Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Lan zuzenbidea  >>  Legeria

11/2013 Errege Lege Dekretua, abuztuaren 2koa, lanaldi partzialeko langileak babestekoa eta arlo ekonomiko eta sozialeko beste premiazko neurri batzuei buruzkoa

2013-08-02

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/8/3, 185. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

8556

11/2013 Errege Lege Dekretua, abuztuaren 2koa, lanaldi partzialeko langileak babestekoa eta arlo ekonomiko eta sozialeko beste premiazko neurri batzuei buruzkoa.

I

Gure herrialde honetan jasaten ari garen krisialdia dela-eta, hainbat erreforma egin beharra dago, ekonomia berriz ere haz dadin eta enplegua sor ahalik eta eperik laburrenean.

Duela urte eta erditik hona, hainbat erreforma ari dira egiten azpiegituren arloan, aireko eta lurreko garraioen arloan, trenbide- eta itsas-garraioen arloan eta etxebizitzaren arloan, haien lehiakortasuna eta eraginkortasuna areagotzearren.

Nolanahi ere, aurrera egin behar da erreformen bidetik, eta, beraz, neurri gehiago ere onartu behar dira aurrerantzean, egoki irizten bazaizkio.

Lehenik eta behin, Aire-segurtasunari buruzko Legean (21/2003 Legea, uztailaren 7koa), aldatu egiten da 92. artikuluaren c) letra, han defizita kalkulatzeko xedatzen den formula doitzearren, hartara, hegazkin-konpainia zenbaitekin iritsitako akordioa dela-eta, AENA Aeropuertos, S.A. sozietateak jaso beharreko ondare-prestazio publikoen gehienezko gehikuntza apaltzearren eta artikulu horretan lehenbiziko hiru urteetarako hasieran aurreikusitako gehikuntzaren gehienezko muga 2018. urtera arte luzatzeko, eta defizita berdintzeko hala sorrarazten den epea bost urte arte luzatzeko. Neurri honekin, aire-garraioa bere oneratu egingo da, eta, harekin batera, baita espainiar turismo-sektorea ere. Bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, unitateko tarifen gehikuntzak 2013an eskatzekoak diren zenbatekoen gainean aplikatuko dira, AENA Aeropuertos, S.A. sozietateak jasotzen dituen ondare-prestazio publiko bakoitzarengatik (errege legedekretu honen I. eranskinean dago jasota).

Presaz hartu beharra dago neurri hau, hegazkin-garraioa eta turismo-sektorea sustatzeko, horixe baitzen xedea. Alde horretatik, ezinbestekoa da hegazkin-konpainiek, hurrengo denboraldietarako programak garatzen hasi baino lehen, tarifen esparrua berretsirik izan dezaten.

Trenbide-sektorearen Legean (39/2003 Legea, azaroaren 17koa), aldatu egiten dira 21. artikuluaren I) letra, 73. artikuluaren 1., 5. eta 6. paragrafoak, 77. artikulua eta 81.1

artikuluaren j) letra, trenbide-kanonen zenbatekoak aldatu eta eguneratzeko prozedura ezartzearren, eta, hala, trenbide-azpiegituren administratzaileei esleitzen zaie azpiegitura horiek proposatzeko eskumena. Halaber, Sustapen Ministerioari gaikuntza ematen zaio Trenbide-sektorearen Legean bertan ezarritako hobari- eta pizgarri-sistema aplikatzeko oinarrizko printzipioak garatu eta eguneratu ditzan.

Aldaketa horren xedea da arau horiek Europako Erkidegoaren araudiaren arabera egokitzea eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2013ko otsailaren 28an Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 26ko 2001/14/EE zuzentarauari buruz emandako epaia betearaztea – 2001/14/EE zuzentaraua, otsailaren 26koa, trenbideahalmena esleitzeari, trenbide-azpiegitura erabiltzeko ordaindu beharreko sariak aplikatzeari eta segurtasunaren ziurtapenari buruzkoa–.

Hain zuzen ere, epai hori betearazteagatik egin behar zen lehenbailehen aldaketa hori.

Bestalde, iragan uztailaren 24an Santiagon gertatutako istripu zorigaiztokoaren ondoren argi geratu zen arreta integrala eman behar zitzaiela bai istripuaren biktimei, bai haien hurbilekoei, eta haien beharren araberako laguntza- eta arreta-mekanismoak jarri behar zitzaizkiela eskura.

Mekanismo horiek egiaz izango direla bermatzeko, indartu egin da haiek arautzen dituen araudia, eta, hartara, gobernuak, errege-dekretuz, estatuaren eskumeneko trenbide-garraioko istripuen biktimei eta senideei laguntzeko erregelamendu bat onartuko du. Izan ere, biktimei arreta eskaintzeko erregelamendua ahalik eta eperik laburrenean garatzeko beharrizanak dakar presa hori. Horretarako, legeak gaikuntza eman behar du aurretik, zeren eta gerta bailiteke erregelamendu horretan bertan betebehar espezifikoak ezarri behar izatea zerikusiren bat izan duten trenbide-garraioko enpresa eta entitateei (garraioaren arloko enpresak eta entitateak, esan nahi da).

Neurri honek, hain zuzen, gainditu egin nahi ditu Trenbide-bidaiarien eskubide eta betebeharrei buruzko Europako 1371/2007 Erregelamenduak ezarritako gutxienekoak; hala, neurri hau oinarria izango da bidaiarien babes- eta aseguru-sistema guztietan aurrerago joateko.

Bestalde, 2013ko uztailaren 24an izandako istripua dela-eta, RENFE-Operadora enpresa-erakunde publikoak, legez dagozkion kasuetan eta baldintzen arabera, bere esku izango du kalte-ordainerako eskubidea duten pertsonen berehalako beharrizan ekonomikoei erantzuteko beharrezkoak diren zenbatekoak ordaintzea, erakunde aseguratzaileak bidaiarien nahitaezko aseguruagatik ordaindutakoez edo erantzukizun zibilagatik kontura aurreratutakoez gain. Trenbide-bidaiarien eskubide eta betebeharrei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1371/2007 (EE) Erregelamenduak dio ezen, istripuren batean bidaiariak zauritu edo hilez gero, haien berehalako beharrizanei erantzuteko diru-zenbatekoak aurreratu beharko dituztela trenbide-enpresek.

Hala, gaikuntza ematen zaio RENFE-Operadora enpresa-erakunde publikoari, kontratatutako aseguruek huts eginez gero, hala dagokion kasuetan eta beharrezkoak diratekeen aurrerakinen berme gisa, dagozkion diru-zenbatekoak ordain ditzan, nahikoa irizten zaizkienak, hartara babes gehigarri baten aukera ezarriz.

Egoki iritzi zaio neurri hori arau aparteko eta presazko batean jasotzeari, zeren eta, aseguruen bidezko babesa aski izan arren, berehala eragin behar baititu ondorioak.

Gainera, aldatu egiten da Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko 17/2012 Legearen III. eranskina (17/2012 Legea, abenduaren 27koa), hartara kreditu-eragiketak hitzartzeko ADIFi baimentzen zaizkion diru-zenbatekoak handitzeko: 1.109.220,00 mila eurotik 1.684.298,00 mila eurora aldatuz diru-zenbatekoa; finantza-merkatuen egoeran berriki izandako aldaketa positiboen ondorioz ematen da aukera hori, egungo egoera aprobetxatze aldera, zeren eta, 2012. urtean, merkatuaren egoera zela-eta, ADIFek ezin izan baitzuen bereganatu ekitaldi horretarako aurreikusita zegoen zorpetze-muga.

Aldaketa hori lehenbailehen egin behar da, hain zuzen, azken hilabeteetan finantzamerkatuetan izandako aldaketa positiboei etekina atera eta entitaterako likidotasuna eskuratu beharragatik, era horretan 2012. urterako hitzartutako inbertsioetarako eta 2013. urterako hartutako inbertsio-konpromisoetarako beharrizan bete gabeei erantzuteko.

II II. kapituluan, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginean lanaldi partzialeko lanaren gizarte-babesari buruz sartutako aldaketak datoz (xedapen honen bidez onartu zen testu bategina: 1/1994 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa); berariazko arau batzuk dira, lanaldi partzialeko langileei aplikatzekoa den Gizarte Segurantzaren babes-ekintzari buruzkoa.

Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarriak lanaldi partzialeko langileei aplikatuko zaizkien arauak dakartza, eta, 1. paragrafoko bigarren arauak, hain zuzen, Gizarte Segurantzaren prestazio horiek jasotzeko eskubidea sorrarazteko behar diren kotizazio-aldiak zehazten ditu.

Nolanahi ere, Konstituzio Auzitegiaren osokoak, martxoaren 14ko 61/2013 epaiaren bidez, konstituzioaren kontrakotzat eta deuseztzat jo du zazpigarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoaren bigarren araua, 15/1998 Errege Lege Dekretuak emandako idazketaren arabera (15/1998 Errege Lege Dekretua, lan-merkatua lanaldi partzialari buruz hobetzeko eta haren egonkortasuna sustatzeko presazko neurriei buruzkoa); Espainiako Konstituzioaren 14. artikulua urratzen duela iritzita, berdintasunerako eskubidea kaltetzeagatik eta, nagusiki emakumeen enpleguari eragiteagatik, zeharka sexua dela-eta diskriminazioa eragiteagatik. Konstituzio Auzitegiak Konstituzioaren kontrakotzat eta deuseztzat jo du arau hori, baina argitu gabe utzi du zer ondorio juridiko eragiten dituen. Epai horren ondoren etorri dira 71/2013 eta 72/2013 epaiak, biak ere apirilaren 8koak, eta 116/2013 eta 117/2013 epaiak, maiatzaren 20koak.

Epai horiek kotizazio-aldien kalkuluari eragiten diote; hain zuzen ere, lanaldi partzialeko kontratuekin egindako epeei dagozkien prestazio ekonomikoak eskuratzeko behar diren kotizazio-aldien kalkuluari –aldizkako lan-kontratuak barne, diren lanaldi partzialekoak edo osokoak–, kontuan hartu gabe ea lanaldi-murrizketa egunen, asteen, hilabeteen edo urteen arabera egiten den.

Konstituzio Auzitegiaren iritziz, lanaldi partzialeko langileei, gabealdiak kontatzeari begira, tratu ezberdina ematen zaie, lanaldi osoko langileei ez bezalakoa, eta ez dago horretarako arrazoi zentzuzkorik, proportzionaltasuna izango duenik onartutako neurriaren, emaitzaren eta neurriaren zertarakoaren artean.

Horren guztiaren ondorioz, beharrezkoa da lege mailako arau bat ematea, arau hori deuseztatu izanak gabealdiak kontatzeari begira eragin duen hutsunea betetzeko, hain zuzen, lanaldi partzialerako kontratatutako langileek Gizarte Segurantzaren prestazioak sorrarazteari begira, betiere.

Neurri horrekin, Gobernuak uste du badirela justizia sozialari dagozkion arrazoiak prestazio bat eskuratzeko behar diren urteen kopurua malgutzeko, halako moldez non langileen arteko berdintasunaren printzipioa bermatuko den uneoro, bai lanaldi partzialeko langileentzat, bai lanaldi osoko langileentzat, eta, hala, Konstituzio Auzitegiaren epaia bete.

Arau honetan, gainera, formula bat dator lanaldi osoko langileari eta lanaldi partzialeko langileari ahalegin bera eskatzen zaiela bermatzeko. Hala, bada, xedea hau baizik ez da:

ez dadila desproportziorik izan langileak egiaz egindako kotizazioen eta jasoko duen prestazioaren artean. Horrela, bada, indarrean dauden lanaldi partzialeko kontratuekin egindako epeei buruzkoa da lege-aldaketa, lanaldi osoko langileen kasuan bezalaxe.

Ondorioz, beharrezkoa da arau bat ematea honako hau kontuan hartuko duena:

proportzionaltasuna egon dadila prestazioak, pentsioak eta subsidioak eskuratzeko eskubidean, bai eta horien zenbatekoan. Hori dela eta, II. kapitulu honen xedeak dira:

1.  Lan-jarduera bat edo jarduera profesional bat gauzatzen duten pertsona guztiei ematea babes egokia.

2.  Kontribuziozkotasunari, proportzionaltasunari eta ekitateari eustea gizartesegurantzako espainiar sistemaren printzipio eta ezaugarri gisa.

3.  Ekitateari eustea, lanaldi osoko langileen egoerarekiko.

4.  Iruzurrezko edo arau kontrako egoerak saihestea, eta ez eragitea sisteman kotizatzeko sustagarria gal dadin.

Beharrezkoak eta lehenbailehen egitekoak dira Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean lanaldi partzialeko langileei buruz egiten diren aldaketak, lege horren zazpigarren xedapen gehigarriaren zati bat konstituzioaren kontrakotzat eta deusez jo izanak eragin duen hutsunea betetzeko; izan ere, hutsune hori dela eta, gaur egun ezin dira ebatzi langile horiek eskatutako zenbait prestaziori buruzko prozedurak.

Aldaketa hauen bidez, «lanaldi partzialeko langileek babes soziala eskuratzeko baldintza errazagoak izateko akordioa» garatzen da, joan den 2013ko uztailaren hogeita hamaikan Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak eta Comisiones Obreras, Unión General de Trabajadores, Confederación Española de Organizaciones Empresariales eta Confederación Española de la Pequeña y Mediana Empresa erakundeek sinatutakoa, alegia.

III. kapituluan, hainbat aldaketa sartzen dira langabezia-prestazioa eta -subsidioak jasotzen dituztenei segurtasun juridiko handiagoa emateko; hala, langabezia-prestazioa eta -subsidioa jasotzeko eskubidearen jabe izaten jarraitzeko, onuradunek izena eman beharra dute, eta, izena emanda jarraitzeko, enplegu-eskaria berritu.

Segurtasun juridiko handiagoa bermatzea aldera, legeak dio ezen, noizbait atzerrira irtenez gero urte naturalean gehienez ere 15 egun naturaleko epe batez, ez duela horregatik onuradunak onuradun izatea galduko, eta langabezia-prestazioa edo -subsidioa izango duela aurrerantzean ere. Horrez gain, langabezia-prestazioa eten egingo da zenbait kasutan, berariaz halaxe ezarrita: atzerrira egonaldia egitera joanik, gehienez ere 90 egunerako; edo egoitza atzerrira aldatuz gero, 12 hilabete baino gutxiagoko epe baterako, lanera edo lana bilatzera, lanbide-hobekuntzako ikastaroak egitera, edo nazioarteko laguntza ematera joanik. Nolanahi ere, aldez aurretik, jakinarazi egin beharko zaio erakunde kudeatzaileari, eta hark baimena eman beharko du irteteko, ezpabere, galdu egingo da prestazio horretarako eskubidea.

Errege Lege Dekretu honen 7. artikuluak aldatu egiten du Enpleguaren Legearen 27. artikulua (56/2003 Legea, abenduaren 16koa), haren edukia Gizarte Segurantzako Lege Orokorrean sartutako aldaketen arabera egokitzeko, eta 8. artikuluak, berriz, Arlo sozialeko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 24., 25., 47. eta 48. artikuluak aldatzen ditu (5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa), arau-hausteen eta zehapenen araubidea egokitzearren, behin enplegu-eskatzaile gisa izena ematea eta izena emanda jarraitzea prestaziorako eskubidea izateko eta hari eusteko nahitaezko baldintzatzat ezarri direnez geroztik. Gainera, bitarteko elektronikoen bidez helarazitako zitazio eta mezuen balioa sendotu egiten da, betiere langabeziaprestazioen onuradunek aldez aurretik adostasuna agertzen badute.

Azkenik, Arlo sozialeko arau-hausteen eta zehapenen gaineko Legearen testu bategina ere aldatu egiten da, proportzionaltasunari euste aldera, alegia, batetik, egun indarrean dagoen arau-hausteen eta zehapenen sistemak proportzionaltasuna izan dezan enpresariak zenbait neurri jakinarazteko duen betebeharrari begira; hain zuzen ere, jakinarazi egin behar dizkio Estatuaren Enplegu Zerbitzu Publikoari, hasierako mezu baten bitartez, Langileen Estatutuari buruzko Testu Bateginaren 51. artikuluaren arabera ezarritako kaleratze kolektiboko neurriak, 47. artikuluaren arabera ezarritako kontratuak eteteko neurriak eta lanaldia murrizteko neurriak.

Bestalde, III. kapituluan egindako arau-aldaketen beharrizan aparteko eta presazkoari dagokionez, agerian jarri behar da enplegu eta Gizarte Segurantzaren arloko neurriak direla, zeinak, aldez, langabeziatik babesteko neurrien eta langabetuei ezartzen zaien ikuskapenaren arteko lotura indartzeko baitira, eta, bestetik, enpresariei eta langabeziaprestazio eta -subsidioen hartzaileei segurtasun juridiko handiagoa emateko xedea betetzeko. Hala, bada, ezinbestekoa da nahitaezko baldintzatzat ezar daitezen enplegueskatzaile gisa izena ematea eta izena emanda jarraitzea, prestazioa jasotzeko eskubidea izango bada eta eskubide horri eutsiko bazaio. Aurreko neurri horrekin bat etorriz, beharrezkoa da, orobat, ahalbait lehen egin daitezen Informazioaren Gizartea Sustatzeko Neurriei buruzko Legean (56/2003 Legea, abenduaren 16koa) eta gai hori arautzen duen arau-hausteen eta zigorren araubidean egin beharreko egokitzeak.

Hala, bada, enpresariak Langileen Estatutuaren 47. artikuluaren eta 51. artikuluaren arabera kontratuak eteteko edo lanaldia murrizteko neurriak eta kaleratze kolektiboko neurriak onartzen dituenean, betebeharra du erabaki hori aldez aurretik jakinarazteko, eta, beraz, betebehar hori ez betetzea berariazko arau-hauste gisa tipifikatzea lehenbailehen onartu beharreko neurria da, oraintsu abiarazi berri delako datuen komunikazio elektronikoko sistema, maiatzaren 20ko ESS/982/2013 Aginduaren bitartez (ESS/982/2013 Agindua, maiatzaren 20koa, enplegatzaileek langabezia-prestazioak kudeatzen dituen entitateari kaleratze kolektiboen eta kontratu-etete eta lanaldimurrizketen kasuetan egin beharreko jakinarazpenaren edukia eta bidalketa-prozedura arautzen dituena). Eragotzi egin nahi da onuragarriagoa izan dadin arau-hauslearentzat jakinarazpenik ez egitea eta hartara betebeharrak guztiz bete gabe uztea, ezen ez aldaketak ez jakinaraziz aldez ez betetzea; horrexek dakar proportzionaltasun-printzipioa urratzen duten egoerak saihesteko lege-aldaketak premiaz egin beharra, egoera horiek erasan egin baititzakete langileen eskubideak, babes sozialeko sistema eta enpresen arteko lehia askea.

Errege lege-dekretu honen IV. kapituluan, aldatu egiten dira Langileen Estatutuko Legearen testu bateginaren zenbait arau, hain zuzen ere, honako hauek arautzen dituztenak: mugikortasun geografikoko neurri kolektiboak (40. artikulua) hartu behar direnean, edo lan-baldintzen funtsezko aldaketak eragiteko neurriak (41. artikulua), edo kausa ekonomiko, tekniko, antolamenduzko edo produkziozkoengatik kontratuak eteteko edo lanaldia murrizteko neurriak (47. artikulua), edo kaleratze kolektibokoak (51.2

artikulua) eta lan-hitzarmen kolektiboetan aurreikusitako lan-baldintzak ez aplikatzeko neurriak (82.3) hartu behar direnean egin beharreko kontsulten aldian zehar enpresazuzendaritzaren aurrean langileen ordezkari gisa solaskide izateko legitimazioa izango duten subjektuak arautzen dituzten arauak.

Prozedura hauetan guztietan ezartzen da kontsulta negoziazio-batzorde bakar batean gauzatuko dela; eta, hainbat izanez gero eragiten zaien lantokiak, prozedurak eragiten dien lantokiak baizik ez direla sartuko kontsultaren eremuan. Aldaketa honekin, desagertu egiten da kontsulta lantoki bakoitzean bereiz egiteko aukera, hain zuzen ere, egun urriaren 29ko 1483/2012 Errege Dekretuan aurreikusten dena (1483/2012 Errege Dekretua, urriaren 29koa, kaleratze kolektiboko eta kontratuak eteteko eta lanaldia murrizteko prozedurak onartzen dituena). Negoziazio-batzordea, gehienez ere, hamahiru lagunek osatuko dute, kontsulta-aldian parte hartzen duten alderdietako bakoitzaren ordezkari gisa, betiere enpresako hitzarmen kolektiboaren negoziazio-batzordeko kide kopuruarekin bat etorriz.

Arauketa berri horretan, langileak ordezkatzen dituen batzordea kontsulta-aldia hasi baino lehen eratu beharko da, eta berariaz xedatuko da ezen, batzorde hori eratu ezean, ez dela eragotziko ez kontsulta-aldia hastea, ez behar duen bezala burutzea. Gainera, batzorde hori nortzuek osatuko duten hobeto zehazten da: gehienez ere hamahiru kide izango ditu, betiere ordezkatzen dituzten lantegietako langile kopuruarekiko proportzioan.

Gainera, kaleratze kolektiboaren kasuan, aldatu egiten da 51. artikulua enpresak eman beharreko informazioari dagokionez, arauzko dokumentazioa aurkeztu ezean kaleratze kolektiboaren deuseztasuna deklaratzeko kasua zedarritzeko orduan segurtasun juridikoa hobetzearren.

Bestalde, badute justifikazioa 9. artikuluaren eta azken xedapenetako laugarrenaren bidez kontratuak eteteko, lanaldiak murrizteko eta kaleratze kolektiboetako prozeduretan sartutako aldaketek, eta bat datoz beharrizan aparteko eta premiazkoaren eskakizunarekin, zeren eta beharra baitago kontratuen etetean eta lanaldiaren murrizketan eta kaleratze kolektiboen prozeduretan negoziazio-batzordearen arauketa berrikusteko, segurtasun juridikoa baitezpadakoa izanik, bai enpresentzat, bai langileentzat, egoera honetan, hainbat prozedura judizialetan aipatu izan denez. Hedatuz gero, eragina izan lezake horrek beste kasu batzuetan ere, hau da, langileen estatutuan aurreikusitako kontsultaprozeduretan langileak ordezkatzen dituzten batzordeek esku hartu behar duten gainerako kasuetan. Arrazoi horiek berak direla-eta, lehenbailehen ezabatu behar dira erregelamendu bidezko eta lege bidezko arauketak ezberdinak izanik eragiten diren kontraesanak, eta aukera eman behar da prozedura horietan egindako aldaketak berehala aplikatzeko.

Bestalde, errege lege-dekretu honen 10. artikuluak egokitu egiten du Konkurtso Legearen 64. artikuluaren edukia (22/2003 Legea, uztailaren 9koa), kontsultaprozeduretan negoziazio-batzordeari eragiten dioten aldaketen arabera; artikulu horren edukia, izan ere, behin konkurtsoa deklaratu ostean lan-baldintza kolektiboen funtsezko aldaketarako prozedurak –lekualdatze kolektiboak barne– eta lan-harremanen etete edo azkentze kolektiborako prozedurak tramitatzeari buruzkoa da.

Bestalde, 11. artikuluak aldatu egiten du Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen Legea (36/2011 Legea, urriaren 10ekoa), kaleratze kolektiboaren prozesu-modalitateari dagokionez, inpugnazio kolektiboak tarte zabalagoa izan dezan. Argitu egiten dira kaleratze kolektiboaren kausak, segurtasun juridiko handiagoa izan dezaten, eta aukera ematen da kaleratze kolektibo bat deusez jotzen duten epaiak zuzen-zuzenean betearazi ahal izan daitezen, banakako prozeduren beharrik gabe.

Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legean sartutako aldaketen beharrizan aparteko eta presazkoak badu justifikazioa, izan ere, hobekuntza teknikoak sartu behar dira 3/2012 legeak sartutako kaleratze kolektiboen prozesu-modalitate berrian (3/2012, Legea, uztailaren 6koa, lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzkoa), lanarloko jurisdikzioan auzira jotzeko joera gehiegi haz ez dadin eta organo jurisdikzionalak ito ez daitezen, legeak printzipiotzat ezarritako arintasuna bete dadin eta segurtasun juridiko handiagoa eskaintzearren.

III Errege lege-dekretu honetako xedapen gehigarriek hainbat alderdi arautzen eta argitzen dituzte: Beste xedapen bat gehitzen da, Banku Berregituratzearen ondoriozko Aktiboak Kudeatzeko Sozietatea estatuaren etxebizitza-planetako laguntzen kudeaketarako erakunde laguntzailetzat jotzen duena, erakunde horrekin hitzartutako maileguek estatuaren laguntza atxikiak izan daitezen aurrerantzean ere.

Xedapen hori lehenbailehen ezarri beharra justifikatzen duten arrazoiak honako hauek dira: hainbat finantza-erakundetatik aktiboak transferitu izana Banku-berregituratzearen ondoriozko Aktiboak kudeatzeko Sozietateari, eta, transferentzia horietan, hainbat mailegu sartu izana estatu-laguntzaren baten onuradun zirenak, edo estatuaren hurrenez hurrengo etxebizitza-planetan jasotako laguntzena, finantza-erakundeen eta Sustapen Ministerioaren artean (edo garai batean Etxebizitza Ministerioa izan zenaren artean) sinatutako hitzarmenen ondorioz. Hitzarmen horietan badira subrogazioari buruzko hainbat murriztapen, eta, gainera, Banku-berregituratzearen ondoriozko Aktiboak kudeatzeko Sozietatearen izaera berezi hori dela eta, zeina ez baita, berez, finantzaerakunde laguntzailea, hainbat ondorio kaltegarri izan dira, hitzarmen horien peko maileguetarako laguntzak galtzea eragin dutenak; beharrezkoa da egoera hori konpontzea ahalik eta arinen, kalte ezin konponduzkoak sor ez dakizkien higiezin-sustapenei.

Beste alde batetik, 4/2013 legeak (4/2013 legea, ekainaren 4koa, etxebizitzak alokatzeko merkatua malgutzeko eta sustatzeko neurriei buruzkoa), bigarren xedapen gehigarrian, hainbat neurri ezartzen ditu Estatuaren etxebizitza-planei aplikatzeko, preklusio-epeak ezarriz, eta, hala, Banku-berregituratzearen ondoriozko Aktiboak kudeatzeko Sozietateari transferitutako maileguetarako berariazko konponbide bat proposatu beharra dakar lege horrek, 4/2013 lege horren bigarren xedapen gehigarrian sartutako neurriek eta egutegiak eragin egingo bailiekete mailegu transferitu horiei.

Era berean, errege lege-dekretuan xedapen bat sartu da, eta zera dio, FOM/898/2005 Agindua aurrerantzean ere aplikatu egingo dela, 77. artikulu berriaren bidez ezarritako prozeduraren bidez trenbide-kanonen zenbatekoen lehen eguneratzea egiten ez den bitartean, eta, orobat, hainbat aldaketa sartzen ditu agindu horretan.

Agindu horren aldaketa beharrezkoa da trenbide-kanonak finkatzeko parametroak europar araudiak ezartzen dituen baldintzei eta Trenbide-sektoreari buruzko Legearen 73. artikuluaren idazketa berriari egokitzeko. Hala, aukera emango da Estatuaren 2014. ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Legean trenbide-kanonen zenbatekoak eguneratu aurretik trenbide-kanonen diseinu berria izateko.

Trenbide-kanonen zenbatekoak finkatzeko parametroak aldatzera, aukera izango da geroan zenbateko horiek eguneratu behar direnean erakunde horrek kudeatzen dituen azpiegiturak mantentzeko eta kontserbatzeko kostu errealak hobeto berdindu daitezen, eta, horrela, trenbide-sektorearen aurrekontu-egonkortasunari lagundu, iraunkortasun ekonomikoaren xederako bidean aurrera egin eta diru-bilketa horren mailak trenbideazpiegituren beste administratzaile europar batzuen mailetara hurbiltzeko.

Horrenbestez, ahalbait lehen betearazi nahi da Europar Batasunaren Justizia Auzitegiaren 2013ko otsailaren 28ko epaia, zeinak kondenatu egiten baitu Espainiako Erresuma Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001eko otsailaren 26ko 2001/14/ EE Zuzentaraua ez betetzeagatik (2001/14/EE Zuzentaraua, otsailaren 26koa, trenbideazpiegituraren ahalmena esleitu, azpiegitura hori erabiltzeko kanonak aplikatu eta segurtasuna ziurtatzeari buruzkoa); horrexegatik da hain presazkoa neurri hori.

Laugarren xedapen gehigarriak dio ezen Gobernuak, araua indarrean sartzen denetik urtebeteko epean, txosten bat egingo duela lanaldi partzialeko langile guztiei ezartzen zaizkien neurriek izango duketen eraginari buruz, eta proposamenak ere egin ahal izango dituela, bai kotizazioa, bai kolektibo horren babesa hobetzeko.

Lehenbiziko xedapen iragankorraren arabera, araudi berria, berak ezartzen dituen baldintzei jarraituz, Gizarte Segurantzaren prestazio hauei ere aplikatu ahal izango zaie:

bai errege lege-dekretua indarrean sartu aurretik gutxieneko kotizazio-aldia ez egiaztatzeagatik ezetsiak izan diren prestazioei, bai izapidetzen ari diren prestazioeskabideei ere.

Bigarren xedapen iragankorrak ezartzen du ezen Langileen Estatutuaren 40., 41., 47., 51. eta 82. artikuluetan arautzen diren prozedurak eta Konkurtso Legearen 64. artikuluan arautzen diren prozedurak, errege lege-dekretu hau indarrean sartu aurretik hasita bazeuden, hasi zirenean indarrean zen araudiaren pean izango direla.

Hirugarren xedapen iragankorrean, kausa ekonomiko, antolamenduzko, tekniko edo produkziozkoengatik edo ezinbesteak eragindakoengatik kaleratze kolektiboei aplikatuko zaien prozesu-araubidea arautzen da.

Azken xedapenetako lehenean, eskumen-tituluak jasotzen dira, eta azken xedapenetako bigarrenari dagokionez, esan beharra dago ezen, behar bezala baimendutako enplegu-agentzien bidezko lan-merkatuko bitartekaritzaren arloan sektore pribatuaren eta publikoaren arteko elkarlana bideratze aldera, eta, hartara langabetuen laneratzea hobetze aldera, aldatu egiten duela abenduaren 30eko 1796/2010 Errege Dekretuaren 5. artikulua, enplegu-agentziak arautzen dituena, lan-bitartekaritzaren eremuan azpikontratazioa baimentzearren, nahiz eta muga bat izan horrek ere, hain zuzen, azpikontratazioa enplegu-agentzia gisa lan egiteko baimena duten hirugarrenekin baizik ezingo dela egin.

Azken xedapenetako hirugarrenean, 625/1985 Errege Dekretua aldatzen da (625/1985 Errege Dekretua, apirilaren 2koa, langabeziatik babesteko abuztuaren 2ko 31/1984 Legea garatzekoa) langabezia-prestazioa edo -subsidioa eskatzea edo jasotzea eta aldi berean inoren kontura edo norberaren kontura lan egin ahal izatea eragozteko, enpresariak edo langileak berak epez kanpo eskatzen duenean alta Gizarte Segurantzan, ikuskapenjardueraren ondorioz.

Lanak egin izana prestazioa eteteko kausa da, eta, hala, jakinarazi egin beharko da aldez aurretik; hartara, betebehar horrekin, parekatu egiten dira prozedura eta afiliazio/ altaren arloan den betebeharra.

Azken xedapenetako laugarrenean, hainbat aldaketa egiten zaizkio 1483/2012 Errege Dekretuari (1483/2012 Errege Dekretua, urriaren 29koa, kaleratze kolektiboaren eta kontratu-eteteen eta lanaldi-murrizteen prozeduren erregelamendua onartzen duena), arautzen dituen prozedura horien erregelamenduzko araudia errege lege-dekretu honek Langileen Estatutuaren 47. eta 51. artikuluetan sartutako aldaketen arabera egokitzeko, prozeduretako negoziazio-batzordeari dagokionez eta lan-agintaritzari prozeduraren hasieran egin beharreko jakinarazpenaren edukiari dagokionez, batez ere.

Azken xedapenetako bigarrenaren edukia presazkoa izatea, berriz, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren hogeita hamabigarren xedapen gehigarria (azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen lege hori) berehala aplikatu beharrari zor zaio; 4/2013 Errege Lege Dekretuak sartu zuen xedapen gehigarri hori (4/2013 Errege Lege Dekretua, otsailaren 22koa, ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzkoa), alegia, gaur egun 11/2013 Legea denak (11/2013 Legea, uztailaren 26koa, ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzkoa), lan-bitartekaritzari laguntzeko zerbitzuak kontratatzeko akordioen esparrua elkarrekin formalizatzeko modua ematearren. Zerbitzu-kontratu horiek eraginkorrak izango badira eta emaitza onak emango badituzte, beharrezkoa da lan-bitartekaritzaren arloan azpikontrataziorako aukera ematea, eta, beraz, ezinbestekoa da elkarrekiko akordio-esparru hori formalizatu baino lehen egitea arau aldaketa.

Langabezia-prestazioarekin edo -subsidioarekin bateraezinak diren lanak kontratuak eteteko kausa direnean aldez aurretik jakinarazpena egiteko obligazioa –azken xedapenetako hirugarrenean arautzen da– hara zergatik ezarri zen: gaur egun altak epez kanpo jakinarazten direnean gertatzen ari diren okerreko arau-interpretazioak saihestearren, hain zuzen, uste izaten baita ez dela batera gertatzen ari prestazioaren edo subsidioaren jasotzea eta lan egitea, lan egindako egun horri dagokion prestazioa kobratuko ez denez. Egoera horrek, nolanahi ere, lagundu egiten du prestazioetan iruzurra gerta dadin, eta horrek ondorio negatiboak dakarzkio prestazioen eskatzaileen edo onuradunen arteko tratu-berdintasunari, eta eraginkortasunik gabe uzten langabeziaprestazioetako iruzurraren kontrako borroka.

Azken xedapenetako bosgarrenean, Europako Batzordearen 2013ko uztailaren 17ko erabakia betearazi nahi da, finantza-errentamenduko zenbait akordiori aplikatzekoa zaion zerga-araubideari buruzkoa, hain zuzen, eta, hala, arauen egokitzean aurrera egin, hain zuzen ere, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 115. artikuluaren 11. paragrafoan xedatutakoari jarraituz (betiere, lehen aipatutako egun horietan indarrean zen idazketaren arabera) emandako administrazio-baimenei dagokienean eta itsasontzigintzako entitateen tonajearen araberako zerga-araubide berezia ekonomia-intereseko taldeen aldeko bihurtzeari dagokionean, betiere indarrean badira bai batzuk bai besteak.

Azkenik, azken xedapenetako seigarrenak eragindako aldaketaren helburua zera da, segurtasun juridiko handiagoa eskaintzea toki-erakunde batek Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsarekin dituen zorren ordainketan egunean ez dagoen kasuetan, hartara, artean hornitzaileei ordaindu ez dizkien fakturak mekanismo horren kontura ordaintzeko zer lege-aukera dituen argitzearren. Hona zeintzuk diren aukerak:

beranduenez ere 2013ko irailaren 15ean, ordaintzeke dituen zorrak ordaindu beharko ditu Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsaren kontura, edo, bestela, eskaturik izan beharko du finantza-arazoekiko udalerrientzako likidotasun-neurri gehigarrietan sartzea, alegia, 8/2013 Errege Lege Dekretuan xedatutako neurrietan (8/2013 Errege Lege Dekretua, ekainaren 28koa, herri-administrazioen berankortasunaren kontrako eta finantza-arazoak dituzten toki-erakundeei laguntzeko premiazko neurriei buruzkoa).

Kontua hala argiturik, toki-erakunde gehiagok izango dute aukera mekanismoaren hirugarren eta azken fase horri heltzeko, baldin eta aukera horien arteko bat hautatzen badute, eta, hala, hornitzaileei egin beharreko ordainketa bideratuko dute. Era berean, mekanismo horretatik kanpora geratu ziren eskualde-kontseiluen hornitzaileekiko zorrak ere kitatu ahal izango dira. Nahiz eta kontseilu horiek ez duten Estatuaren tributuetan parte hartuko dutelako bermerik, autonomia-erkidegoak hartuko du bere gain, unibertsitateen kasuan bezala, Hornitzaileei ordaintzeko Finantzaketa Funtsari mailegua ordaintzeko betebeharra.

Beharrezkoa da aldaketa hori, toki-erakundeen hornitzaileei ordaintzeko finantzaketamekanismoaren hirugarren fasea garatuko bada, toki-erakunde horiek Hornitzaileei ordaintzeko Finantzaketa Funtsarekiko zorren ordainketan egunean ez daudenean, edo eskualde-kontseiluen hornitzaileei ordaindu gabe dauden zorrak mekanismo horren kontura ordaindu ahal izan daitezen. Aldaketa hori presazko bihurtzen da, hartara, zeren eta mekanismoaren hirugarren fase hau abian baita dagoeneko.

Zer izaera eta xede duten ikusirik, neurri horietako bakoitzak dakartza berekin beharrizan aparteko eta presazkoa, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluak errege lege-dekretu bat onartzeko ezartzen dituen kasu-baldintzak, hain zuzen.

Horrela, bada, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak eta Sustapen eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroak proposatuta eta Ministro Kontseiluak 2013ko abuztuaren 2an eztabaidatu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT: I. KAPITULUA

Hona zer arau-aldaketa egiten diren azpiegituren eta garraioaren arloan:

1. artikulua.  Hamargarrena. Aire Segurtasunari buruzko Legea aldatzea (21/2003 Legea, uztailaren 7koa).

Aldatu egiten da Aire-segurtasunari buruzko Legearen 92. artikulua (21/2003 Legea, uztailaren 7koa). Hona nola:

«c)  Defizitagatiko doikuntza. Baldin eta, 2014, 2015, 2015, 2016, 2017 eta 2018 urteetan, formula hau aplikatuta ateratzen diren emaitzak badira 2014an % 2,5, 2015ean % 4,5 eta hurrenez hurrengo hiru urteetan % 5,5, portzentaia horiek aplikatuta ateratzen dena izango da aplikatu beharreko gehienezko hazkundea, eta hurrengo bost ekitaldietan berreskuratuko da aplikatutako hazkunde errealaren ondorioz ekitaldi horietan eta 2013an sorrarazitako defizita, baldin eta sorrarazi bada. Defizit metatua kapitalizatu egingo da, sortzen den unetik egiaz kobratzen den uneraino, Aena Aeropuertos, S.A. sozietatearen zerga aurreko kapitalaren batez besteko kostu haztatuaren pareko tasa baten arabera.

Baldin eta aurreko paragrafoan ezarritako epean zehar, alegia, 2014tik 2018ra bitartean, formula hori aplikatuz ateratzen den urterokoren baten emaitza txikiagoa bada ezarritako gehienezko zenbatekoak baino, gehienezko zenbateko horiek aplikatu ahal izango dira Aena Aeropuertos, S.A. sozietateak ordura arte sorrarazitako defizitak berreskuratzeko.» 2. artikulua.  37. artikulua. Trenbide-sektorearen Legea aldatzea. (39/2003 Legea, azaroaren 17koa).

Aldatu egiten da Sektore Elektrikoari buruzko 39/2003 Legea, azaroaren 17koa. Hona nola: Bat.  Hona nola geratzen den idatzita 21. artikuluaren l) letra:

«l)  trenbide-azpiegiturak erabiltzeko kanonak aldatu eta eguneratzeko proposamena, kanon horiek zehaztea eta kobratzea, eta, hala balegokio, zerbitzu gehigarri, osagarri eta lagungarrien tarifak kobratzea».

Bi.  Beste lerroalde bat bat gehitzen zaio 73. artikuluko 1. paragrafoari. Hona hemen:

«Sekzio honetan, kanonen esparru orokorra ezartzen da; hari esker, trenbideazpiegituren administratzaileak aukera izango du berak administratzen duen Interes Orokorreko Trenbide Sareko linea, tarte, geltoki eta instalazioetako bakoitzean aplikatzekoak izango diren kanonak ezartzeko.» Hiru.  Hona nola geratzen diren idatzita 73. artikuluaren 5. eta 6. paragrafoak:

«5.  Era berean, kanonen zenbatekoa ezartzeko orduan, kontuan hartuko dira, Interes Orokorreko Trenbide Sarea eraginkortasunez ustiatzeari begira, zenbateraino buxaturik dagoen azpiegitura, zein den azpiegituraren funtzionamendu egokia, nola sustatu ahal diren trenbide-garraioko zerbitzu berriak, eta, orobat, ba ote dagoen beharrik gutxiegi erabiltzen diren lineen erabilera suspertzeko, betiere bermatuz lehia egokia izango dela trenbide-enpresen artean.

Kanonen sistemak pizgarri izan behar du trenbide-enpresentzat eta trenbideazpiegituren administratzailearentzat berarentzat, Interes Orokorreko Trenbide Sarearen funtzionamenduan ahalik eta eragozpenik gutxien sor dadin eta haren funtzionamendua ahalik eta onena izan dadin. Pizgarri-sistema horren oinarrizko printzipioak sare guztiari aplikatuko zaizkio. Sistema horrek aukeran izango du sarearen funtzionamendua eragozten duten ekintzak zigortzea, eragozpen horiek jasaten dituzten enpresei kalte-ordainak ematea eta aurreikusi baino emaitza hobeentzako sariak ematea.

6.  Sustapen Ministerioaren agindu bidez garatu eta eguneratuko dira aurreko paragrafoetan ezarritako hobari- eta pizgarri-sistemak aplikatzeko oinarrizko printzipioak. Bereziki, eragozpenak murriztu eta funtzionamendua hobetzeko pizgarrien sistemari dagokionez, agindu horretan honako hauek ezarriko dira, gutxienez:

a)  Bidaia-denborak eta puntualtasun-tarteak kalkulatzeko prozedurak b)  Atzerapenen eta eragozpenen sailkapena.

c)  Atzerapenak kontatzeko eta eragozpenen erantzukizuna egozteko prozedurak.

d) Kalkulu-aldiak.

e)  Atzerapenak eta likidazioa baloratzeko prozedurak.

f)  Gatazkak ebazteko prozedurak.

g)  Aldika sistemaren gaineko informazioa emateko betebeharrak.

Era berean, aukera izango da Sustapen Ministerioaren agindu bidez kanonen esparru orokor hori osatzen duten elementuak garatu eta osatzeko, Sustapen Ministerioaren eskumenak errespetatuz, eta, betiere, indarrean den legeesparruaren arabera.

Hala ere, Gobernuaren Ekonomia-gaietarako Batzorde Eskuordeak txostena egin beharko du aldez aurretik agindu horiei buruz.» Lau.  Hona hemen nola geratzen den idatzita 77. artikulua:

«77. artikulua.  Eguneratzea.

1.  74. eta 75. artikuluetan ezarritakotik ateratzen diren emaitzak aldatzeko edo eguneratzeko proposamena trenbide-azpiegituren administratzaileak berak egin beharko du, eta, proposamenarekin batera, finantza- eta ekonomia-memoria aurkeztu beharko du dena delako baliabidearen edo jardueraren kostuari edo balioari buruz, bai eta proposatutako zenbatekoaren justifikazioa ere, zeina, betiere, Tasa eta Prezio Publikoen Legearen 20.1 artikuluan ezarritakoari egokituko baitzaio (8/1989 Legea, apirilaren 13koa, Tasa eta Prezio Publikoei buruzkoa).

Proposamen horren gaineko kontsulta egin beharko dute trenbide-enpresek, bai eta txostena ere Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ere, eta kanonen parametroen balio zehatzak ezarriko dira bertan, betiere sareko linea, elementu edo aplikazio-epe bakoitzaren arabera xehakatuz.

2.  Horrela lortutako emaitzak Sustapen Ministerioari igorriko zaizkio, ea kanonen esparru orokorrari eta indarrean den gainerako lege- eta eskumenesparruari egokitzen ote zaizkion egiazta dezan, eta Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeen aurreproiektuetan sar dezan».

Bost.  Hona nola geratzen den idatzita 81. artikuluaren 1. paragrafoaren j) letra:

«j)  Kanonen eta pizgarri-sistemaren esparru orokorra garatzea, eta trenbideazpiegituren administratzaileak kanonei buruz egindako proposamena kanonen esparru orokorrari eta ezartzen zaizkion helburuei eta xedeei egokitzen zaiela egiaztatzea.» Sei.  Beste xedapen gehigarri bat, hamabigarrena, gehitzen zaio legeari. Hona hemen:

«Hamabigarren xedapen gehigarria. Trenbide-istripuen ondorioak jasan dituztenei arreta integrala ematea.

Estatuaren eskumeneko trenbide-garraioaren arloan gertatzen diren istripuen biktimek eta haien senitartekoek eskubidea dute arreta eta laguntza egokia bermatuko dien arreta integrala izateko. Gobernuak erregelamenduz garatuko ditu trenbide-garraioko istripuengatik ematekoak diren laguntzen gaineko neurriak».

3. artikulua.  Estatuaren 2013rako Aurrekontu Orokorren Legea aldatzea (17/2012 Legea, abenduaren 27koa).

Aldatu egiten da Estatuaren 2013rako Aurrekontu Orokorren Legea (17/2012 Legea, abenduaren 27koa). Hona nola: Estatuaren 2013rako Aurrekontu Orokorren Legearen III. Eranskinean (17/2012 Legea, abenduaren 27koa) 1.684.298,00 mila euro baimendu eta izendatu dira Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) delakoak urte horretan hitzartu behar dituen kreditu-eragiketetarako.

Baimen hori lege horren III. Eranskinean bertan jasotako baldintzen arabera eman da.

4. artikulua.  2013ko uztailaren 24an gertatutako trenbide-istripua pairatu duten pertsonei berehalako arreta emateko finantza-baliabide subsidiarioak.

RENFE-Operadora enpresa-erakunde publikoak, legez dagozkion kasuetan eta baldintzen arabera, aukeran izango du kalte-ordainerako eskubidea duten pertsonen berehalako beharrizan ekonomikoei erantzuteko behar diren diru-zenbatekoak ordaintzea, aseguru-entitateak nahitaezko aseguruagatik ordaindutakoez gain edo erantzukizun zibilagatik kontura aurreratutakoez gain. Hala bada, RENFE-Operadorak diru-zenbateko horiek aplikatzen baditu, pertsona horiei aitortu zaizkien kalte-ordainen kontura egindako aurrerapentzat joko dira, eta horrek ez dakar berekin ez eskubideari buruz ez eta kalteordainei buruz ezer erabakitzea, ez eta ondare-erantzukizuna aitortzea ere.

II KAPITULUA Lanaldi partzialeko babes sozialaren arloko aldaketak 5. artikulua.  Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzea (1/1994 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa).

Aldatu egiten da Gizarte SegurantzarenLege Orokorraren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarria (1/1994 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa). Hona nola: Bat.  Lehenengo paragrafokobigarren araua honela geratzen da idatzita:

«Bigarrena. Kotizazio-tasak.

Erretiro, ezintasun iraunkor, heriotza eta bizirik iraute, aldi baterako ezintasun eta amatasunari eta aitatasunari dagozkion prestazioak jasotzeko eskubidea izateko behar diren kotizazio-aldiak egiaztatzeko, honako arau hauek aplikatuko dira:

a)  Kontuan hartuko dira langilea lanaldi partzialeko kontratu batekin altan egondako epeak, epe horietako bakoitzean lanaldiaren iraupena edozein izanda ere.

Horretarako, partzialtasunaren koefizientea aplikatuko zaio lanaldi partzialeko kontratuarekin altan egondako epeari, eta horren emaitza izango da epe bakoitzean egiaz kotizatutzat jotzen diren egunen kopurua. Partzialtasun-koefizientea izango da langile batek lanaldi osoan egiten duen lanaldiaren aldean lanaldi-partzialean egiten den lanaldiaren ehunekoa, betiere konparagarriak izanik bata eta bestea.

Horrela ateratzen diren egunen kopuruari lanaldi osoan kotizatutako egunak gehituko zaizkio, eta horrela ateratzen den emaitza izango da prestazioak eskuratu ahal izateko kontatu ahal diren kotizazio-egun egiaztatuen guztirako kopurua.

b)  Behin kotizatutako egun egiaztatuen kopurua horrela zehazturik, guztirako partzialtasun-koefiziente kalkulatuko da, eta ehuneko horrek adieraziko du zein den lan egindako egun kotizatutzat egiaztatuen kopurua –aurreko a) letran adierazitakoaren arabera– langileak lan-bizitza osoan zehar altan egindako guztirako egunen artetik. Lanerako aldi baterako ezintasunaren subsidioaz den bezainbatean, guztirako partzialtasun-koefizientea azken bost urteen gainean kalkulatuko da. Amatasun- eta aitatasun-subsidioaz ari garenean, guztirako partzialtasun-koefizientea azken zazpi urteen gainean kalkulatuko da, edo, hala balegokio, lan-bizitza osoaren gainean.

c)  Lanaldi partzialeko langileei prestazio ekonomikoetarako eskatuko zaien gutxieneko kotizazio-epea, prestazioek halakorik ezarrita dutenean, honako hau izango da: kasu guztietarako ezarrita dagoen epeari b) letran aipatzen den partzialtasun-koefizientea aplikatuz ateratzen den emaitza.

Dena delako prestazio ekonomikoa eskuratzeko baldintzatzat ezartzen bada gutxieneko kotizazio-epearen zati bat edo osoa epe jakin baten barruan bete dadila, partzialtasun-koefiziente globala aplikatuko da dena delako kotizazio-epea finkatzeko. Eskatzen den epe hori, dena den, dena delako prestaziorako orokortasunez ezarritako denbora-tartean sartuta egon beharko da.» Bi.  Hona hemen nola geratzen den idatzita 1. paragrafoko c) idatz-zatiko hirugarren araua:

«c)  Jubilazio-pentsioen eta gaixotasun arruntaren ondoriozko ezintasun iraunkorraren pentsioen zenbatekoa finkatze aldera, bigarren arauko a) letraren bigarren paragrafoan ezarritakotik ondorioztatzen diren kotizazio-egunen kopurua 1,5 koefizientea aplikatuz gehituko da, eta horrela ateratzen den egun-kopurua ezin da izan lanaldi partzialeko altako epea baino handiagoa.

Dena delako oinarri arautzaileari aplikatuko zaion ehunekoa 163. artikuluaren 1. paragrafoan eta hogeita batgarren xedapen iragankorrean aipatzen den eskala orokorraren arabera ezarriko da, honako salbuespen honekin: Baldin eta interesatuak hamabost egun baino kotizazio-epe txikiagoa egiaztatzen badu, eta, horretarako, lanaldi osoko egunak eta lanaldi partzialeko egunak batu eta emaitza 1,5 koefizientea aplikatuz gehitu badu, dagokion oinarri arautzaileari aplikatuko zaion ehunekoa honako hau izango da: hamabost urteko aldian langileak egiaztatutako kotizazio-epeak dakarren ehunekoa 50i aplikatuz ateratzen den emaitza, hain zuzen.» III KAPITULUA Enpleguaren eta desenplegu-babesaren arloko aldaketak 6. artikulua.  Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzea (1/1994 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa).

Hona nola aldatu den Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina (ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen): Bat.  Beste idatz-zati bat, e), gehitu zaio 207. artikuluari. Hona hemen:

«e)  Dagokion enplegu-zerbitzu publikoan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.» Bi.  Hona nola geratzen den idatzita 209. artikuluaren izenburua eta 1. paragrafoa:

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

185. zenbakiaren euskarazko gehigarria «209. artikulua.  2013ko abuztuaren 3a, larunbata Prestazioetarako eskubidea eskatzea, sortzea eta iraunaraztea.

1.  Lege honetako 207. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek erakunde kudeatzaile eskudunari eskatu beharko diote onar dezala legezko desenplegu-egoera gertatuz gero sortuko den prestazioetarako eskubidea, betiere hurrengo hamabost eguneko epearen barruan egiten bada prestaziorako eskaria. Eskaria egiteko baldintza izango da enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea. Era berean, eskaria egiten den egunean, lege honen 231. artikuluak aipatzen duen jarduerarekiko konpromisoa sinatu beharko da.

Enplegu-eskatzaile gisa izena emanda jarraitu beharko da prestazio-aldiak irauten duen denbora guztian, prestazioa jasotzen jarraitzeko ezinbesteko baldintza baita; gainera, prestazioaren ordainketa eten egingo da, baldintza hori bete ezean, Lege honetako 212. artikuluan ezarritakoaren arabera.» Hiru.  212. artikuluaren 1. paragrafoari f) eta g) letrak gehitzen zaizkio. Hona hemen nola geratzen diren idatzita:

«f)  Onuradunak egoitza atzerrira aldatzen duenean adierazten badu lana bilatzeko edo lana egitera joateko dela, edo lanbide-hobekuntza egitera edo nazioarteko lankidetzan aritzera joateko dela, eta hamabi hilabete jarraitu baino epe motzagorako bada, betiere aldez aurretik hala jakinarazi bada eta erakunde kudeatzaileak baimena eman badu; hori, ordea, ez da eragozpen izango Europar Batasuneko arauetan prestazioak esportatzeari buruz ezarritakoa aplikatzeko.

g)  Urtean gehienez 90 egunez (jarraituak edo ez) atzerrira egonaldia egitera joateko kasuetan, betiere aldez aurretik jakinarazi bada eta erakunde kudeatzaileak baimena eman badu.

Ez da egonalditzat ez eta egoitza aldaketatzat joko atzerrira ateratzea urte bakoitzean behin eta 15 egun baino gutxiagorako, hargatik eragotzi gabe 231.1

artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.» Lau.  Hogeita bi. Aldatu egiten da 212. artikuluaren 3. paragrafoa; hona nola geratzen den idatzita:

«3.  Prestazioen onuradunek ez badute betetzen eskatutako dokumentuak ezarritako epeetan aurkezteko betebeharra, betiere dokumentuok prestazioetarako eskubideari eusteko ezinbestekoak badira, prebentzio-neurriak hartu ahal izango ditu erakunde kudeatzaileak, hala behar bada; horrela bada, prestazio horiek ordaintzea eten ahal izango du, harik eta onuradunek eskubideari eusteko ezarritako legezko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu arte haren aurrean; hori egin ondoren berrekingo zaio prestazioari.

Era berean, erakunde kudeatzaileak eten egingo du prestazioen ordainketa, baldin eta onuraduna enplegu-zerbitzu publikoan izena eman gabe badago (hau da, izena eman gabe dagoen aldi horietako ordainketa), eta berriz hasiko da ordaintzen hark berriz ere izena ematen duenetik aurrera, betiere erakunde kudeatzailearen aurrera agertzen bada izena eman duela egiaztatzera, non eta arau honetan edo beste batean aurreikusitako kausengatik prestazioa eteten edo azkenarazten ez duen».

Bost.  Aldatu egiten da 212. artikuluko 4. paragrafoaren b) letraren 1. lerroaldea.

Hona hemen:

«b)  Interesdunak eskatuta, 1. paragrafoko b), c), d), e), f) eta g) letretan jasoriko kasuetan, baldin eta egiaztatzen bada: amaitu dela etetea eragin duen kausa; hala badagokio, kausa horrek legezko langabezia-egoera dakarrela; edo, hala badagokio, artean ere betetzen direla errentarik ez izateko baldintza edo familia-erantzukizunak izateko baldintza. 1. puntuko d) letrak adierazten duen egoeran, norberaren konturako langileak hogeita hamar urte baino gutxiago izanik lehendabiziko alta hartzen duenean Norberaren konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Araubide Berezian, langabezia-prestazioa berriz has daiteke norberaren konturako lana hirurogei hilabetekoa edo laburragoa bada.» Sei.  Aldatu egiten da 213. artikuluko 1. paragrafoko g) idatz-zatia, eta hona nola geratzen den idatzita:

«g)  Bizilekua edo egoitza atzerrira aldatzea, non eta ez diren 212.1

artikuluaren f) eta g) letretan jasotako etete-kausak.» Zazpi.  Beste paragrafo bat, 4.a, gehitzen zaio 215. artikuluari. Hona hemen:

«4.  Lehenbiziko paragrafoan ezarritako subsidio-modalitate guztietan, baldintza izango da enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea eta hala jarraitzea, lege honetako 207 e) artikulutik 209.1 artikulura ezarritako baldintzen arabera».

Zortzi  Aldatu egiten da 231. artikuluko 1. idatz-zatiko h) letra. Hona nola:

«h)  Enplegu-eskatzaile gisa izena ematea, izena emanda jarraitzea eta jarduera-konpromisoari buruzko baldintzak betetzea, Enpleguaren Legeak 27. artikuluan ezarritako baldintzen arabera (56/2003 Legea, abenduaren 16koa)».

Bederatzi.  Aldatu egiten da 233. c) letra; hona nola geratzen den idatzita:

«c)  Langileei Lan-arloko arau-hauste eta zigorrei buruzko Legearen testu bateginaren 48.5 artikuluan ezarritakoaren arabera zigorrak ezartzeari buruzkoak».

7. artikulua.  Enpleguari buruzko Legea aldatzea (56/2003 Legea, abenduaren 16koa).

Aldatu egiten Enpleguaren Legearen 27. artikuluaren 4. paragrafoa (56/2003 Legea, abenduaren 16koa). Hona nola:

«4.  «Lan-zerbitzu publikoetan izena emandako langabezia-prestazioen eta -subsidioen onuradunek, behin jarduera-konpromisoa hartu ondoren, laneratzeko ibilbidean erabakitako lan-politika aktiboetan parte hartu beharko dute, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 231.1 artikuluaren azken lerrokadan xedatutakoa gorabehera.. Enplegu-zerbitzu publiko eskudunek egiaztatuko dute ezen langabezia-prestazioen eta -subsidioen onuradunek betetzen dituztela jarduera-konpromisoaren ondoriozko betebeharrak, eta, zigorrik ezarri bazaie, jakinarazi egin beharko diote Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari, ezartzen zaien unean, hark zigorra betearaz dezan.

Enplegu-zerbitzu publiko eskudunek, halaber, egiaztatuko dute ezen onuradun horiek betetzen dutela enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egoteko betebeharra, eta Estatuko Enplegu Publikoaren Zerbitzuari jakinarazi beharko dizkiote betebehar horren hutsegiteak, gertatzen diren unean edo ezagutzen dituzten unean.

Jakinarazpen hori bide elektronikoz egin dezakete, eta dokumentu nahikoa izango da Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak dagokion zehapen-prozedura hasteko.» 8. artikulua.  Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina aldatzea (5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa).

Aldatu egiten da Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina (5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa). Hona nola: Bat.  Aldatu egiten da 22. artikuluaren 13. paragrafoa:

«13.  Ez bazaizkio langabezia-prestazioaren erakunde kudeatzaileari jakinarazten, eraginkor izaten hasi aurretik, kaleratze kolektiboko neurriak edo lanaldia eteteko edo murrizteko neurriak erregelamenduz ezarritako moduan eta edukiarekin, eta ez bazaizkio jakinarazten, gertatu aurretik, hasieran xedatutako egutegian egiten diren aldaketak, langile bakoitzaren arabera lanaldia eteteari edo murrizteari buruz xehekaturik egiten direnak, eta, neurriak lanaldia murrizteari buruzkoak direnean, ez bada jakinarazten, orobat, lanaldi murrizketaren osteko lanordutegia.» Bi.  Aldatu egiten dira, 24. artikuluan, 4. paragrafoaren a) eta d) letrak, eta beste paragrafo bat eransten zaio, 4.a, honako hau dioena:

«a)  Ez agertzea, errekerimendua egin ostean, enplegu-zerbitzu publikoen aurrera edo enplegu-agentzien aurrera, haiekiko lankidetzaren esparruan jarduerak gauzatzen dituztenean, non eta ez den kausa justifikatu bat tarteko.» «d)  Ez ematea enplegu-zerbitzu publikoei haren jakinarazpenak eta mezuak jasoko direla bermatzeko behar den informazioa.

Bitarteko elektronikoen bidezko zitazioak edo mezuak jakinarazpenetarako baliodun direla joko da, betiere langileek aldez aurretik beren adostasuna agertu badute.» «4.  Langabezia-prestazio kontribuziozko edo asistentzialen eskatzaile edo onuradunen kasuan, prestazio horiek kudeatzen dituzten erakundeen aldera huts hauek egitea:

a)  Ez ematea haien jakinarazpenak eta mezuak jasoko direla bermatzeko behar den informazioa.

Bitarteko elektronikoen bidezko zitazioak edo mezuak jakinarazpenetarako baliodun direla joko da, betiere langileek aldez aurretik beren adostasuna agertzen badute.

b)  Prestazioa jasotzen jarraitzeko baldintza izanik, izena eman gabe egotea enplegu-eskatzaile gisa Gizarte Segurantzaren Legearen testu bateginaren 209.1

eta 215.4 artikuluetan ezarritako baldintzen arabera, non eta ez den horretarako kausa justifikaturik tarteko.» Hiru.  Aldatu egiten da 25. artikuluaren 3. paragrafoa. Hona hemen nola:

«3.  Ez jakinaraztea, non eta ez dagoen horretarako kausa justifikaturik, prestazioetako bajak, eskubidea etetea edo azkentzea eragiten duten egoerak sortzen diren unean; edo prestazioak jasotzeko eskubidea izateko bete behar diren baldintzak betetzeari utzi zaionean, kausa horietako batengatik prestazioa bidegabeki jasotzeagatik. Betiere, jokabide hori ez badago tipifikatuta arau-hauste arin gisa lege honetako 24.4.b) artikuluan.» Lau.  Hona nola geratzen diren idatzita 47. artikuluaren 1. paragrafoaren a) eta c) letrak eta 4. paragrafoa:

«a)  Arau-hauste arinagatik, galdu egingo da pentsioa edo prestazioa, hilabete batez. Langabezia-prestazio kontribuziozko edo asistentzialaz den bezainbestean, 24. artikuluaren 2., 3. eta 4. paragrafoetan tipifikatutako arau-hauste arinak zehatu egingo dira, hemengo eskala honen arabera:

1.  2.  3.  4.  arau-haustea. Prestazioak hilabetez galtzea. arau-haustea. Prestazioak 3 hilabetez galtzea. arau-haustea. Prestazioak 6 hilabetez galtzea. arau-haustea. Prestazioak azkentzea.» «c)  Arau-hauste larriagatik, prentsioa edo prestazioa sei hilabetez galtzea, eta langabezia-prestazioen edo -subsidioen edo langile autonomoaren jarduera uztearen prestazioaren kasuan, prestazioa azkentzea.

Halaber, aukeran izango da edozein diru-prestazio jasotzeko eskubidea kentzea urtebetez, eta, hala balegokio, enplegua sustatzeko laguntza, bai eta epe horretan enplegurako lanbide-hezkuntzan parte hartzeko eskubidea ere.» «4.  Azpisekzio honetan aurreikusitako arau-hausteen zehapenak lege honetako 48.4 eta 5. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera ezarriko dira, organo zehatzailearen eskumena errespetatuz eta ezarritako zehapena betearazteko behar den lankidetzaren bidez, baldin eta beste organo baten eskumenekoa bada zehapen hori betearaztea.» Bost.  Honela gelditzen da idatzita 48. artikuluaren 5. paragrafoa:

«5.  Gizarte Segurantza eta Laneko Ikuskaritzak proposatuta Gizarte Segurantzako arau-hausteengatik langileei zehapenak ezartzea Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaile edo zerbitzu erkide horretarako eskudunari dagokio. Langabezia-prestazio kontribuziozko edo asistentzialen eskatzaile edo onuradunek egindako arau-hausteen kasuan, prestazio horiek kudeatzen dituen erakundeari dagokio eskumena, lege honen 24.3 eta 25.4 artikuluetan jasotako arau-hausteen kasuetan izan ezik, halakoetan zehatzeko eskumena enpleguzerbitzu publiko eskudunari baitagokio, eta hark langabezia-prestazioaren erakunde kudeatzaileari jakinaraziko dio zehapena, ezartzen duen unean, betearaz dezan.» IV. KAPITULUA Lan-arloko aldaketak 9. artikulua.  Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina aldatzea (1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 24koa).

Aldatu egiten da Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina (1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 24koa). Hona nola geratzen den: Bat.  Hogeita bi. Aldatu egiten da 40. artikuluaren 2. paragrafoa; hona nola geratzen den idatzita:

«2.  Aurreko paragrafoan aipatutako lantoki-aldaketa egin aurretik, enpresak langileen legezko ordezkariekin hitz egin beharko du gai horri buruz, hamabost egun baino gehiagokoa ez den aldi batean, baldin eta lantoki osoari eragiten badio eta lantokiak bost langile baino gehiago baditu; edo, laurogeita hamar eguneko epe batez, lantoki osoari eragin ez arren, langile kopurua, gutxienez, honenbestekoa bada:

a)  Hamar langile, ehun langile baino gutxiago dituzten enpresetan.

b)  Enpresako langile kopuruaren ehuneko 10, ehun eta hirurehun langile bitartean dituzten enpresetan.

c)  Hogeita hamar langile, hirurehun langile baino gehiago dituzten enpresetan.

Kontsulta-aldi horretan, enpresaren erabakia eragin duten kausak aztertu behar dira, baita ondorioak saihestu edo gutxitzeko aukerarik dagoen ere, eta langileei dakarzkien eraginak biguntzeko zer neurri behar diren ere bai. Kontsulta hori negoziazio-batzorde bakar batean egingo da, eta, hainbat lantoki izanez gero, prozedurak eragiten dien lantokietan baizik ez da egingo. Negoziazio-batzordeak hamahiru kide izango ditu gehienez, alderdietako bakoitzak ordezkari bana.

Kontsulta-prozeduran enpresa-zuzendaritzaren solaskide izatea 41.1 artikuluan aipatzen diren subjektuei dagokie, artikulu horretan bertan ezarritako hurrenkeraren eta baldintzen arabera.

Enpresak kontsulta-prozeduraren hasiera iragartzeko mezua bidali aurretik eratu beharko da langileen ordezkaritza-batzordea. Horretarako, enpresazuzendaritzak fede emateko moduan jakinarazi beharko die langileei edo haien ordezkariei prozedura hasteko asmoa. Ordezkaritza-batzordea eratzeko gehienezko epea zazpi egun izango da, jakinarazpen hori igortzen denetik hasita; hala ere, prozedura honek lantokiren bati eragin eta hark ez badauka legezko ordezkaririk, epea hamabost egun izango da.

Behin ordezkaritza-batzordea eratzeko gehienezko epea igarota, enpresazuzendaritzak kontsulta-aldia hasteko epearen hasiera jakinarazi ahal izango die langileen ordezkariei. Ordezkaritza-batzordea eratu ezean, ez da eragozpen izango kontsulta-aldia hasteko eta garatzeko, eta behin kontsulta-aldia hasi eta gero eratzen bada, horrek, berez, ez dakar kontsulta-aldiaren iraupena luzatzea, inondik ere ez.

Laneko agintaritzari jakinaraziko zaio, jakin dezan, kontsulta-aldia hasi dela; orobat, hura amaitzean, zer jarrera izan duten alderdiek.

Kontsulta-aldian, fede onez negoziatu behar dute alderdiek, akordio bat lortzeko helburuarekin. Akordio horrek langileen legezko ordezkarien gehiengoaren adostasuna beharko du, edo, hala balegokio, langileen ordezkaritza-batzordeko kideen gehiengoarena, eta, betiere, bai kasu batean, bai bestean, prozeduraren peko lantokiko edo lantokietako langileen gehiengoa ordezkatu behar dute.

Kontsulta-aldia amaitu eta gero, enpresaburuak lantoki-aldaketari buruz hartutako erabakia jakinarazi behar die langileei; lantoki-aldaketa artikulu honetako 1. paragrafoan xedatutakoaren arabera egingo da, ondorio guztietarako.

Paragrafo honetan aipatutako erabakien kontra gatazka kolektiboa eragin daiteke, eta artikulu honetako 1. paragrafoan xedatutako bakarkako akzioak ere gauza daitezke. Gatazka kolektiboa eragiten denean, gelditu egingo dira bakarka hasitako akzioen izapideak, harik eta hura erabaki arte.

Kontsulta-aldian langileen legezko ordezkariekin akordioa lortuta ere, langileek eskubidea izango dute artikulu honetako 1. paragrafoko hirugarren lerroaldean aurreikusitako aukeraz baliatzeko.

Enpresaburuak eta langileen legezko ordezkariek edonoiz erabaki ahalko dute paragrafo honetan aipatzen den kontsulta-aldiaren ordez enpresaren esparruan aplikatzekoa den bitartekotza edo arbitraje-prozedura aplikatzea; kasu horretan, kontsulta-aldi horretarako xedatutako gehienezko epearen barruan gauzatu beharko da bitartekotza edo arbitrajea.» Bi.  Aldatu egiten da 41. artikuluaren 4. paragrafoa; hona nola geratzen den idatzita:

«4.  Lan-baldintza kolektiboetan funtsezko aldaketak egiteko erabakia hartu baino lehen langileek dena delako enpresan legezko ordezkaririk baldin badute, gaia ordezkari horiekin kontsultatzeko epe bat zabaldu beharko da, gehienez ere hamabost egunekoa –nahiz eta negoziazio kolektiboan beste prozedura espezifiko batzuk ere abiaraz daitezkeen–. Kontsulta-aldi horretan, enpresak erabaki hori zergatik hartu duen, ondorioak saihestu edo leundu ote daitezkeen, eta kalteturik gertatzen diren langileen artean ondorioak leuntzeko zein neurri har daitekeen aztertuko dute. Kontsulta hori negoziazio-batzorde bakar batean egingo da, eta, hainbat lantoki izanez gero, prozedurak eragiten dien lantokietan baizik ez da egingo. Negoziazio-batzordeak hamahiru kide izango ditu gehienez, alderdietako bakoitzak ordezkari bana.

Kontsulta-prozeduran enpresa-zuzendaritzaren solaskide gisa parte hartzea sindikatu-sekzioei dagokie, haiek hala erabakitzen badute, betiere prozeduraren peko lantokietako enpresa-batzordeetan edo langile-ordezkarien artean ordezkaritzaren gehiengoa badute; hala bada, prozeduraren peko lantokietako langile guztien ordezkaritza izango dute.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezean, solaskide gisa parte hartzeko honako arau hauek beteko dira:

a)  Prozedurak lantoki bakarrari eragiten badio, enpresa-batzordea edo langileen ordezkariak izango dira solaskide. Lantokian ez badago langileen legezko ordezkaririk, langileek bi aukera izango dituzte akordioa negoziatzeko orduan:

ordezkaritza batzorde baten esku utz dezakete, gehienez ere hiru kidek osatuko dutelarik, hirurak ere enpresako langileek beren artean demokrazia-legez hautatutako langileak; edo, bestela, batzorde baten esku utz dezakete, batzorde hori hiru kidek osatuko dutelarik, ordezkaritasun handiena duten sindikatuek hautaturik, sindikatuok enpresaren sektorekoak direlarik, betiere enpresari aplikatzekoa zaion hitzarmeneko negoziazio-batzordea osatzeko legitimazioa badute.

Negoziazioa sindikatuek izendaturiko batzordearekin egin behar baldin bada, enpresaburuak, enpresaburu-elkarte bateko edo batzuetako kide bada, haien esku utzi ahal izango du bere ordezkaritza. Enpresaburu-elkarte horiek autonomiaerkidegoan ordezkaritasun nagusia dutenak izan daitezke, eta berdin dio sektoreartekoak edo sektorekoak diren.

b)  Prozedurak lantoki bati baino gehiagori eragiten badio, honako hauei dagokie solaskide izatea: Lehenik eta behin, lantoki arteko batzordeari, betiere eginkizun hori esleitu bazaio hura sortzea erabaki zen hitzarmen kolektiboan.

Osterantzean, ordezkaritza-batzorde bati, zeina honako arau hauei jarraituz eratuko baita:

1.  Baldin prozeduraren peko lantoki guztiek badauzkate langileen legezko ordezkariak, ordezkari horiexek izango ditu batzordeak kide.

2.  Prozeduraren eraginpeko lantokietako batek langileen legezko ordezkariak badauzka eta beste batzuek ez, ordezkari horiek dauzkaten lantokietako langileen legezko ordezkariak bakarrik izango dira batzordeko kide. Hala izango da, salbu eta langileen legezko ordezkaririk ez dauzkaten lantokietako langileek erabakitzen badute a) paragrafoak aipatzen duen batzordea izendatzea, zeren eta, hala egiten badute, langileen legezko ordezkariek eta paragrafo horretan aipatzen diren batzordeetako kideek osatuko baitute ordezkaritza-batzordea, ordezkatzen dituzten langileen kopuruarekiko proportzioan.

Prozeduraren peko lantoki langileen legezko ordezkaririk gabekoen arteko batek edo hainbatek hautatzen badute a) paragrafoko batzordea ez izendatzea, langileen legezko ordezkariak dauzkaten lantokietako langileen legezko ordezkariei emango zaie ordezkaritza hori; zenbat langile ordezkatzen dituzten, halakoxe proportzioan.

3.  Prozeduraren peko lantokietako batek ere ez badauka langileen legezko ordezkaririk, prozeduraren peko lantokietan a) paragrafoan xedatutakoaren arabera izendatutako batzordeetako kideek euren artean hautatuek osatuko dute ordezkaritza-batzordea; zenbat langile ordezkatzen dituzten, proportzio horren arabera.

Paragrafo honetan jasotzen diren kasu guztietan, lehen adierazitako arauak aplikatuz ordezkarien hasierako kopurua hamahiru baino gehiago bada, haiek hamahiru kide hautatuko dituzte, gehienez, beren artean; zenbat langile ordezkatzen dituzten, halakoxe proportzioan.

Enpresak kontsulta-prozeduraren hasiera iragartzeko mezua bidali aurretik eratu beharko da langileen ordezkaritza-batzordea. Horretarako, enpresazuzendaritzak fede emateko eran jakinarazi beharko die bere langileei edo haien ordezkariei lan-baldintzetan funtsezko aldaketak egiteko prozedura hasteko duten asmoa. Ordezkaritza-batzordea eratzeko gehienezko epea zazpi egun izango da, jakinarazpen hori igortzen denetik hasita; hala ere, prozedura honek lantokiren bati eragin eta ez badauka legezko ordezkaririk, epea hamabost egun izango da.

Behin ordezkaritza-batzordea eratzeko gehienezko epea igarota, enpresazuzendaritzak kontsulta-aldia hasteko epearen hasiera jakinarazi ahalko die langileen ordezkariei. Ordezkaritza-batzordea eratu ezean, ez da eragozpen izango kontsulta-aldia hasteko eta garatzeko, eta behin kontsulta-aldia hasi eta gero eratzen bada, horrek, berez, ez dakar kontsulta-aldiaren iraupena luzatzea, inondik ere ez.

Kontsulta-aldian, fede onez negoziatu behar dute alderdiek, akordio bat lortzeko helburuarekin. Akordio horrek langileen legezko ordezkarien gehiengoaren adostasuna beharko du, edo, hala balegokio, langileen ordezkaritza-batzordeko kideen gehiengoarena, betiere, bai kasu batean, bai bestean, prozeduraren peko lantokiko edo lantokietako langileen gehiengoa ordezkatzen badute.

Enpresaburuak eta langileen legezko ordezkariek edonoiz erabaki ahalko dute kontsulta-aldiaren ordez enpresaren esparruan aplikatzekoa den bitartekotza- edo arbitraje-prozedura aplikatzea; kasu horretan, aldi horretarako xedatutako gehienezko epearen barruan gauzatu beharko da bitartekotza edo arbitrajea.

Kontsulta-aldia amaitu eta akordioa lortzen bada, presuntzioa izango da tartean izan direla 1. paragrafoan aipatzen diren kausa justifikagarriak, eta akordioa lortzean iruzurra, doloa, hertsapena edo eskubide-abusua izan delako baizik ezingo da jo akordioaren aurka jurisdikzio eskudunaren aurrean. Edonola ere, langileek eskubidea izango dute artikulu honetako 3. paragrafoko bigarren lerrokadan aurreikusitako aukeraz baliatzeko.» Hiru.  Aldatu egiten da 47. artikuluaren 1. paragrafoa; hona nola geratzen den idatzita:

«1.  Enpresaburuak aukeran izango du lan-kontratua etetea kausa ekonomiazko, tekniko, antolakuntzazko edo produkziozkoak tarteko, artikulu honetan xedatutakoaren arabera eta erregelamenduz xedatutakoaren arabera.

Ekonomiazko kausak tarteko direla joko da enpresaren emaitzetatik ondorioztatzen denean egoera ekonomikoa txarra dela, hala nola galerak izan dituenean edo aurreikusten direnean, edo enpresaren diru-sarrera arruntak edo salmentak era iraunkorrean gutxitzen direnean. Gutxitzea iraunkorra dela joko da, baldin eta, bi hiruhilekoz jarraian, hiruhileko bakoitzeko diru-sarrera arrunten edo salmenten maila aurreko urteko hiruhileko berean erregistratutakoa baino txikiagoa bada.

Kausa teknikoak tartean direla joko da, baldin eta aldaketak gertatzen badira, besteak beste, ekoizteko bitarteko edo tresnen alorrean. Antolakuntzazko kausak gertatuko dira, baldin eta aldaketak gertatzen badira, besteak beste, langileen lansisteman edo -metodoetan, edo produkzioa antolatzeko moduan. Eta produkziozko kausak gertatuko dira, baldin eta aldaketak gertatzen badira, besteak beste, enpresak merkatuan sartu nahi dituen produktuen edo zerbitzuen eskarian.

Prozedura aplikagarria izango da edozein direla ere enpresaren langile-kopurua eta kontratua etengo zaienen kopurua. Prozedura hasiko da lan-agintaritza eskudunari jakinarazpena eginez eta, aldi berean, langileen legezko ordezkariekin kontsulta-aldia abiaraziz, gehienez ere hamabost egunekoa.

Kontsulta hori negoziazio-batzorde bakar batean egingo da, eta, hainbat lantoki izanez gero, prozedurak eragiten dien lantokietan baizik ez da egingo. Negoziaziobatzordeak hamahiru kide izango ditu gehienez, alderdietako bakoitzak ordezkari bana.

Kontsulta-prozeduran enpresa-zuzendaritzaren aurreko solaskide izatea 41.1

artikuluan aipatzen diren subjektuei dagokie, artikulu horretan bertan ezarritako hurrenkeraren eta baldintzen arabera.

Enpresariak kontsulta-aldiaren hasiera jakinarazi baino lehen eratu beharko da langileen ordezkaritza-batzordea. Horretarako, enpresa-zuzendaritzak fede emateko moduan jakinarazi beharko die langileei edo haien ordezkariei prozedura hasteko asmoa. Ordezkaritza-batzordea eratzeko gehienezko epea zazpi egun izango da, jakinarazpen hori igortzen denetik hasita; hala ere, prozedura honek lantokiren bati eragin eta hark ez badauka legezko ordezkaririk, epea hamabost egun izango da.

Ordezkaritza-batzordea eratzeko gehienezko epea igarotakoan, enpresabatzordeak formaz dagokion eran jakinarazi ahal izango die langileen ordezkariei eta lan-agintaritzari kontsulta-aldiaren hasiera. Ordezkaritza-batzordea eratu ezean, ez da eragozpen izango kontsulta-aldia hasteko eta garatzeko, eta behin kontsultaaldia hasi eta gero eratzen bada, horrek, berez, ez dakar kontsulta-aldiaren iraupena luzatzea, inondik ere ez.

Lan-agintaritzak enpresaren jakinarazpenaren berri emango dio langabeziaprestazioak kudeatzen dituen erakundeari, eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren nahitaezko txostena eskatuko du, jakinarazpenaren edukiari buruz eta kontsulta-aldiaren nondik norakoei buruz. Lan-agintaritzari kontsulta-aldia amaitu dela jakinarazten zaionetik hamabost eguneko epean eman beharko da txostena, eta epe hori ezingo da luzatu. Txostena prozeduran txertatuko da.

Kontsulta-aldian akordioa lortzen bada, presuntzioa egingo da tartean izan direla lehenbiziko paragrafoak aipatzen dituen kausa justifikagarriak, eta akordioa lortzeko orduan iruzurra, doloa, hertsapena edo eskubide-abusua tartean izan direnean baizik ezingo da haren aurka jo jurisdikzio eskudunean.

Kontsulta-aldian, fede onez negoziatu behar dute alderdiek, akordio bat lortze aldera. Akordio horrek langileen legezko ordezkarien gehiengoaren adostasuna beharko du, edo, hala balegokio, langileen ordezkaritza-batzordeko kideen gehiengoarena, eta, betiere, bai kasu batean, bai bestean, prozeduraren peko lantokiko edo lantokietako langileen gehiengoa ordezkatu behar dute.

Enpresaburuak eta langileen legezko ordezkariek edonoiz erabaki ahalko dute kontsulta-aldiaren ordez enpresaren esparruan aplikatzekoa den bitartekotza- edo arbitraje-prozedura aplikatzea; kasu horretan, aldi horretarako xedatutako gehienezko epearen barruan gauzatu beharko da bitartekotza edo arbitrajea.

Kontsulta-aldia amaitu ondoren, enpresaburuak kontratuak eteteari buruz hartu duen erabakia jakinaraziko die langileei eta lan-agintaritzari; lan-agintaritzari jakinarazpena egiten zaionetik hasiko da ondorioak izaten erabaki hori, non eta erabakiak berak ez duen beste egun bat ezartzen. Lan-agintaritzak langabeziaprestazioa kudeatzen duen erakundeari jakinaraziko dio enpresaburuaren erabakia.

Baldin eta kontsulta-aldian egindako azken bileratik hasita hamabost eguneko epean enpresaburuak ez badie langileen ordezkariei eta lan-agintaritzari kontratuak eteteari buruzko bere erabakia jakinarazi, prozedura iraungi egingo da, erregelamenduz ezarritako eran.

Lan-agintaritzak enpresaburuaren erabakia aurkaratu ahal izango du langabezia-prestazioa kudeatzen duen erakundeak hala eskatzen dionean, baldin eta erabakiaren xedea izan badaiteke langileek, legezko langabezia-egoera eragiten duen kausarik ez egoteagatik, bidegabeki eskuratzea prestazioak.

Langileak lan-arloko jurisdikzioan aurkaratu ahal izango ditu paragrafo honetan aipatutako erabakiak, eta bidezkoak edo bidegabeak diren ebatziko du jurisdikzio horrek. Azken kasu horretan, epaiak aginduko du berehala berrabiaraz dadila lankontratua, eta enpresaburuari kondena ezarriko dio, kontratua berrabiarazi den egunera arte jaso gabe geratu zaizkien soldatak paga diezazkien langileei, edo, bestela, kontratuak etenda egon diren epean langabezia-prestazioengatik jasotako zenbatekoekiko aldeak paga diezazkien, hargatik eragotzi gabe, betiere, enpresaburuak prestazio horien zenbatekoak pagatu beharra prestaziook kudeatzen dituen erakundeari. Enpresaburuaren erabakiak lege honen 51.1

artikuluan aurreikusitako langile-kopuruari edo gehiagori eragiten dienean, gatazka kolektiboa eragin ahal izango da, hargatik banakako akzioa baliatzeko aukera galarazi gabe. Gatazka kolektiboa eragiteak gerarazi egingo ditu abiarazitako banakako akzioen izapideak, harik eta ebazten den arte».

Lau.  Aldatu egiten dira 51. artikuluaren 2. eta 4. paragrafoak. Hona nola geratzen diren idatzita.

«2.  Kaleratze kolektiboaren aurretik kontsulta-aldi bat egin beharko da langileen legezko ordezkariekin, gehienez ere hogeita hamar egun naturalekoa; edo hamabostekoa, berrogeita hamar langile baino gutxiago dituzten enpresen kasuan. Kontsulta-aldi horretan, honako hauek aztertu beharko dira, gutxienez: ea badagoen kaleratze kolektiboak saihesteko edo murrizteko aukerarik, eta ba ote den haren ondorioak laguntzazko neurri sozialetara joz arintzeko modurik, hala nola beste lanpostu batean kokatzeko neurriak edo enplegagarritasuna hobetzeko langileak prestatu edo birziklatzeko ekintzak. Kontsulta hori negoziazio-batzorde bakar batean egingo da, eta, hainbat lantoki izanez gero, prozedurak eragiten dien lantokietan baizik ez da egingo. Negoziazio-batzordeak hamahiru kide izango ditu gehienez, alderdietako bakoitzak ordezkari bana.

Kontsulta-prozeduran enpresa-zuzendaritzaren solaskide izatea 41.1 artikuluan aipatzen diren subjektuei dagokie, artikulu horretan bertan ezarritako hurrenkeraren eta baldintzen arabera.

Enpresariak kontsulta-aldiaren hasiera jakinarazi baino lehen eratu beharko da langileen ordezkaritza-batzordea. Horretarako, enpresa-zuzendaritzak fede emateko moduan jakinarazi beharko die bere langileei edo haien ordezkariei kaleratze kolektiboaren prozedura hasteko asmoa. Ordezkaritza-batzordea eratzeko gehienezko epea zazpi egun izango da, jakinarazpen hori egiten denetik hasita, non eta prozedura peko lantokietako batek ez daukan langileen legezko ordezkaririk, zeren eta, orduan, epea hamabost egun izango baita.

Ordezkaritza-batzordea eratzeko gehienezko epea igarotakoan, enpresabatzordeak formaz dagokion eran jakinarazi ahal izango die langileen ordezkariei eta lan-agintaritzari kontsulta-aldiaren hasiera. Ordezkaritza-batzordea eratu ezean, ez da eragozpen izango kontsulta-aldia hasteko eta garatzeko, eta behin kontsultaaldia hasi eta gero eratzen bada, horrek, berez, ez dakar kontsulta-aldiaren iraupena luzatzea, inondik ere ez.

Kontsulta-aldiari hasiera emateko jakinarazpena idatziz egin behar du enpresaburuak, eta langileen legezko ordezkariei bidali behar die. Lan-agintaritzari kopia bat helaraziko dio. Idazki horretan, alderdi hauek zehaztuko ditu:

a)  Zeintzuk diren kaleratze kolektiboko kausak, 1. paragrafoan ezarritakoaren arabera.

b)  Zenbat langileri eragingo dien kaleratzeak, eta zein den langileen sailkapen profesionala.

c)  Zenbat langile enplegatu izan diren ohikotasunez azken urtean, eta zein sailkapen profesionalekoak ziren.

d)  Zer epe dagoen aurreikusita kaleratzeak egiteko.

e)  Zer irizpide hartuko diren kontuan kaleratzeak zein langileri eragingo dien izendatzeko.

f)  Enpresa-zuzendaritzak kaleratze kolektiboko prozedura hasteko asmoa jakinarazteko langileei edo haien ordezkariei igorritako jakinarazpenaren kopia.

g)  Nortzuk diren negoziazio-batzordeak kide izango dituen langileen ordezkariak, edo, hala balegokio, negoziazio-batzordea legezko epeen barruan eratu ez delako adierazpena.

Langileen legezko ordezkariei eta lan-agintaritzari egin beharreko jakinarazpenarekin batera azalpen-memoria bat igorri beharko da, kaleratze kolektiboa eragin duten kausei buruzkoa eta aurreko paragrafoan adierazitako gainerako alderdiei buruzkoa, bai eta dokumentazio kontablea eta fiskala eta txosten teknikoak ere, guztia erregelamenduz ezarritako baldintzen arabera.

Lan-agintaritzak, jakinarazpena jaso ondoren, horren berri emango dio langabezia-prestazioak kudeatzen dituen erakundeari, eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren nahitaezko txostena eskatuko du, aurreko lerrokadetan adierazitako jakinarazpenaren alderdiei eta kontsulta-aldiari buruz.

Lan-agintaritzari kontsulta-aldia amaitu dela jakinarazten zaionetik hamabost eguneko epean eman beharko da txostena, eta epe hori ezingo da luzatu. Txostena prozeduran txertatuko da.

Kontsulta-aldian, fede onez negoziatu behar dute alderdiek, akordio bat lortze aldera.

Akordio horrek langileen legezko ordezkarien gehiengoaren adostasuna beharko du, edo, hala balegokio, langileen ordezkaritza-batzordeko kideen gehiengoarena, eta, betiere, bai kasu batean, bai bestean, prozeduraren peko lantokiko edo lantokietako langileen gehiengoa ordezkatu behar dute.

Enpresaburuak eta langileen legezko ordezkariek edonoiz erabaki ahalko dute kontsulta-aldiaren ordez enpresaren esparruan aplikatzekoa den bitartekotza- edo arbitraje-prozedura aplikatzea; kasu horretan, aldi horretarako xedatutako gehienezko epearen barruan gauzatu beharko da bitartekotza edo arbitrajea.

Lan-agintaritzak zaindu egingo du kontsulta-aldia eraginkorra izan dadin, eta, hala balegokio, oharrak eta gomendioak ere egin ahal dizkie alderdiei, baina ezela ere prozedura gerarazi edo eten gabe. Era berean, eta aurreko paragrafoan ezarritakoa eragotzi gabe, lan-agintaritzak aukeran izango du kontsulta-aldian zehar, alderdiek batera eskatzen badute, komenigarriak diren bitartekaritzajarduerak gauzatzea, kaleratze kolektiboak eragindako arazoei konponbideak bilatzearren. Xede berberarekin, laguntza ere eman ahal izango du, aldeetako edozeinek eskatuta edo bere ekimenez.

Kontsulta-aldia amaitutakoan, enpresaburuak emaitzaren berri eman behar dio lan-agintaritzari. Akordioa lortu bada, haren kopia osoa igorriko dio. Osterantzean, kaleratze kolektiboaren azken erabakia eta kaleratze kolektiboaren baldintzak jakinarazi beharko dizkie langileen ordezkariei eta lan-agintaritzari.

Baldin eta, kontsulta-aldian egindako azken bileraz gero hamabost egun igarota, enpresaburuak ez badie langileen ordezkariei eta lan-agintaritzari kaleratze kolektiboari buruzko erabakia jakinarazi, kaleratze kolektiboaren prozedura iraungi egingo da erregelamenduz ezarritako baldintzen arabera.» «4.  Behin akordioa iritsitakoan edo erabakia langileen ordezkariei jakinarazitakoan, enpresaburuak aukeran izango du kaleratzeak banan-banan jakinaraztea langileei, eta legearen 53.1 artikuluan ezarritakoaren arabera egin beharko du hori. Nolanahi ere, gutxienez hogeita hamar egun izan beharko dira igarota kontsulta-aldia hasteko erabakia lan-agintaritzari jakinarazten zaion egunaren eta kaleratzea ondorioak izaten hasiko den egunaren artean.» Bost.  Aldatu egiten da 82. artikuluaren 3. paragrafoa. Hona nola geratzen den idatzita:

«3.  Lege honetan arautzen diren hitzarmen kolektiboek lege honen beraren aplikazio-eremuan sartzen diren enpresaburu eta langile guztiak behartzen dituzte, hitzarmen kolektiboak indarrean iraungo duen epe guztian zehar.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, kausa ekonomiazko, tekniko, antolakuntzazko edo produkziozkoak direnean tarteko, aukeran izango da hitzarmen kolektiboan ezarritako lan-baldintzak ez aplikatzea enpresan, den hitzarmena sektorekoa edo enpresakoa; horretarako, baina, akordioa beharko da enpresaren eta 87.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera hitzarmen kolektiboa negoziatzeko legitimazioa duten langileen ordezkarien artean, eta, erabaki hori hartu aurretik, kontsulta-aldi bat egin beharko da 41.4 artikuluan ezarritako baldintzen arabera. Aplikatuko ez diren lan-baldintzak, dena den, honako gai hauei buruzkoak izan beharko dira:

a) lanaldia.

b)  Lan-ordutegia eta lan-orduen banaketa.

c)  Lan-txanden araubidea.

d)  Ordainsarien sistema eta soldaten zenbatekoa.

e)  Lan-sistema eta lan-errendimendua.

f)  Eginkizunak, baldin eta lege honen 39. artikuluan ezarritako mugikortasun funtzionalaren mugak gainditzen badituzte.

g)  Gizarte Segurantzaren babes-ekintzaren borondatezko hobekuntzak.

Ekonomiazko kausak tarteko direla joko da, enpresaren emaitzetatik ondorioztatzen denean egoera ekonomikoa txarra dela, hala nola galerak izan dituenean edo aurreikusten direnean, edo enpresaren diru-sarrera arruntak edo salmentak era iraunkorrean gutxitzen direnean. Gutxitzea iraunkorra dela joko da, baldin eta, bi hiruhilekoz jarraian, hiruhileko bakoitzeko diru-sarrera arrunten edo salmenten maila aurreko urteko hiruhileko berean erregistratutakoa baino txikiagoa bada.

Kausa teknikoak tartean direla joko da, baldin eta aldaketak gertatzen badira, besteak beste, produzitzeko bitarteko edo tresnen alorrean. Antolakuntzazko kausak gertatu direla, baldin eta aldaketak gertatzen badira, besteak beste, langileen lan-sisteman edo -metodoetan, edo ekoizpena antolatzeko moduan. Eta produkziozko kausak gertatu direla, baldin eta aldaketak gertatzen badira, besteak beste, enpresak merkatuan sartu nahi dituen produktuen edo zerbitzuen eskarian.

Kontsulta-prozeduran enpresa-zuzendaritzaren solaskide izatea 41.1 artikuluan aipatzen diren subjektuei dagokie, artikulu horretan bertan ezarritako hurrenkeraren eta baldintzen arabera.

Kontsulta-aldiaren amaieran akordioa lortu bada, presuntzioa izango da tartean izan direla bigarren paragrafoan aipatzen diren kausa justifikagarriak, eta akordioa lortzerakoan iruzurra, doloa, hertsatzea edo eskubide-abusua izan denean baizik ezingo da haren aurka jo. Akordioak zehatz-mehatz jaso beharko ditu enpresan aplikatuko diren lan-baldintza berriak eta haien iraupena. Akordioaren iraupena ezingo da luzatu enpresari beste hitzarmen bat aplikatzekoa zaion unetik aurrera.

Ez aplikatzeko akordioa egiten bada ere, bete egin beharko dira generozko diskriminazioak ezabatzeari buruz hitzarmenean zehaztutako betebeharrak edo, hala egokituz gero, enpresan aplikagarri den berdintasun-planean aurreikusitakoak.

Akordio hori hitzarmen kolektiboaren batzorde parekideari jakinarazi beharko zaio.

Kontsulta-aldian ez bada adostasunik lortzen, aldeetako edozeinek izango du aukeran desadostasuna hitzarmen-batzordearen iritziaren pean uztea; hark zazpi egun izango ditu, gehienez, iritzia emateko, desadostasuna aurkeztu zaion unetik beretik. Batzordearen esku-hartzea eskatu ez bada edo batzordean ez bada adostasunik lortu, estatuaren edo autonomia-erkidegoaren esparruko akordioetan ezarritako prozeduretara jo beharko dute alderdiek –lege honen 83. artikuluan ezarritakoetara, hain zuzen–, paragrafo honetan aipatzen den akordioei buruzko negoziazioetan sortutako desadostasunak ebazte aldera, are bat ez etortzeak arbitraje lotesle baten pean ezartzeko aldez aurreko konpromisoa bera ere barne, eta arbitrajera joz gero, kontsulta-aldietako akordioen beren eraginkortasuna izango dute arbitrajeko laudoek, eta 91. artikuluan ezarritako prozedura eta kausen arabera baizik ezingo da errekurtsoa jarri haien aurka.

Kontsulta-aldia akordiorik iritsi gabe amaitzen bada eta aurreko paragrafoan aipatzen diren prozedurak ezin aplikatu badira, edo prozedura horien bidez ezin izan denean desadostasuna konpondu, alderdietako edozeinek izango du aukeran konponbideari buruzko iritzia eskatzeko; Hitzarmen Kolektiboen Kontsulta Batzorde Nazionalari, lan-baldintzak aplikatu gabe uzteak autonomia-erkidego bat baino gehiagoren lurraldean kokatuta dauden lantokiei eragiten badie, eta autonomia- erkidegoan dagokion organoari, gainerako kasuetan. Organo horiek organokideen artean har dezakete erabakia, edota organokideek xede horretarako izendatutako arbitro baten bidez, inpartzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren bermeekin, eta, betiere, gatazka organo horien esku jarri denetik gehienez hogeita bost eguneko epean. Erabaki horrek, hala, kontsulta-aldian iritsitako akordioen eraginkortasun berbera izango du, eta 91. artikuluan ezarritako prozeduraren eta kausen arabera baizik ezingo da errekurtsoa jarri haren aurka.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren prozeduren emaitza, lan-baldintzak ez aplikatuz amaitu badira, jakinarazi egin beharko zaio lan-agintaritzari, gordailuan uzteko ez beste ezertarako».

10. artikulua.  Konkurtsori buruzko Legea aldatzea (22/2003 Legea, uztailaren 9koa).

Aldatu egiten dira Konkurtsoari buruzko 64. artikuluaren 2. eta 6. paragrafoak (22/2003 Legea, uztailaren 9koa). Hona hemen nola:

«2  Administrazio konkurtsalak, zordunak edo konkurtsopeko enpresako langileek, beren legezko ordezkarien bitartez, aukeran izango dute lan-baldintzen funtsezko aldaketa eta kontratuen azkentze edo etete kolektiboak eskatzea konkurtsoko epaileari, konkurtsopekoa denean enplegatzailea.

Prozedura honen tramitazioan, langileen ordezkaritza Langileen Estatutuaren 41.4 artikuluan aipatutako subjektuei dagokie, hantxe ezarritako hurrenkera eta baldintzen arabera. Artikulu horretan aipatutako epeak igaro eta langileek ordezkaririk izendatu ez dutenean, epaileak erabaki dezake batzorde batek esku har dezala; hiru kide izango ditu gehienez, eta ordezkagaitasun handiena duten sindikatuek eta enpresaren sektoreko ordezkagaitasuna dutenek osatuko dute.

«6.  Kontsulta-aldian zehar, langileen ordezkariek eta administrazio konkurtsalak fede onez negoziatu beharko dute akordio bat iriste aldera.

Akordioa lortzeko, langileen legezko ordezkarien gehiengoaren adostasuna beharko da, edo, hala balegokio, langileen ordezkaritza-batzordeko kideen gehiengoarena, baldin eta, bai kasu batean, bai bestean, prozeduraren peko lantokiko edo lantokietako langileen gehiengoa ordezkatzen badute.

Administrazio konkurtsalak eta langileen ordezkariek sinatutako hitzarmenarekin batera eskabidea aurkeztu ahalko da; hala eginez gero, ez da abiarazi beharko kontsulta-aldirik.

Akordioan, prozeduraren peko langileak nortzuk diren zehaztuko da, eta haien kalte-ordainak ezarriko, lan-arloko legedian ezarritakoaren arabera; non eta ez diren, konkurtsoaren eragina jasaten duten interesak haztatuz, beste kalte-ordain handiago batzuk hitzartzen.

Ezarritako epea amaitzean edo akordio bat lortzen den unean, administrazio konkurtsalak eta langileen ordezkariek kontsulta-aldiaren emaitza jakinaraziko diote konkurtsoko epaileari.

Behin jakinarazpen hori jasotakoan, idazkari judizialak txostena eskatuko dio lan-agintaritzari, proposatutako neurriei buruz edo lortutako akordioari buruz; hamabost eguneko epean eman beharko du hark txostena, eta lan-agintaritzak aukeran izango du txosten hori eman baino lehen administrazio konkurtsalari eta langileen ordezkariei entzutea.

Konkurtsoko epaileak txostena jasotakoan edo txostena emateko epea igarotakoan, aurrera egingo du prozedurak. Txostena epez kanpo ematen bada, konkurtsoko epaileak aukeran izango du kontuan hartu edo ez, dagokion ebazpena emateko.

11. artikulua.  Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen Legea aldatzea (36/2011 Legea, urriaren 10ekoa) Hona nola geratzen den aldatutako 36/2011 Legea, urriaren 10ekoa:

Bat.  Aldatu egiten dira 124. artikuluaren 3., 6., 11. eta 13. paragrafoak. Hona nola geratzen den:

«3.  Baldin, langileen ordezkariek akzioa baliatzeko duten hogei eguneko iraungipen-epea igarotakoan, 1. paragrafoak aipatzen dituen subjektuek edo lanagintaritzak ez badute artean kontratuak azkenarazteko erabakiaren kontra jo lege honen 148.b) artikuluaren arabera, enpresaburuak,aurreko epe hori amaitu eta hogei eguneko epea igarotakoan, demanda aurkeztu ahal izango du, kontratua azkenarazteko erabakia zuzenbidearen araberakoa dela adieraz dadin. Legitimazio pasiboa izango dute langileen legezko ordezkariek, eta epaia, argitaratutakoan, deklaratiboa izango da, eta gauza epaituaren ondorioak izango ditu banakako prozesuen gainean,lege honen 160. artikuluaren 5. paragrafoan adierazitakoaren arabera.

Enpresariak demanda aurkeztuta, eten egingo da kaleratzeko banakako akzioaren iraungipen-epea.» «6.  Demanda hori aurkezteko, hogei eguneko iraungipen-epea izango da, kontsulta-aldian akordioa iristen den egunetik kontatzen hasita edo langileen ordezkariei enpresariaren kaleratze kolektiboko erabakia jakinarazten zaienetik hasita.» «11.  Epaiketa egin eta hurrengo bost egunen barruan emango da epaia, eta kasazio-errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango da haren aurka.

Kontratuak azkentzeko erabakia zuzenbidearen araberakoa dela adieraziko du epaiak, baldin eta, enpresaburuak, Langileen Estatutuaren 51.2 edo 51.7

artikuluetan xedatutakoa betez, egiaztatzen badu ezen tartean izan dela argudiatutako legezko kausa.

Epaiak adieraziko du kontratuak azkentzeko enpresaburuaren erabakia ez dela zuzenbidearen araberakoa, baldin eta enpresaburuak ez badu egiaztatzen ezen azkentzeko jakinarazpenean aipatutako legezko kausa ez dela tartean izan.

Epaiak ezdeus joko du kontratuak azkentzeko erabakia, baina kasu hauetan bakarrik: enpresaburuak kontsulta-aldirik egin ez duenean; edo Langileen Estatutuaren 51.2 artikuluan xedatutako dokumentazioa entregatu ez duenean edo Langileen Estatutuaren 51.7 artikuluan ezarritako prozedura errespetatu ez duenean; edo konkurtsoko epaiak baimenik eman ez dionean legez hala ezarrita egonik; edo, orobat, enpresaburuaren erabakiak funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak urratzen dituenean. Kasu horretan, epaiak adierazi beharko du erasandako langileek eskubidea dutela beren lanpostuetara itzultzeko, lege honetako 123. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan xedatutakoaren arabera.» «13.  Kaleratzeak langile bakar bati eragiten dionean, hark erabakiaren aurka jo dezake lege honetako 120. artikulutik 123. artikulura arte xedatutako prozeduraren bidez, betiere ondoren aipatzen diren berezitasunak kontuan hartuz.

a)  Aurreko paragrafoetan araututako prozeduraren bitartez kaleratze kolektiboaren kontra jo denean, honako arau espezifiko hauek aplikatuko zaizkio banakako kaleratze-prozesuari:

1)  Banakako inpugnaziorako epea hasiko da langileen ordezkariek akzioa baliatzeko 20 eguneko iraungipen-epea igarotakoan.

2)  Eztabaida langile jakin batzuei esleitzen zaizkien lehentasunen gainekoa denean, demanda jarri beharko da haien aurka.

3)  Kaleratzea, Lege honetako 122.2 artikuluan jasotzen diren zioez beste, honako zio hauengatik baizik ez da izango deuseza: enpresaburuak kontsultaaldirik egin ez duenean, edo Langileen Estatutuaren 51.2 artikuluan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ez duenean, edo estatutu horretako 51.7 artikuluan ezarritako prozedura errespetatu ez duenean, edo konkurtsoko epailearen baimenik lortu ez duenean, legez hala ezarrita dagoen kasuetan.

4)  Deuseza izango da, orobat, kontratuaren azkentzea, baldin eta enpresaburuak, erabaki hori hartzean, ez baditu errespetatu legeetan, hitzarmen kolektiboetan edo kontsulta-aldian iritsitako akordioetan ezarritako iraupenlehentasunak. Deuseztasunak ez die eragingo kaleratze kolektiboko erabaki horretan bertan iraupen-lehentasunak errespetatu dituzten kontratu-azkentzeei.

b)  Kaleratze kolektiboaren kontra aurreko artikuluetako paragrafoetan araututako prozeduren bitartez jo denean, honako arau hauek aplikatuko dira:

1)  Banakako inpugnaziorako iraungipen-epea, beraz, prozesu kolektiboan emandako lehenbiziko epaia irmoa denetik hasiko da kontatzen, edo, hala balegokio, adiskidetze judizialetik.

2)  Epai irmoak edo adiskidetze judizialaren erabakiak gauza epaituaren eraginkortasuna izango dute banakako prozesuen gainean, eta, beraz, aurreko paragrafoetan araututako prozesuaren bitartez aurkeztutako demandaren helburu izan diren banakako kontuak izango dira prozesu horien xedea, ez besterik.

3)  Kontratuaren azkentzea deuseza izango da, baldin enpresaburuak ez baditu errespetatu legeetan, hitzarmen kolektiboetan edo akordioan ezarritako iraupen-lehentasunak, kontratua azkentzeko erabakia hartu duenean. Kaleratze kolektiboko prozesu horren barruan bertan iraupen-lehentasunak errespetatu dituzten kontratu azkentzeak, ordea, ez dira deusezak izango.» Bi.  Aldatu egiten da 274. artikuluaren 2. paragrafoa. Hona hemen testua:

«2.  Epaiak betearazteko artikulu honetan arautzen den modalitatea lan-arloko gainerako betearazpen-tituluei ere aplikatuko zaie, diren judiziozkoak edo judizioz kanpokoak, baldin eta kondena-uzia baiesten badute eta 160. artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako baldintzen arabera banaka betearaz badaitezke; orobat mugikortasun geografikoari buruz, lan-baldintzen funtsezko aldaketari buruz, kontratuaren eteteari buruz edo kausa ekonomiko, tekniko, antolakuntzazko edo produkziozkoengatik lanaldia murrizteari buruz emandako epai irmo edo betearazpen-tituluei ere, baldin eta kolektiboak badira, bai eta enpresaburuaren erabakia deusez jo izan den kaleratze kolektiboko kasuetan ere.» Lehenengo xedapen gehigarria.  Banku Berregituratzearen ondoriozko Aktiboak Kudeatzeko Sozietatea estatuaren etxebizitza-planetako erakunde laguntzailetzat onartzea.

1.  Banku Berregituratzearen ondoriozko Aktiboak Kudeatzeko Sozietatea, Estatuaren Etxebizitza Planekin lotutako maileguen titular den aldetik, etxebizitzaplanaren barruan jarduera babestuak finantzatzeko Sustapen Ministerioaren erakunde laguntzailetzat jotzen da, eratuz geroztik. Banku Berregituratzearen ondoriozko Aktiboak Kudeatzeko Sozietatearen aktiboak bereizi eta eskualdatu eta gero ere mailegu horiek hitzartuak izango dira, eta aurrerantzean ere bai, nahiz eta sozietate horrek beste edozein finantza-erakunde laguntzaileri laga edo eskualdatu maileguok, edozein dela ere aplikatzekoa zaien Estatuaren Etxebizitza Plana.

2.  Mailegu horiek eman dituzten finantza-erakunde laguntzaileek Estatuko Etxebizitza Planen finantza-laguntzak kudeatuko dituzte aurrerantzean ere, mailegua beste finantza-erakunde bati lagatzen edo eskualdatzen ez zaion bitartean, sinatuta dituzten lankidetza-hitzarmenetan hitzartutakoaren arabera; mailegua beste erakunde laguntzaile bati lagatzen edo eskualdatzen bazaio, erakunde laguntzaile horrek hartuko du bere gain maileguaren kudeaketa.

3.  4/2013 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren a) letraren bigarren paragrafoan eta b) letran araututako kasuak Banku Berregituratzearen ondoriozko Aktiboak Kudeatzeko Sozietateari eskualdatutako mailegu hitzartuei aplikatzerakoan, honako baldintza eta epe hauek bete beharko dira, salbuespenez:

a)  Finantza-erakunde laguntzaileak Sustapen Ministerioari igorri beharko dio, errege lege-dekretu hau indarrean sartzen denetik 30 egun balioduneko epe luzaezinean, sustatzailearen maileguarekiko subrogazioari onarpena emateko eskabidea, eta, harekin batera, horretarako eskatu zaion dokumentazioa; eta halaxe jasoko da ministerio horren sarrera-erregistroan.

b)  Onuradunak bi hilabete izango ditu, onarpen horrez gero, mailegua formalizatzeko.

4.  Ezingo da lortu subsidio-laguntzarik ez eta Estatuaren Sartzeko Laguntza Zuzenekorik, 4/2013 Legean xedatutako kasuetan eta errege lege-dekretu honetan xedatutako kasuetan izan ezik.

5.  Xedapen honek atzerako eragina izango du, eta Banku Berregituratzearen ondoriozko Aktiboak Kudeatzeko Sozietatearekin lotutako mailegu guztiei aplikatuko zaie, eskualdatzen direnetik hasita.

Bigarren xedapen gehigarria.  Ondare-prestazio publikoen tarifei gehikuntzak aplikatzea.

Aire Segurtasuneko Legearen 92. artikuluaren c) paragrafoan xedatutako unitateko tarifen gehikuntzak (21/2003 Legea, uztailaren 7koa), errege lege-dekretu honen 1. paragrafoan aipatzen direnak, AENA Aeropuertos, S.A. sozietateak jasotzen dituen ondare-prestazio bakoitzagatik 2013an eskatzekoak diren zenbatekoei aplikatuko zaizkie (Errege Lege Dekretu honen I. Eranskinean dago jasota).

Hirugarren xedapen gehigarria.  Trenbide-sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 74. eta 75. artikuluetan ezarritako trenbide-kanonen zenbatekoak ezartzen dituen azaroaren 17ko FOM/898/2005 Aginduaren indarraldia.

1.  FOM/898/2005 Agindua aplikatzekoa izango da harik eta,Trenbide Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 77. artikulu berrian ezarritako prozeduraren bitartez, trenbide-kanonen zenbatekoen lehenbiziko eguneratzea egiten den arte.

2.  Lehenbiziko eguneratze hori Trenbide Sektoreari buruzko 39/2003 Legearen 77. artikulu berrian ezarritako prozeduraren bitartez gauzatzeko, trenbide-azpiegituren administratzaileak kontuan hartuko ditu FOM/898/2005 Aginduan ezarritako parametro eta irizpideak, honako aldakuntza hauekin, betiere: Bat.  1. artikuluko 1. zenbakiko a) letra «Sarbide-kanona» (A modalitatea)» honela geratzen da idatzita:

«a)  Sarbide-kanona (A modalitatea). Interes Orokorreko Trenbide Sarera sartzeko zenbatekoa zehazteko, zerbitzuak eman nahi diren sare-tarteak zer motakoak diren hartzen da kontuan, bai eta subjektu pasiboak tarte horietako bakoitzerako aurreikusitako trafiko-mailaren arabera egindako jarduera-aitorpena ere.

I. Eranskineko trafiko-maila bakoitzerako, bi zenbateko ezarriko dira: bat A

kategoriako lineetan gauzatzen diren zerbitzuetarako (II. Eranskinaren arabera), eta, bestea, gainerako lineetan gauzatzen direnetarako.» Bi.  1. artikuluko 1. zenbakiko d) letra «Trafiko-kanona» (D modalitatea) honela geratzen da idatzita:

«d)  Trafiko-kanona (D modalitatea): Modalitate hau III. eranskinean definitzen diren bidaiari-zerbitzuei baizik ez zaie aplikatuko, betiere, ematen den bidaiarien trenbide-garraioko zerbitzuaren balio ekonomikoaren arabera, eskainitako ahalmenaren arabera neurturik (plaza/km, linearen eta eguneko orduaren arabera bereizirik).

Unitateko zenbateko bat ezarriko da linea-mota konbinazio bakoitzerako (II. eranskinaren arabera), zerbitzu-mota bakoitzerako (III. eranskinaren arabera) eta ordutegi-tarte bakoitzerako (IV. eranskinaren arabera).

Trafiko-kanonaren zenbatekoa honako hau izango da: lehen aipatutako unitateko zenbatekoak eta eskainitako 100 plaza/km bakoitza (edo zatikia) biderkatuta ateratzen den emaitza.

Arau honen ondorioetarako, plaza/km-tan eskainitako ahalmena honako hau izango da: tren baten osaerak dituen plaza guztien kopurua eta ibilitako kilometro guztien kopurua biderkatuta ateratzen den emaitza.» Hiru.  Hona nola geratzen den idatzita FOM/898/2005 Aginduaren I. eranskina:

«I ERANSKINA Trafikoaren maila» Maila Urteko milioi km/tren N1.A N1.B N1.C N2.A N2.B N2.C N3.A N3.B N3.C N3.D N3.E N3.F

≤ 0,2

>0,2 eta ≤ 0,5

>0,5 eta ≤ 1,0

>1,0 eta ≤ 2,5

>2,5 eta ≤ 5,0

>5,0 eta ≤ 10,0

>10,0 eta ≤ 15,0

>15,0 eta ≤ 20,0

>20,0 eta ≤ 30,0

>30,0 eta ≤ 40,0

>40,0 eta ≤ 50,0

>50.» Lau.  Hona nola geratzen den idatzita FOM/898/2005 Aginduaren II. Eranskina:

«II. ERANSKINA Trenbide-lineen sailkapena Linea mota A

A.1 A.2

B

B.1

C

C.1 C.2

Linearen gehienezko abiadura Madril – Bartzelona – Frantziako muga (Figueras-Perpignan nazioarteko sekzioarekiko muga, TP Ferrok administratua) Gainerako lineak, gehienezko abiadura >250 Km/h dutenak ibilbidearen 2/3ean, gutxienez.

250 Km/h ≥ Linearen gehienezko abiadura > 200 Km/h, ibilbidearen 2/3an gutxienez.

Aldiri-korapiloak Gainerako lineak.

Lineen sailkapenaren gaineko urtez urteko informazioa trenbide-azpiegituren administratzaileak aldiro-aldiro sareari buruz egiten duen adierazpenean sartuko da.

a)  Hona nola geratzen den idatzita FOM/898/2005 Aginduaren III. eranskina:

«III. ERANSKINA

Tren-zerbitzu eta moten ezaugarriak Klasea Mota Ezaugarriak Bidaiariak VL1 VL2

Distantzia luzeko zerbitzuak, VL2, VL3 y VOT izenekoak izan ezik.

Distantzia luzeko zerbitzuak zabalera aldakorreko erlazioetan, betiere ibilbide osoaren % 10 iberiar zabalerako lineetatik badoa.

Ibilbide luzeko zerbitzuak, zeharkako erlazio luzeetan: ibilbidea 700 km baino handiagoa denean, betiere jatorria, helmuga edo tarteko geltokia Madrilen eta haren adarretan ez badago.

–  Hiri-zerbitzuak edo hiri-inguruetakoak: ibilbide osoa aldirietako nukleo batean dutenak.

–  Hiri arteko zerbitzuak: ez hiriko ez hiri inguruetakoak, baina ibilbidea 300

km baino laburragoa dutenak. Kanpoan geratzen dira nazioarteko trenak eta distantzia luzeko trenen adarrak.

–  Zerbitzu publikoko betebehartzat izendatutako zerbitzuak.

Bidaiari gabeko bidaiari-tren eta -materiala, honako hauek barne: makinak bakarka, hutsik doazen trenen mugimenduak, prestakuntza eta probak.

Salgai-zerbitzu guztiak, honako hauek barne: kargadunak, hutsik doazenak, makinak bakarka eta probak VL3 VCM

VOT Salgaiak M

Probako zerbitzutzat joko da fabrikazio berriko trenbide-ibilgailuak edo ibilgailu berriak edo lehendik direnak egokitzeko eta haien kalibrazio teknikoa egiteko gauzatzen den tren-zirkulazioa, baldin eta zerbitzuan hasteko edo zirkulatzeko baimena behar badute, edota haien osagaietako bat kalibratzeko gauzatzen dena.» 3.  Trenbide Sektoreari buruzko Legearen 77. artikuluan ezarritako prozeduraren bidez zenbatekoak lehen aldiz eguneratu zirenez geroztik (89/2003 Legea, azaroaren 17koa), eta lege horren 73.6 artikulu berrian aipatzen diren ministro-aginduak onartzen ez diren artean, aplikatzekoa izango da FOM/898/2005 Agindua, hark ezarritako zenbatekoak izan ezik, baina aurreko paragrafoan jasotzen diren aldaketekin.

Laugarren xedapen gehigarria.  Lanaldi partzialeko langileei buruzko neurrien gaineko txostena Gobernuak, errege lege-dekretu hau indarrean sartzen denetik urtebeteko epean, txosten bat egingo du errege lege-dekretu horren bidez sartutako neurriek lanaldi partzialeko langile guztiei ekarritako ondorioei buruz; bertan, egokitze-proposamenak ere egin ahal izango ditu kolektibo horri dagokion kotizazioa eta babes-ekintza hobetzeko, hobetu ahal badira.

Lehenengo xedapen iragankorra. Lanaldi partzialeko langileen Gizarte Segurantzako prestazio ukatuak eta izapidetzen ari direnak.

1.  Errege lege-dekretu honen 5. artikuluaren lehenengo paragrafoan xedatutakoa aplikatzekoa izango da, halaber, bera indarrean sartu aurretik gutxieneko kotizazio-aldia ez egiaztatzeagatik ukatuak izan diren prestazioetarako eskubidea sorrarazteko. Araudi berriaren arabera eskatzen den gutxieneko epea betez gero, eskubidea sorrarazten duen egitatea jatorrizko datan gertatu dela joko da, hargatik eragotzi gabe eskubidea aitortzearen ondorio ekonomikoek gehienez ere hiru hilabeteko atzerako eragina izatea, eskabide berria egiten denetik hasita, betiere indarrean sartzeko eguna dela muga.

2.  Salbuespen gisa, errege lege-dekretu hau indarrean sartzen den egunean eskabidea izapidetzen ari zaien prestazioak errege lege-dekretu horren pean izango dira, eta, aitortuz gero, dena delako prestazioa sorrarazten duen egitateaz geroztik hasiko dira eragina izaten.

Bigarren xedapen iragankorra.  Izapidetzen ari diren prozedurei eta espedienteei aplikatzekoa den araubidea.

1.  Mugikortasun geografikoari buruzko prozedurak, lan-baldintzen funtsezko aldaketari buruzkoak, aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan aurreikusitako lanbaldintzak ez aplikatzeari buruzkoak eta kaleratze kolektibo eta kontratuen eteteari eta lanaldia murrizteari buruzko prozedurak, guztiak ere errege lege-dekretu hau indarrean sartzean izapidetzen ari direnak, hasitakoan indarrean dagoen araudiaren pean egongo dira.

Konkurtsoari buruzko Legearen 64.2 eta 64.6 artikuluetan xedatutakoa (22/2003 Legea, uztailaren 9koa), errege lege-dekretu honek emandako idazkera berriaren arabera, errege lege-dekretu hau indarrean sartzen den egunean abian diren konkurtso-prozedurei aplikatuko zaie, espedientea izapidetzeko eta hura indarrean sartuz geroztik eskatzen diren neurriak onartzeko, baldin eta neurriok lan-baldintzen azkentze, etete edo aldatze kolektiboa badakarte.

2.  Lan-kontratuak azkendu edo eten eta lanaldia murrizteko enplegu-erregulazioko espedienteak, lan-agintaritzak ebatziak eta errege lege-dekretu hau indarrean sartzean aplikatzeko indarra dutenak, espedientea ebazteko ebazpena eman zenean indarrean zegoen araudiaren pean egongo dira.

Hirugarren xedapen iragankorra.  Kausa ekonomiko, antolakuntzazko, tekniko edo produkziozkoengatik edo ezinbesteagatik erabakitzen diren kaleratze kolektiboei aplikatzekoa den prozesu-araubidea Lege honen 11. artikuluan xedatutakoa errege lege-dekretu hau indarrean sartzen denetik aurrera hasitako kaleratze kolektiboen prozesuei aplikatuko zaie.

Xedapen indargabetzaile bakarra.  Arauak indargabetzea Indargabetu egiten dira errege lege-dekretu honetan xedatutakoaren kontra doazen maila berdineko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena.  Eskumen-titulua Errege lege-dekretu honen I. kapitulua Espainiako Konstituzioaren 149.1.13., 20., 21. eta 24. xedapenen ondotik ematen da, Estatuari esleitzen baitiote eskumena arlo hauetan:

ekonomia-jarduera oro har planifikatzeko oinarriak eta koordinazioa; aire-eremuaren kontrola; aireko iragaitea eta garraioa; autonomia-erkidego bat baino gehiagoren lurraldetik igarotzen den trenbide eta lurreko garraioa, eta interes orokorreko obra publikoak.

II., III. eta IV. kapituluak Espainiako Konstituzioaren 149.1.6, 7. eta 17. xedapenen ondotik ematen dira, Estatuari esleitzen baitio honako arlo hauen gaineko eskumen esklusiboa: legeria prozesala; lan-arloko legegintza, albo batera utzi gabe autonomiaerkidegoko organoek gauzatzea hura; Gizarte Segurantzaren oinarrizko legeria, eta araubide juridikoa, alde batera utzi gabe haren zerbitzuak autonomia-erkidegoek ematea.

Azken xedapenetako bigarrena.  1796/2010 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, enplegu-agentziak arautzen dituena.

Aldatu egiten da 1796/2010 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren f) letra (1796/2010 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa). Hona nola geratzen den.

«f)  Ez azpikontratatzea hirugarren batzuei baimenaren xede den jarduera, non eta ez diren beste enplegu-agentzia baimendu batzuk.» Azken xedapenetako hirugarrena.  625/1985 Errege Dekretua aldatzea (625/1985 Errege Dekretua, apirilaren 2koa, langabeziatik babesteari buruzko abuztuaren 2ko 31/1984 Legea garatzekoa) Aldatu egiten da 625/1985 Errege Dekretuaren 28. artikuluaren 2. paragrafoa (625/1985 Errege Dekretua, apirilaren 2koa, langabeziatik babesteari buruzko abuztuaren 2ko 31/1984 Legea aldatzekoa). Hona nola:

«Langabezia-prestazioa edo -subsidioa jasotzeko eskubidea etetea edo azkentzea eragiten duen kausa bat sortzen denean, langileak dagokion enplegubulegoan aurkeztu beharko du kausa hori egiaztatzeko agiria. Eteteko kausa eskubide horrekin bateraezinak diren lanak egitea bada, jakinarazi egin beharko da zerbitzuak ematen hasi aurretik.» Azken xedapenetako laugarrena  Kaleratze kolektiboaren eta kontratu-eteteen eta lanaldi-murrizteen prozeduren erregelamendua onartzen duen 1483/2012 Errege Dekretua aldatzea (1483/2012 Errege Dekretua, urriaren 29koa).

Aldatu egiten da 1483/2012 Errege Dekretua (1483/2012 Errege Dekretua, urriaren 29koa, kaleratze kolektiboaren eta kontratu-eteteen eta lanaldi-murrizteen prozeduren erregelamendua onartzen duena). Hona nola: Bat.  Honela gelditzen da idatzita 3. artikuluko 1. paragrafoa:

«1.  Edozein dela ere kaleratze kolektiborako kausatzat aipatzen dena, kontsulta-aldia hasteari buruzko jakinarazpenak honako alderdi hauek eduki beharko ditu:

a)  Kaleratze kolektiboaren kausak zehaztea, 1. artikuluan xedatutakoaren arabera.

b)  Kaleratzeak eragingo dien langileak zenbat diren eta haien sailkapen profesionala. Kaleratze kolektiboaren prozedurak lantegi bati baino gehiagori eragiten dionean, jakinarazpen hori xehekatu egin beharko da lantegika, eta, hala balegokio, probintziaka eta autonomia-erkidegoka.

c)  Azken urtean ohikotasunez erabili izan diren langile enplegatuak zenbat izan diren eta haien sailkapen profesionala. Kaleratze kolektiboaren prozedurak lantegi bati baino gehiagori eragiten dionean, jakinarazpen hori xehekatu egin beharko da lantegika, eta, hala balegokio, probintziaka eta autonomia-erkidegoka.

d)  Zer epe aurreikusten den kaleratzeak gauzatzeko.

e)  Zer irizpide izan diren kontuan kaleratzeak zein langileri eragingo dien erabakitzeko f)  Enpresako zuzendaritzak langileei edo haien ordezkariei kaleratze kolektiboaren prozedura hasteko asmoa jakinarazteko igorritako mezuaren kopia.

g)  Nortzuk diren negoziazio-batzordea osatuko duten gainerako langileordezkariak edo, hala balegokio, negoziazio-batzordea legezko epeetan zergatik ez zen eratu adieraztea.

Bi.  Honela gelditzen da idatzita 4. artikuluaren 5. paragrafoa:

«5.  Prozedura hasten duen enpresa kontu bateratuak aurkezteko obligazioa duen enpresa-talde handi bateko kide denean eta talde horretako sozietate nagusiak egoitza Espainian duenean, taldeko sozietate nagusiaren urteko kontuak eta kudeaketa-txosten bateratua igorri beharko dira ikuskaturik, baldin eta kontuak ikuska dakizkien obligazioa duten enpresak badira; 2. paragrafoan aipatutako epean bete beharko dute betebehar hori, betiere prozedura hasten duen enpresarekin zorrak edo hartzekoak badituzte saldoan.» Kontu bateratuak aurkezteko obligaziorik ezean, prozedura hasten duen enpresaren dokumentazio ekonomiko horrez gain, taldeko gainerako enpresena ere igorri beharko da, behar bezala ikuskaturik, baldin eta kontuak ikuska dakizkien obligazioa duten enpresak badira, betiere enpresa horiek sozietate-egoitza Espainian badute, jarduera bera baldin badute edo jarduera-sektore berekoak badira eta zorrak edo hartzekoak badituzte saldoan prozedura hasten duen enpresarekin.» Hiru.  Honela gelditzen dira idatzita 6. artikuluko 1. eta 2. paragrafoak:

«1. Enpresaburuak, ahal dela euskarri informatikoan, langileen legezko ordezkariei igorritako jakinarazpenarekin batera, 2. artikuluan aipatzen den idazkiaren kopia igorriko dio lan-agintaritzari, bai eta 3. artikuluan eta 4. eta 5. artikuluetan aipatzen den dokumentazioa ere, kaleratzeko kausak zeintzuk diren.

Horrez gain, langileen legezko ordezkariei txostena eskatzeko igorritako idazkiaren kopia ere aurkeztu beharko du, 3.3 artikuluan aipatzen dena.

2.  Era berean, langileen ordezkaritza batzuk eta besteak nola osatu diren adierazteko informazioa ere igorri beharko du, bai eta ordezkaritza unitariorik gabeko lantegien gainekoa ere, eta, orobat, hala balegokio, 27. artikuluan aipatzen den batzordeari ordezkaritza esleitzeari buruzko aktak.» Lau.  Honela gelditzen da idatzita 17. artikuluko 2. paragrafoa:

«2. kontsulta-aldia hasi izana jakinarazteko mezuak honako hauek zehaztu beharko ditu:

a)  Kontratuak etetea edo lanaldia murriztea eragiten duten kausak zehaztu behar ditu.

b)  Kontratuak eteteko edo lanaldia murrizteko neurriek eragiten dien langileak zenbat diren eta zer sailkapen profesional zegokien. Prozedurak lantegi bati baino gehiagori eragiten dionean, informazio hori xehekatu egin beharko da lantegika eta, hala balegokio, probintziaka eta autonomia-erkidegoka.

c)  Azken urtean ohikotasunez erabilitako langileak zenbat izan diren eta zer sailkapen zegokien. Kontratuak eteteko edo lanaldia murrizteko prozedurak lantegi bati baino gehiagori eragiten dionean, informazio hori xehekatu egin beharko da lantegika eta, hala balegokio, probintziaka eta autonomia-erkidegoka.

d)  Kontratuak eteteko edo lanaldia murrizteko neurriak zeintzuk diren zehaztea eta neurrion gaineko xehetasunak.

e)  Zer irizpide hartu diren kontuan kontratuak eteteko edo lanaldia murrizteko neurriek eragiten dieten langileak hautatzeko.

f)  Enpresako zuzendaritzak kontratuak eteteko edo lanaldia murrizteko prozedura hasteko asmoa jakinarazteko langileei edo haien legezko ordezkariei igorri dien mezuaren kopia.

g)  Nortzuk diren negoziazio-batzordea osatuko duten langileen ordezkariak edo, hala balegokio, legezko epeetan zergatik ez diren eratu adieraztea.» Mezu horrekin batera azalpen-memoria bat aurkeztu beharko da, kontratuak eteteko edo lanaldia murrizteko kausak eta lerroalde honetan aipatu diren gainerako alderdiak azaltzeko.» Bost.  Honela gelditzen dira idatzita 19. artikuluko 1. eta 2. paragrafoak:

«1. Enpresaburuak, 17. artikuluan aipatzen den jakinarazpena langileen legezko ordezkariei entregatzearekin batera, haren kopia igorri beharko dio lanagintaritzari, bai eta 18. artikuluan aipatzen den dokumentazioa ere.

2.  Era berean, langileen ordezkaritza batzuen eta besteen osaera jakinarazteko informazioa bidali beharko du, bai eta ordezkaritza unitariorik gabeko lantegien gaineko informazioa ere, eta, hala balegokio, 27. artikuluan aipatzen den batzordeari ordezkaritza esleitzeari buruzko aktak.» Sei.  Hona hemen nola geratzen den idatzita 26. artikulua:

Kontsulta-prozeduran enpresa-zuzendaritzaren solaskide izatea 41.1 artikuluan aipatzen diren subjektuei dagokie, artikulu horretan bertan ezarritako hurrenkeraren eta baldintzen arabera.

Zazpi.  Hona nola geratzen den idatzita 27. artikulua:

«1.  Kontsulta hori negoziazio-batzorde bakar batean egingo da, eta, hainbat lantoki izanez gero, prozedurak eragiten dien lantokietan baizik ez da egingo.

Negoziazio-batzordeak hamahiru kide izango ditu gehienez; alderdietako bakoitzak ordezkari bana.

2.  Prozeduretan langileen ordezkari gisa jardungo den negoziazio-batzordeak, eratze-aktan, adierazi beharko du kide anitzeko organo gisa eratzen dela borondatea eratzeari dagokionez eta bere erabakien indar lotesleari dagokionez.

Zortzi.  Hona nola geratzen den idatzita 28. artikulua:

«1.  Kontsulta-aldian akordioak lortzeko, negoziazio-batzordeko kiderik gehienen adostasuna beharko da, betiere prozeduraren peko lantokiko edo lantokietako gehienak ordezkatzen badituzte; horretarako, batzordeko kide bakoitzak kasuan-kasuan zer ordezkaritza-ehuneko duen hartuko da kontuan.

Kontsulta-aldiko akordio kolektiboa izango da 26. artikuluan aipatzen diren subjektuek kontsulta-aldian onartu dutena, ez besterik.

2.  Enpresaburuak eta langileen ordezkariek aukeran izango dute, kontsultaaldiko edozein unetan, kontsulta-aldiaren ordez enpresan aplikatzekoak diren bitartekaritza- edo arbitraje-prozedurak abiarazteko eskatzea, batez ere langatazketako judizioz kanpoko konponbideen gaineko akordioetan arautzen diren prozedurak, diren estatuko akordioak edo autonomia-erkidegoetakoak.

Nolanahi ere, bitartekaritza- edo arbitraje-prozedura langileen ordezkariekiko kontsulta-aldirako ezarritako gehienezko epearen barruan gauzatu beharko da.» Azken xedapenetako bosgarrena.  Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen testu bategina aldatzea (4/2004 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa).

Berrogeita bigarren xedapen iragankorra gehitzen zaio Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginari (4/2004 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa). Hona nola geratzen den idatzita:

«Berrogeita bigarren xedapen iragankorra. Zenbait finantza-errentamenduri aplikatzekoa den araubide fiskalari buruzko Europako Batzordearen Erabakia, 2013ko uztailaren 17koa. Nola aplikatu behar den.

2007ko apirilaren 30a eta 2011ko ekainaren 29a bitartean, administraziobaimenak eman ziren interes ekonomikoko multzoen alde (12/1991 legea, apirilaren 29koa, interes ekonomikoko multzoei buruzkoa), lege honen 115. artikuluaren 11. paragrafoari buruz (betiere 2012ko abenduaren 31n indarrean zen idazketaren arabera) eta itsasketa-entitateen tonajearen araberako araubide fiskal bereziari buruz. Bada, Europako Batzordeak finantza-errentamenduko zenbait akordiori aplikatzekoa zaien araubide fiskalari buruz 2013ko uztailaren 17an onartutako Erabakiaren arabera, administrazio-baimen horiek honako berezitasun hauek izango dituzte:

a)  Lege honen 115. artikuluaren 11. paragrafoan xedatutakoa (2012ko abenduaren 31ko idazketari jarraituz, betiere) ez da aplikatzekoa izango, erabaki honetan ezarritako baldintzen arabera Estatuaren laguntza bateraezina den heinean.

b)  Ez zaie aplikatzekoa izango tonajearen araberako itsasketa-erakundeen araubide fiskal berezia interes ekonomikoko multzoei, Erabaki honetan aurreikusitako baldintzen arabera Estatuaren laguntza bateraezina den heinean».

Azken xedapenetako seigarrena.  8/2013 Errege Lege Dekretua aldatzea (8/2013 Errege Lege Dekretua, ekainaren 28koa, herri-administrazioen berankortasunaren kontrako eta finantza-arazoak dituzten toki-erakundeei laguntzeko premiazko neurriei buruzkoa).

Aldatu egiten da 8/2013 Errege Lege Dekretua, ekainaren 28koa, herri-administrazioen berankortasunaren kontrako eta finantza-arazoak dituzten toki-erakundeei laguntzeko premiazko neurriei buruzkoa. Hona hemen nola: Bat.  Aldatu egiten da 14. artikuluaren 3. paragrafoa. Hona nola geratzen den idatzita:

«3.  Lehenagoko faseetan mekanismo hau aplikatu izan zaien toki-erakundeek, 2013ko irailaren 15erako, beteta eduki beharko dituzte egun horretara arteko Hornitzaileei ordaintzeko Finantzaketa Funtsarekiko betebeharrak, baldin eta funts horrekiko zor-eragiketa berria formalizatu nahi badute errege lege-dekretu honetan xedatutakoaren arabera.

Betebehar hori egun horretarako beterik ez duten toki-erakundeek ezingo diote hornitzaileei ordaintzeko mekanismoaren fase horri heldu, non eta ez duten aurkezten 32. artikuluan aipatzen den eskabidea 2013ko irailaren 30erako.» Bi.  Aldatu egiten da 9. artikulua. Hona nola geratzen den idatzita:

«9. artikulua.  Autonomia-erkidegoen transferentziak.

1.  Fase berri honetan sartu ahal izango dira hornitzaileei ordaintzeke dauden obligazioak, 2013ko maiatzaren 31 baino lehen; betiere mugaeguneratuak, likidoak eta galdagarriak badira, eta 11. artikuluan aurreikusitakoaren arabera kontabilizatuak badaude.

2.  Hala, 3. artikuluan aurreikusitako harreman juridikoak ez ezik, autonomiaerkidegoek toki-erakundeei egindako transferentziak ere sartuko dira, betiere autonomia-erkidegoak erakunde horiekiko 2012ko abenduaren 31n ordaintzeke zituen ordainketa-obligazioen mugaraino, baldin eta toki-erakundeak ordainketaobligazio ordaindu gabeak baditu, mekanismoaren fase berri honetan sartuta eduki beharrekoak.

3.  Nolanahi ere, autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-mekanismoaren fase honetako zorraren azken zenbatekoa finkatutakoan, eskualde-kontseiluek beren hornitzaileekin dituzten zorrak ere sartu ahal izango dira fase berri honetan, betiere mugaeguneratuak, likidoak eta galdagarriak badira, 2013ko maiatzaren 31 baino lehen sartzen badira mekanismoan, kontabilizatuta badaude 11. artikuluan xedatutakoaren arabera eta 3. artikuluan xedatzen diren harreman juridikoetako batetik badatoz; muga, ordea, autonomia-erkidegoak eskualde-kontseiluarekin 2012ko abenduaren 31 baino lehen dituen zorren zenbatekoa izango da.

Aurreko paragrafoan aipatzen den muga hori gainditu nahi bada, ordea, beharrezkoa izango da autonomia-erkidegoak baimena eska diezaion eskualdekontseiluari eta harekin doikuntza-plan bat ados dezan, neurri berariazko eta kuantifikatuekikoa eta aplikazio-egutegi batekikoa, autonomia-erkidegoak hitzartutako zorpetze-eragiketetatik ondorioztatutako zenbatekoak ordainduko direla bermatzeko. Doikuntza-plan hori autonomia-erkidegoak Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioari igorri beharko dion doikuntza-planaren barruan txertatua egongo da.

Gobernuaren Ekonomia-gaietarako Batzorde Eskuordeak erabakiko du zer epetan eta zer prozeduraren bidez ordaindu behar diren mekanismo honen kontura eta errege lege-dekretu honetan ezarritakoaren arabera eskualde-kontseiluek ordaintzeke dituzten zorrak.» Azken xedapenetako zazpigarrena.  Erregelamendu-xedapenak aldatzea.

Errege lege-dekretu honek aldatzen dituen erregelamendu-mailako arauetako xedapenak gero ere aldatu ahal izango dira, xedapen horiek jasota dauden arauei dagokien erregelamendu-mailako arauen bitartez.

Azken xedapenetako zortzigarrena.  Europako Erkidegoko zuzenbidea txertatzea.

Errege lege-dekretu honen bitartez, Espainiako zuzenbidean txertatzen da, partez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/34/EB Zuzentaraua, 2012ko azaroaren 21ekoa, europar trenbide-eremu bakarra ezartzekoa.

Azken xedapenetako bederatzigarrena.  Araugintzarako gaikuntza.

Honen bidez, gaikuntza ematen zaio gobernuari errege lege-dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eta neurriak eman ditzan.

Azken xedapenetako hamargarrena.  Indarrean sartzea.

Errege lege-dekretu hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.» Madrilen emana, 2013ko abuztuaren 2an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY

I. ERANSKINA Aena Aeropuertos, S.A. Sozietatearen Ondare-Prestazio Publikoen 2013 Ekitaldiko Tarifen Zenbatekoak.

1.  Lurreratzea eta aerodromoko igarotze-zerbitzuak Unitateko zenbatekoak Aireportua Madril-Barajas Bartzelona-El Prat Alicante, Kanaria Handia, Málaga-Costa del Sol, Palma de Mallorca eta Tenerife Sur.

Bilbao, Fuerteventura, Girona, ibiza, Lanzarote, Menorca, Santiago, Sevilla, Tenerife Norte eta Valencia.

A Coruña, Almería, Asturias, FGL Granada-Jaén, Jerez, La Palma, Murcia-San Javier, Reus, Santander, Vigo eta Zaragoza Albacete, Algeciras, Badajoz, Burgos, Ceuta, Córdoba, Cuatro Vientos, Hierro, Huesca-Pirineos, Gomera, León, Logroño, Melilla, Iruñea, Sabadell, Salamanca, San Sebastián, Son Bonet, Torrejón, Valladolid, Vitoria eta Aena Aeropuertos SAk kudeatutako gainerako aireportuak.

Lurreratzeko unitate-tarifa Aerodromoko igarotze-zerbitzuen unitate-tarifa 8,387050 € 7,388850 € 7,009100 € 3,515400 € 3,493700 € 3,428600 € 5,880700 € 3,146500 € 4,307450 € 2,462950 € 2,842700 € 2,094050 € Lurreratzeagatik eta aerodromoko igarotze-zerbitzuengatik operazio bakoitzeko pagatu behar den gutxieneko zenbatekoa.

Aireportua Madrid-Barajas Barcelona-El Prat Alicante, Gran Canaria, Málaga-Costa del Sol, Palma eta Tenerife Sur Bilbao, Fuerteventura, Girona, Ibiza, Lanzarote, Menorca, Santiago, Sevilla, Tenerife Norte eta Valencia.

A coruña, Almería, Asturias, FGL Granada-Jaén, Jerez, La Palma, Murcia-San Javier, Reus, Santander, Vigo eta Zaragoza Albacete, Algeciras, Badajoz, Burgos, Ceuta, Córdoba, Cuatro Vientos, Hierro, Huesca-Pirinioak, La Gomera, León, Logroño, Melilla, Pamplona, Sabadell, Salamanca, San Sebastián, Son Bonet, Torrejón, Valladolid, Vitoria eta Aena Aeropuertos S.A sozietateak kudeatzen dituen gainerako aireportuak.

Operazioko gutxieneko zenbatekoa - lurreratzea Operazioko gutxieneko zenbatekoa aerodromoko igarotzezerbitzuak 154,62 € 136,19 € 96,92 € 71,88 € 71,48 € 51,20 € 16,29 € 8,71 € 10,82 € 6,18 € 5,86 € 4,31 € Eskola- eta entrenamendu-hegaldiak Aireportua Lurreratzearen unitate-tarifa Madrid-Barajas 5,913250 € Barcelona-El Prat 5,696250 € Alicante, Gran Canaria, Málaga-Costa del Sol, Palma de 5,110350 € Mallorca etaTenerife Sur.

Bilbo, Fuerteventura, Girona, Ibiza, Lanzarote, Menorca, 5,110350 € Santiago, Sevilla, Tenerife Norte eta Valencia.

A Coruña, Almería, Asturias, FGL Granada-Jaén, Jerez, 4,567850 € La Palma, Murcia-San Javier, Reus, Santander, Vigo eta Zaragoza Albacete, Algeciras, Badajoz, Burgos, Ceuta, Córdoba, 4,036200 € Cuatro Vientos, Hierro, Huesca-Pirineos, La Gomera, León, Logroño, Melilla, Pamplona, Sabadell, Salamanca, Donostia, Son Bonet, Torrejón, Valladolid, Vitoria eta Aena Aeropuertos S.A sozietateak kudeatzen dituen gainerako aireportuak.

Aerodromoko igarotzezerbitzuen unitate-tarifa 3,895150 € 3,873450 € 3,808350 € 3,493700 € 2,745050 € 2,321900 € Aireportuaren ordutegi operatiboaz kanpoko eragiketak •  Lurreratzeko unitate-tarifa: 31,106950 €/Tm •  Aerodromoko igarotze-zerbitzuen unitate-tarifa: aerodromoko igarotze-zerbitzuetan operazioko gutxieneko zenbatekoa.

2.  Bidaiariak, MUPak eta segurtasuna Bidaiariaren zenbatekoa Aireportua Madril-Barajas Bartzelona-El Prat Alicante, Gran Canaria, Palma de Mallorca, Málaga-Costa del Sol eta Tenerife Sur.

Bilbao, Fuerteventura, Ibiza, Lanzarote, Menorca, Santiago, Sevilla, Tenerife Norte eta Valencia.

A Coruña, Almería, Asturias, FGL Granada-Jaén, Girona, Jerez, La Palma, Murcia-San Javier, Reus, Santander, Vigo eta Zaragoza Albacete, Algeciras, Badajoz, Burgos, Ceuta, Córdoba, Cuatro Vientos, El Hierro, HuescaPirineos, La Gomera, León, Logroño, Melilla, Iruñea, Sabadell, Salamanca, San Sebastián, Son Bonet, Torrejón, Valladolid, Vitoria eta Aena Aeropuertos S.A sozietateak kudeatzen dituen gainerako aireportuak.

EEE

Nazioartekoa Aireportu-segurtasunaren zenbatekoa.

MUParen zenbatekoa 15,67 € 14,58 € 6,50 € 22,18 € 17,84 € 9,80 € 3,75 € 3,75 € 3,75 € 0,61 € 0,61 € 0,61 € 5,54 € 8,32 € 3,75 € 0,61 € 3,97 € 5,96 € 3,75 € 0,61 € 2,60 € 3,90 € 3,75 € 0,61 € Harik eta Lurreko Garraioak Antolatzeko Legea (16/1987 Legea, uztailaren 30ekoa) eta Aire Segurtasunari buruzko Legea (21/2003 Legea, uztailaren 7koa) aldatzen dituen 9/2013 Legearen bigarren artikuluan xedatutakoa indarrean sartu arte –»Aire Segurtasuneko Legea aldatzea (21/2003 Legea, uztailaren 7koa) du izena–, aireportusegurtasunari dagozkion zenbatekoak 0,38 euro gehituko dira irteeretako bidaiari bakoitzeko, Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziak ekipajeak ikuskatu eta kontrolatzeko zerbitzuetan emandako lankidetzarengatik.

Aena Aeropuertos, S.A. sozietateak horregatik biltzen dituen diru-zenbatekoak Estatuaren Aire Segurtasuneko Agentzian sartuko dira.

3.  Zama Honela zehaztuko da zenbatekoa: aireportu-barrutian zamatutako edo hustutako salgai-kilogramo bakoitzeko, 0,018956 euro.

4.  Aireontziak aparkatzea Madrid-Barajas, Barcelona-El Prat, Alicante, Gran Canaria, Málaga-Costa del Sol, Palma, Tenerife Sur, Bilbao, Fuerteventura, Girona, Ibiza, Lanzarote, Menorca, Santiago, Sevilla, Tenerife Norte eta Valencia aireportuetan, aparkatzeko ordaindu behar den zenbatekoa, pisuaren eta aireontziak aparkatuta eman behar duen denboraren arabera, formula honen emaitzaren arabera izango da: E = e*Tm*Ft Eta, hor: E: zerbitzuagatik ordaindu beharreko ordainsari osoa. e: unitateko koefizientea Tm: aireontziaren gehienezko pisua aireratzeko orduan, tonatan adierazia.

Ft: aireontziak aparkatuta eman behar duen denbora, 15 minutuko tarteetan edo tarte horren zatikietan adierazia.

Unitateko koefizienteen zenbatekoa honako hau izango da:

15 minutuko edo tarte horren zatikiko galerak.

Aireportua Madrid-Barajas Bartzelona-El Prat Alicante, Gran Canaria, Málaga-Costa del Sol, Palma de Mallorca eta Tenerife Sur Bilbao, Fuerteventura, Girona, Eivissa, Lanzarote, Menorca, Santiago, Sevilla, Tenerife iparraldea eta Valentzia.

0,127770 € 0,121881 € 0,120770 € 0,067107 € Goian aipatutako aireportuetan aparkatzeagatik gehienez ordaindu beharreko zenbatekoa ezin da izan 1.614 € baino gehiago egonaldiaren lehenbiziko 24 orduetan.

Egonaldiaren bigarren egunetik aurrera, gorago aipatutako aireportuetan aparkatzeagatik gehienez ordaindu beharreko zenbatekoa ezingo da izan 880€ baino gehiago aparkatuta edukitako 24 ordu gehigarri bakoitzeko.

A Coruña, Albacete, Algeciras, Almería, Asturias, Badajoz, Burgos, Ceuta, Kordoba, Cuatro Vientos, Hierro, Huesca-Pirineos, FGL Granada-Jaén, Jerez, La Gomera, La Palma, León, Logroño, Melilla, Murcia-San Javier, Pamplona, Reus, Sabadell, Salamanca, San Sebastián, Santander, Son Bonet, Torrejón, Valladolid, Vigo, Vitoria, Zaragoza eta Aena Aeropuertos S.A sozietateak kudeatutako gainerako aireportuetan, aparkatzeagatik ordaindu beharreko zenbatekoak, aparkaldi-eguneko edo hiru orduko aparkaldiaren zatikiko eta aireontziak aireratzean duen pisuaren arabera, honako hauek izango dira:

10 Tm arteko aireontziak 10 Tm baino gehiagoko aireontziak 2 Tm artekoak 2 eta 10 Tm artekoak 1,556027

7,778529 Euroak, aireontzi/eguneko edo zatikiko 0,898304 Euroak, eguneko edo egun-zatikiko Tm-ko.

5.  Erregaiak eta lubrifikatzaileak Ordainaren zenbatekoa zehazteko, honako unitate-zenbateko hauek aplikatuko zaizkio hornitutako erregai- edo lubrifikatzaile-bolumenari: Kerosenoa: 0,004273 €/litroko Abiazioko gasolina: 0,007270 €/litroko Lubrifikatzaileak: 0,007270 €/litroko 6.  Hegazkineratzeko igarobidea Ordainaren zenbatekoa, pisuaren eta aireontziak igarobideari atxikita ematen duen denboraren arabera, honako formula hau aplikatzearen emaitza izango da: P = (p1 + p2*Tm)*Ft Eta, hor: P: Zerbitzuarengatik guztira ordaindu beharrekoa p1: Igarobidean emandako denboragatik dagokion unitate-zenbatekoa p2: Aireontziaren pisuarengatik eta igarobidean emandako denboragatik dagokion zenbatekoa.

Tm: Aireontziak aireratzean duen gehienezko pisua, tonetan adierazita, lege honen 2. artikuluan zehaztutakoaren arabera.

Ft: Aireontziak igarobidean emandako denbora, 15 minutuko epeetan edo epe horren zatikitan adierazia.

p1 eta p2 elementuen unitate-zenbatekoak honako hauek dira:

Madrid-Barajas Barcelona-El Prat Alicante, Gran Canaria, Málaga-Costa del Sol, Palma de Mallorca eta Tenerife Sur Bilbo, Fuerteventura, Girona, Eivissa, Lanzarote, Menorca, Santiago, Sevilla, Tenerife iparraldea eta Valentzia.

A Coruña, Almería, Asturias, FGL Granada-Jaén, Jerez, La Palma, Murcia-San Javier, Reus, Santander, Vigo eta Zaragoza Albacete, Algeciras, Badajoz, Burgos, Ceuta, Córdoba, Cuatro Vientos, Hierro, Huesca-Pirineos, La Gomera, León, Logroño, Melilla, Pamplona, Sabadell, Salamanca, San Sebastián, Son Bonet, Torrejón, Valladolid, Vitoria eta Aena Aeropuertos S.A sozietateak kudeatzen dituen gainerako aireportuak.

p1

p2

33,231163 € 30,128606 € 26,496460 € 0,00 € 0,00 € 0,00 € 25,477319 € 0,00 € 25,477319 € 0,00 € 25,477319 € 0,00 € 7.  Lurreko laguntza-zerbitzuak Sekzio honetan arautzen den ordainaren zenbatekoa honako hau izango da, ordaintzeko betebeharra duenak lurrean gauzatzen dituen laguntza-zerbitzuen arabera:

a)  Aireontziarentzako laguntza:

1.1 Arranpa-zerbitzua.

1.1.1  Ekipajeekin laguntzeko zerbitzua, 3. zerbitzu-taldea: 62,98 € aireontzi bakoitzeko, baldin eta aireratzeko orduan 56 eta 71 tona metriko artean edo zatikia badu gehienezko pisua.

1.1.2  Pistako eragiketei laguntzeko zerbitzua, 5. zerbitzu-taldea: 20,00 € aireontzi bakoitzeko, baldin eta aireratzeko orduan 56 eta 71 tona metriko artean edo zatikia badu gehienezko pisua.

1.2  Aireontziaren garbiketa eta zerbitzuko laguntza-zerbitzuak, 6. zerbitzu-taldea, salbu eta aireontziari elurra, izotza eta lantxurda kentzeko laguntza: 10,98 € aireontzi bakoitzeko, aireratzeko orduan 56 eta 71 tona metriko artean edo zatikia badu gehienezko pisua.

1.3  Aireontziari elurra, izotza eta lantxurda kentzeko laguntza-zerbitzua, 6.b) taldearen zatia: 2.98 € aireontzi bakoitzeko, aireratzeko orduan 56 eta 71 tona metriko edo zatikia badu gehienezko pisua.

1.4  Lineako mantenimenduko laguntzarako zerbitzuak, 8. zerbitzu-taldea: 2,98 € aireontzi bakoitzeko, aireratzeko orduan 56 eta 71 tona metriko edo zatikia badu gehienezko pisua.

1.5  Catering zerbitzuak, 11. zerbitzu-taldea: zenbatekoa, eurotan, aireontzi bakoitzeko, aireratzeko orduan pisua 56 eta 71 tona metriko artean edo zatikia badu gehienezko pisua.

Aireportua EEE

Nazioartekoa Madrid-Barajas Barcelona-El Prat Alicante, Gran Canaria, Málaga-Costa del Sol, Palma de Mallorca etaTenerife Sur 29,88 € 20,92 € 19,42 € 49,80 € 34,86 € 32,37 € Aireportua EEE

Nazioartekoa Bilbo, Fuerteventura, Girona, Eivissa, Lanzarote, Menorca, Santiago, Sevilla, Tenerife iparraldea eta Valentzia.

A Coruña, Almería, Asturias, FGL Granada-Jaén, Jerez, La Palma, Murcia-San Javier, Reus, Santander, Vigo eta Zaragoza Albacete, Algeciras, Badajoz, Burgos, Ceuta, Córdoba, Cuatro Vientos, Hierro, Huesca-Pirinioak, Gomera, León, Logroño, Melilla, Iruñea, Sabadell, Salamanca, Donostia, Son Bonet, Torrejón, Valladolid, Gasteiz eta Aena Aeropuertos SAk kudeatutako gainerako aireportuak.

14,94 € 24,90 € 10,46 € 17,43 € 5,98 € 9,96 € Aireontziaren gehienezko pisua, aireratzeko orduan, ez badago 56 eta 71 tona metriko artean, lehen aipatu diren zenbateko horiei honako koefiziente hauek aplikatuko zaizkie, aireontzia zer pisu-tartetan dagoen: Aireontziak aireratzeko orduan duen gehienezko pisuaren tarteak (Tm) Koefizientea Gehienezko pisua 0 eta 16 Tm baino gutxiago artean duten aireontziak Gehienezko pisua 16 eta 22 Tm baino gutxiago artean edo tarte horren zatikia duten aireontziak Gehienezko pisua 22 eta 38 Tm baino gutxiago artean edo tarte horren zatikia duten aireontziak Gehienezko pisua 38 eta 56 Tm baino gutxiago artean edo horren zatikia duten aireontziak.

Gehienezko pisua 56 eta 72 Tm baino gutxiago artean edo horren zatikia duten aireontziak.

Gehienezko pisua 72 eta 86 Tm baino gutxiago artean edo horren zatikia duten aireontziak.

Gehienezko pisua 86 eta 121 Tm artean edo horren zatikia duten aireontziak.

Gehienezko pisua 121 eta 164 Tm baino gutxiago artean edo horren zatikia duten aireontziak.

Gehienezko pisua 164 eta 191 Tm baino gutxiago artean edo horren zatikia duten aireontziak.

Gehienezko pisua 191 eta 231 Tm baino gutxiago artean edo horren zatikia duten aireontziak.

Gehienezko pisua 231 eta 300 Tm baino gutxiago artean edo horren zatikia duten aireontziak.

Gehienezko pisua 300 Tm baino gehiago edo horren zatikia duten aireontziak.

13,16% 17,51% 28,04% 77,88% 100,00% 120,33% 135,30% 150,28% 179,37% 202,50% 264,81% 314,64% b)  Bidaiariari laguntzeko zerbitzuak, 2 zerbitzu-taldea: 0,0438 € irteerako bidaiari bakoitzeko.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra