28/2014 Legea, azaroaren 27koa, honako lege hauek aldatzen dituena: 37/1992 Legea, abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergarena; 20/1991 Legea, ekainaren 7koa, Kanariar Uharteetako Zerga Araubide Ekonomikoaren zerga alderdiak aldatzen dituena; 38/1992 Legea, abenduaren 28koa, Zerga Bereziena; eta 16/2013 Lege
2014-11-27Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2014/11/28, 288. zk.
|
I. XEDAPEN OROKORRAK |
|
ESTATUKO BURUZAGITZA |
12329 |
28/2014 Legea, azaroaren 27koa, honako lege hauek aldatzen dituena: |
|
37/1992 Legea, abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergarena; |
|
20/1991 Legea, ekainaren 7koa, Kanariar Uharteetako Zerga Araubide |
|
Ekonomikoaren zerga alderdiak aldatzen dituena; 38/1992 Legea, abenduaren |
|
28koa, Zerga Bereziena; eta 16/2013 Legea, urriaren 29koa, Ingurumen- |
|
fiskalitateari buruzko zenbait neurri ezarri eta beste zergaeta finantza-neurri |
|
batzuk hartzen dituena. |
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.
Jakin ezazue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.
HITZAURREA
I
Tributu-sistemaren erreformaren esparruan, lege honek zenbait aldaketa sartzen ditu zeharkako zergen eremuan; zehazki, BEZa erregulatzen duen arauan eta zerga bereziak arautzen dituenean. Guztia ere Europako Erkidegoko araudira gehiago egokitzearren, esparru juridiko seguruagoa ezartzen saiatuz, iruzur fiskalaren aurkako borroka indartuz eta, azkenik, zenbait eragiketaren esparru fiskala malgutuz eta hobetuz.
Esan bezala, balio erantsiaren gaineko zerga aldatu egiten da; bereziki, bi alderdi aintzat hartuta. Alde batetik, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren abenduaren 28ko 37/1992 Legearen testua BEZaren Zuzentaraura egokitzeko; hots, balio erantsiaren gaineko zergaren sistema komunari buruzko Kontseiluaren 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentaraura. Zehazki, bi zuzentarauk emandako idazkeraren arabera: 2013ko abenduaren 17ko 2013/61/EB Zuzentarauak, frantses eskualde ultraperiferikoei eta, batez ere, Mayotteri dagokienez, eta otsailaren 12ko 2008/8/EE Zuzentarauak, zerbitzuak emateko tokiari dagokionez, zeinak, besteak beste, kokapen-arau berri batzuk sartu zituen enpresaburu edo profesional gisa diharduten baina enpresaburuedo profesional-izaera ez duten pertsonei emandako telekomunikazio-, irratieta telebistazerbitzuei eta zerbitzu elektronikoei 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko.
Beste aldetik, BEZaren Zuzentaraura egokitu beharra Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren zenbait epai betetzeko betebeharraren ondorio da, epai horiek zuzenean eragiten baitute gure barne-araudian, eta, halaber, Europako Batzordeak 2012ko urriaren 24an emandako irizpen ziodunera doitzeko betebeharraren ondore –irizpen hori fedeemaile publikoek salbuetsitako finantza-eragiketei lotuta emandako zerbitzuen salbuespenari buruzkoa da–.
Bigarrenik, segurtasun juridikoaren printzipioaren izenean, aldaketa askok zergaren hobekuntza teknikoa dakarte, dela zergaren alderdiren bat argitzen dutelako, dela muga edo baldintza jakin batzuk kentzen dituztelako, BEZaren Zuzentarauak Estatu kideei onartzen dien diskrezio-eremuan, hala nola zergari lotu gabeko araubideari dagokionez.
Arestikoarekin batera, aldaketen hirugarren multzoak iruzurraren aurkako borroka du sustatzaile; hortik eratorri dira, besteak beste, «subjektu pasiboaren inbertsioaren araua» deritzona aplikatzeko kasu berriak eta aduana-araudiaren eremuari lotutako aldaketak.
Azkenik, muga edo baldintza jakin batzuk malgutzen dituzten arau batzuk jasotzen dira, berriz ere BEZaren Zuzentarauak Estatu kideei ematen dien tartearen arabera, hala nola enpresa txikiaren eta ertainaren izaera duten enpresaburuen edo profesionalen kasuetan zerga-oinarria aldatu ahal izateko epea zabaltzea, edo kutxa-irizpidearen araubide bereziari heltzen dioten enpresaburuen kasuetan, finkatu gabeko enpresaburuei elkarrekikotasun-printzipioari lotu gabeko zergan jasandako kuoten itzultzea lortzea ahalbidetzen dieten kasu jakin batzuk sartzea, eta abar.
Hala, egindako aldaketen edukiari dagokionez, honako hauek nabarmen daitezke:
Lehenik eta behin, BEZaren Zuzentaraurako egokitzapenik garrantzitsuenaren arrazoia 2015eko urtarrilaren 1az geroztik telekomunikazio-, irratieta telebista-zerbitzuen eta elektronikoki emandako zerbitzuen kokapen-arau berriek ekarri dituzten aldaketak dira, zerbitzu horiek enpresaburu edo profesional gisa diharduten baina enpresaburuedo profesional-izaera ez duten pertsonei ematen zaizkienean; izan ere, zerbitzu horiek, aurrerantzean, zerbitzuaren hartzailea finkatuta dagoen edo bere ohiko helbidea edo bizilekua duen tokian zergapetuko dira, kontuan hartu gabe non dagoen finkatuta zerbitzuen emailea, BEZaren Zuzentarauak horretarako jasotzen duen xedapenaren arabera. Hortaz, data horretatik aurrera, telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzu eta zerbitzu elektroniko guztiak hartzailea finkatuta dagoen Estatu kidean zergapetuko dira, hartzailea enpresaburua edo profesionala izan zein halako izaera ez duen pertsona izan, eta zerbitzuaren emailea Erkidegoan edo Erkidegotik kanpo finkatutako enpresaburua izan.
Arestikoaren ondorioz, hartzaileak enpresaburuedo profesional-izaera ez duen kasuetan, aipatutako zerbitzuen zergapetzea Zergaren Legeko 70. artikuluan bakarrik arautzen da, aipatutako egunaz geroztik.
37/1992 Legeari erantsi zaion arauketarekin batera, subjektu pasiboek kontuan hartu behar dute BEZaren Zuzentaraua alderdi horretan garatzen duen Europako Erkidegoko araudia, Estatu kide guztietan zuzenean aplikatzekoa baita; hots, Kontseiluaren 2013ko urriaren 7ko 1042/2013 zenbakidun Exekuzio Erregelamendua (EB) , zeinaren bidez aldatu egiten baita 282/2011 zenbakidun Exekuzio Erregelamendua (EB) , zerbitzuen prestazioak egiteko tokiari dagokionez.
Telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuen eta zerbitzu elektronikoen kokapenarau berrien ondorioz, aldatu egiten da Europar Batasunean finkatu gabeko hornitzaileek enpresaburu edo profesional gisa diharduten baina enpresaburuedo profesional-izaera ez duten pertsonei elektronikoki emandako zerbitzuen araubide berezia; araubide hori telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuetara zabaltzen da, eta honako izena hartzen du: «Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuek edo profesionalek emandako telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuei eta elektronikoki emandako zerbitzuei aplikatzekoa den araubide berezia» (Europar Batasunetik kanpoko araubidea) . Hautazko araubide hori sinplifikazio-neurri bat da; izan ere, subjektu pasiboei aukera ematen die zerbitzu horiek emateagatik zor duten zerga identifikatuta dauden Estatu kidean «leihatila bakarra» web atariaren bidez likidatzeko, eragiketak egiten dituzten Estatu kide bakoitzean (kontsumoko Estatu kidea) erregistratzen ibili beharrik izan gabe. Araubide berezi horri heldu ahal izateko, enpresaburuak edo profesionalak ez du establezimendu iraunkorrik eduki behar, ez eta zergaren ondorioetarako Erkidegoko inolako Estatu kidetan erregistratzeko betebeharrik ere.
Arestiko araubide bereziarekin batera, berri bat sartzen da, izen hau duena: «Erkidegoan baina kontsumoko Estatu kidetik kanpo finkatutako enpresaburuek edo profesionalek emandako telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuei eta elektronikoki emandako zerbitzuei aplikatzekoa den araubide berezia» (Batasuneko araubidea) . Araubide hori aplikatu ahalko zaie aipatutako zerbitzuak enpresaburu edo profesional gisa diharduten baina enpresaburuedo profesional-izaera ez duten pertsonei ematen dizkieten enpresaburu edo profesionalei, zerbitzu horiek beren jarduera ekonomikoaren egoitza edo establezimendu iraunkorra ez duten Estatu kideetan ematen dituztenean, araubide hori hautatzen dutenean. Enpresaburua finkatuta dagoen Estatu kideetan, enpresaburu edo profesional gisa diharduten baina enpresaburuedo profesional-izaera
ez duten pertsonei emandako telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuak eta zerbitzu elektronikoak zergaren araubide orokorrari lotuko zaizkio.
«Batasuneko araubidean», identifikazioko Estatu kidea enpresaburuak edo profesionalak bere jarduera ekonomikoaren egoitza finkatu duen Estatu kidea izan behar da derrigorrean, edo, bere jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoan izan ezean, establezimendu iraunkorra duen Estatu kidea; establezimendu iraunkorra Estatu kide batean baino gehiagotan badu, establezimendu iraunkorra duen Estatuetatik edozein hautatu ahalko du identifikazioko Estatu kide gisa.
«Batasunetik kanpoko araubidean», enpresaburuak edo profesionalak askatasunez hautatu ahalko du identifikazioko Estatu kidea. Araubide horretan, gainera, identifikazioko Estatu kidea kontsumoko Estatu kidea ere izan daiteke.
Araubide berezi biak, dagoen araubidearen hedapena eta «Batasuneko araubidea» 2015eko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean. Bi araubideak hautazkoak dira, eta haietan, aukera baliatuz gero, dagozkion Estatu kide guztietan ematen diren zerbitzu guztiei aplikatzen zaie araubide berezia.
Enpresaburu edo profesional batek araubide bereziren bat hautatzen duenean, egokia denaren arabera, hiru hilean behin, eta bide elektronikoa erabiliz, zergaren aitorpenlikidazioak aurkeztu beharko ditu, identifikazioko Estatu kideko leihatila bakarraren bidez, zordundutako zergaren ordainketarekin batera, eta aitorpen-likidazio horretan ezin izango du zenbatekorik kendu araubide bereziaren xede diren zerbitzuak ematera bideratutako ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean edo inportatzean jasandako kuotengatik.
37/1992 Legeari eransten zaion arauketarekin batera, subjektu pasiboak kontuan hartu behar du BEZaren Zuzentaraua alderdi horretan garatzen duen Europako Erkidegoko araudia ere, Estatu kide guztietan zuzenean aplikatzekoa baita; hots, Kontseiluaren 2012ko urriaren 9ko 967/2012 zenbakidun Exekuzio Erregelamendua (EB) , zeinaren bidez aldatu egiten baita 282/2011 zenbakidun Exekuzio Erregelamendua (EB) , subjektu pasiboak ez diren pertsonei telekomunikazio-, irratieta telebista-zerbitzuak edo zerbitzu elektronikoak ematen dizkieten finkatu gabeko subjektu pasiboen araubide bereziei dagokienez.
Bigarrenik, BEZaren Zuzentarauari egokitzeko printzipioaren barruan, barne-araudia Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziara egokitu beharrak eragindako aldaketa batzuk sartzen dira:
–Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren C-360/11 gaiari buruzko 2013ko urtarrilaren 17ko Epaiak, «osasun-produktuen» epaia deiturikoak, Zergaren Legea aldatu beharra ekarri du, osasun-produktuei aplikatu beharreko tasei dagokienez.
Osasun-ekipamenduak, gailuak, osasun-produktuak eta medikuek eta ospitaleek erabiltzeko gainerako tresneria dira zerga-tasaren aldaketak gehien eragin dituen produktu nagusiak; izan ere, oro har, zergaren ehuneko 10eko tasa murriztutik ehuneko 21eko tasa izatera igaro dira. Lehengo zerga-tasa ondoko produktuentzat baino ez da utzi: euren ezaugarri objektiboak direla eta, urritasunak arindu edo artatzeko diseinatuta dauden produktuentzat, urritasun fisikoak, mentalak, intelektualak edo sentsorialak dituzten pertsonen erabilera pertsonal eta esklusiborako; produktu horien zerrenda Zergaren Legearen eranskinean sartu da, zortzigarren paragrafo berrian.
Eranskineko zortzigarren paragrafo berrian jasotako produktuen zerrendak desgaitasuna duten pertsonentzat baino ez diren produktuak jaso ditu, hala nola ikusmeneta entzumen-urritasuna duten pertsonen erabilera pertsonal eta esklusiborako diseinatutako gailuak; badira erabilera mistoa izan dezaketen beste batzuk ere, baina horiek ere desgaitasuna duten pertsonentzat erabilgarritasun argia eta objektiboa dute.
–Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren C-189/11 gaiari buruzko 2013ko irailaren 26ko Epaiak, bidaia-agentzien araubide bereziari buruzkoak, araubide berezi horren erregulazioa aldatu beharra ekarri du.
Aipatutako Epaiak behartutako aldaketetatik harago, zergaren araubide orokorra aplikatzeko aukera sartzen da, eragiketaz eragiketa gauzatzekoa. Araubide hori aplikatu ahal izateko, beharrezkoa da eragiketen hartzailea enpresaburu edo profesional bat izatea, neurriren batean eskubidea duena jasandako zerga-kuoten kenkarietarako edo
itzulerarako; hori horrela, aintzat hartu da beste Estatu kide batzuetan nola dagoen jasota araubide berezia; zehazki, araubidearen hartzailea enpresaburua edo profesionala den kasuetan.
–Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren C-549/11 gaiari buruzko 2012ko abenduaren 19ko Epaiaren ondorioz, diruz bestelako kontraprestazioa duten eragiketak balioesteko araua aldatu egin da, eta alderdien artean adostutako balioa ezarri da halakotzat, zeina moneta-moduan adierazi beharko den; beste irizpiderik ezean, autokontsumoaren balioespen-arauetara joko da.
–C-151/13 gaiari buruzko 2014ko martxoaren 14ko Epaiak bereizketa bat egiteko premia ekarri du: prezioari lotu gabeko diru-laguntzak eta hirugarren batek ordaindutako kontraprestazioak; lehenengoak ez dira sartzen eragiketen zerga-oinarrian, baina bigarrenak bai.
–Fede-emaile publikoek salbuetsitako edo zergari lotu gabeko eragiketei lotuta emandako zerbitzuen salbuespena kendu egin da.
Aldaketen hirugarren multzoak zergaren doikuntzari edo hobekuntza teknikoari erantzuten dio. Hala:
–Enpresaedo lanbide-ondare bat osorik edo partzialki eskualdatzearen ondorioz zergapean ez dauden eragiketen arauketa argitu egiten da; horretarako, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia jaso da, zeinen arabera, enpresa baten edo haren zati baten eskualdaketa izan behar den.
–Erakunde publikoek egindako eragiketak ez zergapetzeari dagokionez, alde batetik, kudeaketa-gomendioen arabera emandako zerbitzuak zergapean ez egotea ezartzen da eta, bestetik, lege-mailara igotzen da «erakunde tekniko-juridikoak» deritzenen doktrina administratiboa; dena den, haien edukia zabaldu egiten da, ez baita eskatzen erakunde jakin batzuek herri-administrazio bakar baten partaidetza izatea eta, edonola ere, haien titulartasuna guztiz publikoa izatea eskatzen da. Baldintza horiek betez gero, zergapetzerik eza erakunde publikoak bertan parte hartzen duen edozein herri-administrazioren alde edo arestikoen guztiz mendekoak diren beste herri-administrazio batzuen alde emandako zerbitzuei baino ez zaie aplikatuko. Edonola ere, kontuan hartu behar da zergapetzerik ezak muga bat daukala manuan jasotako jarduera-zerrendan; jarduera gauzatzeak zerbitzu-prestazioa zergapetuta dagoela adierazten du.
Zergaren pean ez egoteak zergapetu gabeko eragiketak egiteko ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeagatik jasandako kuotak kengarriak ez izatea dakarrenez gero, erakunde publikoen arauketan egindako aldaketari dagokionez, zera argitzen da: erakunde publiko «dualak» deritzenentzat, zeinek zergapetutako zein zergapetu gabeko eragiketak batera egiten dituzten, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia aplikatuz, eragiketa mota biak batera egiteko ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeagatik jasandako kuoten kenkaria arrazoizko irizpide baten arabera egingo dela.
–2015eko urtarrilaren 1az geroztik, «hezkuntza-salbuespena» deritzonaren aplikazioa ikastetxean eskola arteko denboran haurrei arreta emateko zerbitzuei zabaltzen zaie, bai eskolako jantokian, bai eskola-ordutegitik kanpoko haurtzaindegi-zerbitzuan; horretarako, ikastetxeak emandako zerbitzu horiek zergan duten tratamendua parekatu egiten da, norberaren zein besteren baliabideekin egin.
–Konpentsazio Batzordearen eta lurren jabeen artean egindako lur-emateei eta -esleipenei aplikatzen zitzaien salbuespena kendu egiten da, desorekak sortzen baitzituen batzorde horien jarduketak, fiduziario jardun ala ez, urbanizazio-prozesuetan zergari begira zuen tratamendu desberdinak.
–Hirigintza-salbuespenen ukoaren aplikazioaren eremu objektiboa zabaldu egiten da, ez baitzaio lotzen enpresaburu edo profesional eskuratzaileak higiezinaren eskuraketan aurreikusten den xedearen arabera jasandako zergaren kenkari osorako eskubidea izatearen baldintzari; hala eta guztiz ere, enpresaburu horrek, eskuraketa egitean edo eskuratutako higiezinari aurreikusten zaion xedearen arabera, jasandako zergaren kenkari osorako edo partzialerako eskubidea edukitzea eskatzen da.
–Zerga aplikatzen den lurraldean eskuragarri jarri aurretik instalatu edo muntatu behar diren ondasunen emateak ondasun-emate bezala zergapetuko dira, instalazio-kostua dagokion kontraprestazioaren guztizkoaren ehuneko 15 baino handiagoa izan zein ez.
–Zerga-oinarria aldatzeko prozedura malgutu egiten da; hala, hori egiteko epea, konkurtsoko zordunaren kasuan, hilabete batetik hiru hilabetera zabaltzen da; kreditu kobraezinen kasuan, ETEtzat jotzen diren enpresaburuek sei hilabete igarota ere aldatu ahalko dute zerga-oinarria, edo gainerako enpresaburuei eskatzen zaien urtebeteko epe orokorra itxaron ahalko dute.
Bestalde, kreditu bat kobraezin jotzeko arau berezi bat sartzen da, kutxa-irizpidearen araubide bereziko eragiketei dagokienez; hala, kreditu kobraezinengatiko zerga-oinarria aldatu ahalko da, eragiketa egin den egunaren ondorengo urteko abenduaren 31ko mugaeguna aplikatuz araubide berezi horren sortzapena gertatzen denean, araudiak ezartzen zuenaren arabera zergaren sortzapenetik zenbatu beharreko sei hileko edo urtebeteko epea berriz igaro arte itxaron beharrik izan gabe.
–Hainbanaketa bereziaren aplikazio-eremua zabaldu egiten da, ehuneko 20tik ehuneko 10era murriztu baita hainbanaketa bereziaren aplikazioagatik ateratzen direnen aldean hainbanaketa orokorra aplikatzeagatik ateratzen diren urte natural bateko kuota kengarrien zenbatekoari dagokionez onartzen den aldea.
–Zerga aplikatzen den lurraldean, Erkidegoan, Kanarietan, Ceutan edo Melillan finkatuta ez dauden enpresaburu edo profesional jakin batzuentzako itzulketa-araubide berezia nabarmen zabaltzen da, salbuespenezko bihurtzen baita ondasun eta zerbitzu jakin batzuk erostean eta inportatzean jasandako kuota jakin batzuetan elkarrekikotasunprintzipioa, hala nola azokei, biltzarrei eta erakusketei lotutako sarbide-, ostalaritza-, sukaldaritzaeta garraio-zerbitzuetatik datozenak.
–Erakunde taldearen araubide berezia aldatu egiten da, taldeko erakundeei hiru lotura-mailen baldintza sartzeko (ekonomikoa, finantzarioa eta antolakuntzakoa) eta, hala, BEZaren Zuzentarauaren testuari egokitzeko. Aldaketa horrek 2015eko urtarrilaren 1az geroztik izango ditu ondorioak. Lotura finantzarioak erakundearen kontrol eraginkorra eskatzen du, kapitalean edo haien boto-eskubideetan ehuneko 50etik gorako partaidetza izanik. Nolanahi ere, araubide iragankorra ezartzen da, dauden taldeak 2015ean zehar egokitu ahal izan daitezen baldintza berrietara.
Araubide berezi horretan egindako eragiketak ezin dira kontuan hartu hainbanaketa arrunta kalkulatzeko, jarduerak sektore bereizi batean baino gehiagotan egiten dituzten enpresaburuen kasuan, erakunde taldearen araubide berezia gorabehera.
Inportaziorako balio erantsiaren gaineko zergaren kuoten eremuan, operadore batzuei zergaren ordainketa dagokion aitorpen-likidazioa aurkezteko unera geroratu ahal izateko aukera ematen zaie, kuota horiek bertan sartuz. Erregelamenduzko araubideari egiten zaio eragorpena.
Aldaketa batzuen xedea iruzurraren aurka borrokatzen laguntzea da; horretarako:
–«Subjektu pasiboa alderantzikatzeko araua» deritzona aplikatzeko kasuak ugaritu egiten dira, eta, hala, zenbait produkturen emateetara zabaltzen da (telefono mugikorrak, bideo-jokoen kontsolak, ordenagailu eramangarriak eta tableta digitalak) , bai eta enpresaburu birsaltzaile bati egindako emateetara edo 10.000 eurotik gorakoetara, eta, halaber, zilarra, platinoa eta paladiora.
–Arau-hauste mota berri bat sortzen da, subjektu pasiboa alderantzikatzeko araua aplika dakiekeen eragiketa jakin batzuen hartzaile diren enpresaburuek edo profesionalek ez jakinarazteari edo oker jakinarazteari buruzkoa, eraikinak egiteko edo birgaitzeko edo lursailak urbanizatzeko obrak egiten direnean eta bermea betearaziz higiezinak eskualdatzen direnean; izan ere, jakinarazpen horiek garrantzi handia dute zerga zuzen aplikatzeko, eta eragina izan dezakete zergaren beste subjektu pasiboentzat; jokabide hori sortutako kuoten ehuneko 1ekin zehatzen da, jakinarazi ez diren kuotei dagokienez, eta gutxieneko eta gehieneko mugak aurreikusten dira.
–Inportaziorako zergagatik likidatutako kuotak ez kontsignatzeari buruzko arauhauste mota berri bat ezartzen da, zergaren ordainketa dagokion aitorpen-likidazioa aurkezteko unera gerora dezaketen operadoreentzat.
–Inportaziorako BEZa egiaztatzeko berariazko prozedura ezartzen da, eremu horretan iruzurra saihesteko; prozedura hori ordainketa geroratzeko sisteman sartzeko ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten subjektu pasiboei aplikatzekoa da, inportazioaren unean egiten baitute ordainketa.
–Aduanakoaz bestelako biltegiratze-araubidearen erabilera egituratu egiten da, araubide horri lotzen zaizkion ondasunen inportazioen salbuespena honako hauei mugatzeko: legearen eranskineko bosgarren paragrafoak jasotzen dituen zerga bereziak ordaindu behar dituzten ondasunei, Erkidegoko aduana-lurraldetik datozen ondasunei, eta BEZaren Zuzentarauak zehaztutako ondasun jakin batzuei; aurreikusitakoaren arabera, aldaketa horiek 2016ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean.
Azkenik, argitzeko xedea baino ez duten zenbait aldaketa sartzen dira, hala nola haiek edukitzea higiezin baten jabetza edo gozamena esleitzea ziurtatzen duten sozietateetako partaidetzen edo akzioen eskualdaketa jakin batzuk ondasun gorpuzdun kalifikatzea, eta beste aldaketa tekniko batzuk, zeinen helburua arau-erreferentziak eta Zergaren Legean jasotako zenbait prozedurari egindako eragorpenak eguneratzea den.
Bukatzeko, Kanarietako zeharkako zerga orokorrean egindako aldaketak aipatu behar dira. Aldaketa horiek balio erantsiaren gaineko zergan egindako eraldaketa asko sartzen dituzte haren arauketan, tributu biak gehiago egokitzeko, baina kontuan hartuta Kanariak, Erkidegoko aduana-lurraldean egon arren, ez direla negozio-bolumenaren gaineko zergaren harmonizazioan sartutako lurraldea. Halaber, arauan jasotako zenbait arauerreferentzia eguneratu egiten dira.
II
Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte Ordenari buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legeak, Zerga Berezien abenduaren 28ko 38/1992 Legeari zegokion aldaketa eginez, fabrikazioaren gaineko zerga berezi bat sartu zuen: elektrizitatearen gaineko zerga.
Kontseiluaren urriaren 27ko 2003/96/EE Zuzentarauak, energia-produktuak eta elektrizitatea zergapetzeko araubide komunitarioa berregituratzeari buruzkoak, lehen aldiz arautu zuen, Europar Batasunaren eremuan, elektrizitatearen gaineko zerga, zeina ordurako eskatzen baitzen Espainiako Erresuman; bestalde, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak aldaketak sartzen ditu sektore elektrikoaren merkatuan. Hori guztia dela eta, gomendagarria da elektrizitatearen gaineko zerga berrikustea, Europako Zuzentaraua hobeto ekartzeko, eta hura arloko araudi berrira egokitzeko.
Elektrizitatearen gaineko zerga berezi berria aurrerantzean ez da fabrikazioaren gaineko zerga izango, eta kontsumorako energia elektrikoaren hornidura edo ekoizleek eurek sortutako elektrizitateaz duten kontsumoa zergapetzen duen zerga bihurtzen da; lurraldeko erregistroan, bestalde, elektrizitate-kontsumitzaileak hornitzen dituzten operadoreek eta zerga-oinarriaren salbuespen eta murrizketa jakin batzuen onuradunek baino ez dute inskribatu behar. Aldaketa horren xedea elektrizitate-merkatuan dihardutenentzat zein Administrazioarentzat administrazio-kostuak murriztea da, araudia Europar Batasunaren Zuzentarauan xedatutakora egokituz.
Bestalde, Zuzentarau horretako 2.4, 15. eta 17. artikuluetan xedatutakoaren babespean, eta kontsumitutako elektrizitatea produktu baten kostuaren ehuneko 50 baino gehiago den industria-jardueren, elektrizitateko erosketak gutxienez ekoizpen-balioaren ehuneko 5 diren haien, eta elektrizitate-erabilera intentsiboa duten nekazaritzako jardueren lehiakortasunari eusteko, ehuneko 85eko murrizketa ezartzen da elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren zerga-oinarrian, murrizketa kimikorako eta prozesu elektrolitiko, mineralogiko eta metalurgikoetarako Legean jada jasotakoaren antzera.
Horrez gain, Zerga Berezien abenduaren 28ko 38/1992 Legeko zenbait manu aldatu egiten dira, segurtasun juridiko handiagoa emateko xedez, hala nola hidrokarburoen
gaineko zergaren sortzapenari buruzkoa, gas naturalari dagokionez, haren hornidura kostu bidezko hornidura-kontratu baten esparruan egiten denean; edo zerga berezien eremuko arau-hausteak eta zehapenak arautzen dituen artikulua, bereiz dadin zehapenaraubide hori zer kasutan aplikatzen den eta zeinetan ezartzen den Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean jasotakoa.
Bestalde, Ingurumen-fiskalitateari buruzko zenbait neurri ezarri eta beste tributueta finantza-neurri batzuk hartzen dituen 16/2013 Legeak, urriaren 29koak, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga onartzen du 5. artikuluan. Indarrean sartutakoan, beharrezkoa izango da, alde batetik, doikuntza teknikoak egitea, segurtasun juridiko handiagoa lortze aldera «azken kontsumitzaile» eta «birsaltzaile» kontzeptuen definizioan, eta, bestetik, hasierako idazkeran aurreikusi gabeko eragiketei dagozkien salbuespen berriak sartzea.
Lehenengo artikulua. 37/1992 Legea, abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergarena, aldatzea.
Honela geratzen da aldatuta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren 37/1992 Legea, abenduaren 28koa:
Bat. 3. artikuluko bigarren eta hirugarren paragrafoak honela geratzen dira idatzita:
«Bi. Lege honen ondorioetarako, honako hitz hauek ondoren adierazitako moduan ulertuko dira:
1.a «Estatu kidea», «Estatu kide baten lurraldea» edo «herrialdearen barnealdea» Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren aplikazio-eremua izango da, Estatu kide bakoitzarentzat bertan zehaztutako moduan, honako salbuespen hauekin:
a) Alemaniako Errepublika Federalean, Helgoland-eko Irla eta Büsingen-eko lurraldea; Espainiako Erresuman, Ceuta eta Melilla, eta Italiako Errepublikan, Livigno, Campione d’Italia eta Luganoko Lakuko ur nazionalak, lurraldeok ez baitaude Aduana Batasunean sartuta.
b) Espainiako Erresuman, Kanariak; Frantziako Errepublikan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 349. artikuluak eta 355. artikuluko 1. paragrafoak aipaturiko frantses lurraldeak; Greziako Errepublikan, Athos Mendia; Erresuma Batuan, Kanaleko uharteak, eta Finlandiako Errepublikan, Aland uharteak, lurraldeok negozio-bolumenaren gaineko zergaren harmonizaziotik salbuetsita baitaude.
2.a “Erkidegoa” eta “Erkidegoko lurraldea”, Estatu kide bakoitzerako “herrialdearen barnealdea” osatzen duen lurralde multzoa, aurreko zenbakiak jasotakoaren arabera.
3.a “Hirugarren lurraldea” eta “hirugarren herrialdea” aurreko 1. atalean “herrialdearen barnealde” gisa definitutakoez bestelako lurralde guztiak izango dira.
Hiru. Zerga honen ondorioetarako, Monakoko Printzerriarekin, Man Uhartearekin eta Erresuma Batuak Akrotirin eta Dhekelian subiranotasuna duen eremuekin egindako eragiketek Frantziarekin, Erresuma Batuarekin eta Ziprerekin egindakoen tratu bera izango dute, hurrenez hurren.»
Bi. 7. artikuluko 1., 4. eta 8. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:
«1.a Subjektu pasiboaren enpresaedo lanbide-ondareko zati diren elementu gorpuzdun batzuk eskualdatzea, bai eta, hala dagokionean, gorpuzgabeak ere, baldin eta eskualdatzailearentzat unitate ekonomiko autonomoa osatzen badute edo osa badezakete, bere kabuz enpresaedo lanbide-jarduera batean aritzeko aukera emanez, edozein dela ere eskualdatze horri aplikatzekoa zaion zerga-
araubidea beste tributu batzuen eremuan eta lege honetako 4. artikuluko laugarren paragrafoan xedatutakoaren arabera.
Ondoko eskualdaketa hauek, ordea, zergapetuta egongo dira eta ez zaie aplikatuko aurreko lerrokadan ezarritakoa:
a) Ondasunen edo eskubideen lagapen soila.
b) Lege honetako 5. artikuluko bat paragrafoko c) hizkian xedatutakoaren arabera enpresaburuedo profesional-izaera dutenek egindakoak, eskualdatze horien xedea ondasunak lagatze soila bada.
c) Enpresaburuedo profesional-izaera dutenek lege honetako 5. artikuluko bat paragrafoko d) hizkiak aipatutako eragiketak noizean behin egiteagatik gauzatutakoak.
Zenbaki honetan xedatutakoaren ondoreetarako, ez da kontuan hartuko eskuratzaileak eskuratutako elementuek atxikita zuten jarduera bera edo besteren bat egiten duen, baldin eta atxikipen hori enpresaedo lanbide-jarduera bat egiteko mantentzeko asmoa duela frogatzen badu.
Zenbaki honetan xedatutakoari lotuta, ondasunen edo eskubideen lagapen soiltzat hartuko da horien eskualdatzea, baldin eta haiekin batera ekoizpenerako giza baliabideen eta materialen antolamendu-egitura, edo bietako bat, unitate ekonomiko autonomoa eskualdatzen dela pentsaraz dezakeena, eskualdatzen ez bada.
Eskualdatutako ondasunak eta eskubideak, denak zein batzuk, gerora, zenbaki honetan ezarritakoaren arabera zergaren kargapetik askatzen duen enpresaedo lanbide-jardueratik desafektatzen badira, desafektazioa zergapetuta egongo da, lege honetan kasu bakoitzerako ezarritako moduan.
Zenbaki honetan ezarritakoaren arabera zergapetuta ez dauden eskualdatzeen xede diren ondasunak eta eskubideak eskuratzen dituztenak eskualdatzailearen lekuan subrogatuko dira, ondasun eta eskubide horiei dagokienez, lege honetako
20.artikuluko lehenengo paragrafoko 22. zenbakian eta 92-114 bitarteko artikuluetan ezarritako arauen aplikaziorako.»
«4.a Publizitaterako inprimaki edo objektuen emateak, kontraprestaziorik gabe.
Publizitaterako inprimakiek agerian eduki beharko dute ondasunak sortzen edo komertzializatzen dituen edota zerbitzu jakin batzuk eskaintzen dituen enpresaburuaren edo profesionalaren izena.
Lege honen ondorioetarako, publizitaterako objektutzat hartuko dira berezko merkataritza-baliorik ez dutenak, haietan publizitate-aipamena era ezabaezinean kontsignatu bada.
Zenbaki honetan xedatutakoaren salbuespen gisa, publizitate-objektuen emateak zergapean geratuko dira hartzaile berari urte naturalean egindako horniduren kostu osoa 200 eurotik gorakoa denean, beste subjektu pasibo batzuei doan birbana ditzaten ematen zaizkienean salbu.»
«8.a Herri-administrazioek kontraprestaziorik gabe edo tributu-izaerako kontraprestazioaren bitartez zuzenean egindako ondasun-emateak eta zerbitzuprestazioak.
Ondorio horietarako, honako hauek izango dira herri-administrazio:
a) Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia-erkidegoetako Administrazioak eta Toki-administrazioa osatzen duten erakundeak.
b) Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileak eta zerbitzu erkideak.
c) Organismo autonomoak, unibertsitate publikoak eta Estatu-agentziak.
d) Berezko nortasun juridikoa duen zuzenbide publikoko erakunde oro, aurrekoen mendekoa, independentzia funtzionala edo legeak aitortutako autonomia
berezia badu, eta sektore edo jarduera jakin bat kanpotik arautzeko edo kontrolatzeko eginkizunak esleituta badauzka.
Ez dira Herri-administraziotzat joko Estatuaren enpresa-erakunde publikoak eta autonomia-erkidegoen zein toki-erakundeen mendeko organismo parekatuak.
Ez dira zergapetuta egongo sektore publikoko erakundeek, organismoek eta entitateek kudeaketa-gomendioen bidez emandako zerbitzuak, baldin eta erakunde, organismo eta entitate horiek Herri-administrazio gomendio-egilearen eta haren mendeko botere esleitzaileen berezko baliabide instrumentalaren eta zerbitzu teknikoaren izaera badute, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko 4.1.n) eta 24.6 artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Halaber, ez dira zergapetuta egongo sektore publikoko edozein erakunde, organismo edo entitatek emandako zerbitzuak, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko 3.1 artikuluan aipatutako moduan, zerbitzu horiek haien gaineko Herri-administrazioei edo Herri-administrazio horien mendeko den beste bati zuzentzen zaizkienean, herri-administrazio horiek haien gaineko titulartasun osoa dutenean.
Edonola ere, zergapetuta egongo dira sektore publikoko administrazioek, erakundeek, organismoek eta entitateek hemen zerrendatutako jarduerak gauzatzean egindako ondasun-emateak eta zerbitzu-prestazioak:
a´) |
Telekomunikazioak. |
b´) |
Ura, gasa, beroa, hotza, energia elektrikoa eta gainerako energia- |
modalitateak banatzea. |
|
c´) |
Pertsonak eta ondasunak garraiatzea. |
d´) |
Portueta aireportu-zerbitzuak eta trenbide-azpiegiturak ustiatzea; ondorio |
horietarako, barne egongo dira hurrengo 9. zenbakiak zergapean ez egotetik salbuetsitako emakidak eta baimenak.
e´) |
Produktuak eskuratzea, fabrikatzea edo eraldatzea, ondoren |
eskualdatzeko. |
|
f´) |
Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuetan interbenitzea, produktu |
horien merkatua erregulatzeko xedez. |
|
g´) |
Azokak eta merkataritza-erakusketak ustiatzea. |
h´) |
Biltegiratzea eta gordailatzea. |
i´) |
Publizitateko merkataritza-bulegoen jarduerak. |
j´) |
Enpresetako kantina eta jantokiak, ekonomatoak, kooperatibak eta antzeko |
establezimenduak ustiatzea. |
|
k´) |
Bidaia-agentzienak. |
l´) |
Irrati eta telebistako erakunde publikoen komertzioedo merkataritza- |
jarduerak, beren instalazioen erabilera lagatzeari buruzkoak barne. Ondorio horietarako, komertzioedo merkataritza-jarduerak izango dira sektore publikotik ez datozen publizitateko diru-sarrerak sortzen dituztenak edo sortzeko gai direnak.
m´) Hiltegi-jarduerak.»
Hiru. 8. artikuluko bigarren paragrafoari 8. zenbakia eransten zaio; hona nola geratzen den idatzita:
«8.a Baloreen eskualdatzeak, balore horiek edukitzeak, izatez edo eskubidez, higiezin baten edo haren zati baten jabetzaren, erabileraren edo gozamenaren esleipena ziurtatzen duenean, lege honetako 20.Bat.18.k) artikuluan aurreikusitako kasuetan.»
Lau. 9. artikuluko 1. zenbakiko c) hizkiko hirugarren lerrokadako c’) hizkia honela geratzen da idatzita:
«c’) Kreditu-erakundeen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legeko hirugarren xedapen gehigarriak aipatutako finantza-errentamenduko eragiketak.»
Bost. 18. artikuluko bigarren paragrafoa honela geratzen da idatzita:
«Bi. Bat paragrafoan xedatutakoa hala izanik ere, paragrafo horretan aipatzen diren ondasunetariko bat, zergaren aplikazio-lurraldearen barnealdean sartzen denetik, lege honen 23. artikuluak aipaturiko guneetan ipintzean edo 24. artikuluan barne hartutako araubideei lotzen zaienean –aduanakoaz bestelako gordailuaraubideari izan ezik–, ondasun horren inportazioa gertatuko da ondasuna aipatutako guneetatik irteten denean edo zergaren aplikazio-lurraldean adierazitako araubideak uzten dituenean.
Paragrafo honetan xedatutakoa soil-soilik aplikatuko da ondasunak aipatutako guneetan ipintzean edo araubideei lotzean kasu bakoitzean aplikatzekoa den legeria betez. Legeria hori ez betetzeak ondasunen inportazioaren zerga-egitatea ekarriko du.
Hala ere, ez da inportaziotzat hartuko 23. artikuluak aipatutako guneetatik ateratzea edo 24. artikuluan jasotako araubideak uztea, baldin eta lege honetako 21., 22. edo 25. artikuluetan xedatutako salbuespenak aplikatzeko moduko ondasun-ematea bada.»
Sei. Idazkera hau izango du 19. artikuluko 5. zenbakiak:
«5.a Ondasunak lege honetako 23. artikuluak aipatzen dituen guneetatik ateratzea edo 24. artikuluan aurreikusitako araubideak uztea, baldin eta gune horietan sartzen edo araubide horiei lotzen diren ondasun-emateak edo Europako Erkidegoaren barruko eskurapenak zergatik salbuetsiak izan badira aipatutako artikuluetan eta 26. artikuluko bat paragrafoan xedatutakoaren arabera, edo ondasun horiek aipatutako artikuluetan salbuesten diren emateen edo zerbitzuprestazioen xede izan badira.
Aurreko lerrokadan xedatutakoaren salbuespen gisa, ez dira inportazioekin parekatutako eragiketa izango honako ondasun hauek lege honetako 23. artikuluak aipatutako guneetatik ateratzea edo 24. artikuluan jasotako araubideak uztea: eztainua (NC 8001 kodea) , kobrea (NC 7402, 7403, 7405 eta 7408 kodeak) , zinka (NC 7901 kodea) , nikela (NC 7502 kodea) , aluminioa (NC 7601 kodea) , beruna (NC 7801 kodea) , indioa (NC ex 811292 eta ex 811299 kodeak) , zilarra (NC 7106 kodea) eta platinoa, paladioa eta rodioa (NC 71101100, 71102100 eta 71103100 kodeak) . Kasu horietan, guneetatik ateratzeak edo aipatutako araubideak uzteak zergaren likidazioa eragingo du, lege honen eranskineko seigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera.
Hala ere, ez da inportaziotzat hartuko 23. artikuluak aipatutako guneetatik ateratzea edo 24. artikuluan jasotako araubideak uztea, baldin eta lege honetako 21., 22. edo 25. artikuluetan xedatutako salbuespenak aplikatzeko moduko ondasun-ematea bada.»
Zazpi. 20. artikuluko lehenengo paragrafoko 18. zenbakiko ñ) hizkia eta 21. zenbakia ezabatu egiten dira, eta lehenengo paragrafo horretako 9. eta 12. zenbakiak, 20. zenbakiko hirugarren lerrokadako a) hizkia eta 24. zenbakiko hirugarren lerrokadako b) hizkia, eta bigarren paragrafoa honela geratzen dira idatzita:
«9.a Haurren eta gazteen hezkuntza, haurren zaintza eta zainketa, eskolajantokia bitarteko klase arteko denboran ikastetxeetan edo eskolaz kanpoko ordutegiko haurtzaindegi-zerbitzuko geletan haurrei emandako arreta, eskolako,
unibertsitateko eta graduondoko irakaskuntza, hizkuntzen irakaskuntza eta lanbideheziketa eta lanbide-birziklapena, zuzenbide publikoko erakundeek edo jarduera horiek gauzatzeko baimendutako erakunde pribatuek eskainitakoak direnean.
Salbuespena aurreko lerrokadan zerrendatutako zerbitzuekin zuzenean lotutako zerbitzu-prestazioetara eta ondasun-emateetara hedatuko da, baldin eta aipatutako zerbitzuak ematen dituzten irakaskuntzaedo hezkuntza-enpresa berberek ematen badituzte, euren bitartekoekin edo besteenekin.
Ondorengo eragiketa hauek ez dira salbuetsita egongo:
a) Kirola egitearekin lotutako zerbitzuak, ikastetxeez bestelako enpresek emanak direnean.
Ikastetxeei lotutako ikasleen gurasoen elkarteek ematen dituzten zerbitzuak ez dira, inola ere, hizki honetan sartuko.
b) Ikastetxe nagusiek edo txikiek eta ikasleen egoitzek egindako ostatueta jantoki-eragiketak.
c) Ibilgailu-gidarien eskolek egindako eragiketak, baldin eta A eta B motako lehorreko ibilgailuak gidatzeko baimenei eta kirolerako edo aisiarako urontzi edo aireontziak gidatzeko titulu, lizentzia edo baimenei buruzkoak badira.
d) Kostu bidezko ondasun-emateak.»
«12.a Zerbitzu-prestazio eta ondasun-emate osagarriak, irabazi-asmorik ez daukaten eta legez aitortuta dauden organismo edo erakundeek kideei zuzenean egindakoak, organismo edo erakunde horien helburuak politikaren, sindikatuen, erlijioaren, aberriaren, filantropiaren edo gizabidearen arlokoak badira, eta euren xedeak lortzeko gauzatzen badituzte; betiere, eragiketa horien onuradunen aldetik estatutuetan xedatutako kotizazioez bestelako kontraprestaziorik jasotzen ez badute.
Zenbaki honetan adierazitako organismo nahiz erakundeak biltzen dituzten profesionalen elkargoak, ganbera ofizialak, enpresaburuen elkarteak eta federazioak ere aurreko lerrokadan jasota egongo dira.
Salbuespena aplikatu ahal izateko, beharrezkoa izango da lehian distortsioa eragiteko modukoa ez izatea.»
«a) Lurzoru urbanizatuetakoak edo urbanizazio-bidean daudenetakoak, esklusiboki parke eta lorategi publiko edota erabilpen publikoko eremu izatera bideratuta dauden lurzoruak izan ezik.»
«b) Aurreko 20. eta 22. zenbakietan jasotako salbuespenak bidezkoak direnean.»
«Bi. Subjektu pasiboak aurreko paragrafoko 20. eta 22. zenbakiei dagozkien salbuespenei uko egin ahalko die, erregelamenduz xedatutako forman eta baldintzak betez, eskuratzailea bere enpresaedo lanbide-jarduerak gauzatzen diharduen subjektu pasiboa denean eta eskuraketa egitean jasandako zergaren kenkari osoa edo partziala egiteko eskubidea onartzen zaionean edo, aurrekoa bete gabe, aurreikus dakiokeen xedearen arabera, eskuratutako ondasunak, osorik edo partzialki, kenkarirako eskubidea sortzen duten eragiketak egiten erabiliko direnean.»
Zortzi. 21. artikuluko 5. zenbakiko bigarren lerrokadako a) hizkia honela geratzen da idatzita:
«a) Aipatutako esportazioak egiten dituztenei, ondasunen hartzaileei edo haien aduana-ordezkariei zuzentzea.»
Bederatzi. 24. artikuluko lehenengo paragrafoko 3. zenbakiko f) hizkia honela gelditzen da idatzita:
«f) Aduanaz bestelako gordailu-araubide bati lotutako ondasun-inportazioak, lege honetako 65. artikuluaren arabera salbuetsita daudenean.»
Hamar. Hona nola geratzen den idatzita 65. artikulua:
«Zergatik salbuetsita egongo dira, erregelamenduz zehaztutako baldintzetan, aduanaz bestelako gordailu-araubideari lotutako ondasun-inportazioak, jarraian zerrendatzen direnak, egoera horretan dirauten heinean, baita aipatutako inportazioekin zuzenean erlazionatuta dauden zerbitzu-prestazioak ere:
a) Lege honen eranskineko bosgarren paragrafoko a) hizkiak aipatutako ondasunak.
b) Lege honetako 3. artikuluko bigarren paragrafoko 1. zenbakiko b) hizkian jasotako lurraldeetatik datozen ondasunak.
c) Jarraian zerrendatutakoak: patatak (NC 0701 kodea) , olibak (NC 071120 kodea) , kokoak, Brasilgo intxaurrak eta anakardoak (NC 0801 kodea) , beste fruitu oskoldun batzuk (NC 0802 kodea) , txigortu gabeko kafea (NC 09011100 eta 09011200 kodeak) , tea (NC 0902 kodea) , zerealak (NC 1001 kodetik 1005era eta NC 1007 eta 1008 kodeak) , oskoldun arroza (NC 1006 kodea) , oliodun haziak eta fruituak (sojakoak barne) (NC 1201 kodetik 1207ra) , landare-koipeak eta -olioak eta haien frakzioak, gordinak, finduak baina kimikoki aldatu gabeak (NC 1507 kodetik 1515era) , azukre gordina (NC 170111 eta 170112 kodeak) , kakaoa, bihian edo zatituta, gordina edo txigortua (NC 1801 kodea) , hidrokarburoak (propanoa eta butanoa, eta jatorri mineraleko petrolio gordinak barne) (NC 2709, 2710, 271112 eta 271113 kodeak) , solteko produktu kimikoak (NC kodea, 28 eta 29 kapituluak) , kautxua forma primarioetan edo plaka, xafla edo zerrendetan (NC 4001 eta 4002 kodeak) , artilea (NC 5101 kodea) , eztainua (NC 8001 kodea) , kobrea (NC 7402, 7403, 7405 eta 7408 kodeak) , zinka (NC 7901 kodea) , nikela (NC 7502 kodea) , aluminioa (NC 7601 kodea) , beruna (NC 7801 kodea) , indioa (NC ex 811292 eta ex 811299 kodeak) , zilarra (NC 7106 kodea) eta platinoa, paladioa eta rodioa (NC 71101100, 71102100 eta 71103100 kodeak) .»
Hamaika. 68. artikuluko bigarren paragrafoko 2. zenbakia honela geratzen da idatzita:
«2.a Eskura jarri aurretik instalatu edo muntatu beharreko ondasunen emateak, instalazioa aipatutako lurraldean amaitzen bada eta instalazioak edo muntaketak emandako ondasunak mobilizatzea badakar.»
Hamabi. 69. artikuluko bigarren paragrafoa honela geratzen da idatzita:
«Bi. Artikulu honetako lehenengo paragrafoko 2. zenbakian xedatutakoaren salbuespenez, ondoren zerrendatutako zerbitzuak ez dira zergaren aplikaziolurraldean egindakotzat hartuko, zerbitzu horien hartzailea enpresaburu edo profesional gisa diharduen enpresaburu edo profesional bat ez denean eta bere ohiko egoitza edo helbidea Erkidegotik kanpo daukanean, hartzaile horrek bere ohiko bizilekua edo egoitza Kanarietan, Ceutan edo Melillan duenean salbu:
a) Egile-eskubideen, patenteen, lizentzien, fabrikaedo merkataritza-marken eta jabetza industrialeko edo intelektualeko gainerako eskubideen lagapenak eta emakidak, baita antzeko beste eskubideenak ere.
b) Merkataritza-funtsen, erosketaedo salmenta-esklusiben edota lanbidejarduera bat gauzatzeko eskubidearen lagapena edo emakida.
c) Publizitate-zerbitzuak.
d) Aholkularitza-, auditoretzaedo ingeniaritza-zerbitzuak, azterlan bulegoenak, abokatutzakoak, aholkularienak, kontabilitateko edo zergetako adituenak eta antzeko beste batzuk, lege honetako 70. artikuluko lehenengo paragrafoko 1. zenbakian jasotakoak izan ezik.
e) Datuak tratatzeko eta informazioak hornitzeko zerbitzuak, merkataritzaprozedurak eta -esperientziak barne.
f) Itzulpengintza, zuzenketa edo testu-konposaketa, bai eta interpreteek eskainitako zerbitzuak ere.
g) Aseguru-, berrasegurueta kapitalizazio-zerbitzuak, bai eta finantzazerbitzuak ere, hurrenez hurren lege honetako 20. artikuluko lehenengo paragrafoko
16.eta 18. zenbakietan aipatzen direnak, salbuetsita ez daudenak barne, segurtasun-kutxen alokairua izan ezik.
h) Langileak lagatzeko zerbitzuak.
i) Filmen bikoizketa.
j) Ondasun higigarri gorpuzdunen errentamenduak, xede gisa garraiobideak eta edukiontziak dituztenak izan ezik.
k) Erkidegoko lurraldean kokatutako gas naturaleko sareetara sarbidea ematea, edo sare horietara lotutako edozein sarera, elektrizitate-sarera, berokuntzasarera edo hozte-sarera, eta sare horien bidez garraiatzea edo banatzea, baita hizki honetan jasotako edozein zerbitzurekin zuzenean lotutako beste zerbitzu batzuk ematea ere.
l) Paragrafo honetan aipatutako edozein zerbitzu osorik edo partzialki ez emateko betebeharrak.»
Hamahiru. 69. artikuluko hirugarren paragrafoari 5. zenbakia eransten zaio; hona nola geratzen den idatzita:
«5.a Irratieta telebista-zerbitzuak: entzunezko eta ikus-entzunezko edukiak hornitzean dautzan zerbitzuak, hala nola komunikazio-zerbitzuen emaile batek jendeari komunikazio-sareen bidez emandako irratiedo telebista-programak, emaileak bere erantzukizun editorialaren pean badihardu eta programak programazio-ordutegi bati jarraiki batera entzun edo ikusteko badira.»
Hamalau. 70. artikuluko lehenengo paragrafoko 4. eta 8. zenbakiak eta bigarren paragrafoa honela geratzen dira idatzita:
«4.a Elektronikoki emandakoak, hartzailea enpresaburu edo profesional gisa diharduen enpresaburua edo profesionala ez denean, eta, betiere, bere ohiko bizilekua edo egoitza zerga aplikatzen den lurraldean badago edo han finkatuta badago.»
«8.a Telekomunikazio-, irratieta telebista-zerbitzuak, hartzailea enpresaburu edo profesional gisa diharduen enpresaburu edo profesionala ez denean, eta, betiere, bere ohiko bizilekua edo egoitza zerga aplikatzen den lurraldean badu edo han finkatuta badago.»
«Bi. Halaber, zergaren aplikazio-lurraldean emandakotzat joko dira jarraian adierazitako zerbitzuak, baldin eta, zerbitzu horiei aplikatzekoak zaizkien lokalizazio-arauen arabera, Erkidegoan egindakotzat jotzen ez badira, baina haien egiazko erabilera edo ustiapena lurralde horretan egiten bada:
1.a Lege honetako 69. artikuluko bigarren paragrafoan aipatutako zerbitzuak, horien hartzailea enpresaburu edo profesional gisa diharduen enpresaburua edo profesionala bada.
2.a Besteren izenean eta kontura emandako bitartekotza-zerbitzuak, horien hartzailea enpresaburu edo profesional gisa diharduen enpresaburua edo profesionala bada.
3.a Garraiobideak alokatzeko zerbitzuak.
4.a Elektronikoki emandako zerbitzuak eta telekomunikazio-, irratieta telebista-zerbitzuak.»
Hamabost. 75. artikuluko lehenengo paragrafoko 2.a bis zenbakia honela geratzen da idatzita:
«2.a bis. Obrak gauzatzen direnean, materialak emanez edo ez, eta obra horien hartzaileak herri-administrazioak direnean, jasotzen diren unean, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko 235. artikuluan xedatutakoarekin bat.»
Hamasei. 78. artikuluko hirugarren paragrafoari 4. zenbakia eransten zaio; hona nola geratzen den idatzita:
«4.a Eragiketen prezioari lotu gabeko diru-laguntzak; ez dira halakotzat hartuko hirugarren batek eragiketa horien kontraprestazioan ordaindutako zenbatekoak.»
Hamazazpi. 79. artikuluko lehenengo paragrafoa honela geratzen da idatzita:
«Bat. Kontraprestazioa dirutan ez datzan eragiketetan, alderdien artean adostutako zenbatekoa, dirutan adierazia, hartuko da zerga-oinarritzat.
Kontrakoa frogatu ezean, zerga-oinarria bat etorriko da ondoko hirugarren eta laugarren paragrafoetan xedatutako arauak aplikatzearen ondorioz ateratako zenbatekoekin.
Hala ere, kontraprestazioa partzialki dirutan oinarritzen bada, zerga-oinarria honako hau izango da: alderdiek diruzkoa ez den kontraprestazio-zatiagatik adostutako zenbatekoa, dirutan adierazita, gehi haren diruzko zatiaren zenbatekoa, baldin eta emaitza aurreko lerrokadetan xedatutakoa aplikatuta ateratakoa baino handiagoa balitz.»
Hemezortzi. 80. artikuluko hirugarren paragrafoa, laugarren paragrafoko A) hizkiko
1. araua eta B) hizkia, eta bosgarren paragrafoko 5. araua honela geratzen dira idatzita:
«Hiru. Zerga-oinarria murriztu ahal izango da, zergapetutako eragiketen hartzaileak jasanarazitako kuotak ordaindu ez dituenean, baldin eta, eragiketa sortu ondoren, konkurtsoa adierazteko autoa ematen bada. Aldaketa, hala dagokionean, ezingo da egin Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legeko 21. artikuluko
1.paragrafoko 5. zenbakian ezarritako gehieneko epearen amaieraz geroztik bi hilabeteko epea igaro ondoren.
Konkurtso Legeko 176.1 artikuluko 1., 4. eta 5. paragrafoetan adierazitako kausengatik konkurtsoaren amaiera erabakitzen denean bakarrik, zerga-oinarria aldatu duen hartzekodunak gorantz aldatu beharko du berriz, erregelamenduz finkatutako epean dagokion kuota jasanarazteko faktura zuzendua eginez.»
«1.a Jasanarazitako zerga sortu zenetik urtebete igarotzea, hortik eratorritako kreditua erabat edo partzialki kobratu gabe.
Nolanahi ere, epekako edo geroratutako prezioarekin egindako eragiketen kasuan, urtebete igaro beharko da ordaindu ez diren epeen epemugatik, zergaoinarria proportzionalki murriztu ahal izateko. Horretarako, eragiketak epeka edo prezio geroratuarekin egindakoak direla ulertuko da haien kontraprestazioa, hurrenez hurren, ordainketa jarraituetan edo ordainketa bakarrean egitea hitzartu denean; betiere, jasanarazitako zergaren sortzapenetik azken ordainketa edo ordainketa bakarra egiteko epea amaitu bitartean urtebete baino gehiago igaro bada.
Murriztu nahi den zerga-oinarriaren kreditu-eskubidearen titularra enpresaburu edo profesional bat bada, eta haren eragiketen bolumena, lege honetako 121. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta, ez bada 6.010.121,04 eurotik gorakoa izan aurreko urte naturalean, 1. baldintza honetan aipatutako epea sei hilekoa edo urtebetekoa izan ahalko da.
Kutxa-irizpidearen araubide berezia aplikatzen zaien eragiketei dagokienez, baldintza hori lege honetako 163 terdecies artikuluak aipatutako abenduaren 31ko mugaeguna aplikatzeagatik sortutako zergaren egunean joko da betetzat.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa hala izanik ere, epekako edo prezio geroratuko eragiketen kasuan, 1. arau honek aipatutako sei hileko edo urtebeteko epeak igarota egon beharko du, epeak bete zirenetik eragiketaren sortzapen-egunera arte.»
«B) Aldaketa aurreko 1. baldintzan aipatutako sei hileko edo urtebeteko epea amaitu eta hurrengo hiru hileko epean egin beharko da, eta Zerga Administrazioko Estatuko Agentziari jakinarazi beharko zaio, erregelamenduz zehaztutako epean.
Kutxa-irizpidearen araubide bereziaren xede diren eragiketen kasuan, aldaketa egiteko hiru hileko epea lege honetako 163 terdecies artikuluak aipatutako abenduaren 31ko mugaegunetik aurrera zenbatuko da.»
«5.a Eragiketen hartzaileak izandako kenkariak zuzentzeak –lege honetako
114.artikuluko bigarren paragrafoko 2. zenbakiko laugarren paragrafoan xedatutakoaren arabera egin beharko da– dagokion kreditua sorraraziko du, Herri Ogasunaren alde.
Zergapetutako eragiketen hartzaileak ez badu izan zerga osorik kentzeko eskubiderik, kengarria ez den zergaren kuotaren zenbatekoagatik ere izango da zordun Herri Ogasunaren aurrean. Hartzaileak ez badihardu enpresaburu edo profesional gisa, eta ez badu aipatutako zorra kitatu, aurreko Lau C) paragrafoan xedatutakoa aplikatuko da.»
Hemeretzi. 84. artikuluko lehenengo paragrafoko 2. zenbakiari g) hizkia eransten zaio; hona nola gelditzen den idatzita:
«g) Lege honen eranskineko hamargarren paragrafoan definitutako honako produktu hauen emateak direnean:
–Zilarra, platinoa eta paladioa, gordinean, hautsetan edo erdi-landuta; horiek eskuratzen dituen enpresaburuak edo profesionalak eraldaketa-jarduerak gauzatzetik ateratako metal horien emateak haiekin parekatuko dira. Edonola ere, ondasun erabiliei, arte-objektuei, antigoaleko gauzei eta bildumako objektuei aplikatzen zaien araubide bereziaren aplikazio-eremuan sartuta ez dauden produktuak izan behar dira.
–Telefono mugikorrak.
–Bideo-jokoen kontsolak, ordenagailu eramangarriak eta tableta digitalak.
Azken bi gidoi horietan xedatutakoa hartzailea hauetakoren bat izanez gero soilik aplikatuko da:
a’) |
Ondasun horiek birsaltzen dituen enpresaburua edo profesionala, edozein |
ere den ematearen zenbatekoa. |
|
b’) |
Aurreko hizkian aipatuez bestelako enpresaburua edo profesionala, hari |
egindako ondasunen emateen zenbateko osoa, fakturan bertan jasota, 10.000 eurotik gorakoa denean, balio erantsiaren gaineko zergarik gabe.
Aipatutako muga kalkulatzeko, egindako emateen zenbateko osoa hartuko da kontuan, faktura bat baino gehiagotan jasota egonda, eragiketa bakarra dela eta haren banakapen artifiziala arau hori aplikatzea saihesteko baino egin ez dela frogatzen denean.
Aurreko bi hizkiek aipaturiko enpresaburuedo profesional-izaera eskuratzea baino lehen edo aldi berean frogatu beharko da, erregelamenduz xedatutako baldintzetan.
Ondasun horien emateak faktura batean jaso beharko dira, sail berezi baten bidez, zergaren subjektu pasiboak ondasun horien hartzaileak direnean, 2. zenbaki honetan xedatutakoaren arabera.»
Hogei. 89. artikuluko bosgarren paragrafoko hirugarren lerrokadako a) hizkia honela geratzen da idatzita:
«a) Zerga Administrazioaren aurrean Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorreko 120.3 artikuluan eta hura garatzeko araudian xedatutako autolikidazioak zuzentzeko prozedura hastea.»
Hogeita bat. 91. artikuluko Bat.1 paragrafoko 5., 6. eta 8. zenbakiak, Bi.1 paragrafoko 3., 4. eta 5. zenbakiak eta Bi.2 paragrafoko 1. zenbakia honela geratzen dira idatzita:
«5.a |
Albaitaritza-erabilera duten sendagaiak. |
6.a |
Honako ondasun hauek: |
a) Nomenklatura konbinatuko «Farmazia-produktuak» 30. kapituluan jasotako farmazia-produktuak, azken kontsumitzaileak zuzeneko erabilera eman ahal badie, eta bat.1 paragrafo honetako 5. zenbakian sartutakoren bat eta artikulu honetako bi.1 paragrafoko 3. zenbakian xedatutako zerga-tasa aplikatzen zaien horietakoren bat ez bada.
b) Konpresak, tanpoiak, slip-babesak, preserbatiboak eta medizinalak ez diren beste antisorgailu batzuk.
c) Lege honen eranskineko zortzigarren paragrafoan zerrendatutako ekipamendu medikuak, gailuak eta gainerako tresnak, euren ezaugarri objektiboengatik urritasunak arindu edo artatzeko, eta urritasun fisikoak, mentalak, intelektualak edo sentsorialak dituzten pertsonen erabilera pertsonal esklusiborako diseinatuta badaude, artikulu honetako bi.1 paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe.
Hizki honetan ez dira sartzen ondasun horien beste osagarri, ordezko atal eta pieza aldagarri batzuk.
8.a Loreak, bizirik dauden apaindurarako landareak, haziak, bulboak, kimuak eta horiek lortzeko erabil daitezkeen landare-jatorriko bestelako produktuak.»
«3.a Gizakientzako sendagaiak, forma galenikoak, formula magistralak eta bulegoko prestakinak.
4.a Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartu zuen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskineko 20. zenbakiak aipatutako mugikortasun mugatuko pertsonentzako ibilgailuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartu zuen abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren II. A eranskinak emandako idazkeran, eta desgaitasuna duten pertsonek bakarrik erabiltzeko gurpildun aulkiak.
Zuzenean edo egokitu ondoren, gurpildun aulkian doazen eta desgaitasuna duten pertsonak eramateko autotaxi edo autoturismo berezi gisa erabiltzeko ibilgailuak, bai eta, aldez aurretik egokituta edo ez, gurpildun aulkian doazen eta desgaitasuna duten pertsonak ohikotasunez eraman behar izaten dituzten motordun ibilgailuak, horien gidaria zein den alde batera utzita.
Aurreko lerrokadan jasotako ibilgailuei zerga-tasa murriztua aplikatzeko, eskuratzailearen eskubidea aitortu beharko da aldez aurretik, eta eskuratzaileak ibilgailua zertara zuzenduko duen justifikatu beharko du.
Bigarren paragrafo honen xedeetarako, desgaitasuna duten pertsonatzat hartuko dira ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila dutenak. Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak edo autonomia-erkidegoko eskudun organoak emandako ziurtagiri edo ebazpenaren bidez egiaztatu beharko da desgaitasunmaila.
5.a Desgaitasuna duten pertsonentzako protesiak, ortesiak eta barneinplanteak.»
«1.a Artikulu honetako bi.1 paragrafoko 4. zenbakiko lehen lerrokadan jasotako ibilgailuak eta gurpildun aulkiak konpontzeko zerbitzuak, eta desgaitasuna duten pertsonentzako autotaxiak eta autoturismoak, eta manu bereko bigarren lerrokadan aipatutako motordun ibilgailuak egokitzeko zerbitzuak, horien gidaria edozein dela ere.»
Hogeita bi. 92. artikuluko lehenengo paragrafoa honela geratzen da idatzita:
«Bat. Subjektu pasiboek herrialde barnean gauzatzen dituzten eragiketa zergapetuen ondorioz sortutako balio erantsiaren gaineko zergaren kuotetatik lurralde berean sortu eta zuzeneko jasanarazpenen ondorioz jasandakoak kendu ahal izango dituzte, bai eta ondoko eragiketa hauek ordaintzekoak ere:
1.a Zergaren beste subjektu pasibo batek gauzatako ondasun-emateak eta zerbitzu-prestazioak.
2.a Ondasunen inportazioak.
3.a Lege honetako 9.1.c) eta d) , 84.bat.2. eta 4., eta 140 quinque artikuluetan jasotako ondasun-emateak eta zerbitzu-prestazioak.
4.a Lege honetako 13. artikuluko 1. zenbakian eta 16. artikuluan definitutako ondasunen eskuratzeak, Erkidego barruan gertatzean.»
Hogeita hiru. 93. artikuluari bosgarren paragrafoa eransten zaio; honela geratzen da idatzita:
«Bost. Lege honetako 7.8. artikuluan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz zergapetutako eta zergapetu gabeko eragiketak batera egiten dituzten subjektu pasiboek eragiketa batzuk eta besteak batera gauzatzeko eskuratutako ondasunengatik eta zerbitzuengatik jasandako kuotak kendu ahal izango dituzte, zergapeko eragiketak gauzatzeko erabilitako ondasunei eta zerbitzuei dagozkien kuotak egozteko arrazoizko irizpide homogeneo baten arabera; ondorio horietarako, lege honetako 94.bat.2. artikuluak aipatutako eragiketak ere sartzen dira. Irizpide horri denboran eutsi beharko zaio, arrazoizko kausengatik hura aldatu behar izanez gero izan ezik.
Irizpide horren aplikazioak emandako kalkulua behin-behinean zenbatetsi ahalko da, aurreko urte naturaleko datuen arabera, urte bakoitzaren amaieran dagokion erregularizazioa egin beharko bada ere.
Aurrekoa hala izanik ere, lege honetako 7.8. artikuluak aipatutako zergaz kanpoko eragiketak gauzatzeko bakar-bakarrik diren ondasunen edo zerbitzuen eskuraketengatik edo inportazioengatik jasandako edo ordaindutako kuotak ezingo dira ezein proportziotan kendu.
Paragrafo honetan aipatutako kenkariak ere lege honetako VIII. tituluko I. kapituluan jasotako baldintzetara eta betekizunetara egokituko dira, eta, bereziki, hainbanaketa-arauari buruzkoetara.»
Hogeita lau. 98. artikuluari bosgarren paragrafoa eransten zaio; honela geratzen da idatzita:
«Bost. Bidaia egiteko xedez ondasun eta zerbitzuak eskuratzeagatik edo inportatzeagatik jasandako edo ordaindutako kuotak kentzeko eskubidea eragiketa horri dagokion zerga sortzen den unean jaioko da, baldin eta ondasun eta zerbitzu
horiek bidaiarientzat zuzenean onuragarri badira, lege honetako 146. artikuluan aipatutako moduan, eta, lege bereko 147. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidaia-agentzien araubide bereziaren xede ez den eragiketa bat egiteko erabiltzen badira.»
Hogeita bost. 101. artikuluko lehenengo paragrafoa honela geratzen da idatzita:
«Bat. Jarduera ekonomikoak enpresaedo lanbide-jarduerako sektore bereizietan gauzatzen dituzten subjektu pasiboek bereiz aplikatu beharko dute sektore bakoitzari dagokion kenkari-araubidea.
Lege honetako 9. artikuluko 1. zenbakiko c) hizkiko a’) , c’) eta d’) hizkietan xedatutakoa aplikatuz zehaztutako enpresaedo lanbide-jarduerako sektore bereizi bakoitzari modu independentean aplikatu ahal izango zaio hainbanaketarako arau berezia.
Lege honetako 9. artikuluko 1. zenbakiko c) hizkiko b’) hizkian xedatutakoa aplikatuz zehaztutako jarduerako sektore bereizien kenkari-araubideak ondoko araubide berezi hauentzat jasotakoaren arabera arautuko dira: araubide sinplifikatua, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzarena, inbertsio-urrez egindako eragiketen araubidea eta baliokidetasun-errekarguarena, kasuan kasu.
Jardueraren sektore bereizietan komunean erabiltzeko ondasun edo zerbitzuak eskuratu edo inportatzen direnean, aipatutako eskurapen edo inportazioetan jasandako kuoten kenkari aplikagarriaren portzentajea kalkulatzeko, lege honetako
104.artikuluko bigarren paragrafoan eta ondorengoetan ezarritakoa aplikatuko da. Horretarako, sektore bereizietan egindako eragiketak konputatuko dira; zentzu horretan, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezian edo baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian sartutako eragiketek ez dute kenkaria egiteko eskubiderik emango.
Aurreko lerrokadan xedatutakoaren salbuespenez, ez dira kontuan hartuko erakunde taldearen jarduera-sektore bereizian egindako eragiketak. Halaber, eta lerrokada horretan xedatutakoa aplikatzerik ez dagoenean, ondasun edo zerbitzu horiek aldi berean araubide berezi sinplifikatuaren peko jardueretan eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako edo baliokidetasun-errekarguko araubide bereziaren peko beste jarduera batzuetan erabiltzekoak direnean, araubide sinplifikatuaren ondoreetarako kenkari portzentajea ehuneko 50 izango da afektazioa aipatutako araubide berezietako biren peko jarduerei dagokienez gertatzen bada, edo heren bat bestela.»
Hogeita sei. 103. artikuluko bigarren paragrafoko 2. zenbakia honela geratzen da idatzita:
«2.a Hainbanaketako arau orokorra aplikatzearen ondorioz, urte natural batean sortzen diren kuoten guztizko zenbatekoak hainbanaketako arau bereziak aplikatuz emango zuena ehuneko 10ean edo gehiagoan gainditzen duenean.»
Hogeita zazpi. 119. bis artikuluko lehenengo lerrokadari 3. zenbakia eransten zaio; hona nola geratzen den idatzita:
«3.a Aurreko zenbakian xedatutakoaren salbuespenez, artikulu honek aipatutako finkatu gabeko enpresaburu eta profesional orok eskuratu ahal izango du jasandako zergaren kuoten itzultzea, honako hauei lotutako ondasunen inportazioei eta ondasunen eta zerbitzuen eskuratzeei dagokienez:
–Finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak zerga aplikatzen den lurraldean eskuratutako edo inportatuko txantiloiak, moldeak eta ekipamenduak hornitzea, horiek lurralde horretan finkatutako enpresaburu edo profesional baten eskura jartzeko, Erkidegotik kanpo bidaltzen edo garraiatzen diren ondasunak fabrikatzeko erabiltzekoak badira, finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak
jaso ditzan, eta, betiere, ondasunak fabrikatu ostean finkatu gabeko enpresariarentzat badira edo suntsitu egiten badira.
–Zergaren aplikazio-lurraldean gauzatutako azoka, biltzar eta erakusketa komertzialei edo profesionalei lotutako sarbide-, ostalaritza-, sukaldaritzaeta garraio-zerbitzuak.»
Hogeita zortzi. 120. artikuluko lehenengo eta bosgarren paragrafoak honela geratzen dira idatzita:
«Bat. Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide bereziak hauek dira:
1.a Araubide sinplifikatua.
2.a Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezia.
3.a Ondasun erabilien, artelanen, zaharkinen eta bildumako objektuen araubide berezia.
4.a Inbertsio-urrearekin eginiko eragiketei aplikatzekoa den araubide berezia. 5.a Bidaia-agentzien araubide berezia.
6.a Baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia.
7.a Telekomunikazio-, irratieta telebista-zerbitzuei eta elektronikoki emandako zerbitzuei aplikatzekoak diren araubide bereziak.
8.a Erakunde taldeen araubide berezia.
9.a Kutxa-irizpidearen araubide berezia.»
«Bost. Telekomunikazio-, irratieta telebista-zerbitzuei eta elektronikoki emandako zerbitzuei aplikatzekoak diren araubide bereziak lege honetako 163 noniesdecies eta 163 duovicies artikuluetan aurreikusitako aitorpenak aurkeztu dituzten operadoreei aplikatuko zaizkie.»
Hogeita bederatzi. 122. artikuluko bigarren paragrafoko 2. eta 3. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:
«2.a Inguruabar hauetako edozein betetzen duten enpresaburuak edo profesionalak, erregelamenduz xedatutakoaren arabera:
Aurreko urteko sarrera-bolumenak honako zenbateko hauetatik edozein gainditzea:
–Haren enpresaedo lanbide-jarduera guztietarako (nekazaritza-, basogintzaeta abeltzaintza-jarduerak izan ezik) , urtean 150.000 euro.
–Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroak zehaztutako nekazaritza-, basogintzaeta abeltzaintza-jarduera guztietarako, urtean 250.000 euro.
Aurreko urtean jardueraren bat hasi bada, urte osoko diru-sarreren bolumena urtebetera eramango da.
Zenbaki honetan xedatutakoaren ondorioetarako, diru-sarrera bolumenean aipatutako jarduera guztietan eskuratutakoak sartuko dira, eta haien artean ez dira sartuko diru-sarrera arruntak edo kapitalekoak eta kalte-ordainak, ezta balio erantsiaren gaineko zerga eta, kasuan kasu, eragiketa zergapetu duen baliokidetasun-errekargua ere.
3.a Enpresaburuak edo profesionalak, horien enpresaedo lanbide-jarduera guztietarako ondasunen eta zerbitzuen eskuraketek eta inportazioek, ibilgetuko elementuei dagozkienak alde batera utzita, aurreko urtean urteko 150.000 euroko zenbatekoa gainditu badute, balio erantsiaren gaineko zerga alde batera utzita.
Aurreko urtean jarduera bat hasi bada, aipatutako eskuraketen eta inportazioen zenbatekoa urtebetera eramango da.»
Hogeita hamar. 124. artikuluko lehenengo paragrafoa eta bigarren paragrafoko 6. zenbakia honela geratzen dira idatzita:
«Bat. Nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide berezia nekazaritzako, basogintzako, abeltzaintzako edo arrantzako ustiategien titularrei aplikatuko zaie, titular horiek kapitulu honetan adierazitako baldintzak betetzen dituztenean, araubide horri erregelamenduz xedatutako moduan uko egiten diotenean salbu.
Araubide berezi honen ondorioetarako, honako hauek ez dira nekazaritzako, basogintzako, abeltzaintzako edo arrantzako ustiategien titulartzat hartuko:
a) Alokairuan edo apartzerian lagatzen edo haien ustiapena beste edozein modutan lagatzen dituzten lursailen edo ustiategien jabeak, baita haien lursailetan edo ustiategietan dauden pinuen erretxinaren ustiapena lagatzen dutenean ere.
b) Abeltzaintzako ustiapenak abeltzaintza integratuko araubidean egiten dituztenak.»
«6.a Enpresaburuak edo profesionalak, horien enpresaedo lanbide-jarduera guztietarako ondasunen eta zerbitzuen eskuraketek eta inportazioek, ibilgetuko osagaiei dagozkienak alde batera utzita, aurreko urtean urteko 150.000 euroko zenbatekoa gainditu badute, balio erantsiaren gaineko zerga alde batera utzita.
Aurreko urtean jarduera bat hasi bada, aipatutako eskuratzeen eta inportazioen zenbatekoa urtebetera eramango da.»
Hogeita hamaika. IX. tituluko VI. kapitulua honela geratzen da idatzita:
«VI. KAPITULUA
Bidaia-agentzien araubide berezia
141. artikulua. Bidaia-agentzien araubide berezia.
Bat. Bidaia-agentzien araubide berezia honako hauei aplikatuko zaie:
1.a Bidaia-agentziek egindako eragiketei, beren izenean dihardutenean bidaiariei dagokienez eta bidaia egiteko beste enpresaburu edo profesional batzuek egindako ondasun-emateak edo zerbitzuak erabiltzen dituztenean.
Araubide berezi honen ondorioetarako, bidaiatzat hartuko dira ostatueta garraio-zerbitzuak, batera edo bereiz emanda, eta, hala badagokio, zerbitzu gehigarriak edo osagarriak diren bestelakoekin egindakoak.
2.a Turismo-zirkuituen antolatzaileek eta edozein enpresaburuk edo profesionalek egindako eragiketei, aurreko zenbakian aurreikusitako inguruabarrak biltzen dituztenean.
Bi. Bidaia-agentzien araubide berezia ez zaie aplikatuko bidaia egiteko soilsoilik norberaren garraiobideak edo ostalaritza-baliabideak erabiliz burututako eragiketei.
Neurri batean norberaren baliabideak eta beste neurri batean besteen baliabideak erabiliz egindako bidaien kasuan, besteen baliabideen bitartez egindako zerbitzuei dagokienez aplikatuko da soilik araubide berezia.
142. artikulua. Zerga jasanaraztea.
Araubide berezi hau aplika daitekeen eragiketetan, subjektu pasiboak ez dira jasanarazitako kuota fakturan bereizita kontsignatzera behartuta egongo, kuota hori, hala badagokio, eragiketaren prezioan sartuta dagoela ulertu beharko baita.
143. artikulua. Salbuespenak.
Bidaia-agentzien araubide bereziaren pean jarritako subjektu pasiboek egindako zerbitzuak zergaz salbuetsita egongo dira, bidaiariaren onurarako eskuratutako eta bidaia egiteko erabilitako ondasun-emateak edo zerbitzuprestazioak Erkidegotik kanpo egiten direnean.
Aipatutako ondasun-emateak edo zerbitzu-prestazioak Erkidegoko lurraldean partzialki bakarrik egiten diren kasuan, lurralde horretatik kanpo egindakoei dagokien agentziaren zerbitzu-prestazioaren zatiak bakarrik gozatuko du salbuespenaz.
144. artikulua. Zerga-egitatearen burutzapen-lekua.
Bidaia bat egiteko bidaiari bakoitzari dagokionez agentziak egindako eragiketak zerbitzu-prestazio bakartzat hartuko dira, aipatutako bidaiaren esparruan hainbat emate edo zerbitzu eskuratzen bazaizkio ere.
Zerbitzu-prestazio hori agentziak bere ekonomia-jardueraren egoitza ezarria duen edo eragiketa egiten duen establezimendu iraunkorra kokatua duen lekuan hartuko da gauzatutzat.
145. artikulua. Zerga-oinarria.
Bat. Zerga-oinarria bidaia-agentziaren marjina gordina izango da.
Ondorio horietarako, agentziaren marjina gordintzat hartuko da bezeroari zergapetutako guztizko kopuruaren –eragiketa zergapetzen duen balio erantsiaren gaineko zerga izan ezik– eta zergak barne direla ondasun-emateen edo zerbitzuprestazioengatik ordaindutako zenbatekoaren arteko diferentzia, beste enpresaburu edo profesional batzuek ematen dituztenean, agentziak bidaia egiteko eskuratzen dituenean eta zuzenean bidaiariaren onerako badira.
Aurreko lerrokadan xedatutakoaren ondorioetarako, agentziak bidaia egiteko eskuratu dituela joko dira, besteen artean, xede horrekin beste bidaia-agentzia batzuek emandako zerbitzuak, salbu eta handizkako agentziek prestaturiko bidaia antolatuen salmentan txikizkako agentziek, handizkako agentzien izenean eta kontura, egindako bitartekaritza-zerbitzuak.
Agentziaren marjina gordina zehazteko, ez dira konputatuko zergaz salbuetsitako eragiketei dagozkien kopuruak edo zenbatekoak, lege honetako 143. artikuluan xedatutakoaren arabera, ezta eragiketa horiek egiteko erabilitako ondasunei edo zerbitzuei dagozkienak ere.
Bi. Ondorengo zerbitzu hauek ez dira bidaia egiteko xedez emantzat joko:
1.a Atzerriko diruaren salerosketari edo trukeari dagozkion eragiketak.
2.a Agentziak egindako telefono-, telex-, korrespondentzia-gastuak eta antzekoak.
146. artikulua. Kenkariak.
Araubide berezi honen xede diren bidaia-agentziek lege honetako VIII. tituluan adierazitako terminoetan ezarri ahal izango dituzte beren kenkariak.
Hala ere, ezin izango dute kendu bidaia egiteko xedez eskuratutako ondasun eta zerbitzuetan jasandako zerga, zuzenean bidaiariaren onurarako izan badira.
147. artikulua. Araubide berezia ez aplikatzeko kasua.
Lege honetako 141. artikuluan aurreikusitakoaren salbuespenez, eta erregelamenduz xedatutako moduan, subjektu pasiboek aukera izango dute kapitulu honetan aurreikusitako araubide berezia ez aplikatzeko eta zerga honen araubide orokorra aplikatzeko, eragiketaz eragiketa, egindako zerbitzuekiko, baldin eta zerbitzu horien hartzaileak lege honetako VIII. tituluan xedatutakoaren arabera
kenkarirako eskubidea edo balio erantsiaren gaineko zerga itzultzeko eskubidea duten enpresaburuak edo profesionalak badira.»
Hogeita hamabi. 154. artikuluko Bi paragrafoa honela geratzen da idatzita:
«Bi. Araubide berezi honen mende dauden subjektu pasiboak ez dira behartuta egongo zerga honen likidazioa egitera eta Herri Ogasunari ordaintzera, beraiek egindako eta araubide berezi honi lotutako merkataritza-eragiketei dagokienez, ezta aipatutako jardueretan bakarrik erabilitako ondasun edo eskubideen eskualdaketengatik ere, zergapeko eta salbuetsi gabeko ondasun higiezinen emateak alde batera utzita, horiengatik eskualdatzaileak sortutako zerga-kuotak jasan, likidatu eta ordaindu beharko baititu.
Edozein motatako ondasunak eskuratzeagatik edo inportatzeagatik edo eman zaizkien zerbitzuengatik jasandako kuotak ere ezingo dituzte kendu, ondasun edo zerbitzu horiek araubide berezi honen xede diren jarduerak gauzatzean erabiltzen diren neurrian.
Inbertsio-ondasunengatiko kenkariak erregularizatzearen ondorioetarako, subjektu pasiboa araubide berezi honen pean dagoen aldian ekonomia-jardueraren sektore bereizi honetan aplikatuko den kenkari-hainbanaketa zero izango da. Lege honetako 110. artikuluan aipatutako erregularizazioa ezin izango da gauzatu araubide berezi honen mendeko jarduerak egiteko soilik erabilitako inbertsioondasunak eskualdatzen diren kasuetan.»
Hogeita hamahiru. 163 quinquies artikuluko Bat eta Bi paragrafoak honela geratzen dira idatzita:
«Bat. Erakunde taldeen araubide berezia aplikatu ahalko dute erakunde taldearen barruan dauden enpresaburuek edo profesionalek. Erakunde taldea izango da erakunde nagusi batek eta haren mendeko erakundeek osatutako taldea, finantzaren, ekonomiaren eta antolakuntzaren arloetan elkarri irmotasunez lotuta badaude, erregelamenduz garatutakoaren arabera, eta, betiere, haien guztien jarduera ekonomikoaren egoitzak edo establezimendu iraunkorrak zerga aplikatzen den lurraldean badaude.
Enpresaburuak edo profesionalak ezin izango dira aldi berean erakunde talde batean baino gehiagotan egon.
Bi. Ondoko baldintza hauek betetzen dituena hartuko da erakunde nagusitzat:
a) Berezko nortasun juridikoa izatea. Hala ere, zerga aplikatzen den lurraldean kokatutako establezimendu iraunkorrak erakunde nagusia izan ahalko dira partaidetzak establezimendu horiei atxikita dituzten erakundeekiko, paragrafo honetan xedatutako gainerako baldintzak betetzen badituzte.
b) Taldeko erakundeen gaineko kontrol eraginkorra izatea, kapitalean edo haien boto-eskubideetan ehuneko 50etik gorako partaidetzaren bidez, zuzenean zein zeharka.
c) Partaidetza horrek urte natural osoan irautea.
d) Zerga aplikatzen den lurraldean egoitza duen eta nagusitzat hartua izateko baldintzak betetzen dituen beste sozietate baten mendekoa ez izatea.
Aurreko bat paragrafoan xedatutakoa hala izanik ere, enpresaburu edo profesional gisa ez diharduten merkataritza-sozietateak erakunde nagusitzat jo ahalko dira, aurreko baldintzak betetzen badituzte.»
Hogeita hamalau. 163 octies artikuluko Hiru paragrafoa honela geratzen da idatzita:
«Hiru. Lege honetako 163 sexies.bost artikuluan ezarritako aukera erabiltzen denean, artikulu honetako bat paragrafoak aipatutako eragiketak jardueraren sektore bereizia izango dira, eta hari atxikita egongo dira zuzenean edo zeharka,
osorik edo partzialki, aipatutako eragiketak gauzatzeko erabilitako ondasunak eta zerbitzuak, horiengatik zerga jasan edo ordaindu denean.
Enpresaburuek edo profesionalek osorik kendu ahalko dituzte zuzenean nahiz zeharka, osorik edo partzialki, eragiketa horiek egiteko erabilitako ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeagatik jasandako edo ordaindutako kuotak, baldin eta ondasun eta zerbitzu horiek lege honetako 94. artikuluan xedatutakoaren arabera kenkarirako eskubidea sortzen duten eragiketak egiteko erabiltzen badira. Kenkaria aipatutako ondasunei eta zerbitzuei hasiera batean emango zaien xedearen arabera aplikatuko da; gerora xedea aldatuz gero, kenkaria egokitu egin beharko da.»
Hogeita hamabost. IX. tituluan, VIII. kapitulua kendu egiten da, eta XI. kapitulua eransten da.
«XI. KAPITULUA
Telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuei eta elektronikoki emandako
zerbitzuei aplikatzekoak diren araubide bereziak
1. atala. Xedapen erkideak
163 septiesdecies artikulua. Definizioak eta baztertze-kausak.
Bat. Kapitulu honen ondorioetarako, definizio hauek aplikatuko dira:
a) “Telekomunikazio-zerbitzuak” lege honetako 69. artikuluko Hiru paragrafoko
3.zenbakian aipatutako zerbitzuak izango dira;
b) “Zerbitzu elektronikoak” edo “elektronikoki emandako zerbitzuak” lege honetako 69. artikuluko Hiru paragrafoko 4. zenbakian definitutako zerbitzuak izango dira;
c) “Irratiedo telebista-zerbitzuak” lege honetako 69. artikuluko Hiru paragrafoko 5. zenbakian definitutako zerbitzuak izango dira;
d) “Kontsumoko Estatu kidea”: 70. artikuluko Bat paragrafoko 4 eta 8. zenbakien edo beste Estatu kide batzuen legedietako haien parekoen arabera, telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuak eta zerbitzu elektronikoak ematen diren Estatu kidea;
e) “Telekomunikazio-, irratieta telebista-zerbitzuei eta zerbitzu elektronikoei aplikatzen zaizkien araubide berezien aldian behingo aitorpen-likidazioak”: kontsumoko Estatu kide bakoitzean dagokion zergaren zenbatekoa kalkulatzeko behar den informazioa jasotzen duen aitorpen-likidazioa.
Bi. Araubide berezi horietatik baztertuta geratzeko kausa izango da jarraian zerrendatutako honako edozein inguruabar:
a) Araubide berezi horietan jasotako eragiketen amaiera-adierazpena aurkeztea.
b) Araubide berezi horietan sartutako enpresaburu edo profesionalaren eragiketak amaitu direla pentsaraz dezaketen egitateak egotea.
c) Araubide berezi horiei lotzeko beharrezkoak diren baldintzak ez betetzea.
d) Araubide berezi horien araudiak ezarritako betebeharrak behin eta berriz ez betetzea.
Baztertzeko erabakia araubide berezi horietako bakoitzerako definitutako identifikazioko Estatu kidearen eskumen esklusiboa izango da.
Hiru. Aurreko paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe, enpresaburuak edo profesionalak borondatezko baja eman ahalko du araubide horietan.
Lau. Erregelamenduz, kapitulu honetan xedatutakoa garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak ezarriko dira.
2.atala. Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuek edo profesionalek emandako telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuei eta elektronikoki emandako zerbitzuei aplikatzekoa zaien araubide berezia
163 octiesdecies artikulua. Aplikazio-eremua.
Bat. Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburu edo profesionalak atal honetan aurreikusitako araubide bereziari lotu ahalko zaizkio, baldin eta enpresaburu edo profesional gisa diharduten baina enpresaburuedo profesional-izaera ez duten eta Erkidegoan finkatuta dauden edo ohiko bizilekua edo egoitza bertan duten pertsonei telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuak eta zerbitzu elektronikoak ematen badizkiete.
Araubide berezia aplikatuko zaie lege honetako 70. artikuluko lehenengo paragrafoko 4. eta 8. zenbakiek edo beste Estatu kideetako legedietako haien parekoek xedatutakoaren arabera Erkidegoan egintzat jo behar diren zerbitzuprestazio guztiei.
Bi. Atal honen ondorioetarako, honako termino hauek honela ulertuko dira:
a) “Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburua edo profesionala”: bere jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegotik kanpo duen eta Erkidegoko lurraldean establezimendu iraunkorrik ez duen enpresaburu edo profesional oro, eta, beste zio bategatik, lege honetako 164. artikuluko lehenengo paragrafoko 2. zenbakiaren edo beste Estatu kideetako legedietako haren parekoen arabera Erkidegoan identifikatu beharrik ez duena;
b) “Identifikazioko Estatu kidea”: Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak Erkidegoko lurraldean enpresaburu edo profesional gisa gauzatzen duen jarduera hasi izana aitortzeko hautatu duen Estatu kidea.
163 noniesdecies artikulua. Betebehar formalak.
Bat. Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak hautatutako identifikazioko Estatu kidea Espainia bada, enpresaburuak edo profesionalak honako betebehar hauek izango ditu:
a) Araubide berezi honetan sartutako eragiketen hasiera, aldaketa edo amaiera adieraztea. Adierazpen hori elektronikoki aurkeztuko da.
Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak bere zergapeko jardueren hasiera aitortzean emandako informazioak honako identifikazio-datu hauek bilduko ditu: izena, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, jarduteko darabiltzan interneteko tokien helbide elektronikoak, bere jarduera-egoitza duen hirugarren lurraldeko zerga-administrazioaren aurrean identifikatzeko darabilen zenbakia, eta Erkidegoko beste Estatu kide batean balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako identifikatuta ez dagoela dioen aitorpena. Era berean, Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak aipatutako informazioan gertatutako aldaketa oro jakinaraziko du.
Kanarietan, Ceutan edo Melillan finkatutako enpresaburuen edo profesionalen kasuan, zergapeko jardueren hasiera aitortzean eman beharreko informazioan izena, posta-helbidea, helbide elektronikoa, jarduteko darabiltzan interneteko tokien helbide elektronikoak eta Espainiako Zerga Administrazioak esleitutako identifikazio fiskaleko zenbakia jasoko dira.
Araubide honen ondorioetarako, Zerga Administrazioak banako zenbaki baten bidez identifikatuko du Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburua edo profesionala.
Zerga Administrazioak elektronikoki jakinaraziko dio Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuari edo profesionalari esleitu zaion identifikazio-zenbakia.
b) Hiruhileko natural bakoitzeko, balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpenlikidazioa elektronikoki aurkeztea, telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuak
eta zerbitzu elektronikoak eman zein ez. Aitorpena ezin izango da negatiboa izan, eta hogei eguneko epean aurkeztuko da, aitorpenak jasotzen duen aldiaren amaieratik zenbatuta.
Aitorpen-likidazio horretan, Zerga Administrazioak jakinarazitako identifikaziozenbakia jaso beharko da, aurreko a) hizkian xedatutakoa betez, eta, zerga sortu den kontsumoko Estatu kide bakoitzeko, aitorpenak jasotako aldian emandako telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuen eta zerbitzu elektronikoen balio osoa, eragiketa zergapetu duen balio erantsiaren gaineko zergarik gabe, Estatu kide bakoitzari dagokion zergaren zenbateko globala, zerga-tasen arabera banakatuta, eta haien guztien baturatik ateratako Espainian ordaindu beharko zenbateko osoa.
Eragiketen kontraprestazioaren zenbatekoa euroaz bestelako moneta batean finkatu bada, zenbateko hori euroetara aldatuko da, likidazio-aldiko azken egunari dagokion baliozko truke-tasa aplikatuz. Aldaketa Europako Banku Zentralak egun horretarako argitaratutako truke-tasen arabera egingo da, edo, egun horri dagokion argitalpenik ez balego, hurrengo egunekoaren arabera.
Aurkeztutako aitorpenetan jasotako zenbakietan gerora egindako aldaketa oro gehienez ere hiru urteko epean egin beharko da, hasierako aitorpena aurkeztu behar zen egunetik aurrera zenbatuta, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorreko 120.3 eta 122. artikuluetan, hurrenez hurren, eta hura garatzeko araudian autolikidazioak eta aitorpen osagarriak zuzentzeko xedatutako prozeduraren bidez. Nolanahi ere, kontsumoko Estatu kideak zuzenketak onartu ahalko ditu adierazitako epea amaitu ondoren, bere tributu-araudi nazionalean xedatutakoari lotuz.
c) Aitorpen bakoitzari dagokion zerga ordaintzea, zehazki zein aitorpeni dagokion aipatuz; zenbatekoa eurotan ordainduko da, Zerga Administrazioak adierazitako banku-kontuan, aitorpena aurkezteko epearen barruan.
Ordaindutako zenbatekoetan gerora egindako edozein aldaketak, baldin eta zergaren ordainketa gehigarria badakar, dagokion aitorpen zehatzari erreferentzia egin beharko dio, eta ezin izango da geroko aitorpen batean erantsi edo sartu.
d) Araubide berezi honetan sartutako eragiketen erregistroa edukitzea. Erregistro hori behar besteko zehaztasunez eraman beharko da, kontsumoko Estatu kideko Zerga Administrazioak aurreko b) hizkian aipatutako aitorpena zuzena dela egiaztatu ahal izateko.
Erregistro hori identifikazioko zein kontsumoko Estatu kidearen eskura egongo da, eta Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak aipatutako Estatuetako Zerga Administrazioen eskura jarri beharko du, eskatzen diotenean, elektronikoki.
Finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak hamar urtez gorde beharko du erregistro hori, eragiketa egin duen urtearen amaieratik zenbatuta.
e) Faktura egitea eta ematea, eragiketen hartzaileak bere ohiko bizilekua edo egoitza zerga aplikatzen den lurraldean finkatuta daukanean, erregelamenduz zehaztutakoaren arabera.
Bi. Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak araubide berezi honetan hasteko aitorpena aurkezteko Espainiaz bestelako edozein Estatu kide aukeratu badu, eta, lege honetako 70. artikuluko Bat paragrafoko 4. eta 8. zenbakiek xedatutakoaren arabera, zerga aplikatzen den lurraldean egintzat jo behar diren eragiketei dagokienez, identifikazioko Estatu kidean aurreko paragrafoan aipatutako aitorpena aurkezteko unean ordaindu beharko da eragiketa horiei dagokien zerga.
Gainera, Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak aurreko Bat paragrafoan jasotako gainerako betebeharrak bete beharko ditu identifikazioko Estatu kidean eta, bereziki, paragrafo horretako d) hizkian ezarritakoak.
Hiru. Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroak atal honetan xedatutakoa garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak emango ditu.
163 vicies artikulua. Jasandako kuotak kentzeko eskubidea.
Bat. Erkidegoan finkatuta egon gabe araubide berezi honi heltzen dioten enpresaburuek edo profesionalek ezin izango dute kendu, Lege honetako 163 noniesdecies artikuluko Bat paragrafoko b) hizkiak jasotako aitorpen-likidazioan, ondasun eta zerbitzuak eskuratzean edo inportatzean jasandako kuoten zenbatekorik, baldin eta ondasun eta zerbitzu horiek, aplikagarriak diren arauen arabera, araubide honen xede diren telekomunikazio-, irratiedo telebistazerbitzuak eta zerbitzu elektronikoak emateko erabiltzen badira.
Hala eta guztiz ere, araubide berezi honi heltzen dioten enpresaburuek edo profesionalek ondasun eta zerbitzuak eskuratzean edo inportatzean jasandako balio erantsiaren gaineko zergaren kuotak itzultzeko eskubidea izango dute, ondasun eta zerbitzu horiek araubide berezi honen xede diren telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuak eta zerbitzu elektronikoak emateko erabiltzen badira eta kontsumoko Estatu kidean egintzat jo behar badira, Kontseiluaren 1986ko azaroaren 17ko 86/560/EEE Zuzentarauak xedatutakoa garatuz kontsumoko Estatu kideak bere araudian xedatutako prozeduraren arabera, 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauko 368. artikuluak aurreikusitako moduan. Bereziki, Kanarietan, Ceutan eta Melillan finkatuta dauden enpresaburuen edo profesionalen kasuan, lege honetako 117 bis artikuluan xedatutako prozeduraren bidez eskatuko dute jasandako kuotak itzultzeko, zerga aplikatzen den lurraldean egindakoak izan ezik.
Bi. Kontsumoko Estatu kidea Espainia bada, lege honetako 119. artikuluko Bi paragrafoko 2. zenbakian xedatutakoari kalterik egin gabe, Erkidegoan finkatuta egon gabe araubide berezi honi heltzen dioten enpresaburuek edo profesionalek eskubidea izango dute zerga aplikatzen den lurraldean ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean jasandako balio erantsiaren gaineko zergaren kuotak itzultzeko, baldin eta ondasun eta zerbitzu horiek araubide berezi honen xede diren telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuak eta zerbitzu elektronikoak emateko erabiltzen badira. Eskubide hori erabiltzeko prozedura lege honetako 119 bis artikuluan xedatutakoa izango da.
Ondorio horietarako, ez da beharrezkoa izango zerga aplikatzen den lurraldean finkatutako enpresaburuen edo profesionalen aldeko tratu-elkarrekikotasuna onartuta egotea. Artikulu honetan xedatutakoari heltzen dioten enpresaburuek edo profesionalek ez dute Zerga Administrazioaren aurrean ondorio horietarako ordezkaria izendatu beharrik izango.
Kanarietan, Ceutan edo Melillan finkatutako enpresaburuei edo profesionalei dagokienez, paragrafo honetan jasotako balio erantsiaren gaineko zergaren kuotak itzultzeko eskubidea erabiltzeko prozedura lege honetako 119. artikuluan aurreikusitakoa izango da.
3.atala. Erkidegoan finkatuta baina kontsumoko Estatu kidean finkatu gabe dauden enpresaburuek edo profesionalek emandako telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuei eta elektronikoki emandako zerbitzuei aplikatzekoa zaien
araubide berezia
163 unvicies artikulua. Aplikazio-eremua.
Bat. Erkidegoan finkatutako baina kontsumoko Estatu kidean finkatu gabeko enpresaburu edo profesionalak atal honetan aurreikusitako araubide bereziari lotu ahalko zaizkio, baldin eta enpresaburu edo profesional gisa diharduten baina enpresaburuedo profesional-izaera ez duten eta Estatu kide batean finkatuta dauden edo ohiko bizilekua edo egoitza bertan duten pertsonei telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuak eta zerbitzu elektronikoak ematen badizkiete.
Araubide berezia aplikatuko zaie lege honetako 70. artikuluko lehenengo paragrafoko 4. eta 8. zenbakiek edo beste Estatu kide batzuetako legedietako
haien parakoek xedatutakoaren arabera Erkidegoan egintzat jo behar diren zerbitzu-prestazio guztiei; betiere, araubide berezi honi heldu dion enpresaburuak edo profesionalak bere jarduera ekonomikoaren egoitza finkatua daukan edo establezimendu iraunkorra daukan Estatu kideaz bestelako Estatu kide batean ematen badira.
Bi. Atal honen ondorioetarako, honako termino hauek honela ulertuko dira:
a) “Kontsumoko Estatu kidean finkatu gabeko enpresaburua edo profesionala”: bere jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoko lurraldean finkatuta duen edo bertan establezimendu iraunkor bat daukan enpresaburu edo profesional oro, baina egoitza hori kontsumoko Estatu kidean finkatuta ez duena eta han establezimendu iraunkorrik ez duena;
b) “Identifikazioko Estatu kidea”: enpresaburuak edo profesionalak bere jarduera ekonomikoaren egoitza finkatuta daukan Estatu kidea. Enpresaburuak edo profesionalak bere jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoan finkatuta ez daukanean, establezimendu iraunkor bat duen Estatu kide bakarrari erreparatuko zaio, edota, establezimendu iraunkorrak zenbait Estatu kidetan edukiz gero, enpresaburuak edo profesionalak establezimendu iraunkorra daukan Estatu kideen artean hautatutako Estatuari. Azken kasu horretan, Estatu kide bat hautatzeak lotu egingo du enpresaburua edo profesionala, berak errebokatzen ez duen bitartean; aplikazio-hautaketa horrek gutxienez hiru urte naturaleko baliozkotasuna izango du, erabilitako aukera hartu den urte naturala barne.
Hiru. Atal honen ondorioetarako, honako kasu hauetan Espainia izango da “identifikazioko Estatu kidea”:
a) Kasu guztietan, euren jarduera ekonomikoaren egoitza zerga aplikatzen den lurraldean duten enpresaburuentzat edo profesionalentzat, eta euren jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoko lurraldean finkatuta eduki gabe zergaren aplikazio-lurraldean esklusiboki establezimendu iraunkor bat edo batzuk dauzkatenentzat.
b) Euren jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegoko lurraldean ez daukaten enpresaburu edo profesionalen kasuan, zerga aplikatzen den lurraldean establezimendu iraunkor bat baino gehiago dauzkatenentzat, beste Estatu kideren batean identifikazioko Estatu kide gisa Espainia hautatu dutenean.
163 duovicies artikulua. Betebehar formalak.
Bat. Identifikazioko Estatu kidea Espainia denean, araubide bereziaren xede diren telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuak eta zerbitzu elektronikoak beste Estatu kide batean ematen dituen enpresaburuak edo profesionalak honako betebehar hauek izango ditu:
a) Araubide berezi honetan sartutako eragiketen hasiera, aldaketa edo amaiera adieraztea. Adierazpen hori elektronikoki aurkeztuko da.
b) Balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpen-likidazioa elektronikoki aurkeztea, hiruhileko natural bakoitzagatik, kontuan hartu gabe telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuak eta zerbitzu elektronikoak eman dituen edo ez. Aitorpena ezingo da negatiboa izan, eta hogei eguneko epean aurkeztuko da, aitorpenak jasotzen duen aldiaren amaieratik zenbatuta.
Aitorpen-likidazio horretan, Zerga Administrazioak enpresaburu edo profesionalari zergagatik dituen betebeharrei dagokienez esleitutako identifikaziozenbakia jaso beharko da, eta, zerga sortu den kontsumoko Estatu kide bakoitzeko, aitorpenak jasotako aldian emandako telekomunikazio-, irratiedo telebistazerbitzuen eta zerbitzu elektronikoen balio osoa, eragiketa zergapetu duen balio erantsiaren gaineko zergarik gabe, Estatu kide bakoitzari dagokion zergaren
zenbateko globala, zerga-tasen arabera banakatuta, eta haien guztien baturatik ateratako Espainian ordaindu beharko zenbateko osoa.
Enpresaburuak edo profesionalak Espainiaz bestelako Estatu kideetan establezimendu iraunkor bat edo batzuk dauzkanean, eta haietatik araubide berezi honetan jasotako zerbitzuak ematen baditu, aurreko lerrokadan aipatutako informazioa ere sartu beharko du aitorpen-likidazioan, establezimendu iraunkor bakoitzari buruz, zergaren banako identifikazio-zenbakiarekin edo establezimendu horren zerga-erreferentziako zenbakiarekin identifikatuta, eta kontsumoko Estatu kide bakoitzaren arabera banakatuta.
Eragiketen kontraprestazioaren zenbatekoa euroaz bestelako monetan finkatu bada, zenbateko hori euroetara aldatuko da, likidazio-aldiko azken egunari dagokion baliozko truke-tasa baliagarria aplikatuz. Aldaketa Europako Banku Zentralak egun horretarako argitaratutako truke-tasen arabera egingo da, edo, egun horri dagokion argitalpenik ez balego, hurrengo egunekoaren arabera.
Aurkeztutako aitorpenetan jasotako zenbakietan gerora egindako aldaketa oro gehienez ere hiru urteko epean egin beharko da, hasierako aitorpena aurkeztu behar zen egunetik aurrera zenbatuta, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorreko 120.3 eta 122. artikuluetan, hurrenez hurren, eta hura garatzeko araudian autolikidazioak eta aitorpen osagarriak zuzentzeko xedatutako prozeduraren bidez. Nolanahi ere, kontsumoko Estatu kideak zuzenketak onartu ahalko ditu adierazitako epea amaitu ondoren, bere tributu-araudi nazionalean xedatutakoari lotuz.
c) Aitorpen bakoitzari dagokion zerga ordaintzea, zehazki zein aitorpeni dagokion aipatuz; zenbatekoa eurotan ordainduko da, Zerga Administrazioak adierazitako banku-kontuan, aitorpena aurkezteko epearen barruan.
Ordaindutako zenbatekoetan gerora egindako edozein aldaketak, baldin eta zergaren ordainketa gehigarria badakar, dagokion aitorpen zehatzari erreferentzia egin beharko dio, eta ezin izango da geroko aitorpen batean erantsi edo sartu.
d) Araubide berezi honetan sartutako eragiketen erregistroa edukitzea. Erregistro hori behar besteko zehaztasunez eraman beharko da, kontsumoko Estatu kideko Zerga Administrazioak aurreko b) hizkian aipatutako aitorpena zuzena dela egiaztatu ahal izateko.
Erregistro hori identifikazioko zein kontsumoko Estatu kidearen eskura egongo da, eta Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak aipatutako Estatuetako Zerga Administrazioen eskura jarri beharko du, eskatzen diotenean, elektronikoki.
Enpresaburuak edo profesionalak hamar urtez gorde beharko du erregistro hori, eragiketa egin duen urtearen amaieratik zenbatuta.
Bi. Identifikazioko Estatu kidetzat Espainia ezarri duen enpresaburuak edo profesionalak Espainian bakarrik aurkeztu beharko ditu aitorpen-likidazioak eta, hala badagokio, kontsumoko Estatu kide guztietan egin dituen araubide berezi honen xede diren eragiketa guztiei dagokien zergaren zenbatekoa ordaindu beharko du.
Hiru. Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroak atal honetan xedatutakoa garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak emango ditu.
163 tervicies artikulua. Jasandako kuotak kentzeko eskubidea.
Bat. Araubide berezi honi heltzen dioten enpresaburuek edo profesionalek ezin izango dute kendu, Lege honetako 163 duovicies artikuluko Bat paragrafoko b) hizkiak jasotako aitorpen-likidazioan, ondasun eta zerbitzuak eskuratzean edo inportatzean jasandako kuoten zenbatekorik, baldin eta ondasun eta zerbitzu horiek, aplikagarriak diren arauen arabera, araubide honen xede diren telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuak eta zerbitzu elektronikoak emateko erabiltzen badira.
Aurrekoa hala izanik ere, araubide berezi honi heltzen dioten enpresaburu edo profesionalek, kontsumoko Estatu kidean araubide berezi honek aipatutako eragiketekin batera erregistratzeko eta Estatu kide horretan aitorpen-likidazioak aurkezteko beharra dakarten beste eragiketa batzuk egiten dituztenean, araubide berezi honek aipatutako telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuak eta zerbitzu elektronikoak emateko erabilitako ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean edo inportatzean jasandako kuotak kendu ahalko dituzte, aplikagarriak diren arauen arabera kontsumoko Estatu kidean egintzat jo daitezkeenean, Estatu kide horretan aurkeztu behar dituzten zergaren aitorpen-likidazioen bidez.
Bi. Aurreko paragrafoan aurreikusitakoari kalterik egin gabe, araubide berezi honi heltzen dioten enpresaburuek edo profesionalek ondasun eta zerbitzuak eskuratzean edo inportatzean jasandako balio erantsiaren gaineko zergaren kuotak itzultzeko eskubidea izango dute, ondasun eta zerbitzu horiek araubide berezi honen xede diren telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuak eta zerbitzu elektronikoak emateko erabiltzen badira eta kontsumoko Estatu kidean egintzat jo behar badira, Kontseiluaren 2008ko otsailaren 12ko 2008/9/EE Zuzentarauak xedatutakoa garatuz kontsumoko Estatu kideak bere araudian xedatutako prozeduraren arabera, 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauko 369 undecies artikuluak aurreikusitako moduan. Bereziki, zerga aplikatzen den lurraldean finkatuta dauden enpresaburuen eta profesionalen kasuan, lege honetako 117 bis artikuluan xedatutako prozeduraren bidez eskatuko dute jasandako kuotak itzultzeko, aipatutako lurraldean egindakoak izan ezik.
Hiru. Identifikazioko Estatu kidea Espainia bada, zerga aplikatzen den lurraldean egintzat jotzen diren eta telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuak eta zerbitzu elektronikoak emateko erabiltzen diren ondasunen eta zerbitzuen eskuraketan edo inportazioan jasandako kuotak dagozkien aitorpen-likidazioen bidez kendu ahalko dira, zergaren araubide orokorraren arabera, aipatutako zerbitzuei atal honetan aurreikusitako araubide berezia aplikatu ahal izan zein ez.
Lau. Kontsumoko Estatu kidea Espainia bada, eta lege honetako 119. artikuluko bigarren paragrafoko 2. zenbakian xedatutakoari kalterik egin gabe, Erkidegoan finkatuta egonda araubide berezi honi heltzen dioten enpresaburuek edo profesionalek zerga aplikatzen den lurraldean egintzat jo behar diren ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean jasandako balio erantsiaren gaineko zergaren kuotak itzultzeko eskubidea izango dute, ondasun eta zerbitzu horiek araubide berezi honetan sartzen diren telekomunikazio-, irratiedo telebistazerbitzuak eta zerbitzu elektronikoak emateko erabiltzen badira. Eskubide hori erabiltzeko prozedura lege honetako 119. artikuluan xedatutakoa izango da.
163 quatervicies artikulua. Zerga aplikatzen den lurraldean finkatutako enpresaburuek edo profesionalek telekomunikazio-, irratiedo telebistazerbitzuak eta zerbitzu elektronikoak ematea.
Atal honetan aurreikusitako araubide berezia ez zaie aplikatuko zerga aplikatzen den lurraldean euren jarduera ekonomikoaren egoitza edo establezimendu iraunkor bat duten enpresaburuek edo profesionalek emandako telekomunikazio-, irratiedo telebista-zerbitzuei eta zerbitzu elektronikoei. Zerbitzu-prestazio horiei zergaren araubide orokorra aplikatuko zaie.»
Hogeita hamasei. 164. artikuluko Bat paragrafoko 4. zenbakia honela geratzen da idatzita:
«4.a Kontabilitatea eta ezartzen diren erregistroak erregelamenduz ezarritako moduan eramatea, Merkataritzako Kodean eta kontabilitateari buruzko gainerako arauetan xedatutakoari kalterik egin gabe.»
Hogeita hamazazpi. 167. artikuluko Bi paragrafoa honela geratzen da idatzita:
«Bi. Ondasun-inportazioetan, aduana-legeriak muga-zergen eskubideetarako aurreikusitako moduan likidatuko da zerga.
Inportazioaren gaineko zergaren kuotak erregelamenduz ezarritako moduan bildu eta ordainduko dira; erregelamendu horretan, zehaztu ahal izango da zer baldintza bete behar dituzten subjektu pasiboek, Administrazioak egindako likidazioa adierazten duen agiria jasotzen duten aldiari dagokion aitorpen-likidazioan kuota horiek sartu ahal izateko.»
Hogeita hemezortzi. 170. artikuluko Bi paragrafoari 6., 7. eta 8. zenbakiak eransten zaizkio; honela geratzen dira idatzita:
«6.a Lege honetako 84. artikuluko lehenengo paragrafoko 2. zenbakiko e) hizkiko hirugarren gidoiak aipatutako eragiketen hartzaileek ez jakinaraztea dagokion epean edo oker jakinaraztea dagozkien eragiketak egiten dituzten enpresaburuei edo profesionalei enpresaburu edo profesional gisa jarduten ari direla eragiketa horiei dagokienez, erregelamenduz araututakoaren arabera.
7.a Lege honetako 84. artikuluko lehenengo paragrafoko 2. zenbakiko f) hizkiak aipatutako eragiketen hartzaileek ez jakinaraztea dagokion epean edo oker jakinaraztea dagozkien eragiketak egiten dituzten enpresaburuei edo profesionalei honako inguruabar hauek, erregelamenduz araututakoaren arabera:
Eragiketa horiei dagokienez, enpresaburu edo profesional gisa jarduten ari direla.
Eragiketa horiek lurzoruak urbanizatzeko edo eraikinak egiteko edo birgaitzeko prozesu baten esparruan egiten direla.
8.a Lege honetako 167. artikuluko bigarren paragrafoko bigarren lerrokadak aipatutako subjektu pasiboek autolikidazioan ez jasotzea edo oker jasotzea Administrazioak likidatutako inportazio-eragiketei dagozkien tributu-kuotak.»
Hogeita hemeretzi. 171. artikuluko Bat paragrafoari 6. eta 7. zenbakiak eransten zaizkio, eta Bi paragrafoa aldatu egiten da; honela geratzen dira idatzita:
«6.a Bigarren paragrafoko 6. eta 7. zenbakietan xedatutakoak, jakinarazteko betebeharra bete ez duten emateei eta eragiketei dagozkien sortutako kuoten ehuneko 1eko proportziozko diruzko isunarekin; isuna gutxienez 300 eurokoa izango da, eta gehienez 10.000 eurokoa.
7.a Bigarren paragrafoko 8. zenbakian adierazitakoak, autolikidazioan jaso gabeko eragiketei dagokienez aduanek egindako likidazioei dagozkien sortutako kuoten ehuneko 10eko proportzioko diruzko isunarekin.»
«Bi. Artikulu honetako lehenengo paragrafoko 4., 5. eta 7. arauetan aurreikusitakoaren arabera ezarritako zehapena Tributuen Lege Orokorreko 188. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoaren arabera murriztuko da.»
Berrogei. Zortzigarren xedapen gehigarri berria eransten da, honako hau dioena:
«Zortzigarren xedapen gehigarria. Araudi-erreferentzia.
Lege honetan jasotako “Erkidegoa” eta “Europako Erkidegoa” esapideak “Batasuna”ri dagozkiola ulertuko da, “Europako Erkidegoetako” edo “EEEko” esapideek “Europar Batasuneko” esan nahi dutela ulertuko da, eta “Erkidegokoa” zein “Erkidegokoak” esapideek “Batasunekoak” esan nahi dutela ulertuko da.»
Berrogeita bat. Eranskineko bosgarren paragrafoari idazkera berria ematen zaio, eta bi paragrafo eransten dira, zortzigarrena eta hamargarrena; honela idatzita geratzen dira:
«Bosgarrena. Aduanetakoaz bestelako gordailu-araubidea:
Araubidearen definizioa:
a) Zerga berezien xede diren ondasunei dagokienez, hurrengo kasu hauetan aplikatuko den suspentsio-araubidea izango da aduanetakoaz bestelako gordailuaraubidea: fabrika edo gordailu fiskaletan fabrikazio zerga berezien xede diren produktuak fabrikatu, eraldatu edo edukitzean, aipatutako produktuak establezimendu horien artean zirkulatzean, eta produktu horiek fabrika edo gordailu fiskal batera eramateko asmoz inportatzean.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa Erkidegoko lurraldean kokatutako sare baten edo sare horri lotutako edozein sareren bidez emandako gas naturalari ere aplikatuko zaio.
b) Gainerako ondasunei dagokienez, aduanetakoaz bestelako gordailuaraubidea beren jatorria dela eta aduanako gordailu-araubidetik salbuesten diren ondasunei aplikatzen zaien zaien suspentsio-araubidea izango da; gainerakoan, aduana-araubide hori erregulatzen duten arau berberak ezarriko dira.
Aktibo ez-finantzarioetan oinarritzen diren gerokoen eta aukeren merkatu ofizialetan negoziatzen diren ondasunak ere araubide honetan sartuko dira, aipatutako ondasunak eskuratzailearen esku jartzen ez diren artean.
Ondasunen hartzaileak enpresaburu edo profesional gisa jarduten ez badira, ondasun horiei ez zaie b) hizki honetan aipatutako aduanetakoaz bestelako gordailu-araubidea aplikatuko, zergarik gabeko dendetan sartzekoak diren ondasunei salbu.
Manu honek aipatutako gordailuen titularrak ondasun horiek gordailuetatik irteteari edo haiek uzteari dagokion tributu-zorra ordaintzearen erantzule subsidiarioak izango dira, xedapen honetako a) hizkiak aipatutako kasuetan izan ezik, kontuan hartu gabe zergaren eremu espazialean finkatu gabeko enpresaburuen edo profesionalen ordezkari fiskal jarduten diren edo ez.»
«Zortzigarrena. Lege honetako 91.Bat.1.6.c) artikuluak aipatutako ondasunen zerrenda.
–Betaurrekoak, ukipen-lente graduatuak eta haiek erabili, zaindu eta mantentzeko behar diren produktuak.
–Ziztada-gailuak, glukosa-mailaren irakurgailu automatikoak, intsulina emateko gailuak eta diabetesaren autokontrolerako eta tratamendurako gainerako gailuak.
–Gorputz zetonikoen eta odolaren koagulazioaren autokontroleko gailuak eta gaixotasun desgaitzaileen tratamendurako beste gailu batzuk, hala nola morfinaren infusio-sistemak eta sendagai onkologikoak.
–Gernua jasotzeko poltsak, inkontinentziaren xurgatzaileak eta gernueta eginkari-inkontinentziarako beste sistema batzuk, garaztapen-sistemak barne.
–Protesiak, ortesiak, ortoprotesiak eta inplante kirurgikoak, bereziki Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu erkideen zorroa eta hori eguneratzeko prozedura ezartzeko irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuan aurreikusitakoak, haien osagaiak eta gehigarriak barne.
–Trakeotomiako eta laringektomiako kanulak.
–Aulki terapeutikoak eta gurpildunak, eskaren kontrako kuxinak eta haiek erabiltzeko arnesak, makuluak, eskorgak eta desgaitasuna duten pertsonak mugiarazteko garabiak.
–Plataforma jasotzaileak, gurpil-aulkientzako igogailuak, aulkien eskaileretako egokigailuak, arrapala eramangarriak eta nor bere kabuz altxatzeko barra autosotengatzaileak.
–Barneko lesioak edo malformazioak murrizteko gailuak eta gainerako tresnak, hala nola esekitzaileak eta barizeak estutzeko jantziak.
–Etxeko dialisi-tratamenduko eta arnas-tratamenduko gailuak.
–Akats edo ezgaitasun bat arintzeko ekipamendu medikuak, gailuak eta gainerako tresnak, ikusmeneta entzumen-urritasuna duten pertsonen erabilera pertsonal eta esklusiborako diseinatuta badaude.
–Urritasun fisikoa, adimen-urritasuna, urritasun intelektuala edo zentzumenurritasuna duten pertsonen erabilera pertsonal eta esklusiborako diseinatutako honako laguntza-produktu hauek:
• Janzten eta eranzten laguntzeko produktuak: zorura iritsi ahal izateko kirten bereziak dituzten adarrak, oinetakoak jartzeko eta kentzeko; esekigailuak; arropari
posizio finkoan eusteko kakoak eta hagaxkak.
• Garbiketa-eginkizunetan laguntzeko produktuak: goragailuak, besoeuskarriak eta komunerako bizkarraldeak.
• Garbitzen, bainatzen eta dutxatzen laguntzeko produktuak: kirten bereziak dituzten eskuilak eta belakiak, bainurako edo dutxarako aulkiak, bainuontziko taulak, aulkiak, bainuontziaren luzera edo sakonera murrizteko laguntzaproduktuak, barrak eta bermatzeko heldulekuak.
• Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabili ahal izateko laguntza-produktuak, hala nola buruedo begi-mugimenduen bidezko saguak, kontraste handiko teklatuak, kliskako sakagailuak, mugimendu-desgaitasun larria duten pertsonei ahotsaren bidez idaztea eta gailua maneiatzea ahalbidetzeko softwarea.
• Mugimendu-desgaitasuna duten pertsonei objektuak oratzen, eragiten eta eskuratzen laguntzeko produktuak eta gailuak: oratzeko pintza luzeak eta oratzeko
egokigailuak.
• Estimulagailu funtzionalak.»
«Hamargarrena. Zilarraren, platinoaren eta paladioaren emateak, eta telefono mugikorren, bideo-jokoen kontsolen, ordenagailu eramangarrien eta tableta digitalen emateak.
NCE kodea |
Salgaiaren izena |
|
|
7106 10 00 |
Zilar-hautsa |
7106 91 00 |
Zilar gordina |
7106 92 00 |
Zilar erdi-landua |
7110 11 00 |
Platino gordina edo platino-hautsa |
7110 19 |
Platinoa. Gainerakoa |
7110 21 00 |
Paladio gordina edo paladio-hautsa |
7110 29 00 |
Paladioa. Gainerakoa |
8517 12 |
Telefono mugikorrak (zelularrak) eta haririk gabeko beste |
|
sareei dagozkienak. Telefono mugikorrei dagokienez bakar- |
|
bakarrik |
9504 50 |
Bideokontsolak eta bideo-joko makinak, 950430 azpisailekoak |
|
izan ezik. Bideo-jokoen kontsolei dagokienez bakar-bakarrik |
8471 30 |
Datuak tratatu edo prozesatzeko makina automatikoak, |
|
eramangarriak, 10 kilogramotik beherako pisua dutenak, |
|
gutxienez prozesu-unitate zentral batek, teklatu batek eta |
|
bistaratzaile batek osatua. |
|
Ordenagailu eramangarriei eta tableta digitalei dagokienez |
|
bakarrik.» |
Bigarren artikulua. Kanariar Uharteetako Zerga Araubide Ekonomikoaren zerga alderdiak aldatzen dituen ekainaren 7ko 20/1991 Legea aldatzea.
Kanariar Uharteetako Zerga Araubide Ekonomikoaren zerga alderdiak aldatzen dituen ekainaren 7ko 20/1991 Legea honela aldatzen da:
Bat. 6. artikuluko 2. zenbakiko 2., 4. eta 7. paragrafoak honela geratzen dira idatzita:
«2.a Baloreen eskualdaketa, balore horien edukitzak higiezin baten edo horren zati baten jabetzaren edo gozamenaren esleipena ziurtatzen duenean, izatez edo egitatez, Kanarietako Autonomia Erkidegoko administrazioeta zerganeurriei buruzko ekainaren 25eko 4/2012 Legeko 50.Bat.18.k) artikuluan xedatutako kasuetan.»
«4.a Helburu gisa eraikin bat altxatzea edo birgaitzea duten obrak egitea, lege honetako 5. artikuluko 5. zenbakiak ezarritako zentzuan, baldin eta obra gauzatzen duen enpresaburuak erabilitako materialen zati bat ematen badu, eta, betiere, material horien kostua zerga-oinarriaren ehuneko 40 baino handiagoa bada.»
«7.a Ondasunen lagapenak, jabari-erreserba ituna edo baldintza esekitzailea duten epekako salmenta-kontratuen eta errentamendu-salmentako kontratuen eta parekatuen bidez egindakoak.
Aurreko lerrokadan xedatutakoaren ondorioetarako, errentamendu-salmentako kontratuen parekatuak izango dira erosteko aukera duten errentamenduak, errentariak erosteko aukera egikaritzeko konpromisoa hartzen duen unetik bertatik eta, oro har, bi alderdientzako izaera loteslea izango duen jabetzaren eskualdaketarako klausula duten ondasun-errentamenduzkoak.»
Bi. 9. artikuluko 1. eta 9. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:
«1.a Subjektu pasiboaren enpresaedo lanbide-ondareko zati diren elementu gorpuzdun batzuk eskualdatzea, bai eta, hala dagokionean, gorpuzgabeak ere, baldin eta eskualdatzailearentzat unitate ekonomiko autonomoa osatzen badute edo osa badezakete, bere kabuz enpresaedo lanbide-jarduera batean aritzeko aukera emanez, edozein dela ere eskualdatze horri aplikatzekoa zaion zergaaraubidea beste tributu batzuen eremuan eta lege honetako 4.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ondoko eskualdaketa hauek, ordea, zergapetuta egongo dira eta ez zaie aplikatuko aurreko lerrokadan ezarritakoa:
a) Ondasunen edo eskubideen lagapen soila.
b) Ondasun higigarrien edo beren kabuz higitzeko gai direnen eskualdaketak, eskualdatzen den enpresa-ondarearen izakinen parte direnean, eta Kanarietako Autonomia Erkidegoko administrazioeta zerga-neurriei buruzko ekainaren 25eko 4/2012 Legeko 50. Hiru artikuluan xedatutakoaren arabera txikizkako merkatariaren izaera duenak egiten baditu eta, xede aurreikusgarriaren arabera, eskuratzaileak, lege honetako 29.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, kontraprestazioan inplizitu dagoen zergaren kenkari oso edo partzialerako eskubidea badu.
Ondorio horietarako, enpresa-ondarearen izakinak diren ondasun higigarrien edo beren kabuz higitzeko gai direnen eskualdaketa baino ez da zergatik salbuetsita egongo, Kanarietako Autonomia Erkidegoko 4/2012 Legeko 50.Bat.27. artikulua aplikatuta.
c) Lege honetako 5.4.a) artikuluan xedatutakoaren arabera enpresaburuedo profesional-izaera dutenek egiten dituztenak, baldin eta eskualdatze horien xedea ondasunak edo eskubideak lagatze soila bada.
d) Enpresaburuedo profesional-izaera dutenek esklusiboki lege honetako 5.4.b) artikuluak aipatutako eragiketak noizean behin egiteagatik gauzatutakoak.
Paragrafo honetan xedatutakoaren ondoreetarako, ez da kontuan hartuko eskuratzaileak eskuratutako elementuek atxikita zuten jarduera bera edo besteren bat egiten duen, baldin eta atxikipen hori enpresaedo lanbide-jarduera bat egiteko mantentzeko asmoa duela frogatzen badu.
Paragrafo honetan xedatutakoari dagokionez, ondasunen edo eskubideen lagapen soiltzat hartuko da horien eskualdatzea, baldin eta haiekin batera ekoizpenerako giza baliabideen eta materialen antolamendu-egitura, edo bietako bat, unitate ekonomiko autonomoa eskualdatzen dela pentsaraz dezakeena, eskualdatzen ez bada.
Eskualdatutako ondasunak eta eskubideak, denak zein batzuk, gerora, zenbaki honetan ezarritakoaren arabera zergaren kargapetik askatzen duen enpresaedo lanbide-jardueratik desafektatzen badira, desafektazioa zergapetuta egongo da, lege honetan kasu bakoitzerako ezarritako moduan.
Zenbaki honetan ezarritakoaren arabera zergapetuta ez dauden eskualdatzeen xede diren ondasunak eta eskubideak eskuratzen dituztenak eskualdatzailearen lekuan subrogatuko dira, ondasun eta eskubide horiei dagokienez, Kanarietako Autonomia Erkidegoko 4/2012 Legeko 50.Bat.22. artikuluan eta lege honetako 37-44 bitarteko artikuluetan ezarritako arauen aplikaziorako.»
«9.a Herri-administrazioek kontraprestaziorik gabe edo tributu-izaerako kontraprestazioaren bitartez zuzenean egindako ondasun-emateak eta zerbitzuprestazioak.
Ondorio horietarako, honako hauek izango dira herri-administrazio:
a) Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia-erkidegoetako Administrazioak eta Toki-administrazioa osatzen duten erakundeak.
b) Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileak eta zerbitzu erkideak.
c) Erakunde autonomoak, unibertsitate publikoak eta Estatu-agentziak.
d) Berezko nortasun juridikoa duen zuzenbide publikoko erakunde oro, aurrekoen mendekoa, independentzia funtzionala edo legeak aitortutako autonomia berezia badu, eta sektore edo jarduera jakin bat kanpotik arautzeko edo kontrolatzeko eginkizunak esleituta badauzka.
Ez dira herri-administraziotzat joko Estatuaren enpresa-erakunde publikoak eta autonomia-erkidegoen zein toki-erakundeen mendeko organismo parekatuak.
Ez dira zergapetuta egongo sektore publikoko erakundeek, organismoek eta entitateek kudeaketa-gomendioen bidez emandako zerbitzuak, baldin eta erakunde, organismo eta entitate horiek herri-administrazio gomendio-egilearen eta haren mendeko botere esleitzaileen berezko baliabide instrumentalaren eta zerbitzu teknikoaren izaera badute, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko 4.1.n) eta 24.6 artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Halaber, ez dira zergapetuta egongo sektore publikoko edozein erakunde, organismo edo entitatek emandako zerbitzuak, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko 3.1 artikuluan aipatutako moduan, zerbitzu horiek haien gaineko herri-administrazioei edo herri-administrazio horien mendeko den beste bati zuzentzen zaizkienean, herri-administrazio horiek haien gaineko titulartasun osoa dutenean.»
Hiru. 16. artikuluko bigarren zenbakiko 2. paragrafoa honela geratzen da idatzita:
«2.a Eskura jarri aurretik instalatu edo muntatu beharreko ondasunen emateak, instalazioa aipatutako lurraldean amaitzen bada, eta instalazioak edo muntaketak emandako ondasunak mobilizatzea badakar.»
Lau. 17. artikuluko lehenengo zenbakiko 3. paragrafoa aldatu egiten da, bigarren zenbakiari azken lerrokada bat sartzen zaio, eta Hiru.Bat zenbakiko 4. eta 9. paragrafoak eta Hiru.Bi zenbakia aldatu egiten dira; honela geratzen dira idatzita:
«3. Aurreko 2. zenbakian xedatutakoaren salbuespenez, honako hauek ez dira zergaren aplikazio-lurraldean egindakotzat hartuko:
Jarraian zerrendatutako zerbitzuak, horien hartzailea Europar Batasunetik kanpo finkatuta dagoenean edo bere ohiko bizilekua edo egoitza handik kanpo duenean:
Egile-eskubideen, patenteen, lizentzien, fabrikaedo merkataritza-marken eta jabetza industrialeko edo intelektualeko gainerako eskubideen lagapenak eta emakidak, baita antzeko beste eskubideenak ere.
Merkataritza-funtsen, erosketaedo salmenta-esklusiben edota lanbidejarduera bat gauzatzeko eskubidearen lagapena edo emakida.
Publizitate-zerbitzuak.
Aholkularitza-, auditoretzaedo ingeniaritza-zerbitzuak, azterlan bulegoenak, abokatutzakoak, aholkularienak, kontabilitateko edo zergetako adituenak eta antzeko beste batzuk, artikulu honetako hirugarren puntuko lehenengo zenbakiko lehenengo paragrafoan jasotakoak izan ezik.
Datuak tratatzeko eta informazioak hornitzeko zerbitzuak, merkataritzaprozedurak eta -esperientziak barne.
Itzulpengintza, zuzenketa edo testu-konposaketa, bai eta interpreteek eskainitako zerbitzuak ere.
Aseguru-, berrasegurueta kapitalizazio-zerbitzuak, bai eta finantza-zerbitzuak ere, hurrenez hurren Kanarietako Autonomia Erkidegoko administrazioeta zerganeurriei buruzko ekainaren 25eko 4/2012 Legearen 50.Bat.16. eta 50.Bat.18. artikuluetan aipatzen direnak, salbuetsita ez daudenak barne, segurtasun-kutxen alokairua izan ezik.
Langileak lagatzeko zerbitzuak. Filmen bikoizketa.
Ondasun higigarri gorpuzdunen errentamenduak, xede gisa garraiobideak eta edukiontziak dituztenak izan ezik.
Gas naturala, elektrizitatea, berokuntza edo hozkuntza banatzeko sistemetara sarbidea ematea, eta sistema horien bidez garraiatzea edo banatzea, baita lerrokada honetan jasotako edozein zerbitzurekin zuzenean lotutako beste zerbitzu batzuk ematea ere.
Zenbaki honetan aipatutako edozein zerbitzu guztiz edo partzialki ez emateko betebeharrak.»
«– Irratieta telebista-zerbitzuak: entzunezko eta ikus-entzunezko edukiak hornitzean dautzan zerbitzuak, hala nola komunikazio-zerbitzuen emaile batek jendeari komunikazio-sareen bidez emandako irratiedo telebista-programak, emaileak bere erantzukizun editorialaren pean badihardu eta programak programazio-ordutegi bati jarraiki batera entzun edo ikusteko badira.»
«4. Elektronikoki emandako zerbitzuak, hartzailea enpresaburu edo profesional gisa diharduen enpresaburua edo profesionala ez denean, eta, betiere, bere ohiko bizilekua edo egoitza zerga aplikatzen den lurraldean badu edo han finkatuta badago.»
«9. Telekomunikazio-, irratieta telebista-zerbitzuak, hartzailea enpresaburu edo profesional gisa diharduen enpresaburua edo profesionala ez denean, eta, betiere, bere ohiko bizilekua edo egoitza zerga aplikatzen den lurraldean badu edo han finkatuta badago.»
«Bi. Jarraian zerrendatzen diren zerbitzuak ez dira zergaren aplikaziolurraldean emantzat joko, artikulu honetan jasotako arauak aplikatzearen ondorioz zergaren aplikazio-lurraldean emantzat jotzen direnean, baina egiatan Europar Batasunean erabiltzen edo ustiatzen direnean, Kanarietan izan ezik:
1.a Artikulu honetako Bat.3 paragrafoan aipatutako zerbitzuak, horien hartzailea enpresaburu edo profesional gisa diharduen enpresaburua edo profesionala bada.
2.a Besteren izenean eta kontura emandako bitartekotza-zerbitzuak, horien hartzailea enpresaburu edo profesional gisa diharduen enpresaburu edo profesionala bada.
3.a Garraiobideak alokatzeko zerbitzuak.
4.a Elektronikoki emandako zerbitzuak eta telekomunikazio-, irratieta telebista-zerbitzuak.»
Bost. i) hizkia eransten zaio 19. artikuluko Bat zenbakiko 2. paragrafoari, hona nola gelditzen den idatzita:
«i) Lege honen VII. eranskinean definitutako honako produktu hauen emateak direnean:
–Zilarra, platinoa eta paladioa, gordinean, hautsetan edo erdi-landuta; horiek eskuratzen dituen enpresaburuak edo profesionalak eraldaketa-jarduerak gauzatzetik ateratako metal horien emateak haiekin parekatuko dira. Edonola ere, ondasun erabiliei, arte-objektuei, antigoaleko gauzei eta bildumako objektuei aplikatzen zaien araubide bereziaren aplikazio-eremuan sartuta ez dauden produktuak izan behar dira.
–Telefono mugikorrak.
–Bideo-jokoen kontsolak, ordenagailu eramangarriak eta tableta digitalak.
Azken bi gidoi horietan xedatutakoa hartzailea hauetakoren bat izanez gero soilik aplikatuko da:
a’) |
Ondasun horiek birsaltzen dituen enpresaburua edo profesionala, edozein |
ere den ematearen zenbatekoa. |
|
b’) |
Aurreko hizkian aipatuez bestelako enpresaburua edo profesionala, hari |
egindako ondasunen emateen zenbateko osoa, fakturan bertan jasota, 10.000 eurotik gorakoa denean, Kanarietako zeharkako zerga orokorrik gabe.
Aipatutako muga kalkulatzeko, egindako emateen zenbateko osoa hartuko da kontuan, faktura bat baino gehiagotan jasota egonda, eragiketa bakarra dela eta haren banakapen artifiziala arau hori aplikatzea saihesteko baino egin ez dela frogatzen denean.
Aurreko bi hizkiek aipaturiko enpresaburuedo profesional-izaera eskuratzea baino lehen edo aldi berean frogatu beharko da, Kanarietako Gobernuak erregelamenduz xedatutako baldintzetan.
Ondasun horien emateak faktura batean jaso beharko dira, sail berezi baten bidez, zergaren subjektu pasiboak ondasun horien hartzaileak direnean, 2. zenbaki honetan xedatutakoaren arabera.»
Sei. 20. artikuluko bigarren zenbakiko 5. paragrafoko a) hizkia honela geratzen da idatzita:
«a) Zerga Administrazioaren aurrean Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorreko 120.3 artikuluan eta hura garatzeko araudian xedatutako autolikidazioak zuzentzeko prozeduran hastea.»
Zazpi. 22. artikuluko 3. zenbakiko e) hizkia, 6. zenbakia, 7. zenbakiko A) hizkiko 1. baldintza eta B) hizkia eta 8. zenbakia honela geratzen dira idatzita:
«e) Eragiketen prezioari lotu gabeko diru-laguntzak; ez dira halakotzat hartuko hirugarren batek eragiketa horien kontraprestazioan ordaindutako zenbatekoak.»
«6. Zerga-oinarria murriztu ahal izango da, zergapetutako eragiketen hartzaileak jasanarazitako kuotak ordaindu ez dituenean, baldin eta, eragiketa sortu ondoren, konkurtsoa adierazteko autoa ematen bada. Aldaketa, hala dagokionean, ezingo da egin Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legeko 21. artikuluko
1.paragrafoko 5. zenbakian ezarritako gehieneko epea amaitzen denetik bi hilabeteko epea igaro ondoren.
Konkurtso Legeko 176.1 artikuluko 1., 4. eta 5. paragrafoetan adierazitako kausengatik konkurtsoaren amaiera erabakitzen denean, eta orduan bakarrik, zerga-oinarria aldatu duen hartzekodunak gorantz aldatu beharko du, berriz, erregelamenduz finkatutako epean, dagokion kuota jasanarazteko faktura zuzendua eginez.»
«1.a Jasanarazitako zerga sortu zenetik urtebete igarotzea, hortik eratorritako kreditua erabat edo partzialki kobratu gabe.
Nolanahi ere, epekako edo geroratutako prezioarekin egindako eragiketen kasuan, urtebete igaro beharko da ordaindu ez diren epeen epemugatik, zergaoinarria proportzionalki murrizteko. Horretarako, eragiketak epeka edo prezio geroratuarekin egindakoak direla ulertuko da haien kontraprestazioa, hurrenez hurren, ordainketa jarraituetan edo ordainketa bakarrean egitea hitzartu denean; betiere, jasanarazitako zergaren sortzapenetik azken ordainketa edo ordainketa bakarra egiteko epea amaitu bitartean urtebete baino gehiago igaro bada.
Murriztu nahi den zerga-oinarriaren kreditu-eskubidearen titularra enpresaburu edo profesional bat bada, eta haren eragiketen bolumena, lege honetako 51. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta, ez bada 6.010.121,04 eurotik gorakoa izan aurreko urte naturalean, 1. baldintza honetan aipatutako epea sei hilekoa edo urtebetekoa izan ahalko da.
Kutxa-irizpidearen araubide berezia aplikatzekoa den eragiketei dagokienez, baldintza hori lege honetako 58 duodecies artikuluak aipatutako abenduaren 31ko mugaeguna aplikatzeagatik sortutako zergaren egunean joko da betetzat.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa hala izanik ere, epekako edo prezio geroratuko eragiketen kasuan, 1. arau honek aipatutako sei hileko edo urtebeteko epeak igarota egon beharko du, epeak bete zirenetik eragiketaren sortzapen-egunera arte.»
«B) Aldaketa aurreko 1. baldintzan aipatutako sei hilabeteko edo urtebeteko epea amaitu eta hurrengo hiru hileko epean egin beharko da, bai eta Kanarietako Zerga Administrazioari jakinarazi ere, Kanarietako Gobernuak erregelamenduz zehaztutako epean.
Kutxa-irizpidearen araubide berezia aplikatzekoa den eragiketei dagokienez, aldaketa egiteko hiru hileko epea lege honetako 58 duodecies artikuluak aipatutako abenduaren 31ko mugaeguna aplikatzeagatik sortutako zergaren egunean joko da betetzat.»
«8. Aurreko 6. eta 7. zenbakietan adierazitako zerga-oinarria aldatzeari buruzko kasuei dagokienez, honako arau hauek aplikatuko dira:
1.a Ondoko kasu hauetan, zerga-oinarria ezin izango da aldatu:
a) Berme erreala duten kredituak, bermatutako zatian.
b) Kreditu-erakundeen edo elkarren bermerako sozietateen fidantzapean dauden kredituak, edo kredituedo kauzio-aseguruko kontratu batez estalita dauden kredituak, fidantzapean edo aseguratuta dauden zatian.
c) Lege honetako 23. artikuluko 3. zenbakian definitutako lotutako pertsonen edo erakundeen arteko kredituak.
d) Erakunde publikoek zor dituzten edo fidantzatu dituzten kredituak.
Aurreko d) hizkian xedatutakoa ez da aplikatuko erabat edo partzialki kobraezinak diren kredituen zerga-oinarria aurreko 7. zenbakiaren arabera murrizten denean, baina horrek ez du eragotziko ordainketa-ezaren frogagiria aurkeztu behar izatea, aipatutako zenbakiaren A) hizkiaren 4. baldintzak zehazten duen moduan.
2.a Eragiketen hartzailea zergaren aplikazio-lurraldean finkatuta ez dagoen kasuetan ere ezin izango da zerga-oinarria aldatu.
3.a Autoaren aurretik sortutako eragiketengatik jasanarazitako kuotei dagozkien kredituetarako konkurtsoa aitortzeko autoaren ondoren ere ezin izango da zerga-oinarria artikulu honetako 7. zenbakiaren arabera aldatu.
4.a Aldaketa hori egin aurretik ordainketaren bat egin bada, ulertuko da Kanarietako zeharkako zerga orokorra jasotako zenbatekoetan sartuta dagoela, ordaindutako kontraprestazioaren zatiaren proportzio berean.
5.a Eragiketen hartzaileak izandako kenkariak zuzentzeak –lege honetako 44. artikuluko bigarren zenbakiko 2. paragrafoko laugarren lerrokadan xedatutakoaren arabera egin beharko da– dagokion kreditua sorraraziko du, Herri Ogasunaren alde.
Zergapetutako eragiketen hartzaileak ez badu izan zerga osorik kentzeko eskubiderik, zorduna izango da Herri Ogasunaren aurrean ere, kengarria ez den zergaren kuotaren zenbatekoagatik. Hartzaileak ez badihardu enpresaburu edo profesional gisa, eta ez badu aipatutako zorra kitatu, aurreko 7. zenbakiaren C) hizkian xedatutakoa aplikatuko da.»
Zortzi. Idazkera hau izango du 23. artikuluko 1. zenbakiak:
«1. Kontraprestazioa dirutan ez datzan eragiketetan, alderdien artean adostutako zenbatekoa, dirutan adierazia, hartuko da zerga-oinarritzat.
Kontrakoa frogatu ezean, zerga-oinarria honako arau hauek aplikatzearen ondorioz ateratako zenbatekoekin bat etorriko da:
1.a Baldin eta ondasunak eskuratu ziren egoera berean ematen badira, subjektu pasiboak berak edo bere kontura fabrikazio-, lanketaedo eraldaketaprozesupean jarri izan gabe, zerga-oinarria ondasun horiek eskuratu ziren eragiketan finkatutako bera izango da.
Inportatutako ondasunetan, zergaren likidaziorako horien inportazioaren gain nagusitu dena izango da zerga-oinarria.
2.a Emandako ondasunak eskualdatzaileak edo bere kontura lanketaedo eraldaketa-prozesupean jarritakoak badira, zerga-oinarria subjektu pasiboak ondasun horiek lortzearren erabilitako ondasunen edo zerbitzuen kostua izango da, helburu berarekin egindako pertsonal-gastuak barne direla.
3.a Hala ere, emandako ondasunen balioak aldaketarik izan badu, beren erabilera, narriadura, zaharkidura, zikoizdura, errebalorizazio edo beste edozein arrazoirengatik, ondasunak emandako unean horiek duten balioa joko da zergaoinarritzat.
4.a Zerbitzuen kasuan, zerbitzua ematearen kostua joko da zerga-oinarritzat, hala badagokio lagatako ondasunen amortizazioa barne dela.
Hala ere, kontraprestazioa partzialki dirua balitz, zerga-oinarria honako hau izango da: alderdiek diruzkoa ez den zatiagatik adostutako zenbatekoa, dirutan adierazita, gehi haren diruzko zatiaren zenbatekoa, emaitza aurreko lerrokadetan xedatutakoa aplikatuta ateratakoa baino handiagoa balitz.»
Bederatzi. 28. artikuluari 5. zenbakia gehitzen zaio; hona hemen testua:
«5. Lege honetako 9.9. artikuluan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz zergapetutako eta zergapetu gabeko eragiketak batera egiten dituzten subjektu pasiboek eragiketa batzuk eta besteak batera gauzatzeko eskuratutako ondasunengatik eta zerbitzuengatik jasandako kuotak kendu ahal izango dituzte, zergapeko eragiketak gauzatzeko erabilitako ondasunei eta zerbitzuei dagozkien kuotak egozteko arrazoizko irizpide homogeneo baten arabera; ondorio horietarako, lege honetako 29.4.2. artikuluak aipatutako eragiketak ere sartzen dira. Irizpide horri denboran eutsi beharko zaio, arrazoizko kausengatik hura aldatu behar izanez gero izan ezik.
Irizpide horren aplikazioak emandako kalkulua behin-behinean zenbatetsi ahalko da, aurreko urte naturaleko datuen arabera, urte bakoitzaren amaieran dagokion erregularizazioa egin beharko bada ere.
Aurrekoa hala izanik ere, lege honetako 9.9. artikuluak aipatutako zergaz kanpoko eragiketak gauzatzeko bakarrik diren ondasunen edo zerbitzuen eskuraketengatik edo inportazioengatik jasandako edo ordaindutako kuotak ezingo dira ezein proportziotan kendu.
Paragrafo honetan aipatutako kenkariak ere lege honetako II. tituluko I. kapituluan jasotako baldintzetara eta betekizunetara egokituko dira, eta, bereziki, hainbanaketa-arauari buruzkoetara.»
Hamar. Idazkera hau izango du 34. artikuluko 1 zenbakiko azken lerrokadak:
«Aurreko lerrokadan xedatutakoaren salbuespenez, ez dira kontuan hartuko erakunde taldearen jarduera-sektore bereizian egindako eragiketak. Halaber, eta lerrokada horretan xedatutakoa aplikatzerik ez dagoenean, ondasun edo zerbitzu horiek aldi berean araubide berezi sinplifikatuaren peko jardueretan eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako edo baliokidetasun-errekarguko araubide bereziaren peko beste jarduera batzuetan erabiltzekoak direnean, araubide sinplifikatuaren ondoreetarako kenkari portzentajea 100eko 50 izango da afektazioa aipatutako araubide berezietako biren peko jarduerei dagokienez gertatzen bada, edo heren bat bestela.»
Hamaika. 34.2. artikuluko c´) hizkia honela geratzen da idatzita:
«c’) Kreditu-erakundeen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legeko hirugarren xedapen gehigarriak aipatutako finantza-errentamenduko eragiketak.»
Hamabi. Hona nola geratzen den idatzita 36. artikulua:
«36. artikulua. Hainbanaketa motak eta aplikatzeko irizpideak.
1.Hainbanaketa-arauak bi aplikazio-modalitate izango ditu: orokorra eta
berezia.
Hainbanaketarako arau orokorra ondorengo paragrafoan adierazten diren inguruabarrak ematen ez direnean aplikatuko da.
2.Hainbanaketarako arau berezia ondorengo kasuetan aplikatuko da:
1.a Subjektu pasiboek arau hori aplikatzea hautatzen dutenean, erregelamenduz zehaztutako epe eta moduetan.
2.a Hainbanaketarako arau orokorra aplikatzearen ondorioz, urte natural batean sortzen diren kuota kengarrien guztizko zenbatekoak, hainbanaketarako arau berezia aplikatuz emango zuena ehuneko 10ean edo gehiagoan gainditzen duenean.»
Hamahiru. Idazkera hau izango du 37. artikuluko 5. zenbakiak:
«5. Hainbanaketaren izendatzailean sar daitezkeen lotu gabeko eragiketetan, honako hauek izango dira eragiketen zenbateko osoa:
a) Lege honetako 9. artikuluko 8. zenbakian xedatutako eragiketetan, haien merkatu-balioa.
b) Lege honetako 28. artikuluko 5. zenbakian xedatutakoari kalterik egin gabe, lege honetako 9. artikuluko 9. zenbakian xedatutako eragiketetan, haien aurrekontukostua.
c) Lege honetako 9. artikuluko 10. zenbakian xedatutako eragiketetan, ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren ondorioetarako esleitutako balioa.»
Hamalau. 20/1991 Legean eta hura garatzeko Estatuko legeetan jasotako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren araubide bereziari buruzko erreferentziak nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziari egiten zaizkiola joko da.
Hamabost. Hona nola geratzen den idatzita 61. artikulua:
«61. artikulua. Zergaren likidazioa.
1.Subjektu pasiboek erregelamenduz zehaztutako tokian, moduan, epean eta ereduetan zehaztu eta ordaindu beharko dute tributu-zorra.
2.Ondasunen inportazioetan, erregelamenduz zehaztutako moduan, epean eta ereduetan likidatuko eta ordainduko da zerga, eta, ordezko modura, aduanazergen eskubideetarako aduana-legedia aplikatuko da.
3.Dagozkion tributu-betebeharrak betetzen direla ziurtatzeko egokiak diren bermeak erregelamenduz zehaztuko dira.
4.Zerga Administrazioak subjektu pasiboari erregelamenduzko epean egin ez zuen aitorpen-likidazioa aurkezteko errekerimenduaren berri eman zionetik hogeita hamar egun igarotakoan, Zerga Administrazioak dagokion Kanarietako zeharkako zerga orokorraren behin-behineko likidazioa burutzeko prozedurari ekin ahalko dio, salbu eta epe horretan betebeharra betetzen bada edota betebeharrik ez dagoela behar bezala frogatzen bada.
Ofiziozko behin-behineko likidazioa ondorio horretarako Zerga Administrazioaren eskuetan dauden datu, aurrekari, zeinu, indize, modulu edo gainerako elementuen arabera egingo da, erregelamenduz ezartzen den prozedura betez.
Artikulu honetan araututako behin-behineko likidazioak, jakinarazi ostean, berehala izango dira exekutagarri, haien aurka legez jar litezkeen erreklamazioei kalterik egin gabe.
Zenbaki honen aurreko lerrokadetan xedatutakoari kalterik egin gabe, Administrazioak, gerora, subjektu pasiboen tributu-egoera egiaztatu ahal izango du, Tributuen Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera bidezkoak diren likidazioak eginez.»
Hamasei. Aldatu egiten da 63. artikuluko 5. zenbakia, eta 9. eta 10. zenbakiak eransten zaizkio; honela geratzen dira idatzita:
«5. Tributu-arloko arau-haustea da, dagokion zergaldian, lege honetako 19. artikuluko 1. zenbakiko 2. paragrafoaren eta 58 ter artikuluko 6. zenbakiaren zein 19/1994 Legeko 25. artikuluko 6. paragrafoaren arabera, eragiketen hartzailea subjektu pasiboa den kuotak aurkeztu beharreko autolikidazioan ez jasotzea.
Paragrafo honetan aurreikusitako arau-haustea larria izango da.
Zehapena honako hau izango da: autolikidazioan jaso gabeko eragiketei dagokien tributu-kuotaren ehuneko 75eko diruzko isun proportzionala.
Paragrafo honetan xedatutakoaren arabera ezarritako zehapena Tributuen Lege Orokorreko 188. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoaren arabera murriztuko da.»
«9. Tributu-arloko arau-haustea da lege honetako 19. artikuluko 1. zenbakiko
2.paragrafoko g) hizkiko hirugarren gidoiak aipatutako eragiketen hartzaileek eragiketa horiek egin dituzten enpresaburuei edo profesionalei, eragiketa horiei dagokienez, erregelamenduz araututakoaren arabera enpresaburu edo profesional dihardutela, erruzko edo dolozko ekintzaren edo ez-egitearen bidez, epean ez jakinaraztea edo oker jakinaraztea.
Zenbaki honetan aurreikusitako arau-haustea larria izango da.
Zehapena honako hau izango da: jakinarazi ez diren emateei dagozkien sortutako kuoten ehuneko 1eko proportziozko diruzko isuna, gutxienez 300 eurokoa eta gehienez 10.000 eurokoa.»
«10. Lege honetako 19. artikuluko 1. zenbakiko 2. paragrafoko h) hizkiak aipatutako eragiketen hartzaileek eragiketa horiek egin dituzten enpresaburuei edo profesionalei, erregelamenduz araututakoaren arabera, honako inguruabar hauek epean ez jakinaraztea edo oker jakinaraztea, erregelamenduz araututa dagoen bezala:
a) Eragiketa horiei dagokienez, enpresaburu edo profesional gisa jarduten ari
direla.
b) Eragiketa horiek lurzoruak urbanizatzeko edo eraikinak egiteko edo birgaitzeko prozesu baten esparruan egiten direla.
Zenbaki honetan aurreikusitako arau-haustea larria izango da.
Zehapena honakoa izango da: jakinarazi ez diren eragiketei dagozkien sortutako kuoten ehuneko 1eko proportziozko diruzko isuna, gutxienez 300 eurokoa eta gehienez 10.000 eurokoa.»
Hamazazpi. Honela gelditzen da idatzita 67. artikuluko 1. zenbakia:
«1. Arielari lotuta egongo dira Kanarietako salgaien inportazioen eta emateen gaineko arielaren arauketa aldatzeko Kanarietako Autonomia Erkidegoko ekainaren 26ko 4/2014 Legearen I. eranskinean sartutako ondasun higigarri gorpuzdunen emateak, enpresaburuek maiztasunez edo aldian behin eta kostu bidez egiten badituzte, eta ondasun horiek eurek ekoitziak badira. Halaber, arielari lotuta egongo da aipatutako eranskinean jasotako ondasunen inportazioa.»
Hemezortzi. Honela gelditzen da idatzita 68. artikuluko 1. paragrafoa:
«1.a Kanarietako salgaien inportazioen eta emateen gaineko arielaren arauketa aldatzeko Kanarietako Autonomia Erkidegoko ekainaren 26ko 4/2014 Legearen I. eranskinean sartutakoak, Lege honetako 9. artikuluko 1., 4., 5., 7. eta 8. zenbakietan jasotako kasuetan.»
Hemeretzi. 73. artikuluko 3. zenbakiko 1. paragrafoko 1 eta 2 zenbakiak honela geratzen dira idatzita:
«1. Lege honetako 14. artikuluko 3. zenbakiko 1-6, 8-12, 16-21, 23, 24, 27-29, 33, 34 eta 36. paragrafoek aipatutako behin betiko inportazioak; betiere, inportatutako ondasunak Kanarietako salgaien inportazioen eta emateen gaineko arielaren arauketa aldatzeko Kanarietako Autonomia Erkidegoko ekainaren 26ko 4/2014 Legearen I. eranskinean jasota badaude, interesdunak salbuespena eskatzen badu, eta aipatutako paragrafoetan jasotako baldintzak betetzen badira.
2.Lege honetako 14. artikuluko 4, 6, 8, 9, 10 eta 11. zenbakiek aipatutako behin betiko inportazioak; betiere, inportatutako ondasunak Kanarietako Autonomia Erkidegoko 4/2014 Legearen I. eranskinean jasota badaude eta aipatutako zenbakietan jasotako baldintzak betetzen badira.»
«1.a Kanarietako salgaien inportazioen eta emateen gaineko arielaren arauketa aldatzeko Kanarietako Autonomia Erkidegoko ekainaren 26ko 4/2014 Legeko 2. artikuluko 1., 2. eta 3. paragrafoek aipatutako produktuak.»
Hogei. Honela gelditzen da idatzita 85. artikuluko 2 zenbakia:
«2. Kanarietako salgaien inportazioen eta emateen gaineko arielaren arauketa aldatzeko Kanarietako Autonomia Erkidegoko ekainaren 26ko 4/2014 Legearen II. eranskinean jasotako ondasunen inportazioak jasandako kuotak ezin izango dira itzuli, salbu eta ondasun horiek lege honetako 71. eta 72. artikuluetan deskribatutako eragiketak egiteko erabiltzen direnean, bidalketak edo esportazioak arielaren pean ez badaude ere.»
Hogeita bat. Bederatzigarren xedapen gehigarria honela geratzen da idatzita:
«Bederatzigarrena. Estatuaren Aurrekontu Orokorren legeek autokontsumoaren tributu-araubidea aldatu ahalko dute Kanarietako zeharkako zerga orokorrean, Kanarietako Autonomia Erkidegoak eskatuta.
Halaber, Estatuaren Aurrekontu Orokorren legeetan esportazioengatiko, esportazioekin parekatutako eragiketengatiko eta inportazioengatiko salbuespenen arauketa, zerga-egitatea egiteko tokiaren arauketa eta kenkariaren arauketa aldatu ahalko dira.
Hori dena, Autonomia Erkidegoaren aurretiazko txostenari kalterik egin gabe, zeina Espainiako Konstituzioko hirugarren xedapen gehigarriaren arabera eska daitekeen.»
Hogeita bi. Hamalaugarren xedapen gehigarri bat eransten da, honela idatzita:
«Hamalaugarren xedapen gehigarria.
Lege honetako lehenengo liburuko III. tituluko VIII. kapituluan araututako erakunde talde baten mendeko erakundetzat hartu ahal izango dira Aurrezki-kutxa eta Banku-fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legeko 43.1 artikuluan aipatzen diren banku-fundazioak, baldin eta enpresaburuak edo profesionalak badira, eta zergaren aplikazio-lurraldean ezarrita badaude, baita haien kapitalean ehuneko 50etik gorako zuzeneko edo zeharkako partaidetzari eusten dioten erakundeak ere.
Aurrezki-kutxa eta Banku-fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legeko
43.1artikuluan aipatzen den kreditu-erakundea hartuko da kreditu-erakunde nagusitzat, baldin eta, ondorio hauetarako, taldearen jardueraren politikak eta estrategiak eta barne-kontrola eta kudeaketa-kontrola modu loteslean ezartzen baditu.»
Hogeita hiru. VII. eranskina gehitzen da; honela dio:
«VII. ERANSKINA
Zilarraren, platinoaren eta paladioaren emateak, eta telefono mugikorren, bideo-jokoen kontsolen, ordenagailu eramangarrien eta tableta digitalen emateak
NCE kodea |
Salgaiaren izena. |
7106 10 00 |
Zilar-hautsa. |
7106 91 00 |
Zilar gordina. |
7106 92 00 |
Zilar erdi-landua. |
7110 11 00 |
Platino gordina edo platino-hautsa. |
7110 19 |
Platinoa. Gainerakoak. |
7110 21 00 |
Paladio gordina edo paladio-hautsa. |
7110 29 00 Paladioa. Gainerakoak.
8517 12 Telefono mugikorrak (zelularrak) eta haririk gabeko beste sareei dagozkienak. Telefono mugikorrei dagokienez bakarrik.
9504 50 Bideokontsolak eta bideo-joko makinak, 950430 azpisailekoak izan ezik. Bideo-jokoen kontsolei dagokienez bakarrik.
8471 30 Datuak tratatu edo prozesatzeko makina automatikoak, eramangarriak, 10 kilogramotik beherako pisukoak, gutxienez prozesu-unitate zentral batek, teklatu batek eta bistaratzaile batek osatuta egonda. Honako hauei dagokienez bakarrik:
Ordenagailu eramangarriak eta tableta digitalak.»
Hirugarren artikulua. Zerga Berezien 38/1992 Legea, abenduaren 28koa, aldatzea.
Zerga Berezien 38/1992 Legea, abenduaren 28koa, honela aldatzen da:
Bat. Hona nola geratzen den idatzita 1. artikulua:
«1. Zerga bereziak zeharkako tributuak dira. Kontsumo jakin batzuk zergapetzen dituzte eta, fase bakarrean, barne lurralde-eremuan ondasun jakin batzuk fabrikatzea, inportatzea eta, hala behar denean, sartzea kargatzen dute, bai eta garraiobide jakin batzuk matrikulatzea, energia elektrikoa hornitzea eta ikatza kontsumora jartzea ere, lege honetako arauei jarraiki.
2.Zerga bereziak dira fabrikazio-zerga bereziak, elektrizitatearen gaineko zerga berezia, garraiobide jakin batzuen gaineko zerga berezia eta ikatzaren gaineko zerga berezia.»
Bi. 2. artikuluko 4. zenbakia indargabetu egiten da.
Hiru. 3. artikuluko 1. paragrafoa honela idatzita geratzen da:
«1. Fabrikazio-zerga bereziak Espainiako lurralde osoan izango dira galdagarri, Kanarietan, Ceutan eta Melillan izan ezik. Nolanahi ere, lege honetan ezarritako baldintzetan, garagardoaren gaineko zerga, bitarteko produktuen gaineko zerga, eta alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zerga galdagarri izango dira Kanarietan.»
Lau. 7. artikuluko 14. paragrafoa honela idatzita geratzen da:
«14. Artikulu honetako aurreko paragrafoetan ezarritakoa gorabehera, gas naturala fabrika edo gordailu fiskaltzat hartutako instalazioetatik kostu bidezko hornidura-kontratu baten esparruan irteten bada, fakturazio-aldi bakoitzean zerbitzatutako gas naturalari dagokion prezioaren zatia eska daitekeen momentuan gertatuko da hidrokarburoen gaineko zergaren sortzapena. Aurrekoa ez da aplikatuko gas naturala beste fabrika bati, gordailu fiskal bati edo hartzaile erregistratu bati bidaltzean, ezta hornidura hodi finkoez bestelako bitartekoen bidez egitean ere.
Artikulu honen 1. paragrafoan aurreikusitakoa aplikatzeko, aurreko lerrokadak aipatzen dituen gas naturalaren hornidurez bestelakoekin lotuta, subjektu pasiboek jo ahal izango dute hirurogei egun jarraitu arteko aldietan zehar zerbitzatutako gas natural guztia aipatutako aldia amaitu ondoko hilabete naturaleko lehen egunean atera dela fabrika edo gordailu fiskaletik.»
Bost. 18. artikuluko 7. paragrafoko 1., 2. eta 4. paragrafoak eta c) hizkia honela geratzen dira idatzita:
«1. Subjektu pasiboek eta fabrikazio-zerga bereziak ordaindu behar dituzten gainerakoek kasuan kasuko tributu-aitorpenak aurkeztu beharko dituzte eta, hala
dagokionean, egoki diren autolikidazioak egin beharko dituzte; horrez gain, tributubetebeharrez erantzuteko bermeak eman beharko dituzte.
2.Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroak lege honetako testuan NC kodeei egindako erreferentziak formalki eguneratuko ditu, baldin eta izendapen konbinatuaren egituran aldaketarik badago.
(…)
4.Hurrengo paragrafoan xedatutakoa salbuespen dela, subjektu pasiboek eta fabrikazio-zerga bereziak ordaindu behar dituzten gainerakoek tributu-zorra zehaztu eta ordaindu beharko dute Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroak ezarritako prozedura, forma eta epeak betez.
(…)
c) Produktu hauek zirkulatzeko galdagarri diren betekizunak eta, bereziki, Europako Erkidegoaren barruan zirkulatzeko agirietako edozein erabiltzeko baldintzak.»
Sei. 19. artikuluko 2., 3., 5. eta 6. paragrafoak aldatu egiten dira, eta 7. paragrafoa eransten da; honela geratzen dira idatzita:
«2. Betiere, honako hauek tributu-arloko arau-hauste larriak izango dira:
a) Fabrikazio-zerga berezien xede diren produktuak fabrikatzea eta inportatzea, lege honetan eta berau garatzeko erregelamenduan eskatzen diren baldintzak eta betekizunak bete gabe.
b) Fabrikazio-zerga berezien xede diren produktuak zirkulazioan jartzea, barneko lurralde-eremuan merkataritza-xedeak izanik, baldin eta administrazio-agiri elektroniko batean babestuta egon behar badu eta horretarako eskumena duten agintariek esleitutako erreferentzia-kode administratiborik ez badu.
c) Fabrikazio-zerga berezien xede diren produktuak merkataritza-xedeekin edukitzea, sortutako zerga ordaindu izana, suspentsio-araubidea edo salbuespenkasu bat aplikatu izana frogatu gabe.
3.Aurreko zenbakiko a) , b) eta c) hizkiek aipatutako arau-hausteak honela zehatuko dira: produktuen zenbatekoei legozkiekeen kuoten ehuneko 100eko diruzko isun proportzionala, kuota horiek arau-haustea aurkitu den egunean indarrean zegoen tasa aplikatuz kalkulatuta; gutxienez 1.200 eurokoa izango da.
Aurreko lerrokadetan adierazitakoaren arabera dagokion zehapena ehuneko 25 gehituko da, tributu-arloko arau-hausteak behin eta berriro egiten direnean. Araua behin eta berriro hautsiko da arau-hauste berriaren aurreko bi urteetan arauhauslea administrazio-bidean ebazpen irmoaren bidez zigortua izan denean, aurreko 2 zenbakian zehaztutako debekuetako edozein urratzeagatik.
(…)
5.Tributu-arloko arau-hauste arina da merkataritza-xedeko fabrikazio zerga berezien peko produktuak barneko lurralde eremuan zirkulatzea, zirkulazio hori babesteko erregelamendu bidez zehaztutako zirkulazio-agiriei dagokienez ez-egiteak daudenean edo agiriko funtsezko datuak errealitatearekin bat ez datozenean, eta, betiere, zerga-arloko arau-hauste larria ez bada. Arau-hauste honen zehapena honako hau izango da: zirkulazioko produktuei legokiekeen kuotaren ehuneko 10eko diruzko isun proportzionala, gutxienez 600 eurokoa.
Honako hauek dira zirkulazio-agirietako funtsezko datuak:
1.a Garraiatutako salgaiaren izaera eta kopurua zuzen identifikatzeko behar diren datuak.
2.a Bidaltzailea, hartzailea edo produktuak zuzen identifikatzeko behar diren datuak, zirkulazio-agiriaren zenbakia barne.
3.a Zirkulazio-zigiluen kasuan, haien zenbakia edo ahalmena eta jarrita dauden ontziekin bat etortzea.
4.a Bidalketaren hasiera-datari buruzko datua.
6.Tributu-arloko arau-hauste arina izango da zergaedo azterketa-markarik erakusten ez duten alkoholdun edariak edo tabako-laboreak merkataritza-xedeekin edukitzea, baldintza hori erregelamenduz galdagarri denean, jokabide horri dagokionez 2. paragrafoan xedatutakoa aplikatu behar denean izan ezik. Arauhauste hori honela zehatuko da:
a) 150 euroko isunarekin, markarik erakutsi gabe merkataritza-xedeekin edukitako 1.000 zigarretako; arau-hauste bakoitzeko gutxieneko zenbatekoa 600 eurokoa izango da.
b) 10 euroko isunarekin, markarik erakutsi gabe merkataritza-xedeekin edukitako edari eratorriko litro bakoitzeko; arau-hauste bakoitzeko gutxieneko zenbatekoa 600 eurokoa izango da.
Aurreko a) eta b) hizkietan adierazitako zehapenei dagokien isuna ehuneko 25 areagotuko da, arau-hausteak behin eta berriro egiten direnean. Araua behin eta berriro hautsiko da arau-hauste berriaren aurreko bi urteetan arau-hauslea administrazio-bidean ebazpen irmoaren bidez zigortua izan denean, zenbaki honetan zehaztutako arau-hausteak egiteagatik.
7.Tributu-arloko arau-hauste arina izango da marka fiskal faltsuak, birsortuak edo berreskuratuak edukitzea. Arau-hauste horrengatiko zehapena 10 euroko diruzko isun finkoa izango da, marka fiskal faltsu, birsortu edo berreskuratu bakoitzeko.»
Zazpi. I. tituluko IX. kapitulua indargabetu egiten da.
Zortzi. III. tituluari II. kapitulua eransten zaio, eta indarrean dagoen ikatzaren gaineko zerga berezia titulu honetako I. kapituluan sartzen da, honela idatzita:
«III. TITULUA
Ikatzaren eta elektrizitatearen gaineko zerga bereziak
I. KAPITULUA
Ikatzaren gaineko zerga berezia
(…)
II. KAPITULUA
Elektrizitatearen gaineko zerga berezia
89. artikulua. Izaera.
Elektrizitatearen gaineko zerga berezia zeharkako tributu bat da; elektrizitatearen kontsumoari dagokio eta, fase bakarrean, kontsumorako energia elektrikoaren hornidura zergapetzen du, bai eta ekoizleek eurek sortutako elektrizitateaz egindako kontsumoa ere.
90. artikulua. Eremu objektiboa.
Elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren eremu objektiboa Kontseiluaren 1987ko uztailaren 23ko 2.658/87 zenbakidun Erregelamenduak (EEE) ezarritako aduanaeta estatistika-nomenklaturako NC 2716 kodean sailkatutako energia elektrikoak eratzen du.
91. artikulua. Aplikazio-eremua.
1. Zerga lurralde espainiar osoan aplikatuko da.
2.Aurreko zenbakian xedatutakoak ez die kalterik egingo Euskadiko lurraldeetan eta Nafarroako Foru Erkidegoan indarrean dauden Ekonomia Ituneko eta Hitzarmen Ekonomikoko foru tributu-araubideei, hurrenez hurren, ez eta, Espainiako Konstituzioko 96. artikuluan xedatutakoaren arabera, barneordenamenduan sartu diren nazioarteko tratatu eta hitzarmenetan xedatutakoari ere.
92. artikulua. Zerga-egitatea.
1.Honako hauek zergaren pean egongo dira:
a) Elektrizitatea bere kontsumorako eskuratzen duen pertsona edo erakunde bati energia elektrikoa hornitzea; energia elektrikoaren hornidura sare elektrikorako sarbide-bidesarien zerbitzua ematea zein elektrizitatea bera ematea izango da.
Zerga honen ondorioetarako, sistemaren kargen kudeatzaileek kontsumitzaileizaera izango dute beti.
b) Energia elektrikoaren ekoizleek eurek sortutako elektrizitatea kontsumitzea.
2.Legean ageri diren eta berezko izaera duten kontzeptuei eta terminoei dagokienez, sektore elektrikoaren Estatuko araudian xedatutakoa beteko da, legean bertan definitutako kasuetan izan ezik.
93. artikulua. Zergapetu gabeko kasua.
Ez da zergapetuko guztira 100 kilowattetik (kW) gorako potentzia ez duten
sorgailuen edo sorgailu multzoen kontsumoa, energia elektrikoa eurek ekoitzia bada.
94. artikulua. Salbuespenak.
Honako hauek salbuetsita geratuko dira, erregelamenduz zehaztutako baldintzetan:
1.Harreman diplomatiko edo kontsularren esparruan hornitutako energia elektrikoa.
2.Espainian nazioarteko erakunde gisa aitortutako erakundeei eta erakunde horietako kideei hornitutako energia elektrikoa, erakunde horien eraketako nazioarteko hitzarmenetan edo egoitza-akordioetan zehaztutako mugetan eta baldintzetan.
3.Espainiaz bestelako edozein Estatuko indar armatuei hornitutako energia elektrikoa, Estatu hori Ipar Atlantikoko Tratatuko kide bada, edo haren zerbitzurako langile zibilek, edo haien jantokietan eta kantinetan kontsumitutakoa.
4.Hirugarren herrialde batzuekin edo nazioarteko erakundeekin egindako akordio baten esparruan hornitutako energia elektrikoa, baldin eta akordio hori balio erantsiaren gaineko zergaren salbuespenaren alorrean onartu edo baimendu bada.
5.Arloko legediaren arabera berariazko ordainsarien araubideari heldutako energia elektrikoaren ekoizpen-instalazioen titularrek kontsumitutako energia elektrikoa.
6.Erregai-pilek sortuta hornitzen den energia elektrikoa.
7.Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioetan kontsumitutako energia elektrikoa, esklusiboki jarduera horiek gauzatzeko xedez kontsumitzen denean.
95. artikulua. Sortzapena.
Zerga honako une hauetan sortuko da:
a) 92. artikuluko 1. paragrafoko a) hizkian aurreikusitako kasuan, fakturazioaldi bakoitzean hornitutako energia elektrikoari dagokion prezioaren zatia galdagarri den unean.
b) 92. artikuluko 1. paragrafoko b) hizkian aurreikusitako kasuan, kontsumitzen den unean.
96. artikulua. Zergadunak.
1.Honako hauek dira zergadunak:
a) 92. artikuluko 1. paragrafoko a) hizkian aurreikusitako kasuan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatutakoaren arabera behar bezala gaituta egonda, kontsumitzailea energia elektrikoz hornitzen dutenak, artikulu honetako 3. paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe.
b) 92. artikuluko 1. paragrafoko b) hizkian aurreikusitako kasuan, eurek sortutako energia elektrikoa kontsumitzen dutenak.
2.Bere xedea dela eta salbuespena edo kenkaria izan duen elektrizitateari emandako erabileraren edo helmugaren justifikazioari lotutako irregulartasunak egonez gero, hornitzaileek zergaren zerga-zorra eta jar litezkeen zehapenak ordaindu beharko dituzte, hornidura bulego-kudeatzaileak zerga-onura horiek izateko baimendutako kontsumitzaile bati egin zitzaiola frogatzen ez duten bitartean.
3.Artikulu honetako hurrengo paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe, zergapetu gabeko, salbuespeneko edo kenkariko kasu baten babespean egindako elektrizitate-horniduretan, zergadun-izaera izango dute, zerga zuzen jasanarazi gabe jasotako elektrizitate kantitateagatik, hornitzaileari erregelamendu bidez zehaztutako epeetan eta terminoetan erregularizazioaren datu zehatzak jakinarazi ez izanagatik, zerga-onura horiek bidegabeki eskuratu dituzten kontsumitzaileek.
4.Kontsumitzaileei hornidura-puntu bakarrarekin egindako energia elektrikoaren horniduretan, hornitutako energiaren zati bat lege honetako 94.7 artikuluan xedatutakoaren arabera salbuetsita badago, kontsumitzaileak izango dira zergadunak. Halaber, zergadunak izango dira artikulu honetako 1. paragrafoko
a) hizkiak aipatutakoak, euren kontsumorako eskuratutako elektrizitateagatik.
97. artikulua. Zerga-oinarria.
Honako hau izango da: balio erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako ezarriko zatekeen zerga-oinarria, elektrizitatearen gaineko zergaren beraren kuotak alde batera utzita, lotu gabeko pertsonen artean balio erantsiaren gaineko zergaren aplikazio-lurraldearen barruan kostu bidez egindako energia elektrikoaren hornidurarako, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren abenduaren 28ko 37/1992 Legeko 78. eta 79. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
98. artikulua. Likidazio-oinarria.
Likidazio-oinarria, hala badagokio, zerga-oinarriari ehuneko 85eko murriztapena egitearen emaitza izango da; murriztapen hori aplikatu ahalko zaio, erregelamenduz zehaztutako betekizunak eta baldintzak betetzen badira, honako erabilera hauetakoren batera bideratutako energia elektrikoaren kantitateari:
a) Murrizketa kimikoa eta prozesu elektrolitikoak.
b) Prozesu mineralogikoak. Prozesu mineralogikotzat hartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 20ko 1893/2006 (EE) zenbakidun Erregelamenduaren 23. zatian sailkatzen diren prozesuak; arau horren bidez, NACE 2. berrazterketako jarduera ekonomikoen nomenklatura estatistikoa
ezartzen da, eta aldatu egiten dira Kontseiluaren 3037/90 (EEE) zenbakidun Erregelamendua eta zenbait alderdi estatistikoren gaineko EEren hainbat erregelamendu.
c) Prozesu metalurgikoak. Prozesu metalurgiko gisa hartzen dira metalaren ekoizpenari eta prestakuntzari dagozkion prozesuak, eta produktu metalikoen produkzioaren barnean, forja-pieza, prentsa, trokelaketa eta tenkaketa, eraztun ijeztu, eta hautsezko mineral-produktuen ekoizpena, gainazalen tratamendua eta fundizio-termotratamendua, berokuntza, kontserbazioa, distentsioa edo bestelako termotratamenduak.
d) Industria-jarduerak, jarduera horietan kontsumitutako elektrizitatea produktu baten kostuaren ehuneko 50 baino handiagoa denean.
Ondorio horietarako, produktu baten kostua ondasunen eta zerbitzuen erosketa guztien gehi eskulanaren kostuen gehi kapital finkoaren kontsumoaren batura izango da. Kostua batez beste kalkulatzen da unitateko.
Elektrizitatearen kostua elektrizitatearen egiazko erosketa-balioa edo elektrizitatearen ekoizpen-kostua da, enpresan bertan sortzen bada, zerga guztiak barne, BEZ kengarria izan ezik.
e) Nekazaritzako ureztaketak.
f) Industria-jarduerak, jarduera horien elektrizitate-erosketak edo -kontsumoa gutxienez ekoizpenaren balioaren ehuneko 5 direnean.
Ondorio horietarako, ondokoak honela ulertzen dira:
–“Elektrizitate-erosketak edo -kontsumoa”: eskuratutako edo kontsumitutako energia elektrikoaren egiazko kostua, zerga guztiak barne, BEZ kengarria izan ezik.
–“Ekoizpen-balioa”: negozio-zifraren zenbatekoak osatzen du, eta hari izakinen, bidean dauden eta bukatuta dauden produktuen aldakuntza gehituko zaio.
Ondorio horietarako, produktu baten kostua ondasunen eta zerbitzuen erosketa guztien gehi eskulanaren kostuen gehi kapital finkoaren kontsumoaren batura da. Kostua batez beste kalkulatzen da unitateko.
Elektrizitatearen kostua elektrizitatearen egiazko erosketa-balioa edo elektrizitatearen ekoizpen-kostua da, enpresan bertan sortzen bada.
99. artikulua. Zerga-tasa.
1.Artikulu honetako 2. paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe, zerga ehuneko 5,11269632ko tasara eskatuko da.
2.1. paragrafoan finkatutako zerga-tasa aplikatuta ateratako kuotak ezingo dira izan ondoko zenbatekoak baino txikiagoak:
a) 0,5 euro megawatt-orduko (MWh) , hornitutako elektrizitatea industriaerabileretara bideratzen denean.
b) 1 euro megawatt-orduko (MWh) , hornitutako elektrizitatea beste erabilera batzuetara bideratzen denean.
Paragrafo honetan aurreikusitako baldintza betetzen ez denean, a) eta b) hizkietan adierazitako zenbatekoak 1. paragrafoan ezarritakoaren ordez aplikatzeko zerga-tasatzat hartuko dira.
3.2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, kontsumorako honako elektrizitate-hornidura hauek industria-erabileretarako bideratzen direla joko da:
a) Goi-tentsioan egindakoak.
b) Behe-tentsioan egindakoak, nekazaritzako ureztaketetarako badira.
100. artikulua. Kuota osoa.
Kuota osoa likidazio-oinarriari aurreko artikuluaren arabera dagokion zergatasa aplikatuta ateratako kantitatea da.
101. artikulua. Zerga jasanaraztea.
1.Zergadunek oso-osoan jasanarazi beharko diote zergaren zenbatekoa zergapetutako eragiketa egiten zaionari, eta azken horrek lege honetan xedatzen denarekin bat datorren kasu guztietan jasan beharko du, bi alderdien artean izan litezkeen hizpaketak gorabehera.
Sortutako kuotak lege honetako 98. artikuluak aipatutako kenkarien onuradunek jakinarazitako behin-behineko ehuneko baten arabera jasanarazi dituzten zergadunek edo, zergapetu gabeko kasu edo salbuespen baten onuradunek hasieran jakinarazitako datuen arabera, zerga jasanarazi ez dituztenek, erregelamendu bidez zehaztutako prozeduraren bidez, jasanarazitako edo jasanarazi behar zituzten kuoten zenbatekoa erregularizatu beharko dute, erregelamenduan ezarritakoaren arabera hornidura horien datu zehatzak jakinarazitakoan.
2.Sortutako kuotak fakturan jasanaraziko dira, bertan jasotzen diren gainerako kontzeptuetatik bereiz. Eragiketa salbuetsien edo likidazio-oinarrian kenkaria dutenen kasuan, inguruabar horiek aipatu egingo dira agirian, aplikatzekoa den manua adieraziz.
3.92. artikuluko 1. paragrafoko b) hizkian aurreikusitako kasuetan ateratako kuotak ez dira jasanarazi beharko kontsumitzaileak zergadun-izaera duenean, ezta ikuskapen-akten ondoriozko likidazio-kasuetan eta oinarrien zeharkako estimaziokoetan ere.
102. artikulua. Kudeaketa-arauak.
1.Zerga honen zergadunek dagozkien autolikidazioak aurkeztu beharko dituzte eta, aldi berean, tributu-zorra ordaindu beharko dute.
Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroak ezarriko ditu aurreko lerrokadak aipatutako autolikidazioak aurkezteko prozedura eta epea.
2.Zerga honengatik autolikidazioak aurkeztu behar dituztenek, artikulu honetako 4. paragrafoak aipatutako ordezkariek eta lege honetako 94. artikuluko 5.,
6.eta 7. paragrafoetan araututako salbuespenen eta 98. artikuluak aipatutako kenkarien onuradunek dagokion lurralde-erregistroan inskribatzeko eskaera egin beharko diote euren jarduera gauzatzen duten establezimendua dagoen edo, haren ezean, euren helbide fiskala dagoen tokiko zerga berezien bulego kudeatzaileari.
Ogasuneko eta Herri Administrazioetako ministroak zerga hori nahitaez ordaindu behar dutenen erroldaren egitura zehaztuko du, baita horiek lurraldeerregistroan inskribatzeko prozedura eta epea ere.
3.Aurreko bi paragrafoetan xedatutakoa hala izanik ere, erregelamenduz, beharrezkotzat jotzen diren informazio-aitorpenak aurkezteko eta beste betebehar formal batzuk betetzeko betekizunak eta baldintzak ezarriko dira.
4.Espainiako lurraldean finkatu gabeko zergadunek, Kontseiluaren balio erantsiaren gaineko zergaren sistema komunari buruzko 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauko 358. artikuluan xedatutakoaren arabera, bizilekua Espainian duen pertsona fisiko edo juridiko bat izendatu beharko dute, zerga honekin lotutako betebeharrei dagokienez Zerga Administrazioaren aurrean ordezka ditzan; ordezkari hori zerga-egitatea egin baino lehen izendatu beharko dute, behar bezala egiaztatuta, edo, beranduenez, zerga-egitatea egiteko unean bertan.
103. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.
1.Zergapetu gabeko kasu bat, salbuespen bat edo kenkari bat aplikatuz egindako elektrizitate-horniduretan, tributu-arloko arau-hauste larria da erregelamenduz finkatutako epeetan datu zehatzak ez jakinaraztea, datu horiek beharrezkoak direnean kuotak ez jasanarazteko edo dagozkienak baino txikiagoak jasanarazteko.
Zehapenaren oinarria jasanarazi behar ziren kuoten eta benetan jasanarazitakoen arteko diferentzia izango da.
Zehapena ehuneko 15eko diruzko isun proportzionala izango da.
Kasu horietan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorreko
188. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.
Artikulu honetan ezarritako zehapena ez da aplikatuko Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorreko 191. artikuluan ezarritako autolikidazio batetik atera behar lukeen tributu-zorra ez ordaintzeak eragindako tributu-arloko arau-haustea egiteagatiko zehapena jartzea dagokionean.
2.Aurreko artikuluko 4. paragrafoak aipatutako betebeharra ez betetzea tributu-arloko arau-hauste larria izango da eta zehapena 1.000 euroko diruzko isun finkoa izango da.
3.Zerga honi dagozkion gainerako tributu-arloko arau-hausteak Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean xedatutakoari jarraiki kalifikatuko eta zigortuko dira, aurreko artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.
104. artikulua. Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeari egindako gaikuntza.
Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeak zergaren salbuespenak, murriztapenak eta zerga-tasak aldatu ahalko ditu.»
Bederatzi. Zortzigarren xedapen iragankorra eransten da, eta honako hau dio:
«Zortzigarren xedapen iragankorra. Elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren lurralde-erregistroan inskribatzea.
Zerga honengatik autolikidazioak aurkeztu behar dituztenek eta bertan ezarritako salbuespenen eta murriztapenaren onuradunek, dagoeneko elektrizitatearen gaineko zergagatik dagokion lurralde-erregistroan inskribatuta badaude, ez dute zerga honengatik berriz inskribatzea eskatu beharko.»
Laugarren artikulua. Ingurumen-fiskalitateari buruzko zenbait neurri ezarri eta beste zergaeta finantza-neurri batzuk hartzen dituen urriaren 29ko 16/2013 Legea aldatzea.
Ingurumen-fiskalitateari buruzko zenbait neurri ezarri eta beste zergaeta finantzaneurri batzuk hartzen dituen urriaren 29ko 16/2013 Legeko 5. artikulua aldatu egiten da, eta honako hau dio:
Bat. Bosgarren paragrafoari honako zenbaki hauek eransten zaizkio: 1.a –eta egungo 1.tik 6.erakoak 2.etik 7.erako zenbaki bihurtzen dira– eta 8.a –eta egungo 7.a 9. bihurtzen da–; honela geratzen dira idatzita:
«1. “Azken kontsumitzailea”: berotegi-efektuko gas fluordunak, zerga jasanarazita izanda, birsartzeko, produktuetan sartzeko, bere instalazioetan, ekipamenduetan edo gailuetan azken erabilera emateko edo ekipamenduak edo gailuak kargatu, birkargatu, konpondu edo mantentzeko eskuratzen dituen pertsona edo erakundea.
Beti izango du azken kontsumitzailearen izaera berotegi-efektuko gas fluordunak ekipamenduen edo gailuen fabrikazioan eta ekipamenduak eta gailuak kargatu, birkargatu, konpondu edo mantentzeko eskuratzen dituen pertsonak edo erakundeak, daukan ziurtagiri bakarra 3 kilogramo gas fluordunetik beherako karga
hoztaileko hozkailu-sistemak dituzten ekipamenduak manipulatzekoa edo gas fluordunen eta haietan oinarritutako ekipamenduen merkaturatzea eta manipulazioa arautzen duen ekainaren 16ko 795/2010 Errege Dekretuaren I. eranskinean xedatutakoaren arabera ibilgailuetan instalatutako pertsonen konfort termikorako hozgarri fluordunak darabiltzaten hozkailu-sistemak manipulatzekoa, haiek darabiltzaten profesionalen ziurtagiria izanik.
Ondorio horietarako, “ibilgailua” pertsonak edo salgaiak garraiatzeko garraiobide oro izango da, trenak, itsasontziak eta hegazkinak izan ezik, eta nekazaritzaedo industria-erabilerako makineria mugikorra barne.»
«8. “Birsaltzailea”: erregelamenduz ezarritako baldintzetan bulego kudeatzaileak baimenduta egoteagatik, zergapetutako gasak salbuetsita eskuratzen dituen pertsona edo erakundea, xedea hauetako edozein izanik:
a) azken kontsumitzaileari, beste pertsona edo erakunde bati ondoren zergaren aplikazio-eremuan merkaturatzeko edo zerga aplikatzen den lurraldeeremutik kanpo erabili edo bidaltzeko emanak izatea,
b) bere bezeroen ekipamenduak edo gailuak kargatu, birkargatu, konpondu edo mantentzeko erabiltzea.»
Bi. Seigarren paragrafoko 1. zenbakiari c) hizkia eransten zaio, eta 2. zenbakia aldatu egiten da, honela idatzita:
«c) Zergaren xede diren berotegi-efektuko gas fluordunak Erkidegoaren barruan inportatzea eta eskuratzea, gas fluordun horiek dauden produktuen erabilerari berez badatxekio haiek atmosferara isurtzea, hala nola aerosolak, poliuretanozko eta poliestireno estrusionatuzko sistemak eta aparrak, besteak beste.»
«2. Berotegi-efektuko gas fluordunen salmentak edo emateak ez dira zergapetuta egongo, baldin eta Erkidegoko ekoizleak, inportatzaileak edo erosleak zerga aplikatzen den lurralde-esparrutik kanpora zuzenean bidali behar baditu.
Honako hauek ere ez dira zergapetuta egongo:
–Atmosfera berotzeko ahalmena 150ekoa edo txikiagoa duten berotegiefektuko gas fluordunen salmentak edo emateak, autokontsumoa edo, aurreko zenbakiko c) hizkiaren kasuan, Erkidego barruko inportazioa edo eskuraketa.
–Zergaren xede diren gasen galerak, galera horiek neurketa-tresnen zehaztugabetasunen ondorio direnean; betiere, egiazta daitekeenean galera horiek Lege Metrologiako Nazioarteko Erakundeak ezarritako ziurtapen-programaren arabera behar bezala homologatutako neurketa-tresnaren ziurtagiri egokian zehaztutako pisuaren tolerantzia-mugen barruan daudela.»
Hiru. Hona nola geratzen den idatzita zazpigarren paragrafoa:
«Zazpi. Salbuespenak:
1.Honako hauek salbuetsita geratuko dira, erregelamenduz zehaztutako baldintzetan:
a) Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga aplikatzen den lurraldeeremuan birsaltzeko darabiltzaten enpresaburuei lehen aldiz saltzea edo ematea, enpresaburu horiek birsaltzaile-izaera badute 16/2013 Legeko bosgarren artikuluko bosgarren paragrafoan xedatutakoaren arabera.
b) Enpresaburuei berotegi-efektuko gas fluordunak lehen aldiz saltzea edo ematea −produktu, ekipo edo gailuetako edukiak barne−, horiek zerga aplikatzen den lurralde-esparrutik kanpo bidaltzekoak edo erabiltzekoak direnean.
c) Berotegi-efektuko gas fluordunak horien transformazio kimikorako lehengai gisa erabiltzen dituzten enpresaburuei lehen aldiz saltzea edo ematea, gas horien
osaera guztiz aldatzen diren prozesuetan edo beste gas fluordun batzuen nahasketarako lehengai gisa erabiltzekoak direnean.
d) Berotegi-efektuko gas fluordunak enpresaburuei lehen aldiz saltzea edo entregatzea, horiek lehen aldiz ekipo edo gailu berrietan txertatzekoak direnean.
e) Enpresaburuei berotegi-efektuko gas fluordunak lehen aldiz saltzea edo ematea, gas horiek inhalaziorako aerosol dosifikatzaile gisa aurkezten diren sendagaiak fabrikatzeko erabiltzekoak direnean.
f) Lehenago beste gas batzuk atera zaizkien ekipamenduetan, gailuetan edo instalazioetan kargak egiteko eskuratutako berotegi-efektuko gas fluordunak lehen saltzea edo ematea, herri-administrazio eskudunak onartutako hondakinkudeatzaileei suntsitu, birziklatu edo birsortzeko eman zaiela frogatzen bada. Salbuetsitako gas kopurua ezingo da izan ekipamenduetatik atera eta hondakinen kudeatzaileari emandakoa baino handiagoa.
g) Nazioarteko itsasoko edo aireko nabigazioa –aisialdiko pribatua alde batera utzita– gauzatzen duten itsasontziei edo aireontziei berotegi-efektuko gas fluordunak lehen aldiz saltzea edo ematea.
Aurreko lerrokadaren ondorioetarako, nazioarteko itsasoko edo aireko nabigazioa zerga aplikatzen den lurralde-eremutik aterata eta handik kanpo amaituta –edo alderantziz– egindakoa izango da. Halaber, nazioarteko itsas nabigaziotzat hartuko da itsas zabaleko nabigazioari lotutako itsasontziek egindakoa, garraioaz bestelako industria-, merkataritzaedo arrantza-jardueran aritzen direnean, baldin eta nabigazioaren iraupena, eskala kontuan hartu gabe, berrogeita zortzi ordutik gorakoa bada.
2.Erregelamenduz zehazten diren baldintzetan, enpresaburuei edo profesionalei egindako lehen salmentak edo emateak ehuneko 95eko salbuespena izango du, atmosfera berotzeko 3.500eko edo gutxiagoko potentziala duten berotegi-efektuko gas fluordunak suteak itzaltzeko sistema finkoetara xedatzen direnean, edo suteak itzaltzeko sistema finkoetatik inportatzen edo bereganatzen direnean.
Halaber, ofizialki onartutako zentroei egondako berotegi-efektuko gas fluordunen lehen salmentak edo emateak ehuneko 95eko salbuespena izango du, xede bakarra irakaskuntzakoa bada; salbuespen bera izango dute ikerketa-lanak egiten dituzten zentroei eta aholkularitzaedo ingeniaritza-enpresen laborategiei edo fabrikatzaileek ikertzeko egindakoek ere, haietatik irteten ez badira edo hondakinen kudeatzaile baten bidez haien suntsiketa frogatzen bada.
Zentro horietako zuzendariek bulego kudeatzaileari egingo diote salbuespena aplikatzeko eskaera. Gas fluordunei beste erabilera batzuk emango bazaizkie edo zentro horietatik ateratzen badira, zuzendariak bulego kudeatzaileari jakinarazi beharko dio.
Indar Armatuei suteak itzaltzeko ekipamenduetarako egindako berotegiefektuko gas fluordunen lehen salmentak edo emateak ere ehuneko 95eko salbuespena izango du.
Defentsa Ministerioak bulego kudeatzaileari egingo dio salbuespena aplikatzeko eskaera. Eskaera horretan, salbuespenez eskuratu nahi den berotegi-efektuko gas fluordun mota eta kantitatea zehaztuko dira, aurreikusitako premien arabera. Eskaeran adierazitako inguruabarrak aldatuz gero, Defentsa Ministerioak bulego kudeatzaileari jakinarazi beharko dio.
3.Egokia denaren arabera, paragrafo honetako aurreko zenbakietan araututako salbuespenetarako lege honetan zein erregelamenduz ezarritako baldintzak mutatis mutandis betetzen direnean, salbuetsita egongo dira berotegiefektuko gas fluordunen autokontsumoak eta lege honetako seigarren paragrafoko
1.zenbakiko c) hizkiak aipatutako berotegi-efektuko gas fluordunen Erkidego barruko inportazioak eta eskuraketak.
4.Paragrafo honetako 1., 2. eta 3. zenbakietan xedatutakoari kalterik egin gabe, horrela eskuratutako berotegi-efektuko gas fluordunak salbuespen-eskubidea
eragiten duten erabilerez bestelakoetara bideratzen badira, lehen salmenta edo emate horiek kontsumitzen diren edo erabilera horietarako erabiltzen diren momentuan bertan egin direla ulertuko da, zerga aplikatzekoa den lurraldeeremuan.»
Lau. 9. paragrafoan, 1. zenbakia aldatu egiten da eta 3. zenbakia eransten da; honela geratzen dira idatzita:
«1. Zerga honen zergadun izango dira Europako Erkidegoko fabrikatzaileak, inportatzaileak, eskuratzaileak, hondakinen kudeatzaileak eta birsaltzaileak, Europako Erkidegoan egiten dituztenean salmentak edo emateak, inportazioak, eskuraketak edo zergari loturik dauden autokontsumorako eragiketak.
(…)
3.Artikulu honetako seigarren paragrafoko 3. zenbakian aipatutako kasuetan, zeinetan, kontrakorik frogatu ezean, berotegi-efektuko gas fluordunekin xedea justifikatu gabe zergari lotutako salmentak edo emateak egin direla presumitzen den, salmenta edo emate horiek egiten dituzten fabrikatzaileek, inportatzaileek, Erkidego barruko eskuratzaileek edo birsaltzaileek izango dute zergadun-izaera.»
Bost. Hemezortzigarren paragrafoko bigarren lerrokada kendu egiten da, hemeretzigarren paragrafoa hogeigarren paragrafoa bihurtzen da, eta hemeretzigarren paragrafoa honela geratzen da idatzita:
«Hemeretzi. Poliuretanoaren sektorerako araubide berezia.
Poliuretanoa ekoiztera bideraturiko edo dagoeneko fabrikatuta dagoen poliuretano bidez inportatutako edo bereganatutako gas fluordunei aplikatu beharreko zerga-tasa kalkulatzeko, atmosfera berotzeko duen ahalmenaren arabera dagokion zerga-tasa, 5. artikuluko hamaikagarren paragrafoan jasoa, 0,10eko koefizientearekin biderkatuko da.»
Xedapen gehigarri bakarra. Datuak ikuskatzeko, egiaztapen mugatua egiteko eta ziurtatzeko prozedurak, ondasunen inportazioetan sortutako balio erantsiaren gaineko zergari dagokionez.
Ondasunen inportazioetan sortutako balio erantsiaren gaineko zergari buruzko datuak ikuskatzeko, egiaztapen mugatua egiteko eta ziurtatzeko prozedurak Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorreko III. tituluan xedatutakoak arautuko ditu, honako berezitasun hauekin:
a) Xedapen honek aipatutako prozeduren irismena inportazio-eragiketetatik bakarrik eratorritako tributu-betebeharren datuak ikuskatzera, egiaztatzera, ikertzera eta ziurtatzera mugatuko da.
Ikuskapen-prozesua denean, aurreko lerrokadan ezarritako irismena ezin izango da Tributuen Lege Orokorreko 149. artikuluaren babesean zabaldu.
b) Aipatutako prozedura horien ondorioz likidatutako kuotak, egiteko unean, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren abenduaren 28ko 37/1992 Legeko 167. artikuluko Bi paragrafoan araututako geroratze-sistemari heldutako subjektu pasiboek egindako inportazio-eragiketei dagozkienean, haien ordainketa aipatutako geroratze-sistemaren bidez egingo da.
Xedapen iragankor bakarra. Erakunde taldeen araubide berezia.
Lege hau indarrean sartzean erakunde taldeen araubide bereziari helduta dauden erakundeek, lege honetako lehenengo artikuluko hogeita hamahirugarren paragrafoak aipatutako lotura-baldintza berriak betetzen ez badituzte, 2015eko abenduaren 31ra arte jarraitu ahalko dute araubide horren pean, lege hau indarrean sartu aurretik indarrean zegoen araudiaren arabera eskatzen ziren lotura-baldintzak betez.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Ondasunen inportazioetan balio erantsiaren gaineko zerga eta Kanarietako zeharkako zerga orokorra itzultzea.
2016ko apirilaren 1az geroztik, indargabetuta geratuko dira Balio Erantsiaren gaineko Zergaren abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatzen duen apirilaren 21eko 9/1998 Legeko xedapen gehigarri bakarra eta Zerga, Administrazio eta Gizarte Ordenako Neurriei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legeko 9. artikuluko hamalaugarren paragrafoa.
Azken xedapenetako lehenengoa. Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra Arautzeko Legea eta Kanarietako Inbertsioetarako Erreserba gauzatzeko birgaitze-kontzeptua Konstituzio Auzitegiaren irailaren 26ko 164/2013 Epaira egokitzea.
Lehenengoa. Kanariar Uharteetako Zerga Araubide Ekonomikoaren zerga alderdiak aldatzen dituen ekainaren 7ko 20/1991 Legean honako aldaketa hauek egiten dira, eta aldaketok 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak:
Bat. 14. artikuluko 11. zenbakia aldatu egiten da; hona nola geratzen den idatzita:
«11. Ondasunen inportazioak, haien balio globala 22 eurotik gorakoa ez bada.
Honako hauek aurreko lerrokadan xedatutakotik kanpo geratuko dira:
a) Aduana-zergako 22.03tik 22.08ra bitarteko NC kodeetan bildutako produktu alkoholdunak.
b) Lurrinak eta kolonia-urak.
c) Tabakoa, landugabea zein manufakturatua.»
Bi. 17. artikuluko Hiru.bat paragrafoko 2. zenbakia aldatu egiten da; hona nola geratzen den idatzita:
«2. Hemen aipatutako garraiokoak, zergaren aplikazio-lurraldetik igarotzen den ibilbidearen zatiagatik, hura lege honetako 3. artikuluan definitzen den bezalaxe:
a) Bidaiarien garraiokoak, edozein ere den hartzailea.
b) Ondasunen garraiokoak, hartzailea enpresaburu edo profesional gisa diharduen enpresaburu edo profesionala ez denean.»
Bigarrena. Kanariar Uharteetako Zerga Araubide Ekonomikoaren zerga alderdiak aldatzen dituen ekainaren 7ko 20/1991 Legean ondoko aldaketa hauek sartzen dira, eta aldaketok 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak, indarraldi mugagabean:
Bat. 11. artikuluko 4. zenbakia aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:
«4. Behar bezala aitortutako erakundeei egindako ondasun-emateak, haien behin betiko helmuga penintsula, Balear Uharteak, Ceuta, Melilla, Europako Erkidegoko beste edozein Estatu kide izanda, edo hirugarren herrialdeei behin betiko esportatzen zaizkienean, jarduera humanitarioen edo karitateedo hezkuntza-jardueren esparruan, eta lehenago erregelamenduz zehaztutako moduan salbuespenerako eskubidea onartu bada.
Edonola ere, zenbaki honetako aurreko lerrokadak aipatutako ondasunak ematen dituena erakunde publiko bat edo gizarte-izaera duen establezimendu pribatu bat denean, Kanarietako Zerga Administrazioari osorik kendu ezin izan den jasandako zerga itzultzea eskatu ahalko zaio, emate horiek egin direnetik hiru hileko epean zenbatekoa justifikatu ondoren.»
Bi. 12. artikuluko 7. zenbakia aldatu egiten da; hona nola geratzen den idatzita:
«7. Espainiak aitortutako nazioarteko erakundeentzat edo erakunde horietakoak izanda estatutu diplomatikoa duten kideei edo haien teknikariei eta administrazioko langileei egindako ondasun-emateak eta zerbitzu-prestazioak, erregelamenduz finkatutako edo nazioarteko hitzarmenetan ezarritako mugen eta baldintzen barruan.
Zehazki, paragrafo honetan sartuko dira Europako Erkidegoarentzat, Energia Atomikoaren Europako Erkidegorentzat, Europako Banku Zentralarentzat edo Inbertsioen Europako Bankuarentzat, edo Europako Erkidegoen pribilegioei eta immunitateei buruzko 1965eko apirilaren 8ko Protokoloa aplikatzen zaien Erkidegoek sortutako erakundeentzat egindako ondasun-emateak eta zerbitzuprestazioak, Protokolo horretako mugen barruan eta haietako baldintzen eta haiek aplikatzeko hitzarmenen edo egoitzako hitzarmenen arabera, eta, betiere, salbuespen horrek lehian distortsiorik eragiten ez badu.»
Hiru. 14. artikuluko 1. zenbakiko 7. paragrafoa eta artikulu bereko 9. zenbakia aldatu egiten dira; hona nola geratzen diren idatzita:
«1.7.a Legezko ordainketa-bide diren dibisak, banku-billeteak eta txanponak, salbu eta bildumako txanpon eta billeteak, eta urrezko, zilarrezko nahiz platinozko piezak.»
«9. Espainiak aitortutako nazioarteko erakundeek edo erakunde horietakoak izanda estatutu diplomatikoa duten kideek edo haien teknikariek eta administrazioko langileek egindako inportazioak, erregelamenduz finkatutako edo erakunde horiek sortzeko nazioarteko hitzarmenetan edo haien egoitzari buruzko hitzarmenetan ezarritako mugen eta baldintzen barruan.
Zehazki, zergatik salbuetsita egongo dira Europako Erkidegoak, Energia Atomikoaren Europako Erkidegoak, Europako Banku Zentralak edo Inbertsioen Europako Bankuak, edo Europako Erkidegoen pribilegioei eta immunitateei buruzko 1965eko apirilaren 8ko Protokoloa aplikatzen zaien Erkidegoek sortutako erakundeek egindako ondasunen inportazioak, Protokolo horretako mugen barruan eta haietako baldintzen eta haiek aplikatzeko hitzarmenen edo egoitzako hitzarmenen arabera, eta, betiere, salbuespen horrek lehian distortsiorik eragiten ez badu.»
Lau. 31. artikuluko 1. zenbakiko 3. paragrafoa aldatu egiten da; hona nola geratzen den idatzita:
«3.a Lege honetako 19. artikuluko 1. zenbakiko 2. paragrafoak eta 58 ter.6 artikuluak aipatutako kasuetan, zergaren subjektu pasiboa den hartzaileari ondasunak ematen edo zerbitzuak eskaintzen dizkionak egindako eragiketaren jatorrizko faktura edo kontabilitateko egiaztagiria, emate edo zerbitzugintza horrengatik sortutako kuota 20/1991 Legeko 59.1.f) artikuluak aipatutako aitorpenlikidazioan behar bezala aitortuta egonez gero.
Uztailaren 6ko 19/1994 Legeko 25. artikuluko 6. paragrafoak aipatutako ordezkapen-kasuan, kuotaren ordainagiria.»
Bost. 32. artikulua aldatu egiten da; hona nola geratzen den idatzita:
«32. artikulua. Kentzeko eskubidearen jaiotza.
Kentzeko eskubidea kuota kengarriak sortzen diren unean jaiotzen da. Edonola ere, uztailaren 6ko 19/1994 Legeko 25. artikuluko 6. paragrafoak
aipatutako ordezkapen-kasuan, kentzeko eskubidea kuota ordaintzen den unean sortzen da.»
Sei. 33. artikuluko 4. zenbakia aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:
«4. Kuota kengarriak eta txikizkako merkatariei egindako erosketetan dagoen zerga-karga inplizitua jasantzat joko dira jasan zituen enpresaburuak edo profesionalak faktura edo kentzeko eskubidea justifikatzen duten gainerako agiriak jasotzen dituen unean.
Faktura jaso ondorengo une batean sortzen bada zerga, sortzen direnean hartuko dira jasandakotzat aipatutako kuotak.
Uztailaren 6ko 19/1994 Legeko 25. artikuluko 6. paragrafoak aipatutako ordezkapen-kasuan, kuotak ordaintzen diren unean hartuko dira jasandakotzat.»
Zazpi. 48. artikuluari 8. zenbakia gehitzen zaio; hona hemen testua:
«8. Espainia ez den Europako Erkidegoko Estatu kide batean finkatutako enpresaburuen edo profesionalen kasuan, eskaera elektronikoki aurkeztu beharko da, finkatuta dauden Estatu kideak horretarako jarritako atari elektronikoaren bidez.»
Zortzi. 59. artikuluko 1. zenbakiko c) hizkia aldatu egiten da. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:
«c) Jasotako fakturak, kontabilitateko egiaztagiriak eta egindako fakturen kopiak, are bide elektronikoz egindakoak, zergaren preskripzio-epean gordetzea.
Aurreko lerrokadak aipatutako agiriak erregularizazio-aldi baten barruan ken daitezkeen zergaren kuotak jasan edo ordaindu diren eskuratzeei buruzkoak direnean, agiri horiek kuotei dagokien erregularizazio-aldian eta hurrengo lau urteetan gorde beharko dira.»
Hirugarrena. Kanariar Uharteetako Zerga Araubide Ekonomikoaren zerga alderdiak aldatzen dituen ekainaren 7ko 20/1991 Legeko 17. artikuluko Bat zenbakiko 3 paragrafoko
a) hizkia aldatu egiten da. Aldaketa horrek 2011ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra arte izango du eragina. Aipatutako hizkia, aurrerantzean, honela izango da:
«a) Jarraian zerrendatutako zerbitzuak, horien hartzailea Europar Batasunetik kanpo finkatuta dagoenean edo bere ohiko bizilekua edo egoitza handik kanpo duenean:
Egile-eskubideen, patenteen, lizentzien, fabrikaedo merkataritza-marken eta jabetza industrialeko edo intelektualeko gainerako eskubideen lagapenak eta emakidak, baita antzeko beste eskubideenak ere.
Merkataritza-funtsen, erosketaedo salmenta-esklusiben edota lanbidejarduera bat gauzatzeko eskubidearen lagapena edo emakida.
Publizitate-zerbitzuak.
Aholkularitza-, auditoretzaedo ingeniaritza-zerbitzuak, azterlan bulegoenak, abokatutzakoak, aholkularienak, kontabilitateko edo zergetako adituenak eta antzeko beste batzuk, artikulu honetako hirugarren puntuko lehenengo zenbakiko lehenengo paragrafoan jasotakoak izan ezik.
Datuak tratatzeko eta informazioak hornitzeko zerbitzuak, merkataritzaprozedurak eta -esperientziak barne.
Itzulpengintza, zuzenketa edo testu-konposaketa, bai eta interpreteek eskainitako zerbitzuak ere.
Aseguru-, berrasegurueta kapitalizazio-zerbitzuak, bai eta finantza-zerbitzuak ere, hurrenez hurren lege honetako 10. artikuluko lehenengo zenbakiko 16. eta 18. paragrafoetan aipatzen direnak, salbuetsita ez daudenak barne, segurtasun-kutxen alokairua izan ezik.
Langileak lagatzeko zerbitzuak.
Filmen bikoizketa.
Ondasun higigarri gorpuzdunen errentamenduak, xede gisa garraiobideak eta edukiontziak dituztenak izan ezik.
Gas naturala, elektrizitatea, berokuntza edo hozkuntza banatzeko sistemetara sarbidea ematea, eta sistema horien bidez garraiatzea edo banatzea, baita lerrokada honetan jasotako edozein zerbitzurekin zuzenean lotutako beste zerbitzu batzuk ematea ere.
Zenbaki honetan aipatutako edozein zerbitzu guztiz edo partzialki ez emateko betebeharrak.»
Laugarrena. Kanarietako Araubide Ekonomiko eta Fiskala aldatzeko uztailaren 6ko 19/1994 Legeko 27. artikuluko 4. paragrafoko A eta C hizkiak aldatu egiten dira. Aldaketa horiek 2010eko urtarrilaren 1az geroztik hasitako zergaldietarako izango dute eragina, eta honela geratzen dira idatzita:
«A. Aktibo finko materialeko edo immaterialeko ondare-elementu berriak eskuratzean dautzan hasierako inbertsioak, honako hauen ondorioz:
Establezimendu bat sortzea. Establezimendu bat handitzea.
Establezimendu baten jarduera dibertsifikatzea, produktu berriak ekoizteko. Establezimendu baten ekoizpen-prozesuan funtsezko eraldaketak gertatzea. Lurzoruan, eraikita egon zein ez, egindako inbertsioak ere hasierakotzat
hartuko dira, lehenago artikulu honetan aurreikusitako araubidearen pean geratu ez badira, eta honako hauei atxikitzen bazaizkie:
Etxebizitza babestuen sustapenari, Kanarietako Etxebizitza Planeko jarduketak arautzen dituen martxoaren 7ko 27/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera kalifikazio hori egokia denean eta sozietate sustatzaileak alokairurako erabiltzen dituenean.
Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifak eta instrukzioa onartu zituen irailaren 28ko 1175/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako ekonomiajardueren gaineko zergaren tarifetako lehen ataleko 1 eta 4 arteko dibisioetan sartutako industria-jardueren garapenari.
Hirialdeak birgaitzeko esku-hartze integratuak behar izateagatik eskaintza turistikoa gainbehera duen gune batean kokatutako merkataritza-guneei.
Kanarietako Turismoaren Antolamendurako apirilaren 6ko 7/1995 Legean araututako jarduera turistikoei, haiek eskuratzearen xedea establezimendu turistiko bat birgaitzea denean.
Erreserba gauzatzearen zenbatekoan lurzoruari dagokion balioa sartuta ulertzeko ondorio soiletarako, birgaitze-lanak izango dira establezimendu turistikoak berritu, handitu edo hobetzeko jarduketak, aktibo finko materialean higiezinaren balio handiago gisa sartzeko behar diren baldintzak betetzen badituzte.
Eskaintza turistikoa gainbeheran duen gune batean kokatutako establezimendu turistikoen kasuan, hiriguneak birgaitzeko esku-hartze integratuak behar izateagatik, Kanarietako Antolamendu Orokorreko Jarraibideak eta Turismo Antolamenduko Jarraibideak onartzeko apirilaren 14ko 19/2003 Legeak onartutako Kanarietako antolamendu orokorreko jarraibideetan definitutakoaren arabera.
Eskaintza turistikoa gainbeheran duten guneetatik kanpo kokatutako establezimendu turistikoen kasuan, jarduketa horien kostua establezimenduaren katastro-balioa baino ehuneko 25 handiagoa bada, lurzoruari dagokion zati proportzionala kenduta.
Garraio-elementuak izanik, enpresaren barne-erabilerarako erabili beharko dira Kanarietan, artikulu honetako 5. paragrafoan xedatu bezala, eta ezingo dira erabili hirugarrenei garraio-zerbitzuak emateko.
Aktibo finko immaterialaren kasuan, jabetza industriala edo intelektuala erabiltzeko eskubidea beharko da izan, patentatu gabeko ezagutzak, erregelamenduz xedatutakoaren arabera, eta administrazio-emakidak, eta honako baldintza hauek bete beharko ditu:
Hizki honetan adierazitako baldintzak betetzen dituen establezimenduan bakarrik erabiltzea.
Amortizagarria izatea.
Hirugarrenei merkatu-baldintzetan erosia izatea. Administrazio-emakiden kasuan, merkatuko baldintzetan eskuratutzat hartuko dira norgehiagoka-prozedura baten xede direnean.
Enpresaren aktiboan agertzea.
Sozietateen gaineko zergaren Legearen testu bategineko 108. artikuluko baldintzak betetzen dituzten subjektu pasiboak izanik, etekina eskuratu den zergaldian, zeinen kargura hornitu baita erreserba, inbertsioa aktibo finko erabilien erosketa izan ahalko da, eskuratutako ondasun horiek lehenago artikulu honetan aurreikusitako araubidean sartu ez badira. Lurzoruen kasuan, hizki honetan aurreikusitako baldintzak bete beharko dira.
Erregelamenduz zehaztuko da zein kasuetan joko den establezimendu bat sortu edo handitu egiten dela, eta haren ekoizpena dibertsifikatu eta funtsezko moduan eraldatzen dela.»
«C. Aurreko A hizkian ezarritako baldintzaren bat ez betetzeagatik hasierako inbertsiotzat hartzerik ez dagoen aktibo finko materialaren edo immaterialaren ondare-elementuak eskuratzea, Kanarietako lurraldean ingurumena hobetzen eta babesten laguntzen duten aktiboetako inbertsioa, eta erregelamenduz zehaztutako ikerkuntza eta garapeneko gastuak.
Bidaiariak itsasoz edo errepidez garraiatzeko ibilgailuak izanik, zerbitzu publikoetarako baino ez dira erabili beharko, Kanarien premia publikoekin bat datozen interes orokorreko eginkizunen eremuan. Lurzorua izanik, hura eraikita egon zein ez, honako hauei atxiki beharko zaie:
Etxebizitza babestuen sustapenari, Kanarietako Etxebizitza Planeko jarduketak arautzen dituen martxoaren 7ko 27/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera kalifikazio hori egokia denean eta sozietate sustatzaileak alokairurako erabiltzen dituenean.
Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifak eta instrukzioa onartu zituen irailaren 28ko 1175/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako ekonomiajardueren gaineko zergaren tarifetako lehen ataleko 1 eta 4 arteko dibisioetan sartutako industria-jardueren garapenari.
Hirialdeak birgaitzeko esku-hartze integratuak behar izateagatik eskaintza turistikoa gainbehera duen gune batean kokatutako merkataritza-guneei.
Kanarietako Turismoaren Antolamendurako apirilaren 6ko 7/1995 Legean araututako jarduera turistikoei, haiek eskuratzearen xedea establezimendu turistiko bat birgaitzea denean.
Erreserba gauzatzearen zenbatekoan lurzoruari dagokion balioa sartuta ulertzeko ondorio soiletarako, birgaitze-lanak izango dira establezimendu turistikoak berritu, handitu edo hobetzeko jarduketak, aktibo finko materialean higiezinaren balio handiago gisa sartzeko behar diren baldintzak betetzen badituzte.
Eskaintza turistikoa gainbeheran duen gune batean kokatutako establezimendu turistikoen kasuan, hiriguneak birgaitzeko esku-hartze integratuak behar izateagatik, Kanarietako Antolamendu Orokorreko Jarraibideak eta Turismo Antolamenduko Jarraibideak onartzeko apirilaren 14ko 19/2003 Legeak onartutako Kanarietako antolamendu orokorreko jarraibideetan definitutakoaren arabera, edozein dela ere jarduketen zenbatekoa.
Eskaintza turistikoa gainbeheran duten guneetatik kanpo kokatutako establezimendu turistikoen kasuan, jarduketa horien kostua establezimenduaren katastro-balioa baino ehuneko 25 handiagoa bada, lurzoruari dagokion zati proportzionala kenduta.»
Azken xedapenetako bigarrena. Eskumen-titulua.
Lege hau Konstituzioaren 149.1.14 artikuluan ezarritakoaren babesean onartu da; artikulu horrek Ogasun Nagusiaren gaineko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari.
Azken xedapenetako hirugarrena. Europar Batasuneko zuzenbidea txertatzea.
Lege honen bidez, hurrengo hauek Espainiako zuzenbidean sartzen dira: Kontseiluaren 2008ko otsailaren 12ko 2008/8/EE Zuzentaraua, zeinak 2006/112/EE Zuzentaraua aldatu baitzuen zerbitzuak emateko tokiari dagokionez; 2013ko uztailaren 22ko 2013/43/EB Zuzentaraua, zeinaren bidez aldatu egin baitzen balio erantsiaren gaineko zerga-sistema komunari buruzko 2006/112/EE Zuzentaraua, iruzurra izan dezaketen ondasun-emate eta zerbitzu-prestazio jakin batzuei subjektu pasiboaren inbertsio-mekanismoaren hautazko eta aldi baterako aplikazioari dagokionez; 2013ko abenduaren 17ko 2013/61/EB Zuzentaraua, zeinak 2006/112/EE eta 2008/118/EE Zuzentarauak aldatu baitituen Frantziako eskualde ultraperiferikoei eta, zehazki, Mayotteri dagokienez; eta Kontseiluaren urriaren 27ko 2003/96/EE Zuzentaraua, zeinak berregituratu egin baitzuen energiaeta elektrizitate-produktuak zergapetzeko araubidea.
Azken xedapenetako laugarrena. Erregelamendu bidez garatzea.
Gobernuari ahalmena ematen zaio bere eskumenen esparruan lege hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren erregelamendu-xedapenak emateko.
Azken xedapenetako bosgarrena. Indarrean sartzea.
Lege hau 2015eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, azken xedapenetako lehenengoa izan ezik, hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean sartuko baita indarrean. Hala ere:
a) Lehen artikuluko hamargarren, hogeita bederatzigarren, hogeita hamargarren eta berrogeita batgarren paragrafoetan xedatutakoa 2016ko urtarrilaren 1az geroztik aplikatuko da; azken horiek, hurrenez hurren, 37/1992 Legeko 124. artikuluko bigarren paragrafoko 6. zenbakiaren eta eranskineko bosgarren paragrafoaren aldaketari dagokienez baino ez.
b) Lehenengo artikuluko hemeretzigarren paragrafoan eta bigarren artikuluko bosgarren paragrafoan xedatutakoa 2015eko apirilaren 1etik aurrera aplikatuko da.
c) Bigarren artikuluko hamaseigarren, hamazazpigarren, hemezortzigarren eta hemeretzigarren paragrafoetan xedatutakoak 2014ko uztailaren 1etik aurrera izango du eragina.
d) Laugarren artikuluko lehenengo, bigarren.2 eta laugarren paragrafoetan xedatutakoa 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.
Hortaz,
Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.
Madrilen, 2014ko azaroaren 27an.
FELIPE E.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|