Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 2/2012 Legea, ekainaren 29koa, 2012rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa
2041-08-09Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2012/9/13, 228. zk.
ESTATUKO BURUZAGITZA
11832
Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 2/2012 Legea, ekainaren 29koa, 2012rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.
2012ko ekainaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofizialaren 156. alean argitaratu zen ekainaren 29ko 2/2012 Legeak, 2012. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, akats bat zuela ikusirik, honako zuzenketa hau egin behar da:
262. orrialdean, XII. eranskinaren lehen paragrafoan, hau dioen lekuan: «berrogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian»; hau esan behar du: «berrogeita hamargarren xedapen gehigarrian».