Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 26/2013 Legea, abenduaren 27koa, aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzkoa
2013-12-27Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2014/3/8, 58. zk.
ESTATUKO BURUZAGITZA
2484
Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 26/2013 Legea, abenduaren 27koa, aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzkoa.
Hutsa aurkitu da aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legean, zein Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2013ko abenduaren 28ko 311. alean argitaratu baitzen; eta, honen bidez, honako zuzenketa hau egiten dugu:
35. orrialdean, azken xedapenetako bosgarrenaren Lau paragrafoan, abiaburutestuan, hau dioen lekuan: «Berrogeita bigarren xedapen iragankorra gehitu da, eta honako hau dio:», hauxe esan behar du: «Berrogeita hirugarren xedapen iragankorra gehitu da, eta honako hau dio:».
Ondoren, orrialde berean, azken xedapenetako bosgarrenaren Lau paragrafoa erregulatzen duenean, hau dioen lekuan: «Berrogeita bigarren xedapen iragankorra.
Aurrezki-kutxa edo banku-fundazio baten mendeko erakundeei aplika dakiekeen araubide iragankorra.», hauxe esan behar du: «Berrogeita hirugarren xedapen iragankorra.
Aurrezki-kutxa edo banku-fundazio baten mendeko erakundeei aplika dakiekeen araubide iragankorra.».