25/2015 Legea, uztailaren 28koa, bigarren aukerako mekanismoarena, finantza-kargaren murrizketarena eta gizarte arloko bestelako neurriena
2015-07-28Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2015/07/29, 180. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
8469 25/2015 Legea, uztailaren 28koa, bigarren aukerako mekanismoarena, finantza-kargaren murrizketarena eta gizarte arloko bestelako neurriena.
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.
Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela eta Nik berretsi egiten dudala:
HITZAURREA
I
Espainiako ekonomiak badaramatza jada hilabete batzuk hazkunde ekonomikoa sendotuz eta suspertzen ari den zeinu esperantzagarriak emanez; izan ere, azken urteetan gauzatutako egiturazko erreformak efektu onuragarria izaten ari dira bai enpleguan eta bai herritarrek, enpresek eta erakundeek egoerari buruz duten pertzepzio orokorrari dagokionez.
Baina horrek ez lituzke bi gauza ahantzarazi behar: lehenengoa da krisitik irtetea, beste ezeren aurretik, espainiar gizartearen lorpena dela; gure gizarteak beste behin ere erakutsi du gaitasuna eta ahalmena soberan dituela egoera zailak gainditzeko. Bigarren gauza da oraindik espainiar asko ari direla atzerakadaren eraginak nozitzen. Eta botere publikoen egitekoa da herritar guztiei ahalik eta irtenbide onenak eskaintzeko ahaleginean amore ez ematea, erkidegoaren ongia, segurtasun juridikoa eta, azken batean, justizia lortzeko bideratutako erreforma egokien bidez.
Eremu horretan kokatzen da, oso modu berezian, bigarren aukerari buruzko legeria deiturikoa. Berorren helburua, izendapenak ederki deskribatzen duen bezala, honako hau da: pertsona fisikoak, enpresan edo pertsonalki porrot ekonomikoa jasan arren, izan dezala bere bizitza berriro bideratzeko aukera, ekimen berrietan arriskatzekoa barne, inoiz ase ezin izango duen zor-lauza bat mugarik gabe herrestan eraman beharrik gabe.
Esperientziak erakutsi duenez, bigarren aukerako mekanismorik ez dagoenean, etsipen edo gogo-falta nabarmenak gertatzen dira jarduera berriei ekiteko, bai eta ekonomiaren zirkuitu erregularrean mantentzeko ere. Horrek ez dio zordunari mesederik egiten, noski, baina hartzekodunei ere ez, horiek publikoak edo pribatuak izan. Aitzitik, bigarren aukerako mekanismoek ahuldu egiten dute ezkutuko ekonomiara jotzeko asmoa, eta beti enpleguaren onerako izango den enpresa-kultura bultzatzen dute.
Helburu horri erantzuten dio lege honen lehen zatiak, zeinak Ordainketen Judizioz Kanpoko Akordioa hobetzeko hainbat mekanismo arautzen dituen –Ekintzaileei eta beren Nazioartekotzeari Laguntzeko Legeak (irailaren 27ko 14/2013) sartu zuen akordio hori gure konkurtso-legerian–; horrez gain, bigarren aukerako mekanismo eraginkor bat sartzen du pertsona fisikoentzat, Kode Zibilaren 1911. artikuluaren aplikazioaren zorroztasuna modulatzearren. Komeni da azaltzea, labur bada ere, erregulazioa zein printzipiotan inspiratu den.
Pertsona juridikoaren kontzeptua Zuzenbidearen sorkuntza garrantzitsuenetakoa da. Ondasunen eta pertsonen erakundea pertsona naturalarekin parekatzen duen fikzioak eragin garrantzitsuak eta onuragarriak izan ditu errealitate juridikoan eta ekonomikoan. Fikzio horren bitartez, pertsona juridikoak, naturalak bezalaxe, jaio, hazi eta hil egiten dira. Gainera, zenbait kapital-sozietatek erantzukizuna mugatzeko duten printzipioa dela eta, sozietate horiek likidatu eta desegin daitezke –edo hil, zentzu metaforikoan–, eta likidazioa
egin ondoren ordaindu gabe geratzen diren zorrak azkendu egiten dira; hori horrela, sustatzaile edo bazkideek ez dute, behin aktibo guztia likidatu ondoren, ordaindu gabeko balizko zorrei aurre egin beharrik.
Esan daiteke kapital-sozietateek berezkoa duten erantzukizuna mugatzeko printzipioa dagoela, neurri handi batean, azken hiru mendeotako garapen ekonomikoaren jatorrian. Funtsean, erantzukizuna mugatzeko printzipio hori enpresen jarduera eta inbertsioak sustatzeko pizgarri modura eratu zen. Legegileak kapital jakin batzuk arriskuan jartzea sustatzen zuen, bermatuz kapital horiek izango zirela inbertitzailearen gehieneko galera, eta haren ondare pertsonala ukitu gabe geratuko zela.
Baina, erantzukizuna mugatze horrekin, bazkideen erantzukizuna mugatzen da, ez sozietatearena; sozietateak bere oraingo eta etorkizuneko ondarearekin erantzun beharko baitie bere zorrei. Orduan planteatzen den auzia da zein behar den izan azken oinarria, erantzukizun-araubide desberdinetan; hots, pertsona natural batek erabakitzen duenean enpresa-jarduerari pertsona juridiko baten bitartez ekitea, eta pertsona natural horrek berak obligazioak zuzenean bere gain hartzen dituenean. Lehen kasuan, erantzukizuna mugatzearen onura jaso ahal izango du; bigarrenean, berriz, Kode Zibilaren 1911. artikuluan jasotako ondare-erantzukizun unibertsalaren printzipioaren mende geratuko da.
Gainera, kaudimengabezia-egoera askok fede oneko zordunaren kontroletik kanpo dauden faktoreetan dutenez jatorria, honako funts etiko hau planteatzen da: ordenamendu juridikoak ez die arrazoizko irtenbiderik eskaintzen ustekabean gertatutako inguruabarren aldaketaren eraginez hartutako konpromisoak bete ezin dituzten mota honetako zordunei. Horrekin guztiarekin, ez da ahaztu behar horri buruzko zeinahi irizpen etiko bateragarri egin beharko dela beti ordenamendu juridikoak hartzekodunaren eskubideei eskaini behar dien babes legitimoarekin, bai eta sobera eztabaidaezina dirudien beste premisa batekin ere: konpromisoak betetzen dituen zorduna hobea izango da beti, betetzen ez dituena baino.
Kode Zibilaren 1911. artikuluan jasotako ondare-erantzukizun unibertsalaren printzipioaren irismenari eta balizko mugatzeari buruz ebatzi beharreko arazoaren nondik norakoak azaldu ostean, komenigarria da agindu horren aurrekari historikoetara eta berorren legegintza-testuingurura jotzea.
Artikulu hau guztiz ulertuko bada, beharrezkoa da Kode Zibilaren kapitulu berberean sistematikoki kokatuta dauden beste bi agindurekin osatzea. Gaur indargabetuta dauden Kode Zibilaren 1919. eta 1920. artikuluez ari gara. Hona zer zioten, hurrenez hurren: «Zordunak hitzarmena betetzen badu, bere obligazioak azkenduta geratuko dira han hitzartutako baldintzetan; baina, betetzen ez badu, osorik edo parte batean, berriro jaioko da hartzekodunen eskubidea hasierako kreditutik jaso ez dituzten kopuruekiko, eta haietako edozeinek eskatu ahalko du konkurtsoa deklaratzea edo jarraitzea» eta «Ez badago kontrakoa dioen itun espresurik zordunaren eta hartzekodunen artean, azken horiek, konkurtsoa amaitu ondoren, mantendu egingo dute ordaindu gabe geratutako kredituaren partea zordunak gerora eskura ditzakeen ondasunetatik kobratzeko eskubidea».
Bi agindu horien arabera, bi ideia nagusi agertzen ziren: zordunaren eta hartzekodunen arteko hitzarmen bati eta berori betetzeari lotuta pasibotik libratzea, eta libratze hori mugatzeko printzipioa, baldin eta zordunaren fortunak gerora hobera egingo balu, baina hor ere hitzarmenaren beraren geroari lotuta. Nolanahi ere, eta paradoxikoki, ez zegoen zorduna bere kargatik libratzeari buruzko inolako aurreikuspenik, bere ondarea likidatzen zuen kasurako; hau da, zeukan guzti-guztia galtzen zuenerako.
Doktrinan, berehala piztu ziren 1920. artikuluari buruzko eztabaidak. Manresak honako hau adierazi zuen Kode Zibilari buruz egindako iruzkinetan: «Xedapen hori, batzuek kritikatu egiten duten arren, hitzarmenak zordunari aitortutako eskubideak ziurgabetasunean uzteagatik, ezin zuzenagoa da, kontuan hartzen bada zer arrazoi eta motibotan oinarrituta ematen zaion zordunari baimena hartzekodunekin hitzarmenak egiteko, konkurtsoepaiketaren barruan edo kanpoan (...) , aintzat harturik zer egoera zailean aurkitzen den, bere pasiboa estaltzeko nahikoa ondasun ez izateagatik (...) , puntualki bere obligazio guztiak ase ezin dituela; (...) ez da, bada, harritzekoa (...) arrazoi hura ez egonik zailtasunak
amaitu zaizkiolako (...) zorduna bere hartzekodunek gauzatu gabeko kredituaren zatia ordaintzera obligatuta egotea». Eta egile horrek berak eransten zuen horrekin garbitu egin zirela «gure antzinako zuzenbidearen interpretatzaileei 5. partidaren 15. tituluko 3. legeak pizten zizkien zalantzak».
Alabaina, 1920. artikuluak ez zuen inolako mailaketarik ezartzen fortunaren hobekuntzari zegokionez, ez eta inolako mugaketarik ere, hartzekodunek ordaindu gabe geratutako kredituaren partea zordunak gerora eskura zitzakeen ondasunetatik kobratzeko eskubidearen gainean. Horrek nabarmen mugatzen zuen zordunak fortuna hobetzeko zuen ahalmena, eta, era berean, zirikagarri eskasa gertatzen zen hobekuntza horretan ahalegintzeko.
Izan ere, Partiden Legea, Manresaren iritzian Kode Zibilaren 1920. artikuluak gaindituta utzi zuen hura, nolabait zordunaren aldekoagoa zen, hau adierazten zuenean: «Zordunak bere ondasunekiko duen babesgabetasuna (...) hain da ahaltsua, non gero ezin zaion zordunari ezer eskatu, eta hark ez die epaiketan erantzun beharko zerbait zor dien hartzekodunei: nolaz eta ez dituen hain irabazi handiak egiten, non zor guztiak edo haien parte bat ordaintzeko moduan den, bera bizi ahal izateko zerbait geratzen zaiola». Horrela bada, Partiden Legeak aurreikusi zuen, jada, zorduna aske geratzea bere ondasunen likidazio-prozesu baten ostean –nahitaez hartzekodunekin hitzarmen bat egin beharrik gabe–, eta, gainera, haren fortuna hobetzearen modulazio bat ezarri zuen nolabait, ez baitzuen uzten hobekuntza zordunaren kaltetan izan zedin, salbu eta bere zor guztiak – edo, nahiko adierazpen nahasgarrian, haien parte bat– ordaintzeko moduan legokeen, bere bizi-baldintzen kaltetan izan gabe; hori guztia, printzipioz ezohikoa izan behar litzatekeen «hain irabazi handiak» egitearen kasuan.
2015ean 750 urte bete ziren hainbat mendez Hispanoamerikako ordenamendu juridikoak inspiratu dituen Alfontso X.a Jakitunaren legegintza-obra handia idazten amaitu zenetik, baina harrigarria da ikustea, arlo honetako zenbait puntutan, hemeretzigarren mendeko legediak baino agindu aurreratuagoak zituela.
Lege honek jasotzen duen bigarren aukerak, bistakoa denez, legegintzako teknika modernoago bati erantzuten dio, baina, oraintxe frogatu den bezala, gure zuzenbide historikoan lehendik zeuden printzipio batzuk ditu inspirazio-iturri. Lege-arauak inspiratu dituzten printzipioak ez direnean inprobisazioaren erantzun, baizik eta gaiari buruz urte edo mende luzez egindako gogoetaren emaitza, konfiantza pizteko modukoak dira halako arauak. Legegileak tentazio demagogiko orotatik ihes egin behar du beti; izan ere, epe luzera, gerta daiteke hasieran mesedetu nahi zirenen kontra jartzea legea. Ekonomia haziko bada, beharrezkoa da kreditu-fluxuak egotea eta aplikatzekoa den esparru juridikoak zordunei konfiantza ematea, baina hartzekodunena kaltetu gabe, bestela, bilatzen den efektuaren kontrakoa lortuko bailitzateke: kreditua uzkurtzea edota, gutxienez, garestitzea.
Horregatik, lege honek diseinatutako bigarren aukerako mekanismoak kaudimengabezia estrategikoak eragozteko edo hautazko ordaintze-emateak errazteko behar diren kontrolak eta bermeak ezartzen ditu. Helburua hauxe da: bere ondare guztia hartzekodunen mesedetan likidatzeagatik guztia galdu duenak aukera izatea esandako likidazioaren ostean ordaindu gabe geratutako zor gehienetatik aske geratzeko. Eta, era berean, Manresaren gisako egileek hain zuhurki azaldutako hartzekodunekiko justiziaarrazoiengatik onura hori errebokatzea ahalbidetuko lukeen fortuna-hobekuntza zenbakien bidez zehaztea.
Horrez gain, Konkurtsoari buruzko Legearen bigarren xedapen gehigarria aldatzen da zehazteko, erakunde jakin batzuen konkurtsoa gertatuz gero, honako lege hauek aplikatu beharreko legeria berezitzat hartzen direla: Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko Legea (azaroaren 4ko 35/2003) , azaroaren 12ko 22/2014 Legea (arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzekoa, eta Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzekoa) , bai eta Pentsio Planak eta Funtsak Arautzeko Legearen testu bategina ere (azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) . Aurreikuspen horrek ez dio indarrean dagoen araubideari
eragiten, izan ere, xedapen horren lehen zenbakian aurreikusten den moduan, era horretako erakundeen konkurtsoan haien berariazko legerian aurreikusitako berezitasunak aplikatuko dira.
Zeinahi arau juridikoren inspirazio-iturri izan behar luketen oreka eta justizia lortzen dira horrela.
Bigarren aukerako mekanismoaren arauketaz gain, eta konkurtsoaren aurreko edo inguruko zenbait instituturen hobekuntzaz gainera, lege honek beste xedapen batzuk ere baditu; ondoren datoz, sistematikoki xehatuta.
II
Lege honek hamar artikulu ditu, bi titulutan bilduta, sei xedapen gehigarri, lau xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta hogeita bat azken xedapen.
I. tituluan, «Finantza-karga murrizteko premiazko neurriak» errubrikaren barruan, hiru artikulu aldatzaile daude, zeinen bitartez beste horrenbeste lege-arauren manu jakin batzuei beste idazketa bat ematen zaien: Konkurtsoari buruzko Legea (uztailaren 9ko 22/2003) , Baliabiderik ez duten hipoteka-zordunak babesteko presako neurriei buruzko Errege Lege Dekretua (martxoaren 9ko 6/2012) eta maiatzaren 14ko 1/2013 Legea (Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzkoa) .
II.titulua, «Lan-arloko beste neurri batzuk», hiru kapitulutan egituratuta dago. Lehenengo kapituluak, bere lau artikuluetan, zergen eta administrazio publikoen
eremuko zenbait neurri jasotzen ditu, honako lau lege-arau hauetako alderdi zehatz batzuk aldatuz: azaroaren 28ko 35/2006 Legea (pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarena eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren legeak partzialki aldatzekoa) , Enplegatu publikoaren oinarrizko Estatutuaren Legea (apirilaren 12ko 7/2007) , Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko Errege Lege Dekretua (uztailaren 13ko 20/2012) eta Sozietateen gaineko Zergaren Legea (azaroaren 27ko 27/2014) .
II.kapituluak Gizarte Segurantzaren eremuan enplegua sustatzeari buruzko bi neurri biltzen ditu. Alde batetik, pizgarri berri bat ezartzen da enplegu egonkorra sortzeko; horretarako, minimo salbuetsi bat finkatzen da langileen kontratazio mugagabearen kasuan enpresak Gizarte Segurantzari gertakari arruntengatik egin beharreko kotizazioan. Bestetik, Gizarte Segurantzako onurak ezartzen dira, profesional autonomoek beren jardueran eragina izan dezaketen familia-obligazioei aurre egin behar dieten kasuetarako.
Arauaren xedapen-zatia II. tituluko III. kapituluarekin ixten da («Justizia Administrazioaren arloko neurriak») , zeinaren artikulu bakarrean aldatu egiten den azaroaren 20ko 10/2012 Legea (Justizia Administrazioaren eta Toxikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutu Nazionalaren eremuko hainbat tasa arautzekoa) , tasa judizialen araubidea hura ordaintzeko obligazioa duten subjektuen egoera zehatzera egokitu ahal izateko.
Lege honen azken zatiari dagokionez, lehenengo xedapen gehigarritik laugarrenera artekoak I. tituluan sartutako aldaketen osagarriak dira, honako hauek arautzen baitituzte: konkurtso-bitartekaritzako funtzioak, konkurtso-bitartekariaren ordainsaria, zordunaren ordezkaritzaren derrigortasun eza konkurtso kontsekutiboan edo kaudimen-neurgailu gisa jardutea xede duen aplikazio informatikoa. Aurreikuspen horiek guztiek I. tituluan jasotakoekin zuzeneko erlazioa duten gaiak arautzen dituzte, eta behar-beharrezkoak dira eraginkortasuna izateko. Bosgarren xedapen gehigarrian negoziazio kolektiboaren bultzada eta koordinazioa arautzen dira, eta arantzel-bermerako kontuaren funtzionamendua ebaluatzeko txostena seigarrenean.
Xedapen iragankorrei dagokienez, lehenak konkurtsoaren arloko araubide iragankorra ezartzen du, eta bigarrenak, berriz, 2015eko martxoaren 1a baino lehen formalizaturiko kontratazio mugagabeari aplikatu beharreko araubidea aurreikusten du. Hirugarrenak konkurtso-administratzaileen eskubideen arantzela aipatzen du, eta laugarrenak arantzelbermerako kontuaren kargura ordaintzeko araubide iragankorra.
Xedapen indargabetzailea lege honetan xedatuari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapenei buruzkoa da, eta azken xedapenek, berriz, lege-aldaketa jakin batzuk ezartzen dituzte, baita eskumen-titulua zein legea garatu, exekutatu eta aplikatzeko gaikuntza eta legea bera indarrean jartzea ere.
III
Lege honen I. tituluan, familien eta enpresen finantza-zama murriztea ahalbidetzeko jasotako ekimenek hobekuntzak eransten dizkiete legegintzaldi honetan jada hartu diren neurriei; hots, beren zaurgarritasun-egoeragatik eta inguruabar ekonomiko eta sozialengatik –izan ETEak eta autonomoak, izan pertsona naturalak oro har– kaudimengabeziatik hurbilen daudenei laguntzera zuzenduta jada hartu diren neurriei.
Ekimen horiek hiru bloketan bilduta laburbil daitezke.
Lehenik, ordainketen judizioz kanpoko akordioak malgutzea proposatzen da, eta bigarren aukerako benetako mekanismo bat aurreikustea.
Bigarrenik, hobetu egiten da Ohiko etxebizitzaren gaineko hipoteka-bermedun zorrak modu bideragarrian berregituratzeko Jardunbide Egokien Kodea, zeina martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege Dekretuak (Baliabiderik gabeko hipoteka-zordunak babesteko presako neurriei buruzkoa) sartu baitzuen; dagoeneko 14.000 familia inguru mesedetu dira kode hartaz.
Azkenik, beste bi urtez luzatzen da maiatzaren 14ko 1/2013 Legean (Hipotekazordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzkoa) jasotako kolektibo bereziki zaurgarrien ohiko etxebizitzen gaineko kaleratzeen geldiaraztea, eta hedatu egiten da, orobat, neurri horri onura atera diezaiokeen kolektiboa.
Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) X. tituluan araututako ordainketen judizioz kanpoko akordioei dagokienez, lege honetan jasotako aldaketen helburua akordio horien edukia eta eraginak malgutzea da, berorien erregulazioa Konkurtsoari buruzko Legearen laugarren xedapen gehigarriko birfinantzaketa-akordioen erregulazioarekin kidetuz. Araubide berriaren elementu nagusiak hauek dira: aplikazioeremua enpresaburuak ez diren pertsona naturalengana hedatzea, pertsona horientzako prozedura erraztu bat ere arautuz; akordioaren eraginak hartzekodun bermatu disidenteengana hedatzeko aukera, eta hori aurrerapena da lehen indarrean zegoen borondatezko mendekotasunaren araubidearekiko; eta konkurtso-bitartekariaren irudia indartzea, aukera emanez bitartekari-lanak egin ditzaten merkataritza, industria, nabigazio eta zerbitzuetako ganberek, zorduna enpresaburua baldin bada, edo notarioek, enpresaburuak ez diren pertsona naturalak badira.
Funtsezko berrikuntza modura, zorretatik libratzeko araubide bat ezartzen da pertsona natural diren zordunentzat, konkurtso-prozeduraren esparruan. Zorretatik libratzeko sistema horrek oinarrizko bi zutabe ditu: zorduna fede onez aritzea eta aldez aurretik haren ondarea likidatzea –edo konkurtsoa amaitutzat deklaratzea, nahikoa masa ez dagoelako–.
Behin aurreko baldintzak beterik direla, zorduna automatikoki libratuta geratu ahal izango da ordaindu gabeko zorretatik baldin eta osorik ordaindu baditu masaren kontrako kredituak, konkurtso-kreditu pribilegiatuak, eta, ordainketen judizioz kanpoko akordio bat lortzen saiatu ez bada, konkurtso-kreditu arrunten % 25.
Bestela, aurreko kredituak ordaintzerik izan ez duenean, eta hurrengo 5 urteetarako ordainketa-plan baten mende jartzea onartzen baldin badu, zorduna bere kreditu guztietatik behin-behinean libratuta geratu ahal izango da, honako hauek salbuetsita: publikoak eta elikagaienak, masaren kontrakoak eta pribilegio orokorra dutenak. Zorretatik behin betiko libratzeko, zordunak, esandako aldi horretan, ordaindu egin beharko ditu ordaintzetik libratu ez diren zorrak, edo ordaintzeko ahalegin berezi bat egin beharko du.
Hipoteka-zordunentzako Jardunbide Egokien Kodeari dagokionez, hedatu egiten da esparru subjektiboa, handitu egiten delako familia onuradunen urteko errentaren muga, zeina 14 hilabeteko urteko Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoan oinarrituta kalkulatuko baita; bestalde, zaurgarritasun bereziko kasu berritzat hartzen da zorduna 60 urtez gorakoa izatea, eta eskuratutako ondasun higiezinen prezioaren muga kalkulatzeko era berri bat ezartzen da. Gainera, behin betiko finkatuta geratzen da zoru-klausulak ez
aplikatzea esklusioko atalase berrian kokaturik dauden zordunei, baldin eta beren kontratuetan sartuta bazeuzkaten esandako klausulak.
Azkenik, 2017ra arte luzatzen da kolektibo bereziki zaurgarrien ohiko etxebizitzen gaineko kaleratzeak geldiarazteko aldia, eta, Jardunbide Egokien Koderako aurreikusitako baldintza bertsuetan, posible egin da pertsona gehiago biltzea etetearen babesera.
IV
Lege honetako II. tituluak lan arloko hainbat neurri jasotzen ditu.
Horrela, lehenik eta behin, zenbait kolektibo bereziki zaurgarriren zama fiskala arintzera bideratuta dauden zerga-eremuko neurri jakin batzuei ekiten zaie. Hala, aldatu egiten da azaroaren 28ko 35/2006 Legea (Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarena eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren legeak partzialki aldatzen dituena) , kolektibo berriei lege honen 81.bis artikuluan aurreikusitako kenkariak aplikatzea ahalbidetzeko xedez.
Horrenbestez, familia ugarien parte diren aurreko ahaideei ez ezik, guraso bakarreko familia osatzen dutenengana ere hedatzen da pizgarri fiskala, bi ondorengo baldin badituzte, eta, beste betebehar batzuen artean, harekin soilik bizi badira eta haren mende baldin badaude.
Aldi berean, aipatutako artikuluan araututako kenkari berriak aplikatzea ahalbidetuko zaie langabeziatik babesteko sistema publikoaren prestazioak edo gizarte-aurreikuspeneko araubide publikoen edo kidekoen pentsioak jasotzen dituzten zergadunei, baldin beren kargura desgaitasuna duen aurreko edo ondorengo ahaideren bat badute, familia ugari baten parte badira edo aurrez aipatutako guraso bakarreko familiako kide badira, eta ez soilik beren edo besteren konturako langileei.
Gainera, salbuetsita deklaratzen dira zorrak ordaintzeko kitatze eta emateen ondorio gisa ager daitezkeen errentak, Konkurtsoari buruzko Legean (uztailaren 9ko 22/2003) ezarritako prozeduraren arabera judizialki onartutako hitzarmen batean, esandako legearen 71.bis artikuluan eta laugarren xedapen gehigarrian aipatutako judizialki homologatutako birfinantzatze-akordio batean, edota lege bereko X. tituluan aipatzen den ordainketen judizioz kanpoko akordio batean ezarritakoak baldin badira baldin eta zorrak jarduera ekonomikoen egikaritzan sortuak ez badira; izan ere, kasu horretan, martxoaren 7ko 4/2014 Errege Lege Dekretuaren (enpresen zorraren birfinantzaketa eta berregituratzearen arloan premiazko neurriak onartzeari buruzkoa) azken xedapenetatik bigarrenean aurreikusten da horretarako araubidea.
Bestalde, partzialki salbuetsiak dauden erakundeak obligazio formalak betetzetik arintzeko xedearekin, lege honen 7. artikuluaren bitartez, sozietateen gaineko zergan aitorpena aurkezteko obligaziotik kanpo uzten dira zergaldiko sarrera totalak urtean 50.000 eurotik gorakoak ez dituzten erakundeak, salbuetsita ez dauden errentei dagozkien sarreren urteko zenbateko totala 2.000 eurotik gorakoa ez bada eta salbuetsita ez dauden errenta guztiei atxikipena egin baldin bazaie baldin eta abenduaren 23ko 49/2002 Legearen (Irabazi-asmorik gabeko entitateen eta mezenasgoen pizgarri fiskalen zerga-araubideari buruzkoa) pean ez badaude eta alderdi politikoak ez baldin badira.
Bigarrenik, administrazio publikoen eremuan, Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko Errege Lege Dekretuak (uztailaren 13ko 20/2012) zenbait neurri sartu zituen gure ordenamenduan, administrazio publikoen zerbitzuan dauden langileen negoziazio kolektiboaren, ordezkaritzaren eta partehartzearen arloan dauden tresnak homogeneizatzeko asmoz. Beste aldaketa batzuen artean, aipatutako errege lege-dekretuak Estatuko Administrazio Orokorraren eremuko hauteskunde-unitateen antolamendu berri bat egin zuen; era horretan, esparru egoki bat ezarri zen berorren barruan enplegatu publikoen ordezkariak aukeratzeko prozedura gauzatu ahal izateko eta negoziazioeta partaidetza-organoak eratzeko. Negoziazioeta partaidetza-tresna horiek berme-abaniko bat eratzen dute enplegatu publikoaren ordezkaritzarako, gure ordenamendu konstituzionalak aurreikusitakoaren arabera, eta hauxe du asmoa: administrazio publikoen eremuan, haien eskubideen eta interesen defentsa eraginkorra finkatzea.
Langile funtzionarioen, estatutupekoen eta lan-kontratudunen gai komunetarako Estatuko Administrazio Orokorreko Negoziazio Mahai Orokorrak eta Estatuko Administrazio Orokorreko langile funtzionarioen Negoziazio Mahai Orokorrak, 2014ko uztailaren 31n elkarrekin egindako bilkuran, Gobernuari arauak erreformatzeko hiru ekimen proposatzea erabaki zuten, Estatuko Administrazio Orokorraren eremuan parte hartzeko eta negoziazio kolektiborako mekanismoak hobetzeko. Proposamen horren helburua honako hau da: zenbait egokitzapen eta hobekuntza tekniko gehitzea arlo honen inguruan uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuak ezarritako erreforma-neurriei.
Lehendabizi, hobetu egiten da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legean (apirilaren 12ko 7/2007) jasotako artikuluen antolamendua, osasungintzako estatutupeko langileen ordezkaritza-organoei dagokienez eta unibertsitateaz kanpoko irakasleen ordezkaritzaren arloan, eta, horrez gain, hobetu egiten du Justizia Administrazioaren zerbitzupeko langileei dagokiena; langile-kolektibo espezifikoak dira, eta aldaketa hori behar dute berorien ordezkaritza egokia bermatzeko.
Bigarrenik, hobekuntza tekniko bat sartzen da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 35. artikuluaren oraingo idazkeran; izan ere, Negoziazio Mahaien osaketa eta eraketa arautzean, orain arte indarrean egon den bertsioan, langile funtzionarioei soilik eragiten dieten gaiak aipatzen ziren; alabaina, beharrezkoa da erregulazio hori langile funtzionarioen, estatutupekoen eta lan-kontratudunen gai komunetara ere hedatzea. Horrekin, lege-sostengua eman nahi zaio negoziazio kolektiboan orain arte praktika arrunta izan denari: Administrazioan biltzen diren langile-tipologientzat negoziazio global eta osoko bat aurrera eramatea.
Eta, hirugarrenik, xedapen gehigarri berri bat eransten da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan, negoziazio-eremu espezifikoei dagozkien Negoziazio Mahaien arloan, argi eta garbi, 34.4 artikuluan aurreikusten direnetatik bestelakoak baitira. Ildo horretan, aipatutako eremuan gauzatzen dira lan-baldintzei buruzko negoziazioak; eta administrazio publiko desberdinetara atxikita egon daitezkeen enplegatu publikoen kolektibo jakin batzuei eragiten badie ere, negoziazio hori, izatez, Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenekoa da. Aipatutako xedapen gehigarria erantsiz, mahai horien inguruan dagoen lege-hutsune garrantzizkoa estali nahi da, batetik, eta orain arte indarrean egon den araubidearen eskasia osatu, bestetik.
Enplegatu publikoak funtzionalki eta organikoki erakunde desberdinen mende egotean, mahai bakoitzean erakunde sindikalek duten ordezkaritza osatu ahal izateko, multzoan hartu behar dira kontuan batzuen eta besteen negoziazio-esparruak, eta ez administrazio publiko jakin batena, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 34.4 artikuluan araututako sektoreko mahaien kasuan bezala.
Azken batean, lege-esparru espezifiko eta egoki bat lortzea da xedea, Estatuko Administrazio Orokorrean eta Justizia Administrazioan negoziazio-, ordezkaritzaeta partaidetza-sistema artikulatuta dagoen eremu desberdinetan behar bezala negoziatzea ahalbidetuko duena.
Legegintzako ekimen hau, gainera, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen (apirilaren 12ko 7/2007) 36.3 eta 34.1 artikuluetan aipatzen diren Estatuko Administrazio Orokorreko Negoziazio Mahai Orokorrek eurek bultzatu dute, berori onar dadin eskatu baitzuten Administrazioaren eta haietan ordezkaritza handiena duten erakundeen artean lortutako akordioaren ondoren.
Aipatutako Negoziazio Mahai Orokorrek proposatutako aldaketa denez, arauproposamen horrek bete egiten du Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 37.1 artikuluan xedaturikoa, haien barruan negoziatu eta adostutako gaia baita.
Bestalde, enpleguko eta Gizarte Segurantzako politika publikoen eremuan, kontratazio mugagabea egitean gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzari enpresak ordaindu beharreko kotizazioen murrizketa –Enplegua eta kontratazio mugagabea sustatzeko premiazko neurriei buruzko Errege Lege Dekretuak (otsailaren 28ko 3/2014) onartu ondoren, kotizazioko tarifa finko bat ezarrita artikulatu dena– neurri eraginkorra gertatu da enplegu egonkorra sortzen laguntzeko.
Horrela, Biztanleria Aktiboaren Inkestak 2014ko laugarren hiruhilekoari buruz emandako datuen arabera, enplegua 433.900 pertsonatan igo da azken 12 hilabeteetan, urtean % 2,5eko bariazioarekin, eta soldatapeko enplegu mugagabea 212.800 pertsonatan igo da, % 2,0.
Kontratazio mugagabearen bilakaera positibo hori sendotzeko xedez, eta lan-munduan egonkortasunez txertatzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboetan izan dezakeen inpaktua indartzeko, eta, halaber, Diputatuen Kongresuak 2015eko otsailaren 25eko Nazioaren Egoerari buruzko Debatean onartutako ebazpena betez, lege honen 8. artikuluaren bitartez pizgarri berri bat ezartzen da enplegu egonkorra sortzeko; hau da, minimo salbuetsi bat finkatzen da enpresak gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kotizazioan, langileei kontratazio mugagabea egitean.
Minimo salbuetsi bat ezartzeak izaera progresiboko pizgarri bat sortzea esan nahi du, zeinak kotizazio sozialak neurri handiagoan murrizten dituen ordainsari txikiagoak dituzten langileen kontratazio egonkorragatik. Neurri horrekin, lan-merkatuan egonkortasunez txertatzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboei egin nahi zaie mesede, hala nola iraupen luzeko langabeei, prestakuntza eskaseko langileei eta lanean esperientziarik ez duten gazteei. Langabeziak eta behin-behinekotasunak eragin handiagoa dute kolektibo horiengan..
Erregulazio berri horren gerizpean –kontratazio mugagabeak egiten dituen eta enplegu garbia sortzen duen enpresa oro izan daiteke haren onuradun–, gertakari arruntei dagozkien hileko oinarriaren lehenengo 500 euroak enpresaren kotizaziotik salbuetsita geratuko dira, baldin eta kontratua lanaldi osokoa bada. Kontratua denbora partzialekoa denean, esandako zenbatekoa lanaldia gutxitu den ehunekoaren proportzioan murriztuko da, baina ezingo da izan denbora osoz ari den langile baten lanaldiaren % 50 baino murritzagoa.
Kotizazioko onura hori hobari bat izango da, Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoaren kargura, kontratu mugagabea Gazte Bermearen Sistema Nazionalean izena emandako gazteekin formalizatu den kasuan, eta murrizketa bat, Gizarte Segurantzako sistemaren kargura, gainerako kasuetan.
Kotizazioko tarifa finkoa bezalaxe, hobaria edo murrizketa 24 hilabeteko aldian aplikatuko da. Hamar langile baino gutxiagoko enpresen kasuan, neurria beste 12 hilabetez luzatuko da, eta azken aldi horretan kotizazio-tasaren aplikaziotik salbuetsita geratuko dira kotizazio-oinarriaren lehenengo 250 euroak; kontratazioa denbora partzialekoa den kasuetan, proportzioz dagokion zenbatekoa geratuko da salbuetsita.
Kotizazioko onura berria gozatzeko betekizunei, aplikatzekoa ez den kasuei, bateraezintasunei eta berorri bidegabeki aplikatzegatik itzuli beharreko kopuruei dagokienez, horiek guztiak otsailaren 28ko 3/2014 Errege Lege Dekretuan kotizazioko tarifa finkorako ezarritakoen oso antzekoak dira, sistemaren jarraitasunaren eta sinpletasunaren mesedetan.
8.artikulu honetan aipatutako hobaria edo murrizketa aplikatzeak ez du eraginik izango eraginpean dauden langileen eskubide diren prestazio ekonomikoen zenbatekoa zehazteko orduan; kopuru hori kalkulatzeko, dagokien kotizazio-oinarriaren zenbateko osoa aplikatuko da.
Gazte Bermearen Sistema Nazionaleko onuradunen kontratazio mugagabea egiten den kasuan, baimendu egiten da Hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituen Legearen (urriaren 15eko 18/2014) 107. artikuluan aurreikusitako pizgarrien bateragarritasuna, eta bateragarri deklaratzen da, halaber, Enplegua Aktibatzeko Programaren onuradunek jasotzen duten akonpainamenduko laguntza ekonomikoarekin ere, kontratua haiekin formalizatuko balitz.
Bestalde, 9. artikuluan aurreikusitako neurriari dagokionez –langile autonomoei hobari bat egitea, kontratazioari lotuta, lanbideko eta familiako bizitza uztartzeagatik–, Langile Autonomoaren Estatutuaren Legearen (uztailaren 11ko 20/2007) azken xedapenetatik bigarreneko aurreikuspenak, non langile autonomoen eskubideak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean dauden besteren konturako langileenekin pixkanaka bateratzea
ezartzen den, beharrezkoa egiten du zenbait neurri hurrenez hurren abian jarriz joatea, esandako helburua betetzeko bidean.
Horrela, norberaren konturako langileen eskubideak besteren konturako langileenekin parekatzeko markatutako ildoan, eta norberaren konturako langileei lanbideko eta familiako bizitza uztartu ahal izateko babesa bermatzeko xedearekin, haiei laguntzeko neurri bat sartzen da, Gizarte Segurantzako onuretan oinarritzen dena, profesionalak bere jardueran eragina izan dezaketen familiako obligazioei erantzun behar dien kasuetarako.
Hala, hobari bat egiten da norberaren konturako langileak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotan, langile autonomoaren azken hamabi hilabeteetako batez besteko kotizazio-oinarriari lotutako zenbatekoan, era horretan neurriaren proportzionaltasuna bermatzen dela.
Gainera, hobari hori baliatzeko, beharrezkoa da besteren konturako langile bat kontratatzea; modu horretan, bi helburu betetzen dira. Alde batetik, langile autonomoaren lanbide-proiektuaren bideragarritasuna lagun dezaketen neurriak hartzen dira, familian dituen obligazioei aurre egitea ahalbidetzen baitzaio, bere lanbide-jarduerari eusten diola. Bestalde, besteren konturako langile bat kontratatzeari lotuta dagoen neurria izanik, lanmerkatua dinamizatzen laguntzea bilatzen da.
Europar Batasunaren politikan giltzarri diren funtsezko bi pieza gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-printzipioa eta ekintzailetza dira. Biak dira sustatu beharrekoak, eta biak jasotzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko uztailaren 7ko 2010/41/EB Zuzentarauan, jarduera autonomoa duten gizonezkoen eta emakumezkoen tratu-berdintasunaren printzipioa aplikatzeari buruzkoan.
Gainera, Europako Batzordeak Ekintzailetzari buruzko 2020rako Ekintza Plana aurkeztu zuen 2013ko urtarrilaren 9an; plan horren bidez, Batzordeak gonbita luzatu zien estatu kideei, emakumeek lanaren eta eguneroko bizitzaren arteko oreka egokia lortzea ahalbidetuko duten politikak aplika ditzaten.
Aipatutako 2010/41/EB Zuzentarauak hau xedatzen zuen: 2015eko abuztuaren 5a beranduenera dela, estatu kideek hura aplikatzeari buruz eskura duten informazio guztia helarazi beharko diote Europako Batzordeari.
Familiaeta lanbide-bizitza uztartzeko eremu honetan sartzen da lege honek landutako langile autonomoen kolektiborako berariazko erregulazioa.
Amaitzeko, lege honen 10. artikuluari dagokionez, adierazi behar da jurisdikzio-ahala erabiltzeagatiko tasen arloan otsailaren 22ko 3/2013 Errege Lege Dekretua onartu zenetik arrazoizko epe bat igaro ondoren, egiaztatuta geratu dela ez dagoela gehiago atzeratzerik hiritar kopuru garrantzitsu baten egoera ekonomiko negargarriari laguntza ematea; izan ere, doako laguntza juridikorako eskubidearen onuradun ez direnez, arreta-erakargarri izan behar luke pertsona horiengan jurisdikzio-ahala erabiltzeagatiko tasen sistema izaten ari den inpaktuak.
Ildo horretan, sartzen diren aldaketek berehala izango dute eragin onuragarria, arau hau indarrean jartzean tasa ordaintzetik salbuetsita geratuko baitira pertsona fisikoak.
I. TITULUA
Finantza-zama murrizteko presako neurriak
1. artikulua. Konkurtsoari buruzko Legea (uztailaren 9ko 22/2003) aldatzea. Konkurtsoari buruzko Legea (uztailaren 9ko 22/2003) honela aldatzen da: Lehenengoa. Bigarren aukeraren arloko aldaketak.
Bat. Aldatu egiten da 178. artikuluaren 2. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:
«2. Hurrengo artikuluan aurreikusitako kasuetatik kanpo, konkurtsoa masa aktiboaren likidazioagatik edo eskasiagatik amaitzen den kasuetan, pertsona naturala den zordunak izango du gainerako kredituak ordaintzeko erantzukizuna. Hartzekodunek exekuzio singularrak hasi ahal izango dituzte, konkurtsoa berriro
irekitzeko erabakia hartzen edo konkurtso berria deklaratzen ez den bitartean. Exekuzio horietarako, haien kreditua hartzekodunen behin betiko zerrendan agertzea kondena-epai irmoaren parekoa izango da.»
Bi. 178.bis artikulu berri bat eransten da, honela dioena:
«178.bis artikulua. Ordaindu gabeko pasibotik libratzearen onura.
1.Pertsona naturala den zordunak artikulu honetan ezarritako baldintzetan lortu ahalko du ase gabeko pasibotik libratzearen onura, behin konkurtsoa masa aktiboaren likidazioagatik edo eskasiagatik amaitu denean.
2.Zordunak konkurtsoko epailearen aurrean aurkeztu beharko du ase gabeko pasibotik libratzeko eskaera, 152.3 artikuluan ezarritakoaren arabera eman zaion entzunaldirako epearen barruan.
3.Fede oneko zordunei soilik onartuko zaie ase gabeko pasibotik libratzeko eskaera. Zorduna fede onekoa dela joko da, honako baldintza hauek betetzen direnean:
1.) Konkurtsoa ez izatea errudun deklaratua. Nolanahi ere, konkurtsoa errudun deklaratu bada 165.1.1 artikulua aplikatuta, epaileak onura hori eman ahal izango du, inguruabarrak kontuan hartuta eta zordunaren dolo edo erru astunik ez badago.
2.) Zorduna ez egotea, konkurtsoa deklaratu aurreko 10 urteetan, epai irmo bidez honako delitu hauetakoren batengatik zigortuta baitago: ondarearen aurkakoa, ordena sozioekonomikoaren aurkakoa, dokumentuak faltsutzekoa, Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren aurkakoa edo langileen eskubideen aurkakoa. Prozesu penal bat erabakitzeke badago, konkurtsoko epaileak eten egin beharko du pasibotik libratzeari buruzko erabakia, harik eta zigor-epai irmo bat dagoen arte.
3.) 231. artikuluan ezarritako betekizunak bildurik, ordainketen judizioz kanpoko akordio bat egina izatea, edo, gutxienez, egiten saiatu izatea.
4.) Ordainduta edukitzea, osorik, masaren kontrako kredituak eta konkurtsokreditu pribilegiatuak eta, aldez aurretik ordainketen judizioz kanpoko akordio bat lortzen saiatu ez bada, gutxienez, konkurtso-kreditu arrunten zenbatekoaren % 25.
5.) Aurreko zenbakian xedatutakoaren ordez:
i) 6. zenbakian aurreikusitako ordainketa-plana betetzea onartzea.
ii) 42. artikuluan ezarritako kolaborazio-betebeharrak ez urratzea.
iii) Onura hori azkeneko hamar urteen barruan jasoa ez izatea.
iv) Konkurtsoa deklaratu aurreko lau urteen barruan ez errefusatzea bere ahalmenerako egokia zen enplegu-eskaintza bat.
v) Espresuki onartzea, ordaindu gabeko pasibotik libratzeko eskaeran, onura horren lorpena jasota geldituko dela Konkurtsoen Erregistro Publikoaren atal berezian, bost urteko epean. Zordunaren egoera ikertzeko interes legitimoa duten pertsonek baino ezin izango dute jo atal horretara; interesa dutela, nolanahi ere, zordunari eskaintza irmoa egiten diotenak direla ulertuko da –kreditua nahiz beste edozein ondasun-emate edo zerbitzu-prestazio–, baldin eta zordunak hori ordaindu edo itzuli behar badu eta haren kaudimenak baldintzatuta badago. Halakotzat hartuko dira, orobat, eginkizunak betetzeko behar den informazioa biltzeko legez gaituta dauden administrazio publikoak eta jurisdikzio-organoak. Konkurtsoen Erregistro Publikoaz arduratzen denak ebatziko du halako interesik dagoen.
4.Idazkari judizialak Konkurtso-administrazioari eta agertutako hartzekodunei emango die zordunak egindako eskaeraren berri, eta bost eguneko epea izango dute onura emateari buruz egoki irizten diotena alegatzeko.
Konkurtso-administrazioa eta agertutako hartzekodunak zordunaren eskaerarekin ados badaude edo horri kontra egiten ez badiote, konkurtsoko epaileak, behin-behineko izaeraz, ordaindu gabeko pasibotik libratzearen onura
emango du ebazpenean, eta konkurtsoaren amaiera deklaratuko du, likidazio-fasea bukatu izanaren ondorioz.
Kontra egitea 3. zenbakiko baldintza bat edo batzuk ez betetzean soilik oinarritu ahal izango da, eta konkurtso-intzidente gisa izapidetuko da. Gertakariari buruzko ebazpena, onura aitortzen edo ukatzen duela, irmo bihurtu arte, ezingo da konkurtsoa amaitzeko autorik eman.
5.3. zenbakiaren 5. puntuan aurreikusitako zordunei emandako ordaindu gabeko pasibotik libratzearen onura honako kreditu hauen ordaindu gabeko zatira hedatuko da:
1.) Konkurtsoa amaitu den datan ordaintzeke zeuden kreditu arruntak eta mendekoak, nahiz eta komunikatuta ez egon, zuzenbide publikoko kredituak eta elikagaienak salbuetsita.
2.) 90.1 artikuluan zerrendatutako kredituei dagokienez, bermea egikarituz ordaindu ezin izan den kreditu horien zatia; salbu eta, bere izaeragatik, kreditu arruntaz edo mendekoaz bestelako beste kategoriaren batean sartuta badaude.
Kredituak azkenduta dauzkaten hartzekodunek ezingo dute inolako akziorik abiarazi zordunaren aurka, kreditu haiek kobratzeko.
Hartzekodunen eskubideak salbu geratzen dira konkurtsopekoarekin solidarioki behartuta daudenen eta haien bermatzaile edo abal-emaileen aurrean; horiek ezingo dute baliatu konkurtsopekoak lortutako ase gabeko pasibotik libratzearen onura. Eta ezin izango dute subrogatu likidazioaren osteko ordainketagatik hartzekodunak haren kontra dituen eskubideetan baldin eta emandako libratzea errebokatzen ez bada.
Konkurtsopekoa irabazpidezko ondasunen ezkontzako araubide ekonomikoan edo erkidegoko beste araubide batean badago, eta ez baldin bada likidatu araubide hori, ordaindu gabeko pasibotik libratzearen onura konkurtsopekoaren ezkontidearengana hedatuko da, bere konkurtsoa deklaratua izan gabe ere, konkurtsoa deklaratu aurreko zorrei dagokienez, ondare erkideak erantzun beharko baitie haiei.
6.Aurreko zenbakian xedatutakoaren arabera libratuta geratzen ez diren zorrak konkurtsoa amaitu ondorengo bost urteen barruan ordaindu beharko ditu konkurtsopekoak, zor horiek geroagoko epemuga dutenean salbu. Konkurtsoa amaitu eta hurrengo bost urteetan, ordaindu gabeko zorrek ezingo dute interesik sortu.
Eragin horretarako, zordunak ordainketa-plan baten proposamena aurkeztu beharko du, eta, 10 eguneko epean alderdi guztiei entzun ondoren, aurkeztu den baldintzetan edo egoki ikusten dituen aldaketak sartuta onartuko du epaileak.
Zuzenbide publikoko kredituei dagokienez, geroratzeko edo zatikatzeko eskaerak berariazko arautegian xedatutakoaren arabera izapidetuko dira.
7.Konkurtsoko zeinahi hartzekodunek eskubidea izango du konkurtsoko epaileari ordaindu gabeko pasibotik libratzearen onura errebokatzea eskatzeko, baldin eta, hura eman ondorengo bost urteen barruan, zordunaren diru-sarrerak, ondasunak edo eskubideak ezkutatuta daudela egiaztatzen bada. Aurreikuspen horretatik kanpo gelditzen dira Prozedura Zibilaren Legearen (urtarrilaren 7ko 1/2000) 605. eta 606. artikuluetan xedatutakoaren arabera enbargaezintzat jotako ondasunak.
Errebokatzea eskatzeko aukera ere egongo da baldin eta ordainketa-plana betetzeko finkatutako epearen barruan:
a) 3. zenbakian ezarritakoaren arabera, ordaindu gabeko pasibotik libratzearen onura ematea eragotziko zukeen zerbait egiten badu.
b) Kasua hala baldin bada, ordainketa-planean xedatutakoaren arabera libratu gabeko zorrak ordaintzeko obligazioa betetzen ez badu.
c) Zordunaren egoera ekonomikoa –jaraunspena, legatua edo dohaintza nahiz zori, enbido edo ausazko jokoa dela eta – modu garrantzitsuan hobetzen bada eta ordaindu gabeko zor guztiak ordaindu ahal baditu, bere elikagai obligazioen kaltetan izan gabe.
Eskaera Prozedura Zibilaren Legean hitzezko epaiketarako ezarritakoaren arabera izapidetuko da. Epaileak onura errebokatzea erabakitzen badu, hartzekodunek beren akzio guztiak berreskuratuko dituzte zordunaren aurrean, konkurtsoaren amaieran ordaindu gabe geratutako kredituak kobratzeko.
8.Ordainketa-plana betetzeko finkatutako epea onura errebokatu gabe igaro denean, konkurtsoko epaileak, konkurtsopeko zordunaren eskariz, auto bat emango du, non aitortuko duen behin betiko gelditu dela konkurtsoan ordaindu gabeko pasibotik libratuta.
Halaber, kasuaren inguruabarrak kontuan hartuta eta hartzekodunei entzunaldia egin ondoren, zorduna ordaindu gabeko pasibotik behin betiko libratuta gelditzen dela ere deklaratu ahal izango du, baldin eta, ordainketa-plana osorik bete ez badu ere, onura behin-behineko eman zitzaionetik bost urteko epean jasotako diru-sarrera guztien –enbargaezin ez direnen– erdia edo laurden bat gutxienez bideratu badu plana betetzera, betiere martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege Dekretuaren (Baliabiderik gabeko hipoteka-zordunak babesteko presako neurriei buruzkoa) 3.1 artikuluaren a) eta b) letretan aurreikusitako inguruabarrak betetzen baditu zordunak familia-unitatearen diru-sarrerei eta zaurgarritasun bereziko familia-inguruabarrei dagokienez.
Artikulu honen ondoreetarako, diru-sarrera enbargaezintzat joko dira uztailaren 1eko 8/2011 Errege Lege Dekretuaren (Hipoteka-zordunak laguntzeko, gastu publikoa kontrolatzeko, toki-erakundeek enpresekiko eta autonomoekiko dituzten zorrak bertan behera uzteko, enpresa-jarduera sustatzeko eta administrazioa eraberritzeko eta soiltzeko neurriei buruzkoa) 1. artikuluan aurreikusten direnak.
Ebazpena Konkurtsoen Erregistro Publikoan argitaratuko da, eta haren aurka ezingo da errekurtsorik jarri. Nolanahi ere, behin betiko libratu izana errebokatu ahal izango da aurreko zenbakiaren lehen lerrokadan aurreikusitako kausa betez gero.»
Hiru. 176.bis artikuluaren 3. eta 4. zenbakiak aldatu egiten dira, eta honela geratzen dira idatzita:
«3. Masa aktiboa behin banaturik dela, konkurtso-administrazioak justifikaziotxosten bat aurkeztuko dio konkurtsoko epaileari, non derrigorrean adierazi eta arrazoituko den konkurtsoa ez dela errudun kalifikatuko, eta ez dagoela masa aktiboa itzultzeko akzio bideragarririk, ez eta egikaritzeko dauden hirugarrenen erantzukizunekorik, edota dagozkien akzioetatik lor litekeena ez litzatekeela nahikoa izango masaren kontrako kredituak ordaintzeko. Masa aktiboaren eskasia deklaratu arren, zordunak legez enbargaezinak diren edo merkatu-baliorik ez duten ondasunen jabe izaten jarraitu ahal izango du, bai eta errealizazio-kostua salmenta-kostuarekiko proportzio-gabetasun nabarmenekoa duten ondasunen jabe ere.
Txostena bulego judizialean jarriko da agerian, hamabost eguneko epean, pertsonaturiko alderdi guztientzat.
Auto bidez erabakiko da masa-eskasiagatik amaitzea. Alderdiei emandako entzunaldi-epean, haietako bat konkurtsoa amaitzearen aurka agertuz gero, konkurtso-intzidente gisa izapidetuko da aurkakotza hori. Epe horren barruan, pertsona naturala den zordunak ordaindu gabeko pasibotik libratzeko eskaera egin ahal izango du. Eskaera horren izapidetzea, libratzearen onura lortzeko betekizunak eta berorren eraginak 178.bis artikuluan xedatutakoaren arabera eraenduko dira.
4.Konkurtsoa deklaratzeko autoan bertan, masa-eskasiagatik amaitzea erabaki ahal izango da, baldin eta epaileak era nabarmenean ikusten badu konkurtsopekoaren ondarea ez dela nahikoa izango aurreikus daitezkeen
prozedurako masaren kontrako kredituak asetzeko, eta, era berean, aurreikusten ez bada itzultze, aurkaratze edo hirugarrenen erantzukizunen akzioak gauzatzerik.
Konkurtsopekoa pertsona naturala bada, epaileak konkurtso-administratzaile bat izendatuko du, eta horri egokituko zaio dauden ondasunak likidatzea eta masaren kontrako kredituak 2. zenbakiko ordenaren arabera ordaintzea. Behin likidazioa amaitu denean, zordunak ordaindu gabeko pasibotik libratzeko eskaera egin ahal izango du konkurtsoko epailearen aurrean. Eskaeraren izapidetzea, libratzearen onura lortzeko betekizunak eta berorren eraginak 178.bis artikuluan xedatutakoaren arabera eraenduko dira.
Auto horren aurka apelazio-errekurtsoa jarri ahalko da.»
Bigarrena. Ordainketen judizioz kanpoko akordioaren arloko aldaketak.
Bat. Aldatu egiten da 231. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«231. artikulua. Aurrekontuak.
1.Pertsona naturala den zorduna kaudimengabezia-egoeran badago lege honen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, edo aurreikusten badu ezin izango diela bere betebeharrei erregulartasunez erantzun, hartzekodunekin ordainketen judizioz kanpoko akordio bat lortzeko prozedura hasi ahalko du; baldin eta pasiboaren hasierako estimazioak ez baditu bost milioi euroak gainditzen. Pertsona naturala den zorduna enpresaburua denean, dagokion balantzea erantsi beharko da.
Titulu honen ondorioetarako, enpresaburuak pertsona naturaltzat hartuko dira merkataritzako legediaren arabera halakotzat hartzen badira, eta horrelakotzat ere hartuko dira jarduera profesionalak dituztenak edo Gizarte Segurantzaren legediaren ondorioetarako horrelakotzat hartzen direnak, bai eta langile autonomoak ere.
2.Pertsona juridikoek ere akordio hori bera eskatu ahal izango dute, kapitalsozietate izan edo ez, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Kaudimengabezia-egoeran egotea.
b) Konkurtso-deklarazioa jaso badute, konkurtso hori ez izatea konplexutasun berezikoa, lege honen 190. artikuluan xedatutakoaren arabera.
c) Akordioaren gastuak ordaintzeko nahikoa aktibo edukitzea.
3.Honako hauek ezin izango dute ordainketen judizioz kanpoko akordioa lortzeko eskaerarik egin:
1.) Epai irmo batean, konkurtsoa deklaratu aurreko 10 urteetan, delitu hauetakoren batengatik zigortutakoek: ondarearen aurkakoa, ordena sozioekonomikoaren aurkakoa, dokumentuak faltsutzekoa, Ogasun Publikoaren aurkakoa, Gizarte Segurantzaren aurkakoa edo langileen eskubideen aurkakoa.
2.) Azken bost urteen barruan hartzekodunekin ordainketen judizioz kanpoko akordio bat lortu duten pertsonek, berriro finantzatzeko akordio baten homologazio judiziala lortu dutenek edo hartzekodunen konkurtsoan deklaratuak izan direnek.
Esandako epe hori, hurrenez hurren, honela hasiko da zenbatzen: Konkurtsoen Erregistro Publikoan ordainketen judizioz kanpoko akordioaren onarpena, berriro finantzatzeko akordioa homologatzen duen ebazpen judiziala edo konkurtsoa amaitu dela deklaratzen duen autoa argitaratzen denetik.
4.Hartzekodunekin berriro finantzatzeko akordio bat negoziatzen ari direnek ezin izango dute ordainketen judizioz kanpoko akordioa lortzeko eskaerarik egin, ezta konkurtso-eskaera izapidetzera onartuta dutenek ere.
5.Berme errealeko kredituetan eragina izango du judizioz kanpoko akordioak,
238.eta 238.bis artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Zuzenbide publikoko kredituetan ez du inolako eraginik izango judizioz kanpoko akordioak, kreditu horiek berme erreala izan arren.
Erakunde aseguratzaileek eta berraseguratzaileek ezin izango dute titulu honetan aurreikusitako prozedurara jo.»
Bi. Aldatu egiten dira 232. artikuluaren 2. eta 3. zenbakiak, eta honela geratzen dira idatzita:
«2. Zordunak izenpetutako formulario normalizatu baten bitartez egingo da eskaera, eta inbentario batean jasoko dira haren eskudiruak eta aktibo likidoak, haren titulartasuneko ondasun eta eskubideak, eta aurreikusten dituen diru-sarrera erregularrak. Harekin batera, hartzekodunen zerrenda bat aurkeztuko da, haien nortasuna, egoitza eta helbide elektronikoa zehazten direla, baita bakoitzaren kredituen zenbatekoa eta epemuga ere, indarrean dauden kontratuen zerrenda eta aurreikusten diren hileroko gastuen zerrenda barne. Konkurtso kontsekutiboaren kasuan, 164.2.2 artikuluan xedaturikoa aplikatu egingo zaio ordainketen judizioz kanpoko akordiorako eskaerari.
Justizia Ministerioaren agindu bidez zehaztuko da eskaera egiteko, inbentariorako eta hartzekodunen zerrendarako formulario normalizatuen edukia.
Hartzekodunen zerrenda horretan, berme errealeko edo zuzenbide publikoko maileguen edo kredituen titularrak ere jasoko dira, nahiz eta akordioak horiei ez eragin. Berme errealeko mailegu edo kredituen balorazioa egiteko, 94.5 artikuluan xedatutakoaren arabera jokatuko da.
Baldin eta zorduna ezkonduta badago, ondasunen banantze-araubidean dagoenean salbu, ezkontidearen nortasuna adieraziko du, ezkontzaren araubide ekonomikoa adierazita, eta kontabilitatea eramatera legez behartuta badago, azken hiru ekitaldietako urteko kontuak ere aurkeztu beharko ditu.
Ezkontideak familia-etxebizitzaren jabe direnean eta ordainketen judizioz kanpoko akordioak hartan eragina izan dezakeenean, judizioz kanpoko akordioaren eskaera bi ezkontideek egin beharko dute nahitaez, edota batek bestearen adostasunarekin.
3.Zordunak enpresaburu edo erakunde inskribagarriak badira, zordunaren egoitzari dagokion merkataritza-erregistratzaileari eskatuko zaio bitartekaria izendatzeko –telematikoki egin ahal izango da horretarako eskaera–, eta hura arduratuko da dagokion orria irekitzeaz, inskribatuta ez badago. Gainerako kasuetan, zordunaren egoitzari dagokion notarioari eskatuko zaio bitartekaria izendatzeko.
Pertsona juridikoen edo enpresaburu diren pertsona naturalen kasuan, merkataritza, industria, zerbitzu eta nabigazioko ganbera ofizialei ere zuzendu ahalko zaie eskaera, beren araudi espezifikoaren arabera bitartekaritza-funtzioak beren gain hartu badituzte, bai eta Espainiako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialari ere.
Eskaera jaso duenak 231. artikuluan aurreikusitako betekizunak betetzen direla egiaztatuko du, bai eta zordunak aurkeztutako datuak eta dokumentazioa ere. Irizten badio eskaerak edo atxikitako dokumentazioak akatsen bat duela, edo dokumentazioa ez dela nahikoa ordainketen judizioz kanpoko akordioari hasiera emateko legezko betekizunak betetzen direla egiaztatzeko, zuzenketarako epe bakar bat emango dio eskatzaileari, bost egunetik gorakoa izango ez dena. Eskaera ez da onartuko zordunak ez badu justifikatzen judizioz kanpoko akordioari hasiera emateko legez eskatzen diren betekizunak betetzen dituela; haatik, betebehar horiek biltzean edo aipatutako betekizunak betetzen dituela egiaztatzean, beste eskaera bat aurkeztu ahal izango du.»
Hiru. Aldatu egiten dira 233. artikuluaren 1., 2. eta 3. zenbakiak, eta honela geratzen dira idatzita:
«1. Konkurtso-bitartekari izendatu beharko da Estatuko Aldizkari Ofizialaren dagokion atarian argitaratuko den zerrenda ofizialean ageri direnen artetik modu sekuentzialean dagokion pertsona natural edo juridikoa; zerrenda hori Justizia Ministerioko Bitartekarien eta Bitartekaritza Erakundeen Erregistroak emango du.
Konkurtso-bitartekariak bitartekari-izaera izan beharko du, Auzi Zibil eta Merkataritzazkoetako Bitartekaritzari buruzko Legearen arabera (uztailaren 6ko 5/2012) ; konkurtso-administratzaile gisa jarduteko, berriz, 27. artikuluan aurreikusitako baldintzak bete beharko ditu.
Erregelamendu bidez zehaztuko dira konkurtso-bitartekariaren ordainsaria kalkulatzeko arauak, eta ordainsari hori konkurtso-bitartekaria izendatzeko aktan finkatu beharko da. Edonola ere, honako hauek baldintzatuko dute ordainsaria: zordun motak, zordunaren pasibo eta aktiboak, eta bitartekaritzan lortutako arrakastak. Lege honetan konkurtso-bitartekariari buruz aurreikusi gabeko guztiari dagokionez, aditu independenteak izendatzeko arloan xedatutakoa beteko da.
2.Konkurtso-bitartekariak, izendapena onartzean, lege honen 29.6 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituen helbide elektroniko bat eman beharko dio merkataritza-erregistratzaileari edo notarioari, baldin eta horietako batek izendatu badu; helbide horretan, edozer komunikazio edo jakinarazpen egin ahal izango dute hartzekodunek.
3.Erregistratzaileak edo notarioak izendatuko du konkurtso-bitartekaria. Eskaera merkataritza, industria, zerbitzu eta nabigazioko ganbera ofizial bati zuzendu zaionean, edota Espainiako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialari, ganberak berak hartuko ditu bere gain bitartekaritzafuntzioak, Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen Oinarrizko Legean (apirilaren 1eko 4/2014) xedatutakoaren arabera, eta bitartekaritzaz arduratuko den batzorde bat izendatuko du, non, gutxienez, konkurtso-bitartekari bat egon beharko den. Konkurtso-bitartekariak kargua onartutakoan, merkataritza-erregistratzaileak, notarioak edo merkataritza, industria, zerbitzu eta nabigazioko ganbera ofizialak ziurtagiri edo kopia bidez emango die horren berri ondasunen erregistro publiko eskudunei –erregistroko dagokion orrian prebentziozko idatzoharra egiteko–, bai eta Erregistro Zibilari eta dagokien gainerako erregistro publikoei ere. Halaber, negoziazioak ireki izana ofizioz komunikatuko dio konkurtsoa deklaratzeko eskuduna den epaileari, eta Konkurtsoen Erregistro Publikoan argitaratzeko ere aginduko du.»
Lau. Kendu egiten da 234. artikuluaren 4. zenbakia, eta aldatu egiten dira 1. eta 2. zenbakiak; honela geratzen dira idatzita:
«1. Kargua onartu osteko hamar egunetan, konkurtso-bitartekariak zordunak emandako datuak eta dokumentazioa egiaztatuko ditu, eta, horietan hutsunerik edo akatsik egonez gero, haiek osatzeko edo zuzentzeko eskatu ahal izango dio.
Esandako epe horretan bertan, krediturik baden eta zenbatekoak diren egiaztatuko du, eta bilera batera deituko ditu zorduna, zordunak aurkeztutako zerrendan ageri diren hartzekodunak, eta beste zeinahi bidetatik haien berri izan duen gainerako hartzekodunak. Bilera hori kargua onartu osteko bi hilabeteen barruan egingo da, zordunak egoitza duen udalerrian. Zuzenbide publikoko hartzekodunak deialditik kanpo geldituko dira beti.
2.Zordunaren eta hartzekodunen arteko bilerarako deialdia notario bidez egingo da, edo deialdia jaso izana ziurta dezakeen beste edozer komunikazio-bide erabiliz, banakakoa nahiz idatzizkoa izan.
Hartzekodunen helbide elektronikoa jasota baldin badago, zordunak eman duelako edo hartzekodunek konkurtso-bitartekariari adierazi diotelako, 235.2 artikuluaren c) letran adierazitako moduan, helbide elektroniko horretara bidali beharko da komunikazioa.»
Bost. Aldatu egiten da 235. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«235. artikulua. Espedientea hastearen ondoreak.
1.Espedientea irekitzeko eskaera egin ondoren, zordunak bere lan-, enpresaedo lanbide-jardueran jarraitu ahal izango du. Eskaera aurkezten denetik, zordunak
ez du egingo bere jardueraren igorpen edo trafikoari dagozkion egintzak edo operazioak gainditzen dituen inolako administrazioeta xedapen-egintzarik.
2.Konkurtsoa deklaratzeko eskumena duen epaitegiari negoziazioak ireki direla komunikatzen zaionetik, ordainketen judizioz kanpoko balizko akordioaren eraginpean gerta daitezkeen hartzekodunek:
a) Ezingo dute zordunaren ondarearen gainean exekuzio judizialik ez judizioz kanpokorik hasi ez eta jarraitu, judizioz kanpoko akordioa negoziatzen den bitartean, hiru hileko gehieneko epean. Hortik salbuetsita geratzen dira berme errealeko kredituen hartzekodunak, bermeak ez badu eraginik zordunaren lanbideedo enpresa-jardueraren jarraitasunerako beharrezkoak diren ondasun edo eskubideetan, ez eta zordunaren ohiko etxebizitzan ere. Esandako bermeak eragina baldin badu aurreko tartekian aipatutako ondasunetan, hartzekodunek akzio erreala erabili ahalko dute haien bermearekin lotutako ondasun eta eskubideen aurrean; dena den, behin prozedura hasitakoan, akzio hori geldiarazita geratuko da, zenbaki honetan aurreikusitako epeak igaro arte.
Ondasunen erregistro publikoetan prozedura irekitzea idatziz jasota geratu ondoren, berori eskatu duen zordunaren ondasunen gainean ezin izango da enbargo edo bahiketen oharrik egin konkurtso-bitartekaria izendatzeko eskaera aurkeztu eta gero; betiere, zuzenbide publikoko hartzekodunek jarraitutako prozeduren barruan egokitu litezkeenak salbu.
b) Ezingo dute gauzatu zordun komunarekiko daukaten egoera hobetzera zuzendutako inolako egintzarik.
c) Helbide elektroniko bat eman ahal izango diote konkurtso-bitartekariari, behar edo komeni diren komunikazio guztiak hara helarazteko; hala, ondore guztiak sortuko dituzte emandako helbidera bidalitako komunikazioek.
3.Ordainketen judizioz kanpoko akordioa negoziatzeko epean, eta haren eraginpean egon daitezkeen kredituei dagokienez, interesak sortzea etenda geratuko da, 59. artikuluan xedatutakoaren arabera.
4.Kreditua ordaintzeko berme pertsonala duen hartzekodunak berau erabili ahal izango du baldin eta zordunaren kontrako kreditua iraungi bada. Bermea exekutatzean, bermatzaileek ezin izango dute zordunaren eskaera exekutatzailearen kalterako aldarrikatu.
5.Judizioz kanpoko akordio bat negoziatzen ari den zorduna ezin izango da konkurtsoan deklaratu, 5.bis.5 artikuluan aurreikusitako epea igarotzen ez den bitartean.»
Sei. Aldatu egiten da 236. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«236. artikulua. Ordainketen judizioz kanpoko akordioa proposatzea.
1.Ahal bezain laster, eta, betiere, bilera egiteko aurreikusitako data baino, gutxienez, hogei egun natural lehenago, konkurtso-bitartekariak, zordunaren onarpenarekin, ordainketen judizioz kanpoko akordio baterako proposamena igorriko die hartzekodunei, eskaera egin zen datan ordaintzeke zeuden kredituei dagokienez. Proposamenak neurri hauetako edozein jaso ahalko du:
a) Itxarotea, hamar urtetik gorakoa ez den epeaz.
b) Kitatzea.
c) Ondasunak edo eskubideak hartzekodunei ematea, kreditua osoa edo zati bat ordaintzeko.
d) Zorra sozietate zordunaren akzio edo partaidetza bihurtzea. Kasu horretan, laugarren xedapen gehigarriko 3.b) 3.ii) letran xedatutakoa bete beharko da.
e) Zorra, hamar urteko gehieneko epearen barruan, partaidetza-mailegu, obligazio bihurgarri edo mendeko mailegu, interes kapitalizagarriko mailegu edota
jatorrizko zorraz bestelako maila, iraungipen edo ezaugarriak dituen beste edozein finantza-tresna bihurtzea.
Honako kasu honetan bakarrik barne hartu ahal izango da hartzekodunei ordain gisa ondasunak edo eskubideak lagatzea: lagatako ondasun edo eskubideak ez direnean beharrezkoak lanedo enpresa-jarduerarekin jarraitzeko, eta haien arrazoizko balioa, 94.5 artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta, azkentzen den kredituaren parekoa edo txikiagoa denean. Handiagoa izanez gero, aldea zordunaren ondarean integratu beharko da. Berme bati lotutako ondasunak baldin badira, 155.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.
Proposamena ezingo da inoiz zordunaren ondarea osorik likidatzea izan, haren zorrak asetzeko, eta ezingo du legez ezarritako kredituen lehentasun-ordena aldatu, ordenan atzeratuak izan diren hartzekodunek espresuki onartzean salbu.
2.Proposamenean, honako hauek jasoko dira: ordainketa-plana –plana betetzeko aurreikusten diren baliabideak xehaturik dituena–, bideragarritasun-plana, eta obligazio berriak erregularki betetzeko proposamen bat; halaber, hala badagokio, zenbateko bat finkatuko da zordunarentzat eta haren familiarentzat, elikagaien kontzeptuan; azkenik, zordunak duen lanbideedo enpresa-jarduera jarraitzeko plan bat ere jasoko da. Zuzenbide publikoko kredituak geroratzeko eskaera edo akordioaren kopia ere gehituko da, edo, gutxienez, horiek ordaintzeko datak zehazten dituena baldin eta iraungitzeko epean ordainduko ez badira.
3.Konkurtso-bitartekariak hartzekodunei akordio-proposamena bidali ondorengo hamar egun naturalen barruan, hartzekodunek ordezko proposamenak edo aldatzeko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte. Aipatutako epea amaitutakoan, zordunak onarturiko azken ordainketaeta bideragarritasun-plana igorriko die konkurtso-bitartekariak hartzekodunei.
4.Konkurtso-bitartekariak berehala eskatu beharko du hartzekodunen konkurtsoa deklaratzeko, baldin eta, artikulu honetako 3. zenbakian aipatutako epearen barruan, akordioaren eraginpean gera daitekeen pasiboaren gehiengoa gutxienez ordezkatzen duten hartzekodunek negoziazioak uztea erabakitzen badute, eta zorduna kaudimengabezia-egoeran badago edo egotear badago.»
Zazpi. Aldatu egiten da 238. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«238. artikulua. Ordainketen judizioz kanpoko akordioa.
1.Ordainketen judizioz kanpoko akordioa onartutzat emateko, honako gehiengo hauek beharko dira, akordioaren eraginpean gera daitekeen pasibo osoaren gainean kalkulatuta:
a) Ordainketen judizioz kanpoko akordioaren eraginpean gera daitekeen pasiboaren % 60k aldeko botoa ematen badute, berme errealik ez duten kredituen hartzekodunak edo berme errealaren balioa gainditzen duten kredituen zatiagatik, itxaroten geratu beharko dute printzipaletik, interesetatik edo zorpeko beste zeinahi kopururengatik, bost urte gaindituko ez dituen epean, kredituen zenbatekoaren % 25 gaindituko ez duten kitatzeak egingo zaizkie edo zorra partaidetza-mailegu bihurtu beharko dute esandako epe berean.
b) Ordainketen judizioz kanpoko akordioaren eraginpean gerta daitekeen pasiboaren % 75ek aldeko botoa ematen badute, berme errealik ez duten kredituen hartzekodunak edo berme errealaren balioa gainditzen duten kredituen zatiagatik, itxaroten geratu beharko dute bost urte edo gehiagoko epean –baina inoiz ez hamarretik gora–, kredituen zenbatekoaren % 25etik gorako kitatzeak egingo zaizkie eta 236. artikuluan aurreikusitako gainerako neurriak izango dituzte aplikagarri.
2.Hartzekodunek proposamena onartzen badute, akordioa eskritura publikoan jasoko da berehala, eta itxi egingo da notarioak irekitako espedientea. Espedientea merkataritza-erregistratzaileak edo Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko
Ganbera Ofizialak ireki badu, eskrituraren kopia bat Merkataritza Erregistroaren aurrean aurkeztuko da, erregistratzaileak espedientea itxi ahal izan dezan. Notarioak, erregistratzaileak edo Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialak espedientearen itxiera komunikatuko dio konkurtsoa izapidetu behar zuen epaitegiari. Ondasunen erregistro publiko eskudunei ere emango zaie horren berri, ziurtagiri edo kopia bidez, egindako idatzoharrak ezerezta ditzaten. Halaber, akordioaren existentzia argitaratuko du Konkurtsoen Erregistro Publikoan, iragarki baten bidez; bertan, zorduna identifikatzeko datuak jasoko dira, bai eta beste hauek ere: identifikazio fiskaleko zenbakia; erregistratzaile edo notario eskuduna, edo Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofiziala; bitartekaria izendatzeko espedientearen zenbakia; konkurtso-bitartekariaren izena, berorren identifikazio fiskaleko zenbakia barne, eta espedientea dagokion Merkataritza Erregistroan, notariotzan edo Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialean dagoen adierazpena, interesa duten hartzekodunen eskura, haren edukiaren publizitatea egiteko.
3.Proposamena onartzen ez bada, eta zorduna oraindik kaudimengabea bada, konkurtso-bitartekariak konkurtsoa deklaratzeko eskatuko dio berehala epaile eskudunari, eta epaileak berehala hartuko du horren inguruko erabakia. Hala badagokio, konkurtsoa amaitzeko ere eskatuko dio epaileari, masa aktiboaren eskasiagatik, lege honen 176.bis artikuluan xedatutakoaren arabera.
4.Titulu honetan deskribatutako gehiengoak bilduz eta baldintzak betez egindako ordainketen judizioz kanpoko akordioak ezingo dira konkurtsohutsaltzearen xede izan geroko hartzekodunen konkurtso batean.»
Zortzi. Beste artikulu bat, 238.bis, erantsi da; hauxe dio:
«238.bis artikulua. Hedapen subjektiboa.
1.Judizioz kanpoko akordioaren edukia loteslea izango da zordunarentzat eta aurreko artikuluaren 1. zenbakian deskribatutako hartzekodunentzat.
2.Berme erreala duten hartzekodunak, bermearen balioa gainditzen ez duen kredituaren zatian, akordioaren alde bozkatu dutenean soilik geratuko dira akordioari lotuta.
3.Hala ere, akordioa onartu ez duten eta berme erreala duten hartzekodunak, berme errealaren balioa gainditzen ez duen kredituaren zatian, aurreko artikuluaren
1.zenbakiaren a) eta b) letretan aurreikusitako neurrietara lotuta geratuko dira; hitzartzen den helmenarekin, haiek hitzartu badituzte honako gehiengo hauen arabera, berme-onartzaileen balioak emandako bermeen balio osoaren gainean duen proportzioaren arabera kalkulatuta:
a) % 65ekoa, aurreko artikuluaren 1. zenbakiaren a) letran aurreikusitako neurriak direnean.
b) % 80koa, aurreko artikuluaren 1. zenbakiaren b) letran aurreikusitako neurriak direnean.»
Bederatzi. Aldatu egiten dira 239. artikuluaren 2. eta 4. zenbakiak, eta honela geratzen dira idatzita:
«2. Aurkaratzeak ez du akordioaren exekuzioa etengo, eta honako arrazoi hauetan baino ezin izango da oinarritu: akordioa hartzeko eskatutako gehiengorik ez egotea (deituak izan behar zuketen baina deitu ez diren hartzekodunak kontuan hartuta) , 236.1 artikuluan ezarritako mugak gainditzea edo adostutako neurriak desproportzionatuak izatea.»
«4. Akordioa baliogabetzeko epaia Konkurtsoen Erregistro Publikoan argitaratuko da.»
Hamar. Aldatu egiten da 240. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«240. artikulua. Akordioak hartzekodunen gainean dituen ondoreak.
1.Akordioak eragindako hartzekodunek ezin izango dute zordunaren aurkako exekuziorik hasi edo jarraitu espedientearen irekiera komunikatu aurreko zorrengatik. Horrelakoak agindu dituen epailearen enbargoak ezerezteko eskatu ahal izango du zordunak.
2.Judizioz kanpoko akordioaren bidez, kredituak geroratuta, kitatuta edota azkenduta geldituko dira, hitzartutakoaren arabera.
3.Ordainketen judizioz kanpoko akordioa onartu ez duten edo harekiko desadostasuna agertu duten hartzekodunek, akordio haren eraginpean daudenean, beren eskubideak mantenduko dituzte zordunarekin solidarioki behartuta daudenen eta fidatzaile edo abal-emaileen aurrean, eta horiek ezingo dute judizioz kanpoko akordioaren onarpena alegatu, hartzekodunen kaltetan.
4.Judizioz kanpoko akordioa izenpetu duten hartzekodunei dagokienez, gainerako obligaziodun, fidatzaile edo abal-emaileen aurrean dauzkaten eskubideak mantenduko dituzte dagokion erlazio juridikoan adostu denaren arabera.»
Hamaika. Aldatu egiten da 241. artikuluaren 2, zenbakia; honela geratzen da idatzita:
«2. Ordainketen judizioz kanpoko akordioa osotasunean betez gero, konkurtsobitartekariak Konkurtsoen Erregistro Publikoan argitaratuko den notario-aktan emango du horren berri.»
Hamabi. Aldatu egiten da 242. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«242. artikulua. Konkurtso kontsekutiboaren berezitasunak.
1.Hau hartuko da konkurtso kontsekutibotzat: konkurtso-bitartekariak, zordunak edo hartzekodunek eskatuta deklaratzen dena, ordainketen judizioz kanpoko akordioa lortzea ezinezkoa delako edo akordio hori bete ez delako.
Konkurtso kontsekutibotzat joko da, halaber, lortutako judizioz kanpoko akordioa indargabetzearen ondorio dena.
2.Konkurtso kontsekutiboari prozedura laburturako xedatutakoa aplikatuko zaio, honako berezitasun hauekin:
1.) Konkurtso-eskaera zordunak edo konkurtso-bitartekariak formulatu badu, hitzarmen-proposamen bat edo likidazio-plan bat ere aurkeztu beharko da; horiek, hurrenez hurren, V. tituluko I. eta II. kapituluetan xedatutakoaren mende egongo dira.
Konkurtso-bitartekariak formulatutako eskaerari beste dokumentu hauek ere erantsi beharko zaizkio:
a) 75. artikuluan aipatutako txostena, zeinari 95. artikuluan aurreikusitako publizitatea emango zaion, kredituak komunikatzeko epea igaro denean eta aldez aurretik beharrezko diren zuzenketak eginda.
b) Pertsona naturalaren konkurtsoa denean, era berean, adierazi beharko da ordaindu gabeko pasibotik libratzearen onura jasotzeko legez ezarritako betekizunak biltzen direla, 178.bis artikuluan aurreikusitakoaren arabera, edota, hala dagokion kasuan, kalifikazio-atala irekiko dela.
Konkurtso-administratzailearen kargua konkurtso-bitartekariaz bestelako pertsona bati egokitu bazaio edota konkurtso-eskaera zordunak edo hartzekodun batek aurkeztu badu, kredituak komunikatzeko epea igaro osteko hamar egunen barruan aurkeztu beharko da 75. artikuluko txostena.
Konkurtsoa hartzekodunek eskatuta hasi bada, zordunak aurreratutako hitzarmen-proposamen bat edo likidazio-plan bat aurkeztu ahal izango du konkurtsoa deklaratu ondorengo hamabost egunen barruan.
2.) Bidezko arrazoia denean salbu, epaileak, konkurtsoa deklaratzeko autoan, konkurtsoaren administratzaile izendatuko du konkurtso-bitartekaria; azken horrek judizioz kanpoko bitartekaritzaren espedientean finkatutakoa baino ezin izango du jaso ordainsari gisa. Konkurtso kontsekutiboan, konfidentzialtasun-printzipioak utzi egingo dio indarrean egoteari konkurtso-administratzailearen funtzioekin jarraitzen duen konkurtso-bitartekariari dagokionez.
Epaileak izendatuko du administratzailea, konkurtsoa deklaratzeko autoan, konkurtso-bitartekaria izendatu edo ez.
3.) Masaren kontrako kreditutzat hartuko dira, orobat, judizioz kanpoko espedientearen gastuak eta berau izapidetzean sortzen diren eta ordainduta ez dauden gainerako kredituak, baldin eta, 84. artikuluaren arabera, masaren kontrako kreditutzat hartzen badira.
4.) Egintza hutsalgarriak zehazteko bi urteko epea zordunak merkataritzaerregistratzaileari, notarioari edo merkataritza, industria, zerbitzu eta nabigazioko ganbera ofizialei eskaera egiten dion egunean hasiko da.
5.) Judizioz kanpoko akordioa sinatu duten kreditu-titularrek ez dute errekonozimendua eskatu beharrik izango.
6.) Hartzekodunek, 96. artikuluan ezarritako epearen barruan, aurkaratu egin ahalko dute konkurtso-administrazioaren txostena, eta aurkaratzea 191.4 artikuluan ezarritakoaren arabera izapidetuko da.
7.) Aurreratutako hitzarmen-proposamena izapidetzea onartu baldin bada, 191. bis artikuluan aurreikusitako izapidetzea jarraituko da.
8.) Zordunak edo bitartekariak likidazioa eskatu badu, eta eskaera izapidetzea onartu ez bada, aurkezpen edo onarpen falta egon bada, edo aurreratutako hitzarmen-proposamena bete ez bada, nahitaez eta une berean likidazio-fasea irekiko da, V. tituluan xedatutakoaren arabera. Zordunak halakorik egin ez badu, konkurtso-administratzaileak likidazio-plan bat aurkeztuko du luzatzerik egongo ez den hamar eguneko epearen barruan, likidazio-fasea ireki den egunetik hasita.
Konkurtsopekoak eta hartzekodunek, likidazio-planari alegazioak aurkezteko epearen barruan, oharpenak ere formulatu ahal izango dituzte, pertsona naturala den konkurtsopekoa ordaindu gabeko pasibotik libratzearen onura adosteko eskatzen diren betekizunak biltzearen inguruan. Hartzekodunek, arrazoitutako idazki baten bitartez, kalifikazio-atala irekitzeko ere eskatu ahal izango dute.
9.) Zorduna pertsona naturala denean, konkurtsoa ezusteko gisa kalifikatzen bada, epaileak, konkurtsoa amaitzeko autoan, likidazioan ordaindu gabeko pasiboa libratzea deklaratuko du, 178.bis artikuluko betekizunak betetzen badira eta artikulu bereko ondoreekin.»
Hamahiru. 242.bis artikulua eransten da, eta honako idazkera hau izango du:
«242.bis artikulua. Enpresaburuak ez diren pertsona naturalen ordainketen judizioz kanpoko akordioaren berezitasunak.
1.Enpresaburuak ez diren pertsona naturalen ordainketen judizioz kanpoko akordioak titulu honetan xedatutakoaren mende egongo dira, eta berezitasun hauek izango dituzte:
1.) Eskaera zordunaren egoitzako notarioaren aurrean aurkeztu beharko da. 2.) Notarioak, ekarritako dokumentazioa aski dela ikusi ostean, eta ordainketen
judizioz kanpoko akordioaren negoziazioa bidezkoa dela egiaztatu ondoren, negoziazioen irekiera komunikatu beharko dio, ofizioz, konkurtsoa deklaratzeko eskumena duen epaitegiari.
3.) Notarioak zordunaren eta horren hartzekodunen arteko negoziazioak bultzatuko ditu, eta, komenigarria iruditzen bazaio edo zordunak eskatzen badu, konkurtso-bitartekari bat izendatu ahal izango du. Notarioak zordunaren eskaera jaso ondorengo bost egunen barruan egin beharko da konkurtso-bitartekariaren izendapena, eta bitartekariak bost eguneko epean onartu beharko du kargua.
4.) 233. artikuluan deskribatutako notarioedo erregistro-jarduketek ez dute inolako arantzel-ordainsaririk sortuko.
5.) Kredituen existentzia nahiz zenbatekoa egiaztatzeko eta zordunaren eta hartzekodunen arteko bilerarako deialdia egiteko epea hamabost egunekoa izango da, eskaera notarioari jakinarazten zaionetik hasita, edo hamar egunekoa, bitartekari-kargua onartzen denetik, bitartekaria izendatu baldin bada. Bilera hogeita hamar eguneko epean egin beharko da, deialdiaren egunetik hasita.
6.) Akordio-proposamena bilera egiteko aurreikusitako data baino gutxienez hamabost egun natural lehenago igorri beharko da, eta hartzekodunek ordezko edo aldatzeko proposamenak igorri ahalko dituzte, akordio-proposamena jaso osteko hamar egun naturalen barruan.
7.) Akordio-proposamenak 236.1 artikuluaren a) , b) eta c) letretan aurreikusitako neurriak soilik jaso ahalko ditu.
8.) 235. artikuluan exekuzioak eteteko aurreikusten den epea bi hilabetekoa izango da, epaitegiari negoziazioen irekiera komunikatzen zaion datatik zenbatuta, salbu eta, aldez aurretik, ordainketen judizioz kanpoko akordioa onartzen edo baztertzen bada, edota konkurtsoa deklaratzen bada.
9.) Baldin eta, bi hilabeteko epea amaitzean, notarioak –edo, hala badagokio, bitartekariak– irizten badio ezinezkoa dela akordio batera iristea, zordunaren konkurtsoa eskatuko du ondorengo hamar egunen barruan, eta bere konklusioak jasotzen dituen txosten arrazoitu bat igorriko dio epaileari.
10.) Konkurtso kontsekutiboa zuzenean likidazio-fasean irekiko da.
2.Erregelamendu bidez ezarriko da enpresaburuak ez diren pertsona naturalen ordainketen judizioz kanpoko akordioetan esku hartzen duten notarioen erantzukizun-araubidea. Berorien ordainsaria konkurtso-bitartekarientzat aurreikusitako berbera izango da.»
Hirugarrena. Beste aldaketa batzuk.
Bat. Aldatu egiten da 92. artikuluaren 5. zenbakia; honela geratzen da idatzita:
«5.) Zordunarekin lotura berezia izateagatik hurrengo artikuluan aipatzen diren pertsonen kredituak, 91.1 artikuluan jasotakoak izan ezik, zorduna pertsona naturala denean eta maileguez bestelako kredituak edota xede bereko egintzak, 93.2.1 eta
93.2.3artikuluetan aipatzen diren bazkideak titularrak direnean baldin eta adierazten diren kapital-partaidetzako baldintzak betetzen badira.
Arau horretatik salbuetsita geratzen dira konkurtsoa deklaratu aurretik jaio eta iraungitako elikagaien kredituak; halakoek kreditu arrunten izaera izango dute.»
Bi. Gehitu egiten dira m) , n) eta ñ) letrak bigarren xedapen gehigarriaren («Kredituerakundeei, inbertsio-zerbitzuetarako enpresei eta aseguru-erakundeei aplikatu beharreko araubide berezia») 2. zenbakian, eta honela idatzita geratzen dira:
«m) 35/2003 Legea, azaroaren 4koa, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzkoa.
n) 22/2014 Legea, azaroaren 12koa, arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen dituena, eta Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Legea (azaroaren 4ko 35/2003) aldatzen duena.
ñ) Pentsio Planak eta Funtsak Arautzeko Legearen testu bategina (azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) .»
Laugarrena. Konkurtso-administrazioaren ordainsaria.
Bat. 34. artikuluaren 2. zenbakiaren lehen lerrokada eta b) eta c) letrak honela geratzen dira idatzita:
«2. Konkurtso-administrazioaren ordainsaria erregelamenduz onartutako arantzel baten bitartez zehaztuko da. Arantzel horrek honako alderdi hauek izango ditu kontuan: hartzekodunen kopurua, konkurtsoen metaketa, eta konkurtsoaren tamaina. Tamaina, hain zuzen, konkurtso-administrazioa izendatzeko kontuan hartutako sailkapenarekin bat etorri beharko da, baita konkurtso-administrazioak betetzen dituen eginkizunekin ere (33. artikuluan aurreikusita daude horiek) .»
«b) Muga. Konkurtso-administrazioak konkurtsoan esku hartzeagatik jaso ahal izango duen gehieneko zenbatekoa bi hauetatik txikiena izango da:
i) Zordunaren aktiboa bider % 4 egitearen emaitza.
ii) Milioi bat eta bostehun mila euro.
Haatik, epaileak, arrazoituta eta aldeei entzun ondoren, aurreko muga hori gainditzen duen ordainsaria onartu ahal izango du, baldin eta, konkurtsoaren konplexutasuna dela eta, konkurtso-administrazioak bere gain hartutako kostuek hala justifikatzen badute, baina zenbateko hori ez da inoiz aipatutako mugaren % 50 baino handiagoa izango.
c) Eraginkortasuna. Konkurtsoak amaitzen badira masa aktiboa ez delako aski masaren kontrako kredituak ordaintzeko, halakoetan gutxieneko ordainsari bat ordaintzea bermatu egingo da arantzel-bermerako kontu baten bidez, zeina konkurtso-administratzaileen nahitaezko ekarpenekin hornituko den.»
Bi. 34.bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«34.bis artikulua. Arantzel-bermerako kontua irekitzea.
1.Arantzel-bermerako kontu bakar bat eratuko da, konkurtso-administratzaileek nahitaez egin beharreko ekarpenez hornituta eta Justizia Ministerioaren mende egongo dena.
2.Kontuaren funtzionamenduak lege honetan eta hura garatzeko emandako arau guztietan ezarritakoa bete beharko du».
Hiru. 34 ter artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«34 ter artikulua. Arantzel-bermerako kontuaren araubidea.
1.Konkurtsoaren arloan eskumena duten epaitegietako idazkari judizialak izango dira arantzel-bermerako kontuan dauden funtsak erabiltzeko baimena duten bakarrak.
2.Idazkariek kontua kudeatuko dute eta sarrerak zein zordunketak kontrolatuko dituzte Justizia Ministerioak zehaztutako aplikazio informatikoaren bidez; Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Estatuko Fiskaltza Nagusiak baliozkotu beharko dute hori. Aplikazioak kontroleta segurtasun-tresna egokiak edukiko ditu, eta datuen egiazkotasuna, konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatu beharko du; halaber, aukera eman beharko du transferitzeko agindu telematikoak eta ordainketa-mandamenduak emanez funtsak erabiltzeko, eta kontuetako mugimenduen eta saldoen gaineko informazioa ere eman beharko du.
3.Bitarteko informatiko egokirik ez badago edo ondoren teknikoki ezinezko bihurtuz gero, ordainketa-mandamenduak edo transferentzia-aginduak eskuz emateko aukera ere egongo da, inprimaki normalizatuak erabiliz; halakoetan, idazkari judizialak arduratuko dira horrela emandako mandamenduak edo aginduak kontrolatzeaz.
4.Aplikazio informatikotik bertatik lortuko da kontuaren erregistro-liburua.
5.Justizia Ministerioak arantzel-bermerako kontuaren egoera ikuskatu ahal izango du kreditu-erakunde adjudikaziodunak hartarako garatutako aplikazio informatikoaren bidez».
Lau. 34.quater artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«34.quater artikulua. Arantzel-bermerako kontuaren zuzkidura eta komunikatzeko betebeharrak.
1.Arantzel-bermerako kontuan sartu beharreko zenbatekoak konkurtsoadministratzaileek konkurtsoan izandako jarduketagatik jasotako ordainsarien gainean kalkulatuko dira, honako ehuneko hauek aplikatuta:
i) 2.565 euroetatik 50.000 euroetara bitartean jasotako ordainsariagatik, % 2,5.
ii) 50.001 euroetatik 500.000 euroetara bitartean jasotako ordainsariagatik,
%5.
iii) Jasotako 500.000 euro baino gehiagoko ordainsariagatik, % 10.
2.Era guztietako ordainsariak jaso eta bost egun balioduneko epean, aurreko zenbakian ezarritako nahitaezko ekarpenak sartu beharko ditu konkurtsoadministrazioak arantzel-bermerako kontuan, jasotako zenbatekoen gainean kalkulaturik betiere. Aldi berean, konkurtso-administrazioak edo konkurtsoadministratzaile bakoitzak sartutako zenbatekoaren berri eman beharko dio konkurtsoa izapidetzen ari diren epaitegiko idazkari judizialari.
3.Konkurtso-administratzaileek ez dute kontua zuzkitu beharrik izango, baldin eta jasotako ordainsaria gutxienez 2.565 eurokoa ez bada, eta aipatutako kontuaren kargura ordaina jasotzeko eskubidea dutenek ere ez.
4.Konkurtsopekoak edo konkurtso-administrazioari ordainsariren bat ordaintzen dion beste edozeinek horren berri eman beharko dio konkurtsoa izapidetzen ari diren epaitegiko idazkari judizialari, ordaindutako zenbatekoa eta ordainketaren data adierazita. Betebehar bera izango du konkurtso-administrazioak, jasotzen dituen era guztietako ordainsariei dagokienez.
5.Erregelamenduz arautuko da arantzel-bermerako kontuaren banaketaaraubidea.»
2. artikulua. Martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege Dekretua (Baliabiderik gabeko hipoteka-zordunak babesteko premiazko neurriei buruzkoa) aldatzea.
Aldatu egiten da martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege Dekretua (Baliabiderik gabeko hipoteka-zordunak babesteko premiazko neurriei buruzkoa) , eta honela geratzen da idatzita:
Bat. Honela geratzen da idatzita 3. artikuluaren 1. zenbakia:
«1. Ohiko etxebizitzaren gaineko hipoteka baten bidez bermatutako mailegu edo kreditu baten zordunak bazterkeria-mugan daudela joko da, honako baldintza hauek guztiak betetzen direnean:
a) Familia-unitateko kideen baterako diru-sarrerak ez izatea urteko eta hamalau ordainsariko Eragin Anitzeko Errenten Adierazle Publikoaren muga baino hiru aldiz handiagoak. Ondore horietarako, familia-unitatetzat honako hauek osatutakoa hartuko da: zordunak, legez banatu gabeko ezkontideak edo inskribatutako izatezko bikotekideak, eta etxebizitzan bizi diren seme-alabek, horien adina edozein dela ere, tutoretza, zaintza edo familia-harrera bidez hartutakoak barne.
Aurreko lerrokadan aurreikusitako muga urteko eta hamalau ordainsariko Eragin Anitzeko Errenten Adierazle Publikoaren laukoitza izango da, baldin eta familiaunitateko kideetako batek % 33 baino gehiagoko desgaitasunen bat, mendekotasuna edo lanerako ezintasun iraunkor egiaztatua eragiten dion gaixotasunen bat aitortuta badu. Adierazle hori halako bost izango da muga, baldin eta hipoteka-zordunak garuneko paralisia, buruko gaixotasunen bat edo % 33ko edo gehiagoko adimendesgaitasuna aitortua badu, edo % 65eko edo gehiagoko desgaitasun fisikoa edo
sentsoriala aitortua badu, edo pertsona batek edo bere zaintzaileak lanerako ezintasun egiaztatua eragiten duen gaixotasun larriren bat badu.
b) Eskaera egin aurreko lau urteetan, familia-unitatearen baldintza ekonomikoak nabarmen aldatu izatea, etxebizitza eskuratzeko ahaleginari dagokionez, edo, aldi horretan, familia zaurgarritasun bereziko egoeran sartzea eragin duten inguruabarrak gertatzea.
Ondore horietarako, baldintza ekonomikoen aldaketa nabarmena gertatu dela joko da familia-errentak jasaten duen hipoteka-zamari aurre egiteko ahalegina 1,5ez biderkatu bada gutxienez; salbu eta erakundeak egiaztatzen badu mailegua eman zeneko hipoteka-zama Jardunbide Egokien Kodea aplikatzea eskatu zeneko hipoteka-zamaren berdina edo handiagoa dela.
Halaber, larritasun bereziko familia-egoerak direla joko da:
1.) Familia ugaria izatea, indarrean dagoen legeriaren arabera.
2.) Guraso bakarreko familia-unitatea izatea eta bi seme-alaba edukitzea bere kargura.
3.) Familia-unitatean hiru urte baino gutxiagoko haurra edukitzea.
4.) Familia-unitateko kideetako batek % 33 baino gehiagoko desgaitasunen bat aitortua izatea, mendekotasun-egoeran egotea, edo lanerako ezintasun iraunkor egiaztatua eragiten duen gaixotasunen bat izatea.
5.) Zorduna 60 urtez gorakoa izatea, nahiz eta ez bete familia-unitatetzat hartzeko betekizunak, zenbaki honetako a) letran aurreikusitakoaren arabera.
c) Hipoteka-kuota familia-unitateko kideek orotara jasotzen dituzten dirusarrera garbien % 50 baino handiagoa izatea. Baldin eta aipatutako kideetako batek
a) letrako bigarren lerrokadan aurreikusitako baldintzak betetzen baditu, aplikatzeko ehunekoa % 40koa izango da.
Aurreko a) eta b) letren ondoreetarako, Gizarte Segurantzako pentsiodunek % 33ko desgaitasuna edo handiagoa dutela joko da, ezintasun iraunkor oso, erabateko edo handiagatik pentsioa aitortuta badute, bai eta zerbitzurako ezintasun iraunkorragatik edo gauza ez izateagatik erretiro-pentsioa aitortuta duten klase pasiboetako pentsiodunek ere.»
Bi. Honela geratzen dira idatzita 5. artikuluaren 2. eta 3. zenbakiak:
«2. Jardunbide Egokien Kodearen aplikazioa mailegu edo kredituen berme gisa eratutako hipoteketara hedatuko da, hipotekatutako ondasun higiezinaren eskuratze-prezioak % 20an ez duenean gainditzen honela kalkulatutako kopurua: higiezinaren azalera bider Sustapen Ministerioak ondasun higiezina eskuratu zen urterako eta kokatuta dagoen probintziarako prestatutako Etxebizitzaren Prezioaren Indizeak zehaztutako etxebizitza libreko metro karratuaren batez besteko prezioa, 300.000 euroko muga absolutuarekin. 1995. urtea baino lehen eskuratutako higiezinek 1995. urteari dagokiona hartuko dute erreferentziako batez besteko prezio gisa.
Hala ere, Kodeko 3. zenbakian aurreikusitako neurrietara bildu ahal izango dira soilik mailegu edo kredituen berme gisa eratutako hipotekak, hipotekatutako ondasun higiezinaren eskuratze-prezioak ez badu gainditzen honela kalkulatutako kopurua: higiezinaren azalera bider Sustapen Ministerioak ondasun higiezina eskuratu zen urterako eta kokatuta dagoen probintziarako prestatutako Etxebizitzaren Prezioaren Indizeak zehaztutako etxebizitza libreko metro karratuaren batez besteko prezioa, 250.000 euroko muga absolutuarekin. 1995. urtea baino lehen eskuratutako higiezinek 1995. urteari dagokiona hartuko dute erreferentziako batez besteko prezio gisa.
3.Erakundeek Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiari komunikatuko diote Jardunbide Egokien Kodearekin bat egiten dutela.»
Hiru. Zenbaki berri bat sartzen da, iv.a, eranskineko 1. puntuaren b) letran; honela
dio:
«iv. Edozein kasutan, aplikatu gabe geratuko dira, izaera mugagabez, hipoteka-maileguen kontratuetan aurreikusitako interes-tasaren jaitsiera mugatzeko klausulak.»
3. artikulua. Maiatzaren 14ko 1/2013 Legea (Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzkoa) aldatzea.
Maiatzaren 14ko 1/2013 Legearen (Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzkoa) 1. artikuluaren 1., 2. eta
3. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:
«1. Lege hau indarrean jartzen denetik lau urte igaro arte ez da inor etxetik botako, baldin eta hipoteka betearazteko prozesu judizial edo estrajudizial batean hartzekodunari edo horren kontura jarduten denari esleitzen bazaio larritasun bereziko kasuetan eta artikulu honetan aurreikusitako egoera ekonomikoetan daudenen ohiko etxebizitza.
2.Hauek dira aurreko zenbakian aipatutako larritasun bereziko kasuak:
a) Familia ugaria izatea, indarrean dagoen legeriaren arabera.
b) Guraso bakarreko familia-unitatea izatea eta bi seme-alaba edukitzea bere kargura.
c) Familia-unitatean hiru urte baino gutxiagoko haurra edukitzea.
d) Familia-unitateko kideetako batek % 33 baino gehiagoko desgaitasunen bat aitortuta izatea, mendekotasun-egoeran egotea, edo lanerako ezintasun iraunkor egiaztatua eragiten duen gaixotasunen bat izatea.
e) Familia-unitatean hipoteka-zorduna langabezian egotea eta langabeziaprestazioak agortuta izatea.
f) Familia-unitatean, etxebizitza berean, hipotekaren titularrarekin edo haren ezkontidearekin odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko hirugarren mailara arteko senidetasuna duen eta aldi baterako edo modu iraunkorrean lan-jarduerarako ezgaitzen duen desgaitasun, mendekotasun edo gaixotasun larria duen pertsona bat edo gehiago bizitzea.
g) Familia-unitateko kideren bat genero-indarkeriaren biktima izatea, indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera, eta biktimaren ohiko egoitza izatea utzi beharrekoa.
h) Zordunak 60 urte baino gehiago izatea.
3.Aplikatzekoa izan dadin 1. zenbakian ezarritakoa, aurreko zenbakian aurreikusitako larritasun bereziko kasua izan beharko da, eta honako baldintza ekonomiko hauek ere bete beharko dira:
a) Familia-unitateko kideen baterako diru-sarrerak ez izatea urteko eta hamalau ordainsariko Eragin Anitzeko Errenten Adierazle Publikoaren muga baino hiru aldiz handiagoak. Esandako muga aurreko zenbakiaren d) eta f) letretan aurreikusitako urteko eta hamalau ordainsariko Eragin Anitzeko Errenten Adierazle Publikoaren laukoitza izango da, eta esandako adierazle hori halako bostekoa izango da muga hori baldin eta hipoteka-zordunak garuneko paralisia, buruko gaixotasunen bat edo adimen-desgaitasuna badu – % 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortuarekin– edo % 65eko edo gehiagoko desgaitasun fisikoa edo sentsoriala aitortua badu, edo pertsona batek edo bere zaintzaileak lanerako ezintasun egiaztatua eragiten duen gaixotasun larriren bat badu.
b) Eskaeraren aurreko lau urteetan, familia-unitatearen baldintza ekonomikoak nabarmen aldatu izatea, etxebizitza eskuratzeko ahaleginari dagokionez.
c) Hipoteka-kuota familia-unitateko kideek orotara jasotzen dituzten dirusarrera garbien % 50 baino handiagoa izatea.
d) Zordunak jabetzan duen etxebizitza bakarraren gaineko hipotekaren bidez bermatutako kreditua edo mailegua izatea, etxebizitza hori eskuratzeko emandakoa, hain zuzen.»
II. TITULUA
Lan-arloko beste neurri batzuk
I. KAPITULUA
Zergen eta Administrazio publikoen esparruko neurriak
4. artikulua. Azaroaren 28ko 35/2006 Legea (Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duena eta sozietateen gaineko, ez-egoiliarren errentaren gaineko eta ondarearen gaineko zergen legeak partzialki aldatzen dituena) aldatzea.
2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, honako aldaketa hauek txertatuko dira azaroaren 28ko 35/2006 Legean (Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duen eta sozietateen gaineko zerga, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga eta ondarearen gaineko zerga partzialki aldatzekoa) :
Bat. Aldatu egiten dira 81.bis artikuluaren 1. eta 2. zenbakiak, eta honela geratzen dira idatzita:
«1. Zergadunek norbere edo beste inoren konturako jardueraren bat egiten badute, eta jarduera horrengatik Gizarte Segurantzan edo mutualitatean dagokion araubidean alta emanda badaude, zergaren kuota diferentziala gutxiagotu ahal izango dute, honako kenkari hauek aplikatuz:
a) Lege honen 58. artikuluan aurreikusitako ondorengoengatiko minimoa aplikatzeko eskubidea duen ondorengo desgaitu bakoitzeko, gehienez 1.200 euro urtean.
b) Lege honen 59. artikuluan aurreikusitako aurreko ahaideengatiko minimoa aplikatzeko eskubidea duen aurreko ahaide desgaitu bakoitzeko, gehienez 1.200 euro urtean.
c) Familia Ugariak Babesteko Legearen arabera (azaroaren 18ko 40/2003) , familia ugari bateko kide den aurreko ahaide izateagatik, edo aita eta ama gabeko senide umezurtza, edo legez banandutako aurreko ahaide izateagatik, edo ezkontzaloturarik gabea, elikagaiengatik urte-saria jasotzeko eskubide gabeko bi semealabekin eta, beroriek direla eta, lege honen 58. artikuluan aurreikusitako gutxienekoa osorik jasotzeko eskubidea duena, gehienez 1.200 euro urtean.
Kategoria bereziko familia ugarien kasuan, kenkari hori % 100 handituko da. Gehikuntza hori ez da kontuan hartuko artikulu honen 2. zenbakian aipatutako mugaren ondoreetarako.
Era berean, zergaren kuota diferentziala gutxiagotu ahal izango dute lehenago aurreikusi diren kenkarietan, langabeziatik babesteko sistematik ordaindutakoaren araberako eta laguntzako prestazioak edo Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrak eta Araubide Bereziek edo Estatuko Klase Pasiboen Araubideak ordaindutako pentsioak jasotzen dituzten zergadunek; baita beren konturako langile edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian sarturik ez dauden profesionalei aipatutako Gizarte Segurantzako araubide bereziaren ordezko gisa jarduten duten gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek aitortutako eta aurreko horien antzeko prestazioak jasotzen dituzten zergadunek ere; betiere, Gizarte
Segurantzaren dagokion pentsiorako aurreikusitako egoera berbereko prestazioak baldin badira.
Zergadun bik edo gehiagok dutenean aurreko kenkariren bat aplikatzeko eskubidea aurreko ahaide, ondorengo ahaide edo familia ugari berari dagokionez, kenkariaren zenbatekoa haien artean zati berdinetan hainbanatuko da; hala ere, bete egingo da artikulu honetako 4. zenbakian xedatutakoa.
2.Kenkariak aurreko 1. zenbakian aurreikusitako baldintzak batera betetzen dituzten hilabete kopuruarekiko era proportzionalean kalkulatuko dira, eta, aurreko
1.zenbakiko lehenengo lerrokadan aipatzen diren zergadunen kasuan, zergaldi bakoitzean sortutako Gizarte Segurantza eta Mutualitateetarako kotizazio eta osoko kuota guztiak izango dituzte kenkari bakoitzerako muga gisa. Nolanahi ere, aurreko zenbakiaren a) edo b) letretan aurreikusitako kenkarirako eskubidea badu desgaitasuna duten hainbat aurreko ahaideei edo ondorengo ahaideei dagokienez, aipatutako muga bereiz aplikatuko da horietako bakoitzarentzat.
Muga hori kalkulatzeko orduan, kotizazioen eta kuoten zenbateko osoak zenbatuko dira, legozkiekeen hobariak kontuan hartu gabe.»
Bi. Xedapen gehigarri berri bat eransten da, berrogeita bigarrena, eta honela geratzen da idatzita:
«Berrogeita bigarren xedapen gehigarria. Prestazio jakin batzuk jasotzen dituzten zergadunek 81.bis artikuluan aurreikusitako kenkariak aplikatzeko eta horiek aurrerapenez jasotzeko prozedura.
1.Lege honen 81.bis artikuluaren 1. zenbakiaren seigarren lerrokadan aipatzen diren prestazioak jasotzen dituzten zergadunek esandako zenbakian araututako kenkariak aplikatu ahal izango dituzte, eta horiek aurrerapenez jaso, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 60.bis artikuluan aurreikusitako moduan, berezitasun hauekin:
a) Kenkariaren zenbatekoa kalkulatzeko hilabete kopuruaren zenbaketa eraginetarako, esandako prestazioak jasotzeko betekizuna beteta dagoela ulertuko da prestazio horiek hilaren edozein egunetan jasotzen badira, eta ez da aplikatzekoa izango Gizarte Segurantzaren edo Mutualitatearen dagokion araubidean alta emanda egon beharra.
b) Kenkari horiek aplikatzeko eskubidea duten zergadunek beroriek aurrerapenez ordaintzeko eskatu ahalko diote Zerga Administrazioko Estatu Agentziari, prestazio horiek jasotzen diren hil bakoitzeko.
c) Ez da aplikatzekoa izango Zergaren Erregelamenduaren 60.bis artikuluaren
1.zenbakian aurreikusitako muga, ez eta, kenkarirako eskubidea aitortu bazaio, Zergaren Erregelamenduaren 60.bis artikuluaren 5. zenbakiaren c) letran xedatutakoa ere.
2.Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa, Gizarte Segurantza, Gizarte Segurantzaren ordezko diren gizarte-aurreikuspeneko mutualitateak eta lege honen 81.bis artikuluaren 1. zenbakiko seigarren lerrokadan aipatzen diren prestazioak eta pentsioak ordaintzen dituen beste zeinahi erakunde behartuta egongo dira Zerga Administrazioko Estatu Agentziari, bide elektronikoz, hilaren lehenengo hamar egunen barruan, aurreko hilean aipatutako prestazioak edo pentsioak ordaindu dizkieten pertsonen datuak ematera.
Informazioaren formatua eta edukia izango dira Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoan, Interneten, une bakoitzean jasota daudenak.
3.Xedapen gehigarri honetako 1. zenbakian ezarritakoa, bai eta xedapen gehigarri honetako 2. zenbakian zehaztutako informazio-deklarazioaren epea, edukia eta formatua ere, erregelamendu bidez aldatu ahalko dira.»
Hiru. Xedapen gehigarri berri bat eransten da, berrogeita hirugarrena, eta honela geratzen da idatzita:
«Berrogeita hirugarren xedapen gehigarria. Zordunak konkurtso-prozeduretan lortutako errentak salbuestea.
Zerga honetatik salbuetsita egongo dira zorrak ordaintzeko kitatze eta emateen ondorio gisa agertzen diren eta zordunek jasotzen dituzten errentak, Konkurtsoari buruzko Legean (uztailaren 9ko 22/2003) ezarritako prozeduraren arabera judizialki onartutako hitzarmen batean, esandako legearen 71.bis artikuluan eta laugarren xedapen gehigarrian aipatutako judizialki homologatutako birfinantzatze-akordio batean, lege beraren X. tituluan aipatzen den ordainketen judizioz kanpoko akordio batean edo lege beraren 178.bis artikuluan aipatzen den ordaindu gabeko pasibotik libratzearen ondorioz sortu direnean baldin eta zorrak jarduera ekonomikoa egikaritzean sortuak ez badira.»
5. artikulua. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legea (apirilaren 12ko 7/2007) aldatzea.
Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeari (apirilaren 12ko 7/2007) aldaketa hauek egiten zaizkio:
Bat. 35. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:
«1. Estatutu honen 34. eta 36.3 artikuluetan eta hamahirugarren xedapen gehigarrian adierazitako Mahaiak balio osoz eratutzat joko dira, dagokion Administrazioaren ordezkaritza bertan egoteaz gainera, dena delako eremuko erakunde sindikalek, gutxienez, ordezkaritza-organo bateratuetako kideen gehiengo osoa dutenean; horretarako legitimazioa duten erakunde sindikal guztiek, bakoitzaren ordezkaritzaren arabera, Mahaietan parte hartzeko eskubidea izango dute.»
Bi. Xedapen gehigarri berri bat gehitzen da, hamahirugarrena, eta honela geratzen da idatzita:
«Hamahirugarren xedapen gehigarria. Esparru espezifikoetako negoziaziomahaiak.
1.Dagokien esparruko langile funtzionarioen edo estatutupeko langileen lanbaldintzak negoziatzeko, honako Negoziazio-mahai hauek eratuko dira:
a) Unibertsitateaz kanpoko irakasleena, negoziatu beharreko gaiak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eskumen-esparrukoak direnean.
b) Justizia Administrazioko langileena, negoziatu beharreko gaiak Justizia Ministerioaren eskumen-esparrukoak direnean.
c) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileena, negoziatu beharreko gaiak Osasunaren, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren Ministerioaren eskumenesparrukoak direnean; negoziazio-mahai horrek osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren 11.4 artikuluan aurreikusitako eskumenak eta funtzioak hartuko ditu bere gain. Mahai hori «Negoziazio-eremua» deituko da.
2.Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkaritzak ez ezik, estatutu honen
33.1artikuluaren bigarren lerrokadan aipatzen diren erakunde sindikalek ere eratuko dituzte esandako Negoziazio-mahaiak; erakunde horien ordezkaritza kasu bakoitzean dagokion negoziazioaren berariazko eremuko langileen ordezkaritzaorganoetarako hauteskundeetan lortutako emaitzen arabera banatuko da; betiere, Estatu-mailan kontuan hartuta.»
6. artikulua. Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko Errege Lege Dekretua (uztailaren 13ko 20/2012) aldatzea.
Aldatu egiten da Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko Errege Lege Dekretuaren (uztailaren 13ko 20/2012) 12. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«12. artikulua. Estatuko Administrazio Orokorreko eta Justizia Administrazioko hauteskunde-unitateak zehaztea.
1.Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen (apirilaren 12ko 7/2007) 39.4 artikuluan xedatutakoa betez, Estatuko Administrazio Orokorraren eremuan langileen batzorde bat aukeratuko da hauteskunde-unitate hauetako bakoitzean:
a) Bat horietan jasotako ministerio-sail bakoitzeko, bai eta horien erakunde autonomoko, erakunde kudeatzaileko eta Gizarte Segurantzako Administrazioaren zerbitzu erkide eta Madrilgo probintzia-zerbitzu guztietako ere.
b) Bat aurreko letran jaso gabeko agentzia, erakunde publiko edo organismo bakoitzeko, Madrilgo probintzian dituen zerbitzu guztietarako.
c) Bat probintzia bakoitzean, Madril bazter utzita, eta Ceuta eta Melillako hirietan, Gobernuko ordezkaritzan edo ordezkariordetzan; bertan hauek ere jasoko dira: erakunde autonomoak, uztailaren 18ko 28/2006 Legearen aplikazio-eremuan jasotako agentziak; Gizarte Segurantzako Administrazioaren erakunde kudeatzaileak eta zerbitzu erkideak, eta probintzia bereko ministerio-sail guztien administraziounitateak eta zerbitzu probintzialak, baita administrazio militarrean zerbitzuak eskaintzen dituzten funtzionario zibilak ere.
d) Bat aurreko letran sartu gabeko erakunde edo organismo publiko bakoitzeko, probintzia berean edo Ceuta eta Melillako hirietan dituen zerbitzu guztietarako.
e) Bat herrialde bakoitzeko misio diplomatikoetan, ordezkaritza iraunkorretan, kontsuletxeko bulegoetan eta Estatuko Administrazioak atzerrian dituen erakunde eta zerbitzuetan dauden funtzionarioentzat.
f) Bat probintzia bakoitzean eta Ceuta eta Melillako hirietan, osasun-zerbitzu publikoetako estatutupeko langileentzat.
g) Bat unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako irakasleentzat, Ceuta eta Melillako hiri bakoitzean.
2.Aurreko zenbakian aipatzen diren eta gutxienez 50 funtzionario izatera iristen ez diren hauteskunde-unitateetan –d) letran aipatutakoak salbuetsita–, funtzionarioek beren administrazio-erakunde edo -unitatea atxikita dagoen saileko Langileen Batzordean egikarituko dute beren ordezkaritza.
Baldin eta d) letran aurreikusitako probintziako hauteskunde-unitateak ez badira gutxienez 50 funtzionario izatera iristen, funtzionario horiek dagokion erakunde publikoko Madrilgo Langileen Batzordean egikarituko dute beren ordezkaritza.
3.Justizia Administrazioan, Langileen Batzorde bat hautatuko da probintzia bakoitzean, eta Ceuta eta Melillako hirietan, haren zerbitzuan dauden funtzionario guztientzat. Aurreko horiez gainera, Madrilen langileen beste batzorde bat hautatuko da, Justizia Administrazioaren organo zentraletara atxikitako langileentzat.
4.Estatuko Administrazio Orokorraren eta transferitu gabeko Justizia Administrazioaren esparruan lan-kontratudun langileen ordezkariak aukeratzeko hauteskundeetan, lantoki bakarra osatuko dute:
a) Ministerio-sail bakoitzeko unitate edo establezimendu guztiek, berorien erakunde autonomoei, erakunde kudeatzaileei eta Gizarte Segurantzako Administrazioaren zerbitzu erkide eta Madrilgo probintzia-zerbitzu guztiei dagozkienak barne direla.
b) 28/2006 Legearen aplikazio-eremuan sartzen den agentzia bakoitzak Madrilgo probintzian dituen unitate edo establezimendu guztiak, aurreko letran sartu gabe dauden organismoak edo erakunde publikoak eta Justizia Administrazioaren mende daudenak.
c) Estatuko Administrazio Orokorraren, haren erakunde autonomoen, erakunde kudeatzaileen, Gizarte Segurantzako Administrazioaren zerbitzu erkideen eta 28/2006 Legearen aplikazio-eremuko agentzien zerbitzupeko unitate edo establezimendu guztiak, baldin eta probintzia berean edo Ceuta eta Melillako hirietan badaude, Madrilgoa kenduta. Zenbaki honetan sartuko dira Justizia Administrazioaren mendeko unitate eta establezimenduak.
d) Halaber, lantoki bakarra osatuko dute aurreko letretan sartu gabeko erakunde edo organismo bakoitzeko establezimendu guztiek, baldin eta probintzia berean edo Ceuta eta Melillako hirietan badaude.
5.Artikulu honetan xedatutakoak egun indarrean dauden hauteskundemandatuak amaitutakoan sortuko ditu ondoreak.
6.Hauteskunde-unitate berriak, edonola ere, 2015eko martxoaren 1ean jarriko dira indarrean; izan ere, orduan azkenduko dira indarreko edo luzaturiko mandatu guztiak ordezkaritza-organo berrien hauteskundeen ondorioz; 10 hilabeteko epearen buruan egin behar dira hauteskunde horiek, adierazitako datatik zenbatuta.»
7. artikulua. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legea (azaroaren 27ko 27/2014) aldatzea.
Ondoreak 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietan izango dituela, aldatu egiten da Sozietateen gaineko zergari buruzko Legearen (azaroaren 27ko 27/2014)
124. artikuluaren 3. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:
«3. Lege honen 9. artikuluaren 2, 3 eta 4. zenbakietan aipatzen diren zergadunek euren errenta guztiak aitortu behar dituzte, salbuetsiak nahiz salbuetsi gabeak izan.
Hala eta guztiz ere, lege honen 9. artikuluaren 3. zenbakian aipatzen diren zergadunek ez dute aitorpena aurkezteko obligaziorik izango, baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Urteko diru-sarrera totalak 50.000 eurotik gorakoak ez izatea.
b) Salbuetsi gabeko errentei dagozkien diru-sarrerak urtean 2.000 eurotik gorakoak ez izatea.
c) Lortzen dituzten salbuetsi gabeko errenta guztiak atxikipenaren mende egotea.»
II. KAPITULUA
Enplegu mugagabea, enplegu autonomoa eta nekazaritzako gizarte-babesa
sustatzeari buruzko neurriak
8. artikulua. Minimo salbuetsia Gizarte Segurantzaren kotizazioan, enplegu mugagabearen sorkuntza mesedetzeko.
1.Kontratazio mugagabearen kasuetan, zeinahi modalitatetan dela ere, artikulu honetan ezartzen diren baldintzak eta betekizunak betetzen diren guztian, enpresek Gizarte Segurantzari gertakari arruntengatik egin beharreko ekarpena honako arau hauen arabera zehaztuko da:
a) Kontratazioa denbora osokoa baldin bada, hil bakoitzari dagokion gertakari arruntengatiko kotizazio-oinarriaren lehenengo 500 euroak kotizazio-tasa aplikatzetik
salbuetsita egongo dira, enpresari dagokion zatian. Oinarri horren zenbatekoaren gainerako zatiari une bakoitzean indarrean dagoen kotizazio-tasa aplikatuko zaio.
b) Kontratazioa denbora partzialekoa baldin bada eta lanaldia, gutxienez, aldera daitekeen denbora osoko langile baten lanaldiaren % 50en baliokidea denean, a) letran aipatutako zenbatekoa kontratu bakoitzaren lanaldiaren murrizketaren ehunekoaren proportzio berean murriztuko da.
2.Artikulu honetan aurreikusten den kotizazio-mailako onura hobari bat izango da kontratazio mugagabea Gazte Bermea Sistema Nazionalean inskribatutako langileei egiten zaienean, Hazkuntza, Lehiakortasuna eta Efizientzia Sustatzeko Urgentziazko Neurriak onartzen dituen Legearen (urriaren 15eko 18/2014) 105. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, eta murrizketa bat, berriz, kontratatutako gainerako langileen kasuan.
3.Kotizazio-mailako onura, berriz, 24 hilabeteko aldian aplikatuko da, kontratuak eragina duen egunetik zenbatzen hasita; idatziz formalizatu beharko da, eta 2015eko martxoaren 1etik 2016ko abuztuaren 31ra bitartean formalizatutako kontratuei aplikatuko zaie.
24hilabeteko aldia amaitutakoan, eta hurrengo 12 hilabeteetan, kotizazioko onura hau aplikatu zaion kontratua egiteko unean hamar langile baino gutxiago zituzten enpresek hobaria edo murrizketa mantentzeko eskubidea izango dute, baina aldi berri horretan kotizazio-tasaren aplikaziotik salbuetsita geratuko dira kotizazio-oinarriaren lehenengo 250 euroak; kontratazioa denbora partzialekoa izan den kasuetan, proportzioz dagokion zenbatekoa geratuko da salbuetsita.
Langilea Gizarte Segurantzako araubidean alta eta baja emandako datak ez badatoz bat hilabete naturalaren lehenengo edo azken egunekin, artikulu honetan aipatzen den onura hilaren barruan alta emandako egun kopuruarekiko proportzionala den zenbatekoari aplikatuko zaio.
4.Artikulu honetan aurreikusitakoaren onuradun izateko, enpresek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai langileen alta ondorioak izaten hasten den datan, bai dagokion onura aplikatzen den bitartean ere. Hobariaren edo murrizketaren aldian, erregelamenduaren araberako epean esandako obligazioen ez-betetze bat gertatuko balitz, osokoa edo partziala, esandako epean ingresatu ez diren aldiei dagozkien kuoten onura automatikoki galduko da, eta aldi horiek kontsumituta bezala hartuko dira kontuan, hobari edo murrizketarako denbora maximoaren zenbaketa egin behar denerako.
b) Lan-kontraturik ez azkendu izana kausa objektiboengatik edo judizialki bidegabetzat deklaratu izan diren diziplinazko kaleratzeengatik, edo zuzenbidearekin bat ez datozela deklaratu diren kaleratze kolektiboengatik, artikulu honetan aurreikusitako onura izateko eskubidea ematen duten kontratuak sinatu aurreko sei hilabeteetan. Betekizun hori ez betetzeagatik hobaria edo murrizketa eskuratzeko eskubidetik kanpo uzteak eragina izango du egindako azkentze-kopuruaren baliokide den kontratu-kopuruan.
c) Kontratu mugagabeak egitea, enpresako enplegu mugagabearen maila eta guztizko enpleguaren maila igotzea dakartenak. Igoera hori kalkulatzeko, kontratua egin aurreko hogeita hamar egunetan enpresan zerbitzuak eman dituzten langileen eguneko batez bestekoa hartuko da kontuan.
d) 36 hilabetez mantentzea –hobaria edo murriztapena aplikatzen zaion kontratu mugagabea indarrean hasten den unetik zenbatzen hasita– kontratu horrekin lortu den enplegu mugagabearen maila eta lortutako guztizko enpleguaren maila.
Hamabi hiletik behin, enplegu mugagabearen maila eta guztizko enpleguaren maila aztertuko dira. Horretarako, baldintza hori betetzen den ala ez aztertzea egokitzen den hilabetean dauden langile mugagabeen batez bestekoa eta langile guztien batez bestekoa hartuko dira kontuan.
Enpresako enplegu-maila eta berori mantentzen den aztertzeko xedez, ez dira aintzat hartuko honako hauek: lan-kontratua arrazoi objektiboengatik edo diziplinazko kaleratzeagatik azkendu denean eta bata zein bestea bidezko aitortzen direnean,
zuzenbidearekin bat ez datozela aitortuak izan ez diren kaleratze kolektiboengatik azkendu denean edota langileak dimisioa aurkeztean, hiltzean edo ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia gertatzean, hitzartutako epea amaitzean, kontratuaren xede den obra edo zerbitzua burutzean edo kontratua frogaldian deuseztatu bada.
e) Enplegu-programak aplikatzeak dakartzan onuretatik baztertuak ez izatea; hau da, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 22.2 artikuluko arau-hauste astunean edo 16. eta 23. artikuluetako arau-hauste oso astunetan erori gabe izatea. Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen aipatutako testu bategina, lege beraren 46. artikuluan aurreikusitakoa betez.
5.Artikulu honetan aurreikusitako kotizazioko onura ez da aplikatuko honako kasu hauetan:
a) Lan-harreman bereziak. Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen) 2. artikuluan edo beste lege-xedapen batzuetan jasota daude.
b) Enpresaburuaren edo enpresa-kontrola duenaren ezkontidearekin, gurasoekin eta ondorengoekin, edo 2. mailara arteko odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko senideekin egindako kontratazioak, eta zuzendaritza-karguak dituztenen, edo sozietateen taxu juridikoa duten erakundeetako edo enpresetako administrazio-organoetako kideen senideekin egindakoak eta azkeneko aipatutako horiekin egindakoak.
Aurreko lerrokadan xedatutakotik salbuetsita geratzen da Langile Autonomoaren Estatutuaren Legearen (uztailaren 11ko 20/2007) hamargarren xedapen gehigarrian aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten seme-alaben kontratazioa.
c) Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean ezarritako sistema berezietako edozeinetan sartzea dakarren jardueran diharduten langileen kontratazioa.
d) Salbuespen gisa egin daitezkeen enplegatuen kontratazioak, 2015eko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen (abenduaren 26ko 36/2014) 20. eta 21. artikuluetan eta hamabosgarren xedapen gehigarritik hamazazpigarrenera artekoetan eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko geroztiko Legeetako agindu baliokideetan ezarritakoaren arabera.
e) Enpresa kide den taldeko beste enpresa batzuetan kontratatuta egon diren eta kontratuak iraungi zaizkien langileen kontratazioa, kontratuak azkentzeko kausa objektiboak izan direnean edo diziplinazko kaleratzeak gertatu direnean, judizialki bidegabe gisa deklaratu direnak, edo kaleratze kolektiboak izan direnean –zuzenbidearekin bat ez datozela deklaratu direnak–, murriztapena jasotzeko eskubidea ematen duten kontratuak sinatu aurretiko sei hilabeteetan.
f) Kontratua egin aurreko sei hilabeteetan enpresa edo erakunde berean kontratu mugagabez zerbitzuak eman dituzten langileen kontratazioa.
Onura ez da aplikatzekoa izango horretarako eskubidea ematen duen lanaldi partzialeko langileek sartzen dituzten ordu osagarriei dagokien kotizazioan ere.
6.Artikulu honetan aipatutako hobaria edo murrizketa aplikatzeak ez du eraginik izango eraginpean dauden langileen eskubide diren prestazio ekonomikoen zenbatekoa zehazteko orduan; kopuru hori kalkulatzeko, dagokien kotizazio-oinarriaren zenbateko osoa aplikatuko da.
7.Artikulu honetan aurreikusitako onuraren aplikazioa bateraezina izango da Gizarte Segurantzaren kotizazioan kontratu berberagatik beste zeinahi onura izatearekin, onura horiek zer kontzepturi eragiten dioten kontuan hartu gabe, honako salbuespen hauekin:
a) Kontratu mugagabea Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren onuradun diren pertsonekin formalizatzen den kasuan, bateragarria izango da Hazkuntza, Lehiakortasuna eta Efizientzia Sustatzeko Urgentziazko Neurriak onartzen dituen Legearen (urriaren 15eko 18/2014) 107. artikuluan ezarritako hobariarekin.
b) Kontratu mugagabea Enplegua Aktibatzeko Programaren onuradun diren pertsonekin formalizatzen den kasuan, bateragarria izango da pertsona horiek Enplegua Aktibatzeko Programa arautzen duen Errege Lege Dekretuaren (abenduaren 19ko
16/2014) 8. artikuluan aurreikusten denaren arabera jasotzen duten akonpainamenduko laguntza ekonomikoarekin.
8.Aurreko zenbakietan ezarritakoa aplikatzekoa izango da, orobat, kooperatibetako langile bazkide edo lan-bazkide gisa sartzen diren pertsonen kasuan –inoren konturako langileen berezko Gizarte Segurantzaren araubidea aukeratu badute–, bai eta lansozietateetako langile bazkide gisa sartzen diren kasuan ere.
9.Onura horrek kotizazioan duen aplikazioa Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak kontrolatu eta berrikusiko dute, esleituta dauzkaten eginkizunak betez.
10.Dagokion onura behar ez bezala aplikatzen den kasuetan, artikulu honetan ezarritako baldintzak betetzen ez direlako, ordaindu ez diren zenbatekoak itzuli egin beharko dira, dagokien errekargu eta berandutze-interesekin, Gizarte Segurantzaren bilketa-araudian ezarritakoaren arabera.
Ez bada betetzen 4.d) letran ezarritako baldintza, baliorik gabe geratuko da hobaria edo murrizketa, eta itzuli egin beharko da hura aplikatu izan ez balitz enpresak gertakizun arruntengatik egin beharko zituzkeen ekarpenen zenbatekoen eta hura aplikatzen hasi denetik egindako ekarpenen arteko aldea. Honela egingo da itzulketa:
1.) Enplegu-mailari eusteko baldintza onura aplikatzen hasten den egunetik 12. hilabetera bitartean urratu baldin bada, aipatutako alde horren % 100 itzuli beharko da.
2.) Enplegu-mailari eusteko baldintza 13. hilabetetik 24. hilabetera bitartean urratu bada, 13. hilabetetik igaro diren hilabeteen araberako aldea itzuli beharko da.
3.) Enplegu-mailari eusteko baldintza 25. hilabetetik 36. hilabetera bitartean urratu bada, 25. hilabetetik igaro diren hilabeteen araberako aldea itzuli beharko da.
Dirua itzuli behar bada 4.d) zenbakian xedatutako baldintza ez betetzeagatik –itzulketa horiek Gizarte Segurantzako bilketa-araudian ezarritakoaren arabera egingo dira–, ezingo da eskatu ez errekargurik, ez berandutze-interesik.
Zenbaki honetan aurreikusitako itzultzeko betebeharra ezarri arren, bete egin beharko da Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoa.
11.Hobaria Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoaren dagokion aurrekontupartidaren kargura finantzatuko da, eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa izango du horretarako ezarritako baldintzak betetzen dituenean; murrizketa Gizarte Segurantzaren diru-sarreren aurrekontutik finantzatuko da.
9. artikulua. Langile Autonomoaren Estatutuaren Legea (uztailaren 11ko 20/2007) aldatzea.
Langile Autonomoaren Estatutuaren Legeari (uztailaren 11ko 20/2007) artikulu berri bat eransten zaio, 30.a, honako hau dioena:
«30. artikulua. Hobaria Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian sartuta dauden langileei, kontratazioari lotuta, lanbideko bizitza eta familiakoa uztartzeagatik.
1.Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzaren Araubide Berezian dauden langileek eskubidea izango dute, hamabi hilabeterainoko epean, gertakari arruntengatik autonomoetan ordaindu beharreko kuotaren % 100 estaltzen duen hobaria jasotzeko. Horrela kalkulatuko da kuota: langileak neurri honetara biltzen den dataren aurreko hamabi hilabeteetan izan duen batez besteko oinarriari aipatutako Araubide Berezian ezarrita eta uneoro indarrean dagoen kotizazio-tasa txikiena aplikatuta ateratzen dena, honako kasu hauetarako:
a) Beren kargura 7 urtetik beherako adingabeen zaintza izatea.
b) Beren kargura bigarren mailara arteko (hori barne) odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko senidea izatea, mendekotasun-egoeran dagoena; egoerak behar bezala egiaztatuta egon beharko du.
c) Beren kargura bigarren mailara arteko (hori barne) odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko senidea izatea, garuneko paralisia, gaixotasun mentala edo adimendesgaitasuna duena, gutxienez % 33ko desgaitasun-maila aitortuta, edo desgaitasun fisiko edo sentsoriala duena, gutxienez % 65eko desgaitasun-maila aitortuta, baldin eta desgaitasun hori behar bezala egiaztatuta badago eta senide horrek ez badu ordainpeko jarduerarik egiten.
Langileak 12 hilabete baino gutxiago badaramatza Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzaren Araubide Berezian alta emanda, batez besteko kotizazio-oinarria alta emandako datatik kalkulatuko da.
2.Aurreko zenbakian jasotako hobaria aplikatzeko, bi baldintza bete beharko dira: Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzaren Araubide Berezian alta emanda jarraitzea eta langile bat kontratatzea, denbora osoz edo partzialez, eta kontratazio hori esandako hobaria baliatzen den denbora guztian mantentzea. Nolanahi ere, kontratuaren iraupenak gutxienez 3 hilabetekoa izan beharko du, hobariaz baliatzen hasten denetik.
Kontratatutako langile hori langile autonomoaren gizarte-segurantzako sisteman alta dakarren lanbide-jardueran egongo da okupaturik.
Lan-harremana azkentzen denean –hasierako 3 hilabeteen epean ere bai–, langile autonomoak hobaria baliatu ahalko du, baldin eta inoren konturako beste langile bat kontratatzen badu, gehienez 30 eguneko epean.
Denbora partzialeko kontratua ezin izango da egin aldera daitekeen denbora osoko langilearen lanaldiaren % 50etik beherako lanaldiarekin. Kontratazioa denbora partzialekoa bada, artikulu honetako 1. zenbakian aurreikusitako hobaria % 50ekoa izango da.
3.Aurreko zenbakian aurreikusitakoa betetzen ez den kasuan, langile autonomoak baliatutako hobariaren zenbatekoa itzultzeko obligazioa izango du.
Ez du hobaria itzuli beharko azkentzea arrazoi objektiboengatik edo diziplinazko kaleratzeagatik izan bada eta bata zein bestea bidezko aitortzen badira, edo langileak dimisioa aurkezten badu, hil egin bada, erretiroa hartu badu edo ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia gertatu bazaio, edota kontratua langilea frogaldian zegoela deuseztatu baldin bada.
Itzulketa egitea dagokionean, aurreko lerrokadan aurreikusitakoez bestelako kasuetan azkendu den kontratuarekin lotura zuen eta baliatu den hobariaren zatira mugatuko da, esklusiboki, esandako itzulketa.
Kontrataturiko langilea gutxienez 3 hilabetez enpleguan mantentzen ez den kasuan, hobaria baliatzen hasitako datatik zenbatuta, langile autonomoa baliatutako hobariaren zenbatekoa itzultzera behartuta egongo da, salbu eta, aurreko zenbakian xedatutakoaren arabera, beste pertsona bat kontratatzen badu 30 eguneko epearen barruan.
Artikulu honetan aurreikusitako hobariaren onuradun izateko motibo izan zen adingabeak, hobaria baliatzen amaitu baino lehen, 7 urte betetzen baditu, hobaria mantendu ahalko da, aurreikusitako 12 hilabeteko gehieneko epea bete arte; betiere, gainerako baldintzak betetzen badira.
Nolanahi ere, artikulu honetan aurreikusitako hobariaz baliatzen den langile autonomoak Gizarte Segurantzan alta emanda mantendu beharko du, hura baliatzeko epea amaitu ondorengo sei hilabeteetan. Kontrako kasuan, langile autonomoak baliatutako hobariaren zenbatekoa itzultzeko obligazioa izango du.
4.Hobaria aplikatzen hasi den datan soldatapeko langilerik kontratatuta ez duten –eta aurreko hamabi hilabeteetan izan ez duten– langile autonomoek soilik izango dute esandako hobarirako eskubidea. Aurrekoaren ondoreetarako, ez da kontuan hartuko amatasunagatik, aitatasunagatik, adopzioagatik edo harreragatik –bai adopzio aurrekoa, bai etengabea edo sinplea–, haurdunaldiko arrisku-
egoeragatik edo edoskitze naturalean izan daitekeen arrisku-egoeragatik, atsedenaldietan autonomoa ordezkatzeko bitartekotasun-kontratuen bidez kontratatzen den langilea.
5.Hobariaren onuradunek 1. zenbakian adierazitako bere kargura duten subjektu eragile bakoitzarengatik behin izango dute hura baliatzeko eskubidea baldin eta artikulu honetan aurreikusitako gainerako baldintzak betetzen badira.
6.Artikulu honetan aurreikusitako neurria bateragarria izango da besteren konturako kontrataziorako dauden gainerako pizgarriekin, indarrean dagoen araudiaren arabera.
7.Espresuki aurreikusi gabeko guztian, Langileen Estatutuaren 15.1.c) artikuluan eta berori garatzeko arauetan xedatutakoaren arabera eraenduko dira artikulu honetan ezarritakoaren babesean egindako kontratuak.»
III. KAPITULUA
Justizia Administrazioaren arloko neurriak
10. artikulua. Azaroaren 20ko 10/2012 Legea (Justizia Administrazioaren arloko eta Toxikologia eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalaren arloko zenbait tasa arautzekoa) aldatzea.
Aldatu egiten da azaroaren 20ko 10/2012 Legea (Justizia Administrazioaren arloko eta Toxikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutu Nazionalaren arloko zenbait tasa arautzekoa) , eta honela geratzen da idatzita:
Bat. 4. artikulua aldatu egin da, eta honela idatzita geratuko da:
«4. artikulua. Tasaren salbuespenak.
1.Honako hauek dira tasaren salbuespen objektiboak:
a) Demanda jartzea eta geroagoko errekurtsoak aurkeztea, oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak babesteko bereziki ezarritako prozeduretan, baita hauteskunde-administrazioaren jarduketaren aurkakoetan ere.
b) Zordunak borondatezko konkurtsoa eskatzea.
c) Prozedura monitorioaren hasierako eskaera eta hitzezko epaiketaren demanda aurkeztea, bi mila eurotik gorakoa ez den zenbatekoa erreklamatzeko. Salbuespen hori ez da aplikatuko, baldin eta, prozedura horietan, judizioz kanpoko exekuzio-tituluaren izaera duen dokumentu batean oinarritzen bada uzia, Prozedura Zibilaren Legearen (urtarrilaren 7ko 1/2000) 517. artikuluan xedatutakoaren arabera.
d) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak jartzea, administrazio-isiltasun negatiboagatik edo administrazioaren jarduera ezagatik jartzen denean errekurtsoa.
e) Kontsumorako Arbitraje Batzordeek emandako laudoak betetzeko eskaera aurkeztea.
f) Konkurtso-administratzaileek konkurtso-masaren onerako eta merkataritza arloko epailearen aurretiazko baimenarekin akzioak jartzea.
g) Ondareak judizialki zatitzeko prozedurak, kasu hauetan izan ezik: batetik, oposizioa egitean edo ondasunak sartu edo kentzeari buruzko eztabaida sortzean –kasu horietan, hitzezko epaiketagatiko zenbatekoa eta eztabaidatutako edo oposiziogilearen kargura dagoen banaketa-koadernoa aurkaratzetik eratorritako zenbatekoa izango da tasa–; eta, bestetik, dagokien zenbatekoagatik biek aurka egiten dutenean.
2.Ikuspuntu subjektibotik, honako hauek daude, kasu guztietan, tasa honetatik salbuetsita:
a) Pertsona fisikoak.
b) Pertsona juridikoak, doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea aitortuta dutenean baldin eta eskubide horien araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituztela egiaztatu badute.
c) Fiskaltza.
d) Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia-erkidegoetakoak, tokierakundeak eta haien guztien mendeko erakunde publikoak.
e) Gorte Nagusiak eta autonomia-erkidegoetako legebiltzarrak.»
Bi. Kendu egiten da 6. artikuluaren 2. zenbakiaren bigarren lerrokada.
Hiru. Aldatu egiten da 7. artikuluaren 2. zenbakiaren lehenengo lerrokada, eta honela geratzen da idatzita; gainera, kendu egiten da 7. artikuluaren 3. zenbakia:
«2. Beste kopuru bat ere ordaindu beharko da: aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari dagokion karga-tasa aplikatuta sortzen dena, ondoko eskalaren arabera.»
Lau. Bigarren lerrokada bat eransten zaio 8. artikuluaren 1. zenbakiari, eta honela geratzen da idatzita:
«Hala ere, ez dute autolikidaziorik aurkeztu beharko 4. artikuluaren 2. zenbakian aipatzen diren subjektuek.»
Lehenengo xedapen gehigarria. Konkurtso-bitartekaritzaren eginkizunak.
1.Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen Oinarrizko Legearen (apirilaren 1eko 4/2014) 5.3 eta 21.1.i) artikuluetan xedatutakoaren arabera, merkataritza, industria, zerbitzu eta nabigazioko ganbera ofizialek Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) X. tituluan aurreikusitako konkurtso-bitartekaritzako eginkizunak bete ahalko dituzte, euren araudi espezifikoan zehaztutakoaren arabera, bai eta Espainiako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialak ere.
2.Ganberen bitartekaritza-sistemak gardena izan beharko du eta interes-gatazkarik ez dela bermatu beharko da. Horretarako, gainzorpetze batzorde bat edo horren organo baliokide bat eratu ahalko dute, eta horko kide batek, gutxienez, Konkurtsoari buruzko Legearen 233.1 artikuluan eskatzen diren betekizunak bete beharko ditu konkurtsobitartekari gisa jarduteko.
3.Aurrez adierazitako eginkizunak hala izanda ere, merkataritza, industria, zerbitzu eta nabigazioko ganbera ofizialek, beren araudi espezifikoan aurreikusitakoaren arabera, bai eta Espainiako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialak ere, eginkizunak gehigarriak bete ahalko dituzte merkatariei konkurtso-arloan lagundu ahal izateko, hala nola aholkularitza, bitartekaria izendatzeko eskariak prestatzea, ordainketen judizioz kanpoko akordioak prestatzea, dokumentazioa prestatzea, hartzekodunen zerrendak osatzea, kredituak eta kontratuak, hitzarmen-proposamenen aldez aurreko ebaluazioa egitea, eta beharrezkoak ikusten diren laguntzako beste zeinahi funtzio, zordunak bete beharreko konkurtso-prozeduretako izapideak errazteko xedez.
Bigarren xedapen gehigarria. Konkurtso-bitartekariaren ordainsaria.
1.Konkurtso-bitartekariaren ordainsaria honako erregela hauen arabera kalkulatuko
da:
a) Konkurtso-bitartekariaren ordainsari-oinarria kalkulatzeko, Konkurtsoadministratzaileen Ordainsariak ezartzen dituen Errege Dekretuaren (irailaren 6ko 1860/2004) eranskinean zehaztutako ehunekoak aplikatuko zaizkie zordunaren aktiboari eta pasiboari.
b) Zorduna jarduera ekonomikorik gabeko pertsona naturala bada, % 70eko murrizketa aplikatuko zaio aurreko letrako ordainsari-oinarriari.
b) Zorduna pertsona natural enpresaburua bada, % 50eko murrizketa aplikatuko zaio
a) letrako ordainsari-oinarriari.
b) Zorduna pertsona natural enpresaburua bada, % 30eko murrizketa aplikatuko zaio
a) letrako ordainsari-oinarriari.
e) Ordainketen judizioz kanpoko akordioa onartzen bada, zordunaren aktiboaren % 0,25aren baliokide den ordainsari osagarria aplikatuko da.
2.Xedapen hau aplikatzekoa izango da, harik eta konkurtso-bitartekariaren ordainsari-araubidea erregelamenduz garatzen den arte.
Hirugarren xedapen gehigarria. Zordunaren ordezkaritza konkurtso kontsekutiboan.
Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) 184. artikuluaren 2. zenbakian xedatutakoaren salbuespen gisa, konkurtso kontsekutiboan ez da nahitaezkoa izango pertsona naturala den zorduna prokuradore bidez ordezkatuta egotea.
Laugarren xedapen gehigarria. Kaudimen-neurgailua.
Edozein interesdunek bere finantza-egoera pertsonalaren berri izatea errazteko helburuarekin, aplikazio informatiko bat jarriko da abian Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren web orrian, konfidentzialki, dohainik eta telematikoki kontsultatzekoa, eta bertan zehaztu ahalko da zer-nolako kaudimen-egoeran dagoen, errege-lege honen I. tituluan aurreikusitakoa aplikatzearen ondoreetarako.
Bosgarren xedapen gehigarria. Negoziazio kolektiboa bultzatzea eta koordinatzea.
Administrazio Publikoen Estatu Idazkaritza ordezkatuta egongo da unibertsitatez kanpoko irakasleen, Justizia Administrazioko langileen eta osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen negoziazio-mahaietan, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez.
Administrazio Publikoen Estatu Idazkaritzak dagozkion neurriak hartuko ditu Administrazioaren negoziazioaren koordinazioa bultzatzeko eta segurtatzeko, mahai eta esparru desberdinen bitartez.
Seigarren xedapen gehigarria. Arantzel-bermerako kontuaren funtzionamendua ebaluatzea.
Arantzel-bermerako kontua abian jarri zenetik urtebete igarotzen denean, Gobernuak txostena egingo du, haren funtzionamendua eta konkurtsoen masa aktiboaren kontura ordaindu ezin diren administratzaileen arantzelak ordaintzeko nahikoa den ebaluatzeko.
Lehenengo xedapen iragankorra. Konkurtso arloko araubide iragankorra.
1.Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) 92.5 artikuluan xedatutakoa, lege honek emandako idazkeran, aplikatzekoa izango da izapidetzen ari diren konkurtso-prozeduretan, horietan konkurtso-administrazioaren txostenaren behin betiko testua aurkeztu ez bada.
2.Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) 232. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitakoaren arabera ordainketen judizioz kanpoko akordio bati hasiera emateko eskaera formulario normalizatu batean aurkezteko obligazioa, lege honek emandako idazkeran, aplikatzekoa izango da formulario normalizatuak ezartzen dituen Justizia Ministerioaren agindua onartzen denean.
3.Konkurtsoari buruzko Legearen 176.bis artikuluaren 3. eta 4. zenbakiak eta 178.2 eta 178.bis artikuluak aplikatu egingo zaizkie izapidetzen ari diren konkurtsoei.
Lege hau indarrean jarri aurretik masa aktiboaren likidazioagatik edo eskasiagatik amaitutako konkurtsoetan, zordunak aukera izango du Konkurtsoari buruzko Legearen 176.bis eta 178.bis artikuluetan ezarritakoaren onuradun izateko, baldin eta konkurtsoa berriro eskatzen bada, borondatez edo nahitaez.
4.Lege hau indarrean jarri eta hurrengo urtean, Konkurtsoari buruzko Legearen 178. bis artikuluan aurreikusitako libratzearen onura lortzeko, ez da beharrezkoa izango esandako artikuluaren 3.5.iv) zenbakian aurreikusitako betebeharra betetzea.
5.Lege hau indarrean jarri eta hurrengo urtean, ordainketen judizioz kanpoko akordio bat eskatzeko, ez da beharrezkoa izango Konkurtsoari buruzko Legearen 231.3.2 artikuluan aurreikusitako betebeharra betetzea.
Bigarren xedapen iragankorra. 2015eko martxoaren 1a baino lehenago egindako kontratu mugagabeei aplikatu beharreko araubidea.
2015eko martxoaren 1a baino lehenago egindako kontratu mugagabeak direla-eta baliatutako Gizarte Segurantzaren kotizazioko onurak haiek sinatu ziren unean indarrean zegoen araudiaren arabera eraenduko dira.
Hirugarren xedapen iragankorra. Konkurtso-administratzaileen eskubide-arantzela.
Harik eta Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) 27. artikuluaren erregelamenduaren garapen berria onartu arte, Konkurtso Administratzaileen Eskubide Arantzela ezartzen duen Errege Dekretuan (irailaren 6ko 1860/2004) xedatutakoaren bidez eraenduko da konkurtso-administrazioaren arantzela, berezitasun hauek aintzat hartuta:
a) Konkurtso Administratzaileen Eskubide Arantzela ezartzen duen Errege Dekretuaren (irailaren 6ko 1860/2004) 4. eta 5. artikuluetan ezarritakoa aplikatuta ateratzen den zenbatekoa % 5 arte ere handituko da Errege Dekretu horren 6.1 artikuluan adierazitako kasu bakoitzeko; alabaina, gehikuntza osoa ezin da izan % 15etik gorakoa izan, konkurtsoa ertaintzat jotzen bada, edota % 25etik gorakoa, neurri handikotzat jotzen bada, Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) 34.2.b) artikuluan ezarritako mugak beteta betiere.
b) Likidazio-fasearen lehen sei hilabeteetan, fase arrunterako onartutako ordainsariaren % 10en baliokidea izango da konkurtso-administratzaile profesionalen ordainsaria.
Likidazio-fasea irekitzen denetik amaitu gabe igarotako zazpigarren hilabetetik aurrera, administratzaileen ordainsaria fase arrunterako onartutako ordainsariaren % 5aren baliokidea izango da.
Likidazio-fasea irekitzen denetik igarotako hamahirugarren hilabetetik aurrera, ordea, konkurtso-administrazioak ez du ordainsaririk jasoko, betiere epaileak, arrazoituta eta alderdiei entzunaldia egin ostean, epe hori luzatzea erabakitzen ez badu kasuaren inguruabarrak kontuan harturik. Erabakitako luzapenak hiru hilabetetarako izango dira, osotara sei hilabeteko epea gainditu gabe.
Laugarren xedapen iragankorra. Arantzel-bermerako kontuaren kargura ordaintzeko araubide iragankorra.
Arantzel-bermerako kontua banatzeko araubidea erregelamenduz onartu arte, hau aplikatuko da:
1.Konkurtso bakoitzeko arantzel-bermerako kontuaren kargura jaso ahal izango den gehieneko zenbatekoa jasotako ordainsariaren eta konkurtso-administrazioaren arantzelaren arabera legokiokeenaren arteko aldea izango da, arantzel-bermerako kontura bideratu beharreko zenbatekoak kenduta betiere, eta mugatzat hartuta arantzel-bermerako kontuan urtebetez sartutako zenbateko osoa –aurreko urteetako geldikina horri gehituta halakorik balego– kontutik kobratzeko eskubidea duten administratzaile kopuruaz zati eginda ateratzen dena.
Urtean banatzeko arantzel-bermerako kontuan sartutakoak ez badu estaltzen administratzaileei zor zaien ordainsari osoa, haietako bakoitzak kontuaren kargura jaso
beharreko gehieneko zenbatekoak bertan sartutako guztizkoak ordaindu gabe dagoen zenbateko osoarekiko duen proportzio bera izango du.
2.Arantzel-bermerako kontuaren kargura jaso daitekeen gehieneko zenbatekoa idazkari judizialaren kontuan idatziko da konkurtsoa, masa nahikorik ez dagoelako, amaitzea deklaratzen duen autoa eman eta hamabost egun balioduneko epearen barruan.
3.Arantzel-bermerako kontuaren kargurako ordainketen zenbatekoa 1. zenbakiko arauaren arabera zehaztutakoan, konkurtso-administrazioak adierazitako kontuetarako transferentzia-aginduak modu elektroniko eta automatikoan egingo dira, aplikazio informatiko bidez, eskubidea sortu osteko urteko urtarrilean.
4.Baldin eta ordainketak egin ondoren geldikina badago, hurrengo urteko ordainketak egiteko gordeko da hori.
Xedapen indargabetzailea.
Lege honetan xedatutakoa urratzen duten maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak indargabetuta geratuko dira, eta bereziki, azaroaren 16ko 2766/1967 Dekretuaren (Gizarte-segurantzako araubide orokorrean laguntza-prestazioei buruzko arauak ematen dituena) seigarren.Bi artikulua, eta uztailaren 17ko 1564/1998 Errege Dekretua (atzerrian norbere konturako jarduera bat egiten duten Espainiako langileen aldeko osasunlaguntzako hitzarmen berezia arautzekoa) .
Azken xedapenetatik lehena. Pentsio-planak eta funtsak arautzeko Legearen testu bategina (azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaz onartua) aldatzea.
Aldatu egiten da Pentsio-planak eta funtsak arautzeko Legearen testu bateginaren (azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaz onartuta) zazpigarren xedapen gehigarria, eta honela geratzen da idatzita:
«Zazpigarren xedapen gehigarria. Pentsio-planen erabilgarritasuna ohiko etxebizitzaren gaineko betearazpen-prozedura hasiz gero.
Maiatzaren 14ko 1/2013 Legea (Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzkoa) indarrean jarri eta ondorengo lau urteetan, eta salbuespenez bada ere, pentsio-planen partaideek beren eskubide kontsolidatuak eskudiru bihurtu ahalko dituzte, baldin eta ohiko etxebizitzaren gainean betearazpen-prozedura hasi bada. Aipatutako kasuan, eskubide kontsolidatuak eskudiru bihurtzeko baldintzak eta betekizunak arautu ahalko dira. Horretarako, honako betekizun hauek bete beharko dira:
a) Partaidea nahitaezko betearazpen-prozedura judizial, administratibo edo bere beharkizunak betetzeko salmenta estrajudizial baten pean egotea, eta beren ohiko etxebizitza besterentzea adostea.
b) Partaidearen ondasun, eskubide edo errenta guztien arteko batura ez izatea aski betearazpenaren oinarrian dagoen zor osoa kitatu eta etxebizitza besterentzea ekiditeko.
c) Pentsio-plan edo -planetako eskubide kontsolidatuen zenbateko garbia aski izatea etxebizitza besterentzea saihesteko.
Eskubide kontsolidatuen ordainketa partaideak hala eskatuta egingo da, ordainketa bakarrean, etxebizitza besterentzea aski den zenbatekoan eta pentsioplanen prestazioetarako ezarritako zerga-araubidearen arabera. Ordainketa partaideak dagozkion egiaztagiriak aurkeztu eta ondorengo zazpi egun balioduneko epean egin beharko da.
Gobernuak, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak proposatuta, xedapen honetan aurreikusitako epea luzatu ahalko du, ohiko etxebizitzaren gaineko betearazpen-prozeduretan pentsio-planak kobratzea eskatzeko edo horretarako epe
berriak ezartzeko, aintzat hartuta egoera ekonomikoaren ondoriozko zorpetzeegoerari aurre egiteko behar den errenta erabilgarria.
Halaber, xedapen honetan ezarritakoa aplikatuko zaie Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Legearen (azaroaren 28ko 35/2006) 51. artikuluan aipatutako aurreikuspen-plan aseguratua duten asegurudunei, hala nola gizarteaurreikuspen enpresarialeko plana dutenei zein gizarte-aurreikuspeneko mutualitateei, eta, oro har, pentsioengatiko konpromisoak bideratzen dituzten taldeaseguruei, horien bidez asegurudunek enpresak ordaindutako ordainsarietatik eratorritako eskubideen titulartasuna eskuratu badute».
Azken xedapenetatik bigarrena. Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko Legea (azaroaren 4ko 35/2003) aldatzea.
Bat. Aldatu egiten dira 54.bis artikuluaren titulua eta haren 1. eta 2. zenbakiak, eta hona nola geratzen diren idatzita:
«54.bis artikulua. Espainian baimendutako sozietate kudeatzaileek inbertsio kolektiboko erakundeak mugaz haraindi kudeatzeko eta beste estatu kide batzuetan zerbitzuak emateko baldintzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/EB Zuzentarauaren arabera.
1.Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/ EB Zuzentarauaren arabera Espainian baimendutako Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Sozietate Kudeatzaileek (IKESK) , zuzenean nahiz sukurtsal bat ezarriz, beste estatu kide batean kokatutako Inbertsio Kolektiboko Erakundeak kudeatu ahal izango dituzte, betiere IKESKa baimenduta badago era horretako IKEak kudeatzeko; horrez gain, 40.1.a) eta 40.2 artikuluetan aipatutakoetatik baimenduta dituzten zerbitzuak beste estatu kide batean ere eman ahal izango dituzte.
2.Kudeatzaile batek, beste estatu kide batean ezarritako IKEak lehenengo aldiz kudeatzeko asmoa badu edo 1. zenbakian aipatutako zerbitzuak lehenengo aldiz eman behar baditu, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari informazio hau jakinaraziko dio:
a) IKEak zein Estatu kidetan kudeatu nahi dituen zuzenean edo sukurtsal bat ezarriz, edo 40.1 a) eta 40.2 artikuluan aipatzen diren zerbitzuak emango dituen, horretarako baimena izanez gero.
b) Jardueren programa bat. Programa horretan, eman nahi diren zerbitzuak adieraziko dira, bereziki, edo kudeatu nahi diren IKEak identifikatuko dira.»
Bi. Aldatu egiten dira 55.bis artikuluaren titulua eta haren 1. eta 5. zenbakiak, eta hona nola geratzen diren idatzita:
«55.bis artikulua. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauak araututako eta Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako sozietate kudeatzaileek Espainiako IKEak kudeatzeko eta Espainian zerbitzuak emateko baldintzak.
1.Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/ UE Zuzentarauaren babespean Europar Batasuneko estatu kide batean baimenduta dauden sozietate kudeatzaile guztiek Espainian IKEak kudeatu edo zerbitzuak eman ahal izango dituzte, zuzenean edo sukurtsal bat ezarriz, baldin eta estatu kide horrek kudeatzailea mota horretako IKEak kudeatzeko edo zerbitzu horiek emateko baimendu badu.
5.Arazoren bat badago, sozietate kudeatzaileak legezko edo erregelamenduzko betebeharrak behar bezala betetzeko duen ahalmenari kalte egingo diona, eta arazo horrek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren gainbegiratze-esparruan eragina badu, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak
horren berri emango die sozietate kudeatzailearen jatorriko estatu kideko agintari eskudunei luzamendurik gabe.»
Azken xedapenetatik hirugarrena. Aurrekontuei buruzko Lege Orokorra (azaroaren 26ko 47/2003) aldatzea.
Hona nola geratzen den idatzita Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 26ko 47/2003) 111. artikuluaren 3. zenbakia:
«3. Estatuko sektore publikoko organismo eta erakundeek, Kreditu Ofizialeko Institutuak izan ezik, bete egin beharko dituzte Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak finkatzen dituen finantza-zuhurtasunaren printzipioak. Estatuko merkataritza-sozietate kotizatuak ez beste erakunde eta organismoentzat finkatutako printzipioak –horrelakoak baloreen bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziazioaren mende badaude–, gutxienez ere, aipatutako kreditu-eragiketa horiek mugatu ahal izango diren finantza-kostuaren gehieneko mugei zein finantzaderibatuen erabileraren mugei buruzkoak izango dira».
Azken xedapenetatik laugarrena. Sinadura Elektronikoari buruzko Legea (abenduaren 19ko 59/2003) aldatzea.
Sinadura Elektronikoei buruzko Legea (abenduaren 19ko 59/2003) honela geratzen da idatzita:
Bat. Honela geratzen da idatzita 3. artikuluaren 2. zenbakia:
«2. Sinadura elektronikoa hau da: sinatzailea identifikatzeko bidea ematen duen eta sinatutako datuetan gerora egin den edozein aldaketa antzemateko bidea ematen duen sinadura elektronikoa; modu bakar batean baino ez dago lotuta sinatzailearekin eta dagozkion datuekin, eta sinatzaileak, konfiantza-maila handiarekin, berak bakarrik kontrola ditzakeen bitartekoekin sortutakoa da.»
Bi. Honela geratzen da idatzita 6. artikuluaren 2. zenbakia:
«2. Sinadura sortzeko gailu bat erabiltzen duen eta bere izenean edo ordezkatzen duen pertsona fisiko edo juridiko baten izenean jarduten duen pertsona da sinatzailea.»
Hiru. Hona nola geratzen den idatzita 7. artikuluaren 2. zenbakia:
«2. Pertsona juridikoaren ziurtagiri elektroniko bakoitzari dagokionez sinadura sortzeko dauden datuak edota horietara jotzeko bideak zaintzeaz pertsona fisiko eskatzailea arduratuko da, eta ziurtagiri elektronikoan jasoko da haren identifikazioa.»
Lau. 12. artikuluaren c) letra honela geratzen da idatzita:
«c) Ziurtatzea sinatzaileak baino ez duela ziurtagirian jasotako egiaztatzedatuei dagozkien sinadura sortzeko datuak erabiltzeko kontrola.»
Bost. 18 artikuluaren a) letra honela geratzen da idatzita:
«a) Zerbitzuak emandako pertsonaren sinadura sortzeko datuak ez biltegiratzea edo kopiatzea, bere kabuz edo hirugarren baten bidez, sinatzailearen izenean horien kudeaketa egin ezean. Horrelakoetan, teknika eta antolamenduko prozedura eta mekanismo egokiak aplikatuko dira sinatzaileak baino ez dezan kontrolatu sinadura sortzeko datuen erabilera.
Ziurtagiri aitortuak ematen dituzten ziurtatze-zerbitzuen emaileek baino ezin izango dituzte sinadura elektronikoa sortzeko datuak kudeatu sinatzailearen
izenean. Hartarako, sinadura sortzeko datuen segurtasun-kopia bat egin ahal izango dute, betiere bikoiztutako datuen segurtasuna jatorrizko datuenaren maila berekoa bada eta bikoiztutako datuen kopuruak zerbitzua jarraitzea bermatzeko beharrezkoa den gutxieneko kopurua gainditzen badu. Sinadura sortzeko datuak ezin izango dituzte beste edozein xedetarako bikoiztu».
Sei. 18. artikuluaren b) letraren 1. puntua honela geratzen da idatzita:
«1.) Sinatzailearen betebeharrak, sinadura sortzeko datuak zaindu beharreko modua, datu horien galera edo balizko okerreko erabilera jakinarazteko jarraitu beharreko prozedura edo, hala badagokio, horiek babesten dituzten bitartekoak zein sinadura-datuekin eta emandako ziurtagiriarekin bateragarri diren sinadura elektronikoa sortu eta egiaztatzeko gailuei buruzko informazioa jakinarazteko jarraitu beharrekoa.»
Zazpi. 20. artikuluaren 1. zenbakiaren e) letra honela geratzen da idatzita:
«e) Ziurtagiriak faltsutzearen aurkako neurriak hartzea eta, ziurtatzeko zerbitzuen emaileak sinadura sortzeko datuak sortuz gero, sortzeko prozesuan haien konfidentzialtasuna eta datuok sinatzaileari prozedura seguru baten bidez ematea bermatzea. Zerbitzu-emaileak sinadura sortzeko datuak sinatzailearen izenean kudeatuz gero, horiek zaindu edo babestu beharko ditu baimendu gabeko aldaketa, suntsiketa edo sarbide orotik, eta sinatzaileak uneoro eskuragarri edukitzea ere bermatu beharko du.»
Zortzi. 23. artikuluaren 1. zenbakiaren c) eta d) letrak honela geratzen dira idatzita:
«c) Zabarkeria sinadura sortzeko datuak gordetzean, haien konfidentzialtasuna bermatzean edo haien sarbide edo jakinarazte orotik babestean edo, hala badagokio, haietara jotzeko bitartekoak babestean.
d) Ziurtasun elektronikoa eteteko edo errebokatzeko ez eskatzea sinadura sortzeko haren datuen edo, hala badagokio, haietarako sarbidea ematen duten bitartekoen konfidentzialtasunari eusteaz zalantzarik badago.»
Bederatzi. 29. artikuluari 5. zenbakia eransten zaio, honela dioena:
«5. Laborategi edo erakunde espezializatutan probak egiteko eskatu ahal izango da baldintza jakin batzuk betetzen direla egiaztatzeko. Halakoetan, zerbitzuemaileek beren gain hartuko dituzte ebaluazio horrek eragindako gastuak.»
Azken xedapenetatik bosgarrena. Urtarrilaren 11ko 8/2008 Dekretua (Kanpoan bizi diren eta itzulitako espainiarrei beharra dela-eta emandako prestazioa arautzekoa) aldatzea.
Aldatu egiten da urtarrilaren 11ko 8/2008 Dekretuaren 26. artikulua (Kanpoan bizi diren eta itzulitako espainiarrei beharra dela-eta emandako prestazioa arautzekoa) , eta honela geratzen da idatzita:
«26. artikulua. Osasun-laguntza itzulitako espainiarrentzat eta kanpoan bizi diren eta aldi baterako lurralde nazionalera itzulitako langile eta pentsiodun espainiarrentzat, baita haiekin batera kokatzen diren edo laguntzen dituzten aurrekoen senideentzat ere.
1.Kanpoan bizi diren espainiarrek eta besteren eta norberaren konturako langile zein pentsiodun espainiarrek, gure herrialdera aldi baterako datozenean, osasun-laguntzarako eskubidea izango dute, baldin eta, Espainiako Gizarte Segurantzari buruzko legeriaren xedapenekin bat etorriz, jatorrizko Estatukoek edo hartarako ezarritako Gizarte Segurantzako nazioarteko arauek edo hitzarmenek estaldura hori ez badute aurreikusia.
2.Itzulitako espainiarren senideek, haiekin batera Espainian kokatutakoek, eta kanpoan bizi diren pentsiodunen eta besteren eta norberaren konturako langileen senideek, Espainiara egindako aldi baterako bidaietan laguntzen dituztenean, osasun-laguntzarako eskubidea ere izango dute Espainian, Estatuko Osasun Sistemaren bitartez, baldin eta, senide horiek ez badute estaldura hori aurreikusia Espainiako Gizarte Segurantzaren xedapenekin, datozen Estatukoekin edo hartarako ezarritako Gizarte Segurantzari buruzko nazioarteko arau edo hitzarmenekin bat etorriz.
Adierazitako ondoreetarako, hauek hartuko dira osasun-laguntzarako eskubidea duten senidetzat:
1.zenbakian adierazitako pertsonen ezkontidea edo haiekin, izatezko bikotea osatuta, ezkontzakoaren antzeko afektibitate-harremanean bizi dena.
1.zenbakian adierazitako pertsonen ondorengo ahaideak edo haren ezkontidearen edo izatezko bikotekidearenak, baldin eta haien ardurapean badaude eta 26 urte baino gutxiago badituzte, edo, adin hori gaindituta ere, gutxienez
%65eko desgaitasuna badute aitortuta.
3.Kasu horietan guztietan osasun-laguntzerako eskubidea onartzea Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari dagokio, eta eskubidearen egiaztagiria emango du horrek. Eskubide hori atxikiko da harik eta Espainiako Gizarte Segurantzari buruzko xedapenekin, datorren Estatukoekin edo Gizarte Segurantzari buruzko nazioarteko arau edo hitzarmenekin bat etorriz eskuratzeko ezarritako baldintzak onuradunak betetzen dituen arte.
Itzulitako espainiarrek bizileku-herrialdeko baja kontsularra eta gure herrialdean bizilekua finkatua duten udalerriko erroldatze-ziurtagiria aurkeztuz justifikatuko dute izaera hori.»
Azken xedapenetatik seigarrena. Abuztuaren 5eko 32/2010 Legea (Langile autonomoak jarduera utzi ostean babesteko berariazko sistema ezartzekoa) aldatzea.
Aldatu egiten da abuztuaren 5eko 32/2010 Legearen (Langile autonomoak jarduera utzi ostean babesteko berariazko sistema ezartzekoa) 7. artikuluaren 1. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:
«1. 4. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen dituzten langile autonomoek atxikita dauden Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzen diren mutualitateari eskatu beharko diote jarduera uzteagatiko babeserako eskubidea aitortzea.
Mutua bati atxikita ez dauden norberaren konturako langileei dagokienez, laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuko da.
Aitorpen horrek dagokion prestazio ekonomikoa gozatzeko eskubidea sortuko du, jarduera uztea eragin zuen gertaera jazo osteko hilabetearen lehen egunetik aurrera. Mendekotasun ekonomikoa duen langile autonomoak bezero nagusiarekiko harremana amaitu duenean, prestazioa jasotzeko eskubidea izateko, ezingo du beste bezero batzuekin jarduerarik eduki prestazioa kobratzen hasten den egunetik aurrera.»
Azken xedapenetatik zazpigarrena. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina (azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartuta) aldatzea.
Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren (azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) 327. artikulua honela geratzen da idatzita:
«327. artikulua. Lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistro ofizialetako izenemateen eskumena eta ondoreak.
1.Autonomia-erkidegoek aukera izango dute lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistro ofizialak sortzeko. Erregistro horietan, hala eskatzen duten enpresaburuen gaitasun-baldintzak inskribatuko dira, autonomia-erkidegoek sailkatu ondoren, baita kontratatzeko debekuren baten eraginpean dauden enpresaburuak ere –debeku hori dagoela adieraztea autonomia-erkidegoen edo autonomiaerkidegoen lurraldeko toki-erakundeen eginkizuna izango da–.
2.Autonomia-erkidegoetako eskudun organoek lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistro independenterik ez sortzea erabakitzen badute Sektore Publiko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean ofizioz inskribatuko dituzte aurreko zenbakian aipatutako kontratatzeko debekuak. Erregistro horretan ere egin ahal izango dituzte aipatutako zenbakian adierazitako inskripzioak, baldin eta haien lurralde-eremuan helbideratutako enpresaburuei badagozkie eta interesdunak hala eskatzen badie.
3.Autonomia-erkidegoetako eskudun organoek inskripzioak Sektore Publikoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean egiteko, aldez aurretik, hartarako hitzarmena sinatu beharko dute Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioarekin.
4.Autonomia-erkidegoek artikulu honen 2. eta 3. zenbakietan xedatutakoa betez Sektore Publikoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean egindako inskripzioek eta Administrazioko Kontratazioaren Estatuko Aholku Batzordearen organoek egindakoek egiaztatzeko ondore berak izango dituzte, bereizketarik gabe, eta eraginkortasun osoa izango dute Sektore Publikoko kontratazio-organo guztien aurrean.»
Azken xedapenetatik zortzigarrena. Jokoa Arautzeko Legea (maiatzaren 27ko 13/2011) aldatzea.
Gehitu egiten da laugarren bis xedapen iragankorra Jokoa arautzeko Legean (maiatzaren 27ko 13/2011) Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietatearen administrazio-araubideko saltokiei aplikatu beharreko zehapen-araubideari dagokionez.
«Laugarren bis xedapen iragankorra. Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietatearen administrazio-araubideko saltokiei aplikatu beharreko zehapen-araubidea.
Bat.
1.Administrazioko arau-hausteen eta zehapenen araubide hau Administrazio Zuzenbideko araubidera atxikita dauden saltokiei aplikatuko zaie.
2.Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietatearen merkataritzasareko saltokien titularren administrazioko arau-hausteak dira xedapen honetan tipifikatutako ekintzak edo ez-egiteak, eta zabarkeria huts gisa ere zehatu ahal izango dira.
3.Xedapen honetan araututako arau-hausteak eta zehapenak garatzen duten erregelamenduzko xedapenetan zehaztu ahal izango dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) 129. artikuluan aurreikusitakoa betez.
4.Xedapen honetan arau-haustetzat jotako ekintzak edo ez-egiteak gauzatzen dituzten saltokien titularrak izango dira arau-hausleak. Halaber, xedapen honetan tipifikatutako ekintzen edo ez-egiteen erantzule ere izango dira haien langileek edo kolaboratzaileek egiten badituzte.
Bi.
Xedapen honetan araututako zehatzeko ahala gauzatzeko eskumena Joko Antolamenduko zuzendari nagusiari dagokio.
Hiru.
1.Zehapen-prozedurak honako arau hauek jarraituko ditu: azaroaren 26ko 30/1992 Legea (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) eta abuztuaren 4ko 1398/1993 Dekretua (Zehatzeko Ahala Gauzatzeko Erregelamendua Onestekoa) , xedapen honetan ezarritako berariazko arauak hargatik eragotzi gabe.
2.Zehatzeko prozedura hasitakoan, Joko Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak, aldez aurretik Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietateak behar bezala arrazoitutako eskabidea eginda, behin-behineko neurri hauetako bat edo batzuk erabaki ahal izango ditu:
Saltokia aldi baterako ixtea.
Saltokiaren jardueraren garapenari buruzko edozein ondasun edo dokumentazio deskonektatu, zigilatu edo kentzea; halakoen barruan hauek jasoko dira, besteak beste: ekipo edo aparatu informatikoak, eskudirua, dezimoak edo ordaindutako frogagiriak eta Loteria Nazionala edo saltokian kudeatutako bestelako eramailetituluak.
3.Aurreko zenbakian adierazitako neurriak, bertan ezarritakoaren arabera, zehatzeko prozedura hasi aurretik erabaki ahal izango dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) 72.2 artikuluan ezarritako baldintzak betez.
4.Hala dagokionean 2. zenbakian ezarritako neurriren bat hartuta, Joko Antolamenduko Zuzendari Nagusiak hori gauzatzea erabakiko du, eta horretarako Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietatearen laguntza eskatuko du. Sozietate horren langileekin batera Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioko funtzionario bat ere arituko da, zeina agintari publikotzat hartuko den, jarduketen akta egokiaren izapideak egin ditzan.
5.Neurria gauzatuta, Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietateak horren berri emango dio Joko Antolamenduko zuzendari nagusiari.
Lau.
1.Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietatearen merkataritzasareko saltokien titularrek egin ditzaketen administrazioko arau-hausteak arinak, astunak eta oso astunak izango dira.
2.Honako arau-hauste hauek arinak dira:
a) Titularra justifikatu gabe eta behin eta berriz saltokian ez egotea.
b) Saltokia kokatuta dagoen establezimendua txukun, garbi edo zainduta ez
egotea.
c) Saltokiko ageriko tokian ez jartzea iragarki-ezaugarria, irudi korporatiboko elementuak, propaganda, publizitatea, iragarkiak eta eskatutako gainerako elementu edo agiriak, edo horiek berariazko arauak edo jarraibideak bete gabe erakustea.
d) Saltokien erabiltzaileei beharrezko begirunea eta adeitasuna ez agertzea.
e) Saltokien kudeaketari buruzko araudia eta jarraibideak ez betetzea, hori ez bada arau-hauste astuna edo oso astuna.
3. Arau-hauste astunak honako hauek izango dira:
a) Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietatearen ikuskaritzazerbitzuen jarduketari aurre egitea edota hura desobeditzea edo oztopatzea.
b) Saltokia kokaturik dagoen establezimenduak erreformak beharrezko den baimenik gabe egitea, halakoek adjudikatzeko oinarri izan ziren ezaugarriak aldatzea badakarte.
c) Saltokian saltokiko zerbitzuak ematea ez den beste edozein jarduera egitea eta, establezimendu mistoetan, baimendutako jarduera nagusia ez beste jarduera bat egitea, betiere Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietateak aldez aurretik baimena idatziz eman ez badu.
d) Jardueran saltokien titularrek erabiltzeko lagatako Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietatearen ondasunak galtzea, hondatzea edo kaltetzea, bai eta bestelako erabilera batera bideratzea ere, betiere ekipo edo aparatu informatikoak ez badira.
e) Saltokia edo joko eta apustuak sustatzeko edo halakoen publizitatea egiteko jarduerak edozein bide erabiliz egitea Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietatearen berariazko araudiaren edo jarraibideen kontra edo haren baimenik gabe.
f) Sariak bidegabe ordaintzea edo osorik edo zati batez ez ordaintzea, arauhauste oso astuna ez bada.
g) Berrerortzea, bi arau-hauste arin edo gehiago egiteagatik bi urteko epean, lehenengo arau-haustearen administrazio-bidezko ebazpen irmoaren bitartez jarritako zehapenetik kontatzen hasita.
h) Saltokien kudeaketari buruzko arauak eta jarraibideak edo jardueran aritzeko gaitasuna ematen duen tituluan ezarritako betebeharrak ez betetzea, baldin eta horrek Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietateari edo hirugarrenei kalte egiten badie.
4. Arau-hauste oso astunak izango dira honako hauek:
a) Sariak bidegabe ordaintzea edo guztiz edo zati batez ez ordaintzea, baldin eta horrek Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietateari edo hirugarrenei kalte larria egiten badie.
b) Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietatean ez sartzea jokoak eta apustuak saltzeagatik bildutako zenbatekoak.
c) Sariak ordaintzeko jasotako funtsak kentzea edo ez dagokien erabilera batzuetara bideratzea.
d) Saltokien titularrek komisioak ematea.
e) Saltokiko zerbitzu-prestazioa edo, hala dagokionean, baimendutako jarduera nagusia bertan behera uztea.
f) Saltokiaren titulartasuna eskualdatzea dagokion baimenik gabe edo haren erabilera edozein titulu bidez lagatzea.
g) Saltokia edo bertako elementu informatikoak lekualdatzea dagokion baimenik eduki gabe.
h) Administrazioari informazio edo dokumentazio faltsua ematea.
i) Loteria Nazionalaren zatiak eta txartelak adierazita edo baimenduta dauden moduaren bestelako batean saltzea.
j) Jardueran saltokien titularrek erabiltzeko lagatako Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietatearen ekipo edo aparatu informatikoak galtzea, hondatzea edo kaltetzea, bai eta bestelako erabilera batera bideratzea ere.
k) Abalak, fidantzak eta eskatu beharreko gainerako bermeak ez eratzea edo horiek eratzea Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietateak ezarritako baldintzak bete gabe.
l) Saltokien kudeaketari buruzko arauak eta jarraibideak edo jardueran aritzeko gaitasuna ematen duen tituluan ezarritako betebeharrak, modu astunean eta behin eta berriz, ez betetzea, baldin eta horrek Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietateari edo hirugarrenei kalte egiten badie.
ll) Berrerortzea, bi arau-hauste astun edo gehiago egiteagatik bi urteko epean, lehenengo arau-haustearen administrazio-bidezko ebazpen irmoaren bitartez jarritako zehapenetik kontatzen hasita.
Bost.
Xedapen honetan araututako administrazioko arau-hausteak honela zehatuko dira:
a) Arau-hauste arinak egiten direnean, honako zehapen hauetako bat edo gehiago ezarriko dira: idatziz ohartaraztea. 600 euro arteko isuna.
b) Arau-hauste astunengatik, zehapen hauetako bat edo gehiago ezarriko dira:
I.601 eta 6.000 euro arteko isuna.
II. Baimendutako jarduera egitea gehienez hiru hilabetez etetea.
c) Arau-hauste oso astunengatik, zehapen hauetako bat edo gehiago ezarriko
dira:
I.6.001 eta 60.000 euro arteko isuna.
Il. Baimendutako jarduera egitea gehienez sei hilabetez etetea.
III. Saltokiaren titularraren emakida edo baimena errebokatzea.
Sei.
Aurreko zenbakian araututako zehapenak honako irizpide hauen arabera mailakatuko dira:
a) Arau-hausteak behin eta berriz egitea.
b) Arau-hauslearen intentzionalitatea.
e) Arau-haustearen garrantzi ekonomiko, komertzial eta soziala.
d) Izaera bereko arau-haustea egiten berrerortzerik izan den, aurreko arauhaustea ebazpen irmoaren bidez adierazi denean.
e) Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado sozietatearen irudiari eragindako kaltea.
Zazpi.
Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) 132. artikuluan xedatutakoaren arabera preskribatuko dira xedapen honetan araututako arau-hausteak eta zehapenak.
Zortzi.
Azaroaren 26ko 30/1992 Legean (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) ezarritakoa izango da xedapen honen esparruan emandako zehapen-ebazpenen kontrako errekurtsoen araubidea.»
Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Abuztuaren 3ko 1192/2012 Errege Dekretua (Funts publikoen kargura eta Osasun Sistema Nazionalaren bidez Espainian osasunlaguntza jasotzeko asegurudun eta onuradun izaera arautzekoa) aldatzea.
Aldatu egiten da abuztuaren 3ko 1192/2012 Errege Dekretua (Funts publikoen kargura eta Osasun Sistema Nazionalaren bidez Espainian osasun-laguntza jasotzeko asegurudun eta onuradun izaera arautzekoa) , eta honela geratzen da idatzita:
Bat. Aldatu egiten da 5. artikulua, eta hona nola geratzen den idatzita:
«5. artikulua. Asegurudun edo onuradun izaera ofizioz aitortzea.
1.Asegurudun izaera ofizioz aitortzea automatikoki egingo da, 2. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, honako kasu hauetan:
a) 2.1.a) artikuluan jasotako pertsonak.
b) 2.1.a) edo 3.1.c) artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzeari utzi diotelako 2.1.b) artikuluan jasota egotera igaro diren pertsonak.
c) Adin-nagusitasuna beteta administrazio-babes pean egon beharreko adingabeak.
2.Asegurudun baten ondorengo gisa onuradun izaera ofizioz, automatikoki, berriro ezarriko da, baldin eta izaera hori eten bada dena delako pertsona 2.1.a) artikuluan asegurudun gisa jasota egotera igaro delako eta, ondoren, oraindik 26 urte bete gabe, izaera hori galdu badu pertsona horrek».
Bi. Aldatu egiten da 6. artikulua, eta hona nola geratzen den idatzita:
«6. artikulua. Asegurudun edo onuradun izaera aitortzea interesdunak eskabidea egin ondoren.
1.Asegurudun izaera –2.1.b) artikuluan aipatuta– eta onuradun izaera –3. artikuluan aipatuta– aitortzeko, aurretik interesdunak eskatu behar du 5. artikuluaren 1.b) letran eta 2. zenbakian, hurrenez hurren, aurreikusi gabeko kasuetan.
2.Asegurudun izaera aitortzeko eskaerarekin batera honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte, kasuen arabera:
a) Espainiarrek, nortasun-agiri nazionala indarrean.
b) Espainiako nazionalitaterik ez dutenek:
1.) Nortasun-agiri nazionala edo pasaportea indarrean, eta Atzerritarren Erregistro Zentraleko inskripzio-ziurtagiria Europar Batasuneko estatuetako, Europako Esparru Ekonomikoari buruzko akordioan parte hartzen duten estatuetako edo Suitzako herritarrentzat.
2.) Nortasun-agiri nazionala edo pasaportea indarrean, eta Europar Batasuneko herritarren senidearen bizileku-txartela Europar Batasuneko estatuetako, Europako Esparru Ekonomikoari buruzko akordioan parte hartzen duten estatuetako edo Suitzako herritarren senideentzat.
3.) Espainiako nazionalitaterik ez duten gainontzeko pertsonentzat, pasaportea indarrean eta atzerritarraren nortasun-txartela, Espainian bizitzeko baimenaren titularra dela egiaztatzen duena, edo, txartel hori eskuratu beharra ez badute, Espainian bizitzeko baimena, horretan atzerritarraren nortasun-txartelaren zenbakia jasota egonik.
c) Eskatzailearen bizileku-udalerriko erroldatze-ziurtagiria.
d) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadun ez diren pertsonek, 2.1.b) artikuluan aurreikusitako diru-sarreren muga gainditzen ez dutela dioen erantzukizun-deklarazioa; Espainiako nazionalitaterik ez dutenek, halaber, horrekin batera azken bizilekua izan duten estatuko tributu-administrazioaren ziurtagiria ere bai, estatu horretan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren pareko zerga bategatik aurkeztutako aitorpenaren arabera diru-sarreren muga hori ez dutela gainditzen egiaztatzen duena. Aurrekoa gorabehera, aberrigabeek ez dute azken ziurtagiri hori aurkeztu beharrik izango.
e) Beste bide batez osasun-prestazioaren nahitaezko estaldurarik ez duela dioen erantzukizun-deklarazioa, eta, horrekin batera, hala badagokio, interesduna datorren herrialdeko gizarte-segurantzaren edo osasun-laguntzaren arloko eskudun erakundeak emandako ziurtagiria, Espainiako osasun-laguntzaren prestaziorako
eskubidea esportatzea ez dela bidezkoa egiaztatzen duena. Aurrekoa gorabehera, aberrigabeek ez dute azken ziurtagiri hori aurkeztu beharrik izango.
f) Administrazio-babesa duten adingabeek, babesgabetasun-adierazpenaren ebazpena.
Aurreko a) eta c) letretan aipatutako agiriak ez dituzte aurkeztu beharko, baldin eta interesdunek baimena ematen badute administrazioak nortasunari, egoitzari eta bizilekuari buruzko datuak Nortasun eta Bizileku Datuak Egiaztatzeko Sistemen bitartez kontsultatu ahal izateko.
3.Onuradun izaera aitortzeko eskaerarekin batera, aurreko zenbakiaren a) , b) eta c) letretan aurreikusitakoaren arabera beharrezko diren dokumentuez gain, honako agiri hauek ere aurkeztuko dituzte, kasuen arabera:
a) Familia-liburua edo ezkontza-inskripzioaren ziurtagiria, aseguruduna ezkontidea dela egiaztatzeko.
b) Dauden erregistro publikoetako bateko inskripzioaren ziurtagiria edo, halakorik ezean, izatezko bikotea egiaztatzeko dagokion dokumentu publikoa.
c) Asegurudunaren ezkontide ohia edo harengandik judizialki banandua izatearen egiaztagiria, bai eta azken horren aldetik konpentsazio-pentsioa jasotzeko eskubidearena ere.
d) Familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria asegurudunaren edo haren ezkontidearen, ardurapeko ezkontide ohiaren edo izatezko bikotekidearen ondorengoa dela egiaztatzeko, eta, gainera, desgaitasun-maila aitortzeko ziurtagiria, 26 urtetik gorakoa izanik gutxienez % 65eko mailako desgaitasuna dutenentzat.
e) Eskudun agintariak erabakitako babesaren edo harreraren egiaztagiria, asegurudunak, haren ezkontideak, ardurapeko ezkontide ohiak edo izatezko bikotekideak babestu edo hartutako adingabea dela egiaztatzeko.
f) Familia-liburua edo agiri baliokidea, asegurudunaren arreba edo anaia izatea egiaztatzeko.
g) Dituen urteko diru-sarrerak Eragin Anitzeko Errenten Adierazle Publikoaren zenbatekoaren halako bi baino handiagoak ez direla dioen erantzukizun-deklarazioa.
2.zenbakiaren a) eta c) letretan aipatutako agiriak ez dituzte aurkeztu beharko, baldin eta interesdunek baimena ematen badute administrazioak nortasunari, egoitzari eta bizilekuari buruzko datuak Nortasun eta Bizileku Datuak Egiaztatzeko Sistemen bitartez kontsultatu ahal izateko.
4.Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean edo, beharrezkoa bada, Itsasoko Gizarte Institutuan dagokion probintzia-zuzendaritzak ebazpen espresua emango du eta, 30 eguneko epean, eskabidea jaso eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta, asegurudun edo onuradun izaera aitortzea edo ukatzea jakinaraziko du artikulu honetan aipatutako kasuei dagokienez.
Aurreko lerrokadan aipatutako 30 eguneko epea igarotzen bada ebazpen espresua eman eta jakinarazi gabe, eskaera ezetsitzat hartuko da Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren (ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuz onetsita) hogeita bosgarren xedapen gehigarriaren 3. zenbakian xedatutakoarekin bat etorriz.
Erakunde kudeatzaileak emandako ebazpenak, espresuak edo ustezkoak, errekurritu ahal izango dira Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (urriaren 10eko 36/2011) 71. artikuluan aurreikusitako moduan.»
Hiru. Aldatu egiten da lehenengo xedapen gehigarria, eta honela geratzen da idatzita:
«Lehenengo xedapen gehigarria. Osasun-laguntza itzulitako espainiarrentzat eta kanpoan bizi diren eta aldi baterako Espainiara lekualdatutakoentzat, baita haiekin batera kokatzen diren edo haiek laguntzen dituzten aurrekoen senideentzat ere.
Kanpoan bizi diren eta Espainiara itzultzen diren espainiarrei zein haiekin batera finkatzen diren senideei eman beharreko osasun-laguntzak, Estatuko Osasun Sistemaren bitartez eman beharrekoak, bai eta kanpoan bizi diren besteren eta norberaren konturako langileei Espainiara aldi baterako eginiko lekualdaketetan eta haiek laguntzen dituzten senideei eman beharrekoak ere, Kanpoan dauden Espainiako Herritarren Estatutuaren Legean (abenduaren 14ko 40/2006) eta urtarrilaren 11ko 8/2008 Dekretuan (Kanpoan bizi diren eta itzulitako espainiarren alde behar arrazoiagatiko prestazioa arautzekoa) xedatutakoa jarraituko dute, baldin eta, Espainiako eta datozen estatuko Gizarte Segurantzari buruzko xedapenekin edo hartarako ezarritako Gizarte Segurantzari buruzko nazioarteko arau edo hitzarmenekin bat etorriz, halakoek ez badute estaldura hori aurreikusita.»
Azken xedapenetatik hamargarrena. Abuztuaren 2ko 13/2013 Legea (Nekazaritzako elikagaien arloko kooperatiben eta beste elkarte batzuen integrazioa sustatzekoa) aldatzea.
Aldatu egiten da abuztuaren 2ko 13/2013 Legea (Nekazaritzako elikagaien arloko kooperatiben eta beste elkarte batzuen integrazioa sustatzekoa) , eta honela geratzen da idatzita:
Bat. Gehitu egiten da azken lerrokada berri bat hitzaurrean, eta honela geratzen da idatzita:
«Azkenik, komeni da Lege honen edukia Konstituzio Auzitegiak 2015eko apirilaren 30ean emandako 85/2015 Epaiaren edukira egokitzea. Epai hori Kataluniako Gobernuak jarritako konstituzio-kontrakotasuneko 6228-2013 zenbakidun errekurtsoarekin lotuta eman zuen aipatutako epaia, eta haren bidez erraztu egin zuen autonomia-erkidegoek aitortzeko prozeduran parte hartzea, haiei kontsulta eginez, aldaketen berri emanez eta Lehentasunezko Elkarteen Erregistro Nazionala sinplifikatuz.»
Bi. Aldatu egiten da 3. artikuluaren 2. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:
«2. Erakunde interesdunak eskatuta, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak lehentasunezko elkartea aitortuko du, autonomiaz gaindiko izaerak eragindako autonomia-erkidegoei kontsulta egin ondoren.»
Hiru. 3. artikuluari 4. zenbakia gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:
«4. Lehentasunezko elkarteen arduradunek lehentasunezko izateari eragin diezaioketen aldaketen berri eman beharko diote Ministerioari nahitaez, aldaketok gertatzen direnean, baita haien autonomiaz gaindiko izaerak eragindako autonomiaerkidegoei ere. Era berean, urtean behin, elkarteak osatzen dituzten produktoreen zerrenda eguneratuko dute.»
Lau. Aldatu egiten da 5. artikuluaren 1. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:
«1. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioan, informatzeko, Elikagaien Industriako Zuzendaritza Nagusiari atxikita, Lehentasunezko Elkarteen Erregistro Nazionala sortzen da. Bertan, lege honetan eta legea garatzeko erregelamenduan xedatutakoarekin bat etorriz aitortutako erakundeak inskribatuko dira.»
Bost. Kendu egiten dira 5. artikuluaren 3., 4. eta 5. zenbakiak.
Azken xedapenetatik hamaikagarrena. Ekintzaileei eta beren Nazioartekotzeari Laguntzeko Legea (irailaren 27ko 14/2013) aldatzea.
Aldatu egiten da Ekintzaileei eta beren Nazioartekotzeari Laguntzeko Legea (irailaren 27ko 14/2013) , eta honela geratzen da idatzita:
Bat. 62. artikuluaren 4. zenbakiak honako idazkera hau izango du:
«4. Elkarrekin eta aldi berean edo ondoz ondo baimena eta, hala badagokio, bisa eskatu ahal izango dute hauek: ezkontideak edo ezkontzakoaren antzeko harremana duen pertsonak, seme-alaba adingabeek edo adindunek, betiere ekonomikoki titularraren mende izanik ez badute beren kabuz familia-unitaterik osatu, eta haien ardurapeko aurreko ahaideek, baldin eta 61. artikuluaren 1. zenbakian zerrendatutako atzerritarrekin biltzen badira edo haiek laguntzen badituzte. Horretarako, aurreko zenbakian xedatutako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da.»
Bi. Honela geratzen da idatzita 63. artikulua:
«63. artikulua. Inbertitzaileentzako bizileku-bisa.
1.Kapital-inbertsio adierazgarri bat egiteko Espainiako lurraldean sartu nahi duten atzerritar ez-egoiliarrek inbertitzaileentzako egonaldi-bisa edo, bestela, bizileku-bisa eskatu ahal izango dute. Urtebeteko iraupena izango du bisak.
2.Kapital-inbertsio adierazgarritzat hartuko da hurrengo baldintzetakoren bat betetzen duena:
a) Gutxienez honelako hasierako inbertsioa egitea:
1.) Bi milioi euro Espainiako zor publikoko titulutan.
2.) Milioi bat euro negozio-jarduera erreala duten Espainiako kapitalsozietateen akzio edo partaidetza sozialetan.
3.) Milioi bat euro Espainian eratutako inbertsio-funtsetan, inbertsio-funts itxitan edo arrisku-kapitaleko funtsetan. Funts horiek lege hauen aplikazio-eremuaren barruan egon beharko dira: Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko Legean (azaroaren 4ko 35/2003) edo azaroaren 12ko 22/2014 Legean (Arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen dituena, eta Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzen duena) .
4.) Milioi bat euro Espainiako finantza-erakundeetako banku-gordailutan.
b) Espainian ondasun higiezinak eskuratzea, eskatzaile bakoitzeko gutxienez
500.000 euroko inbertsioa eginda.
c) Espainian garatu beharreko enpresa-proiektu bat, interes orokorrekotzat hartzen eta egiaztatzen dena; hartarako, hurrengo baldintzetako bat gutxienez betetzea baloratuko da:
1.) Lanpostuak sortzea.
2.) Jarduera garatu beharreko eremu geografikoan eragin sozioekonomiko handia duen inbertsio bat egitea.
3.) Berrikuntza zientifikoari edo teknologikoari ekarpen nabarmena egitea.
Ordezkari batek, inbertitzaileak izendatuta eta behar bezala egiaztatuta, inbertitzaileentzako bizileku-bisa lortu ahal izango du interes orokorreko proiektu bat kudeatzeko, betiere proiektuak c) letran adierazitako baldintzetakoren bat betetzen badu.
3.Bisa eskatzen duen atzerritarrak kapital-inbertsio adierazgarri bat egin duela ere ulertuko da, baldin eta inbertsioa pertsona juridiko batek, Espainiako araudiaren arabera paradisu fiskaltzat hartzen ez den lurralde batean helbideratuak, egiten
badu, eta atzerritarrak, zuzenean edo zeharka, haren boto-eskubide gehienak baditu eta administrazio-organoaren kide gehienak izendatzeko edo kargugabetzeko ahalmena badu.
4.Baldin eta inbertsioa irabazpidezko ondasunen araubideko edo antzeko bateko senar-emazteek egiten badute eta haren zenbatekoa, gutxienez ere,
2.zenbakiaren a) eta b) letretan aurreikusitako kopuruaren bikoitza ez bada, ezkontideetako batek egindakotzat hartuko da, eta beste ezkontideak senide gisako bizileku-bisa eskatu ahal izango du 62.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.»
Hiru. Honela geratzen da idatzita 64. artikulua:
«64. artikulua. Inbertsioa egiaztatzeko modua.
Inbertitzaileentzako bizileku-bisa emateko, eskakizun hauek bete beharko dira:
a) 63. artikuluaren 2. zenbakiaren a) letran aurreikusitako kasuan, inbertsioa eskatutako gutxieneko kopuruan egin izana egiaztatu beharko du eskatzaileak, gehienez eskabidea aurkeztu aurreko urtebeteko epean, eta modu honetan:
1.) Inbertsioa kotizatu gabeko akzioetan edo partaidetza sozialetan bada, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Kanpo Inbertsioen Erregistroan egindako inbertsio-aitorpenaren alea aurkeztuko du.
2.) Inbertsioa akzio kotizatutan bada, finantza-bitartekariaren ziurtagiri bat aurkeztuko du; Espainiako Balore Merkatuaren Batzordean edo Espainiako Bankuan behar bezala erregistratuta egon beharko da, eta interesdunak inbertsioa arau honen ondorioetarako egin duela jasoko du.
3.) Inbertsioa zor publikoan bada, finantza-erakundearen edo Espainiako Bankuaren ziurtagiri bat aurkeztuko du; horren bidez adieraziko da eskatzailea inbertsioaren titular bakarra dela gutxienez 5 urteko aldi baterako.
4.) Espainian eratutako inbertsio-funtsetan, inbertsio-funts itxitan edo arriskukapitaleko funtsetan egindako inbertsioa denean, funtsaren sozietate kudeatzailearen ziurtagiria aurkeztuko dute (Espainian eratuta eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean behar bezala erregistraturik egon beharko da sozietatea) ; interesdunak gutxienez milioi bat euroko inbertsioa egin duela hark kudeatutako funts batean edo batzuetan egiaztatuko du ziurtagiri horrek.
5.) Inbertsioa banku-gordailuan bada, finantza-erakundearen ziurtagiri bat aurkeztuko du; horren bidez adieraziko da eskatzailea banku-gordailuaren titular bakarra dela.
b) 63. artikuluaren 2. zenbakiaren b) letran aurreikusitako kasuan, eskatzaileak ondasun higiezinen jabetza eskuratu izana egiaztatu beharko du higiezinari edo higiezinei dagokion edo dagokien Jabetza Erregistroaren jabariaren eta zamen ziurtagiri bidez. Ziurtagiriak egiaztatzeko kode elektroniko bat ere izango du, linean kontsultatu ahal izateko. Ziurtagiri horretan eskuratzearen zenbatekoa jasoko da; bestela, dagokion eskritura publikoa aurkeztu egiaztatu beharko da.
Bisa eskatzeko unean higiezinen eskuratzea Jabetza Erregistroan inskribatzeko izapidean badago, aski izango da eskuratzeko dokumentua aurkezteko idazpena indarrean jasota dagoen ziurtagiri hori aurkeztea, dagozkion tributuak ordaindu izanaren egiaztagiriekin batera.
Eskatzaileak ondasun higiezinetan 500.000 euroko inbertsio bat, inolako kargarik gabe, duela egiaztatu beharko du. Eskatutako zenbatekoa gainditzen duen inbertsioaren zatia kargaren mende egon ahal izango da.
Baldin eta atzerritarrak ez badu higiezinaren edo higiezinen erosketa formalizatu baina aurrekontratua badago, eta bertan erresen bidez edo zuzenbidean onartutako beste baliabide baten bidez, eskritura publikoan formalizatuta, hura betetzeko bermea jasota badago, 62.3 artikuluan adierazitako baldintzak betetzearekin batera, bermedun aurrekontratua ere aurkeztu beharko du, eta, gainera, Espainian
finkatutako finantza-erakunde baten ziurtagiria, eskatzaileak adierazitako higiezina edo higiezinak, konprometitutako kontratua beteta, eskuratzeko behar den kantitatearekin –kargak eta zergak barne– bankuko gordailu erabilezin bat duela egiaztatzen duena. Gordailuaren zenbatekoa bermedun aurrekontratuan adierazitako higiezina edo higiezinak erosteko baino ezin izango da erabili. Kasu horretan, gehienez 6 hilabeteko inbertitzaileentzako bizileku-bisa jasoko du interesdunak.
Adierazitako higiezina edo higiezinak erostea egiaztatuz gero, interesdunak urtebeteko inbertitzaileentzako bizileku-bisa edo inbertitzaileentzako bizilekubaimena eskatu ahal izango du 66. artikuluaren arabera.
c) 63. artikuluaren 2. zenbakiaren c) letran aurreikusitako kasuan, aldeko txosten bat aurkeztu beharko da aurkeztutako enpresa-proiektuan interes orokorreko arrazoiak daudela egiaztatzeko. Inbertitzaileak bisa-eskabidea aurkezten duen mugapen geografikoko eremuko Ekonomia eta Merkataritza Bulegoak egingo du txosten hori.
Baldin eta inbertitzaileak enpresa-proiektua kudeatzeko ordezkari bat izendatzen badu eta ordezkari horrek inbertitzailearentzako bizileku-bisa eskuratu dezan, Ekonomia eta Merkataritza Bulegoaren txostenean, 63.2.c) artikuluan ezarritako baldintzekin batera, ordezkari horrek enpresa-proiektua egoki kudeatu dadin esku hartu beharra duen ere baloratuko du.
Ordezkariak lege honen 62.3 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu beharko du Bulego Kontsularraren aurrean.
d) 63. artikuluaren 3. zenbakian aurreikusitako kasuan, inbertitzaileak bisaren eskaera aurkezten duen mugapen geografikoko eremuko Ekonomia eta Merkataritza Bulegoak egindako aldeko txostena aurkeztu beharko da.»
Lau. Honela geratzen da idatzita 65. artikulua:
«65. artikulua. Inbertitzaileentzako bizileku-bisaren ondoreak.
Inbertitzaileentzako bizileku-bisa ematea titulu nahikoa izango da Espainian haren indarraldian bizitzeko eta lan egiteko.
Bost. 66. artikuluak honako idazkera hau izango du:
«66. artikulua. Inbertitzaileentzako bizileku-baimena.
1.Inbertitzaileentzako bizileku-bisa eskatu ahal izango dute kapital-inbertsio adierazgarria egiten duten atzerriko inbertitzaileek. Bisak Estatu osoan balio izango du. Migrazioen Zuzendaritza Nagusiak emango du, eta Enpresa Handien eta Kolektibo Estrategikoen Unitateak egingo ditu haren izapideak.
Ordezkari batek, inbertitzaileak izendatuta eta behar bezala egiaztatuta, inbertitzaileentzako bizileku-baimena lortu ahal izango du proiektu bat kudeatzeko baldin eta proiektuak 63.2 c) letran adierazitako baldintzetakoren bat betetzen badu.
2.Baldin eta bizileku-baimenaren eskatzailea indarrean dagoen inbertitzaileentzako bizileku-bisaren titularra bada edo bisa iraungi ondorengo laurogeita hamar egun naturaleko epearen barruan badago, 62. artikuluan aurreikusitako baldintza orokorrez gain, honako baldintza hauek ere egiaztatu beharko ditu:
a) 63. artikuluaren 2. zenbakiaren a) letran aurreikusitako kasuan, eskatutako gutxieneko kopuruko inbertsio bati gutxienez eutsi diola frogatu beharko du inbertitzaileak:
1.) Kotizatu gabeko akzioen edo partaidetza sozialen kasuan, aurreko erreferentzia-aldian inbertitzaileen bisa eskuratzea ahalbidetu zioten kotizatu gabeko akzioen edo partaidetza sozialen jabetzari eutsi diola frogatu beharko du
inbertitzaileak notario-ziurtagiri bat aurkeztuz. Ziurtagiriak eskabidea aurkeztu aurreko 30 eguneko epearen barruko data eduki beharko du.
2.) Akzio kotizatuko inbertsioaren kasuan, finantza-erakunde baten ziurtagiri bat aurkeztu beharko da; interesdunak inbertitzaileentzako bizileku-bisa eskuratu zuen egunetik gutxienez akzio kotizatuko milioi bat euroko batez besteko balioa mantendu duela jasoko da ziurtagiri horretan. Ziurtagiriak eskabidea aurkeztu aurreko 30 eguneko epearen barruko data eduki beharko du.
3.) Zor publikoko tituluetako inbertsioaren kasuan, finantza-erakunde baten edo Espainiako Bankuaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko da; horren bidez egiaztatuko da inbertitzaileentzako bizileku-bisa eskuratu zuen egunetik mantendu edo handitu dela inbertitzaileak hasierako inbertsioa egin zuenean eskuratutako zor publikoko titulu kopurua. Ziurtagiriak eskabidea aurkeztu aurreko 30 eguneko epearen barruko data eduki beharko du.
4.) Espainian eratutako inbertsio-funtsetan, inbertsio-funts itxitan edo arriskukapitaleko funtsetan egindako inbertsioa denean, funtsaren sozietate kudeatzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute (Espainian eratuta eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean behar bezala erregistraturik egon beharko da sozietatea) ; interesdunak inbertitzaileentzako bizileku-bisa eskuratu zuen egunetik gutxienez milioi bat euroko batez besteko inbertsioa egin duela hark kudeatutako funts batean edo batzuetan egiaztatuko du ziurtagiri horrek. Ziurtagiriak eskabidea aurkeztu aurreko 30 eguneko epearen barruko data eduki beharko du.
5.) Banku-gordailuko inbertsioaren kasuan, finantza-erakundearen ziurtagiri bat aurkeztu beharko da; interesdunak inbertitzaileentzako bizileku-bisa eskuratu zuen egunetik gordailua mantendu, edo handitu, duela egiaztatuko da ziurtagiri horretan. Ziurtagiriak eskabidea aurkeztu aurreko 30 eguneko epearen barruko data eduki beharko du.
b) 63. artikuluaren 2. zenbakiaren b) letran aurreikusitako kasuan, inbertitzailea artikulu horretan eskatutako gutxieneko kopuruko ondasunaren edo ondasun higiezinen jabea dela frogatu beharko du eskatzaileak. Hartarako, higiezinari edo higiezinei dagokion edo dagokien Jabetza Erregistroaren jabariaren eta zamen ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu; betiere, eskabidea aurkeztu aurreko 90 eguneko epearen barruko data izan beharko dute.
Baldin eta eskatzaileak inbertitzaileentzako 6 hilabeteko bizileku-bisa badu, adierazitako higiezina edo higiezinak eskuratu dituela frogatu beharko du egokiak diren agiriak aurkeztuz.
c) 63. artikuluaren 2. zenbakiaren c) letran aurreikusitako kasuan, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Nazioarteko Merkataritza eta Inbertsioetako Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txosten bat aurkeztu beharko da, hasieran egiaztatutako interes orokorreko arrazoiek beren horretan dirautela egiaztatzeko.
d) 63. artikuluaren 3. zenbakian aurreikusitako kasuan, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Nazioarteko Merkataritza eta Inbertsioetako Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txosten bat aurkeztu beharko da, bisa emateko unean egiaztatutako elementuek beren horretan dirautela egiaztatzeko.
e) Tributuen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzea.
3.Baldin eta inbertitzaileentzako bizileku-baimenaren eskatzailea legez Espainian badago eta ez bada inbertitzaileentzako bizileku-bisaren jabe, 62. artikuluan aurreikusitako eskakizun orokorrak betetzeaz gain, 64. artikuluaren araberako kapital-inbertsio esanguratsua egin duela ere egiaztatu beharko du.
Baldin eta inbertsioa irabazpidezko ondasunen araubideko edo antzeko bateko senar-emazteek egiten badute eta haren zenbatekoa, gutxienez ere, 63.2 a) eta b) letretan aurreikusitako kopuruaren bikoitza ez bada, ezkontideetako batek egindakotzat hartuko da, eta beste ezkontideak senide gisako bizileku-baimena eskatu ahal izango du 62.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.
63.2.c) artikuluko inbertsioen kasuan, Nazioarteko Merkataritza eta Inbertsioetako Zuzendaritza Nagusiak egingo du interes orokorreko proiektuaren txostena.
63.3artikuluko inbertsioen kasuan, Nazioarteko Merkataritza eta Inbertsioetako Zuzendaritza Nagusiak egingo du txostena.
Baldin eta atzerritarrak ez badu higiezinaren edo higiezinen erosketa formalizatu baina aurrekontratua badago, eta bertan erresen bidez edo zuzenbidean onartutako beste baliabide baten bidez, eskritura publikoan formalizatuta, hura betetzeko bermea jasota badago, 62.3 artikuluan adierazitako baldintzak betetzearekin batera, bermedun aurrekontratua ere aurkeztu beharko du, eta, gainera, Espainian finkatutako finantza-erakunde baten ziurtagiria, eskatzaileak adierazitako higiezina edo higiezinak, konprometitutako kontratua beteta, eskuratzeko behar den kantitatearekin –kargak eta zergak barne– bankuko gordailu erabilezin bat duela egiaztatzen duena. Gordailuaren zenbatekoa bermedun aurrekontratuan adierazitako higiezina edo higiezinak erosteko baino ezin izango da erabili. Kasu horretan, gehienez 6 hilabeteko inbertitzaileentzako bizileku-baimena jasoko du interesdunak.
Adierazitako higiezina edo higiezinak erostea egiaztatuz gero, interesdunak inbertitzaileentzako bizileku-baimena eskatu ahal izango du.»
Sei. Honela geratzen da idatzita 67. artikulua:
«67. artikulua. Inbertitzaileentzako bizileku-baimenaren iraupena.
1.Inbertitzaileentzako hasierako bizileku-baimenak bi urteko iraupena izango du, 66.3 artikuluan formalizatu gabeko higiezinen erosketetarako ezarritakoa gorabehera.
2.Epe hori betetakoan, inbertitzaileentzako bizileku-baimena ondoz ondoko bost urteko epeetarako berritzeko eskatu ahal izango dute Espainian iraupen luzeagoz bizi nahi duten atzerriko inbertitzaileek baldin eta eskubidea sortu zuten baldintzek beren horretan badiraute.
3.Baimendutako bizileku-aldian inbertsioa aldatuz gero, 63. artikuluan aurreikusitako kasuetakoren bat bete beharko du edozelan ere. Aurreikuspen hori ez da aplikatuko, ordea, merkatuaren gorabeherek eragin badute balioaren aldaketa.»
Zazpi. Honela geratzen da idatzita 70. artikulua:
«70. artikulua. Ekintzailetzaeta enpresa-jardueraren definizioa.
1.Espainiarentzat interes ekonomiko berezia duen jarduera berritzailea hartuko da jarduera ekintzailetzat, eta, horrez gain, mugape geografikoko eremuko Ekonomia eta Merkataritza Bulegoaren edo Nazioarteko Merkataritza eta Inbertsioetako Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txosten bat duena.
Espainian legez dauden atzerritarren kasuan, berriz, eskaera Enpresa Handien eta Kolektibo Estrategikoen Unitateari igorriko diote, eta hark ofizioz eskatuko dio jarduera ekintzaile eta enpresarialari buruzko txostena Nazioarteko Merkataritza eta Inbertsioetako Zuzendaritza Nagusiari. Txosten hori, nahitaezkoa, hamar egun balioduneko epean egingo dute.
2.Balorazioa egiteko, Espainian lanpostuak sortzea hartuko da kontuan bereziki eta lehentasunez. Halaber, hauek ere hartuko dira kontuan:
a) Eskatzailearen lanbide-profila, prestakuntza eta lanbide-esperientzia, baita proiektuan zer inplikazio duen ere. Hainbat bazkide badaude, haietako bakoitzaren partaidetza ebaluatuko da, nola bisa edo baimena eskatzen dutenarena hala horrelakorik behar ez dutenarena.
b) Negozio-plana, honako elementu hauek gutxienez aipatuta:
1.) Proiektuaren deskribapena: garatu beharreko enpresa-jarduera, hasieradata, kokapena, enpresaren aurreikusitako forma juridikoa, inbertsioak izan dezakeen eragin ekonomikoa, sortuko direla aurreikusitako lanpostuen kopuruaren deskribapena eta haien eginkizunak eta kualifikazioa, sustapenerako aurreikusitako jarduerak eta salmenta-estrategia.
2.) Produktuaren edo zerbitzuaren deskribapena: deskribapen xehatua izango da, eta alderdi berritzaileak hartuko ditu barne.
3.) Merkatu-azterketa: merkatuaren balorazioa eta esperotako bilakaera, izan litezkeen lehiakideen deskribapena, kontsumitzaile potentzialen balorazioa eta eskaintzaren eta eskariaren azterketa.
4.) Finantzaketa: beharrezko den inbertsioa, finantzaketa-iturriak eta finantzaplana.
c) Espainiako ekonomiarentzat duen balio erantsia; berrikuntza edo inbertsioaukerak.»
Zortzi. Honela geratzen da idatzita 71. artikulua:
«71. artikulua. Kualifikazio handiko profesionalak.
1.Honako kasu hauetakoren batean jasotako lanedo lanbide-harreman bat garatzeko atzerriko profesionalak Espainiako lurraldean sartzeko beharra duten enpresek kualifikazio handiko profesionalentzako bizileku-baimen bat eskatu ahal izango dute –baimen horrek Espainiako lurralde osoan izango du balioa–:
a) Zuzendaritzako kideak edo kalifikazio handikoak, enpresak edo enpresataldeak honako ezaugarrietako bat betetzen badu:
1.– Eskabidea aurkeztu aurreko hiru hilabeteetan, Espainian 250 langile baino gehiagoko plantillaren batez bestekoa edukitzea, dagokion Gizarte Segurantzaren araubidean alta emanda.
2.– Negozioen urteko zifra garbiaren bolumena, Espainian, 50 milioi eurotik gorakoa izatea; edo funts propioen edo ondare garbiaren bolumena, Espainian, 43 milioi eurotik gorakoa izatea.
3.– Kanpotik etorritako urteko batez besteko inbertsio gordina gutxienez milioi bat eurokoa izatea, eskabidea aurkeztu aurreko hiru urteetan.
4.– Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Kanpoko Inbertsioen Erregistroko azken datuen arabera 3 milioi eurotik gorako stock inbertitzailearen balioa edo posizioa duten enpresak.
5.– Espainian kokatutako enpresa txiki eta ertainei dagokienez, estrategikotzat jotako sektore batekoa izatea, Nazioarteko Merkataritza eta Inbertsioetako Zuzendaritza Nagusiaren txostenaren bidez egiaztatuta.
Behin baino ez dituzte egiaztatu beharko aurreko baldintzak betetzen dituztela, eta Enpresa Handien eta Kolektibo Estrategikoen Unitatean inskribaturik geldituko dira. Inskripzio horrek 3 urteko balioa izango du, baina, baldintzei eutsiz gero, berritu ahal izango dute. Baldintzen aldaketa ororen berri eman beharko diote 30 eguneko epean Enpresa Handien eta Kolektibo Estrategikoen Unitateari. Aldaketa jakinarazi ezean, enpresaren Unitateko inskripzioa ezeztatuko da.
b) Zuzendaritzako kideak edo kalifikazio handikoak, hau dakarren enpresaproiektu bateko kide direnak baldin eta kasu horretan oinarriturik alegatutako baldintza Nazioarteko Merkataritza eta Inbertsioetako Zuzendaritza Nagusiak interes
orokorrekotzat hartu eta egiaztatutakoa bada, honako baldintza hauetako batekin edo batzuekin bat etorriz:
1.– Kontratazioa eskatzen duen enpresaren aldetik, zuzeneko lanpostuen sorreraren hazkunde adierazgarria.
2.– Enplegua mantentzea.
3.– Lanpostuen sorreraren hazkunde adierazgarria lan-jarduera garatu behar den jarduera-sektorean edo esparru geografikoan.
4.– Lan-jarduera garatu beharreko eremu geografikoan eragin sozioekonomiko handia duen aparteko inbertsio bat egitea.
5.– Espainiako merkataritzaeta inbertsio-politikarentzat interes-arrazoiak egotea.
6.– Berrikuntza zientifikoari edo teknologikoari ekarpen nabarmena egitea.
c) Izen handiko unibertsitate eta negozio-eskoletako graduatuak eta graduatu ondokoak».
Bederatzi. Honela geratzen da idatzita 73. artikulua:
«73. artikulua. Enpresa barruko lekualdaketagatiko bizileku-baimena.
1.Espainian edo beste herrialde batean kokatutako enpresa edo enpresa talde batekin eginiko lanedo lanbide-harreman baten barruan edo prestakuntza profesionaleko arrazoiengatik Espainiara joaten diren atzerritarrek dagokion bisa eduki beharko dute, lekualdaketak irauten duenaren arabera, bai eta enpresa barruko lekualdaketagatiko bizileku-baimen bat ere; baimen horrek Espainiako lurralde osoan izango du balioa.
2.Eskakizun hauek egiaztatu beharko dira 62. artikuluko eskakizun orokorrez gainera:
a) Enpresa-jarduera erreal bat egotea eta, hala badagokio, enpresa-taldea ere
egotea.
b) Goi-mailako titulazioa edo baliokidea izatea, edo, hala badagokio, gutxienez 3 urteko esperientzia profesionala.
c) Aldez aurretik taldeko enpresa batekin edo hainbatekin 3 hilabeteko lanedo lanbide-harreman jarraitu bat egotea.
d) Lekualdaketa egiaztatzen duen enpresaren dokumentazioa.
3.Enpresa barruko lekualdaketagatiko bizileku-baimenak bi modalitate edukiko
ditu:
a) ICT EB enpresa barruko lekualdaketagatiko bizileku-baimena: Europar Batasunetik kanpo kokatutako enpresa batetik Espainian kokatutako enpresa edo enpresa-talde bereko erakunde batera zuzendari edo espezialista gisa lan egiteko edo prestakuntza jasotzeko aldi baterako egindako lekualdaketen kasuan emango da baimen hori.
Ondore horietarako, honela ulertuko dira kontzeptuok:
1.) Zuzendaria, eginkizunen artean enpresa edo haren sail edo azpiatal bat zuzentzea duena.
2.) Espezialista, erakundearen jarduerekin, teknikekin edo kudeaketarekin lotutako ezagutza espezializatuak dituena.
3.) Prestakuntzako langilea, erakundearen tekniken edo metodoen prestakuntza eskuratzeko lekualdatutako unibertsitateko tituluduna, horren truke ordainsaria jasotzen duena.
Lekualdaketaren gehieneko iraupena 3 urtekoa izango da zuzendarien edo espezialisten kasuan, eta urtebetekoa prestakuntzako langileentzat.
ICT EB enpresa barruko lekualdaketagatiko bizileku-baimen baliodun baten titularrek estatu kide batean edo batzuetan sartu, bizi eta lan egiteko aukera izango dute, estatu horietako agintariei aldez aurretik jakinarazita edo baimena eskatuta, hala badagokio, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 2014/66/EB Zuzentaraua (Enpresa barruko lekualdaketen esparruan hirugarren herrialdeetako nazionalen sarreraeta bizileku-baldintzei buruzkoa) aplikatuta haiek ezarritako araudia betez.
Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan kokatutako erakundeek ICT EB enpresa barruko lekualdaketako baimen baten titular diren atzerritarrak Espainiara lekualdatu ahal izango dituzte baimen horrek balio duen bitartean, aldez aurretik Enpresa Handien eta Kolektibo Estrategikoen Unitateari jakinarazita. Migrazioen Zuzendaritza Nagusiak mugikortasunaren aurka agertu ahal izango da, horren zergatia emanda, 20 eguneko epean, honako kasu hauetan:
i) Artikulu honetan aurreikusitako baldintzak bete ezean.
ii) Aurkeztutako dokumentuak iruzurrez eskuratu badituzte edo faltsututa edo manipulatuta badaude.
iii) Lekualdaketaren gehieneko iraupena amaitu bada.
Migrazioen Zuzendaritza Nagusia aurka agertuz gero, lekualdatutako atzerritarra eta haren familia izapide gehiagorik gabe berriro sartzeko baimena emango du lehen estatuak. Espainiarako lekualdaketa oraindik gertatu ez bada, ukatzeko ebazpenak hura eragotziko du.
b) Enpresa barruko lekualdaketagatiko bizileku-baimen nazionala. Baimen hau emango da a) letran jasota ez dauden kasuetan edo aurreko letran aurreikusitako lekualdaketaren gehieneko iraupena amaitutakoan.»
Hamar. Honela geratzen da idatzita 74. artikulua:
«74. artikulua. Profesional taldeen enpresa barruko lekualdaketak eta prozedura erraztua.
1.71.1.a) artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten enpresek edo enpresa-taldeek baimenen izapidetze kolektiboa eskatu ahal izango dute; berau enpresak edo enpresa taldeak aurkeztutako baimenen denbora-kupo baten kudeaketa planifikatuan oinarriturik egongo da.
2.Enpresek edo enpresa taldeek, 71.1.a) artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, Enpresa Handien eta Kolektibo Estrategikoen Unitatean inskribatzeko eskatu ahal izango dute. Inskripzio horrek 3 urteko balioa izango du, baina, baldintzei eutsiz gero, berritu ahal izango dute. Baldintzen aldaketa ororen berri eman beharko diote 30 eguneko epean Enpresa Handien eta Kolektibo Estrategikoen Unitateari. Aldaketa jakinarazi ezean, enpresaren edo enpresa-aldearen Unitateko inskripzioa ezeztatuko da.
Inskribatutako enpresek ez dituzte egiaztatu beharko, eskabidea egiteko unean,
73.2artikuluaren a) , b) eta c) letretan aurreikusitako baldintzak. Nolanahi ere, Administrazioak ofizioz egiaztatu ahal izango du baldintza horiek betetzen dituzten, eta hartarako, erakundeak egiaztagiriak eduki beharko ditu.
3.Enpresei edo enpresa taldeei ez zaie artikulu hau aplikagarri izango baimeneskaeraren aurreko hiru urteetako epean egoera hauetako batean egon badira:
a) Zigortuta egon badira atzerritarren eta immigrazioaren arloko arau-hauste astun edo oso astunagatik.
b) Administrazioak ofizioz egindako egiaztapenetan baldintzak betetzea ez badute egiaztatu.»
Hamaika. Honela geratzen da idatzita 76. artikulua:
«76. artikulua. Baimentze-prozedura.
1.Atal honetan aurreikusitako egoitza-baimenen izapideak Enpresa Handien eta Kolektibo Estrategikoen Unitateak egingo ditu, eta bitarteko telematikoak erabili ahal izango ditu horretarako; horiek ematea, bestalde, Migrazioen Zuzendaritza Nagusiaren esku egongo da.
Ebazteko gehieneko epea hogei egunekoa izango da, izapidetzeko eskumena duen organoan eskabidea aurkezten denetik zenbatuta. Epe horretan ebazpenik ematen ez bada, baimena administrazio-isiltasunaren bidez baietsi dela joko da. Ebazpenak arrazoituak izango dira, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da horien aurka, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Erkidearen Araubide Juridikoari buruzkoa) 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Atal honetan aurreikusitako bizileku-baimenen eskaerak eskatzailea titularra zen bizilekuedo egonaldi-egoeraren indarraldia luzatuko du prozedura ebatzi arte.
2.Atal honetan araututako baimen baten titular direnek bi urteko aldietarako egin ahal izango dute berritzeko eskaera baldin eta eskubidea sortu zuten baldintzei eusten badiete, 67.2 artikuluan ezarritakoa gorabehera. Berritzeak bide elektronikoak erabiliz izapidetuko dira. Migrazioen Zuzendaritza Nagusiak beharrezko diren txostenak eskatu ahal izango ditu eskubidea sortu zuten baldintzek beren horretan dirauten ebazteko.
Berritzeko eskaera aurkezteak baimenaren balioa luzatuko du prozedura ebatzi arte. Eskabidea aurreko baimena amaitu eta 90 eguneko epean aurkezten badute ere luzatuko da haren balioa, baina, hala badagokio, zehapen-espedienteari hasiera eman ahal izango zaio.»
Hamabi. Zazpigarren xedapen gehigarria honela idatzita geratzen da:
«Zazpigarren xedapen gehigarria. Eskakizunei eustea.
1.Atzerritarrek bisak edo baimenak eskuratzeko eskubidea eman zieten baldintzak mantendu beharko dituzte haien indarraldian.
2.Baimenaren indarraldian egondako eta onarpen-baldintzei eragindako aldaketa ororen berri eman beharko dio interesdunak 30 eguneko epean Enpresa Handien eta Kolektibo Estrategikoen Unitateari.
3.Estatuko Administrazio Orokorraren eskudun organoek egoki deritzeten egiaztapenak egin ahal izango dituzte indarreko legedia betetzen dela egiaztatzeko.
4.Baldin eta, xedapen honetan aurreikusitakoarekin bat etorriz, egiaztatzen bada legez ezarritako baldintzak ez dituztela betetzen, eskudun organoak bisa edo baimena azkendu ahal izango du, horren zergatia emanda eta entzuteko izapidearen ostean.»
Azken xedapenetatik hamabigarrena. Hazkuntza, Lehiakortasuna eta Efizientzia Sustatzeko Urgentziazko Neurriak onartzen dituen Legea (urriaren 15eko 18/2014) aldatzea.
Aldatu egiten da Hazkuntza, Lehiakortasuna eta Efizientzia Sustatzeko Urgentziazko Neurriak onartzen dituen Legea (urriaren 15eko 18/2014) , eta hona nola geratzen den idatzita:
Bat. Aldatu egiten da 88. artikuluaren d) letra, eta hona nola geratzen den idatzita:
«d) 16 urtetik 25 urtera bitarteko gazteak edo, % 33 edo gehiagoko desgaitasun-maila dutenen kasuan, 30 urtetik beherako gazteak, betiere Lege honetan Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren ekintza baten onuradun izateko aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
Halaber, 25 urtetik 30 urtera bitarteko gazteak, Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren ekintza baten onuradun izateko aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte, harik eta haien langabezia-tasa % 20 baino txikiagoa izan arte, urteko azken hiruhilekoari dagokion Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.»
Bi. Aldatu egiten da 97. artikuluaren c) letra, eta hona nola geratzen den idatzita:
«c) 16 urtetik 25 urtera bitarte izatea edo, % 33 edo gehiagoko desgaitasunmaila dutenen kasuan, 30 urte baino gutxiago izatea Gazte Bermearen Sistema Nazionalean erregistratzeko eskaera egiten denean.
Gainera, 25 urtetik 30 urtera bitarteko gazteak, baldin eta, Gazte Bermearen Sistema Nazionalean inskribatzeko eskatzeko unean, multzo horren langabezia-tasa gutxienez % 20 bada.»
Hiru. Aldatu egiten da 101. artikuluaren 4 zenbakia. Aurrerantzean, honela egongo da idatzita:
«4. Sisteman baja hartzea ofizioz gertatuko da inskribatutako erabiltzaileak 97.c) artikuluaren arabera inskribatzeko unean aplikatu beharreko gehieneko adina betetzen duenean, eta, aldez aurretik, 88. artikuluaren a) , b) eta c) letretan aipatzen diren subjektuek ezarritako neurriren bat jaso badu.
Sisteman erregistratutako erabiltzaileei ez zaie baja emango 106. artikuluan aurreikusitako neurri edo ekintzaren bat jasotzen ari diren bitartean.
Aipatutako subjektuek sistema honen esparruan ezarritako neurriren bati uko egin dioten erabiltzaile erregistratuei automatikoki emango zaie baja sisteman lehen lerrokadan aurreikusitako adina betetzen dutenean.
Lehenengo lerrokadan aurreikusitako adina gainditu duten baina aldez aurretik arretarik jaso ez duten erabiltzaile inskribatuek sisteman egoten jarraituko dute; ez zaie baja ofizioz emango.»
Lau. Erantsi egiten da hogeita zortzigarren xedapen gehigarria, hona nola geratzen den idatzita:
«Hogeita zortzigarren xedapen gehigarria. 25 urtetik 30 urtera bitarteko gazteei aplikatu beharreko langabezia-tasari buruzko ebazpenak.
Gazte Bermearen Sistema Nazionalean sartzeko gehieneko adina handitzea, 88.d) artikuluan eta 97.c) artikuluan aurreikusitakoa, aplikatu egingo da Europako Gizarte Funtsa administratzeko eskumena duen Zuzendaritza Nagusiak ebazpena argitaratu ostean, urteko azken hiruhilekoko Biztanleria Aktiboaren Inkesta kontuan harturik. Ebazpen hori urtean behin eguneratuko dute.
Erreferentziakoaren osteko ekitaldiko lehen hiru hilabeteetan ebazpen espresurik ez badago, horrek Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren aplikazio-eremua isilbidez luzatzea ekarriko du, aurkako ebazpen espresurik ezean.»
Azken xedapenetatik hamahirugarrena. Azaroaren 12ko 22/2014 Legea (Arriskukapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen dituena eta Inbertsio Kolektiboko Erakundeen azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzen duena) aldatzea.
Bat. Aldatu egiten da 81. artikuluaren titulua, bai eta haren 1. eta 2. zenbakiak ere, eta hona nola geratzen diren idatzita:
«81. artikulua. Espainian baimendutako sozietate kudeatzaileek arrisku-kapitaleko erakundeak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxiak mugaz haraindi kudeatzeko eta beste estatu kide batzuetan zerbitzuak emateko baldintzak, Europako
Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/EB Zuzentarauaren arabera.
1.Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/EB Zuzentarauaren arabera Espainian baimendutako Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Sozietate Kudeatzaileek (IKESK) , zuzenean nahiz sukurtsal bat ezarriz, beste estatu kide batean kokatutako arrisku-kapitaleko erakundeak (AKE) eta Inbertsio Kolektiboko Erakunde Itxiak (IKEI) kudeatu ahal izango dituzte, betiere IKESKa baimenduta badago era horretako inbertsio-erakundeak kudeatzeko, eta
43.1artikuluan aipatutakoetatik baimenduta dituen zerbitzuak beste estatu kide batean ere eman ahal izango dituzte.
2.Kudeatzaile batek, beste estatu kide batean ezarritako AKE edo IKEI bat lehenengo aldiz kudeatzeko asmoa badu edo 1. zenbakian aipatutako zerbitzuak lehenengo aldiz eman behar baditu, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari informazio hau jakinaraziko dio:
a) AKE edo IKEIa zein estatu kidetan kudeatu nahi dituen zuzenean edo sukurtsal bat ezarriz, edo 43.1 artikuluan aipatzen diren zerbitzuak, baimenduta dituenak, eman nahi dituen.
b) Jarduera-programa bat. Programa horretan, eman nahi dituen zerbitzuak adieraziko dira, bereziki, edo kudeatu nahi dituen AKE edo IKIEak identifikatuko dira.»
Bi. Aldatu egiten da 82 artikuluaren titulua, bai eta haren 1. eta 6. zenbakiak ere, eta hona nola geratzen diren idatzita:
«82. artikulua. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/EB Zuzentarauak araututako eta Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako sozietate kudeatzaileek Espainiako AKE eta IKEIak kudeatzeko eta Espainian zerbitzuak emateko baldintzak.
1.Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/EB Zuzentarauaren arabera Europar Batasuneko estatu kide batean baimenduta dauden sozietate kudeatzaile guztiek Espainian AKE eta IKEIak kudeatu edo zerbitzuak eman ahal izango dituzte, zuzenean edo sukurtsal bat ezarriz, baldin eta estatu kide horrek mota horretako inbertsio-erakundeak kudeatzeko edo zerbitzu horiek emateko baimendu badu.
6.Arazoren bat badago, kudeatzaileak legezko edo erregelamenduzko betebeharrak behar bezala betetzeko duen ahalmenari kalte egingo diona, eta arazo horrek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren gainbegiratze-esparruan eragina badu, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak horren berri emango die sozietate kudeatzailearen jatorriko estatu kideko agintari eskudunei luzamendurik gabe.»
Azken xedapenetatik hamalaugarrena. 2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legea (abenduaren 26ko 36/2014) aldatzea.
2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen (abenduaren 26ko 36/2014) hamabosgarren xedapen gehigarria aldatu honela geratu da idatzita:
«Hamabosgarrena. Merkataritza-sozietate publikoek 2015ean langileak kontratatzea.
Bat. Lege honen 20. artikuluaren 1. zenbakian aipatutako merkataritzasozietate publikoek ezin izango dute 2015ean langile berririk kontratatu.
Muga hori ez da aplikatuko dagokion merkataritza-sozietatea bilduta dagoen Estatuko, autonomia-erkidegoko edo tokiko sektore publikoan aldez aurretik harreman finko eta mugagabea duten langileak kontratatzean, funtzionarioak edo lan-kontratudunak izan. Zenbaki honetan ezarritakoaren babesean egindako
kontratuek antzinatasun-osagarria jasotzen jarraitzeko eskubidea sortuko dute, kontratua gauzatzen den datatik aurrera, jatorrizko Ministerio-sail, organismo publiko, sozietate, fundazio edo partzuergoan jasotzen zen zenbateko berean.
Ezohiko kasuetan bakarrik egin ahal izango dira aldi baterako kontratazioak, premiazkoak eta geroraezinak diren beharrak asetzeko.
Gainera, azken bi ekitaldietan etekinak izan dituzten merkataritza-sozietate publikoek, aldi baterako enplegua finko bihurtzeko prozesuetarako soilik, kontratu mugagabeak egin ahal izango dituzte, muga haien birjarpen-tasaren % 90 izanik; tasa hori lege honen 21.Bat.3 artikuluan ezarritako arauen arabera kalkulatuko da.
Baldin eta merkataritza-sozietate publikoek xedapen hau indarrean jartzen denean, eta ordura arte indarrean zegoen araudia betez, kontratu mugagabeak egin badituzte jada, aurreko lerrokadan xedatutakoa aplikatuko dute, baina kontuan hartu beharko dute arau hau indarrean jarri aurretik egindako kontratuak eta honen arabera egindakoak, batuta, ezin izango dutela birjarpen-tasaren % 90eko muga gainditu; tasa hori lege honen 21.bat.3 artikuluko arauen arabera kalkulatuko da.
Bi. Estatuko merkataritza-sozietateen kasuan, langile berriei kontratu mugagabea egiteko, Bat zenbakian xedatutakoaz gain, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioaren eta akziodun maioritarioaren aldeko txostena ere beharko da.
Halaber, aipatutako sozietateetan aurreko zenbakian adierazitakoa aintzat hartuta aldi baterako kontratazioak egitean, dagokion sozietatean akziodun maioritarioa denak ezarritako irizpide eta jarraibideak bete beharko dira, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak aurretiko eta aldeko txostena eman ostean.
Estatuko merkataritza-sozietateek aurreko ekitaldian egindako aldi baterako kontratazioari buruzko informazioa igorri beharko diote Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioari, urteko lanegun kopurua eta horien kostua zehaztuz; informazio horrekin batera, soldata-masa baimentzeko eskaera ere igorri beharko diote.
Hiru. Xedapen gehigarri honen Bat zenbakian ezarritakoak oinarrizko izaera du, eta Konstituzioaren 149.1.13 eta 156.1 artikuluetan xedatutakoaren babesean emana dago.»
Azken xedapenetatik hamabosgarrena. Espainiako Ekonomiaren Desindexazioaren Legea (martxoaren 30eko 2/2015) aldatzea.
Bat. Aldatu egiten da hitzaurreko II paragrafoko bosgarren lerrokada, eta honela geratzen da idatzita:
«Bestalde, 3. artikuluaren 2. zenbakiak legearen aplikazio-eremutik salbuetsita geratzen direnak jasotzen ditu. Lehenik eta behin, salbuetsita geratzen da negoziazio kolektiboa, konstituzioko eskubidetzat jotzen baita. Horregatik, soldatak ezin dira eguneratu aldeek erabakitakoa baztertuz. Bigarrenik, pentsioak ere salbuetsita daude, araudi espezifikoa baitaukate. Araudi horrek, hain justu, pentsioak errebalorizatzeko indize bat jasotzen du. Indize hori aldagai ekonomikoen multzo handi batean oinarritua dago, zeinek Gizarte Segurantzaren pentsio-sistemaren iraunkortasuna ziurtatzen duen. Azkenik, finantza eta diruzaintzako tresnak salbuetsita geratuko dira, halakoek estatuko eta nazioarteko aurrezkiak preziorik txikienean eskuratzeko gaitasunik handiena izan dezaten, formatuen malgutasunik handienean, aurrezkien tankerako baliabide urrien lehia handia dagoen honetan, atzerriko produktuek ez baitute mugarik alde horretatik.»
Bi. Aldatu egiten da 3. artikuluaren 2. zenbakia. Honela idatzita geratzen da:
«2. Lege honen aplikazio-eremutik salbuetsita geratuko dira:
a) Soldataren negoziazio kolektiboa.
b) Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginean (ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) eta Estatuko Klase Pasiboen Legearen testu bateginean (apirilaren 30eko 670/1987 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) aurreikusitako berrikuspen, errebalorizazio edo eguneratzeak; bai eta Estatuko Gastuen Aurrekontuaren 07 ataleko kredituen kontura ordaindutako gainerako pentsioen berrikuspenak ere, horiek arautzen dituen legeria edozein dela ere.
c) Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren azaroaren 26ko 47/2003 IV. tituluan jasotako finantza eta diruzaintzako eragiketak, betiere horiek Estatuko, autonomiako edo tokian tokiko sektore publikoak esku hartzen badu».
Azken xedapenetatik hamaseigarrena. Erregelamenduzko xedapenak aldatzea.
Lege honek aldatzen dituen erregelamendu-mailako arauak gero ere aldatu ahal izango dira, horiek jasota dauden arauei dagokien erregelamendu-mailako arauen bitartez.
Azken xedapenetatik hamazazpigarrena. Europar Batasuneko zuzenbidea txertatzea.
Lege honen bidez Espainiako zuzenbidera gehitzen da 2014/66/EB Zuzentaraua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2014ko maiatzaren 15ekoa, enpresa barruko lekualdaketen esparruan hirugarren herrialdeetako nazionalen sarreraeta bizileku-baldintzei buruzkoa.
Azken xedapenetatik hemezortzigarrena. Erregelamenduzko xedapen bidez aldatzea.
Erregelamenduz hauek aldatu ahal izango dira:
a) 1.lau.lau artikuluan aldatzen den 34.quater artikuluaren 1. zenbakiko ehunekoak.
b) 1.lau.bat artikuluan aldatzen den 34.2.b) artikuluan aurreikusitako % 50eko portzentajea.
Azken xedapenetatik hemeretzigarrena. Eskumen-titulua.
1.Lege honetan jasotako lege-testuen aldaketak aldaketaren xede den arauan ezarritako eskumen-tituluan babesten dira.
2.Espainiako Konstituzioaren 149.1.14 artikuluan xedatutakoaren babesean ematen dira 4. eta 7. artikulua; Konstituzioaren artikulu horrek Ogasun Nagusiaren gaineko eskumena esleitzen dio Estatuari.
3.8. eta 10. artikuluak eta bigarren eta hirugarren xedapen iragankorrak Espainiako Konstituzioaren 149.1.17 artikuluan ezarritakoaren babesean ematen dira; artikulu horrek Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoaren gaineko eskumen esklusiboa ematen dio Estatuari.
4.Lehenengo xedapen gehigarritik bosgarrenera artekoak eta lehenengo xedapen iragankorra Konstituzioaren 149.1.6 artikuluan xedatutakoaren babesean ematen dira; artikulu horrek eskumen esklusiboa ematen dio Estatuari merkataritza-legediaren eta prozesu-legediaren esparruetan, arlo horietan autonomia-erkidegoen zuzenbide substantiboaren bereizgarrietatik eratortzen diren berezitasunak hargatik eragotzi gabe.
5.Seigarren xedapen gehigarria Espainiako Konstituzioaren 149.1.7 eta 149.1.18 artikuluen babesean ematen da.
Azken xedapenetatik hogeigarrena. Erregelamendu-garapena, exekuzioa eta aplikazioa.
1.Gobernuak, Justiziako eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroek batera proposatuta, erregelamenduzko xedapen osagarriak emango ditu jurisdikzio-ahala erabiltzeagatiko tasak aplikatzeko behar direnak, lege honen bidez egindako aldaketak kontuan hartuta.
2.Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroaren aginduz, tasa autolikidatzeko ereduak aldatu egingo dira, lege honen bidez egindako erreformetara egokitzeko.
3.Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioari baimena ematen zaio, Administrazio Publikoen Estatu Idazkaritzaren bitartez, enplegatu publikoen partaidetza eta negoziazio kolektiboen organoetarako hauteskunde-prozesuak eraginkortasunez garatzeko behar diren xedapenak, jarraibideak eta neurriak eman ditzan, bere eskumenen esparruan.
4.Xedapen honen aurreko zenbakietan ezarritakoa hala izanik ere, baimena ematen zaie Gobernuari eta Justiziako, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako, Enplegu eta Gizarte Segurantzako eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroei, beren eskumenen esparruan, lege hau garatzeko eta aplikatzeko behar diren erregelamendu-xedapenak eta neurriak eman ditzaten.
Azken xedapenetatik hogeita batgarrena. Indarrean jartzea.
Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Horrenbestez,
Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.
Madrilen, 2015eko uztailaren 28an.
FELIPE e.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|