Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

9/2015 Errege Lege Dekretua, uztailaren 10ekoa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunek jasaten duten zerga-karga murrizteko presako neurriena eta beste neurri ekonomiko batzuena

2015-07-10

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/07/11, 165. zk.

bcl_1556095875.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

7765 9/2015 Errege Lege Dekretua, uztailaren 10ekoa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunek jasaten duten zerga-karga murrizteko presako neurriena eta beste neurri ekonomiko batzuena.

I

Ekonomia-krisia hasiz geroztik finantza publikoak oker-bidean geroz eta aurrerago zihoazela-eta, 2011 amaieran, hainbat neurri hartu behar izan zen, ezinbestean. Horretarako onartu zen 20/2011 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, defizit publikoa zuzentzeko aurrekontu-, zergaeta finantza-arloko premiazko neurriei buruzkoa. Neurrion helburua aurrekontu-desoreka murrizteko oinarriak jartzea zen, ekonomia suspertzea lortzeko abiapuntu modura.

Egoera hartan, Barne Produktu Gordinaren hazkunde-tasa negatiboa izanik, defizit publikoa altu egonik, langabezia-tasa geroz eta lodiago eta okupatuen kopurua geroz eta meheago, 20/2011 Errege Lege Dekretu hark zerga-araubidera zekartzan neurrien artean, ezinbestekoa zen aldi baterako karga osagarri bat zehaztea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan estatuak zuen kuota osorako. 2012 eta 2013 zergaldietan aplikatzekoa izango zen, baina 2014rako ere luzatu zen, 2014ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen bidez. Karga hark zergaren progresibitatea indartzea ekarri zuen, eta zergapekoei ahalegin dezentekoa eginarazi zien.

Zerga bidez bildutako zenbatekoak egonkorturik, zerga-arloan hainbat eta hainbat neurri hartu da, jarduera ekonomikoa suspertzen eta hazten laguntzearren eta, hortaz, enplegua sortzen eta defizit publikoaren murrizketari eusten laguntzearren, finantza publikoen egonkortasuna lortzeko helburua betez —hala baitute aginduta Europako agintariek—, eta herri-kontuen iraunkortasunaren sinesgarritasuna errekuperatuz.

Joan ziren 2012. eta 2013. urteak, urte bereziki gaitzak, hartutako neurrien zorrotzaren eraginez; eta, ekonomia suspertzen hasi berritxo zelarik, zerga-erreforma bati ekin zitzaion, asmo handiz. Aipa dezagun zuzenbide positiboan izan zuen isla: azaroaren 27ko 26/2014 Legea, hainbat arau aldatzen dituena: azaroaren 28ko 35/2006 Legea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa, Ez-egoiliarren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bategina (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartu zen) , eta zerga-arloko beste arau batzuk; azaroaren 27ko 27/2014 Legea, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa; eta azaroaren 27ko 28/2014 Legea, zeinaren bidez beste lau lege hauek aldatu baitziren: abenduaren 28ko 37/1992 Legea, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa, ekainaren 7ko 20/1991 Legea, Kanarietako Araubide Ekonomiko eta Fiskaleko alderdi fiskalak aldatzen dituena, abenduaren 28ko 38/1992 Legea, Zerga Bereiziei buruzkoa, eta urriaren 29ko 15/2013 Legea, zeinaren bidez ingurumen-fiskalitateari buruzko hainbat neurri hartu baitzen eta zergaeta finantza-arloko beste neurri batzuk hartu baitziren.

Erreforma horrek zerga-kargaren leuntze garrantzitsua eta orokorra dakar zergapetuentzat, eta, azkenean, haiek eskura errenta handiagoa edukitzea eta, ondorioz, hainbat aldagai ekonomiko hobetzea eragin behar du.

Erreforma hori, 2015eko urtarrilaren 1ean indarrean jarrita, aldika-aldika eta bi zatitan ezartzekoa zen, 2015ean eta 2016an. Izan ere, garai hartan indarrean ziren aurreikuspen ekonomikoak zirela-eta, gobernuak, zuhur ibili nahian, bi helburu elkartu nahi izan zituen: aurrekontuen egonkortasuna batetik, eta ekonomiaren hazkundea eta enpleguaren sorrera sendoago lotzea bestetik, hori baitzen erreformak erdietsi nahi zuena. Baina gertatu da ekonomia espero baino hobekiago garatu dela, eta aurreikuspenek etenik gabe egin dutela onera. Estatuko 2015eko aurrekontu orokorrak egiten ari ginela —aldi horretan diseinatu baitzen erreforma fiskala— begi aurrean genuen eskenatoki makroekonomikoak zioen

benetako barne-produktu gordina ehuneko 2 haziko bide zela aurten, eta, momentu honetan, aurreikuspen ofizialak dio hazkunde hori ehuneko 3,3ra iritsiko dela. Era berean, enplegua ere hasiera batean aurreikusten zen 2015ean ehuneko 1,4 haziko zela —lanaldi osoko enpleguen balio bereko lanpostuez ari gara—, baina 2015eko lehen hiruhilekoan jada, estatu-kontabilitatearen hiru hilabetekako datuen arabera, % 2,8ko urtearteko igoera izan du, aurreikusitakoa baino bi bider gehiago; eta 2015ean % 3 igoko bide da.

Ekonomiaren hobetzeak zerga-bilketaren hobetzea ere ekarri du. Zergarik nagusienetan, zerga-oinarria ehuneko 2,6 handiagotu zen 2014an; lehenengo aldia, sei urtez beheraka egin ondoren behin eta berriz. Orain, zerga-oinarriak azkarrago ari dira hazten, ehuneko 4,2raino 2015eko lehen hiruhilekoan. Hala, urteko lehen sei hilabeteetan, zerga bidezko sarrerak etenik gabe egin du gora, baita erreforma fiskala indarrean egonik ere. Urtarrilaren eta maiatzaren artean, behin homogeneizaturik, zerga bidezko sarrerek ehuneko 3,7ko urtearteko igoera izan zuten, hau da, zerga-itzulketetarako erritmo guztiak eta egutegiaren beste ondorio batzuk kontuan hartuta zuzendu ondoren. Eta zer ari da gertatzen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kasuan? Termino homogeneoetan bilketa iazko ia maila berberean dagoela-eta, enplegua erritmo onean hazten ari denez, eta batez besteko soldatak ondo-antzean hobetzen ari direnez, zergaerreformaren hasierako kostua berdintzen ari da, zergapeko errenten hazkundearen eraginez.

Horregatik, PFEZren bigarren beheraldia sei hilabetez aurreratzeko moduan gara, 2015eko uztailera. Izan ere, bilketak gaur egun duen bilakaera kontuan harturik, hobe da erreforma tributarioaren neurrietako batzuk lehenago ezartzea, hasierako egutegia laburtzea alegia; hartara, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak 2015erako zekarren karga gehiago leuntzearren. Zein izango litzatekeen ondorioa? Erretentzioak eta konturako sarrerak erabiliz beste tarifa bat onartzen bada zerga horretarako, aurtengo bigarren seihilekoan zerga-ordaintzaileek automatikoki likidezia handiagoa izango dute; mila eta bostehun milioi gehiago, kalkulatu denez.

Beste alde batetik, zerga-ordaintzaile batzuk bereziki egoera zailean egon daitezkeelaeta, beharrezkoa da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak halakoak ere kontuan hartzea, hau da, ezinbestekoa da premia berezian diren jendarteek jasotzen dituzten laguntzen tributazioa leuntzea, eta, aldi berean, laguntza horien enbargoa edo traba saihestea. Hau da, irizpideetan, zergak ez dio, soilik, justizia tributarioari begiratu behar, baita justizia sozialari ere.

Ekonomiaren suspertzea indartzen lagunduko dutenez ezbairik gabe —aipatu ditugu ondorio mesedegarriak—, bada nahikoa arrazoi neurri horiek gure ordenamendu juridikoan berehala sartzeko. Errege lege-dekretua erabiltzeko, bestalde, Konstituzioko 86. artikuluaren arabera, aparteko eta berehalako premia egon beharra dago, ezin bestekoa da hori, Konstituzioaren jurisprudentziak gogora ekarri izan duenez; bada, baldintza hori ere betetzen da, izatez eta helburuz.

Oinarri horietatik abiaturik, errege lege-dekretu honetako I. kapituluak lau artikulu ditu. Lehen artikuluan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren hainbat aldaketa

dator.

Artikulu horretan dator errege lege-dekretu honek dakarren neurririk garrantzitsuena, zeinaren bidez zerga hori ordaintzen dutenek errenta handiagoa izango duten eskura.

Eta, neurri hori aurrera eramateko, beste eskala orokor bat onartu dugu estaturako eta aurrezpenerako. Hala, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikaturik, eskala horietako tarteki bakoitzari dagozkion marjinalak puntu erdi bat murriztuko dira.

Horiek horrela, inoren konturako langileek eta autonomoek ere garbi antzeman diezaioten errenta erabilgarriaren handitze horri, inoren konturako langileentzat, beste atxikipen-eskala bat onartu da, hau da, abuztuaren 1etik aurrera ordaintzen diren lanetekinetan aplikatzen den atxikipen-tipoa edo konturako sarrera kalkulatzeko erabiliko da, eta, jakina, atxikipen-tipo horren beherakada orokorra ekarriko du. Ordaintzaileek, hala ere, errege lege-dekretu hau indarrean sartzen den egunetik bertatik aplikatu ahal izango dute eskala berria.

Baina beste gauza batez ere ohartarazi behar dugu. Alegia, adierazitako guztiak ez du esan nahi neurri horren ondorio ekonomikoak data horretatik aurrera ordaindutako etekinei dagokien zerga-karga murrizteko direnik soilik; aitzitik, atxikipen-tipo berria kalkulatzeko, eskala berria eta 2015eko urtarrilaren 1etik erdietsitako ordainsariak hartzen dira kontuan, eta, ondorioz, atxikipen-tipo berria txikiagoa izango da, aurreko hilabeteetako nominetan egon den gehiegizko atxikipena zuzentzeko. Hau da, azkenean, beherapena 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera izango da eraginkorra.

Autonomoentzat ere ikuspegi berbera darabilgu, erabilgarri duten errenta handitzea; eta, horretarako, atxikipen-tipoa orokorrean murriztea erabaki dugu, eta, errege legedekretu hau indarrean jartzen denetik, ehuneko 15ekoa izango da, edozein sarrera-maila dutelarik ere. Gainera, egun horretatik aurrera, jarduera profesionalaren lehenengo 3 urteetan aplika daitekeen atxikipen-tipoa edo konturako sarrera ehuneko 7ra murriztuko da.

Murrizketa horren ondorioz, neurri berean murriztu beharra dago orobat ikastaroak, hitzaldiak edo antzekoak emateagatik edo lan literarioak, artistikoak edo zientifikoak egiteagatik datozen lan-etekinei aplika dakiekeen atxikipen-tipo finkoa, baldin eta ustiaketaeskubide laga egiten bada.

Eta zer esan aurrezpenaren errentaz eta atxikipena ordaindu behar duten beste errenta batzuez? Halakoetan ere, errege lege-dekretu hau indarrean sartzen denetik, atxikipentipoa edo konturako sarrera txikiagoa izango da, hain zuzen ere urtean ehuneko 19,5ekoa, eta lehen 20koa.

Bide beretik, zerga-ordaintzaile batzuk egoera larrian egon daitezkeela-eta, autonomiaerkidegoek edo toki-erakundeek emandako laguntza publiko batzuk salbuetsita utzi ditugu; hauek hain zuzen ere: gizartetik at geratzeko arriskuan diren jendarteentzat direnak, larrialdi sozialei erantzuteko direnak, baliabiderik gabeko jendearen bizitoki-beharrei erantzutekoak eta adingabeen edo desgaituen elikadura, eskola eta gainerako oinarrizko premiei erantzuteko direnak, betiere nahikoa baliabide ekonomikorik ez badute, baina muga baten barruan, hau da, osotara, salbuetsitako urtebeteko kopuruak ezin du ondorio askotarako errenten adierazle publikoaren halako 1.5 gainditu; eta beste laguntza batzuk ere bai: bortxazko eta sexu-askatasunaren aurkako delituak jasan dituztenentzako laguntzak eta sostengua, eta, bereziki, genero-biolentziaren biktimentzakoak.

Beste alde batetik, bada beste laguntza-sorta bat ere salbuetsita geratuko dena, alegia, dibidendu digitalaren liberazioaren eraginpean geratu diren eraikinetan telebista bidezko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak atzemateko egindako kostuak konpentsatzeko laguntzak. Izan ere, jende askok jaso ditu baina laguntza txikiak dira, eta, derrigor aitortu behar izanez gero, gerta liteke zerga laguntza bera baino handiagoa izatea.

Azkenik, aurreko urteetan bezala, Ceutan eta Melillan bizi diren zerga-ordaintzaileei aplika dakiekeen eskala autonomikoa zein izango den argitu dugu.

Bigarren artikuluan, atxikipen-tipoak edo konturako sarrera-tipoak murriztu egin direlaeta —azaldu dugu nola—, Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legea ere aldatu dugu, hau da, aplika daitekeen atxikipen-tipoa edo konturako sarreratipoa 20tik 19,5era murriztu dugu, errege lege-dekretu hau indarrean sartzen denetik aurrera.

Eta, hirugarren artikuluan, arrazoi berberengatik, Ez-egoiliarren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bategina aldatu dugu (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartu zen) , hau da, 19. artikuluko 2. paragrafoan eta 25. artikuluko

1.paragrafoko a) eta f) letretan aurreikusitako karga-tasa 19,5era jaitsi dugu, errege legedekretu hau indarrean sartzen denetik aurrera.

Azkenik, laugarren artikuluan, administrazio publikoek ematen dituzten prestazio eta laguntza batzuen helburuak bete daitezen ahalbidetzearren, haiek enbargatzeko aukerak mugatzea erabaki dugu. Horretarako aplikatu ditugun arauak orain ere indarrean ditu Prozedura Zibilaren Legeak, soldata, pentsio, ordainsari edo parekoen enbargoetarako.

II

Errege lege-dekretu honetako II. kapituluak hiru artikulu ditu. Bertan, energia-arloarekin zerikusia duen hainbat neurri bildu dugu.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak dio badagoela aukera ekoizpen-jardueraren ordainsariak kapazitate-mekanismoaren kontzeptua ere jaso dezan, aurretiaz azaroaren 27ko 54/1997 Legean aurreikusitakoari jarraipena emanez. Legeak dioenez, helburua da sistemak estaldura-marjina egokia edukitzea eta potentzia kudeagarriaren eskuragarritasuna sustatzea.

Kapazitate-mekanismoen barruan bi zerbitzu-mota aurkituko ditugu: epe luzerako kapazitatean inbertitzeko sustapena; eta epe ertainean eskuragarri izateko zerbitzua.

Epe luzerako kapazitatean inbertitzeko sustapena JTO/2794/2007 Aginduan dago arauturik (irailaren 27koa da) . Agindu horretan, 2007ko urriaren 1etik aurrerako elektrizitatetarifen errebisioa egiten da, helburu jakin batekin: kapazitate berrian egiten den inbertsioa ordaintzea, beharrezkoa baita eskariari luzera begira ere erantzun ahal izango zaiola bermatzeko. Baliabide horren bitartez, tamaina jakin bateko indar instalatua sistemaoperatzailearen eskura jartzeko aukera sustatzen da. Generazio-instalazioa martxan jartzeko aktak egiaztatuko du.

Irailaren 27ko JTO/2794/2007 Aginduan, epe luzerako inbertsioa sustatzeaz gainera, eskuragarritasun-zerbitzurako ordainketa bat ere arautu zen. Epe ertainerako zerbitzu bat da, sistema doitzeko zerbitzuak osatzeko balio duena, bermatzearren badagoela nahikoa potentzia erabilgarri epe ertainera. Eskuragarritasun-zerbitzu hori Azaroaren 17ko JTO/3127/2011 Aginduaren bidez garatu zen, eta agindu horrek ere bereizita uzten ditu —lehen ere hala zeuden— inbertsio-sustapena eta eskuragarritasun-zerbitzua. Agindu horrek beste bi gauza hauek ere egiten ditu: gaitasunaren araberako ordainketaren ahalmen-erabilgarritasunaren zerbitzua arautu, eta irailaren 27ko JTO/2794/2007 aginduaren III. eranskinean aipatutako inbertsio-pizgarria aldatu.

Ahalmenaren araberako ordainketak finantzatzeko modua, berriz, abenduaren 28ko JTO/3860/2007 Aginduko zazpigarren xedapen gehigarrian dago aurreikusita (agindu horren bidez errebisatu ziren 2008ko urtarrilaren 1etik aurrerako elektrizitate-tarifak) . Agindu horren arabera, merkaturatzaile guztiak eta zuzenean merkatutik kontsumitzen duten guztiak daude derrigortuta ahalmenaren araberako ordainketa egitera, aukeran dagoen edozein kontratazio-modalitate erabiliz, Espainia barruko kontsumorako benetan erosten duten energiagatik, salbu eta ekoizpen-autokontsumoari eta ponpaketakontsumoari dagokion energiagatik.

Ahalmenaren araberako ordainketak finantzatzeko unitate-prezioak, berriz (gaur egun eskariari aplika dakizkiokeenak, alegia) , abenduaren 28ko JTO/3353/2010 Aginduko laugarren xedapen gehigarrian zehazturik daudenak dira. Agindu horren bidez ezarri ziren 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera ordaindu beharreko sarrera-bidesariak eta araubide bereziko instalazioen tarifak eta hobariak. Kontuan hartzekoak dira orobat irailaren 29ko JTO/2585/2011 Aginduko 1.2.2.3 eranskinean super haran-orduetako sarrerabidesarietarako aurreikusten direnak (sarrera-bidesariak berrikusi, super haran-orduetako sarrera-bidesarien prezioak ezarri eta araubide bereziko instalazioen zenbait tarifa eta hobari eguneratzen ditu 2011ko urriaren 1etik aurrerako) , eta abenduaren 19ko TET/2444/2014 Aginduko 1.2 eranskinean 6.1A eta 6.1B sarrera-bidesarietarako aurreikusitakoak (bertan daude zehazturik energia elektrikorako sarrera-bidesariak 2015erako) .

2010ean, ahalmenaren araberako ordainketen prezioak berraztertu egin ziren, otsailaren 12ko 134/2010 Errege Dekretuan arauturiko mekanismora egokitzearren, indarrean jartzekoa zela-eta. Errege-dekretu horretan, prozedura bat ezartzen da hornidura-bermeagatiko mugaketak ebazteko, eta energia elektrikoa sortzeko merkatua antolatu eta arautzen duen abenduaren 26ko 2019/1997 Errege Dekretua aldatzen da.

Erregai modura bertako ikatza zerabilten instalazio energia-sortzaileetan zen aplikatzekoa mekanismo hori, baina aplikazio horrek zekartzan kostuak zuzeneko gainkostu bat eragiten zion kontsumitzaileari, zeinak ahalmenaren araberako ordainketen bidez laguntzen baitu hura finantzatzen.

Hornidura-bermegatiko murrizketen mekanismoa 2014ko abenduaren 31n amaitu zen, luzatzeko aukerarik gabe (otsailaren 12ko 134/2010 Errege Dekretu horretan zegoen arauturik) . Hori dela-eta, ahalmenaren araberako ordainketen kontzeptugatiko prezioak berrikustea dagokigu.

Zuhur jokatu nahian eta eskariak benetan zein bide hartzen duen ikusi bitartean —agerikoa baita ari dela errekuperatzen—, orain arte behintzat ez da aldatu kontsumitzaileek kontzeptu hori dela-eta ordaintzen duten kopurua; baina, 2015erako, partida horretako bilketa gehiegizkoa izango da, eta halaxe erakusten dute Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak arlo elektrikoan egiten dituen kitapenek ere.

Hori izanik egoera, ahalmenaren araberako ordainketetan kontsumitzaileek jasaten dituzten prezioak berrikustea erabaki dugu arau honetan. Hain zuzen ere, unitate-balioak doituko ditugu, hau da, gaur egun urtean ordaintzen duten kopurua murriztea esan nahi du horrek, eta, horrela, elektrizitate-faktura merkatzen lagunduko dugu, neurri hau indarrean jartzen denetik aurrera.

Edonola ere, 2015erako, kopuru osotik egin beharreko murrizketa egiteko, kontuan hartu behar da unitate-balioak urtea amaitzeko falta diren hilabeteetan bakarrik aplikatuko direla (abuztua-abendua) , eta horrek esan nahi du ezen, hilabete horietan, batez beste, urte osoan eginda gertatuko litzatekeena baino jaitsiera handiagoa jazoko dela kontsumitzaileen urteko fakturetan.

Hortaz, neurria ahalik eta arinen hartu beharra dago, atzerapenetan ibili gabe, prezioaldaketa horiek kontsumitzaileengan gorabehera handirik eragin ez dezaten, horrek urteko prezioen egonkortasuna apurtzea eragingo luke-eta.

Edonola ere, neurri hau hartzeagatik ez da elektrizitate-sistemaren iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa ezertan aldatuko —hala eskatzen du abenduaren 26ko 24/2013 Legeak, 13. artikuluan—, bermaturik baitago sistema osatzen duten sarreren eta kostuen partiden arteko oreka.

II.kapitulu honetako bigarren artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko Legean aldaketa bat egiten dugu, energia elektrikoa autokontsumitzea erabakitzen duten potentzia txikiko kontsumitzaileei mesede egitearren.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legeko 9. artikuluan dago arauturik autokontsumoa. 3. paragrafoak dio «edozein autokontsumo-modalitateri atxikitako kontsumitzaile guztiek sistemaren kostu eta zerbitzuetarako ekarpenak egiteko betebeharra izango dutela, autokontsumitzen duten energiarengatik, betiere sortzeedo kontsumoinstalazioa sistema elektrikoarekin osorik edo partzialki konektatuta dagoenean.

Horretarako, sareetarako sarrera-bidesari berdin-berdinak ordaindu beharko dituzte, sistemaren kostuei atxikitako karguak, bai eta aurreko paragrafoan deskribatutako ezein autokontsumo-modalitateri atxikita ez dagoen kontsumitzaile bati dagozkion sistema babesteko zerbitzuak hornitzeko kostua ere.»

Salbuespen bat dakar, gainera, penintsulatik kanpoko lurraldeetarako, sistema horien kostuen murrizketa bat dakartenean, nahiz eta kontsumitzaile txiki haientzat ez zegoen inolako tratamendu berezirik aurreikusita.

Momentu honetan, neurri hau baliatuta, salbuespen hori potentzia txikiko kontsumitzaile batzuen artera ere zabaltzen da, hain zuzen ere, energia elektrikoa autokontsumitzea zama administratiboak eta kudeaketakoak eta kostu atxikiak murrizteagatik erabaki dutenen artera. Ez du eragin handirik izango sistema elektriko osoan, eta beraz, karga hori malgutzea komeni da.

Horregatik da komenigarria salbuespen hori beste kasu horietara ere zabaltzea. Edonola ere, salbuespen hori garatzeaz batera, ondo bermaturik utzi beharko da

sistema elektrikoa segurua eta ekonomiaeta finantza-aldetik iraunkorra izango dela. Errege lege-dekretu honetan hartutako beste neurri batzuekin bezalaxe, premia berezi

eta presa handikoa sobera arrazoiturik dago, elektrizitate-kontsumitzaileei prezioak murrizte honek ekonomia bultzatzen eta lehiakortasuna hobetzen lagunduko duelako.

III

Errege lege-dekretu honetako II. kapituluak, azkenik, salbuespenezko neurri sozial batzuk dakartza, ikatz-meatzaritzako enpresa lehia ezinen alde.

Aipa dezagun Kontseiluaren 2010eko abenduaren 10eko 2010/787/EB Erabakia, meatze lehia-ezinak ixten laguntzeko estatu-laguntzei buruzkoa. Diruz lagundutako ikatza dela-eta han erabaki zenez, ikusita zenbateko ekarpena egiten duen Europar Batasunaren horniketan laguntzen duten bertako energia-iturrietara, ez du merezi diru-laguntzok mugarik gabe mantentzea. Horrenbestez, 2018ra arteko muga ezarri zuen, batasuneko estatuek meatze lehia-ezinei laguntzak eman ahal ziezazkieten, elektrizitatea sortzeko ikatzaren kostuak estaltzeko. Horretarako, ekoizpen-atal lehia-ezinak ixteko plan bat eskatu zuen, atal horietako meatzaritzaren lagatzea txukun egin dadin, 2018ko abenduaren 31rako, beranduenera ere.

Baina, arau hark lege-esparru bat ere bazekarren, estatuek, haren bitartez, meatzeitxieraren ondorio kaltegarriak leuntzeko modua izan zezaten -batez ere alderdi sozialetaneta, hartara, garbiki meatzetatik bizi diren eskualdeetan ahalik eta kalterik txikiena eragitearren.

Arau hark, gure estatuan, Ikatz Meatzaritzan eta Meatzari Eskualdeetan Jarduteko Esparrua ekarri zuen, 2013-2018 bitarterako. 2013ko urriaren 1ean adostu zuten Industria, Energia eta Turismo Sailak eta FITA-UGT sindikatuak, CC.OOren Industria Federazioak, USOren Industria Federazioak eta CARBUNIÓN edo arlo horretako enpresaburuen federazioak. Esparru hori Kontseiluaren abenduaren 10eko erabaki hartan xedatutakoaren arabera dago taxututa, eta zer den ere badakigu: «tresna bat, ikatz-meatzaritza berrantolatzeko politika publikoak planifikatzeko, (…) erabakiak atondu duen eskenatokian.» Eta helburu hau du, besteak beste: «lanpostu-galerak eragiten duen kolpea leuntzea, eta eskualdeko ekonomian duen eragina ere leuntzea.»

Aurreikusitako helburuak lortzen saiatzearren, hainbat laguntza-lerro zabaldu zen, besteak beste, aparteko kostuetarako laguntzak direlakoak, eta, horien artean, «ikatza ekoizteko ataletarako laguntza sozialak, ixtekoak direnetan langileak murrizteko prozesuak finantzatzeko». Hartara, legezko adinik ez duen inor erretiratzen bada, horretarako prestazio sozialen kostua laguntza horietatik ordain daiteke, edo legezko sistematik kanpoko kalte-ordainak ordaintzeko bidea ere egongo da, Erkidegoaren erabaki horretako eranskinean zehaztu bezala, 4. artikuluan xedaturik duenaren haritik: «aparteko kostuak ordaintzeko laguntzak».

Laguntza-lerro horiek dekretu honetan daude garaturik: 676/2014 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, ikatz-meatzaritzako enpresen ekoizpen atalak ixteko planei loturiko ezohiko kostuak estaltzera zuzenduriko laguntzen araubidea ezartzen duena, lan-kostuak direla-eta ematen baitira. Arau horrek dioenez, bi bide erabil daitezke, 2013ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra bitartean, ikatza ekoizteko atalak ixten dituzten enpresen beren langileen murrizketa finantzatzeko: adineko langileentzako lan-kostuengatiko laguntzak; eta diruz lagundutako borondatezko bajak. Baja horiei atxikitzeko, langileek baldintza objektibo batzuk bete beharko dituzte. Neurri horiei esker, hizpide darabilgun arloko langileen galera estaltzeko modua zegoen, aldika-aldika irtetekoak baitziren, 2018ko abenduaren 31ra bitartean.

Egoera aldatu egin da, ordea. Nazioarteko merkatuetan ikatzaren kotizazioa erori egin dela-eta, azken hilabeteotan inportatutako ikatzaren aldean, orain, bertako ikatzak lehiagaitasun txikiagoa dauka. Horregatik, ikatz-ekoizpenak beheranzko bidea darama, eta enpresa gehienek, hasierako itxiera-data aurreratu, eta hartzekodunen lehian sartu behar izan dute, edo kaudimen-gabezia aitortu eta likidazio-bidea abiatu, eta horrek, ezinbestean, langileen kontratuen amaiera dakar.

Hala, azken bi urteetan, ikatzaren nazioarteko prezioak behera egin du, eta, 2015eko martxoan, ARA portuetan (Amsterdam, Rotterdam eta Anberes, portu horiek erabiltzen baitira erreferentziatzat Europan) , batez besteko CIF prezioa (kostua, asegurua eta pleita) , tonako 55 eurotik behera egotera iritsi zen. 2013-2018 bitarterako jardun-esparru berria sinatzeko unean, inor gutxik espero zuen ikatzaren prezioa horrela amilduko zenik, eta, gainera, inor gutxik daki, asko, zein bilakaera izango duten nazioarteko merkatuek.

Azkenean, bateko eta besteko, lehiatzeko arazo larriak sortu zaizkie bai ikatz-meatzaritzako enpresa espainiarrei bai Europako beste herrialde batzuetakoei ere. Horrela, berako ikatzaz hornitzeko aukera gutxi.

Egoera horretan, hau da, ikatz-meatzaritzako ekoizpen-atal lehia-ezinak ixten ari diren honetan, abuztuaren 1eko 676/2014 Dekretu bidez hartutako neurri sozialak eskas eta urri geratu dira, eskatzen dituen baldintzek beste egoera bat aurreikusten zutelako, alegia, itxierak aldian-aldian egingo zirela, 2018ra arte. Berebiziko garrantzia du, hortaz, meatzeen itxiera hurbilak meatze-arroetan eragin ditzakeen ondorioak leuntzea. Izan ere, lehendik ere langabezia handiko lekuak dira, eta meatzariek beste ezertan lanean hasteko aukera gutxi dute, oso lan bereziak egiten dituztelako, krisian den arlo baten berezkoak, eta baldintza fisiko berezi-bereziak eskatzen dituzten lanpostuetan, partikularki gorputzaren narriadura.

Laguntzok lehenagotik zeuden aurreikusita, eta kontua, azken batean, meatzeenpresei haietara iristen laguntzea da, itxierara oso zorpetuta eta likidezia gutxirekin ailegatu baitira, nork bere langileen murrizketaren kostuei aurre eginez, hala zegoelako erabakita lehen aipatu dugun Ikatz Meatzaritzan eta Meatzari Eskualdeetan 2013-2018 bitartean Jarduteko Esparruan, zeinaren helburua ikatzaren arloko meatzaritza lehiakorra bermatzea baita, Europar Batasuneko arauetan ezarrita dagoenaren haritik.

Nahikoa da, horretarako, bestela 2017an edo 2018an iritsiko liratekeen beharginei adin nagusikoentzako laguntza-sistemara iritsi ahal izateko data aurreratzea. Hortaz, data hori aurreratzea da kontua, adin aldetik eta kotizazio-epe aldetik jarrita dauden baldintzak malgutuz, eta, ordainetan, laguntzaren kopurua laburtuz.

Osagarri modura, eta salbuespen gisa, laneko kostuengatiko laguntza sozialetarako atea beste langile hauei ere zabalduko zaie (diruz lagundutako baja borondatezkoak erabiliko dira) : ikatz-meatzaritzako enpresa pribatu lehia-ezinetan 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago eta 2011ko abenduaren 31 baino beranduago sartu diren langileak.

Premia apartekoa eta presa handikoa dago ikatz-meatzaritzako enpresa pribatu lehiaezinetako langileen aldeko borondatezko aparteko neurri sozialok hartzeko, eta hala behar du egon arau-figura horretatik tira egiteko, Espainiako Konstituzioko 86. artikuluaren arabera. Halaxe da. Arloaren krisia dela-eta —ikatzaren prezioak nazioarteko merkatuetan daraman bideak larriagotu besterik ez du egin—, ezinbestekoa da itxiera-prozesuek gizartean eta dena delako eskualdean eragiten dituzten ondorioak bideratzea —erkidegoko araudiak ere horixe dio—, eta bermatzea, berehalakoan, ikatz-meatzaritza lehia-ezinak gehiegian dituen langile guztiek izango dutela irispidea Kontseiluaren 2010eko abenduaren 10eko 2010/787/EB Erabakiko 4. artikuluan jasotako laguntza-kategorietara.

IV

Errege lege-dekretuak, azkenean, xedapen gehigarri bat, xedapen iragankor bat eta hiru azken xedapen ditu.

2014an, hainbat diru-aurrerapen egin zen, Europar Batasunari ordaindutako berandutze-interesak zirela-eta, 2014ko abenduaren 31n artean aplikatzeke baitzeuden; xedapen gehigarri bakarraren helburua, bada, aurrerakin horiek aurrekontuetan formalizatzeko baimena ematea da.

Jatorria 3.12.388,46 euroko zor bat da, aduana-kontrolpean zeuden salgai batzuk erretiratzeagatik sortu zena, Erkidegotik Kanpoko Igarotzaren xedapenen babespean zirkulatzen baitzuten. Zorrari zegozkion bertako betiko baliabideak berandu jarri ziren Europar Batasunaren eskura, eta eragin ziren berandutze-interesak direla-eta, hainbat ordainketa egin zaio Europar Batasunari, baina 2014an aurrekontuetan formalizatzeke geratu ziren.

Aurrerakin horiek aurreko ekitaldietako betebehar izaki, formalizatu ahal izateko, legemailako araua behar da, azaroaren 26ko 47/2003 Legearen –Aurrekontuen Lege Orokorraren– 34. artikuluko 4. paragrafoan xedatutako aplikatuz.

Gardentasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioa bete beharrez, aurreko ekitaldietako betebehar horiek berehala erregularizatu behar dira. Hortaz, badago premia berezi eta presa handikoa, Espainiako Konstituzioko 86. artikuluak eskatzen duen moduan.

Eta azken hiru xedapenen gaiak ere azalduko ditugu, hurrenez hurren: eskumenak; errege lege-dekretu honek erregelamendu-mailako xedapenik aldatzen badu, haren edukia bihar-etzi ostera erregelamendu-mailako beste arau batzuen bidez aldatzeko aukera; eta errege lege-dekretuaren indarrean sartzea.

Hori guztia dela-eta, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak eta Industria, Energia eta Turismoko ministroak proposatuta, eta Ministro Kontseiluak 2015eko 10ean eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

I. KAPITULUA

Behin-behineko neurriak

1. artikulua. Azaroaren 28ko 35/2006 Legea aldatzea. Lege horren gaia: pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzea; eta beste lege hauen zati batzuk aldatzea: sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren legeak.

2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, honako aldaketa hauek txertatuko dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta sozietateen gaineko zergari, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta ondarearen gaineko zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legean:

Bat. 7. artikuluari y) letra berri hau gehitzen zaio:

«y) Gizarteratzeko gutxieneko errenta gisara autonomia-erkidegoek ezartzen dituzten prestazio ekonomikoak gutxieneko biziraupen-baliabide ekonomikoak bermatzearren halakorik ez dutenei; eta autonomia-erkidegoek edo toki-erakundeek helburu hauetarako ezartzen dituzten gainerako laguntzak: erantzuna ematea, beren araudien arabera, gizartetik at geratzeko arriskua duten jendarteei, larrialdi sozialei, baliabiderik gabekoen bizitoki-premiei, eta adingabeen edo desgaituen elikadurapremiei, eskolaratze-premiei edo gainerako oinarrizko premiei, baldin eta ez beraiek ez beren arduradunek ez badaukate nahikoa baliabide ekonomikorik; baina muga baten barruan, hau da, osotara, salbuetsitako urtebeteko kopuruak ezin du ondorio askotarako errenten adierazle publikoaren halako 1.5 gainditu.

Eta salbuetsita egongo dira orobat bortxazko delituak jasan dituztenentzat abenduaren 11ko 35/1995 Legean aipatzen diren laguntzak (bortxazko eta sexuaskatasunaren aurkako delituak jasan dituztenentzako laguntzei eta sostenguari buruzkoa da) , abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan aurreikusitako laguntzak (genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa da) , eta genero-biolentzia jasan duten biktimei horregatik emandako gainerako laguntza publikoak.»

Bi. Bosgarren xedapen gehigarriari 4. paragrafo bat gehitu diogu. Honela dio:

«4. Urriaren 31ko 920/2014 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako laguntzak ez dira zerga honen oinarrira bilduko. Errege-dekretu horretan arautzen da nola esleitu, zuzenean, Dibidendu digitalaren liberazioak eragindako eraikinetan ikus-entzunezko telebista-komunikazioaren zerbitzuak jasotzeak eta haietara sarrera izateak dakartzan gastuak konpentsatzeko diru-laguntzak.»

Hiru. 101. artikuluko 3. paragrafoa eta 5. paragrafoko a) letra aldatzea; honela geratuko dira:

«3. Ikastaroak, hitzaldiak, solasaldiak, mintegiak eta antzekoak ematearen ondorioz edota literatura-, arteedo zientzia-lanak egitearen ondorioz lortutako lanetekinei aplikatu beharreko atxikipenaren edo konturako sarreraren ehunekoa ehuneko 15 izango da, betiere horrelakoak ustiatzeko eskubidea lagatzen bada. Ehuneko hori erdira murriztuko da Ceuta eta Melillan lortutako lan-etekinak direnean, baldin eta Lege honen 68.4 artikuluan aurreikusitako kuotaren kenkarirako eskubidea badute.»

«a) Ehuneko 15, erregelamendu bidez ezarritako jarduera profesionalen etekinei dagokienez.

Nolanahi ere, ehuneko 7 aplikatuko zaie erregelamendu bidez ezarritako jarduera profesionalen etekinei.

Ehuneko horiek erdira murriztuko dira errendimenduek lege honen 68.4 artikuluan aurreikusitako kuotan kenketarako eskubidea badute.»

Lau. Hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria aldatzea, eta hona hemen nola geratzen den idatzita:

«Hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria. 2015ean aplikatu beharreko eskalak eta atxikipen-tasak.

1.2015eko zergaldian hauek izango dira zergaren kuota osoa zehazteko eskalak:

a) Lege honetako 63. artikuluaren 1. paragrafoaren 1. zenbakian aipatutako zergaren eskala orokorra hauxe izango da:

Oinarri likidagarria

Kuota osoa

Oinarri likidagarriaren

Aplikatu beharreko tasa

gainerakoa

Euro arte

Eurotan

Ehunekoa

Euro arte

 

 

 

 

 

 

 

0,00

0,00

12.450,00

9,50

12.450,00

1.182,75

7.750,00

12

20.200,00

2.112,75

13.800,00

15

34.000,00

4.182,75

26.000,00

18,5

60.000,00

8.992,75

Hortik aurrera

22,5

 

 

 

 

b) Lege honen 65. artikuluan aipatutako eskala aurreko a) idatzi-zatian ezarritakoa eta hau izango da:

Oinarri likidagarria

Kuota osoa

Oinarri likidagarriaren

Aplikatu beharreko tasa

gainerakoa

Euro arte

Eurotan

Ehunekoa

Euro arte

 

 

 

 

 

 

 

0,00

0,00

12.450,00

10,00

12.450,00

1.245,00

7.750,00

12,50

20.200,00

2.213,75

13.800,00

15,50

34.000,00

4.352,75

26.000,00

19,50

60.000,00

9.422,75

Hortik aurrera

23,50

 

 

 

 

c) 66. artikuluaren 1. paragrafoaren 1. zenbakian aipatutako aurrezkiaren

eskala.

d) Lege honen 66. artikuluaren 2. paragrafoaren 1. zenbakian aipatutako aurrezkiaren eskala hauxe izango da:

Aurrezpenaren oinarri

Kuota osoa

Aurrezpenaren oinarri

Aplikatu beharreko tasa

likidagarria

likidagarriaren gainerakoa

Eurotan

Ehunekoa

Euro arte

Euro arte

 

 

 

 

 

 

0

0

6.000

19,5

6.000,00

1.170

44.000

21,5

50.000,00

10.630

Hortik aurrera

23,5

 

 

 

 

e) Lege honen 76. artikuluaren 1. zenbakian aipatutako aurrezkiaren eskala hauxe izango da:

Aurrezpenaren oinarri

Kuota osoa

Aurrezpenaren oinarri

Aplikatu beharreko tasa

likidagarria

likidagarriaren gainerakoa

Eurotan

Ehunekoa

Euro arte

Euro arte

 

 

 

 

 

 

0

0

6.000

10

6.000,00

600

44.000

11

50.000,00

5.440

Hortik aurrera

12

 

 

 

 

f) Lege honen 93. artikuluaren 2. paragrafoaren e) idatzi-zatiaren 1. zenbakian aipatutako eskala hauxe izango da:

Oinarri likidagarria

Aplikatu beharreko tasa

Eurotan

Ehunekoa

600.000 eurora arte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

24

600.000,01 eurotik aurrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

47

g) Lege honen 93. artikuluaren 2. paragrafoaren e) idatzi-zatiaren 2. zenbakian aipatutako eskala hauxe izango da:

Aurrezpenaren oinarri

Kuota osoa

Aurrezpenaren oinarri

Aplikatu beharreko tasa

likidagarria

likidagarriaren gainerakoa

Eurotan

Ehunekoa

Euro arte

Euro arte

 

 

 

 

 

 

0

0

6.000

19,5

6.000,00

1.170

44.000

21,5

50.000,00

10.630

Hortik aurrera

23,5

 

 

 

 

2.2015eko zergaldian, uztailaren 12a baino lehenago ordaindutako lanetekinen artetik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko

82. artikuluan aipatzen den atxikipen-prozedura orokorra bete behar dutenetan zein

atxikipen-tasa edo konturako sarrera praktikatu behar den zehazteko, honako hau izango da lege honetako 101. artikuluko 1. paragrafoan aipatzen den atxikipeneskala:

Atxikipen-tasa

Atxikipen-kuota

Atxikipen-tasa kalkulatzeko

Aplikatu beharreko tasa

kalkulatzeko oinarria

oinarriaren gainerakoa

Eurotan

Ehunekoa

Euro arte

Euro arte

 

 

 

 

 

 

0,00

0,00

12.450,00

20,00

12.450,00

2.490,00

7.750,00

25,00

20.200,00

4.427,50

13.800,00

31,00

34.000,00

8.705,50

26.000,00

39,00

60.000,00

18.845,50

Hortik aurrera

47,00

 

 

 

 

Uztailaren 12tik aurrera, atxikipen-eskala hau hartu beharko da kontuan kalkulatzeko ea zein atxikipen-tasa edo konturako sarrera aplika dakiekeen data horretatik aurrera ordaintzen diren etekinei:

Atxikipen-tasa

Atxikipen-kuota

Atxikipen-tasa kalkulatzeko

Aplikatu beharreko tasa

kalkulatzeko oinarria

oinarriaren gainerakoa

Eurotan

Ehunekoa

Euro arte

Euro arte

 

 

 

 

 

 

0,00

0,00

12.450,00

19,50

12.450,00

2.427,75

7.750,00

24,50

20.200,00

4.326,5

13.800,00

30,50

34.000,00

8.535,5

26.000,00

38,00

60.000,00

18.415,5

Hortik aurrera

46,00

 

 

 

 

Hala egitea egokia denetan, eskala horren araberako atxikipen-tasa edo konturako sarrera uztailaren 12tik aurrera ordaintzen diren lehen lan-etekinetan erregularizatuko da, betiere Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduan jartzen duenaren arabera.

Edonola ere, beste aukera bat da —ordaintzaileak aukeratu beharko du— aurreko paragrafoko erregularizazio hori abuztuaren 1etik aurrera ordaintzen diren lehen lan-etekinetan egitea. Hala bada, data hori baino lehenago ordaindutako lanetekinen gainean praktikatu beharreko atxikipen-tasa edo konturako sarrera zehazteko, paragrafo honetako lehen lerrokadan aipatzen den atxikipen-eskala hartuko da kontuan.

3.2015eko zergaldian:

a) Lege honetako 101. artikuluko 3. paragrafoan aurreikusitako etekinetan (uztailaren 12a baino lehenago ordaindutakoez ari gara) , atxikipenaren eta konturako sarreraren ehuneko aplikatu beharrekoa ehuneko 19koa izango da. Data horretatik aurrera ordaintzen diren etekinetan, ehuneko 15eko atxikipena edo konturako sarrera aplikatuko da.

b) Lege honetako 101. artikuluko 5. paragrafoko a) letrako lehen lerrokadan aipatzen den atxikipen-ehunekoa eta konturako sarrera-ehunekoa, uztailaren 12a baino lehenago ordaindutako etekinetan aplika daitekeena, ehuneko 19koa izango da. Edonola ere, ehuneko 15 izango da ehunekoa, baldin eta aurre-aurreko ekitaldiari dagozkion jarduera horien etekin osoen bolumena 15.000 eurotik beherakoa bada eta zergadunak ekitaldi horretan lortu dituen lanaren eta jarduera ekonomikoen etekin osoen baturaren ehuneko 75 baino gehiago osatzen badu, eta baldin eta zergadunak gorabehera horren berri etekinen ordaintzaileari jakinarazi bazion. Halakoetan, ordaintzaileak komunikazio hori gordeta eduki beharra dauka,

behar bezala sinaturik. Data horretatik aurrera ordaintzen diren etekinetan, ehuneko 15eko atxikipena edo konturako sarrera aplikatuko da.

c) Lege honetako 101. artikuluko 5. paragrafoko a) letrako bigarren lerrokadan aipatzen den atxikipen-ehunekoa eta konturako sarrera-ehunekoa, uztailaren 12a baino lehenago ordaindutako etekinetan aplika daitekeena, ehuneko 9koa izango da. Data horretatik aurrera ordaintzen diren etekinetan, ehuneko 7ko atxikipena edo konturako sarrera aplikatuko da.

d) Atxikitzeko edo kontura sartzeko obligazioa uztailaren 12a baino lehenago sortu bada, lege honetako 101. artikuluan aurreikusita dauden ehuneko 19ko atxikipenak edo konturako sarrerak ehuneko 20koak izango dira. Atxikitzeko edo kontura sartzeko obligazioa, ordea, data horretatik aurrera sortu bazen, ehuneko 19,5ekoa izango da atxikipena edo konturako sarrera.

e) Lege honetako 101. artikuluko 2. paragrafoan aurreikusitako ehuneko 35eko atxikipena ehuneko 37koa izango da; lege honetako 93. artikuluko 2. paragrafoko f) letran aurreikusitako ehuneko 45eko atxikipena ehuneko 47koa izango da; eta lege honetako 92.8 artikuluan aipatzen den konturako sarrera-ehunekoa eta hogeita seigarren xedapen gehigarrian aurreikusten den ehuneko 19ko konturako ordainketa ehuneko 20koak izango dira.»

Bost. Hogeita hamabigarren xedapen gehigarria aldatzea; honela geratuko da:

«Hogeita hamabigarren xedapen gehigarria. Ceutan eta Melillan bizi direnei aplika dakiekeen eskala autonomikoa.

Lege honetako 65. artikuluan aurreikusita dagoena izango da ohiko bizilekua Ceutan edo Melillan daukatenei aplika dakiekeen eskala autonomikoa.»

2. artikulua. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legea aldatzea: 27/2014 Legea, azaroaren 27koa.

Aldaketa hauek egin dira azaroaren 27ko 27/2014 Legean, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoan (2015eko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak) :

Bat. Indarrik gabe uztea hogeita hamalaugarren xedapen iragankorreko ñ) letra.

Bi. Hogeita hemezortzigarren xedapen iragankorra erantsi dugu. Honela egongo da idatzita:

«Hogeita hemezortzigarren xedapen iragankorra. 2015ean zein ehuneko aplika daitekeen atxikipenetan edo konturako sarreretan.

2015eko urtarrilaren 1etik 2015eko uztailaren 11ra, lege honetako 128. artikuluko

6.paragrafoko a) letran atxikipenetarako edo konturako sarreretarako zehazturik dagoen portzentajea ehuneko 20koa izango da. 2015eko uztailaren 12tik 2015eko abenduaren 31ra bitartean, berriz, ehuneko hori 19,5ekoa izango da.»

3. artikulua. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren aldaketa –martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen lege hori–.

Honako aldaketa hauek izango ditu martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginak:

Bat. 38. artikuluko 1. paragrafoko 2. araua aldatzea; honela geratuko da idatzita:

«2. Kuota osoa zehazteko, Sozietateen gaineko Zergaren araudian aurreikusitakoen artetik dagokion karga-tasa aplikatuko zaio zerga-oinarriari.»

Bi. Bederatzigarren xedapen gehigarria aldatzea. Honela idatzita geratuko da:

«Bederatzigarren xedapen gehigarria. 2015ean aplikatu beharreko karga-tasak.

2015ean, uztailaren 12 baino lehenago sortutako zergetarako, ehuneko 20koa izango da lege honen 19. artikuluaren 2. paragrafoan eta 25. artikuluaren 1. paragrafoaren a) eta f) letretan aurreikusitako ehuneko 19ko karga-tasa. Zerga data horretatik aurrera sortzen bada, tasa horiek 19,5ekoak izango dira.»

4. artikulua. Enbargatu ezin diren prestazio eta laguntza publikoak.

1.Prozedura judizialetan eta administratiboetan prestazio publiko hauetakoren baten enbargoa agintzen baldin bada, Prozedura Zibilaren Legeko 607. artikuluan xedaturik dagoena aplikatuko da (1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa) :

a) Halakorik ez dutenei biziraupen-baliabide ekonomikoak bermatzearren, autonomiaerkidegoek gutxieneko gizarteratze-errenta modura ezartzen dituzten prestazio ekonomikoak.

b) Autonomia-erkidegoek edo toki-erakundeek, beren araudien arabera, premia hauei erantzuteko ezartzen dituzten gainerako laguntzak: gizartetik at geratzeko arriskuan diren jendarteentzat direnak, larrialdi sozialei erantzuteko direnak, baliabiderik gabeko jendearen bizitoki-beharrei erantzutekoak eta adingabeen edo desgaituen elikadura, eskola eta gainerako oinarrizko premiei erantzuteko direnak, betiere ez beraiek ez beren kargu direnek nahikoa baliabide ekonomikorik ez badute.

c) Aurreko bi letretan aipatu ditugun antzeko helburuak betetzearren estatuak ezartzen dituen prestazioak eta laguntzak.

d) Bortxazko delituak jasan dituztenentzat abenduaren 11ko 35/1995 Legean aipatzen diren laguntzak (bortxazko eta sexu-askatasunaren aurkako delituak jasan dituztenentzako laguntzei eta sostenguari buruzkoa da) , abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan aurreikusitako laguntzak (genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa da) , eta genero-biolentzia jasan duten biktimei horregatik emandako gainerako laguntza publikoak.

2.Prozedura Zibilaren Legeko 607. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, artikulu honetan aipatu ditugun prestazio eta laguntzak beste eskuraketa baten modura hartuko dira.

II. KAPITULUA

Energia-arloarekin zerikusia duten neurriak

5. artikulua. Ahalmenaren araberako ordainketak finantzatzeko unitate-prezioa.

Lehenik eta behin, ikus dezagun non dauden araututa ahalmenaren araberako ordainketak: irailaren 27ko JTO/2794/2007 Aginduko III. eranskinean (agindu horretan errebisatu ziren 2007ko urriaren 1etik aurrerako elektrizitate-tarifak) ; eta azaroaren 17ko JTO/3127/2011 Aginduan, zeinaren bidez arautu baitzen ahalmenaren araberako ordainketen potentzia-erabilgarritasun-zerbitzua eta aldatzen baita inbertsiorako pizgarria, irailaren 27ko JTO/2794/2007 Aginduko III. eranskinean aipatzen dena. Eta aplikatu, abenduaren 28ko JTO/3860/2007 Aginduko zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren pertsonek eskuratzen duten energiagatik aplika daitezke (agindu horretan errebisatu

ziren 2008ko urtarrilaren 1etik aurrerako elektrizitate-tarifak) . Bada, hona hemen ahalmenaren araberako ordainketa horiek finantzatzeko unitate-prezioak:

 

 

Ahalmenaren araberako ordainketak finantzatzeko unitate-prezioa

 

Sarrera-bidesariak

 

 

Euro/kWh (b.c.)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

P1:

P2:

P3:

P4:

P5:

P6:

 

 

 

 

 

 

 

Behe-tentsioko bidesariak:

 

 

 

 

 

 

2.0 

A (Pc ≤ 10 kW) .

0,008181

 

 

 

 

 

2.0 

DHA (Pc ≤ 10 kW) .

0,008430

0,001422

 

 

 

 

2.0 

DHS (Pc ≤ 10 kW) .

0,008430

0,001920

0,001138

 

 

 

2.1 

A (10< Pc ≤ 15 kW) .

0,008181

 

 

 

 

 

2.1 

DHA (10< Pc ≤ 15 kW) .

0,008430

0,001422

 

 

 

 

2.1 

DHS (10< Pc ≤ 15 kW) .

0,008430

0,001920

0,001138

 

 

 

3.0 A (Pc > 15 kW) .

0,014798

0,007606

0,000102

 

 

 

Goi-tentsioko bidesariak:

 

 

 

 

 

 

3.1A (1 kV a 36 kV) .

0,011365

0,006119

0,000000

 

 

 

6.1A (1 kV a 30 kV) .

0,011365

0,005246

0,003496

0,002622

0,002622

0,000000

6.1B (30 kV a 36 kV) .

0,011365

0,005246

0,003496

0,002622

0,002622

0,000000

6.2

(36 kV a 72,5 kV) .

0,011365

0,005246

0,003496

0,002622

0,002622

0,000000

6.3

(72,5 kV a 145 kV) .

0,011365

0,005246

0,003496

0,002622

0,002622

0,000000

6.4

(145 kV baino handiagoa

0,011365

0,005246

0,003496

0,002622

0,002622

0,000000

edo parekoa) .

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

6. artikulua. Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea aldatzea.

Beste paragrafo bat eranstea Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeko 9.3 artikuluaren amaieran. Honela idatzita egongo da:

«9. artikulua.

3.(...)

(...) (...)

Era berean, salbuespen modura eta, betiere, sistemaren segurtasun eta

iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa bermatuz gero, autokontsumoa egiten duten hornidura-modalitatean, bidesari-, kargueta kostu-beherapen batzuk ezarri ahal izango dira behe-tentsioko kontsumitzaile-kategoria zenbaitentzat. Gobernuak arautuko ditu baldintzak, baina, edonola ere, kontrataturiko gehienezko kontsumopotentziak eta instalaturiko sorkuntza-potentziak ezin dute 10 kW baino handiagoak izan.»

7. artikulua. Ikatz-meatzaritzako enpresa pribatu lehia-ezinetako langileen aldeko borondatezko aparteko neurri sozialak.

1.Salbuespen modura, laneko kostuak direla-eta abuztuaren 1eko 676/2014 Errege Dekretuan adineko beharginentzat 2017 eta 2018rako aurreikusitako laguntzak 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera ematen hasi ahal izango dira (dekretu horretan dago ezarrita ikatz-meatzaritzako enpresen ekoizpen-atalak ixteko planei loturiko ezohiko kostuak

estaltzera zuzenduriko laguntza lan-kostuen araberakoen araubidea) . Edonola ere, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Enpresak, laguntzok jaso ahal izateko, meatzaritza-arlokoa eta errege-dekretu horretako 4. artikuluaren arabera ere onuraduna izateko modukoa izan beharko du, eta langileek eskakizun objektibo hauek bete behar dituzte:

1.º Eskaria egin duen enpresako langileak izan behar dute, eta mugagabeko kontratua eduki behar dute bertan.

2.º Berrogeita hamabi urte edo gehiagoko adin baliokidea izatea, dagokien koefiziente murriztailea aplikaturik.

Baldintza hori beteta dagoela joko da, baldin eta dena delako langileak, adin hori ez izanagatik ere, aurre-erretiroa 2018ko abenduaren 31ra bitartean aurreikusita badu, eta lan-harremana amaitu zitzaionean asignaturik zeukan koefiziente murriztailea egun horretara arte indarrean badauka.

3.º Uzten duten enpresan, gutxienez hiru urteko antzinatasuna —hiru urteak jarraian eginak—, laguntza hauetarako bidea ematen duen lan-harremana amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita.

4.º Gizarte-segurantzan, bederatzi urtez gutxienez, ikatz-meatzaritzako araubide berezian kotizatu izana.

5.º Erretiratzeko beharrezkoa den gutxieneko kotizazio-aldia, gizarte-segurantzaren erregimenetako edozeinetan delarik ere, erretiratzeko legezko adina betetzen duenean egiaztatu beharko du langileak. Adin hori zein den Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko hogeigarren xedapen iragankorrean dago zehazturik (ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartu zen lege hori) . Eta aldiaren luzea aldatzea erabakitzen bada arauz, laguntza hauek kobratzen ari den langileak laguntzok bermaturik izango ditu, harik eta erretiratzeko beste gutxieneko kotizazio-aldi batera iristen den arte.

b) Laguntzen zenbaketa abuztuaren 1eko 67/2014 Errege Dekretuko 9. artikuluan aurreikusitakoaren arabera egingo da, murrizketa-ehuneko bat aplikatuz, langilearen adin baliokidearen arabera.

Horrela, kopuru gordin bermatua kalkulaturik, langilearen adin baliokidea 53 urtekoa edo gehiagokoa baina 54 urte baino gutxiagokoa baldin bada, kopuru horretatik ehuneko 4,66 kenduko da. Adin baliokide hori 52 urtekoa edo gehiagokoa baldin bada, edo errege lege-dekretu honen arabera beteta dagoela ulertzen bada, kopuru horren murrizketa ehuneko 9,32koa izango da.

c) Laneko kostuak direla-eta adineko beharginentzat eskaintzen diren laguntzak aurretiaz jaso nahi dituzten enpresek eskabideak 2015eko irailaren 1etik 2017ko irailaren 15era bitartean edozein momentutan aurkeztu ahal izango dituzte, abuztuaren 1eko 676/2014 Errege Dekretuko 10 artikuluan eskatzen diren gainerako agiriekin batera.

d) Langile bakoitzak laguntza horiek izango ditu, harik eta erretiratzeko legezko adinera iristen den arte. Adin hori zein den Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 161. artikuluan eta hogeigarren xedapen iragankorrean dago zehazturik (ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartu zen) . Eta erretiratzeko legezko adina aldatzea erabakitzen bada arauz, laguntza hauek kobratzen ari den langileak laguntzok bermaturik izango ditu, harik eta erretiratzeko legezko adinera iristen den arte.

2.Salbuespen modura, abuztuaren 1eko 676/2014 Errege Dekretuaren arabera laguntza hauek jaso ditzaketen meatzaritza-enpresetako langileek ere baja diruz lagundua hartu ahal izango dute, enpresak 2015eko urriaren 1a baino lehenago eskatzen badu, eta eskakizun objektibo hauek egiaztatzen badira:

a) Gizarte-segurantzan, ikatz-meatzaritzako araubide berezian izatea antzinatasuna, gutxienez duela hiru urtetatik.

b) Errege-dekretu horretako eranskinean ageri diren ikatz-meatzaritzako enpresa pribatuetako edozeinetan plantillako langilea izatea 2011ko abenduaren 31 ondoren eta 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen.

c) Baja hartzen duten enpresan urtebeteko antzinatasuna edukitzea gutxienez, lankontratua azkendu baino lehenago.

3.Artikulu honetan aurreikusitako laguntzak eman edo ez ebazteko orduan, ikusi beharko da ea —baldintza baita— dena delako meatzaritza-enpresako beharginek benetan egiaztatu dituzten artikulu honetan jaso diren baldintzak.

4.Errege lege-dekretu honetan aurreikusi gabeko ezer baldin badago salbuespenezko neurri hauek aplikatzeko orduan, abuztuaren 1eko 676/2014 Errege Dekretua beteko da.

5.Edonola ere, salbuespenezko neurri hauek eskatzen ez dituzten enpresek ez dute eragozpenik izango abuztuaren 1ko 676/2014 Errege Dekretuan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, baldin eta han agintzen diren eskakizunak eta gainerako baldintzak betetzen badituzte.

Xedapen gehigarri bakarra. 2014ko abenduaren 31n aurrekontuan aplikatu gabe zeuden aurrerakinen 34. atala –«Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak»– indarreko aurrekontuan formalizatzea.

2014ko abenduaren 31n Aurrekontuan aplikatu gabe zegoen aurrerakinaren 34. atala –«Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak»– indarreko aurrekontuan formalizatzea baimendu da; aurrerakin hori –3.172.388,46 euro– Europar Batasunari berandutzeinteresak ordaintzeko da, Bertako Betiko Baliabide batzuk eskuragarri uzten berandu ibiltzeagatik. Aurrerakin hori zein kreditutan aplikatuko den: 01 Zerbitzua, 943M Programa, 352 kontzeptua, berandutze-interesak.

Xedapen iragankor bakarra. Ahalmenaren araberako ordainketak finantzatzeko unitateprezio iragankorra.

Fakturazioaren ondorioetarako, 2015eko abuztuaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitartean —biak barne—, aldi batean behintzat, unitate-prezio hauek aplikatuko dira ahalmenaren araberako ordainketak finantzatzeko (5. artikuluan daude arauturik prezio horiek) :

 

 

Ahalmenaren araberako ordainketak finantzatzeko unitate-prezioa

 

Sarrera-bidesariak

 

 

Euro/kWh (b.c.)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

P1:

P2:

P3:

P4:

P5:

P6:

 

 

 

 

 

 

 

Behe-tentsioko bidesariak:

 

 

 

 

 

 

2.0 

A (Pc ≤ 10 kW) .

0,005898

 

 

 

 

 

2.0 

DHA (Pc ≤ 10 kW) .

0,006078

0,001026

 

 

 

 

2.0 

DHS (Pc ≤ 10 kW) .

0,006078

0,001384

0,000821

 

 

 

2.1 

A (10< Pc ≤ 15 kW) .

0,005898

 

 

 

 

 

2.1 

DHA (10< Pc ≤ 15 kW) .

0,006078

0,001026

 

 

 

 

2.1 

DHS (10< Pc ≤ 15 kW) .

0,006078

0,001384

0,000821

 

 

 

3.0 A (Pc > 15 kW) .

0,010669

0,005484

0,000073

 

 

 

Goi-tentsioko bidesariak:

 

 

 

 

 

 

3.1A (1 kV a 36 kV) .

0,008194

0,004412

0,000000

 

 

 

6.1A (1 kV a 30 kV) .

0,008194

0,003782

0,002521

0,001891

0,001891

0,000000

6.1B (30 kV a 36 kV) .

0,008194

0,003782

0,002521

0,001891

0,001891

0,000000

6.2

(36 kV a 72,5 kV) .

0,008194

0,003782

0,002521

0,001891

0,001891

0,000000

6.3

(72,5 kV a 145 kV) .

0,008194

0,003782

0,002521

0,001891

0,001891

0,000000

6.4

(145 kV baino handiagoa

0,008194

0,003782

0,002521

0,001891

0,001891

0,000000

edo parekoa) .

 

 

 

 

 

 

Azken xedapenetatik lehenengoa. Eskumen-titulua.

Erre lege-dekretu honetako 1. kapitulua Konstituzioko 149.1.14 artikuluaren itzalpean idatzi dugu, hark estatuaren esku uzten baitu ogasun orokorrari buruzko eskumen esklusiboa. Salbuespena 4. artikulua da, artikulu hori Konstituzioko 149.1.6 artikuluaren itzalpean baitago idatzita, prozesu-legediari dagokionean.

Errege lege-dekretu honetako 5. eta 6. artikuluak, berriz, Konstituzioko 149.1. artikuluko

13.eta 25. arauek estatuari ematen dizkioten eskumen esklusiboen itzalpean idatzi dugu; jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarriak ezartzeko eta koordinazioa egiteko, eta meatzeen eta energiaren erregimenaren oinarriak zehazteko eskumen esklusiboa esleitzen baitiote, hurrenez hurren.

Errege lege-dekretu honetako 7. artikulua, azkenik, Konstituzioko 149.1. artikuluko 7. eta 13. arauek bi arlo hauetan estatuari ematen dizkioten eskumen esklusiboen itzalpean idatzi dugu: lan-legediaren arloan; eta jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarriak ezartzeko eta koordinazioa egiteko jorratzen den arloan.

Azken xedapenetatik bigarrena. Erregelamendu-xedapenak aldatzea.

Errege lege-dekretu hau indarrean jarri ondoren aldaketarik egin behar bada lege honek aldatzen dituen erregelamenduetan, aldatzekoak diren arau horiei dagokien erregelamendu-mailako arauen bidez egin ahal izango da.

Azken xedapenetatik hirugarrena. Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean».

Madrilen, 2015eko uztailaren 10ean.

FELIPE e.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra