26/2014 Legea, azaroaren 27koa, honako hauek aldatzen dituena: 35/2006 Legea, azaroaren 28koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarena; Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga arautzen duen legearen testu bategina, zein martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu baitzen; eta beste zerga-arau batzuk
2014-11-27Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2014/11/28, 288. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
12327 26/2014 Legea, azaroaren 27koa, honako hauek aldatzen dituena: 35/2006 Legea, azaroaren 28koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarena; Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga arautzen duen legearen testu bategina, zein martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu baitzen; eta beste zerga-arau batzuk.
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.
Jakin ezazue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.
HITZAURREA
I
Aurrekariak
1978ko tributu-erreformak, irailaren 8ko 44/1978 Legearen bidez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga bat gure antolamendu juridikoan gehitzea ekarri zuen, horren bitartez oinarrizko printzipioei erantzun ahal izateko, hala nola nahikotasun-, orokortasun-, progresibitateeta berdintasun-printzipioei. Harrez geroztik, ezin konta ahala erreforma izan ditu zerga horrek (1991, 1998, 2002 eta 2006an egindakoak nabarmentzekoak dira) , harik eta pertsona fisikoen errentaren gaineko gaur egungo zerga eratu den arte.
Krisialdi ekonomikoaren eraginez nabarmen murriztu dira tributu-sarrerak, eta horren ondorioz, gastuaren desbideratzeekin batera, 2011ko defizit-helburuaren hiru puntuko desbideratzea izan da. Gobernuak, egoera horrek behartuta, behar beste neurri hartu behar izan ditu hori zuzentzeko eta erkidegoko agintaritzekin hitzartutako finantza publikoen egonkortasun-helburua betetzeko, bai eta kontu publikoen iraunkortasunean sinesgarritasuna berreskuratzeko ere.
Adierazle makroekonomikoek hobera egin dutenez, eta bereziki gobernuak azken urteotan zerga-baterakuntzari begira hartutako neurrien ondorioz defizit publikoa murriztu denez, tributu-sistemaren erreforma osoari, hainbat lege-proiekturen bitartez, heltzeko moduan gaude uneotan. Azken horien artetik Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Lege hau nabarmendu behar dugu bereziki, zerga horrek funtsezko eginkizuna betetzen baitu sistema horretan.
Aldez aurretik, 2013ko uztailaren 5eko Ministroen Kontseiluak Espainiako Tributu Sistema Erreformatzeko Aditu Batzorde bat eratu zuen tributu-sistema osoa berrikusteko eta erreforma-proposamen bat osatzeko, era horretan herrialdeko zerga-baterakuntza ez ezik, Espainiako susperraldi ekonomikoa eta, bereziki, enplegu-sorrera lagundu ahal izateko. Gobernuari martxoaren 13an aurkeztu zioten lan horien ondoriozko txostena, eta ugari dira bertan jasotako proposamenak, tributu-sistemaren oraingo erreforma gauzatzeko arau-proiektuetan kontuan hartu direnak.
Oraingoa bezalako egoera ekonomiko batean, gure tributu-sistema berrikustea lehentasunezkoa da baliabideak esleitzeko orduan eraginkortasuna eta neutraltasuna hobetzeko –izan ere, horrek hazkunde ekonomikoa, enplegu-sorrera eta aurrezki-sorrera bultzatuko ditu ekonomia globalizatu batean–, bai eta ekitateari eta garapen sozialari dagokienez aurrera egiteko ere, betiere arreta berezia ematen zaiela babes berezia behar duten taldeei (hala nola familiei, ezgaituei edo errenta apaleneko zergadunei) , eta azkenik,
herri-administrazio guztien finantza-nahikotasuna zein, betetzeko garaian, orokortasuna bermatzeko.
Halaber, zerga-iruzurraren aurkako borroka indartzea funtsezkoa ere bada, gaur egun adostasun argia baitago nazioartean horri modu koordinatuan aurre egiteko. Enpresaesparrutik, orobat, nabarmendu beharra dago xedea dela Espainiako enpresen lehiakortasuna nazioarteko eremuan areagotzea. Eta gainera, segurtasun juridikoa, oro har, hobetuko da. Hori guztia gure ekonomiaren, eta bere sinesgarritasunaren, lehentasunezko helburu bat ahaztu gabe; hots, zerga-baterakuntza, tributu-baliabideen egonkortasunaren alde are gehiago eginda.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren erreforma, Lege honetan jasotakoa, esparru horretan sartzen da. Horrekin batera bestelako arauzko testu batzuk ere badaude, eta horiek, adierazi dugun moduan, tributu-sistemaren erreforma garrantzitsua osatzen dute. Zehazki, lege berri baten bidez sozietateen gaineko zerga osoki berrikusi dugu; aldaketa garrantzitsuak egin ditugu zeharkako zergapetzearen eremuan, bereziki balio erantsiaren gaineko zergan, eta azkenik, baina gainerakoa bezain garrantzitsua, Tributuei buruzko Lege Orokorra berrikusi eta eguneratu dugu.
II
Erreformaren helburuak
Planteatutako erreformak Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko oinarrizko egiturari eusten dio, eta horren gainean askotariko aldaketak sartzen dira eraginkortasuna, ekitatea eta neutraltasuna areagotzeko, betiere nahikotasun-printzipioa alde batera utzi gabe.
Aldaketa horiei guztiei esker, zerga hori ordaindu behar duten zergadunek jasaten duten karga murriztuko da oro har; murrizketa hori bereziki adierazgarria izango da errenta apaleneko lanaren edo jarduera ekonomikoen etekinak jasotzen dituztenentzat eta familiakarga handienak dituztenentzat, bereziki familia ugarientzat edo ezintasuna duten pertsonentzat. Horrekin batera, zabaldu egingo da zerga horrengatiko tributuordainketaren atalasea, halaber. Neurri horiei guztiei esker handiagoa izango da zergadunek erabil dezaketen errenta, eta horrek eragin onuragarriak izango ditu hainbat aldagai ekonomikorentzat.
Halaber, ekitateeta nahikotasun-arrazoiak direla eta, berriro planteatu behar da eragiketa eta pizgarri fiskal jakin batzuen tratamendu fiskala; horrelakoek zergaren tributuordainketa nabarmen murrizten zuten, baina pizgarri horiek egoteko aipatutako arrazoiek ez zuten justifikatzen tributu orok oinarrian eduki beharreko orokortasuneta berdintasunprintzipioa haustea. Arlo horretan hartutako neurriek administrazio-kargak sinplifikatzen eta murrizten ere lagunduko dute.
Azkenik, eraginkortasunari eta neutraltasunari dagokienez nabarmen egin dugu aurrera, aurrezpenaren errenta ezberdinen tratamendu fiskalean homogeneotasun handiagoa ezarri baitugu, eta aldi berean, horrelakoen sorrera bultzatu.
Aurretik adierazitako helburuek ere bultzatu dituzte Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan egindako aldaketak. Horrela bada, haren erregulazioa erkidegoko arau-esparrura egokitu ez ezik, segurtasun juridikoa eta zergak ordaintzea saihestearen zein iruzur fiskalaren aurkako borroka sendotu ere egin dira.
III
Legearen edukia
Lege honek bi kapitulu ditu: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoa da lehena eta, bigarrena, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzkoa. Horrez gain, xedapen gehigarri bat eta sei azken xedapen ere baditu.
IV
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren esparruan hainbat aldaketa egin dira, eta horien ondorioz, zergadunek jasaten duten tributu-karga nabarmen jaitsiko da; gainera, handitu egingo da horri esker erabil dezaketen errenta. Aipatutako murrizketa hori bereziki adierazgarria izango da lanaren eta jarduera ekonomikoen etekinak jasotzen dituztenentzat, eta are handiagoa baliabide gutxien edo familia-karga handien dituzten zergadunentzat.
Horrez gain, epe luzeko aurrezpena sortzea bultzatzeko neurriak ere hartu dira nazioarteko esparru izugarri lehiakorraren barruan; hala bada, neutraltasun handiagoa eman zaio aurrezpen hori gauzatzen den ondasunetatik lortutako errenten tratamendu fiskalari.
Horrenbestez, familia, besteren eta norberaren konturako langileak eta aurrezpena dira zerga-erreforma egituratzen duten hiru zutabeak.
Hala ere, horrekin batera bestelako neurriak ere hartu dira; indargabetu egin dira, adibidez, zergaren tributu-oinarria nabarmen murrizten zuten pizgarri fiskalak, gastu publikoei ekarpena egiteko konstituzioaren agindua gauzatzeko gainerako zergadunei tributu-karga handiagoa eragiten ziotenak.
Era horretan, zergaren erreforma zerga-baterakuntza errespetatzen duen erreforma fiskal global baten barruan sartzen da, eta horri esker Espainiako Erresumak aurrerantzean ere bete ahal izango ditu egonkortasun-programan hartutako konpromisoak.
Lehenik adierazitako neurrian artean, garrantzi kuantitatiboagatik, oinarri likidagarri orokorrari aplikatu beharreko tarifa berria nabarmentzen da, tarte kopurua (oraingo zazpietatik bostetara) zein horietan aplikatu beharreko tasa marjinalak murriztu baitira. Ondoren, 2016ko ekitaldirako, tasa marjinalen bigarren murrizketa bat egingo da, tributukarga horren murrizketa areagotuta.
Horrez gain, lan-etekinak jasotzen dituztenentzat, berrikusi egin da horrelakoak lortzeagatik dagoen murrizketa orokorra, eta horren barruan sartu da horrelako etekinak lortzeagatik kuotan egun dagoen kenkaria; aldi berean, zenbatekoa handitu zaie baliabide gutxien dituzten langileei. Horri dagokionez, langile horiek zein gainerakoek lan-etekina 2.000 euroko zenbateko finkoan murriztu ahal izango dute bestelako gastuen kontzeptuan; zenbateko hori, halaber, are gehiago handituko da beste udalerri batean lanpostu bat onartzen denean edo ezintasuna duten langile aktiboen kasuan.
Norberaren konturako langileei edo autonomoei dagokienez, norberaren konturako langile jakin batzuen kasuan egun dagoen murrizketa handitu da, eta aldi berean, murrizketa orokorra sortu da baliabide gutxien dituzten gainerako autonomoentzat. Bi murrizketa horiek, besteren konturako langileen kasuan bezalaxe, jarduera ekonomikoen etekinak jasotzeagatiko kenkaria hartu dute barnean.
Familiaren tratamendu fiskalari dagokionez, gutxieneko pertsonal eta familiarraren kontzeptua zein zergan txertatzeko modua errespetatu dira. Horrela bada, gutxieneko pertsonal eta familiarra handituta nabarmen handitu daiteke horren progresibitatea.
Zehazki, gutxieneko pertsonalaren zenbatekoa handitu da, baita zergadunak gutxienez 65 edo 75 urte dituenean ere, eta handitu da, orobat, horrekin bizi diren arbaso eta ondorengoei dagokiena. Halaber, arestian adierazitako ezgaituei aplikatu beharreko gutxienekoaren zenbatekoak handitu dira, baita horiek, gainera, langile aktiboak diren kasuetan ere.
Gutxieneko horiek aplikatzearekin batera, familia-karga handien dituzten langileen tributazioa murrizteko, hiru kenkari berri onartu dira kuota diferentzialean; kenkari horiek amatasunagatiko kenkariaren antzera erabiliko dira, hau da, benetako zerga negatibo modura.
Horrela bada, etxetik kanpo lan egiten duten zergadunek, baldin eta beren ardurapean ezintasuna duten arbasoak edo ondorengoak badituzte, edo familia ugariko kide badira, urtean 1.200 euro arteko kenkaria aplikatu ahal izango dute kuota diferentzialean egoera
horietako bakoitzeko. Aipatutako kenkaria, gainera, guztiz bateragarria da amatasunagatiko oraingo kenkariarekin.
Neurri horien baterako eraginak zergaren murrizketa orokorra ekarriko du, eta berau are handiagoa izango da, ekitate-printzipioa betez, errenta apalenentzat. Murrizketa horrek, batetik, langileen zerga-arraila deitutakoa murriztea ahalbidetuko du (eta erabilgarri duten errenta handitzea ekarriko du horrek) , eta bestetik, tributazioaren gutxieneko atalasea (hau da, langile bat zergaren zergadun garbi bihurtzeko zenbatekoa) urteko 12.000 euro arte handitzea ere ahalbidetuko du.
Tributazioaren murrizketa horrek, jakina, atxikipenen eta konturako diru-sarreren sisteman izango du bere isla, eta atxikipen-tasak ere jaitsiko dira. Murrizketa hori, gainera, berriro areagotuko da 2016ko ekitaldian. Eta aldi berean, neurri berri modura, tasa txikiagoak ezarriko dira neurri txikiko entitateen administratzaileentzat, baita profesionalei aplikatu beharreko atxikipen-tasaren murrizketa ere.
Bigarrenik, aurretik adierazi bezala, aldaketak egin ditugu zergaren erregulazioan inbertsioa laguntzeko eta aurrezpen-sorrera bultzatzeko. Zehazki, bi neurri osagarri hartu dira: tributazioa tasa neurritsuagoetara egokitzea eta neutraltasuna areagotzea tratamendu fiskalean.
Lehen helburu hori lortzeko, alde batetik tarifa berri bat onartu da, tarte bakoitzaren marjinalak murrizten diren aurrezpenaren oinarri likidagarriari aplikatu beharrekoa; murrizketa hori, aurretik oinarri likidagarri orokorrarekin lotuta adierazi dugun bezalaxe, areagotu egingo da 2016ko ekitaldian tasa marjinal guztien bigarren murrizketa baten bidez. Bestetik, inbertitzaile txikiei zuzendutako tresna berri bat sortu da, Epe Luzerako Aurrezte Plana deitutakoa. Tresna berri horren bitartez salbuetsita egongo dira aurrezkia bideratzeko erabiltzen den gordailu-kontuak edo bizi-aseguruak sortutako errentak, betiere urtean 5.000 euro baino gutxiagoko zenbatekoak ematen badituzte gutxienez bost urteko epe batean.
Adierazitako bigarren helburua (hau da, neutraltasuna handitzea) lortzeko, aurrezkiaren tributu-oinarrian ondare-irabaziak eta -galerak erantsi dira, zergadunaren ondarean zer epetan egon diren alde batera utzita, eta horrez gain, aurrezpenaren oinarrian etekinak ondare-irabazi eta -galerekin konpentsatu ahal izango dira, modu progresiboan eta muga jakin batzuk jarrita. Halaber, alokairuagatiko kenkaria ezeztatuko da, ohiko etxebizitzaren tratamendu fiskala alokairuaren eta jabetzaren artean berdinduta; nolanahi ere, etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria ezeztatu zenean bezalaxe, aldi baterako erregimen bat ezarriko da 2015 baino lehen egindako etxebizitza-alokairuentzat. Ezeztatzeak, hortaz, alokairu berriei baino ez die eragingo.
Halaber, ekarpenak itzuliz egindako kapital sozialaren murrizketen eta akzioak jaulkitzeko prima banatzearen tratamendu fiskala ere berrikusi da, erakundeak partaidetza eduki duen denboran sortutako erreserbei dagokien horien zatiak horrelako erreserbak zuzenean banatu balitu bezala ordain ditzan zergak, baita harpidetza-eskubideak saltzearen ondoriozkoak ere, haren tratamendua entitate kotizatuen eta kotizatu gabeen artean homogeneizatuta.
Azkenik, dibidenduen jasotzaileei aplikatu beharreko salbuespena (1996tik aldi baterako ondoz ondoko erregimenen bidez zeuden eraispen-koefizienteak deitutakoena, alegia) ezeztatu da, era horretan neutraltasuna zein ekitatea handituta, eta gauza bera egin da ondasun-higiezinen tributazioari bakarrik aplikatu beharreko monetazuzenketarako koefizienteekin zein kapital higigarriaren etekin jakin batzuen jasotzaileei bakarrik aplikatu beharreko konpentsazio fiskalarekin.
Hirugarrenik, aurretik adierazi bezala, zergaren berrikuspen orokorra egin dugu, eta, horren ondorioz, hainbat neurri hartu ditugu haren tributu-oinarria zabaltzea ekarriko dutenak. Horri esker, nahikotasun-printzipioa bermatu ez ezik, orokortasuna eta berdintasuna areagotu ere egingo dira gastu publikoei eusteko garaian.
Zehazki, eta aurretik adierazitako beste neurriren bat alde batera utzita, kaleratzeagatiko kalte-ordainei aplikatu beharreko salbuespena zein enpresak bere langileei akzioak doan emateari lotutako salbuespena berrikusi dira, funtsean errenta handieneko langileei ordaintzeko erabilitako formula izatea saihesteko.
Horrez gain, tasa marjinalen adierazitako murrizketarekin bat etorriz, ehuneko 40tik 30era jaitsi da bi urtetik gorako sortze-aldia duten etekinei edo denboran modu nabarmen irregularrean lortutakoei aplikatu beharreko murrizketaren ehunekoa. Era berean, lanaren etekinen esparruan aplikatzeko eskakizunak are gehiago argitu eta sinplifikatu dira, eta aplikatzeko muga absolutuak berdindu dira errentaren kalifikazioa edozein dela ere.
Gizarte-aurreikuspenari dagokionez, orobat, zergak ordaintzeko oraingo eskemari eutsi zaio (horren bidez lansariaren edo enpresa-irabaziaren zati bat pentsio-planen araudian aurreikusitako gertakizuna betetzeko momentura atzera daiteke) , baina zergadun gehienek egindako benetako ekarpenen murrizketa-mugak bateratu eta hurbildu dira, ezkontidearen alde eratutako gizarte-aurreikuspeneko sistemei dagokienez izan ezik, azken horien murrizketa-mugak handitu baitira.
Gainera, behin-behineko aurrezpena sustatzeko, 65 urtetik gorakoek biziarteko errenta aseguratuak eratzeak pizgarri fiskala izango du; hala, salbuetsita egongo da edozein ondare-elementuren eskualdatzeak eragindako ondare-irabazia, betiere eskualdaketan lortutako zenbatekoa era horretako errenta eratzera bideratzen bada.
Horrekin batera, nazioarteko gardentasun fiskala aplikatzeko baldintzak indartu dira, baita entitate garrantzitsuetako akzioen edo partaidetzen ondoriozko irabazi tazituen tributazioa ezarri ere; hori indarrean sartuko da zergadunak egoitza fiskala beste herrialde batera eramaten duenean zorro hori besterendu aurretik.
Halaber, jarduera jakin batzuen etekin garbia zehazteko aplikatu beharreko estimazio objektiboko metodoa berrikusi da. Hala, 2016tik aurrera, baldintza berriak egongo dira berau aplikatu ahal izateko, bai kuantitatiboak, muga objektiboak murriztuz, bai kualitatiboak, horri hel diezaioketen jarduerak murriztuz; horrenbestez, funtsean beren izaeragatik azken kontsumitzaileekin harremanetan daudenek baino ez dute baliatzeko aukera izango.
Azkenik, ingurumena hobetzeko bestelako neurriak ere sartu dira, gutxiago kutsatzen duten ibilgailuen erabilera lagatzeak eragindako gauzen bidezko etekinen tributazioa murriztuz, baita zerga sinplifikatzeko neurriak ere, edozein diru-laguntza publiko lortzeak eragindako ondare-irabaziaren egozpen tenporala kobratzeko momentura atzeratuz, kreditu kobraezin baten ondoriozko ondare-galera noiztik egotzi ahal izango den argituz edo Espainiako lurraldera lekualdatutako langileen araubide fiskala sinplifikatuz.
V
Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga
Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari dagokionez, hainbat aldaketa egin dira erkidegoko arau-esparrura neurri handiagoan egokitzeko, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan egindako aldaketetara moldatzeko eta segurtasun juridikoa indartzeko.
Hala bada, erkidegoaren ikuspegitik, are gehiago argitzeko eta Europar Batasuneko Zuzenbidean jasotako zirkulazio-askatasunak laguntzeko, establezimendu iraunkorrik gabeko zergadun ez-egoiliarrei dagokienez, pertsona fisikoak edo pertsona juridikoak bereizi dira, eta tributu-oinarria kalkulatzeko ken daitezkeen gastuak zehaztu dira kasu horietako bakoitzarentzat, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta Sozietateen gaineko zergaren araudira igorrita, hurrenez hurren.
Bigarrenik, kasu berri bat jaso da, horren bitartez Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan bizi diren zergadunek Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergagatik zergadun gisa tributatu ahal izan dezaten. Aldaketa horren bidez herritarren zirkulazio askea lagundu nahi dugu Europar Batasunaren barruan, eta diru-sarrera txikiak dituzten zergadun ez-egoiliarrentzat da. Izan ere, beren errentaren gutxieneko zenbateko jakin baten salbuespena zergadun egoiliarrek bezalaxe izan dezaten bermatu nahi zaie horrelakoei.
Hirugarrenik, oraingoan ere herritarren joan-etorri askea Europar Batasunaren barruan laguntzeko, Espainiako lurraldeko bere ohiko etxebizitza eskualdatuz lortzen duen ondareirabazia kargatik salbuetsita gera dadin baimenduko zaio zergadun ez-egoiliarrari, betiere
eskualdaketan lortutako zenbatekoa berriro inbertitzen bada beste ohiko etxebizitza bat eskuratzeko.
Aurretik adierazi genuen bezalaxe, hainbat aldaketa egin dira Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta Sozietateen gaineko Zergari dagokienez hartutako neurrien, bereziki karga-tasei eragiten dietenen, ondorioz; horri dagokionez, nabarmendu beharra dago establezimendu iraunkorrik gabeko zergadunentzat 100eko 24ko tasa orokorra ezarri dela (egun 100eko 24,75) , eta Europar Batasunaren beste estatu batzuetan bizi direnentzat, berriz, tasa 100eko 19koa izango dela, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren tarifaren tasa marjinal baxuena bezalakoa, alegia. Horrez gain, berdindu egin dira establezimendu iraunkorrei aplikatu beharreko karga-tasa eta Sozietateen gaineko zergaren araudiarekin bat etorriz dagokiena.
Halaber, hainbat aldaketa tekniko ere egin dira, funtsean testu bateginaren xedapen jakin batzuen interpretazioa argitzearren.
Horri dagokionez, abusuaren aurkako klausulak aldatu dira; hala bada, Espainiako lurraldean egoitza duten sozietateek Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan egoitza duten beren sozietate nagusiei banatutako etekinen salbuespena ez da aplikatuko, ezta Espainiako lurraldean egoitza duten sozietateek Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan egoitza duten beren sozietate elkartuei ordaindutako kanonena ere.
Halaber, xedapen bat gehitu da establezimendu iraunkorrei etekinak banatzearen alderdi jakin batzuk egokitzeko. Xedapen hori Espainiak zergapetze bikoitza saihesteko sinatutako hitzarmenei aplika dakieke, betiere Errentari buruzko eta Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen Ondareari buruzko Tributu Hitzarmenaren Ereduaren 7. artikuluaren 2010eko bertsioa jasotzen badute.
VI
Beste xedapen batzuk
Beste herrialdeekiko informazio-trukeen esparruan lortutako informazioa oinarri hartuta, Espainiako tributu-administrazioak jakin zuen Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadun batzuek, nahiz eta atzerriko pentsioen etekinak jaso zituzten, horiek ez zituztela behar bezala aitortu. Tributu Administrazioko Estatu Agentziak, bere eginkizunak betez, beharrezko erregulazio-jarduerak egin ditu etekin horiei dagokienez.
Eragindako talde sozialaren egoera berezia dela eta –Espainiara etorri berri diren adinekoak baitira–, justizia eta kohesio sozialagatik, beharrezkotzat jotzen dugu Lege honen xedapen gehigarri bakarraren bitartez horrelakoak borondatez erregularizatzeko aukera ezartzea, zehapenak, errekarguak eta interesak baztertuta, edota tributuadministrazioaren jarduerak amaitu balira, ezarritako zehapenak, errekarguak edo interesak barkatzea.
Horrez gain, bestelako arau batzuk aldatu dira azken xedapen egokien bitartez. Azken xedapenetako lehenak Pentsio Planak eta Funtsak Arautzeko Legearen testu
bategina, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, aldatzen du, pentsio-planetarako ekarpenen muga finantzarioak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren tributu-oinarrian murrizteko muga berrietara egokitzeko, bai eta gizarte-aurreikuspeneko tresna jakin batzuetan gutxienez hamar urteko antzinatasuna duten ekarpenei dagozkien eskubide kontsolidatuen zenbatekoa aurrez edukitzeko aukera ezartzeko ere. 2015eko abenduaren 31n dauden eskubide kontsolidatuei dagokienez, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera erabilgarri edukitzea ere ahalbidetzen da xedapen iragankor baten bidez.
Azken xedapenetako bigarrenak Iruzur fiskala prebenitzeko neurriei buruzko azaroaren 29ko 36/2006 Legea aldatzen du, iruzur fiskalaren eta tributuak ordaintzea saihestearen aurka borrokatzeko. Horrela bada, herrialde edo jurisdikzio jakin bat paradisu fiskaltzat hartu ahal izateko kontuan hartu beharreko irizpideak aldatu ditugu, eta horri Gardentasun eta Informazio trukerako Foro Globalak egindako pareen arteko ebaluazioen emaitzak zein informazioaren truke eraginkorra gehitu dizkiogu. Paradisuen zerrenda erregelamenduz arautuko da eta berau eguneratzeko aukera espresuki aurreikusten da.
Azken xedapenetako hirugarrenak Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren abenduaren 18ko 29/1987 Legea aldatzen du, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2014ko irailaren 3an emandako epaiak eraginda. Izan ere, horren arabera Espainiako Erresumak erkidegoko antolamendua urratu du baimendu baitu ezberdintasunak egotea dohaintzen eta oinordetzen tratu fiskalean Espainian egoitza duten eta ez duten kausadunen eta dohaintza-hartzaileen artean, Espainian egoitza duten eta ez duten kausatzaileen artean, eta Espainiako lurraldean eta horretatik kanpo kokatutako ondasun higiezinen dohaintzen eta antzeko xedapenen artean.
Azaldutako diskriminazio-kasu horiek ezabatzeko, Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren Legea aldatu beharra dago aipatutako auzitegiak adierazitako diskriminazio-egoeretan zergaren tratamendua guztiz berdintzen duten arau batzuk gehitzeko.
Azkenik, azken xedapenetako laugarrenak Ondarearen gaineko zergari buruzko ekainaren 6ko 19/1991 Legea aldatzen du, egoiliarren eta ez-egoiliarren arteko antzeko tratamendua ahalbidetzen duten arauak sartzeko (betiere ez-egoiliarrak Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kide batean bizi badira) .
I. KAPITULUA
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga
Lehen artikulua. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoa eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren gaineko legeen partezko aldaketari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legea aldatzea.
Aldaketa hauek sartuko dira azaroaren 28ko 35/2006 Legean, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoan eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren gaineko legeen partezko aldaketari buruzkoan:
Bat. Aldatu egiten da 7. artikuluaren e) idatzi-zatia, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«e) Langilea kaleratzeagatiko edo kargugabetzeagatiko kalte-ordainak, Langileen Estatutuan, garatzeko araudian edo, hala badagokio, epaiak betearazteko araudian nahitaez zehaztutako zenbatekoan. Ezin izango da halakotzat jo hitzarmen, itun edo kontratu bidez zehaztutakoa.
Aurreko lerrokadan xedatutakoari kalterik egin gabe, Langileen Estatutuaren
51. artikuluan xedatutakoaren arabera egin diren kaleratze kolektiboen kasuan, edota aipaturiko Estatutuaren 52. artikuluaren c) idatzi-zatian aurreikusitako arrazoiak direla medio gertatutakoetan, eta, betiere, kaleratze kolektiboa ekonomia, teknika, antolaketa edo ekoizpeneko arrazoiak edo ezinbestea direla kausa egin bada, jasotako kalte-ordaina salbuetsita geldituko da, Langileen Estatutuan kaleratze bidegabeetarako zehaztutako nahitaezko mugak gainditzen ez dituen zatian.
idatzi-zati horrek aipatzen duen kalte-ordain salbuetsiaren zenbatekoak 180.000 euro izango ditu mugatzat.»
Bi. Aldatu egiten da 7. artikuluaren j) idatzi-zatia, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«j) Beka publikoak, irabazi asmorik gabeko erakundeek emandako eta Irabazi asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoaren zerga-pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legearen II. tituluan araututako araubide berezia aplikatu behar ez zaien bekak, eta aurrezki-kutxen eta banku-fundazioen gaineko abenduaren 27ko 26/2013 Legearen II. tituluan araututako bankufundazioek gizarte-ekintzaren jarduera garatzean emandako bekak, Espainian zein
atzerrian, hezkuntza-sistemako maila eta gradu guztietan, ikasketa arautuak egiteko jasotakoak, erregelamenduz ezarritako moduan.
Halaber, salbuetsita ere egongo dira, erregelamenduz ezarritako moduan, beka publikoak eta aurretik aipatutako irabazi asmorik gabeko erakundeek eta bankufundazioek ikertzeko emandakoak –urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak, prestakuntzan diharduten ikerketa-langileen estatutua onartu duenak, azaldutako esparruan betiere–, bai eta horrelakoek ikerketa-xedez funtzionarioei eta herriadministrazioetako gainerako langileei eta unibertsitateetako irakasleei eta ikertzaileek emandakoak ere.»
Hiru. 7. artikuluan ñ) idatzi-zatia erantsi da; hona nola gelditzen den idatzita:
«ñ) Bizi-aseguru, gordailu eta finantza-kontratuetatik datozen kapital higigarriaren etekin positiboak, baldin eta horrelakoen bitartez antolatzen badira Lege honen hogeita seigarren xedapen gehigarriak aipatutako epe luzeko aurrezteplanak, betiere zergadunak planaren ondoriozko kapitalik ez badu erabili ireki ondoko bost urteko epea amaitu aurretik.
Aipatutako epea amaitu aurretik kapital hori erabili edo Lege honen hogeita seigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako beste edozein baldintza bete ezean, aurreko lerrokadan aipatutako etekinak, planaren indarraldian sortzen direnak, ez-betetze hori gertatzen den zerga-aldian integratu beharko dituzte.»
Lau. Kendu egiten da 7. artikuluaren y) idatzi-zatia.
Bost. Aldatu egiten da 7. artikuluaren w) idatzi-zatia, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«w) Ezgaitasunak dituzten pertsonek errenta gisa eskuratzen dituzten prestazioen ondoriozko lan-etekinak, Lege honen 53. artikuluak aipatutako ekarpenei dagozkienak, gehienez askotariko ondorioak dituen errentaren adierazle publikoaren hirukoitza urtean.
Salbuetsita ere egongo dira, aurreko lerrokadan adierazitako muga berarekin, Lege honen hemezortzigarren xedapen gehigarriak aipatutako ondare babestuetarako ekarpenen ondoriozko lan-etekinak.»
Sei. Aldatu egiten da 8. artikuluko 3. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«3. Ez dira zergaduntzat hartuko Sozietateen gaineko zergari lotu gabeko sozietate zibilak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak eta Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 35.4 artikuluak aipatzen dituen gainontzeko erakundeak. Horrelakoei dagozkien errentak bazkideei, oinordekoei, jabekideei edo partaideei egotziko zaizkie, hurrenez hurren, Lege honen X. tituluaren 2. atalean ezarritakoa betez.»
Zazpi. Aldatu egiten dira 11. artikuluaren 3. eta 5. paragrafoak, eta hona nola geratzen diren idatzita:
«3. Kapitalaren etekinak jatorri duten ondare-elementuen, ondasunen edo eskubideen titularrak diren zergadunei esleituko zaizkie, kasu bakoitzean aplikatu beharreko titularitate juridikoari buruzko arauen arabera eta haiek aurkeztutako edo administrazioak aurkitutako frogen arabera.
Hala badagokio, ezkontzaren erregimen ekonomikoa arautzen duten xedapenetan jasotzen diren ondasunen eta eskubideen titularitate juridikoari buruzko arauak aplikatuko dira, bai eta familiako kideen arteko ondare-harremanei kasu bakoitzean aplika dakizkiekeen legeria zibilaren manuetan jasotakoak ere.
Ezkontzaren erregimen ekonomikoa arautzen duten xedapen eta itunetan, bi ezkontideenak diren ondasun eta eskubideen titularitatea erdibana esleituko da, beste parte-hartze kuota bat justifikatu ezean.
Ondasun eta eskubideen titularitatea behar bezala egiaztatzen ez denean, Tributu Administrazioak erregistro fiskal batean edo izaera publikoko beste batzuetan horrela azaltzen dena titular bezala hartzeko eskubidea izango du.»
«5. Ondare-irabazi eta -galerei dagokienez, horiek eragiten dituzten ondasunen, eskubideen eta gainerako ondare-elementuen titularrak diren zergadunek izan dituztela joko da, betiere aurreko 3. paragrafoan kapitalaren etekinentzat ezarritako titulartasun juridikoari buruzko arauen arabera.
Justifikatu gabeko ondare-irabaziak, aitortutako ondasunen edo eskubideen titularren arabera egotziko dira.
Aldez aurretik egindako eskualdaketa batetik ez datozen ondasun eta eskubideen eskurapenak, jokoaren irabaziak esaterako, ondare edo eskubide horiek lortzeko eskubidea duen edo zuzenean irabazi dituen pertsonaren ondareirabazitzat joko dira.»
Zortzi. Aldatu egiten da 14. artikuluko 2. paragrafoko c) idatzi-zatia, eta k) idatzi-zatia gehitu paragrafo horretan bertan. Hona nola gelditzen diren idatzita:
«c) Laguntza publikoen ondoriozko ondare-irabaziak kobratzen diren zergaldira egotziko dira, paragrafo honen g) , i) eta j) idatzi-zatietan aurreikusitako aukerei kalterik egin gabe.»
«k) Iraungita eta kobratu gabe dauden kredituen ondoriozko ondare-galerak egoera hauetakoren bat dagoen zergaldira egotzi ahal izango dira:
1.a Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen laugarren xedapen gehigarriak eta 71 bis artikuluak aipatutakoarekin homolagagarria den birfinantzaketa-akordio batean edo Lege beraren X. tituluak aipatutako ordaintzeko judizioz kanpoko akordio batean ezarritako zor-kitatze batek eraginkortasuna lortzea.
2.a Zorduna konkurtso-egoeran egonik, kredituaren zenbatekoaren kitatze bat erabakitzen duen hitzarmena eraginkor bilakatzea Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 133. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Hori gertatuz gero, kitatzearen zenbatekoa adinakoa izango da galera.
Beste kasu batean, konkurtso-prozedura bukatzea kreditua ordaindu gabe, Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 176. artikuluaren 1., 4., eta
5.paragrafoetan aipatutako kausengatik konkurtsoa amaitzea erabakitzen bada izan ezik.
3.a Kreditua gauzatzeko xedea duen prozedura judiziala, konkurtsoa ez dena, hasi denetik urtebeteko epea betetzea kreditua gauzatu gabe.
Kreditua kobratzen bada k) idatzi-zati honetan aipatutako ondare-galera zenbatu ondoren, kobrantza hori gertatzen den zergaldian kobratutako zenbatekoa adinako ondare-irabazia egotziko da.»
Bederatzi. Aldatu egiten da 17. artikuluaren 1. paragrafoko f) idatzi-zatia; hona nola gelditzen den idatzita:
«f) Enpresaburuek pentsioengatik hartutako konpromisoei aurre egiteko ordaindutako kontribuzio edo ekarpenak, Pentsio-plan eta -funtsei buruzko Legearen testu bateginaren lehenengo xedapen gehigarrian eta lege hura garatzeko araudian aurreikusitako eran, betiere ordainketa horiek guztiak prestazioekin lotutako pertsonei egozten bazaizkie. Enpresen gizarteaurreikuspeneko planekin zerikusirik ez duten aseguru kolektiboko kontratuetan borondatezkoa izango da zerga-egozpen hori, baina ordaindutako gainerako primei buruz hartzen den erabakia aseguru-kontratua amaitu arte mantendu beharko da. Dena den, arrisku-aseguruen kontratuetan nahitaezkoa izango da zerga-egozpena egitea. Aseguru-kontratuek batera erretiro eta heriotza edo ezgaitasuneko
kontingentziak estaltzen dituztenean, ordaindutako primetan heriotza edo ezintasunagatiko arriskuko kapitalari dagokion zatiaren zerga-egozpena nahitaez egin beharko da, betiere zati horren zenbatekoa 50 eurotik gorakoa bada urtean. Ondorio horietarako arriskuko kapitaltzat hartuko da heriotza edo ezgaitasunerako aseguratutako kapitalaren eta hornidura matematikoaren artean dagoen aldea.
Aurreko lerrokadan aurreikusitakoa gorabehera, aurretik adierazitako asegurukontratuen primen zerga-egozpena nahitaezkoa izango da, zergadun bakoitzeko urteko 100.000 eurokotik gorako zenbatekoan eta enpresaburu berari dagokionez, Langileen Estatutuaren 51. artikuluan xedatutakoarekin bat egindako kaleratze kolektiboen ondorioz kontratatutako aseguru kolektiboetan izan ezik.»
Hamar. Aldatu egiten dira 18. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoak, eta honela geratu dira idatzita:
«2. Murriztapenaren ehuneko 30, Lege honen 17.2 a) artikuluan aurreikusitakoak ez diren etekin osoei dagokienez, bi urtetik gorako sortze-aldia badute, bai eta denboran modu irregular nabarmenean lortutakotzat jotzen direnak, baldin eta, bi kasuetan, hurrengo lerrokadan xedatutakoaren kalterik gabe, zergaldi bakar batean egozten badira.
Lan-harreman arrunta edo berezia eteteak eragindako etekinak izanik, sortzealditzat langilearen zerbitzu-urte kopurua hartuko da. Etekin horiek zatikatuta kobratuz gero, sortze-aldiaren zenbaketak zatikapen-urteen kopurua hartu beharko du kontuan, erregelamenduz finkatutakoari jarraituz. Etekin horiek ez dira kontuan hartuko hurrengo lerrokadan ezarritakoaren ondorioetarako.
Nolanahi ere, murriztapen hori ez da aplikatuko bi urtetik gorako sortze-aldia duten etekinetan, baldin eta, eskatu beharrekoak diren zergaldiaren aurreko bost zergaldien epean, zergadunak bi urtetik gorako sortze-aldia duten bestelako etekinak lortu baditu, eta horrelakoei paragrafo honetan aurreikusitako murriztapena aplikatu badie.
Aurreko paragrafoan aipatutako etekin osoaren zenbatekoak –horri aplikatuko zaio murrizketa– ezingo du urteko 300.000 euroko zenbatekoa gainditu.
Aurreko lerrokadan aurreikusitako mugari kalterik egin gabe, 700.000,01 euro eta 1.000.000 euro arteko lan-etekinaren kasuan, baldin eta lan-harremana, arrunta edo berezia, amaitzetik edo Lege honen 17.2 e) artikuluan aipatutako merkataritzaharremana amaitzetik, edo bietatik, badator, murriztapena aplikatzen zaion zenbatekoa ez da etekinaren zenbatekoaren eta 700.000 euroren arteko aldeari 300.000 euro kenduta ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa izango.
Etekin horien zenbatekoa 1.000.000 eurokoa edo handiagoa bada, ehuneko 30eko murriztapena aplikatuko den etekinen zenbatekoa zero izango da.
Ondorio horietarako, zenbatu beharreko lan-etekinaren zenbateko osoa aurretik aipatutako lan-etekinen batura aritmetikoak zehaztuko du (enpresatik beretik edo Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten sozietate taldeko beste enpresa batzuetatik etorritako lan-etekinena, alegia) , etekin bakoitza zer zergaldiri egozten zaion aintzat hartu gabe.
3.Murriztapeneko ehuneko 30, kapital moduan jasaten diren Lege honen 17.2.a) 1. eta 2. artikuluan ezarritako prestazioei dagokienez, betiere lehen ekarpenetik bi urte baino gehiago igaro badira.
Bi urteko epea ez da eskatuko balioezintasunagatiko prestazioei dagokienez.»
Hamaika. Aldatu egiten da 19. artikuluaren bigarren paragrafoa, eta honela idatzita geratu da:
«2. Gastu kengarritzat ondoko hauek hartuko dira soil-soilik:
a) Gizarte Segurantzarako edo funtzionarioen nahitaezko mutualitate orokorretarako kotizazioak.
b) Eskubide pasiboengatiko murriztapenak.
c) Umezurtz-etxeei edo antzeko erakundeei egindako kotizazioak.
d) Sindikatuei eta elkargo profesionalei ordaindutako kuotak, elkargoko kide egitea nahitaezkoa denean, erakunde horien funtsezko xedeei dagokien zatian, eta erregelamenduz ezarritako mugarekin.
e) Defentsa juridikoaren gastuak: hau da, zergadunaren eta etekinak ematen dizkion pertsonaren artean sortutako auzietatik zuzenean eratortzen direnak, 300 euroko mugarekin urtean.
f) Aurrekoak ez diren bestelako gastuen kontzeptuan, 2.000 euro urtean.
Baldin eta ohiko bizilekua beste udalerri batera aldatzea eskatzen duen lanpostua onartzen duten zergadun langabeak, enplegu-bulegoan izena emandakoak, badira, eta erregelamenduz xedatutako baldintzekin betiere, zenbateko hori handitu egingo da egoitza-aldaketa gertatzen den zergaldian eta hurrengoan; zehazki, 2.000 euro gehiago urtean.
Baldin eta langile aktibo gisa lan-etekinak lortzen dituzten eta ezgaitasunak dituzten pertsonak badira, aipatutako zenbatekoari 3.500 euro gehituko zaizkio urtean. Gehikuntza hori urtean 7.750 eurokoa izango da ezgaitasunak dituzten pertsonentzat, baldin eta, langile aktiboak izanik, egiaztatzen badute beste pertsona batzuen laguntza behar dutela edo mugikortasun murriztua dutela, edo gutxienez ehuneko 65eko ezgaitasun-maila dutela.
f) idatzi-zati honetan aipatutako gastu kengarriek lanaren etekin osoa izango dute mugatzat, paragrafo honetan aurreikusitako gainontzeko gastu kengarriak kendu ondoren.»
Hamabi. Aldatu egiten da 20. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«20. artikulua. Lan-etekinak eskuratzegatiko murriztapena.
Baldin eta zergadunek 14.450 eurotik beherako lan-etekin garbiak badituzte, betiere lan-errentetatik kanpo 6.500 eurotik gorako errentak ez badituzte (salbuetsiak alde batera utzita) , lan-etekin garbia zenbateko hauetan txikiagotuko dute:
a) Zergadunek gehienez 11.250 euroko lan-etekin garbiak badituzte: 3.700 euro urtean.
b) Zergadunek 11.250 eta 14.450 euro arteko lan-etekin garbiak badituzte: 3.700 euro, horri lan-etekinaren eta urteko 11.250 euroko zenbatekoaren arteko aldea bider 1,15625 egitean ateratzen dena kenduta.
Ondorio horietarako, Lege honen 19.2 artikuluaren a) , b) , c) , d) eta e) idatzizatietan aurreikusitako gastuetan etekin osoa kentzean lortutako emaitza izango da lan-etekin garbia.
Artikulu honetan aurreikusitako murriztapena aplikatzearen ondorioz, ezingo da saldo negatiborik atera.»
Hamahiru. 23. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoak aldatu egiten dira, eta honela geratzen dira idatzita:
«2. Etxebizitzara bideratutako ondasun higiezinen errentamenduaren kasuetan, ehuneko 60 murriztuko da aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera kalkulatutako etekin garbi positiboa. Murriztapen hori zergadunak aitortutako etekinei dagokienez baino ezin izango da aplikatu.
3.Bi urtetik gorako sortze-aldia duten etekin garbiak, bai eta erregelamenduz era irregular nabarmenean lortutakotzat jotzen direnak ere, ehuneko 30 murriztuko dira, baldin eta, bi kasuetan, zergaldi bakarrean egozten badira.
Aurreko paragrafoan aipatutako etekin garbiaren zenbatekoak –horri aplikatuko zaio murrizketa– ezingo du urteko 300.000 euroko zenbatekoa gainditu.»
Hamalau. Aldatu egiten dira 25. artikuluaren 1. paragrafoaren e) idatzi-zatia, 3. paragrafoaren a) idatzi-zatiaren 1. zenbakia, eta 6. paragrafoa. Hona nola geratzen diren idatzita:
«e) Akzioen edo partaidetzen jaulkipen-primaren banaketa. Lortutako zenbatekoak eragindako akzioen edo partaidetzen eskurapen-balioa gutxituko du, deuseztatu arte, eta handik atera daitekeen soberakinak kapital higigarriaren etekin gisa tributatuko du.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza-tresnen merkatuei buruzkoan, zehaztutako balore-merkatu arauturen batean negoziatzeko onartu gabeko baloreei, sozietateen edo entitateen funts propioetako parte-hartzea adierazten dutenei, dagokien jaulkipen-primaren banaketari dagokionez, baldin eta prima banatzeko eguna baino lehenago amaitutako azken ekitaldiari dagozkion akzioen edo partaidetzen funts propioen balioaren eta horien eskurapen-balioaren arteko aldea positiboa bada, eskuratutako zenbatekoa edo jasotako ondasunen edo eskubideen merkatuko balio normala kapital higigarriaren etekintzat joko da, aipatutako alde positiboa mugatzat hartuta.
Ondorio horietarako, aurreko lerrokadan aipatutako funts propioen balioari jaulkipen-prima banatzeko egunaren aurretik banatutako etekinen zenbatekoa (etekinak aipatutako funts propioetan jasotako erreserbetatik badatoz) kenduko zaio, bai eta funts propio horietan jasotako erreserba legez erabilezinen zenbatekoa ere, baldin eta horiek akzioak edo partaidetzak eskuratu ondoren sortu badira.
Aipatutako mugaren gaineko soberakinak akzioen edo partaidetzen eskurapenbalioa gutxiagotuko du e) idatzi-zati honen lehen lerrokadan xedatutakoaren arabera.
Baldin eta, jaulkipen-primaren banaketak, e) idatzi-zati honen bigarren lerrokadan xedatutakoa aplikatuta, lortutako zenbateko osoaren edo zati baten kapital higigarriaren edo jasotako ondasunen edo eskubideen merkatuko balio normalaren etekintzat jo badu zenbaketa, eta ondoren, zergadunak entitate beretik dibidenduak edo etekinen partaidetzak lortzen baditu, Lege honen 25.1a) artikuluaren arabera, jaulkipen-primaren banaketatik bere ondarean gelditu diren akzio edo partaidetzengatik, dibidendu edo etekinen partaidetza horien bitartez lortutako zenbatekoak gutxiagotu egingo du horiek eskuratzeko balioa, aipatutako akzioei edo partaidetzei dagokienez aurretik zenbatutako kapital higigarriaren etekinak muga hartuta, betiere e) idatzi-zati honen lehen lerrokadan xedatutakoaren arabera.»
«1.a) Kapital geroratu bat jasotzen denean, jasotako kapitalaren eta ordaindutako primen zenbatekoaren arteko aldeak zehaztuko digu kapital higigarriaren etekina.
Aurrekoa gorabehera, baldin eta aseguru-kontratuak biziraupen-gertakaria eta heriotzaedo ezintasun-gertakariak konbinatzen baditu eta jasotako kapitala biziraupen-gertakariari badagokio, heriotza edo ezintasunagatiko arriskuko kapitalari dagokionez ordaindutako primetan ordura arte kontsumitutako zatia ere geroratu ahal izango da, betiere kontratuaren indarraldian arriskuko kapitala hornidura matematikoaren ehuneko bost edo gutxiago bada. Ondorio horietarako arriskuko kapitaltzat hartuko da heriotza edo ezgaitasunerako aseguratutako kapitalaren eta hornidura matematikoaren artean dagoen aldea.»
«6. Artikulu honen 2. paragrafoan aipatutako besteren kapitalak hartzearen eta erabiltzearen aktibo adierazgarriei dagokienez, horrelakoen kostu gabeko eskualdatzeetan kapital higigarriaren etekinik ez dagoela joko da, zergadunaren heriotzagatik, eta kapital higigarriaren etekin negatiboa ere ez da zenbatuko, baldin eta horrelakoen kostu gabeko eskualdatzea inter vivos gertatu bada.»
Hamabost. Aldatu egiten da 26. artikuluaren 2. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«2. Lege honen 25. artikuluaren 4. paragrafoan aurreikusitako bi urtetik gorako sortze-aldia duten etekin garbiak, edo erregelamenduz era irregular nabarmenean lortutakotzat jotzen direnak, ehuneko 30 murriztuko dira, baldin eta, bi kasuetan, zergaldi bakarrean egozten badira.
Aurreko paragrafoan aipatutako etekin garbiaren zenbatekoak –horri aplikatuko zaio murrizketa– ezingo du urteko 300.000 euroko zenbatekoa gainditu.»
Hamasei. Aldatu egiten da 27. artikulua, eta hona nola geratzen den idatzita:
«27. artikulua. Ekonomia-jardueren etekin osoak.
1.Jarduera ekonomikoen etekin osotzat joko dira, lan pertsonalaren eta kapitalaren bidez batera lortutako etekinak edo faktore horietako bakar batez lortutakoak zergadunari aukera ematen badiote bere kontura produkzio-baliabideak edo giza baliabideak antolatzeko edo horietako bakar bat antolatzeko, ondasunen edo zerbitzuen produkzioan edo banaketan esku hartzeko asmoz.
Halakotzat hartzen dira, bereziki, jarduera hauek eragindako etekinak: erauzketa-, fabrikazio-jarduerak, merkataritza edo zerbitzu-prestazioenak, artisautza, nekazaritza, baso-, abeltzaintza-, arrantza-, eraikuntzaeta meatzejarduerak eta lanbide liberal eta artistikoenak.
Nolanahi ere, baldin eta zergadunak kapitalean partaidetza duen entitate batetik lortu baditu etekinak Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei buruzko bigarren atalean jasotako jarduerak, irailaren 28ko 1175/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartuak, egiteagatik, etekin horiek halakotzat hartuko dira zergaduna, ondorio horretarako, norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzaren araubide berezian jasota dagoenean, edota araubide berezi horren alternatiba gisa jarduten duen gizarte-aurreikuspeneko mutualitate batean dagoenean, betiere azaroaren 8ko 30/1995 Legearen, aseguru pribatuak antolatzeari eta gainbegiratzeari buruzkoaren, hamabosgarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera.
2.Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, higiezinen errentamendua jarduera ekonomiko modura egiten dela joko da, baldin eta, berau antolatzeko, gutxienez lan-kontratua eta lanaldi osoa dituen langile bat erabiltzen bada soilik.»
Hamazazpi. Aldatu egiten da 30. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:
«30. artikulua. Etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren bidez zehazteko arauak.
1.Jarduera ekonomikoen etekinak zehazteko, oro har, zuzeneko zenbatespenaren metodoa erabiliko da; bi modalitate onartuko dira, normala eta erraztua.
Modalitate erraztua jarduera ekonomiko jakin batzuetan aplikatuko da, baldin eta, horrelakoen negozio-zifra garbia, zergadunak garatutako jarduera guztietarako, gehienez 600.000 eurokoa izan bada aurreko urtean, betiere aplikatzeari uko egiten ez badio, erregelamenduz xedatutako moduan.
Zuzeneko zenbatespenaren metodoaren modalitate erraztuari egin edo berau baztertuz gero, zergadunak bere jarduera ekonomiko guztien etekin garbia metodo horren modalitate arruntaren bidez zehaztuko ditu hurrengo hiru urteetan, erregelamenduz ezarritako baldintzetan.
2.Lege honen 28. artikuluaren arau orokorrekin batera, arau berezi hauek ere hartuko dira kontuan:
1.a Enpresaburuaren edo profesionalaren beraren gizarte-aurreikuspeneko mutualitateei egindako ekarpenak ez dira gastu kengarritzat hartuko, Lege honen
51. artikuluan aurreikusitakoari kalterik egin gabe.
Nolanahi ere, norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte
Segurantzaren araubide berezian jasota ez dauden profesionalek gizarteaurreikuspeneko mutualitateekin hitzartutako aseguru-kontratuak direla-eta ordaindutako zenbatekoak gastu kengarritzat hartuko dira, baldin eta, azaroaren 8ko 30/1995 Legearen, aseguru pribatuak antolatzeari eta gainbegiratzeari buruzkoaren, hamabosgarren xedapen gehigarrian aurreikusitako betekizuna betetzeko, Gizarte Segurantzaren aipatutako araubide bereziaren alternatiba gisa jarduten badute; baina araubide berezi horrek barnean hartutako gertakariak estaltzeko xedea duen zatian baino ez dira gastu kengarritzat hartuko, eta aipatutako araubide berezian, ekitaldi ekonomiko bakoitzean, gertakari arruntegatik ezarrita dagoen gehieneko kuota izango dute muga.
2.a Zergadunaren ezkontidea edo adin txikiko seme-alabak berarekin bizi direla eta berak garatutako jarduera ekonomikoetan etenik gabe lan egin ohi dutela behar bezala egiaztaturik dagoenean, beharrezko lan-kontratuaz eta Gizarte Segurantzako erregimen orokorrerako afiliazio egokiaren bidez, etekinak zehazteko orduan bakoitzarekin hitzartutako ordainsaria kenduko da, betiere euren gaikuntza profesionalari eta beraiek egindako lanari dagokienez merkatuak ezarritakoak baino handiagoak ez badira. Kopuru horiek, tributu-ondorio guztietarako, ezkontideak edo seme-alaba adingabeek lortutzat joko dira, lan-etekin gisa.
3.a Zergadunarekin bizi diren ezkontide edo seme-alaba adingabeek dena delako jarduera ekonomikoan erabilitako ondasunedo eskubide-lagapenak egiten dituztenean, jardueraren titularraren etekinak zehazteko orduan, hitzartutako ordaina kenduko da, betiere merkatuko balioa gainditzen ez badu eta, halakorik ezean, azken horri dagokion zenbatekoa kendu ahal izango da. Ordaina edo merkatuko balioa ezkontidearen edo seme-alaba adingabeen kapitalaren etekintzat joko da tributu-ondorio guztietarako.
Arau honetan xedatutakoa ez da aplikatuko bi ezkontideek komunean dituzten ondasun eta eskubideei dagokienez.
4.a Enpresaburu eta profesionalei dagokienez, zuzeneko zenbatespen erraztuan, arau bereziak ezarri ahal izango dira erregelamenduz gastu kengarri jakin batzuk zenbatzeko, baita justifikatzen zailak direnak ere. Arau berezi horien arabera hornidura kengarri guztientzat zein justifikatzen zailak diren gastu guztientzat zehaztutako zenbatekoa gehienez 2.000 eurokoa izango da urtean.
5.a Gaixotasun-aseguruaren primak gastu kengarritzat hartuko dira zuzeneko zenbatespenean etekin garbia zehazteko, baina norberaren eta ezkontidearen zein berarekin batera bizi diren hogeita bost urtetik beherako seme-alaben estaldurari dagokion zatian bakarrik. Gehienez 500 euro kenduko dira aurretik adierazitako pertsona bakoitzeko.»
Hemezortzi. Aldatu egiten da 31. artikuluaren 1. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«1. Jarduera ekonomiko jakin batzuetarako etekinen estimazio objektiboaren metodoa honako arau hauen arabera aplikatuko da, erregelamenduz ezartzen den eran:
1.a Metodo hau arautzen duten arauetan jasotako baldintzak betetzen dituzten zergadunek metodo horren arabera zehaztuko dituzte etekinak, non eta ez dioten uko egiten metodoa aplikatzeari, erregelamenduz ezarritako eran.
2.a Estimazio objektiboaren metodoa Balio Erantsiaren gaineko Zergan edo Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorrean ezarritako araubide bereziekin batera aplikatuko da, erregelamenduz horrela ezartzen denean.
3.a Metodo hori ezin izango dute zergadunek aplikatu honako kasu hauetakoren batean egonez gero, erregelamenduz ezartzen diren baldintzen arabera:
a) Jarduera ekonomikoren baten etekin garbia estimazio zuzeneko metodoaren bidez zehazten badute.
b) Aurreko urteko etekin osoen bolumena honako zenbateko hauek baino handiagoa izatea:
a´) Bere jarduera ekonomiko guztietarako, nekazaritzako, abeltzaintzako eta basoko jarduerak izan ezik, 150.000 euro urteko.
Ondorio horietarako eragiketa guztiak zenbatuko dira, alde batera utzita faktura egiteko beharra dagoen edo ez, 1619/2012 Errege Dekretuak, azaroaren 30ekoak, onetsitako fakturazio-betebeharrak arautzeko erregelamenduan xedatutakoarekin bat etorriz.
Aurreko mugaren kalterik gabe, zenbatespen objektiboaren metodoa ezingo da aplikatu, baldin eta, hartzailea halakotzat jarduten duen enpresaburu edo profesional bat denean faktura egin beharra dagoen eragiketei dagokienez (fakturazio-betebeharrak arautzeko erregelamenduaren 2.2.a) artikuluan xedatutakoaren arabera) , aurreko urtean izandako etekin osoen bolumena 75.000 eurotik gorakoa bada urteko.
b´) Nekazaritza, abeltzaintza eta basoko jarduera guztietarako, 250.000 euro urteko.
Ondorio horietarako, zerga honen erregelamenduaren 68.7 artikuluan aurreikusitako salmenten edo diru-sarreren erregistro-liburuan jaso beharreko eragiketak baino ez dira zenbatuko.
Hala ere, b) idatzi-zatian aurreikusitakoaren ondorioetarako, zergadunaren jarduera ekonomikoei dagozkien operazioak ez ezik, ezkontidearen, ondorengoen eta aurrekoen jarduera ekonomikoei dagozkienak ere hartu beharko dira kontuan, bai eta errentak eratxikitzeko araubidera bildutako erakundeen jarduera ekonomikoei dagozkienak ere, erakunde horietan aipatutako horietako edozeinek parte hartzen duenean. Honako baldintza hauek bete behar dira horretarako:
–Jarduera ekonomikoak berdinak edo antzekoak izatea. Hartara, jarduera ekonomikoak berdintzat edo antzekotzat hartzeko, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan talde berean sailkatuta egon beharko dira.
–Jarduera horiek zuzendaritza bera izatea, baliabide pertsonalak edo materialak konpartituz.
Aurreko urtean jardueraren bat hasi bada, urtebete osoko diru-sarreren bolumena hartuko da kontuan.
c) Aurreko ekitaldian, ondasunen eta zerbitzuen erosketa bolumena, ibilgetu erosketak alde batera utzita, 150.000 eurotik gorakoa izatea urteko. Azpikontratatutako obra edo zerbitzuen kasuan, horien zenbatekoa kontuan hartuko da muga hori kalkulatzeko.
Horretarako, zergadunaren jarduera ekonomikoei dagozkien erosketen bolumena ez ezik, ezkontideen, ondorengoen eta aurrekoen jarduera ekonomikoei dagozkienak ere hartu beharko dira kontuan, bai eta errentak eratxikitzeko araubidera bildutako erakundeen jarduera ekonomikoei dagozkienak ere, erakunde horietan aipatutako horietako edozeinek parte hartzen duenean, eta aurreko b) idatzi-zatian adierazitako baldintzak bete beharko dira.
Aurreko urtean jardueraren bat hasi bada, urtebete osoko diru-sarreren bolumena hartuko da kontuan.
d) Jarduera ekonomikoak, osorik edo partez, lege honen 4. artikuluak aipatzen duen zergaren aplikazio-esparrutik kanpo garatzea.
4.a Estimazio objektiboaren metodoaren aplikazio-esparrua zehazteko, besteak beste, jardueren eta laboreen ezaugarriak erabiliko dira, edo modulu objektiboak, esate baterako: operazioen bolumena, langile kopurua, erosketen zenbatekoa, ustiategien azalera edo erabilitako aktibo finkoak. Era berean, mugak erregelamenduz ezarriko dira zergadunak egindako jarduera guztietarako, eta, hala badagokio, ezkontideek, ondorengoek eta aurrekoek egindakoetarako, bai eta errenta-esleipeneko araubidera bildutako erakundeek egindakoetarako ere, erakunde horietan aipatutako horietako edozeinek parte hartzen duenean.
5.a Zenbatespen objektiboari uko eginez gero, edo ez bada erabiltzen, zergadunak bere jarduera ekonomiko guztien etekin garbia zehazteko, zuzeneko zenbatespenaren metodoa erabiliko du hurrengo hiru urteetan, erregelamenduz ezarritako baldintzen arabera.»
Hemeretzi. Aldatu egiten dira 32. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoak, eta hona nola geratzen diren idatzita:
«1. Bi urtetik gorako sortze-aldia duten etekin garbiak, bai eta erregelamenduz era irregular nabarmenean lortutakotzat jotzen direnak ere, ehuneko 30 murriztuko dira, baldin eta, bi kasuetan, zergaldi bakarrean egozten badira.
Aurreko paragrafoan aipatutako etekin garbiaren zenbatekoak –horri aplikatuko zaio murrizketa– ezingo du urteko 300.000 euroko zenbatekoa gainditu.
Murriztapen hori ez zaie etekinei aplikatuko, banaka aurretik adierazitako baldintzak betetzen dituen aldi batean garatutako jardueren ondorio izan badaitezke ere, baldin eta, modu erregular edo ohikoan era horretako etekinak lortzen dituen jarduera ekonomikoa egitetik badatoz.»
«2.1.a Paragrafo honen 2. zenbakian aurreikusitako baldintzak betetzen direnean, zergadunek 2.000 euro murriztu ahal izango dute jarduera ekonomikoen etekin garbia.
Halaber, jarduera ekonomiko horien etekin garbitik honako zenbateko hauek kenduko dira:
a) Jarduera ekonomikoen etekin garbiak 14.450 eurotik beherakoak direnean, betiere jarduera ekonomikoenak ez beste errentak, salbuetsiak kenduta, 6.500 eurotik gorakoak ez badira:
a´) |
Zergadunek jarduera ekonomikoen gehienez 11.250 euroko etekin garbiak |
badituzte: 3.700 euro urtean. |
|
b´) |
Zergadunek jarduera ekonomikoen 11.250 eta 14.450 euro arteko etekin |
garbiak badituzte: 3.700 euro, horri jarduera ekonomikoen etekinaren eta urteko 11.250 euroko zenbatekoaren arteko aldea bider 1,15625 egitean ateratzen dena kenduta.
b) Jarduera ekonomiko horiek benetan egiteak ekarritako etekin garbiak lortzen dituzten ezgaitasuna duten pertsonak direnean, 3.500 euro urteko.
Murriztapen hori urtean 7.750 eurokoa izango da ezgaitasunak dituzten pertsonentzat, baldin eta, jarduera ekonomiko horiek benetan egiten badituzte eta egiaztatzen badute beste pertsona batzuen laguntza behar dutela edo mugikortasun murriztua dutela, edo gutxienez ehuneko 65eko ezgaitasun-maila dutela.
2.a Paragrafo honen 1. zenbakian aurreikusitako murriztapena aplikatzeko, erregelamenduz ezarritako eskakizunak bete beharko dituzte, eta zehazki honako baldintza hauek:
a) Jarduera ekonomikoaren etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren metodoaren arabera zehaztu beharko da. Nolanahi ere, zuzeneko zenbatespeneko metodoaren modalitate erraztuaren arabera zehazten bada, murriztapena ez da bateragarria izango Lege honen 30.2 artikuluaren 4. arauan aurreikusitakoarekin.
b) Ondasun-emate edo zerbitzu-prestazio guztiak pertsona bakar bati, fisiko edo juridikoari, egin behar dizkio, Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 18. artikuluaren arabera berarekin lotura ez duenari, edo zergaduna, bestela, mendekotasun ekonomikoa duen langile autonomoa izan behar da, langile autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legearen II. Tituluaren III. Kapituluan xedatutakoaren arabera, eta mendekotasun ekonomikoa duen bezeroa ez da entitate lotua izan behar Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen 18. artikuluaren arabera.
c) Jarduera ekonomiko guztiei dagozkien gastu kengarri guztiak ezin dira aitortutako etekin osoen ehuneko 30 baino handiagoak izan.
d) Zergaldian erregelamenduz zehaztutako betebehar formal guztiak zein informazio, kontrol eta egiaztapenerako betebehar guztiak bete beharko dira.
e) Zergaldian lan-etekinik ez jasotzea. Nolanahi ere, ez da eskakizun hori ez-betetzat joko zergaldian langabeziagatiko prestazioak edo Lege honen 17.2 artikuluaren a) idatzi-zatian aurreikusitako edozein prestazio jasoz gero, betiere horrelakoen zenbatekoa 4.000 euro baino handiagoa ez bada urtean.
f) Zergaldiaren diru-sarreren ehuneko 70i gutxienez atxikipena edo konturako sarrera aplikatzea.
g) Errenta-esleipeneko araubideko entitateen bitartez jarduera ekonomikorik ez egitea.
3.a Paragrafo honen 2. zenbakian aurreikusitako eskakizunak betetzen ez direnean, 12.000 eurotik beherako errenta salbuetsi gabeak, jarduera ekonomikoarenak berarenak barne, dituzten zergadunek jarduera ekonomikoen etekin garbiari zenbateko hauek kendu ahal izango dizkiote:
a) Aipatutako errenten batura urtean gehienez 8.000 euro denean: 1.620 euro
urtean.
b) Aipatutako errenten batura urtean 8.000,01 eta 12.000 euro artean denean: 1.620 euro, horri aipatutako errenten eta urteko 8.000 euroko zenbatekoaren arteko aldea bider 0,405 egitean ateratzen dena kenduta.
3.a zenbakian aurreikusitako murriztapena, Lege honen 20. artikuluan aurreikusitako murriztapenarekin batera, ezingo da 3.700 euro baino handiagoa izan.
4.a Paragrafo honetan aurreikusitako murriztapenak aplikatzearen ondorioz, ezingo da saldo negatiborik atera.»
Hogei. Aldatu egiten dira 33. artikuluaren 3. paragrafoaren a) eta d) idatzi-zatiak; hona nola geratzen diren idatzita:
«a) Kapital-murriztapenetan. Kapital-murriztapenak, xedea duena duelarik, balore edo partaidetzak amortizatzea eragiten duenean, amortizatutzat joko dira eskuratutako lehenak, eta horien eskurapen-balioa proportzionalki banatuko da zergadunaren ondarezkoak izaten segitzen duten gainontzeko balio homogeneoen artean.
Zergadunaren jabetzako balore edo partaidetza guztiei kapital-murriztapenak maila berean eragiten ez dienean, eskuratutako lehenei dagokiela joko da. Kapitalmurriztapenaren xedea ekarpenak itzultzea denean, horren zenbatekoak edo
jasotako ondasun edo eskubideen merkatuko ohiko balioak gutxituko du eragindako baloreen edo partaidetzen eskurapen-balioa, aurreko lerrokadako arauei jarraituz, deuseztatu arte. Egon litekeen soberakina edozein entitate motaren funts propioetan parte hartzeak eragindako kapital higigarriaren etekin gisa sartuko da, jaulkipen-prima banatzeko aurreikusitako moduan, betiere aipatutako murriztapena ez badator banatu gabeko etekinetatik; izan ere, horrela gertatuz gero, Lege honen
25.1artikuluaren a) idatzi-zatian aurreikusitakoaren arabera tributatu beharko dute kontzeptu horrengatik jasotako zenbateko guztiek. Ondorio horietarako, kapitalmurriztapenek, horien xedea zein den, banatu gabeko etekinetatik ez datorren kapital sozialaren zatiari eragiten diotela joko da lehenik, deuseztatu arte.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, ekarpenak itzultzeko xedea duen kapital-murriztapenaren kasuan, baldin eta, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza-tresnen merkatuei buruzkoan, zehaztutako balore-merkatu arauturen batean negoziatzeko onartu gabeko baloreei, sozietateen edo entitateen funts propioetako parte-hartzea adierazten dutenei, dagokienez banatu gabeko etekinetatik ez badator kapital hori, kapital-murriztapenaren eguna baino lehenago amaitutako azken ekitaldiari dagozkion akzioen edo partaidetzen funts propioen balioaren eta horien eskurapenbalioaren arteko aldea positiboa baldin bada, eskuratutako zenbatekoa edo jasotako ondasunen edo eskubideen merkatuko balio normala kapital higigarriaren etekintzat joko da, aipatutako alde positiboa mugatzat hartuta.
Ondorio horietarako, aurreko lerrokadan aipatutako funts propioen balioari kapital-murriztapeneko egunaren aurretik banatutako etekinen zenbatekoa (etekinak aipatutako funts propioetan jasotako erreserbetatik badatoz) kenduko zaio, bai eta funts propio horietan jasotako erreserba legez erabilezinen zenbatekoa ere, baldin eta horiek akzioak edo partaidetzak eskuratu ondoren sortu badira.
Aipatutako mugaren gaineko soberakinak akzioen edo partaidetzen eskurapenbalioa gutxiagotuko du a) idatzi-zati honen bigarren lerrokadan xedatutakoaren arabera.
Baldin eta, a) idatzi-zati honen hirugarren lerrokadan xedatutakoa aplikatuta, kapital-murriztapenak zenbatekoa lortutako zenbateko osoaren edo zati baten kapital higigarriaren edo jasotako ondasunen edo eskubideen merkatuko balio normalaren etekintzat jo badu, eta ondoren, zergadunak entitate beretik dibidenduak edo etekinen partaidetzak lortzen baditu, Lege honen 25.1 a) artikuluaren arabera, kapital-murriztapenetik bere ondarean gelditu diren akzio edo partaidetzengatik, dibidendu edo etekinen partaidetza horien bitartez lortutako zenbatekoak gutxiagotu egingo du horiek eskuratzeko balioa, aipatutako akzioei edo partaidetzei dagokienez aurretik zenbatutako kapital higigarriaren etekinak muga hartuta, betiere a) idatzizati honen bigarren lerrokadan xedatutakoaren arabera.»
«d) Ondasunen banaketako ezkontzaren erregimen ekonomikoa iraungitzean, legez edo ebazpen judizialaz ezarrita konpentsazioak daudenean (diruzkoak edo ondasunak esleituta) , eta horien zergatia ez bada ezkontideen arteko konpentsaziopentsioa.
d) idatzi-zati honek aipatutako konpentsazioek ez dute eskubiderik emango ordaintzailearen tributu-oinarria murrizteko, eta hartzailearentzat ere ez dira errenta izango.
d) idatzi-zati honek aipatutako kasua ez du inola ere ekarriko esleitutako ondasunen edo eskubideen balioak eguneratzea.»
Hogeita bat. Aldatu egiten da 35. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:
«35. artikulua. Kontu bidezko eskualdaketak.
1.Eskurapen balioa honakoen baturak osatzen du:
a) Eskualdaketaren benetako zenbatekoa.
b) Eskuratzaileak eskuratutako ondasunetan egindako inbertsioen eta hobekuntzen kostua eta eskurapenari atxikitako gastuak eta zergak, interesak kanpo utzita.
Erregelamenduz xedatutako baldintzetan, balio horri amortizazioen zenbatekoa kenduko zaio.
2.Egindako besterentzearen zenbateko erreala izango da eskualdatze-balioa. Balio horri aurreko 1. paragrafoko b) idatzi-zatiak aipatzen dituen gastuak eta zergak kenduko zaizkio, eskualdatzaileak ordaindutakoan.
Benetan ordaindutako zenbatekoa hartuko da besterentzeko balioaren zenbateko errealtzat, betiere merkatuko balio normala baino txikiagoa ez bada; hala izanez gero, merkatukoa hartuko da.»
Hogeita bi. Aldatu egiten dira 37. artikuluaren 1. paragrafoaren a) , b) eta c) idatzizatiak eta artikulu beraren 2. paragrafoa; hona nola geratzen diren idatzita:
«a) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza-tresnen merkatuei buruzkoan, zehaztutako balore-merkatu arauturen batean negoziatzeko onartutako baloreak, sozietateen edo entitateen funts propioetako parte-hartzea adierazten dutenak, kostu bidez eskualdatzean lortutako irabazia edo galera eskuratzeeta eskualdatze-balioen arteko aldea kontuan hartuz neurtuko da, gertatzen den egunean aipatutako merkatuetan duen kotizazioak edo, kotizazioa baino handiagoa denean, hitzartutako prezioak zehaztuta.
Balore horietatik datozen harpidetza-eskubideen eskualdaketagatik lortutako zenbatekoa ondare-irabazitzat hartuko da eskualdatzailearentzat dena delako eskualdaketa gertatzen den zergaldian.
Zati batean liberatutako akzioak direnean, zergadunak benetan ordaindutako zenbatekoa izango da haien eskurapen-balioa. Guztiz liberatutako akzioak direnean, kostu osoa titulu kopuruaren artean (zaharrak zein egokiak diren liberatuak) banatzean ateratzen dena izango da horien zein horiek datozenen eskurapen-balioa.»
«b) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza-tresnen merkatuei buruzkoan, zehaztutako balore-merkatu arauturen batean negoziatzeko onartu gabeko baloreak, sozietateen edo entitateen funts propioetako parte-hartzea adierazten dutenak, kostu bidez eskualdatzean lortutako irabazia edo galera eskurapeneta eskualdatze-balioen arteko aldea kontuan hartuz neurtuko da.
Ordaindutako zenbatekoa alderdi independenteek merkatu-baldintza arruntetan hitzartuko luketenari dagokiola frogatu ezean, eskualdatze-balioa ezingo da honako bi hauetako handiena baino txikiagoa izan:
Zergaren sortzapen-egunaren aurretik amaitutako azken ekitaldiari dagokion balantzetik ateratako balore eskualdatuei dagokien ondare garbiaren balioa.
Zergaren sortzapen-egunaren aurretik amaitutako hiru ekitaldi sozialen emaitzen batezbestekoa ehuneko 20ko tasaz kapitalizatzetik ateratzen dena. Azken ondorio horretarako, banatutako dibidenduak eta erreserbarako esleipenak etekin gisa zenbatuko dira, balantzeen erregularizazio nahiz eguneratzearenak kanpoan utzirik.
Horrela kalkulatutako eskualdatze-balioa eskuratzaileari dagozkion baloreen edo partaidetzen balioa zehazteko hartuko da kontuan.
Balore edo partaidetza horietatik datozen harpidetza-eskubideen eskualdaketagatik lortutako zenbatekoa ondare-irabazitzat hartuko da eskualdatzailearentzat dena delako eskualdaketa gertatzen den zergaldian.
Zati batean liberatutako akzioak direnean, zergadunak benetan ordaindutako zenbatekoa izango da haien eskurapen-balioa. Guztiz liberatutako akzioak
direnean, kostu osoa titulu kopuruaren artean (zaharrak zein egokiak diren liberatuak) banatzean ateratzen dena izango da horien zein horiek datozenen eskurapen-balioa.»
«c) Lege honen 94. artikuluan aipatutako inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea adierazten duten akzioak edo partaidetzak kostu bidez eskualdatze edo itzulketari dagokionez, ondare-irabazia edo -galera haien eskurapen-balioaren eta eskualdatze-balioaren arteko aldea kontuan hartuta neurtuko da, eskualdaketa edo itzulketa hori gertatzen den egunean aplikatu beharreko likidazio-balioak edo, halakorik ezean, argitaratutako azken likidaziobalioak zehaztuta. Likidazio-baliorik ezean, zergaren sortzapen-egunaren aurretik amaitutako azken ekitaldiari dagokion balantzetik ateratako akzio edo partaidetza eskualdatuei dagokien ondare garbiaren balioa hartuko da kontuan.
Partaidetzen itzulketa ez beste kasuetan, horrela kalkulatutako eskualdatzebalioa ezingo da bi hauetan handiena baino txikiagoa izan:
–Eskualdaketan benetan hitzartutako prezioa.
–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza-tresnen merkatuei buruzkoan, zehaztutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetan dagoen kotizazio-balioa eta, zehazki, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen X. tituluaren I. kapituluan aurreikusitako baloreen negoziazio-sistema multilateraletan dagoena, eskualdatze-egunean.
Eskurapen-balioa zehazteko ondorioetarako, egokia denean, 1. paragrafo honen a) idatzi-zatian xedatutakoa aplikatuko da.
Aurreko lerrokadetan xedatutakoa gorabehera, inbertsio-funtsetako partaidetzen edo SICAV indizeko akzio kotizatuen eskualdatzeei dagokienez (uztailaren 13ko 1082/2012 Errege Dekretuak onetsitako Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen Erregelamenduaren 79. artikuluak aipatuta) , horrelakoak balore-burtsan egin badira, paragrafo honen a) idatzi-zatian aurreikusitakoaren arabera zehaztuko da eskualdatze-balioa.»
«2. Aurreko paragrafoko a) , b) eta c) idatzi-zatietan xedatutakoaren ondorioetarako, balio homogeneoak daudenean, zergadunak eskualdatutakoak lehenik eskuratu zituenak direla ulertuko da.
Erabat liberatutako akzioak direnean, haien antzinatasuna jatorrizko akzioena izango da.»
Hogeita hiru. Ezabatu egiten da 37. artikuluaren 4. paragrafoa.
Hogeita lau. Aldatu egiten da 38. artikuluaren titulua, eta 3. paragrafoa erantsi zaio; hona nola geratzen diren idatzita:
«38. artikulua. Salbuetsitako karga-irabaziak berrinbertsio-kasuetan.»
«3. Kargatik salbuetsi ahal izango dira 65 urtetik gorako zergadunek ondareelementuak eskualdatzeagatik agerian geratzen diren ondare-irabaziak, betiere eskualdatzeagatik lortutako zenbateko osoa, sei hilabeteko epean, beren aldeko biziarteko errenta aseguratua eratzera bideratzen bada, erregelamenduz zehaztutako baldintzetan. Biziarteko errentak eratzera 240.000 euro bideratu ahal izango dira guztira ondorio horretarako.
Berrinbertitutako zenbatekoa eskualdaketaren bidez jasotakoa baino txikiagoa bada, berrinbertitutako zenbatekoari dagokion ondare-irabaziaren zati proportzionala baino ez da salbuetsiko zergak ordaintzetik.
Eratutako biziarteko errentaren ondoriozko eskubide ekonomikoak, guztiak edo zati bat, aurreratzeak dagokien ondare-irabazia karga pean jartzea zehaztuko du.»
Hogeita bost. Aldatu egiten da 42. artikuluaren 2. paragrafoa, eta 3. paragrafoa erantsi zaio; hona nola geratzen diren idatzita:
«2. Hauek ez dira gauzen bidezko lan-etekintzat joko:
a) Langileak prestatzera, gaitzera edo birziklatzera bideratzen diren zenbatekoak, beren jarduerak garatzeko edo lanpostuen ezaugarriak direla-eta hala eskatutakoak direnean.
b) Langilearen lan-istripuko aseguru baten edo erantzukizun zibileko aseguru baten kontratuarengatik enpresek ordaintzen dituzten primak edo kuotak.»
«3. Gauzen bidezko lan-etekin hauek salbuetsita egongo dira:
a) Enpresako kantina edo jantokietan nahiz izaera sozialeko ekonomatoetan langileei prezio beheratuan produktuak ematea. Enpresako jantokietan prezio beheratuan emandako produktutzat joko dira, zerbitzuaren prestaziorako zeharkako formulak, horien zenbatekoak arau bidez ezarritako zenbatekorik gainditzen ez badute.
b) Langileen gizarteeta kultura-zerbitzuetarako ondasunak erabiltzea. Horrelakotzat hartuko dira, besteak beste, espazioak eta lokalak, herri-administrazio eskudunak behar bezala homologatuta, baldin eta enpresek edo enplegatzaileek langileen seme-alaben haur-hezkuntzako lehen zikloaren zerbitzua ematera bideratzen badituzte, bai eta zerbitzu hori, zuzenean edo zeharka, behar bezala baimendutako beste batzuekin kontratatzea ere, erregelamenduz xedatutako moduan.
c) Gaixotasuna estaltzeko aseguru-etxeei ordaintzen zaizkien primak edo kuotak, baldintza eta muga hauek errespetatzen badira:
1.a Gaixotasunaren estaldurak langilea bera hartzea; ezkontidea eta ondorengoak ere barnean har ditzake.
2.a Ordaindutako primak edo kuotak ez izatea 500 eurokoak baino gehiagokoak urteko, aurreko lerrokadan adierazitako pertsona bakoitzeko. Zenbateko horretatik gorakoa gauzazko ordainsaritzat hartuko da.
d) Ikastetxe baimenduek eskolaurreko hezkuntza, haur-hezkuntza, derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergo eta lanbide-heziketako zerbitzua ematea langileen seme-alabei, dohain edo merkatuko ohiko prezioan baino prezio txikiagoan.
e) Bidaiarien garraio-zerbitzu publiko kolektiboa emateaz arduratzen diren erakundeei langileen bizilekutik lantokirainoko joan-etorria laguntzeko ordaindutako zenbatekoak, gehienez 1.500 euro urteko langile bakoitzeko. Erregelamenduz ezarritako baldintzak betetzen dituzten ordaintzeko zeharkako formulak ere hartuko dira aipatutako zerbitzu publikoa betetzeaz arduratzen diren erakundeei ordaindutako zenbatekotzat.
f) Erregelamenduz ezarritako moduan, jardunean dauden langileei enpresaren beraren edo sozietate taldeko beste enpresa batzuen akzioak edo partaidetzak ematea dohain edo merkatuko prezio normalean baino baxuagoan, langile bakoitzari emandako guztien artean 12.000 euro urteko gainditzen ez duen zatiari dagokionean, betiere eskaintza bera egiten bazaie enpresako, enpresa taldeko edo azpitaldeetako langile guztiei.»
Hogeita sei. Aldatu egiten dira 43. artikuluaren 1. paragrafoaren 1. zenbakiaren a) , b) eta f) idatzi-zatiak; hona nola gelditzen diren idatzita:
«a) Ordaintzailearen jabetzako etxebizitza bat erabiliz gero, katastro-balioaren ehuneko 10.
Higiezinak katastro-balioak berrikusi edo aldatu dituzten udalerrietan badaude, edo katastro-balioak, katastro-araudiari jarraikiz, balorazio kolektiboko prozedura
orokor baten bidez zehaztu dituzten udalerrietan badaude, eta aurreko zergaldian edo hamar zergaldiko epean indarrean hasi badira, katastro-balioaren ehuneko 5.
Zergaren sortzapen-egunean higiezinek ez badute katastro-baliorik edo horren berri ez bazaio eman titularrari, ehuneko hori ehuneko 5 izango da eta hurrengo balioetan handienaren ehuneko 50aren gainean aplikatuko da: administrazioak bestelako zergetarako egiaztatutakoa edo eskuratzearen prezioa, ordaina edo balioa.
Lortzen den balorazioak ezingo du gainerako lan-kontraprestazioen ehuneko 10 gainditu.»
«b) Ibilgailu automobilak erabili edo ematearen kasuan:
Ematearen kasuan, ordaintzaileak erosteko ordaindu duen zenbatekoa, eragiketa zergapetzen duten tributuak barne.
Erabiltzearen kasuan, aurreko lerrokadan aipatutako kostuaren ehuneko 20 urtean. Ibilgailua ez bada ordaintzailearen jabetzakoa, aipaturiko ehunekoa ibilgailua berria izanez gero merkatuan izango lukeen balioari aplikatuko zaio.
Aurreko lerrokadan aurreikusitakoaren ondorioz lortutako balorazioa ehuneko
30 ere murriztu ahal izango da ibilgailu horiek energetikoki eraginkorrak badira, betiere erregelamenduz xedatutako moduan eta baldintzekin.
Erabili eta ondoren ematearen kasuan, erosketarako balorazioa aurreko erabileraren ondorioz ateratzen den balorazioa kontuan izanda egingo da.»
«f) Aurreko lerrokadetan aurreikusitakoa gorabehera, gauzazko lan-etekina ohiko jarduera gisa berau eragin duten jarduerak egitea duten enpresek ordaintzen badute, balorazioa dena delako ondasunaren, eskubidearen edo zerbitzuaren publikoari eskainitako prezioa izango da gutxienez.
Azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren 60. artikuluan aurreikusitakoa hartuko da publikoari eskainitako preziotzat, horri deskontu arruntak edo ohikoak kenduta. Enpresako langileen antzeko ezaugarriak dituzten beste kolektibo batzuei eskainitako deskontuak joko dira deskontu arrunt edo ohikotzat, bai eta sustapendeskontu orokorrak ere, baldin eta indarrean badaude gauzazko ordainketa egiteko unean edo, bestela, ehuneko 15 baino handiagoak edo urteko 1.000 eurotik gorakoak ez badira.
Energetikoki eraginkorrak diren ibilgailuen erabileraren lagapenari dagokionez, ondoriozko balorazioa ehuneko 30 ere murriztu ahal izango da, betiere erregelamenduz xedatutako moduan eta baldintzekin.»
Hogeita zazpi. Aldatu egiten da 46. artikulua, eta hona nola geratzen den idatzita:
«46. artikulua. Aurrezpenaren errenta.
Hauek osatzen dute aurrezpenaren errenta:
a) Lege honen 25. artikuluaren 1., 2. eta 3. paragrafoetan aurreikusitako kapital higigarriaren etekinak.
Nolanahi ere, errenta orokorraren barruan sartuko dira Lege honen 25. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako kapital higigarriaren etekinak, lotutako erakunde bati lagatako kapital propioen zenbatekoaren soberakinari dagozkionak; azken horren funts propioak, zergadunaren partaidetzari dagokion zatian, bider hiru egitean ateratzen den zenbatekoarekiko soberakinari dagozkionak, alegia.
Soberakin hori zenbatzeko orduan, zerga-sortzapenaren egunaren aurretik amaitutako azken ekitaldiari dagokion balantzean jasotako erakunde lotuaren funts propioen zenbatekoa eta egun horretan zegoen zergadunaren partaidetzaehunekoa hartuko dira kontuan.
Baldin eta lotura ez bada zehazten bazkide edo partaide-erakunde harremanaren arabera, ehuneko 25 izango da kontuan hartu beharreko partaidetzaehunekoa.
b) Ondare-elementuen eskualdaketak direla-eta nabarmentzen diren ondareirabaziak eta -galerak.»
Hogeita zortzi. Aldatu egiten da 48. artikulua, eta hona nola geratzen den idatzita:
«48. artikulua. Errenten integrazio eta konpentsazioa tributu-oinarri orokorrean.
Tributu-oinarri orokorra lortzeko, honako saldo hauek batu behar dira:
a) Lege honen 45. artikuluan aipatutako etekinak eta errenta-egozpenak bata bestearekin, mugarik gabe, zergaldi bakoitzean integratzearen eta konpentsatzearen ondoriozko saldoa.
b) Ondare-irabazi eta -galerak, hurrengo artikuluan aurreikusitakoak izan ezik, soilik bata bestearekin, zergaldi bakoitzean, integratzearen eta konpentsatzearen ondoriozko saldo positiboa.
Aurreko lerrokadan aipatutako integrazioak eta konpentsazioak saldo negatiboa ematen badute, zenbatekoa artikulu honen a) lerrokadan aurreikusitako errenten saldo positiboarekin, zergaldi berean lortutakoarekin, konpentsatuko da, saldo positibo horren % 25eko muga aintzat hartuta.
Konpentsazio horren ondoren, saldoa negatiboa bada, zenbatekoa hurrengo lau urteetan konpentsatuko da, aurreko lerrokadetan zehaztutako ordena berean.
Konpentsazioa hurrengo ekitaldietako bakoitzak baimentzen duen gehieneko zenbatekoaren arabera egin beharko da, eta ezingo da lau urteko epetik kanpo egin, hurrengo ekitaldietako ondare-galeretara pilatzearen bidez.»
Hogeita bederatzi. Aldatu egiten da 49. artikuluaren 1. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«1. Aurrezpenaren tributu-oinarria honako saldo hauek batzearen saldo positiboa izango da:
a) Lege honen 46. artikuluan aipatutako etekinak, bata bestearekin soilik, zergaldi bakoitzean integratzearen eta konpentsatzearen ondoriozko saldo positiboa.
Aurreko lerrokadan aipatutako integrazioak eta konpentsazioak saldo negatiboa ematen badute, zenbatekoa paragrafo honen b) idatzi-zatian aurreikusitako errenten saldo positiboarekin, zergaldi berean lortutakoarekin, konpentsatuko da, saldo positibo horren % 25eko muga aintzat hartuta.
Konpentsazio horren ondoren, saldoa negatiboa bada, zenbatekoa hurrengo lau urteetan konpentsatuko da, aurreko lerrokadetan zehaztutako ordena berean.
b) Lege honen 46. artikuluan aipatutako lortutako ondare-irabaziak eta galerak, bata bestearekin soilik, zergaldi bakoitzean integratzearen eta konpentsatzearen ondoriozko saldo positiboa.
Aurreko lerrokadan aipatutako integrazioak eta konpentsazioak saldo negatiboa ematen badute, zenbatekoa paragrafo honen a) idatzi-zatian aurreikusitako errenten saldo positiboarekin, zergaldi berean lortutakoarekin, konpentsatuko da, saldo positibo horren % 25eko muga aintzat hartuta.
Konpentsazio horren ondoren, saldoa negatiboa bada, zenbatekoa hurrengo lau urteetan konpentsatuko da, aurreko lerrokadetan zehaztutako ordena berean.»
Hogeita hamar. Aldatu egin dira 50. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoak, eta honela geratu dira idatzita:
«1. Oinarri likidagarri orokorra lortzeko, Lege honen 51., 53., 54. eta 55. artikuluetan eta hamaikagarren xedapen gehigarrian aipatutako murriztapenak,
soilik eta ordena horretan, egingo dira tributu-oinarri orokorrean, baina ezingo da negatiboa izan horren ondorioz.
2.Aurrezpenaren oinarri likidagarria, berriz, konpentsazioko pentsio eta elikagaien gerakinetik, halakorik balego, aurrezpenaren tributu-oinarria kentzean ateratako emaitza izango da, baina murriztapen horren ondorioz ezingo da negatiboa izan.»
Hogeita hamaika. Aldatu egiten dira 51. artikuluaren 3, 5. eta 7. paragrafoak; hona nola geratzen diren idatzita:
«3. Aseguratutako aurreikuspen-planei ordaindutako primak. Aseguratutako aurreikuspen-planak honako baldintza hauek bete behar dituzten asegurukontratuak dira:
a) Zergadunak hartzailea, aseguratua eta onuraduna izan beharko du. Nolanahi ere, heriotza gertatuz gero, prestazioetarako eskubidea sortu ahal izango du, Pentsio Planak eta Funtsak Arautzeko Legearen testu bateginean, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsian, aurreikusitako moduan.
b) Azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Pentsio Planak eta Funtsak Arautzeko Legearen testu bateginaren 8.6 artikuluan aurreikusitakoak baino ez dira izango estalitako gertakariak, eta erretirokoa izango dute estaldura nagusi. Kontratu horietan aipatutako testu bateginaren 8.8 artikuluan aurreikusitako kasuetan baino ez da baimenduko dirua erabilgarri aurrez izatea, guztiz edo zati batez. Kontratu horietan ez da aplikatuko Aseguru Kontratuari buruzko urriaren 8ko 50/1980 Legearen 97. eta 99. artikuluetan xedatutakoa.
c) Era horretako aseguruek nahitaez eskaini beharko dute interes-berme bat eta teknika aktuarialak erabili beharko dituzte.
d) Polizaren baldintzetan berariaz eta modu nabarmenean jasoko da aseguratutako aurreikuspen-plana dela. Aseguratutako Aurreikuspen Planaren izena eta siglak Lege honetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten asegurukontratuek baino ezin dituzte erabili.
e) Hornidura matematikoa aseguratutako beste aurreikuspen-plan batera aldatzeko betekizunak eta baldintzak erregelamenduz ezarriko dira.
Aurreko lerrokadetan eta garatzeko arauetan zehazki arautu gabeko alderdiei dagokienez, era horretako kontratuen ekarpenen, gertakarien eta prestazioen araubide finantzario eta fiskalak pentsio-planen araudia jarraituko du, dagozkien hornidura teknikoen alderdi finantzario-aktuarialei dagokienez izan ezik. Zehazki, aseguratutako aurreikuspen-plan baten eskubideak ezin izango dira bahitu edo judizialki edo administratiboki trabatu, harik eta prestaziorako eskubidea sortzen den arte, edota gaixotasun larriko nahiz iraupen luzeko langabeziako kasuetan, edo gutxienez hamar urte lehenago ordaindutako primei dagozkielako, horiek erabili ahal diren arte.»
«5. Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko Legean xedatutakoaren arabera mendetasun larriaren edo mendetasun handiaren arriskua bakarrik estaltzen duten aseguru pribatuei ordaindutako primak.
Era berean, zergadunarekin lerro zuzeneko ahaidetasun-harremana edo albokoa, hirugarren mailara artekoa (hori barne) , duten pertsonek, edo haren ezkontideak, edo zergaduna, harreraedo tutoretza-erregimenean, beren ardurapean duten pertsonek horrelako aseguru pribatuei ordaindutako primak tributu-oinarrian murriztu ahal izango dituzte, Lege honen 52. artikuluan aurreikusitako murriztapen-muga aintzat hartuta.
Zergadun beraren aldeko primak ordaintzen dituzten pertsona guztiek egindako murriztapen guztiak, zergadunarenak berarenak barne, gehienez 8.000 euro izango dira urtean.
Ez dute Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga ordaindu beharko prima horiek.
Aseguru-kontratuak aurreko 3. paragrafoaren a) eta c) idatzi-zatietan xedatutakoa bete beharko du nolanahi ere.
Aurreko lerrokadetan berariaz araututa ez dauden alderdiei dagokienez, aurreko 3. paragrafoaren azken lerrokadan xedatutakoa aplikatu beharko da.
Azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Pentsio Planak eta Funtsak Arautzeko Legearen testu bateginaren lehen xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz egindako mendekotasuneko aseguru kolektiboei dagokienez, enpresa baino ez da agertuko aseguruaren hartzaile gisa, eta langilea izango da aseguratua eta onuraduna. Enpresak aseguru-kontratu horiek direla-eta ordaindutako eta langileari egotzitako primek urteko 5.000 euroko murriztapen-muga propio eta independentea izango dute.
Erregelamendu bidez garatuko da paragrafo honetan aurreikusitakoa.»
«7. Hurrengo artikuluan aurreikusitako mugei jarraiki egindako murriztapenekin batera, lanaren edo jarduera ekonomikoen etekin garbirik lortzen ez duen edo urtean 8.000 eurotik beherako etekin garbiak lortzen dituen ezkontidearen zergadunak tributu-oinarrian murriztu ahal izango ditu ezkontidea mutualista, partaide edo titular den gizarte-aurreikuspeneko sistemetan, artikulu honetan aurreikusitakoetan, egindako ekarpenak, urtean 2.500 euroko mugapean.
Ez dute Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga ordaindu beharko ekarpen horiek.»
Hogeita hamabi. Aldatu egiten da 52. artikuluaren 1. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«1. Lege honen 51. artikuluaren 1., 2., 3., 4. eta 5. paragrafoetan aurreikusitako murriztapen guztien gehieneko mugatzat, hurrengo zenbatekoetan txikiena hartuko da:
a) Ekitaldian banaka jaso diren lanaren eta jarduera ekonomikoen etekin garbien baturaren 100eko 30a.
b) 8.000 euro urteko.
Gainera, 5.000 euro urtean enpresak ordaindutako mendekotasuneko aseguru kolektiboetarako primentzat.»
Hogeita hamahiru. Aldatu egiten da 57. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:
«57. artikulua. Zergadunaren minimoa.
1.Zergadunaren minimoa, oro har, 5.550 euro urtean izango da.
2.Zergadunak 65 urtetik gora baditu, urteko 1.150 euro gehituko zaizkio minimoari. Zergadunak 75 urtetik gora baditu, urteko 1.400 euro gehituko zaizkio minimoari.»
Hogeita hamalau. Aldatu egiten da 58. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:
«58. artikulua. Ondorengoengatiko minimoa.
1.Ondorengoengatiko minimoa, hogeita bost urtetik beherako edo ezgaitasuna duen edozein adinetako ondorengo bakoitzeko, betiere zergadunarekin
batera bizi bada eta urteko errentak, salbuetsiak kanpo, 8.000 eurokoak baino handiagoak ez baditu, hauxe izango da:
2.400 euro urtean, lehenagatik.
2.700 euro urtean, bigarrenagatik.
4.000 euro urtean, hirugarrenagatik.
4.500 euro urtean, laugarren eta hurrengoengatik.
Ondorio horietarako, tutoretza eta harreragatik zergadunari lotutako pertsonak ondorengoei parekatuko zaizkie, betiere aplikatu beharreko legeria zibilean aurreikusitako moduan. Halaber, zergadunarekiko mendekotasuna ere parekatuko zaio horrekin batera bizitzeari, Lege honen 64. eta 75. artikuluetan xedatutakoa aplikatu beharra badago izan ezik.
2.Ondorengoa hiru urtetik beherakoa denean, aurreko 1. paragrafoan aipatutako minimoari 2.800 euro urtean gehituko zaizkio.
Adopzio edo harrerako kasuetan (adopzio aurrekoa zein iraunkorra) , adingabearen adina edozein dela ere, erregistro zibilean inskribatzen duten zergaldian eta hurrengo bietan gertatuko da gehikuntza hori. Inskribatzea ez bada beharrezkoa, dagokion ebazpen judizial edo administratiboa ematen duten zergaldian eta hurrengo bietan gauzatu ahal izango da gehikuntza.»
Hogeita hamabost. Aldatu egiten da 59. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:
«59. artikulua. Aurreko ahaideengatiko minimoa.
1.Aurreko ahaideengatiko minimoa 1.150 euro urtean izango da, 65 urtetik gorako edo ezgaitasuna duen edozein adinetako aurreko ahaide bakoitzeko, betiere zergadunarekin batera bizi bada eta urteko errentak, salbuetsiak kanpo, 8.000 eurokoak baino handiagoak ez baditu.
Beste kasu batzuetan, ezgaitasuna duten eta, zergadunaren mendeko direnean, zentro espezializatuetan sartzen dituzten aurreko ahaideak harekin batera bizi direla ere joko da.
2.Aurreko ahaidea 75 urtetik gorakoa denean, aurreko 1. paragrafoan aipatutako minimoari 1.400 euro urtean gehituko zaizkio.»
Hogeita hamasei. Aldatu egiten da 60. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:
«60. artikulua. Ezgaitasunagatiko minimoa.
Ezgaitasunagatiko minimoa lortzeko, aurreko eta ondorengo ahaideen ezgaitasunagatiko minimoa gehituko zaio zergadunaren ezgaitasunagatiko minimoari.
1.Zergadunaren ezgaitasunagatiko minimoa urtean 3.000 euro izango da ezgaitua denean, eta 9.000 euro urtean ezgaitua bada eta ehuneko 65eko ezgaitasun-maila edo handiagoa egiaztatzen badu.
Minimo hori 3.000 euro handiagoa izango da, laguntza-gastuengatik, besteen laguntzarik behar duela edo mugikortasun murriztua duela, edota ehuneko 65eko ezgaitasun-maila edo handiagoa duela, egiaztatzen duenean.
2.Aurreko edo ondorengo ahaideen ezgaitasunagatiko minimoa urtean 3.000 euro izango da Lege honen 58. eta 59. artikuluetan aipatutako minimoa aplikatzeko eskubidea sortzen duten aurreko edo ondorengo ahaide bakoitzeko, baldin eta ezgaituak badira, zer adin duten alde batera utzita. Minimoa urtean 9.000 euro izango da ehuneko 65eko ezgaitasun-maila edo handiagoa egiaztatzen duen bakoitzeko.
Minimo hori urtean 3.000 euro handiagoa izango da, laguntza-gastuengatik, besteen laguntza behar duela edo mugikortasun murriztua duela, edota ehuneko 65eko ezgaitasuna edo handiagoa duela, egiaztatzen duen aurreko edo ondorengo ahaide bakoitzeko.
3.Zerga honen ondorioetarako, zergadunak ezgaitasuna duten pertsonatzat hartuko dira, baldin eta, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan, ehuneko 33ko ezgaitasun-maila edo handiagoa dutela egiaztatzen badute.
Zehazki, ehuneko 33ko ezgaitasun-maila edo handiagoa dutela joko da ezintasun iraunkor oso, absolutu edo baliaezintasun handiagatik pentsioa aitortuta duten Gizarte Segurantzako pentsiodunei dagokienez, bai eta zerbitzurako ezintasun iraunkorragatik edo gauza ez izateagatik erretiro-pentsioa aitortuta duten klase pasiboetako pentsiodunei dagokienez ere. Halaber, ehuneko 65eko ezgaitasun-maila edo handiagoa egiaztatutzat ere joko da, baldin eta ezgaitasuna judizialki aitortuta duten pertsonak badira, maila horretara iritsi ez arren.»
Hogeita hamazazpi. Aldatu egiten da 61. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:
«61. artikulua. Zergadunaren minimoa eta ondorengo zein aurreko ahaide eta ezgaitasunagatiko minimoa aplikatzeko arau komunak.
Lege honen 57., 58., 59. eta 60. artikuluek aipatutako minimoen zenbatekoa zehazteko, honako arau hauek hartuko dira kontuan:
1.a Baldin eta bi zergadunek edo gehiagok aurreko edo ondorengo ahaide berari dagokionez badute ondorengo zein aurreko ahaide edo ezgaitasunagatiko minimoa aplikatzeko eskubidea, horren zenbatekoa zergadunen artean zati berdinetan hainbanatuko da.
Nolanahi ere, zergadunek ez badute ahaidetasun-maila bera aurreko edo ondorengo ahaidearekin, ahaidetasun-maila hurbilena dutenei aplikatuko zaie minimoa, betiere horien urteko errentak, salbuetsiak kenduta, 8.000 eurotik gorakoak ez badira; horrelakoetan hurrengo mailakoei aplikatuko baitzaie.
2.a Aurreko zein ondorengo ahaide edo ezgaitasunagatiko minimoa ez da aplikatuko, baldin eta horietarako eskubidea sortzen duten aurreko edo ondorengo ahaideek zerga honengatik aurkeztutako aitorpenean 1.800 eurotik gorako errentak badituzte.
3.a Lege honen 57., 58., 59. eta 60. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako kontuan hartu beharreko egoera pertsonalak eta familiarrak zehazteko, zergaren sortzapen-egunean zer egoera dagoen hartuko da kontuan.
4.a Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, aurreko edo ondorengo ahaideengatiko minimorako eskubidea sortzen duen ondorengo edo aurreko ahaide bat hiltzen bada, zenbatekoa urtean 2.400 euro edo urtean 1.150 euro izango da ondorengo edo aurreko ahaide horrengatik, hurrenez hurren.
5.a Aurreko ahaideengatiko minimoa aplikatzeko, zergadunarekin batera bizi beharko dira horiek, gutxienez zergaldiaren erdian edo, hori amaitu baino lehen aurreko ahaidea hil bada, zergaldiaren hasieratik heriotza-egunera arteko aldiaren erdian.»
Hogeita hemezortzi. Kendu egiten da 61 bis artikulua.
Hogeita hemeretzi. Aldatu egiten da 63. artikuluaren 1. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«1. Lege honen 56. artikuluak aipatutako minimo pertsonalaren eta familiarraren zenbatekoa gainditzen duen oinarri likidagarri orokorraren zatia honela zergapetuko da:
1.a Oinarri likidagarri orokorrari honako eskala honetan adierazten diren tasak aplikatuko zaizkio:
Oinarri likidagarria |
Kuota osoa |
Oinarri likidagarriaren gainerakoa |
Aplikatu beharreko tasa |
– |
– |
– |
– |
Euro arte |
Euro |
Euro arte |
Ehunekoa |
|
|
|
|
0,00 |
0,00 |
12.450,00 |
9,50 |
12.450,00 |
1.182,75 |
7.750,00 |
12,00 |
20.200,00 |
2.112,75 |
15.000,00 |
15,00 |
35.200,00 |
4.362,75 |
24.800,00 |
18,50 |
60.000,00 |
8.950,75 |
Hortik aurrera |
22,50» |
|
|
|
|
2.a Ateratzen den zenbatekoari honako hau kenduko zaio: gutxieneko pertsonal eta familiarrari dagokion oinarri likidagarri orokorraren zatiari aurreko 1. zenbakian aurreikusitako eskala aplikatzean ateratzen den zenbatekoa.»
Berrogei. Aldatu egiten da 64. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:
«64. artikulua. Seme-alaben aldeko elikagaiengatiko urteko kuoten kasuetan aplikatu beharreko espezialitateak.
Zergadunek, baldin eta erabaki judizialez seme-alabei elikagaiengatiko urteko tasak ordaintzen badizkiete horiengatik Lege honen 58. artikuluan aurreikusitako aurreko ahaideengatiko minimoa aplikatzeko eskubiderik gabe, betiere horrelakoen zenbatekoa oinarri likidagarri orokorra baino txikiagoa bada, Lege honen 63. artikuluaren 1. paragrafoaren 1. zenbakian aurreikusitako eskala bereiz aplikatuko diete elikagaiengatiko urteko tasen zenbatekoari eta oinarri likidagarriaren gainerakoari. Ateratzen den zenbatekoari honako hau kenduko zaio: gutxieneko pertsonal eta familiarrari dagokion oinarri likidagarri orokorraren zatiari, urtean 1.980 euroko kopurua gehituta, Lege honen 63. artikuluaren 1. paragrafoaren 1. zenbakian aurreikusitako eskala aplikatzean ateratzen den zenbatekoa; eta kenketa horren emaitza ezingo da negatiboa izan.»
Berrogeita bat. Aldatu egiten da 65. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:
«65. artikulua. Atzerrian bizi direnei aplikatu beharreko eskala.
Ohiko bizilekua atzerrian duten zergadunei dagokienez, betiere Lege honen 8. artikuluaren 2. paragrafoan eta 10. artikuluaren 1. paragrafoan aipatutako egoeraren batean badaude, 63. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritako eskala zein honako eskala hau aplikatu beharko dira:
Oinarri likidagarria |
Kuota osoa |
Oinarri likidagarriaren gainerakoa |
Aplikatu beharreko tasa |
– |
– |
– |
– |
Euro arte |
Euro |
Euro arte |
Ehunekoa |
|
|
|
|
0,00 |
0,00 |
12.450,00 |
9,50 |
12.450,00 |
1.182,75 |
7.750,00 |
12,00 |
20.200,00 |
2.112,75 |
15.000,00 |
15,00 |
35.200,00 |
4.362,75 |
24.800,00 |
18,50 |
60.000,00 |
8.950,75 |
Hortik aurrera |
22,50» |
|
|
|
|
Berrogeita bi. Aldatu egiten da 66. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:
«66. artikulua. Aurrezpenaren karga-tasak.
1.Lege honen 56. artikuluak aipatutako minimo pertsonalaren eta familiarraren zenbatekoa gainditzen duen aurrezpenaren oinarri likidagarriaren zatia honela kargatuko da:
1.a Aurrezpenaren oinarri likidagarriari honako eskala honetan adierazten diren tasak aplikatuko zaizkio:
Aurrezkiaren oinarri |
Kuota osoa |
Aurrezpenaren oinarri likidagarriaren |
Aplikatu beharreko tasa |
|
likidagarria |
– |
gainerakoa |
– |
|
– |
– |
|||
Euro |
Ehunekoa |
|||
Euro arte |
Euro arte |
|||
|
|
|||
|
|
|
|
|
0 |
0 |
6.000 |
9,5 |
|
6.000,00 |
570 |
44.000 |
10,5 |
|
50.000,00 |
5.190 |
Hortik aurrera |
11,5 |
|
|
|
|
|
2.a Ateratzen den zenbatekoari honako hau kenduko zaio: gutxieneko pertsonal eta familiarrari dagokion aurrezpenaren oinarri likidagarriaren zatiari aurreko 1. zenbakian aurreikusitako eskala aplikatzean ateratzen den zenbatekoa.
2.Ohiko bizilekua atzerrian duten zergadunei dagokienez, betiere Lege honen
8. artikuluaren 2. paragrafoan eta 10. artikuluaren 1. paragrafoan aipatutako egoeraren batean badaude, Lege honen 56. artikuluan aipatutako minimo pertsonal eta familiarraren zenbatekoa gainditzen duen aurrezpenaren oinarri likidagarriaren zatia honela kargatuko da:
1.a Aurrezpenaren oinarri likidagarriari honako eskala honetan adierazten diren tasak aplikatuko zaizkio:
Aurrezkiaren oinarri |
Kuota osoa |
Aurrezpenaren oinarri likidagarriaren |
Aplikatu beharreko tasa |
|
likidagarria |
gainerakoa |
|||
– |
– |
|||
– |
– |
|||
Euro |
Ehunekoa |
|||
Euro arte |
Euro arte |
|||
|
|
|||
|
|
|
|
|
0 |
0 |
6.000 |
19 |
|
6.000,00 |
1.140 |
44.000 |
21 |
|
50.000,00 |
10.380 |
Hortik aurrera |
23 |
|
|
|
|
|
2.a Ateratzen den zenbatekoari honako hau kenduko zaio: gutxieneko pertsonal eta familiarrari dagokion aurrezpenaren oinarri likidagarriaren zatiari aurreko 1. zenbakian aurreikusitako eskala aplikatzean ateratzen den zenbatekoa.»
Berrogeita hiru. Aldatu egiten da 67. artikuluaren 1. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«1. Zergaren kuota likido estatala Estatuko kuota osoa hauen baturan gutxitzearen emaitza izango da:
a) Lege honen 68. artikuluaren 1. paragrafoan aurreikusitako enpresa berrietako edo sortu berrietako inbertitzeagatiko kenkaria.
b) Lege honen 68. artikuluaren 2., 3., 4. eta 5. paragrafoetan aurreikusitako kenkarien zenbateko osoaren ehuneko 50.»
Berrogeita lau. Aldatu egiten da 68. artikuluaren 1. paragrafoaren 1. zenbakia; hona nola geratzen den idatzita:
«1. Enpresa berri edo sortu berrietako inbertsioagatiko kenkaria.
1.a Enpresa berrien edo sortu berrien akzioak edo partaidetzak harpidetzeagatik dagokion aldian ordaindutako zenbatekoen ehuneko 20ko kenkaria izan ahalko dute zergadunek, baldin eta paragrafo honen 2. eta 3. zenbakietan xedatutakoa betetzen bada; halaber, kapitalerako denborazko ekarpenaz gain, inbertitzen duten erakundea garatzeko egokia den beren enpresaedo lanbide-jakintza ere eman ahal izango dute zergadunaren eta erakundearen arteko inbertsio-akordioak xedatutako moduan.
Kenkariaren gehieneko oinarria urteko 50.000 eurokoa izango da, eta harpidetutako akzioen edo partaidetzen eskurapen-balioak osatuta egongo da.
Ez da kenkari-oinarriaren parte izango akzioak edo partaidetzak harpidetzeko ordaindutako kopuruak, baldin eta araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen 22/2009 Legean aurreikusitako eskumenak erabiliz autonomia-erkidegoak ezarritako kenkari bat aplikatu badu zergadunak kopuru horiei dagokienez.»
Berrogeita bost. Aldatu egiten da 68. artikuluaren 2. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«2. Kenkariak jarduera ekonomikoetan.
a) Zerga horren zergadunei, jarduera ekonomikoak garatzen badituzte, sozietateen gaineko zergaren araudian ezarritako edo ezartzen diren pizgarriak eta enpresa-inbertsiorako estimuluak aplikatuko zaizkie kenkariko ehuneko eta muga beretan, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginaren 39. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan xedatutakoa salbuetsita.
b) Horrez gain, Sozietateen gaineko Zergaren Legearen 101. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten zergadunek zergaldiko jarduera ekonomikoen etekin garbiak kendu ahal izango dituzte, baldin eta zergadunak garatutako jarduera ekonomikoei atxikitako ibilgetu materialaren elementu berrietan inbertitzeko edo ondasun higiezinetako inbertsioak egiteko baliatzen badituzte.
Zergaldiko jarduera ekonomikoen etekin garbiak inbertsioaren xede direla joko dira, baldin eta etekin horiei dagokien zergaldiko oinarri likidagarri orokor positiboaren zatiaren zenbateko baliabide bat inbertitzen bada, baina zenbateko bera ezin da inola ere aktibo batean baino gehiagotan inbertitutzat jo.
Jarduera ekonomikoei atxikitako ondare-elementuetako inbertsioa berrinbertitu beharreko etekinak lortzen dituzten zergaldian edo hurrengoan egin beharko dute.
Ondare-elementuak eskura jartzean joko da egintzat inbertsioa, baita finantzaerrentamendu kontratuen xede diren ondare-elementuen kasuan ere; kredituerakundeen diziplinari eta haietan esku hartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoak aipatzen ditu horiek. Nolanahi ere, azken kasu horretan erosteko aukera gauzatzeari baldintzatuta egongo da kenkaria, eta erabakigarria izango da.
Inbertsioa egiten den zergaldiari dagokion kuota osoan egingo da kenkaria. Kenkariaren oinarria b) idatzi-zati honen bigarren lerrokadan aipatutako
inbertitutako zenbatekoa izango da.
Kenkaria ehuneko 5ekoa izango da. Nolanahi ere, kenkariaren ehunekoa ehuneko 2,5 izango da, baldin eta zergadunak gauzatu badu lege honen 32. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutako murrizketa, edota Ceutan eta Melillan lortutako errentak badira, eta haiei lege honen 68.4 artikuluan aurreikusitako kenkaria aplikatu bazaie.
b) idatzi-zati honen lehen lerrokadan adierazitako jarduera ekonomikoen etekin garbiak lortu ziren zergaldiko Estatuko eta autonomia-erkidegoko kuota osoaren batura baino handiagoa ez da izango kenkariaren zenbatekoa.
Inbertsioa jasoko duten ondare-elementuek jardueran jarraitu beharko dute zergadunaren ondarean, justifikatutako galerarik ezean, 5 urteko epe batez, edo horien bizitza baliagarrian txikiagoa bada.
Nolanahi ere, kenkaria ez da galduko inbertsioa jasotzen duten ondareelementuak eskualdatzen badira aurreko lerrokadan adierazitako epea amaitu aurretik eta eskuratutako zenbatekoa edo kontabilitateko balio garbia, txikiagoa bada, artikulu honetan ezarritako moduan inbertitzen bada.
Kenkari hori ez da bateragarria amortizazio-askatasunaren aplikazioarekin, Kanarietako ekonomiaeta zerga-erregimenaren zenbait alderdi aldatzen dituen ekainaren 7ko 20/1991 Legearen 94. artikuluan araututako inbertsioetarako kenkariarekin eta Kanarietako inbertsioetarako erreserbarekin (Kanarietako ekonomiaeta zerga-erregimena aldatzeko uztailaren 6ko 19/1994 Legearen 27. artikuluan araututa) .
c) Zerga horren ordaintzaileek jarduera ekonomikoak egiten badituzte eta etekin garbia estimazio objektiboko metodoaren bidez zehazten badituzte, aipatutako metodo horren ezaugarriak eta betebeharrak kontuan hartuta erregelamenduz horrela ezartzen denean baino ez dira aplikatuko 2. paragrafo honetan aipatutako pizgarriak.»
Berrogeita sei. Aldatu egiten da 68. artikuluaren 3. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«3. Dohaintzen eta bestelako ekarpenengatiko kenkariak.
Zergadunek, kontzeptu horretan, hauek aplikatu ahal izango dituzte:
a) Irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien tributu-araubideari buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legean aurreikusitako kenkariak.
b) Dagokion babesletza-organoari kontuak ematen dizkioten legez onartutako fundazioei, bai eta onura publikoko deklarazioa duten elkarteei ere, aurreko lerrokadan jaso gabekoei, dohaintzan emandako zenbatekoen ehuneko 10.
c) Alderdi politiko, federazio, koalizio edo hautesle taldeei egindako ekarpenen eta afiliazio-kuoten ehuneko 20. Kenkari horren gehieneko oinarria urtean 600 eurokoa izango da eta Alderdi politikoen finantzaketari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoaren 2. artikuluaren Bi paragrafoaren a) idatzi-zatian aurreikusitako afiliazio-kuotek eta ekarpenek osatuta egongo da.»
Berrogeita zazpi. Aldatu egiten da 68. artikuluaren 4. paragrafoaren 3. zenbakiaren h) idatzi-zatia, hona nola gelditzen den idatzita:
«h) Ceutan edo Melillan benetan eta materialki jarduten duten sozietateen errentak, Sozietateen gaineko Zergaren 33. artikuluan ezarritako hobaria aplikatu beharreko errentak badira, honako kasu hauetan:
1.a Egoitza eta xede sozial esklusiboa lurralde horietan dutenean.
2.a Ceutan edo Melillan gutxienez hiru urtez jarduten dutenean eta hiri horietatik kanpo errentak lortzen dituztenean, betiere errenta horiei dagokienez Sozietateen gaineko Zergaren 33. artikuluaren 6. paragrafoan aurreikusitako hobaria aplikatzeko eskubidea badute. Ondorio horietarako, Sozietateen gaineko Zergaren Legearen 33. artikuluan ezarritako hobaria aplikatu beharreko errentetatik etorritako erreserbak zehaztu beharko dira, erregelamenduz xedatutako moduan.»
Berrogeita zortzi. Kendu egiten dira 68. artikuluaren 6. eta 7. paragrafoak.
Berrogeita bederatzi. Aldatu egiten da 70. artikuluaren 1. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«1. Enpresa berrietako edo sortu berrietako inbertsioagatiko kenkaria aplikatu ahal izateko, zergadunaren ondarearen zenbateko egiaztatuak, zergaldiaren amaieran, horren hasieran egiaztatutako balioa gainditu behar du, gutxienez eginiko inbertsioaren zenbatekoan.»
Berrogeita hamar. Aldatu egiten da 75. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:
«75. artikulua. Seme-alaben aldeko elikagaiengatiko urteko kuoten kasuetan aplikatu beharreko espezialitateak.
Zergadunek, baldin eta erabaki judizialez seme-alabei elikagaiengatiko urteko tasak ordaintzen badizkiete horiengatik Lege honen 58. artikuluan aurreikusitako aurreko ahaideengatiko minimoa aplikatzeko eskubiderik gabe, betiere horrelakoen zenbatekoa oinarri likidagarri orokorra baino txikiagoa bada, aurreko artikuluaren 1. paragrafoaren 1. zenbakian aurreikusitako eskala bereiz aplikatuko diete elikagaiengatiko urteko tasen zenbatekoari eta oinarri likidagarriaren gainerakoari. Ateratzen den zenbatekoari honako hau kenduko zaio: Lege honen 56.3 artikuluak aipatzen dituen gehikuntzen edo murrizketen ondoriozko gutxieneko pertsonal eta familiarrari dagokion oinarri likidagarri orokorraren zatiari, urtean 1.980 euroko kopuruan gehituta, Lege honen 74. artikuluaren 1. paragrafoaren 1. zenbakian aurreikusitako eskala aplikatzean ateratzen den zenbatekoa; eta kenketa horren emaitza ezingo da negatiboa izan.»
Berrogeita hamaika. Aldatu egiten da 76. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:
«76. artikulua. Aurrezpenaren karga-tasak.
Lege honen 56.3. artikuluak aipatutako gehikuntzen edo murrizpenen ondoriozko minimo pertsonalaren eta familiarraren zenbatekoa gainditzen duen aurrezpenaren oinarri likidagarriaren zatia honela kargatuko da:
1.a Aurrezpenaren oinarri likidagarriari honako eskala honetan adierazten diren tasak aplikatuko zaizkio:
Aurrezkiaren oinarri |
Kuota osoa |
Aurrezpenaren oinarri likidagarriaren |
Aplikatu beharreko tasa |
|
likidagarria |
gainerakoa |
|||
– |
– |
|||
– |
– |
|||
Euro |
Ehunekoa |
|||
Euro arte |
Euro arte |
|||
|
|
|||
|
|
|
|
|
0 |
0 |
6.000 |
9,5 |
|
6.000,00 |
570 |
44.000 |
10,5 |
|
50.000,00 |
5.190 |
Hortik aurrera |
11,5 |
|
|
|
|
|
2.a Ateratzen den zenbatekoari honako hau kenduko zaio: Lege honen 56.3. artikuluan aipatutako gehikuntzen eta edo murriztapenen ondoriozko gutxieneko pertsonal eta familiarrari dagokion aurrezpenaren oinarri likidagarriari aurreko 1. zenbakian aurreikusitako eskala aplikatzean ateratzen den zenbatekoa.»
Berrogeita hamabi. Aldatu egiten da 77. artikuluaren 1. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«1. Kuota oso autonomikoa hauen baturan gutxitzearen emaitza izango da kuota likido autonomikoa:
a) Lege honen 68. artikuluaren 2, 3, eta 5. paragrafoetan aurreikusitako kenkarien zenbateko osoaren ehuneko 50, haren 69. eta 70. artikuluetan aurreikusitako ondare-egoeraren mugekin eta eskakizunekin.
b) Autonomia-erkidegoak abenduaren 18ko 22/2009 Legean aurreikusitako eskumenak erabiliz ezarritako kenkarien zenbatekoa; horren bidez araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketasistema arautzen da eta zerga-arau batzuk aldatzen dira.»
Berrogeita hamahiru. Aldatu egiten da 79. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:
«79. artikulua. Kuota diferentziala.
Kuota diferentziala lortzeko, zergaren kuota likido osoari, hau da, Estatuko eta autonomiako kuota likidoen baturari, honako zenbateko hauek kenduko zaizkio:
a) Lege honetako 80. artikuluan aurreikusitako nazioarteko zergapetze bikoitzagatiko kenkaria.
b) Lege honen 91.10 eta 92.4 artikuluetan aipatutako kenkariak.
c) Lege honen 99. artikuluaren 11. paragrafoan aipatutako kenkariak.
d) Zergadunak egoitzaz aldatzeagatik izaera hori hartzen duenean, Lege honen 99. artikuluaren 8. paragrafoan aipatutako atxikipenak eta konturako sarrerak, bai eta Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan ordaindutako kuotak ere, egoitza-aldaketa gertatu den zergaldian sortu direnak.
e) Lege honetan eta hura garatzeko arauzko araudian aurreikusitako atxikipenak, konturako sarrerak eta ordainketa zatikatuak.»
Berrogeita hamalau. Aldatu egiten da 80. artikuluaren 3. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«3. Establezimendu iraunkor baten bitartez atzerrian errentak lortzen direnean artikulu honetan aurreikusitako nazioarteko zergapetze bikoitzeko kenkaria egingo da, eta ez da inola ere aplikatu beharko Sozietateen gaineko Zergaren Legearen 22. artikuluan xedatutakoa.»
Berrogeita hamabost. Kendu egiten da 80 bis artikulua.
Berrogeita hamasei. Gehitu egiten da 81 bis artikulua, eta hona nola geratzen den idatzita:
«81 bis artikulua. Familia ugariagatik edo ezgaitasunak dituzten pertsonak ardurapean edukitzeagatiko kenkariak.
1.Zergadunek, norbere edo beste inoren konturako jardueraren bat egiten badute eta jarduera horrengatik Gizarte Segurantzan edo mutualitatean dagokion araubidean alta emanda badaude, zergaren kuota diferentziala honako kenkari hauek aplikatuz gutxiagotu ahal izango dute:
a) Lege honen 58. artikuluan aurreikusitako ondorengoagatiko minimoa aplikatzeko eskubidea duen ondorengo ezgaitu bakoitzeko, gehienez 1.200 euro urtean.
b) Lege honen 59. artikuluan aurreikusitako aurreko ahaidearengatiko minimoa aplikatzeko eskubidea duen aurreko ahaide ezgaitu bakoitzeko, gehienez 1.200 euro urtean.
c) Familia ugariak babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen arabera familia ugariko kidea den aurreko ahaidea, edo aitarik eta amarik gabeko zurtza den anaia, izateagatik, gehienez 1.200 euro urtean.
Kategoria bereziko familia ugariei dagokienez, kenkari hori ehuneko 100 handituko da. Gehikuntza hori ez da kontuan hartuko artikulu honen 2. paragrafoan aipatutako mugaren ondorioetarako.
Zergadun bik edo gehiagok aurreko kenkariren bat aplikatzeko eskubidea badute aurreko ahaide, ondorengo ahaide edo familia ugari berari dagokionez, zenbatekoa horien artean zati berdinetan hainbanatuko da, artikulu honen 4. paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe.
2.Aurreko 1. paragrafoan aurreikusitako baldintzak batera betetzen dituzten hil kopuruarekiko proportzionalki kalkulatuko dira kenkariak, eta zergaldi bakoitzean sortutako Gizarte Segurantza eta Mutualitateetarako kotizazio eta kostu guztiak izango dituzte kenkari bakoitzerako mugatzat. Nolanahi ere, aurreko paragrafoaren
a) edo b) idatzi-zatietan aurreikusitako kenkarirako eskubidea badu ezgaitasuna duten hainbat aurreko ahaideei edo ondorengo ahaideei dagokienez, aipatutako muga bereiz aplikatuko da horietako bakoitzarentzat.
Muga hori kalkulatzeko orduan, kotizazioen eta kuoten zenbateko osoak zenbatuko dira, legozkiekeen hobariak kontuan hartu gabe.
3.Tributu Administrazioko Estatu Agentziari kenkariak aurrez ordain ditzan eskatu ahal izango zaio. Kasu horietan, zergaren kuota diferentziala ez da gutxituko.
4.Horrelako kenkariak egiteko eskubiderik edukitzeko prozedura eta baldintzak erregelamenduz arautuko dira, bai eta haien ordainketa aurrez eska daitezkeen kasuak ere.
Halaber, ondorengo ahaide, aurreko ahaide edo familia ugari berari dagokionez aplikatzeko eskubidea duen beste zergadun bati kenkarirako eskubidea lagatzeko kasuak ere zehaztu ahal izango dira erregelamenduz.
Horrelakoetan, artikulu honen 2. paragrafoan aipatutako kenkaria kalkulatzeko, hauek batera hartuko dira kontuan: batetik, artikulu honen 1. paragrafoan aurreikusitako baldintzak batera betetzen diren hilabeteak, eta bestetik, kenkarirako eskubidea duten zergadun guztiei dagokienez gizarte-segurantza eta mutualitateei egindako kotizazio eta kuota guztiak.
Lagapen hori dela eta zerga-ondorioetarako ez dagoela kostu gabeko eskualdatzerik ulertuko da.»
Berrogeita hamazazpi. Aldatu egin dira 85. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoak, eta hona nola geratu diren idatzita:
«1. Hiri-ondasun higiezinen kasuan, martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bateginaren 7. artikuluan halakotzat kalifikatuta badaude, bai eta landa-higiezinen kasuan ere, baldin eta nekazaritza, abeltzaintza edo basoko ustiapenak egiteko ezinbestekoak ez diren eraikuntzak badituzte –bi kasuetan jarduera ekonomikoei atxiki gabe, eta kapital-etekinik sortu gabe, ohiko etxebizitza eta eraiki gabeko lurzorua salbuetsita–, egotzitako errentatzat hartuko da katastro-balioari ehuneko 2 aplikatuta ateratzen den zenbatekoa, zergaldi bakoitzean dagokion egun kopuruaren arabera zehaztuta.
Higiezinak katastro-balioak berrikusi edo aldatu dituzten udalerrietan badaude, edo katastro-balioak, katastro-araudiari jarraikiz, balorazio kolektiboko prozedura orokor baten bidez zehaztu dituzten udalerrietan badaude, eta aurreko zergaldian edo hamar zergaldiko epean indarrean hasi badira, ehuneko 1,1 izango da ehunekoa.
Zergaren sortzapen-egunean higiezinak ez badu katastro-baliorik edo horren berri ez bazaio eman titularrari, ehuneko hori ehuneko 1,1 izango da eta honako balio hauetan handienaren ehuneko 50aren gainean aplikatuko da: administrazioak bestelako zergetarako egiaztatutakoa edo eskuratzearen prezioa, ordaina edo balioa.
Eraikitzen ari diren higiezinak direnean, eta hirigintzako arrazoiak direla eta higiezina ezin bada erabili, ez da inolako errentarik zenbatetsiko.
2.Errenta horiek ondasun higiezinen titularrei egotziko zaizkie Lege honen 11. artikuluaren 3. paragrafoarekin bat etorriz.
Gozatzeko eskubide errealak daudenean, eskubidearen titularrari ondorio horietarako dagokion errenta konputagarria izango da jabeari dagokiona.»
Berrogeita hemezortzi. Aldatu egiten da 91. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:
«91. artikulua. Errenten egozpena nazioarteko gardentasun fiskaleko araubidean.
1.Espainiako lurraldean egoiliar ez den erakunde batek lortutako errenta positiboak, artikulu honen 2. edo 3. paragrafoetan aipatutakoak, honako baldintza hauek betetzen direnean egotzi beharko dituzte zergadunek:
a) Haiek bakarrik edo entitate lotuekin batera, Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauko 18 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, edo ahaidetasun-loturaz, ezkontidea barne, zuzenekoa edo zeharkakoa, odolkidetasunez edo ezkontza bidez bigarren mailaraino, berau barne, elkartutako beste zergadunekin batera, Espainiako lurraldean egoiliar ez den erakundearen kapitalean, fondo propioetan, emaitzetan edo boto-eskubidean ehuneko 50eko edo handiagoko partaidetza izatea, dena delako entitatearen ekitaldi soziala amaitzeko egunean.
Egotzi beharreko errenta positiboaren zenbatekoa emaitzetan duten partaidetzaren edo, halakorik ezean, entitatearen kapitaleko, fondo propioetako edo boto-eskubideko partaidetzaren arabera zehaztuko da.
b) Artikulu honen 2. edo 3. paragrafoan aurreikusitako errentetakoren bati dagokionez Espainiako lurraldean egoiliar ez den erakundeak Sozietateen gaineko Zergaren izaera bereko edo antzeko kargagatik ordaindutako zenbatekoa horren arauei jarraiki zegokiokeenaren ehuneko 75 baino txikiagoa izatea.
2.Zergadunek Espainiako lurraldean egoiliar ez den erakundeak lortutako errenta osoa egotziko dute, baldin eta horrek ez badu baliabide materialen eta pertsonalen antolamendurik hori egiteko, baita eragiketek izaera errepikaria badute ere. Nolanahi ere, dibidenduak, etekinetako partaidetzak edo partaidetzak eskualdatzearen ondoriozko errentak badaude, artikulu honen 4. paragrafoan xedatutakoa bete beharko da.
Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legean eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko gainontzeko xedapenetan errenta osoa zehazteko ezarritako irizpideak eta printzipioak aplikatu ondoren ateratzen den tributu-oinarriaren zenbatekoa izango da errenta osoa.
Paragrafo hau ez da aplikatzekoa izango, baldin eta eragiketak Espainiako lurraldean egoiliar ez den talde bereko erakunde baten baliabide materialak eta pertsonalak erabiliz egiten direla egiaztatzen badu zergadunak –betiere Merkataritza Kodearen 42. artikuluari jarraiki, eta haren bizilekua zein urteko kontu bateratuak formulatu beharra gorabehera–, edota haren eraketa eta eragiketa baliozko arrazoi ekonomikoen ondorio direla.
Paragrafo honen lehen lerrokadan xedatutakoa hurrengo paragrafoan aurreikusitakoari gailenduko zaio.
3.Aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatu ezean, honako iturri hauetako bakoitzetik datorren errenta positiboa bakarrik egotziko da:
a) Landako eta hiriko ondasun higiezinen edo horien gaineko eskubide errealen titulartasuna, jarduera ekonomiko bati atxikita edo titularraren sozietate talde bereko erakunde ez-egoiliarrei erabilera lagata badaude izan ezik –betiere Merkataritza Kodearen 42. artikuluari jarraiki, eta haren bizilekua zein urteko kontu bateratuak formulatu beharra gorabehera–, eta jarduera ekonomiko bati atxikita ere badaude.
b) Era guztietako erakundeen funts propioetan parte hartzea eta beste batzuei kapital propioak lagatzea, Lege honen 25. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan aurreikusitako moduan.
idatzi-zati honetan ez da honako finantza-aktibo hauetatik datorren errenta positiborik sartuko:
1.a Jarduera ekonomikoen ondorioz sortutako legezko eta arauzko betebeharrak betetzeko dituztenak.
2.a Jarduera ekonomikoen ondorioz ezarritako kontratu-harremanek eragindako kreditu-eskubideak dituztenak.
3.a Balore-merkatu ofizialetan bitartekaritza-jarduerak gauzatzearen ondorioz dituztenak.
4.a Kreditu-entitateek eta aseguru-etxeek enpresa-jardueren ondorioz dituztenak, g) idatzi-zatian ezarritakoaren kalterik gabe.
Kapital propioak beste batzuei lagatzeak eragindako errenta positiboa g) idatzizatian aipatutako kreditueta finantza-jarduerak egitearen ondorio dela ulertuko da, baldin eta lagatzailea eta lagapen-hartzailea, Merkataritza Kodeko 42. artikuluaren arabera, sozietate talde bateko kide badira, haren bizilekua eta urteko kontu bateratuak formulatu beharra gorabehera, eta lagapen-hartzailearen diru-sarrerak, ehuneko 85 gutxienez, jarduera ekonomikoen eraginez lortutakoak badira.
c) Onuradun gisa erakundea bera duten kapitalizazioeta aseguru-eragiketak.
d) Jabetza industrial eta intelektuala, laguntza teknikoa, ondasun higigarriak, irudi-eskubideak eta negozioen edo meategien alokatzea edo berralokatzea, Lege honen 25. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako moduan.
Nolanahi ere, Lege honen 92. artikuluan xedatutakoaren arabera egotzi beharreko irudi-eskubideen ondoriozko errenta ez da egotziko.
e) Aurreko a) , b) , c) eta d) idatzi-zatietan aipatutako ondasun eta eskubideak eskualdatzea, errentak sortzen direnean.
f) Eratorritako finantza-tresnak, jarduera ekonomikoak egitearen ondoriozko eta zehaztasunez identifikatutako arriskua estaltzeko zehaztutakoak izan ezik.
g) Kreditu-, finantza-, aseguru-jarduerak eta zerbitzuak ematekoak, zuzenean edo zeharka, Espainiako lurraldean egoiliar diren eta Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauko 18. artikuluaren arabera lotuta dauden pertsona edo erakundeekin, aipatutako pertsona egoiliar horiei dagokienez fiskalki kengarriak diren gastuak dakartzaten neurrian.
g) idatzi-zati honetan aurreikusitako errenta positiboa ez da kontuan hartuko, baldin eta egoiliar ez den erakundeak gauzatutako kreditu-, finantza-, asegurujardueren eta zerbitzuak emateko jardueren ondoriozko diru-sarreren ehuneko 50 baino gehiago Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauaren 18. artikuluaren arabera lotuta ez dauden pertsonekin edo erakundeekin egindako eragiketetatik badatoz.
4.Aurreko b) eta e) idatzi-zatietan aurreikusitako errentak ez dira egotziko, erakundeen funts propioetan edo kapitalean parte-hartzearen ondoriozko balioei dagokienez, baldin eta erakunde horiek gutxienez kapitalaren ehuneko 5 ematen badute eta, partaidetza zuzentzeko eta kudeatzeko, berau gutxienez urtebeteko epean eduki beharrekoa bada, betiere baliabide materialen eta pertsonalen antolamendu egokia badute, eta erakunde partaidetuak jarduera nagusitzat ondare higigarri edo higiezin baten kudeaketa ez badu Ondarearen gaineko Zergaren ekainaren 6ko 19/1991 Legearen 4.Zortzi.Bi a) artikuluan aurreikusitako moduan.
Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritako irizpideen arabera sozietate talde bereko kide diren erakundeei dagokienez, haien bizilekua eta urteko kontu bateratuak formulatu beharra gorabehera, partaidetzaren ehunekoari buruzko eskakizunak zein partaidetzaren helbide eta kudeaketa bat dagoen zehazteko orduan, taldea osatzen duten guztiak hartuko dira kontuan.
5.Artikulu honen 3. paragrafoan aurreikusitako errentak ez dira egotziko, baldin eta haien zenbatekoaren batura egoiliar ez den erakundeak lortutako errenta
osoaren ehuneko 15 baino txikiagoa bada. Paragrafo horren g) idatzi-zatian aipatutako errenta guztiak egotzi beharko dira, halere.
Jaso beharreko errentaren zatiari dagokionez sozietateak ordaindutako Sozietateen gaineko Zergaren izaera bereko edo antzeko zergarik ez da zergadunaren tributu-oinarrian egotziko.
2.eta 3. paragrafoetan aipatutako errenta positiboak tributu-oinarri orokorrean egotziko dira, Lege honen 45. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
6.Artikulu honetako 1. paragrafoaren a) idatzi-zatian jasotako zergadunek nahitaez gauzatu behar dute artikulu honetan aurreikusitako egozpena, baldin eta egoiliar ez den erakundean zuzenean, edo zeharka egoiliar ez den beste erakunderen bidez, parte hartzen badute. Azken kasu horretan, errenta positiboaren zenbatekoa zeharkako partaidetzarena izango da.
7.Espainiako lurraldean egoiliar ez den erakundeak ekitaldi soziala bukatu duen eguna barne hartzen duen zergaldian egingo da egozpena; ondorio horietarako, hori ez da 12 hilabetetik gorakoa izango.
8.Sozietateen gaineko Zergaren Legean eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko gainontzeko xedapenetan tributu-oinarria zehazteko ezarritako printzipioak eta irizpideak betez kalkulatuko da egotzi beharreko errenta positiboen zenbatekoa.
Ondorio horietarako, Espainiako lurraldean egoiliar ez den erakundearen ekitaldi soziala amaitzean indarrean dagoen kanbio-tasa erabiliko da.
Erakunde ez-egoiliarraren errenta osoa baino zenbateko handiagorik ez da inola ere egotziko.
9.Dibidenduak edo etekinetako partaidetzak ez dira tributu-oinarrian sartuko egotzitako errenta positiboaren zatiari dagokionez. Tratamendu bera emango zaie konturako dibidenduei.
Erreserbak banatzen badira, akordio sozialean jasotako izendapenari jarraituko zaio, eta erreserba horietara ordaindutako azken zenbatekoak joko dira aplikatutzat.
Errenta positibo bati egozpena behin bakarrik egin ahal izango zaio, ageri den modua eta entitatea edozein dela ere.
10.Dibidenduen edo etekinetako partaidetzen banaketa dela eta atzerrian benetan ordaindutako zerga edo karga kendu ahal izango da kuota likidotik tributuoinarrian aldez aurretik egotzitako errenta positiboaren zatiari dagokionez, ordainketa ezarpen bikoitza saihesteko hitzarmen baten arabera nahiz dena delako herrialde edo lurraldeko barne-legediarekin bat etorriz egin bada.
Hori barne hartu zuen zergaldiari ez beste batzuei dagozkien zergak badira ere gauzatuko da aipatutako kenkaria.
Paradisu fiskaltzat hartutako herrialdeetan edo lurraldeetan ordaindutako zergak ez dira inola ere kenduko.
Kenkari hori ez da handiagoa izango tributu-oinarrian egotzitako errenta positiboagatik Espainian ordaindu beharko litzatekeen kuota osoa baino.
11.Zuzeneko edo zeharkako partaidetza eskualdatzearen ondoriozko errenta kalkulatzeko, Sozietateen gaineko Zergaren Legearen hamargarren xedapen iragankorraren 2. paragrafoaren a) idatzi-zatian tributu-oinarrian egotzitako errenta positiboari dagokionez jasotako arauak erabiliko dira. Aipatutako manuan aipatzen diren gizarte-onurak egotzitako errenta positiboari dagozkionak izango dira.
12.Artikulu honetan aurreikusitakoa aplika dakiekeen zergadunek, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenarekin batera, Espainiako lurraldean egoiliar ez den erakundeari buruzko honako datu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
a) Sozietate-izena eta egoitza sozialaren tokia.
b) Administratzaileen zerrenda eta helbide fiskalaren tokia.
c) Balantzea, galera-irabazien kontua eta memoria.
d) Egotzi beharreko errenta positiboaren zenbatekoa.
e) Egotzi behar den errenta positiboari dagokionez ordaindutako zergen justifikazioa.
13.Erakunde partaidetua paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurraldeetako edo tributu-ordainketarik gabeko herrialde edo lurralde bateko egoiliarra bada, hauxe uste izango da:
a) 1. paragrafoko b) idatzi-zatian aurreikusitako baldintza betetzen da.
b) Erakunde partaidetuaren errentek artikulu honen 3. paragrafoaren ezaugarriak betetzen ditu.
c) Erakunde partaidetuak lortutako errenta partaidetzaren eskurapenbalioaren ehuneko 15 da.
Aurreko lerrokadetan jasotako usteek kontrakoaren frogagiria onartuko dute.
14.Artikulu honen ondorioetarako, Merkataritza Kodearen 42. artikuluak aipatutako sozietate taldean merkataritza-legeriaren araberako talde anitzeko erakundeak eta elkartutakoak barne hartzen dituela joko da.
15.Artikulu honetan aurreikusitakoa ez da aplikatu beharko Espainiako lurraldean egoiliar ez den erakundea Europar Batasuneko beste estatu kide bateko egoiliarra denean, betiere zergadunak egiaztatzen badu bere eraketa eta eragiketa baliozko arrazoi ekonomikoen ondorio direla eta jarduera ekonomikoak egiten dituela, edota Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentarauak, higigarrien balioetako inbertsio kolektiboko erakunde jakin batzuei buruzko legezko, arauzko eta administrazioko xedapenak koordinatzekoak, araututako inbertsio kolektiboko erakunde bat, Lege honen 95. artikuluan aurreikusi gabekoa, eta Europar Batasuneko estatu kideren batean eratu eta egoitza hartutakoa, denean.»
Berrogeita hemeretzi. Aldatu egiten da 93. artikulua; hona nola geratzen den idatzita:
«93. artikulua. Espainiako lurraldera lekualdatutako langileei aplikatu beharreko zerga-araubide berezia.
1.Espainiako lurraldera lekualdatzearen ondorioz Espainian egoitza fiskala hartzen duten pertsona fisikoek ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga tributatzea aukeratu ahal izango dute, artikulu honen 2. paragrafoan aurreikusitako arau bereziekin, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergagatiko zergadunaren izaerari eutsita, egoitza-aldaketa egiten den zergaldian eta hurrengo bost zergaldietan, baldin eta, erregelamenduz xedatutako moduan, honako baldintza hauek betetzen badira:
a) Espainiako lurralderako lekualdaketa gertatzen den zergaldiaren aurreko hamar zergaldietan Espainiako egoiliarrak ez izatea.
b) Espainiako lurralderako lekualdaketa egoera hauetakoren baten ondorioz gertatzea:
1.a Lan-kontratu baten ondorioz, ekainaren 26ko 1006/1985 Errege Dekretuak araututako kirolari profesionalen lan-harreman berezia izan ezik.
Baldintza hori bete dela joko da Espainiako enplegatzaile batekin aurretik adierazitakoa ez beste lan-harreman arrunta edo berezia edo estatutarioa hastean, edo enplegatzaileak lekualdaketa agintzen duenean eta horren lekualdaketagutuna dagoenean.
2.a Kapitalaren partaidetzarik ez duen erakunde baten administratzaile-izaera hartzearen ondorioz, edo, bestela, horretan duen partaidetzak ez badakar lotutako erakundetzat hartzea Sozietateen gaineko Zergaren Legearen 18. artikuluan aurreikusitako moduan.
c) Espainiako lurraldean kokatutako establezimendu iraunkor baten bidez lortutzat joko liratekeen errentak ez lortzea.
Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergagatik tributatzea hautatzen duen zergadunak Ondarearen gaineko Zerga aitortu behar dute betebehar errealagatik.
Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak paragrafo honetan aipatutako aukera gauzatzeko prozedura finkatuko du.
2.Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren tributu-zorra Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Legearen testu bateginean, martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsian, ezarritako arauen arabera zehaztu beharko da, erregelamenduz ezarritako moduan, establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentei dagokienez araubide berezi hori aplikatuz gero, baina honako berezitasun hauek kontuan izanda:
a) Aipatutako testu bategin horren I. kapituluaren 5., 6., 8., 9., 10., 11. eta 14. artikuluetan xedatutakoa ez da aplikatu beharko.
b) Zergadunak araubide berezia aplikatzean lortutako lan-etekin guztiak Espainiako lurraldean lortutzat joko dira.
c) Zergaren likidazioaren ondorioetarako, zergadunak Espainiako lurraldean urte naturalean lortutako errentak pilatuta kargatuko dira, eta ez da horien arteko inolako konpentsaziorik egongo.
d) Aurreko c) idatzi-zatian aipatutako errenta guztiek osatuko dute oinarri likidagarria, baina Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 25.1. f) artikuluan aipatutako errentak eta gainerako errentak bereizita.
e) Kuota osoa zehazteko:
1.a Oinarri likidagarriari, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 25.1.f) artikuluan aipatutako errentei dagokien zatia kenduta, eskala honetan zehaztutako tasak aplikatuko zaizkio:
Oinarri likidagarria |
Aplikatu beharreko tasa |
– |
– |
Euro |
Ehunekoa |
600.000 eurora arte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
24 |
600.000,01 eurotik aurrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
45 |
2.a Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Legearen testu bateginaren 25.1.f) artikuluan aipatutako errentei dagokien oinarri likidagarriaren zatiari, eskala honetan zehaztutako tasak aplikatuko zaizkio:
Oinarri likidagarriaren zatia |
Kuota osoa |
Oinarri likidagarriaren gainerakoa |
Aplikatu beharreko tasa |
– |
– |
– |
– |
Euro arte |
Euro |
Euro arte |
Ehunekoa |
|
|
|
|
0 |
0 |
6.000 |
19 |
6.000,00 |
1.140 |
44.000 |
21 |
50.000,00 |
10.380 |
Hortik aurrera |
23 |
|
|
|
|
f) Zergaren konturako ordainketen kontzeptuko konturako sarrerak eta atxikipenak, erregelamenduz ezarritako moduan, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren araudiarekin bat etorriz.
Nolanahi ere, ehuneko 24 izango da lan-etekinen gaineko konturako sarreraren edo atxikipenaren ehunekoa. Ordaintzaile berak lan-etekinei dagokienez urte naturalean gauzatutako ordainsariak 600.000 eurokoak baino handiagoak direnean, ehuneko 45 izango da soberakinari aplikatu beharreko atxikipen-ehunekoa.»
Hirurogei. Aldatu egiten da 94. artikuluaren 1. paragrafoaren c) idatzi-zatia, hona nola geldituko den idatzita:
«c) Ekarpenak itzultzea xedetzat duen kapital aldakorreko inbertsiosozietateen kapital-murriztapenen kasuetan, horren zenbatekoa edo jasotako ondasunen edo eskubideen merkatuko balio normala, Lege honen 25.1 artikuluaren
a) idatzi-zatian aurreikusitakoari jarraiki kapital higigarriaren etekintzat joko dena, honako zenbateko hauetan handiena mugatzat hartuta:
Akzioek, eskuratu edo harpidetu direnetik kapital sozialaren murriztapenera arte, izandako likidazio-balioaren hazkundea.
Kapitalaren murriztapena banatu gabeko etekinetik badator, etekin horien zenbatekoa. Ondorio horietarako, kapital-murriztapenek, horien xedea zein den, banatu gabeko etekinetatik datorren kapital sozialaren zatiari eragiten diotela joko da lehenik, deuseztatu arte.
Muga horren gaineko soberakinak eragindako akzioen eskurapen-balioa gutxiagotuko du, Lege honen 33.3. a) artikuluaren lehen lerrokadaren arauekin bat etorriz, deuseztatu arte. Era berean, egon litekeen soberakina era guztietako erakunderen funts propioetan parte hartzetik datorren kapital higigarriaren etekin gisa sartuko da, Lege honen 25. artikuluaren 1. paragrafoaren e) idatzi-zatiaren lehen lerrokadan jaulkipen-prima banatzeko aurreikusitako moduan.»
Hirurogeita bat. Erantsi egiten da 7. atala X. tituluan, hona nola gelditzen den idatzita:
«7. atala. Egoitza-aldaketagatiko ondare-irabaziak
95 bis artikulua. Egoitza-aldaketagatiko ondare-irabaziak.
1.Zergadunak egoitza-aldaketagatik izaera galtzen badu, zergaduna titularra den edozer erakunde motaren akzioen edo partaidetzen merkatuko balioaren eta eskurapen-balioaren arteko alde positiboak ondare-irabazitzat joko dira, betiere zergadunak izaera hori izan badu zerga honengatik aitortu beharreko azken zergaldiaren aurreko hamabost zergaldietatik hamarretan gutxienez, eta honako baldintza hauetakoren bat betetzen bada:
a) Artikulu honen 3. paragrafoak aipatutako akzioen edo partaidetzen merkatuko balioa, batera, 4.000.000 eurotik gorakoa izatea.
b) Aurreko a) idatzi-zatian aurreikusitakoa betetzen ez denean, zerga honengatik aitortu beharreko azken zergaldiaren sortzapen-egunean, erakundeko partaidetza-ehunekoa ehuneko 25 baino handiagoa izatea, betiere artikulu honen
3.paragrafoan aipatutako akzioen edo partaidetzen merkatuko balioa 1.000.000 euro baino handiagoa bada.
Horrela gertatuz gero, b) idatzi-zatian aipatutako akzioei edo partaidetzei dagozkien ondare-irabaziei baino ez zaie aplikatuko artikulu honetan xedatutakoa.
2.Ondare-irabaziak aurrezpenaren errentan sartuko dira Lege honen 46. artikuluaren b) idatzi-zatiaren arabera, eta zerga honengatik aitortu beharreko azken zergaldira egotziko dira, erregelamenduz finkatutako baldintzetan, eta, hala behar izanez gero, autolikidazio osagarria egingo da, zehapen, berandutze-interes edo errekargurik gabe.
3.Ondare-irabazia zenbatzeko akzioek edo partaidetzek zerga honengatik aitortu beharreko azken zergaldiaren sortzapen-egunean duten merkatuko balioa hartuko da kontuan, honako arau hauekin bat etorriz zehaztuta:
a) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza-tresnen merkatuei buruzkoan, zehaztutako balore-merkatu arauturen batean negoziatzeko onartutako baloreak, sozietateen edo entitateen funts propioetako parte-hartzea adierazten dutenak, kotizazioaren arabera baloratuko dira.
b) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza-tresnen merkatuei buruzkoan, zehaztutako balore-merkatu arauturen batean negoziatzeko onartu gabeko baloreak, sozietateen
edo entitateen funts propioetako parte-hartzea adierazten dutenak, bestelako merkatu-balioen frogarik ezean, bi hauetan handiena den balioaren arabera:
Zergaren sortzapen-egunaren aurretik amaitutako azken ekitaldiari dagokion balantzetik ateratako baloreei dagokien ondare garbia.
Zergaren sortzapen-egunaren aurretik amaitutako hiru ekitaldi sozialen emaitzen batezbestekoa ehuneko 20ko tasaz kapitalizatzetik ateratzen dena. Azken ondorio horretarako, banatutako dibidenduak eta erreserbarako esleipenak etekin gisa zenbatuko dira, balantzeen erregularizazio nahiz eguneratzearenak kanpoan utzirik.
c) Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea adierazten duten akzioak edo partaidetzak zerga honengatik aitortu beharreko azken zergaldiaren sortzapen-egunean aplikatu beharreko likidazio-balioaren arabera baloratuko dira edo, halakorik ezean, argitaratutako azken likidazio-balioaren arabera. Likidaziobaliorik ezean, zergaren sortzapen-egunaren aurretik amaitutako azken ekitaldiari dagokion balantzetik ateratako akzio edo partaidetzei dagokien ondare garbiaren balioa hartuko da kontuan, betiere bestelako merkatu-balioen frogarik ez badago.
4.Erregelamenduz ezarritako baldintzetan, egoitza-aldaketa paradisu fiskaltzat hartzen ez den herrialde edo lurralde batera lan-arrazoiengatik aldi baterako lekualdatzearen ondorioz gertatzen denean, edo beste edozein arrazoigatik, baldin eta aldi baterako lekualdaketa nazioarteko ezarpen bikoitza saihesteko hitzarmena Espainiarekin sinatuta duen herrialde edo lurralde batera gertatzen bada eta horretan informazioa trukatzeko klausularik badago, zergadunak eskatu ondoren, artikulu honetan araututako ondare-irabaziei dagokien tributuzorraren ordainketa geroratuko du tributu-administrazioak.
Gerorapen horretan Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean eta berau garatzeko araudian xedatutakoa aplikatu beharko da, eta espezifikoki interesen sortzapenari eta geroratze horretarako bermeak eratzeari dagokienez.
Aurreko lerrokadan adierazitako bermeak eratzearen ondorioetarako, horiek, guztiz edo zati batez, eratu ahal izango dira, baldin eta juridikoki eta ekonomikoki nahikoak badira, artikulu honek aipatutako balioen gainean.
Geroratzea, gehienez ere, hurrengo lerrokadan adierazitako epea amaitu osteko urteko ekainaren 30ean beteko da.
Zergapekoak zerga honi dagokionez zergadunaren izaera berriro hartzen badu zerga honengatik aitortu beharreko azken ekitaldiaren osteko bost ekitaldietako epearen barruko edozein momentutan, eta ordurako ez badu eskualdatu aurreko 1. paragrafoan aipatutako akzioen edo partaidetzen titulartasuna, geroratutako tributuzorra iraungitzat hartuko da, baita sortutako interesak ere. Lan-arrazoiengatiko lekualdaketak direnean, zergadunak bost ekitaldiko epe hori luzatzeko eskatu ahal izango dio tributu-administrazioari, baldin eta aldi baterako lekualdaketa luzeagoa justifikatzen duten zirkunstantziak badaude; nolanahi ere, luzapen hori ez da inola ere bost ekitaldi gehiagokoa baino handiagoa izango.
Zerga honengatik tributatu behar duen lehen ekitaldiko aitorpena aurkezten duenean gertatuko da aipatutako iraungipena.
Horrela gertatuz gero, eratutako bermeen kostua ez da itzuli beharko.
5.Baldin eta zergapekoak zergadunaren izaera berriro hartzen badu aurreko
1.paragrafoan aipatutako akzioen edo partaidetzen titulartasuna eskualdatu gabe, autolikidazioa zuzentzeko eskatu ahal izango du, artikulu honetan araututako ondare-irabaziei dagokienez ordaindutako zenbatekoen itzulketa lortzeko.
Aurreko lerrokadan aipatutako itzulketari dagokionez Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan xedatutakoa beteko da, berandutzeko interesen ordainketari dagokionez izan ezik; azken horiek dirusarrera egin denetik itzulketa ordaintzeko agintzen den egunera arte sortuko dira. Zerga honengatik aitortu beharreko lehen zergaldiari dagokionez aitortzeko epea amaitu ondoren aurkeztu ahal izango da zuzentzeko eskaera.
6.Baldin eta egoitza-aldaketa Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kide batera egiten bada eta horrekin tributuinformazioaren truke eraginkorra badago, Iruzur fiskala prebenitzeko neurriei buruzko azaroaren 29ko 36/2006 Legearen lehen xedapen gehigarriaren 4. paragrafoan aurreikusitako moduan, zergadunak artikulu honetan araututako ondare-irabaziei honako berezitasun hauek aplikatzea hautatu ahal izango du:
a) Ondare-irabaziaren autolikidazioa zerga honengatik aitortu beharreko azken ekitaldiaren osteko hamar ekitaldiko epean zirkunstantzia hauetakoren bat gertatzen bada baino ez da egin beharko:
1.a Akzioak edo partaidetzak inter vivos eskualdatzea.
2.a Zergadunak Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide bateko egoiliarraren izaera galtzea.
3.a Paragrafo honetako c) idatzi-zatian aipatutako komunikazio-betebeharra ez betetzea.
Ondare-irabazia zerga honengatik aitortu beharreko azken zergaldira egotziko da, eta, hala badagokio, autolikidazio osagarria egingo da, zehapen, berandutzeko interes edo errekargurik gabe.
a) idatzi-zati honetan aipatutako zirkunstantzietakoren bat gertatzen den egunaren eta zergagatiko aitorpenen hurrengo epearen amaieraren arteko epean aurkeztuko da autolikidazioa.
b) Aurreko a) idatzi-zatiaren 1 zenbakiak aipatutako kasuan, ondareirabaziaren zenbatekoari hauxe kenduko zaio: aurreko 3. paragrafoan aipatutako akzioen edo partaidetzen merkatu-balioaren eta horien eskualdatze-balioaren arteko alde positiboa.
Ondorio horietarako, eskualdatze-balioari banatutako etekinen zenbatekoa edo zergadunaren izaera galdu ondoren erakundearen ondare garbia txikitzea ekarri duen bestelako edozein pertzepzioren zenbatekoa gehituko zaio, betiere horrelako pertzepzioek Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergagatik tributatu ez badute.
c) Zergadunak tributu-administrazioari hauek jakinarazi beharko dizkio, erregelamenduz ezarritako moduan: paragrafo honetan aurreikusitako berezitasunak aplikatzeko hartutako aukera, agerian jarritako ondare-irabazia, egoitza zer estatutara aldatzen duen, helbidea zein ondorengo aldaketak azalduta, eta akzioen edo partaidetzen titulartasunari eutsi diola.
d) Zergapekoak zergadunaren izaera berriro hartzen badu paragrafo honen a) idatzi-zatian aurreikusitako zirkunstantziaren bat gertatu gabe, ondoriorik gabe geldituko dira artikulu honen aurreikuspenak.
7.Artikulu honetan xedatutakoa aplikatu ere egin beharko da egoitza-aldaketa paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batera egiten bada eta zergadunak ez badu bere izaera galtzen Lege honen 8. artikuluaren 2. paragrafoaren arabera.
Horrelakoetan, honako berezitasun hauek aplikatuko dira:
a) Zergadunak ohiko egoitza Espainiako lurraldean duen azken zergaldira egotziko dira ondare-irabaziak, eta horiek zenbatzeko 3. paragrafoan aipatutako akzioek edo partaidetzek zergaldi horren sortzapen-egunean zer merkatu-balio duten hartuko da kontuan.
b) Akzioak edo partaidetzak zergadunak izaera horri eusten dion zergaldi batean eskualdatuz gero, eskualdatzeari dagokion ondare-irabazia edo -galera kalkulatzeko, artikulu honetan aurreikusitako ondare-irabazia zehazteko kontuan hartu den akzioen edo partaidetzen merkatu-balioa hartuko da eskurapen-baliotzat.
8.Espainiako lurraldera lekualdatutako langileei aplikatu beharreko zergaaraubide berezia aukeratu duten zergadunei dagokienez, araubide berezi hori
aplikatu behar ez den lehen zergalditik aurrera zenbatuko da artikulu honen 1. paragrafoan aipatutako hamar zergaldiko epea.»
Hirurogeita bi. Aldatu egiten dira 96. artikuluaren 3. eta 4. paragrafoak, hona nola geratzen diren idatzita:
«3. Lan-etekin osoak jasotzen dituzten zergadunentzat aurreko 2. paragrafoaren a) idatzi-zatian aipatutako muga 12.000 eurokoa izango da honako kasu hauetan:
a) Ordaintzaile batetik baino gehiagotik datozenean. Nolanahi ere, muga urtean 22.000 eurokoa izango da honako kasu hauetan:
1.a Bigarren eta gainerako ordaintzaileen aldetik jasotako zenbatekoen batura, zenbatekoaren arabera ordenatuta, ez bada orotara urtean 1.500 euro baino handiagoa.
2.a Baldin eta zergadunen lan-etekin bakarrak Lege honen 17.2.a) artikuluak aipatutako prestazio pasiboak badira eta aplikatu beharreko atxikipen-tasa zehazteko erregelamenduz ezarritako prozedura bereziari jarraitu bazaio.
b) Ezkontidearen aldetik konpentsazio-pentsioak edo lege honen 7. artikuluan aurreikusitakoak ez diren elikagaiengatiko urteko tasak jasotzen dituztenean.
c) Lan-etekinen ordaintzaileak atxiki beharra ez badu erregelamenduz aurreikusitakoaren arabera.
d) Atxikipen-tasa finkoari lotutako lan-etekin osoak jasotzen dituztenean.»
«4. Honako zergadun hauek beti egin beharko dute aitorpena: nazioarteko zergapetze bikoitzagatik kenkarirako eskubidea dutenek nahiz honako hauetan ekarpenak egiten dituztenek: ezgaitasunen bat duten pertsonen ondare babestuetan, pentsio-planetan, aurreikuspen-plan bermatuetan edo gizarteaurreikuspeneko mutualitateetan, enpresen gizarte-aurreikuspeneko planetan eta tributu-oinarria murrizten duten mendekotasun-aseguruetan, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan.»
Hirurogeita hiru. Aldatu egiten da 99. artikuluaren 5. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«5. Zerga honen kontura atxiki beharreko errenten jasotzaileak sortutako kontraprestazio osoa kontuan harturik zenbatuko ditu errenta horiek.
Atxikipenik egin ez denean edo behar baino zenbateko txikiagoan egin denean, betiere hori atxikitzaileari edo konturako sarrera egin behar duenari bakarrik egoztekoa bada, atxiki beharreko kopurua kenduko du kuotatik jasotzaileak.
Sektore publikoak ordaindutako legezko ordainsariei dagokienez, jasotzaileak benetan atxikitako kopuruak bakarrik kendu ahal izango ditu.
Sortutako kontraprestazio osoa frogatzerik ez dagoenean, Tributu Administrazioak zenbateko osotzat dagokion atxikipena kenduta benetan jasotako zenbatekoa agertzen duena kontuan hartu ahal izango du. Kasu horretan, benetan jasotakoaren eta zenbateko osoaren arteko diferentzia kenduko du kuotatik, konturako atxikipen gisa.»
Hirurogeita lau. Aldatu egiten da 100. artikuluaren 1. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«1. Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea adierazten duten akzioen edo partaidetzen eskualdaketa edo ordainketetan, zerga honengatik atxikipena edo konturako sarrera egin beharra izango dute, erregelamenduz ezarritako kasuetan eta moduan, honako hauek: erakunde kudeatzaileek, administratzaileek, gordailuzainek, merkaturatzaileek edo aipatutako eragiketez
arduratzen den beste edozeinek, bai eta Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen 55.7 artikuluak eta bigarren xedapen gehigarriak xedatutakoaren arabera izendatutako ordezkariak ere, zerbitzuak aske emanez jarduten duen kudeatzailearen izenean egiten badu.
Inbertsio kolektiboko erakundeen akzioen eta partaidetzen eskualdatzailearen kontura konturako ordainketak egiteko betebeharra erregelamenduz ezarri ahal izango da, aipatutako eskualdaketetan lortutako errentaren ehuneko 20ko muga jarrita.
Harpidetza-eskubideen eskualdatzeetan, zerga honengatik atxiki edo konturako sarrera egin beharko du erakunde gordailuzainak eta, horrelakorik ezean, eskualdaketan esku hartu duen finantza-bitartekariak edo fede-emaile publikoak.»
Hirurogeita bost. Aldatu egiten dira 101. artikuluaren 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. paragrafoak; hona nola geratzen diren idatzita:
«1. Lanedo estatutu-harremanen eta pentsioen eta hartzeko pasiboen ondoriozko lan-etekinen gaineko atxikipenaren eta konturako sarreraren ehunekoa zehazteko erregelamenduz ezarritako prozedurari jarraituko zaio.
Atxikipenaren edo konturako sarreraren ehunekoa zehazteko orduan, zirkunstantzia pertsonalak eta familiarrak eta, hala badagokio, ezkontidearen errentak eta murriztapenak eta kenkariak zein aurreikus daitezkeen ordainsari aldakorrak hartu ahal izango dira kontuan, erregelamenduz ezarritako moduan, eta honako eskala hau aplikatuko da:
Atxikipen-tasa |
Atxikipen-kuota |
Atxikipen-tasa kalkulatzeko |
Aplikatu beharreko tasa |
|
kalkulatzeko oinarria |
oinarriaren gainerakoa |
|||
– |
– |
|||
– |
– |
|||
Euro |
Ehunekoa |
|||
Euro arte |
Euro arte |
|||
|
|
|||
|
|
|
|
|
0,00 |
0,00 |
12.450,00 |
19,00 |
|
12.450,00 |
2.365,50 |
7.750,00 |
24,00 |
|
20.200,00 |
4.225,50 |
15.000,00 |
30,00 |
|
35.200,00 |
8.725,50 |
24.800,00 |
37,00 |
|
60.000,00 |
17.901,50 |
Hortik aurrera |
45,00 |
|
|
|
|
|
Ondorio horietarako, aurreikus daitezkeen ordainsari aldakorrak, aurreko urtean lortutakoak gutxienez, daudela joko da, betiere zenbateko txikiagoa modu objektiboan egiaztatzea dakarten zirkunstantziak ez badaude.
Aurreko ekitaldiei egotzi beharreko atzerapenak badira, ehuneko 15 izango da atxikipenaren eta konturako sarreraren ehunekoa, betiere artikulu honen 2. eta 3. paragrafoetan aurreikusitako ehunekoak aplikatu behar ez badira.»
«2. Ehuneko 35 izango da lan-etekinen gaineko atxikipenaren eta konturako sarreraren ehunekoa, baldin eta horiek administrazio-kontseiluetako, horiek ordezkatzen dituzten batzordeetako eta bestelako ordezkaritza-organoetako administratzaile eta kide gisa eskuratu badituzte.
Nolanahi ere, erregelamenduz ezarritako moduan, baldin eta etekinak 100.000 eurotik beherako negozio-zifraren zenbateko garbia duten erakundeetatik badatoz, ehuneko 19 izango da atxikipenaren eta konturako sarreraren ehunekoa.
Paragrafo honetan aurreikusitako atxikipenaren eta konturako sarreraren ehunekoa erdira murriztuko da Ceutan edo Melillan lortutako lan-etekinak direnean, baldin eta Lege honen 68.4 artikuluan aurreikusitako kuotaren kenkarirako eskubidea badute.»
«3. Ikastaroak, hitzaldiak, solasaldiak, mintegiak eta antzekoak ematearen ondorioz edota literatura-, arteedo zientzia-lanak egitearen ondorioz lortutako lanetekinei aplikatu beharreko atxikipenaren edo konturako sarreraren ehunekoa
ehuneko 18 izango da, betiere horrelakoak ustiatzeko eskubidea lagatzen bada. Ehuneko hori erdira murriztuko da Ceuta eta Melillan lortutako lan-etekinak direnean, baldin eta Lege honen 68.4 artikuluan aurreikusitako kuotaren kenkarirako eskubidea badute.»
«4. Ehuneko 19 izango da kapital higigarriaren etekinen gaineko konturako sarreraren edo atxikipenaren ehunekoa.
Ehuneko hori erdira murriztuko da Lege honen 68.4 artikuluan aurreikusitako kuotaren kenkarirako eskubidea duten etekinei dagokienez, baldin eta etekin horiek aipatutako artikuluaren 3. zenbakiaren h) idatzi-zatian zehaztutako sozietateetatik badatoz.»
«5. Jarduera ekonomikoen ondoriozko etekinen atxikipenen eta konturako sarreren ehunekoak hauek izango dira:
a) Ehuneko 18, erregelamendu bidez ezarritako jarduera profesionalen etekinei dagokienez.
Nolanahi ere, ehuneko 9 aplikatuko zaie erregelamendu bidez ezarritako jarduera profesionalen etekinei.
Halaber, ehuneko 15 izango da ehunekoa, baldin eta aurreko segidako ekitaldiari dagokion jarduera horien etekin osoen bolumena 15.000 eurotik beherakoa baldin bada eta zergadunak ekitaldi horretan lortu dituen lanaren eta jarduera ekonomikoen etekin osoen baturaren ehuneko 75 baino gehiago osatzen badu.
Aurreko lerrokadan aipatu den atxikipen-tasa aplikatzeko, zergadunek zirkunstantzia hori betetzen dela jakinarazi beharko diote etekinen ordaintzaileari, eta horrek komunikazioa gorde beharko du behar bezala sinatuta.
Ehuneko horiek erdira murriztuko dira etekinek Lege honen 68.4 artikuluan aurreikusitako kuotaren kenkarirako eskubidea badute.
b) Ehuneko 2 nekazaritzako edo abeltzaintzako jardueretatik datozen etekinei dagokienez, txerriak gizentzeko eta hegazti-hazkuntzako nekazaritzako jardueren kasuan izan ezik, azken horietan ehuneko 1 aplikatuko baita.
c) Ehuneko 2 baso-jardueretatik datozen etekinei dagokienez.
d) Ehuneko 1 zenbatespen objektiboko metodoren bidez etekin garbia zehazten duten beste enpresa-jarduera batzuentzat, erregelamenduz ezarritako kasuetan eta baldintzetan.»
«6. Ehuneko 19 izango da inbertsio kolektiboko erakundeen akzioen eta partaidetzen eskualdatzeen edo ordainketen ondoriozko ondare-irabazien konturako ordainketen ehunekoa.
Atxikipenik ez da aplikatuko ondare-irabazia ez bada zenbatu behar, Lege honen 94.1.a) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Erregelamenduz ezarritako mendi publikoetan bizilagunek gauzatutako basoaprobetxamenduen ondorioz lortutako ondare-irabazien atxikipenaren eta konturako sarreraren ehunekoa, 100eko 19 izango da.
Ehuneko 19 izango da harpidetza-eskubideak eskualdatzearen ondoriozko ondare-irabazien atxikipenaren eta konturako sarreraren ehunekoa.»
Hirurogeita sei Aldatu egiten dira 103. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoak, hona nola geratzen diren idatzita:
«1. Tributu Administrazioak behin-behineko likidazioa egingo du, hala dagokionean, aitorpena aurkezteko epea amaitu ondorengo sei hilabeteren barruan, baldin eta autolikidazioaren ondoriozko kuotaren zenbatekoa txikiagoa bada honako hauen batura baino: zerga honen atxikipenak, konturako sarrerak eta ordainketa zatikatuak zein Lege honen 79. artikuluaren d) lerrokadan aipatutako
ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren kuotak eta, hala badagokio, Lege honen
81.eta 81 bis artikuluetan aurreikusitako kenkariak.
Aitorpena epez kanpo aurkeztu badute, aurreko lerrokadan aipatutako sei
hilabeteak aurkezten dutenetik hasiko dira zenbatzen.
2.Tributu Administrazioak aipatutako kuotaren gaineko soberakina ofizioz itzuliko du, baldin eta autolikidazioaren edo, hala dagokionean, behin-behineko likidazioaren, ondoriozko kuota txikiagoa bada honako hauen batura baino: zerga honengatik benetan atxikitako kuotak eta egindako konturako ordainketak, bai eta Lege honen 79. artikuluaren d) idatzi-zatian aipatutako Ez-egoiliarren errentaren gaineko Zergaren kuotak eta, hala badagokio, Lege honen 81. eta 81 bis artikuluetan aurreikusitako kenkariak; betiere bidezkoak diren ondorengo likidazioak, behin-behinekoak edo behin betikoak, egiteari kalterik egin gabe.»
Hirurogeita zazpi. Aldatu egiten da 104. artikuluaren 5. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«5. Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteko eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta Tributu Arautegia aldatzeko azaroaren 18ko 41/2003 Legean araututako babestutako ondarearen titularrek, zerga honengatik zergadun badira, xede horrekin, aitorpen bat aurkeztu beharko dute ondarearen osaera, jasotako ekarpenak zein zergaldian egindako babestutako ondarearen erabilerak adierazteko, bai eta diruaren gastua eta babestutako ondarean sartutako ondasun suntsikorren kontsumoa ere zehazteko, erregelamenduz ezarritako moduan.»
Hirurogeita zortzi. Aldatu egiten da 105. artikuluaren 2. paragrafoko f) idatzi-zatia; hona nola gelditzen den idatzita:
«f) Jaulkipen-prima banatzen duten edo ekarpenak itzuliz kapitala murrizten duten erakundeentzat, atxikipenik gabe egindako banaketei dagokienez.»
Hirurogeita bederatzi. Aldatu egiten da hirugarren xedapen gehigarriaren g) idatzizatia, eta hona nola geratzen den idatzita:
«g) Ordaindutako lehenengo primak bost urtetik gorako antzinatasuna izan beharko du biziarteko errenta eratzeko unean.»
Hirurogeita hamar. Aldatu egiten da zazpigarren xedapen gehigarria, eta hona nola geratzen den idatzita:
«Zazpigarren xedapen gehigarria. Autotaxi bidezko garraio-jarduera garatzen duten zergadunek lortutako errenta jakin batzuen tributazioa.
1.Autotaxi bidezko garraio-jarduera egiten duten zergadunek (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifen lehenengo atalaren 721.2 epigrafean sailkatuta dago) , baldin eta beren etekin garbia zenbatespen objektiboaren metodoaren bidez zehazten badute, xedapen gehigarri honen 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera, aktibo finko ukigarriak eskualdatzearen ondorioz lortzen dituzten ondare-irabaziak murriztuko dituzte, betiere ezintasun iraunkorrak, erretiroak edo sektorea berregituratzearen eraginez jarduera uzteak eragiten badu eskualdaketa hori.
Halaber, aurreko lerrokadan xedatutakoa ezarri ahal izango da, baldin eta, bertan adierazitakoak ez diren bestelako zioek bultzatuta, aktibo ukiezinak bigarren mailara arteko senideei eskualdatzen bazaizkie.
2.Aurreko 1. paragrafoan aipatutako ondare-irabaziak honako arau hauei jarraiki murriztuko dira:
1.a 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago sortutako irabaziaren zatia bereiziko da, halakotzat hauxe hartuko da: zergadunaren ondarean egon den egun
kopuru osoari dagokionez eskuratzeko egunetik 2014ko abenduaren 31 arte, biak barne, igarotako egun kopuruari proportzionalki dagokion ondare-irabaziaren zatia.
2.a 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago sortutako ondare-irabaziaren zatia murriztu egingo da honako taula honetan ageri diren ehunekoak aplikatuz, eskuratzeko egunetik 2014ko abenduaren 31 arte igarotako denbora kontuan harturik:
Aktibo finko ukiezina eskuratzetik 2014-12-31ra arte igarotako denbora |
Ehuneko aplikagarria |
|
|
|
|
Hamabi urte baino gehiago . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
Ehuneko 100. |
|
Hamaika urte baino gehiago. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
Ehuneko |
87. |
Hamar urte baino gehiago . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
Ehuneko |
74. |
Bederatzi urte baino gehiago . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
Ehuneko |
61. |
Zortzi urte baino gehiago . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
Ehuneko |
54. |
Zazpi urte baino gehiago . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
Ehuneko |
47. |
Sei urte baino gehiago . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
Ehuneko |
40. |
Bost urte baino gehiago . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
Ehuneko |
33. |
Lau urte baino gehiago. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
Ehuneko |
26. |
Hiru urte baino gehiago . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
Ehuneko |
19. |
Bi urte baino gehiago . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
Ehuneko |
12. |
Urtebete baino gehiago . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
Ehuneko |
8. |
Urtebete arte. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
Ehuneko |
4.» |
|
|
|
Hirurogeita hamaika. Aldatu egiten da hamabigarren xedapen gehigarria, eta hona nola geratzen den idatzita:
«Hamabigarren xedapen gehigarria. 2015, 2016 eta 2017an aurrezpenaren tributu-oinarrian sartzen diren etekinen eta ondare-irabazien eta -galeren arteko konpentsazio-ehunekoa.
Ehuneko 10, 15 eta 20 izango da, hurrenez hurren, Lege honen 49. artikuluaren
1.paragrafoaren a) eta b) idatzi-zatietan aipatutako saldoen arteko konpentsazioehunekoa 2015, 2016 eta 2017ko zergaldietan.»
Hirurogeita hamabi. Aldatu egiten da b) idatzi-zatia eta e) eta f) idatzi-zatiak erantsi dira hamahirugarren xedapen gehigarriaren 3. paragrafoan; hona nola gelditzen diren idatzita:
«b) Finantza-erakundeei, merkaturatzen dituzten aurrezpen sistematikoko banako planei dagokienez (Lege honen hirugarren xedapen gehigarrian aipatuta) , edota lege honen 38.3 artikuluan aurreikusitako biziarteko errenta aseguratuei dagokienez.»
«e) |
Lege honen hogeita seigarren xedapen gehigarrian araututako kontratuak |
merkaturatzen dituzten erakundeak.» |
|
«f) |
Autonomia-erkidegoei eta Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuari, |
familia ugariaren baldintza eta ezgaitasuna duten pertsonen ezgaitasun-mailaren datuen baldintzak betetzen dituzten pertsonei dagokienez.»
Hirurogeita hamahiru. Aldatu egiten da hamaseigarren xedapen gehigarria, eta hona nola geratzen den idatzita:
«Hamaseigarren xedapen gehigarria. Gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egiten diren ekarpenen finantza-muga.
Lege honen bederatzigarren xedapen gehigarriaren 51. artikuluaren 1., 2., 3., 4. eta 5. paragrafoetan eta hamaikagarren xedapen gehigarriaren bi paragrafoan
aurreikusitako gizarte-aurreikuspeneko sistemetarako enpresen ekarpenen baterako gehieneko urteko zenbatekoa 8.000 euro urtean izango da.
Gainera, urtean 5.000 euroko muga gehigarria ezartzen da pentsioengatiko konpromisoak betetzeko enpresek kontratatutako mendekotasuneko aseguru kolektiboentzat.»
Hirurogeita hamalau. Hogeigarren xedapen gehigarria erantsi da, hona nola gelditzen den idatzita:
«Hogeigarren xedapen gehigarria. Progresibitatedun errenta salbuetsiak.
Progresibitatedun errenta salbuetsitzat jotzen dira honako hauek: tributatu ez arren, zergaldiko gainontzeko errentei aplikatu beharreko karga-tasa kalkulatzeko kontuan hartu beharrekoak.
Progresibitatedun errenta salbuetsiak oinarri likidagarri orokorrari edo aurrezpenaren oinarri likidagarriari erantsiko zaizkio, errentek zer izaera duten, Estatuko eta autonomiako kuota osoa zehazteko egokia den batez besteko kargatasa kalkulatzeko.
Horrela kalkulatutako batez besteko karga-tasa oinarri likidagarri orokorrean edo aurrezpenaren oinarri likidagarrian aplikatuko da, progresibitatedun errenta salbuetsiak barne hartu gabe.»
Hirurogeita hamabost. Aldatu egiten da hogeita batgarren xedapen gehigarria, eta hona nola geratzen den idatzita:
«Hogeita batgarren xedapen gehigarria. Iraungita eta kobratu gabe dauden kredituengatiko ondare-galerak.
Lege honen 14.2 artikuluaren k) idatzi-zatian aurreikusitako denboraegozpenaren arau berezia aplikatzeko, aipatutako k) idatzi-zati horren 3. zenbakian aurreikusitako zirkunstantzia urtebeteko epea 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera amaitzen denean baino ez da kontuan hartuko.»
Hirurogeita hamasei. Aldatu egiten da hogeita laugarren xedapen gehigarria, eta hona nola geratzen den idatzita:
«Hogeita laugarren xedapen gehigarria. 2015eko urtarrilari dagozkion lanetekinen gaineko atxikipenak.
2015eko urtarrilean ordaintzen diren lan-etekinen gainean egin beharreko atxikipenak eta konturako sarrerak zehazteko berezitasunak erregelamenduz zehaztu ahal izango dira.»
Hirurogeita hamazazpi. Aldatu egiten da hogeita seigarren xedapen gehigarria, eta hona nola geratzen den idatzita:
«Hogeita seigarren xedapen gehigarria. Epe luzerako aurrezki-planak.
1.Epe luzerako aurrezki-planak honako baldintza hauek betetzen dituzten zergadunaren eta asegurueta kreditu-erakunde baten artean egindako kontratuak dira:
a) Epe luzerako aurrezki-planari emandako baliabideak bi hauetako baten bidez bideratu behar dira: dela xedapen gehigarri honen 2. paragrafoan aipatutako bizi-aseguru indibidual baten edo ondoz ondokoen bitartez (epe luzerako banako bizi-aseguruak deituta) , dela epe luzerako banakako aurrezki-kontu batean sartu eta xedapen gehigarri honen 3. paragrafoan aipatutako gordailu eta kontratu finantzarioen bitartez.
Zergadun bat aldi berean epe luzerako aurrezki-plan baten titularra bakarrik izan ahalko da.
b) Epe luzerako aurrezki-plana irekiko da lehen prima ordaintzen denean, edo epe luzerako banako aurrezki-kontura lehen ekarpena egiten denean, dagokionaren arabera, eta iraungitzat joko da zergadunak horren edozein erabileraren egiten duenean edo paragrafo honen c) idatzi-zatian aurreikusitako ekarpenen muga urratzen duenean.
Ondorio horietarako, epe luzerako banakako aurrezki-aseguruei dagokienez, horien zenbatekoa ez da erabilitzat joko, baldin eta, iraungita, aseguru-erakundeak, zergadunaren aginduz, prestazioaren zenbateko osoa zergadunak erakunde berarekin kontratatutako epe luzerako banakako aurrezki-aseguru berri batera bideratzen badu. Horrelakoetan, aseguru berrirako prestazioaren ekarpena ez da kontuan hartuko paragrafo honen c) idatzi-zatian adierazitako 5.000 euroko mugari dagokionez, eta, Lege honen 7. artikuluaren ñ) idatzi-zatian aurreikusitako epea zenbatzeko, planerako ekarpenak sortu ziren lehen seguruari ordaindutako lehen prima hartuko da erreferentziatzat.
c) Epe luzerako aurrezki-planera egindako ekarpenak plana indarrean dagoen ekitaldi bakar batean ere ezin dira urtean 5.000 eurokoak baino handiagoak izan.
d) Zergadunak planaren ondorioz sortutako kapitalaren zenbateko osoa bakarrik erabili ahal izango du, eta ezin izango du zatika erabili.
e) Aseguru-erakundeak edo, bestela, kreditu-erakundeak bizi-aseguru indibiduala edo finantza-gordailu edo -kontratu bakoitza iraungitzean gutxienez horri egindako ekarpenen edo ordaindutako primen baturaren ehuneko 85eko kapitala jasotzea bermatu beharko dio zergadunari.
Aurrekoa gorabehera, aipatutako bermea ehuneko 100 baino txikiagoa bada, kontratatutako finantza-produktuak gutxienez urtebeteko iraungipena eduki beharko du.
2.Lege honen 51. artikuluan aurreikusitakoa ez den bizi-aseguru indibidual gisa eratzen da Epe luzerako banakako aurrezki-asegurua; ez du biziraupenaren edo heriotzaren beste kontingentziarik estaltzen, eta zergaduna bera kontratatzailea, aseguratua eta onuraduna da, heriotzaren kasuan izan ezik.
Kontratuaren baldintzetan berariaz eta modu nabarmenean jasoko da Epe luzerako banakako aurrezki-asegurua dela, eta haren siglak (SIALP) Lege honetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako kontratuetan bakarrik erabiliko dira.
3.Zergadunak kreditu-erakunde batekin egindako kontratu modura eratzen da Epe luzerako banakako aurrezki-kontua; horren kontura diruzko gordailu bat edo hainbat eratu ahal izango dira, baita azaroaren 10eko EHA/3537/2005 Aginduaren, Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 27.4 artikulua garatzekoaren, bigarren artikuluaren 1. paragrafoaren azken atalean zehaztutako finantza-kontratuak ere. Halaber, horrelakoen baldintzetan ekarpena zein iraungi ondoren egin beharreko likidazioa dirutan bakarrik egingo direla aurreikusten da. Finantza-kontratu eta -gordailu horiek zergadunak kontratatu beharko ditu Epe luzerako banakako aurrezki-kontua ireki duen kreditu-erakunde berarekin. Etekinak nahitaez gehituko dira banakako kontuan eta ez dira kontuan hartuko aurreko 1. paragrafoaren c) idatzi-zatian aurreikusitako mugari dagokionez.
Epe luzerako banakako aurrezki-kontua bereziki identifikatuta eta bestelako zergapetze-moduetatik bereizita egon beharko da. Kontuan sartutako finantzagordailuek eta -kontratuek, halaber, azken horren erreferentzia jasoko dute beren identifikazioan.
Kontratuaren baldintzetan berariaz eta modu nabarmenean jasoko da Epe luzerako banakako aurrezki-kontua dela, eta haren siglak (CIALP) Lege honetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako kontratuetan bakarrik erabiliko dira. Horrelakoek egun horretatik aurrera kontratatutako finantza-gordailuak eta -kontratuak barnean hartuko dituzte.
4.Xedapen gehigarri honen 1. paragrafoaren e) idatzi-zatian aipatutako bermea zer zenbateko eta datari dagokion berariaz eta modu nabarmenean jakinarazi beharko dute erakunde kontratatzaileek kontratuetan, bai eta bizi-aseguru indibiduala, finantza-gordailua edo finantza-kontratua iraungi aurretik horren ondorioz sortutako kapitala erabiltzeko edo ekarpen berriak egiteko finantzabaldintzak ere.
Halaber, erakunde kontratatzaileek kontratuetan berariaz eta modu nabarmenean ohartarazi beharko dute zergadunak Epe luzerako aurrezki-plan baten titularrak bakarrik izan daitezkeela aldi berean, urtean horretara 5.000 euro baino gehiagoko ekarpenik ezin dutela egin eta planak jasotzen duen kapitala zati batez erabiltzerik ez dutela; horrez gain, aldez aurretik edo lehen ekarpenetik bost urte igaro ondoren kapitala erabiltzeak zer ondorio fiskal dituen ere ohartarazi beharko dute.
5.Epe luzerako banakako aurrezki-aseguruen eta epe luzerako banakako aurrezki-kontuetan eratutako funtsen eskubide ekonomiko guztiak mobilizatzeko baldintzak erregelamenduz garatu ahal izango dira, Lege honen 7. artikuluaren ñ) idatzi-zatian aurreikusitako ondorioetarako baliabideak erabili direla jotzea ekarri gabe.
6.Baldin eta, Lege honen 7. artikuluaren ñ) idatzi-zatian aurreikusitako epea amaitu aurretik, sortutako kapitala erabiltzen bada edo xedapen honen 1. paragrafoaren c) idatzi-zatian aurreikusitako ekarpenen muga urratzen bada, plana ireki zenetik lortutako kapital higigarriaren etekin positiboen gaineko (haren iraungipena dela eta lortzen direnak barne hartuta) ehuneko 19ko atxikipena edo konturako ordainketa egin beharko du erakundeak.
7.Epe luzerako aurrezki-planaren indarraldian lortzen diren kapital higigarriaren etekin negatiboak, halakorik badago, eta planaren iraungipena dela eta lortutakoak barne, iraungipena gertatzen den zergaldian egotziko dira, baina aipatutako etekin negatibo horien zenbateko osoan salbuespena aplikatu den planaren etekinen batura gainditzen duen zatiari dagokionez soilik.»
Hirurogeita hemezortzi. Aldatu egiten da hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria, eta hona nola geratzen den idatzita:
«Hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria. 2015ean aplikatu beharreko eskalak eta atxikipen-tasak.
1.2015eko zergaldian hauek izango dira zergaren kuota osoa zehazteko eskalak:
a) Lege honen 63. artikuluaren 1. paragrafoaren 1. zenbakian aipatutako zergaren eskala orokorra hauxe izango da:
Oinarri likidagarria |
Kuota osoa |
Oinarri likidagarriaren gainerakoa |
Aplikatu beharreko tasa |
– |
– |
– |
– |
Euro arte |
Euro |
Euro arte |
Ehunekoa |
|
|
|
|
0,00 |
0,00 |
12.450,00 |
10,00 |
12.450,00 |
1.245,00 |
7.750,00 |
12,50 |
20.200,00 |
2.213,75 |
13.800,00 |
15,50 |
34.000,00 |
4.352,75 |
26.000,00 |
19,50 |
60.000,00 |
9.422,75 |
Hortik aurrera |
23,50 |
b) Lege honen 65. artikuluan aipatutako atzerriko egoiliarrei aplikatu beharreko eskala aurreko a) idatzi-zatian ezarritakoa eta hau izango da:
Oinarri likidagarria |
Kuota osoa |
Oinarri likidagarriaren gainerakoa |
Aplikatu beharreko tasa |
– |
– |
– |
– |
Euro arte |
Euro |
Euro arte |
Ehunekoa |
|
|
|
|
0,00 |
0,00 |
12.450,00 |
10,00 |
12.450,00 |
1.245,00 |
7.750,00 |
12,50 |
20.200,00 |
2.213,75 |
13.800,00 |
15,50 |
34.000,00 |
4.352,75 |
26.000,00 |
19,50 |
60.000,00 |
9.422,75 |
Hortik aurrera |
23,50 |
|
|
|
|
c) Lege honen 66. artikuluaren 1. paragrafoaren 1. zenbakian aipatutako aurrezkiaren eskala hauxe izango da:
Aurrezkiaren oinarri |
Kuota osoa |
Aurrezpenaren oinarri likidagarriaren |
Aplikatu beharreko tasa |
|
likidagarria |
– |
gainerakoa |
– |
|
– |
– |
|||
Euro |
Ehunekoa |
|||
Euro arte |
Euro arte |
|||
|
|
|||
|
|
|
|
|
0 |
0 |
6.000 |
10 |
|
6.000,00 |
600 |
44.000 |
11 |
|
50.000,00 |
5.440 |
Hortik aurrera |
12 |
|
|
|
|
|
d) Lege honen 66. artikuluaren 2. paragrafoaren 1. zenbakian aipatutako aurrezkiaren eskala hauxe izango da:
Aurrezkiaren oinarri |
Kuota osoa |
Aurrezpenaren oinarri likidagarriaren |
Aplikatu beharreko tasa |
|
likidagarria |
– |
gainerakoa |
– |
|
– |
– |
|||
Euro |
Ehunekoa |
|||
Euro arte |
Euro arte |
|||
|
|
|||
|
|
|
|
|
0 |
0 |
6.000 |
20 |
|
6.000,00 |
1.200 |
44.000 |
22 |
|
50.000,00 |
10.880 |
Hortik aurrera |
24 |
|
|
|
|
|
e) Lege honen 76. artikuluaren 1. zenbakian aipatutako aurrezkiaren eskala hauxe izango da:
Aurrezkiaren oinarri |
Kuota osoa |
Aurrezpenaren oinarri likidagarriaren |
Aplikatu beharreko tasa |
|
likidagarria |
– |
gainerakoa |
– |
|
– |
– |
|||
Euro |
Ehunekoa |
|||
Euro arte |
Euro arte |
|||
|
|
|||
|
|
|
|
|
0 |
0 |
6.000 |
10 |
|
6.000,00 |
600 |
44.000 |
11 |
|
50.000,00 |
5.440 |
Hortik aurrera |
12 |
|
|
|
|
|
f) Lege honen 93. artikuluaren 2. paragrafoaren e) idatzi-zatiaren 1. zenbakian aipatutako eskala hauxe izango da:
Oinarri likidagarria |
Aplikatu beharreko tasa |
– |
– |
Euro |
Ehunekoa |
600.000 eurora arte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
24 |
600.000,01 eurotik aurrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . |
47 |
g) Lege honen 93. artikuluaren 2. paragrafoaren e) idatzi-zatiaren 2. zenbakian aipatutako eskala hauxe izango da:
Aurrezkiaren oinarri |
Kuota osoa |
Aurrezpenaren oinarri likidagarriaren |
Aplikatu beharreko tasa |
|
likidagarria |
gainerakoa |
|||
– |
– |
|||
– |
– |
|||
Euro |
Ehunekoa |
|||
Euro arte |
Euro arte |
|||
|
|
|||
|
|
|
|
|
0 |
0 |
6.000 |
20 |
|
6.000,00 |
1.200 |
44.000 |
22 |
|
50.000,00 |
10.880 |
Hortik aurrera |
24 |
|
|
|
|
|
2.2015eko zergaldian Lege honen 101. artikuluaren 1. paragrafoan aipatutako atxikipen-eskala hauxe izango da:
Atxikipen-tasa |
Atxikipen-kuota |
Atxikipen-tasa kalkulatzeko |
Aplikatu beharreko tasa |
|
kalkulatzeko oinarria |
oinarriaren gainerakoa |
|||
– |
– |
– |
– |
|
Euro |
Ehunekoa |
|||
Euro arte |
Euro arte |
|||
|
|
|||
|
|
|
|
|
0,00 |
0,00 |
12.450,00 |
20,00 |
|
12.450,00 |
2.490,00 |
7.750,00 |
25,00 |
|
20.200,00 |
4.427,50 |
13.800,00 |
31,00 |
|
34.000,00 |
8.705,50 |
26.000,00 |
39,00 |
|
60.000,00 |
18.845,50 |
Hortik aurrera |
47,00 |
|
|
|
|
|
2015eko zergaldian, ehuneko 19 izango da Lege honen 101. artikuluaren 3. paragrafoan eta 5. paragrafoaren a) idatzi-zatian aurreikusitako ehuneko 18ko atxikipenaren eta konturako sarreraren ehunekoa.
2015eko zergaldian, ehuneko 20 izango dira Lege honen 101. artikuluan eta hogeita seigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako ehuneko 19ko konturako ordainketen ehunekoa eta Lege honen 92.8 artikuluan aipatutako konturako sarreraren ehunekoa.
Halaber, 2015eko zergaldian, ehuneko 37 izango da Lege honen 101. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako ehuneko 35eko atxikipen-ehunekoa, eta ehuneko 47, berriz, Lege honen 93. artikuluaren 2. paragrafoaren f) idatzi-zatian aurreikusitako ehuneko 45eko atxikipen-ehunekoa.»
Hirurogeita hemeretzi. Aldatu egiten da hogeita hamaseigarren xedapen gehigarria, eta hona nola geratzen den idatzita:
«Hogeita hamaseigarren xedapen gehigarria. 2016tik aurrera zenbatespen objektiboaren metodotik salbuetsitako jarduerak.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren metodoa eta Balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi sinplifikatua 2016rako garatzen dituen ministerio-aginduak ez ditu aplikazio-eremuaren barruan jasoko Lege honen 101.5 d) artikulua 2015eko zergaldian aplikatu beharreko Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifen lehen atalaren 3, 4 eta 5 dibisioetan jasotako jarduerak, eta artikulu hori aplikagarri zaizkien gainerako jarduerentzat murriztu egingo du zenbatespen objektiboaren metodoan sartzeko magnitude espezifikoaren zenbatekoa.»
Laurogei. Aldatu egiten da berrogeigarren xedapen gehigarria, eta hona nola geratzen den idatzita:
«Berrogeigarren xedapen gehigarria. Onuraduna hipotekazko hartzekoduna duten aseguruen ondoriozko etekinak.
Aseguru batean estalitako ezgaitasunaren gertakariagatiko prestazioaren ondoriozko errentek, baldin eta zergadunaren hipotekazko hartzekodunak jasotzen baditu haren onuradun gisa, eta zergadunaren hipotekazko zor guztia edo zati bat amortizatu beharra badago, onuraduna zergaduna bera izango balitz izango zuten tratamendu fiskal bera izango dute. Nolanahi ere, errenta horiek ez dute inola ere atxikipenik izango.
Ondorio horietarako, hipotekazko hartzekodunak kreditu-erakunde bat izan beharko du, edo bestela, hipoteka-maileguak edo -kredituak emateko jarduera modu profesional batez egiten duen beste jarduera bat.»
Laurogeita bat. Aldatu egiten da laugarren xedapen iragankorra, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Laugarren xedapen iragankorra. 1999ko urtarrilaren 1a baino lehen ondarea handitzea edo murriztea eragin duten bizi-aseguru kontratuen erregimen iragankorra.
Kapital geroratu bat jasotzen denean, Lege honen 25. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz 1994ko abenduaren 31 baino lehenago ordaindutako primei dagokienez kalkulatutako etekin garbi osoaren zatia, 2006ko urtarrilaren 20a baino lehenago sortutakoa, hala badagokio, honela murriztuko da:
1.a 1994ko abenduaren 31 baino lehen ordaindutako prima bakoitzari dagokion etekin garbi osoaren zatia zehaztuko da. Aseguru-kontratuaren prima bakoitzari lortutako etekin osoan zenbateko etekina dagokion zehazteko, etekin osoa eta ondoko koefiziente honetatik ateratzen den haztapen-koefizientea biderkatuko dira:
Zatitzailean, prima ordaindu zenetik diru-kopurua kobratu arte igarotako urte kopurua primarekin biderkatuz ateratzen den emaitza jarriko da.
Izendatzailean, prima ordaindu zenetik diru-kopurua kobratu arte igarotako urte kopurua prima bakoitzarekin biderkatzetik ateratzen diren biderkaduren batura jarriko da.
2.a 1994ko abenduaren 31 baino lehenago ordaindutako prima bakoitzari dagokion etekin garbi osoaren zati bakoitzarentzat, aldi berean, haren zenbatekoan 2006ko urtarrilaren 20a baino lehenago sortutako zatia zehaztuko da. Egun hori baino lehenago sortutako zatia zehazteko, 1994ko abenduaren 31 baino lehenago ordaindutako prima bakoitzarentzat aurreko 1. zenbakian aurreikusitakoaren ondorioz lortutako zenbatekoa eta honako koefiziente honetatik ateratzen den haztapen-koefizientea biderkatuko dira:
Zenbakitzailean, prima ordaintzen denetik 2006ko urtarrilaren 20ra arte igarotako denbora.
Izendatzailean, prima ordaintzen denetik prestazioa kobratzen den egunera arte igarotako denbora.
3.a Xedapen honetan ezarritakoa aplikatu zaion etekin garbiaren biziaseguruei dagozkien kapital geroratuen zenbateko osoa kalkulatuko da, betiere 2015eko urtarrilaren 1etik kapital geroratuaren denbora-egozpena egiteko momentura arte lortutakoei dagokienez.
4.a Kapital geroratuaren eta aurreko 3. zenbakian aipatutako zenbatekoaren batura 400.000 euro baino txikiagoa bada, etekin garbi osotik murriztu beharreko zenbatekoa zehaztuko da. Ondorio horietarako, aurreko 2. zenbakian xedatutakoaren arabera kalkulatutako etekin garbiaren zati bakoitzari ehuneko 14,28 kenduko zaio dagokion prima ordaindu denetik 1994ko abenduaren 31ra bitartean igarotako urte bakoitzeko. Bi data horien artean sei urtetik gora igaro badira, ehuneko 100 izango da aplikatu beharreko ehunekoa.
5.a Baldin eta kapital geroratuaren eta aurreko 3. zenbakian aipatutako zenbatekoaren batura 400.000 eurotik gorakoa bada, baina aurreko 3. zenbakian xedatutakoaren emaitza 400.000 eurokoa baino txikiagoa bada, aurreko 4. paragrafoan adierazitako murriztapena 2006ko urtarrilaren 20a baino lehenago sortutako etekin garbiaren zati bakoitzari aplikatuko zaio, baina aurreko 3. paragrafoaren zenbatekoari gehituta 400.000 euroko zenbatekoa gainditzen ez duen kapital geroratuaren zatiari proportzionalki dagokionari soilik.
6.a Aurreko 3. zenbakian xedatutakoaren emaitza 400.000 eurotik gorakoa denean, ez da inolako murriztapenik egingo.»
Laurogeita bi. Aldatu egiten da seigarren xedapen iragankorra, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Seigarren xedapen iragankorra. 2015ean aplikatu beharreko mugikortasun geografikoagatiko murriztapena.
2014an, zergaldi horretan lanpostu bat onartu dutelako, Lege honen 20. artikuluaren 2. paragrafoaren b) idatzi-zatian aurreikusitako murriztapena, 2014ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketarekin, aplikatzeko eskubidea izan duten zergadunek eta 2015eko zergaldian ere lan horretan ari direnek, zergaldi horretan Lege honen 20. artikuluan aipatutako murriztapena aplikatu ahal izango dute, 2014ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketarekin, Lege honen 19. artikuluaren 2. paragrafoaren f) idatzi-zatiaren bigarren lerrokadan aurreikusitako murriztapenaren ordez.»
Laurogeita hiru. Aldatu egiten dira zazpigarren xedapen iragankorraren 5. eta 6. paragrafoak, eta 7. paragrafoa gehitu zaio aipatutako xedapen iragankorrari. Hona nola gelditzen diren idatzita:
«5. Lege honen 49.1 b) artikuluan, 2012ko abenduaren 31ra arte indarrean zen idazketan, adierazitako ondare-galerak, 2011ko eta 2012ko zergaldiei dagozkienak, baldin eta 2013ko urtarrilaren 1ean konpentsatzeke badaude, Lege honen 49.1 b) artikuluan adierazitako ondare-irabazien eta -galeren saldoarekin konpentsatuko dira oraindik ere.
Lege honen 49.1 b) artikuluan, 2014ko abenduaren 31ra arte indarrean zen idazketan, adierazitako ondare-galerak, 2013ko eta 2014ko zergaldiei dagozkienak, baldin eta 2015eko urtarrilaren 1ean konpentsatzeke badaude, Lege honen 49.1 b) artikuluan adierazitako ondare-irabazien eta -galeren saldoarekin konpentsatuko dira oraindik ere.
6.Lege honen 48 b) artikuluan, 2012ko abenduaren 31ra arte indarrean zen idazketan, adierazitako ondare-galerak, 2011ko eta 2012ko zergaldiei dagozkienak, baldin eta 2013ko urtarrilaren 1ean konpentsatzeke badaude, Lege honen 48. artikuluaren b) idatzi-zatian adierazitako moduan konpentsatuko dira oraindik ere.
Lege honen 48. b) artikuluan, 2014ko abenduaren 31ra arte indarrean zen idazketan, aipatutako 2013ko eta 2014ko zergaldietan lortutako ondare-elementuen eskualdatzeek eragindako ondare-galeren ondoriozko saldo-negatiboaren zatia, baldin eta 2015eko urtarrilaren 1ean konpentsatzeke badago, Lege honen 49.1 b) artikuluan adierazitako ondare-irabazien eta -galeren saldoarekin konpentsatuko da. Aurretik adierazitako saldo negatiboaren gainerakoa Lege honen 48. artikuluaren b) idatzi-zatian aurreikusitako moduan konpentsatuko da oraindik ere.
7.Lege honen 49. artikuluaren 1. paragrafoaren a) eta b) idatzi-zatietan aipatutako saldo negatiboak, 2011ko, 2012ko, 2013ko eta 2014ko zergaldiei dagozkienak, baldin eta 2015eko urtarrilaren 1ean konpentsatzeke badaude, idatzizati horietan aurreikusitako moduan konpentsatuko dira oraindik ere, betiere 2014ko abenduaren 31 arte indarrean zegoen 49. artikuluaren idazketarekin.»
Laurogeita lau. Aldatu egiten da bederatzigarren xedapen iragankorra, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Bederatzigarren xedapen iragankorra. eskuratutako ondare-elementuen beharreko araubide iragankorra.
1994ko abenduaren 31 baino lehenago ondoriozko ondare-irabaziei aplikatu
1.1994ko abenduaren 31 baino lehenago eskuratutako eta jarduera ekonomikoei atxiki gabeko ondare-elementuak eskualdatzeak eragindako ondareirabazien zenbatekoa honako arau hauen arabera zehaztuko da:
1.a) Oro har, ondare-elementu bakoitzarentzat kalkulatuko dira, Lege honen
III.tituluaren II. kapituluaren 4. atalean ezarritakoarekin bat etorriz. Horrela kalkulatutako ondare-irabazitik 2006ko urtarrilaren 20a baino lehenago sortutako irabaziaren zatia bereiziko da, halakotzat hauxe hartuko da: zergadunaren ondarean egon den egun kopuru osoari dagokionez eskuratzeko egunetik 2006ko urtarrilaren 19ra arte, biak barne, igarotako egun kopuruari proportzionalki dagokion ondare-irabaziaren zatia.
2006ko urtarrilaren 20a baino lehenago sortutako ondare-irabaziaren zatia, hala badagokio, honela murriztuko da:
a) 1996ko abenduaren 31 baino lehenago zergadunaren ondarean egon den aldia kalkulatuko da.
Ondorio horietarako, zergadunaren ondarearen barruan izandako alditzat hartuko da ondarearen eskurapen-egunetik 1996ko abenduaren 31ra arteko urte kopurua, goitik biribilduta.
Harpidetza eskubideen kasuan egonalditzat hartuko da horiek datozen baloreei dagokiena. Harpidetza-eskubide guztiak eskualdatzen ez direnean, lehendabizi eskuratutako baloreen eskubideak hartuko dira eskualdatutzat.
Eskualdatutako ondare-elementuetan hobekuntzak eginez gero, horiek egin direnetik 1996ko abenduaren 31ra arteko urte kopurua hartuko da zergadunaren ondarearen barruan egondako alditzat, goitik biribilduta.
b) Ondare-elementu guztien eskualdatze-balioa kalkulatuko da, baldin eta horien ondare-irabaziari xedapen honetan adierazitakoa aplikatu bazaio, betiere 2015eko urtarrilaren 1etik ondare-elementua eskualdatzeko egunera arte eskualdatutakoei dagokienez.
c) Ondare-elementuaren eskualdatze-balioaren eta aurreko b) idatzi-zatian aipatutako zenbatekoaren batura 400.000 eurotik beherakoa bada, 2006ko urtarrilaren 20a baino lehenago sortutako ondare-irabaziaren zatiari kendu egingo zaio honako ehuneko hauek aurreko a) idatzi-zatian adierazitako bitik gorako egoteurte bakoitzeko aplikatuta ateratzen den zenbatekoa:
1.a Baldin eta eskualdatutako ondare-elementuak ondasun higiezinak, horien gaineko eskubideak edo Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 108. artikuluan jasotako erakundeen baloreak badira (Ondasun Higiezinetako Sozietateen edo Inbertsio Funtsen kapital soziala edo ondarea adierazten duten ekintzak edo partaidetzak izan ezik) , ehuneko 11,11.
2.a Baldin eta eskualdatutako elementuak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza-tresnen merkatuei buruzkoan, zehaztutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialen batean, sozietateen edo entitateen funts propioetako parte-hartzea adierazten
duten batean, negoziatzeko onartutako akzioak (Ondasun Higigarrien eta Higiezinen Inbertsio Sozietateen kapital soziala adierazten duten akzioak izan ezik) badira, ehuneko 25.
3.a 2006ko urtarrilaren 20a baino lehenago sortutako gainerako ondareirabazientzat, ehuneko 14,28.
2006ko urtarrilaren 20a baino lehenago sortutako ondare-irabaziaren zatia ez da zergapetuta egongo, baldin eta berau eragin duten ondare-elementuek, 1996ko abenduaren 31n eta c) idatzi-zati honetan adierazitakoaren arabera, duten egotealdia, a) idatzi-zatian zehaztutakoa bezalakoa, hamar, bost eta zortzi urtetik gorakoa bada, hurrenez hurren.
d) Baldin eta ondare-elementuaren eskualdatze-balioaren eta aurreko b) idatzi-zatian aipatutako zenbatekoaren batura 400.000 eurotik gorakoa bada, baina aurreko b) idatzi-zatian xedatutakoaren emaitza 400.000 eurokoa baino txikiagoa bada, aurreko c) idatzi-zatian adierazitako murriztapena 2006ko urtarrilaren 20a baino lehenago sortutako etekin garbiaren zati bakoitzari aplikatuko zaio, baina aurreko b) idatzi-zatiaren zenbatekoari gehituta 400.000 euroko zenbatekoa gainditzen ez duen kapital geroratuaren zatiari proportzionalki dagokionari soilik.
e) Baldin eta aurreko b) idatzi-zatian xedatutakoaren emaitza 400.000 euro baino handiagoa bada, ez zaio inolako murriztapenik aplikatuko 2006ko urtarrilaren 20a baino lehenago sortutako ondare-irabaziaren zatiari.
2.a) Araututako merkaturen batean negoziatzeko onartutako baloreen kasuan eta Lege honen 37. artikuluaren 1. paragrafoaren a) eta c) idatzi-zatietan aurreikusitako araubidea aplikatu behar zaien inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen kasuan, ondare-irabaziak eta -galerak balore, akzio edo partaidetza bakoitzarentzat kalkulatuko dira Lege honen III. tituluaren II. kapituluaren 4. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.
Baldin eta, aurreko lerrokadan xedatutakoaren ondorioz, ondare-irabazia lortuko balitz, ondoko hauetan egokia den murriztapena egingo da:
a) Baldin eta eskualdatze-balioa balore, akzio edo partaidetzei 2005eko ondarearen gaineko zergaren ondorioetarako dagokienaren berdina edo handiagoa bada, 2006ko urtarrilaren 20a baino lehenago sortutako ondare-irabaziaren zatia, hala badagokio, aurreko 1. arauan aurreikusitakoarekin bat etorriz murriztuko da. Ondorio horietarako, 2005eko Ondarearen gaineko Zergaren ondorioetarako balore, akzio edo partaidetzei dagokiena eskualdatze-baliotzat hartzean ateratzen den ondare-irabaziaren zatia izango da 2006ko urtarrilaren 20a baino lehenago sortutako ondare-irabazia.
b) Baldin eta eskualdatze-balioa balore, akzio edo partaidetzei 2005eko ondarearen gaineko zergaren ondorioetarako dagokiena baino txikiagoa bada, ondare-irabazi guztia 2006ko urtarrilaren 20a baino lehenago sortu dela ulertuko da, eta, hala badagokio, aurreko 1. arauan aurreikusitakoarekin bat etorriz murriztuko da.
3.a) Eskualdatutako ondare-elementuetan hobekuntzak egin badira, 1. paragrafo honetan xedatutakoa aplikatzearen ondorioetarako osagai bakoitzari dagokion besterentze-balioaren zatia bereiziko da.
2.Xedapen honetan ezarritakoaren ondorioetarako, jarduera ekonomikoei atxiki gabeko ondare-elementuak direla joko da, baldin eta jarduera horien desafekzioa eskualdatze-eguna baino gutxienez hiru urte lehenago gertatu bada.»
Laurogeita bost. Gehitu egiten zaio 3. paragrafoa hamaikagarren xedapen iragankorrari, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«3. Xedapen honetan aurreikusitako araubide iragankorra dagokion gertakariaren ekitaldian, edo hurrengo bi ekitaldietan, jasotako prestazioei baino ezingo zaie aplikatu.
Nolanahi ere, 2011-2014 arteko ekitaldietan izandako gertakariei dagokienez, araubide iragankorra, dagokion gertakaria izan zen ekitaldiaren osteko zortzigarrenera arte jasotako prestazioei bakarrik aplikatu ahal izango zaie, hala badagokio. 2010eko edo aurreko ekitaldietan izandako gertakariei dagokienez, araubide iragankorra 2018ko abenduaren 31ra arte jasotako prestazioei baino ezin izango zaie aplikatu, hala badagokio.»
Laurogeita sei. Gehitu egiten zaio 4. paragrafoa hamabigarren xedapen iragankorrari, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«4. Xedapen honetan aurreikusitako araubide iragankorra dagokion gertakariaren ekitaldian, edo hurrengo bi ekitaldietan, jasotako prestazioei baino ezingo zaie aplikatu.
Nolanahi ere, 2011-2014 arteko ekitaldietan izandako gertakariei dagokienez, araubide iragankorra, dagokion gertakaria izan zen ekitaldiaren osteko zortzigarrenera arte jasotako prestazioei bakarrik aplikatu ahal izango zaie, hala badagokio. 2010eko edo aurreko ekitaldietan izandako gertakariei dagokienez, araubide iragankorra 2018ko abenduaren 31ra arte jasotako prestazioei baino ezin izango zaie aplikatu, hala badagokio.»
Laurogeita zazpi. Ezabatu egiten da hamahirugarren xedapen iragankorra. Laurogeita zortzi. Aldatu egiten da hamalaugarren xedapen iragankorraren 1.
paragrafoa, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«1. 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen formalizatutako bizi-aseguruaren kontratuak, baldin eta zergaduna bera bada horien kontratatzailea, aseguratua eta onuraduna, biziarteko errentak eratzeko orduan, Lege honen hirugarren xedapen gehigarrian araututako aurrezpen sistematikoko banako plan bihurtu ahal izango dira, eta ondorioz, Lege honen 7.v) artikulua eta hirugarren xedapen gehigarria aplikatu beharko dira, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:
a) Aseguru-kontratua indarrean egondako urteetan primen kontzeptuan ordaindutako urteko gehieneko muga 8.000 euro baino handiagoa ez izatea, eta metatutako primen zenbateko osoa zergadun bakoitzeko 240.000 euro baino handiagoa ez izatea.
b) Lehen prima ordaindu zenetik bost urte baino gehiago igarotzea.»
Laurogeita bederatzi. Aldatu egiten da hamabosgarren xedapen iragankorra, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Hamabosgarren xedapen iragankorra. Kenkaria ohiko etxebizitzaren alokairuagatik.
1.2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago errentamendu-kontratu bat egin duten zergadunek ohiko etxebizitzaren alokairuagatiko kenkaria aplikatu ahal izango dute, xedapen honen 2. paragrafoan aurreikusitako moduan, baldin eta, aipatutako egunaren aurretik, ohiko etxebizitza alokatzeko zenbatekoak ordaindu badituzte.
Nolanahi ere, beharrezkoa izango da zergadunak, 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago sortutako zergaldi batean, ohiko etxebizitzaren alokairuagatiko kenkarirako eskubidea eduki izana etxebizitza hori alokatzeko ordaindutako zenbatekoei dagokienez.
2.Ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria Zergaren Legearen 67.1, 68.7 eta 77.1 artikuluetan, 2014ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketan, xedatutakoaren arabera aplikatuko da.»
Laurogeita hamar. Aldatu egiten da hamazazpigarren xedapen iragankorra, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Hamazazpigarren xedapen iragankorra. Espainiako lurraldera lekualdatutako langileak.
2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago Espainiako lurraldera lekualdatutako zergadunek Lege honen 93. artikuluan aurreikusitako araubide berezia aplikatzea aukeratu ahal izango dute, aipatutako artikuluan, eta hala badagokio, lege beraren hamazazpigarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera, 2014ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketa aintzat hartuta. Horrela bada, azken data horretan indarrean zegoen Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren araudian aurreikusitako karga-tasak aplikatu ahal izango dituzte, betiere Lege honen 93.2 artikuluaren f) idatzi-zatiaren lehen lerrokadan atxikipenen arloan xedatutakoari kalterik egin gabe.
2015eko ekitaldiari dagokion zergaren aitorpenean hartu beharko da xedapen iragankor honetan xedatutakoa aplikatzeko aukera, eta araubide bereziaren aplikazioa amaitu arte eutsi beharko zaio hautu horri.»
Laurogeita hamaika. Aldatu egiten da hemeretzigarren xedapen iragankorra, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Hemeretzigarren xedapen iragankorra. Sozietate zibil jakin batzuk desegitea eta likidatzea.
1.Desegitea eta likidatzea erabaki ahal izango dute, xedapen honetan aurreikusitako araubide fiskala aplikatuta, honako baldintza hauek betetzen dituzten sozietate zibilek:
a) 2006ko urtarrilaren 1a baino lehenago Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen X. tituluaren 2. atalean aurreikusitako errentak eratxikitzeko araubidea aplikatu izana.
b) 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera Sozietateen gaineko Zergaren zergaduna izateko baldintzak betetzea.
c) 2016ko ekitaldiko lehen sei hilabeteetan likidatu eta desegiteko erabakia modu baliodunean hartzea, eta erabaki horren ostean, hori hartu eta sei hilabeteko epean, sozietate zibila iraungitzeko behar diren ekintza edo negozio juridiko guztiak egitea.
Xedapen honetan ezarritakoa aplikatzeko eskatutako baldintza formalak erregelamenduz ezarriko dira.
2.Aipatutako sozietate horiek desegin eta likidatzeak honako araubide fiskal hau izango du:
a) Irailaren 24ko 1/1993 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartutako Zergaren testu bateginaren 19.1.1. artikuluaren Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren salbuespena, «sozietate-eragiketak» kontzeptua, «sozietateak desegitea» zerga-egitatea.
b) Ez da hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarik sortuko erakundearen titulartasuneko hiriko higiezinak bazkideei esleitzeagatik. Aipatutako higiezinen ondorengo eskualdaketan, iraungitzen den sozietateak eskuratu zituen data hartuko da horien eskuratze-datatzat.
c) Desegiten den sozietateko bazkideen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren ondorioetarako:
1.a Desegiten den sozietatearen kapitaleko akzioen edo partaidetzen eskurapen-balioari eta, hala badakio, titulartasun-balioari, Sozietateen gaineko Zergaren Legearen hogeita hamabigarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat etorriz, esleitutako zorren zenbatekoa gehituko zaio, eta esleitutako kredituen eta diruaren edo adierazten duen zeinuaren zenbatekoa kenduko.
2.a Aurreko lerrokadan azaldutako eragiketen emaitza negatiboa bada, aipatutako emaitza ondare-errenta edo ondare-irabazitzat hartuko da, bazkidea pertsona juridikoa edo fisikoa den, hurrenez hurren. Kasu horretan, kredituak, dirua edo adierazten duen zeinua ez esleitutako beste aktibo-elementuek zero eskurapen-balioa dutela joko da.
3.a Aurreko 1.paragrafoan azaldutako eragiketen emaitza zero edo positiboa bada, ondare-errenta edo -irabazi edo -galerarik ez dagoela joko da.
Baldin eta emaitza hori zero bada, kredituak, dirua edo adierazten duen zeinua ez esleitutako beste aktibo-elementuek zero eskurapen-balioa izango dute.
Emaitza positiboa bada, kredituak, dirua edo adierazten duen zeinua ez esleitutako beste aktibo-elementuen eskurapen-balioa hauxe izango da: iraungitzen den sozietatearen likidazioko azken balantzearen ondorioz ateratzen den merkatuko balioaren arabera emaitza positiboa horien artean banatuta ateratakoa.
4.a Bazkideari esleitutako elementuei, kredituak, dirua edo adierazten duen zeinua ez beste guztiei, dagokienez, sozietateak horiek eskuratu dituen eguna izango da bazkidearen eskurapen-data.
3.Harik eta sozietate zibila iraungitzeko prozesua amaitzen den arte, betiere hori xedapen iragankor honen 1. paragrafoaren c) idatzi-zatian adierazitako epearen barruan gertatzen bada, Lege honen X. tituluaren 2. atalean aurreikusitako errentak eratxikitzeko araubidea aplikatuko da oraindik, baina, halere, sozietate zibila ez da Sozietateen gaineko Zergaren zergaduntzat hartuko.
Hala izan ezean, sozietate zibila Sozietateen gaineko Zergaren zergaduntzat hartuko da 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera eta errentak eratxikitzeko araubide hori ez da aplikatu beharko.»
Laurogeita hamabi. Gehitu egiten zaio 3. paragrafoa hogeita bigarren xedapen iragankorrari, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«3. Lege honen 7. artikuluaren e) idatzi-zatiaren azken lerrokadan aurreikusitako muga ez zaie aplikatuko 2014ko abuztuaren 1a baino lehenago gertatutako kaleratzeagatik edo kargutik kentzeagatiko kalte-ordainei. Egun horrez geroztik gertatzen diren kaleratzeei ere ez zaie aplikatuko, baldin eta onartutako enplegua erregulatzeko espediente baten ondorio badira, edota kaleratze kolektiboei, baldin eta lan-arloko agintaritzari kontsultatzeko epea zabaltzea egun hori baino lehen jakinarazi bada.»
Laurogeita hamahiru. Aldatu egiten da hogeita bosgarren xedapen iragankorra, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Hogeita bosgarren xedapen iragankorra. Etekin jakin batzuei aplikatu beharreko murriztapenak.
1.Lege honen 18.2 artikuluan lanedo merkataritza-harremanak iraungitzeko aurreikusitako murriztapenaren muga ez zaie aplikatuko 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenago gertatutako iraungipenen ondoriozko lan-etekinei.
2.Lege honen 17.2 e) artikuluan aipatutako merkataritza-harremana iraungitzeagatiko kalte-ordainetatik datozen lan-etekinek, bi urtetik gorako sortze-
aldia dutenek, Lege honen 18. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako murriztapena aplikatu ahal izango dute, baldin eta sortze-urteen kopuruaren, datatik datara zenbatuta, eta zatikapen-zergaldien kopuruaren arteko zatiketa egitean ateratzen den kozientea bi baino handiagoa bada, betiere harremana iraungi den eguna 2014ko abuztuaren 1a baino lehenagokoa bada.
3.Lege honen 17.2 e) artikuluan aipatutako lan-harremana, arrunta edo berezia, iraungitzeagatiko kalte-ordainetatik datozenek ez beste etekinek Lege honen 18.2, 23.3, 26.2 eta 32.1 artikuluetan aurreikusitako murriztapena, hurrenez hurren, oraindik ere aplikatu ahal izango dute 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera egozten den frakzio bakoitzean, baldin eta etekin horiek 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago zatikatuta jaso badira Zergaren Legearen 18.2, 23.3, 26.2 eta 32.1 artikuluetan –2014ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketan– aurreikusitako murriztapena aplikatzeko eskubidea betez; betiere, sortze-urteen kopuruaren, datatik datara zenbatuta, eta zatikapen-zergaldien kopuruaren arteko zatiketa egitean ateratzen den kozientea bi baino handiagoa da.
Aurreko lerrokadan aurreikusitako etekinei, 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago hartutako konpromisoen ondoriozkoei, dagokienez, zatikatuta jasotzen hasi beharrekoak baziren egun horretatik aurrerako zergaldietan, etekin horiek jasotzeko hasiera batean adostutako moduaren ordez zergaldi bakar batean jasotzen badira, horrek ez du etekina sortzeko aldiaren hasiera aldatuko.
4.Langileek akzioen edo partaidetzen gaineko erosketa-aukerak gauzatzearen ondoriozko lan-etekinei dagokienez, baldin eta aukera horiek 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago eman badira eta eman zirenetik bi urtetik gora igaro ostean gauzatzen badira eta, gainera, horiek urtean-urtean eman ez badira, Lege honen 18. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako murriztapena aplikatu ahal izango da, betiere, horiek gauzatzen diren zergaldia baino bost zergaldi lehenagoko epean, zergadunak bi urtetik gorako sortze-aldia duten bestelako etekinak lortu baditu eta azken horiei paragrafo horretan aurreikusitako murriztapena aplikatu bazaie. Horrelakoetan Lege honen 18. artikuluaren 2. paragrafoaren b) idatzi-zatiaren 1. zenbakian, 2014ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketan, aurreikusitako muga aplikatu beharko zaie 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago emandako erosketa-aukera guztien ondoriozko lan-etekinei.»
Laurogeita hamalau. Erantsi egiten da hogeita zortzigarren xedapen iragankorra, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Hogeita zortzigarren xedapen iragankorra. Enpresa aurrezki-kontuaren saldoaz eskuratutako akzioak edo partaidetzak.
Lege honen 68.1 artikuluan araututako kenkariaren oinarrian ez da enpresa aurrezki-kontuen saldoaz eskuratutako akzioen edo partaidetzen zenbatekoa sartuko, baldin eta aipatutako saldo horrek murriztapena izan badu.»
Laurogeita hamabost. Erantsi egiten da hogeita bederatzigarren xedapen iragankorra, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Hogeita bederatzigarren xedapen iragankorra. 2017ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko harpidetza-eskubideen eskualdatzeak.
Lege honen 37. artikuluaren 1. paragrafoaren a) idatzi-zatian aipatutako baloreen eskurapen-balioa zehazteko, 2017ko urtarrilaren 1a baino lehenago egindako harpidetza-eskubideen eskualdaketengatik lortutako zenbatekoa kenduko da, horrelako eskubideetan ondare-irabazi gisa tributatu duen zenbatekoa izan ezik. Harpidetza-eskubide guztiak eskualdatzen ez direnean, lehendabizi eskuratutako baloreen eskubideak hartuko dira eskualdatutzat.»
Laurogeita hamasei. Erantsi egiten da hogeita hamargarren xedapen iragankorra, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Hogeita hamargarren xedapen iragankorra. Sozietateen gaineko zergaren zergadunak diren sozietate zibiletako bazkideak.
1.Sozietate zibiletako bazkide diren zerga honen zergadunek, sozietateen gaineko zergaren zergadun bilakatuz gero, 2016ko urtarrilaren 1ean aplikatu gabe dauden Lege honen 68.2 artikuluan aurreikusitako kuota osoko kenkariak aplikatu ahal izango dituzte oraindik Lege honen 69. artikuluan aurreikusitako moduan, baldin eta sozietate horiei Lege honen X. tituluaren 2. atalean aurreikusitako errentak eratxikitzeko araubidea aplikatu bazaie, betiere Sozietateen gaineko Zergaren Legean ezarritako baldintzak eta eskakizunak betetzen badira.
2.Zerga honen zergadunei dagokienez, Sozietateen gaineko Zergaren Legearen hogeita hamabigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa aplikatu beharko da.»
Laurogeita hamazazpi. Erantsi egiten da hogeita hamaikagarren xedapen iragankorra, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Hogeita hamaikagarren xedapen iragankorra. Antzinatasun-betekizuna 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago formalizatutako aseguru-kontratuen aurrezpen sistematikoko banako planen tratamenduaren ondorioetarako.
2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago formalizatutako aurrezpen sistematikoko banako planei Lege honen hirugarren xedapen gehigarriaren g) idatzi-zatian finkatutako bost urteko betekizuna aplikatuko zaie.
Baldin eta 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago formalizatutako aurrezpen sistematikoko banako plan bat edo Lege honen hamalaugarren xedapen iragankorrean araututako aseguru-kontratu bat bere epemuga aldatuz eraldatzen bada biziarteko errentaren eraketa bost urteko antzinatasun-betekizuna, aipatutako xedapenek eskatutako lehen prima ordaintzen denetik hasita, betetzen duen data batera aurreratzeko soilik, aldaketa horrek ez du tributu-ondoriorik izango horren hartzailearentzat.»
Laurogeita hemezortzi. Erantsi egiten da berrogeita batgarren xedapen gehigarria, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Berrogeita batgarren xedapen gehigarria. Arrantza-ontzi jakin batzuetako eskifaia-kideak.
1.Espainiako pabiloia jasota Europar Batasuneko arrantza-ontzien erregistroan izena emanda dauden ontzien jabe den enpresa Espainiako arrantzaontzien enpresen erregistro berezian izena emanda badago, eta tunidoak edo antzeko espezieak erkidegotik kanpoko uretan eta gutxienez estatu kideetako oinarri-lerroetatik 200 milietara arrantzatzen badituzte ontzi horiek, bada, horien eskifaia-kideei dagokienez, salbuetsitako errentatzat hartuko dira horrelako ontzietan egindako nabigazioaren ondorioz sortutako lan pertsonalaren etekinen ehuneko 50.
2.Aurreko paragrafoan aipatutako ontziak Europako Erkidegoko arrantzaontzidiaren erregistroan baja ematen badu, aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuz bajaren aurreko hiru urteetan eskuratutako laguntza itzuli beharko du horren jabe den enpresak.
3.Xedapen gehigarri honetan ezarritakoa aplikatzeko, halere, Europako Erkidegoko antolamenduarekin bateragarria izan beharko da.»
II. KAPITULUA
Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga
Bigarren artikulua. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren aldaketa –martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen lege hori–.
Honako aldaketa hauek izango ditu martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginak:
Bat. Aldatu egiten dira 14. artikuluaren 1. paragrafoaren c) eta h) idatzi-zatiak eta m) idatzi-zatiaren 6. zenbakia, hona nola gelditzen diren idatzita:
«c) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren gaineko legeen partezko aldaketari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 25.2 artikuluan aipatutako kapital propioak beste batzuei lagatzean lortutako interesak eta gainerako etekinak, bai eta establezimendu iraunkorrik gabe lortutako ondasun higiezinen ondoriozko ondare-irabaziak ere, Europar Batasuneko beste estatu kide bateko egoiliarrek edo Europar Batasuneko beste estatu kide batean kokatutako egoiliar horien establezimendu iraunkorrek lortutakoak.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa ez zaie aplikatuko erakunde batean akzioak, partaidetzak edo bestelako eskubideak eskualdatzearen ondorioz lortzen diren ondare-irabaziei honako kasu hauetan:
1.Erakunde horren aktibo nagusia, zuzenean edo zeharka, Espainiako lurraldean kokaturik dauden ondasun higiezinek osatzen badute.
2.Eskualdaketa egin aurreko hamabi hilabeteetan, noizbait, zergadunak, pertsona fisikoa denak, zuzenean edo zeharka, erakunde horren kapitalaren edo ondarearen 100eko 25eko partaidetza gutxienez izan badu.
3.Erakunde ez-egoiliarrei dagokienez, baldin eta eskualdaketak ez baditu betetzen Sozietateen gaineko Zergaren Legearen 21. artikuluan aurreikusitako salbuespena aplikatzeko baldintzak.»
«h) Espainiako lurraldean egoitza duten mendeko sozietateek Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako sozietate nagusiei edo haiek beste estatu kide batzuetan dituzten establezimendu iraunkorrei banatutako etekinak, baldintza hauek betetzen badira:
1.a Bi sozietateak Europar Batasuneko estatu kideetako entitate juridikoen etekinak kargatzen dituen tributuren baten mende egotea, salbuetsita egon gabe, 2011ko ekainaren 30eko Kontseiluaren 2011/96/EB Zuzentarauaren 2.c) artikuluan adierazitakoaren arabera (Estatu kide desberdinetan ari diren sozietate nagusi eta mendekoei aplikatu beharreko araubideari buruzkoa da Zuzentarau hori) , eta establezimendu iraunkorrak, kokatuta dauden estatuan, zergapean eta salbuetsi gabe egotea.
2.a Etekinen banaketa ez izatea mendeko sozietatearen likidazioaren ondorio.
3.a 2011ko ekainaren 30eko Kontseiluaren 2011/96/EB Zuzentarauaren (2014ko uztailaren 8ko 2014/86/EB Zuzentarauaren bidez aldatuta) , estatu kide desberdinetako sozietate nagusiei eta mendekoei aplikatu beharreko araubideari buruzkoaren, eranskinean aurreikusitako formaren bat izatea bi sozietateek.
Sozietate nagusitzat joko da erakunde batek beste sozietatearen kapitalean gutxienez ehuneko 5eko partaidetza zuzena edo zeharkakoa baldin badu, edota partaidetza horren eskurapen-balioa 20 milioi eurotik gorakoa bada. Azken hori
mendeko sozietatetzat joko da. Parte-hartze horrek etengabea izan behar du, banatutako irabazia eska daitekeen egunaren aurreko urtebeteko aldian, edo bestela, ondoren izan behar du jarraipena, urtebete osatu arte.
Epea zenbatzeko orduan, sozietate talde bereko kideak izateko Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aipatutako baldintzak betetzen dituzten beste erakunde batzuek partaidetza etenik gabe eduki duten aldia ere hartuko da kontuan, egoitza eta urteko kontu bateratuak formalizatu beharra alde batera utzita. Azken kasu horretan, zergari dagokion diru-sarrera itzuliko da epe hori bete ostean.
Egoitza zehaztuko da dagokion estatu kideko legediaren arabera, zerga bikoitza saihesteko hitzarmenetan ezarritakoaren kalterik gabe.
Aurretik aurreikusitakoa gorabehera, Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroak, elkarrekikotasun-baldintzarekin, xedatu ahal izango du h) idatzi-zati honetan ezarritakoa Zuzentarauaren eranskinean aurreikusitako ez beste forma juridikoa duten mendeko sozietateei aplikatu ahal izatea, bai eta Espainian egoitza duen mendeko sozietate baten kapitalean gutxienez ehuneko 5eko partaidetza zuzena edo zeharkakoa duen (edota partaidetza horren eskurapen-balioa 20 milioi eurotik gorakoa bada) sozietate nagusi bati banatutako dibidenduei, betiere h) idatzi-zati honetan ezarritako gainerako baldintzak betetzen badira.
h) idatzi-zati honetan ezarritakoa ez da aplikatuko, baldin eta sozietate nagusiaren boto-eskubide gehienak, zuzenean edo zeharka, Europar Batasuneko estatu kideetan egoiliar ez diren pertsona fisikoek edo juridikoek badituzte, edota, Iruzur fiskala prebenitzeko neurriei buruzko azaroaren 29ko 36/2006 Legearen lehen xedapen gehigarriaren 4. paragrafoan aurreikusitako moduan, tributu-arloko informazio-truke eraginkorra dagoen Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideetan egoiliar ez direnek badituzte, betiere sozietate haren eraketak eta eragiketak baliozko arrazoi ekonomikoei eta funtsezko enpresa-arrazoiei erantzuten ez badiete.
Espainiako lurraldean egoitza duten mendeko sozietateek Europako Esparru Ekonomikoa osatzen duten estatuetan egoitza duten sozietate nagusiei edo azken horiek beste estatu kide batzuetan dituzten establezimendu iraunkorrei banatutako etekinei berdin ere aplikatuko zaie h) idatzi-zati honetan xedatutakoa, baldintza hauek betetzen badira:
1.a Sozietate nagusiek egoitza duten Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideek tributu-arloko informazio-truke eraginkorra izatea Iruzur fiskala prebenitzeko neurriei buruzko azaroaren 29ko 36/2006 Legearen lehen xedapen gehigarriaren 4. paragrafoan aurreikusitako moduan.
2.a Europar Batasuneko estatu kideetako erakunde juridikoen etekinak kargatzen dituen araubideren baten mende dauden sozietateak izatea, salbuetsita egon gabe, 2011ko ekainaren 30eko Kontseiluaren 2011/96/EB Zuzentarauak 2.c) artikuluan adierazitakoaren arabera (estatu kide desberdinetako sozietate nagusi eta mendekoei aplikatu beharreko araubideari buruzkoa da Zuzentarau hori) , eta establezimendu iraunkorrak, kokatuta dauden estatuan, zergapean eta salbuetsi gabe egotea.
3.a Europako Esparru Ekonomikoan egoitza duten sozietate nagusiak Kontseiluaren 2011ko ekainaren 30eko 2011/96/EB Zuzentarauaren eranskinean aurreikusitakoen baliokideko eraren batekoak izatea. Estatu kide desberdinetan ari diren sozietate nagusi eta mendekoei aplikatu beharreko araubideari buruzkoa da zuzentarau hori.
4.a h) idatzi-zati honetan ezarritako gainerako baldintzak betetzea.»
«6.a Ordainketa horiek jasotzen dituen sozietateak bere buruaren mesederako egitea eta ez beste pertsona edo sozietate baten bitartekari edo agente huts gisa eta, establezimendu iraunkorra bada, jasotzen dituen zenbatekoek benetan lotura izatea bere jarduerarekin eta diru-sarrera zenbagarria izatea kokatuta dagoen estatuan tributu-oinarria zehazteko.
m) idatzi-zati honetan ezarritakoa ez da aplikatu beharko, baldin eta, etekinak jasotzen dituen sozietateko boto-eskubide gehienak, zuzenean edo zeharka, Europar Batasuneko estaturen bateko egoiliar ez diren pertsona fisikoek edo juridikoek badituzte, betiere sozietate haren eraketak eta eragiketak baliozko arrazoi ekonomikoei eta funtsezko enpresa-arrazoiei erantzuten ez badiete.»
Bi. Kendu egiten da 14. artikuluaren 1. paragrafoaren j) idatzi-zatia.
Hiru. Gehitu egiten da 5. paragrafoa 18. artikuluan, hona nola gelditzen den idatzita:
«5. Ondorengo ondare-elementu hauen merkatuko balioaren eta kontabilitatebalioaren arteko diferentzia sartuko da tributu-oinarrian:
a) Jarduera uzten duen Espainiako lurraldean kokaturiko establezimendu iraunkor bati atxikita daudenak.
b) Aurretik Espainiako lurraldean kokaturiko establezimendu iraunkor bati atxikita egonik, atzerrira eramandakoak.
Aurreko b) idatzi-zatia aplikatzearen ondoriozko tributu-zorraren ordainketa, Europar Batasuneko estatu kide batera, edota tributu-arloko informazio-truke eraginkorra dagoen Europako Esparru Ekonomikoko estatu batera eramandako ondare-elementuei dagokienez, geroratu egingo du tributuen administrazioak, zergadunak hala eskatuta, dagozkien ondare-elementuak beste batzuei eskualdatzen dizkieten eguna arte; eta Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrean eta berau garatzeko araudian xedatutakoa aplikatuko da berandutzeko interesen sortzapenari eta geroratze horretarako bermeak eratzeari dagokienez.»
Lau. Aldatu egiten da 19. artikuluaren 1. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«1. Aurreko artikuluarekin bat etorriz zehaztutako tributu-oinarriari Sozietateen gaineko Zergaren araudian aurreikusitakoetan dagokion karga-tasa aplikatuko zaio.»
Bost. Aldatu egiten dira 24. artikuluaren 4. eta 6. paragrafoak, hona nola geratzen diren idatzita:
«4. Ondare-irabaziei dagokien tributu-oinarria zehazteko, gertatzen den ondare-aldaketa bakoitzari arau hauek aplikatuko zaizkio: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen III. tituluaren
II.kapituluaren 4. atalean aurreikusitako arauak, 33.2 artikulua izan ezik, eta Lege beraren X. tituluaren 6. atalean aurreikusitakoak, 94.1.a) artikuluaren bigarren lerrokada izan ezik.
Erakunde ez-egoiliarren kasuan, ondare-irabazia irabazi-asmoz egindako eskurapen batetik datorrenean, eskuratutako elementuaren merkatuko balioa izango da haren zenbatekoa.
Baldin eta Lege honen 13.1.i) .3. artikuluan aipatutako ondare-irabaziak badira, eta horiek, Iruzur fiskala prebenitzeko neurriei buruzko Legearen lehen xedapen gehigarriaren 3. paragrafoan aurreikusitakoaren arabera, tributu-arloko informaziotruke eraginkorrik ez dagoen herrialde edo lurraldeetan egoitza duten erakundeen eskubideak edo partaidetzak eskualdatzearen ondorio badira, Espainiako lurraldean kokatutako ondasun higiezinek edo horien gaineko gozamen-eskubideek eskualdatzeko unean duten merkatuko balioaren arabera zehaztuko da eskualdatze-balioa.
Baldin eta zergadunak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga ordaindu badu bizilekua aldatzean lortutako ondare-irabaziengatik, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren gaineko legeen
partezko aldaketari buruzko Legearen 95 bis artikuluan ezarritakoaren arabera, eskualdaketari dagokion ondare-irabazia kalkulatzeko orduan, aipatutako artikuluan aurreikusitako ondare-irabazia zehazteko kontuan hartutako akzioen edo partaidetzen merkatu-balioa hartuko da eskuratze-baliotzat.»
«6. Europar Batasuneko beste estatu kide batean egoiliar diren zergadunei dagokienez, honako arau berezi hauek aplikatuko dira:
1.a Establezimendu iraunkorren bitartekaritzarik gabe lortzen dituzten etekinei dagokien tributu-oinarria zehazteko, ondoko hauek kendu ahal izango dira:
a) Pertsona fisikoei dagokienez, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren gaineko legeen partezko aldaketari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legean aurreikusitako gastuak, betiere Espainian lortutako etekinekin zuzenean lotuta daudela egiaztatzen badu zergadunak, bai eta Espainian egindako jarduerarekin zuzeneko eta bereizezineko lotura ekonomikoa dutela ere.
b) Erakundeei dagokienez, Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legean aurreikusitakoaren araberako gastu kengarriak, betiere Espainian lortutako etekinekin zuzenean lotuta daudela egiaztatzen badu zergadunak, bai eta Espainian egindako jarduerarekin zuzeneko eta bereizezineko lotura ekonomikoa dutela ere.
2.a Ondare-irabaziei dagokien tributu-oinarria zehazteko, gertatzen den ondare-aldaketei arau hauek aplikatuko zaizkie: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren gaineko legeen partezko aldaketari buruzko azaroaren azaroaren 28ko 35/2006 Legearen III. tituluaren II. kapituluaren 4. atalean eta X. tituluaren 6. atalean aurreikusitako arauak, 94.1.a) artikuluaren bigarren lerrokada izan ezik.
Iruzur fiskala prebenitzeko neurriei buruzko azaroaren 29ko 36/2006 Legearen lehen xedapen gehigarriaren 4. paragrafoan aurreikusitako moduan tributu-arloko informazio-truke eraginkorrik dagoen Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean egoiliar diren zergadunei ere aplikatuko zaie paragrafo honetan xedatutakoa.»
Sei. Aldatu egiten da 25. artikuluaren 1. paragrafoko a) idatzi-zatia; hona nola gelditzen den idatzita:
«a) Oro har, 100eko 24. Nolanahi ere, Europar Batasuneko beste estatu kide batean egoiliar diren edo, Iruzur fiskala prebenitzeko neurriei buruzko azaroaren 29ko 36/2006 Legearen lehen xedapen gehigarriaren 4. paragrafoan aurreikusitako moduan, tributu-arloko informazio-truke eraginkorrik dagoen Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean egoiliar diren zergadunei dagokienez, ehuneko 19ko karga-tasa egongo da.»
Zazpi. Erantsi egiten da 28 bis artikulua, eta hona nola geratzen den idatzita:
«28 bis artikulua. Aitorpenaren zirriborroa.
1.Tributuen administrazioak, zergadunek eskatu ondoren, aitorpenzirriborroak helarazi ahal izango dizkie horiei, Lege honen 28. artikuluaren 1. paragrafoan xedatutakoa betetzeari kalterik egin gabe; zirriborro horiek, baina, Lege honen 13.1.h) artikuluak aipatzen dituen egotzitako higiezinen errentei buruzkoak izango dira bakarrik, betiere Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroak ezarritako mugak eta baldintzak beteta.
Zirriborro bat sortuko da errenta higiezinen errenten egozpenik sortzen duen higiezin bakoitzeko.
2.Aurretik aurkeztutako aitorpenetatik datozen tributu-egoerak erregularizatu nahi dituzten zergadunek ezingo dute aitorpen-zirriborroa izenpetu edo berretsi.
3.Tributuen administrazioak aitorpen-zirriborroa zergadunen esku jarriko du Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroak ezarritako prozedurarekin bat etorriz.
Zergadunaren esku zirriborroa ez jartzeak ez du zergaduna salbuetsiko aitorpena aurkeztu beharra betetzetik.
4.Zergadunak uste badu aitorpen-zirriborroak bere tributu-egoera islatzen duela zerga honen ondorioetarako, berretsi ahal izango du, Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroak ezartzen dituen baldintzetan. Hala bada, zerga honen aitorpentzat hartuko da Lege honen 28. artikuluaren 1. paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako.
Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroak zehaztutako tokian, eran eta epeetan egin beharko dira aurkezpena eta diru-sarrera, horrelakorik behar bada.
5.Zergadunak uste badu aitorpen-zirriborroak ez duela bere tributu-egoera islatzen zerga honen ondorioetarako, dagokion aitorpena aurkeztu beharko du, Lege honen 28. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Nolanahi ere, erregelamenduz zehaztutako kasuetan, zirriborroa zuzentzeko eskatu ahal izango du.
6.Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroak onartuko du aitorpenzirriborroa eskatzeko prozedura, eta aurkezteko tokia zein epea finkatuko ditu, baita eskaera bide elektronikoz aurkez daitekeen kasuak eta baldintzak ere.»
Zortzi. Aldatu egiten da 31. artikuluaren 4. paragrafoko a) idatzi-zatia; hona nola gelditzen den idatzita:
«a) 14. artikuluan edo zergapetze bikoitza saihesteko aplika daitekeen hitzarmen batean xedatutakoa betez salbuetsita dauden errentak, artikulu honen 5. paragrafoan aurreikusitako aitorpena egiteko betebeharrari kalterik egin gabe.
Aurrekoa gorabehera, atxikipena edo konturako sarrera egin beharra bai egongo dela 14. artikuluaren 1. paragrafoaren k) eta l) idatzi-zatiek aipatutako errentei dagokienez.
Ez da aitorpena aurkezteko betebeharrik egongo 14.1.d) artikuluan aipatutako etekinei dagokienez.»
Bederatzi. Aldatu egiten da 38. artikuluaren 1. paragrafoaren 2. araua; hona nola gelditzen den idatzita:
«2.a Tributu-oinarriari ehuneko 25eko karga-tasa aplikatuz zehaztuko da kuota osoa.»
Hamar. Aldatu egiten dira 46. artikuluaren 1. eta 9. paragrafoak, eta 10. paragrafoa erantsi zaio; hona nola geratzen diren idatzita:
«1. Zerga honen zergadunak, Europako Batasuneko estatu kide batean egoiliarra den pertsona fisikoa izanik, baldin eta bere ohiko helbidea edo egoitza Europako Batasuneko estatu kide batean finkatua duela egiaztatzen badu, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadun gisa tributatzea aukeratu ahal izango du, honako egoera hauetan:
a) Ekitaldian, Espainian, lanaren eta jarduera ekonomikoen etekinengatik gutxienez errenta osoaren ehuneko 75 lortzea, betiere horrelako errentek aldi horretan benetan tributatu badute Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergagatik.
b) Ekitaldian, Espainian, lortutako errenta Espainiako egoiliarra izan balitz bere egoera pertsonalen eta familiarren arabera izango zuen minimo pertsonalaren
eta familiarraren ehuneko 90 baino txikiagoa izatea, betiere errenta horrek aldian benetan tributatu badu Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergagatik eta Espainiatik kanpo lortutako errenta, era berean, minimo hori baino txikiagoa izan bada.
«9. Iruzur fiskala prebenitzeko neurriei buruzko azaroaren 29ko 36/2006 Legearen lehen xedapen gehigarriaren 4. paragrafoan aurreikusitako moduan tributu-arloko informazio-truke eraginkorrik dagoen Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean egoiliar diren zergadunei ere aplikatuko zaie artikulu honetan xedatutakoa.»
«10. Erregelamenduz garatuko da aukerazko erregimen honen edukia.»
Hamaika. Ezabatu egiten da bigarren xedapen gehigarria.
Hamabi. Erantsi egiten da seigarren xedapen gehigarria, hona nola gelditzen den idatzita:
«Seigarren xedapen gehigarria. Establezimendu iraunkor baten barneko eragiketengatik zenbatetsitako gastuak eta egotzitako etekinak.
Baldin eta, Espainiak nazioarteko zergapetze bikoitza saihesteko sinatutako hitzarmen batean xedatutakoa aplikatuta, etxe zentralarekin edo Espainiako lurraldetik kanpo kokatutako establezimendu iraunkorren batekin egindako barneko eragiketengatik zenbatetsitako gastuak kentzea baimentzen bada Espainiako lurraldean kokatutako establezimendu iraunkor baten errenta zehazteko orduan, hau hartuko da kontuan:
1.a Ez da aplikatuko testu bategin honen 18.1.a) artikulua.
2.a Etxe zentralari edo Espainiako lurraldetik kanpo kokatutako establezimendu iraunkorretako bati egotzitako etekinak, aipatutako zenbatetsitako gastuekin bat datozenak, Espainiako lurraldean, establezimendu iraunkorren bitartekotzarik gabe, lortutako errentatzat hartuko dira, testu bategin honen 15.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
3.a Egotzitako etekinei dagokien zerga urteko abenduaren 31n sortuko da.
4.a Espainiako lurraldean kokatutako establezimendu iraunkorrak atxikipena eta konturako sarrera egin beharko ditu testu bategin honen 31. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz egotzitako etekinengatik.
5.a Espainiako lurraldean kokaturiko establezimendu iraunkor batek etxe zentralarekin edo Espainiako lurraldetik kanpo kokaturiko establezimendu iraunkorren batekin, xedapen hau aplikagarri zaion batekin, egindako barneko eragiketei Sozietateen gaineko Zergaren legearen 18. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko zaie.»
Hamahiru. Erantsi egiten da zazpigarren xedapen gehigarria, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Zazpigarren xedapen gehigarria. Salbuespena ohiko etxebizitzan berrinbertitzeagatik.
1.Europar Batasuneko estatu kide bateko egoiliar diren zergadunek Espainiako ohiko etxebizitza izan dutena eskualdatzeagatik lortutako ondareirabaziak kargatik salbuetsi ahal izango dira, betiere eskualdatzeagatik lortutako zenbateko osoa beste ohiko etxebizitza bat eskuratzeko berrinbertitzen bada. Berrinbertitutako zenbatekoa eskualdaketaren bidez jasotakoa baino txikiagoa bada, berrinbertitutako zenbatekoari dagokion ondare-irabaziaren zati proportzionala baino ez da salbuetsiko zergak ordaintzetik.
2.Aurreko paragrafoan adierazitakoa aplikatzeko, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren gaineko legeen
partezko aldaketari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 38. artikuluan, eta berau garatzeko araudian, ezarritakoa hartuko da kontuan.
3.Testu bategin honen 25. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako atxikipen-betebeharra ere aplikatu beharko da, bai eta 28. artikuluaren 1. paragrafoan aurreikusitako aitorpena aurkezteko eta dagokion tributu-zorra ordaintzeko betebeharra ere. Aurrekoa gorabehera, berrinbertsioa aipatutako aitorpena aurkeztu behar den eguna baino lehenago gertatu bada, berrinbertsioa, guztia edo zati bat, kontuan hartu ahal izango da dagokion tributu-zorra zehazteko.
4.Iruzur fiskala prebenitzeko neurriei buruzko azaroaren 29ko 36/2006 Legearen lehen xedapen gehigarriaren 4. paragrafoan aurreikusitako moduan tributu-arloko informazio-truke eraginkorrik dagoen Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean egoiliar diren zergadunei ere aplikatuko zaie xedapen honetan aurreikusitakoa.
5.Bidezkoa izan litekeen itzulketa eskatzeko baldintzak erregelamenduz zehaztuko dira.»
Hamalau. Erantsi egiten da zortzigarren xedapen gehigarria, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Zortzigarren xedapen gehigarria. Tributu-arloko informazio-truke eraginkorra.
Testu honetan honelakoei egiten zaizkien erreferentziak «Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideak, betiere Espainiarekin informazio-trukeari buruzko klausula duen hitzarmena sinatu badute nazioarteko zergapetze bikoitza saihesteko, edo tributu-arloko informazioa trukatzeko ituna sinatu badute», beste hauei egiten zaizkiela ulertuko da: «Iruzur fiskala prebenitzeko neurriei buruzko azaroaren 29ko 36/2006 Legearen lehen xedapen gehigarriaren 4. paragrafoan aurreikusitako moduan tributu-arloko informazio-truke eraginkorrik dagoen Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideak».
Hamabost. Erantsi egiten da bederatzigarren xedapen gehigarria, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Bederatzigarren xedapen gehigarria. 2015ean aplikatu beharreko karga-tasak.
2015ean, ehuneko 20koa izango da Lege honen 19. artikuluaren 2. paragrafoan eta 25. artikuluaren 1. paragrafoaren a) eta f) idatzi-zatietan aurreikusitako ehuneko 19ko karga-tasa.»
Xedapen gehigarri bakarra. Atzerritik datozen pentsioei dagozkien tributu-zorrak erregularizatzea eta kontzeptu horrengatik likidatutako zehapenak, errekarguak eta interesak barkatzea.
1.Atzerritik pentsioak jaso dituzten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunek, indarreko araudiaren arabera horrelakoak zerga horrengatik tributatu beharrekoak badira, baldin eta etekin horiek ez badituzte aitortu borondatezko aldian aitortzeko epea xedapen hau indarrean jartzeko egunean amaitzen zaien zergaldietan, errekargu, interes edo zehapenik gabe erregularizatu ahal izango dute tributu-egoera, paragrafo honetan xedatutako moduan autolikidazio osagarriak aurkeztuz.
Erregulazioa xedapen hau indarrean jartzen denetik 2015eko ekainaren 30era arte egingo da (epea ezin izango da luzatu) autolikidazio osagarri bat aurkeztuz eta ordainduz preskribatu gabeko zergaldi bakoitzeko; horren bitartez, atzerritik jasotako pentsio guztiei dagozkien etekinak sartuko dira, betiere indarreko araudiarekin bat etorriz tributatu beharrekoak badira eta aitortzeko borondatezko aldietan ez badituzte horrelakoak aitortu.
Pentsio horiek gehitzean zergadun batek pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkezteko betebeharra badu horrelako etekinak jaso zituen zergaldian, ekitaldi horri dagokion aitorpena aurkeztuz egingo du erregulazioa.
Zergadunak aipatutako ekitaldian lortutako errenta guztiak zehaztu beharko ditu aitorpen horretan.
Xedapen honetan aurreikusitako araubidea aplikatu ahal izateko, baina, Tributu Administrazioaren Estatuko Agentziaren egoitza elektronikoan horretarako eskuragarri dagoen formularioarekin batera aurkeztu beharko da aitorpen edo autolikidazio osagarria. Ateratzen den tributu-zorraren ordainketa geroratu edo zatikatu ahal izango da Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrari buruzko Legean eta garatzeko araudian xedatutakoaren arabera.
2.Arau honetan xedatutakoaren arabera barkatuta geldituko dira, paragrafo honetako baldintzak betez gero, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergagatiko aitorpenak epez kanpo aurkeztearen ondoriozko errekarguak eta interesak zein zehapenak, baldin eta aitorpen horietan zerga ordaindu beharreko kanpoko pentsioei dagozkien etekinak jaso badituzte, betiere xedapen hau indarrean jarri aurretik likidatu edo ezarritakoak badira, bai eta etekin horiek erregularizatzeko likidazioen ondoriozko interesak eta tributu-zehapenak ere, baldin eta xedapen hau indarrean jarri aurretik likidatuak edo ezarriak badira, horrelakoak irmoak diren edo ez kontuan hartu gabe.
Barkatuta ere geldituko dira, irmoak diren kontuan hartu gabe, kontzeptu horrengatik epe exekutiboaren hasieratik sortutako berandutze-interesak eta epe exekutiboaren errekarguak.
Baldin eta aurreko lerrokadetan azaldutako errekarguen, interesen eta zehapenen likidazioa irmoa bada, zergapekoek horiek barkatzeko eskatu beharko diote Tributu Administrazioari xedapen hau indarrean jartzen denetik 2015eko ekainaren 30era arte – epe hori luzaezina izango da–; likidatutako kontzeptuak eta egindako diru-sarrerak behar bezala zehaztu beharko ditu, halaber.
Egindako likidazioan pentsioez gain bestelako etekinak ere jaso badira, erregularizatu beharreko gainerako etekinekin lotuta erregularizatutako pentsioen arabera barkatuko dira errekarguak, interesak eta zehapenak.
Aurreko lerrokada gorabehera, pentsioak jasotzeak zergadun bati eragiten badio pertsona fisikoen errentaren gaineko zergagatiko aitorpena aurkezteko betebeharra edukitzea horrelako etekinak jaso zituen zergaldian, barkatu egingo dira errekargu, interes eta zehapen guztiak.
Ordaindutako zenbatekoak eskaera aurkeztu eta sei hilabeteko epean itzuliko dira, berandutze-interesak ordaindu gabe. Epe hori amaitzen bada itzulketa gauzatu gabe, egokiak diren berandutze-interesak ordainduko dira.
Azken xedapenetako lehenengoa. Azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutako Pentsio Planak eta Funtsak Arautzeko testu bategina aldatzea.
Honako aldaketa hauek egin dira azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutako Pentsio Planak eta Funtsak Arautzeko testu bateginean:
Bat. Aldatu egiten da 5. artikuluaren 3. paragrafoko a) idatzi-zatia; hona nola gelditzen den idatzita:
«a) Lege honetan araututako pentsio-planei urtean guztira egindako ekarpenak eta kontribuzioak 8.000 eurokoak izango dira gehienez.»
Bi. Aldatu egiten da 8. artikuluaren 8. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«8. Partaideek iraupen luzeko langabezia edo eritasun larria badute baino ezin izango dituzte eskubide kontsolidatuak gauzatu. Horrelako egoerak erregelamenduz zehaztuko dira, bai eta halakoetan eskubide kontsolidatuak ordaindu ahal izango diren baldintzak eta moduak ere.
Halaber, sistema indibidual eta elkartuko pentsio-planen partaideek aldez aurretik erabili ahal izango dute gutxienez hamar urte lehenago egindako ekarpenei dagozkien eskubide kontsolidatuen zenbatekoa. Kasu horretan eskubide
kontsolidatuak jasotzea bateragarria izango da gerta daitezkeen kontingentzietarako pentsio-planei ekarpenak egitearekin. Enplegu-sistemako pentsio-planen partaideek gutxienez hamar urte lehenago egindako enpresa-ekarpen eta -kontribuzioei dagozkien eskubide kontsolidatuak erabili ahal izango dituzte, baldin eta konpromisoak hala baimentzen badu eta planaren zehaztapenek aurreikusten badute, betiere horiek ezarritako baldintzak eta mugak, halakorik badago, beteta. Lerrokada honetan aurreikusitako kasuetan eskubide kontsolidatuak kobratu ahal izango diren baldintzak, moduak eta mugak erregelamenduz ezarriko dira.
Nolanahi ere, aurreko lerrokadetan aurreikusitako kasuetan jasotako zenbatekoek Legean pentsio-planen prestazioentzat ezarritako araubide fiskala jarraitu beharko dute.
Sistema elkartuko eta indibidualeko pentsio-planetan kontsolidatutako eskubideak beste pentsio-plan batera edo batzuetara mobilizatu ahal izango dira, partaidearen alde bakarreko erabakiaz edo sistema elkartuko pentsio-plan batean sustatzaileak kide-izaera galdu duelako edo plana amaitu delako.
Sistema indibidual eta elkartuko pentsio-planetako onuradunen eskubide ekonomikoak ere aldatu ahal izango dira onuradunaren beste pentsio-plan batzuetara, betiere prestazioa bermatzeko eta aseguratzeko baldintzek horretarako aukera ematen badute, betiere dagozkien pentsio-planen zehaztapenetan aurreikusitako baldintzetan.
Enplegu-sistemaren pentsio-planetako partaideen eskubide kontsolidatuak ezin dira beste pentsio-plan batzuetara mobilizatu, lan-harremana amaitzen bada eta erregelamenduz ezarritako baldintzetan izan ezik, eta planaren zehaztapenetan aurreikusita badago soilik, edota pentsio-plana amaitu delako. Enplegu-planetako onuradunen eskubide ekonomikoak ezin izango dira mobilizatu, pentsio-plana amaitu bada izan ezik.
Eskubideak mobilizatzea erabaki duen pentsio-plan baten partaideak edo onuradunak funtsaren xedeko erakunde kudeatzailera jo beharko du, eta beharrezko gestioak egiteko aginduko dio bide frogagarri batez. Legean eta garatzeko araudian horrelako eskubideak mobilizatzeko ezarritako eskakizunak betetzen diren egiaztatu beharko du xedeko erakunde kudeatzaileak, eta funtsaren jatorrizko kudeatzaileari eskatu beharko dio eskubideen transferentzia egiteko; horretarako, baina, hau adierazi beharko dio gutxienez: xedeko pentsio-plana eta -funtsa, haren gordailuzaina eta traspasatu beharreko xedeko pentsio-funtsaren kontuaren gaineko datuak. Jatorrizko erakunde kudeatzaileak, beharrezko deritzon egiaztapenak egin ondoren, dagokion banku-transferentzia agindu beharko du, eta xedeko kudeatzaileari transferentzia egiteko beharrezko finantzaeta zergainformazio guztia igorri beharko dio. Partaideek eskatutako transferentzietan, informazio horren barruan transferitu beharreko eskubide kontsolidatuak sortu dituzten ekarpenen zenbatekoa zein horiek noiz egin ziren adierazi beharko da.
Xedeko erakunde kudeatzaileek pentsio-planen arteko mobilizazioei buruzko dokumentazioa gordeko du jatorrizko erakunde kudeatzaileak, funtsen jatorrizko eta xedeko erakunde gordailuzainen zein eskudun agintarien eskuragarri.
Partaideen eta onuradunen eskubideen mobilizazioak izapidetzeko eta ordaintzeko prozeduraren baldintzak eta epeak erregelamenduz arautu ahal izango dira, betiere mobilizazioen fidagarritasuna, gardentasuna eta arintasuna bermatzeko moduan; halaber, beharrezko segurtasun-bermeak dituzten sistema estandarizatuak baimendu ahal izango dira esku hartzen duten erakundeei informazioa elkarri jakinarazteko eta eskudirua transferitzeko.
Paragrafo honetan xedatutakoa ulertzen da Lege honen seigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako pentsio-planen, aurreikuspen-plan bermatuen eta enpresen gizarte-aurreikuspeneko planen arteko eskubide kontsolidatuen eta ekonomikoen mobilizazioen kalterik egin gabe.
Pentsio-plan batean partaideak dituen eskubide kontsolidatuak ezin izango dira bahitu edo judizialki edo administratiboki trabatu, harik eta prestaziorako eskubidea
sortzen den arte edota, gaixotasun larriko nahiz iraupen luzeko langabeziako kasuetan, edo gutxienez hamar urte lehenago egindako ekarpenei dagozkielako, horiek eskuratu ahal diren arte.»
Hiru. Aldatu egiten da 28. artikuluaren 5. paragrafoa, eta hona nola geratzen den idatzita:
«5. Nolanahi ere, 8. artikuluaren 8. paragrafoan aurreikusitako kasuetan jasotako zenbatekoek artikulu honetan pentsio-planen prestazioentzat ezarritako araubide fiskala jarraitu beharko dute.»
Lau. Erantsi egiten da zortzigarren xedapen gehigarria, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Zortzigarren xedapen gehigarria. Eskubide ekonomikoak aldez aurretik eskuratzea pentsio-planen antzeko gizarte-aurreikuspen osagarriko sistemetan.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren gaineko legeen partezko aldaketari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 51. artikuluan jasotako bermatutako aurreikuspen-planei, enpresen gizarte-aurreikuspeneko planei eta gizarte-aurreikuspeneko mutualitateekin harpidetutako aseguru-kontratuei ordaindutako primen, ekarpenen eta kontribuzioen ondoriozko aseguratuen edo mutualisten eskubide ekonomikoak aldez aurretik ordaindu ahal izango dira Lege honen 8. artikuluaren 8. paragrafoan pentsioplanentzat aurreikusitako likideziako eta aurretiazko erabilerako salbuespenezko kasuetan, manu horretan eta erregelamenduz garatzen duten arauetan ezarritako moduan eta baldintzetan.
Enpresen gizarte-aurreikuspeneko planen eta gizarte-aurreikuspeneko mutualitateekin enpresetako langileentzat harpidetutako planen kasuan, gutxienez hamar urte lehenago egindako primen, ekarpenen edo kontribuzioen ondoriozko eskubideak aldez aurretik erabili ahal izango dira, baldin eta horretarako aukera ematen badu konpromisoak, eta hala aurreikusten bada dagokion aseguru-polizan edo prestazioen erregelamenduan. Aseguru-erakundeak atxikitako inbertsioak baditu, esleitutako aktiboen merkatu-balioaren arabera baloratuko da aldez aurretik erabiltzeko eskubidea.»
Bost. Erantsi egiten da zazpigarren xedapen iragankorra, eta hona nola gelditzen den idatzita:
«Zazpigarren xedapen iragankorra. Pentsio-planei eta antzeko gizarteaurreikuspeneko sistema osagarriei 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenago egindako ekarpenei dagozkien eskubide kontsolidatuen aldez aurretiko erabilera eta mobilizazioak.
1.Pentsio-planei gutxienez hamar urte lehenago egindako ekarpenei dagozkien eskubide kontsolidatuen aldez aurretiko erabilerari buruz Lege honen 8. artikuluaren 8. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera erabili ahal izango dira 2015eko abenduaren 31 arte egindako ekarpenen ondoriozko eskubideak, horiei dagozkien etekinak barne.
Xedapen honetan aurreikusitako kasuetan eskubide kontsolidatuak kobratu ahal izango diren baldintzak, moduak eta mugak erregelamenduz ezarriko dira.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren gaineko legeen partezko aldaketari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 51. artikuluan aurreikusitako bermatutako aurreikuspen-planei, enpresen gizarte-aurreikuspeneko planei eta gizarte-aurreikuspeneko mutualitateekin harpidetutako aseguru-kontratuei 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenago
ordaindutako primen, ekarpenen eta kontribuzioen ondoriozko aseguratuen edo mutualisten eskubide ekonomikoei ere aplikatuko zaie xedapen iragankor honetan ezarritakoa. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera ordaindu ahal izango dira 2015eko abenduaren 31n dauden aseguratuen edo mutualisten eskubide ekonomikoak, dagozkien etekinak edo esleitutako aktiboen errealizazio-balioa barne.
2.Erakundeek 2015eko abenduaren 31 arteko epea izango dute eskubide kontsolidatuak edo ekonomikoak mobilizatzeko prozedurak egokitzeko Lege honen
8. artikuluaren 8. paragrafoan aurreikusitako informazioa eransteko; transferitu beharreko eskubideen ondoriozko ekarpenen zenbatekoari eta gauzatu ziren egunei buruzkoa da aipatutako informazioa. 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenago egindako ekarpenei dagokienez, aski izango da horiei lotuta transferitu beharreko eskubide kontsolidatuen edo ekonomikoen zenbatekoaren berri ematea.»
Azken xedapenetako bigarrena. Iruzur Fiskala Prebenitzeko Neurriei buruzko azaroaren 29ko 36/2006 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Iruzur Fiskala Prebenitzeko Neurriei buruzko azaroaren 29ko 36/2006 Legearen lehen xedapen gehigarria; hona nola geratzen den idatzita:
«Lehenengo xedapen gehigarria. Paradisu fiskalaren, tributu-ordainketarik ezaren eta tributu-informazioaren truke eraginkorraren definizioa.
1.Erregelamenduz zehaztutako herrialdeak eta lurraldeak jotzen dira paradisu fiskaltzat.
2.Paradisu fiskaltzat jotzen diren herrialdeen eta lurraldeen zerrenda irizpide hauei jarraituz eguneratu ahal izango da:
a) Herrialde edo lurralde horrekin nazioarteko zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmen bat egotea, eta horretan informazioa elkarri trukatzeko klausula bat egotea, tributu-arloko informazioa trukatzeko itun bat egotea edota ELGEren eta Europako Kontseiluaren zerga-arloko elkarrekiko administrazio-laguntzarako hitzarmena, 2010eko protokoloak aldatua, egotea, aplikatu beharrekoa.
b) Tributu-informazioaren truke eraginkorra ez egotea xedapen gehigarri honen 4. paragrafoak aurreikusitako moduan.
c) Gardentasun eta Informazio trukerako Foro Globalak zerga-xedez egindako pareen arteko ebaluazioen emaitzak.
3.Zerga-ordainketarik eza dago dena delako herrialde edo lurralde horretan Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren –dagokionaren arabera– izaera bereko edo antzeko zerga aplikatzen ez denean.
Xedapen honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, izaera bereko edo antzeko zergatzat hartuko dira errenta, zati batez bada ere, zergapetzeko xedea duten tributuak, horren xedea errenta bera, diru-sarrerak edo horren berri ematen duen beste edozein elementu izatea alde batera utzita. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kasuan, halakotzat ere hartuko dira Gizarte Segurantzarako kotizazioak, erregelamenduz xedatutako baldintzetan.
Izaera bereko edo antzeko zerga bat aplikatzen dela joko da dena delako herrialde edo lurralde horrek Espainiarekin hitzarmen bat izenpetuta badu nazioarteko zergapetze bikoitza saihesteko, bertan aurreikusitako espezialitateak barne hartuta.
4.Tributu-informazioaren truke eraginkorra dago paradisu fiskaltzat hartzen ez diren herrialde edo lurraldeekin, baldin eta hau aplikagarri bazaie:
a) Nazioarteko ezarpen bikoitza saihesteko hitzarmen bat, informazioa trukatzeko klausula duena, betiere hitzarmen horretan berariaz xedatzen ez bada tributu-informazioaren truke-maila ez dela nahikoa xedapen honen ondorioetarako.
b) Tributu-arloan informazioa trukatzeko itun bat.
c) ELGEren eta Europako Kontseiluaren zerga-arloko elkarrekiko administrazio-laguntzarako hitzarmena, 2010eko protokoloak aldatuta.
Aurrekoa gorabehera, erregelamenduz ezarri ahal izango dira informaziotrukearen mugagatik tributu-informazioaren truke eraginkorrik ez dagoen kasuak.
5.Xedapen honetan jasotako arauen aplikazioaren gaineko espezialitateak ezarri ahal izango dituzte tributu bakoitzaren arauek.
6.Gobernua gaitzen da xedapen gehigarri honetan araututakoa garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emateko, bai eta paradisu fiskaltzat jotzen diren herrialdeen eta lurraldeen zerrenda eguneratzeko ere.»
Azken xedapenetako hirugarrena. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko abenduaren 18ko 29/1987 Legearen aldaketa.
Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergari buruzko abenduaren 18ko 29/1987 Legearen bigarren xedapen gehigarria:
«Bigarren xedapen gehigarria. Zergaren araudia egokitzea Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2014ko irailaren 3ko epaian xedatutakora (C-127/12 gaia) , eta Estatuko Tributu Administrazioari zergak ordaindu behar dizkioten zergadunen aitorpena/likidazioa erregulatzea.
Bat. Zergaren araudia egokitzea Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2014ko irailaren 3ko epaian xedatutakora.
1.Jarraian adierazitako kasuetan, ondasunak eta eskubideak irabazi-asmoko edozein tituluz eskuratzeari aplikatu beharreko zergaren likidazioak honako arau hauek bete beharko ditu:
a) Ondasunak eta eskubideak herentzia, legatu edo oinordetzako beste edozein tituluz eskuratuz gero, kausatzailea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean, Espainian izan ezik, egoiliarra izan bada, Espainian kokatutako jaraunspeneko ondasunen eta eskubideen balio handiena dagoen autonomia-erkidegoak onetsitako araudia aplikatzeko eskubidea izango dute zergadunek. Espainian kokatutako ondasun edo eskubiderik ez badago, bizi diren autonomia-erkidegoko araudia aplikatuko zaie subjektu pasiboei.
b) Ondasunak eta eskubideak herentzia, legatu edo oinordetzako beste edozein tituluz eskuratuz gero, kausatzailea autonomia-erkidego bateko egoiliarra izan bada, aipatutako autonomia-erkidego horrek onartutako araudia aplikatzeko eskubidea izango dute zergadun ez-egoiliarrek, baldin eta Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide bateko egoiliarrak badira.
c) Espainian kokatutako ondasun higiezinak dohaintzaz edo beste edozein negozio juridikoz doan eta inter vivos eskuratuz gero, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide bateko egoiliarrak diren zergadun ez-egoiliarrek eskubidea izango dute aipatutako ondasun higiezin horiek kokatuta dauden autonomia-erkidegoak onartutako araudia aplikatzeko.
d) Espainia ez den Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokaturiko ondasun higiezinak doan edo inter vivos eskuratuz gero, Espainian egoiliarrak diren zergadunek eskubidea izango dute bizi diren autonomia-erkidegoak onartutako araudia aplikatzeko.
e) Espainian kokatutako ondasun higigarriak dohaintzaz edo beste edozein negozio juridikoz doan eta inter vivos eskuratuz gero, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide bateko egoiliarrak diren zergadun ez-egoiliarrek eskubidea izango dute aipatutako ondasun higigarri horiek zergaren sortzapenaren aurreko egunean amaitzen den aurreko bost urteko aldian egun
gehien, datatik datara zenbatuta, kokatuta egon diren autonomia-erkidegoak onartutako araudia aplikatzeko.
2.Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, Espainiako lurraldean bizi diren pertsona fisikoak autonomia-erkidegoko lurralde batean bizi direla joko da sortzapenaren aurreko egunean amaitzen den aurreko bost urteko aldiko egun gehien, datatik datara zenbatuta, horren lurraldean baldin badaude.
3.Dokumentu bakar batean dohaintza-emaile bakar batek dohaintza-hartzaile bakar baten alde hainbat ondasun edo eskubide ematen baditu eta aurreko 1. paragrafoan azaldutako arauak aplikatuta autonomia-erkidegoko ezberdinetako araudia aplikatu beharra badago, era honetan zehaztuko da ordaindu beharreko tributu-kuota:
1.a Dohaintzan emandako ondasun eta eskubide guztien balioari Estatuko araudia eta horrelako ondasunak eta eskubideak kokatuta dauden autonomiaerkidegokoa aplikatzetik ateratzen den batez besteko tasa kalkulatuko da.
2.a Autonomia-erkidego bakoitzean kokatuta dauden ondasunen eta eskubideen balioari bertako araudia aplikatuta ateratzen den batez besteko tasa aplikatuko zaio, eta hori eginda, ordaindu beharreko tributu-kuota bat lortuko da, aipatutako ondasun eta eskubideei dagokiena.
Bi. Estatuko tributu-administrazioari tributuak ordaindu behar dizkioten zergadunen aitorpen-likidazioaren erregulazioa.
Zerga honengatiko betebeharrak Estatuko Tributu Administrazioarekin bete behar dituzten zergadunek autolikidazio bat aurkeztu beharko dute, eta beharrezko eragiketak egin beharko dituzte tributu-zorraren zenbatekoa zehazteko; halaber, zerga-egitatea jasotzen edo egiaztatzen duen agiria edo aitorpena ere aurkeztu beharko dute. Autolikidazioa aurkezten dutenean, ateratzen zaien tributu-zorra ordaindu beharko dute Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroak erregelamenduz zehaztutako tokian, eran eta epean.»
Azken xedapenetako laugarrena. Ondarearen gaineko Zergari buruzko ekainaren 6ko 19/1991 Legea aldatzea.
Laugarren xedapen gehigarria gehitzen zaio Ondareari buruzko ekainaren 6ko 19/1991 Legeari, hona nola gelditzen den idatzita:
«Laugarren xedapen gehigarria. Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide bateko egoiliarrak diren zergadun ez-egoiliarren tributazioaren berezitasunak.
Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide bateko egoiliarrak diren zergadun ez-egoiliarrek eskubidea izango dute titularrak diren eta, Espainiako lurraldean kokatuta daudelako, erabil daitezkeelako edo bete behar direlako, zerga eskatzen zaien ondasunen eta eskubideen balio handiena kokatuta dagoen autonomia-erkidegoak onetsitako araudia aplikatzeko.»
Azken xedapenetako bosgarrena. Eskumen-titulua.
Lege hau Konstituzioaren 149.1.14 artikuluan ezarritakoaren babesean onartu da, artikulu horrek Estatuari esleitzen baitio Ogasun Nagusiaren gaineko eskumen esklusiboa.
Azken xedapenetako seigarrena. Indarrean jartzea.
Lege hau 2015eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
Aurreko hori gorabehera:
a) Lege honen lehen artikuluaren bat eta laurogeita hamabi paragrafoak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko dira indarrean.
b) Lege honen lehen artikuluaren sei, hemezortzi, laurogeita hamaika eta laurogeita hamasei paragrafoak 2016ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.
c) Lege honen lehen artikuluaren hogeita hiru, hirurogeita lau eta laurogeita hamabost paragrafoak 2017ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.
Halaber, 2017ko urtarrilaren 1ean ere jarriko dira indarrean 37. artikuluaren 1. paragrafoaren a) idatzi-zatiaren aldaketa, 37. artikuluaren 2. paragrafoaren aldaketa eta
101. artikuluaren 6. paragrafoarena; horiek guztiak Lege honen lehen artikuluaren hogeita bi eta hirurogeita bost paragrafoetan aipatutako Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren gaineko legeen partezko aldaketari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legeari dagozkio.
Hortaz,
Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanako nahiz agintari.
Madrilen, 2014ko azaroaren 27an.
FELIPE E.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|