Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 20/2011 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, defizit publikoa zuzentzeko aurrekontu, zerga eta finantza arloko premiazko neurriei buruzkoa
2011-12-30Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2012/1/10, 8. zk.
ESTATUKO BURUZAGITZA
352
Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 20/2011 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, defizit publikoa zuzentzeko aurrekontu, zerga eta finantza arloko premiazko neurriei buruzkoa.
Hainbat akats daudenez defizit publikoa zuzentzeko aurrekontu, zerga eta finantza arloko premiazko neurriei buruzko abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege Dekretuan, 2011ko abenduaren 31ko 315. zenbakidun Estatuko Aldizkari Ofizialaren euskarazko gehigarrian argitaratutakoan, zuzenketa hauek egin behar dira: Hitzaurrea 5. orrialdea: Hirugarren paragrafoan, honela esaten duen tokian: «196.043.560 euro», hauxe esan behar du: «196.043.560 mila euro».
Hitzaurrearen azken paragrafoaren ostean, eta I. kapituluaren aurretik, honela esan behar du: «Hori betez, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluan aurreikusitako baimenaz baliatuz, Defentsako, Ogasun eta Herri Administrazioko, Barneko, Sustapeneko, Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko, Enplegu eta Gizarte Segurantzako, Ekonomia eta Lehiakortasuneko eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko ministroek proposatuta, eta 2011ko abenduaren 30eko Ministroen Kontseiluak eztabaidatu ostean, HAUXE XEDATU DUT:» 2. artikulua 6. orrialdea:
2.Zazpi artikuluan, honela esaten duen tokian: «Artikulu honetako Bat, Bi eta Hiru paragrafoek oinarrizko izaera dute, eta Konstituzioaren 149.1.13 eta 156.1 artikuluen babesean eman dira», hauxe esan behar du: «Artikulu honetako Bat, Bi, Hiru eta Lau paragrafoek oinarrizko izaera dute, eta Konstituzioaren 149.1.13 eta 156.1 artikuluen babesean eman dira».
3. artikulua 6. orrialdea:
3. artikuluan, Bost paragrafoaren D idatz-zatian, hauxe esaten duen tokian: «Indar Armatuei, karrerako militarren eta osagarriko militarren plazei dagokienez, Karrera Militarrari buruzko azaroaren 19ko 39/2007 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta hurrengo artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe», honela esan behar du: «Indar Armatuei, karrerako militarren eta osagarriko militarren plazei dagokienez, Karrera Militarrari buruzko azaroaren 19ko 39/2007 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz».
8. orrialdea:
3.Sei artikuluan, honela esaten duen tokian: «Artikulu honetako Bat eta Bi paragrafoek oinarrizko izaera dute, eta Konstituzioaren 149.1.13 eta 156.1 artikuluen babesean eman dira», honela esan behar du: «Artikulu honetako Bat, Bi eta Bost paragrafoek oinarrizko izaera dute, eta Konstituzioaren 149.1.13 eta 156.1 artikuluen babesean eman dira.».
Xedapen gehigarriak 38. orrialdea: Bigarren xedapen gehigarriaren Bat paragrafoan, honela esaten duen tokian:
«... Kultura Ministerioaren...», hauxe esan behar du: «... Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren...».
39. orrialdea: Hirugarren xedapen gehigarrian, Hiru paragrafoan, honela esaten duen tokian:
«... aurreko paragrafoan jasotako», hauxe esan behar du: «... aurreko Bat eta Bi paragrafoetan jasotako».
Laugarren xedapen gehigarriaren Bi paragrafoan, honela esaten duen tokian:
«Autonomia Erkidegoekiko eta Tokiko Erakundeekiko Finantza Koordinaziorako Zuzendaritza Nagusiak», hauxe esan behar du: «Autonomia Erkidegoekin eta Tokiko Erakundeekiko Eskumen Koordinaziorako Zuzendaritza Nagusiak».
40. orrialdea: Zazpigarren xedapen gehigarrian, honela esaten duen tokian: «... behin betiko likidazioa 2013ko apirilaren 30a baino lehen egingo da.», honela esan behar du: «... behin betiko likidazioa 2014ko apirilaren 30a baino lehenago egingo da.».
Zortzigarren xedapen gehigarrian, azken komatxoak kendu egin behar dira.
41. orrialdea: Hamabigarren xedapen gehigarrian, honela esaten duen tokian: «... Legearen 26.2a) 3. eta 4. artikuluan...», honela esan behar du: «... Legearen 12 eta 26.2a) artikuluetan...».
Halaber, honela esaten duen tokian: «... testu bateginaren 113.1.3...», hauxe esan behar du: «... testu bateginaren 113.1...». Azkenik, honela esaten duen tokian: «errege lege‑dekretu honen azken xedapenetariko bigarrenean ezarritako defizit publikoa murrizteko Estatuko kuota osorako karga osagarria aplikatu ez bazen egingo ziren ordainketak zergadunek egin eta jasotako konturako ordainketatzat hartuko dira.», hauxe esan behar du: «... errege lege‑dekretu honen azken xedapenetariko bigarrenean defizit publikoa murrizteko Estatuko kuota osoari ezarritako karga osagarriak ekarritako diru‑bilketa likidoa ez da kontuan hartuko lagatako etekina eta konturako bere entrega erabakitzeko».
Hamahirugarren xedapen gehigarrian, honela esaten duen tokian: «... 2012ko otsailaren 15etik 2012ko abuztuaren 15era bitartean», hauxe esan behar du: «... 2012ko otsailaren 16tik 2012ko abuztuaren 15era bitartean».
Hamahirugarren xedapen gehigarri horretan bertan, hirugarren paragrafoan, honela esaten duen tokian: «... otsailaren 11ko 1/2011 Errege Dekretu Legean ezarri bezala–, edo laneratzeko errenta aktiboa agortu dutenek...», honela esan behar du: «... bere luzapena barne –abuztuaren 26ko 10/2011 Errege Lege Dekretuaren 6. artikuluan jasota– agortzen duten pertsonen birprestakuntza profesionalerako programaren onuradun izan daitezkeenek –otsailaren 11ko 1/2011 Errege Lege Dekretuan ezarri bezala–, edo laneratzeko errenta aktiboa agortu dutenek...».
42. orrialdea: Hamaseigarren xedapen gehigarria edukirik gabe gelditu da, hamahirugarren xedapen gehigarria bikoizten duelako.
Azken xedapenak 52. orrialdea: Azken xedapenetariko bigarrenaren barruan, bigarren puntutik aparte dago horren lehen paragrafoa, baina horren jarraian beharko luke.
53. orrialdea: Azken xedapenetariko bigarrenaren barruan, » komatxoak erantsi behar dira g) idatz‑zatiaren amaieran.
54. orrialdea: Azken xedapenetariko bigarrenaren barruan, hirugarren puntutik aparte dago horren lehen paragrafoa, baina jarraian beharko luke.
Bat paragrafoaren amaieran, ˮ komatxoen ordez » jarri behar da.
54. orrialdea: Azken xedapenetariko bigarrenaren barruan, Hiru paragrafoaren amaieran, ˮ komatxoen ordez » jarri behar da.
56. orrialdea: Azken xedapenetariko hirugarrenaren barruan, 6 zenbakiaren amaieran, ˮ komatxoen ordez » jarri behar da.
57. orrialdea: Azken xedapenetariko bosgarrenaren barruan, 9/2011 Errege Dekretu Legearen laugarren xedapen iragankorrari emandako idazketaren amaieran, ˮ komatxoen ordez » jarri behar da, eta jarraian ageri den puntua ezabatu egin behar da.
Azken xedapenetariko seigarrenaren barruan, 38/1992 Legearen 52 bis artikuluari emandako idazketaren amaieran, ˮ komatxoak eta jarraian ageri den puntua ezabatu egin behar dira.
58. orrialdea: Azken xedapenetariko hamaikagarrena edukirik gabe gelditu da, azken xedapenetariko zazpigarrena bikoizten duelako.
60. orrialdea: Azken xedapenetariko hamaseigarrenean, azken paragrafoa ezabatu egin behar da.
60. orrialdea: Azken xedapenetariko hamazazpigarrenean, 49. artikuluaren Bat paragrafoaren b) idatz-zatian, bigarren eta hirugarren lerrokadetan, honela esaten duen tokian:
«... Ekonomiako eta Ogasuneko ministroa...», hauxe esan behar du: «... Ekonomiako eta Lehiakortasuneko ministroa...».
61. orrialdea: Azken xedapenetariko hamazazpigarrenean, azken lerrokadan, honela esaten duen tokian: «...Altxor eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusiari...», hauxe esan behar du:
«... Altxor eta Finantza Politikako Idazkaritza Nagusiari...».
63. orrialdea:
Eranskinak I. eranskinean, 7/2007 Legearen Talde eta Azpitaldeei buruzko laukian, honela esaten duen tokian: «A1, A2, C1 eta C2», hauxe esan behar du: «A1, A2, C1 eta C2».
68. orrialdea: I. eranskinean, lehen laukiaren hirugarren zenbaki-lerroan, baliaezintasun handiko 65 urteko titularrentzako gutxieneko zenbatekoari dagokionez –bere ardurapean ezkontidea eduki edo ez–, honela esaten duen tokian: «7.658,00», hauxe esan behar du:
«12.327,00».
I. eranskinean, lehen laukiaren laugarren zenbaki-lerroan, baliaezintasun handiko titularrentzako gutxieneko zenbatekoari dagokionez –bere ardurapean ezkontidea eduki edo ez–, honela esaten duen tokian: «13.327,00», hauxe esan behar du: «12.327,00».
70. orrialdea: I. eranskinean, honela esaten duen tokian: «A.... ZENBATEKO EGUNERATUAK», hauxe esan behar du: «B.... ZENBATEKO EGUNERATUAK».