Huts-zuzenketa, errege lege-dekretu honena: 8/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 17koa, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko presako eta ezohiko neurriena.
2020-03-17Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 03/25/2020, 82.zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
4026 Huts-zuzenketa, errege lege-dekretu honena: 8/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 17koa, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko presako eta ezohiko neurriena.
Hutsak atzeman dira COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko presako eta ezohiko neurrien martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuan, zeina 2020ko martxoaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen (73. zk.); horrenbestez, honen bidez zuzenketa hauek egiten dira:
39. orrialdean, azken xedapenetako lehenaren lehenbiziko paragrafoan, hau dioen lekuan: «...45.I.B) artikuluari 23. zenbakia gaineratu zaio...»; hau esan behar du: «...45.I.B) artikuluari 28. zenbakia gaineratu zaio...». Eta bigarren paragrafoan, hau dioen lekuan: «“23. COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari...”»; hau esan behar du: «“28. COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari...”».