Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Lan zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Soldatak Bermatzeko Funtsa epaiketara deitzea

SOLDATAK BERMATZEKO FUNTSA JUDIZIORA DEITZEA

LAN-ARLOKO«ZENBAKIA»ZENBAKIKO EPAITEGIARI

Nik,«IZEN-ABIZENA»jaunak/andreak,«ENPRESA» enpresaren aurkako diru-kopuru bati buruzko«PROZEDURA-ZENBAKIA»zenbakiko autoetan demandatzaile naizela, errespetu guztiarekin agertu, eta, zuzenbidean bidezkoen den moduan, esaten dut:

Demanda aurkeztu ondoren, jakin dugula demandatua desagertu dela (edo kaudimengabetzat jo dela«EPAITEGIA» Epaitegiko«ZENBAKIA»auzi-betearaztean).

Horregatik, eta Lan-arloko Jurisdikzioaren Legearen 23.2 artikuluan xedatzen denarekin bat, demandaren beste kopia bat eransten dut Soldatak Bermatzeko Funtsari bidaltzeko, hark bere legezko betebeharrak bere gain har ditzan eta zuzenbidean dagokiona eska dezan.

Hori guztia dela eta,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT idazki hau beronen kopiarekin eta demandaren kopia aurkeztutzat eman eta onar ditzala, eta, azaldutakoaren arabera, Soldatak Bermatzeko Funtsa alderditzat zitatu dezala, arestian zehaztutako ondorioetarako.

Bidezkoa eta justiziazkoa delako eskatzen dut,«HERRIA»(e)n,«DATA»(e)an.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra