Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Lan zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Berraztertze-errekurtsoa aurkaratzea

BERRAZTERTZE-ERREKURTSOA AURKARATZEA

Lan-arloko epaitegiaren zk.:«ZENBAKIA»

Auto-zk.:«ZENBAKIA»

Errekurtso-zk.:«ZENBAKIA»

LAN-ARLOKO«ZENBAKIA» ZENBAKIKO EPAITEGIARI

Nik,«IZEN-ABIZENA»(e)k, DIRU-KOPURU BATI buruzko prozesu honetan demandatzaile naizela, lan-arloko epaitegi honen aurrean agerturik, ESATEN DUT:

Aurkako alderdiak jarritako BERRAZTERTZE-ERREKURTSOA AURKARATZEN dudala idazki honen bidez, honetan oinarrituta:

ALEGAZIOAK

LEHENA.— Enpresa errekurtsogileak«DATA»(e)ko autoa aurkaratzen du, Lan-arloko Jurisdikzioaren Legearen 199. artikulua urratu dela alegatuz eta alderdi horrek iragarritako erregutze-errekurtsoa onartzeko eskatuz.

BIGARRENA.— Lehenik eta behin, esan behar da auzi honetan ez dagoela erregutze-errekurtsoa jartzerik, ez delako Lan-arloko Jurisdikzioaren Legearen 91. artikuluan sartzen den prozesu bat. Artikulu horrek 1.803 eurotik gorako kopuruen kasuan bakarrik baimentzen du errekurtsoa, eta hemen zenbateko horretara heltzen ez den kopuru bat eskatzen da.

HIRUGARRENA.— Aurkaratzaileak bere errekurtsoa Lan-arloko Jurisdikzioaren Legearen 199. artikuluan oinarritzen du. Artikulu horrek akatsak konpontzeko epe bat ezartzen du kondenaren kontsignazioa edo bermea nahikoa izan ez denerako.

Nahiz eta Auzitegi Gorenaren doktrina ezagun batek —Konstituzio Auzitegiarena ere bada—  konpongarritzat jo gordailua ez eratu izana (2002ko urtarrilaren 30eko Auzitegi Gorenaren epaia, Konstituzio Auzitegiaren epai eta autoak aipatzen dituena; besteak beste, Konstituzio Auzitegiaren 1990eko azaroaren 12ko 175/1990 Epaia), ez du konpongarritzat jotzen kondenaren zenbatekoa ez kontsignatzea (Auzitegi Gorenaren 2002ko abenduaren 11ko epaia, kasazioan emandako aurreko epaiak eta Konstituzio Auzitegiaren doktrina aipatzen dituena; besteak beste, 173/93, maiatzaren 27koa, eta 343/1993, azaroaren 22koa).

LAUGARRENA.— Hori guztia dela eta, eskatzen dut epaitegiak ezets dezala aurkako alderdiak aurkeztutako errekurtsoa.

Azaldutakoagatik, LAN-ARLOKO«ZENBAKIA» ZENBAKIKO EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT:

Idazki hau eta beronen kopiak aurkeztutzat eman eta onar ditzala, eta horrela, aurkako alderdiaren berraztertze-errekurtsoa aurkaratutzat emanda, bidezko diren izapideei jarraituz, demandatuaren errekurtsoa ezetsi eta«AUTO DATA»(e)ko autoa eduki guztietan berrets dezala.

Bidezkoa delako eskatzen dut,«HERRIA»(e)n, «DATA»(e)an.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra