Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

17/2014 Errege Lege Dekretua, abenduaren 26koa, autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen finantza-iraunkortasunerako neurriei eta bestelako neurri ekonomikoei buruzkoa

2014-12-26

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/12/30, 315. zk.

bcl_1953883820.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

13613 17/2014 Errege Lege Dekretua, abenduaren 26koa, autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen finantza-iraunkortasunerako neurriei eta bestelako neurri ekonomikoei buruzkoa.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak bere lehenengo xedapen gehigarrian aurreikusten duenaren arabera, autonomia-erkidegoek eta toki-korporazioek likidezia laguntzeko neurri bereziak erabiltzeko eskaera egin diezaiokete Estatuari.

Xedapen horren esparruan, Estatuak hainbat mekanismo jarri ditu martxan 2012tik aurrera; zehazki, Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsa, Likidezia Funts Autonomikoa eta finantza-arazoak dituzten udalerriei laguntzeko neurri bereziak. Horien guztien helburua autonomia-erkidegoei zein toki-erakundeei likidezia ematea da, ordainketa-betebeharrei aurre egiteko modua izan dezaten zailtasun ekonomikoko egoeran. Trukean, zergaeta finantza-baldintza batzuk bete behar dituzte, apurka-apurka zerga-baterakuntzaren helburuak betetzen joan ahal izateko eta kontu publikoen iraunkortasuna bermatzeko.

Koiunturazko neurri horiekin batera, egiturazko erreformak egin dira Administrazioen funtzionamenduan; besteak beste, bi arau hauen bidez: abenduaren 20ko 9/2013 Lege Organikoa, Sektore Publikoko Merkataritza Zorraren Kontrolari buruzkoa, eta abenduaren 27ko 25/2013 Legea, faktura elektronikoa sustatzekoa eta sektore publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzekoa. Biek ala biek tresna iraunkorrak ezarri dituzte merkataritza-zorraren jarraipena egiteko, zorra murrizteko eta kontrolatzeko, eta, halaber, aurrekontu publikoa zuzen betearazteko. Oinarri berri horiek, gainera, hobetu egiten dute Administrazioek oraingo zein etorkizuneko gastu-xedapenei erantzuteko duten ahalmena. Azken batean, euren finantza-iraunkortasuna hobetu da.

Zerga-baterakuntzaren helburuak betetzeko ahaleginari esker, eta aipatutako erreforma multzoaren eta egiturazko beste erreforma batzuen aplikazioa dela bide, hazkunde ekonomikoaren bidera itzuli gara, eta Espainiako ekonomian konfiantza sortu dugu; horrela, finantzaketa-kostuak txikiagotzen ari dira merkatuetan. Emaitza positibo hori Administrazio publiko guztiekin partekatu behar dugu, defizit publikoa murrizteko ahaleginak egiten eta egiturazko erreformak gauzatzen ari baitira; hori dela eta, finantzaaurrezki horiek helarazi behar dizkiegu, zerga-baterakuntza laguntzen jarraitzeko.

Errege lege-dekretu honen helburua bikoitza da, beraz. Alde batetik, mekanismo berriak jartzen ditu martxan, honako hauek lortze aldera: finantza-aurrezkiak Administrazio guztien artean partekatzea, gizarte-gastuarekiko arreta lehenestea, finantzaketa-arazo handienak dituzten Administrazioei laguntzen jarraitzea, eta halako arazoak gainditu dituztenei bultzada ematea. Bestetik, sinplifikatu eta murriztu egiten du likidezia laguntzeko mekanismoak finantzatzeko xedez sortutako funtsen kopurua, euren kudeaketaren eraginkortasuna hobetuz.

Sortzen diren mekanismo berrien artean, gizarte-gastuari eskainitako arretak du lehentasuna. Gizarte-gasturako finantzaketa nahikoa edukitzea berme erabakigarria da funtsezko zerbitzu publikoak behar bezala emateko, hala nola hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak; zuzenbidezko estatu sozial eta demokratiko ororen funtsezko zutabeak dira horiek.

Aukera-berdintasuna lortzeko bidean, gizarte-gastua da kudeaketa-tresnarik garrantzitsuena; horregatik, lehentasunezkoa da Administrazio publiko guztien gastupolitiketan. Zentzu horretan, Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak toki-araubidearen erregulazioan egindako erreformaren bidez, berrantolatu egin zen eskumenak autonomia-erkidegoen eta toki-

administrazioa osatzen duten erakundeen artean banatzeko mapa, «administrazio bat, eskumen bat» printzipioan oinarrituz; hala, legeak arreta berezia eskaini zion gizarte-arloko eskumenak hobeto mugatzeari eta haien finantzaketa egokia bermatzeari, funtsezko zerbitzu publikoak direnez gero.

Zerbitzuon berme juridikoak eta finantzaketa hobetzeko esparruan, hain zuzen ere, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57 bis artikuluak –abenduaren 27ko 27/2013 Legeak bildua– betebehar hauxe ezartzen du: autonomia-erkidegoek toki-erakundeekin izenpetzen dituzten hitzarmenek, bai eta egiten dituzten eskumen-eskuordetzeek ere, autonomia-erkidegoen konturako finantzabetebeharrak edo ordainketa-konpromisoak hartzen dituztenean, konpromiso horiek betetzeko berme-klausula bat jaso beharko dute, zeinaren arabera, ez-betetzeak izanez gero, finantzaketa-sistemaren baliabideak atxiki ahalko diren.

Gizarte-gastuaren bermeetan sakontzeko helburuarekin, koiunturazko neurriak hartzen dira, autonomia-erkidegoei 2014ko abenduaren 31n ordaindu gabe duten zorra kitatzen laguntzeko, zor horren jatorria toki-erakundeekin gizarte-gastuaren arloan izenpetutako hitzarmenak eta arlo horretako bestelako transferentziak direnean –hala, likidezia laguntzeko mekanismo berri bat sortzen da: Gizarte Funtsa–; baina, koiunturazko neurri horiek hartzeaz gain, egiturazko zenbait erreforma egiten dira, toki-erakundeek – herritarrengandik hurbilen dauden Administrazio diren aldetik– hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen arloetan ematen dituzten zerbitzuek, etorkizunean, finantzaketa egokia izan dezaten.

Beste alde batetik, hitzarmenen erregistro elektronikoa sortzen da. Horren bitartez, autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek izenpetu dituzten eta indarrean dauden hitzarmenen jarraipena egin ahalko da, apirilaren 2ko 7/1985 Legea eta, batez ere, bertako 57 bis artikulua betetzen direla egiaztatu ahal izateko. Era horretan, hitzarmen horietatik eratorritako ordainketa-betebeharrak betetzen ez badira, finantzaketa-sistemaren baliabideak atxiki ahalko dira, ordaindu gabeko betebeharrek duten iturri juridikoa ezagututa. Errege lege-dekretu honetan araututako atxikipen-prozedura hori aplikatuz, bermatuta geldituko da funtsezko zerbitzu publikoen finantzaketa egokia, eta, zerbitzu horiek behar bezala emanez, sendotu egingo da konpromisoa.

Errege lege-dekretu honek berrogeita hamasei artikulu ditu, hemezortzi xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta bederatzi azken xedapen, eta lau titulutan egituratuta dago.

I. tituluak funtsen xedapen orokorrak eta araubide juridiko erkidea ditu hizpide, eta I. kapituluan, Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren eremu subjektiboa eta objektiboa zehazten ditu, bai eta funtsok egoki funtzionatzeko jarraituko dituzten printzipio gidariak ere. Printzipio horien artean, finantza-zuhurtasunarena jasotzen da. Hori kudeatzeko, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak behar diren baliabideak izango ditu. Mekanismo horiek eraginkortasunez kudea daitezen, gutxieneko eskakizun batzuk bete behar dira informaziogardentasunarekin eta finantza-zuhurtasunarekin lotuta, eta Estatuak beretzat gordetzen du ez-betetzeak gertatuz gero lurralde-administrazioen finantzaketa-sistemetako baliabideak atxikitzeko eskubidea.

II.kapituluan, Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsa eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsa sortzen dira. Funts horiek konpartimentu desberdindutan egituratuta daude, Administrazio horien finantza-beharretara egokitzeko, eta finantzaketa-mekanismo gehigarri gisa hartzen dira, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera. Halaber, aurrez zeuden mekanismoak funts berrietan integratzeko araubidea ezartzen da, eta konpartimentu espezifikoak sortzen dira, baldintza eta betebehar mailakatuekin, estali nahi diren finantza-beharren eta aurrekontuegonkortasun, zor publiko eta hornitzaileei ordaintzeko epeei lotutako helburuen betetzemailaren arabera. Era berean, funtsei atxikitzea eta Kreditu Ofizialeko Institutuaren bidez finantza-kudeaketa egitea arautzen dira, bai eta kreditu-eragiketak ituntzeko modua, funts horiek hornitzeko baliabideak eta eurak biltzeko modua ere.

Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsari buruzko II. tituluak era integral eta hedatuan arautzen ditu autonomia-erkidegoentzat abian jarritako finantzaketa-mekanismo gehigarriak, eta haren egituraren oinarri diren Finantza Erraztasunaren, Likidezia Funts Autonomikoaren eta Gizarte Funtsaren konpartimentuen ezaugarri zein baldintzak ezartzen ditu. Gainera, Hornitzaileei Ordaintzeko Likidazioko Finantzaketa Funtsaren konpartimentua eransten da. Zehazki, autonomia-erkidegoekin formalizatutako indarreko kreditu-eragiketak atxikitzen zaizkio konpartimentu horri, jada azkenduta dagoen Hornitzaileei Ordaintzeko

2.Finantzaketa Funtsaren kargura egindakoak direnean.

I. kapituluak Finantza Erraztasunaren konpartimentuari aplikatzeko araubidea eta baldintzak ezartzen ditu. Funts horrek mekanismoei lotutako onurak autonomia-erkidegoei zabaltzea du helburu; betiere, autonomia-erkidego horiek aurrekontu-egonkortasun eta zor publikoaren helburuak betetzen badituzte, eta merkataritza-zorraren ordainketan izandako atzerapena kontrolatzea lortu badute. Modu horretan, helburuak bete dituztenentzako abantaila gisa, aukera ematen da, egindako aurrekontu-ahaleginaren eta egiturazko erreformen osagarri, mekanismook eragiten dituzten finantzaketa-kostuak murrizteko. Konpartimentu horri atxikitzeak ez ditu kanpoan uzten errege lege-dekretu hau indarrean jartzean beste likidezia-mekanismo bati atxikita dauden autonomia-erkidegoak, eta ez dago doikuntza-plan bat onartu beharrik konpartimentuari atxikitzeko; nolanahi ere, oro har aplikatzekoak diren informazio-betebehar batzuk onartu behar dira.

II. kapitulua Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuari buruzkoa da. Funts hori uztailaren 13ko 21/2012 Errege Lege Dekretuan araututa dagoen izen bereko funtsaren oinordeko zuzena da. Honako autonomia-erkidego hauek atxikiko zaizkio konpartimentu horri: orain arte operatibo egon den Likidezia Funts Autonomikoari atxikita daudenak eta hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea betetzen ez dutenak, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera. 1. atalean, konpartimentuaren eremua, atxikitze-prozedura eta kreditu-eragiketak ituntzeko araudia ezartzen dira; 2. atalean, berriz, autonomia-erkidegoek bete beharreko zergaeta finantzabaldintzak, konpartimentuari lotutako doikuntza-planen jarraipena egiteko arauak, eta organo arduradunek gauzatu beharreko kontrol-jarduketak.

III. kapituluak Gizarte Funtsa eta gizarte-gastuaren arloko atxikipen-prozedurak ditu hizpide.

1.atalean, Gizarte Funtsa eratzen da: autonomia-erkidegoen likidezia laguntzeko mekanismo bat da, aldi baterakoa eta boluntarioa, bat etorriz apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin. Funtsaren zuzkidurari esker, autonomia-erkidegoek finantzaketa jasoko dute toki-erakundeei ordaindu ez dizkieten betebeharrak ordaintzeko; zehazki, 2014ko abenduaren 31n epez kanpokoak, likidoak eta galdagarriak diren betebeharrak, horien jatorria gizarte-gastuaren arloan izenpetutako hitzarmenak eta arlo horretako bestelako transferentziak badira.

2.atala 2014ko abenduaren 31n ordaindu gabe dauden eta jatorria aipatutako hitzarmen eta transferentzietan duten betebeharrei buruzkoa da. Gizarte Funtsari atxikitzen ez zaizkion autonomia-erkidegoen kasuan betebehar horiek nola ezereztuko diren arautzen du; hala, atal horretan baliabideak atxikitzeko zein kentzeko prozedura garatzen da, zeina Autonomia Erkidegoen Finantzaketari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoaren 8. xedapen gehigarrian xede horretarako aurreikusita dagoen, aipatutako betebeharrak baliabide atxikien kontura ordaintzeko.

3.atalean, autonomia-erkidegoak finantzatzeko araubideen baliabideak atxikitzeko prozedura eta baldintzak ezartzen dira, ordainketa zuzenean Estatuak egin dezan, baliabide atxikien kontura, autonomia-erkidegoek ordainketa-betebeharrak betetzen ez dituzten kasuan –betiere, betebehar horiek gizarte-gastuaren arloan eskumenak eskuordetzeko arau autonomikoen ondoriozkoak badira, edo arlo horretan izenpetutako hitzarmenen ondoriozkoak badira–, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57 bis artikuluan aurreikusitako berme-klausula betez. Errege-lege dekretu honen bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, atal horretan jasotakoa aplikatzekoa izango zaie aipatutako berme-klausula gainerako arloetan betearaztea xede duten prozedurei,

apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57 bis artikuluaren 3. zenbakiak aipatutako agindua, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroarena, onartzen ez den bitartean.

III.tituluak Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsa arautzen du, zeina hiru konpartimentutan banatuta dagoen: Antolamendu Funtsa, Bultzada Ekonomikorako Funtsa eta Toki Erakundeen Hornitzaileei Ordaintzeko Likidazioko Finantzaketa Funtsa. Aurreneko bien araudia tituluko lehenengo bi kapituluetan bilduta dago.

I. kapitulua, Antolamendu Funtsari buruzkoa, hiru ataletan banatuta dago: lehenengoak konpartimentu hori arautzen duten xedapen orokorrak ditu; bigarrenak funts horri atxikitzen zaizkion toki-erakundeek bete beharreko finantzaeta zerga-baldintzapekotasuna arautzen du; azkenik, hirugarrenean toki-erakundeek hartzen dituzten konpromisoen jarraipena egiteko eta kontrolatzeko jarduketak zehazten dira. Eremu subjektiboan, honako udalerri hauek sartzen dira: arau honetan zehaztutakoaren arabera finantza-arriskuko egoeran daudenak eta kreditu-eragiketak finantza-zuhurtasuneko baldintzetan birfinantzatu ezin dituztenak. Eremu horretan sartzen dira berankortasun-araudian ezarritako gehieneko ordainketa-epea behin eta berriz urratzen duten toki-erakundeak ere. Bigarren atalak finantzaeta zerga-baldintzapekotasuna arautzen du. Azken horren intentsitatea aldatu egiten da, Antolamendu Funtsaren konpartimentuaren eremu subjektiboa osatzen duten egoeren arabera; hala, baldintzapekotasuna handiagoa izango da finantza-arriskuan dauden udalerrien kasuan, eta txikiagoa, aldiz, euren maileguak finantza-zuhurtasuneko irizpideen arabera birfinantzatu ezin dituztenen kasuan. Hirugarren atalean, doikuntzaplanen jarraipena egiteko eta Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak eska ditzakeen kontrol-jarduketak gauzatzeko arauak ezartzen dira.

II. kapituluak Bultzada Ekonomikorako Funtsaren konpartimentua arautzen du, aurreko konpartimentuak duen egitura bertsuarekin. Eremu subjektiboa eta objektiboa definitzen ditu, eta zehazten du finantza-egoera saneatuan dauden toki-erakundeak atxiki ahalko zaizkiola horri; betiere, aurrekontu-egonkortasun eta finantza-iraunkortasunari buruzko araudiak edota toki-ogasunak erregulatzen dituenak ezarritako helburu eta mugak betetzen badituzte.

Atxikitzea gauzatzeko, toki-erakundeek eskabidea egin behar dute aurrena. Erakunde horiek euren finantza-beharrak zehaztu beharko dituzte, ezarritako finantza-zuhurtasuneko irizpideen arabera, formalizatu dituzten edota formalizatuko dituzten epe luzeko maileguen printzipalaren epemugak estali ahal izateko. Maileguon helburua finantzarioki iraunkorrak diren inbertsioak finantzatzea izan behar da, edota garrantzitsutzat jotzen diren inbertsioproiektuak finantzatzea, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak, hala badagokio, hartzen duen erabakiarekin bat. Kasu horietan, toki-erakunde atxikiak dagokion kreditu-eragiketa ere izenpetuko du Estatuarekin, eta azken horrek kudeatuko du epe luzeko maileguen epemugen ordainketa.

IV. titulua hitzarmenen erregistro elektronikoaren sorrerari eta funtzionamenduari buruzkoa da, eta erregistro horren eraketa aurreikusten du. Bertan, autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen artean izenpetutako hitzarmenen inguruko informazioa bildu beharko da, hitzarmen horiek autonomia-erkidegoen konturako finantza-betebeharrak edota ordainketa-konpromisoak eragiten dituztenean, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57 bis artikuluarekin bat. Tokiko kontu-hartzaileak izango du aipatutako informazioa emateko ardura. Gainera, erregistro hartan jaso beharreko gutxieneko edukia zein den ere aurreikusten da.

Errege lege-dekretu honetako lau tituluetan jasotako neurriak babesten dituzten aparteko eta presazko beharrizanei dagokienez, hona hemen arrazoiak: berehala hasiko denez aurrekontu-ekitaldi berria, beharrezkoa da autonomia-erkidegoei eta toki-erakundeei finantzaketa-beharrak arinduko dizkieten mekanismoak lehenbailehen martxan jartzea, lortutako finantza-aurrezkiak helaraztea, eta haien finantza-iraunkortasuna arriskuan jartzea ekiditea. Era horretan, funts berriak urtearen hasieratik bertatik erabilgarri egon ahal izatea bermatzen da, eta horrek segurtasuna emango die baliabideen hartzaile diren Administrazioei, euren kudeaketa segurtasun handiagoz planifikatu ahalko baitute. Aldi berean, lehendik dauden mekanismoen eta berrien artean etendura sortzea saihesten da.

Lehenengo xedapen gehigarritik zortzigarrenera bitartean, hainbat alderdi jasotzen dira; besteak beste, errege lege-dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan aplikatzeak dituen berezitasunak, errege lege-dekretu hau indarrean jartzean indarrean dauden hitzarmenak erregistro elektronikoan inskribatzeko epea, II. tituluko III. kapituluaren hirugarren atalean araututako atxikipen-prozedura aurrenekoz aplikatzeko data, gizarte-gastuaz bestelako arloetan izango duen aplikazio iragankorra, Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsa eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsa zuzkitzeko baliabideen ekarpena, eta 2015erako mekanismoak baliatzeko eskabidea egiteko epeak.

Bederatzigarren xedapen gehigarriaren bidez, aintzat hartuta egoera ekonomikoa aldekoa dela eta ziur asko ikur positiboz itxiko dela 2014ko aurrekontua, 2015erako luzatzen dira aurrekontu-superabita bideratzeko arau bereziak, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren seigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoak. Luzatze horren helburua hauxe da: finantzarioki saneatuta dauden toki-erakundeei aukera ematea superabitaren zati bat finantzarioki iraunkorrak diren inbertsioak finantzatzera bideratzeko, eta finantza-zorra amortizatzera ere bai.

Hamargarren xedapen gehigarrian proposatutako neurriaren helburua da 2013ko ekitaldiari dagokion Estatuko tributuetan parte hartzearen behin betiko likidazioaren ondorioz toki-erakundeek itzuli beharreko zenbatekoak atzeratzea, edozein dela ere finantzaketa-eredua (aldagaien eredu orokorra edota Estatuko zenbait zergaren etekina lagatzekoa gehi finantzaketa-funts gehigarria) .

Ezinbestekotzat jotzen da toki-erakundeen 2013ko likidazioaren saldo zordunaren itzulketa malgutzea, eta, hala, 2008ko eta 2009ko likidazio negatiboetarako prozedura bera gaitzen da: 120 hileko kuotako itzulketa-epea ezartzen da, 2015eko urtarriletik kontatzen hasita, eta, hori baliatzeko, beharrezkoa izango da eragindako toki-erakundeek eurek eskatzea, eta 2008ko eta 2009ko likidazio negatiboak itzultzeko ezarritako betekizun analogoak betetzea.

Hamaikagarren xedapen gehigarrian eta azken xedapenetatik hirugarrenean ezartzen denez, Estatuak bere gain hartzen du zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zergaren itzulketen kostua, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2014ko otsailaren 27an emandako Epaiaren ondorioz.

Hamabigarren xedapen gehigarritik hamaseigarrenera bitartean, luzatu egiten da dibidendu digitala liberatzeko gehieneko epea.

Nazioarteko, Europako eta Espainiako instituzioek zehaztu dutenaren arabera, 790 MHz-tik 862 MHz-ra bitarteko maiztasun-banda edo dibidendu digitalaren banda, orain arte ikus-entzunezko telebista-zerbitzuak emateko erabili izan dena, komunikazio elektronikoen zerbitzu aurreratuak ematera bideratu behar da nagusiki.

Estatuan, Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, bere 51. artikuluan, xedatu zuen 790 MHz-tik 862 MHz-ra bitarteko maiztasun-banda komunikazio elektronikoen zerbitzu aurreratuak ematera bideratuko zela, Europar Batasunean adostutako erabilera harmonizatuekin bat. Halaber, adierazi zuen banda hori 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen gelditu behar zela libre, erabilera berrietara zuzentzeko.

Dibidendu digitala liberatzeko prozesua martxoaren 26ko 365/2010 Errege Dekretuan zehaztu zen aurrena; arau horren bidez, Lurreko Telebista Digitaleko multiplex-en esleipena erregulatzen da, teknologia analogikoaren bidezko telebista-emisioak utzi ostean. Aurrerago, irailaren 19ko 805/2014 Errege Dekretuan zehaztu zen, zeinaren bidez Lurreko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionala onartzen den eta dibidendu digitala liberatzeko zenbait alderdi arautzen diren.

Azken errege-dekretu horretan, dibidendu digitalak eragindako kanalak liberatzeko prozesua eraginkortasunez gauzatu ahal izateko kanal erradioelektrikoetan egin beharreko aldaketak biltzen dira, bereziki.

Era horretan, ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu-emaileek emisioak egingo dituzten kanal erradioelektriko eta multiplex digital berriak planifikatu dira aipaturiko errege-dekretuan. Horrek eskatzen du, alde batetik, zerbitzu-emaileek beharrezkoa den

biztanleria-estaldura zabaltzea, arauan ezarritako estaldura-helburuak eta -epeak betetze aldera, eta, bestetik, eremu geografiko jakin batean kanal erradioelektrikoen eta multiplex digitalen ordezkapenak eragindako herritarrek hargailu-sistemetan jasotzeedota egokitzejarduketak egin behar izatea, kanal erradioelektrikoko edota multiplex digitaletan lurreko telebista digitalaren zerbitzuak jaso ahal izateko.

Aurki iritsiko denez 2015eko urtarrilaren 1a, eta eskuragarri ditugun datuen arabera, egiaztatu dugu ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu-emaileek gauzatutako estaldura-jarduketei esker bete ahalko direla, oro har, irailaren 19ko 805/2014 Errege Dekretuak eskatutako biztanleria-estalduraren helburuak eta epeak.

Alabaina, dibidendu digitala liberatzearekin lotutako maiztasun-aldaketek eragindako eraikinetako telebistaren hargailu-sistemen egokitzapen-mailari erreparatuz gero, ikus daiteke eraikin askok (% 50 inguru) ez dutela egokitzapen hori amaituta izango 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen. Hori guztia, Gobernuak gauzatutako babes instituzionala eta ahalegin ekonomiko zein komunikaziokoa gorabehera, urriaren 31ko 920/2014 Errege Dekretua onartu izanak adierazten duen moduan. Horren bitartez, diru-laguntzetan 280 milioi euro arteko kopurua zuzenean ematea arautzen da, eta diru-laguntza horien helburua hauxe izango da: neutraltasun teknologikoko irizpidea baliatuta, dibidendu digitala liberatzeak eragindako eraikinetan ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuak jasotzeak edo haietara sarrera izateak sortutako kostuak konpentsatzea.

Hori horrela, ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuak erabilitako 790 MHztik 862 MHz-ra bitarteko maiztasun-bandako kanal erradioeletrikoetako emisio guztiak 2015eko urtarrilaren 1ean utzi izan balira, biztanleriaren zati handi bat ez zen egongo bere etxean ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuaren eskaintza osatzen duten zenbait kanal jasotzen jarraitzeko moduan, multiplex digitalak planifikatu diren eremu geografikoen arabera.

Ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuak herritarrek informazio eta eduki ugari eskuratzeko erabiltzen dituzten tresna edo gizarte-komunikabide nagusiak dira, eta, horien bidez, norbanakoen zein gizartearen iritziak helarazten dira, benetakoa eta praktikoa bihurtuz egiazko informazioa edozein hedabideren bidez komunikatzeko edo jasotzeko oinarrizko askatasuna, Konstituzioaren 20.1.d) artikuluan jasotakoa, Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentzia ugariak behin eta berriro adierazi duen bezala.

Martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrak, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzkoak, pertsona guztiek ikus-entzunezko komunikazio plurala jasotzeko eskubidea dutela xedatzen du. Zehazki, ikus-entzunezko komunikazioko zerbitzu publikoak helburu horiek lortzeko duen zeregina nabarmentzen du lege-arau horrek, eta interes ekonomiko orokorreko funtsezko zerbitzu gisa konfiguratzen du.

Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da dibidendu digitala erabat liberatzeko muga-data luzatzeko neurria premiaz hartzea; hain zuzen ere, aurrerapen handiagoak egitearren eraikinetan hargailu-sistemak egokitzeko prozesuan, eta bermatzearren biztanleriaren gehiengoak ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuen eskaintza osoa eskuratzeko aukera izango duela.

Horrenbestez, 2015eko martxoaren 31ra arte luzatzen da dibidendu digitala liberatzeko gehieneko epea; ordura arte, beraz, ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuemaileek 790 MHz-tik 862 MHz-ra bitarteko maiztasun-bandako kanal erradioelektrikoak ustiatzen jarraitu ahalko dute.

Emisio guztiak uzteko gehieneko epea luzatzeak ez die eragiten zerbitzu-emaileen estaldura-helburu eta -epeei; era berean, ez du ezertan aldatzen emisioak uzteko data aurreratzeko aukera, ezta eremu geografiko jakin batzuetan zenbait emisio partzialki uztekoa ere, irailaren 19ko 805/2014 Errege Dekretuaren 8.6 artikuluan aurreikusitakoak. Zehazki, emisioak uztea Europako Erkidegoko beste herrialde batzuekin mugan dauden eremu zehatz batzuetan aurreratu ahalko da, nazioarteko koordinazio-arrazoiak tarteko, Europako Erkidegoko mandatua betetzearren: Espainian, dibidendu digitala liberatzeko prozesuak ez du eragotzi behar banda hori erabilgarri egotea estatu kide mugakideetan hedapenaren xede ez diren komunikazio elektronikoetako zerbitzuentzat.

Emisioak uzteko gehieneko epea luzatzearen ondorioz, aipaturiko maiztasun-banda ezin izango da erabili, aldi baterako, azken belaunaldiko komunikazio elektroniko mugikorren (4G) zerbitzuak emateko.

Hala ere, gogoratu beharra dago 2013. urtearen erdialdeaz geroztik hainbat operadore ari direla azken belaunaldiko komunikazio elektroniko mugikorren (4G) zerbitzuak eskaintzen, maiztasun-banda batzuen bitartez, eta beste maiztasun-banda gehigarri batzuk ere erabil litezkeela zerbitzuok emateko; zerbitzu horien eskaria, oraingoz, ez denez handiegia, ez litzateke arazorik egongo 790 MHz-tik 862 MHz-ra bitarteko bandaz bestelako maiztasun-banden multzoak xurgatzeko.

Edonola ere, errege lege-dekretu honen bidez dibidendu digitala liberatzeko gehieneko epea luzatzean, aldatu egiten da irailaren 15eko ITC/2508/2011 Aginduaren bidez dibidendu digitalaren bandan edo 800 MHz-ko bandan emandako jabari publiko erradioelektrikoaren erabilera pribatiboko emakiden oreka ekonomiko-finantzarioa.

Emakida horien oreka ekonomiko-finantzarioa, beren indarraldia luzatzen den denboran, 2015eko urtarrilaren 1etik igaro diren egunekiko proportzionalak diren egunez mantentzen da, harik eta dibidendu digitalaren maiztasun-banda aurrez aipatutako emakiden operadore titularren esku jartzen den egunera arte.

Emakiden indarraldiaren luzapena zehazteko, aintzat hartzen da 790 MHz-tik 862 MHz-ra bitarteko bandan jabari publiko erradioelektrikoaren erabilera pribatiboko emakidengatik ordaindutako guztizko zenbatekoa; emakida horiek irailaren 15eko ITC/2508/2011 Aginduaren bidez adjudikatu ziren. Kalkulu horretan, kontuan hartuko da zenbateko hori urtean ehuneko 2 handitzen dela, eta ehuneko 3,53ko deskontu-tasa aplikatuko da, eragindako hiru operadoreek zergen aurretik zuten zorraren kostuaren batez bestekoarekin bat datorrena. Irizpide horren emaitza gisa, 2015eko urtarrilaren 1etik dibidendu digitalaren banda komunikazio elektronikoen operadoreen esku jartzen den egunera arte igarotako egun bakoitzeko, konpentsazio gisa, 1,27 egunez luzatzen da emakiden indarraldia, eta gehiagozko egunen guztizko kopurua kopuru osoekin doitzen da.

Ondorioz, dibidendu digitala liberatzeko gehieneko epea luzatzeari buruz errege legedekretu honetan hartzen diren neurriak hartzeko, aparteko eta presazko beharrizanak daude, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluak errege lege-dekretuaren figura honetara jo ahal izateko eskatzen duen moduan. Esan bezala, telebista-zerbitzua jasotzeko ekipamendua oraingoz erabat egokitu gabe daukan biztanleriaren zati handi batek utzi egin diezaioke, egokitzapen hura egin arte, lurreko telebista digitaleko zenbait kanal jasotzeari. Horregatik, beharrezkoa eta premiazkoa da epe gehigarri bat ezartzea, dibidendu digitala liberatzeko gehieneko epea luzatuz, aipatutako biztanleek telebista-kanal batzuk aldi baterako galdu gabe egin ahal izan ditzaten antenizazio-jarduketa horiek.

Hamazazpigarren xedapen gehigarriak hiru hilez luzatzen du kontratazio mugagabearen kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dizkion kotizazioen murriztapena.

2014ko hasieran, Gobernuak otsailaren 28ko 3/2014 Errege Lege Dekretua onartu zuen, Enplegua eta Kontratazio Mugagabea Sustatzeko Premiazko Neurriei buruzkoa; bertan, zenbait betekizun betetzen zituzten enpresei aukera ematen zien Gizarte Segurantzari kontingentzia arruntengatik egindako kotizazioetan murriztapenak jasotzeko, enpleguaren sorrera azkartzeko eta dualtasunaren aurkako borrokan laguntzeko xedez.

Hasieran, neurri hori 2014ko abenduaren 31ra arte zen indarrean egotekoa, baina, kontratazio mugagabeak izandako bilakaera positiboak ikusita, zilegi da xedapen gehigarri horren bidez tarifa finkoa luzatzea, otsailaren 28ko 3/2014 Errege Lege Dekretuaren baldintza beretan, 2015eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra kontratu mugagabeak formalizatzen dituzten enpresentzat.

Espainiako Konstituzioak 86. artikuluan eskatzen dituen aparteko eta presazko beharrizanei dagokienez, xedapen gehigarri horren kasuan, bi arrazoi aipa litezke: batetik, otsailaren 28ko 3/2014 Errege Lege Dekretuan kontratazio mugagabea sustatzeko neurrien onuradun izateko ezarritako epea (2014ko abenduaren 31) iraungitzear dagoela, eta, bestetik, lehentasunezkoak izaten jarraitzen dutela enplegu mugagabea sortzeak eta hazkunde ekonomikoaren kontsolidazioak.

Azken xedapenetatik lehenak manu berri bat gehitzen du Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bateginean, eta beste bat aldatzen. Manu berriak finantzazuhurtasunaren printzipioa sartzen du lege horretan, lehendabiziko aldiz; hortaz, tokierakundeek etorkizunean egiten dituzten finantza-eragiketa guztiek men egin beharko diote printzipio hari. Halaber, aldatu egiten da toki-erakundeen aurrekontuekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa arautzen duen manua; aurrerantzean, toki-tributuetako onura fiskalei eta gizarte-gastuaren arloan autonomia-erkidegoekin izenpetutako hitzarmenei buruzko informazioa erantsi beharko da.

Azken xedapenetatik bigarrena Administrazio publikoen esparruko gizarte-lankidetzako lanei buruzkoa da. 2014an, Auzitegi Goreneko Lan Arloko Salak berretsi egin du 2013ko abenduaren 27ko Epaiaren bidez hasitako jurisprudentzia-aldaketa, langabeziaprestazioen onuradunek Administrazio publikoentzat gara ditzaketen lankidetza-jarduera moten ingurukoa, Gizarte Segurantzaren Legearen Testu Bategineko 213. artikuluaren babesean.

Legediak agintzen duenez, Administrazio publikoek lankidetza-modu horien bidez gaur egun egiten dituzten zereginetarako behar diren giza baliabideak hornitzeko, aldez aurretik kasuan kasuko lanpostuak sortu eta bete beharko dira. Prozedura horiek betetzen diren bitartean dagozkien zerbitzu publikoek giza baliabideak faltan ez izateko xedez, dagoeneko lankidetza horretan ari zirenei zeregin horretan jarraitzeko gaikuntza ematen zaie, harik eta prestazioak jasotzeari uzten dioten arte. Arau-aldaketa horretan ere badira aparteko eta presazko beharrizanak, berehalako irtenbidea eman baitzaio egoerari: Administrazioari ziurtasuna eta segurtasun juridikoa ematen dizkion, eta gizarte-lankidetzako lanak egiten ari diren langabeei berme handiagoak ematen dizkien irtenbidea, hain zuzen.

Azken xedapenetatik laugarrenaren bidez, eta soilik gaueko ordutegia duten aireportuetan eguneko hegaldi turistikoak egitea bultzatzeko helburuarekin, hau proposatzen da: ordutegi operatiboari dagozkion tarifak aplikatzea aireportuotako hegaldi guztiei, euren ordutegia gorabehera, ordutegitik kanpoko tarifak aplikatu gabe utziz.

Neurri horri esker, aprobetxamendu hobea eman dakieke herrialdeko aireportuazpiegiturei, noizbehinkako charter hegaldien bidez, ekitaldiei zein denboraldi-oporraldiei lotuta. Halaber, ustiapen-eskema edo -eredu diferenteak dituzten low cost aire-konpainiek ere hegaldiak gauzatu ahalko dituzte. Neurri horren bitartez, eskaria areagotu egingo dela uste da.

Beharrezkoa da neurri hori lehenbailehen jartzea indarrean, aire-konpainien plangintza sei hileko aurrerapenarekin egiten baita. Hori dela eta, kontuan hartuta soilik gaueko ordutegia duten aireportuetan eguneko hegaldi turistikoak sustatzea dela neurriaren helburua, 2015eko udako denboraldian indarrean jarri ahal izateko, berehala onartu behar da neurria.

Lege-mailako araua behar denez horretarako, uneotan bideragarria den irtenbide bakarra neurria errege lege-dekretu baten bidez txertatzea da.

Azken xedapenetatik bosgarrenaren bidez, aldatu egiten da ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina. Argiagoa eta zehatzagoa izan dadin Langabezia Babesari buruzko abuztuaren 2ko 31/1984 Legea garatzen duen apirilaren 2ko 625/1985 Errege Dekretuan egindako aldaketaren bidez ezarritakoa, Enplegua Aktibatzeko Programa arautzen duen abenduaren 19ko 16/2014 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik laugarrenaren bitartez, beharrezkotzat jotzen da, halaber, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategineko 227. artikulua aldatzea. Era horretan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari zehaztasun handiagoz esleituko zaio bidegabeki jasotako prestazioen zein enpresari dagozkionen itzulketa betearazpen-bidetik biltzeko eskumena, Gizarte Segurantzaren diru-bilketaren kudeaketari buruzko arauak betez.

Azken xedapenetatik bederatzigarrenean, salbuespen bat txertatzen zaio errege legedekretua indarrean jartzeko klausula orokorrari; izan ere, bertan adierazten da bosgarren xedapen gehigarria 2015eko urtarrilaren 1ean jarriko dela indarrean. Salbuespen horren zergatia hauxe da: xedapen gehigarri horretan ezarritakoa 2015erako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean ezarritakoarekin bateragarri egitea; izan ere, xedapen

gehigarri horren indarrean jartzea atzeratuko ez balitz, aipatutako legean jasotako hainbat ekarpen nagusitu egingo litzaizkieke errege lege-dekretu honetan aurreikusitakoei.

Hartzen diren neurri guztietan ematen dira, haien izaera eta xedea ikusirik, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluak errege lege-dekretu bat onartu ahal izateko baldintza gisa eskatzen dituen aparteko eta presazko inguruabarrak.

Han ezarritakoari jarraikiz, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroak, Sustapen ministroak, Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroak eta Industria, Energia eta Turismoko ministroak proposatuta, eta Ministro Kontseiluak 2014ko abenduaren 26ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau xedatzen dut:

I. TITULUA

Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko

Funtsaren xedapen orokorrak eta araubide juridiko erkidea

I.KAPITULUA

Xedapen orokorrak eta printzipioak

1. artikulua. Xedea.

Errege lege-dekretu honen xedea autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen finantzairaunkortasuna bermatzeko neurriak martxan jartzea da, likidezia laguntzeko mekanismo bat sortuta. Mekanismoa konpartimentutan egituratutako funts bik osatuko dute, eta errege lege-dekretu honetan aurreikusitako finantza-beharrei aurre egitera bideratuta egongo dira.

Funts horien konpartimentu bakoitza Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren lehenengo xedapen gehigarrian aipatutako finantzaketa-mekanismo gehigarritzat jotzen da; arau horretan ezarritakoa aplikatu egingo zaie konpartimentuei.

Errege lege-dekretu honen xede dira, halaber, autonomia-erkidegoek toki-erakundeekin izenpetutako hitzarmenen erregistroa sortzea, eta finantzaketa-araubideen baliabideak atxikitzeko baldintzak eta prozedurak zehaztea, gizarte-gastuaren arloan toki-erakundeei ordaindu ez zaizkien betebeharrak kitatze aldera.

2. artikulua. Eremu subjektiboa.

Errege lege-dekretu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, autonomiaerkidegotzat eta toki-erakundetzat hartzen dira bai autonomia-erkidegoko eta tokierakundeko Administrazioa, baita horien mende dauden gainerako erakunde, organismo eta entitateak ere, Administrazio publikoen sektorean, autonomia-erkidegoen azpisektorean eta toki-korporazioen azpisektorean sartuta daudenean, Europar Batasuneko Kontu Nazionalen eta Eskualdeko Kontuen Europako Sistemaren definizio eta mugaketarekin bat.

3. artikulua. Gardentasun-printzipioa.

1.Errege lege-dekretu honetan aurreikusitako funtsen konpartimentuei atxikitako Administrazio publikoek egunean izan beharko dituzte apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan eta bere garapen-araudian ezarritako gardentasuneko eta informazioa emateko betebeharrak, eta, halaber, bete egin beharko dituzte errege lege-dekretu honetan aurreikusitako informazio-betebehar berriak.

2.Errege lege-dekretu honetan jasotako gardentasuneko eta informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak urriaren 1eko HAP/2105/2012 Aginduaren 19. artikuluan aurreikusitako ondorioak izango ditu. Agindu horren bidez, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan informazioa emateko aurreikusitako betebeharrak garatzen dira.

4. artikulua. Baliabideak bermatzeko printzipioa.

1.Errege lege-dekretu honetan aurreikusitako funtsen konpartimentuei atxikita dauden edota atxikitzen zaizkien araubide erkideko autonomia-erkidegoen finantzaketasistemako baliabideek Estatuarekiko hartutako betebeharrei erantzungo diete, atxikipen bidez, Autonomia Erkidegoen Finantzaketari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoak zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat. Hori guztia, finantzaerakunde aldeaniztunekiko zorpetze-eragiketetatik eratorritako betebeharrak betetzeari eragin gabe.

2.Errege lege-dekretu honetan aurreikusitako funtsen konpartimentuei atxikita dauden edota atxikitzen zaizkien toki-erakundeek Estatuko tributuetan parte hartzetik eratorritako baliabideek Estatuarekiko hartutako betebeharrei erantzungo diete, atxikipen bidez, bat etorriz Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategineko laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin eta, hala badagokio, Estatuaren aurrekontu orokorren legeek hura garatuz xedatzen dutenarekin. Hori guztia, hala badagokio, doikuntza-plan batean jasotako zorpetze-eragiketetatik eratorritako betebeharrak betetzeari eragin gabe.

5. artikulua. Finantza-zuhurtasuneko baldintzak.

Dagokien funtsaren konpartimenturen bati atxikitako autonomia-erkidegoek eta tokierakundeek men egin beharko diete Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak ebazpen bidez ezarritako finantza-zuhurtasuneko baldintzei, funtsetako konpartimentu bakoitzerako ezarritako moduan.

II. KAPITULUA

Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsa eta Toki Erakundeak Finantzatzeko

Funtsa sortzea eta haien araubide juridikoa

6. artikulua. Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsa sortzea.

1.Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsa sortzen da. Nortasun juridikorik gabeko funtsa izango da, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorreko 2.2 artikuluan aurreikusitako moduan, eta autonomia-erkidego atxikien finantzairaunkortasuna bermatzea izango du xede.

Funtsaren baliabideen kargura, kreditu-eragiketak egingo dira autonomia-erkidegoekin, beren finantza-beharrei erantzun ahal izateko.

2.Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsa lau konpartimentutan egituratuta dago, eta konpartimentu bakoitzak bere ezaugarri eta baldintzak ditu. Honako hauek dira:

a) Finantza Erraztasuna.

b) Likidezia Funts Autonomikoa.

c) Gizarte Funtsa.

d) Autonomia Erkidegoen Hornitzaileei Ordaintzeko Likidazioko Finantzaketa Funtsa.

3.Administrazio Publikoetako eta Finantza Esparruko Likidezia Neurriei buruzko uztailaren 13ko 21/2012 Errege Lege Dekretuak sortutako Likidezia Funts Autonomikoaren ondarea Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsera transferitzen da, Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuaren bitartez, eta funtsak haren eskubide eta betebehar guztietan ordeztuko du. Eskualdatze hori egintza-batasunean gauzatuko da, 2015eko urtarrilaren 1ean.

Ondarea artikulu honetan aurreikusitakoarekin bat eskualdatu ostean, Likidezia Funts Autonomikoa azkendutzat joko da.

4.Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren ondarea, Likidezia Funts Autonomikoari atxikitako autonomia-erkidegoen eta Likidezia Funts Autonomikoari atxiki gabeko autonomia-erkidegoen konpartimentuei dagokiena, Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsera transferitzen da, Autonomia Erkidegoen Hornitzaileei Ordaintzeko

Likidazioko Finantzaketa Funtsaren konpartimentuaren bitartez, eta funtsak haren eskubide eta betebehar guztietan ordeztuko du. Eskualdatze hori egintza-batasunean gauzatuko da, 2015eko urtarrilaren 1ean.

Ondarea artikulu honetan eta hurrengoan aurreikusitakoarekin bat eskualdatu ostean, Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsa azkendutzat joko da.

7. artikulua. Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsa sortzea.

1.Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsa sortzen da. Nortasun juridikorik gabeko funtsa izango da, azaroaren 26ko 47/2003 Legearen 2.2 artikuluan aurreikusitako moduan, eta udalerri atxikien finantza-iraunkortasuna bermatzea izango du xede, haien finantzabeharrei erantzunez.

2.Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsa hiru konpartimentutan egituratuta dago, eta konpartimentu bakoitzak bere ezaugarri eta baldintzak ditu. Honako hauek dira:

a) Bultzada Ekonomikorako Funtsa.

b) Antolamendu Funtsa.

c) Toki Erakundeen Hornitzaileei Ordaintzeko Likidazioko Finantzaketa Funtsa.

3.Toki-erakundeei dagokien Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren ondarea Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsera transferitzen da, Toki Erakundeen Hornitzaileei Ordaintzeko Likidazioko Finantzaketa Funtsaren konpartimentuaren bitartez, eta funtsak haren eskubide eta betebehar guztietan ordeztuko du. Eskualdatze hori egintza-batasunean gauzatuko da, 2015eko urtarrilaren 1ean.

Ondarea artikulu honetan eta aurrekoan aurreikusitakoarekin bat eskualdatu ostean, Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsa azkendutzat joko da.

8. artikulua. Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren ekonomiaeta finantza-araubidea.

1.Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren aurrekontu-, ekonomia-, finantza-, kontabilitateeta kontrolaraubidea azaroaren 26ko 47/2003 Legean jasotakoa izango da; zehazki, legearen 2.2 artikuluan nortasun juridikorik gabeko funtsentzat aurreikusitakoa, haien zuzkidura Estatuaren aurrekontu orokorren kargura egiten denean gehienbat.

2.Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroaren agindu bidez, kontabilitateeta aurrekontu-gidalerroak eta errekerimendu zehatzak ezarri ahalko dira, Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsa eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsa egituratzen diren konpartimentu bakoitzari espezifikoki lotutako aurrekontueta kontabilitateinformazioaren jarraipen berezitua egin ahal izateko.

3.Administrazio Publikoen Estatu Idazkaritzari dagokio Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsa eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsa formulatzea, eskuragarri jartzea, onartzea eta haren kontuak ematea.

Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiaren bidez emango zaizkio kontuak Kontu Auzitegiari, azaroaren 26ko 47/2003 Legearen 137 eta 139 bis artikuluetan xedatutakoa betez.

9. artikulua. Atxikitzea.

Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsa eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsa Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioari atxikita egongo dira, Administrazio Publikoen Estatu Idazkaritzaren bidez.

10. artikulua. Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren finantza-kudeaketa.

1.Kreditu Ofizialeko Institutuari dagokio Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren finantza-kudeaketa egitea. Hori horrela, eta beste funtzio batzuen artean, Kreditu Ofizialeko Institutuak egoki diren mailegupolizak formalizatuko ditu autonomia-erkidegoekin eta toki-erakundeekin, Espainiako Gobernuaren izenean eta haren ordezkari gisa, eta Estatuaren kontura, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen arauzko agindua betez, eta Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak proposatuta. Halaber, bideratze teknikoko zerbitzuak, kontabilitatekoak, kutxakoak, agente ordaintzailekoak, jarraipenekoak eta, oro har, Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren kargura baimendutako eragiketei dagozkien finantza-izaerako zerbitzu guztiak emango ditu, ezertan eragotzi gabe azaroaren 26ko 47/2003 Legean eta indarreko gainerako araudian kontrol-arloan ezarritako eskumenak.

2.Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioaren aginduz, eta funtsen finantza-agente den aldetik, Kreditu Ofizialeko Institutuak agindu honen xede diren eragiketekin lotutako eta beharrezkoak diren laguntza teknikoak kontratatu ahal izango ditu aipatutako funtsen kargura. Kontratazio-prozedura bat etorriko da Institutuaren kontratuetarako aurreikusitako arau espezifikoekin.

3.Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren kargura, eta Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen erabaki bidez aurrez baimenduta, urtero konpentsatu egingo da Kreditu Ofizialeko Institutua, eman zaion funtzioa betetzean eta gauzatzean egindako kostuengatik; horretarako, dagokion konpentsazio ekonomikoa ordainduko zaio.

11. artikulua. Kreditu-eragiketak ituntzea.

1.Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak erabakiko du Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren zuzkidura nola banatuko den konpartimentuen artean; batzorde horrek erabakiko ditu, halaber, autonomia-erkidego eta toki-erakunde onuradunek jaso ahalko dituzten gehieneko zenbatekoak, dagozkien kreditu-eragiketak izenpetzeko.

Banaketa horrek konpartimentu bakoitzaren eremu objektiboan aurreikusitako beharrei erantzuteko erabilgarri egongo den gehieneko zenbatekoa zehaztuko du.

2.Estatuak kreditu-eragiketak itunduko ditu, Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren kargura, autonomia-erkidego eta toki-erakunde atxiki bakoitzarekin. Eragiketen zenbatekoak ezingo ditu gainditu finantzabeharrei aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak, eta errege lege-dekretu honetan eta Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen erabaki bidez ezarritako mugak izango dituzte.

3.Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen erabaki bidez ezarriko dira kreditu-eragiketa horiei aplikatuko zaizkien finantza-baldintzak, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioaren eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren proposamenarekin bat.

12. artikulua. Baliabideak biltzea.

Estatuaren finantzaketa-programak errege lege-dekretu honetan aurreikusitako Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren kreditu-eragiketak finantzatzeko behar diren zorpetze-eragiketen ondoriozko zenbatekoak jasoko ditu.

13. artikulua. Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren baliabideak.

1.Errege lege-dekretu honetan ezarritakoaren arabera jasotako ondareari ezertan eragin gabe, urte bakoitzeko Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean kontsignatuko dira Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren xedea eta helburuak betetzeko behar diren zuzkidurak.

2.Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsak eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsak sortzen dituzten edozein motako etekinak –funtsen kudeaketa-gastuak kenduta–, bai eta itundutako kreditu-eragiketen amortizazioetatik eratorritako baliabideak ere, Altxor Publikoan sartuko dira urtero, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak xede horretarako hartutako erabakian ezarritakoarekin bat.

3.Nolanahi ere, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak erabaki ahalko du amortizazioetatik eratorritako baliabideak autonomia-erkidegoekin eta tokierakundeekin izenpetu beharreko kreditu-eragiketa berriak finantzatzera bideratzea, Altxor Publikoan sartu behar izan gabe; ondorioz, murriztu egingo lirateke eragiketa horiek izenpetu ahal izateko Estatuaren aurrekontu orokorrek egin beharreko ekarpenak.

14. artikulua. Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsa eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsa azkentzea.

Ministro Kontseiluak, autonomia-erkidegoekin eta toki-erakundeekin kreditu-eragiketak likidatu ostean, Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsa eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsa azkentzeko erabakia hartu ahal izango du, errege-dekretu bidez; horretarako, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen txostena jaso beharko du aurrez.

II. TITULUA

Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsa

I. KAPITULUA

Finantza Erraztasunaren konpartimentua

15. artikulua. Eremu subjektiboa.

1.Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtseko Finantza Erraztasunaren konpartimentuari atxiki ahalko zaizkio aurrekontu-egonkortasuneko eta zor publikoko helburuak betetzen dituzten autonomia-erkidegoak, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 17. artikuluan aipatutako txostenarekin bat; betiere, hornitzaileei ordaintzeko duten batez besteko epeak, Administrazio publikoen ekonomiaeta finantza-informazioaren zentralean argitaratutako datuen arabera, ez badu gainditzen hogeita hamar egunez baino gehiagoz berankortasunari buruzko araudian aurreikusitako gehieneko epea, diruzaintzaplana eguneratu zenetik kontatzen hasita bi hilabetez jarraian, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 18.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

2.Aurreko zenbakian aipatutako betekizunak betetzen dituzten baina errege legedekretu hau indarrean jarritakoan Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuari atxikita dauden autonomia-erkidegoek Finantza Erraztasunaren konpartimentuari atxikitzeko eskabidea egin ahalko dute, eta kapitulu honetan aurreikusitakoa aplikatuko zaie.

Aurrekoa gorabehera, errege lege-dekretu hau indarrean jartzean autonomiaerkidegoren batek ordaindu gabeko betebeharrak baditu Likidezia Funts Autonomikoan, bere doikuntza-planean ezarritakoa bete beharko du, bai eta 25. artikuluan aurreikusitako gainerako zerga-baldintzak ere. Nolanahi ere, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiak ebazpen bidez ezarritako finantza-zuhurtasuneko baldintzei men egin beharko die, Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtseko Finantza Erraztasunaren konpartimentuarentzat ezarritako moduan.

3.Ekitaldian zehar aurreko 1. zenbakian ezarritako betekizunak betetzen ez dituzten autonomia-erkidegoei Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuari atxikitzeko errekerimendua egin ahalko die Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak. Errekerimenduan jasotako epean atxiki ezean, automatikoki geldituko dira konpartimentu horri atxikita.

16. artikulua. Eremu objektiboa.

Finantza Erraztasunaren konpartimentuaren bidez, autonomia-erkidegoek honako

hauetarako finantzaketa eskatuko dute:

a) Jaulkitako baloreei dagozkien epemugak.

b) Espainia kide duten europar instituzioek emandako maileguen epemugak.

c) Finantza-erakunde egoiliarrek emandako maileguen epemugak.

d) Finantza-erakunde ez-egoiliarrek emandako maileguen epemugak.

e) Defizit publikoa finantzatzeko beharrak, finantzatu gabe dauden aurreko urteetako defizit-desbideratzeei dagozkienak barne.

f) Uneko ekitaldian likidazio negatiboak ordaintzeko eman beharreko urtesaria finantzatzeko Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluaren erabakietan aurreikusitako zorpetzea, bat etorriz Araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen eta zerga-arau batzuk aldatzen dituen abenduaren 18ko 22/2009 Legearen laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin.

g) Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak adosten dituen finantzaeragiketak.

17. artikulua. Finantza Erraztasunaren konpartimentuari atxikitzea.

1.Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren konpartimentu horri atxikitzeko, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak, aurrez, autonomia-erkidegoak egindako eskabidea onartu beharko du. Eskabidearekin batera, autonomia-erkidegoak hurrengo ekitaldian izango dituen likidezia-beharren zenbatespena aurkeztu beharko da, eta zor publikoaren epemugei lotutako ordaindu gabe dauden betebeharren zerrenda eta defizit publikoa estaltzera bideratutako finantzaketaren bolumena zehaztu beharko dira.

2.Urte bakoitzeko uztailean, kapitulu honetan aurreikusitako finantzaketa-beharrak hurrengo urterako estali nahi dituzten autonomia-erkidegoek eskabidea aurkeztu beharko dute Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioan; autonomia-erkidegoak 15. artikuluan aurreikusitako betekizunak betetzen baditu, eskabidea onartu egingo da. Ondorio horietarako, helburuen betetzea baloratzeko orduan, kontuan hartuko da apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 17.3 artikuluan aurreikusitako txostena. Onarpena ematean, zenbatekoei dagokienez, loteslea izango da Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak onartutako banaketa.

Aurreko lerrokadan adierazitako epetik kanpo aurkeztutako eskabideak aurrekontubaliabideen eta autonomia-erkidegoaren finantza-egoeraren arabera baino ez dira onartuko. Ondorio horietarako, helburuen betetzea baloratzeko orduan, kontuan hartuko da apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 17. artikuluaren 3. edo 4. zenbakietan aurreikusitako txostena, argitaratutako azken txostenaren arabera.

3.Urte bakoitzeko abenduaren 31 baino lehen, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak zehaztuko du baliabideak nola banatuko diren autonomia-erkidego atxikien artean; baliabide horiek atxikitze-eskabidean jasotako hurrengo urteko finantzaketa-beharrak estaltzea izango dute xede.

4.Eskabidea onartutakoan, autonomia-erkidegoak bere gobernu-kontseiluaren edo organo eskudunaren bidez erabaki bat hartuko du; erabaki horretan, alderdi hauek jasoko ditu:

a) Konpartimentu horri atxikitzeko nahia.

b) Konpartimentu horren bidez jasotako funtsak Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak onartutako finantzaketa-beharretara bideratzeko konpromisoa.

c) Errege lege-dekretu honetan aurreikusitakoa betetzea, bai eta finantzaketamekanismo hau garatzen duten Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluaren eta Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen xedapen eta erabakiak betetzea ere; bereziki, dagokion finantza-zuhurtasunaren printzipioa eta 19. artikuluan aurreikusitako betebeharrak.

5.Autonomia-erkidegoak Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministeriora igorri beharko ditu «Emprende en tres» plataformari atxikitzeko egintza izenpetu izanaren kopia eta Estatuko Administrazio Orokorraren faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrari atxikitzeko egintzaren kopia.

18. artikulua. Emandako kreditua kudeatzea.

1.Konpartimentu horri atxikitako autonomia-erkidegoak dagokion kreditu-eragiketa izenpetuko du Estatuarekin.

2.Estatuak, autonomia-erkidegoaren izenean eta haren kontura, emandako kredituaren kargura kudeatuko du, Kreditu Ofizialeko Institutuaren bidez –Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren ordainketa-agente gisa jardunez–, autonomiaerkidegoaren zor publikoaren epemugaren ordainketa eta, hala badagokio, lotutako interesak.

3.Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtseko Finantza Erraztasunaren konpartimentuaren xedapenek, zeinek haien defizit publikoa finantzatzeko beharrei aurre egiteko helburua duten, bai eta 16. artikuluaren f) letran aurreikusitakoek ere, zatien araberako egutegi bati jarraituko diote, eta autonomia-erkidego atxikien alde ordainduko dira, salbu eta finantzatu gabe dauden aurreko urteetako defizit-desbideratzeak finantzatzen dituzten xedapenak badira, horiek autonomia-erkidegoko kasuan kasuko hornitzaileen alde ordainduko baitira zuzenean, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak aurreikusitako moduan, Kreditu Ofizialeko Institutuaren bidez.

19. artikulua. Finantza-baldintzak eta informazio-betebeharrak.

1.Finantza Erraztasunaren konpartimentuari atxikitako autonomia-erkidegoek baldintza eta betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Ezin izango dute egin ez baloreetan instrumentatutako eragiketarik, ez epe luzeko kreditu-eragiketarik, aurrez Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren baimen espresua izan gabe; hala ere, Ministro Kontseiluaren nahitaezko baimena jaso beharko dute, Autonomia Erkidegoen Finantzaketari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoaren 14. artikulua betez.

b) Irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoaren eta apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren arabera baimena jaso beharrik ez duten epe laburreko kreditu-eragiketa guztien finantza-baldintzak Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiari komunikatu beharko zaizkio. Komunikazio horri autonomia-erkidegoko Kontu-hartzailetza Nagusiak edo unitate baliokideak finantza-baldintzak betetzeari buruz egindako ziurtagiria erantsiko zaio.

2.Beren Kontu-hartzailetza Nagusiaren edo unitate baliokidearen bidez Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioarekin doikuntza-planik adostuta ez duten autonomiaerkidegoek honako informazio hau igorri beharko dute hiru hilean behin:

a) Uneko ekitaldirako eta hurrengorako ekonomiaeta finantza-egoera, gastuen eta diru-sarreren arloetan hartutako eta aurreikusitako neurriak zehaztuta, bai eta horiek ezartzeko egutegia eta efektuak ere.

b) Sektore publiko autonomikoa berrantolatzeari buruzko informazioa.

II. KAPITULUA

Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentua

1.atala. Xedapen orokorrak

20. artikulua. Eremu subjektiboa.

1.Errege lege-dekretu hau indarrean jartzean Likidezia Funts Autonomikoari atxikita dauden autonomia-erkidegoak zuzenean Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtseko Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuari atxikita geldituko dira, 24. eta 25. artikuluetan aurreikusitako baldintzetan.

2.Apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren lehenengo xedapen gehigarriaren 7. zenbakian ezarritakoarekin bat, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak finantzaketa-mekanismo berezi batean sartzea proposatzen dionean autonomia-erkidego bati, batez besteko ordainketa-epea bete ez duelako, Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtseko Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuan sartuko da autonomia-erkidego hura.

Autonomia-erkidegoak ez badu atxikitze-eskabidea aurkezten, Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuari atxikita geldituko da, automatikoki, eta autonomiaerkidegoak ekitaldian izango dituen likidezia-beharren zenbatespena aurkeztuko du, 22. artikuluan aurreikusitakoarekin bat. Halaber, aplikatzekoak izango zaizkio errege legedekretu honetan ezarritakoa, Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluaren erabakiak, eta Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen erabakiak, aplikatzekoa den programan ezarritakoa, eta, orobat, finantzaketa-mekanismo hau garatzen duten xedapenetan aurreikusitakoa.

21. artikulua. Eremu objektiboa.

Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuaren bidez, autonomia-erkidegoek

honako hauetarako finantzaketa eskatuko dute:

a) Jaulkitako baloreei dagozkien epemugak.

b) Espainia kide duten europar instituzioek emandako maileguen epemugak.

c) Finantza-erakunde egoiliarrek emandako maileguen epemugak.

d) Finantza-erakunde ez-egoiliarrek emandako maileguen epemugak.

e) Defizit publikoa finantzatzeko beharrak, finantzatu gabe dauden aurreko urteetako defizit-desbideratzeei dagozkienak barne.

f) Uneko ekitaldian likidazio negatiboak ordaintzeko eman beharreko urtesaria finantzatzeko Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluaren erabakietan aurreikusitako zorpetzea, bat etorriz Araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen eta zerga-arau batzuk aldatzen dituen abenduaren 18ko 22/2009 Legearen laugarren xedapen gehigarrian zehaztutakoarekin.

g) Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak adostutako finantzaeragiketak.

22. artikulua. Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuari atxikitzea.

1.Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuari atxiki ahal izateko, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak, aurrez, autonomia-erkidegoak egindako eskabidea onartu beharko du; aipatutako ministerioak autonomia-erkidegoaren finantzaegoeraren arabera onartuko du eskabidea.

2.Urte bakoitzeko uztailean, autonomia-erkidegoek Likidezia Funts Autonomikoari atxikitzeko eskabidea aurkeztu ahalko diote Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioari.

Eskabidearekin batera, autonomia-erkidegoak hurrengo ekitaldian izango dituen likidezia-beharren zenbatespena aurkeztu beharko da, 21. artikuluan aurreikusitakoa

betez, eta finantzaketaren xede izango diren zor publikoaren epemugei lotutako ordaindu gabe dauden betebeharren zerrenda eta defizit publikoa estaltzera bideratutako finantzaketaren bolumena zehaztu beharko dira.

Zenbaki honetako lehenengo lerrokadan adierazitako epetik kanpo aurkeztutako eskabideak aurrekontu-baliabideen eta autonomia-erkidegoaren finantza-egoeraren arabera baino ez dira onartuko.

3.Eskabidea onartutakoan, autonomia-erkidegoak bere Gobernu Kontseiluaren edo organo eskudunaren bidez erabaki bat hartuko du; erabaki horretan, konpartimentu horri atxikitzeko borondatea jasoko du, eta adieraziko du konpromisoa hartzen duela errege lege-dekretu honetan, Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluaren erabakietan, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen erabakietan, aplikatzekoa den programan, eta finantzaketa-mekanismo hori garatzen duten xedapen guztietan ezarritakoa betetzeko.

4.Autonomia-erkidegoak Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministeriora igorri beharko ditu «Emprende en tres» plataformari atxikitzeko egintza izenpetu izanaren kopia eta Estatuko Administrazio Orokorraren faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrari atxikitzeko egintzaren kopia.

23. artikulua. Kreditu-eragiketak ituntzea.

1.Estatuak Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuaren kargura autonomiaerkidego atxiki bakoitzarekin izenpetzen dituen eragiketen zenbatekoak ezingo du gainditu finantza-beharrei aurre egiteko bai autonomia-erkidegoak bai Kontuen Europako Sistemaren definizioaren eta mugaketaren arabera Administrazio publikoen sektorearen barruan sailkatzen diren haren organismo zein erakunde publikoek finantza-zorraren epemugei aurre egiteko beharrezkoak dituzten baliabideena, ez eta aurrekontuegonkortasunari buruzko araudiak baimendutako zorpetzea finantzatzeko beharrezkoak diren zenbatekoak ere, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak erabaki bidez ezarritako mugekin.

2.Estatuak, autonomia-erkidegoaren izenean eta haren kontura, emandako kredituaren kargura kudeatuko du, Kreditu Ofizialeko Institutuaren bidez –horretarako izendatutako ordainketa-agente gisa jardunez–, autonomia-erkidegoaren zor publikoaren epemugaren ordainketa.

3.Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtseko Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuak autonomia-erkidego atxikiei beren defizit publikoa finantzatzeko beharrei aurre egiteko emandako xedapenak, bai eta 21. artikuluaren f) letran aurreikusitakoak ere, zatien araberako egutegi bati egokituko zaizkio. Zati bakoitzaren ordainketa egiteko, zergaeta finantza-baldintzak bete beharko dira, eta, aurrez, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak txostena egin beharko du.

2.atala. Finantzaeta zerga-baldintzak

24. artikulua. Finantza-baldintzak.

Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuari atxikiz gero, autonomia-erkidegoek

eta Kontuen Europako Sistemaren definizioaren eta mugaketaren arabera Administrazio publikoen sektorearen barruan sailkatzen diren haren organismo zein erakunde publikoek honako finantza-baldintza hauek onartzen dituztela esan nahiko du:

a) Konpartimentu horren bidez emandako likidezia 21. artikuluan aurreikusitakoari erantzuteko erabili beharko da.

b) Ezin izango dute egin ez baloreetan instrumentatutako eragiketarik, ez epe luzeko kreditu-eragiketarik, aurrez Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren baimen espresua izan gabe; hala ere, Ministro Kontseiluaren nahitaezko baimena jaso beharko dute, Autonomia Erkidegoen Finantzaketari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoaren 14. artikulua betez.

c) Irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoaren eta apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren arabera baimena jaso beharrik ez duten epe laburreko kreditu-eragiketen finantza-baldintzak Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiari komunikatu beharko zaizkio. Komunikazio horri autonomia-erkidegoko Kontu-hartzailetza Nagusiak edo unitate baliokideak finantza-baldintzak betetzeari buruz egindako ziurtagiria erantsiko zaio.

d) Estatuak, autonomia-erkidegoaren izenean eta haren kontura, emandako kredituaren kargura kudeatuko du, Kreditu Ofizialeko Institutuaren bidez –xede horretarako izendatutako ordainketa-agente gisa jardunez–, autonomia-erkidegoaren zor publikoaren epemugen ordainketa, bai eta defizit publikoaren gainerako finantzaketa-beharrei dagozkien ordainketak ere, eta, halaber, 21. artikuluko f) letran aurreikusitakoak, aplikatzekoa den Programan jasotako moduan.

e) Autonomia-erkidegoak 11. eta 23. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera izenpetuko du dagokion kreditu-eragiketa Estatuarekin.

25. artikulua. Zerga-baldintzak.

Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuari atxikitzen zaion autonomiaerkidegoak baldintza hauek guztiak onartzen ditu:

a) 22. artikuluan aurreikusitako Gobernu Kontseiluaren edo organo baliokidearen erabakia onartzen denetik zazpi egun naturaleko epean, autonomia-erkidegoak doikuntzaplan bat aurkeztu eta adostu beharko du Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioarekin. Plana bat etorri beharko da egonkortasuneko eta zor publikoko helburuekin, bai eta, hala badagokio, aurkeztutako ekonomiaeta finantza-planarekin ere, eta Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsak emandako zenbatekoen itzulketa bermatu beharko du.

Baldin eta autonomia-erkidegoak ordurako onarturik badauka doikuntza-plan bat, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraiki Estatuak ezarritako beste mekanismo gehigarri batzuetara jo duelako, hartutako konpromiso berriak betetzeko behar diren aldaketak adostu beharko dira Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioarekin.

b) Doikuntza-planean aurreikusitako neurriak hartzearen eta betearaztearen inguruan Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak egindako ikuskapenaren mende egongo da.

c) Doikuntza-plana bakarra izango da, berau eragin duen konpartimentua gorabehera.

d) Doikuntza-plana igortzen ez bada edo hari buruzko aurkako balioespenak badaude, konpartimentuari atxikitzea ez da onartuko. Halaber, egoera horietan, edota aipatutako plana betetzen ez bada, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren lehenengo xedapen gehigarriaren 5. zenbakian aurreikusitakoa aplikatuko da.

e) Autonomia-erkidegoak, bere Kontu-hartzailetza Nagusiaren edo unitate baliokidearen bidez, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioari doikuntza-plana betearazteari buruzko informazio eguneratua bidaliko dio hilero; halaber, aipatutako ministerioak ondorio horietarako egindako informazio-errekerimendu orori erantzun beharko dio autonomia-erkidegoak.

26. artikulua. Doikuntza-planen jarraipena.

1.Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak egingo du doikuntza-planen jarraipena.

2.Autonomia-erkidegoko barne-kontroleko organoa arduratuko da doikuntza-plana behar bezala aplikatzen dela zaintzeaz; horretarako, behar diren jarduketa guztiak egingo ditu, eta, hala badagokio, plan hura onartu ez dela edo betetzen ez dela adieraziko du Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministeriora igorri beharreko jarraipentxostenetan.

Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak kontuan hartuko ditu txosten horiek, doikuntza-planen jarraipena egiteko.

3.Baldin eta Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak detektatzen badu doikuntza-planeko neurriak ez betetzeko arriskua dagoela edota betetzen ez direla, neurri horiek aldatzea proposatuko du (neurri berriak hartzea edota lehenagoko neurriak gauzatzeko egutegia aldatzea) , eta Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiari eskatu ahal izango dio kontrol-misio bat egiteko beharrezko jarduketak hitzar ditzala.

Proposatutako neurriak betetzea nahitaezkoa izango da maileguaren hurrengo zatiak eskuratzeko.

Baldin eta detektatutako arriskua zor publikoaren epemugak ez ordaintzekoa balitz, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusitakoa beteko da.

27. artikulua. Kontrol-jarduketak.

1.Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak kontrol-misio bat bidaltzen duenean, misioaren helburua autonomia-erkidegoaren finantza-egoeraren diagnostikoa zehaztea izango da, doikuntza-planean hartutako konpromisoen esparruan; horretarako, egoki iritzitako kontrol-teknikak eta -metodologiak aplikatuko ditu misioak.

2.Autonomia-erkidegoko barne-kontroleko organoak behar diren laguntza eta lankidetza guztia emango dizkio Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren misioari, eta misioak autonomia-erkidegoaren dokumentazio guztia eskuratu ahal izango du, dagozkion funtzioak behar bezala betetzeko.

3.Kontrol-misioa hasten denetik gehienez ere hilabeteko epean, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak txosten bat egingo du indarreko doikuntzaplanean jasotako aurreikuspenen finantza-egokitasunaren inguruan eta plana ez betetzearen edo ez betetzeko arriskuen inguruan.

4.Txostena Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroari igorriko zaio, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 25. eta 26. artikuluetan xedatutakoa aplikatzeko.

III. KAPITULUA

Gizarte Funtsaren konpartimentua eta gizarte-gastuaren arloko atxikipenak

1.atala. Gizarte Funtsa

28. artikulua. Eremu subjektiboa.

Konpartimentu horri atxikitzeko eskaera egin ahalko dute errege lege-dekretu hau

indarrean jartzean toki-erakundeei ordaindu gabeko betebeharrak dituzten autonomiaerkidegoek; zehazki, 2014ko abenduaren 31n epez kanpokoak, likidoak eta galdagarriak diren betebeharrak dituztenek, eta, betiere, betebehar horien jatorria gizarte-gastuaren arloan izenpetutako hitzarmenak eta arlo horretako bestelako transferentziak badira.

29. artikulua. Eremu objektiboa.

1.Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtseko Gizarte Funtsaren konpartimentuaren bidez, ordaindu gabeko betebeharrak finantzatu ahalko dira; betiere, epez kanpokoak, likidoak eta galdagarriak badira, eta haien jatorria autonomia-erkidego baten eta toki-erakunde baten artean izenpetutako gizarte-arloko hitzarmenak badira, edota autonomia-erkidegoak toki-erakundeari egindako gizarte-gastuaren arloko beste transferentzia batzuk badira.

2.2014ko ekitaldia baino lehenagoko ordainketa-betebeharrak autonomiaerkidegoaren 2013ko eta aurreko ekitaldietako kontu orokorrean sartuta egon beharko dira, edota, autonomia-erkidegokoak ez diren erakundeen kasuan, esandako ekitaldiei dagozkien urteko kontu onartuetan.

2014ko ekitaldiari dagozkion ordaindu gabeko betebeharrak ekitaldi hori ixteko datuetan kontabilizatuta egon beharko dira, eta datu horiek 2015eko urtarrilaren 31 baino lehen komunikatu beharko zaizkio Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioari, bat etorriz apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan eta urriaren 1eko HAP 2105/2012 Aginduaren 14. artikuluan aurreikusitako informazioa igortzeko betebeharrekin.

3.Edonola ere, eragiketak aurrekontuan aplikatuta egon beharko dira autonomiaerkidegoak ordaindu gabe dituen betebeharren behin betiko zerrenda igorri aurretik.

30. artikulua. Gizarte-gastuaren arloko hitzarmena eta transferentzia. Kontzeptuak. Errege lege-dekretu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako:

a) Gizarte-gastuaren arloko hitzarmentzat joko da autonomia-erkidegoak tokierakundeari ordaindu beharreko betebeharrak aurreikusten dituen hitzarmena, hezkuntza-, osasuneta gizarte-zerbitzuak ematea duenean xede; zerbitzu horiek abenduaren 27ko 27/2013 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarrian, lehenengo xedapen iragankorrean eta bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoak izango dira, eta toki-erakundeen aurrekontuen egituraren programen araberako sailkapenaren 23., 24., 31. eta 32. gastupolitiketan jasota egon. Sailkapen hori toki-erakundeen aurrekontuen egitura onartzen duen abenduaren 3ko EHA/3565/2008 Aginduaren bidez onartu zen.

b) Gizarte-gastuaren arloko transferentziatzat joko da autonomia-erkidegoak tokierakundeari egindako aurrekontu-transferentzia, aurreko letran zerrendatutako gastupolitikak finantzatzeko xedearekin.

31. artikulua. Gizarte Funtsaren konpartimentuari atxikitzea.

1.Konpartimentu horri atxiki ahal izateko, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak, aurrez, autonomia-erkidegoak egindako eskabidea onartu beharko du; aipatutako ministerioak autonomia-erkidegoaren finantza-egoeraren arabera onartuko du eskabidea.

2.Autonomia-erkidegoak, bere Kontu-hartzailetza Nagusiaren edo unitate baliokidearen bidez, Gobernu Kontseiluaren edo organo eskudunaren erabakia bidaliko du, telematikoki. Erabaki horretan, atxikitze-eskabideaz gainera, errege lege-dekretu honetan eta berau garatzeko xedapenetan eta erabakietan ezarritakoa betetzeko konpromisoa jasoko du.

32. artikulua. Informazioa emateko prozedura, ordaindu gabe dauden betebeharrak ordaintzeko.

1.2015eko otsailaren 2tik 16ra bitartean, biak barne, autonomia-erkidegoek konpartimentu horren bidez ordain daitezkeen ordaindu gabeko betebeharren zerrenda igorriko diote Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioari, horretarako prestatutako plataforma telematikoaren bidez; aipatutako ministerioak komunikatutako gutxieneko edukia izango du zerrenda hark.

2.Zerrenda horrekin batera, autonomia-erkidegoko kontu-hartzaile nagusiaren ziurtagiria igorri beharko da; ziurtagiri horrek egiaztatuko du bidalitako betebeharrek errege lege-dekretu honetan eta bere garapen-xedapenetan zehaztutako baldintzak betetzen dituztela.

3.2015eko otsailaren 19ra arte, egun hori barne, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak autonomia-erkidegoek igorritako zerrendaren gaineko egiaztapenak egingo ditu, eta atzemandako akatsak zuzenduko dira; halaber, proposatutako zenbait ordainketa baztertu ahalko dira.

4.2015eko otsailaren 20tik 27ra bitartean, biak barne, toki-erakundeek autonomiaerkidegoak emandako zerrenda kontsultatu ahalko dute, eta autonomia-erkidegoari eskatu ahal izango diote euren ustez ordaindu gabe dauden beste betebehar batzuk sartzeko edota jada sartutakoak aldatzeko.

5.2015eko martxoaren 15era arte, egun hori barne, autonomia-erkidegoek, hala badagokio, konpartimentu horren bidez ordain daitezkeen ordaindu gabeko betebeharren zerrendaren eguneratzea igorriko diote Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioari, horretarako prestatutako plataforma telematikoaren bidez. Era berean, hala badagokio, autonomia-erkidegoko kontu-hartzaile nagusiaren aipatutako ziurtagiria eguneratuko da, eta espresuki adieraziko da igorritako zerrendan jasota daudela ordaindu gabeko betebehar guztiak, konpartimentu horren esparruan ordain daitezkeenak.

6.Autonomia-erkidegoaren erantzukizuna izango da proposatutako ordainketei aplikatzekoak zaizkien arauak betetzea, eta bere diruzaintza arruntarekin edota horretarako gaitutako finantzaketa-mekanismoekin ordainketa bikoizturik ez dagoela zaintzea.

7.Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak autonomia-erkidegoek igorritako zerrendari buruzko egiaztapenak egingo ditu, eta atzemandako akatsak zuzenduko; halaber, proposatutako zenbait ordainketa baztertu ahalko ditu.

33. artikulua. Kreditu-eragiketak ituntzea.

1.Estatuak kreditu-eragiketak itunduko ditu, Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtseko Gizarte Funtsaren konpartimentuaren kargura, mekanismoari atxikitzen zaion autonomia-erkidego bakoitzarekin. Eragiketa horien zenbatekoak ezingo du gainditu autonomia-erkidegoek toki-erakundeei ordaindu gabe dituzten betebeharrei erantzuteko behar diren baliabideena, betebehar horien jatorria autonomia-erkidegoak gizartegastuaren arloan egindako hitzarmenak eta transferentziak direnean.

2.Kreditu Ofizialeko Institutuari egokituko zaio, Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren ordainketa-agente gisa, konpartimentu horren kargura egiten diren ordainketak gauzatzea, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak igorritako zerrendaren arabera, eta konpartimentu hori erregulatzen duten arau eta xedapenek ezarritako baldintzak betez.

34. artikulua. Ordaindu gabe dauden betebeharrak ezereztea.

1.Toki-erakundeak konpartimentu horren bidez lortutako baliabideak automatikoki hitzarmenaren xedea osatzen duten helburuetara lotuta geratzen direla joko da, edota transferentzia erlazionatuta dagoen gastu-politiketara, dagokionaren arabera; kasu bietan, honako hauetara bideratu beharko dira baliabideak, hurrenkera honetan:

a) Hitzarmenaren edo transferentziaren xedea zen gizarte-gastuarekin lotutako zerbitzuaren azken hartzaileei ordaintzera.

b) Baldin eta, diru-sarrera jasotzean, toki-erakundeak jada finantzatuta baditu zerbitzuok, bere baliabideen edota finantza-zorpetzearen bidez, honako hauetara bideratu beharko ditu jasotako baliabideak:

1.a Aipaturiko zerbitzuak finantzatzeko itundu duen finantza-zorpetzea amortizatzera. 2.a Hornitzaileei ordaintzera, batez besteko ordainketa-epea murrizteko.

3.a Hala badagokio, Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsarekin hitzartuta daukan maileguaren zati bat amortizatzera.

4.a Lehenengo eta hirugarren zenbakietan jasotako eragiketez bestelakoei dagokien finantza-zorpetzea murriztera.

5.a Beste Administrazio edo erakunde publiko batzuekin izenpetutako hitzarmenen ondoriozko ordaindu gabeko zorrak ordaintzera.

2.Toki-erakundearen aldeko ordainketa egitean, autonomia-erkidegoaren zorra azkendu egingo da, 38. artikuluan aurreikusitako moduan ordainketa horri dagokion zatian.

2.atala. 2014ko abenduaren 31n ordaindu gabe dauden betebeharrak, gizartegastuaren arloan izenpetutako hitzarmenen eta beste transferentzia batzuen

ondoriozkoak

35. artikulua. 2014ko abenduaren 31n ordaindu gabe dauden betebeharrak ziurtatzea.

1.Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtseko Gizarte Funtsaren konpartimentuari atxikita ez dauden autonomia-erkidegoek 29. artikuluaren 1. eta 2. zenbakietan aurreikusitako betekizunak betetzen dituzten ordaindu gabeko betebeharren zerrenda bidaliko diote Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioari, horretarako prestatutako plataforma telematikoaren bidez, 2015eko otsailaren 2tik 16ra bitartean, biak barne.

Zerrenda horrekin batera, autonomia-erkidegoko kontu-hartzaile nagusiaren ziurtagiria igorriko diote; ziurtagiri horrek egiaztatuko du igorritako betebeharrek atal honetan zehaztutako baldintzak betetzen dituztela.

2.2015eko otsailaren 19ra arte, egun hori barne, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak autonomia-erkidegoek igorritako zerrendari buruzko egiaztapenak egin ahalko ditu, eta atzemandako akatsak zuzenduko dira; halaber, zenbait zor kanpoan utzi ahalko dira.

3.2015eko otsailaren 20tik 27ra bitartean, biak barne, toki-erakundeek autonomiaerkidegoak emandako zerrenda kontsultatu ahalko dute, eta autonomia-erkidegoari eskatu ahalko diote euren ustez ordaindu gabe dauden beste betebehar batzuk sartzeko edota jada sartutakoak aldatzeko.

4.2015eko apirilaren 30era arte, egun hori barne, autonomia-erkidegoek data horretan ordaindu gabe dituzten betebeharren zerrenda eguneratua igorriko diote Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioari, horretarako prestatutako plataforma telematikoaren bidez; betiere, betebehar horiek toki-erakundearekin ezereztu gabe badaude, eta aurrekontuari aplikatuta badaude. Era berean, hala badagokio, artikulu honen lehenengo puntuan aipatutako autonomia-erkidegoko kontu-hartzaile nagusiaren ziurtagiria eguneratuko da, eta espresuki adieraziko da igorritako zerrendak atxiki daitezkeen ordaindu gabeko betebehar guztiak jasotzen dituela. Ordaindu gabeko betebeharrik ez badago, ziurtagiriak espresuki adieraziko du inguruabar hori.

36. artikulua. Baliabideak atxikitzea, 2014ko abenduaren 31n ordaindu gabe dauden betebeharrak ordaintzeko.

1.Kontuan hartuta aurreko artikuluaren laugarren zenbakian aurreikusitako moduan ziurtatu diren ordaindu gabeko betebeharrak –hala badagokio, 38.2 artikuluan ezarritakoa betez aldatutakoak–, zor horiek ordaintzeko, hasiera emango zaio Finantzaketa Sistemaren baliabideak atxikitzeko edo kentzeko prozedurari, irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian aurreikusita dagoenari, atal honetan ezarritako moduan.

2.Kendu edo atxiki beharreko zenbatekoa eguneratutako azken zerrenda ziurtatuan jasotakoa izango da, aurreko artikuluaren laugarren zenbakian aipatutakoa, eta, hala badagokio, 38.2 artikuluan ezarritakoarekin bat aldatua.

3.Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin Koordinatzeko Idazkaritza Nagusiaren titularrak atxiki edo kendu beharreko zenbatekoa jakinaraziko dio autonomiaerkidegoari, eta jakinarazitako ebazpen hori atxikipen-akordiotzat joko da.

4.Prozedura horri 38. artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuko zaizkio.

3.atala. Autonomia-erkidegoen finantzaketa-araubideen baliabideak atxikitzeko prozedura eta baldintzak, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57 bis artikulua aplikatzearen

ondorioz

37. artikulua. Atxikipen-prozedura.

1.Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak zehazten duen aldizkakotasunarekin, eta, betiere, urte bakoitzeko otsailaren 1etik 16ra bitartean, biak barne, autonomia-erkidegoak ordaindu gabe dituen betebeharren zerrenda igorri beharko dio Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioari, horretarako prestatutako plataforma telematikoaren bidez, betebehar horien jatorria gizarte-gastuaren arloko eskumenak eskuordetzeko arau autonomikoak direnean, edota gizarte-gastuaren arloan izenpetutako hitzarmenak direnean, eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57 bis artikuluan aurreikusitako klausula jasotzen dutenean; betiere, toki-erakundeek betebehar horiek betetzea eskatu dutenean, autonomia-erkidegoak onartzen duen zenbatekoan. Era berean, zerrenda horretan sartu ahalko dira arau edo hitzarmen horien ondoriozkoak izanik, ordaindu gabe dauden betebeharrak, erreklamatu ez direnak.

Zerrenda horretan sartu ahalko dira soil-soilik erakundearen aurrekontuetan edo kontabilitate-egoeretan aplikatuta dauden betebeharrak, epez kanpokoak, likidoak eta galdagarriak badira, aplikatzekoa den aurrekontueta kontabilitate-araudiaren arabera.

2.Atal honetan aurreikusitako atxikipen-prozedura ekitaldiko beste une batzuetan martxan jartzeko, ministerio-agindua beharko da. Agindu horretan, autonomia-erkidegoek ordaindu gabe dituzten betebeharrak bidaltzeko muga-data zehaztuko da, eta hori izango da atxikipen-prozedurari aplikatzekoak zaizkion hurrengo epeak kontatzen hasteko eguna; hala ere, aipatutako aginduan aldaketarik egin ahalko da.

3.Zerrenda horretan, honako alderdi hauek jasoko dira, gutxienez: ordainketabetebeharra ziurtatzen duen dokumentu bakoitzaren zenbatekoa eta data, egungo hartzekodunaren identifikazioa eta, kreditua lagatzen bada, jatorrizko hartzekodunarena, ordainketa egin beharreko kontu korrontearen zenbakia, zor mota, finantzaketa-sistemaren baliabideen atxikipenak jatorria duen araua edo hitzarmena, eta ordaindu gabeko betebeharra erregistratuta dagoen aurrekontu-partida edo kontabilitate-kontua.

Betebeharren zerrendari autonomia-erkidegoko kontu-hartzaile nagusiaren ziurtagiria erantsiko zaio; ziurtagiri horrek egiaztatuko du igorri diren ordaindu gabeko betebeharrek atal honetan zehaztutako baldintzak betetzen dituztela.

4.Aurreko zenbakiak aipaturiko ordaindu gabeko betebeharrak igorri ostean, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak zerrendari buruzko egiaztapenjarduketak egin ahalko ditu, bost egun naturaleko epean. Epe hori igaro osteko hamabost egun naturaletan, toki-erakundeak plataforman sartu ahalko dira, autonomia-erkidegoak emandako zerrenda egiaztatzeko, eta, aipatutako epe horren barruan, autonomiaerkidegoari eskatu ahalko diote zerrendan sartzeko euren ustez ordaindu gabe dauden bestelako betebeharrak, edota jada sartutakoak aldatzeko.

Toki-erakundeak egindako eskabide hori apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57 bis artikuluak aipatutako erreklamaziotzat joko da.

5.Aurreko zenbakian adierazitako epearen osteko hamabost egun naturalen barruan, autonomia-erkidegoek, hala badagokio, ordaindu gabe dauden betebeharren zerrenda eguneratua bidaliko dute plataforma telematikoaren bidez, eta, hala badagokio, autonomiaerkidegoko kontu-hartzaile nagusiaren aipaturiko ziurtagiria eguneratuko da.

Autonomia-erkidegoak eguneratzea ez gauzatzea apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57 bis artikuluak aipatutako erreklamazioaren ezespentzat joko da.

6.Kendu edo atxiki beharreko zenbatekoa aurreko zenbakiak aipatutako azken zerrenda ziurtatuan jasotakoa izango da, hala badagokio 38.2 artikuluan ezarritakoarekin bat aldatua.

7.Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin Koordinatzeko Idazkaritza Nagusiaren titularrak atxiki edo kendu beharreko zenbatekoa jakinaraziko dio autonomiaerkidegoari, eta jakinarazitako ebazpen hori atxikipen-erabakitzat joko da.

38. artikulua. Ordainketa-prozedura.

1.Autonomia-erkidegoaren erantzukizuna izango da proposatutako ordainketei aplikatzekoak zaizkien arauak betetzea, eta bere diruzaintza arruntarekin edota gaitutako finantzaketa-mekanismoekin ordainketa bikoizturik ez dagoela zaintzea.

2.Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak igorritako zerrenden gaineko egiaztapenak egin ahalko ditu, eta autonomia-erkidegoek emandako informazioa eskura daukanarekin edo toki-erakundeen aldetik jaso dezakeenarekin alderatu ahalko du. Halaber, autonomia-erkidegoek bidalitako ordaindu gabe dauden betebeharrak kendu ahalko ditu, beroriek ordezteko eskatu, edota kausak egiaztatzeko eskatu, dauden desadostasunen xehetasunak zehaztuta. Egindako egiaztapenen ondorioz aldaketak egiten badira aurrez igorritako betebeharren zerrendan, autonomia-erkidegoko kontuhartzaile nagusiak eguneratu egingo du betebeharren aurreko zerrendarekin batera bidalitako ziurtagiria.

3.Toki-erakundearen edo kredituaren lagapen-hartzailearen aldeko ordainketa egitean, azkendu egingo da autonomia-erkidegoaren zorra, ordainketa horri dagokion zenbatekoan. Estatuko Administrazio Orokorrak, autonomia-erkidegoaren izenean eta kontura jardunez, kasuaren arabera, betebeharren ordainketaren kudeaketa baino ez du gauzatuko, eta horren inguruko erantzukizun orotatik salbuetsita geldituko da.

Indarreko araudiaren arabera sortzen diren berandutze-interes eta gastu guztiak autonomia-erkidegoak hartuko ditu bere gain, bai eta ordainduko ere.

4.Kendu edo atxiki beharreko zenbatekoa, 36.2 eta 37.6 artikuluetan aipatutakoa, horretarako sortutako aurrekontuz kanpoko kontzeptu bakar bati aplikatuko zaio. Autonomia-erkidegoak hirugarrenei egindako ordainketa aurrekontutik kanpoko kontzeptu horren kargura egingo da, ordainketa masiboen prozeduraren bidez, eta, hala badagokio, erregelamendu bidez zehaztutako egokitzapenekin.

5.Autonomia-erkidegoen baliabideak atxikitzean edo kentzean, kasuan kasuko kenketa edo atxikipenaren xede izan diren autonomia-erkidegoetako finantzaketaaraubideen baliabideak ordaindu behar diren hilabetea amaitu aurretik, ordaintzeko proposamenak Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiari igorriko zaizkio, bai eta zenbateko horien kontura gauzatuko diren ordaindu gabeko betebeharrei buruzko informazioa ere, haiek ordaintzea agindu dezan.

6.Egindako ordainketen eta, hala badagokio, ordainketa materiala egitea eragozten duten gorabeheren berri emango zaio autonomia-erkidegoari.

III. TITULUA

Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsa

I. KAPITULUA

Antolamendu Funtsaren konpartimentua

1.atala. Xedapen orokorrak

39. artikulua. Eremu subjektiboa.

1.Konpartimentuari atxikitzeko eskaera egin ahalko dute ekonomiaeta finantzainformazioa igortzeko betebeharrak bete dituzten udalerriek, Toki Ogasunak arautzen dituen Legearekin eta aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzkoarekin bat, finantza-arriskuan daudenean. Udalerriak finantza-arriskuan daudela joko da, egoera hauetakoren batean daudenean:

a) Aurreko ekitaldiko abenduaren 31ko zor bizia data horretan likidatu edo sortutako diru-sarrera arrunten % 110 baino handiagoa denean, eta, gainera: Administrazio publikoen berankortasunaren kontrako eta finantza-arazoak dituzten toki-erakundeei laguntzeko

premiazko neurriei buruzko ekainaren 28ko 8/2013 Errege Lege Dekretuaren 21. artikuluaren a) , b) edo c) letretan deskribatutako egoeretan egotea, bat etorriz Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak aurreko bi aurrekontu-ekitaldietako aurrekontuen likidazioei buruz eskuragarri dituen azken datuekin, edota arau horren neurri bereziak aplikatu zaizkienean.

Zor-mailari buruzko mugak aplikatzekoak direla joko da, nahiz eta udalerriak zorra murrizteko plan bati lotuta egon eta hura betetzen ari.

b) Ezin dituztenean beren kreditu-eragiketak Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren ebazpen bidez ezarritako finantza-zuhurtasuneko baldintzetan birfinantzatu edo berritu.

2.Baldin eta, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren lehenengo xedapen gehigarriaren 8. zenbakian ezarritakoarekin bat, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategineko 111. eta 135. artikuluetan definitutako eremu subjektiboan sartutako toki-erakunde bati proposatzen dionean finantzaketa-mekanismo berezi batean sartzea, bere batez besteko ordainketaepea, bi hilabetez jarraian, berankortasun-araudian ezarritako gehieneko epea baino 30 egun luzeagoa delako, Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtseko Antolamendu Funtsaren konpartimentuan sartuko da hura.

40. artikulua. Eremu objektiboa.

1.39.1 artikuluan sartutako udalerrien kasuan, mekanismo horren bidez emandako likidezia honako hauetarako erabili beharko da:

a) Maileguaren printzipalaren epemugei eta lotutako interesei aurre egiteko, finantzazuhurtasunaren printzipioa betetzen duten epe luzeko mailegu-eragiketei dagozkienean.

b) Hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-mekanismoaren esparruan formalizatutako mailegu-eragiketei dagozkien epemugei aurre egiteko, eta, esparru horren barruan, Estatuko tributuetan parte hartzearen atxikipenen bidez konpentsatzen ari diren zorren ondoriozko epemugei aurre egiteko.

c) Uneko ekitaldian ordaindu beharreko urtesaria finantzatzeko, zeinaren helburua Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategineko (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa) II. eta III. tituluetako II. eta IV. kapituluetako arauak eta Estatuaren aurrekontu orokorren legeetako arauak aplikatzearen ondoriozko likidazio negatiboak ordaintzea den.

2.39.2 artikuluan sartutako toki-erakundeen kasuan, mekanismo horren bidez emandako likideziarekin hornitzaileei ordaindu beharreko zorrei erantzungo zaie, zor horiek epez kanpokoak, likidoak eta galdagarriak direnean, harik eta hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako mugetara egokitzen den arte. Ondorio horietarako, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak zehaztutako programa aplikatuko da, hala badagokio, kasuan kasuko baldintzapekotasun espezifikoarekin, bai eta 47. artikuluan ezarritakoarekin ere.

3.Estatuak, aurreko zenbakietan aipatutako toki-erakundeen izenean eta haien kontura, emandako kredituaren kargura kudeatuko ditu, Kreditu Ofizialeko Institutuaren bidez –horretarako izendatutako ordainketa-agente gisa jardunez–, epe luzeko mailegueragiketen epemugaren ordainketa eta hornitzaileei egin beharreko ordainketak.

41. artikulua. 39.1 artikuluan aurreikusitako toki-erakundeak Antolamendu Funtsaren konpartimentuari atxikitzea.

1.Prozedura honi jarraituko zaio 39.1 a) artikuluan aurreikusitako toki-erakundeak atxikitzeko:

a) Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak, Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin Koordinatzeko Idazkaritza Nagusiaren ebazpen bidez, Antolamendu Funtsaren konpartimentuari atxikitzea eskatu ahalko duten udalerriak zehaztuko ditu.

b) Aurreko letran aipatutako ebazpena argitaratzen denetik hurrengo hilabetean, udalerriak, kontu-hartzailearen bidez, bitarteko telematikoak erabilita eta sinadura elektronikoarekin, atxikitzeko eskabidea aurkeztuko dio Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioari; eskabidean, ekitaldian aurre egin beharreko epemugen zenbatekoa eta dagozkien finantza-eragiketen identifikazioa zehaztu beharko dira.

Igorritako eskabidea toki-korporazioaren osoko bilkuran onartutakoa izan behar da, eta harekin batera aurkeztu beharko dira doikuntza-plan bat –edo aurrez zutenaren aldaketa– eta osoko bilkuraren honako erabaki hauek: batetik, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak gauzatuko duen ikuskapena eta kontrola onartzekoa, eta, bestetik, doikuntza-plana eguneratzeko eta hura toki-erakundeen aurrekontu orokorretan txertatzeko xedez aipatutako ministerioak adierazitako neurriak aplikatzekoa.

c) Atxikitze-eskabidea eta horri erantsi beharreko dokumentazioa aurkezteko epea amaitzen denetik bi hilabeteko epean, Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin Koordinatzeko Idazkaritza Nagusiak doikuntza-plana baloratuko du, egonkortasuneko eta zor publikoko helburuak bete ahal izateko eta Antolamendu Funtsaren konpartimentuaren kargura emandako zenbatekoak itzuli ahal izateko modua egon dadin. Epe horren barruan, aipatutako Idazkaritza Nagusiak doikuntza-plana mesedegarria izateko beharrezkoak iruditzen zaizkion neurriak txertatzeko eskatu ahalko dio udalerriari, hamar egun naturaleko epean aldaketak egin ditzan.

d) Toki-erakundeak Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministeriora igorri beharko ditu «Emprende en tres» plataformari atxikitzeko egintza izenpetu izanaren kopia eta Estatuko Administrazio Orokorraren faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrari atxikitzeko egintzaren kopia.

2.Urte bakoitzeko uztailean, 39.1.b) artikuluan ezarritako betekizunak betetzen dituzten toki-erakundeek eskabidea aurkeztu ahalko diote Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioari, eta horrek erabat edo partzialki onartuko du.

Aurreko lerrokadan adierazitako epetik kanpo aurkeztutako eskabideak aurrekontubaliabideen eta toki-erakundearen finantza-egoeraren arabera baino ez dira onartuko.

42. artikulua. 39.2 artikuluan aurreikusitako toki-erakundeak Antolamendu Funtsaren konpartimentuari atxikitzea.

1.Prozedura honi jarraituko zaio 39.2 artikuluan definitutako eremu subjektiboan sartutako toki-erakundeak atxikitzeko:

a) Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak, bigarren atxikipena egin den hilabetearen hurrengo hilabete naturalean, Antolamendu Funtsaren konpartimentuari atxikitzea eskatzeko proposamena igorriko dio eragindako toki-erakundeari.

b) Proposamena jakinarazi eta hurrengo 15 egun naturaleko epean, toki-erakundeak eskabidea aurkeztu beharko du, 41.1.b) artikuluan jasotako baldintza eta edukiekin.

c) Atxikitze-eskabidea eta horri erantsi beharreko dokumentazioa aurkezteko epea amaitzen denetik hilabeteko epean, Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin Koordinatzeko Idazkaritza Nagusiak doikuntza-plana baloratuko du, egonkortasuneko eta zor publikoko helburuak bete ahal izateko eta Antolamendu Funtsaren konpartimentuak eman beharreko zenbatekoak itzuli ahal izateko modua egon dadin. Epe horren barruan, aipatutako Idazkaritza Nagusiak doikuntza-plana mesedegarria izateko beharrezkoak iruditzen zaizkion neurriak txertatzeko eskatu ahalko dio udalari.

d) Toki-erakundeak Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministeriora igorri beharko ditu «Emprende en tres» plataformari atxikitzeko egintza izenpetu izanaren kopia eta Estatuko Administrazio Orokorraren faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrari atxikitzeko egintzaren kopia.

2.Toki-erakundeak ez badu atxikitze-eskabidea aurreko zenbakian adierazitako epean aurkezten, Antolamendu Funtsaren konpartimentuari atxikita geldituko da, automatikoki, eta toki-erakundearen hornitzaileei ordaindu ahal izateko likidezia-beharren zenbatespena aurkeztuko du. Halaber, aplikatzekoak izango zaizkio errege lege-dekretu honetan ezarritakoa, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen erabakiak, zehazten den programan ezarritakoa, eta, orobat, finantzaketa-mekanismo hau garatzen duten xedapenetan aurreikusitakoa.

3.Jarraitu egingo da apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 18.5 artikuluan aipatzen den Estatuko tributuetan parte hartzearen atxikipenak aplikatzen, harik eta berankortasun-araudian aurreikusitako gehieneko ordainketa-epea hiru hilabetez jarraian betetzen duen arte.

43. artikulua. Antolamendu Funtsaren konpartimentuaren kargurako kreditu-eragiketak formalizatzea.

1.39.1 artikuluaren eremuan sartutako toki-erakundeen kasuan, Estatuak kreditueragiketak itunduko ditu, Antolamendu Funtsaren konpartimentuaren kargura, udalerri atxiki bakoitzarekin. Eragiketa horien zenbatekoak ezingo du gainditu hala udalerriak nola Kontu Nazionalen eta Eskualdeko Kontuen Europako Sistemaren definizioaren eta mugaketaren arabera Administrazio publikoen sektorearen barruan sailkatzen diren mendeko erakundeek finantza-zorraren epemugei aurre egiteko behar dituzten baliabideena.

2.39.2 artikuluaren eremuan sartutako toki-erakundeen kasuan, Estatuak kreditueragiketak itunduko ditu, Antolamendu Funtsaren konpartimentuaren kargura, tokierakunde atxiki bakoitzarekin. Eragiketa horien zenbatekoak ezingo du gainditu hornitzaileei egin beharreko ordainketak gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideena, batez besteko ordainketa-epea murriztu ahal izateko zenbatekoan, berankortasun-araudian ezarritako gehieneko epea 30 egunez baino gehiagoz ez luzatzeko moduan.

Kasu horretan, kreditu-eragiketaren xedapenek zatien araberako egutegi bati jarraitu ahalko diote. Zati bakoitza emateko baldintza gisa, zergaeta finantza-baldintzak betetzen direla ziurtatzeko eskatu ahalko da.

3.Estatuak mekanismo horren kargura toki-erakundeekin formalizatzen dituen kreditu-eragiketak ez dira egongo Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bateginean eta, hala badagokio, Estatuaren aurrekontu orokorren legeetan ezarritako baimen-araubidearen mende.

2.atala. Finantzaeta zerga-baldintzak

44. artikulua. 39.1 artikuluan sartutako udalerriei aplikatzeko finantza-baldintzak. Antolamendu Funtsaren konpartimentuari atxikitzen zaizkion udalerriek, bai eta Kontu

Nazionalen eta Eskualdeko Kontuen Europako Sistemaren definizioaren eta mugaketaren arabera Administrazio publikoen sektorearen barruan sailkatzen diren haren organismo zein erakunde publikoek ere, honako finantza-baldintza hauek onartuko dituzte:

a) Konpartimentuaren bidez jasotako likidezia kapitulu honetan aipatutako eragiketen epemugei erantzuteko erabili beharko da. Estatuak, udalerriaren izenean eta haren kontura, emandako kredituaren kargura kudeatuko du, Kreditu Ofizialeko Institutuaren bidez –xede horretarako izendatutako ordainketa-agente gisa jardunez–, toki-erakundearen epe luzeko mailegu-eragiketen epemugen ordainketa.

b) Kreditu-eragiketak finantza-zuhurtasuneko baldintzetan birfinantzatzeko edo berritzeko soilik formalizatu ahalko dituzte epe luzeko finantza-eragiketak.

45. artikulua. 39.1.a) artikuluan sartutako udalerriei aplikatzeko zerga-baldintzak. Antolamendu Funtsaren konpartimentuari atxikitzen zaizkion udalerriek doikuntza-plan

bat –edo aurrez zutenaren berrikuspena– igorri beharko diote Ogasunaren eta

Administrazio Publikoen Ministerioari; plan horrek honako baldintza hauek bete beharko ditu, gutxienez:

1.Gastuei dagokienez: Antolamendu Funtsaren konpartimentuari atxiki osteko lehenengo aurrekontu-ekitaldian, gastuen egoera-orriko 1. eta 2. kapituluei dagozkien funtzionamendu-gastuak gutxienez 100eko 5 murriztea, eta hurrengo bi ekitaldietan ez handitzea. Laugarren aurrekontu-ekitalditik aurrera, handitu ahal izango dituzte, baina urtetik urterako aldaketa-tasak ezin izango du gainditu apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 12. artikuluan zehaztutako gastu-araua aplikatzeko zehaztutakoa. Ekainaren 28ko 8/2013 Errege Lege Dekretuaren II. tituluan jasotako neurri bereziak dituzten udalerrien kasuan, murriztapen hura hemen adierazitakoaren gehigarria izango da.

2.Zerbitzu-prestazioarekin lotuta, neurri hauek hartu beharko dira:

a) Zerbitzu publikoen kostua oso-osorik finantzatzea, tasa eta prezio publikoak aplikatuz, honako gutxieneko muga hauekin bat:

1.a Neurriak aplikatzen diren lehenengo aurrekontu-ekitaldian, tasa eta prezio publikoek dagokion zerbitzu publikoaren kostuaren ehuneko 50 finantzatu beharko dute gutxienez.

2.a Neurriak aplikatzen diren bigarren aurrekontu-ekitaldian, dagokion zerbitzu publikoaren kostuaren 100eko 75 finantzatu beharko dute gutxienez.

3.a Neurriak aplikatzen diren hirugarren aurrekontu-ekitaldian, dagokion zerbitzu publikoaren kostua osorik finantzatu beharko dute.

b) Udalerriek 20.000 biztanle baino gutxiago badituzte, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 26.2 artikuluan aipaturiko onarpena emateko konpromisoa hartu beharko dute, probintziako diputazioak edo uharteko kontseilu zein kabildoak artikulu horretan jasotako zerbitzuak eman ditzan, baldin eta benetako kostu txikiagoan eman baditzake.

3. Tokiko tributuei dagokienez:

a) Aplikatu beharreko zerga-ordenantzek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1.a Ezin izango dute toki-erakundeak aurreko ekitaldian eskatutako tributuetako bat ere ezabatu.

2.a Tokiko tributu bakoitzaren kuoten zenbateko globala handitzea dakarten neurriak baino ezin izango dituzte onartu, letra honen 5. zenbakian xedatutakoa eragotzi gabe.

3.a Estatuko legeek nahitaez ezarritako zerga-onurak baino ezin izango dituzte aitortu, eta, halaber, Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategineko 9.1 artikuluan (zorrak helbideratzeari, ordainketak aurreratzeari edo zerga-bilketa laguntzeari buruzkoa) eta 62.3, 62.4, 74.1, 74.2 bis, 74.4, 88.2.d) , 95.6.c) , 103.2.d) eta 103.2.e) artikuluetan xedatutakoetatik 2014an indarrean direnak.

4.a Ezin izango dituzte aplikatu Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategineko 72. artikuluaren 5. zenbakiak aipatutako karga-tasa murriztuak.

5.a Neurriok aplikatu beharreko urte bakoitzean, ondasun higiezinen gaineko zergaren karga-tasak onartu beharko dira, zeinek, gutxienez, aurreko ekitaldiko kuota osoaren zenbateko globalari eustea bermatu beharko duten.

6.a Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategineko 59.2 artikuluak aipatutako zergak ezarri eta eskatu beharko dituzte.

7.a Dagozkien zerga-ordenantzetan, hiriko ondasun higiezinetarako onartu beharko duten ondasun higiezinen gaineko zergaren karga-tasa gutxienez 100eko 25 handiagoa izan beharko da Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategineko 72. artikuluaren arabera ezarritakoa baino. Nolanahi ere, aplikatu beharreko tasa ez da izango artikulu horretan aurreikusitako gehienekoa baino handiagoa, ezta 100eko 0,6 baino txikiagoa ere.

8.a Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategineko 95.4 artikuluak baimendutako gehieneko koefizientea ezarri beharko dute trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako.

b) Mekanismoari atxikitzeko eskaera egiten duten aurrekontu-ekitaldian, Higiezinen Katastroari buruzko Legearen Testu Bategineko hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako katastro-erregulazioan lehentasunez jasotzeko eskatu beharko diote Katastroaren Zuzendaritza Nagusiari. Hartarako, ondasun higiezinei edo Higiezinen Katastroan jaso gabeko ezaugarrien aldaketei buruz daukaten informazio guztia eman beharko dute eskabidearekin batera.

c) Higiezinen Katastroari buruzko Legearen Testu Bategineko 32. artikuluaren 2. zenbakian xedatutako koefizienteak ofizioz aplikatuko zaizkie, baldin eta udalerri horiek, 2003. urtea baino lehen onartutako balio-txosten baten ondorioz, hiriko ondasun higiezinetarako balorazio-prozedura kolektibo orokor baten xede izan badira.

4.Aurrekontuak onartzen ez badira, aurreko ekitaldikoak luzatutzat joko dira, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategineko 169.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta artikulu honetan jasotako neurrien ondorioak gehitu beharko dira.

Halaber, aurrekontuekin batera aurkezten duten memorian, aurrekontuak egin eta onartu izanaren justifikazio espresu bat jaso beharko dute, hauek erantsita:

a) Aurreko bi ekitaldietan izandako zerga-bilketarekin eta eskubideen gauzatzearekin bat datozen diru-sarrera arrunten zenbatespena.

b) Behar bezala oinarritutako aparteko diru-sarreren zenbatespena; ondorio horietarako, ez da baliozkoa izango baliabideak lortzeko itxaropen hutsa.

Antolamendu Funtsaren konpartimentuari atxikitzen zaizkion udalerrien kasuan, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak txosten loteslea eman beharko du aurrez, udal-aurrekontuak onartzeko edota aurreko ekitaldikoak luzatzeko, kasuaren arabera.

5.Salbuespenez, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak tokikorporazioek funtzionamendu-gastuekin eta zerbitzu publikoen finantzaketarekin lotuta hartu dituzten neurriak baloratu eta haztatu ahalko ditu; betiere, beste neurri batzuekin konpentsatzen bada.

46. artikulua. 39.1.b) artikuluan sartutako toki-erakundeen zerga-baldintzak.

1.39.1.b) artikuluan definitutako eremu subjektiboan sartutako toki-erakundeek doikuntza-plan bat aurkeztu beharko dute. Bertan, honako hauek jasoko dituzte: aurrekontu-egonkortasunari, zor publikoari eta hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeari lotutako helburuak etorkizunean betetzea bermatzeko hartu beharreko neurriak, diruzaintza-plan bat, eta zor biziaren eragiketen xehetasunak, urriaren 1eko HAP/2105/2012 Aginduan aurreikusitakoa betez.

Aipatutako doikuntza-planak osoko bilkuraren onarpena jaso beharko du, eta tokiko kontu-hartzaileak horren inguruko txostena egin beharko du; ondoren, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioari komunikatuko zaio, eta ministerioak doikuntzaplanean beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskatu ahalko du.

2.Epe luzeko kreditu-eragiketak formalizatzeko, toki-erakundearen finantzatutoretzaz arduratzen den Administrazio publikoaren organo eskudunaren baimena beharko da; baimen hori emateko, toki-ogasunen araudian eta Estatuaren aurrekontu orokorren legeetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

47. artikulua. 39.2 artikuluan sartutako toki-erakundeen zerga-baldintzak.

1.39.2 artikuluan sartutako toki-erakundeei aplikatzekoak izango zaizkie 45. artikuluan jasotako zerga-baldintzak, salbu eta 45.3 artikuluaren a) letraren 7. eta 8. zenbakietan eta b) eta c) letretan jasotakoak, harik eta toki-erakundeak hornitzaileei ordaintzeko berankortasun-araudian aurreikusitako gehieneko epea hiru hilabetez jarraian betetzen duen arte.

2.39.2 artikuluan sartutako toki-erakundeei aplikatzekoak izango zaizkie 45. artikuluan jasotako zerga-baldintza guztiak, betekizun hauek guztiak betetzen dituztenean:

a) Antolamendu Funtsari atxikita ez egotea, baina aurrez atxikita egon izana.

b) Hari berriro atxikita egotea, hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeak berankortasun-araudian ezarritako gehieneko ordainketa-epea 30 egunez baino gehiagoz gainditzeagatik bi hilabetez jarraian.

3.atala. Jarraipeneta kontrol-jarduketak

48. artikulua. Doikuntza-planen jarraipena.

1.Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak egingo du doikuntza-planen jarraipena.

2.Toki-erakundeko barne-kontroleko organoa arduratuko da doikuntza-plana behar bezala aplikatzen dela zaintzeaz; horretarako, behar diren jarduketa guztiak egingo ditu, eta, hala badagokio, plan hura onartu ez dela edo betetzen ez dela adieraziko du Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministeriora igorri beharreko jarraipentxostenetan.

Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak kontuan hartuko ditu txosten horiek, doikuntza-planen jarraipena egiteko.

3.Baldin eta Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak detektatzen badu doikuntza-planeko neurriak ez betetzeko arriskua dagoela edota betetzen ez direla, neurri horiek aldatzea proposatuko du (neurri berriak hartzea edota lehenagoko neurriak gauzatzeko egutegia aldatzea) , eta Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiari eskatu ahal izango dio kontrol-misio bat egiteko beharrezko jarduketak hitzar ditzala.

Proposatutako neurriak betetzea nahitaezkoa izango da maileguaren hurrengo zatiak eskuratzeko.

Baldin eta detektatutako arriskua epe luzeko mailegu-eragiketaren epemugak ez ordaintzekoa balitz, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusitakoa beteko da.

49. artikulua. Kontrol-jarduketak.

1.Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak kontrol-misio bat bidaltzen duenean, misioaren helburua toki-erakundearen finantza-egoeraren diagnostikoa zehaztea izango da, doikuntza-planean hartutako konpromisoen esparruan; horretarako, egoki iritzitako kontrol-teknikak eta -metodologiak aplikatuko ditu misioak.

2.Toki-erakundeko organo kontu-hartzaileak behar diren laguntza eta lankidetza guztia emango dizkio Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren misioari, eta misioak toki-erakundearen dokumentazio guztia eskuratu ahal izango du, dagozkion funtzioak behar bezala betetzeko.

3.Kontrol-misioa hasten denetik gehienez ere hilabeteko epean, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak txosten bat egingo du indarreko doikuntzaplanean jasotako aurreikuspenen finantza-egokitasunaren inguruan eta plana ez betetzearen edo ez betetzeko arriskuen inguruan.

4.Aipaturiko txostena Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroari igorriko zaio, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 25. eta 26. artikuluetan xedatutakoa aplikatzeko.

II. KAPITULUA

Bultzada Ekonomikorako Funtsaren konpartimentua

50. artikulua. Eremu subjektiboa.

Bultzada Ekonomikorako Funtsaren konpartimentuari atxiki ahalko zaizkio dagokion atxikitze-eskabidea aurkezteko unean betekizun hauek guztiak betetzen dituzten tokierakundeak:

a) Aurrekontu-egonkortasuneko eta zor publikoko helburuak betetzea.

b) Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeak ez gainditzea hogeita hamar egunez baino gehiagoz berankortasunari buruzko araudian aurreikusitako gehieneko epea, eskabidea egin aurreko bi hilabeteetan.

c) Ekonomiaeta finantza-informazioa emateko betebeharrak egunean izatea.

Ondorio horietarako, kontuan hartuko da Administrazio publikoen ekonomiaeta finantza-informazioaren zentralean honako hauei buruz argitaratutako azken informazioa: aurrekontu-likidazioa, zorpetzeari buruzko datuak, eta hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epearekin lotutako datuak.

51. artikulua. Bultzada Ekonomikorako Funtsaren konpartimentuari atxikitzea.

1.Bultzada Ekonomikorako Funtsaren konpartimentuari atxiki ahal izateko, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak, aurrez, toki-erakundeak egindako eskabidea onartu beharko du; eskabide horretan, estali nahi diren finantza-beharrak eta eskatutako guztizko zenbatekoa adierazi beharko dira.

2.Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dira:

a) Kapitulu honek aipatutako epe luzeko maileguekin finantzatutako inbertsioproiektuen zerrenda, haien bizitza baliagarrian zehar egindako inbertsioak izan ditzakeen aurrekontueta ekonomia-efektuen proiekzioa adieraziz.

b) Toki-korporazioaren osoko bilkurari igorritako kontu-hartzailearen txostena, aurrekontu-proiekzioen sendotasun eta oinarriari buruz.

c) «Emprende en tres» plataformari atxikitzeko egintza izenpetu izanaren kopia eta Estatuko Administrazio Orokorraren faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrari atxikitzeko egintzaren kopia.

3.Urte bakoitzeko uztailean, kapitulu honetan aurreikusitako finantzaketa-behar guztiak edo batzuk hurrengo urterako estali nahi dituzten toki-erakundeek eskabidea aurkeztu beharko dute Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioan; tokierakundeak 50. artikuluan aurreikusitako betekizunak betetzen baditu, eskabidea onartu egingo da. Onarpena ematean, zenbatekoei dagokienez, loteslea izango da Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak onartutako banaketa.

Aurreko lerrokadan adierazitako epetik kanpo aurkeztutako eskabideak aurrekontubaliabideen eta toki-erakundearen finantza-egoeraren arabera baino ez dira onartuko.

4.Urte bakoitzeko abenduaren 31 baino lehen, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak zehaztuko du baliabideak nola banatuko diren toki-erakunde atxikien artean; baliabide horiek atxikitze-eskabidean jasotako hurrengo urteko finantzaketabeharrak erabat edo partzialki estaltzea izango dute xede.

52. artikulua. Eremu objektiboa.

Bultzada Ekonomikorako Funtsaren konpartimentuaren bidez, 50. artikuluan sartutako

toki-erakundeek honako eskaera hauek egin ahalko dituzte, eskabidea egiten duten aurrekontu-ekitaldirako:

a) Formalizatu dituzten edo formalizatuko dituzten epe luzeko maileguen printzipalaren epemugak eta horiei lotutako interesak estaltzea, bat etorriz Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren ebazpen bidez zehaztutako finantzazuhurtasuneko irizpideekin, finantzen aldetik iraunkorrak diren inbertsioak finantzatzeko xedez, Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategineko hamaseigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako definizioaren arabera. Egiten den inbertsio-gastua tokikorporazioaren aurrekontu orokorraren gastuen egoera-orriko 6. kapitulura egozteko modukoa izan beharko da.

b) Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak adostutakoaren arabera, garrantzitsuak edo finantzen aldetik iraunkorrak diren inbertsio-proiektuak finantzatzea.

53. artikulua. Emandako kreditua kudeatzea.

1.Konpartimentu horri atxikitako toki-erakundeak dagokion kreditu-eragiketa izenpetuko du Estatuarekin.

2.Estatuak, toki-erakundearen izenean eta haren kontura, emandako kredituaren kargura kudeatuko du, Kreditu Ofizialeko Institutuaren bidez –Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren ordainketa-agente gisa jardunez–, epe luzeko maileguen epemugaren ordainketa.

3.Aurreko artikuluaren b) letran aurreikusitako inbertsio-proiektuei lotutako finantzaketa Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak adostutako moduan emango da.

54. artikulua. Informazioa emateko betebeharrak.

Konpartimentu horri atxikitako toki-erakundeek honako hau bidaliko diote Ogasunaren

eta Administrazio Publikoen Ministerioari, beren organo kontu-hartzailearen bidez:

a) Atxikitze-eskabidean aurreikusten ziren bizitza baliagarrian zeharreko inbertsioen ondoriozko aurrekontueta ekonomia-efektuen proiekzioen betetze-mailari buruzko informazioa, hiru hilabetez behin.

b) 52. artikuluaren b) letran aurreikusitako inbertsio-proiektuei buruzko informazioa, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak adostutako moduan.

IV. TITULUA

Autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen arteko hitzarmenen erregistro

elektronikoa sortzea eta haren funtzionamendua

55. artikulua. Autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen arteko hitzarmenen erregistro elektronikoa.

1.Autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen artean izenpetutako hitzarmenen erregistro elektronikoa sortzen da; zehazki, autonomia-erkidegoen kargurako finantzabetebeharrak edo ordaintzeko konpromisoak eragiten dituzten hitzarmenena, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57 bis artikuluarekin bat. Erregistroa Administrazio Publikoen Estatu Idazkaritzaren mendeko erregistro publiko administratiboa izango da.

2.Erregistroak bi atal izango ditu, gutxienez: gizarte-gastuaren arloko hitzarmenen atala eta bestelako hitzarmenen atala.

3.Tokiko kontu-hartzaileak hitzarmenaren testua emango du, eta hitzarmenen izenpetzea, luzapenak eta azkentzea erregistro elektronikoan inskribatzeko eskaera egingo du, inskribatzeko moduko egitatea gertatzen denetik hamabost eguneko epean.

Hitzarmena aipatutako erregistroan ez inskribatzea berau suntsiarazteko arrazoia izango da, eta aipatutako hitzarmenaren ondorio diren ordaindu gabeko betebeharrak ezingo dira gauzatu II. tituluko III. kapituluaren 3. atalean aurreikusitako baliabideak atxikitzeko prozeduraren bidez.

4.Informazio hori baliabide elektronikoen bidez igorriko da, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak horretarako prestatutako sistema eta eredua erabiliz, eta aitortutako ziurtagiri batean oinarritutako sinadura elektroniko aurreratuaren bidez, Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legearekin bat.

56. artikulua. Autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen arteko hitzarmenen erregistro elektronikoaren gutxieneko edukia.

Autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen arteko hitzarmenen erregistro elektronikoak

gutxienez informazio hau jasoko du:

a) Hitzarmenak izenpetu dituzten Administrazio publikoen eta erakundeen identifikazioa.

b) Hitzarmenaren izenburua eta xedea, gizarte-gastuaren arloko hitzarmen bat den zehaztuta, bai eta programen araberako aurrekontu-sailkapeneko gastu-politikaren erreferentzia ere, 30. artikuluan aurreikusitakoa betez.

c) Hitzarmena izenpetu zen data, indarrean jarri zen data, indarraldia amaitzeko data eta azkentzeko data; halaber, iraupen mugagabekoa bada, isilbidez luzatzea aurreikusita dagoen edota luzapen espresua egingo den.

d) Zenbatetsitako ordainketen zenbateko totala eta ordainketa horien aldizkakotasuna.

e) Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57 bis artikuluan aurreikusitako finantzaketasistemaren baliabideak atxikitzeko berme-klausula txertatu izana, hala badagokio.

Lehenengo xedapen gehigarria. Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa.

1.Errege lege-dekretu hau abenduaren 27ko 27/2013 Legearen lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrietan ezarritako moduan aplikatuko da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan.

2.Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren konpartimentuei atxikitzeko, aldez aurretik hitzarmen bat sinatu beharko da Estatuarekin, hurrenez hurren, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren eta Koordinazio Batzordearen esparruan, formalizatzen den kreditu-eragiketaren berme gisa hainbat baliabide eraginpean hartuz.

3.Errege lege-dekretu honetan finantzaketa-sistemaren baliabideak atxikitzeari edo kentzeari egiten zaizkion erreferentziak, II. tituluko III. kapituluan aurreikusitako atxikipenprozeduren erregulazioaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoan Ekonomia Itunaren foru-araubidea aplikatzearen eta Nafarroako Foru Erkidegoan Hitzarmen Ekonomikoaren foru-araubidea aplikatzearen ondoriozko ordainketak atxikitzeari edo kentzeari egindako erreferentziak direla jo behar da.

Bigarren xedapen gehigarria. Indarreko hitzarmenak autonomia-erkidegoen eta tokierakundeen arteko hitzarmenen erregistro elektronikoan inskribatzea.

Toki-erakundeko kontu-hartzaileak, errege lege-dekretu hau indarrean jartzen denetik sei hilabeteko epean, gizarte-gastuaren arloko hitzarmenak autonomia-erkidegoen eta tokierakundeen arteko hitzarmenen erregistro elektronikoan inskribatzeko eskabidea egingo du, baldin eta hitzarmenok indarrean badaude errege lege-dekretu hau indarrean jartzean. Hitzarmen horiek ez inskribatzeak 55.3 artikuluan aurreikusitako ondorioak sortuko ditu.

Gainerako hitzarmenak inskribatzeko eskabideak errege lege-dekretu hau indarrean jartzen denetik bederatzi hilabeteko epean egingo dira.

Hirugarren xedapen gehigarria. Errege lege-dekretu honen II. tituluko III. kapituluaren 3. atalean araututako atxikipen-prozedura lehenengoz aplikatzea.

Gizarte-gastuaren arloko hitzarmenetan eta arlo horretako eskumenak eskuordetzeko arau autonomikoetan aurreikusitako berme-klausularen ondorioz autonomia-erkidegoak finantzatzeko araubideetako baliabideek ordaindu beharreko zenbatekoak atxikitzeko prozedura, errege lege-dekretu honetan araututa dagoena, 2016ko otsailean aplikatuko da lehenengoz, 37. artikuluan aurreikusitako prozedurarekin bat; betiere, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroak artikulu horretan araututakoaren arabera emandako aginduak beste momentu bat ezartzen ez badu.

Laugarren xedapen gehigarria. Finantzaketa-sistemaren baliabideak atxikitzeko prozedura, gizarte-gastuaz bestelako arloetako hitzarmenetan eta arau autonomikoetan aurreikusitako berme-klausula gauzatze aldera.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57 bis artikuluaren 3. zenbakiak aipaturiko Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroaren agindua onartzen ez den bitartean, errege lege-dekretu honetako II. tituluko III. kapituluaren 3. atalean ezarritako erregulazioa aplikatzekoa izango zaie aipatutako 57 bis artikuluan aurreikusitako berme-klausula gauzatzea xede duten atxikipen-prozedura guztiei, klausula hori hitzarmenetan eta eskumenak eskuordetzeko arau autonomikoetan jasota dagoenean.

Bosgarren xedapen gehigarria. Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren 2015erako baliabideak.

1.2015ean, Estatuaren aurrekontuak 38.869 milioi euroko ondare-ekarpena egingo dio Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsari.

2.2015ean, Estatuaren aurrekontuak 1.000 milioi euroko ondare-ekarpena egingo dio Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsari.

3.Aurreko zenbakiek aipatzen dituzten ondare-ekarpenen zuzkidura 2015erako Estatuaren Aurrekontuan Likidezia Funts Autonomikora bideratutako ondare-ekarpenaren kargura finantzatuko da, 21.000 milioi eurora arte. Ondorio horietarako, egokitzat jotzen diren kreditu-transferentziak egingo dira, azaroaren 26ko 47/2003 Legean ezarritakoa betez.

4.Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren 2015erako ustiapeneta kapital-aurrekontuak onartzen dira, dokumentu honen eranskinean jasotako moduan. Hala, indargabetuta gelditzen dira Likidezia Funts Autonomikoaren eta Hornitzaileei Ordaintzeko 2. Finantzaketa Funtsaren 2015erako ustiapeneta kapital-aurrekontuak.

Seigarren xedapen gehigarria. 2015erako mekanismoetan sartzeko eskabideak aurkezteko epeak.

1.Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren edozein konpartimentuari 2015ean atxikitzeko eskabidea 2015eko urtarrilaren 20a baino lehen aurkeztu beharko da; data hori baino lehen aurkeztu beharko da Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtseko Bultzada Ekonomikorako Funtsaren konpartimentuari 2015ean atxikitzeko eskabidea ere.

2.2015ean bakarrik, 2014ko abenduaren 31n Likidezia Funts Autonomikoari atxikita ez dauden autonomia-erkidegoek 2015eko urtarrilaren 20a baino lehen egin ahalko dute Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtseko Finantza Erraztasunaren konpartimentuari atxikitzeko eskabidea, 15. artikuluan aurreikusitako gainerako betekizunak bete behar izan gabe.

2015ean, Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioak Likidezia Funts Autonomikoari atxiki daitezen eskatu ahalko du, aurrekontu-egonkortasuneko eta zor publikoko helburuak betetzen ez badituzte, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 17. artikuluko 3. eta 4. zenbakietan jasotako txostenaren arabera, edota hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeak, Administrazio publikoen ekonomiaeta finantza-

informazioaren zentralean argitaratutako datuen arabera, hogeita hamar egunez baino gehiagoz gainditzen badu berankortasunari buruzko araudian aurreikusitako gehieneko epea, diruzaintza-plana eguneratu zenetik kontatzen hasita bi hilabetez jarraian, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 18.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Errekerimenduan jasotako epean atxiki ezean, Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuari atxikita geldituko da, automatikoki.

Zazpigarren xedapen gehigarria. Likidezia Funts Autonomikoaren kargura eta Hornitzaileei Ordaintzeko 2 Finantzaketa Funtsaren kargura izenpetutako kreditu-eragiketen finantza-baldintzak aldatzea.

Autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek 2014ko abenduaren 31n Likidezia Funts Autonomikoaren kargura eta Hornitzaileei Egin Beharreko Ordainketak Finantzatzeko 2. Funtsaren kargura formalizatuta dituzten kreditu-eragiketek finantza-baldintza hauek bete beharko dituzte 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera:

a) 2015erako, interes-tasa urtean % 0 izango da, 2016ko lehenengo interes-tartea amaitu arte. Interesak kalkulatzeko oinarria unekoa/unekoa izango da.

b) 2015ean, autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek ez dute ordainduko Hornitzaileei Egin Beharreko Ordainketak Finantzatzeko 2. Funtsaren kargura aurreko ekitaldietan formalizatutako eragiketen printzipalaren epemugarik.

c) Urtebete luzatuko da b) letran aurreikusitakoaren eraginpeko zorpetze-eragiketen

epea.

Zortzigarren xedapen gehigarria. Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren kargurako 2015erako kreditu-eragiketen finantza-baldintzak.

1.Autonomia-erkidegoek 2015ean Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtseko Likidezia Funts Autonomikoaren konpartimentuaren kargura formalizatzen dituzten kreditueragiketek finantza-baldintza hauek beteko dituzte, bai eta toki-erakundeek 2015ean Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren edozein konpartimenturen kargura formalizatzen dituzten kreditu-eragiketek ere:

a) Interes-tasa urtean % 0 izango da, 2016ko lehenengo interes-tartea amaitu arte. Interesak kalkulatzeko oinarria unekoa/unekoa izango da.

b) Printzipala ordaintzeko datak bat etorriko dira interesak ordaintzeko datekin.

2.Autonomia-erkidegoek 2015ean Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtseko Finantza Erraztasunaren konpartimentuaren kargura formalizatzen dituzten kreditueragiketek finantza-baldintza hauek beteko dituzte:

a) Interes-tasa urtean % 0 izango da, 2018ko lehenengo interes-tartea amaitu arte. Interesak kalkulatzeko oinarria unekoa/unekoa izango da.

b) Printzipala ordaintzeko datak bat etorriko dira interesak ordaintzeko datekin.

3.Gobernuak, bere aurrekontu-baliabideen barruan, autonomia-erkidegoei pizgarriak ematea sustatuko du; betiere, autonomia-erkidego horiek Likidezia Funts Autonomikoari atxikita egon ez badira, Finantza Erraztasunaren konpartimentuari atxikitzen bazaizkio, eta aurrekontu-egonkortasunari eta zorrari buruzko helburuak betetzen badituzte. Guztia ere, helburua izanik araubide erkideko autonomia-erkidegoen finantzaketa-sistemaren 2008ko eta 2009ko likidazio negatiboen eraginez geroratutako zenbatekoak 2015ean itzultzearen ondorioz baliabide gutxiago izateak ez murriztea autonomia-erkidego horien inbertsioahalmena.

Bederatzigarren xedapen gehigarria. Toki-erakundeen 2014ko superabitaren helburua.

Toki-erakundeen 2104ko aurrekontu-superabitaren helburuari dagokionez, 2015era luzatzen da Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren seigarren xedapen gehigarrian jasotako arauen aplikazioa; horretarako, kontuan hartu beharko da martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategineko hamaseigarren xedapen gehigarria.

Hamargarren xedapen gehigarria. Estatuko 2013ko tributuetan parte hartzearen behin betiko likidazioan toki-erakundeen kontura sortutako saldo zordunak itzultzeko araubide berezia.

1.Estatuko 2013ko tributuetan parte hartzearen behin betiko likidazioan tokierakundeen kontura sortutako saldoen itzulketa 10 urteko aldian zatikatu ahalko da, 2015erako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean jasotako eta oro har aplikatzekoa den itzulketen araubidearen salbuespen gisa.

2.Aurreko 1. zenbakian jasotako salbuespena aplikatzeko, beharrezkoa izango da toki-erakundeek eskabidea aurkeztea. Eskabide hori toki-korporazioaren osoko bilkurak onartu beharko du, eta kontu-hartzaileak edo idazkari kontu-hartzaileak Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioari igorriko dio, baliabide telematikoen bidez eta sinadura elektronikoarekin, 2015eko azaroaren 1a baino lehen.

Toki-erakundeek ez badute eskabidea aipatutako epean aurkezten, 2015erako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean ezarritako araubide orokorraren arabera aplikatuko zaizkie itzulketak, eta azaroko konturako ematearen kargura erregularizatuko dira urriko ematean aplikatzekoak ziren itzulketak.

3.Salbuespen hori honako toki-erakunde hauei aplikatuko zaie: toki-korporazioa osatzen duten erakunde guztien aurrekontuen likidazioa aurkeztu dutenei, kalkulatzen den ekitaldiaren aurrekoari dagokiona, baldin eta, 2015eko abenduaren 31rako, aurrekontuegonkortasunaren helburua zein ezarritako zor publikoaren muga beteko dituztela aurreikusten badute, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategineko 51. eta 53. artikuluetan xedatutakoarekin bat; eta, betiere, batez besteko ordainketa-epeak ez badu gainditzen 30 egunez baino gehiagoz merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak jasotzen dituen araudian ezarritako gehieneko epea, 2015eko urrian argitaratuko duten hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea aintzat hartuta, bat etorriz uztailaren 25eko 635/2014 Errege Dekretuarekin, zeinak Administrazio publikoen hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldia kalkulatzeko metodologia ezartzen duen, bai eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusitako finantzaketa-araubideen baliabideak atxikitzeko baldintzak eta prozedurak garatzen ere.

Ondorio horietarako, toki-korporazioa osatzen duten erakundetzat hartuko dira Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 2.1 artikuluan aipatzen direnak.

Aurrekontu-egonkortasunaren helburua eta aipatutako zorraren muga betetzeko aurreikuspenari dagokionez, 2015eko ekitaldiko aurrekontua betearazten den hirugarren hiruhilekoari buruzko informazioa hartuko da kontuan.

4.Aurreko 1. zenbakian aipatutako salbuespena 2016ko urtarrileko Estatuko tributuetan parte hartzearen konturako ematean hasiko da eraginkortasunez aplikatzen; hortik aurrera, aplikatuko diren hileko itzulketak eragiketa honen emaitzarekin bat etorriko dira: aipaturiko hilabeteko lehenengo egunean ordaindu gabe dagoen zenbatekoa zati 120 hileko kuota.

5.Aurreko 1. zenbakian ezarritako salbuespenari eusteko, beharrezkoa izango da eragindako toki-erakundeek toki-korporazioa osatzen duten erakunde guztien aurrekontuen likidazioa aurkeztea, eta, halaber, 3. zenbakian aipatutako helburuak eta mugak betetzea; kasu guztietan, aurreko ekitaldiko abenduaren 31 izango dute jomuga. Ez-betetzea bi

ekitaldiz jarraian gertatuz gero, hurrengo ekitaldiko urtarrileko konturako ematetik aurrera aplikatuko da zatikatzea, urte bakoitzeko Estatuaren aurrekontu orokorren legeek ezartzen duten araubide orokorrarekin bat.

Aurrez aipatutako ez-betetzeak gertatuz gero, eta dagokion behin betiko likidazioa kalkulatu zenetik hiru urte oso baino gehiago igaro badira, itzuli gabe dagoen zenbatekoa hamabirenetan itzuli beharko da, hurrengo urte naturaleko hileko konturako emateetan.

6.Baldin eta, 2013tik geroko ekitaldiei dagozkien Estatuko tributuetan parte hartzearen behin betiko likidazioen ondorioz, arau honetan definitutako araubide berezia aplikatzen zaien toki-erakundeei ordaindu beharreko saldoak sortzen badira, aipatutako behin betiko likidazioak kalkulatzean toki-erakundeek itzuli gabe daukaten zenbatekoa konpentsatuko dute saldo horiek.

Baldin eta, konpentsazio horren ondorioz, 2013ko likidazioari dagokion itzuli gabeko saldoa aurreko 1. zenbakiaren arabera zatikatutako saldoaren hamarrena baino txikiagoa bada, hurrengo hamabi hilabeteetako konturako emateei aplikatutako itzulketen bidez ezereztuko da.

7.Urte bakoitzeko abenduaren 31n itzuli gabe dagoen zenbatekoa 500 eurokoa edo gutxiagokoa bada, urtarrileko konturako ematean itzuliko da, oso-osorik.

8.Errege lege-dekretu honetako 39.1 artikuluan sartutako udalerriek ezin izango dute arau honetan xedatutako araubide berezia baliatu.

Hamaikagarren xedapen gehigarria. Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zerga.

Estatuko Administrazio Orokorrak bere gain hartuko du lurralde erkideari dagozkion zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zergaren diru-sarreren itzulketek eragindako kostua, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2014ko otsailaren 27an emandako Epaia (C-82/12 gaia) betez ordaindu direnean edo ordainduko direnean.

Hamabigarren xedapen gehigarria. 790 MHz-tik 862 MHz-ra bitarteko maiztasun-banda liberatzea.

790 MHz-tik 862 MHz-ra bitarteko maiztasun-banda (dibidendu digitalaren maiztasunbanda) liberatzeko prozesua gauzatuko da errege lege-dekretu honetan ezarritakoa eta irailaren 19ko 805/2014 Errege Dekretuan ezarritakoa betez –errege-dekretu horren bidez, Lurreko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionala onartzen da eta dibidendu digitala liberatzeko zenbait alderdi arautzen dira.

Hamahirugarren xedapen gehigarria. 790 MHz-tik 862 MHz-ra bitarteko bandan jabari publiko erradioelektrikoaren erabilera pribatiboko emakiden titularrak konpentsatzea.

Errege lege-dekretu honetan xedatutakoaren ondorioz alteratu egiten denez 790 MHztik 862 MHz-ra bitarteko bandan jabari publiko erradioelektrikoaren erabilera pribatiboko emakiden oreka ekonomiko-finantzarioa, luzatu egiten da emakida horien indarraldia, aipatutako orekari eustearren. Emakida horiek irailaren 15eko ITC/2508/2011 Aginduaren bidez adjudikatu ziren, zeinaren bidez jabari publiko erradioelektrikoaren erabilera pribatiboko emakidak emateko enkante ekonomiko publikoa ebatzi zen.

Ondorio horietarako, 2015eko urtarrilaren 1etik hamalaugarren xedapen gehigarriaren bigarren zenbakian adierazitako datara arte igarotzen den egun bakoitzeko –data horretan, dibidendu digitalaren banda aurreko lerrokadak aipatutako emakiden operadore titularren esku jarriko da–, konpentsazio gisa, 1,27 egunez luzatuko da emakiden indarraldia, eta gehiegizko egunen guztizko kopurua kopuru osoekin doituko da.

Industria, Energia eta Turismoko ministroaren agindu bidez, aldatu egingo da indarraldia amaitzeko epea, 790 MHz-tik 862 MHz-ra bitarteko bandan jabari publiko erradioelektrikoaren erabilera pribatiboko emakidei dagokienez –irailaren 15eko ITC/2508/2011 Aginduaren bidez adjudikatu ziren emakida horiek–; hala ere, aurrez

zehaztu beharko da zenbat egunez luzatuko den aipatutako epea, aurreko lerrokadan adierazitakoaren arabera.

Hamalaugarren xedapen gehigarria. Dibidendu digitalaren maiztasun-bandan ikusentzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuaren emisioak uztea.

1.Irailaren 19ko 805/2014 Errege Dekretuaren 8. artikuluko 7. zenbakiak aipaturiko ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuaren emaileek ustiatutako 790 MHz-tik 862 MHz-ra bitarteko maiztasun-bandako kanal erradioelektrikoen emisioak ezingo dira, inola ere, 2015eko martxoaren 31 baino geroago utzi, multiplex digital edo kanal erradioelektrikoen kasuan nahiz toki-telebistaren eremu geografiko edo mugapeen kasuan; nolanahi ere, hori ez da eragozpen izango zenbait kanal erradioelektriko erabiltzeari uzteko data aurreratzeko, irailaren 19ko 805/2014 Errege Dekretuaren 8. artikuluko 6. zenbakian adierazitako moduan.

2.Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko idazkariaren ebazpen bidez ezarriko da 790 MHz-tik 862 MHz-ra bitarteko banda jabari publiko erradioelektrikoaren erabilera pribatiboko emakiden titularren esku jarriko den data, aurreko lerrokadan aurreikusitako emisioak utzi ostean; emakida horiek irailaren 15eko ITC/2508/2011 Aginduaren bidez adjudikatu ziren. Betiere, esandako maiztasun-banda aipaturiko operadoreen esku egon beharko da 2015eko apirilaren 1etik aurrera.

3.Halaber, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko idazkariak baimena eman ahalko du aipaturiko emakiden titularrek 790 MHz-tik 862 MHz-ra bitarteko bandan emisioak hasteko, ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuek kanal erradioelektrikoak erabiltzeari uzteko data aurreratu den eremuetan.

Hamabosgarren xedapen gehigarria. Estaldura-helburuak eta -epeak.

Mantendu egiten dira kanal erradioelektrikoetarako eta multiplex digitaletarako ezarrita dauden biztanleria-estalduraren helburuak eta epeak, zeinak irailaren 19ko 805/2014 Errege Dekretuan ezarrita dauden; dekretu horren bidez, Lurreko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionala onartzen da eta dibidendu digitala liberatzeko zenbait alderdi arautzen dira.

Hamaseigarren xedapen gehigarria. Birsintonizatzeko prozesuak sinplifikatzea.

Herritarrei hargailuak birsintonizatzeko prozesuak errazte eta sinplifikatze aldera, 2015eko maiatzaren 31ra arte, Estatuedo autonomia-mailako estaldura duten ikusentzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuen emaileek ezingo dute aldaketarik egin multiplex digitalen osaeran, irailaren 19ko 805/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen iragankorrean ezarritako moduan.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Enpresak kontratazio mugagabeen kasuan Gizarte Segurantzari kontingentzia arruntengatik ordaindu beharreko kotizazioen murriztapena luzatzea.

Hiru hilabetez luzatzen da enpresak kontratazio mugagabeen kasuan Gizarte Segurantzari kontingentzia arruntengatik ordaindu beharreko kotizazioen murriztapena, zeina Enplegua eta Kontratazio Mugagabea Sustatzeko Premiazko Neurriei buruzko otsailaren 28ko 3/2014 Errege Lege Dekretuan aurreikusita dagoen, 2015eko urtarrilaren 1etik 2015eko martxoaren 31ra bitartean egindako kontratuei dagokienez.

Hemezortzigarren xedapen gehigarria. Autonomia-erkidegoen finantzaketa-sistemako baliabideen likidazioak.

Autonomia-erkidegoek honako hau amortizatzera bideratuko dute, ekitaldi bakoitzean, 2016an edo hurrengo urteetan egiten diren finantzaketa-sistemaren baliabideen likidazio positiboen zenbatekoa: Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtseko Likidezia Funts

Autonomikoaren edo Finantza Erraztasunaren konpartimentuen kargura lortutako maileguaren zor biziaren zatia amortizatzera, mailegu hori autonomia-erkidego horren 2013ko edo hurrengo urteetako likidazio negatiboak ordaintzera xedatu denean.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Xedapen indargabetzailea.

Errege lege-dekretu hau indarrean jartzean, indargabe egiten dira bertan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta, bereziki, Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzko abenduaren 29ko 29/2005 Legearen 8. artikuluaren 2. zenbakia eta xedapen gehigarri bakarra, bai eta Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen 51. artikulua ere.

2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, indargabetuta gelditzen dira:

a) 21/2012 Errege Lege Dekretua, uztailaren 13koa, Administrazio Publikoetako eta Finantza Esparruko Likidezia Neurriei buruzkoa.

b) 13/2014 Legea, uztailaren 14koa, Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsa eraldatzearena.

c) 2015erako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legearen berrogeita zortzigarren xedapen gehigarria.

Azken xedapenetatik lehena. Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategina aldatzea.

Aldatu egiten da martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategina, eta honela geratzen da idatzita:

Bat. 48 bis artikulu berri bat eransten da, eta hauxe dio:

«48 bis artikulua. Finantza-zuhurtasunaren printzipioa.

1.Toki-korporazioek izenpetzen dituzten finantza-eragiketa guztiek men egingo diote finantza-zuhurtasunaren printzipioari.

Finantza-eragiketek euren arriskua eta kostua minimizatzeko bete behar dituzten baldintzen multzoa da finantza-zuhurtasuna.

2.Finantza-eragiketatzat hartzen dira xedetzat honako tresna hauek dituzten eragiketa guztiak:

a) Finantza-aktiboak. Kontzeptu horren barruan sartzen dira beste erakunde batzuen kapital-tresnak edo ondare garbiaren tresnak, hirugarren batengandik dirua edo beste finantza-aktibo bat jasotzeko eskubideak, edo hirugarren batekin finantzaaktibo edo -pasiboak trukatzeko eskubideak, potentzialki aldekoak diren baldintzetan.

b) Finantza-pasiboak. Kontzeptu horren barruan sartzen dira baloreetan adierazitako zorrak, kreditu-eragiketak, deribatuen eragiketak, eta bestelako edozein betebehar galdagarri eta nahitaezko, hirugarren bati dirua edo beste finantza-aktibo bat emateko, edota hirugarren batekin finantza-aktibo edo -pasiboak trukatzeko, baldintza txarretan.

c) Abalak, berrabalak edo bestelako berme publikoak ematea, bai eta aurrekontutik kanpoko laguntza-neurriak ematea ere.

3.Aurreko zenbakiko b) letran aurreikusitako finantza-eragiketek bete beharreko baldintzak Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren ebazpen bidez ezarriko dira; aurreko a) eta c) letretan aurreikusitakoek bete beharrekoak, berriz, Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin Koordinatzeko Idazkaritza Nagusiaren ebazpen bidez.

4.Toki-korporazioek finantza-zuhurtasunaren printzipioa beren sektore publiko osoan aplikatzen dela zainduko dute.

5.Artikulu honen 2. zenbakiaren c) letrak aipatzen dituen eragiketak formalizatzeko, toki-erakundeen finantza-tutoretza esleituta duen Administrazio publikoko organo eskudunaren baimena beharko da, baldin eta eragiketok ez badira finantza-zuhurtasunaren printzipioaren baldintzetara egokitzen.»

Bi. Aldatu egiten da 168. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«168. artikulua. Aurrekontua egiteko eta hasierako onarpena emateko prozedura.

1.Toki-erakundearen aurrekontua bere lehendakariak egingo du, eta aurrekontuari dokumentazio hau erantsi beharko zaio:

a) Memoria, aurrekontuaren edukia azaltzen duena eta indarrean dagoenarekiko aldaketa nagusiak zehazten dituena.

b) Aurreko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa eta uneko ekitaldikoaren aurrerapena, gutxienez ere uneko ekitaldiko sei hilabeteri buruzkoa.

c) Toki-erakundeko langileei buruzko eranskina.

d) Ekitaldian egingo diren inbertsioei buruzko eranskina.

e) Toki-tributuen zerga-onurei buruzko eranskina; bertan, informazio xehatua jasoko da zerga-onurei buruz eta onura horiek toki-erakunde bakoitzeko dirusarretan duten eraginari buruz.

f) Autonomia-erkidegoekin gizarte-gastuaren arloan izenpetutako hitzarmenei buruzko informazioa jasotzen duen eranskina; bertan, zehaztu beharko dira aurrekontu orokorrak erreferentzia egiten dion ekitaldian aitortu beharreko ordainketa-betebeharren eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa, eta aurreko ekitaldietan aitortutako eta ordaindu gabe dauden betebeharren eta kobratu gabe dauden eskubide ekonomikoen zenbatekoa; era berean, horiek guztiak jasota dauden aurrekontu-aplikazioa edo -partida adierazi beharko da, eta aipatu beharko du hitzarmenok txertatuta dutela Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57 bis artikuluan aurreikusitako finantzaketasistemaren baliabideak atxikitzeko klausula.

g) Ekonomiaeta finantza-txostena, honako hauek jasoko dituena: dirusarrerak eta aurreikusitako kreditu-eragiketak ebaluatzeko erabilitako oinarriak, betebehar galdagarriei aurre egiteko kredituen nahikotasuna, zerbitzuon funtzionamendu-gastuak eta, ondorioz, aurrekontuaren benetako berdinketa.

2.Aurrekontu orokorra osatzen duen erakunde autonomo bakoitzaren aurrekontua erakunde horietako organo eskudunak proposatuko du hasieran, eta gainetik duen toki-erakundeari bidaliko dio, urte bakoitzeko irailaren 15a baino lehen, aurreko zenbakian zehaztutako dokumentazioarekin batera.

3.Merkataritza-sozietateek, beren kapitalean toki-erakundeak gehiengo partaidetza duen horiek barne, hurrengo ekitaldirako gastu eta diru-sarreren aurreikuspenak igorriko dizkiote aipatutako toki-erakundeari, bai eta jarduketa, inbertsio eta finantzaketaren urteko programak ere; urte bakoitzeko irailaren 15a baino lehen igorri beharko diote hori guztia.

4.Aurreko zenbakiek aipatutako aurrekontuak eta aurreikuspen-egoerak kontuan hartuta, erakundeko lehendakariak, Kontu-hartzailetzaren txostena jaso ostean, aurrekontu orokorra egingo du, eta korporazioaren osoko bilkurari igorriko dio, urriaren 15a baino lehen, bilkurak onar, zuzen edo itzul dezan. Aurrekontu harekin batera, 166. artikuluaren 1. zenbakian eta artikulu honetan zehaztutako eranskinak eta dokumentazio osagarria igorriko ditu lehendakariak.

5.Onarpen-erabakia bakarra izango da, eta aurrekontu orokorra osatzen duten aurrekontuak zehaztuko ditu; azken aurrekontu horiek ezingo dira bereiz onartu.»

Azken xedapenetatik bigarrena. Administrazio publikoen esparruan gizarte-lankidetzako lanei aplikatzekoa zaien araubidea.

Langabezia-prestazioa jasotzen dutenek, baldin eta 2013ko abenduaren 27a baino lehen hasi baziren Administrazio publikoetan gizarte-lankidetzako lanak egiten –ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategineko 213. artikuluaren 3. zenbakian aurreikusitakoaren arabera–, eta errege lege-dekretu hau indarrean jartzean jarduera hori gauzatzen jarraitzen badute, beren prestazioak jasotzen amaitu arte jarraitu ahalko dute lankidetza horretan, aipatutako lege-araubidearen mende, edozein izanda ere dagokion Administrazio publikorako egiten duten jarduera.

Azken xedapenetatik hirugarrena. Abenduaren 18ko 22/2009 Legea aldatzea, araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketasistema arautzen duena eta zerga-arau batzuk aldatzen dituena.

Honela gelditzen da idatzita Araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomiaestatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen eta zerga-arau batzuk aldatzen dituen abenduaren 18ko 22/2009 Legearen zazpigarren xedapen iragankorraren 2. zenbakia:

«2. Autonomia-erkidegoei egokituko zaie zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zergaren likidazioen ondoriozko bilketak eta zerga hori indargabetu ondoren hari zegozkion diru-sarreren itzulketa egitea, zerga indargabetu aurretik aurreikusita zegoen moduan. Aurrekoa gauzatzeko, Estatuak behar diren deskontuak egin ahal izango ditu finantzaketa-sistema aplikatzeak eragindako ordainketetako edozeinetan.

Aurrekoa gorabehera, Estatuari egokituko zaio zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zergaren diru-sarreren itzulketak egitea, lurralde erkideari dagozkionak, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2014ko otsailaren 27an emandako Epaia (C-82/12 gaia) betearaztearen ondoriozkoak direnean, eta edozein dela ere itzulketa gauzatu den momentua.»

Azken xedapenetatik laugarrena. Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legea aldatzea.

Aire Segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen 75. artikuluari beste zenbaki bat gehitzen zaio. Honako hau da:

«9. Artikulu honen 6. zenbakian ezarritakoa gorabehera, ordutegi operatiboaren barruan zero ordutik seietara bitarteko tartean (tokiko orduan) erabat irekita dauden aireportuetan, ordutegi operatibotik kanpoko hegaldiei artikulu honen 3. eta 4. zenbakietan jasotako zenbatekoak aplikatuko zaizkie.»

Azken xedapenetatik bosgarrena. Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena, aldatzea.

Honela gelditzen da idatzita ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategineko 227. artikulua:

«227. artikulua. Bidegabeko ordainketak itzultzea.

1.Kudeaketa-erakunde eskudunari dagokio langileek bidegabeki jasotako prestazioak bidegabeak direla deklaratzea eta horiek itzultzeko eskatzea, bai eta enpresaburuak zuzenean ordaindu beharreko prestazioak itzultzeko eskatzea ere.

Bidegabeki jasotako edo enpresaren erantzukizunekoak diren prestazioak itzultzeko ezarritako epea igaro bada, eta prestazioa itzuli ez bada, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari egokituko zaio prestazio hori nahitaezko

betearazpen-bidea baliatuta biltzea, bat etorriz Gizarte Segurantzaren diru-bilketa kudeatzeko arauekin; gainera, errekargua eta berandutze-interesa sortuko dira, lege honetan ezarritako modu eta baldintzetan.

2.Horretarako, kudeaketa-erakundeak egokitzat jotzen dituen zerbitzuak itundu ahalko ditu Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekin edota edozein Administrazio publikorekin.»

Azken xedapenetatik seigarrena. Eskumen-tituluak.

Errege lege-dekretu hau Espainiako Konstituzioaren 149.1.11, 149.1.14, 149.1.17,

149.1.18eta 149.1.21 artikuluetan xedatutakoaren babesean eman da; horiek eskumen esklusiboa ematen diote Estatuari arlo hauetan, hurrenez hurren: kredituak, bankuak eta aseguruak antolatzeko oinarriak; Ogasun Nagusia eta Estatuaren Zorra; Gizarte Segurantzaren oinarrizko legegintza eta araubide ekonomikoa; Administrazio publikoen araubide juridikoari buruzko oinarriak, eta telekomunikazioak.

Azken xedapenetatik zazpigarrena. Arauak onartzeko gaikuntza.

1.Gobernuari, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroari, eta Industria, Energia eta Turismoko ministroari baimena ematen zaie errege lege-dekretu honetan aurreikusitakoa aplikatzeko eta garatzeko behar diren xedapenak emateko eta neurriak hartzeko, dagokien eskumen-esparruan.

2.Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroaren agindu bidez, konpartimentuak sortu edo ezabatu ahalko dira Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsaren aktiboan eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsaren aktiboan.

3.Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroaren agindu baten bidez, aldatu egin ahalko da 37. artikuluan atxikipen-prozedurari buruz aurreikusitakoa, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57 bis artikuluan jasotakoarekin bat.

Azken xedapenetatik zortzigarrena. Erregelamenduzko xedapenen bidez aldatzea.

Errege lege-dekretu honen hamalaugarren xedapen gehigarritik hamaseigarrenera bitartean sartutako zehaztapenak Ministro Kontseiluak adostutako errege-dekretu bidez aldatu ahalko dira.

Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean; nolanahi ere, bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoa 2015eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Madrilen, 2014ko abenduaren 26an.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

AUTONOMIA ERKIDEGOAK FINANTZATZEKO FUNTSA

USTIAPEN AURREKONTUA

ONDAREAREN EMAITZA EKONOMIKOAREN KONTUA

(milioi

asotako transferentziak eta diru‐laguntzak

a) Ekitaldikoak

b) Aktibo korronteetarako eta beste batzuetarako diru‐laguntzak egoztea udeaketa arrunteko beste diru‐sarrera batzuk

Hornidura‐soberakinak

UDEAKETA ARRUNTEKO DIRU‐SARRERAK GUZTIRA (1+2+3) mandako transferentziak eta diru‐laguntzak

udeaketa arrunteko beste gastu batzuk

) Hornidurak eta kanpoko zerbitzuak

) Beste batzuk

UDEAKETA ARRUNTEKO GASTUAK GUZTIRA (4+5)

udeaketa arruntaren (aurrezkia edo desaurrezkia) emaitza (A+B) Arruntak ez diren beste partida batzuk

) Diru‐sarrerak

) Gastuak

ragiketa ez‐finantzarioen emaitza (I+6) Diru‐sarrera finantzarioak

) Ondare‐tresnetako partaidetzetatik datozenak

a.1) Taldeko erakundeetan, multitaldeetan eta elkartuetan

a.2) Beste erakunde batzuetan

) Balore negoziagarrietatik eta aktibo ibilgetuaren kredituetatik datozenak b.1) Taldeko erakundeetan, multitaldeetan eta elkartuetan

b.2) Bestelakoak

Gastu finantzarioak

) Taldeko erakundeekin, multitaldeekin eta elkartuekin zorrak izateagatik

) Beste batzuk

Arrazoizko balioaren aldakuntza finantza‐aktibo eta ‐pasiboetan

) Finantza‐deribatuak

) Arrazoizko balioko beste aktibo eta pasibo batzuk, emaitzetara egotzita

) Salmentarako eskura dauden finantza‐aktiboak ekitaldiko emaitzara egotzita

anbio‐aldeak

alioaren narriadura, bajak, eta finantza‐aktiboak eta ‐pasiboak besterentzea

) Taldeko erakundeenak, multitaldeenak eta elkartuenak

) Beste batzuk

inantza‐eragiketen emaitza (7+8+9+10+11)

kitaldiko emaitza (aurrezkia edo desaurrezkia) garbia (II+III)

KAPITAL AURREKONTUA

ESKUDIRU FLUXUEN EGOERA ORRIA

(milioi eu

KUDEAKETA JARDUEREN ESKUDIRU FLUXUAK

Kobrantzak: (+)

1.Jasotako transferentziak eta diru‐laguntzak

2.Kobratutako interesak eta dibidenduak

3.Beste kobrantza batzuk

Ordainketak: (‐)

4.Emandako transferentziak eta diru‐laguntzak

5.Beste kudeaketa‐gastu batzuk

6.Ordaindutako interesak

7.Beste ordainketa batzuk

keta‐jarduerengatiko eskudiru‐fluxu garbiak (A+B)

 

INBERTSIO JARDUEREN ESKUDIRU FLUXUAK

 

Kobrantzak: (+)

 

Finantza‐aktiboen salmenta

 

Ordainketak: (‐)

Finantza‐aktiboen erosketa

sio‐jarduerengatiko eskudiru‐fluxu garbiak (C+D)

FINANTZAKETA JARDUEREN ESKUDIRU FLUXUAK

 

Ondarearen hazkundea: (+)

 

1.

Funtsa hartzen duen erakundearen ekarpenak

 

Funtsa hartzen duen erakundeari egindako ordainketak: (‐)

 

2.

Funtsa hartzen duen erakundeari ekarpenak itzultzea eta emaitzak

 

 

banatzea

 

Finantza‐pasiboak jaulkitzeagatiko kobrantzak: (+)

 

3.

Jasotako maileguak

 

4.

Beste zor batzuk

 

Finantza‐pasiboak itzultzeagatiko ordainketak: (‐)

 

5.

Jasotako maileguak

 

6.

Beste zor batzuk

 

zaketa‐jarduerengatiko eskudiru‐fluxu garbiak (E+F+G+H)

 

SAILKATU GABE DAUDEN ESKUDIRU FLUXUAK

 

Aplikatu gabe dauden kobrantzak (+)

 

Aplikatu gabe dauden ordainketak (‐)

 

u gabe dauden eskudiru‐fluxu garbiak (I+J)

 

KANBIO TASEN ALDAKUNTZEN ERAGINA (+/‐)

 

ESKUDIRUAREN ETA ESKUDIRUAREN BALIOKIDE DIREN AKTIBO LIKIDOEN

 

GEHIKUNTZA/MURRIZKETA GARBIA (I+II+III+IV+V)

 

iaren hasierako eskudirua eta eskudiruaren baliokide diren aktibo likidoak

 

iaren amaierako eskudirua eta eskudiruaren baliokide diren aktibo likidoak

 

 

 

 

 

2015e

LANTZEA

aurreko

 

(milioi e

 

 

TIBO EZ KORRONTEA

1

LDEKO ERAKUNDEETAN, MULTITALDEETAN ETA ELKARTUETAN EPE LUZERA

 

INDAKO INBERTSIOAK

 

E LUZEKO FINANTZA INBERTSIOAK

1

TIBO KORRONTEA

 

RDUNAK ETA KOBRATU BEHARREKO BESTE KONTU BATZUK

 

LDEKO ERAKUNDEETAN, MULTITALDEETAN ETA ELKARTUETAN EPE LABURRERA

 

INDAKO INBERTSIOAK

 

E LABURREKO FINANTZA INBERTSIOAK

 

RIODIFIKATZEAGATIKO DOIKUNTZAK

 

KUDIRUA ETA BESTE AKTIBO LIKIDO BALIOKIDE BATZUK

 

TIBOA GUZTIRA= ONDARE GARBIA ETA PASIBOA

1

DARE GARBIA ETA PASIBOA

 

DARE GARBIA

1

RRITAKO ONDAREA

1

RTUTAKO ONDAREA

 

rreko ekitaldietako emaitzak

 

taldiko emaitza

 

aitzen banaketa

 

LIO ALDAKETAREN ONDORIOZKO DOIKUNTZAK

 

AITZEI EGOTZI GABE DAUDEN ONDAREAREN BESTE GEHIKUNTZA BATZUK

 

SIBO EZ KORRONTEA

 

E LUZEKO ZORRAK

 

E LABURREKO ZORRAK TALDEKO ERAKUNDEEKIN, MULTITALDEEKIN ETA

 

ARTUEKIN

 

RTZEKODUNAK ETA ORDAINDU BEHARREKO BESTE KONTU BATZUK

 

RIODIFIKATZEAGATIKO DOIKUNTZAK

 

DARE GARBIA ETA PASIBOA GUZTIRA= AKTIBOA

1

2015ERAKO ESTATUAREN AURREKONTU OROKORRAK

TOKI ERAKUNDEAK FINANTZATZEKO FUNTSA

USTIAPEN AURREKONTUA

ONDAREAREN EMAITZA EKONOMIKOAREN KONTUA

(milioi

Jasotako transferentziak eta diru‐laguntzak

Kudeaketa arrunteko beste diru‐sarrera batzuk

Hornidura‐soberakinak

KUDEAKETA ARRUNTEKO DIRU‐SARRERAK GUZTIRA (1+2+3)

Emandako transferentziak eta diru‐laguntzak

Kudeaketa arrunteko beste gastu batzuk

a) Hornidurak eta kanpoko zerbitzuak

b) Beste batzuk

KUDEAKETA ARRUNTEKO GASTUAK GUZTIRA (4+5)

Kudeaketa arruntaren emaitza (aurrezkia edo desaurrezkia) (A+B)

Arruntak ez diren beste partida batzuk

a) Diru‐sarrerak

b) Gastuak

Eragiketa ez‐finantzarioen emaitza (I+6)

Diru‐sarrera finantzarioak

a) Ondare‐tresnetako partaidetzetatik datozenak

a.1) Taldeko erakundeetan, multitaldeetan eta elkartuetan

a.2) Beste erakunde batzuetan

b) Balore negoziagarrietatik eta aktibo ibilgetuaren kredituetatik datozenak

b.1) Taldeko erakundeetan, multitaldeetan eta elkartuetan

b.2) Bestelakoak

Gastu finantzarioak

a) Taldeko erakundeekin, multitaldeekin eta elkartuekin zorrak izateagatik

b) Bestelakoak

Arrazoizko balioaren aldakuntza finantza‐aktibo eta ‐pasiboetan

a) Finantza‐deribatuak

b) Arrazoizko balioko beste aktibo eta pasibo batzuk, emaitzetara egotzita

c) Salmentarako eskura dauden finantza‐aktiboak ekitaldiko emaitzara egotzita

Kanbio‐aldeak

Balioaren narriadura, bajak, eta finantza‐aktiboak eta ‐pasiboak besterentzea

a) Taldeko erakundeenak, multitaldeenak eta elkartuenak

b) Bestelakoak

Finantza‐eragiketen emaitza (7+8+9+10+11)

Ekitaldiko emaitza (aurrezkia edo desaurrezkia) garbia (II+III)

TOKI ERAKUNDEAK FINANTZATZEKO FUNTSA

KAPITAL AURREKONTUA

ESKUDIRU FLUXUEN EGOERA ORRIA

(milioi

KUDEAKETA JARDUEREN ESKUDIRU FLUXUAK

Kobrantzak: (+)

1.Jasotako transferentziak eta diru‐laguntzak

2.Kobratutako interesak eta dibidenduak

3.Beste kobrantza batzuk

Ordainketak: (‐)

4.Emandako transferentziak eta diru‐laguntzak

5.Beste kudeaketa‐gastu batzuk

6.Ordaindutako interesak

7.Beste ordainketa batzuk

keta‐jarduerengatiko eskudiru‐fluxu garbiak (A+B)

INBERTSIO JARDUEREN ESKUDIRU FLUXUAK Kobrantzak: (+)

Finantza‐aktiboen salmenta

Ordainketak: (‐)

Finantza‐aktiboen erosketa sio‐jarduerengatiko eskudiru‐fluxu garbiak (C+D)

FINANTZAKETA JARDUEREN ESKUDIRU FLUXUAK Ondarearen hazkundea: (+)

1. Funtsa hartzen duen erakundearen ekarpenak

Funtsa hartzen duen erakundeari egindako ordainketak: (‐)

2.Funtsa hartzen duen erakundeari ekarpenak itzultzea eta emaitzak banatzea

Finantza‐pasiboak jaulkitzeagatiko kobrantzak: (+)

3.Jasotako maileguak

4.Beste zor batzuk

Finantza‐pasiboak itzultzeagatiko ordainketak: (‐)

5.Jasotako maileguak

6.Beste zor batzuk

zaketa‐jarduerengatiko eskudiru‐fluxu garbiak (E+F+G+H)

SAILKATU GABE DAUDEN ESKUDIRU FLUXUAK Aplikatu gabe dauden kobrantzak (+) Aplikatu gabe dauden ordainketak (‐)

tu gabe dauden eskudiru‐fluxu garbiak (I+J)

KANBIO TASEN ALDAKUNTZEN ERAGINA (+/‐)

ESKUDIRUAREN ETA ESKUDIRUAREN BALIOKIDE DIREN AKTIBO LIKIDOEN GEHIKUNTZA/MURRIZKETA GARBIA (I+II+III+IV+V)

diaren hasierako eskudirua eta eskudiruaren baliokide diren aktibo likidoak diaren amaierako eskudirua eta eskudiruaren baliokide diren aktibo likidoak

 

TOKI ERAKUNDEAK FINANTZATZEKO FUNTSA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2015ek

BALANTZEA

 

 

aurrekont

 

 

 

(milioi eu

IBOA

 

 

 

 

 

 

AKTIBO EZ KORRONTEA

 

8

TALDEKO ERAKUNDEETAN, MULTITALDEETAN ETA ELKARTUETAN EPE LUZERA

EGINDAKO INBERTSIOAK

 

 

EPE LUZEKO FINANTZA INBERTSIOAK

8

AKTIBO KORRONTEA

 

1

ZORDUNAK ETA KOBRATU BEHARREKO BESTE KONTU BATZUK

 

 

TALDEKO ERAKUNDEETAN, MULTITALDEETAN ETA ELKARTUETAN EPE LABURRERA

EGINDAKO INBERTSIOAK

 

 

EPE LABURREKO FINANTZA INBERTSIOAK

1

PERIODIFIKATZEAGATIKO DOIKUNTZAK

 

 

ESKUDIRUA ETA BESTE AKTIBO LIKIDO BALIOKIDE BATZUK

 

 

AKTIBOA GUZTIRA= ONDARE GARBIA ETA PASIBOA

10

ONDARE GARBIA ETA PASIBOA

 

 

ONDARE GARBIA

 

10

JARRITAKO ONDAREA

 

10

SORTUTAKO ONDAREA

 

 

 

Aurreko ekitaldietako emaitzak

 

 

Ekitaldiko emaitza

 

 

 

Emaitzen banaketa

 

 

 

BALIO ALDAKETAREN ONDORIOZKO DOIKUNTZAK

 

 

EMAITZEI EGOTZI GABE DAUDEN ONDAREAREN BESTE GEHIKUNTZA BATZUK

PASIBO KORRONTEA

 

 

 

LUZEKO HORNIDURAK

 

 

 

EPE LUZEKO ZORRAK

 

 

 

EPE LABURREKO ZORRAK TALDEKO ERAKUNDEEKIN, MULTITALDEEKIN ETA

 

 

ELKARTUEKIN

 

 

 

HARTZEKODUNAK ETA ORDAINDU BEHARREKO BESTE KONTU BATZUK

 

 

PERIODIFIKATZEAGATIKO DOIKUNTZAK

 

 

ONDARE GARBIA ETA PASIBOA GUZTIRA= AKTIBOA

10

 

 

 

 

 

 

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra