Hutsen zuzenketa, honako lege organiko honena: 9/2013 Lege Organikoa, abenduaren 20koa, sektore publikoko merkataritza-zorraren kontrolari buruzkoa
2013-12-20Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2013/12/27, 310. zk.
ESTATUKO BURUZAGITZA
13644
Hutsen zuzenketa, honako lege organiko honena: 9/2013 Lege Organikoa, abenduaren 20koa, sektore publikoko merkataritza-zorraren kontrolari buruzkoa.
Hutsak aurkitu dira sektore publikoaren zor komertziala kontrolatzeari buruzko abenduaren 20ko 9/2013 Lege Organikoaren euskarazko bertsioan. Lege organiko hori Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2013ko abenduaren 21eko alean argitaratu zen, 305. zenbakikoan, eta, honen bidez, honako zuzenketa hauek egiten ditugu:
14. orrialdean, laugarren xedapen gehigarriaren aurkibidean, honako hau dio:
«Laugarren xedapen gehigarria.», eta honako hau behar du: «Laugarren xedapen gehigarria. 7/2007 Legea, apirilaren 12koa, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuarena, aldatzea.».
19. orrialdean, azken xedapenetako bosgarrenean, honako hau dio:
«Hirugarren xedapen gehigarria. Kontu-ikuskapenera lotu gabeko herriadministrazioen erakundeen kontrola: bigarren xedapen gehigarria. «Bela Olinpikoko Munduko Txapelketa, Santander, 2014» Aparteko Interes Publikoko Gertaerari babesa emateko neurriak; laugarren xedapen gehigarria; azken xedapenetako hirugarrena.
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Legearen aldaketa; azken xedapenetako laugarrena. Kanariar Uharteetan itsasontzi eta aireontzi jakin batzuk hornitzera bideratzen diren hornigai-inportazioak; «Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bateginaren aldaketari» buruzko azken xedapenetako bigarrena, eta xedapen iragankorra, aipatu testu bateginaren aldaketa aldaketa bera indarrean sartu baino lehen emandako baimenei aplikatzeari buruzkoa; horiek guztiak lege arrunt izango dira.» Eta hau esan behar du: «Bigarren xedapen gehigarria. «Bela Olinpikoko Munduko Txapelketa, Santander, 2014» Aparteko Interes Publikoko Gertaerari babesa emateko neurriak; azken xedapenetako hirugarrena. Kontu-ikuskapenera lotu gabeko herriadministrazioen erakundeen kontrola; laugarren xedapen gehigarria. Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legea aldatzea; «Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bateginaren aldaketari» buruzko azken xedapenetako bigarrena; azken xedapenetako hirugarrena. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen aldaketa; azken xedapenetako laugarrena. Kanariar Uharteetan itsasontzi eta aireontzi jakin batzuk hornitzera bideratzen diren hornigai-inportazioak; eta xedapen iragankorra, aipatu testu bateginaren aldaketa aldaketa bera indarrean sartu baino lehen emandako baimenei aplikatzeari buruzkoa; horiek guztiak lege arrunt izango dira».