20/2014 Legea, urriaren 29koa, Gobernua eskuordetzen duena hainbat testu bategin eman ditzan, Espainiko Konstituzioaren 82. artikuluarekin eta hurrengoekin bat
2014-10-29Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2014/10/30, 263. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
11064 20/2014 Legea, urriaren 29koa, Gobernua eskuordetzen duena hainbat testu bategin eman ditzan, Espainiko Konstituzioaren 82. artikuluarekin eta hurrengoekin bat.
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.
Jakin ezazue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.
HITZAURREA
Konstituzioak, legegintzari eskainitako kapituluan, baimena ematen die Gorte Nagusiei kasu zehatz batzuetan Gobernuari lege-mailako arauak emateko ahala eskuordetzeko. Eskuordetze hori lege arrunt baten bidez egingo da, xedea hainbat testu bakar batean bateratzea denean.
Herri Administrazioen Erreformarako Batzordeak egindako txostenak beharrezkotzat jotzen du Gobernuari testu bateginak egiteko ahala emango dion lege arrunt bat onestea, hainbat aldiz aldatu diren eta jarduera-alor espezifiko batean garrantzi handikoak diren legeei dagokienez.
Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak 2000. urtean egindako Espainiako arauen kudeaketa eta arrazionalizazioari buruzko txostenak jasotzen zuen, jada, testu bateginak egiteko premia hori. Hala, adierazten zuen legegintza-esparruen berrikuspena ez zela sistematikoki egiten, eta lege-tradizioan ez zeudela zenbait tresna falta zirela, hala nola aldizka egin beharreko amaierako berrikuspen nahitaezkoak edota iraungitze-daten ezarpena.
Gai berberari buruz 2010ean egindako txostenaren arabera, Espainian ez da batere erraza sinplifikazioa lortzea, eta, ondorioz, zaila da ordenamendu juridikora jotzea; horrek eragina du argitasunean eta segurtasunean.
Faktore horiei guztiei beste bat gehitu behar zaie, azken urteotan Espainian bizi izandako egoera berezitik sortua: batik bat esparru ekonomikoan neurri garrantzitsuak hartzeko premiazko beharrizanak bultzatuta, sarritan errege lege-dekretuak baliatu dira legegintzan, Espainiako zuzenbide positiboan zeuden legeak aldatzeko.
Esan beharrik ez dago, araudi zabal horrek handitu baino ez ditu egiten herritarren eta enpresen arau-kostuak, eta areagotu egiten du enpresen gaineko administrazio-karga.
Abenduaren 9ko 19/2013 Legeak, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoak, Herri-administrazio guztien ordenamendu juridikoetako arauak berrikusteko, sinplifikatzeko eta sendotzeko proiektu bat jasotzen du. Horretarako, dagokion azterlanak egingo dira, zaharkituta gelditu diren arauak indargabetuko dira eta, hala badagokio, aldaketak edota berritasunak txertatzeko edota testu bategina egitea proposatzeko beharra zehaztuko da, betiere eskumenei eta jarraitu beharreko prozedurari buruzko Konstituzioeta lege-aurreikuspenak betez, eraginpean hartutako arauen mailari erreparatuta.
Araudia sendotzeko prozesu horri ahal bezain laster ekiteko beharra ikusita, Herri Administrazioen Erreformarako Batzordeak euren alorreko legeen zerrenda eskatu zien ministerio guztiei; legeek bi baldintza hauek bete behar zituzten: alde batetik, dagokion jarduera-alorrean garrantzitsuak izatea, eta, bestetik, hainbat aldiz aldatu izana, testuon osagarri ziren xedapenak gehitzearen bidez.
Hori guztia, Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan aipatutako gaiei buruzko testu bateginak egiteko prozesua lehenbailehen bultzatzeko helburuarekin.
Ministerioen aldetik informazio hori jaso eta herritarrengan zein enpresetan duten eraginaren araberako lehentasun-ordena ezarri ostean, lege honen xedea Gobernua gaitzea da, hainbat testu bategin presta ditzan.
Kontuan hartu beharra dago lege honek ez duela jasotzen zenbait lege-testu bateratzeko baimena, horiek bateratzea ere beharrezkotzat jotzen den arren; zehazki, lotutako sailek lege-aurreproiektu zehatzak bultzatu dituzten edo bultzatzen ari diren kasuei dagozkie baimen honetatik at geratu direnak, horiek aldatu egingo baitute indarreko araubidea eta etorkizun hurbilean bateratu egingo baitira.
Lehenengo artikulua. Lege-testuak bateratzeko baimena.
Gobernuari baimena ematen zaio lege hau indarrean sartu eta hamabi hilabeteko epean testu bateginak onesteko; testuotan, jarraian zerrendatzen diren legeak eta gainerako arauak jasoko dira, behar bezala erregularizatuta, argituta eta harmonizatuta; halaber, eurak aldatu dituzten lege-mailako arauak sartuko dira, bai eta, esparru materialaren inguruko eragina izanik, hala badagokio, Ministroen Kontseiluak arauotan aurreikusita dauden eta egokitzat jotzen diren testu bateginak onetsi aurretik promulgatu daitezkeenak ere:
a) Uztailaren 28ko 24/1988 Legea, Balore-merkatuari buruzkoa. Era berean, hizki honek aipaturiko testu bateginean, balore-merkatuei buruzko ondoko lege-xedapen hauek jasoko dira, behar bezala erregularizatuta, argituta eta sistematizatuta:
Azaroaren 16ko 37/1998 Legearen hirugarren eta hamalaugarren xedapen gehigarriak, eta lehenengo, bigarren, bosgarren eta seigarren xedapen iragankorrak; lege horren bidez, Balore-merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legea aldatzen da.
Baloreak ordaintzeko eta kitatzeko sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legearen hirugarren xedapen gehigarria.
Finantza-sistema erreformatzeko neurriei buruzko azaroaren 22ko 44/2002 Legearen lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak eta lehenengo, bigarren eta seigarren xedapen iragankorrak.
Uztailaren 17ko 26/2003 Legearen hirugarren xedapen gehigarria; lege horren bidez, aldatu egiten dira Balore-merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legea eta Sozietate Anonimoen Legearen testu bategina, abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa.
Apirilaren 12ko 6/2007 Legearen xedapen gehigarria, zeinaren bidez erreformatu egiten baiten Balore-merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legea.
Urriaren 4ko 32/2011 Legearen azken xedapenetako lehena, bigarrena eta laugarrena; lege horren bidez, aldatu egiten da Balore-merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legea.
Kreditu-erakundeak berregituratu eta konpontzeko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarria.
b) Ekainaren 1eko 14/1994 Legea, aldi baterako laneko enpresak arautzen dituena. Era berean, hizki honek aipaturiko testu bateginean, aldi baterako laneko enpresei buruzko ondoko lege-xedapen hauek jasoko dira, behar bezala erregularizatuta, argituta eta sistematizatuta:
Lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen lehenengo xedapen iragankorra.
Ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzko uztailaren 26ko 11/2013 Legearen bosgarren xedapen gehigarria.
c) Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina. Era berean, hizki honek
aipaturiko testu bateginean, ondoko lege-xedapen hauek jasoko dira, behar bezala erregularizatuta, argituta eta sistematizatuta:
Zerga-, administrazioeta gizarte-arloko neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen 30. eta 31. artikuluak.
Aseguru pribatuen ordenazioari eta gainbegiratzeari buruzko azaroaren 8ko 30/1995 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarria.
Zerga-, administrazioeta gizarte-arloko neurriei buruzko abenduaren 30eko 13/1996 Legearen 69. eta 77. artikuluak.
Lan-sozietateei buruzko martxoaren 24ko 4/1997 Legearen 21. artikulua.
Zerga-, administrazioeta gizarte-arloko neurriei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarria.
Abenduaren 23ko 47/1998 Legea, zenbait kasu berezitan Gizarte Segurantzaren sisteman erretiro aurreratua onartzeko arauak ezartzen dituena.
Zerga-, administrazioeta gizarte-arloko neurriei buruzko abenduaren 30eko 50/1998 Legearen 29. eta 30. artikuluak.
Zerga-, administrazioeta gizarte-arloko neurriei buruzko abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 26. artikulua.
Enplegua sustatzeari eta enpleguaren kalitatea hobetzeari begira, lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 9ko 12/2001 Legearen seigarren xedapen gehigarria.
Langabeziatik babesteko sistema erreformatzeko eta lan-aukerak areagotzeko premiazko neurriei buruzko abenduaren 12ko 45/2002 Legearen 4. artikulua, bigarren xedapen gehigarria eta bigarren xedapen iragankorra.
Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsa arautzen duen irailaren 29ko 28/2003 Legea. 2006rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 30/2005
Legearen berrogeita hemezortzigarren xedapen gehigarria.
Tropari eta marinelei buruzko apirilaren 24ko 8/2006 Legearen laugarren xedapen gehigarria.
Abenduaren 7ko 37/2006 Legearen 2. artikulua; lege hori Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzeari buruzkoa eta zenbait kargudun publiko eta sindikalei langabezia-babesa luzatzeari buruzkoa da.
Uztailaren 4ko 18/2007 Legea; horren bidez, Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Araubide Berezian dauden beren konturako langileak Gizarte Segurantzako Beren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartu dira.
Gizarte Segurantzaren alorreko neurriei buruzko abenduaren 4ko 40/2007 Legearen bosgarren, bederatzigarren, hamalaugarren eta hogeita zazpigarren xedapen gehigarriak.
Enpleguari eusteko eta enplegua sustatzeko, eta langabeak babesteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 30eko 27/2009 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarria.
Abuztuaren 5eko 32/2010 Legea, langile autonomoak jarduera utzi ostean babesteko berariazko sistema ezartzen duena.
Lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko irailaren 17ko 35/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarria.
Abenduaren 3ko 13/2010 Errege Lege Dekretuaren 20. artikulua; errege lege-dekretu hori inbertsioa sustatu eta enplegua sortzeko zerga-, laneta liberazio-arloko jarduketei buruzkoa da.
Apirilaren 29ko 5/2011 Errege Lege Dekretuaren 5. artikulua; errege lege-dekretu hori ezkutuko enplegua erregularizatu eta kontrolatzeko eta etxebizitzen birgaikuntza sustatzeko neurriei buruzkoa da.
Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hamabosgarren, hogeita hamahirugarren, hogeita hemeretzigarren, berrogeita batgarren, berrogeita seigarren, berrogeita zazpigarren eta berrogeita hamabigarren xedapen gehigarriak, eta azken xedapenetako hamabigarrena.
Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimena Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzen duen irailaren 22ko 28/2011 Legea.
Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarria.
Abenduaren 28ko 29/2012 Errege Lege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria; errege lege-dekretu hori etxeko enplegatuen sistema berezian kudeaketa eta babes soziala hobetzeari eta izaera ekonomiko eta sozialeko beste neurri batzuk hartzeari buruzkoa da.
Martxoaren 15eko 5/2013 Errege Lege Dekretuaren I. kapitulua eta lehenengo xedapen gehigarria; errege lege-dekretu hori langile zaharrenen lan-bizitzaren jarraipenaren aldeko neurriak eta zahartze aktiboa sustatzeko neurriak ezartzeari buruzkoa da.
Kontratazio egonkorra laguntzeko eta langileen enplegagarritasuna hobetzeko neurriei buruzko abenduaren 20ko 16/2013 Errege Lege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria.
Gizarte Segurantzaren Pentsio Sistemaren Jasangarritasun Faktorea eta Errebalorizazio Indizea arautzen dituen abenduaren 23ko 23/2013 Legearen I. kapitulua, lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren xedapen gehigarriak eta azken xedapenetako bosgarrena.
d) Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa. Era berean, hizki honek aipaturiko testu bateginean, Langileen Estatutuko manuei buruzko ondoko lege-xedapen hauek jasoko dira, behar bezala erregularizatuta, argituta eta sistematizatuta:
Enplegua sustatzeari eta enpleguaren kalitatea hobetzeari begira, lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 9ko 12/2001 Legearen laugarren eta bosgarren xedapen gehigarriak eta bigarren xedapen iragankorra.
Zerga-, administrazioeta gizarte-arloko neurriei buruzko abenduaren 30eko 53/2002 Legearen 39. artikulua.
Osasun-lanbideen antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 20.3 artikulua eta lehenengo xedapen gehigarria.
Azaroaren 18ko 22/2005 Legearen lehenengo xedapen gehigarria; lege horrek Espainiako ordenamendu juridikora ekartzen ditu Europar Batasuneko zenbait zuzentarau produktu energetikoei eta Estatu kideetako sozietate nagusi eta filialei aplikatu beharreko erregimen fiskal komunari buruzkoak. Halaber, Europar Batasuneko esparruan pentsiofuntsetara eta mugaz gaindi egindako ekarpenen erregimen fiskala arautzen du lege horrek.
Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen zortzigarren xedapen gehigarria.
Hazkuntza eta enplegua hobetzeko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen zazpigarren xedapen gehigarria eta bigarren xedapen iragankorra.
Jaiotza-, adopzioedota harrera-kasuetan aitatasun-baimenaren iraupena luzatzeari buruzko urriaren 6ko 9/2009 Legearen azken xedapenetako bigarrena.
Lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko irailaren 17ko 35/2010 Legearen lehenengo eta hirugarren xedapen gehigarriak eta lehenengo, bigarren eta hamabigarren xedapen iragankorrak.
Abuztuaren 26ko 10/2011 Errege Lege Dekretuaren 5. artikulua, bosgarren xedapen gehigarria eta lehenengo eta bigarren xedapen iragankorrak; errege lege-dekretu hori gazteen enplegua sustatzeko, enpleguaren egonkortasuna bultzatzeko eta langabeziaprestazioa agortzen zaien pertsonen prestakuntza eguneratzeko programari eusteko premiazko neurriei buruzkoa da.
Estatuko portuei eta nabigazio zibilari buruzko Legearen testu bateginaren xedapenak, portuko estibatzaileen lan-harreman bereziari buruzkoak; testua irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.
Lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen 17. artikulua, seigarren eta bederatzigarren xedapen gehigarriak eta bosgarren, seigarren, bederatzigarren, hamargarren eta hamabosgarren xedapen iragankorrak.
Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren zazpigarren xedapen iragankorra.
Langile zaharrenen lan-bizitzaren jarraipenaren aldeko neurriak eta zahartze aktiboa sustatzeko neurriak ezartzeko martxoaren 15eko 5/2013 Errege Lege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarria.
Kontratazio egonkorra laguntzeko eta langileen enplegagarritasuna hobetzeko neurriei buruzko abenduaren 20ko 16/2013 Errege Lege Dekretuaren xedapen iragankor bakarra.
Lanaldi partzialeko langileak babesteari eta arlo ekonomiko eta sozialeko beste premiazko neurri batzuei buruzko otsailaren 28ko 1/2014 Legearen bigarren xedapen iragankorra.
e) Azaroaren 8ko 31/1995 Legea, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa. Era berean, hizki honek aipaturiko testu bateginean, laneko arriskuen prebentzioari buruzko ondoko lege-xedapen hauek jasoko dira, behar bezala erregularizatuta, argituta eta sistematizatuta:
Eraikuntza-sektorean azpikontratazioa arautzen duen urriaren 18ko 32/2006 Legearen
10. artikulua.
Lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko irailaren 17ko
35/2010 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarria.
f) Abenduaren 16ko 56/2003 Legea, Enpleguari buruzkoa. Era berean, hizki honek aipaturiko testu bateginean, Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legeko manuekin lotutako ondoko lege-xedapen hauek jasoko dira, behar bezala erregularizatuta, argituta eta sistematizatuta:
Lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko irailaren 17ko 35/2010 Legearen seigarren eta hamazazpigarren xedapen gehigarriak.
Enplegagarritasuna hobetzeko eta enplegu-politika aktiboak erreformatzeko otsailaren 18ko 3/2011 Errege Lege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria, bigarren xedapen iragankorreko azken lerrokada eta azken xedapenetako lehena.
Lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarria.
g) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legea eta berau aldatu duten enplegu publikoko araubide juridikoaren alorreko xedapenak, lege-mailako arauetan jasota daudenean.
h) Ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Lurzoruari buruzko Legearen testu bategina. Era berean, hizki honek aipaturiko testu bateginean, ondoko xedapen hauek jasoko dira, behar bezala erregularizatuta, argituta eta sistematizatuta:
Birgaitzeari eta hiri-berroneratzeari eta -berrikuntzari buruzko ekainaren 26ko 8/2013 Legearen 1etik 19ra bitarteko artikuluak, lehenengotik laugarrenera bitarteko xedapen gehigarriak, lehenengo eta bigarren xedapen iragankorrak eta azken xedapenetako hamabigarrena eta hemezortzigarrena; era berean, azken xedapenetako hemeretzigarrena eta hogeigarrena eta xedapen indargabetzailea, baldin eta aipatutako manuetako bati erreferentzia egiten badiete.
Bigarren artikulua. Indargabetze espresuak egiteko errekerimendua.
Lege hau betez ematen diren legegintzako errege-dekretuek bateratutako arauen indargabetze espresua jasoko dute, bai eta beroriek aplikatu eta garatze aldera emandako erregelamenduzko xedapenena ere, egindako bateratzearekin bateraezinak direnean.
Xedapen gehigarri bakarra. Diputatuen Kongresuaren kontrol gehigarria.
Konstituzioaren 82.6 artikuluan ezarritakoarekin bat, Diputatuen Kongresuak lege honetan eskuordetutako legeriaren kontrol gehigarria gauzatuko du, Ganberaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz.
Azken xedapen bakarra. Indarrean sartzea.
Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Hortaz,
Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanako nahiz agintari.
Madrilen, 2014ko urriaren 29an.
FELIPE E.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|