ERREGUTZE ERREKURTSOA IRAGARTZEA
Lan-arloko epaitegiaren zk.:«ZENBAKIA»
Auto-zk.:«ZENBAKIA»
ERREGUTZE-ERREKURTSOA IRAGARTZEA
«HERRIA»(E)KO LAN-ARLOKO«ZENBAKIA»ZENBAKIKO EPAITEGIARI
Nik,«IZEN-ABIZENA»(e)k, PRESTAZIOARI buruzko prozesu honetan alderdi demandatzaile naizela, lan-arloko epaitegiaren aurrean agerturik, eta, zuzenbidean bidezkoen den moduan, ESATEN DUT:
Prozesu honetan emandako epaia jakinarazi didatela, eta, begirune osoz esanda, zuzenbidearen kontrakoa dela eta nire interesen aurka doala iritzita, idazki honen bitartez ERREGUTZE-ERREKURTSOA iragartzen dudala. Errekurtsoa EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean izapidetu beharko da; errekurtsoa formalizatzeko,«ABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK» abokatua izendatzen dut —jakinarazpenetarako helbidea,«HELBIDEA»—.
Horregatik guztiagatik, LAN-ARLOKO«ZENBAKIA» ZENBAKIKO EPAITEGIARI
ESKATZEN DIOT idazki hau eta beronen kopiak aurkeztutzat eman eta onar ditzala, eta, legearen arabera garaiz eta forma egokian erregutze-errekurtsoa iragarritzat jota, onar dezala errekurtso hori eta autoak izendatu dudan abokatuaren eskura jar ditzala, hark errekurtsoa formalizatzeko.
Bidezkoa delako eskatzen dut,«HERRIA«(e)n,«DATA»(e)an.