Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

Huts-zuzenketa, 2017rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren ekainaren 27ko 3/2017 Legearena

2017-06-27

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2017/11/11, 274. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

12975

Huts-zuzenketa, 2017rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren ekainaren 27ko

 

3/2017 Legearena.

Hutsak atzeman dira 2017rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren ekainaren 27ko 3/2017 Legean, zeina 2017ko ekainaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (153. zk.) argitaratu baitzen; beraz, honen bidez, zuzenketa hauek egiten ditugu:

10.orrialdean, hitzaurrearen X. atalean, hirugarren paragrafoko lehenengo lerroan, hau dioen lekuan: «Pentsio publikoei eta prestazio asistentzialei dagokienez,...»; hau esan behar du: «Prestazio asistentzialei dagokienez,...».

100.eta 101. orrialdeetan, 72. artikuluaren 1. zenbakian, iii epigrafearen ondorengo taulen goiburuetan, hau dioen lekuan: «...kanon-tarifen proposamena...»; hau esan behar du: «...kanon-tarifak...».

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra