Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 9/2013 Legea, uztailaren 4koa, uztailaren 30eko 16/1987 Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa, eta uztailaren 7ko 21/2003 Legea, aire-segurtasunari buruzkoa, aldatzen dituena
2013-07-30Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2013/10/17, 249. zk.
ESTATUKO BURUZAGITZA
10859
Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 9/2013 Legea, uztailaren 4koa, uztailaren 30eko 16/1987 Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa, eta uztailaren 7ko 21/2003 Legea, aire-segurtasunari buruzkoa, aldatzen dituena.
2013ko uztailaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofizialaren 160. zenbakiaren euskarazko bertsioan argitaratu zen uztailaren 4ko 9/2013 Legeak, lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea eta aire-segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legea aldatzen dituenak, akats bat zuela ikusirik, honako zuzenketa hau egin behar da:
43. orrialdean, bigarren artikuluaren lehen lerrokadan, hau dioen lekuan: «78. artikulua aldatu da, eta hamahirugarren xedapen gehigarri bat erantsi zaio aire-segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legeari.», hauxe esan behar du: «78. artikulua aldatu da, eta hamaseigarren xedapen gehigarri bat erantsi zaio aire-segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legeari.».
Bigarren artikulu horren bigarren paragrafoan, honako hau dio:
«Bi. Hamahirugarren xedapen gehigarri bat erantsi da; honela dio:
‟Hamahirugarren xedapen gehigarria. Aire-segurtasunaren tasa.” (…) », hauxe esan behar du:
«Bi. Hamaseigarren xedapen gehigarri bat erantsi da; honela dio:
‟Hamaseigarren xedapen gehigarria. Aire-segurtasunaren tasa.” (…) ».