Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Lan zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Berraztertze-errekurtsoa

BERRAZTERTZE ERREKURTSOA

Lan-arloko epaitegiaren zk.:«ZENBAKIA»

Auto-zk.:«ZENBAKIA»

Betearazpen-zk.: «ZENBAKIA»

Berraztertze-errekurtsoa

LAN-ARLOKO«ZENBAKIA» ZENBAKIKO EPAITEGIARI

Nik,«IZEN-ABIZENA»(e)k —demandatzailea—, KALERATZEA dela-eta nire eskariz bideratzen ari diren jarduketa hauetan, lan-arloko epaitegi honetan agerturik,  ESATEN DUT:

Idazki honen bitartez berraztertze-errekurtsoa jartzen dudala«DATA»(e)ko probidentzia-proposamenaren aurka, zeina alderdi honi«DATA»(e)an jakinarazi baitzitzaion, honetan oinarrituta:

ALEGAZIOAK

LEHENA.— Aurkeztutako idazkia ikusita,«DATA»(e)ko probidentzia-proposamenak demandatzailea jardun hauetan atzera egindakotzat jotzen du, eta artxibatu egiten dira.

BIGARRENA.—«DATA»(e)an, demandatzaileak idazki bat aurkeztu zuen, non hitzez hitz adierazten zuen:«DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK» demandatuak printzipalaren  zenbatekoa sartu du alderdi demandatzailearen kontuan.

HIRUGARRENA.— Aurkaratzen den probidentzia-proposamena Prozedura Zibilaren Legearen (PZL) 20.2 artikuluan esandakoaren aurka doa, alderdi honek ez duelako adierazi prozedura honetan atzera egiten duenik.

Azaldutakoagatik, LAN-ARLOKO«ZENBAKIA» ZENBAKIKO EPAITEGIARI:

ESKATZEN DIOT idazki hau eta beronen kopiak aurkeztutzat eman ditzala, eta<<DATA>>(e)ko probidentzia-proposamenaren aurkako BERRAZTERTZE-ERREKURTSOA jarritzat emanda, beharrezkoak diren izapideen ondoren, probidentzia-proposamena errebokatu eta betearaztearekin jarrai dezala.

Bidezkoa delako eskatzen dut,«HERRIA»(e)n,«DATA»(e)an.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra