Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 22/2013 Legea, abenduaren 23koa, 2014rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa
2013-12-23Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2014/2/27, 50. zk.
ESTATUKO BURUZAGITZA
2109
Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 22/2013 Legea, abenduaren 23koa, 2014rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.
2013ko abenduaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofizialaren 309. zenbakiaren euskarazko gehigarrian argitaratutako abenduaren 23ko 22/2013 Legeak, 2014rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, hutsak zituela ikusirik, honako zuzenketa hauek egin behar dira:
7. orrialdean, hitzaurreko VII. paragrafoko hamaikagarren lerrokadan, honako hau dio:
«Aireportuko ondare-prestazio publikoak ehuneko 2,5 handiagoak izango dira 2013an eskatutako zenbatekoekin alderatuta.», hauxe esan behar du: «Aireportuko ondareprestazio publikoak ehuneko 0,9 handiagoak izango dira 2013an eskatutako zenbatekoekin alderatuta.».
162. orrialdean, hogeita bosgarren xedapen gehigarrian, Bat paragrafoan, azken lerroan, honako hau dio: «Mugikortasun- eta garraio-gastuetarako sorospena», hauxe esan behar du: «Mugikortasun-sorospena eta garraio-gastuetarako konpentsazioa.».
196. orrialdean, azken xedapenetako laugarrenean, Hiru atalean, «131 bis artikulua.
Subsidiorako eskubidea iraungitzea» tituluko hirugarren lerrokadan, bigarren lerroan, honako hau dio: «... bostehun eta berrogeita bost egun naturaleko gehieneko epea igaro denean;...», hauxe esan behar du: «... bostehun eta berrogeita bost egun naturalak igaro direnean;...».