LAN-BALDINTZEN ALDAKETARI BURUZKO DEMANDA
TXANDAZ DAGOKION«HERRIA»(E)KO LAN-ARLOKO EPAITEGIARI
Nik,«IZEN-ABIZENA»(e)k -adinduna;«NAN» zenbakiko NANa; jakinarazpenetarako helbidea,«HELBIDEA»-, lan-arloko epaitegiaren aurrean agerturik, zuzenbidean bidezkoen den moduan ESATEN DUT:
Idazki honen bidez, LAN-BALDINTZEN ALDAKETARI BURUZKO demanda jartzen dudala«ENPRESA» enpresaren aurka -zitatzeko helbidea,«HELBIDEA»-, honetan oinarrituta:
EGITATEAK
LEHENENGOA.- Demandatzaileak demandatuarentzat eta haren aginduetara lan egiten du,«DATA»(a)z geroztik,«KATEGORIA» kategoriarekin eta urtean«KOPURUA» euroko soldata gordina duela.
BIGARRENA.-«DATA»(e)an, demandatutako enpresak langileari ahoz jakinarazi zion lan-baldintzak aldatu egin behar zizkiola, esanez«DATA»(e)tik aurrera,«ZEHAZTU ALDAKETA» aldaketa egin behar ziola.
HIRUGARRENA.- Demandatzaileak urte hasieran zehaztutako karteldegiaren arabera egiten du lan, eta enpresak«DATA»(e)an aldatu zion hori.
LAUGARRENA.- Aipatutako aldaketa egiteko, enpresak ez du Langileen Estatutuko 41. artikulua alegatu, eta ez dio legeak ezarritako epean jakinarazi langileari. Era berean, enpresak ez dio erabakiaren berririk eman Enpresa Batzordeari.
BOSGARRENA.- Enpresak ez du kausa ekonomiko, tekniko, antolakuntzako edo ekoizpenekorik alegatu demandatzailearen lan-baldintzak aldatzeko.
SEIGARRENA.- Langileen Estatutuaren 41. artikuluaren aurkako lan-baldintzen funtsezko aldaketa da txanda-sistemaren aldaketa hori, deusez bihurtzen duten forma-akatsak dituelako eta justifikatzen duen kausarik ez daukalako.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
I. Lan-arloko Jurisdikzioaren Legearen 1. eta 2. artikuluak; 21. artikulua, abokatuaren laguntza erabiliko dugula jasota gera dadin; 63. artikulua, adiskidetze-akta eransteko; eta 80. artikulua eta hurrengoak, demandaren formaltasunari buruzkoak.
II. Langileen Estatutuaren 41. artikulua.
III.«HITZARMENA» hitzarmen kolektiboa.
Horregatik guztiagatik, LAN-ARLOKO EPAITEGIARI
ESKATZEN DIOT idazki hau eta beronen kopiak aurkeztutzat eman eta onar ditzala, eta egoki diren izapideen bidez alderdiak zitatu ditzala adiskidetze- eta judizio-ekitaldietarako. Eta, alegatutakoa onartu eta lan-baldintzak aldatzeko enpresak hartu zuen erabakia deuseztzat edo modu subsidiarioan bidegabekotzat joz, demandatzaileak aurretik zeuzkan lan-baldintzetarako eskubidea aitor dezala eta enpresa kondenatu dezala deklaratutakoa betetzera. Hori ez da eragozpen izango azken konklusioetan zehazten denerako. Bidezko baita.
BEREBAT DIOT judizio-ekitaldian honako frogabide hauek erabili nahi ditudala:
ALDERDIEI GALDEKETA EGITEA, demandatutakoari ohartaraziz agertu ezean aitortutzat jo ahal izango dela.
Demandatuak aurkeztu beharreko AGIRI-FROGAK: demandatzailearen azken sei hilabeteetako soldata-ordainagiriak, berak sinatuta, bera agertzen den matrikula-liburua, bere lan-karteldegia eta eguneroko lan-parteak«DATA»(a)z geroztik.
LEKUKOTZA-FROGA; dagokion unean proposatuko da.
Azaldutakoagatik,
ESKATZEN DUT aipatutako frogabideak proposatutzat eman eta onar ditzala eta beharrezkoa dena erabaki dezala ahozko judizio-ekitaldian haiek burutzeko. Hori ez da eragozpen izango beste frogabide batzuk proposatzeko.
Bidezkoa delako eskatzen dut,«HERRIA»(e)n,«DATA»(e)an.