen xedapen gehigarrian arautzen duena eta haren garapen-arauek arautzen dutena.

26. artikulua.  Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Toki Ogasunak Arautzeko Legearen testu bategineko laugarren xedapen gehigarriaren aplikazioa.

1.  Mankomunitateak badira zordunak, mankomunitateetako udalerriek Estatuko zergetan duten partaidetzen atxikipenen bidez betearaziko da hornitzaileei egin beharreko ordainketak finantzatzeko funtsarekin izenpetzen dituzten zorpetze-eragiketen ondoriozko betebeharrak ordaintzeko bermea, toki-erakunde horiek 2011ko abenduaren 31n duten partaidetza-kuotaren araberako proportzioan. Irizpide hori aplikatuko da, baldin eta tokierakundeek ez badituzte adierazitako zorpetze-eragiketak hitzartzen atxikipen horiek betearazteko ondorioetarako.

2.  Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako toki-erakundeen kasuan, aintzat hartuko dira lurralde historikoetako eta Estatuko Administrazio Orokorreko organo eskudunen artean izenpetzen diren hitzarmenak. Hitzarmen horiek derrigorrean jaso behar dute berme-sistema bat hornitzaileei egin beharreko ordainketak finantzatzeko mekanismotik eratortzen zaizkien ordainketa-betebeharrak ordaintzeko.

27. artikulua.  Finantzazio eratxekia duten obligazio ordaingabeen kitapena.

1.  Mekanismo honen bidez ordainduak izan diren ordainketa-obligazio ordaingabeek finantzazio eratxekia baldin badute, zenbateko horien diru-sarrera egiten denean, diru hori zuzenean eratxekia izango da hornitzaileei ordaintzeko funtsaren finantzaziora, eta zorpetze-eragiketa aldez aurretik amortizatzeko erabili beharko da, edo, kasuan-kasuan,

zorra kitatzeko. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko Europar Batasunaren egiturafuntsetatik eratorritako kofinantzaketa duten obligazioei.

2.  Artikulu honek araututakoa aplikatuko zaie, bai otsailaren 24ko 4/2012 Errege Lege Dekretuaren araupean ordaindu diren ordainketa-obligazioei, bai arau honen bidez zabaldua izan den mekanismoaren baitan ordaintzen diren obligazioei.

3. sekzioa.  Autonomia-erkidegoek bete beharreko xedapenak 28. artikulua.  Aplikazio-eremu subjektiboa.

Politika Fiskal eta Finantzarioko Kontseiluak 2012ko martxoaren 6an hartutako Erabakiak autonomia-erkidegoen hornitzaileei ordaintzeko aparteko finantzaziomekanismoaren ildo orokorrak ezarri zituenak araututako mekanismoaren fase berri honetan sartzeko aukera izango dute autonomia-erkidegoek.

Arau honen baitan, autonomia-erkidegoak izango dira erkidegoetako administrazioak eta erkidegoaren mendeko gainerako erakunde, organismo eta entitateak, haien kudeaketarekiko eta barne-arau edo estatutuekiko erabakimena duten heinean, eta erkidegoak zuzenean edo zeharka partaidetutako elkarteak. Kasu guztietan, Herri Administrazioen sektoreko Autonomia Erkidegoen azpisektoreko entitateak izan behar dute, Kontseiluak 1996ko ekainaren 25ean onartu zuen 2223/96/EE Erregelamenduak onartu zuen Nazio eta Eskualde Kontuen Sistema Europarrak emandako definizioaren eta egindako mugaketaren baitan.

29. artikulua.  Aplikazio-eremu objektiboa.

1.  Autonomia-erkidegoen kasuan, mekanismoaren fase berri honetan sar daitezke,

hornitzaileei sor zaizkien neurrian, sorkari hau duten ordaindu gabeko obligazioak:

lankidetza-hitzarmenak; administrazio-emakidak, kudeatzeko gomendioak, baldin eta gomendioa jaso duen erakundea bitarteko propioa eta Administrazioaren zerbitzu teknikoa bada eta ez bada sartzen 28. artikuluak ematen duen autonomia-erkidegoaren definizioaren barruan; ondasun higiezinekiko errentamendu-kontratuak; urriaren 30eko 31/2007 Legeak araututako kontratuak (31/2007 Legea, ur, energia, garraiobide eta posta zerbitzuen sektoreetako kontratazio prozedurei buruzkoa); herri-lanen emakidakontratuak; sektore publikoaren eta sektore pribatuaren arteko lankidetza-kontratuak; eta zerbitzu-publikoak kudeatzeko kontratuak, emakidaren modalitatean, autonomiaerkidegoarekin hitzartutako diru-laguntzen kontura egindakoak, baldin eta 2012ko urtarrilaren 1a baino lehenago ordaindu behar bazitzaion kontratistari, eta, betiere, behar bezala bete badira azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginak arautzen dituenak.

2.  Autonomia-erkidegoak ez badu mekanismo honen lehen fasean parte hartu,

aukera izango du, aurreko puntuan adierazitako obligazioak jasotzeaz gain, kontratistei zor zaizkien obligazioak jasotzeko mekanismo horretan, hain zuzen ere, Politika Fiskal eta Finantzarioko Kontseiluaren 2012ko martxoaren 6ko Erabakiak (autonomia-erkidegoen hornitzaileei ordaintzeko aparteko finantzazio-mekanismoaren ildo orokorrak ezartzekoak) aipatzen dituenak.

3.  Kasu guztietan, autonomia-erkidegoaren 2011ko eta lehenagoko urteetako kontu orokorrean jaso diren eta ordaindu gabe dauden obligazioak izan behar dute, edota ekitaldi horietan onartutako urteko kontuetan jasotakoak, baldin eta haren baitakoa ez den erakunde batek ordaindu gabeko obligazioak badira. Kasu guztietan, zorra ordaindu aurretik izan behar du obligazioak aurrekontura aplikatua.

30. artikulua.  Autonomia-erkidegoek informazioa emateko eta fakturak ordaintzeko betetzekoa izango duten prozeduraren berezitasunak.

1.  Autonomia-erkidegoek, 2013ko martxoaren 6a baino lehen, Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministeriora igorri behar dute autonomia-erkidegoko kontu-hartzaile orokorrak ziurtatutako zerrenda bat, 29. artikuluan adierazi diren betebeharrak jasotzen dituena.

2.  Zerrenda hori kontsultatzeko aukera izango dute hornitzaileek 2013ko martxoaren 22ra arte, eta, egoki iritziz gero, zorra mekanismo horren bidez ordain diezaieten onartuko dute.

3.  Hasierako zerrendan azaltzen ez diren hornitzaileek autonomia-erkidegoei eska diezaiekete ordaintzeke dauden obligazioak badirela aitortzeko ziurtagiri indibidualak emateko autonomia-erkidegoen kontura. 29. artikuluan araututako baldintzak bete behar dituzte ziurtagiri horiek. Ziurtagiri hori eskatzen badute, hornitzaileek onartu egingo dute,

eskaera egitearekin batera, aurreko paragrafoan adierazitakoa.

4.  Autonomia-erkidegoko kontu-hartzaile orokorrak egingo du ziurtagiri ofiziala,

haren eskaera aurkeztu ondorengo bost egun naturaleko epean. Ez bazaio epe barruan erantzuten eskaerari, ezetsi egin dela ulertuko da.

5.  Autonomia-erkidegoko kontu-hartzaile orokorrak, 2013ko martxoaren 29a baino lehen, Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioari igorriko dio, sinadura elektronikodun bide telematikoz, hornitzaileek onartutako fakturen zerrenda oso ziurtatua.

Beti bete beharko dira 29. artikuluan arautzen diren baldintzak.

6.  Eguneratutako informazio hori kontsultatzeko aukera emango diete autonomiaerkidegoek hornitzaileei, eta, zerrendetan badaude, dagokien informazioaren berri izateko eskubidea izango dute, izaera pertsonaleko datuen babeseko araudiari dagokionez.

31. artikulua.  Doikuntza Plana berrikustea.

Autonomia-erkidegoek, 2013ko apirilaren 15a baino lehen, doikuntza-plan bat igorri behar diote Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioari, edo lehendik egina duten doikuntza-planaren berrikuspen bat. Ministerioak agiri horren balorazioa egingo du hura aurkeztu ondorengo 15 eguneko epean.

32. artikulua.  Finantzazio eratxekia duten obligazio ordaingabeen kitapena.

Mekanismo honen bidez ordainduak izan diren ordainketa-obligazio ordaingabeek finantzazio eratxekia baldin badute, zenbateko horien diru-sarrera egiten denean, diru hori zuzenean eratxekia izango da hornitzaileei ordaintzeko funtsaren finantzaziora, eta zorpetze-eragiketa aldez aurretik amortizatzeko erabili beharko da, edo, kasuan-kasuan,

autonomia-erkidegoak Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsarekin duen zorra kitatzeko.

Artikulu honek adierazi dituenak aplikatuko zaizkie Politika Fiskal eta Finantzarioko Kontseiluak 2012ko martxoaren 6an hartutako Erabakiak (autonomia-erkidegoen hornitzaileei ordaintzeko aparteko finantzazio-mekanismoaren ildo orokorrak ezartzekoak) araututako esparruaren barruan ordaindu diren ordainketa-obligazioei eta arau honek mekanismo horren luzapenerako arautzen duen esparruaren barruan ordaintzen direnei.

II. KAPITULUA

Merkataritza-eragiketen berankortasunari aurre egiteko neurriak 33. artikulua.  Aldatu egiten da abenduaren 29ko 3/2004 Legea, merkataritza-eragiketen berankortasunari aurre egiteko neurriak ezartzen dituena.

Bat.  Aldatu egiten da 4. artikulua:

«4. artikulua.  Ordaintzeko epea zehaztea.

1.  Kontratuan ez bada ordaintzeko egunik edo eperik hitzartu, salgaiak jaso edo zerbitzuak hartu diren dataren hurrengo hogeita hamar egun naturaleko epea izango du zordunak ordainketa-obligazioa betetzeko, baita faktura edo ordainketaeskaera aurretiaz jaso duen kasuetan ere.

Salgaiak egiaz jaso diren edo zerbitzuak egiaz eman diren eguna igaro ondoren hamabost egun bete baino lehen helarazi behar diete hornitzaileek bezeroei haiei dagokien faktura edo fakturaren baliokidea den ordainketa-eskaera.

Ordainketa-epea hitzartu bada kontratuan, ordainketa-epearen hasieratik izango ditu ondoreak bitarteko elektronikoen bidez hartutako fakturak, baldin eta,

betiere, behar bezala bermatu badira sinatzailearen nortasuna eta izenpearen benetakotasuna, fakturaren osotasuna eta interesatuak hura jaso duela.

2.  Legeak araututa edo kontratuan hitzartuta dagoelako, onarpen- edo egiaztapen-prozedura bat ezarri bada hartutako ondasunek edo jasotako zerbitzuek kontratuan xedatutakoarekiko adostasuna egiaztatzeko, prozedura horrek ezingo du iraun hogeita hamar egun natural baino gehiago, ondasunak hartu edo zerbitzuak eman diren egunetik aurrera. Kasu horietan, ordainketa-epea hogeita hamar egunekoa izango da ondasunak edo zerbitzuak onartu edo egiaztatzen diren egunetik aurrera, eta, epe hori zehazteko, ez da kontuan hartuko onarpenaren edo egiaztapenaren aurretik ala ondoren jaso izan den faktura edo ordainketa-eskaera.

3.  Kontratuko aldeek luzatu egin ditzakete, hitzarmen bidez, aurreko puntuetan adierazitako ordainketa-epeak, baina ezingo dute inoiz ere hitzartu 60 egun naturaletik gorako eperik.

4.  Fakturak multzoka daitezke gehienez hamabost eguneko epe baten barruan, epe horretan egindako entrega guztiak hartuko dituen faktura batean,

aldizkako faktura-laburpenak eginez, edo haiek agiri bakar batean bildu, haien ordainketa errazteko, fakturak aldizka multzokatuta. Eta ordainketa-epearen hasierako data izango da, kasuan kasu, aldizkako faktura-laburpenaren epearen edo fakturen aldizkako multzokatze-epearen erdiko egunari dagokiona. Ordainketaepeak, berriz, ezin du izan hirurogei egun naturaletik gorakoa, egun horretatik aurrera.» Bi.  Lerroalde berri hau eransten da 6. artikuluaren amaieran:

«Kontratuko aldeek ordainketa-egutegiak hitzartu badituzte epekako ordainketak egiteko, epe horietakoren bat ez bada adostutako egunean ordaintzen,

muga-egunera iritsi diren zenbatekoen gainean soilik kalkulatuko dira lege honek arautzen dituen interesak eta konpentsazioak.» Hiru.  Honela idatzita geratuko da 7. artikuluaren 2. puntuko lehen lerroaldea:

«2.  Zordunak berandutzagatik ordaindu beharreko legezko interes-tasa egutegian dagokion seihilekoaren lehen eguna baino lehen Europako Banku Zentralak bere azken finantzazio-eragiketa nagusiari aplikatutakoa izango da, zortzi puntu portzentual gehituta.» Lau.  Honela idatzita geratuko da 8. artikuluko 1. puntua:

«1.  Zorduna berandutza-egoeran sartzen bada, zordunarengandik 40 euroko zenbateko finkoa jasotzeko eskubidea izango du hartzekodunak. Zor printzipalari gehituko zaio zenbateko hori, berariaz hura eskatu beharrik izan gabe.

Horrez gainera, zordunaren berankortasunaren ondorioz egiazta daitezkeen kobrantza-kostuengatiko kalte-ordain bat erreklama diezaioke hartzekodunak zordunari, kostu horiek aurreko lerroaldean adierazitako zenbatekotik gorakoak badira.» Bost.  Honela idatzita geratuko dira 9. artikuluko izenburua eta haren 1. paragrafoa:

«9. artikulua.  Neurriz kanpoko klausulak eta jardunak.

1.  Ordaintzeko datarekin edo epearekin, berandutzagatiko interes-tasarekin edo kobrantza-kostuen konpentsazioarekin lotutako praktika edo kontratuzko klausulek ez dute baliorik izango horiek hartzekodunaren kaltean neurriz kanpokoak direnean, betiere kasuaren egoera guztiak eta honako hauek kontuan hartuta:

a)  Merkataritza-praktika egokien desbideratze larriak, fede onaren eta jarduketa leialaren aurkakoak.

b)  Ondasunaren edo zerbitzuaren izaera.

c)  Zordunak 7. artikuluaren 2. paragrafoan jasotzen den legezko berandutzagatiko interes-tasatik edo 8. artikuluaren 1. paragrafoan adierazten den zenbateko finkotik urruntzeko arrazoi objektiboren bat duenean.

Horrez gainera, klausula edo jardunbideren bat hartzekodunarentzat abusuzkoa ote den erabakitzeko, kontuan izango da, kasu zehatzaren ezaugarri guztiei erreparatu ondoren, ea ordainketa horrek zordunari likidezia gehigarri bat emango ote dion zordunaren kontura, edo kontratista nagusia ote den haren hornitzaileei edo azpikontratistei ordainketa-baldintza justifikatu gabeak ezartzen dizkiena, haren onurarako ezarriak izan direlako edo beste arrazoi objektiboren bat eman delako.

Edonola ere, 6. artikuluan berandutzagatiko interesak eskatzeko ezarritako baldintzen aurkakoak diren aldeen artean hitzartutako klausula edo praktika oro bidegabea izango da, bai eta 8. artikuluan aurreikusitako kobrantza-kostuengatiko kalte-ordainen edo berandutza-tasa horren kobrantza kanpo uzten duten klausulak edo praktikak ere. Era berean, baliogabetzat joko dira berandutza-interesa kanpo uzten duten praktikak edo aldeek hitzartutako klausulak eta praktikak, baita 7.

artikuluaren 2. paragrafoan izaera ordezkatzailea duten eta berandutza-interesaren legezko tasari buruzkoak diren bestelako klausulak eta praktikak ere, horiek hartzekodunaren kalterako neurriz kanpoko edukia dutenean; neurriz kanpoko klausula edo praktikatzat hartuko dira, orobat, hitzartutako interesa berandutzagatiko legezko interesaren % 70 baino txikiagoa denean, artikulu honetan aurreikusitako egoerak kontuan hartuta, aplikatutako interesa neurriz kanpokoa ez dela frogatu daitekeen kasuan izan ezik.» IV. TITULUA

Trenbide-sektoreko neurriak 34. artikulua.  Estatuko trenbide-sarearen administratzaileari, Trenbide Azpiegituren Administratzaileari (ADIF), eskualdatzea Estatuko trenbide-sarearen titulartasuna.

1.  Estatuaren titulartasunpeko sarea osatzen duten trenbide-azpiegiturak eta geltokiak (ADIFi agindu zaio azpiegitura eta geltoki horien administrazioa) Trenbide Azpiegituren Administratzailearen (ADIF) titulartasunpera pasatuko dira, lege hau indarrean jartzen denetik aurrera.

Aurreko lerroaldean adierazten diren ondasunen titulartasun-aldaketak Kontularitzako Informazio Sistematik eta Sustapen Ministerioko erregistroetatik ondorioztatzen den balioaren truke egingo dira.

2.  Ondasun horiek administratu, berritu eta haietan hobekuntzak egiteko, Trenbide Azpiegituren Administratzaile ADIF enpresa-erakunde publikoak transferentzia korronteak eta kapital-transferentziak jaso ditzake Estatuko Aurrekontu Orokorretatik eta beste herriadministrazio batzuen aurrekontuetatik.

Sarea administratzeko oinarrizko irizpideak finkatuko ditu Sustapen Ministerioak, lortu behar diren xedeak eta helburuak zehaztuko ditu, eta zerbitzuaren kalitate-mailak adieraziko.

Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Orokorrak egiaztatuko du, finantzakontrol iraunkorrerako eginkizunen barruan eta urteko auditoria-planak aintzat hartuta,

Trenbide Azpiegituren Administratzaileari (ADIF) esleitutako funtsen aplikazioa.

3.  Xedapen hau aplikatzeko egiten diren eskualdaketek ez dute Estatuko,

autonomia-erkidegoko edo tokiko zergarik ordainduko, autonomia-erkidegoei lagatako zergak barne, eta ezingo zaie eskualdaketa horiei aplikatu martxoaren 5eko 2/2004

Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Toki Ogasunak Arautzeko Legearen Testu Bategineko 9.2. artikuluak arautzen duena.

Eskualdaketa, egintza juridiko eta eragiketa horiek, era berean, salbuetsita izango dituzte fede-emaile publikoek eta jabetzako eta merkataritzako erregistratzaileek egindako esku-hartzeengatiko arielak edo ordainsariak.

35. artikulua.  Ferrocarriles Españoles de Vía Estrecha (FEVE) enpresa-erakunde publikoaren iraungipenaren kontularitza-ondoreak.

Kontularitza-alorrean, Ferrocarriles Españoles de Vía Estrecha (FEVE) enpresaerakunde publikoaren azkentze-data 2013ko urtarrilaren 1a izango da.

Ondorioz, erakunde horren azken ekitaldi ekonomikoa 2012ko abenduaren 31n itxitakotzat joko da.

36. artikulua.  Trenbide-azpiegitura eta -zerbitzuen arloan zenbait neurri ezartzen dituen uztailaren 20ko 22/2012 Errege Lege Dekretuak 1.1 artikuluko a) eta b) letretan adierazten dituen Estatuko merkataritza-sozietateek trenbide-garraioko zerbitzuak ematea.

1.  Trenbide-azpiegitura eta -zerbitzuen arloan zenbait neurri ezartzen dituen uztailaren 20ko 22/2012 Errege Lege Dekretuak 1.1 artikuluko a) eta b) letretan adierazten dituen Estatuko merkataritza-sozietateek jarraitu egingo dute, orain artean bezala eta etenik egin gabe, garraioak eta salgaiak trenbidez garraiatzeko zerbitzu guztiak, RenfeOperadora erakundeari ustiatzea dagozkionak, azken horren benetako eraketa-datatik aurrera.

Zerbitzu horiek guztiak emateko, bere gain hartuko du enpresa-erakunde publikoa ordura arte ematen ari zen zerbitzuak emateko azpiegitura-ahalmena. Aurrerantzean,

zuzenean eskuratu beharko dute trenbide-azpiegituren administratzailearengandik zerbitzuak emateko behar duten azpiegitura-gaitasuna, eta, horretarako, behar bezala bete behar dute apirilaren 7ko FOM/897/2005 Agindua, Sarearen gaineko Adierazpenari eta trenbide-azpiegiturako gaitasuna esleitzeko prozedurari buruzkoa.

2.  Ulertuko da trenbide-azpiegitura eta -zerbitzuen arloan zenbait neurri ezartzen dituen uztailaren 20ko 22/2012 Errege Lege Dekretuak 1.1 artikuluko a) eta b) letretan adierazten dituen Estatuko merkataritza-sozietateek eskuratuak dituztela trenbideenpresa izateko lizentzia, Trenbideko Sektorearen Legeko 44. artikuluak araututakoa, eta segurtasun-ziurtagiria, Interes Orokorreko Trenbide Sareko zirkulazioaren segurtasunari buruzko Erregelamenduaren 16. artikuluak adierazitakoa, ustiatzen dituzten zerbitzuen esparrurako. Hala ere, enpresa horiek zerbitzuak ustiatzen hasi eta sei hileko epean,

Trenbide Sektorearen Legeko 45. artikuluak eta hura garatzeko arauek agintzen dituzten eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu behar dute eta trenbide-enpresa izateko lizentziak eskatu. Horrez gainera, ustiapen-lanak hasi ondorengo urtea izango dute gehienez, segurtasun-kudeaketarako sistema bat dutela egiaztatzen duten dokumentuak aurkezteko, trenbide-zirkulazioaren, gidaritzako langileriaren eta gurpildun materialaren alorretan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela kreditatzeko eta dagokien segurtasun-ziurtagiria eskatzeko.

37. artikulua.  Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legea aldatzea.

1.  Aldatu egiten da Trenbide Sektoreko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarriko 1. paragrafoa, eta honela idatzita geratuko da:

«1. Sei hileko epean Interes Orokorreko Trenbide Sareko Linea eta Bidezatien Katalogoa emango du Sustapen Ministerioak, Trenbide Sektoreko Legearen 4. artikuluak arautzen dituen irizpideak betez. Katalogo horrek linea eta bide-zatien zerrenda ezarriko du, Trenbideetako Zuzendaritza Orokorrak adierazitako kode ofizialaren arabera. Linea eta bide-zatien jatorria eta helmuga adieraziko dira katalogoan, haien ezaugarri teknikoen azalpen labur batez lagunduta.

Katalogo horretan zerrendatuko dira, alde batetik, interes orokorreko lineak eta bide-zatiak, eta, bestetik, aurreko zerrenda hartatik aparteko eranskin batean,

Trenbide Sektorearen Legeko 4. artikuluak arautzen dituen baldintzak bete ez arren, aldi baterako Trenbide Sektorearen Legeko araubidearen arabera administratuko diren lineak eta bide-zatiak, harik eta, autonomia-erkidegoek Estatuko Administrazio Orokorrari eskabidea egin ondoren, aparteko eranskin horretan adierazten diren linea eta bide-zatien eskualdaketa gauzatzen den arte.

Katalogo hori egiteko eta katalogoan aldaketak egiteko, entzun egin behar zaie trenbide-linea eta trenbide-zati horiek zati batean edo haien ibiltarte osoan igarotzen dituzten autonomia-erkidegoei.» 2.  Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legeko hirugarren xedapen iragankorrari 2., 3., 4. eta 5. puntu berri hauek gehitzen zaizkio:

«2.  Xedapen honen 1. paragrafoan arautzen dena betetzekoa izango bada ere, lehiatzaileei irekiko zaie estatu-eskumenpeko bidaiarien trenbide bidezko garraio-zerbitzua emateko aukera, sektoreko zerbitzuak, haien segurtasuna eta sektorearen antolamendua bermatzeko.

3.  Hori horrela, 2013ko uztailaren 31tik aurrera, lehia askeko erregimenean emango dira bidaiarien trenbide-garraioko zerbitzuak, baldin eta, nagusiki, xede turistikoa baldin badute. Lege honetako 42.2 artikuluak arautzen duena betez egingo da hori guztia.

Lege honetan, nagusiki, xede turistikoa duten bidaiarien trenbide-garraioko zerbitzuak izango dira, aldizkako izaera izan hala ez, trenean eskainitako jarleku guztiak aldez aurretik bidaia-agentziaren batek saldutako edo salmentan eskainitako konbinazio baten barruan ematen direnak prezio oso baten barruan.

Prezio oso horretan, trenbide-garraioko zerbitzuaz gain, beste zerbitzu batzuk eman behar dira, modu orokor batean asetzeko jolaseko, kulturako edo aisiako jarduerekin lotutako joan-etorriak egin nahi dituzten pertsonen beharrizanak.

Adierazitako jarduera horien osagarri izan behar du trenbide-garraioko zerbitzuak.

Ezingo dute xede hori izan nagusiki edo helburu bakartzat bidaiariak trenbidez garraiatzea xede duten jarduerak.

Sustapen Ministerioaren agindu bidez arautuko dira zerbitzu horiek emateko baldintzak.

4.  Lege honetako 53.2 artikuluan zehazten diren lizitazio publikoen baldintzak ezarriko ditu Ministroen Kontseiluak 53. artikuluak adierazten dituen trenbidegarraioko zerbitzuetarako, nahiz eta betetzekoa izango den, kasu guztietan,

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2007ko urriaren 23an eman zuten 1370/2007/EE Erregelamenduko 5.6 artikulua. Zerbitzua beste operadore batek ematen hasi bitartean, Renfe-Operadora erakundeak jarraituko du zerbitzu horiek ematen, eta kontratu bidez arautuko da, hala dagokion kasuan, eman beharrekoa izan daitekeen konpentsazioa.

5.  Lege honen 42.2 artikuluak araututakoa betetzekoa izango bada ere,

xedapen honetako 3. eta 4. puntuan sartzen ez diren operadoreek, aldi batean,

gaikuntza-tituluak eskuratu beharko dituzte zerbitzuak emateko.

Ministroen Kontseiluak zehaztuko du zenbat gaikuntza-titulu emango diren zerbitzua lehia-erregimenean emango den linea bakoitzean edo linea-multzo bakoitzean, bai eta gaikuntza-titulu horien indarraldia ere.

Sustapen Ministerioak emango ditu gaikuntza-tituluak, lizitazio-prozedurak egin ondoren. Publikoak izango dira prozedurak, eta operadore lehiatzaile guztien benetako lehia bermatuko dute.

Sustapen Ministerioaren agindu bidez zehaztuko dira aurreko lerroaldean adierazitako lizitazio-prozeduretan parte hartzeko bete beharko diren baldintzak eta eskakizunak, baliatuko diren esleipen-irizpideak eta prozedura horietako faseak.

Kasu guztietan, betetzekoa izango da Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2007ko urriaren 23an eman zuten 1370/2007/EE Erregelamendua, bidaiariak trenbidez eta errepidez garraiatzeko zerbitzu publikoei buruzkoa, eta, Sustapen Ministerioak lizitazioak arautzeko agindua ematen ez duen bitartean, Sektore Publikoko Kontratuen Legea eta hura garatzeko arauak.

Zerbitzuak lurralde guztian emateko gaikuntza-titulua izango du RENFEOperadora erakundeak, lizitazio-prozesuan parte hartu beharrik izan gabe.» 38. artikulua.  Interes Orokorreko Trenbide Sarea.

Lege honen eranskinean zerrendatutakoak izango dira Interes Orokorreko Trenbide Sareko lineak eta bide-zatiak, harik eta Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003

Legeko bederatzigarren xedapen gehigarriak adierazten duen Interes Orokorreko Trenbide Sareko Lineen eta Bide-zatien Katalogoa onartzen den arte. Artikulu honetan adierazitako zerrenda eguneratzeko ahalmena ematen zaio Sustapen ministroari.

V. TITULUA

Hidrokarburoen sektorean hartzen diren neurriak 39. artikulua.  Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legea aldatzea.

Aldaketa hauek egiten zaizkio Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998

Legeari:

Bat.  Honela idatzita geratuko da 41.1 artikulua:

«1.  Lege honen 40 artikuluak araututakoaren arabera baimenduak izan diren petrolio-produktuak gorde eta garraiatzeko instalazio finkoen titularrek hirugarrenen sarbidea ahalbidetu behar dute, prozedura negoziatuen bidez. Prozedura horien baldintza teknikoek gardenak, objektiboak eta ez-baztertzaileak izan behar dute.

Horrez gainera, argitara eman beharko dituzte aplikatzen dituzten prezio publikoak.

Gobernuak bidesariak eta sarbide-baldintzak ezar ditzake uharteetako lurraldeetarako, garraiorako eta biltegiratze-lanetarako bestelako azpiegiturak ez dauden lurralde nazionaleko eremuetarako eta azpiegitura horiek desegokiak direla irizten den eremuetarako.

Petrolio-produktuak biltegiratu eta garraiatzeko instalazio finkoen titularrek baldintza hauek bete behar dituzte, baldin eta, aurreko lerroaldean araututakoaren arabera, hirugarrenen sarbidea ahalbidetu behar badute:

a)  Energiaren Batzorde Nazionalari jakinarazi behar diote zer eskaera izan dituzten beren instalazioetara sartzeko, zer kontratu izenpetu dituzten, instalazio horiek erabiltzeagatik kobratzen dituzten prezioen zerrenda eta prezio horietan izaten diren aldaketak, hilabeteko gehienezko epean. Energiaren Batzorde Nazionalak argitaratu egingo du informazio hori, Lege honetako hamaikagarren xedapen gehigarriko hiru.4 puntuan agintzen den moduan.

b)  Energiaren Batzorde Nazionalari aurkeztu behar diote zer tarifametodologia aplikatu duten, deskontu aplikagarrien tasak, hirugarrenak haien instalazioetara sartzeko sistemak eta urteko inbertsio-plana. Energiaren Batzorde Nazionalak zirkular bidez arautzen duen moduan argitaratuko da informazio hori.

c)  Instalazioen edukiera erabilgarriari buruzko datu eguneratuak argitaratu behar dituzte, kontratatutako edukiera eta denbora-iraupena, egiaz erabilitako edukiera, erregistratutako kongestio fisiko eta kontratuzkoak, aurreikusitako handitze, hobekuntza eta aldaketak, eta jardunean hasteko egutegia. Energiaren Batzorde Nazionalak ikuskatuko du zer aldizkakotasunez gertatzen diren kontratuzko kongestioak, hau da, zer aldizkakotasunez geratzen diren erabiltzaileak instalazio horietara sartu ezinik, nahiz eta edukiera-ahalmen fisikoa izan instalazio horietan.

d)  Instalazio horiek kudeatzean, akziodunen eta zerbitzuen erabiltzaileen arteko interes-gatazkak ekidingo dira, eta berariaz zainduko da tratu berdina ematen zaiela jarduerako zerbitzuen erabiltzaile guztiei, sozietatearen akziodunak diren ala ez aintzat hartu gabe.

Energiaren Batzorde Nazionalak zirkular bidez ezarriko du zer prozedura erabiliko den kontratu-negoziazioetako gatazken eta garraiorako edo biltegiratzeko instalazioetara sartzeko eskabideetan suerta daitezkeen gatazken berri emateko.

Era berean, hiru hileko gehienezko epe batean ebatziko ditu petrolio-produktuak garraiatu edo biltegiratzeko instalazio horietara (hirugarrenen sarbidea bermatu behar duten instalazio horietara) sartzeko eskabideen eta kontratuen alorrean jakinarazten zaizkion gatazkak.» Bi.  Honela geratuko da idatzita 43.2 artikulua:

«2.  Edozein pertsona fisiko edo juridikok egin dezake, askatasunez,

petrolioaren karburanteak eta erregaiak txikizka banatzeko jarduera.

Jarduera horiek egiteko baliatzen diren instalazioek bete egin behar dituzte,

instalazio horien segurtasun-baldintzak eta baldintza teknikoak arautzen dituzten jarraibide tekniko osagarriek agintzen dutenaren arabera, instalazio-mota bakoitzaren kontrol-egintzak eta, era berean, bete egin behar dute gainerako arau aplikagarriek agintzen dutena; bereziki, metrologiari eta metrotekniari buruzko alderdiak eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesari buruzkoak.

Autonomia-erkidegoetako administrazioek, haien eskumenen eremuan,

bermatu egin behar dute prozedura bakarrean eta organo bakar baten aurrean egingo direla karburanteak txikizka hornitzeko instalazio horien ezarpena kontrolatzeko egintzak. Alderdi horiek bermatzeko, autonomia-erkidegoek arautuko dute zer prozedura baliatuko den eta zer autonomiako edo tokiko organok egingo,

eta, hala badagokio, ebatziko duen hura. Instalazio horiek ezartzeko administrazio- tramite guztiak koordinatuko ditu prozedura horrek, proiektu bakar batean oinarrituta.

Ebazpen hori eman eta jakinarazteko epea zortzi hilekoa izango da gehienez.

Epe hori igarotzen bada berariazko ebazpenik jakinarazi gabe, aldeko ebazpena eman dela usteko da, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 43. artikuluan arautzen duen moduan.

Lurraldearen eta hirigintzaren plangintza egiteko tresnek ezingo dituzte arautu instalazioen alderdi teknikoak, ezta teknologia jakin batzuk eskatu ere.

Erregaiak txikizka hornitzeko instalazioen jarduera ekonomikoa bateragarria izango da, lurzoruaren erabilerari dagokionez, merkataritza-jarduera indibidual eta elkartuekin, merkataritza-zentroekin, merkataritza-parkeekin, ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko establezimenduekin eta industrialde edo industria-poligonoekin.

Instalazio horiek bateragarriak izango dira, halaber, arrisku, hondakin-sorkuntza eta ingurumen-inpaktu antzerakoa duten jarduerak ezartzeko egokiak diren erabilerekin,

berariaz zehaztu gabe zerbitzugunerako egokitasunaren kualifikazioa.

Aurreko lerrokadetan zehaztutakoa, Errepideei buruzko uztailaren 29ko 25/1988 Legean zehaztutakoari eta haren garapen-arauei kalterik egin gabe ulertu behar da.

Hiru.  43 bis artikulu berri hau gehitzen da:

«43 bis artikulua.  Esklusibotasunez hornitzeko kontratu-loturei ezarritako mugapenak.

1.  Esklusibotasunez hornitzeko kontratu-loturek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a)  Kontratuek urtebeteko iraupena izan behar dute gehienez. Kontratuak automatikoki luzatuko dira urtez urte, gehienez bi aldiz, salbu eta petrolioproduktuak txikizka banatzen dituenak hura amaitzeko asmoa adierazten badu,

kontratuaren edo luzapenaren amaiera-data iritsi baino hilabeteko aurrerapenarekin gutxienez.

b)  Kontratuek ezin dute eduki banaka edo bateratuta erregaiaren publikoarentzako salmenta-prezioa zuzenean edo zeharka finkatuko, gomendatuko edo harengan eragingo duen esklusibotasun-klausularik.

2.  Deusezak izango dira eta jarri gabekotzat hartuko dira 1. puntuan adierazitakoaz bestelako kontratu-iraupenak hitzartzen dituzten kontratu-klausulak,

erregaiaren salmenta-prezioa salneurri finko, gehieneko edo gomendatu jakin baten arabera ezartzen dutenak, eta salmenta-prezioa zeharkako moduren batean finkatzeko bide eman dezaketen gainerako kontratu-klausulak.

3.  Handizkako operadoreek Energia Politika eta Meatzetako Zuzendaritza Nagusiari jakinaraziko diote mota horretako zer kontratu izenpetu dituzten eta horien amaierako data, eta Industria, Energia eta Turismoko Ministerioaren web-orri ofizialean argitaratuko da azken datu hori.

4.  Artikulu honetan xedatutakoa ez da aplikagarria izango saltzaileak kontratu bidezko ondasunak edo zerbitzuak hornitzailearen jabetzakoak diren lokaletan eta lursailetan saltzen dituenean.» Lau.  Bi lerroalde hauek gehitzen zaizkio 109.1 artikuluari.

«ad) Petrolio-produktuak biltegiratu eta garraiatzeko instalazioak norberarentzat hartzea eta haien edukieratik nabarmen behera erabiltzea, baldin eta, Lege honetako 41. artikuluak arautzen duenaren arabera, hirugarrenen sarbidea baimendu behar badute.

ae) 43 bis.1 artikuluak arautzen dituen mugak eta obligazioak urratzea.» Bost.  Honela idatzita geratuko da 43. artikuluko lehen puntua:

«3.  Handizkako operadoreen eta ibilgailuen hornidurarako instalazioen jabeen artean egindako hornidura esklusiboko akordioetako baldintzen artean behar bezala jasoko da aipatutako produktu horien salmenta irmoa, jabeek hala eskatuz gero.

Petrolio-erregaiak txikizka banatzen edo hornitzen dituzten enpresek beren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko dokumentazioa eta egiaztapena eskatu beharko diete instalazioan bertan kontsumitzeko instalazio finkoen titularrei.

Hornidura esklusiboko kontratuzko loturen arabera, ibilgailuentzako erregaihornidurarako instalazioak beren marka-irudia bertan ezarria duen operadore bakar batek hornitzen dituenean, hark kontsumitzaileei emandako erregaien jatorria,

bolumena eta kalitatearen kontrolerako ikuskapen- edo jarraipen-sistema egokiak eta instalazioa hornitutakoei dagozkiela egiaztatzeko sistemak ezarri ahal izango ditu, kontratuan jasotako gainerako gaitasunei kalterik egin gabe.

Operadoreek agintari eskudunei jakinarazi beharko diete kontsumitzaileari iruzurrezkoak izan lekizkiokeen desbideratzerik ikusten badute, eta hala badagokio,

egiaztatze-jardunei uko egiten bazaie.

Egoera horietan, eskumena duen administrazioak beharrezko neurriak hartu beharko ditu kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesak babesten direla bermatzeko.» 40. artikulua.  Ondasun eta Zerbitzuen Merkatuetan Lehia Handitzeko Premiazko Neurriak ematen dituen ekainaren 23ko 6/2000 Errege Lege Dekretua aldatzea.

Ondasun eta Zerbitzuen Merkatuetan Lehia Handitzeko Premiazko Neurriak ematen dituen ekainaren 23ko 6/2000 Errege Lege Dekretua aldatu egingo da, eta honela idatzita geratuko da haren 3. artikulua:

«3. artikulua.  Ibilgailuei erregaiak txikizka hornitzeko instalazioak merkataritzaestablezimenduetan eta enpresa- eta industria-jarduerak egiteko bestelako eremuetan.

1.  Ibilgailuei petrolio-produktuak hornitzeko instalazio bat izan dezakete,

gutxienez, merkataritza-establezimendu indibidual eta elkartuek, merkataritzazentroek, merkataritza-parkeek, ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko establezimenduek eta industrialde edo industria-poligonoek.

2.  Aurreko puntuak adierazten dituen kasuetan, jarduteko behar dituen udallizentziak eskuratzen baditu establezimenduak, eskuratuak izango ditu, haiek jasotzearekin batera, petrolio-produktuak hornitzeko instalazioak jartzeko behar diren lizentziak.

3.  Udal-organoak ezingo du ukatu zerbitzuguneak edo ibilgailuei erregaiak hornitzeko unitateak jartzea aurrez aipatutako establezimendu eta eremuetan,

baldin eta hori ukatzeko arrazoi bakarra berariaz horretarako kualifikazioa duen lurzorurik ez izatea bada.

4.  Erregaiak hornitzeko instalazioaren azalera ez da zenbatuko instalazio hori dagoen merkataritza-establezimenduaren erakusketako eta publikoarentzako salmentarako azalera erabilgarrian, azken horien merkataritzako sektorearaubideari dagokionez.» 41. artikulua.  Biokarburanteen salmentako edo kontsumoko nahitaezko gutxieneko helburuak 2013. urterako eta ondorengo urteetarako.

1.  Subjektu hauek dute ezarri diren helburuak bete dituztela egiaztatzeko betebeharra:

a)  Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak arautzen dituen handizkako operadoreek, urtean eta merkatu nazionalean egin dituzten salmentengatik,

handizkako beste operadoreei egindako salmenten kasuan izan ezik.

b)  Petrolio-produktuak txikizka banatzen dituzten enpresek, urriaren 7ko 34/1998

Legeko 43. artikuluan araututako jarduera egiten duten neurrian, merkatu nazionalean eta urtean handizkako operadoreen hornidura jaso gabe egiten dituzten salmentengatik.

c)  Petrolio-produktuen kontsumitzaileek, handizkako operadoreek eta petrolioproduktuak txikizka hornitzen dituzten enpresek, hornitu gabeko urteko kontsumoaren zatiarengatik.

2.  Artikulu honetako 1. puntuan adierazten diren subjektuek ziurtapena egiteko erakundeari kreditatu behar diote, urtero, 2013. urterako eta ondorengo urteetarako,

honako titulartasun hauek:

a)  Bioerregai-ziurtagirien gutxieneko kopuru baten gaineko titulartasuna,

bioerregaien ehuneko 4,1 saltzearen helburua betetzeko adinakoa.

b)  Diesel (CBD) bioerregai-ziurtagirien gutxieneko kopuru baten gaineko titulartasuna, diesel bioerregaien ehuneko 4,1 saltzearen helburua betetzeko adinakoa.

c)  Gasolina (CBG) bioerregai-ziurtagirien gutxieneko kopuru baten gaineko titulartasuna, gasolina bioerregaien ehuneko 3,9 saltzearen helburua betetzeko adinakoa.

Salbuespenez, 2013. urtean, gasolina bioerregaien gaineko helburu hori 3,8koa izango da artikuluko 1. paragrafoan adierazten diren subjektuentzat, Kanarietan, Ceutan eta Melillan egindako salmenta eta kontsumoengatik.

3.  Artikulu honen aurreko paragrafoetan adierazi diren ehunekoak kalkulatzeko,

urriaren 9ko ITC/2877/2008 Aginduak –garraioan bioerregaiak eta beste erregai berriztagarri batzuen erabilpena sustatzeko mekanismo bat ezartzen duenak– araututako formulak erabiliko dira, edo Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzorde Delegatuaren aldez aurreko erabakia jaso ondoren,

agindu bidez arautzen dituenak.

4.  Gobernuak aldatu egin ditzake artikulu honetan arautzen diren helburuak eta beste helburu batzuk ezar ditzake.

42. artikulua.  Azaroaren 4ko 1597/2011 Errege Dekretua aldatzea. Errege-dekretu horrek bioerregai eta biolikidoetarako iraunkortasun-irizpideak, Iraunkortasuna Egiaztatzeko Sistema Nazionala eta bioerregai batzuen balio bikoitza arautzen ditu.

Xedapen iragankor bakarreko lehen puntua aldatzen zaio azaroaren 4ko 1597/2011

Errege Dekretuari –bioerregai eta biolikidoetarako iraunkortasun-irizpideak,

Iraunkortasuna Egiaztatzeko Sistema Nazionala eta bioerregai batzuen balio bikoitza arautzen ditu errege-dekretu horrek–, eta honela idatzita geratuko da:

«1.  Gabealdi bat ezartzen da bioerregaien eta biolikidoen iraunkortasuna egiaztatzeko aldi iragankorraren aplikazioan.

Energiaren Estatu Idazkaritzaren titularraren ebazpen bidez erabakiko da zer egunetan amaituko den gabealdia. Ebazpen hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, hura indarrean sartu baino zotzi hilabete lehenago, gutxienez.

Gabealdian, adierazletzat joko dira errege-dekretu honen 4. artikuluan arautzen diren iraunkortasun-irizpideak. Xedapen iragankor honen 2. puntuan adierazten diren zirkularrek eskatzen duten informazio guztia igorri behar dute 10. artikuluan adierazten diren subjektu behartuek, eta informazio horrek egiazkoa izan behar du; hala ere, ez da iraunkortasun-baldintzak betetzea eskatuko bioerregaien salmenta eta kontsumoko betebehar eta helburuetarako.

Gabealdian, ez da derrigorrean bete beharrekoa izango xedapen iragankor honen 4. puntuan arautzen dena; hala ere, bioerregaien eta biolikidoen Iraunkortasuna Egiaztatzeko Sistema Nazionaleko eragile ekonomikoek bost urtez gorde behar dituzte, gutxienez, Energiaren Batzorde Nazionalera igortzen duten informazioari dagozkion frogak.

Errege-dekretu honen 12. artikuluko 1. puntuak adierazten dituen ikuskapenek helburu bakarra izango dute gabealdian; alde batetik, eragile guztiak errege-dekretu honetako 7. artikuluan arautzen den masa-balantzeko sistema behar bezala eta Energiaren Batzorde Nazionalak horri buruz emandako zirkularrek adierazitako moduan aplikatzen ari direla egiaztatzea, eta, bestetik, aplikatutako informazioaren egiazkotasuna konprobatzea. Gabealdiaren amaierara arte, ez da zehapenespedienterik abiaraziko egindako ikuskapenen ondorioz; hala ere, espedienteak irekiko dira baldin eta ez bada eskatutako informaziorik bidaltzen, datu faltsuak bidaltzen badira edo masa-balantzea ez bada behar bezala aplikatzen.

Gabealdi hori amaitzean, aldi iragankor bati ekingo zaio bioerregaien eta biolikidoen iraunkortasuna egiaztatzeko, eta aldi iragankor hori indarrean izango da harik eta bioerregaien eta biolikidoen iraunkortasuna egiaztatzeko sistema nazionala garatzeko behar diren xedapenak onartzen diren arte, azken xedapenetako hirugarrenaren 1.a) eta 1.b) puntuetan arautzen dena betez, eta errege-dekretu honetan arautzen dena aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak onartzen diren arte, xedapen horren beraren 3. eta 5. puntuetan arautzen den moduan. Aldi horretan, betetzekoak izango dira xedapen gehigarri honen 2.

paragrafotik 5. paragrafora arautzen direnak.» Lehen xedapen gehigarria.  Gizarte Segurantzako kotizazioen hobarien eta murriztapenen finantzazioa, aplikazioa eta kontrola.

1.  Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren dagokion aurrekontu-partidaren eta Gizarte Segurantzako sarreren aurrekontuen kontura finantzatuko dira, hurrenez hurren,

lege honek araututako hobariak eta kuota-murriztapenak.

2.  Enplegatzaileek modu automatikoan aplikatuko dituzte kotizazio-agirietan Gizarte Segurantzako kuoten hobariak eta murriztapenak; hala ere, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak eta Estatuko Enplegu Zerbitzuak kontrolak eta berrikuspenak egin ditzakete, haien eskumen-esparruetan.

3.  Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak hilero adieraziko dio Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari zenbat langilek jaso dituzten hobariak Gizarte Segurantzako kuotetan, eta datu horiek banakatuta emango dizkio hobaria jaso duten kolektiboen arabera; horrez gainera, haien kotizazio-oinarriak adieraziko dizkio eta zer kenkari aplikatu zaizkien Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak finantzatutako enplegu-sustapenerako programen barruan.

4.  Aldizkakotasun horrekin berarekin, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Orokorrak honako informazio hau emango dio Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Zuzendaritza Orokorrari: jakinarazi zaizkion kontratuetatik zenbatek jaso duten hobaria kuotan, kolektiboen arabera banakatuta, eta, horrez gain, haien kotizazioei eta aplikatu zaizkien murriztapenei buruzko informazioa emango dio. Azken informazio horrek behar adinakoa izan behar du zuzendaritza orokor horrek ikuskapen-jardueren plangintza eta programazioa egin dezan, eta, era berean, egokitasunez zaintzeko hobarien onuradunek behar bezala aplikatzen dituztela hobariak enplegua sustatzeko programetan.

Bigarren xedapen gehigarria.  Enpresa-ekimeneko eta Gazte Enplegurako 2013-2016

Estrategiaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko ministerio arteko batzordea.

Gobernuak ministerio arteko batzorde bat eratuko du lege hau indarrean jarri ondorengo hiru hileko gehienezko epean, Enpresa-ekimeneko eta Gazte Enplegurako 2013-2016 Estrategiaren jarraipena egiteko. Erregelamendu bidez arautuko da zer osaera eta funtzio izango dituen batzorde horrek. Enplegu eta Lan Kontuetarako Konferentzia Sektorialaren bitartez, batzorde horrek Estrategiaren garapenaren berri emango die autonomia-erkidegoei. Batzorde hori Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren langilez, bitarteko teknikoz eta aurrekontuaz hornituko da eta horiekin egingo du lan.

Batzordeak 2016ko abenduaren 31ra arte egingo du lan eta egun horretan desegingo da.

Hirugarren xedapen gehigarria. Enpresa-ekimeneko eta Gazte Enplegurako Estrategiara atxikitzea.

1.  Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak, enpresaren gizarteerantzukizunaren arloan dituen eskumenen esparruan, enpresa publikoak nahiz pribatuak Ekintzailetza eta Gazte Enplegurako 2013-2016 Estrategiara atxikitzea formalizatu ahal izango du; hark gazteen langabezia murrizteko egiten duen ekarpena aitortzeko −besteen konturako lan-txertaketa bidez, nahiz autoenpleguaren eta ekintzailetzaren bitartez− zigilu edo bereizgarri bat emango zaio.

2.  Enplegu eta Gizarte Segurantzaren Ministerioak Estrategiara atxikitako enpresei buruzko informazioa, planteatutako ekimenen oinarrizko ezaugarriak eta horiek lortutako emaitza nagusiak jakinaraziko dizkiete, aldian behin, Enpresa-ekimeneko eta Gazte Enplegurako 2013-2016 Estrategiaren Jarraipena eta Ebaluazioa egiteko Ministerio arteko Batzordeari, Gai Ekonomikoetarako Gobernuaren Batzorde Delegatuari, autonomiaerkidegoei (Enplegu eta Lan Kontuetarako Konferentzia Sektorialaren bitartez), gizarteeragileei, Enpresen Gizarte Erantzukizuneko Estatuko Kontseiluari eta egokitzat jotzen diren organo aholku-emaileei.

Laugarren xedapen gehigarria. Banaketa-kontratuak egokitzeko epea.

Esklusibotasunez banatzeko kontratuek, hots, Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 43.bis artikuluaren araupean dauden kontratuek, egokitu egin behar dute lege honetara, berau indarrean sartu eta 12 hileko epean. Kontratu horiek ezin dute izan, zuzenean edo zeharka, berritzeko betebeharra ezartzen duen klausularik.

Halakorik jartzen bada, deusezak izango dira.

Denbora-tarte hori ez da aplikagarria izango hornitzaileak lokalen edo lursailen errentamendu-kontratu bat indarrean duenean edo hirugarrengoekiko eskubide erreal mugatu bat duenean, betiere berariazko hornidura-kontratuen iraupena lokal edo lursailen errentamendu-kontratuaren edo eskubide errealaren iraupena baino luzeagoa ez bada.

Bosgarren xedapen gehigarria.  Langileak lagatzeko kontratuak.

Aldi baterako lanerako enpresak arautzen dituen ekainaren 1eko 14/1994 Legean xedatutakoari kalterik egin gabe, langileak lagatzeko kontratuak egin ahal izango dira,

halaber, aldi baterako lanerako enpresen eta enpresa erabiltzailearen artean, enpresa erabiltzaileak gazte-enplegurako lehen lan-kontratuetarako bete behar dituen egoera eta baldintza nahiz betebehar berberekin, Lege honetako 12. artikuluan jasotzen denari jarraikiz.

Seigarren xedapen gehigarria.  Ceuta eta Melilla Autonomia Estatutudun Hirietan bingo nahiz kirol- edo lehiaketa-ekitaldietako apustuetako tributu-oinarria aldatzea.

Arau hau indarrean hasi denetik aurrera, eta araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen abenduaren 18ko 22/2009 Legearen 50. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, jokatutako zenbatekoen batura totalaren eta parte-hartzaileek jokoan lortutako sarien zenbatekoaren arteko tartea izango da zozketa, tonbola, apustu eta ausazko konbinazioei dagokien tasaren tributuoinarria, betiere Ceuta edo Melillako Hiri Autonomoetako Administrazioek kirol- edo lehiaekitaldietan apustu egitea baimentzen dutenean edo horiek baimentzeko eskudunak direnean, horiek baimenik gabe antolatu edo gauzatu diren kasuetan.

Autonomia Estatutudun Hiri horietako lurraldeetan antolatzen edo gauzatzen diren bingo presentzialen gaineko tributu-oinarria ere jokatutako zenbatekoari parte-hartzaileek lortutako sarien zenbatekoa kentzean lortutakoa izango da.

Zazpigarren xedapen gehigarria.  Ceuta eta Melillako ekoizpenaren, zerbitzuen eta inportazioaren gaineko zerga onartzen duen martxoaren 25eko 8/1991 Legea aldatzea.

Ceuta eta Melillako ekoizpenaren, zerbitzuen eta inportazioaren gaineko zerga onartzen duen martxoaren 25eko 8/1991 Legearen 9. artikulua aldatu da, eta honela idatzita geratu da:

«9. artikulua.  Salbuespenak ondasun-inportazioetan.

Ceutan eta Melillan egiten diren behin betiko ondasun-inportazioak salbuetsita egongo dira, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araudi komunaren baldintza beretan, eta, aplikagarri direnak aurreko eragiketen pareko izango dira, salbuespen honi dagokionez.

Zehazki, bidaiari-erregimeneko ondasun-inportazioetan, salbuespena Balio Erantsiaren gaineko Zerga arautzen duen araudian bidaiari-erregimeneko ondasuninportazioetarako aurreikusitako baldintza eta zenbateko beretan aplikatuko da.

Ceuta eta Melilla hirietan zenbateko hori murriztu ahal izango da ordenantza fiskaletan; dena den, amaierako zenbatekoak ezin izango du 90,15 euro baino txikiagoa izan.» Zortzigarren xedapen gehigarria.  Lanekoak ez diren praktiken arau-esparruaren egokitzapena.

Lege hau onartu eta sei hilabeteko epean, Gobernuak txosten bat aurkeztuko du Diputatuen Kongresuan; bertan, lanekoak ez diren praktiken erabilera eta horiek lanesperientziarik eta kualifikazio profesionalik gabeko gazteak lan-merkatura txertatzeko tresna gisa erabil daitezela sustatzeko hartu beharko liratekeen jarduketen eta/edo araudien aldaketak jasoko dira.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.  Desgaitasunen bat duten pertsonak.

Lege honetako 9, 10, 12, 13 eta 14. artikuluetan aurreikusitako kontratazio-pizgarriak aplikatuko dira % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten 35 urtetik beherako gazteak kontratatzen direnean, horiek artikulu horietan aurreikusitako gainerako baldintza guztiak betetzen badituzte.

Lege honetako 11. artikuluan aurreikusitako kontratazio-pizgarriak aplikatuko dira % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten 35 urtetik beherako gazteak kontratatzen direnean, horiek artikulu horretan aurreikusitako gainerako baldintza guztiak betetzen badituzte.

Lehen xedapen iragankorra.  Neurriak aldi baterako aplikatzea.

Lege honetako 9. artikulutik 13. artikulura arautzen diren neurriak indarrean izango dira gure herrialdeko langabezia-tasa ehuneko 15etik behera jaitsi arte, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak erregelamendu bidez ezarritako moduan.

Bigarren xedapen iragankorra.  Indarrean dauden kontratuak eta pizgarriak.

1.  Indarreko lan-kontratuak lege hau indarrean jarri baino lehen egin badira eta hitzartuta badituzte Gizarte Segurantzako kuoten hobariak eta murriztapenak, kontratu horiek egin ziren garaian indarrean ziren arauen bidez arautuko dira, edo, kasuan kasu,

hobaria edo murriztapena aplikatzen hasi zen garaian indarrean zeuden arauen bidez.

2.  Lege honetako 9, 10, 12 eta 13. artikuluetan, bosgarren xedapen gehigarrian eta azken xedapenetako laugarrenean jasotzen dena aplikagarria izango zaie lan-kontratuei eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuoten gainean baliatutako hobariei eta murriztapenei, kontratu horiek 2013ko otsailaren 24aren ondoren eta lege hau indarrean hasi aurretik sinatuak badira.

Hirugarren xedapen iragankorra.  Aurretik indarrean ziren kontratuak.

Lege hau indarrean hasi aurretik indarrean ziren kontratuek merkataritza-eragiketen berankortasunari aurre egiteko neurriei buruzko abenduaren 29ko 3/2004 Legea bete beharko dute, lege honek egiten dituen aldaketak kontuan hartuta, hura «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta urtebeteko epean.

Laugarren xedapen iragankorra.  Hornidura-instalazio berrietarako lizentziak.

Ekainaren 23ko 6/2000 Errege Lege Dekretuak, Ondasun eta Zerbitzuen Merkatuetan Lehia Handitzeko Premiazko Neurriak ematekoak, 3. artikuluan adierazten dituen establezimendu eta eremuetan hornidura-instalazioak eraikitzeko udal-lizentziak eskatzen badira, udal-lizentzia horiek administrazio-isiltasun bidez eman direla ulertuko da, baldin eta establezimendu eta zona horiek eskuratua baldin bazuten jarduerarako udal-lizentzia lege hau indarrean jarri zen garairako, eta ez bada berariazko ebazpen-jakinarazpenik egiten lizentzia-eskaera egin ondorego 45 egunen barruan. Epe hori igarota, instalazioa eraikitzeko lanak zer egunetan hasiko diren jakinaraziko dio sustatzaileak lizentzia hori emateko ardura duen agintariari.

Bosgarren xedapen iragankorra.  Esklusibotasun-kontratuak handizkako operadoreekin.

1.  Petrolio-produktuak handizka saldu eta ehuneko 30etik gorako merkatu-kuota duten operadoreek ezingo dute handitu jabetzan edo bestelako tituluren baten pean dituzten instalazioen kopurua, baldin eta instalazio horien kudeaketa zuzena edo zeharkakoa eskuratzea badakarkie, eta ezingo dituzte banaketa esklusiboko banaketakontratu berriak izenpetu ibilgailuentzako erregaiak eta karburanteak hornitzeko instalazioak ustiatzen dituzten txikizkako banatzaileekin, aintzat hartu gabe nork duen haiekiko titulartasuna edo eskubide erreala.

Aurreko paragrafoan araututakoa betetzekoa izango bada ere, aurretik izenpetuta zeuden kontratuak berri ditzakete operadoreek, nahiz eta aurrez adierazitako merkatukuota gainditu.

2.  Merkatu-kuotaren ehuneko hori zenbatzeko, hauek hartuko dira kontuan:

a)  Handizkako operadoreek edo enpresa-talde bereko operadoreek probintzia bakoitzeko banaketa-sarean ibilgailuei hornitzeko dituzten instalazioen kopurua.

Penintsulatik kanpoko lurraldeetan, zenbaketa bereizita egingo da uharte bakoitzerako eta Ceuta eta Melillarako.

b)  Banaketa-sare berekoak izango dira operadore nagusiak jabetza-erregimenean dituen instalazio guztiak, bai haien zuzeneko ustiapena dutenak, bai hirugarrenei edozein tituluren pean lagatakoak, bai operadoreak instalazioaren titularrarekin esklusiban eta handizka hornitzeko kontratupean izan ditzakeen instalazioak.

c)  Aurreko atalean araututakoaren baitan, banaketa-sare berekoak izango dira ibilgailuei hornitzeko instalazioak, baldin eta talde bereko partaide den erakunderen bateko instalazioa bada, Merkataritza Kodeko 42. artikuluak arautzen duenaren arabera.

3.  Energia eta Meatze Politikako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez zehaztuko da urtero petrolio-produktuak handizka eta araututako ehunekoaz gaindiko merkatukuotarekin banatzen dituzten operadoreen zerrenda. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ebazpen hau.» 4.  Bost urteko epean, edo merkatuaren bilakaeran eta sektorearen enpresa-egiturak horretarako bide ematen duenean, 1. paragrafoan adierazitako ehunekoa berrikus dezake Gobernuak, edo xedapen honek ezarritako debekua bertan behera uztea erabaki dezake.

Seigarren xedapen iragankorra.  Gizon eta emakumeen arteko tratu-berdintasunaren arloko aldaketen ondorioak abian jartzea.

Azken xedapenetako hamahirugarrenean eta hamalaugarrenean xedatutakoa aplikagarria izango zaie 2012ko abenduaren 21aren ondoren sinatutako kontratuetatik eratorritako pentsio eta aseguru pribatuei, borondatezkoei nahiz lan-arloko independenteei eta antzeko finantza-zerbitzuei.

Horri dagokionez, 2012ko abenduaren 21aren ondoren sinatutako kontratu gisa hartuko dira alderdi guztien onespena duten eta egun horretatik aurrera egiten diren kontratuen aldaketak, luzapenak, berrespenak edo kontratu-izaerako gainerako adierazpenak.

Xedapen indargabetzailea.  Arauak indargabetzea.

Indargabetu egiten da ekainaren 23ko 6/2000 Errege Lege Dekretuko –ondasunen eta zerbitzuen merkatuetan premiazko lehiakortasuna handitzeko neurriak arautzekoa– lehen xedapen iragankorra.

Era berean, indargabetu egiten dira lege honek araututakoa aurkaratzen duten maila bereko eta beheragoko arauak.

Azken xedapenetako lehena.  Konstituzio-oinarria.

Espainiako Konstituzioko 149.1.7, 149.1.17 eta 149.1.18 artikuluetan oinarrituta arautzen da lege honen I. titulua, eskumen esklusiboa ematen baitiote Estatuari lanarloko legediari dagozkion gaiak arautzeko (nahiz eta autonomia-erkidegoetako organoen eskumena izan daitekeen legedi hori betearaztea), Gizarte Segurantzaren oinarrizko legegintza eta araubide ekonomikoa ezartzeko (kasu honetan ere, Gizarte Segurantzako zerbitzuak betearazteko eskumenak izan ditzakete autonomia erkidegoek),

eta, hurrenez hurren, administrazio-kontratuei eta -emakidei buruzko oinarrizko legedia emateko.

Arau honen II. titulua eman da Konstituzioaren 149.1.11 artikuluak kredituak, bankuak eta aseguruak antolatzeko oinarrien alorrean Estatuari esleitzen dizkion eskumenen babesean.

Toki-erakundeen eta autonomia-erkidegoen hornitzaileei ordaintzeko finantzaziomekanismoaren fase berria zabaltzeko neurrien xede dira obrak, hornidurak eta zerbitzuak kontratatzeagatik sortzen diren ordainketa-betebeharrak; beraz, eskumena, kasu honetan,

Espainiako Konstituzioko 149.1.18 artikulutik eratorria da; izan ere, artikulu horrek Estatuaren esku uzten du administrazio-kontratuei eta -emakidei buruzko oinarrizko legedia emateko eskumen esklusiboa.

Horrenbestez, eskumen-titulu horrek gaitzen du Estatua oinarrizko arauak emateko,

enpresaburuek eta Administrazio Publikoak izenpetutako administrazio-kontratuen ondoriozko merkataritza-eragiketetan sortutako zorren ordainketen berandutza-egoerak prebenitzeko.

Hala ere, toki-ogasunetan eragiten duten artikuluak Espainiako Konstituzioaren 149.1.14 artikuluan oinarritzen dira, Ogasun orokorrarekiko eta Estatuaren zorrarekiko eskumen esklusiboa ematen baitio Estatuari. Hala, kasu honetan, lehentasunez aplikatu behar da artikulu hori, 149.1.18 artikuluaren aurretik.

Era berean, 149.1.14 artikulua da autonomia-erkidegoek informazioa emateko eta fakturak ordaintzeko betetzekoa izango duten prozeduraren berezitasunak arautzeko eskumen-oinarria.

Arau honetako III. tituluko II. kapitulua Espainiako Konstituzioko 149.1.6 eta 8

artikuluetan oinarrituta eman da, merkataritzako eta arlo zibileko legegintza-eskumena ematen baitiote Estatuari.

Espainiako Konstituzioko 149.1. 21 eta 24 artikuluetan oinarrituta eman da IV. titulua,

estatuaren esku uzten baitute autonomia-erkidego bat baino gehiagotik igarotzen diren trenbide eta lur-garraioekiko eskumena eta interes orokorreko herri-lanen gainekoa.

Lege honen V. tituluan xedatzen diren arauek oinarrizko izaera dute, Espainiako Konstituzioak, 149.1.13. eta 25. artikuluen bidez, Estatuaren esku uzten dituen eskumenak baliatuz eman baitira. Artikulu horiek jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarriak ezarri eta koordinatzeko eskumena eta meatzeen eta energiaren araubideen oinarriak ezartzeko eskumena arautzen dute, hurrenez hurren.

Lege honetako seigarren xedapen iragankorrean eta azken xedapenetako hamahirugarrenean eta hamalaugarrenean xedatutakoa oinarrizkoa da, Konstituzioaren 149.1.1 artikuluak Estatuari egozten dizkion eskumenen esparruan emana baita, zeinak Estatuari espainiar guztien berdintasuna bermatuko duten oinarrizko baldintzen arauketa esleitzen baitio. Espainiako Konstituzioaren 149.1.11 eta 13 lerrokadek Estatuaren esku uzten dute jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren koordinazioa eta aseguruen antolamendu-oinarriak finkatzeko eskumen esklusiboa.

Lan-legediari buruzko azken xedapenetako laugarrena Konstituzioaren 149.1.7

artikuluaren babespean emana da.

Azken xedapenetako bigarrena.  Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutu Legearen Testu Bategina aldatzea.

Kendu egiten zaio azkenengo lerroaldea martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuko 11.1 artikuluko c) letrari, eta honela idatzita geratuko da letra hori:

«c) Titulu edo profesionaltasun-ziurtagiri bakarra dela bide, ezein langile egon ahal izango da bi urtetik gora, enpresa bakarrean edo gehiagotan, praktikako kontratuarekin.

Ildo berean, nahiz eta titulu edo profesionaltasun-ziurtagiri ezberdinak erabili kontratuak egiteko, guztira, praktikak egiten ari diren langileek bi urterako kontratuak egin ditzakete gehienez enpresa jakin bateko lanpostu jakin batean aritzeko.

Artikulu honen ondorioetarako, unibertsitate-ikasketei dagozkien gradu-,

master- eta doktorego-ikasketen tituluak ez dira hartu behar titulu bakartzat, kasu honetan izan ezik: praktikak egiteko lehenengo kontratua egiten dutenerako,

langileek goi-mailako dagokion titulua dutenean.» Azken xedapenetako hirugarrena.  Aldi baterako lan enpresak arautzen dituen ekainaren 1eko 14/1994 Legea aldatzea.

Aldaketa hau egiten zaio ekainaren 1eko 14/1994 Legeari –14/1994 Legea, aldi baterako lan enpresak arautzekoa–:

Bat.  Honela idatzita geratuko da 6. artikuluko 2. paragrafoa:

«2.  Langileak besteren zerbitzupean jartzeko kontratuak egin ditzakete aldi baterako lan-enpresek eta horien erabiltzaile diren enpresek, enpresa erabiltzaileak iraupen jakineko kontratu bat egitean balia ditzakeen egoera berdinetan eta baldintza eta eskakizun berdinak beteta, Langileen Estatutuen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Halaber, langileak besteren zerbitzupean jartzeko kontratuak egin ditzakete aldi baterako lan-enpresek eta horien erabiltzaile diren enpresek, enpresa erabiltzaileak prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratu bat egitean balia ditzakeen egoera berdinetan eta baldintza eta eskakizun berdinak beteta, Langileen Estatutuen 11.2

artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.» Bi.  Aldatu egiten da 7. artikuluko 1. paragrafoa, eta honela idatzita geratuko da:

«1.  Besteren zerbitzupean jartzeko kontratuaren iraupenaren alorrean,

Langileen Estatutuko 11.2 eta 15 artikuluek eta haiek garatzeko xedapenek besteren zerbitzupean jartzeko kontratuari buruz arautzen dutena aplikatuko da,

nahiz eta betetzekoak izango diren Lege honetako 12.3 artikuluak zerbitzuak eman aurretik izan daitezkeen prestakuntza-aldiei buruz arautzen dituenak.» Hiru.  Honela idatzita geratuko da 10. artikuluko 2. paragrafoa:

«2.  Aldi baterako lan-enpresek prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak egin ditzakete haien erabiltzaile diren enpresen zerbitzupean kontratatutako langileekin, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuen araubidearen arabera.» Lau.  Paragrafo berri hau gehitzen zaio 12. artikuluko 3 bis paragrafoari:

«3 bis artikulua.  Aldi baterako lan-enpresek prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak egiten badituzte haien erabiltzaile diren enpresen zerbitzupean jartzeko kontratatu dituen langileekin, aldi baterako lan-enpresa horiek bete egin behar dituzte Langileen Estatutuko 11.2 artikuluak eta haren garapeneko araudiak prestakuntzaren alorrean arautzen dituen betebeharrak.» Bost.  Honela idatzita geratuko da 11. artikuluko 2. paragrafoa:

«2.  Kontratua denbora jakin baterako eta Langileen Estatutuko 49.1.c) artikuluan adierazten diren egoeretan gauzatu bada, langileak kalte-ordain ekonomiko bat jasotzeko eskubidea izango du horien erabiltzaile diren enpresen zerbitzupean jartzeko kontratua amaitzean. Honako hau izango da, hain zuzen,

kalte-ordain ekonomiko hori: zerbitzuko urte bakoitzeko soldatako hamabi egun ordaintzetik ateratzen zen zenbatekoaren edo, hala badagokio, arau aplikagarrietan zehatutako zenbatekoaren zati proportzionala. Kalte-ordaina proportzionalki banatu ahal izango da kontratua indarrean den bitartean.» Azken xedapenetako laugarrena.  Lan-merkatua aldatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen 3. artikulua aldatzea.

Lan-merkatua aldatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen 3.2 artikulua aldatu da, eta honela idatzita geratu da:

«2.  Hasierako iraupena edo iraupen luzatua amaitu ostean prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratu horiek kontratu amaigabe bihurtzen dituzten enpresek,

horiek egiten diren data dena dela, 1.500 euroko murriztapena aplikatu ahal izango dute, urtero, Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuotan; halere, hiru urtetan zehar aplikatu ahal izango dute murriztapena. Emakumeen kasuan,

murriztapen hori 1.800 eurokoa izango da urtean.

Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratatutako eta enpresa erabiltzaileen zerbitzura jarritako langileen kasuan, horiek murriztapen bera aplikatzeko eskubidea izango dute, baldintza beretan eta etenik gabe, langile horiekin lan-kontratu mugagabeak egiten direnean.» Azken xedapenetako bosgarrena.  Azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretua aldatzea.

Errege-dekretu horrek prestakuntzarako eta ikasketarako kontratua garatu eta bitariko lanbide-heziketaren oinarriak ezartzen ditu.

Aldatu egiten da prestakuntzarako eta ikasketarako kontratua garatu eta bitariko lanbide-heziketaren oinarriak ezartzen dituen azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretua,

eta honela idatzita geratuko da:

Bat.  Errege-dekretuari 6 bis artikulu hau gehituko zaio:

«6 bis artikulua.  Aldi baterako lan-enpresek egindako prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak.

Aldi baterako lan-enpresek prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak egin ditzakete haien erabiltzaile diren enpresen zerbitzupean jartzeko kontratatutako langileekin, Langileen Estatutuko 11.2 artikuluak eta errege-dekretu honek xedatutakoaren arabera.

Bereziki, aldi baterako lan-enpresaren ardurapekoak izango dira II. tituluko II.

kapituluak prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuentzat arautzen dituen prestakuntza-alderdiekiko betebeharrak. Kontratuak bere baitan jasotzen duen prestakuntza aldi baterako lan-enpresan bertan eman daiteke, baldin eta 18.4

artikuluak arautzen dituen baldintzak betetzen badira.» Bi.  Honela idatzita geratuko da 20. artikuluko 1. paragrafoa:

«1.  Lan-jarduera nola egiten den zaindu behar du enpresako pertsona titularrak, bai eginkizun hori zuzenean bere gain hartuz lanbide-jarduera enpresan egiten baldin badu, bai tutoretza-lan hori egingo duen pertsona bat izendatuz enpresako langileen artetik. Kasu batean zein bestean, lanbide-kualifikazio edo -esperientzia egokia izan behar du arduradun horrek.

Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak egiten dituztenean aldi baterako lan-enpresek, aldi baterako lan-enpresak eta enpresa erabiltzaileak langilea azken horren zerbitzupean jartzeko egiten duten kontratuan adierazi behar da enpresa erabiltzaileko nork zainduko duen langilearen lan-jarduna. Arduradun hori izango da aldi baterako lan-enpresarekiko solaskidea alor horretan, eta aldi baterako lan-enpresak hartu beharko ditu bere gain kontratuak adierazten dituen tutoretzekiko gainerako obligazioak eta artikulu honek eta hurrengoak prestakuntzajarduerarako xedatzen duen akordioari dagozkion betebeharrak.» Azken xedapenetako seigarrena.  Europar Batasuneko zuzenbidea barneratzea.

Lege honen bidez, Espainiako zuzenbidera ekartzen da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko otsailaren 16ko 2011/7/EE Zuzentaraua, zenbait neurri ezartzen dituena merkataritza-eragiketen berankortasunaren aurka.

Azken xedapenetako zazpigarrena.  Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legeko testu bategina aldatzea.

Bat.  Honela idatzita geratuko da 216. artikuluko 4. puntua:

«4.  Obra-ziurtagiriak onartu ondoren, edo ondasunak nahiz zerbitzuak kontratuan xedatutako moduan entregatu eta eman direla egiaztatzen duten agiriak eman ondoren, hogeita hamar egun izango ditu administrazioak prezioa ordaintzeko, hargatik eragotzi gabe 222.4 artikuluan ezarritako epe berezia; administrazioa prezioa ordaintzen atzeratzen bada, berandutze-interesak eta kobrantza-kostuen kalte-ordainak ordaindu behar dizkio kontratistari epe hori igarotakoan, Merkataritza-eragiketetako Berankortasunaren aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritakoaren arabera. Interesen sorrerako epea abiarazteko, kontratistak bete egin behar du fakturak dagokion administrazio-erregistroan garai eta modu egokian aurkezteko betebeharra.

Obligazio hori hogeita hamar eguneko epean bete behar du, salgaiak egiaz entregatu edo prestazioa egiaz eman duen egunetik aurrera.

Arau honetako 222.4 eta 235.1 artikuluek araututakoa betetzeari utzi gabe,

Administrazioak obra-ziurtagiriak eta ondasunak edo zerbitzuak kontratuan hitzartutako moduan entregatu eta eman direla egiaztatzen duten agiriak eman behar ditu, haiek egiaz entregatu edo eman ondorengo hogeita hamar egunen barruan, salbu eta berariaz bestelakorik hitzartu bada kontratuan edo lizitazioa arautzen duten agirietan.

Edonola ere, kontratistak ez badu betetzen fakturak administrazio-erregistroan aurkezteko epea, interesen sorrera ez da hasiko harik eta hogeita hamar egun igarotzen diren arte faktura dagokion erregistroan aurkezten den egunetik, baldin eta Administrazioak ez badu fakturarekiko onarpenik eman, eta ez badu, kasuan kasu, haren ordainketarik egin.» Bi.  Honela idatzita geratuko da 222. artikuluko 4. paragrafoa:

«4.  Obra-kontratuetan izan ezik (235. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie),

harrera- edo adostasun-akta jaso ondorengo hogeita hamar eguneko epearen barruan erabaki eta jakinarazi behar zaio kontratistari kontratuaren likidazioa eta, hala behar badu, hari dagokion saldoa ordaindu. Hala ere, harrera hori gertatu ondorengo egunen batean jasotzen badu faktura herri-administrazioak, kontratistak faktura hori dagokion erregistroan aurkezten duen egunetik aurrera kontatuko da hogeita hamar eguneko epea. Likidatutako saldoa ordaintzen berandutuz gero, kontratistak berandutza-interesak eta kobrantza-kostuen kalte-ordainak jasotzeko eskubidea edukiko du, Merkataritza-eragiketetako Berankortasunaren aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean jasotakoaren arabera.» Hiru.  Honela idatzita geratuko da 228. artikuluko 5. puntua:

«5.  Kontratistak artikulu honetan ezarritakoak baino ordaintze-epe luzeagoak itundu ahal izango ditu hornitzaile eta azpikontratatzaileekin, betiere merkataritzaeragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 4.3 artikuluan jasotako mugak betetzen badira eta itun hori egitea gehiegizko klausula ez bada, abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 9.

artikuluan ezarritako irizpideen arabera; gainera, ordainketa kanbio-akzioari lotutako agiri negoziagarri baten bidez egin beharko da, eta haren deskontu- edo negoziazio-gastu guztiak kontratistaren kontura ordainduko dira. Horrez gain,

ordainketa abal baten bidez bermatzeko eskatu ahal izango du hornitzaileak edo azpikontratatzaileak.» Lau.  Honela idatzita geratuko da hamaseigarren xedapen gehigarriko 1. paragrafoko f) letra:

«f) Administrazio-organoen eta enpresa lizitatzaile edo kontratisten egintza edo borondate-adierazpen guztiak, kontratazio-fasean zehar eman eta ondorio juridikoak dituztenak, sinadura elektroniko aitortu baten bidez kautotu behar dira,

Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legearen arabera.

Erabiltzen diren bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoek bermatu egin behar dute sinadura arau honetako xedapenekin bat datorrela.

Hori eragotzi gabe, kontratazio-prozeduretan egiten diren fakturek haiei aplikagarri zaien araubide berezian xedatutakoaren arabera arautuko dira.» Bost.  Hogeita hamahirugarren xedapen gehigarri berri bat gehitzen da:

«Hogeita hamahirugarren xedapen gehigarria.  Fakturak administrazio-erregistro batean aurkezteko eta organoak identifikatzeko betebeharra.

1.  Emandako zerbitzuengatiko edo entregatutako ondasunengatiko fakturak dagokion administrazio-erregistroan aurkezteko obligazioa du kontratistak, haiek tramitatzeko eskumendun diren administrazio-organo edo -unitateetara igortzeko.

2.  Xedapen hau indarrean sartu ondoren onartzen diren kontratuen administrazio-baldintzen agirietan, alderdi hauek adieraziko dira, fakturetan jaso daitezen: herri-kontularitzaren alorrean eskumendun den administrazio-organoaren identifikazioa, kontratazio-organoaren identifikazioa eta hartzailearen datuak.» Azken xedapenetako zortzigarrena.  Ordezko zuzenbidea.

Lege honen III. tituluko I. kapituluan arautzen ez diren alderdiak arautzeko, ordezko araubide moduan aplikatuko dira 4/2012 Errege Lege Dekretua, otsailaren 24koa, tokiadministrazioko entitateen hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-mekanismo bat ezartzeko informazio-betebeharrak eta beharrezko prozedurak ezartzen dituena, 7/2012

Errege Lege Dekretua, martxoaren 9koa, hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsa sortzen duena, eta Politika Fiskal eta Finantzarioko Kontseiluak 2012ko martxoaren 6an hartutako Erabakia, autonomia-erkidegoen hornitzaileei ordaintzeko aparteko finantzaziomekanismoaren ildo orokorrak ezarri zituena.

Azken xedapenetako bederatzigarrena.  Hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsa sortzen duen martxoaren 9ko 7/2012 Errege Lege Dekretua aldatzea.

Aldatu egiten da Hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsa sortzen duen martxoaren 9ko 7/2012 Errege Lege Dekretuko 9. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:

«9. artikulua.  Ordaintze-agentea.

Kreditu Ofizialeko Institutua arduratuko da errege lege-dekretu honen araupean egiten diren eragiketak administratzeaz eta kudeatzeaz, Funtsaren kontularitza eramateaz eta Funtsaren Kontseilu Errektoreak haren esku utz ditzakeen finantzakudeaketako eta kudeaketa arrunteko bestelako zerbitzuak emateaz, dagokion konpentsazio ekonomikoa ordainduz.» Azken xedapenetako hamargarrena.  Administrazio publikoetako eta finantza-esparruko likidezia-neurriei buruzko uztailaren 13ko 21/2012 Errege Lege Dekretua aldatzea.

Aldatu egiten da Administrazio publikoetako eta finantza-esparruko likidezia-neurriei buruzko uztailaren 13ko 21/2012 Errege Lege Dekretuko 15. artikulua, eta honela idatzita geratuko da:

«15. artikulua.  Araubide komuneko autonomia-erkidegoen finantza-sistemako baliabideak atxikitzea.

Mekanismo horrekin bat egiten duten araubide erkideko autonomia erkidegoek erantzun egin beharko diete Estatuarekin hartutako obligazioei, atxikitze bidez,

Autonomia Erkidegoen finantziazioari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoak zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz. Horrek guztiak ez du eragotziko alde anitzeko finantza-instituzioekiko zorpetze-eragiketen ondoriozko betebeharrak betetzea eta doikuntza-planean jasota dauden finantza-zorpetzeko eragiketen ondoriozko gainerako betebeharrak betetzea.» Azken xedapenetako hamaikagarrena.  Araugintzarako gaikuntza eta erregelamendu bidezko garapena.

Lege honek arautzen duena garatu eta betetzeko xedapenak emateko gaikuntza ematen zaie, beren eskumenen eremuan, Gobernuari eta Justizia, Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioaren titularrari, Sustapen, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren titularrari, Industria, Energia eta Turismoko Ministerioaren titularrari eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko titularrari.

Azken xedapenetako hamabigarrena.  Erregelamendu bidezko xedapenak aldatzea.

Lege hau indarrean jarri ondoren, aldaketak egin behar badira lege honek aldatzen dituen erregelamenduetan, aldatzekoak diren arau horiei dagozkien erregelamendumailako arauen bidez egin ahal izango dira aldaketa horiek.

Azken xedapenetako hamahirugarrena.  Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa aldatzea.

Honela idatzita geratu da emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa:

«Bat.  71. artikuluaren 1. paragrafoko bigarren lerrokada ezabatu da. Faktore aktuarialak.

Bi.  Bosgarren xedapen iragankorra ezabatu da. Hilkortasun- eta biziraupentaulak.» Azken xedapenetako hamalaugarrena.  Urriaren 29ko 6/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako aseguru pribatuak antolatzeari eta gainbegiratzeari buruzko testu bategina aldatzea.

Urriaren 29ko 6/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako aseguru pribatuak antolatzeari eta gainbegiratzeari buruzko Legearen testu bategina aldatu da eta hamabigarren xedapen gehigarria gehitu da, honako hau dioena:

«Hamabigarren xedapen gehigarria.  Emakumeen eta gizonen arteko tratuberdintasuna.

Ondasunak eta zerbitzuak eta horien horniketa eskuratzerakoan gizonen eta emakumeen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa ezartzen duen Kontseiluaren 2004ko abenduaren 13ko 2004/13/EE Zuzentarauaren aplikazio-esparruaren barnean, aseguru-kontratuen tarifak kalkulatzeko orduan aseguratuen prima eta prestazioetan ezin izango dira emakume eta gizonen arteko desberdintasunak ezarri, sexua kalkulurako faktore gisa hartzen dutenean.» Azken xedapenetako hamabosgarrena.  Indarrean hastea.

Lege hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da indarrean.

Horrenbestez,

Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.

Madrilen, 2013ko uztailaren 26an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea MARIANO RAJOY BREY

I. ERANSKINA

Interes Orokorreko Trenbide Sarea osatzen dute:

a)  Taula honetan adierazten diren linea eta bide-zatiek:

Linea 010

012

016

018

020

022

024

030

032

040

042

050

052

054

056

060

066

068

070

072

074

076

078

080

082

100

102

104

106

108

110

112

116

120

122

124

126

130

132

134

138

140

142

144

146

148

150

Jatorria MADRIL-ATOCHAKO ATEA.

MADRIL-ATOCHAKO ATEA.

MAJARABIQUE.

CERRO NEGRO/STA. CATALINA LOTUNEA.

LA SAGRA.

ALCOLEAKO ALDAGAILUA

YELES 34,397 KM-KO ORRATZA.

MALAGA-A. V. LOTUNEA

ANTEQUERA-SANTA ANA.

TORREJON DE VELASCO LOTUNEA.

ALBACETEKO LOTUNEA

ADIF - TP FERRO. MUGA

PLASENCIA DE JALON ALDAGAILUA.

CANAL IMPERIAL LOTUNEA.

ARTESA DE LLEIDA LOTUNEA.

ZARAGOZA-DELICIAS ALDAGAILUKO LOTUNEA.

CAN TUNIS-A. V LOTUNEA.

VALLECAS AV - 12,300 KM-KO ORRATZA.

HUESCAKO LOTUNEA.

FUENCARRAL TTG AV.

MEDINA DEL CAMPOKO ALDAGAILUA.

VALDESTILLASEKO ALDAGAILUA.

VALLADOLID C. GRANDE ALDAGAILUA.

VALLADOLID-CAMPO GRANDE.

A GRANDEIRA AG. 85,0 KM-KO LOTUNEA.

HENDAIA/IRUN MUGA.

ARANDAKO LOTUNEA.

ALCOBENDAS-S. SEBASTIAN DE LOS REYES.

HENDAIA/IRUN MUGA

VALLADOLID-CAMPO GRANDE.

SEGOVIA.

MADRIL-HENDAIA LINEAKO LOTUNEA.

LOS COTOS.

VILAR FORMOSO/FUENTES DE OÑORO MUGA.

SALAMANCA.

SALAMANCA.

ARANDA DE DUERO-MONTECILLO.

GIJON-SANZ CRESPO.

TUTERA-VEGUIN LOTUNEA.

LEONGO SAILK. BAZTERBIDEA.

GALIZIA LOTUNEA.

TUTERA-VEGUIN LOTUNEA.

SOTO DE REY.

SAN JUAN DE NIEVA.

VIELLAKO LOTUNEA.

TRASONA.

ABOÑO.

Helmuga SEVILLA-SANTA JUSTA.

ATOCHAKO LOTUNEA.

MAJARABIQUEKO ALDAGAILUA.

CERRO NEGRO TTG ET.

TOLEDO.

ALCOLEAKO ALDAGAILUKO LOTUNEA

BLANCALES LOTUNEA.

MARIA ZAMBRANO.

ANTEQUERAKO ALDAGAILUA.

VALENTZIA-JOAQUIN SOROLLA.

ALBACETE-LOS LLANOS.

MADRIL-ATOCHAKO ATEA.

PLASENCIA DE JALON ALDAGAILURAKO LOTUNEA.

MONCASI LOTUNEA.

LES TORRES DE SANUI LOTUNEA.

ZARAGOZA-DELICIAS ALDAGAILUA.

CAN TUNIS-A. V.

LOS GAVILANES - 13,400 KM-KO ORRATZA.

HUESCA.

MADRIL-CHAMARTIN ALDAGAILUA.

OLMEDO-AV.– 133.9 KM-KO ORRATZA

VALDESTILLASEKO ALDAGAILURAKO LOTUNEA.

VALLADOLID-CAMPO GRANDE.

MADRIL-CHAMARTIN.

COTO DA TORRE LOTUNEA.

MADRIL-CHAMARTIN.

MADRIL-CHAMARTIN.

UNIBERTSITATEA-CANTOBLANCO.

IRUN.

LA CARRERA (ZLK).

VILLALBA DE GUADARRAMA.

VALLADOLID-ARGALES.

CERCEDILLA.

MEDINA DEL CAMPO.

AVILA.

VALDUNCIEL (ZLK).

ARANDA DE DUERO-CHELVA (ZLK.).

VENTA DE BAÑOS.

ABLAÑA.

TORNEROS.

LEONGO BASE LOTUNEA.

ENTREGO.

OLLONIEGOKO LOTUNEA.

ASTURIASEKO VILLABONA.

PEÑA RUBIAKO LOTUNEA.

NUBLEDO.

SERIN.

Linea 152

154

160

162

164

166

168

172

174

176

178

200

202

204

208

210

212

214

216

218

220

222

224

230

234

238

240

242

244

246

250

254

260

262

264

266

268

270

274

276

278

280

282

284

286

288

290

294

298

300

302

304

306

Jatorria GIJON-PORTUA.

LUGO DE LLANERA.

SANTANDER.

SOLVAY FAKTORIA (ZLK).

PALENTZIA ARROYO VILLALOBON.

RUBENAKO LOTUNEA.

VILLAFRIA.

MADRIL-CHAMARTIN ALDAGAILUA.

MEDINA DEL CAMPO.

VALDESTILLAS.

VALLADOLID- 250.2 KM-KO ORRATZA.

MADRIL-CHAMARTIN.

TORRALBA.

CANFRANCEKO LOTUNEA.

SAN JUAN DE MOZARRIFAR.

MIRAFLORES.

HOYA DE HUESCA-2,3 KM.

C.I.M. ZARAGOZAKO CIM

PLAZA LOTUNEA-1,4 KM-KO ORRATZA

PLAZA LOTUNEA.

LLEIDA-PIRINEUS.

TOUR DE CAROL-ENVEIGT/PUIGCERDÁ MUGA.

CERDANYOLA UNIVERSITAT.

LA PLANA-PICAMOIXONS.

REUS.

CASTELLBISBAL-LLOBREGATEKO ORRATZAK.

SANT VICENÇ DE CALDERS.

MARTORELL-SEAT.

70,477 KM-KO ORRATZA.

MOLLET-SANT FOST.

BELLVITGE 674,8 KM-KO ORRATZA.

AIREPORTUA.

FIGUERES-VILAFANT.

SAGRERAKO LOTUNEA.

MONTCADA-BIFURCACIO.

GLORIAS LOTUNEA.

SAGRERAKO LOTUNEA.

CERBERE/PORTBOU MUGA.

CERBERE/PORTBOU MUGA.

MAÇANET-MASSANES.

LA LLAGOSTA.

MOLLETEKO LOTUNEA.

PLASENCIA DE JALON ALDAGAILUA.

CIM-337,1 KM-KO ORRATZA.

CARTUJA-23,3 KM-KO ORRATZA.

MIRAFLORES-345,6 KM-KO ORRATZA.

CIM-337,1 KM-KO ORRATZA.

RODA DE BARA- ZABALERA ALDAGAILUA.

GIRONA-MERCADERIES.

MADRIL-CHAMARTIN.

146,1 KM-KO SAILK. ORRATZA.

ALFAFAR-BENETUSSER.

SAN VICENTE DE RASPEIG.

Helmuga VERIÑA.

TUTERA-VEGUIN.

PALENTZIA.

SIERRAPANDO (GLK).

MAGAZ.

VILLAFRIA.

RUBENAKO LOTUNEA- 377,3 KM-KO ORRATZA.

MADRIL-CHAMARTIN.

MEDINA DEL CAMPOKO ALDAGAILUA.

VALDESTILLASEKO ALDAGAILUA.

VALLADOLID C. GRANDE ALDAGAILUA.

BARNA.– FRANÇAKO GELTOKIA.

CASTEJON DE EBRO.

CANFRANC.

SAN GREGORIO.

TARRAGONA.

HOYA DE HUESCAKO LOTUNEA.

CARTUJA.

PLAZA LOTUNEA-8,7 KM-KO ORRATZA

ZARAGOZA-PLAZA.

L’HOSPITALET DE LLOBREGAT.

MONTCADA-BIFURCACIO.

CERDANYOLA DEL VALLES.

REUS.

CONSTANTI.

BARTZELONA-MORROT.

L’HOSPITALET DE LLOBREGAT.

71,185 KM-KO ORRATZA.

0,500 KM-KO ORRATZA.

CASTELLBISBAL-RUBIKO ORRATZAK.

L’HOSPITALET DE LLOBREGAT.

EL PRAT DE LLOBREGAT.

VILAMALLA.

CLOTEKO LOTUNEA.

AIGÜESEKO LOTUNEA.

VILANOVAKO LOTUNEA.

ARAGO LOTUNEA.

SAGRERAKO LOTUNEA.

PORTBOU.

SAGRERAKO LOTUNEA.

MOLLET GUNEKO LOTUNEA.

MOLLET GUNEKO LOTUNEA.

PLASENTZIA-308,6 KM-KO ORRATZA.

CIM-0,7 KM-KO ORRATZA.

CARTUJA-351,1 KM-KO ORRATZA.

MIRAFLORES-0,9 KM-KO ORRATZA.

ZARAGOZA-DELICIAS ALDAGAILUA.

RODA DE BARA.

SALGAIEN GIRONAKO LOTUNEA.

VALENTZIA- NORD GELTOKIA.

ALCAZAR DE SAN JUAN.

VFSL - 1,3 KM-KO ORRATZA.

S. VICENTE DE RASPEIG-448 KM-KO ORRATZA.

Linea 308

310

312

314

318

320

322

324

326

328

330

332

334

336

338

340

342

344

346

348

360

400

402

404

406

408

410

412

414

416

418

420

422

426

428

430

432

434

436

440

442

444

446

450

452

454

456

458

500

504

508

510

512

Jatorria ALBACETE-LOS LLANOS.

ARANJUEZ.

CASTILLEJO-AÑOVER.

XIRIVELLA-L’ALTER (GLK).

ALBACETEKO ALDAGAILUA.

CHINCHILLA MONTEAR. 298,4 KM-KO ORRATZA.

AGUILAS.

0,8 KM-KO ORRATZA.

523,2 KM-KO ORRATZA.

VALENTZIA-A. V.–396,7 KM-KO ORRATZA.

LA ENCINA.

LA ENCINA-2,963 KM-KO ORRATZA.

SANT GABRIEL.

REGUERON.

VALENTZIAKO ALDAGAILUA.

VALLADAKO LOTUNEA.

ALCOI.

GANDIA.

GANDIA PORT.

FORD.

LOS NIETOS.

ALCAZAR DE SAN JUAN.

ESPELUY-340,1 KM-KO ORRATZA.

ESPELUY-338,8 KM-KO ORRATZA.

LAS ALETAS.

ALCOLEA-431,9 KM-KO ORRATZA.

LINARES-BAEZA.

MINAS DEL MARQUESADO.

ALMERIAKO LOTUNEA.

MOREDA.

ANTEQUERA-STA.ANA 50,4 KM-KO ORRATZA.

LAS MARAVILLAS LOTUNEA.

UTRERAKO LOTUNEA.

GRANADA.

ANTEQUERAKO ALDAGAILUA.

CORDOBA - EL HIGUERON LOTUNEA.

CORDOBA-ZENTRALA.

CORDOBAKO ALDAGAILUA.

FUENGIROLA.

NARANJOS LOTUNEA.

MAJARABIQUEKO ALDAGAILUA.

TAMARGUILLOKO LOTUNEA.

CARTUJA LOTUNEA.

LA NEGRILLA LOTUNEA.

SEVILLAKO PORTUA (ZLK).

MAJARABIQUEKO ALDAGAILUA.

LA SALUD-6,2 KM-KO ORRATZA.

MAJARABIQUE-GELTOKIA.

PLANETARIO LOTUNEA.

VILLALUENGA-YUNCLER.

BADAJOZ.

ALJUCEN.

ZAFRA.

Helmuga ALBACETEKO ALDAGAILUA.

VALENTZIA - SANT ISIDRE.

ALGODOR.

VALENTZIA - SANT ISIDRE.

ALBACETE- 279,4 KM-KO ORRATZA.

CARTAGENA.

MURTZIAKO CARGAS.

CARTAGENA.

ESCOMBRERAS.

VALENTZIAKO ALDAGAILUA

ALACANT-TERMINALA.

CAUDETE.

ALACANT-BENALUA (ZLK).

ALACANT-TERMINALA.

VALENTZIA-JOAQUIN SOROLLA.

XATIVA-47,0 KM-KO ORRATZA.

XATIVA.

SILLA.

GANDIA-MERCADERIES.

SILLA.

CARTAGENA PZ BAS.

CADIZ.

JAEN.

ESPELUY-150,5 KM-KO ORRATZA.

CADIZKO UNIBERTSITATEA (GLK).

ALCOLEAKO ALDAGAILUA

ALMERIA.

HUENEJA-DOLAR.

GRANADAKO LOTUNEA.

GRANADA.

ANTEQUERA-STA.ANA 48,3 KM-KO ORRATZA.

ALGECIRAS.

FUENTE DE PIEDRA.

FUENTE DE PIEDRA.

ANTEQUERA-SANTA ANA 50,4 KM-KO ORRATZA.

LOS PRADOS.

HIGUERON.

VALCHILLON.

MALAGA-ALAMEDA ZENTROA (GLK).

HUELVA-TERMINO.

NARANJOS LOTUNEA.

LA SALUD.

CARTUJA.

S. BERNARDO LOTUNEA.

LA SALUD.

SAN JERONIMOKO LOTUNEA.

LA SALUD-10,2 KM-KO ORRATZA.

SAN JERONIMOKO LOTUNEA.

VALENCIA DE ALCANTARA.

ALGODOR.

517,6 KM (MUGA).

CACERES.

HUELVA-CARGAS.

Linea 514

516

520

522

524

526

528

530

532

600

602

604

606

608

610

612

614

620

622

624

700

702

704

710

712

720

722

724

726

740

750

752

754

756

758

760

762

764

770

772

774

776

780

782

784

790

792

794

800

802

804

806

810

Jatorria ZAFRA.

MERIDA.

CIUDAD REAL.

MANZANARES.

CIUDAD REAL-MIGUELTURRA.

PUERTOLLANO.

ALMORCHON.

MONFRAGÜE.

MONFRAGÜE- 255,4 KM-KO ORRATZA.

VALENTZIA- NORD GELTOKIA.

VFSL - 2,3 KM-KO ORRATZA.

LES PALMES.

VFSL - 1,3 KM-KO ORRATZA.

VALENTZIAKO SAILK.–F.S.L.

SAGUNT.

SAGUNT-28,3 KM-KO ORRATZA.

VALENTZIA-GELTOKIKO A.V. ORRATZA

TORTOSA.

272,0 KM-KO SAILK. ORRATZA.

100,4 KM-KO SAILK. ORRATZA.

ABANDO PRIETO IND. INTERMODALA.

CABAÑAS DE EBRO.

ERRIOXAKO LOTUNEA.

ALTSASU.

534,0 KM-KO LOTUNEA.

SANTURTZI.

MUSKIZ.

BILBAO SALGAIAK.

LA CASILLAKO LOTUNEA.

PRAVIA.

GIJON-SANZ CRESPO.

LAVIANA.

SOTIELLO.

SOTIELLO LOTUNE ADARRA.

MARUCA SALGAIAK.

OVIEDO.

SOTO UDRION.

TRUBIA.

VALDECILLA LA MARGA.

LIERGANES.

PUERTO DE RAOS.

RIBADESELLA PORTUA.

BILBAO CONCORDIA.

ARIZ.

LUTXANA-BARAKALDO.

ARANGUREN.

MATALLANA.

GUARDO.

A CORUÑA.

TORAL DE LOS VADOS.

BETANZOS-INFESTA.

BAÑEZA.

CHAPELAKO LOTUNEA.

2013ko uztailaren 27a, larunbata Helmuga JEREZ DE LOS CABALLEROS (ZLK).

ROSALES.

BADAJOZ.

CIUDAD REAL.

POBLETEKO LOTUNEA.

PUERTOLLANO-FINDEGIA.

MIRABUENO.

PLASENTZIA.

MONFRAGÜE- 4,4 KM-KO ORRATZA.

SANT VICENÇ DE CALDERS.

VALENTZIA PORTUA IPARRALDEA.

PORT DE CASTELLO.

VALENTZIA PORTUA HEGOALDEA.

VFSL - 1,6 KM-KO ORRATZA.

TERUELGO LOTUNEA.

SAGUNT-268,8 KM-KO ORRATZA.

VALENTZIA-JOAQUIN SOROLLA.

L’ALDEA-AMPOSTA-TORTOSA.

TARRAGONA-CLASSIFICACIO.

TARRAGONA.

CASETAS.

GRISEN.

GAZTELAKO LOTUNEA.

CASTEJON DE EBRO.

231,5 KM-KO LOTUNEA

ABANDO PRIETO IND. INTERMODALA.

DESERTU-BARAKALDO.

SANTURTZI.

LOTUNEKO ORRATZA.

FERROL.

PRAVIA.

GIJON-SANZ CRESPO.

MUSEL PORTUA.

VERIÑA LOTUNE ADARRA.

AVILES PORTUA.

TRUBIA.

SAN ESTEBAN DE PRAVIA.

COLLANZO.

OVIEDO.

OREJO.

MALIAÑO (GLK).

LLOVIO.

SANTANDER.

BASURTOKO OSPITALEA.

IRAUREGI.

ASUNCION UNIBERTSITATEA/LEON

LA ROBLA.

TERMICA VELILLA.

LEON.

VILLAFRANCA DEL BIERZO (ZLK).

FERROL.

ASTORGA.

MONFORTE DE LEMOS.

Linea 812

814

816

820

822

824

826

828

830

832

834

836

838

840

842

900

902

904

906

908

910

912

914

916

920

930

932

934

936

938

940

942

944

946

948

2013ko uztailaren 27a, larunbata Jatorria VIGO-GUIXAR.

GUILLAREI.

GUILLAREI- 141,6 KM-KO ORRATZA.

ZAMORA.

ZAMORA.

REDONDELA.

MEIRAMAKO ZENTRAL TERMIKOA.

FAXIL.

UXESKO LOTUNEA.

545,4 KM-KO ORRATZA.

A CORUÑA-SAN DIEGO.

LEON.

TORNEROS LOTUNEA.

CERCEDA-MEIRAMA.–000,729 KM-KO ORRATZA.

SAR IBAIKO LOTUNEA.

MADRIL-CHAMARTIN.

PITIS.

FUENCARRALGO LOTUNEA.

FUENCARRAL-KONPLEXUA.

HORTALEZA.

MADRIL-ATOCHA ALDIRIAK.

LAS MATAS.

CHAMARTINGO LOTUNEA.

DELICIAS.

MOSTOLES - EL SOTO.

MADRIL-ATOCHA ALDIRIAK.

MADRIL-ATOCHA ALDIRIAK.

MADRID-ABROÑIGAL.

SAN CRISTOBAL INDUSTRIAL.

MADRIL-ATOCHA ALDIRIAK.

O’DONNELL.

VILLAVERDE BAJO.

VICALVARO.

MADRIL-SANTA CATALINA.

VICALVARO-SAILK. 3,007 KM-KO ORRATZA.

Helmuga CHAPELAKO LOTUNEA.

VALENCA DO MINHO/TUI MUGA.

GUILLAREI- 0,9 KM-KO ORRATZA.

MEDINA DEL CAMPO.

A CORUÑA.

SANTIAGO DE COMPOSTELA.

CERCEDA-MEIRAMA.

PORTAS.

SAN CRISTOBALGO LOTUNEA.

SAN DIEGO LOTUNEA.

EL BURGOKO LOTUNEA.

BERNESGA IBAIKO LOTUNEA.

QUINTANA LOTUNEA.

MEIRAMA-PICARDEL.

A GRANDEIRA 376,1 KM-KO LOTUNEA.

MADRIL-ATOCHA ALDIRIAK.

HORTALEZA.

FUENCARRAL-4.5 KM-KO ORRATZA.

MADRIL-CHAMARTIN.

AIREPORTUA-T4.

PINAR DE LAS ROZAS.

PINAR DE LAS ROZAS.

P. PIO LOTUNEA.

MADRIL-SANTA CATALINA.

PARLA.

SAN FERNANDO DE HENARES.

MADRIL-SANTA CATALINA.

REBOLLEDOKO LOTUNEA.

VILLAVERDE BAJO.

MADRILGO ASAMBLEA -ENTREVIAS (GLK).

VICALVARO-SAILK.

VALLECAS-INDUSTRIAL.

VICALVARO-SAILK.

VILLAVERDE BAJO.

VICALVARO-SAILK. LOTUNEA.

b)  Zerrenda honetan adierazten dira zer trenbide-azpiegitura dauden Interes Orokorreko Portuen esparruan:

– Pasaia.

– Bilbao.

– Santander.

– Gijon-Musel.

– Aviles.

–  Ferrol eta Ferrolgo ibaia.

–  A Coruña.

–  Vilagarcía de Arousa.

–  Marín eta Pontevedrako ibaia.

–  Vigo eta Vigoko ibaia.

– Huelva.

–  Sevilla eta Sevillako ibaia.

–  Cadiz eta Cadizko badia.

–  Algecirasgo badia.

– Malaga.

– Almeria.

–  Cartagena (haren barruan sartzen da Escombreras izeneko dartsena).

– Alacant.

– Gandia.

– Valentzia.

– Sagunt.

– Castellon.

– Tarragona.

– Bartzelona.

c)  Figueres eta Perpinyá nazioarteko sekzioko Figueres-Frantziako Muga bide-zatia.

http://www.boe.es BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO D. L.: M-1/1958 - ISSN: 0212-033X

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra