Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 20/2012 Errege Lege Dekretua, uztailaren 13koa, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa
2012-07-13Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2012/7/19, 172. zk
ESTATUKO BURUZAGITZA
9654
Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 20/2012 Errege Lege Dekretua, uztailaren 13koa, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa.
Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuak, 2012ko uztailaren 14ko 168. zenbakidun Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zenak, hainbat akats zituela antzeman ondoren, honako zuzenketa hauek egin ditugu:
4. orrialdeko azken paragrafoan, honako hau dio: «Aldi baterako ezintasuneko egoeran Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean jasotako langileen lansari-araubidea aldi baterako aldatuko da», baina honela behar du: «Aldi baterako ezintasuneko egoeran Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean jasotako langileen lansari-araubidea aldatuko da».
4. orrialdean, 1.4. artikuluan, honako hau dio: «Xedapen hau…», baina honela behar du: «Artikulu hau...».
16. orrialdean, 3. artikuluan, 5. paragrafoaren zenbakia kendu egin behar da, paragrafo hori 4. paragrafoaren bigarren lerrokada bilaka dadin.
Halaber, 6. paragrafoari zenbakia aldatu behar zaio eta 5. paragrafo bihurtu.
17. orrialdean, 7. artikuluan, 7/2007 legearen 32. artikuluari bigarren lerrokada bat eransten dionean, lerrokadaren hasierako «2» zenbakia ezabatu beharra dago.
18. orrialdean, 8.Hiru artikuluan, honako hau dio: «Hiru. Errege lege-dekretu hau indarrean jartzen denetik, etenda eta ondoriorik gabe geldituko dira herri-administrazioek eta beren organismoek eta erakundeek, horiei atxikiek edo horien mendekoek, funtzionario eta langileentzat sinatutako akordioak, itunak eta hitzarmenak, baldin eta artikulu honetan aurreikusitakora egokitzen ez badira, zehazki gai partikularrengatiko, oporrengatiko baimenei eta norberak hartzeko egun gehigarriei edo antzekoei dagokienez.», baina honela behar du: «Hiru. Errege lege-dekretu hau indarrean jartzen denetik, etenda eta ondoriorik gabe geldituko dira herri-administrazioek eta beren organismoek eta erakundeek, horiei atxikiek edo horien mendekoek funtzionario eta langileentzat sinatutako akordioak, itunak eta hitzarmenak, gai partikularrengatiko eta oporrengatiko baimenei, eta norberak hartzeko egun gehigarriei edo antzekoei dagokienez».
18. orrialdean, 9. artikuluaren errubrikan, honako hau dio: «Herri-administrazioen, mendeko organismo eta erakundeen eta konstituzio-organoen zerbitzupeko langileen aldi baterako ezintasun-egoerako prestazio ekonomikoa», baina honela behar du: «Herriadministrazioen, haien mendeko organismo eta erakundeen eta konstituzio-organoen zerbitzupeko langileen aldi baterako ezintasun-egoerako prestazio ekonomikoa».
19. orrialdean, 9. artikuluaren 2.1. paragrafoan, honako hau dio: «… Hogeita batgarren egunetik laurogeita hamargarrenera arte, biak barne, oinarrizko ordainsari guztiak, ardurapeko seme-alabagatiko prestazioa, hala badagokio, eta ordainsari osagarriak aitortu ahal izango dira». Honela behar du: «… Hogeita batgarren egunetik, hura barne, ezintasuna gertatu aurreko hilabetean jaso ziren ordainsarien ehuneko ehunaren baliokidea den prestazio bat aitortu ahal izango da».
19. orrialdean, 9.4 artikuluan, lehen lerrokadan, seigarren lerroan, «hala badagokio» esamoldea ezabatu behar da.
19. orrialdean, 9.4. artikuluan, honako hau dio: «… Hogeita batgarren egunetik laurogeita hamargarrenera arte, biak barne…». Honela behar du: «… Hogeita batgarren egunetik ehun eta laurogeigarrenera arte, biak barne…».
20. orrialdean, 11. artikuluan, lerrokadaren hasierako «1» zenbakia ezabatu behar da.
22. orrialdean, 14.4 artikuluan, honako hau dio: «4. 2012ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak artikulu honetan xedatutakoak», baina honela behar du:
«4. 2012ko abuztuaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak artikulu honetan xedatutakoak».
30. orrialdean, lehen lerroan, honako hau dio: «… Autonomia-erkidegoen arteko gutxieneko maila esleitzeko orduan», baina honela behar du: «… Autonomia-erkidegoei gutxieneko maila esleitzeko orduan».
31. orrialdean, Bederatzi paragrafoko 25 bis artikuluan, honako hau dio: «Hala eta guztiz ere…». Hirugarren paragrafo berri bat erantsi behar zaio, honako testu honekin:
«3. Hala eta guztiz ere…».
32. orrialdean, Hamasei paragrafoan, honako hau dio: «baliaezintasun gradua», baina honela behar du: «desgaitasun gradua».
36. orrialdean, 4. paragrafoan hau dio: «Lege honen xedeetarako, minusbaliatutzat hartuko dira gutxienez ehuneko 33ko minusbaliotasun maila dutenak. Migrazio eta Gizarte Zerbitzuetako Institutuak edo autonomia-erkidegoko eskudun organoak emandako ziurtagiri edo ebazpenaren bidez egiaztatu beharko da minusbaliotasun maila». Honela behar du: «Lege honen xedeetarako, desgaitasunak dituzten pertsonatzat hartuko dira gutxienez ehuneko 33ko desgaitasun maila dutenak. Migrazio eta Gizarte Zerbitzuetako Institutuak edo autonomia-erkidegoko eskudun organoak emandako ziurtagiri edo ebazpenaren bidez egiaztatu beharko da desgaitasun maila».
44. orrialdean, 27. artikuluaren Bost paragrafoan, honako hau dio: «Bigarren xedapen gehigarria. Igandeak eta jaiegunak aukeratzeko askatasuna», baina honela behar du:
«Bigarren xedapen gehigarria. Igandeak eta jaiegunak aukeratzeko askatasuna.
Autonomia-erkidegoek 4. artikuluaren 4. paragrafoak emandako aukerak ez erabiltzea erabakiz gero, dendariek zer igandetan eta jaiegunetan ireki nahi duten erabakitzeko askatasun osoa dutela ulertuko da.» 46. orrialdean, 29.bi artikuluak, 10/1970 Legearen lehen xedapen gehigarria aldatzen duenak, 2. paragrafoan, honako hau dio: «… Arrisku Politikoen Batzordeak aldez aurretik onartu…». Honela behar du: «… Arrisku Politikoen Batzorde Exekutiboak aldez aurretik onartu…».
49 eta 50. orrialdeetan, 33. artikuluan, «Hiri autonomoei» egiten zaizkien erreferentzien ordez, «Autonomia estatutua duten hiriak» jarri behar da.
55. orrialdean, 39.2 artikuluaren taularen ordez honako hau jarriko da: Garraioaren ordainsaria Euroak, milakotan Red Eléctrica de España, S.A. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
Unión Fenosa Distribución, S.A. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
1.294.173
36.992
Penintsulakoa, guztira . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
1.331.165
Red Eléctrica de España, S.A. (penintsulaz kanpokoa) . . . . . . . . . . . . . . .
146.288
Penintsulaz kanpokoa, guztira . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
146.288
Guztira . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
1.477.453
56. orrialdean, bigarren xedapen gehigarriaren errubrikan, honako hau dio: «Egoera ekonomikoak nabarmen aldatzeagatik lan-kontratadun langileengan eragiten duten hitzarmen kolektiboak, itunak eta akordioak etetea edo aldatzea». Honela behar du:
«Egoera ekonomikoak nabarmen aldatzeagatik funtzionarioengan edo lan-kontratadun langileengan eragiten duten hitzarmen kolektiboak, itunak eta akordioak etetea edo aldatzea».
60. orrialdean, hemezortzigarren xedapen gehigarrian, lehen arauaren bigarren lerrokadan, honako hau dio: «Estatuko administrazioak, bere langileei dagokienez, osagarri hori unean uneko ordainsarien ehuneko ehunekoa izatea erabaki ahal izango du, betiere salbuespen gisa eta behar bezala justifikatuta…». Honela behar du: «Estatuko administrazioak, bere langileei dagokienez, osagarri hori unean uneko ordainsarien ehuneko ehunekoa izatera irits daitekeen kasuak erabakiko ditu. Kasu horiek salbuespena izango dira, eta behar bezala justifikatu beharko dira…».
Orrialde berean, lehen xedapen iragankorrean, bosgarren lerroan, honako hau dio:
«Era berean, errege lege-dekretu honetan xedatutakoa…». Honela behar du: «Era berean, errege lege-dekretu honetako 9. artikuluan xedatutakoa…».
Orrialde berean, bigarren xedapen iragankorrean, laugarren lerroan, honako hau dio:
«… legea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik…». Honela behar du:
«… errege-lege dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik…».
62. orrialdean, hamargarren xedapen iragankorrean, 1. paragrafoko koadroan honako gradu eta maila hauek azaldu beharko dira: Gradua eta maila: III. gradua, mendetasun oso larria, 2. maila.
III. gradua, mendetasun oso larria, 1. maila.
III. gradua, mendetasun larria, 2. maila.
II. gradua, mendetasun larria, 1. maila.
I. gradua, mendetasun arina, 2. maila.
63. orrialdean, hamaikagarren xedapen iragankorrean, 1. paragrafoko koadroan honako gradu eta maila hauek azalduko dira: Gradua eta maila: III. gradua, mendetasun oso larria, 2. maila.
III. gradua, mendetasun oso larria, 1. maila.
II. gradua, mendetasun larria, 2. maila.
II. gradua, mendetasun larria, 1. maila.
I. gradua, mendetasun arina, 2. maila.
63. orrialdean, hamaikagarren xedapen iragankorrean, 2. paragrafoan, honako hau dio: «... onuradunentzat…». Honela behar du: «… eskatzaileentzat…».
64. orrialdean, hamabosgarren xedapen iragankorrean, honako hau dio: «...prestazio ekonomikoei buruz 10. artikuluan xedatutakoa garatzeko…». Honela behar du: «... prestazio ekonomikoei buruz 9. artikuluan xedatutakoa garatzeko…».
Orrialde berean, xedapen indargabetzaile bakarrean, honako hau dio:
«4. Hauek ere indargabetu dira. a) Otsailaren 7ko 315/1964 Dekretuak onetsitako 1964ko Estatuko funtzionario zibilen legearen 68. artikuluaren 2. paragrafoa, abenduaren 30eko 53/202 Legearen 51. artikuluak emandako idazketan».
Hauxe esan behar du:
«4. Hauek ere indargabetu dira. a) Otsailaren 7ko 315/1964 Dekretuak onetsitako 1964ko Estatuko funtzionario zibilen legearen 68. artikuluaren 2. paragrafoa».
65. orrialdean, xedapen indargabetzaile bakarraren 4.d) paragrafoa ezabatuko da.
66. orrialdean, azken xedapenetako laugarrenean, lehen lerrokadan, «Errege legedekretu honen I. titulua…» zatiari honako hau erantsi behar zaio amaieran: «3, 4, 5 eta 6. artikuluak, 9. artikuluaren 3 eta 4. paragrafoak, 12. artikulua, 13. artikuluaren 2tik 7rako paragrafoak, eta 14 eta 15. artikuluak izan ezik, horiek Estatuko Administrazio Orokorrari bakarrik aplikatzen baitzaizkio».
68. orrialdean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. I. Lehen eta bigarren mailari (1) dagokion baturan, honako hau dio: «Urteko zenbateko osoa: 43.194,11», baina honela behar du: «Urteko zenbateko osoa: 43.194,10».
68. orrialdean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. II. Hirugarren eta laugarren mailari dagokion baturan, honako hau dio: «Urteko zenbateko osoa: 58.238,06». Honela behar du: «Urteko zenbateko osoa: 58.238,07».
74. orrialdean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. I. Lehen eta bigarren mailari (1) dagokion baturan, honako hau dio: «Urteko zenbateko osoa: 59.294,49». Honela behar du: «Urteko zenbateko osoa: 59.249,48».
74. orrialdean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. II. Hirugarren eta laugarren mailari dagokion baturan, honako hau dio: «Urteko zenbateko osoa: 77.045,65». Honela behar du: «Urteko zenbateko osoa: 77.045,66».
74. orrialdean, Hasierako lanbide-kualifikazioko programei dagokien baturan, honako hau dio: «Urteko zenbateko osoa: 64.291,43». Honela behar du: «Urteko zenbateko osoa:
64.291,44».
75. orrialdean, azken xedapenetako hamaikagarrena ezabatu da.
75 eta 76. orrialdeetan, azken xedapenetako hamabigarrena ezabatu da.