Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Konstituzio zuzenbidea/Zuzenbide politikoa  >>  Legeria  >> Orokorra

2/ 1984 Lege Organikoa, Zuzenketa-eskubidea arautzekoaz

1984-03-26

Itzulpena nork: Arrieta Idiakez, Francisco Javier; Lobera Revilla, Anjel; Urrutia Badiola, Andrés; Urrutia Idoiaga, Esther

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 1984/3/27, 74. zk.

Martxoaren 26ko 2/1984 Lege Organikoa,
Zuzenketa Eskubidea Arautzekoa
EAO, 74. zk., martxoaren 27koa
1. artikulua
Pertsona fisiko zein juridiko orok eskubidea du
edozein        gizarte-komunikabidek      hedatutako
informazioa zuzentzeko, baldin eta informazio
horretara bildu badira pertsona horri buruzko
egitateak, beraren ustez zuzenak ez direnak, eta,
halakoak zabaltzeagatik, hari kalteak eragin
diezazkioketenak.
Zuzenketa-eskubidea egikaritu ahal izango dute
informazioan aipatutako kaltedunak edo horren
ordezkariak, eta, kalteduna hil bada, horren
jaraunsleek edo horien ordezkariek.
2. artikulua
Eskubidea       egikarituko   da    komunikabidearen
zuzendariari zuzenketa-idazkia igorrita. Idazki hori
igorri beharko da zuzendu nahi den informazioa
argitaratu edo hedatu eta egutegiko hurrengo zazpi
egunetan. Halaber, egiaztatzeko modukoak izan
beharko dira idazkiaren data eta idazki hori jaso
izana.
Zuzenketak ukituko ditu, bakarrik, kasuan-kasuan
zuzendu nahi den informazioaren egitateak.
Zuzenketaren hedadurak ez du gaindituko zuzendu
nahi den informazioaren hedadura, salbu eta hori
erabat beharrezkoa denean.
3. artikulua
Eskubidea aurreko artikuluan ezarritakoarekin bat
etorriz egikaritzen denean, gizarte-komunikabidearen
zuzendariak oso-osoan argitaratu edo hedatu
beharko du zuzenketa, zuzenketa- idazkia jaso eta
hurrengo hiru egunetan. Zuzenketa argitaratu edo
hedatuko da zuzendu beharreko informazioa
argitaratu edo hedatu zen garrantzi berberarekin,
azalpenik eta oharrik gabe.
Zuzendu beharreko informazioa aldizkariren batean
hedatu bazen, eta aldizkari horren aldizkakotasunak
ez badu ahalbidetzen zuzenketa aipatu epean
zabaltzea, zuzenketa argitaratuko da aldizkariaren
hurrengo zenbakian.
Zuzendu beharreko albistea edo informazioa irrati-
edo telebista-saioren batean hedatu bazen, eta,
emanaldiaren elkarrekikotasunarengatik, irrati- edo
telebista-saio horretan ezin bada zuzenketa zabaldu
hiru eguneko epean, zuzenketa- eskatzaileak
galdatu ahal izango du hiru eguneko epe horretan
zuzenketa hedatzea antzeko ikus-entzule kopurua
eta garrantzia dituen saioan.
Zuzenketa argitaratzea edo hedatzea doakoa izango
da beti.
4. artikulua
Aurreko artikuluko epeetan zuzenketa ez bada
argitaratu edo hedatu, edo gizarte-komunikabidearen
zuzendariak nahiz arduradunak esanbidez jakinarazi
badu zuzenketa ez dela hedatuko, edo zuzenketa
argitaratu edo hedatu bada aurreko artikuluan
xedatutakoa      errespetatu     gabe,     kaltedunak
zuzenketa- akzioa egikaritu ahal izango du,
egutegiko hurrengo zazpi egunetan, bere egoitzari
dagokion lehen auzialdiko epailearen aurrean edo
komunikabidearen zuzendaritza zein tokitan izan eta
toki horretako lehen auzialdiko epailearen aurrean.
5. artikulua
Akzioa idazki bidez egikarituko da, eta ez da behar
izango abokaturik, ezta prokuradorerik ere. Idazki
horrekin batera aurkeztu beharko dira zuzenketa
bera eta zuzenketa-eskaria aipatu epean igorri
izanaren justifikazioa; orobat, zuzendu beharreko
informazioa aurkeztuko da, informazio hori idatziz
hedatu bazen; eta, osterantzeko kasuetan,
aurkeztuko da informazio horren erreprodukzio edo
deskripzioa, ahalik zehatzena.
Epaileak, ofizioz eta demandatuak esan beharrekoa
entzun gabe, autoa emango du demandaren
izapidetza ez onartzeko, baldin eta uste badu ez
duela eskumenik, edo zuzenketa bidegabekoa dela
ageri-agerian.
Osterantzean, epaileak hitzezko epaiketara deituko
die     zuzenketa-eskatzaileari,   komunikabidearen
zuzendariari edo horien ordezkariei; hitzezko
epaiketa egingo da eskaria egin eta hurrengo zazpi
egunetan.
Deialdia telegrama bidez egingo da. Hori
gorabehera, beste edozein bide erabilita, presaz igor
dakioke demandaren kopia alderdi demandatuari.
Lehen auzialdiko epaileak eskumenik ez duela
adierazten duenean, kaltedunak organo eskudunera
jo ahal izango du, kasuan kasuko ebazpena eman
eta hurrengo zazpi egun baliodunetan. Ebazpen
horretan adierazi beharko da zein organok duen
gaiaren gaineko eskumena.
6. artikulua
Epaiketaren izapideak egingo dira hitzezko
epaiketetarako Prozedura Zibilari buruzko Legean
ezarritakoaren     arabera,       baina     hurrengo
aldarazpenekin:
a) Epaileak ofizioz erreklamatu ahal izango dio
demandatuari     epaitutako    informazioa,   horren
grabazioa edo idatzizko erreprodukzioa igorri edo
aurkeztea.
b) Egokiak izan eta berehala gauza daitezkeen
frogak bakarrik onartuko dira.
c) Epaia emango da epaiketa-egunean bertan edo
hurrengo egunean.
Epaitzak zuzenketa ukatuko du, edo, osterantzean,
zuzenketa lege honen 3. artikuluan ezarri moduan
eta epeetan argitaratzea edo hedatzea aginduko du;
besterik ez. Lege honen 3. artikuluko epe horiek
zenbatuko dira epaia jakinarazten denetik; epai
horretan, zein alderdiren eskaerak oso-osoan ezetsi
eta horri ezarriko dio epaileak kostuen ordainketa.
Zuzenketa-eskariaren aldeko epaia bete beharko da
epaian bertan ezarritakoaren arabera.
Prozesu honen xedea bateragarria da kaltedunak,
hedatutako egitateak direla eta, beste izaera batekin
izan ditzakeen akzio penal eta zibilekin.
7. artikulua
Ez da behar izango aurretiazko gobernu-
erreklamaziorik, zuzendu nahi den informazioa
titulartasun publikoko komunikabideren batean
argitaratu edo hedatu denean.
8. artikulua
Prozesu horretan epaileak emandako ebazpenen
aurkako errekurtsorik ez da onartuko. Salbuespenez,
gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaie 5.
artikuluko 2. lerrokadak aipatu autoari, bi ondoreei
dagokienez, eta epaiari, ondore bakar bati
dagokionez. Hiru eta bost egun izango dira, hurrenez
hurren, autoaren eta epaiaren aurka gora jotzeko
errekurtsoa jartzeko, horiek jakinarazi direnetik.
Autoaren eta epaiaren aurka gora jotzeko
errekurtsoa jarriko da, Prozedura Zibilari buruzko
hirugarren ataletan xedatutakoarekin bat etorriz.
Lege honen 5. artikuluko autoaren aurkako gora
jotzeko errekurtsoa gauzatuko da, demandatuak
esan beharrekoa entzun gabe.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indarrik gabe geratuko dira martxoaren 18ko
14/1966 Legearen 58. artikulutik 62.erakoak; Irrati
eta Telebistaren Estatutuari buruzko urtarrilaren
10eko 4/1980 Legearen 25. artikulua; martxoaren
31ko 745/1966 Errege Dekretua eta data bereko
746/1966 Errege Dekretua, eta Zigor Kodearen 566.
artikuluko 1. paragrafoa, bai eta lege honetan
ezarritakoaren aurkako xedapen guztiak ere.
Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra