Hutsen zuzenketa, honako honena: 34/2015 Legea, irailaren 21ekoa, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorra zati batean aldatzen duena
2015-09-21Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2015/09/26, 231. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
10340 Hutsen zuzenketa, honako honena: 34/2015 Legea, irailaren 21ekoa, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorra zati batean aldatzen duena.
Hutsak aurkitu dira irailaren 21eko 34/2015 Legean, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Lege Orokorra zati batean aldatzekoan. Lege hori Estatuko Aldizkari Ofizialaren
227.zenbakian argitaratu zen, eta honen bidez honako zuzenketa hauek egiten ditugu:
4.orrialdean, Hitzaurreko II. ataleko azken hirugarren paragrafoan, hau dioen lekuan: «Erregulazio horren osagarri da xx(e)ko XX/XX Lege Organikoa, iruzur fiskalaren arloan emandako epaietan bildutako informazioa eskuratzeko aukera arautzen duen aldetik (...)» hau esan behar du: «Erregulazio horren osagarri da 10/2015 Lege Organikoa, irailaren 10ekoa, Iruzur fiskalaren arloan emandako epaietan dagoen informazio jakin baterako irispidea eta haren publikotasuna arautzen dituena (...)»
55.orrialdean, artikulu bakarreko hirurogeita bosgarren zenbakian, hogeita bigarren xedapen gehigarriko 1. zenbakiaren lehen paragrafoan, hau dioen tokian: «(...) Kontseiluak 2011ko otsailaren 5ean emandako 2011/16/EB Zuzentarauan xedatutakoaren arabera (fiskalitatearen arloko lankidetza administratiboari buruzko Zuzentaraua), (...)» hau esan behar du: «(...) Kontseiluak 2011ko otsailaren 15ean emandako 2011/16/EB Zuzentarauan xedatutakoaren arabera (fiskalitatearen arloko lankidetza administratiboari buruzko Zuzentaraua), (...)»