Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Lan zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Epaiaren ziurtagiria kasazio-errekurtsorako

EPAIAREN ZIURTAGIRIA KASAZIO-ERREKURTSORAKO

EAEko AUZITEGI NAGUSIKO LAN-ARLOKO SALARI

Nik,«IZEN-ABIZENA»(e)k —adinduna, «NAN»zenbakiko NANa; helbidea,«HELBIDEA»—, sala honen aurrean agerturik, errespetu guztiz azaltzen dut:

Sala honek emandako«ZENBAKIA» zenbakiko epaiaren ziurtagiria egin eta niri emateko eskatzen dudala —ziurtagiriak adierazi behar luke epaia irmoa dela edo, bestela, ez dela haren kontra doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsorik aurkeztu legezko epean. Epaia«DATA»(e)ko kaleratzeari buruz  jarritako erregutze-errekurtsoan emandakoa da, alderdi errekurritua«IZEN-ABIZENAK» izanik. Epai hori eta beraren ziurtagiria Auzitegi Goreneko Lan-arloko «ZENBAKIA»zenbakiko Salaren aurrean aurkeztuko dudan doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoaren idazkiari eransteko behar ditut.

«IZEN-ABIZENA»baimentzen dut, nire izenean eta ni ordezkatuz, aipatutako ziurtagiria jasotzeko.

Azaldutakoagatik, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 234. artikuluarekin eta Lan-arloko Jurisdikzioaren Legearen 47. eta 224. artikuluekin bat,

Salari ESKATZEN DIOT eskaera hau aurkeztutzat eman eta onar dezala, eta arestian aipatutako ziurtagiria egin eta eman diezadala.

Bidezkoa delako eskatzen dut,«HERRIA»(e)n,«DATA»(e)an.

Sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra