Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Lan zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Kaleratzeari buruzko adiskidetze-ekitaldia

KALERATZEARI BURUZKO ADISKIDETZE-EKITALDIA

EUSKO JAURLARITZAKO

LANEKO LURRALDE ORDEZKARITZAKO ADISKIDETZE ATALARI

Nik,«IZEN-ABIZENA»(e)k -adinduna;«NAN» zenbakiko NANa; zitatzeko helbidea,«HELBIDEA»-adiskidetze-atalaren aurrean agertu, eta, zuzenbidean bidezkoen den moduan, ESATEN DUT:

Idazki honen bitartez kaleratzeari buruzko ADISKIDETZE-EKITALDIA egiteko eskatzen dudala«ENPRESA»(r)en aurrean -zitatzeko helbidea,«HELBIDEA»-. Eskaeraren oinarriak hauek dira:

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Adiskidetzaileak demandatuarentzat eta haren aginduetara lan egin du,«KATEGORIA» kategoriarekin,«DATA»(a)z geroztik, hilabeteko«KOPURUA» euroko soldata gordina zuela, aparteko ordainsariak barne.

BIGARRENA.-«DATA»(e)an, demandatutako enpresak, gutun bidez, langileari jakinarazi zion egun horretatik beretik kaleratuta zegoela,«KALERATZEAREN ARRAZOIA».

HIRUGARRENA.- Kaleratze-gutunak ez ditu betetzen legeak eta jurisprudentziak eskatutako gutxieneko betekizunak, ez baitira egitateak agertzen, haien kalifikazio juridikoa baizik.

LAUGARRENA.- Adierazitakoaren arabera, kaleratzea deuseztzat hartu behar da, edo, modu subsidiarioan, bidegabekotzat.

Adiskidetzeko orri honen helburua da enpresak abenikoa egitea honi buruz:

AITORTZEA kaleratzea deuseza edo, modu subsidiarioan, bidegabea dela;

ONARTZEA adiskidetzailea berronartu behar duela kaleratzearen aurreko unean zeuzkan baldintza berberetan, izapidetze-aldiko soldata ordainduz, edo, subsidiarioki, lan-urte bakoitzeko«EGUN KOPURUA» egunen soldatako legezko kalte-ordaina ordaintzea, legeak ezarritako mugarekin.

ADISKIDETZE ATALARI ESKATZEN DIOT idazki hau eta beronen kopiak aurkeztutzat eman eta onar ditzala, adiskidetze-ekitaldia egiteko agindu dezala, eta alderdiak zitatu ditzala horretarako zehazten den egun eta orduan ager daitezen.

Bidezkoa delako eskatzen dut,«HERRIA»(e)n,«DATA»(e)an.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra