Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 17/2012 Legea, abenduaren 27koa, 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa
2012-12-27Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2013/2/12, 37. zk.
ESTATUKO BURUZAGITZA
1461
Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 17/2012 Legea, abenduaren 27koa, 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.
2012ko abenduaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofizialaren 312. alearen euskarazko gehigarrian argitaratu zen abenduaren 27ko 17/2012 Legeak, 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, akatsak zituela ikusirik, honako zuzenketa hauek egin behar dira:
17. orrialdean, 12. artikuluaren Lau paragrafoan, paragrafoaren azken aurreko lerroan, hau dioen lekuan: «… eta lege honen 52. artikuluaren Bi.b) paragrafoa.», hauxe esan behar du: «… eta lege honen 54. artikuluaren Bi.b) paragrafoa.».
221. orrialdean, IX. eranskinean, Coruñako portuko agintaritzari aplikatzeko hobarien koadroan, «NEKAZARITZAKO ETA ABELTZAINTZAKO PRODUKTUAK ETA JANARIAK.
Artoa. Garia eta garagarra.» lerroan, salgaiaren tasaren balioari dagokion zutabean, «% 16» dioen lekuan, «% 18» esan behar du.