Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

2/2012 Errege Lege Dekretua, otsailaren 3koa, finantza-sektorearen saneamenduari buruzkoa

2012-02-03

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2012/2/4, 30. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

1674

2/2012 Errege Lege Dekretua, otsailaren 3koa, finantza-sektorearen saneamenduari buruzkoa.

ZIOEN AZALPENA I

Nazioarteko finantza-krisia hasi zenetik lau urte igaro diren honetan, finantzasektorearekiko konfiantza-eza eta kreditu-murrizketen arazoak ez dira desagertu. Nahiz eta estatuek, beren kabuz zein nazioartean koordinatuta, hainbat neurri ezarri dituzten, finantzaketa lortzeko zailtasunak areagotu egin dira; batetik likidezia eta finantzaketa arazoen ondorioz, eta, bestetik, kreditu-erakundeen aktiboen andeatze handiaren ondorioz. Eta horrek eragin latzak sortu ditu ekonomia errealean.

Hori horrela izanik, krisiaren iraupenak, intentsitateak eta hedadurak agerian utzi dituzte Espainiako banku-sektoreak dituen arazo nagusiak. Arazo horiek direla bide, gaur egun banku-sektoreak ezin du bere funtsezko zereginetako bat bete: kreditua ekonomia errealera bideratzea, enpresen jarduera, enplegua eta kontsumoa sostengatzeko.

Espainiako banku-sektorearen lasta nagusia higiezinen sektorearekin lotutako aktibo gehiegitxo edukitzea da; izan ere, ekonomiaren azkenaldiko bilakaera dela eta, aktibo horiek asko ahuldu dira.

Hain zuzen ere, aktibo horien balorazioari buruzko duda-mudek eta zalantzazkotzat kalifikatutako maileguen bolumena handitzeak ondorio gaiztoak sortu dituzte; bai finantza sektorean bertan (Espainiako kreditu-erakundeek handizkako finantzaketa eskuratzea zailduta), bai ekonomia errealean (kredituaren murrizketa areagotuta).

Gaur egungo krisia eta finantza-zerbitzuen eskariaren uzkurdura ikusita, beste ondorio nagusi bat ere atera dezakegu: Espainiako banku-sektoreak tamaina handitxoa duela, hain zuzen ere. Sektoreak daukan gehiegizko ahalmen instalatuak eta horrek ondorioz ekartzen duen kostu-egiturak zaildu egin ditu Espainiako kreditu-erakundeen lehiatzeko gaitasuna eta eraginkortasuna.

Egoera hori izanik, hainbat ahalegin egin dira nazioartean, Europar Batasunean eta Espainian (bai erregelamenduekin, bai gainbegiratzeekin), baina eragin mugatuak izan dituzte. Horrenbestez, Espainiako erakundeek gero eta egoera okerragoan jardun behar izan dute.

2008an krisia hasi zenetik, zurrunbiloek agerian utzi zituzten finantza-merkatuaren hutsegiteak eta, hutsegite horiek zuzentzeko asmoarekin, nazioartean hainbat neurri ezarri dira. Helburua zera zen, etorkizuneko finantza-krisiek gainerako ekonomian izan ditzaketen ondorioak saihestea edo, behintzat, mugatzea. Neurri horien barruan sartzen zen, konparazio batera, zuhurtziazko gainbegiratzeak areagotzea (bai erakunde partikularretan, bai zuhurtziazko ikuspegi orokorragoarekin ere), bai eta, kreditu erakundeen baliabide bereziei eta likideziari dagokienez, baldintza zorrotzagoak finkatzea ere. Erregulamendu- eta gainbegiratze-esparru berri horren osagarri gisa, berme-eskema sendotuak, likidezia sustatzeko mekanismoak eta are funts publikoak ere ipini ziren arazoak zeuzkaten erakundeen eskura, erakundeok berriro kapitalizatzeko eta egituratzeko helburuarekin.

Espainiaren kasuan, finantzaketa-sistemaren erreformari dagokionez, finantzaaktiboak erosteko funtsa sortu zen kreditu-erakundeei likidezia ematen laguntzeko eta interbentzio, diziplina eta konponbiderako prozedurak indartzeko (FAAF, gaztelaniazko siglen arabera). Horretarako, 9/2009 Errege Dekretua onartu zen, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsa sortzen zuena (FROB, gaztelaniaz; BBF euskaraz, aurrerantzean), sektorearen ahalmena berriro egokitzeko pizgarri gisa behin-behineko babes-mekanismoa artikulatzeko helburuarekin.

Ondoren, kutxen araubide juridikoa erreformatu zen aurrezki-kutxen gobernu-organoei eta araubide juridikoaren beste alderdi batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuaren bidez, alegia. Legearen helburua aurrezki-kutxak gehiago profesionalizatzea zen, eta, batez ere, oinarrizko kapitalaren merkatuetara sartu ahal izateko gaitasuna ematea.

Azkenik, finantzaketa-sistema indartzeko otsailaren 18ko 2/2011 Errege Dekretuaren bidez, kreditu-erakunde guztien kaudimen maila indartu zen, bai eta gutxieneko kapitaleskakizunak handitu ere, bai kantitateari dagokionez, bai kalitateari dagokionez.

Neurri horiek guztiak Espainiako kreditu-erakundeen koiuntura-ahuluneak ezabatzeko izan dira, krisialdia hasi zen garaitik azaleratu den likidezia-eskasia ikusirik. Nolanahi ere, orain artean ez da izan kreditu-erakundeen balantzeak onbideratzeko moduko neurririk, kalte handia jasan baitute higiezinen sektorearekin lotutako aktiboen andeatzea dela-eta.

Andeatze horrek gure finantzaketa-sistemaren sendotasunean izan duen inpaktua ikusirik, ezinbestekoa da aktibo horien balorazioa hobetzeko erabateko erreforma diseinatzea, bai eta Espainiako kreditu-erakundeen balantzeak onbideratzeko ere. Horretarako, prozesu gardena komeni da, Espainiako sistemaren sinesgarritasuna eta konfiantza berriro ere berreskuratzen lagunduko duena.

Onbideratutako balantzeak esku artean edukitzea ezinbesteko baldintza da finantzaerakundeek aurrezkia inbertsio-proiektu eraginkorretara bidera dezaten; guztia ere jarduera, hazkundea eta enplegua sustatzeko bidean, horixe baita beren oinarrizko egitekoa. Horretarako, hainbat neurri ezarri dituzte, finantza-erakundeek 2013ko ekitaldia kontuak onbideratuta has dezaten; horren bidez, konfiantza, sinesgarritasuna eta sistemaren indarra hobetuko dira. Era berean, erakundeok errazago sartuko dira kapitalmerkatuetan, eta horrek kredituaren fluxuari lagunduko dio ekonomia errealean.

Finantza-erreformaren ahalegin berritu honek beste bi oinarrizko ardatz dauzka:

batetik, ahalmen-soberakinak behar bezala eta modu eraginkorrean berregituratzeko pizgarriak sortzea eta, bestetik, integrazio-prozesuen ostean sortutako erakundeen gobernantza indartzea. Erreforma honek badu beste oinarrizko ezaugarri bat ere: kostua finantza-sektoreak hartu beharko du erabat bere gain.

II Lehenbiziko tituluak finantza-sektorea onbideratzeko neurriak biltzen ditu. Funtsean, hornidura-eskakizun berriak eta kapital osagarria artikulatzea da xedea, higiezinen jarduerarekin lotutako aktiboek eragindako balantze-andeatzea nolabait konpontzeko eta onbideratzeko. Hartara, trataera zentzuzkoagoa emango zaio itxura guztien arabera Espainiako finantza-sektorea lastatzen ari den kreditu-arriskuari, eta, horrez gain, sektore horri normalizatzen uzten ez dioten ziurgabetasunak gaindituko dira. Ondorioz, sektore horrek aurrezkia ekonomia errealera bideratzeko funtzioa berreskuratuko du atzera.

Balantzeak onbideratzeko ardatz nagusia hauxe izango da: higiezinen sektorearekin lotuta, estaldura-eskema berri bat artikulatzea zorren ordainetan jasotako edota esleitutako aktibo eta finantzaketa guztientzako. Araubide berri hori martxan egongo da harik eta, transakzioen bolumenaren eta garrantziaren aldetik behar adinako tamaina duten merkatuen faltagatik, Espainian dagoen ziurgabetasuna –higiezinen sustapenerako lurzoruarekin loturiko aktiboen balorazioaren gainekoa zein Espainian abian diren edo amaituta dauden mota guztietako aktiboen eraikuntzen edo sustapenen gainekoa– desagertzen den arte. Eskakizunok, kreditu-erakundeen higiezinen aktiboek gaur egun duten benetako egoerari erantzuteko prestatu dira, errealismoz taxutu dira, aktibo horien zorroek izan duten andeatzea zenbaterainokoa izan den arrazoiz kalkulatzeko, Espainian ezarri beharreko kontabilitate-esparruarekin bat aitortu behar baitira. Era berean, kalitate goreneko (kapital nagusia) kapital osagarriaren eskakizuna ere ezarri zaie, higiezinen sustapenerako lurzoruen finantzaketaren ondoriozko zalantzazko aktiboak, edo aktibo azpi-estandarrak edo ordainketa gisa emandakoak, estaltzeko oinarri horren berorren gainean.

Erakundeek 2012an bertan egokitu beharko dute eskakizunotara, eta, onbideratze-lan hori behar bezala mamitzeko, egokitzapen-estrategia bat aurkeztu beharko diote Espainiako Bankuari martxoaren 31 baino lehen. Hala, Espainiako finantza-sektorearen inguruko konfiantzaren, gardentasunaren eta iraunkortasunaren gaineko eragin positiboak lehenbailehen lortuko dira.

Halaber, malgutze-mekanismo bat ere ezarri da egiturarekin lotutako antolaketaaldaketak behar dituzten erakundeentzat, lege-eskakizun berriek sortu dituzten egokitzapenak egiteko. Hain zuzen ere, egokitzapenok egiteko epeak luzatu egin dira.

Konparazio batera, 2012ko ekitaldian integrazio-prozesuren bat izan duten kredituerakundeek beste hamabi hilabeteko epea edukiko dute eskakizun berriok bete ahal izateko. Kreditu-erakundeek aurreikusitako araubideari heldu ahal izateko, ezinbestekoa da integrazio-prozesuak hainbat baldintza betetzea. Eskakizun horiek bermatuko dutenez, integrazio-prozesuek gutxieneko bolumena edukiko dute, erakundeen korporaziogobernua hobetzeko neurriak eta tankerako konpromiso zein helburuak bilduko dituzte, familiei eta ETEei kreditu gehiago emango zaizkie, edota erakundeen jabetzako higiezin aktiboak merkatuan ipiniko dira.

III Bestalde, II. tituluak hainbat egokitzapen egiten dizkio bankuak berriro egituratzeari eta kreditu-erakundeen baliabide propioak indartzeari buruzko ekainaren 26ko 9/2009 Errege Lege Dekretuari; helburua bankuak era ordenatuan berregituratzeko funtsaren garrantzia indartzea da, erregulazio-testuinguru berria aintzat hartuta.

Kreditu-erakundeen baliabide propioak indartzeko bitartekoei buruzko 9/2009 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluari dagokionez, errege lege-dekretu horrek hainbat egokitzapen edota esku-hartze beharrezko egiten ditu. Bankuak era ordenatuan berrantolatzeko funtsaren finantza-babesa ezingo da izan akzioak erosteko, non eta ez diren desinbertsio-prozesu lehiakorretarako. Kasu horietan, laguntzarako beste bitarteko batzuk ere izango dituzte. Era berean, desinbertsioak egiteko epea bost urtetik hirura murriztuko da. Azkenik, BBFk aukera ematen zuen urtebeteko edo biko epean erakunde jaulkitzaileei nahiz jardueraren erakunde onuradunak proposaturiko bestelako inbertitzaileei erositako tituluen gainean desinbertsioak egiteko; bada, aukera hori ere, kendu egiten da.

9/2009 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluarekin loturik, berrikuntza nagusia zera da, BBFk bitarteko gehiago eskuratu ahal izango dituela bihurgarriak akzio bihurtzeko.

Horrek gainditu egingo du lehentasunezko partaidetzei lotutako aurreko esparrua.

IV Hirugarren tituluak uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretua, aurrezki-kutxen gobernu-organoei eta araubide juridikoaren beste alderdi batzuei buruzkoa, aldatzea aurreikusten du.

Batetik, sinpletu egiten dira lana zeharka egiten duten aurrezki-kutxen antolaketaegitura eta eskakizun operatiboak. Hala, gobernu-organoak Batzar Nagusia eta Administrazio Kontseilua baino ez dira izango, eta Kontrol Batzordea aukerakoa izango da. Era berean, gobernu-organoen kide kopurua eta haien saioen maiztasuna aurrezkikutxaren estatutuek zehaztuko dituzte, erakundearen dimentsio ekonomikoa eta jarduera aintzakotzat hartuta. Horren helburua aurrezki-kutxen antolaketa-egitura errealitate berrira egokitzea eta berregituratzea da, lehen gauzatzen zuten finantza-jarduera oro alde batera utzi duten aldetik.

Bestalde, aurrezki-kutxek eskuratzen dituzten soberakinen erabilerari muga bat ezarriko zaio; hala, baliabide propioen araudian ezarritakoa bete beharra egon beharko bada ere, zeharkako jarduerako aurrezki-kutxek ezingo dute bideratu beren xedapen askeko soberakinen % 10 baino gehiago gizarte-ekintzaz besteko gastuetara. Guztia ere, erakundeen funtzionamenduaren oinarrizko gastuak artatzeko behar diren ehuneko altuagoen xedea baimentzeko aukera alde batera utzi gabe. Halaber, batzar orokorren funtzionamendua eta maiztasuna sinpletzeko xedapenak ere txertatzen dira, baita deialdiak egiteko modua sinpletzekoak ere.

Zeharkako jarduerako aurrezki-kutxen funtzionamendua sinplifikatzeko bideari jarraiki, salbuetsita geratuko dira bezeroaren arretarako zerbitzuari dagozkion obligazio guztiak betetzetik. Nolanahi ere, beren jarduera gauzatzeko baliatzen dituzten kreditu-erakundeek bete beharko dituzte obligazio horiek. Espainiako Bankuak aukeran izango du maiatzaren 25eko 13/1985 Legean eta hura garatzen duen araudian jasotako barne-kontroleko, auditoriako edota arriskuak kudeatzeko gaietako antolaketa-eskakizunak egokitzea, baita haiek betetzetik salbuestea ere.

Azkenik, erreferentzia bat txertatu da kutxek partaidetza murrizteko aukeraren inguruan, boto-eskubidearen % 25 lor ez dezaten. Kasu horretan, kreditu-erakunde gisa jarduteko baimenari ere uko egin beharko diote, nahiz eta kontrol-posiziori eutsi.

Partaidetza mugatuz gero, edo adierazitako mugatik behera kontrola galduz gero, aurrezki-kutxek kreditu-erakunde izateari utziko diote, eta fundazio berezi bilakatuko dira.

Hainbat zehaztapen berezi ezartzen dira Espainiako estatuko fundazio berezietarako.

V Laugarren tituluak Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsaren finantzababesa izan(go) duten kreditu-erakundeen administratzaileen eta zuzendarien ordainsariei aplikatu beharreko araubidea jasotzen du. Funtsaren partaidetza ia erabatekoa duten erakundeak eta funtsak beste modu batean lagundutakoak bereizten ditu esandako araubideak; lehendabizikoek askoz ere arau zorrotzagoak edukiko dituzte. Titulu honetan bildutako arauek Finantza Egonkortasunerako Foroak (FSB, ingelesezko siglen arabera), Europako Batzordeak, 2010eko azaroaren 24ko 2010/76/UE Zuzentarauak eta azken hori Espainiako Zuzenbidean txertatu duten arauek adierazitako ildoari jarraitu baino ez diote egiten. Araubideak oso kontuan hartu du Espainiako Bankuak ordainsariei buruz egindako txostena, urtarrilaren 27an kaleratu zena, zeina Ekonomia eta Lehiakortasunerako ministroak eskatuta egin baitzen, hain justu.

VI Halaber, arauaren azken zatian, tratu bereziago eta malguagoa ematen zaie errege lege-dekretu hau indarrean sartu baino lehenagotik lehentasunezko partaidetzak edota derrigorrez bihurgarri diren zor-baliabideak jaulkita dauzkaten erakundeei. Betetzeplanean –baldin halakorik prestatzen bada–, aurreikusitako ordainsariak geroratzeko eskaera sartu ahal izango dute, nahiz eta etekinik edota erreserba banagarririk eduki ez edota baliabide propioen defizita eduki. Era berean, finantza-sistema indartzeko otsailaren 18ko 2/2011 Errege Lege Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorra aldatu da, eta derrigorrez bihurgarriak diren zor-baliabideen baldintza batzuk malgutu egin dira, kapital nagusi gisa zenbatu ahal izateko.

Azkenik, finantza-erakundeek Espainiako Bankuaren, Europako Banku Zentralaren edota Europar Batasuneko herrialdeetako banku zentralen alde ematen dituzten finantzabermeak errazago kudeatu ahal izateko, aldatu egin da Espainiako Bankuaren autonomiari buruzko ekainaren 1eko 13/1994 Legearen seigarren xedapen gehigarria. Horren ondorioz, jarduera horien kostu operatiboa murriztu egingo da, eta, gainera, modu positiboan eragingo du finantza-erakundeek eurosistemarekin egiten dituzten eragiketetan; bereziki, sistema horretatik finantzaketa jasotzeko erraztasun operatibo handiagoa izango da.

Azken batean, errege lege-dekretu honetan aurreikusitako neurriek finantza-sektorea indartzen lagunduko dute, haien finantza-egoeraren nahitaezko onbideratzearen bitartez.

Higiezinen krisialdiak eragin handiak izan ditu erakundeen balantzeetan, eta ziurgabetasuna zabaldu da sektorearen inguruan. Ziurgabetasun hori behin betiko amaitu beharra dago. Horrenbestez, egungo egoera ekonomikoa ikusirik, ezinbestekoa eta saihestezina da legegintzaren alorrean esku hartzea, finantza-egonkortasunaren inguruko zalantzak uxatzeko eta Espainiako finantza-sistemaren aldeko konfiantza berriro ere indartzeko. Halaxe bakarrik lortuko dira kreditua sortzen lagunduko duten dinamika positiboak, guztia ere enpresek eta familiek finantzaketa-bideak errazago izan ditzaten.

Hori dela-eta, neurri horiek ezartzeko, errege lege-dekretuaren prozedura baliatu da, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baldintzak beteta, apartekoak eta berehala ezarri beharrekoak diren aldetik.

Horren arabera, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimena baliatuta, Ekonomia eta Lehiakortasunerako ministroak proposatuta eta 2012ko otsailaren 3ko Ministro Kontseiluak abenduaren 2ko bileran eztabaidatu ondoren, XEDATZEN DUT: I. TITULUA Kreditu-erakundeak onbideratzea 1. artikulua.  Kreditu-erakundeen balantzeak onbideratzeko neurriak.

1.  Higiezinak sustatzeko lurzoruarekin edota higiezinak eraikitzearekin zein sustatzearekin lotutako zorrak ordaintzeagatik emandako edo jasotako aktiboei eta finantzaketei, kreditu-erakundeek Espainian egindako jarduerari dagozkienei (hala 2011ko abenduaren 31 baino lehen bazirenei, nola ondoren berriro finantzatzetik sortutakoei), andeatzea norainokoa izan den zehazteko I. eranskinean jasotako kalkulu-arauak aplikatuko zaizkie, baldin eta, data horretan, arrisku arruntaz besteko sailkapenen bat izan badute.

2.  Lehendabiziko paragrafoan adierazitako finantzaketaren guztizkoaren gainean, 2011ko abenduaren 31n arrisku arrunt gisa sailkatuta egonez gero, data horretako saldo biziaren % 7ko estaldura egingo da, behin bakarrik. Baldin eta finantzaketa horietako edozein, ondoren, berriro sailkatzen bada, eta zalantzazko aktibotzat edo azpiestandartzat jotzen bada, edo zor horien ordainetan aktiboak ematen edo jasotzen badira, eta, horren ondorioz, estaldura espezifikoen beharra sortzen bada, finantza-erakundeek estaldura espezifiko horiek eratzeko ez bestetarako erabili ahal izango dute lehen aipatutako estaldura horren zenbatekoa.

3.  Kreditu-erakundeen taldeek, finkatzeko modukoak badira, eta finkatzeko moduko talde batean sartu gabeko kreditu-erakundeek, finantza-sistema indartzeko otsailaren 18ko 2/2011 Errege Lege Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera kapital nagusiaren gutxieneko maila bete behar badute, II. eranskinean aurreikusitako kalkuluetatik eratorritako zenbatekoa eduki beharko dute soberakin gehigarri gisa, 1. atalean adierazitako aktiboei dagokienez.

4.  Bigarren artikuluko lehen paragrafoan xedatutakoa alde batera utzi gabe, aurreko lehen hiru paragrafoak aplikagarri zaizkien kreditu-erakundeek eta finkatzekoak modukoak diren erakunde-taldeek bete egin beharko dute paragrafo horietan aurreikusitakoa, 2012ko abenduaren 31 baino lehen.

Horretarako, ezarri beharreko neurriak zehazteko plana aurkeztu beharko diote Espainiako Bankuari 2012ko martxoaren 31 baino lehen.

Espainiako Bankuak hamabost egun baliodun izango ditu aurkeztutako plana onartzeko, eta, era berean, aldaketak edo neurri osagarriak ere sartu ahal izango ditu, errege legedekretu honetan aurreikusitakoa betetzen dela bermatzeko beharrezkoak badira.

5.  Errege lege-dekretu honetan aurreikusitako obligazioak antolamendu- eta diziplina-arautzat hartuko dira, eta betetzen ez dituzten erakundeek eta pertsonek zigortzeko moduko erantzukizun administratiboa izango dute, kreditu-erakundeen diziplinari eta interbentzioari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legearen I. tituluan ezarritakoari jarraiki.

6.  Lehen artikulu honetako 1. eta 2. paragrafoetan aurreikusitakoa ez betetzea arauhauste larria edo oso larria izango da, kreditu-erakundeen diziplinari eta interbentzioari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legearen 5. artikuluko h) eta 4. artikuluko c) idatzzatietan aurreikusitakoaren arabera.

7.  Lehen artikulu honetako 3. paragrafoan aurreikusitakoa ez betetzea arau-hauste larria edo oso larria izango da, kreditu-erakundeen diziplinari eta interbentzioari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legearen 5. artikuluko h) eta 4. artikuluko c) idatz-zatietan aurreikusitakoaren arabera.

2. artikulua.  Integrazio-prozesuak.

1. 2012an integrazio-prozesuren bat gauzatu behar duten kreditu-erakundeek hamabi hilabete izango dituzte lehendabiziko artikuluan aurreikusitako eskakizunak betetzeko, 4. paragrafoan aurreikusitako integrazio-eragiketari baimena ematen zaionetik zenbatzen hasita.

2.  Araubide horri, 2011ko irailaren 1etik aurrera hasitako integrazio-prozesu guztiek heldu ahal izango diote, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a)  Eragiketan parte hartzen duten erakundeen integrazioak sortutako hasierako guztizko balantzeak, eragiketa horretan parte hartzen duen erakunde handienak Espainian duen guztizko negozio-balantzea baino % 20 handiagoa izan beharko du. Aukeran izango da, Espainiako Bankuak proposatuta, azken ebazpenean eskakizun hori salbuestea, nahiz eta kopuru horretara ez iritsi, betiere antzeko dimentsioko eragiketen inguruabarrak kontuan hartuta; nolanahi ere, hazkundeak ezingo du izan parte hartzen duen erakunde handienak Espainian duen negozio-balantze osoa baino % 10 txikiagoa.

b)  Integrazio-prozesua gauzatzeko, indarrean den legediaren araberako egituraaldaketak ekarriko dituzten eragiketak gauzatu beharko dira; edo bestela, finantzaerakundeak eskuratuz gauzatu beharko da, hau da, errege lege-dekretu hau indarrean sartzen den egunean partaidetzen gehiengoa Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsarena duten entitateak eskuratuz. Araubide hori ez da aplikatuko kontratuzko lotura bakarrik duten integrazio-prozesuetan, salbu eta prozedura horietan kreditu-kooperatibek bakarrik parte hartzen dutenean.

c)  Parte hartzen duten erakundeek korporazio-gobernua hobetzeko neurriak ezarriko dituzte, eta zuzendari zein administratzaileei ordaintzeko plan bat aurkeztu beharko dute.

Oro har, kotizatutako elkarteen gobernu onerako Kode Bateratuan xedatutakoei jarraitu beharko diete, eta, bereziki, bankuak berregituratzeko eta kreditu-erakundeen baliabide propioak indartzeko ekainaren 26ko 9/2009 Errege Lege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoa bete beharko dute.

d)  Integrazio-proiektuak familientzako eta enpresa txiki eta ertainentzako kreditua gehitzeko helburu kuantifikatua eduki beharko du integrazioaren osteko hiru ekitaldietan.

e)  Integrazio-proiektuak, era berean, higiezinen arriskuarekin lotutako aktiboen desinbertsioa egiteko plan bat ere eduki beharko du integrazioa egin eta hurrengo hiru ekitaldietan.

f)  Sortzen den erakundeak bideragarria izan beharko du alderdi ekonomikotik eta finantzariotik.

g)  Erakundeetako akziodunen batzarrek edota batzar nagusiek 2012ko irailaren 30a baino lehen eman beharko dute integratzeko akordioaren aldeko botoa. Nolanahi ere, integrazioa 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenago gauzatu beharko da.

3.  Araubide hori ez zaie aplikatuko kreditu-erakundeen talde berekoak diren erakundeek bakarrik parte hartzen duten integrazio-prozesuei.

4.  Integrazio-eragiketa Ekonomia eta Lehiakortasunerako ministroak baimendu beharko du, baimen-eskaria aurkeztu eta hilabeteko epearen barruan.

Eskaera hori Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusian aurkeztu beharko da, 2012ko maiatzaren 31 baino lehen. Ordea, beste kasu honetan, alegia, erosketa-eragiketetako objektu diren erakundeetan Bankuak Era Ordenatuan Berregituratzeko Funtsak izaten duenean partaidetzarik handiena lege-dekretu hau indarrean sartzen den egunean, ezingo da eskatu epe hori. Era berean, 2. paragrafoko a) eta f) bitarteko idatz-zatietan aurreikusitako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen proiektua ere gaineratu beharko da.

Espainiako Bankuak eta Baloreen Merkatuko Espainiako Batzordeak, bakoitzak bere eskumen-esparruan, baldintza horiek betetzen diren ala ez dioen txostena aurkeztuko du, sortzen den erakunde berriaren bideragarritasunari arreta berezia ipinita; horretarako, egoki iritzitako txosten guztiak bildu ahal izango ditu.

Paragrafo honetan aurreikusitako baimena ematen bada, ez da beharko beste baimenik kreditua eta banka antolatzeko esparruan, bankuak berregituratzeko eta kredituerakundeen baliabide propioak indartzeko ekainaren 26ko 9/2009 Errege Lege Dekretuaren 10.1 artikuluaren hirugarren lerrokadak aipatzen duena barne. Nolanahi ere, lehiaren defentsarekin lotutako legediak ezarritakoak ere eskatu ahal izango dira.

5.  Integrazio-prozesuari baimena emateko prozeduran baloratu egingo dira lehendik zeuden esparru-hitzarmenak edo protokoloak, edota prozesuan parte hartzen duten erakundeen artean egiten direnak; bereziki, erakunde horietakoren bati partaidetzagatik dagokiona baino kontrol maila handiagoa ematen zaionean integraziotik sortutako erakundearen gainean. Halakorik gertatuz gero, beharrezko aldaketak eginaraz litezke baimena eman aurretik.

II. TITULUA Bankuak berregituratzeari eta kreditu-erakundeen baliabide propioak indartzeari buruzko ekainaren 26ko 9/2009 Errege Lege Dekretuaren aldaketa 3. artikulua.  Bankuak berregituratzeari eta kreditu-erakundeen baliabide propioak indartzeari buruzko ekainaren 26ko 9/2009 Errege Lege Dekretuaren aldaketa.

Bankuak berregituratzeari eta kreditu-erakundeen baliabide propioak indartzeari buruzko ekainaren 26ko 9/2009 Errege Lege Dekretua honela geratuko da: Bat.  2.5 artikuluko bigarren lerrokada honela geratuko da:

«Bankuak era ordenatuan berregituratzeko funtsak lortutako kanpo-baliabideen zenbatekoa, instrumentazio-modalitatea edozein dutela ere, ezingo da izan uneanuneko hornidura baino hiru aldiz handiagoa. Nolanahi ere, Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroak muga hori gainditzeko baimena eman dezake; betiere, bankuak era ordenatuan berregituratzeko funtsaren kanpo-finantzaketa ezingo da izan inoiz hornidura hori baino sei aldiz handiagoa».

Bi.  7.2.b) artikulua honela geratuko da:

«b)  Izendatu eta hilabeteko epean, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak txosten xehakatu bat prestatuko du erakundearen ondare-egoerari eta bideragarritasunari buruz, eta Espainiako Bankuari erakundearen berregituratzeplana bidaliko dio; plan horren bidez, gainditu egin beharko da egungo zailtasunegoera, kaudimen-egoera ona duen beste erakunde batekin edo batzuekin bat eginda, edo arazoak dituen erakundearen negozioa beste erakunde batzuei osorik zein partez eskualdatuz, aktiboak zein pasiboak osorik edota partez lagata (esate baterako, enkante-sistemaren bitartez), lehia bermatuko duten prozeduren bitartez.

Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak behar bezala arrazoituta eskatuz gero, Espainiako Bankuak gehienez ere sei hilabetez luzatu ahal izango du epe hori. Aldi berean, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak memoria ekonomiko bat helaraziko die Ogasun eta Herri Administrazioko eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroei, aurkeztutako berregituratze-planak Estatuko Aurrekontu Orokorren kontura emandako funtsetan zer finantza-inpaktu izango duen zehaztuz. Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak eta Estatuko Administrazioaren Interbentzio Orokorrak helarazitako txostenak oinarri hartuta, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak bost egun baliodun izango ditu, txostena aurkezten denetik aurrera, aurka egin ahal izateko, betiere arrazoiak emanez.» Hiru.  9. artikulua honela geratuko da:

«9. artikulua.  Kreditu-erakundeen baliabide propioak indartzeko tresnak.

1.  Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak erakundeen kapital soziala edota kapital sozialari egindako ekarpenak ordezkatzen dituzten akzio arruntak erosi ahal izango ditu, baldin eta, errege lege-dekretu honen 6. artikuluan ezarritako baldintzetan erori gabe, baliabide propioak indartzeko beharrean egon eta indartzea eskatzen badute.

2.  Aurreko paragrafoak aipatzen dituen tituluak harpidetzeko, erakunde eskatzaileak birkapitalizatzeko plan bat prestatu beharko du, II. kapituluan zehazten den edukiarekin. Plan hori Espainiako Bankuak onartu beharko du, eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari igorri beharko dio haren edukiaren berri, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren bitartez.

Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak kapital soziala ordezkatzen duten akzio arruntak erosteko, beharrezkoa izango da jaulkipen-hitzarmena onartzeko garaian dauden akziodunen lehentasunezko harpidetza-eskubidea ezabatzea, edota akziodun guztiek eskubide horri uko egitea.

3.  Tituluen harpidetzari buruzko erabakia hartu aurretik, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak memoria bat aurkeztuko die Ogasun eta Herri Administrazioetako eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroei, eskuratze horrek Estatuko Aurrekontu Orokorren kontura emandako funtsetan zer finantzainpaktu izango duen zehaztuz. Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak eta Estatuaren Administrazioaren Interbentzio Orokorrak helarazitako txostenak oinarri hartuta, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak bost egun baliodun izango ditu aurka egin ahal izateko, txostena aurkezten denetik aurrera, arrazoiak emanez, betiere.

4.  Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak konprometitutako ekarpenak, bada, eskudirutan edota zor publikoa ordezkatzen duten balioak entregatuz egin ahal izango dira, baita funtsak berak jaulkitako baloretan ere.

Halaber, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak aukeran du hitzartutako ekarpenak gauzatzea erakunde eskatzaileen aurrean dituen kredituak konpentsatuz.

5.  Erosteko edota harpidetzeko prezioa finkatzeko, kreditu-erakundearen balio ekonomikoa hartuko da aintzat. Balio hori Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak izendatutako aditu independente batek edo gehiagok zehaztuko dute. Balorazioa egiteko, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak garatutako prozedura baliatuko da, ohiko eran onartutako metodologiak jarraituta. Hala, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak izendatutako adituek erakundearen proiekzio ekonomikoak eta finantzarioak hartuko dituzte oinarri. Beste faktore batzuen artean, erakundeek egindako ezohiko onbideratzeeragiketak ere kontuan izango dituzte balorazio horretan.

Baldin eta harpidetzaren aurreko bost hilabeteetan kapitalaren ehuneko esanguratsuren bat ezarri bada hirugarren inbertitzaileen eskuetan, eta ehuneko hori Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak eskuratutakoa baino handiagoa bada, ezarpenaren prezio hori bera joko da harpidetze-preziotzat, ordaindutako prezioa merkatuko baliotzat hartze aldera. Kapitalaren ehunekoa esanguratsua bada, eta ehuneko hori Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak eskuratutakoa baino txikiagoa bada, harpidetza-prezioa finkatzeko erreferentzia esandako ezarpenaren prezioa izango da. Nolanahi ere, erosketa edota harpidetza egiteko, lehiaren eta estatuaren laguntzaren alorreko Espainiako eta Europar Batasuneko araudia hartuko da kontuan.

Harpidetzaren prezioa finkatzeko, aldez aurretik Estatuko Administrazioaren Interbentzio Orokorraren txostena aztertuko da.

6.  Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak kapital sozialean egindako ekarpenak eta akzio-harpidetzak berez ekarriko du beti, beste inolako hitzarmen edo ekintzaren beharrik gabe, erakunde jaulkitzailearen administrazioorganoan sartzea, birkapitalizatzeko plana behar bezala betetzen dela bermatzearren. Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak eginkizun hori izango duten ordezkariak izendatuko ditu, pertsona fisikoa(k), eta administrazioorganoaren barruan izango duen boto-kopurua erakundean duen partaidetzaehunekoaren arabera kalkulatuko da.

Aurrezki-kutxen gobernu-organoei eta araubide juridikoaren inguruko alderdiei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluaren zazpigarren paragrafoaren arabera, erakunde baten kapital sozialean ez da kontuan hartuko Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsaren partaidetza.

7.  Artikulu honetan ezartzen zaizkion egitekoak betetzeko, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak harpidetutako tituluei 7. artikuluko 6. eta 9. paragrafoetan ezarritakoa aplikatuko zaie.

8.  Baliabide publikoak ahalik eta modurik eraginkorrenean erabiltze aldera, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak, artikulu honetan ezartzen zaizkion egitekoak betetzeko dituen eskumenak baliatuz, lehia-prozeduren bidezko besterentzeen bidez egingo du harpidetutako tituluen desinbertsioa, harpidetzaren egunetik hasi eta gehienez ere hiru urteren barruan. Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak 7. artikuluko 3. paragrafoan aurreikusitako zeinahi neurri ezarri ahal izango du desinbertsioa egiteko lehiaketa-prozedura babesteko.

Alde batera utzi gabe aurreko lerrokadan aurreikusitakoa, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak kreditu-erakunde horren gainerako bazkide edota akziodunekin batera lehiatu ahal izango da, azken horiek hitzartzen dituzten tituluak saltzeko balizko prozesuetan.

Besterentzeetarako, Estatuko Administrazioaren Interbentzio Orokorraren txostena aztertuko da lehenik eta behin.

Paragrafo honetan aurreikusitakoak ez du eragotziko lehiaren defentsa alorrean aplikatzekoa den legedia.

9.  Hiru hiletik behin, erakunde eskatzaileak txosten bat bidaliko dio Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsari, onartutako birkapitalizatze-planean aurreikusitako neurriak zenbateraino bete ote diren aztertzeko. Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak, txosten horretako edukia ikusirik, neurri gehiago harraraz ditzake onartutako birkapitalizatze-plana gauzatzen dela ziurtatzeko.

10.  Erakundearen egoera ekonomiko-finantzarioaren edota merkatuetako baldintzen bilakabidearen ondorioz birkapitalizatze-plana mamitzerik ez eta erakundea 6. artikuluan aurreikusitako egoeran gertatuz gero, 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaio erakunde horri. Hala, planotan aurreikusi beharko da onar dadila Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak harpidetutako tituluei buruz dagokiona, artikulu honekin bat.» Lau.  10. artikulua honela geratuko da:

«10. artikulua.  Kreditu-erakundeen integrazio-prozesuei laguntzeko neurriak.

1. Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak, era berean, integrazioprozesuren bat abian ipini behar duten edota baliabide propioak indartzeko beharra daukaten kreditu-erakundeek jaulkitako tituluak erosi ahal izango ditu, errege legedekretu honetako 6. artikuluan ezarritako egoeretan erori gabe.

Horretarako, erakunde horiek integrazio-plan bat prestatuko dute, eta eraginkortasuna hobetzeko, administrazioa eta gerentzia arrazionalizatzeko, eta ekoizpen-gaitasuna berriro dimentsionatzeko konpromiso jakinak eduki beharko dituzte, guztia ere etorkizuneko ikuspegiak hobetzeko helburuarekin.

Integrazio-planak Espainiako Bankuaren onespena beharko du.

Neurri horietako bat hartu behar den ala ez erabakitzeko garaian, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak eragiketaren epea eta arriskua hartu beharko ditu kontuan, baita lehiaren distortsioak saihesteko beharrak ere, eta Espainiako Bankuak onartutako integrazio-plana abiarazten eta betetzen ote den ere bai. Kasu guztietan ere, erabakia hartzeko garaian bitarteko publikoak ahalik eta modurik eraginkorrenean erabiltzeko irizpideari jarraituko zaio.

2.  Aurreko lehen paragrafoan adierazitako tituluak akzio bihurtzeko moduko tresnak izango dira, edota kapital sozialari egindako ekarpen bihurtzeko moduko tresnak.

Erakunde jaulkitzaileek, artikulu honetan aurreikusitako tituluak jaulkitzeko hitzarmena onartzen denean, kapitala handitzeko edota kapitalari egindako ekarpenaren harpidetza egiteko –eta horiek behar den zenbatekoarekin egiteko– behar diren erabakiak onartu beharko dituzte. Tituluen ordainsarien baldintzak ezartzeko, Espainiako Estatuaren laguntzen alorreko araudia hartuko da kontuan.

Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak titulu bihurgarriak erosteko, beharrezkoa izango da jaulkitzeko erabakia onartzeko garaian dauden akziodunen edota kuotadunen lehentasunezko harpidetza-eskubidea kentzea, edo, bestela, akziodun guztiek eskubide horri uko egitea.

Erakunde jaulkitzaileek hitzeman beharko dute berriro erosi edo amortizatuko dituztela Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak sinatutako tituluak, integrazio-planean hitzartutako baldintzen arabera erosteko edo amortizatzeko moduan egon bezain laster. Ordainketa egin eta erakundeak tituluak berriro erosi gabe bost urte igaro ostean, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak eska dezake tituluok akzio edo jaulkitzailearen ekarpen sozial bihur daitezela.

Ahalmen hori egikaritzeko, ordainketa egin eta bosgarren urtea amaitzen den egunetik zenbatzen hasi eta gehienez ere sei hilabete igaro beharko dira. Aurrekoa gorabehera, jaulkipen-erabakian honako aurreikuspen hau jaso beharko da: Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak eskatutako tituluak bihurtu ahal izatea, baldin eta, bost urte igaro aurretik, Espainiako Bankuak, erakundearen edota taldearen egoera aintzat harturik, gertagaitz irizten badio titulu horiek epe horretan berriro erosi edota amortizatzeko aukerari.

Bihurketa merkatuko baldintzetan egingo da, tituluak jaulki dituen erakundeak une horretan duen balio ekonomikoaren arabera; balio hori errege lege-dekretu honetako 9.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera zehaztuko da.

Arau honetan xedatutakoaren arabera jaulkitako tituluak oinarrizko baliabide propio eta kapital nagusi gisa konputatuko dira, eta ez da beharrezkoa izango bigarren mailako merkatu antolatu batean kotizatzea. Hala bada, ez zaizkie aplikatuko legeak baliabide propioak eta kapital nagusia konputatzeko ezartzen dituen mugak.

Titulu horiek jaulkitzeko erabakia integrazio-planean hitzartutako gainerako baldintzei egokitu beharko zaie.

3.  Artikulu honetan aurreikusitako neurrietakoren bat onartu aurretik, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak memoria ekonomiko bat helaraziko die Ogasun eta Herri Administrazioko eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroei, erosketak Estatuko Aurrekontu Orokorren kargura ezarritako funtsetan zer finantzainpaktu izango duen zehaztuz. Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak eta Estatuaren Administrazioaren Interbentzio Orokorrak helarazitako txostenak oinarri hartuta, Ogasun eta Herri Administrazioetarako ministroak bost egun baliodun izango ditu, txostena aurkezten denetik aurrera, aurka egin ahal izateko, betiere arrazoiak emanez.

4.  Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak artikulu honetan aurreikusitakoaren arabera erositako tituluen desinbertsioa, beraz, erakunde jaulkitzaileak berriro erosita egingo da, edota hirugarrenei besterenduta, bestela.

Titulu horien edota bihurketaren ondorioz lortutakoen desinbertsioa hirugarrenei besterenduta egiten denean, lehia-prozeduren arabera egin beharko da, betiere ordainketa egin zenetik zenbatzen hasi eta bost urte baino lehenago. Epe hori ez da aplikatuko, erakunde horri artikulu honetako 8. paragrafoa aplikatu behar baldin bazaio. Kapital sozialeko ekarpenen desinbertsioa ez da lege- edota estatutu-mugei loturik egongo. Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak 7. artikuluko 3.

paragrafoan aurreikusitakoen arteko edozein neurri hartu ahal izango du desinbertsioa egiteko lehiaketa-prozedura babesteko.

5.  Tituluen bihurtzeari 7. artikuluko 6. eta 9. paragrafoetan xedatutakoa aplikatuko zaio.

6.  Integrazio-prozesuan parte hartzen duten erakundeek izendatutako erakundeak edota, bestela, prozesu horren ondoriozko erakundeak txosten bat bidaliko dio hiru hiletik behin Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsari; bertan, onartutako integrazio-planean aurreikusitako neurriak zenbateraino bete ote diren zehaztuko dute. Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak, txosten horretako edukia ikusirik, neurri gehiago harraraz ditzake onartutako integrazioplana betetzen dela ziurtatzeko.

7.  Konturatuz gero ezen integrazio-prozesuaren emaitza den erakundearen egoera ekonomiko edo finantzarioaren bilakaeraren ondorioz edota merkatuetako baldintzak aldatzearen ondorioz integrazio-plana ezin daitekeela onartutako baldintza berberetan bete, erakundeak baldintza horiek aldatzeko eska diezaioke Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsari; funts horrek, beste hainbat alderdiren artean, luzatu egin dezake funtsak harpidetutako tituluak berriro erosteko epea, aurreko 2. paragrafoan adierazita bezala, gehienez ere beste bi urtez.

Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsarekin adostutako integrazioplanean egindako aldaketak Espainiako Bankuak onartu beharko ditu.

8.  Baldin eta, integrazio-prozesuaren ostean sortzen den erakundearen egoera ekonomiko eta finantzarioaren edota merkatuetako baldintzen bilakabidearen ondorioz, ezin bada integrazio-plana gauzatu, eta erakundea 6. artikuluan aurreikusitako egoeran badago, erakunde horri 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaio. Hala, plan horietan aurreikusi beharko da onar dadila, artikulu honekin bat etorriz, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak harpidetutako tituluei dagokiena.» III. TITULUA Aurrezki-kutxen gobernu-organoen eta araubide juridikoaren beste alderdi batzuen inguruko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuaren aldaketa 4. artikulua.  Aurrezki-kutxen gobernu-organoen eta araubide juridikoaren beste alderdi batzuen inguruko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuaren aldaketa.

Aurrezki-kutxen gobernu-organoen eta araubide juridikoaren beste alderdi batzuen inguruko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretua honela geratuko da: Bat.  5. artikulua honela geratuko da:

«5. artikulua.  Aurrezki-kutxen zeharkako finantza-jarduera.

1.  Aurrezki-kutxek kreditu-erakunde gisa duten berezko helburua banketxe baten bitartez garatu ahalko dute, beren finantza-negozio osoa hari eskualdatu ondoren. Halaber, atxikita dituzten aktibo ez-finantzario batzuk edo guztiak eskualdatu ahal izango dituzte.

2.  Aurrezki-kutxak kreditu-erakunde gisa jarduteko baliatuko duen banketxe horrek berezkoa duen izaera instrumentala identifikatzeko moduko adierazpideak erabili ahalko ditu sozietatearen izenean eta bere jardueran, banketxeari atxikitako aurrezki-kutxen izenak barne.

3.  Artikulu honetan aurreikusitakoaren arabera kreditu-erakunde gisa banketxe baten bidez jarduten duten aurrezki-kutxei, honako berezitasun hauek aplikatuko zaizkie:

a)  Kutxen gobernu-organoak honako hauek izango dira: Batzar Nagusia, Administrazio Kontseilua eta, aukeran, Kontrol Batzordea.

b)  Ezarleen, kutxaren erakunde eratzaile ez diren udal-korporazioen eta gobernu-organoetako langileen interes kolektiboen ordezkaritza honela ezarriko da:

i.  Udal-korporazioen ordezkaritzarako, aurrezki-kutxak bere finantza-jarduera gauzatzeko baliatzen duen banketxeak bulegoa duen udalerria hartuko da oinarri. ii.  Ezarle eta langileen ordezkaritzarako, aurrezki-kutxak bere finantzajarduera gauzatzeko baliatzen duen banketxeko ezarleak eta langileak hartuko dira oinarri. Langileen gobernu-organoetako ordezkaritzak aurrezki-kutxako langileak ere hartuko ditu.

Gobernu-organoko kide kopurua eta saioen maiztasuna aurrezki-kutxaren estatutuetan finkatuta agertuko dira, erakundearen dimentsio ekonomikoa eta jarduera aintzat hartuta, betiere.

4.  Alde batera utzi gabe baliabide propioen araudian ezarritakoa bete beharra, artikulu honetan adierazitako aurrezki-kutxek ezingo dute bideratu beren xedapen askeko soberakinen % 10 baino gehiago gizarte-ekintzez besteko gastuetara.

Nolanahi ere, Espainiako Bankuak ehuneko handiagoak baimen ditzake, erakundeen funtzionamenduaren oinarrizko gastuak artatzeko behar badira.

5.  Batzar Orokorrak ohikoak edo ezohikoak izango dira.

Ohiko batzarrak urtean behin egingo dira. Bestalde, deialdia berariaz egin beste alditan egingo dira ezohiko batzarrak.

Administrazio Kontseiluak egingo du batzar orokorrerako deialdia, iragarkia argitaratuz Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean eta aurrezki-kutxaren web orrian, batzarraren eguna baino hamabost egun lehenago, gutxienez. Deialdian eguna, tokia eta aztergaien zerrenda adieraziko dira, baita bigarren deialdiko bilkuraren eguna eta ordua ere.

Estatutuetan ezar daiteke ezen, aurreko sistemaren ordez, deialdia aurrezkikutxaren web orriaren bidez egin dadila, edo beste edozein komunikazioprozeduraren bidez, betiere banan-banan eta idatziz egitekoa bada, eta iragarkia kontseilari nagusi guztiek jasoko dutela bermatzen bada.

Batzar Orokorra lehen deialdian baliozkoa izango bada, bertaratutako kontseilari nagusiek eta, hala badagokio, bertaratutako partaidetza-kuotadunek edo ordezkatuek boto-eskubideen gutxienez ehuneko berrogeita hamar eduki beharko dute. Bigarren deialdian, ordea, bertaratutakoen kopurua edozein dela ere, baliozkoa izango da. Kontseilari nagusiak ezin izango dira ordezkatu; ez beste kontseilari batzuekin, ez beste pertsona fisiko edo juridiko batzuekin.

6.  kreditu-erakunde gisa duten helburua banketxe baten bidez betetzen duten aurrezki-kutxak, artikulu honetan aurreikusten den moduan, salbuetsita egongo dira finantza-sistema erreformatzeko neurriei buruzko azaroaren 22ko 44/2002 Legearen V. kapituluko 1. atalean eta lege hori garatzen duen araudian jasotako obligazioetatik.

Horrez gain, Espainiako Bankuak egokitu egin ditzake finantza-bitartekarien inbertsio-koefizienteen, baliabide propioen eta informazio-obligazioen inguruko maiatzaren 25eko 13/1985 Legeak eta lege hori garatzen duen araudiak barnekontrolaren, auditoriaren eta arriskuak kudeatzearen inguruan ezarritako zuhurtziaeta antolaketa-baldintzak, baita horiek betetzetik salbuetsi ere.

Aurrezki-kutxek beren jarduera gauzatzeko baliatzen duten banku-erakundeak bete beharko ditu aurreko lerrokadetan aurreikusitako obligazioak.

7.  Aurrezki-kutxa batek kontrola galtzen badu –Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritako moduan– edo bere partaidetza murrizten badu xedapen honek aipatzen duen kreditu-erakundeko boto-eskubidearen % 25 baino gutxiago izateraino, uko egin beharko dio bankuak antolatzeko 1946ko abenduaren 31ko Legean aurreikusitakoaren arabera kreditu-erakunde gisa jarduteko baimenari, eta fundazio berezi gisa hasi beharko du jarduten, hurrengo artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

8.  Xedapen honetan ezarritakoa, halaber, kreditu-erakunde gisa itun bidez eta kreditu-erakunde kontrolatu baten bidez elkarrekin jarduten duten aurrezki-kutxei ere aplikatu ahal izango zaie, maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen 8.3 artikuluak zehazten duen bezalaxe.

Bereziki, aurreko paragrafoan xedatzen den moduan kontrola galtzen badute edo beren partaidetza adierazitako muga horren petik murrizten bada, kredituerakunde izateari utzi eta fundazio berezi bilakatuko dira.» Bi.  6. artikulua honela geratuko da:

«6. artikulua.  Aurrezki-kutxak fundazio berezi bilakatzea.

1.  Aurrezki-kutxek erabaki dezakete beren finantza-jarduerak eta ongintzaeta gizarte-jarduerak banantzea, artikulu honetan aurreikusitako araubidearen arabera, honako kasu hauetan:

a)  Aurreko artikuluaren 5. paragrafoan xedatutako kasuan.

b)  Kreditu-erakunde gisa jarduteko baimenari uko egiten diotenean, eta baimen hori kentzen zaien gainontzeko kasuetan.

c)  Kreditu-erakundearen interbentzioaren ondorioz, kreditu-erakundeen diziplina eta interbentzioari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legean aurreikusitako kasuetan.

Horretarako, beren finantza-jarduerari atxikitako ondare osoa beste kredituerakunde bati eskualdatuko diote, azken horren akzioen truke, eta fundazio berezi bihurtuko dira, kreditu-erakunde izateari utzita.

Paragrafo honetako a) eta c) idatz-zatietan ezarritakoa, halaber, kredituerakunde gisa itun bidez elkarrekin kontrolatutako kreditu-erakunde baten bidez jarduten duten aurrezki-kutxei ere aplikatu ahal izango zaie. Kasu horretan, erakundea osatzen duten aurrezki-kutxek beren finantza-jarduerari atxikitako ondare osoa beste kreditu-erakunde bati eskualdatuko diote akzioen truke, eta fundazio berezi bihurtuko dira, kreditu-erakunde izateari utzita.

Fundazioaren ardatza izango da ongintza- eta gizarte-lana aurrera eramatea eta garatzea, eta, horretarako, bere balore-zorroa kudeatu ahal izango du.

Fundazioak ongintza- eta gizarte-helbururako erabili beharko ditu bere ondarea osatzen duten funts, partaidetza eta inbertsioetatik lortutako etekinak. Horretaz gain, finantza-hezkuntza sustatzeko jarduerak ere egin ahal izango ditu.

2.  Fundazio bihurtzeko erabakiarekin batera, kutxaren edota kutxa guztien Batzar Orokorrak fundazio bereziak eratzea erabakiko du, estatutuak onartuta eta patronatua izendatuta. Finantzaketa-jardueraren banantzea, bestalde, merkataritzasozietateen egitura-aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legeak ezartzen duenaren arabera egingo da.

3.  Errege lege-dekretu honek aipatzen dituen fundazio berezien ikuskaritza eta kontrola estatuaren egitekoak izango dira, baldin eta haien jarduera-eremu nagusiak autonomia-erkidego bakar bat baino gehiago hartzen baditu. Ekonomia eta Lehiakortasunerako Ministerioaren babesletzaren bidez gauzatuko ditu egiteko horiek. Banantzea gertatzen den kasuetan, fundazio bereziaren jarduera-esparrua izango da banantzearen ostean sortzen den banketxearen berbera.

Errege lege-dekretu honek aipatzen dituen fundazio bereziek eratze-eskritura publikoa erregistroan inskribatzen duten unetik aurrera izango dute nortasun juridikoa. Estatuko fundazioen kasuan, inskripzio hori Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioan sortzen den erregistro berezian egingo da.

4.  Fundazio bereziak errege lege-dekretu honen eta bera garatzen duen araudiaren pean egongo dira. Fundazioen alorreko araudia izango dute osagarri eta ordezko.» IV. TITULUA Ordainsariak 5. artikulua.  Onbideratzeko edota berregituratzeko laguntza finantzario publikoa jasotzen duten erakundeetako ordainsariak.

1.  Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak kreditu-erakunde bateko partaidetzen gehiengoa duenean, kreditu-erakunde horretako administratzaileek eta zuzendariek ez dute jasoko ordainsari aldagarririk edota pentsioen hautazko mozkinik 2012ko ekitaldian.

Nolanahi ere, atal honetan aurreikusitako erakundeek mugatu egingo dituzte beren administratzaileen eta zuzendarien ordainsariak, artikulu honetako 3. paragrafoan eta paragrafo hori garatzeko ematen den araudiaren arabera.

2.  Baldin eta kreditu-erakunde batek, Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsaren gehiengo partaidetza ez izanagatik ere, funts horren laguntza finantzarioa jaso badu, administratzaileen eta zuzendarien ordainsari aldagarriak, laguntza horrek irauten duen bitarteko ekitaldietakoak, hiru urte atzeratuko dira, eta, ordainsariok jaso ahal izateko, funtsa eskuratzeko prestatutako planean ezarritako baldintzak bete izana egiaztatu beharko da. Espainiako Bankuak aztertu egingo du egoera hori gertatzen denetz, hau da, ea kreditu-erakundeek, Espainiako Bankuaren maiatzaren 22ko 372008 Zirkularraren –gutxieneko baliabide minimoak finkatu eta kontrolatzeari buruzkoa– 2.g paragrafoko 105 arauan esleitzen zaien ahala baliatzean, baldintza hori bete duten edo ez, hargatik eragotzi gabe zirkular horretan ezarritako gainerako irizpideak.

Hori alde batera utzi gabe, paragrafo honetan aurreikusitako erakundeek mugatu egin beharko dituzte administratzaileen eta zuzendarien ordainsariak artikulu honetako 3. paragrafoan eta artikulu hori garatzeko emandako araudian aurreikusitakoaren arabera.

3  Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsari onbideratzeko eta berregituratzeko laguntza finantzarioa eskatzen dioten erakundeek, Ekonomia eta Lehiakortasunerako ministroak zehaztutako gutxieneko edukia txertatu beharko dute kontseilariekin eta zuzendariekin duten harremana arautzen duten kontratuetan, funts hori baliatzeko beharrezko baldintza gisa. Gaikuntza hori baliaturik emandako ministroaginduak honako arauak edukiko ditu, besteak beste:

a)  Ordainsariei ezartzen zaizkien mugak, neurriz eta konplexutasunez antzekoak diren erakundeek tankerako kolektiboei batez beste aplikatutakoak erreferentzia hartuta.

Mugek honako zenbateko maximoak errespetatuko dituzte:

1.ª  Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak gehiengo partaidetza duen erakundeetako administrazio-organo kolegiatuetako kideek kontzeptu guztiengatik jasoko duten ordainsaria, hurrengo zenbakietan ezarritakoez bestekoa: 50.000 euro.

2.ª  Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak gehiengo partaidetza eduki ez arren haren laguntza finantzarioa jasotzen duten erakundeetako administrazio-organo kolegiatuetako kideek –hurrengo zenbakietan aipatzen direnez bestekoek– kontzeptu guztiengatik jasoko duten ordainsaria: 100.000 euro.

3.ª  Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak partaidetzen gehiengoa duen erakundeetako presidente exekutibo, kontseilari ordezkari eta zuzendariek kontzeptu guztiengatik jasoko duten ordainsari finkoa: 300.000 euro.

4.ª  Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsak, partaidetzen gehiengoa eduki ez arren, laguntza finantzarioa ematen dien erakundeetako presidente exekutibo, kontseilari ordezkari eta zuzendariek kontzeptu guztiengatik jasoko duten ordainsari finkoa: 600.000 euro.

Muga horiek zenbatzeko, kreditu-erakundea dagoen taldearen barruan jasotako ordainsari guztiak hartuko dira kontuan. Administrazio Kontseiluko edota haren mendeko organoetako kide izateagatik jasotzen dituzten dietak ere sartuko dira presidente eta kontseilari exekutiboen ordainsari finkoan.

b)  Ordainsari aldagarriei ere mugak jarriko zaizkie; horretarako, artikulu honetako 2. paragrafoan ezarritako arauak aplikatuko dira, eta ordainsari finkoen gaineko ehunekotan adieraziko dira, neurriz eta konplexutasunez tankerakoak diren erakundeek kolektibo horiei batez beste ezartzen dizkietenak erreferentziatzat hartuta.

4.  Funtsak harpidetutako tituluak ordaindu, amortizatu, berreskuratu edota besterendu ostean erakundea onbideratuz gero, kendu egin ahal izango dira 1., 2. eta 3. paragrafoetako mugak, baita beste zer edo zergatik emandako laguntza finantzarioa itzuli egin dela jo ahal denean ere.

5.  Artikulu hau eta bertan aurreikusitako gaikuntza baliatuta Ekonomia eta Lehiakortasunerako Ministerioak onartzen dituen arauak ere aplikatu beharko zaizkie, dagokion zatian, 1.tik 3.era bitarteko paragrafoetan apatzen diren erakundeetako administrazio-organoetako kideen ordainsarien baldintzei, nola eta erakundearekin duten harremana ez dagoen kontratuz erregulatuta.

6.  Baldin eta 1., 2. eta 3. paragrafoetan aipatzen diren erakundeek errege legedekretu honetako 2. artikuluan aurreikusitako integrazio-prozesuren batean parte hartzen badute, atal horietan aurreikusitako ordainsarien mugak laguntza finantzario publikoa behar duten edo sorrarazten duten erakundeetako administratzaileentzat eta zuzendarientzat bakarrik izango dira; erakunde horiek, paragrafo honetako ondorioetarako, halakotzat identifikatuta egon behar dute integrazio-planean. Era berean, Ekonomia eta Lehiakortasunerako ministroak, errege lege-dekretuaren 2. artikuluan araututako integrazio-prozesuaren esparruan aurkeztutako ordainsarien plana eta bertan parte hartzen duten erakundeen egoera ekonomikoa eta finantzarioa ikusirik, aldatu egin ditzake artikulu honetako 2. eta 3. paragrafoetan finkatutako irizpideak eta mugak.

7.  Artikulu honen ondorioetarako, zuzendaritzat joko dira goi-zuzendaritzako kideak edota zuzendari nagusiak, goi-zuzendaritzako langileen lan-harreman berezia arautzen duen abuztuaren 1eko 1382/1985 Errege Dekretuaren 1. artikuluan jasota dagoen definizioaren arabera.

8.  Erakundeek artikulu honetan jasotako aurreikuspenak ez betetzea arau-hauste larritzat joko da, eta zehapena dagokio administrazio-erantzukizunagatik, kredituerakundeen diziplinari eta interbentzioari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legearen I. tituluan xedatutakoaren arabera.

Lehen xedapen gehigarria.  Lehentasunezko partaidetzen eta zirkulazioan diren beste tresna batzuen trataera berezia.

Errege lege-dekretu hau indarrean jarri aurretik nahitaez akzio bihurtzeko zorbaliabideak edota lehentasunezko partaidetzak zirkulazioan dituzten kreditu-erakundeek aukeran dute aurreikusitako ordainketa gehienez ere hamabi hilabetez atzera dadila ezartzea 1. artikuluan adierazitako betetze-planean, nahiz eta, errege lege-dekretu honetan xedatutakoaren arabera egin behar izan duten onbideratzearen ondorioz, ez izan behar beste etekin edo erreserba banagarri, edo baliabide propioen defizita eduki kredituerakunde jaulkitzailean edo kreditu-erakunde nagusian.

Baldintza horien arabera geroratutako ordainsaria ezingo da ordaindu geroratze-epea igarotakoan behar beste etekin edota erreserba banagarri edukiz gero baizik, eta, betiere, kreditu-erakunde jaulkitzailean edo kreditu-erakunde nagusian baliabide propioen defizitik ez badago .

Bigarren xedapen gehigarria.  Babes-sistema instituzional bat osatzen duten aurrezkikutxei aplikatzeko araubidea.

Dagokion negozioko aktibo eta pasibo guztien titulartasuna babes-sistema instituzional bateko erakunde zentralari emanez gero, taldea osatzen duten aurrezki-kutxei, aurrezkikutxen gobernu-organoen eta araubide juridikoaren beste alderdi batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako zeharkako jardueraren araubidea aplikatuko zaie.

Hirugarren xedapen gehigarria.  Integrazio-prozesuetan ari diren erakundeei aseguru eta berraseguru pribatuetako bitartekotzari buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legean aurreikusitako araubidea aplikatzea.

Errege lege-dekretu honetako 2. artikuluan xedatutakoaren araberako integrazioprozesuetan ari diren erakundeei aseguru eta berraseguru pribatuetako bitartekotzari buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legeko 25. artikuluko 1. paragrafoan jasotako neurriak aplikatuko zaizkie, kreditu-erakundeen banaketa-sarea antolatzeari eta zatitzeari dagokionez; halaber, lege bereko 25. artikuluko 4. paragrafoa ere aplikatuko zaie, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Laugarren xedapen gehigarria.  Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsaren hornidura handitzea 1.  Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsaren hornidurari beste 6.000 milioi euro gehituko zaizkio, Estatuko Aurrekontu Orokorretatik.

2.  Bankuak berregituratzeko eta kreditu-erakundeen bitarteko propioak indartzeko ekainaren 26ko 9/2009 Errege Lege Dekretuan Ekonomia eta Ogasuneko ministroari buruz egindako erreferentziak, egungo Ekonomia eta Lehiakortasunerako ministroari egindakotzat hartuko dira, errege lege-dekretu horretako 2.5, 7.2, 9.3 eta 10.3 artikuluetan jasotakoak izan ezik.

Bosgarren xedapen gehigarria.  Galerak zenbatzea sozietate anonimoan nahitaezko kapital soziala murrizten denean eta sozietate anonimoak eta erantzukizun mugatuko sozietateak desegiten direnean.

Errege lege-dekretu hau indarrean jarri ostean ixten den ekitaldi sozialean ere aplikatuko da abenduaren 12ko 10/2008 Errege Lege Dekretuaren xedapen gehigarri bakarraren 1. paragrafoan xedatutakoa, lege-ondorio guztietarako; ez da etenik izango xedapen horren aplikazioan.

Xedapen indargabetzaile bakarra.  Arauak indargabetzea.

Errege lege-dekretu honetan xedatutakoaren aurkako maila bereko edo beheragoko arau guztiak indargabetu dira.

Azken xedapenetako lehena.  Aurrezki-kutxetako artezkaritza-organoen inguruko oinarrizko arauen erregulazioari buruzko abuztuaren 2ko 31/1985 Legearen aldaketa.

Aurrezki-kutxetako artezkaritza-organoen inguruko oinarrizko arauen erregulazioari buruzko abuztuaren 2ko 31/1985 Legearen 1. artikulua honela geratuko da aldatuta:

«Bat.  Aurrezki-kutxen administrazioa, kudeaketa, ordezkaritza eta kontrola gobernu-organo hauei dagokie:

a)  Batzar Nagusia.

b)  Administrazio Kontseilua.

c)  Kontrol Batzordea.

Horiez gain, aurrezki-kutxetako organo izango dira zuzendari nagusia, bai eta inbertsio, ordainketa, izendapen eta ongintzako eta gizarte-ekintzako batzordeak ere.» Azken xedapenetako bigarrena.  Espainiako Bankuaren autonomiari buruzko ekainaren 1eko 13/1994 Legearen aldaketa.

Espainiako Bankuaren autonomiari buruzko ekainaren 1eko 13/1994 Legearen seigarren xedapen gehigarria honela geratuko da idatzita:

«1.  Xedapen honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, bermetzat hartuko da edozein bahi, aldibereko eragiketa, berriro erosteko itunarekiko salerosketa, afekzio, atxikipen-eskubide, gordailu, lagatze, edo bermea ematea xedetzat duen beste edozein negozio juridiko, baldin eta jabetzeko modukoa izan litekeen edozein aktiboren gainean egiten bada –baita dirua bera ere–, eta helburua bada egungo edota etorkizuneko edozer eragiketatatik eratorritako eskubideak eta obligazioak bermatzea, betiere Espainiako Bankuarekin, Europako Banku Zentralarekin edota Europar Batasuneko beste edozein banku zentral nazionalekin hitzartuta.

2.  Berme horiei honako araubide juridiko hau aplikatuko zaie:

a)  Bermea eratzeko –eta bermeak balio erabatekoa izan dezan, eta eraginkortasuna berme-emailearen aurrean edo beste hirugarren batzuen aurrean, edo egikaritu ahal izatekoa izan dadin, are Prozedura Zibileko Legearen 517. eta 571. artikuluetan ezarritako ondorioetarako ere; edo froga gisa onargarria izan dadin–, ez da behar notarioak parte hartzea, ez eta bestelako baldintza formalik betetzea ere, salbu eta, batetik, idatziz edo zuzenbidean baliokidea den eran jasotzea hura eratu izanaren berri, edo, hala balegokio, berme-emaileak bermea eratu duelako alde bakarreko adierazpena egitea, eta, bestetik, bermearen objektu den aktiboa ezartzea, eta idatziz edo zuzenbidean baliokidea den eran aktiboa ezarri izanaren berri jasotzea.

Xedapen gehigarri honen ondorioetarako, bitarteko elektronikoen bidez eta euskarri iraunkorrean egiten den erregistroa edota oharpena idatzizko jakinarazpenaren baliokidetzat hartuko da juridikoki.

Dagokion obligazio nagusia formalizatzeko –eta balio osoa izan dezan, eta eraginkortasuna berme-emailearen edo beste hirugarren batzuen aurrean; edo egikaritu ahal izatekoa izan dadin, are Prozedura Zibilaren Legearen 517. eta 571. artikuluen ondorioetarako ere; edo froga gisa onargarria izan dadin–, ez da behar notarioak parte hartzea, ez eta bestelako baldintza formalik betetzea ere.

b)  Bermearen azken onuraduna Espainiako Bankua, Europako Banku Zentrala edota Europar Batasuneko beste banku zentral nazionalen bat den eragiketetan (dela zuzenean, dela hirugarrenen baten bitartekaritzarekin), bermearen objektu diren aktiboak kontuan egindako oharren bidez ordezkatutako balioak edota tresna finantzarioak direnean, aktibook ezartzeko, eta horren berri idatziz edo zuzenbidean baliokidea den eran jasotzeko, prozedura hauetakoren bat baliatuko da:

1.º  Balioen edo tresna finantzarioen kontabilitate-transferentzia eginez, jabetzaren desplazamenduarekin, onuradunaren edota hirugarren baten kontura, onuradunaren izenean edo haren kontura zuzenean edota zeharka jardunez, betiere baloreen merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 9. artikuluari jarraituz; berme-emaileak balioaren edota tresna finantzarioaren jabetza galduko du onuradunaren edota hirugarrenaren mesedetan.

2.º  Baloreen merkatuaren uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 10. artikuluari jarraituta dagokion kontuan bermearen oharpena eginda; kasu honetan, bermeemaileak balioaren edota tresna finantzarioaren jabetzari eutsiko dio.

3.º  Balio edo tresna finantzarioen kontabilitate-transferentzia eginez edo horien oharpena idatziz eginez, jabetzaren desplazamendurik gabe, onuradunaren kontura, edota onuradunaren izenean edota haren kontura zuzenean edota zeharka jarduten duen hirugarren baten kontura. Esandako kontuaren xede bakarra izango da kontuan egindako oharpenen bidez ordezkatutako balioen eta tresnen gainean egindako pignorazioen oharpenak jasotzea, eta balio edo tresna horien jabetza berme-emaileak edukiko du.

Bermearen objektua balio edo tresna finantzarioen kontu bat bada, kontua bermetzat ezartzeko eta ezarri den berri idatziz edo zuzenbidean baliokidea den eran jasotzeko, bermearen oharpena egingo da dagokion kontuan, eta bahi horri mutatis mutandi aplikatuko zaio hurrengo e) paragrafoko azken lerrokadan aurreikusitakoa.

c)  Bermearen objektu diren aktiboak titulu fisikoen bidez ordezkatutako balioak badira, horiek bermetzat ezartzea eta ezarri diren berri idatziz edo zuzenbidean baliokidea den eran jasotzeko, nahikoa izango da bermea onuradunari edo aldeek hitzartutako hirugarren bati entregatzea.

d)  Bermea exekutatzeko, nahikoa izango da Espainiako Bankuak, Europako Banku Zentralak edota Europar Batasuneko herrialderen bateko banku zentralak bidalitako ziurtagiria, exekutatzen diren zenbateko likido eta eskagarriak – bermearen epea amaitu delako– egiaztatzen dituena; era berean, bermea osatzen duten aktiboen besterentze-, jabetze- edota ordainketa gabeko eskualdatzeagindua ere beharko da, paragrafo horretan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Ziurtagiri horretan argi geratu beharko da hitzarmenarekin, itunarekin eta/edo dagokion obligazioa eragiten duen arauarekin bat etorriz egin dela likidazioa.

Onuradunak aukeratuta bezala, bermearen hitzarmenaren baldintzei heldurik, indarrean dagoen ordenamendu juridikoak onartutako edozein prozeduraren bitartez egin ahal izango da exekuzioa.

Bermearen objektua antolatutako merkatu batean negoziatutako aktiboek osatzen dutenean, besterentzea dagokion artezkaritza-organismoaren bitartez egingo da. Alde batera utzi gabe indarrean den ordenamendu juridikoak onartzen duen beste edozein besterentze-prozedura, besterentzea Espainiako Bankuak antolatutako enkantearen bidez ere egin ahal izango da gainerako kasuetan.

Era berean, bermea ez bada artean eratu dagozkion aktiboen jabetza eskualdatuz, beste modu hauetan ere exekutatu ahal izango da: Espainiako Bankua, Europako Banku Zentrala edo Europar Batasuneko dagokion herrialdeko banku zentrala bermea eratzeko ezarri ziren aktiboez jabetuta eta aktibo horien balioa konpentsatuta, edo aktibo horien balioa bermatutako betebeharrak betetzeko baliatuz. Betiere: (i) hala adostu baldin bazuten berme-aktiboak ezartzen dituen erakundearen eta Espainiako Bankuaren, Europako Banku Zentralaren edo Europar Batasuneko dagokion herrialdeko banku zentralaren artean, eta (ii) bi aldeek berme-aktiboen balorazioaren modalitateak aurreikusi bazituzten.

Dena dela, dagokion zorra ordaindu ostean geratzen den soberakina bermeaktiboak ezarri dituen erakundeari itzuliko zaio berriro ere.

e) Bermearen objektua dirutako gordailuen gaineko bahia denean, onuradunak, edota, hala dagokionean, dirua ipini duen erakundeak oharpena egin beharko du dagokion kontuan; hau da, idatzi beharko du esandako kontuaren gainean bahia eratu dela, edota, dagokionean, zenbateko pignoratuaren gainean, betiere esandako kontuaren jabearen baimenaren berri izan ostean.

Bermea eratzeko – eta bermeak balio erabatekoa izan dezan, eta eraginkortasuna berme-emailearen aurrean edo beste hirugarren batzuen aurrean, edo egikaritu ahal izatekoa izan dadin; edo froga gisa onargarria izan dadin–, ez da behar notarioak parte hartzea, ez eta bestelako baldintza formalik betetzea ere, aurreko paragrafoak aipatzen duen oharpena izan ezik; oharpen hori nahikoa izango da bermearen objektua den aktiboa ezarritzat jotzeko eta horren berri idatziz edo zuzenbidean baliokidea den moduan jaso dela jotzeko.

Bahi hori konpentsazio bidez exekutatuko da, eta kontuaren titularraren esku geratuko dira soberako funtsak, baldin baleude, zorra kitatu ostean.

Paragrafo honetako lehendabiziko lerrokadan aurreikusitako oharpenaren ostean, saldoa pignoratuta daukan kontuan sartutako kopuruak edota, hala balegokio, pignoratutako zenbatekoa bakarrik, bermatutako betebeharrak erabat betetzeko izango dira, inolako mugarik gabe, atzera ezinezko moduan. Era berean, bahiaren oharpena egiten den unetik aurrera –eta aldeek kontrakoa adostu ezean– kontuaren titularrak ezingo ditu erretiratu bertan gordetako funtsak, eta, ezta, hala balegokio, pignoratutako zenbatekoa ere, bermearen onuradunak aldez aurretik baimena eman ezean.

f)  Bermeak eratzeko ezarritako aktiboak bermatutako obligazioak kitatzeko ere baliatu ahal izango dira, baita konkurtso-prozedura bat edota administrazio- likidazioko prozedura bat abiarazitakoan ere. Berme horiek bereizita ere exekutatu ahal izango dira, berehala; bi aldeek adostutakoaren arabera exekutatuko dira, xedapen gehigarri honetan aurreikusitakoari jarraituz.

Bermeek ez dute mugarik, murrizketarik edota eraginik izango beste aldearen konkurtsoagatik edota administrazio-likidazioagatik.

Bereziki, xedapen gehigarri honek aipatzen dituen bermeen eratzea, onartzea eta exekuzioa, berme horiek gauzatzen direneko kontuen edo erregistroen saldoa eta bermatutako obligazioen formalizazioa ezingo dira aurkatu konkurtso-prozedura batekin edota administrazio-likidazioko prozedura batekin lotutako berrintegrazioakzioetan.

g)  Bermearen eratze-data eta Espainiako Bankuak, Europako Banku Zentralak edo b) lerrokadan aipatutako Europar Batasuneko herrialdeetako banku zentralek jaulkitako ziurtagirian ageri diren saldoek eta datek froga-balioa izango dute erakundearen aurrean eta hirugarren batzuen aurrean.

Xedapen gehigarri honetako arauen arabera eratutako bermeak, eratzen diren unetik aurrera, ezingo dira enbargatu, ezingo da haien gainean trabarik edo kargarik ezarri, eta, halaber, ezingo zaie bestelako murrizketa edota atxikipenik egin, ez legezkorik, ez hitzarmen bidezkorik.

3.  Aldeek hitzartu ahal izango dute ezen, bermearen objektu diren aktiboen balioan aldaketak izanez gero edota bermatutako obligazioen kopurua aldatuz gero, aktibo gehiago ipini behar direla, baita esku-dirutan ere; edo, hala adosten denean, itzuli egin beharko direla aktiboak, bermatutako obligazioen balioaren eta balioak bermatzeko eratutako bermeen balioaren arteko oreka berrezartzeko. Kasu horretan, aktibo horiek hasierako bermearen osagai direla joko da, eta finantzabermearen hasierako objektuarekin aldi berean ezarritakotzat joko dira. Hala, xedapen honetan ezarritako guztia aplikatuko zaie.

4.  Espainiako Bankuaren, Europako Banku Zentralaren edota Europar Batasuneko herrialdeetako banku zentralen aldeko maileguen edota kreditu ez-hipotekarioen gainean bermeak eratzen direnean haiekiko obligazioak – egungoak nahiz etorkizunekoak, haiek beren eginkizunak betez gauzatutako eragiketen ondorioz hartutakoak– gauzatuko direla ziurtatzearren, berme horiek eratzeko, xedapen honetako lehendabiziko paragrafoan, bigarren paragrafoko a), d), f) eta g) idatz-zatietan eta hurrengo paragrafoetan xedatutakoari ez ezik, honako arau hauei ere jarraituko zaie:

a)  Maileguak eta kredituak pignoratu ahal izango dira, bai eta laga ere, edozein direla ere lagatzeari edo haien gainean kargak ezartzeari buruz aldeek adostutako baldintza formalak edo materialak. Banku-sekretuaren inguruko araudia edota datu pertsonalak babestearen inguruko araudia ez da urratutzat joko kredituei edo haietatik eratorritako kreditu-eskubideei buruzko dokumentazioa zein informazioa –baita horiei dagozkien zordunei eta berme-emaileei buruzko informazioa ere– Espainiako Bankuari, Europako Banku Zentralari edo Europar Batasuneko herrialdeetako banku zentralei emanez gero; halaber kreditueskubideak transmititzen direnean edo haien gaineko bermeren bat exekutatzen denean, dokumentazio edo informazio hori eskubideak jaso dituzten hirugarrenei emanez gero.

Pignorazioa edo lagapena dagokion kontratutik sortutako kreditu-eskubideen gainekoa baino ez da izango, horren kontrako itunik egin ezean. Bermearen onuradunak edo bermea lagatzen zaionak ez du bere gain hartuko kreditudunen esku funtsik uzteko betebeharrik. Paragrafo honetan xedatutakoaren arabera egindako pignorazioa edo lagapena ez da joko, inolaz ere, dagozkien mailegu edo kredituen ez betetzetat, eta ez da beharko pignoratutako edota lagatako zordunaren edota berme-emailearen baimenik.

b)  Kreditu-eskubideak bermetzat ezartzeko eta horren berri idatziz edo zuzenbidean baliokidea den eran jasotzeko, nahikoa izango da onuradunak horretarakoxe onartutako ereduak entregatzea edo, onuradunari, berak horretarakoxe ezarritako moduan, idatziz edo zuzenbidean baliokidea den eran kreditu-eskubideen datuak komunikatzea; hala eginez gero, ez da beharrezkoa izango beste baldintza formalik betetzea pignorazioak edo lagapenak balio osoa izan dezan, edo zordunaren –eta hala balegokio berme-emailearen aurrean– edo beste hirugarren batzuen aurrean eraginkortasuna izan dezan, ez eta exekutagarria izan dadin edo frogatzat onargarria izan dadin ere.

c)  Lagatako edota pignoratutako maileguen edo kredituen emaitzak bermea ezartzen duen kreditu-erakundearenak izango dira, kontrako itunik ezean.

d)  Bermatutako obligazioak bete ezean, bermearen onuradunak kreditueskubideak titulartasun osoz jasoko ditu. Edonola ere, alde batera utzi gabe ordenamendu juridikoak aitortzen duen beste edozein exekuzio-prozesu, Espainiako Bankuak antolatutako enkantearen bidez ere exekutatu ahal izango da bermea.

e)  Espainiako Bankuaren, Europako Banku Zentralaren edo Europar Batasuneko herrialdeetako banku zentralen alde lagatako edota pignoratutako kreditu baten zordunak, edo, hala badagokio, berme-emaileak, ezingo ditu baliatu erakunde horien kontra kreditu-erakunde lagatzaile edo pignoratzailearen aurrean zeuzkan salbuespenak, ezta konpentsazioa bera ere; ezta ere dena delako kreditueskubide hori ondoren eskualdatu zaien hirugarrenen kontra.

5.  Konkurtso-egoerak edota administrazio-likidazioak jazoko balira, Espainiako Bankuak kontratuak suntsiaraztea edota iraungitzea adostu ahal izango du bere funtzioak betez egiten dituen kontratuetan. Era berean, konkurtsoa edota administrazio-likidazioa gertatuko balitz, xedapen gehigarri honen arabera bermatutako eragiketak zuzenbide publikoko kreditutzat joko dira konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 91.4 artikuluaren ondorioetarako, eratutako bermeen kargura ordaindu ezin diren zatiari dagokionez.

6.  Xedapen gehigarri honetan berariaz aurreikusi gabekoetan, produktibitatea sustatzeko eta kontratazio publikoa hobetzeko premiazko erreformei buruzko martxoaren 11ko 5/2005 Errege Lege Dekretuaren II. kapituluak berme finantzarioen alorrean ezartzen duen araubidea ere aplikatzekoa izango da, ordezko eta osagarri gisa.

7.  Xedapen honetan ezarritakoa erregelamenduz garatu ahal izango da» Azken xedapenetako hirugarrena.  Finantza-sistema indartzeko otsailaren 18ko 2/2011 Errege Lege Dekretua aldatzea.

Finantza-sistema indartzeko otsailaren 18ko 2/2011 Errege Lege Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorraren 2. paragrafoa honela geratuko da:

«2.  Errege lege-dekretu hau indarrean jarri eta gero jaulkitako zor-baliabideak, akzio arrunt bihurtzeko modua ematen duten klausulak badituzte, errege legedekretu honen 2. artikuluan aurreikusitako kapital nagusiaren osagai izango dira, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a)  Nahitaez bihurtzea beranduenik ere 2018ko abenduaren 31rako aurreikusten badute, edo are egun hori baino lehenagorako ere, erakundea edo taldea onbideratzen edo berregituratzen den kasuan; b)  Bihurketan entregatu beharreko akzio kopurua eta nominalaren muga zehaztuta badago zor-baliabideak jaulkitzeko garaian; c)  Jaulkitzaileak, aukeran, noiznahi erabaki ahal badu sortutako kupoia ez ordaintzea, bere edo bere taldearen kaudimen-egoerak hala eskatzen duenean; d)  Nahitaezko bihurtzea aurreikusten badute, gutxieneko baliabide propioen koefizientea betetzen ez denean; eta, e)  Baloreen merkatuen Espainiako Batzordeak ezarritako irizpideekin bat merkaturatzen badira, inbertitzaileak behar bezala babestea ziurtatzeko eta, zehazki, inbertitzaileei eskaintzen zaien bihurtze-koefizientearen eraginkortasuna babesteko. Horrez gain, jaulkipenaren zati bat txikizkako bezeroen artean merkaturatzen bada, bai zor-baliabidea bai kapitalaren titulua bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzea onartzeko eskaria egingo da.

Horiei dagozkien jaulkipenaren kontratuak edo esku-orriak –bai eta horien ezaugarrien edozein aldaketa ere– Espainiako Bankuari igorriko zaizkio, jaulkitzen direnak kapital nagusi gisa zenbatzekotzat kalifikatu ahal izan daitezen.» Azken xedapenetako laugarrena.  Kreditu-erakundeen gordailuak bermatzeko funtsa eratzen duen urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretua aldatzea.

Kreditu-erakundeen gordailuak bermatzeko funtsa eratzen duen urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretuari honako aldaketa hauek egin zaizkio: Bat.  6. artikuluaren 2. paragrafoko b) idatz-zatia honela geratzen da idatzita:

«b)  Funtsak atxikitako erakundeen artean egiten dituen derramak, ekarpenak kalkulatzeko oinarriaren arabera banatuak eta hitzartu ostean ondare gisa erregistratuko direnak.» Bi.  7.5 artikuluaren 2. lerrokada honela geratzen da idatzita:

«Edonola ere, bi hereneko gehiengoa beharko da urteko ohiko ekarpenei ordainketa gehigarriak egiteko edo urteko ohiko ekarpenen ordainketa aurreratzeko obligazioa ezartzen duten derramak egitea adosteko, baita 11. artikuluan aipatzen diren ekintza-planen esparruan aurreikusitako neurrietarako ere.» Azken xedapenetako bosgarrena.  Eskumen-tituluak.

Errege lege-dekretu hau Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluaren 6., 11. eta 13. arauetan xedatutakoaren babesean emanda dago; artikulu horrek Espainiako Estatuari esleitzen dio merkataritzako legeriari, kreditua, banka eta aseguruak antolatzeko oinarriei eta ekonomia-jardueraren plangintza orokorraren oinarriei eta koordinazioari buruzko eskumena, hurrenez hurren.

Azken xedapenetako seigarrena.  Garatzeko eskumena.

Gobernuak errege lege-dekretu honetan xedatutakoa garatzeko beharrezkoak diren erregelamendu-arauak agindu ahal izango ditu.

I. eta II. eranskinetan aurreikusitakoa aldatzeko eskumena Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak edukiko du.

Espainiako Bankuak dagozkion aldaketak egingo ditu 4/2004 Zirkularrean xedatutakoa errege lege-dekretu honetara egokitzeko. 2012ko abenduaren 31tik aurrera, Espainiako Bankuak aukeran izango du I. eranskinean aurreikusitako estaldurak aldatzea, kredituerakundeen diziplina eta interbentziorako uztailaren 29ko 26/1988 Legearen 48.1

artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Azken xedapenetako zazpigarrena.  Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Madrilen, 2012ko otsailaren 3an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY

I. ERANSKINA

1.  Kreditu-erakundeek zorren ordainetan jasotzen dituzten higiezin aktiboek, balantzean 36 hilabeteko antzinakotasuna baino handiagoa dutenek, % 40ko estalduraehunekoa eduki beharko dute gutxienez.

2.  Zalantzazkotzat jotako eragiketen estaldurak –eragiketa horiek era guztietako aktiboei dagozkien eraikuntzetarako edo higiezinen sustapenetarako direnean, eta eraikuntza edo sustapen horiek amaituta daudenean– ezingo dira izan sekula arrisku biziaren zenbatekoaren % 25 baino txikiagoak.

3.  Azpi-estandar jotako eragiketen estaldurak –eragiketa horiek era guztietako aktiboei dagozkien eraikuntzetarako edo higiezinen sustapenetarako direnean, eta eraikuntza edo sustapen horiek amaituta daudenean– ezingo dira izan sekula arrisku biziaren zenbatekoaren % 20 baino txikiagoak. Berme errealik ez duten eragiketetarako, % 24 izango da ehuneko hori.

4.  Zalantzazkotzat edo azpi-estandartzat jotako eragiketei dagozkien estaldurak – eragiketa horiek era guztietako aktiboei dagozkien eraikuntzetarako edo higiezinen sustapenetarako direnean, eta eraikuntza edo sustapen horiek amaitu gabe eta abian daudenean– ezingo dira izan sekula ondoren adierazitako ehunekoak baino txikiagoak: Aktibo mota Higiezinak sustatzeko lurzorua finantzatzea ...................................

Abian diren eraikuntzak edo higiezinen sustapenak finantzatzea, lanak geratuta daudela ................................................................

Abian diren eraikuntzak edo higiezinen sustapenak finantzatzea, lanak abian direla..........................................................................

Zalantzazkoa – Ehunekoa Azpi-estandarra – Ehunekoa 60

60

50

50

50

24

5.  Zorren ordainetan jasotako higiezinen aktiboei dagozkien estaldura-ehuneko gutxienekoak ezingo dira izan honako hauek baino txikiagoak:

a)  Jasotako aktiboak eraikuntza edo higiezinen sustapen amaituak direnean, baita mailegu-hartzaileen ohiko bizileku izan ez diren partikularren etxebizitzak ere.

Zorren ordainetan esleitutako aktiboei aplika dakiekeen andeatze-ehunekoa % 25

izango da, eta estaldura-ehuneko gutxienekoak, balantzean txertatutako antzinakotasunaren arabera, honako hauek izango dira: Eskuratu zenetik igarotako epea Estalduraren ehunekoa Hamabi hilabete baino gehiago eta 24 baino gutxiago ................................................

24 hilabete baino gehiago eta 36 baino gutxiago..........................................................

36 hilabetetik gora.........................................................................................................

30

40

50

b)  Higiezinak sustatzeko lurzorutan edota abian diren eraikuntza edo sustapenetan emandako aktiboak, balantzean sartzeko antzinakotasuna edozein izanik ere.

Aktibo mota Higiezinak sustatzeko lurzorua ....................................................................................

Abian diren eraikuntzak edota higiezinen sustapenak ................................................

Estalduraren ehunekoa 60

50

II. ERANSKINA Errege lege-dekretu honetako 1. artikuluaren 4. paragrafoak aipatzen duen kapital nagusiaren soberakin gehigarria ondoren aipatzen diren kalkuluek ematen dituzten zenbatekoen baturaren baliokidea izan beharko da. Zenbateko horietatik, aktibo horiek sortutako hornidurak murriztuko dira.

a)  Zalantzazko eta azpi-estandar gisa sailkatutako aktiboak, kreditu-erakundeentzako abenduaren 22ko 4/2004 Zirkularraren IX. Eranskinaren –finantza-informazio publiko eta erreserbatuaren arauei eta finantza-egoeraren ereduei buruzkoa da– arabera: Aktibo mota Arrisku biziaren zenbatekoaren gaineko ehunekoa Lurzoruaren finantzaketa ..........................................................................................

80

Abian diren sustapenen finantzaketa (obra martxan daukan azpi-estandarra izan ezik).

65

b)  Zorren ordainetan jasotako aktiboak: Aktibo mota Lurzorua ...................................................................................................................

Abian diren sustapenak ............................................................................................

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra