Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 2/2012 Errege Lege Dekretua, otsailaren 3koa, finantza-sektorearen saneamenduari buruzkoa
2012-02-03Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2012/2/15, 39. zk.
ESTATUKO BURUZAGITZA
2249
Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 2/2012 Errege Lege Dekretua, otsailaren 3koa, finantza-sektorearen saneamenduari buruzkoa.
Finantza-sektorearen saneamenduari buruzko otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretua 2012ko otsailaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 30. zenbakian; hutsegiteak aurkitu dira testu horretan, eta honen bidez zuzentzen dira:
13. orrialdean, -Bi atalean, 6.1. artikuluaren a) idatz-zatian, hau dioen lekuan: «a) Aurreko artikuluaren 5. paragrafoan xedatutako kasuan», beste hau esan behar du: «a) Aurreko artikuluaren 7. paragrafoan xedatutako kasuan».
14. orrialdean, 5.3. artikuluaren a) idatz-zatiaren azken lerroan, hau dioen lekuan: «… Mugek honako zenbateko maximoak errespetatuko dituzte:» beste hau esan behar du:
«…Mugek urteko zenbateko maximo hauek errespetatuko dituzte:» 15. orrialdean, lehenbiziko xedapen gehigarrian, lehenbiziko paragrafoaren lehenbiziko eta bigarren lerroetan, honako hau dioen lekuan: «Errege lege-dekretu hau indarrean jarri aurretik nahitaez akzio bihurtzeko zor-baliabideak edota lehentasunezko partaidetzak zirkulazioan dituzten kreditu-erakundeek…» beste hau esan behar du:
«Nahitaez akzio bihurtzeko zor-baliabideak edo lehentasunezko partaidetzak, errege lege-dekretu hau indarrean jarri aurretik jaulkitakoak, zirkulazioan dituzten kredituerakundeek…» 15. orrialdean, lehenbiziko xedapen gehigarrian, bigarren paragrafoaren lehenbiziko eta bigarren lerroetan, honako hau dioen lekuan: «…Baldintza horien arabera geroratutako ordainsaria ezingo da ordaindu geroratze-epea igarotakoan behar beste etekin edo erreserba banagarri edukiz gero baizik…» «…Baldintza horien arabera geroratutako ordainsaria ezingo da ordaindu behar beste etekin edo erreserba banagarri edukiz gero baizik –eta, ordaindu ere, geroratze-epea igaro eta gero, jakina–,…» 19. orrialdean, azken xedapenetako bigarrenean, 4. paragrafoko lehenbiziko lerroaldeko azken bigarren lerroan, honako hau dioen lekuan: «...lehendabiziko paragrafoan, bigarren paragrafoko a), d), f), eta g) idatz-zatietan eta hurrengo paragrafoetan…» honako hau esan behar du: «...1. paragrafoan, 2. paragrafoko a), d), f), eta g) idatz-zatietan eta hurrengo paragrafoetan…» http://www.boe.es BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO D. L.: M-1/1958 - ISSN: 0212-033X