Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Konstituzio zuzenbidea/Zuzenbide politikoa  >>  Legeria  >> Orokorra

2/2014 Lege Organikoa, maiatzaren 21ekoa, Gaztela-Mantxako Autonomia Estatutua aldatzen duena

2014-05-21

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/05/22, 124. zk.

bcl_240348979.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

5395 2/2014 Lege Organikoa, maiatzaren 21ekoa, Gaztela-Mantxako Autonomia Estatutua aldatzen duena.

JUAN CARLOS I.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau ikusi eta aditzen duten guztiei.

Jakin ezazue: Gorte Nagusiek honako lege organiko hau onartu dutela, eta, Nik, hemen, berretsi egiten dudala.

HITZAURREA

Gaztela-Mantxako Autonomia Estatuturen abuztuaren 10eko 9/1982 Lege Organikoaren 54. artikuluak lege-testu hori bera zer prozeduraren bidez aldatu daitekeen adierazten du.

Xedapen hori eskualdeko ganberaren erregelamenduko aurreikuspenekin osatu behar da; izan ere, Gaztela-Mantxako Gorteen Erregelamenduaren 159. eta 160. artikuluek xedatzen dutenaren arabera, autonomia-estatutua lege-proiektu edo lege-proposamen eran alda daiteke.

Hala, Estatutu horrek aldaketa hauek izan ditu lege organiko hauen bidez: 6/1991 Lege Organikoa; martxoaren 24ko 7/1994 Lege Organikoa, Gaztela-Mantxako Autonomia Estatutua aldatzeko dena, eta, azkenik, uztailaren 3ko 3/1997 Lege Organikoa, GaztelaMantxako Autonomia Estatutua aldatzeko dena; lege organiko horren bosgarren zatiak legea aldatu aurretik zegoen hauteskunde-araubidea aldatu zuen, eta une horretatik aurrera, gutxieneko aulki-banaketa hau ezarri zuen, probintzia-zerrenda honen arabera: Albacetek 10, Ciudad Realek 11, Cuencak 8, Guadalajarak 7 eta Toledok 11.

Modu horretan bertan behera utzi zen 47-59 diputatu bitarteko aukeraren barruan aulkiak zuzenean esleituta autonomia-estatutuaren jatorrizko idazketan jasotako sistema proportzional garbia erabiltzea.

Arauketa zorrotz horrek galarazi egiten du Gaztela-Mantxako herritar guztiei eskatzen ari zaien ahaleginarekin bat egin eta Gaztela-Mantxako Gorteek oraindik ere gehiago sakontzea egiten ari diren ahaleginean eta gutxitzea autonomia erkidego horretako legegintza-ganberarako hautatu daitekeen diputatu-kopurua, austeritatearen eta ordezkagaitasunaren arteko oreka handiagoa izan dadin.

Asko dira Gaztela-Mantxako herritarrei eskatu zaizkien ahalegin eta doikuntzak gure eskualdeko krisi instituzional eta finantzario handia konpontzeko. Logikoa da herritarren ordezkariek doikuntza horiek bere egitea eta ahalegin kolektiboari laguntzea; izan ere, parlamentario kopurua murriztea Gaztela-Mantxako gizarteak egin duen eskaera handietako bat izan da.

Horrenbestez, betebehar bat da gaur egungo estatutu-aurreikuspenak bertan behera uztea eta lege-proposamen honetan jasotakoak onestea, legegile autonomikoari autonomiako hauteskunde-legedia egokitzen uzteko, eta Gaztela-Mantxako Gorteak osatzen dituen diputatuen kopurua nabarmen gutxitzeko.

Konstituzioak ematen dion autonomia gauzatuz, zeina Gaztela-Mantxako Autonomia Estatutuak berak arautzen duen, 10.2. artikuluko bigarren lerrokada aldatzea proposatzen da.

Horretaz gain, aldaketa-proposamen honek aurreko arauketara itzuli nahi du GaztelaMantxa, diputatu erregionalak hautatzeko esparrua hobeto egokitzen baitu, dagokion hauteskunde-legea egokitzen uzten duelako, estatutu-mandatu zorrotzera mugatuta egon gabe.

Aldaketa honek Gaztela-Mantxaren beraren ekimen bati erantzuten dio, Espainiako Konstituzioak berak bultzatzen duen autonomien Espainian aurrera egiten jarraitu beharra dagoelako, gizartearekin zuzenean inplikatuz, gizarteak zer eskatzen duen entzunez eta eskari horiek autonomia erkidego honetako erakunde-sare eta -egiturara eramango direla bermatzeko beharrezko neurriak hartuz.

Modu horretan, Gaztela-Mantxak, Autonomia Estatutuaren aldaketa zehatz honekin, bere autogobernuaren egitura konstituzionala hobetu nahi du, eta erkidego honetako esparru juridikoa eta demokratikoa ere hobetu nahi dira.

Artikulu bakarra. Gaztela-Mantxako Autonomia Estatutuari buruzko abuztuaren 10eko 9/1982 Lege Organikoa aldatzea.

Gaztela-Mantxako Autonomia Estatutuari buruzko abuztuaren 10eko 9/1982 Lege Organikoaren 10. artikuluko bigarren paragrafoaren bigarren lerrokada, honela geratzen da idatzita:

10. artikulua.

(...)

«Hauteskunde-barrutia probintzia da. Gaztela-Mantxako Gorteak gutxienez 25 diputatuk eta gehienez 35ek osatuko dituzte».

(...)

Xedapen indargabetzailea.

Maila bereko edo apalagoko arau guztiak indarrik gabe uzten dira, lege honetan xedatutakoarekin bat ez datorren guztian.

Azken xedapena.

Gaztela-Mantxako Autonomia Estatutuaren aldaketa hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Horrenbestez,

Espainiar guztiei, norbanako zein agintariei, agintzen diet Lege Organiko hau bete eta betearaz dezaten.

Madrilen, 2014ko maiatzaren 21ean.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra