6/2015 Lege Organikoa, ekainaren 12koa, honako hauek aldatzekoa: Autonomia-erkidegoak Finantzatzeari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoa eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa
2015-06-12Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2015/06/13, 141. zk.
|
I. XEDAPEN OROKORRAK |
|
ESTATUKO BURUZAGITZA |
6517 |
6/2015 Lege Organikoa, ekainaren 12koa, honako hauek aldatzekoa: |
|
Autonomia-erkidegoak Finantzatzeari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege |
|
Organikoa eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari |
|
buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa. |
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.
Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege organiko hau onartu dutela eta Nik berretsi egiten dudala.
HITZAURREA
Zerga-baterakuntzaren helburuak betetzeko egin den ahaleginari esker, eta egiturazko beste erreforma batzuen aplikazioa dela bide, hazkunde ekonomikoaren bidera itzuli gara, eta Espainiako ekonomian konfiantza sortu dugu; horrela, finantzaketa-kostuak txikiagotzen ari dira merkatuetan. Emaitza positibo hori administrazio publiko guztiekin partekatu behar dugu; hori dela eta, finantza-aurrezki horiek helarazi behar dizkiegu, zerga-baterakuntza laguntzen jarraitzeko.
Helburu hori izanik, mekanismo berriak abian jarri ditugu, finantza-aurrezki horiek administrazio guztien artean partekatzeko ez ezik, baita gizarte-gastuaren arreta lehenesteko ere. Mekanismo horien baldintza berriak egoki betetzeko, hainbat egokitzapen egin behar dira aurrekontu-egonkortasunari buruzko araudian eta autonomia-erkidegoen finantzaketari buruzkoan.
Hartarako, lege hau bi artikulutan egituratu da. Lehenengoak sei zenbaki ditu, eta Autonomia Erkidegoak Finantzatzeari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoa (AEFLO hemendik aurrera) aldatzen du, gizarte-zerbitzuak egoki finantza daitezen bermatzeko.
Gizarte-gastua ongizate-estatuaren oinarrizko zutabeetako bat denez gero, haren finantzaketa errazteko neurriak hartu behar ditugu funtsezko zerbitzu publikoak bermatzearren; besteak beste, autonomia-erkidegoekin egindako hitzarmenen bidez edo bestelako transferentzien bidez toki-erakundeek ematen dituzten hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak. Autonomia-erkidegoetako finantzaketa-araubideek hitzarmen eta transferentzia horien ondorioz ordaintzeke dauden zenbatekoak –betiere 2014ko abenduaren 31n mugaeguneratuak, likidoak eta galdagarriak badira– ordaintzeko erabilitako baliabideetan atxikipena edukitzeko aukera gehitu du lege organiko honek AEFLOren zortzigarren xedapen gehigarrian, aurretik xede horrekin hartutako bestelako neurrien osagarri, horrelako kontzeptuetan gizarte-gastuaren arloan metatutako zorra kitatzearren. AEFLO aldatzen da finantza-zuhurtasunaren printzipioa autonomiaerkidegoetako finantza-eragiketen printzipio gidaria izan dadin. Autonomia-erkidegoen eragiketa finantzarioak gauzatzeko orduan kostuaren eta arriskuaren gaineko arrazoizko baldintzak betetzea du helburutzat aipatutako printzipioak. Zuhurtasun-printzipioaren mende geldituko da, orobat, berme publikoak zein pasibo kontingenteak ematea, bai eta autonomia-erkidegoek emandako kreditu-eragiketetarako aurrekontutik kanpoko bestelako laguntza-neurriak ere; izan ere, haien finantza-iraunkortasuna arriskuan jar dezakete, etorkizuneko finantzaketa-beharrei buruzko ziurgabetasuna ekartzeaz gain aurreikusi gabeko desoreka fiskal larriak sortzen dituztelako.
Halaber, finantza-zuhurtasuna gehitzen da finantza-iraunkortasunaren printzipioaren barruan; hala bada, kostu finantzarioak murriztu eta arriskuak arindu ahal izateko baldintzak bete beharko dituzte finantza-eragiketek, era horretan oraingo eta etorkizuneko finantzagastuak finantzatzeko ahalmena hobetzen laguntzeko.
Bigarren artikuluak lau zenbaki ditu, eta apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa aldatzen du, lehenengo xedapen gehigarria egokitu dadin autonomia-erkidegoentzako finantzaketa-mekanismo gehigarrien egitura berrira, zabalagoa eta asmo handiagokoa baita; horrez gain, pertsona fisiko eta juridikoen, publiko edo pribatuen, kreditu-eragiketak bermatzeko orduan abalak, berrabalak eta beste edozein berme ematean hartutako arriskuaren eta kostuaren murrizketa ere jasoko da prebenitu eta zuzentzeko neurri automatikoen artean.
Lehenengo artikulua. Autonomia Erkidegoak Finantzatzeari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoa aldatzea.
Aldatu egiten da Autonomia Erkidegoak Finantzatzeari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoa, eta honela idatzita geratzen da:
Bat. Aldatu egiten da 2. artikuluaren bat zenbakiko b) letra, eta honela geratzen da idatzita:
«b) Estatuaren esku dago oreka ekonomikoa bermatzea, ekonomia-politika orokorraren bidez, Konstituzioaren 40.1, 131. eta 138. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz; izan ere, Estatua da barneko eta kanpoko egonkortasun ekonomikoa, aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-iraunkortasuna lortzeko neurri egokiak hartzeko ardura duena, bai eta Espainiako lurraldearen zati ezberdinen arteko garapen harmonikoa erdiesteko arduraduna ere. Hartarako, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan zehaztutako aurrekontu-egonkortasunaren eta finantzairaunkortasunaren printzipioak aplikatuko dira.»
Bi. 13 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«13 bis artikulua. Finantza-zuhurtasunaren printzipioa.
1.Autonomia-erkidegoek egiten dituzten finantza-eragiketa guztiek, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 2.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, finantza-zuhurtasunaren printzipioa bete behar dute.
Finantza-eragiketek euren arriskua eta kostua minimizatzeko bete behar dituzten baldintzen multzoa da finantza-zuhurtasuna.
2.Finantza-eragiketatzat hartzen dira xedetzat honako tresna hauek dituzten eragiketa guztiak:
a) Finantza-aktiboak. Kontzeptu horren barruan sartzen dira beste erakunde batzuen kapital-tresnak edo ondare garbiaren tresnak, hirugarren batengandik eskudirua edo beste finantza-aktibo bat jasotzeko eskubideak, edo hirugarren batekin finantza-aktibo edo -pasiboak trukatzeko eskubideak, potentzialki aldekoak diren baldintzetan.
b) Finantza-pasiboak. Kontzeptu horren barruan sartzen dira baloreetan adierazitako zorrak, kreditu-eragiketak, deribatuen eragiketak, eta bestelako edozein betebehar galdagarri eta nahitaezko, hirugarren bati eskudirua edo beste finantzaaktibo bat emateko, edota hirugarren batekin finantza-aktibo edo -pasiboak trukatzeko, baldintza txarretan.
c) Abalak, berrabalak edo bestelako berme publikoak ematea, bai eta aurrekontutik kanpoko laguntza-neurriak ematea ere.
3.Aurreko zenbakiko b) letran aurreikusitako finantza-eragiketek bete beharreko baldintzak Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren
ebazpen bidez ezarriko dira; aurreko a) eta c) letretan aurreikusitakoek bete beharrekoak, berriz, Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin Koordinatzeko Idazkaritza Nagusiaren ebazpen bidez.
Baldintza horien aplikazioaren berri emango zaio aldian behin Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluari.
4.Autonomia-erkidegoek finantza-zuhurtasunaren printzipioa beren sektore publiko osoan aplikatzen dela zainduko dute.
5.Artikulu honetako 2. zenbakiaren c) letrak aipatzen dituen eragiketak formalizatzeko, Estatuaren baimena beharko da, baldin eta eragiketok ez badira finantza-zuhurtasunaren printzipioaren baldintzetara egokitzen.»
Hiru. 14. artikulua honela idatzita geratzen da:
«14. artikulua. Autonomia-erkidegoen zorpetzea.
1.Apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 2.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, artikulu honen 4. zenbakian ezarritakoa baztertu gabe, autonomiaerkidegoek urtebete baino epe txikiagoko kreditu-eragiketak egin ahal izango dituzte, diruzaintzako aldi baterako beharrak estaltzeko.
2.Halaber, autonomia-erkidegoek urtebete baino epe handiagoko kreditueragiketak hitzartu ahal izango dituzte, dokumentatzeko modua edozein izanik ere, betiere baldintza hauek betez gero:
a) Kredituaren zenbateko osoa inbertsio-gastuak egiteko baino ez izatea.
b) Urteko amortizazioen zenbateko osoa, kapital eta interesengatik, ekitaldiko aurrekontuan autonomia-erkidegoak dituen diru-sarrera arrunten ehuneko hogeita bost izatea gehienez.
3.Autonomia-erkidegoek Estatuaren baimena beharko dute atzerrian kreditueragiketak hitzartzeko, zorra jaulkitzeko eta kreditu publikoa beste edozein modutara baliatzeko. Aipatutako baimena emateko orduan, lege honen 2.bat.b) artikuluan zehaztutako aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-iraunkortasunaren printzipioak betetzen diren hartuko du kontuan Estatuak.
Aurreko lerrokadan aurreikusitakoari dagokionez, ez da kanpoko finantzaketatzat hartuko, nahitaezko baimenaren ondorioetarako, Europar Batasuneko herrialdeen lurralde-esparruaren barruan, eurotan adierazita, egiten diren hitzartzeedo jaulkitze-eragiketak.
Edozelan ere, aurreko bat eta bi zenbakietan aipatutako kreditu-eragiketek Estatuaren baimena beharko dute, baldin eta, autonomia-erkidegoek emandako informazioa ikusita, aurrekontu-egonkortasunaren, zor publikoaren eta gastuarauaren helburuak ez direla bete egiaztatzen bada.
4.Autonomia-erkidegoek kreditu-eragiketak elkarrekin koordinatu beharko dituzte, bai eta Estatuaren zorpetze-politikarekin ere, Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluaren barruan.
5.Autonomia-erkidegoen zor publikoak eta balio berarekin haiek jaulkitzen dituzten balore-tituluek, lege honetan ezarrita ez dagoen guztian, Estatuaren Zor Publikoaren arau guztiak beteko dituzte, bai eta horren onura eta baldintza berak edukiko ere.
6.Pertsona fisiko eta juridikoen, publiko edo pribatuen, kreditu-eragiketak bermatzeko abalak, berrabalak eta beste edozein berme mota ematean hartzen dituzten arriskua eta kostua murriztu beharko dituzte autonomia-erkidegoek.»
Lau. Aldatu egiten da 21. artikuluaren 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Autonomia-erkidegoen aurrekontuak urtean behin egingo dira, eta Estatuaren aurrekontuen aldi berekoak izango; horrez gain, aurrekontuegonkortasunaren eta finantza-iraunkortasunaren printzipioa ere beteko dute, eta
haien barruko organismo eta erakundeen gastu eta diru-sarrera guztiak jasoko dituzte. Halaber, aipatutako erkidegoei esleitutako tributuei dagozkien onura fiskalen zenbatekoa ere kontsignatuko da aurrekontu horietan.»
Bost. Aldatu egiten da zortzigarren xedapen gehigarriaren 3 sic zenbakiaren numerazioa, eta hemendik aurrera 4. zenbakia izango da; halaber, 5. zenbaki berria eransten zaio, eta hau dio zenbaki horrek:
«5. Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtseko Gizarte Funtsaren konpartimentuari atxiki gabeko autonomia-erkidegoen finantzaketa-araubideen baliabide guztien bidez ordaindutako zenbatekoetatik, Estatuak kendu edo atxiki ahal izango ditu autonomia-erkidegoek gizarte-gastuaren arloan sinatutako hitzarmenen eta transferentzien ondorioz toki-erakundeekin ordaintzeke dituzten obligazioak ordaintzeko beharrezko diren zenbatekoak, baldin eta horiek 2014ko abenduaren 31n mugaeguneratuak, likidoak eta galdagarriak badira.»
Sei. Aldatu egiten da bigarren xedapen gehigarria, eta honela idatzita geratzen da:
«Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarriak ezarritakoaren babesean, Nafarroako finantzaeta tributu-jarduera, haren foru-araubidea betez, Hitzarmen Ekonomikoaren sistema tradizionalaren bidez arautuko da, eta, bereziki, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Horretan, Nafarroak Estatuaren karga orokorrei egin beharreko ekarpenak zehaztuko dira, bai eta bere zerga-araubidea Estatuaren araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak ere.»
Bigarren artikulua. Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa aldatzea.
Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa honela idatzita geratzen da:
Bat. 3. zenbakia eransten zaio 4. artikuluari, eta honela idatzita egongo da:
«3. Finantza-eragiketak finantza-zuhurtasunaren printzipioaren mende egongo dira finantza-iraunkortasunaren printzipioa betetzearren.»
Bi. 18. artikuluaren 1. eta 4. zenbakiak honela idatzita geratzen dira:
«1. Administrazio publikoek aurrekontuaren betearazpen-mailari buruzko datuen jarraipena egingo dute, eta gastu publikoa egokituko dute, ekitaldia amaitzean aurrekontu-egonkortasuneko helburua betetzen dela bermatzeko.
Halaber, pertsona fisiko eta juridikoen, publiko edo pribatuen, kreditu-eragiketak bermatzeko ematen dituzten abalak, berrabalak eta beste edozein berme mota ematean hartutako arriskuaren eta kostuaren jarraipena egingo dute.»
«4. Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak jarraipena egingo du autonomia-erkidegoen hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeak betetzen diren ikusteko.
Autonomia-erkidegoaren hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeak, 13.6 artikuluaren araberako diruzaintza-planaren eguneratzetik hasita segidako bi hilabetetan, berankortasun-araudiaren gehienezko epea 30 egunetik gora gainditzen duenean, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak alerta-oharra helaraziko dio, eta bertan adieraziko du hornitzaileei ordaintzeko hilero bideratu beharreko zenbatekoa, bai eta gastuak murrizteko, diru-sarrerak handitzeko neurri kuantifikatuak edo kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko beste neurri batzuk ere. Neurri horiek hartu beharko ditu, hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea
murrizteko behar den altxortegia sortzeko. Autonomia-erkidegoak hori guztia diruzaintza-planean txertatuko du alerta-ohar hori jaso eta berehala.
Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak aurreko lerrokadak adierazitako alerta-oharra igorri ostean, haren ondorioak indarrean egongo dira harik eta autonomia-erkidegoak berankortasun-araudian ordaintzeko aurreikusitako gehienezko epea bete arte.»
Hiru. 20. artikuluaren 1. zenbakia honela idatzita geratzen da:
«1. Gobernuak, lege honen 17. artikuluan adierazitako txostenen arabera, aurrekontu-egonkortasunaren, zor publikoaren edo gastu-arauaren helburua betetzen ez dela egiaztatzen badu, autonomia-erkidegoaren zorpetze-eragiketa guztiek beharko dute Estatuaren baimena, aipaturiko ez-betetze horrek irauten duen bitartean. Baimen hori apurka-apurka eman ahal izango da, atalka, eta nahitaezkoa izango da Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak aurrekontuegonkortasunaren, zor publikoaren eta gastu-arauaren helburuak bete direla egiaztatu bitartean.
Autonomia-erkidegoak aurrekontu-egonkortasunaren helburua, zor publikoaren helburua edo gastu-arauaren helburua ez betetzeagatik aurkeztutako plan ekonomiko-finantzarioa Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluak egokitzat jotzen badu, kanpoko finantzaketatzat hartzen ez diren epe laburreko kreditu-eragiketek ez dute Estatuaren baimenik beharko.
Era berean, Estatuaren baimena beharko da pertsona fisiko edo juridikoen, publiko edo pribatuen, eta lege honen 2.1.b) artikuluaren aplikazio-eremuan jaso gabeko autonomia-erkidegoko erakundeen kreditu-eragiketei abalak, berrabalak edo bestelako berme mota batzuk emateko. Baimen hori apurka-apurka eman ahal izango da, abalatu eta bermatu beharreko zenbateko-atalen arabera, eta nahitaezkoa izango da Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak aurrekontu-egonkortasunaren, zor publikoaren eta gastu-arauaren helburuak bete direla egiaztatu bitartean.»
Lau. Lehenengo xedapen gehigarria honela idatzita geratzen da:
«Lehenengo xedapen gehigarria. Autonomia-erkidegoentzako eta tokikorporazioentzako finantzaketa-mekanismo gehigarriak.
1.Autonomia-erkidegoek eta toki-korporazioek, baldin eta likideziari laguntzeko ezohiko neurriak edo mekanismo gehigarriak eskuratzea eskatzen badiote Estatuari, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioarekin doikuntza-plan bat hitzartu beharko dute –beharrezkoa denean–; aipatutako plana aurrekontuegonkortasunaren eta zor publikoaren helburuak betetzearekin bat etorri beharko da.
2.Horrelako mekanismoetara jo ahal izateko, autonomia-erkidegoak edo tokikorporazioak baldintza berezi batzuk onartu beharko ditu jarraipenaren eta informazioa igortzearen arloan, bai eta mekanismoak abian jartzea agintzen duten xedapen edo akordioetan zehaztutako gainerako baldintzak ere; horrez gain, doikuntzako ezohiko neurriak hartu beharko dituzte, hala badagokio, aurrekontuegonkortasunaren eta zor publikoaren helburuak ez ezik, lege honetan, berankortasunari buruzko araudian eta Europako araudian hornitzaileei ordaintzeko ezarritako legezko epeak ere bete ditzaten.
3.Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak doikuntza-planari buruzko informazioa argitaratuko du. Doikuntza-planean jasotako neurriak bete ahala ordainduko da, atalka, ezarritako finantza-laguntza.
4.Doikuntza-plana indarrean dagoen bitartean, administrazio arduradunak informazioa bidaliko dio hiru hilean behin Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioari, kontu hauei buruz:
a) Emandako abal publikoak, horiek metatutako guztizko arrisku bizia eta kontratatutako kreditu-eragiketak edo -lerroak. Datu hauek adierazi beharko ditu: erakundea, guztizko kreditu erabilgarria eta kreditu erabilia.
b) Hartutako merkataritza-zorra, antzinatasunaren eta epemugaren arabera sailkatua. Era berean, hornitzaileei egin beharreko ordainketak errazte aldera kreditu-erakundeekin hitzartutako kontratuen gaineko informazioa ere jasoko da bertan.
c) Deribatuekin egindako eragiketak.
d) Beste edozein pasibo kontingente.
5.Doikuntza-plana nahitaezkoa izanik, autonomia-erkidego edo toki-korporazio batek ez badu hura igortzen edo betetzen, edo planak aurkako irizpena jasotzen badu, 25. eta 26. artikuluetan ekonomiaeta finantza-plana betetzen ez den kasuetarako aurreikusitako hertsapen-neurriak aplikatuko dira.
6.Toki-korporazioek doikuntza-planen betetze-mailari buruzko kontuhartzailearen txostena aurkeztu beharko diote urtero Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioari.
Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bateginaren 111. eta 135. artikuluetan zehaztutako eremu subjektiboan sartzen diren toki-erakundeen kasuan, txosten hori hiru hilean behin aurkeztu beharko dute.
Autonomia-erkidegoek, beren kontu-hartzailetza nagusiaren edo unitate baliokidearen bitartez, hilero bidaliko dute 4. zenbakian aurreikusitako informazioa, eta, horrez gain, beren doikuntza-planaren betetze-mailari buruzko informazio eguneratua ere bidali beharko diote Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioari, gutxienez elementu hauei dagokienez:
a) Gastu eta diru-sarreren kapituluen hileroko aurrekontu-betearazpena.
b) Doikuntza-plana zenbateraino egokitzen den errealitatera, eta martxan diren neurrien balioespena.
c) Doikuntza-plana aplikatuta lortu nahi diren helburuak betetzeari dagokionez, epe laburrean eta ertainean izango diren arriskuen balioespena. Likideziaaurreikuspenak eta zorpetze-beharrak aztertuko dira, zehazki.
d) Doikuntza-plana betetzean gertatu diren desbideratzeen azterketa.
e) Doikuntza-plana aldatzeko gomendioak, hala badagokio, aurrekontuegonkortasuneko eta finantza-iraunkortasuneko helburuak betetzeko.
f) Diruzaintza-planaren informazio eguneratua.
Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak izango du eskumena mekanismoaren eta doikuntza-planen betetze-mailaren jarraipena egiteko, eta, horretarako, garrantzitsua den informazio oro eskatu ahal izango du; halaber, balioespen horren berri emango dio Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari.
Halaber, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak erabaki ahal izango du Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak kontrol-jarduerak egin ditzan, hark zehaztutako eduki eta garrantziarekin; betiere, doikuntza-planen jarraipenak agerian utzitako arriskuaren arabera, 2. zenbakian aipatutako baldintzen betetze-mailaren arabera edota doikuntza-plana betetzen ez badute. Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, kontrol-jarduerak egiteko, beste erakunde publiko batzuen laguntza eskatu ahal izango du; kontrol-jarduerak autonomia-erkidegoetan egin beharrekoak badira, haien kontu-hartzailetza nagusiekin hitzarmenak sinatu ahal izango ditu.
Kontrol-jarduerak toki-korporazioetan egin behar izanez gero, berriz, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusia ikuskaritza-enpresa pribatuen lankidetzaz balia daiteke. Enpresa horiek Estatuko Administrazioaren Kontuhartzailetza Nagusiak ezarriko dituen arauak eta jarraibideak bete beharko dituzte. Likideziari laguntzeko ezohiko neurrietarako erabiltzen diren funts berberak erabiliko dira jarduera horiek finantzatzeko.
7.20. artikuluko 5. zenbakian aurreikusitako neurriak aplikatutakoan, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak autonomia-erkidegoari proposatu ahalko dio indarrean dauden finantzaketa-mekanismo gehigarrietara sarbidea izatea. Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak igorritako proposamenetik hilabete bat igarotakoan, autonomia-erkidegoak ez badu proposamena modu justifikatuan errefusatu, proposatutako finantzaketa-mekanismo gehigarrian automatikoki txertatu dela ulertuko da. Autonomia-erkidegoak proposamena errefusatzea justifikatzeko, frogatu egin beharko du likidezia eskura dezakeela, eta berau Estatuak proposatutako mekanismoak eskaintzen diona baino prezio baxuagoan lor dezakeela.
8.Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bateginaren 111. eta 135. artikuluetan zehaztutako eremu subjektiboan jasotako toki-korporazioek 18.5 artikuluan aurreikusitakoa aplikatutakoan berankortasun-araudian aurreikusitako ordaintzeko gehienezko epea ez betetzen jarraitzen badute, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak toki-korporazioari ezarri ahalko dio indarrean dauden finantzaketa-mekanismo gehigarriak erabiltzea.
9.Autonomia-erkidegoek finantzaketa-mekanismo gehigarrien kontura egiten dituzten kreditu-eragiketek, baldin eta finantza-baldintzak aurretik Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak onartu baditu, ez dute Estatuaren nahitaezko baimena beharko, eta ez zaizkie aplikagarriak izango Autonomia Erkidegoak Finantzatzeari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoaren 14. artikuluaren bi zenbakian eta lege honetako hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusitako murrizketak.»
Lehenengo xedapen gehigarria. Toki-erakundeek epai irmoak bete ditzaten finantzatzea.
1.Justizia-auzitegien epai irmoak betearazteari dagokionez, halakoek dakartzaten betebeharrak betetzeko behar diren finantza-beharrak jaso ahal izango dituzte tokierakundeek Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtseko Antolamendu Funtsaren edo Bultzada Ekonomikorako Funtsaren konpartimentuetan; horretarako, halere, Autonomiaerkidegoen eta toki-erakundeen finantza-iraunkortasunerako neurriei eta bestelako neurri ekonomikoei buruzko abenduaren 26ko 17/2014 Errege Lege Dekretuaren 39. edo 50. artikuluan zehaztutako egoeretan egon beharko dira, eta epaia betearaztearen ondorioz diruzaintzako desoreka larriak daudela justifikatu beharko dute. Ondorio horietarako, tokierakundetzat hartuko dira toki-erakundearen administrazio orokorra eta haren mendeko gainerako erakunde eta organismoak, Administrazio Publikoen sektoreko toki-korporazioen azpisektorean sartuta baldin badaude, Europar Batasuneko Nazio eta Eskualdeko Kontuen Europako Sistemaren definizioaren eta mugaketen arabera.
2.Aurreko zenbakian aipatutako finantza-beharrak Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren konpartimentuetan jasoko dira Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak erabakitakoaren arabera, eta, hala badagokio, atxikitzeko eskaerekin batera aurkeztutako doikuntza-planetan bildu beharko dira.
3.Xedapen honetan araututako neurriari heltzen dioten toki-erakundeek gastu ez-finantzarioen ehuneko 1eko zenbatekoaz hornitu beharko dute Aurrekontu Esleipenerako Kontingentzia Funtsa 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokorraren proiektuan, era horretan auzitegiek etorkizunean eman ditzaketen epai irmoek eragindako ordainketabetebeharrei edo aurreikusi gabeko eta geroratu ezineko beharrei erantzun ahal izateko. Hori betetzea ezinbesteko baldintza da Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren konpartimentuekin bat egin ahal izateko.
Bigarren xedapen gehigarria. Toki-erakundeentzako konpentsazioak.
32 Atala, 02 Zerbitzua –Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin Koordinatzeko Idazkaritza Nagusia. Toki-erakundeak–, 942N Programa, 461.01 kontzeptuan kontsignatutako kredituan, 2015ean barkatu beharreko trakzio mekanikoko ibilgailuen
gaineko zergaren kuoten konpentsazioa gauzatzen da, Estatu Batuekin sinatutako Defentsarako Lankidetza Hitzarmenean (1988ko abenduaren 1ekoa; egun indarrean) ezarritako zerga-onurak aplikatzearen ondorioz; bada, kreditu horren kontura, konpentsazio gehigarria aitortu ahal izango zaie neurri hori aplikagarri zaien udalerriei –betiere, gutxienez 20.000 eta gehienez 50.000 biztanle badituzte–. Aipatutako konpentsazioa bi kontzeptu hauen arteko aldearen neurrikoa izango da: batetik, abenduaren 26ko 36/2014 Legearen 79.hiru.b) .1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz Estatuko tributuetan dagokien partaidetzaren, eta, bestetik, zuzenbidezko biztanleria eta Espainiako Indar Armatuetako langile zibil eta militarren kopurua batuz gero legokiekeen partaidetzaren artekoa, alegia; eta eragiketa horren emaitzari martxoaren 5eko 27/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bateginaren 124.1.a) artikuluan aurreikusitako eskalako goragoko koefiziente biderkatzailea aplikatuko zaio.
Aurreko konpentsazio gehigarriaren ondorioetarako, indarrean eta Gobernuak 2015eko urtarrilaren 1ean ofizialki onetsita dagoen udal-erroldaren biztanle kopurua hartuko da kontuan, eta Defentsa Ministerioak ziurtatu beharko du Espainiako Indar Armatuetako langile zibil eta militarren kopurua; horren barruan, orobat, ez dira sartuko aurreko zenbakian aipatutako udalerrien biztanle-erroldan jasota daudenak (errolda indarrean eta Gobernuak onetsita egon beharko da ziurtagiri hori emateko unean) .
Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin Koordinatzeko Idazkaritza Nagusiaren ebazpen bidez aitortuko da konpentsazio gehigarri hori, aurreko lerrokadan aipatutako ziurtagiria jasotakoan, eta ordainketa bakarrean emango da, eta ez da lotuta egongo behin betiko inolako likidaziori.
Azken xedapenetatik lehena. Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorra aldatzea.
Aldatu egiten da Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorra, eta honela idatzita geratzen da:
Bat. VII. titulua honela idatzita geratzen da:
«VII. TITULUA
Osasun-gastuaren gardentasuna eta iraunkortasuna
106. artikulua. Autonomia-erkidegoen farmaziaeta osasun-gastuaren iraunkortasunari jarraipena egitea.
HAP/2105/2012 Aginduan –urriaren 1ekoa, Aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan informazioa emateko aurreikusitako betebeharrak garatzekoa–, aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta lege horren 6. artikuluan aurreikusitako gardentasun-printzipioa betez, autonomia-erkidegoek Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioari honako informazio hau igorriko diote, aldian behin, Administrazio Publikoen Ekonomia eta Finantza Informazioaren Zentralaren bidez jarraitu eta argitaratzeko:
a) Ospitaletako farmazia-gastuari, mediku-errezeta edo dispentsazio-agindu bidezko farmaziaeta osasun-produktuetako gastuari buruzko datuak, eta medikuerrezetarik edo dispentsazio-agindurik gabeko osasun-produktuetako gastuari buruzkoak, lege honetan aurreikusitakoaren arabera.
b) Osasunaren arloan egindako inbertsioetako gastuari buruzko datuak, bereziki ospitaleetan erabiltzeko osasunaren arloko goi-mailako teknologiako ekipoekin lotuta, eta osasun-gastuaren arloko bestelako datu esanguratsuak.
c) Osasun-sistemaren eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko hartutako neurriak, bai eta horrelakoen aurrerapen-maila ere.
107. artikulua. Farmazia-gastuaren mugapena.
Titulu honetan aurreikusitako ondorioetarako, farmazia-gastutzat bi gastu hauen batura hartuko da: Estatuko Osasun Sistemaren errezeta ofizialaren edo dispentsazio-aginduaren ondorioz farmazia-bulegoetan izandako farmaziaeta osasun-produktuetako gastua, eta Estatuko Osasun Sistemako ospitaletara sendagaiak hornitzeagatik izandako ospitaletako farmazia-gastua.
108. artikulua. Ospitaletako farmazia-gastuaren mugapena.
Estatuko Osasun Sistemako arreta sanitario eta soziosanitarioko ospitale eta zentroetan funts publikoekin finantzaturiko sendagaien ondorioz kontabilitate nazionalaren terminoetan Administrazio Publiko gisa sailkatutako unitateek sortutako gastua hartzen da ospitaleko farmazia-gastutzat.
109. artikulua. Mediku-errezeta edo dispentsazio-agindu bidezko farmaziaeta osasun-produktuetako gastuaren mugapena.
Mediku-errezeta edo dispentsazio-agindu bidezko farmaziaeta osasunproduktuetako gastua hau da: kontabilitate nazionalaren terminoetan Administrazio Publiko gisa sailkatutako unitateek sendagai eta/edo osasun-produktuengatik sortutako gastua, betiere horrelakoak, funts publikoekin finantzatuta egonik, Estatuko Osasun Sistemako errezeta ofizial edo dispentsazio-agindu bidez farmaziabulegoetan dispentsatzen badituzte lurralde nazionalean.
110. artikulua. Mediku-errezetarik edo dispentsazio-agindurik gabeko osasunproduktuetako gastuaren mugapena.
Mediku-errezetarik edo dispentsazio-agindurik gabeko osasun-produktuetako gastua hau da: urriaren 16ko 1591/2009 Errege Dekretuaren 2. artikuluaren 1 zenbakiko a) -tik e) -ra bitarteko letretan aurreikusitako produktuak eskuratzeagatik kontabilitate nazionalaren terminoetan Administrazio Publiko gisa sailkatutako unitateek sortutako gastua, betiere horrelako produktuak ez badira kapital-ondasun edo ondasun inbentariagarritzat hartzen, dagozkien erakundeetako kapital-gastu edo -aurrekontuetan erregistratuta gelditzeagatik, eta ez badituzte farmaziabulegoetan dispentsatu Estatuko Osasun Sistemako errezeta ofizial edo dispentsazio-agindu bidez.
111. artikulua. Osasun-sistemaren eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko neurriak.
Farmaziaeta osasun-gastuaren iraunkortasuna eta eraginkortasuna hobetzen laguntzeko hainbat neurri onartuko dira Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen erabaki bidez (eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da hori) , hala nahi duten autonomia-erkidegoek hartu ahal izan ditzaten.
112. artikulua. Informazioa igortzeko betebeharra ez betetzea.
Titulu honetan aipatutako informazioa igortzeko betebeharrak ezarritako epeei, eskatutako datuen beharrezko eduki eta egokitasunari edota bidalketa-moduari dagokienez bete ezean, betetzeko errekerimendua egingo da, betiere egokia den erantzukizun pertsonala alde batera utzi gabe.
Errekerimenduan adieraziko da dagokion obligazioa betetzeko gehienez hamabost egun naturaleko epea egongo dela, eta ohartaraziko da epe hori amaiturik ez-betetzearen berri eman eta apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 20. artikuluan aurreikusitako zuzentzeko neurri automatikoak hartuko direla, aipatutako legearen 27.7 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
113. artikulua. Farmaziaeta osasun-gastuaren iraunkortasunari laguntzeko tresna sortzea.
1.Autonomia-erkidegoen farmaziaeta osasun-gastuaren iraunkortasunari laguntzeko tresna sortzen da, 2015ean indarrean egongo dena, betiere Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen erabakiz epe hori luzatzea erabaki ezean.
2.Tresna horrekin bat egiteko, autonomia-erkidegoak gobernu-kontseiluaren erabaki bat hartuko du; han, tresnari atxikitzeko asmoa eta titulu honetan aurreikusitakoa betetzeko konpromisoa jasoko dira.
114. artikulua. Osasun-gastuaren mugak.
1.Baldin eta autonomia-erkidego batek tresna horrekin bat egiten badu, farmazia-gastuaren (ospitaletakoa zein mediku-errezeta edo dispentsazio-agindu bidezko farmaziaeta osasun-produktuetakoa barne) eta mediku-errezetarik edo dispentsazio-agindurik gabeko osasun-produktuetako gastuaren urtetik urterako aldakuntza, ekitaldia amaiturik, gehienez ere, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 12.3 artikuluan aurreikusitako Espainiako ekonomiaren epe ertaineko barne-produktu gordinaren hazkundearen erreferentzia-tasa adinakoa izango da, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministeriok egin eta Administrazio Publikoen Ekonomia eta Finantza Informazioaren Zentralean argitaratutako azken txostenarekin bat etorriz.
2.Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak 1 zenbakian aurreikusitakoaren betetze-maila aztertuko du ospitaletako farmazia-gastuari, mediku-errezeta edo dispentsazio-agindu bidezko farmaziaeta osasunproduktuetako gastuari eta mediku-errezetarik edo dispentsazio-agindurik gabeko osasun-produktuetako gastuari buruzko informazioa (107-110 artikuluetan aipatuta) , ekitaldia amaiturik, argitaratu ondoren.
Estatuko Osasun Sistemaren Lurraldearteko Kontseiluan urtero emango dute aurreko lerrokadan aurreikusitako betetze-mailaren berri.
115. artikulua. Farmazia-gastuaren edo osasun-produktuetako gastuaren muga gainditzearen ondorioak.
Baldin eta tresna horrekin bat egindako autonomia-erkidego batean farmaziagastuak edo mediku-errezetarik edo dispentsazio-agindurik gabeko osasunproduktuetako gastuak 114. artikuluan aurreikusitako muga gainditzen badu:
a) Autonomia-erkidegoak ezin izango du zerbitzuen zorro osagarria onartu 16/2003 Legearen, maiatzaren 28koaren, Estatuko Osasun Sistemaren Kohesioari eta Kalitateari buruzkoaren, 8 quinquies.hiru artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta Estatuko Osasun Sistemako zerbitzuen zorro komuneko zerbitzuak baino ezin izango dituzte eman.
b) Estatuko Administrazio Orokorrak osasunaren arloan egiten duen dirubaliabideen banaketan autonomia-erkidegoak parte hartu ahal izatea, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 20.3 artikuluan aurreikusitako txostenaren araberakoa izango da.
c) Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak osasun-sistemaren eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko erabakitzen dituen neurriak aplikatu beharko ditu autonomia-erkidegoak.
116. artikulua. Estatuko osasun-gastuaren gardentasuna eta iraunkortasuna.
1.Osasun Kudeaketarako Institutu Nazionalak, Estatuko Administrazio Zibileko Funtzionarioen Mutualitateak, Espetxeetako Erakundeak eta Mutualitate Judizial Orokorrak, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioren mendeko Administrazio Publikoen Ekonomia eta Finantza Informazioaren Zentralaren bitartez,
honako gastu hauek kalkulatu eta ezagutarazi beharko dituzte: ospitaletako farmazia-gastua; mediku-errezeta edo dispentsazio-agindu bidezko farmaziaeta osasun-produktuetako gastua, eta mediku-errezetarik edo dispentsazio-agindurik gabeko osasun-produktuetako gastua, lege honen 108-110 artikuluetan zehaztutako mugapenarekin bat etorriz.
2.Gehienez ere, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 12.3 artikuluan aurreikusitako Espainiako ekonomiaren epe ertaineko barne-produktu gordinaren hazkundearen erreferentzia-tasa adinakoa izango da Osasun Kudeaketarako Institutu Nazionalak, Estatuko Administrazio Zibileko Funtzionarioen Mutualitateak eta Mutualitate Judizial Orokorrak izandako farmazia-gastuaren urtetik urterako aldakuntza (horren barruan sartzen dira ospitaletako farmazia-gastua; ospitaletatik kanpo, mediku-errezeta eta dispentsazio-agindu bidezko farmaziaeta osasunproduktuetan egindako gastua, eta mediku-errezetarik edo dispentsazio-agindurik gabeko osasun-produktu ez-farmazeutikoetako gastua) .
3.Baldin eta 2. zenbakian aipatutako subjektuetako batek 2. zenbaki horretan aurreikusitako farmazia-gastuaren edo mediku-errezetarik edo dispentsazioagindurik gabeko osasun-produktuetako gastuaren muga gainditzen badu, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak osasun-sistemaren eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko erabakitzen dituen neurriak aplikatuko ditu.»
Bi. Seigarren xedapen iragankorra gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Seigarren xedapen iragankorra. Autonomia-erkidegoen farmazia-gastuaren eta osasun-produktu ez-farmazeutikoetako gastuaren informazioa igortzea eta argitaratzea.
1.Urriaren 1eko HAP/2105/2012 Agindua aldatu ezean, autonomia-erkidegoek, hil bakoitzaren 15a baino lehen, 107-110 artikuluetan aipatutako gastuaren aurreko hilari dagokion informazioa (ospitaletako farmazia-gastuarena, mediku-errezeta edo dispentsazio-agindu bidezko farmaziaeta osasun-produktuetako gastuarena eta mediku-errezetarik edo dispentsazio-agindurik gabeko osasun-produktuetako gastuarena) igorri beharko diote Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioari, aurreko ekitaldiko hil berari dagokion informazioarekin batera.
Ekitaldi bakoitzeko abenduko informazioa hurrengo urtarrilaren 31 baino lehen igorriko dute, eta 114. artikuluan ezarritako muga bete duten zenbatzeko oinarria izango da informazio hori.
2.Hileroko informazioa, 2015eko ekitaldiari dagokionez, 2015eko ekainaren 30ean igorriko dute lehenbiziko aldiz, eta 2015eko ekitaldiko lehen bost hilabeteak zein 2014ko hilabete berak hartuko ditu barnean. Administrazio Publikoen Ekonomia eta Finantza Informazioaren Zentralean hileko datuak igortzeko epea amaitu ondoko hilabetean argitaratuko da informazioa, ekitaldiaren amaierari buruzko datuak izan ezik, azken horiek apirilaren 1a baino lehen argitaratuko baitituzte.
3.Kontu-hartzailetza nagusiak edo kontabilitatearen arloko eskumenak dituen horren antzeko unitateak igorriko du informazio hori baliabide elektronikoen bidez, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak hartarako prestatzen dituen eredu normalizatuak eta sistema erabiliz, eta aitortutako ziurtagiri batean oinarritutako sinadura elektroniko aurreratu bidez, Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legearekin bat etorriz, betiere Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak hori erabili beharrik ez dagoela erabaki ezean.»
Hiru. Azken xedapenetatik hamaseigarrena gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Azken xedapenetatik hamaseigarrena. Arauak emateko ahalmena.
Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroaren eta Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko ministroaren baterako aginduaren bidez,
Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen erabakiz, aurretik autonomia-erkidegoei kontsulta eginda, aldatu ahal izango da 107-110 artikuluetan aurreikusitakoa ospitaletako farmazia-gastuaren, mediku-errezeta edo dispentsazioagindu bidezko farmaziaeta osasun-produktuetako gastuaren edo medikuerrezetarik edo dispentsazio-agindurik gabeko osasun-produktuetako gastuaren mugapenari buruz.»
Azken xedapenetatik bigarrena. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hogeigarren xedapen gehigarriaren bosgarren zenbakia, eta honela idatzita geratzen da idatzita:
«5. Partzuergoetako langileak hala funtzionarioak nola lan-kontratudunak izan daitezke, eta partzuergoko kide diren administrazioetakoak baino ez dira izango. Atxikita dauden administrazio publikoaren araubide juridikoaren menpe egongo dira, eta haien ordainsariek ez dituzte, inola ere, administrazio horretan lanpostu baliokideentzat ezarritakoak gaindituko.
Salbuespenez, partzuergoko kide diren administrazioetako langilerik ezin badute eduki, bete beharreko eginkizunak bereziak direlako, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak edo partzuergoa atxikita dagoen administrazioaren organo eskudunak baimena eman ahal izango du partzuergoak langileak zuzenean kontratatzeko, aipatutako eginkizunetan aritu daitezen.»
Azken xedapenetatik hirugarrena. Zerga, Administrazio eta Gizarte Arloko Neurriei buruzko abenduaren 29ko 14/2000 Legearen 49. artikulua aldatzea.
Aldatu egiten da Zerga, Administrazio eta Gizarte Arloko Neurriei buruzko abenduaren 29ko 14/2000 Legearen 49. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Araudian dokumentuak gordetzeari dagokionez ezarritako betebeharrak Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado SAri aplikatzekoak izango dira, honako berezitasun hauekin:
a) Era guztietako jokoetako parte-hartzearen egiaztagiriak, horiek indargabetu edo ezeztatu badira edota saldu gabe gelditu badira, hilabetez gorde beharko dira.
b) Era guztietako jokoetako parte-hartzearen egiaztagiriak, horiei gehienez 2.500 euroko sariak suertatu bazaizkie, lau hilabetez gorde beharko dira.
c) Era guztietako jokoetako parte-hartzearen egiaztagiriak, horiei 2.500 euro baino gehiagoko sariak suertatu bazaizkie, hamar urtez gorde beharko dira.
d) Aurreko letretan ezarritako epeak baztertu gabe, baldin eta era guztietako jokoetako parte-hartzearen egiaztagiriek erreklamazioren bat jasotzen badute iraungitzeko epea bete aurretik, gorde egin beharko dira ebazpen irmoa eman arte.
e) Nolanahi ere, sozietatearen jarduna dokumentatzeko eta egiaztagiri batzuen arte-balioa aintzat hartuta, horrelakoen lagin bat gordeko da; erregelamendu bidez zehaztuko dira horien ezaugarriak.
2.Zozketa edo dagokion ekitaldia egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira epe horiek.
3.Gordetzeko betebeharra ezartzen duen araudian onartutako edozein bitarteko edo euskarri erabiliz gorde ahal izango dira dokumentu horiek.
4.Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado SAk, kostu-aurrezpeneko eta eraginkortasuneko printzipioekin bat etorriz, neurri egokiak hartuko ditu aurreko epigrafeetan xedatutakoa gauzatu eta betetzeko.»
Azken xedapenetatik laugarrena. Estatuko Osasun Sistemaren Kohesioari eta Kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Osasun Sistema Nazionalaren Kohesio eta Kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 8 quinquies artikuluko hirugarren zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«3. Autonomia-erkidegoek zerbitzuen zorro komunaren finantzaketa bermatzeko beharrezkoak diren ekonomia-baliabideak erabili beharko dituzte. Autonomia-erkidego baten zerbitzuen zorro osagarria onartzeko, nahitaezkoa izango da aurretiko nahikotasun finantzarioa bermatzea aipatutako zorroa finantzatzeko, aurrekontu-egonkortasunerako irizpideak betez.
Farmaziaeta osasun-gastuaren iraunkortasuna laguntzeko tresnarekin bat egin duten autonomia-erkidegoek beharrezko diren diru-baliabideak bideratu beharko dituzte zerbitzuen zorro komunaren finantzaketa bermatzeko, eta, autonomiaerkidego baten zerbitzuen zorro osagarria onartzeko, baldintza hau bete beharko dute nahitaez: farmazia-gastuaren eta mediku-errezetarik edo dispentsazioagindurik gabeko osasun-produktuetako gastuaren adierazleen urtetik urterako aldakuntzak, ekitaldia amaituta, ez du gaindituko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 12.3 artikuluan aurreikusitako Espainiako ekonomiaren epe ertaineko barne-produktu gordinaren hazkundearen erreferentzia-tasa.»
Azken xedapenetatik bosgarrena. Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorra aldatzea.
Aldatu egiten da Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren bederatzigarren xedapen gehigarria, eta honela idatzita geratzen da:
«Bederatzigarren xedapen gehigarria. Merkataritza-sozietateak eta sektore publikoaren kontrolpeko beste erakunde batzuk.
Estatuak autonomia-erkidegoekin edo toki-erakundeekin hitzarmenak egitea sustatuko du, Estatuaren sektore publikoko erakundeek, autonomia-erkidegoen edo toki-erakundeen administrazioak edo haiei lotutako edo haien mendeko erakundeek parte-hartze gutxiengoduna duten merkataritza-sozietateen aurrekontu-, finantza-, kontabilitateeta kontrol-araubidea koordinatzearren, baldin eta haietan duten partehartzea, batera hartuta, gehiengoduna bada edo beren kontrol politikoa badakar.
Merkataritza-sozietate horiek derrigorrean aurkeztu behar dizkiote urteko kontuak Kontu Auzitegiari, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiaren bidez, baldin eta Estatuko sektore publikoaren partaidetzaren ehunekoa berdina edo handiagoa bada gainerako administrazio publiko bakoitzarena baino; horrez gain, autonomia-erkidego bakoitzak duen araudian ezarritakoa ere bete behar dute. Kontuak emateko prozedurari dagokionez, lege honetan xedatutakoa aplikatuko da.
Aurreko lerrokadetan xedatutakoa fundazio publikoei eta beste forma juridiko batzuei ere aplikatuko zaie, baldin eta, haietan, Estatuaren sektore publikoaren parte-hartzea gainerako administrazio publiko bakoitzaren berdina edo handiagoa bada, betiere autonomia-erkidego bakoitzaren berezko araudian xedatutakoa alde batera utzi gabe.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hogeigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera Estatuko Administrazio Publikoari atxikita dauden partzuergoak lege honetan eta hura garatzeko araudian erregulatutako aurrekontu-, finantza-, kontabilitateeta kontrol-araubidearen mende egongo dira.
Estatuko Administrazio Publikoari atxikitako partzuergoen aurrekontuak, ez daudenean haren erabaki-ahalmenaren mende, ez delako betetzen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hogeigarren xedapen gehigarriko 2. puntuko a) eta e) letren
artean bildutako baldintzetako bat ere, Estatuaren Aurrekontu Orokorren parte izango dira, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak zehaztutako moduan.»
Azken xedapenetatik seigarrena. Faktura elektronikoa sustatzeko eta sektore publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Faktura elektronikoa sustatzeko eta sektore publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legea, eta honela idatzita geratzen da:
Bat. Aldatu egiten da 4. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«4. artikulua. Faktura elektronikoaren erabilera sektore publikoan.
1.Administrazio Publikoari ondasunak entregatu edo zerbitzuak egin dizkioten hornitzaile guztiek faktura elektronikoa jaulki eta igorri ahalko dute. Dena den, honako erakunde hauek beti egongo dira behartuta faktura elektronikoa erabiltzera eta hura dagokion sarrera-puntu orokorrean aurkeztera:
a) Sozietate anonimoak;
b) Erantzukizun mugatuko sozietateak;
c) Espainiar nazionalitatea ez duten pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak;
d) Zerga-araudiak ezarritakoaren arabera, Espainiako lurraldean egoiliar ez diren erakundeen establezimendu iraunkorrak eta sukurtsalak;
e) Aldi baterako enpresa-elkarteak;
f) Ekonomia-intereseko taldea, ekonomia-intereseko Europako taldea, pentsiofuntsa, arrisku-kapitaleko funtsa, inbertsio-funtsa, aktiboak erabiltzeko funtsa, hipoteka-merkatua erregularizatzeko funtsa, hipotekak titulizatzeko funtsa edo inbertsioak bermatzeko funtsa.
Hala ere, administrazio publikoek fakturazio elektronikoaren obligazio horretatik kanpo utzi ditzakete, erregelamenduaren arabera, 5.000 eurora arteko fakturak, bai eta hornitzaileek administrazio publikoen kanpoko zerbitzuei luzatutakoak ere, harik eta faktura horiek faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrera aurkezteko baldintzak betetzen dituzten arte, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak egindako balorazioaren arabera, eta kanpoko zerbitzuek halako fakturak jasotzeko bitarteko eta sistema egokiak dituzten arte.
2.Administrazio publiko bakoitzak erabakitzen duen organo, organismo publiko edo erakundearen bitartez faktura elektronikoaren erabilerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea izango dute hornitzaile guztiek.»
Bi. 6. artikulua honela idatzita geratzen da:
«6. artikulua. Faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorra.
1.Estatuak, autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek faktura elektronikoen sarrera-puntu orokor bat edukiko dute, eta hor jasoko dira erakundeei eta lotutako edo mendeko organismoei dagozkien faktura elektroniko guztiak.
Aurreko hori gorabehera, toki-erakundeek bat egin ahalko dute beren diputazioak, autonomia-erkidegoak edo Estatuak eskaintzen dien faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorraren erabilerarekin.
Halaber, autonomia-erkidegoek ere bat egin ahalko dute Estatuak eskaintzen duen faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorraren erabilerarekin.
2.Administrazio bateko faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrak bitartekaritza-soluzio bat eskainiko du faktura aurkezten duenaren eta hura erregistratzeko eskumena duen kontabilitate-bulegoaren artean.
3.Faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrak aukera emango du lege honetan zehaztutako formatuan faktura elektronikoak bidaltzeko. Hornitzaileak edo faktura aurkeztu duenak fakturaren izapidetze-egoera kontsultatu ahal izango du.
4.Lege honetan eta hura garatzeko oinarrizko araudian aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten faktura elektroniko guztiak, adostasun-fasean bete beharreko ondorengo baldintzak baztertu gabe, faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorraren bitartez aurkeztuko dituzte; puntu horretan onartu egingo dituzte, eta sarrera automatikoa sortuko dute faktura elektronikoen sarrera-puntu orokor hori kudeatzen duen administrazio publikoaren erregistro elektronikoan; horrez gain, hartu-agiri elektronikoa ere emango du, eta faktura zein egunetan eta ordutan aurkeztu den egiaztatuko.
5.Faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrak zerbitzu automatiko bat izango du; hari esker, fakturak elektronikoki bidaliko zaizkie haiek erregistratzeko eskumena duten kontabilitate-bulegoei, zeinek eskura izango baitituzte.
6.Administrazio Publikoen Estatu Idazkaritzak eta Aurrekontuen eta Gastuen Estatu Idazkaritzak batera erabakiko dituzte faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorraren baldintza tekniko normalizatuak, bai eta gainerako puntuen eta Estatuko Administrazio Orokorraren faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorraren arteko elkarreragingarritasun-zerbitzuak ere.
7.Administrazio publiko batek ez badu faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrik eta ez badu beste administrazio baten puntuarekin bat egin, Estatuko Administrazio Orokorraren faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrean aurkeztu ahal izango du faktura hornitzaileak. Puntu horrek gordailu batean sartuko du faktura hori automatikoki, eta administrazio eskuduna arduratuko da horretarako sarbideaz zein faktura kudeatu eta izapidetzeaz.
8.Probintziako diputazioek, kabildoek eta uharteko kontseiluek lankidetza eta beharrezko diren bitarteko teknikoak eskainiko dizkiete 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriei artikulu honetan xedatutakoa aplikatu ahal izan dezaten, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 36.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.»
Hiru. Aldatu egiten da 9. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«9. artikulua. Fakturak izapidetzeko prozedura.
1.Faktura jasotzen duen administrazio-erregistroak zuzenean igorriko dio eskumena duen kontabilitate-bulegoari, idatzoharra egin dezan fakturaren kontabilitate-erregistroan.
Faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrean aurkeztutako faktura elektronikoak elektronikoki bidaliko dira, puntu horretan izango den zerbitzu automatikoaren bitartez, fakturan agertzen den kontabilitate-bulegoaren arabera kasuan kasu dagokion kontabilitate-erregistrora. Fakturan adierazi behar da zer administrazio-organori dagoen zuzenduta, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginak –azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua– hogeita hamahirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraituz. Hala ere, Estatuak, autonomia-erkidegoek eta Madril eta Bartzelonako udalerriek kontabilitate-erregistroan idatzoharra egiteko obligazio horretatik kanpo utz ditzakete, erregelamenduaren arabera, 5.000 eurora arteko paperezko fakturak eta hornitzaileek edozein administrazio publikoren kanpoko zerbitzuei luzatutakoak, harik eta faktura horiek faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrera aurkezteko baldintzak betetzen dituzten arte, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak egindako balorazioaren arabera, eta kanpoko zerbitzuek halako fakturak jasotzeko bitartekoak eta sistema egokiak dituzten arte.
Fakturen kontabilitate-erregistroak faktura elektronikoen sarrera-puntu orokor bat baino gehiagorekin lotuta egon ahal izango dira, eta, edozelan ere, Estatuko Administrazio Orokorraren faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrarekin lotuko dira, baldin eta dagokion administrazioak horrekin bat egin badu.
2.Kontabilitate-erregistroan fakturaren idatzoharra egin ostean, identifikaziokode bat esleituko zaio adierazitako fakturari aipatutako kontabilitate-erregistroan. Faktura elektronikoei dagokienez, kode hori automatikoki esleituko da, eta berehala jakinaraziko zaie kontabilitate-erregistroa interkonektatuta dagoen faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrei; fase horretan faktura baztertu ahal izango da, baina lege honetan eta hura garatzeko oinarrizko araudian ezarritako baldintzak bete ezean baino ez.
3.Kontabilitate-eginkizuna esleitua duen administrazio-organoak edo -unitateak organo eskudunari igorriko dio, edo haren esku ipiniko du, hala badagokio, faktura jaulki zuenak entregatutako ondasunarekiko edo egindako zerbitzuarekiko adostasun-prozedura izapidetu dezan eta obligazioa aitortzeko espedienteari dagozkion gainerako jarduerei ekin diezaien, eskumena duen kontrol-organoari bidaltzea barne dela, aldez aurreko aginduzko interbentzioaren eraginetarako.
4.Dagokion organo eskudunak obligazioa aitortu duenean, proposamenaren kontabilitate-tramitazioak edo ordainketa-aginduak identifikatuko du proposamenaren xede den faktura (edo fakturak) , fakturen kontabilitate-erregistroan esleitutako identifikazio-kodeen bidez.»
Lau. 12. artikuluari 3. zenbakia gehitzen zaio, eta honela idatzita geratzen da:
«12. artikulua. Barne-kontroleko organoen ahalmenak eta obligazioak.
1.Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak eta autonomiaerkidego eta toki-erakundeetako kontrol-organo baliokideek justifikazio-agirietara, fakturen kontabilitate-erregistroko informaziora zein kontabilitatera noiznahi sartzeko aukera izango dute.
2.Urtean behin, barne-kontroleko organoak txosten bat egingo du, berankortasunaren arloan araudia zenbateraino betetzen den ebaluatuko duena. Toki-erakundeen kasuan, txosten hori Udalaren osoko bilkurara aurkeztuko da.
3.Administrazio bakoitzeko kontu-hartzailetza nagusiek edo organo baliokideek sistemen ikuskapen bat egingo dute urtero fakturen kontabilitate-erregistroek lege honetan eta hura garatzeko araudian ezarritako jarduera-baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko, eta bereziki, faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrean aurkeztutako fakturak, dagokion administrazioaren organo edo erakundeei zuzendutakoak, ez direla prozesuaren ezein fasetan atxikita gelditzen. Txosten horretan, fakturen kontabilitate-erregistroan inskribatzeko, fakturek batez beste zenbat denbora behar duten ere aztertuko dute, bai eta kontabilitate-erregistroan idatzoharra egiteko fasean baztertutako fakturen kopurua eta zergatiak ere.»
Bost. Aldatu egiten da seigarren xedapen gehigarria, eta honela idatzita geratzen da:
«Seigarren xedapen gehigarria. Faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorren eta kontabilitate-erregistroen publizitatea.
1.Faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorren sorrerari eta kontabilitateerregistroen eraketari publizitatea emango zaie.
2.Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak direktorio bat edukiko du eguneraturik, eta, horretan, Estatuko Administrazio Orokorrak, autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek, gutxienez ere, faktura elektronikoen beren sarrera-puntu orokorraren helbide elektronikoa eta hornitzaileentzat erabilgarria izan daitekeen gainerako informazio osagarria sartuko dituzte.
3.Probintziako diputazioek, kabildoek eta uharteko kontseiluek lankidetza eta beharrezko diren bitarteko teknikoak eskainiko dizkiete 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriei xedapen honetan aurreikusitakoa aplikatu ahal izan dezaten, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 36.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.»
Azken xedapenetatik zazpigarrena. Estatuko loteria eta apustuen jarduera berrantolatzea.
Ondorioak 2010eko abenduaren 3tik aurrera edukita, hau xedatzen da:
Bat. «Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado» sortzen da, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioari atxikita. Ministro Kontseiluak, 2011ko martxoaren 31 baino lehen, haren estatutu sozialak onartuko ditu, eta administrazio-organoa izendatuko du.
Loterías y Apuestas del Estado enpresa-erakunde publikoa, abenduaren 30eko 2069/1999 Errege Dekretuaren bitartez sortua, azkendu egingo da Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado merkataritza-erregistroan inskribatzean.
Loterías y Apuestas del Estado enpresa-erakunde publikoa azkentzen den egunetik aurrerako ondorioekin, Estatuaren esparruko jokoekin lotutako jarduera-adarra –horren barruan hartuta aktibo eta pasibo guztiak, ondasun eta eskubideak, bai eta ordura arte haren titularitatekoak ziren titulu gaitzaileak ere–, kapital sozial modura emango zaio Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietateari.
2010erako Estatuaren Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 26/2009 Legearen hogeita hamalaugarren xedapen gehigarriaren arabera oraindik ere administrazio-araudia aldi baterako aplikatu behar zaien saltokiekin eta merkataritza-ordezkaritzekin lotuta dauden eskubide eta betebehar guztiak sartzen dira ekarpen horren barruan, eta aipatutako xedapen horretan jasotako berme guztiek indarrean iraungo dute.
Uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bateginaren 67. artikuluan aditu independentearen txostenari dagokionez ezarritakoa ez zaio aplikatuko aurreko lerrokadetan jasotako ekarpenari, eta horren ordez Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 114. artikuluan aurreikusitako perituen tasazioa aplikatuko zaio.
Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietatearen esku geldituko dira Loterías y Apuestas del Estado enpresa-erakunde publikoak Estatuaren titulartasuneko jokoak modu esklusiboan kudeatzeko esleituta zituen ahalmen guztiak, eta subrogatuta edukiko ditu, orobat, aipatutako aktibo eta pasiboen zein ondasun eta eskubideen ekarpenaren ondoriozko eskubide eta betebehar guztiak, horren gauzatze-datatik aurrera.
Xedapen gehigarri honen aplikazioak zeharka edo zuzenean eragindako ondareeskualdaketa, sozietate-eragiketa eta egintza guztiei tributu-salbuespenen eta arantzelmurrizketen araubidea aplikatuko zaie, betiere subjektu pasibo modura Loterías y Apuestas del Estado enpresa-erakunde publikoa edo Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietatea badute. Araubide hori Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 168. artikuluaren 4. eta 5. zenbakietan aurreikusita dago.
Errentan hartutako higiezinei dagokienez, eta Hiri Errentamenduei buruzko arazoaren 24ko 29/1994 Legearen 32. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, egiten diren transferentzietan ez dira aintzat hartuko indarrean dauden errentamendu-kontratuen lagapenak, eta errentatzaileek ez dute eskubiderik izango horiekin lotuta errenta igotzeko.
Bi. Loterías y Apuestas del Estado enpresa-erakunde publikora destinaturik dauden jarduneko funtzionarioak lan-kontratudun langile gisa sartu ahal izango dira Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietatean, eta dagokien antzinatasuna aitortuko zaie. Sorburuko kidegoetan, halaber, zerbitzu berezien egoeran geldituko dira (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 87. artikuluan aurreikusita dago egoera hori) . Urtebeteko epearen barruan heldu beharko diote aukera horri, Loterías y Apuestas del Estado enpresa-erakunde publikoa azkentzeko egunetik zenbatzen hasita.
Epe hori amaitzen den arte edo aukera-eskubidea erabiltzen duten arte, Loterías y Apuestas del Estado enpresa-erakunde publikoan destinaturiko jarduneko funtzionarioak baldintza berarekin atxikiko zaizkio Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietateari. Salbuespena izango dira, halere, Estatuan joko-merkatua arautzeko eginkizunak gauzatzen dituztenak, lau zenbakian aipatutako Ogasuneko eta Administrazio
Publikoetako Ministerioren organoari atxikiko baitzaizkio; aldi baterako iraungo du, halaber, indarrean dagoen lanpostu-zerrendak.
Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietateari aldi baterako atxikitako funtzionarioen gaineko ahalmen guztiak sozietatearen beraren esku egongo dira, funtzioharremana azkentzea dakartenak izan ezik, azken horiek Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioren esku egongo baitira.
Aukerari heltzeko epea amaiturik, hala egin ez duten funtzionarioak Ogasunaren eta Administrazio Publikoen idazkariordetzak erabakitako administrazio-organoan sartuko dira.
Azkendutako erakunde publikoaren lan-kontratudun langileak, etenik gabe, Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietatean sartuko dira, Loterías y Apuestas del Estado enpresa-erakunde publikoaren indarreko hitzarmen kolektiboan ezarritakoaren arabera, eta antzinatasuna eta dagozkien gainerako eskubideak aitortuta.
Hiru. Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietateari agintzen zaio Loterías y Apuestas del Estado enpresa-erakunde publiko azkenduaren merkataritzasareko saltokiekin lotuta egon litezkeen administrazio-eskumenak gauzatzea, betiere aplikatu beharreko administrazio-araudiaren bidez aldi baterako zuzentzen badira horiek oraindik, 2010erako Estatuaren Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 26/2009 Legearen hogeita hamalaugarren xedapen gehigarria betez. Ondorio horietarako, Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietateko langileek, kudeatzeko gomendio hau betez, aipatutako saltoki horiekin lotuta beharrezko diren administrazio-ahalmenak gauzatuko dituzte, zehatzekoak izan ezik, azken horiek hurrengo Lau zenbakian aipatutako organoak gauzatuko baititu.
Lau. Loterías y Apuestas del Estado enpresa-erakunde publikoa azkendutakoan, Estatuan joko-merkatua arautzeko eginkizunekin lotutako eskumenak, eta bereziki, abenduaren 30eko 2069/1999 Errege Dekretu bidez onetsitako Loterías y Apuestas del Estado enpresa-erakunde publikoaren Estatutuko 5., 5 bis eta 3.1 in fine artikuluan jasotakoak, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioari esleituko zaizkio, eta xedapen honen Bat zenbakian aipatutako Ministro Kontseiluaren erabakian izendatutako sailaren zuzendaritza-organoak gauzatuko ditu.
Bost. Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietateak bere gain hartuko ditu aldi baterako, 2010eko abenduaren 3tik aurrera eta 2011. urtean zehar, Espainiako Itsuen Erakundearen (ONCE) aldeko diru-esleipenen ordainketa-betebeharrak –halakorik badago Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren hemezortzigarren xedapen gehigarriaren ondorioz–, bai eta Estatuaren kirol-apustuetan diru-bilketaren eta sarien banaketa arautzen duen martxoaren 27ko 419/1991 Errege Dekretuaren ondoriozko betebeharrak ere. Betebehar horiek Estatuko Administrazio Orokorrak hartuko ditu bere gain 2012tik aurrera, Estatuaren esparruko jokoa arautzeko legedian aurreikusitakoaren arabera.
Azken xedapenetatik zortzigarrena. Onura jakin batzuk aplikatzea udalerriek bat egiteari.
2013. urtean onartu eta indarrean jarritako udalerrien bat-egiteen kasuan, udalerri berriak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 13.4 artikuluaren f) eta g) letretan ezarritako neurriez baliatu ahal izango dira (Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legearen lehen artikuluaren bost zenbakiak emandako idazketan izango da hori) .
Bat-egite horien ondorioz sortutako udalerriek, aipatutako pizgarriei helduz gero, horren berri eman beharko diote Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioari, eta ezin izango dira banandu, harik eta hori onartu zen egunetik hamar urte igarotzen diren arte.
Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Klase pasiboen pentsioei buruzko informaziotrukea.
Langile Publikoen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiari ahalmena ematen zaio kudeatzen dituen pentsioak eta prestazioak eskuratzen dituztenen datu pertsonalei
buruzko informazioa lagatzeko Zerga Administrazioko Estatu Agentziari, era horretan aipatutako agentziari agindutako kudeaketa-eginkizunak egoki betetzea bermatzearren.
Azken xedapenetatik hamargarrena. «Geografia Informazioko Zentro Nazionala»ren izendapena.
2015. urterako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 36/2014 Legean 17.102 «Geografia Ikerketako Zentro Nazionala» erakunde autonomoari egindako erreferentziak 17.102 «Geografia Informazioko Zentro Nazionala» erakunde autonomoari eginda daudela ulertuko da.
Azken xedapenetatik hamaikagarrena. Xedapen batzuen izaera arrunta.
Honako xedapen hauek lege arruntaren izaera dute: azken xedapenetatik lehena, Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorraren aldaketa; azken xedapenetatik bigarrena, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen aldaketa; azken xedapenetatik hirugarrena, Zerga, Administrazio eta Gizarte Arloko Neurriei buruzko abenduaren 29ko 14/2000 Legearen 49. artikuluaren aldaketa; azken xedapenetatik laugarrena, Estatuko Osasun Sistemaren Kohesioari eta Kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen aldaketa; azken xedapenetatik bosgarrena, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren aldaketa; azken xedapenetatik seigarrena, Faktura elektronikoa sustatzeko eta sektore publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen aldaketa; azken xedapenetatik zazpigarrena, Estatuko Loteria eta Apustuen jarduera berrantolatzea; azken xedapenetatik zortzigarrena, onura jakin batzuk aplikatzea udalerriek bat egiteari; azken xedapenetatik bederatzigarrena, klase pasiboen pentsioei buruzko informazio-trukea; azken xedapenetatik hamargarrena, «Geografia Informazioko Zentro Nazionala»ren izendapena; lehenengo xedapen gehigarria, Tokierakundeek epai irmoak bete ditzaten finantzatzea, eta bigarren xedapen gehigarria, tokierakundeentzako konpentsazioak.
Azken xedapenetatik hamabigarrena. Indarrean jartzea.
Lege hau indarrean jarriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.
Horrenbestez,
Lege organiko hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.
Madrilen, 2015eko ekainaren 12an.
FELIPE e.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|