Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

8/2012 Legea, urriaren 30ekoa, finantza-sektoreko higiezin-aktiboak saneatu eta saltzeari buruzkoa

2012-10-30

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2012/10/31, 262. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

13487

8/2012 Legea, urriaren 30ekoa, finantza-sektoreko higiezin-aktiboak saneatu eta saltzeari buruzkoa.

JUAN CARLOS I.a ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau ikusi eta irakurtzen duten guztiei.

Jakizue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.

HITZAURREA Oharturik nolako eragina duen higiezinen sektorearekin lotutako aktiboen okertzeak gure finantza-sistemaren sendotasunean, xede zehatz batekin eman zen finantzasektorearen saneamenduari buruzko otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretua: aipatu okertzeak era negatiboan erasandako kreditu-erakundeen balantzeen saneamendua iristeko presazko neurri batzuk hartzearren.

Higiezin-jarduerarekin lotutako aktibo problematikoek banku-balantzeetan eragindako okertzea estaltzeko xedez otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretuak ezarritako eskakizunak ahalegin handia izan dira kreditu-erakundeentzat 2012ko oraingo ekitaldian, eta ahalegin hori 2013ra luzatuko da, izaera estrukturaleko antolamendu-aldaketei heltzen dieten erakundeentzat.

Hornidurak eta kapitala indartzeko aipatu errege lege-dekretuak ezarritako neurriek harrera ona izan zuten, bai merkatuetan parte hartzen dutenen aldetik, bai nazioarteko finantza-erakundeen aldetik.

Horrexegatik, hain zuzen, otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretuak erakutsitako bide beretik, finantza-sektoreari eragiten ari zaion ziurtasun eza amaiarazi nahirik, onartu zen maiatzaren 11ko 18/2012 Errege Lege Dekretua, finantza-sektoreko higiezin-aktiboak saneatu eta saltzeari buruzkoa, ziurtasun ezak baitira Espainiako finantza-sektorea ezin normalizatzea eta hark ekonomia errealaren aurrezpena bideratzeko duen eginkizuna ezin bere onera ekartzea eragiten dutenak. Gero, maiatzaren 11ko 18/2012 Errege Lege Dekretu hori baliozkotu egin zuen Diputatuen Kongresuak 2012ko maiatzaren 31n, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluaren arabera, eta, aldi berean, lege-proiektu gisa izapidetu zedin erabaki. Halaxe sortu zen lege hau, eta haren lehenbiziko kapituluak 2/2012 Errege Lege Dekretuan ezarritakoez gaineko estaldurak eskatzen ditu, higiezinen arloko jardueraren finantzazio-egoera normala jotakoen okertzea dela eta. Eskakizun berri hauek, aurrekoen antzera, behin bakarrik ezartzen dira, eta modu berezian, finantziazio mota desberdinen arabera.

Erabilitako metodologiak nazioarteko kontabilitate-arauetan jasotako irizpidea errespetatzen du; izan ere, helburu dituen aktiboei dagokienez, hurbildu egin nahi ditu erakundeetako finantza-egoeretan islatzen diren itxaropenak eta horien aldean aktibook ageri dituzten merkatuko itxaropen apalagoak, aktibook merkatuko kapitalizazio dezente apalagoak baitituzte beren balio teoriko kontableen aldean; horregatik, jasandako galera aitortzea aurreikusten da, baldin eta aktibo baten zenbateko berreskuragarria aktiboak liburuetan duen balioa baino apalagoa bada, aintzat hartu beharreko gutxieneko galeraren presuntzio soil bat sartuz.

Beste alde batetik, eskakizun berriok otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretuan ezarritako epeekin bat etorriz beteko direla ziurtatzeko behar diren xedapenak doaz lege honetan, eta, hartara, kreditu-erakundeek plan bat aurkeztu beharko diote Espainiako Bankuari 2012ko ekainaren 11 baino lehen – lehenago maiatzaren 11ko 18/2012 Errege Lege Dekretuak ezarri zuen epe-muga berari eutsiz–, eta eskakizun horiek betetzeko zer neurri ezarriko dituzten zehaztuko dute han.

Halaber, otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin koherentzian, horniduren gaineko eskakizun berriak betetzeko epea malgutzeko mekanismo bat ezarri da integrazio-prozesuei ekin behar dieten erakundeentzat, zeinek hamabi hileko epea izango baitute dagokion prozesua baimentzen denetik kontatuta. Hala ere, zitekeena zen eskakizun berriengatik integrazio-prozesuen proiektu berriak aurkeztea, eta, hori dela eta, errazte aldera, maiatzaren 11ko 18/2012 Errege Lege Dekretuak luzatu egin zuen 2012ko ekainaren 30 arte 2/2012 Errege lege Dekretuan proiektu horiek aurkezteko epea, eta lege honen azken xedapenetako laugarrenean jaso da zehaztasun hori.

Baldin kreditu-erakundeek, higiezinen arriskutik babesteko eskakizun berriak betetzeko, beren kaudimena andearazten badute, eta, hala, beren kapital nagusia edo beren baliabide propioak defizitario bihurtzen badituzte, lege honetan aurreikusitakoa bermatuko duten neurri alternatiboak aurreikusi beharko dituzte beren betetze-planean.

Bereziki, baldin Espainiako Bankuak hala baderitzo erakundeen egoera ekonomikofinantzarioa ikusi ondoren, erakundeek finantza-laguntza publikoa eskatu beharko dute Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsaren esku-hartzearen bitartez, eta erakunde horrek baliabideak txertatu ahal izango ditu kreditu-erakundeetan, dela kapital arrunta erosiz, dela kapital bihur litezkeen beste tresna batzuk erosiz.

Aktibo higiezinak bakartzeko eta haiei merkatuan irteera emateko xedez, aktibook erakundeen balantzean integratzea oztopo baita kreditua bere onera itzul dadin, kapitalsozietate batzuk eratzea aurreikusten da II. kapituluan, eta, haietan, honako hauek kokatu beharko dituzte kreditu-erakundeek: higiezinen sustapenerako lurzoruarekin eta higiezinen eraikuntzarekin edo sustapenarekin lotutako zorren ordainetan esleitutako edo jasotako higiezin guztiak. Horretarako, bermatu behar da haien balorazioa merkatuaren errealitatera egokitua izatea eta aipatu sozietateen kudeaketa profesionala izatea.

Legeak, era berean, aktiboen kudeaketarako sozietateen eraketan egiten diren eragiketen neutraltasun fiskala bermatzeko beharrezkoak diren arauak ezartzen ditu.

Aktibo higiezinen salmenta suspertzeko helburuarekin, eta sozietateen gaineko zergari, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari dagokienez, zerga-salbuespen partzial bat sartzen da maiatzaren 11ko 18/2012 Errege Lege Dekretua indarrean sartzen denetik 2012ko abenduaren 31 arte eskuratutako hiriondasun higiezinen eskualdatzetik datozen errentetan, baldintza jakin batzuk betetzen direnerako.

Azkenik, kreditu-erakundeak saneatu eta berregituratzeko eragiketen ondorioz finantza- eta higiezin-aktiboak eskualdatzen direnean aplikatzekoak diren notario- eta erregistro-zergak leundu egiten dira. Finean, lege honetan aurreikusitako neurriak, eta, batez ere, hornidura gehigarriak egiteko eskakizunak finantza-sektorearen kaudimena sendotzera eta haren balantzeak saneatzera datoz. Horrek indartu egingo du gure finantza-sistemak egungo testuinguruan duen sinesgarritasuna, eta, aldi berean, finantzaegonkortasunari lagun diezaioke, sektorean bertan ez ezik, baita estatuko ekonomia osoan ere.

I. KAPITULUA Kreditu-erakundeak saneatzea 1. artikulua.  Kreditu-erakundeen balantzeak saneatzeko neurriak.

1.  Finantza-sektorearen saneamenduari buruzko otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretuko 1.2 artikuluak aipatzen dituen kreditu-erakundeek eta kredituerakundeen talde finkagarriek Espainian duten jardueraz ari garela, eta higiezinen sustapenerako lurzoruarekin eta higiezinen eraikuntzarekin edo sustapenarekin lotutako finantziazioek 2011ko abenduaren 31n zuten saldo biziari dagokionez, behin bakarrik eratuko dira lege honen eranskinean adierazten diren estaldurak, arau hartan ezarrita daudenen gehigarritzat. Aipatu estalduren zenbatekoa otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretuko 1.2 artikuluan aurreikusitako eran erabili ahal izango da.

2.  Baldin, 2013ko abenduaren 31rako, aipatu estalduren zenbatekoak ez badira osorik aplikatu lehen adierazitako xederako, haien saldo soberakina Espainiako Bankuak erabakitako aktiboen estaldurara zuzenduko da, hala badagokio.

2. artikulua.  Betetze-plana.

1.  Kreditu-erakundeek eta kreditu-erakundeen talde finkagarriek 2012ko abenduaren 31

baino lehen bete beharko dute lege honetako 1. artikuluan aurreikusitakoa.

2012ko ekitaldian integrazio-prozesuak egiten dituzten kreditu-erakundeek, baldin prozesuok eraldaketa esanguratsua badakarte talde berekoak ez diren erakunde batzuetara, hamabi hileko epea izango dute, nahitaezko baimena eskuratzen dutenetik, lege honetako 1. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, betiere integrazio horrek Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsa partaide nagusi den edo behin-behineko administratzaile izendatu duten erakundeetan eraldaketa estrukturalak egiteko edo erakundeok erosteko eragiketak badakartza, kreditu-erakundearen gobernu korporatiboa hobetzeko neurriak baditu barne, higiezinen arriskuekin lotutako aktiboen desinbertsioplan bat jasotzen badu, eta familiei eta enpresa txiki eta ertainei kreditua handitzeko konpromisoa badakar.

2.  Hartarako, kreditu-erakundeek eta kreditu-erakundeen talde finkagarriek plan bat izan behar dute 2012ko ekainaren 11 baino lehen Espainiako Bankuari aurkeztua, eta, han, lege honetako 1. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko ezarri asmo dituzten neurriak egon behar dute zehaztuta, higiezinen arloko arriskuekin lotutako aktiboen desinbertsioprograma bat eta hura gauzatzeko egutegi bat barne.

Baldin, planaren ondorioz, kreditu-erakundeak edo kreditu-erakundeen talde finkagarriak, behin lege honetako 1. artikuluan eskatutako hornidurak eraturik, defizita izan badezakete kapital nagusian edo baliabide propio konputagarrietan, defizit hori saihesteko ezarri asmo dituzten neurriak jaso beharko dituzte plan horretan, eta neurriok gauzatzeko epea ezingo da izan bost hiletik gorakoa.

3.  Alde batera utzi gabe erakundeak eta hartan kudeaketa- edo zuzendaritzakarguak dituztenek izan dezaketen erantzukizun administratiboa, Espainiako Bankuak onartutako planean jasotako neurrietako baten ez betetze larriak, arriskuan jartzen badu planaren helburuak iristea, abuztuaren 31ko 24/2012 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoa aplikatzea ekar dezake, dagokion erakundea arau horretako IV. kapituluan aurreikusitako egoeretakoren batean dagoenean.

II. KAPITULUA Aktiboen kudeaketarako sozietateak 3. artikulua.  Eraketa eta araubide juridikoa.

1.  Kreditu-erakundeek sozietate anonimo bati eman beharko dizkiote zorren ordainetan esleitutako edo jasotako aktiboak, otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretuko 1.1 artikuluan aipatzen direnak, kapitulu honetan ezarritako eran. Berdin eman beharko dira 2011ko abenduaren 31 ondoren zorren ordainetan esleitutako edo jasotako beste aktiboak ere.

2.  Uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginak arautuko ditu sozietate horiek, lege honetan aurreikusitakoari kalterik egin gabe.

3.  Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsaren laguntza finantzarioa jaso duten erakundeen aktiboak jasotzen dituzten sozietateen helburu sozial bakarra aktiboon administrazioa eta besterentzea izango da, eta zuzenean edo zeharka beteko dute zeregin hori.

4.  Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsa partaide nagusi den erakundeen kasuan eta, orobat, funtsa behin-behineko administratzaile izendatu duten erakundeetan, Funtsak erabakiko du ea kapitulu honetan aurreikusitako bezalako sozietate bat eratu behar duen edo ez kreditu-erakundeak.

Aipatu sozietateak sortzea erabaki aurretik, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak txosten ekonomiko bat aurkeztuko dio Ogasun eta Herri Administrazio ministroari, eta, han, aurreikusitako eperako programazio ekonomiko-finantzarioa zehaztuko da.

Txosten horretan oinarrituta, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak eragiketa horiek kontu publikoetan izan ditzaketen ondorioak jakinaraziko dizkio Ogasun eta Herri Administrazio ministroari, eta hark aukeran izango du ezezko arrazoitua ematea aipatu txostena helarazi zaion egunetik hasi eta hamar eguneko epean.

5.  Sozietate horiek kapitala erosi behar dutenerako laguntza finantzarioko tresnak ezartzea aukeran izango da; erregelamenduz ezarriko dira.

4. artikulua.  Aktiboen ekarpena egitea.

1.  Erakundeak hornidurak egiteko duen epea amaitu baino lehen egin beharko zaizkio ekarpenak sozietateari, otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretuko 1. eta 2. artikuluetan eta lege honetako 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

2.  Sozietateari egindako ekarpenak haien arrazoizko balioaren arabera baloratuko dira. Arrazoizko baliorik ezean, edo zailtasunak egonez gero hura zehazteko, liburuetan duten balioaren arabera baloratuko dira ekarpenok, eta aktiboek otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretuko 1.1 artikuluaren eta lege honetako 1.1 artikuluaren arabera eratuta izan behar dituzten hornidurak kontuan hartuta ezarriko da balio hori.

Oro har, kreditu-erakundeek, aktiboen ekarpena egiteko orduan, eratuta izan behar dituzte aurreko paragrafoan aipatzen diren hornidurak. Dena den, Espainiako Bankuak bere esku du hornidura horiek eratzeko epea salbuespenez luzatzea, betiere otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretuan eta lege honetan ezarritako epeen barruan.

Kapital Sozietateei buruzko Legearen 67. artikuluan aurreikusitakoaren xedeetarako, aurreko lerrokaden arabera ezarritako balorazioak ordeztuko du aipatu aginduan aurreikusitako aditu independentearen balorazioa, betiere ekarpena ezarritako hornitzeegutegiaren barruan egiten bada.

3.  Lege honetako 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsaren laguntza finantzarioa jaso duten erakundeek 3 urteko epea izango dute, maiatzaren 11ko 18/2012 Errege Lege Dekretua indarrean sartzen denetik kontatzen hasita, aktiboak kudeatzeko sozietateak erakundearekin izan behar duen lotura gehienez ere sozietate elkartuarena izan dadin beharrezkoak diren neurriak onartzeko eta gauzatzeko.

5. artikulua.  Aktiboak besterentzea.

Lege honetan aurreikusitakoaren babesean laguntza finantzarioa jasotzen duten kreditu-erakundeen partizipazioa duten sozietateek beren aktiboen gutxienez % 5

besterendu beharko dute urtero, kreditu-erakunde ekarpen-egileaz edo haren taldeko edozein sozietatez besteko hirugarren bati. Aipatu sozietateen kudeatzaileek esperientzia egiaztatua izan beharko dute aktibo higiezinen kudeaketan.

6. artikulua. Datu-baseak.

Kreditu-erakundeek datu-base batzuk eduki behar dituzte, lege honetako 3. artikuluan aurreikusitakoaren arabera sozietateari eman behar dizkioten aktiboen kudeaketarako behar den informazioarekin. Espainiako Bankuak, berriz, datu-base horiek bete behar dituzten baldintzak ezarriko ditu. Erakundeak hornidurak egiteko duen epea amaitu baino lehen eskualdatuko zaizkio baseok sozietateari, otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretuko 1. eta 2. artikuluetan eta lege honetako 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

III. KAPITULUA Zehapen-araubidea 7. artikulua.  Arau-hausteak eta zehapenak.

1.  Lege honetan aurreikusitako betebeharrak antolamendu- eta diziplina-arautzat hartuko dira, eta betetzen ez dituzten kreditu-erakundeek eta erakundeotan administrazioeta zuzendaritza-karguak dituzten pertsonek erantzukizun administratiboa izango dute; Kreditu Erakundeen Diziplinari eta Kontu-hartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legearen I. tituluan ezarritakoari jarraiki zigortu ahalko da erantzukizun administratibo hori.

2.  Zehazki, lege honetan aurreikusitakoa ez betetzea arau-hauste larritzat edo oso larritzat joko da, uztailaren 29ko 26/1988 Legeko 5. artikuluko h) eta 4. artikuluko c) idatzzatietan aurreikusitakoaren arabera.

IV. KAPITULUA

Aktiboen kudeaketarako sozietateei aktiboen ekarpenak egiteko eragiketen zerga-araubidea 8. artikulua. Zerga-araubidea.

1.  Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren VII. tituluko VIII. kapituluan ezarritako zergaaraubidea, Lege horretako 83. artikuluan aipatzen diren eragiketei (haiek gainerako zergetan dituzten ondorioak barne) zuzendua, Lege honetako 3. artikuluan xedatutakoa betez egiten diren aktibo- eta pasibo-eskualdatzeei aplikatuko zaie, nahiz eta haiek ez bat etorri Sozietateen gaineko Zergari buruzko legearen 83. eta 94. artikuluetan aipatzen diren eragiketekin.

2.  Ez da aplikatuko Balore Merkatuari buruzko uztailaren 27ko 24/1988 Legeko 108. artikuluko 2. paragrafoan aurreikusitako zerga-salbuespenaren salbuespena bi kasu hauetan: lege honetako 3. artikuluan aurreikusitako aktiboen kudeaketarako sozietateei ekarpenak egitearen ondorioz jasotako partizipazioak ondoren eskualdatzen direnean; bankuak berregituratzeko eta kreditu-erakundeen baliabide propioak indartzeko araudiaren esparruan onartutako integrazio-planek eragiten dieten kreditu-erakundeen partizipazioak ondoren eskualdatzen direnean.

3.  Aipatutako eragiketa horiek egiten dituzten kreditu-erakundeek Espainiako Bankuari galdegin ahal diote eska diezaiola txosten bat Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioko Zerga Zuzendaritza Nagusiari, artikulu honen 1. paragrafoak aipatzen dituen eragiketetatik datozen zerga-ondorioei buruzkoa.

Txostena, gehienez ere, hilabeteko epean emango da, eta eragin lotesleak izango ditu zergen aplikazioaz arduratzen diren zerga-administrazioko organoentzat eta erakundeentzat.

Lehenengo xedapen gehigarria.  Lehentasunezko partizipazioen eta zirkulazioan diren beste tresna batzuen tratamendu salbuespenezkoa.

Maiatzaren 11ko 18/2012 Errege Lege Dekretua indarrean sartu aurretik jaulkitako lehentasunezko partizipazioak edo nahitaez akzio bihurtzeko zor-tresnak edo akzio horiekin trukatutako zor-tresnak zirkulazioan dituzten kreditu-erakundeek aukeran dute lege honetako 2. artikuluan aipatzen den planean eskaera bat sartzea, alegia, asko jota ere hamabi hilabete geroratzea aurreikusitako ordainketa, nahiz eta, lege honetan aurreikusitakoaren arabera egin behar izan duten saneamenduaren ondorioz, erakundeok ez eduki behar beste etekin edo erreserba banagarri, edota baliabide propioetan defizita eduki kreditu-erakunde jaulkitzaile edo nagusiak.

Horrela geroratutako ordainsariaren ordainketa era hauetan bakarrik egin daiteke geroratze-epea igarotakoan: behar beste etekin edo erreserba banagarri edukiz gero, eta kreditu-erakunde jaulkitzaile edo nagusian defizitik ez bada.

Bigarren xedapen gehigarria.  Notarioen eta jabetza-erregistratzaileen zerga.

Baldin, finantza-erakundeak saneatzeko edo berregituratzeko eragiketen ondorioz, aldez aurretik inskribatu behar badira aktibo finantzarioen edo higiezinen eskualdatzeak, egindako eskualdatze guztiak idazpen bakar batean egingo dira nahitaez, eta inskribatutako azken eragiketari dagozkion ordainsariak bakarrik sortuko dira –erregistratzaileen zergaren 2.1 zenbakiaren arabera, edo, hala badagokio, 2.2 zenbakiaren arabera–, hipotekamaileguak edo -kredituak direnean, oinarria Erregistroan inskribatutako kapitala dela.

Hipotekaren berritze, subrogazio edo ezerezte kasuetan, are finantza-erakundeak saneatzeko edo berregituratzeko eragiketen ondorioz aldez aurretik agerrarazi behar direnean aktibo finantzarioen edo higiezinen eskualdatzeak, inskripzioek erregistratzaileen zergaren 2.2 zenbakian ezarritako ordainsariak bakarrik sortuko dituzte, berritzeari, subrogazioari edo ezereztapenari dagozkienak, eta inskribatutako kapitala hartuko da oinarritzat, % 60ra arte murriztuta, gutxienekoa 24 euro dela.

Hipoteka-maileguen eta -kredituen berritzeen, subrogratzeen edo ezerezteen eskrituren notario-ordainsariak kalkulatzeko, notarioen zergaren 2.2.f. zenbakia aplikatuko da kontzeptu guztiengatik, inskribatutako edo bermatutako kapitala hartzen dela oinarritzat, betiere % 70ra arte murriztuta, eta gutxienekoa 90 euro dela. Aurrekoa gorabehera, zergaren 7. zenbakia aplikatuko da berrogeita hamaikagarren foliotik (hura barne) aurrera.

Lege hau indarrean sartu ondoren egindako inskripzio eta baimendutako eskritura guztiei dagokienez aplikatuko da xedapen hori.

Hirugarren xedapen gehigarria.  Kreditu Ofizialeko Institutuaren araubide espezifikoa.

Kreditu Ofizialeko Institutua errege lege-dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo uzten da.

Laugarren xedapen gehigarria.  Legezko erabilerako billete eta txanponen gaineko araudia aldatzea.

Bat.  Zortzigarren bis artikulu berria sartzen da metalezko txanpona arautzeko martxoaren 12ko 10/1975 Legean. Hona hemen:

«Zortzi bis artikulua.  Euro txanponen egiaztapena eta tratamendua.

1.  Estatuan,·Espainiako Bankua izango da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko abenduaren 15eko 1210/2010 (EE) Erregelamenduan ezarritako ondorioetarako eskumena izango duen agintaritza (legezko erabilerarako egokiak ez diren euro txanponen egiaztapen eta tratamenduaren gainekoa da Erregelamendu hori). Bereziki, Espainiako Bankuak:

a)  Egiaztatze-prozesu baten ostean ustez faltsuak direla jotzen diren txanponak eta erabilerarako egokiak ez diren euro txanponak jasoko ditu; b)  Hala balegokio, txanponen tratamendurako makinak egiaztatzeko probak egingo ditu, makina horien fabrikatzaileekin hitzarmenak sinatuko ditu egiaztapenproba horiek fabrikatzaileen lantegietan bertan egiteko, eta egiaztapen-proben gaineko txostenak idatziko ditu.

2.  Espainiako Bankuaren zeregina izango da Erregelamendu horretan gai hauek direla eta ezarritako eginkizunak betetzea:

a)  Txanponak egiaztatzeko betebeharra duten erakundeetako langileei prestakuntza emateko modalitateak; b)  Txanponen tratamendurako makinak egiaztatzeko proben berariazko salbuespenak; c)  Erakundeak kontrolatzea, txanponen tratamendurako makinak zuzen dabiltzala egiaztatzearren, besteak beste.

d)  Legezko erabilerarako egokiak ez diren euro txanponak zirkulaziotik kendu eta ordainak ematea; e)  Euro txanponak tratatzeko ardura duten langileen osasunerako arriskua ekar dezaketen euro txanponak kentzea; f)  Euro txanponak paketatu eta etiketatzea jendeari eskuratzeko.

3.  Aurreko 1. eta 2. paragrafoetan aipatzen diren eginkizunak betetzeko, Espainiako Bankuak bere esku izango du beste batzuekin egokitzat dituen hitzarmenak eta akordioak egitea.

4.  Espainiako Bankuak, bada, aurreko bat eta bi paragrafoetan aurreikusitako eginkizunak betetzeko beharrezkotzat jotzen dituen arauak emango ditu.» Bi.  Aldatu egiten dira Euroa sartzeari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legearen 25. artikulua eta laugarren xedapen gehigarria, eta hona hemen nola geratzen diren idatzita:

«25. artikulua.  Txanponak eta billeteak trukatzea 2002ko uztailaren 1etik aurrera.

2002ko uztailaren 1etik aurrera, pezeta billeteak eta txanponak euro billeteen eta txanponen ordez trukatzea Espainiako Bankuak ez bestek egingo du, aldez aurretik Lege honetako 11. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz egin beharreko biribiltzea eginik. Espainiako Bankuan pezeta billeteak eta txanponak euroen ordez trukatzeko epea 2020ko abenduaren 31n amaituko da. Egun horren ostean, ezingo da pezeta billete eta txanponik euro billete eta txanponen ordez trukatu.» «Laugarren xedapen gehigarria.

Bat.  Euroa falitsifikatzeetatik babesteko beharrezkoak diren neurriak zehazten dituen Kontseiluaren 2001eko ekainaren 28ko 1338/2001 (EE) Erregelamenduaren 2. artikuluko b) letrako lehenbiziko hiru marretan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alde batera utzi gabe Estatuaren Administrazioko edo autonomia-erkidegoetako administrazioetako beste organo batzuei esleitutako eskumenak, Espainiako Bankuak izango du eskumena honako hauetan:

a)  Euro billete eta txanpon faltsuak atzematea.

b)  Euro billete eta txanpon faltsuei buruzko datu teknikoak eta estatistikoak, bai eta eskumenak baliatzeko garrantzizkoa den beste edozein ere, bildu eta analizatzea.

Bi.  Kontseiluaren 2001eko ekainaren 28ko 1338/2001 (EE) Erregelamendu horren 4. eta 5. artikuluetan xedatutakoaren ondorioetarako, Espainiako Bankua izendatzen da Estatuko Analisi Zentro (Centro Nacional de Análisis) eta Txanpona Analizatzeko Estatuko Zentro (Centro Nacional de Análisis de Moneda-CNAM).

Hiru.  Arau-hauste administratibo larria izango da Kontseiluaren 2001eko ekainaren 28ko 1338/2001 (EE) Erregelamendu horren 6. artikuluaren 1. paragrafoan aipatzen diren erakundeek honako betebehar hauek ez betetzea:

(i)  Jaso dituzten eta zirkulazioan jartzekoak dituzten euro billeteak eta txanponak benetakoak direla bermatzea; faltsifikazioak atzematea; jaso dituzten billeteak eta txanponak faltsuak direla dakitenean edo hori uste izateko arrazoiak dituztenean zirkulaziotik kentzea, eta billete eta txanpon horiek Espainiako Bankuari atzerapenik gabe entregatzea.

(ii)  Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko abenduaren 15eko 1210/2010 (EB) Erregelamenduak euro txanponak benetakoak direla egiaztatzeari buruz eta zirkulaziorako egokiak ez diren euro txanponen tratamenduari buruz ezarritako betebeharrak (iii)  Europako Banku Zentralaren 2010eko irailaren 16ko Erabakiak euro billeteak benetakoak direla egiaztatzeari buruz eta haien zirkulazioari buruz ezarritako betebeharrak.

Paragrafo honetan aipatzen den arau-haustea egiten duten erakundeei, 30.000

eurotik milioi bat euro arteko isuna ezarriko zaie zehapen gisa.

Horretarako, kreditu-erakundeen diziplinari eta kontu-hartzeari buruzko ekainaren 29ko 26/1988 Legearen I. eta V. kapituluak eta I. tituluaren 14.1 artikuluak aplikatuko dira –hemen aipatzen diren berezitasunekin eta, hala balegokio, erregelamenduetan ezarritako egokitzeekin–, bai eta finantza-merkatuetan jarduten diren subjektuei aplikatzekoa den zehapen-prozedura arautzen duen araudia ere, alde batera utzi gabe indarrean egonik zigor-arloan aplikatzekoak gerta litezkeen xedapenak.

Espainiako Bankuak –eta haren baitan dagozkion organoek–, izango dute zehapen-espedientea hasi eta bideratzeko eskumena, bai eta paragrafo honetan ezarritako zehapenak ezartzekoa ere.

Lau.  Espainiako Bankuak ahala izango du Kontseiluaren 2001eko ekainaren 28ko 1338/2001 (EE) Erregelamenduaren 6. artikuluaren lehenbiziko paragrafoa aplikatzeko behar diren arauak emateko.» Bosgarren xedapen gehigarria.  Espainiako Bankuaren autonomiari buruzko ekainaren 1eko 13/1994 Legea aldatzea.

Bat.  Aldatu egiten da Espainiako Bankuaren autonomiari buruzko ekainaren 1eko 13/1994 Legearen 15. artikulua. Hona hemen nola geratzen den idatzita:

«15. artikulua.  Billeteak jaulki eta zirkulazioan jartzea.

1.  Espainiako Bankuari dagokio, Europako Banku Zentralak aldez aurreko baimena emanda, euro billeteak jaulkitzeko ahala, eta billete horiek bakarrik izango dira legezkoak Espainiako lurraldean –hargatik eragotzi gabe metalezko txanponei aplikatzekoa zaien lege-araubidea–, indarrean dagoen Europako Erkidegoko araudiak ezarritakoaren arabera.

2.  Espainiako Bankuak, zirkulazioan diren euro billeteak benetakoak eta kalitatezkoak izan daitezela sustatzearren, bere esku du billeteak zirkulazioan jarri, zirkulaziotik kendu, trukatu, zaindu eta berriro zirkulazioan jartzeari dagozkion irizpideak eta prozedurak ezartzea, eta irizpide eta prozedura horiek bete daitezen zainduko du.

3.  Euroa faltsifikazioetatik babesteko beharrezkoak diren neurriak zehazten dituen Kontseiluaren ekainaren 28ko 1338/2001 (EE) Erregelamenduaren 6. artikuluaren 1. paragrafoan aipatzen diren ekonomia-erakunde eta -agenteez ari garela, Espainiako Bankuak ahala izango du:

i)  Zirkulazioan diren billeteak onik egotea eta kalitatezkoak eta benetakoak izatea sustatzeko beharrezkoak diren informazioa eta agiriak eskatzeko. ii)  Tokian bertan ikuskatzeak egiteko, are aldez aurretik iragarri gabe ere, ekonomia-erakunde eta -eragileen lokaletara joanez, hartara billeteen tratamendurako dituzten makinak kontrolatzeko eta, bereziki, makina horiek billeteak benetakoak direla eta egokiak direla egiaztatzeko duten ahalmena kontrolatzeko, eta euro billeteen eta behar bezain argi benetakoak direla egiaztatu gabeko euro billeteen ustezko faltsifikazioen arrastoari kontuaren titularrarenganaino jarraitzeko. iii)  Billeteen tratamendurako makinak erabiltzeko eta kontrolatzeko prozedurak ikuskatzeko, egiaztatutako euro billeteen tratamendua ikuskatzeko eta, hala balegokio, benetakoak eta egokiak direla eskuz egiaztatzen direla ikuskatzeko. iv)  Tratatutako euro billeteen laginak hartu eta eramateko, beren lokaletan egiaztatzearren; eta v)  Erakunde bati eskatzeko ezar ditzala aplikatzekoak diren betebeharrak hutseginez gero behar diren zuzenketa-neurriak.

4.  Espainiako Bankuak, erregelamenduz ezarritako baldintzen eta moduen arabera, aldez aurreko baimena eman beharko du, euro billeteak erreproduzitzeko eta Espainian legezkoak diren edo izan diren billeteak osorik edo partez erabiliz publizitatea egiteko.

Hala ere, herri-administrazioek eta haren mendeko zuzenbide publikoko erakundeek ez dute baimenik beharko.

Espainiako Bankuak ahala izango du baimen hori gabe edo baimenean ezarritako baldintzak bete gabe publizitatea egiten duten pertsona fisikoei eta juridikoei eta haien administratzaileei milioi bat euro arteko isuna jartzeko, betiere finantza-merkatuetan jarduten diren subjektuei aplikatzekoa zaien zehapenprozedura arautzen duten arauei men eginez.

Bi.  Aldatu egiten da Espainiako Bankuaren autonomiari buruzko ekainaren 1eko 13/1994 Legearen 25. artikulua. Hona hemen nola geratzen den idatzita:

«25. artikulua.  Zuzendaritza-organoko karguak berritzea eta karguak uztea.

1.  Gobernariaren eta gobernariordearen kargualdiak sei urte iraungo du, eta ezingo da kargu berean kargualdia berritu.

2.  Kontseilari ez-berezkoaren kargualdiak sei urte iraungo du, eta behin bakarrik berritu ahal da kargualdia.

3.  Batzorde Betearazlerako izendatutako kontseilariak, bestalde, kontseilari arrunt gisako kargualdia amaitzeko geratzen zaien denborarako izendatzen dira.

4.  Gobernariak, gobernariordeak eta kontseilari ez-berezkoek honako kausa hauengatik utziko dute kargua:

a)  Kargualdia amaitzea.

b)  Karguari uko egitea; Gobernuari jakinaraztearekin bat izango du ondorioa kargudunaren uko egiteak; Batzorde Betearazleko kidearen uko egiteak, ordea, Gobernu Kontseiluari jakinaraztearekin bat.

c)  Gobernuak kargutik kentzea, dela eginkizuna betetzeko ezintasun iraunkorragatik, eginkizunen hutsegite larriagatik, gerora gertatutako bateraezintasunagatik edo dolozko delituagatik prozesatua izateagatik. Bankuko Gobernu Kontseiluak proposatuta onartu beharko da kargutik kentzeko erabakia, interesatuari entzunaldia eman ondoren, dolozko delituagatik prozesatua izatearen kasuan izan ezik.

5.  Artikulu honetan aipatzen diren pertsonetako edozein kargualdia amaitu baino lehen kendu behar bada kargutik, hark betetzen zuen karguari zegokion kargualdi-epe arrunta izango du ordezkoak.» Lehen xedapen iragankorra.  Lege hau indarrean sartu aurretik Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak bereganatutako titulu bihurgarriei aplikatzeko araubidea.

Abuztuaren 31ko 24/2012 Errege Lege Dekretuaren 29.2 eta 34.3 artikuluetan xedatutakoa Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak maiatzaren 11ko 18/2012 Errege Lege Dekretua (finantza-sektorearen aktibo higiezinen saneamenduari eta salmentari buruzkoa) indarrean sartu aurretik eskuratutako titulu bihurgarriei ere aplikatuko zaie.

Bigarren xedapen iragankorra. Bazkideei kreditu-kooperatiben Nahitaezko Erreserba Funtsaren bidez ordaintzeko salbuespenezko araubidea.

1.  2012tik 2015era bitarteko ekitaldietan, kreditu-kooperatibek aukeran izango dute beren bazkideei Nahitaezko Erreserba Funtseko soberakinaren kontura ordaintzeko beren ekarpenak, hain zuzen ere Kreditu-kooperatiben maiatzaren 26ko 13/1989 Legearen 8.3. a) artikuluan aurreikusitako betebeharra gainditzen duten hornidurekin eragindako soberakinaren kontura. Ekarpen sozialak ordaindu arren, erakundeak bete egin beharko du baliabide propio aplikagarrien gaineko araudia, eta, betiere, Espainiako Bankuaren aldez aurreko baimena beharko du ekarpen sozialak ordaintzeko.

2.  Aurreko paragrafoan adierazitako baldintzak betez Nahitaezko Erreserba Funtsetik ekarpen sozialak ordaintzeko baliatutako zatia, noiz eta kooperatiba-emaitzei edo kooperatibaz kanpoko emaitzei dagokien sozietateen gaineko zergaren oinarria urritu duen, erregularizatu egin beharko da, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 137.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (martxoaren 5eko 4/2004 Legegintza Errege Dekretuak onartu zuen Testu Bategin hori).

Xedapen indargabetzailea.

Indargabeturik geratzen dira lege honetan aurreikusitakoaren kontra doazen maila bereko edo beheragoko arau guztiak, eta, zehazki, finantza-sektorearen aktibo higiezinen saneamenduari eta salmentari buruzko maiatzaren 11ko 18/2012 Errege lege Dekretua.

Azken xedapenetako lehena.  Martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sozietateen gaineko Zergaren Legearen testu bategina aldatzea.

Beste xedapen gehigarri bat, hamaseigarrena, gehitzen zaio Sozietateen gaineko Zergaren Legearen Testu Bateginari (martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen). Hona hemen:

«Hamaseigarren xedapen gehigarria.  Zenbait higiezin eskualdatzearen ondoriozko errentak salbuestea.

Salbuetsita egongo dira, % 50ean, 18/2012 Errege Lege Dekretua indarrean jartzen denetik 2012ko abenduaren 31 arte kostu bidez erositako hiri-ondasun higiezinen eskualdatzeetatik datozen errenta positiboak, aktibo ez-zirkulatzaile izaera dutenak edo salmentarako atxikitako aktibo ez-zirkulatzaile gisa sailkatuta daudenak.

Ez dira salbuespena jasotzeko eskubidedun errentatzat joko, ez narriaduragatik higiezinei dagozkien galeren zenbatekoak, ez eta kontabilizatutako amortizazioari dagokionez zergatik kengarria izan den amortizazio-soberakinaren itzulketari dagozkion kopuruak ere.

Xedapen honetan aurreikusitako salbuespena bateragarria izango da, hala badagokio, ezohiko mozkinak berrinbertitzearen kenkariarekin (lege honetako 42. artikuluan dago aurreikusita).

Ez da aplikagarri izango xedapen hau bi kasu hauetan: higiezina pertsona edo erakunde bati erosi edo eskualdatu zaionean, eta hura Merkataritzako Kodeko 42. artikuluan ezarritako egoeraren batean dagoenean, egoitza eta urtero kontu bateratuak formulatzeko dagoen betebeharra gorabehera; edota arestian aipatutako pertsonaren ezkontideari edo harekin ahaidetasunez, lerro zuzenean edo alboko lerroz, odolkidetasunez edo kidetasunez, bigarren graduraino (hura barne) lotuta dagoen edozein pertsonari erosi edo eskualdatu zaionean.» Azken xedapenetako bigarrena.  Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren Legearen Testu Bategina (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen) aldatzea.

Beste xedapen gehigarri bat, laugarrena, gehitzen zaio Ez-egoiliarren errentaren gaineko Zergaren Legearen Testu Bateginari (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen). Hona hemen:

«Laugarren xedapen gehigarria. Zenbait ondasun higiezin eskualdatzearen ondoriozko ondare-irabazietan zati bat salbuestea.

Salbuetsi egingo dira, % 50ean, Espainiako establezimendu iraunkor baten bitartekotzarik gabe eskuratutako ondare-irabaziak, baldin eta irabaziok Espainiako lurraldean kokatuta dauden eta 18/2012 Errege Lege Dekretua indarrean sartzen denetik 2012ko abenduaren 31 arte erositako hiri-higiezinen besterentzetik badatoz.

Ez da aplikagarri izango aurreko lerrokadan xedatutakoa, baldin eta 35/2006 Legeko (azaroaren 28koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa, eta Sozietateen gaineko Zergaren, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren legeen aldaketa partzialari buruzkoa) hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko bigarren lerrokadan aurreikusitako egoerak gertatzen badira, edo, erakundeen kasuan, martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutako Sozietateen gaineko Zergaren testu bategineko hamaseigarren xedapen gehigarriko azken lerrokadan aurreikusitako egoerak gertatzen badira.» Azken xedapenetako hirugarrena.  Azaroaren 28ko 35/2006 Legea aldatzea. Lege horrek pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen du, eta partez aldatzen ditu sozietateen gaineko, ez-egoiliarren errentaren gaineko eta ondarearen gaineko zergen legeak.

Beste xedapen gehigarri bat, hogeita hamazazpigarrena, gehitzen zaio azaroaren 28ko 35/2006 Legeari. Lege horrek pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen du, eta partez aldatzen ditu sozietateen gaineko, ez-egoiliarren errentaren gaineko eta ondarearen gaineko zergen legeak. Hona hemen:

«Hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarria.  Zenbait higiezin eskualdatzearen ondoriozko ondare-irabaziak.

Salbuetsi egingo dira, % 50ean, 18/2012 Errege Lege Dekretua indarrean sartzen denetik 2012ko abenduaren 31 arte kostu bidez erositako hiri-higiezinen eskualdatzetik sortutako ondare-irabaziak.

Ez da aplikagarri izango aurreko lerrokadan xedatutakoa, baldin eta higiezina honako hauei erosi edo eskualdatu bazaie: haren ezkontideari, edo zergadunarekin ahaidetasunez, lerro zuzenean edo alboko lerroz, odolkidetasunez edo kidetasunez, bigarren graduraino (hura barne) lotuta dagoen edozein pertsonari, edo erakunde bati, noiz eta erakunde horri Merkataritzako Kodeko 42. artikuluan ezarritako egoeraren bat gertatu bazaio zergadunarekin edo arestian aipatutako pertsonaren batekin, egoitza eta urteko kontu bateratuak formulatzeko dagoen betebeharra gorabehera.

Eskualdatutako higiezina zergadunaren ohiko etxebizitza denean eta Lege honetako 38. artikuluko bigarren lerrokadan xedatutakoa aplikatu behar denean, ordaintzetik salbuetsiko da eskuratutako ondare-irabaziaren zati proportzionala, behin xedapen gehigarri honetan aurreikusitako salbuespena aplikatu denean, zeina aipatu artikuluan aurreikusitako eran eta baldintzetan berrinbertitutako kopuruari dagokion.» Azken xedapenetako laugarrena.  Finantza-sektorearen saneamenduari buruzko otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretua aldatzea.

Hona nola geratzen den idatzita 2. artikuluko 4. paragrafoko 2. lerrokada:

«Eskaera hori Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren aurrean aurkeztu beharko da, 2012ko ekainaren 30a baino lehen; ez da eskatuko epea betetzea, ordea, errege lege-dekretu hau indarrean sartzen den egunean Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsa partaide nagusi duten erakundeak erosteko eragiketen kasuan, edota funtsa behin-behineko administratzaile izendatu duten kasuetan. Eskaera horri, gainera, 2. paragrafoko a) eta f) bitarteko idatzzatietan aurreikusitako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen proiektua erantsiko zaio.» Azken xedapenetako bosgarrena.  Eskumen-tituluak.

Lege hau Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluko 6., 8., 11., 13. eta 14. arauetan xedatutakoaren babesean dago emanda, arauok Espainiako Estatuari esleitzen baitiote eskumena honako gai hauetan: merkataritza-legeria; legeria zibila; kreditua, banka eta aseguruak antolatzeko oinarriak; ekonomia-jardueraren plangintza orokorraren oinarriak eta koordinazioa, eta ogasun nagusia eta estatu-zorra.

Azken xedapenetako seigarrena.  Garatzeko ahalmena.

Gobernuak ahalmena du lege honetan xedatutakoa garatzeko beharrezkoak diren erregelamendu-arauak emateko. Zehazki, kasu zehatz batzuk ezarriko dira, erregedekretu bidez, lehentasunezko partizipazioen eta mendeko obligazioen erakunde jaulkitzaileek partizipazio edo obligazio horiek erakunde jaulkitzailearen edo haren taldeko beste edozeinen akzioen edo mendeko obligazioen ordez trukatzeko; trukatuko diren tresnon balio nominalaren ehunekoa erabakitzeko irizpideak ere ezarriko dira.

Gaitasuna ematen zaio Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa eranskinean aurreikusitakoa eta lege honetako 1. artikuluan ezarritako betebeharraren betetze-epeak aldatzeko.

Espainiako Bankuak dagozkion aldaketak onartuko ditu 4/2004 Zirkularren xedatutakoa lege honi egokitzeko, eta eskumen osoa izango du hori benetan betetzen dela ziurtatzeko beharrezkoak diren xehetasunak sartzeko. 2012ko abenduaren 31tik aurrera, Espainiako Bankuak aukeran du eranskinean aurreikusitako estaldurak aldatzea, Kreditu Erakundeen Diziplinari eta Kontu-hartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legeko 48.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Azken xedapenetako zazpigarrena.  Indarrean sartzea.

Lege hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratzen den egunean bertan sartuko da indarrean.

Horrenbestez, Agintzen diet espainiar guztiei, banakoei zein agintariei, bete eta betearaz dezatela Lege hau.

Madril, 2012ko urriaren 30a.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY

ERANSKINA Higiezin-eraikuntzaren edo -sustapenaren finantzazio mota Berme errealarekin.

Lurzorua.

Abian den sustapena.

Amaitutako sustapena.

Berme errealik gabe.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra