Huts-zuzenketa, honako honena: 3/2017 Legea, ekainaren 27koa, 2017rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrena
2017-06-27Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2017/07/12, 165. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
8118 |
|
|
Estatuaren Aurrekontu Orokorrena. |
Hutsak atzeman dira 2017rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren ekainaren 27ko 3/2017 Legean, zeina 2017ko ekainaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (153. zk.) argitaratu baitzen; beraz, honen bidez, zuzenketa hauek egiten ditugu:
142.orrialdean, 107. artikuluaren Bat zenbakian, lehenengo paragrafoko lehenengo lerroan, hau dioen lekuan: «Arau hau indarrean jarri eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrerako ondoreekin,...»; hau esan behar du: «2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoreekin,...».
143.orrialdean, 107. artikuluaren Bi zenbakian, lehenengo paragrafoko lehenengo lerroan, hau dioen lekuan: «Arau hau indarrean jarri eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrerako ondoreekin,...»; hau esan behar du: «2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoreekin,...».