ERREGUTZE-ERREKURTSOA AURKARATZEA
Lan-arloko epaitegiaren zk.:«ZENBAKIA»
Auto-zk.:«ZENBAKIA»
Errekurtso-zk.:«ZENBAKIA»
Erregutze-errekurtsoa aurkaratzea
LAN-ARLOKO «ZENBAKIA» ZENBAKIKO EPAITEGIARI EAEko AUZITEGI NAGUSIKO LAN-ARLOKO SALARENTZAT
Nik,«IZEN-ABIZENA»(e)k, alderdi demandatzailea «ENPRESAREN IZENA» enpresaren aurkako prozesu honetan, Lan-arloko Epaitegiaren aurrean eta Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salarentzat, agertu eta ESATEN DUT:
Idazki honen bitartez, eta horretarako emandako epe barruan, kontrakoak jarritako errekurtsoa AURKARATZEN dudala, honetan oinarrituz:
ALEGAZIOAK
LEHENA.— Kontrako alderdiak erregutzeko arrazoietan eskatzen duen gauza bakarra zera da, auzialdiko epaian frogatutzat emandako egitateak aldatzea. Beraz, bestelako izapiderik gabe, aurkeztutako errekurtsoa ezetsi beharko litzateke, ez duelako, egitateak aldatzeaz gain, epaian aplikaturiko zuzenbidearen urraketarik planteatzen, beharrezkoa izanik hori errekurtsoak arrakasta edukitzeko, hala badagokio.
Errekurritzen duen alderdiak zenbait arrazoi planteatzen ditu, prozesu aldetik 2011ko urriaren 10eko Lan-arloko Jurisdikzioaren Legearen 191 artikuluan oinarrituak; beraz, interes publikoko gaia izanik, lehentasunez anomalia prozesala kontuan hartu behar da, errekurtsoak urratutzat jotzen dituen artikuluak aipatu behar dituelako, eta nola izan diren urratuak adierazi, zeren eta salak,ex officio, ordena publiko prozesalaren urraketak bakarrik azter baititzake. Ez da onargarria aplikatzekoa den zuzenbidea aipatzea, oro har, urratutzat zer arau jotzen den zehaztu gabe. Hori egitea gutxieneko eskakizun formala da errekurritutako alderdiaren defentsa-gabezia ekiditeko,ad quem Auzitegiak auzian jarrera objektibo eta neutrala eduki behar baitu, berak alderdien argumentazio juridikoa landu gabe.
Horixe adierazi du askotan Konstituzio Auzitegiak: 23/1992 Epaian —1992ko maiatzaren 13ko 72/1992 Epaian aipatua—, Auzitegiak dio Konstituzioak ez duela inolako errekurtso judizialik bermatzen; bakarrik legeak aurreikusitako errekurtsoak erabiltzea bermatzen du, legeak ezarritako betebehar eta mugen arabera. Sala horrek adierazi du, Espainiako Konstituzioaren 24.1 artikuluko babes judizialeko printzipioaren arabera, konpon daitezkeen bigarren mailako akatsen aurreko malgutasuna ezin dela ulertu era absolutuan,sic et simpliciter, errekurtsoak onartu ahal izateko legeetan ezartzen diren baldintza prozesalak alboratu eta eraginik gabe utziz. Horrek esan nahiko luke ezarritako ukanbeharrak alderdien borondatearen menpe uztea, eta betebehar horiek ez dira ezarri legegile eta auzitegien apeta erritualistagatik. Haatik, prozesuetan ezinbestekoak dira forma-betebehar objektiboak, defentsa-gabezia ekiditeko eta erabateko berdintasuna egoteko lehian dauden interes legitimoen defentsan.
Errekurtso honetan nabarmen ageri denez, printzipio prozesal horiek ez dira betetzen; beraz, errekurtsoa bideraezina da, eta horregatik ezin dira zuzenbide substantiboaren urraketak aztertu, eta aurkaratutako epaia berretsi egin behar da.
Errekurtsoa, nola idatzita dagoen ikusirik, ezetsi egin beharko litzateke. Izan ere, frogatutzat jo diren egitateak berrikustea eskatzen da, soil-soilik, arau urraketarik planteatu gabe. Egitate-aldaketa onartuko balitz, EAEko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salak erabaki beharko luke zer zuzenbide den aplikagarri, eta errekurtsoa berak egin, dagokion bezala alderdiek egin beharrean. Hori, ordea, inpartzialtasun, kontraesan, eta defentsa eskubidearen printzipioen aurkakoa izango litzateke.
BIGARRENA.— Erregutzeko lehenengo arrazoiari dagokionez, ezetsi egin behar da,
«OSATU ARRAZOIAK»
HIRUGARRENA.— Erregutzeko bigarren arrazoia ere ezetsi egin behar da, «OSATU ARRAZOIAK»
Adierazitakoaren arabera,
LAN-ARLOKO EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT idazki hau eta beraren kopiak garaiz eta forma egokian aurkeztutzat jo ditzala, dagokion espedienteari erants diezazkiola, eta hori guztia errekurtsoa aztertuko duen auzitegiari bidali, eta, beraz:
EAEko AUZITEGI NAGUSIKO LAN-ARLOKO SALARI ESKATZEN DIOT erregutze-errekurtsoa aurkaratzen duen errekurtso hau eta beraren kopiak aurkeztutzat jo eta onar ditzala, eta, idazki honetan alegatutakoaren arabera, auzialdiko epaia erabat berrets dezala.
BEREBAT DIOT erregutze-errekurtsoa aurkaratzen duen errekurtso honek «ABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK» abokatuaren sinadura daramala —zitazioetarako helbidea, errekurtso honen inguruko jakinarazpenetarako:«HELBIDEA»—.
Bidezkoa delako eskatzen dut,«HERRIA»(e)n,«DATA»(e)an.