Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 10/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 23koa, zenbait finantza-arau aldatzen dituena Gainbegiratze-arloko Europar Agintaritzen ahalmenei dagokienez
2012-03-23Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2012/4/12, 88. zk.
ESTATUKO BURUZAGITZA
4956
Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 10/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 23koa, zenbait finantza-arau aldatzen dituena Gainbegiratze-arloko Europar Agintaritzen ahalmenei dagokienez.
Martxoaren 23ko 10/2012 Errege Lege Dekretua –Zenbait finantza‑arau aldatzen dituena Gainbegiratze‑arloko Europar Agintaritzen ahalmenei dagokienez– Estatuko Aldizkari Ofizialaren euskarazko gehigarrian argitaratu zen, 2012ko martxoaren 24ko alean, 72. zenbakian; hutsegiteak aurkitu dira testu horretan, eta honen bidez zuzentzen dira.
11. orrialdean, hirugarren artikuluaren hamaikagarren paragrafoan, hau dioen lekuan:
«Hamaika. Honela geratzen da idatzita 71. artikuluko 4. paragrafoa: “4. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak...ˮ», hauxe esan behar du: «Hamaika. Honela geratzen da idatzita 71. artikuluko 4. paragrafoko bigarren lerrokada: “Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak...ˮ».
12. orrialdean, hirugarren artikuluaren hamabosgarren paragrafoan, hau dioen lekuan:
«8. paragrafo berri bat eransten zaio 85. artikuluari, eta honela geratzen da idatzita:
“8. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko...ˮ», hauxe esan behar du:
«Hamabost. 85. artikuluaren 7. paragrafoa honela geratuko da idatzita: “7. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko...ˮ», eta 7sic paragrafoa 8. paragrafoa izango da.
17. orrialdean, hirugarren artikuluaren hogeita zazpigarren paragrafoan, hau dioen lekuan: «Hogeita zazpi. 107 bis artikulu berri bat eransten da, eta honela geratzen idatzita: “107 bis artikulua. Arau‑hausteen eta administrazio‑zehapenen informazioa eta jakinarazpena.ˮ», hauxe esan behar du: «Hogeita zazpi. 107 ter artikulu berri bat eransten da, eta honela geratzen idatzita: “107 ter artikulua. Arau‑hausteen eta administrazio‑zehapenen informazioa eta jakinarazpena.ˮ».
22. orrialdean, azken xedapenetatik lehenaren hirugarren paragrafoan, hau dioen lekuan: «Lege honetako 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera...», hauxe esan behar du: «Errege lege‑dekretu honetako 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera...».