15/2014 Errege Lege Dekretua, abenduaren 19koa, Kanarietako Ekonomia-eta Zerga-araubidea aldatzen duena
2014-12-19Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2014/12/20, 307. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
13248 15/2014 Errege Lege Dekretua, abenduaren 19koa, Kanarietako Ekonomiaeta Zerga-araubidea aldatzen duena.
ZIOEN AZALPENA
I
Uztailaren 6ko 19/1994 Legeak, Kanarietako ekonomiaeta zerga-araubidea aldarazi zuenak, hainbat zerga-pizgarri arautzen ditu, zerga zuzenetan zein zeharkako zergetan aplikatzekoak. Europako Erkidegoko Zuzenbidearen arabera, aurreikuspen horietako batzuk Estatu-laguntzatzat hartzen dira; hortaz, barne-ordenamenduan aplikatuko badira, Europako Erkidegoko araudiari egokitu beharko zaizkio.
Pizgarri horiek 2013ko abenduaren 31ra arteko indarraldia zuten, bat etorriz 2007-2013 aldirako Espainiarako onartutako eskualde-helburuko Estatu-laguntzen mapan ezarritakoarekin (N 626/2006 zenbakidun mapa, 2006ko abenduaren 20koa) . Bestalde, atzerapena gertatu da 2014-2020 aldirako eskualde-helburuko Estatu-laguntzen gaineko gidalerroak onartzean, bai eta Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua onestean ere (Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorra izenez ezagutzen dena, zeinaren bidez laguntza-kategoria zehatz batzuk barnemerkatuarekin bateragarriak direla adierazten den, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluetan ezarritakoaren arabera) . Hori guztia dela eta, Espainiako Erresumak pizgarri horien epemuga 2014ko ekitaldira arte luzatzeko eskaera egin zuen, eta Batzordeak baiezkoa eman zion eskaera horri, 2013ko abenduaren 17ko Erabakiaren bitartez.
Agortzear dagoenez arestian aipatutako epea, barne-zuzenbidean jaso behar dira Europako Erkidegoko agintariekin izandako negoziaziotik eratorritako aldaketak. Alabaina, agintari horiek orientazio berria eman diotenez Estatu-laguntzen arloari, barne-zuzenbidean jasotzean funtsezko aldaketa izan da, baztertu egiten baita jakinarazpena egiteko eta ondoren baimentzeko sistema, eta, horren ordez, beste mekanismo bat ezartzen baita, aipatutako erregelamendura egoki daitezen Kanarietako ekonomiaeta zerga-araubidean bildutako pizgarri guztiak.
Errege Lege-dekretu honek artikulu bakar bat, lau xedapen gehigarri, xedapen iragankor bat eta azken lau xedapen dauzka. Artikulu bakar horretan, hainbat aldaketa jasotzen ditu –aldaketa horiek, bereziki, Kanarietan inbertsioak egiteko erreserba eta Kanarietako Eremu Berezia arautzen dituzten xedapenetan dute eragina–, eta, horrez gain, kenkari bat ezartzen du, Mendebaldeko Afrikako lurraldeetan inbertsioak egiteagatik, eta propagandazein publizitate-gastuak egiteagatik.
Kanarietan inbertsioak egiteko erreserbari dagokionez, nabarmentzekoa da, lehenik eta behin, erreserba hori lanpostuak sortzeko xedez baliatzeko aukera berritzailea, xede hori hasierako inbertsio gisa hartzerik ez dagoenean. Aukera horretara biltzeko, hasierako inbertsioekin lotutako enplegua gauzatzeko eskakizun berberak bete behar dira: batez besteko plantilla osoa 12 hilabetetan handitzea, eta epe zehatz batean kopuru horri eustea; horrez gain, muga gisa, zergadunak erreserbara egindako zuzkiduren ehuneko 50 esleitu ahal izango dio gauzatze-era berri horri, eta erreserbaren gauzatzetzat hartuko da, gehienez ere, urteko batez besteko kostua langile bakoitzeko, 36.000 euroko zenbatekoan.
Aldaketa horrekin batera, beste batzuk ere egiten dira: esaterako, erreserba edozein finantza-tresnatan gauzatu ahal izateko aukera ematen da –orain arte, akzioetan soilik egin zitekeen–; betiere, finantza-erakundeek jaulkitakoak izanez gero, akzioen kasuan izan ezik. Horrez gain, ezabatu egiten dira lehen zeuden mugak, aipatutako erreserba Kanarietako Eremu Bereziko erakundeek jaulkitako partaidetzak edo akzioak harpidetzean gauzatu ahal izan dadin. Era berean, nabarmentzekoa da aipatutako erreserba gauzatu
ahal izateko eskakizunetan kendu egin dela Inbertsio Plana aurkezteko betebeharra. Desagertu egingo dira, beraz, plan hori egiteak eta aurkezteak sortzen zituen gastuak.
Aipatutako kenkari berria sartzearekin, Kanarietan inbertsio gehiago egitea lortu nahi da; zehazki, artxipelagoa Mendebaldeko Afrikan inbertsioak egiteko plataforma pribilegiatu gisa erabiltzea erraztera eta sustatzera bideratutako inbertsioak.
Bestalde, Kanarietako Eremu Bereziari dagokion araudian aldaketa garrantzitsu batzuk egiten dira, helburu nagusiak lortzeko: ekonomia eta gizartea garatzea, eta Kanariar Uharteetako ekonomia ahalik eta baldintza onenetan dibertsifikatzea. Horren harira, berariaz aipatzeko modukoak dira honako aldaketa hauek: lurralde-eremua artxipelago osora zabaldu izana –orain arte, zerbitzu-jardueretarako baino ez zen onartzen hori; hortaz, desagertu egin da aurrez zegoen murrizketa, salgaiak ekoiztearekin, eraldatzearekin, manipulatzearekin edo merkaturatzearekin lotutako jarduerak esparru geografiko batzuetara mugatzekoa–; eremu subjektiboa zabaldu izana, sukurtsaletara hedatu baita; enplegua sortzeari lotuta, zerga-oinarriaren mugak nabarmen handitu izana, sozietateen gaineko zergan karga-tasa berezia aplikatzeko; baimendutako jarduera berriak sartu izana, lehendik zeudenen osagarri; bai eta Kanarietako Eremu Bereziko erakundeetan partaidetzei dagozkien dibidenduen ezarpen bikoitzagatik kenkaria aplikatzeko murrizketa kendu izana, dibidendu horiek aipatutako zergan ehuneko 4ko tasa murriztuan zergapetu diren etekinei dagozkienean. Gainera, luzatu egiten da haren indarraldia, eta eutsi egiten zaio araubidearen denborazkotasun-eskemari; hori dela eta, epe bat ezartzen da Kanarietako Eremu Bereziko Erakundeen Erregistro Ofizialean inskribatzeko (oraingo honetan, 2020an amaituko da epea) , eta beste epe bat, erregistro horretan matrikulatuta dauden onuradunek araubidea erabili ahal izateko (2026ra arte erabili ahal izango dute) .
Europako Erkidegoak Estatu-laguntzen arloan onartu duen arau-esparru berriaren ondorio diren aldaketez gain, badira Kanarietako ekonomiaeta zerga-araubidea urtez urte aplikatzean metatutako esperientzian oinarrituta dauden beste aldaketa batzuk ere, zeintzuek araubidearen helburuak hobeto betetzea baituten helburu.
Horrez gain, handitu egiten da Kanarietan berrikuntza teknologikoko jarduerak egiteagatiko kenkariari aplikatzekoa den ehunekoa; muga orokorrez gaindi dauden beste muga batzuk ezartzen dira artxipelagoan egindako ekoizpen zinematografikoetan, ikusentzunezko sailetan eta arte eszenikoen zein musikalen zuzeneko emankizunetan egiten diren inbertsioengatiko kenkariei dagokienez; eta luzatu egiten da Kanarietan inbertsioak egiteagatiko kenkariagatik kendu ez diren kopuruak aplikatzeko epea.
II
Europako Erkidegoko agintariek ikuspegi berri bat hartu dute Estatu-laguntzen esparruan; funtsean, modu orokorrean aplikatuko delako Batzordearen aipatutako 651/2014 (EB) Erregelamendua, eta baztertu egingo delako orain arte ezarrita zegoen jakinarazpeneta baimen-eskema. Ikuspegi berri horrek ondorio garrantzitsu batzuk ditu Kanarietan 2015-2020 aldian ekonomiaeta zerga-araubidearen esparruan aplikatzekoak diren zerga-pizgarriak zehazteko araudian.
Lehenik eta behin, aipatutako erregelamendua aintzat hartzea funtsezkoa delako araudi berria ezartzeko orduan, eta han jasotako araubidea oro har jaso behar delako; hori horrela, laguntzen onuradunek erregelamendu hartan ezartzen diren muga batzuk bete beharko dituzte, laguntzak oro har hartuta, eta edozein dela ere laguntzen izaera (zergazkoa edo ez) .
Bigarrenik, alboratu egin denez lehen aginduzkoa zen baimena, Europako Batzordeak eskatzen duelako Espainiako Erresumak behar bezala bermatzea pizgarri horiek betetzen direla, barne-araudian kontrol-mekanismo egokiak ezarriz.
Xede hori betetzeko, Errege Lege-dekretu honek Europako Erkidegoko ordenamendutik eratorritako konpromiso horiek eta beste batzuk jasotzen ditu bere xedapen gehigarrietan.
Bereziki, xedapen horietako bi dira aipatzeko modukoak: batetik, bigarren xedapen gehigarria, bertan berariaz jasotzen baita aipatutako erregelamendua betetzeko betebeharra, eta, horrez gain, funtzionamendurako eskualde-laguntzen multzoa aplikatzeko bete beharko diren muga espezifikoak jasotzen baititu, gauzatzen den jarduera motaren
arabera; bestetik, laugarren xedapen gehigarria, lehen adierazitako kontrol-mekanismoa jasotzen baitu, zeina laguntzen onuradunek aurkeztu beharreko informazio-aitorpen batean oinarritzen baiten, erabilitako laguntza-neurri edo -araubideei buruzkoa, eta, kontrol horren osagarri, arau-hauste bat ezartzen da, laguntzak metatzeko mugak gainditzean datzana, eta arau-hauste horrek diruzko isuna izango du, gaindikinarekiko proportzionala.
Errege Lege-dekretuak xedapen iragankor bat ere badu, Kanarietan inbertsioak egiteko erreserbari buruzkoa, bai eta azken lau xedapen ere, honako gai hauek arautzen dituztenak, hurrenez hurren: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean egiten den aldaketa bat, eskumen-titulua, araugintzarako gaikuntza, eta araua indarrean sartzea.
III
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak honako aukera hau ezartzen du: lansari-araubide espezifikoa emateko norgehiagoka-prozeduratik penintsulakoak ez diren sistema elektrikoetan iturri berriztagarriko teknologia batzuk salbuestekoa, baldin eta, teknologia horiek sartuz gero, sistema elektrikoaren sorrerakostuak nabarmen murriztuko badira. Horretarako, egutegi bat ezartzen du, eta deialdia 2014ko abenduaren 31 baino lehen egin behar dela xedatzen.
Xedapen hori ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuak garatu du, zeinaren bidez energia-iturri berriztagarrietan, kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako energia elektrikoa ekoizteko jarduera arautzen den, bai eta abuztuaren 1eko IET/1459/2014 Aginduak ere, zeinaren bidez ordainketa-parametroak onartzen diren, eta penintsulakoak ez diren lurraldeetako sistema elektrikoetan haize-instalazio eta instalazio fotovoltaiko berrietarako ordainketa-araubidea esleitzeko mekanismoa ezartzen den. Horietan, Kanarietako sistema elektrikoan haize-instalazioak jartzeko berariazko deialdia egiten zen, instalazio horiek martxan lehenbailehen jartzeko, eta energia ekoizteko kostuak ahalik eta epe laburrenean murrizteko.
Hori guztia horrela bada ere, potentzia txikiko haize-proiektuak aurkeztu dira deialdi horretara, instalazio askoren administrazio-izapideetan atzerapenak sortu direlako. Hortaz, legean aurreikusitako egutegiari eutsiz gero, ezin izango litzateke bete teknologia horren hedapen masiboa lortzeko helburua, eta, ondorioz, ezta ere sistema horien bidez kostuak nabarmen murrizteko xedea.
Hori dela eta, aldatu egiten da legean aurreikusitako egutegia, premiaz egin ere, 2014ko abenduaren 31n amaitzen baita deialdi berriak ezartzeko epea.
IV
Kontuan hartuz, batetik, Errege Lege-dekretu honetan jasotzen diren aldaketak – funtsean, Europako Erkidegoak Estatu-laguntzen arloan onartu duen araudi berritik eratortzen dira–, eta, bestetik, ekitaldi honen amaieran bukatuko dela Kanarietako ekonomiaeta zerga-araubidean jasotako zerga-pizgarrien araudiaren indarraldia, ezinbestekoa da deskribatutako araudia 2015. urtea hasi baino lehen sartzea indarrean, eragile ekonomikoek ezagutu ahal izan dezaten zein den Kanarietan egindako jarduerei eta inbertsioei aplikatzekoak diren esparru juridikoa eta zerga-esparrua, eta beren erabakiak antolatzeko aukera izan dezaten, data horretatik aurrera indarrean egongo den zerga-testuinguru berria aintzat hartuta.
Azaldutako inguruabar horiek aski arrazoi dira Errege Lege-dekretuaren figura juridikora jotzeko, ematen baita gure Konstituzioak halako figura erabili ahal izateko eskatzen duen aparteko eta presazko beharrizana.
Errege Lege-dekretu honen edukiak aldatu egiten duenez Kanarietako ekonomiaeta zerga-araubidea, nahitaezko txostena eskatu zaio Kanarietako Parlamentuari, hala agintzen baitute Konstituzioko hirugarren xedapen gehigarriak eta abuztuaren 10eko 10/1982 Lege Organikoaren bidez onetsitako Kanarietako Autonomia Estatutuko 46. artikuluaren 3. paragrafoak.
Horregatik guztiagatik, Espainiako Konstituzioaren 86.1 artikuluan jasotako baimenaz baliatuta, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak proposatuta, eta Ministroen Kontseiluak 2014ko abenduaren 19ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra. Kanarietako Ekonomiaeta Zerga-araubidea aldatzen duen uztailaren 6ko 19/1994 Legea aldatzea.
Honako aldaketa hauek egiten dira Kanarietako Ekonomiaeta Zerga-araubidea aldatzen duen uztailaren 6ko 19/1994 Legean, eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietan izango dituzte ondorioak:
Bat. Aldatu egiten dira 27. artikuluaren 2., 4., 5., 6., 8., 11., 13., 16. eta 17. paragrafoak, eta indargabetu egiten da 10. paragrafoa; eta honela idatzita gelditzen dira:
«2. Aurreko paragrafoan aipatzen den murriztapena aplikatuko zaie zergaldi bakoitzean inbertsioetarako erreserbari egiten zaizkion zuzkidurei, zergaldi horretan lortutako etekin-zatiaren ehuneko 90eko mugara arte, etekina banatzen ez bada, eta Kanarietan kokatutako establezimenduetatik sortu bada.
Murriztapena ezartzeak ezin izango du inola ere eragin zerga-oinarria negatiboa izatea.
Ondorio horietarako, honako hauek hartuko dira Kanarietako establezimenduetan sortutako etekintzat: ekonomia-jardueretatik eratortzen direnak, jarduera horiei atxikita dauden ondare-elementuak eskualdatzearen ondorio direnak barne; eta ekonomia-jarduerei lotuta ez dauden ondare-elementuak eskualdatzearen ondorio direnak. Guztia ere, erregelamenduz xedatutako moduan.
Ondorio horietarako, etekin banatugabetzat hartuko dira erreserbak zuzkitzera bideratzen diren etekinak, lege-erreserbara bideratzen direnak izan ezik. Ez dira etekin banatugabetzat hartuko artikulu honetan araututako inbertsioetarako erreserba gauzatzeko eskuratu diren ondare-elementuak eskualdatzeren ondorio diren etekinak.
Erreserbei egiten zaizkien esleipenak funts propioetatik atera den zenbatekoaren arabera gutxitu direla joko da, bai zerga-oinarriaren kenkariari dagokion ekitaldian, bai aipatutako esleipenak egiteko erabakia hartu zen ekitaldian.»
«4. Kanarietan inbertsioak egiteko erreserbara zuzendutako zenbatekoak gehienez ere hiru urteko epean erabili beharko dira, zuzkidura egin den ekitaldiari dagokion zerga sortzen denetik zenbatzen hasita, inbertsio hauetako bat gauzatzeko:
A.Ibilgetu materialaren edo ukiezinaren ondare-elementu berriak eskuratzeko hasierako inbertsioak, honako hauek direla eta:
Establezimendu bat sortzea. Establezimendu bat zabaltzea.
Establezimendu baten jarduera dibertsifikatzea, produktu berriak egiteko. Establezimendu baten ekoizpen-prozeduraren funtsa eraldatzea.
Hasierako inbertsiotzat joko dira, era berean, lurzoruko inbertsioak (lurzorua eraikia izan edo ez) ; betiere, aurrez ez badute artikulu honetan aurreikusitako araubidearen onura jaso, eta ondoko hauei lotuta badaude:
Etxebizitza babestuak sustatzeari, sailkapen hori egoki denean Kanarietako Etxebizitza Planeko jarduerak arautzen dituen martxoaren 7ko 27/2006 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, eta etxebizitza horiek errentamendura xedatzen dituenean sozietate sustatzaileak.
Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifen lehenengo ataleko 1. dibisiotik 4. dibisiora bitartean jasotako industria-jarduerak garatzeari. Tarifa horiek irailaren 28ko
1175/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zituen, Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren tarifak eta jarraibideak onesten dituenak.
Birgaitze-prozesuan dauden merkataritza-guneei.
Kanarietako Turismoa Antolatzeko apirilaren 6ko 7/1995 Legean araututako turismo-jarduerei, baldin eta eskurapenaren xedea turismo-establezimendu bat birgaitzea bada.
Lurzoruari dagokion balioa erreserba gauzatzeko zenbatekoan sartuta dagoela jotzeko xede bakarraz, birgaitze-obratzat hartuko dira turismo-establezimenduak berritzera, zabaltzera edo hobetzera zuzendutako jarduerak; betiere, ibilgetu materialean higiezinaren balio nagusi gisa erantsi ahal izateko baldintzak betetzen badituzte.
Ibilgetu ukiezinaren kasuan, izan beharko dira jabetza industriala edo intelektuala erabiltzeko eskubideak, patentatu gabeko ezagutzak –erregelamendu bidez zehaztutako moduan– eta administrazio-emakidak; gainera, honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:
Hizki honetan adierazitako baldintzak betetzen dituen establezimenduan soilik erabiltzea.
Amortizagarria izatea.
Hirugarrenei erosia izatea, merkatu-baldintzetan. Administrazio-emakiden kasuan, merkatu-baldintzetan eskuratzen direla joko da norgehiagoka-prozedura baten xede direnean.
Enpresaren aktiboan agertzea.
Zergadunek Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen
101.artikuluko baldintzak betetzen badituzte erreserba zuzkitzera bidertutako etekina lortu duten zergaldian, inbertsioa ibilgetuko elementu erabiliak eskuratzea izan ahalko da; betiere, eskuratutako ondasunek aurrez ez badute artikulu honetan aurreikusitako araubidearen onura jaso. Lurzorua denean, hizki honetan ezarritako baldintzak bete beharko dira.
Erregelamendu bidez zehaztuko da zein kasutan joko den establezimendu bat sortzen edo zabaltzen dela, eta jarduera dibertsifikatzen duela edo ekoizpena funtsean eraldatzen duela.
B.A hizkian aurreikusitako inbertsioekin lotura zuzena duten lanpostuak sortzea, baldin eta sei hileko epean sortzen badira, inbertsio hura funtzionatzen hasten den datatik zenbatuta.
Lanpostuak sortzen direla joko da, baldin eta aldi horretan zergadunaren plantilla osoaren batez bestekoa handitu egiten bada, inbertsioa funtzionatzen hasi aurreko
12hilabeteetako batez besteko plantillarekin erkatuta, eta, betiere, gehikuntza hori bost urtez mantentzen bada. Salbuespen izango dira erreserba zuzkitzera bideratutako etekinak lortzen diren zergaldian Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 101. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten zergadunak, horiek hiru urtez mantendu beharko baitute gehikuntza hori.
Enpresako batez besteko plantilla osoa eta plantillaren gehikuntza kalkulatzeko, enplegatutako pertsonak hartuko dira kontuan, lanari buruzko legeriak xedatzen duenaren arabera, aintzat hartuta lanaldi osoaren aldean kontratatutako lanaldia
B bis. Zergaldian lanpostuak sortzea, baldin eta, aurreko B hizkian ezarritako eskakizunen bat ez betetzeagatik, hasierako inbertsiotzat hartu ezin bada, zergadunak zergaldian erreserbara egindako zuzkiduren ehuneko 50eko mugarekin.
C.Ibilgetu materialaren edo ukiezinaren ondare-elementuak eskuratzea, baldin eta, aurreko A hizkian ezarritako baldintzaren bat ez betetzeagatik, hasierako inbertsiotzat hartu ezin bada; Kanarietako lurraldeko ingurumena hobetzen eta babesten laguntzen duten ondare-elementuetan inbertitzea; eta erregelamendu bidez zehazten diren ikerketaeta garapen-gastuak egitea.
Bidaiariak itsasoz edo errepidez garraiatzeko ibilgailuen kasuan, Kanariar Uharteen behar publikoekin bat datozen interes orokorreko funtzioen esparruan zerbitzu publikoetara baino ezin izango dira bideratu.
Lurzorua, eraikia izan edo ez, ondoko hauei lotu beharko zaie:
Etxebizitza babestuak sustatzeari, sailkapen hori egoki denean Kanarietako Etxebizitza Planeko jarduerak arautzen dituen martxoaren 7ko 27/2006 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, eta etxebizitza horiek errentamendura xedatzen dituenean sozietate sustatzaileak.
Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifen lehenengo ataleko 1. dibisiotik 4. dibisiora bitartean jasotako industria-jarduerak garatzeari. Tarifa horiek irailaren 28ko 1175/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zituen, Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren tarifak eta jarraibideak onesten dituenak.
Birgaitze-prozesuan dauden merkataritza-guneei.
Kanarietako Turismoa Antolatzeko apirilaren 6ko 7/1995 Legean araututako turismo-jarduerei, baldin eta eskurapenaren xedea turismo-establezimendu bat birgaitzea bada.
Lurzoruari dagokion balioa erreserba gauzatzeko zenbatekoan sartuta dagoela jotzeko xede bakarraz, birgaitze-obratzat hartuko dira turismo-establezimenduak berritzera, zabaltzera edo hobetzera zuzendutako jarduerak; betiere, ibilgetu materialean higiezinaren balio nagusi gisa erantsi ahal izateko baldintzak betetzen badituzte.
D.Honako hauek harpidetzea:
1.a Sozietateek eratzearen edo kapitala gehitzearen ondorioz jaulkitako akzioak edo kapital-partaidetzak, sozietate horiek artxipelagoan jarduten dutenean; betiere, honako eskakizun hauek betetzen badira:
Sozietate horiek artikulu honetan araututako baldintzetan egingo dituzte aurreko A, B, B bis eta C hizkietan aurreikusitako inbertsioak, kalterik egin gabe artikulu honen 1. paragrafoaren bigarren lerrokadan ezarritakoari. Baldin eta kapitala harpidetzen duen erakundeak eta inbertsioa egiten duen erakundeak Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 101. artikuluko baldintzak betetzen badituzte erreserba zuzkitzera bideratutako etekina lortzen den zergaldian, A, B, B bis eta C hizkietan aipatutako inbertsioak egin ahal izango dira zergadun mota horientzat ezarritako modu eta baldintzetan.
Sozietate horiek hiru urteko epean egin beharko dituzte inbertsio horiek; epea zenbatzen hasiko da akzioak edo partaidetzak eskuratzen dituen zergadunak artikulu honetan arautzen den erreserba zuzkitu duen ekitaldiari dagokion zerga sortzen den datatik.
Horrela eskuratutako ondare-elementuek artikulu honetan aurreikusitako moduan egon beharko dute funtzionamenduan Kanarietan.
Partaidetutako sozietateak egindako inbertsioen eskurapen-balioak zergadunak eskuratutako akzioen edo partaidetzen zenbatekora iritsi beharko du, gutxienez.
Partaidetutako sozietateak egindako inbertsioek lege honen 25. artikuluan aurreikusitako zerga-onurak aplikatzea ekarriko dute, ez beste zerga-onurarik.
Ondorio horietarako, kapitala harpidetzen duen erakundeak sinesgarriro komunikatuko dio erakunde jaulkitzaileari eskuratutako akzioen edo partaidetzen balio nominala, bai eta inbertsioa gauzatzeko epemuga ere. Erakunde jaulkitzaileak sinesgarriro komunikatuko dizkio bere kapitala harpidetu duen erakundeari bere akzio edo partaidetzen kargura egindako inbertsioak, horiek harpidetzeak erreserba gauzatzea ekarri duenean, bai eta data ere. Egindako inbertsioak akzioetatik edo partaidetzetatik eratorritako funtsekin ordainketa eraginkorra egin den hurrenkeraren arabera finantzatu direla joko da. Egun berean egindako ordainketen kasuan, inbertsioa finantzatzeko ekarpen proportzionala egiten dutela joko da.
2.a Kanarietako Eremu Bereziko erakundeek eratzearen edo kapitala gehitzearen ondorioz jaulkitako akzioak edo kapital-partaidetzak; betiere, D hizki honen 1. zenbakian ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen badira, bai eta lege honen V. tituluaren I. kapituluan aurreikusitakoak ere. Gainera, ondoko baldintza hauek bete beharko dira:
Erreserba gauzatzera bideratutako jaulkipenaren edo kapital-gehikuntzaren zenbatekoa ezin izango zaio aplikatu, inola ere, lege honen 31. artikuluan araututako Kanarietako Eremu Bereziko erakundeek bete beharreko gutxieneko inbertsioaren eskakizunak betetzeari.
Jaulkitako akzioak edo partaidetzak harpidetzen dituen pertsonak edo erakundeak ezin izango die hirugarrenei jarduera ekonomikoari lotutako ondareelementuen erabilera eskualdatu edo laga, baldin eta harpidetza egin aurreko ekitaldian bazeuden, edo ekitaldi horretan bertan badaude, edo hurrengo lau ekitaldietan egongo badira; salbuetsita egongo dira bizitza baliagarria amaitu duten eta ordezkatu egingo diren ondare-elementuak, bai eta, ustiapen ekonomiko baten bidez, ibilgetuko ondare-elementuak hirugarrenei erabiltzeko errendatzen edo lagatzen aritzen diren zergadunek euren jardueraren ohikotasunean egindako eragiketak; betiere, baldin eta ondasun horien errentariekin edo lagapenhartzaileekin ez badago lotura zuzenik, ezta zeharkako loturarik ere, Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 18. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritako moduan, eta ez badira finantza-errentamenduko eragiketak. Ezin izango dio haien erabilera Kanarietako Eremu Bereziko erakundeari eskualdatu edo laga, zeinaren akzioak harpidetu dituen, ezta erakunde horri goian adierazitako moduan lotuta dagoen inori ere.
Jaulkitako akzioak edo partaidetzak harpidetzen dituen pertsonak edo erakundeak ez du murriztuko, hurrengo lau ekitaldietan, harpidetza egin aurreko ekitaldian zeukan batez besteko plantilla osoa. Enpresako batez besteko plantilla osoa kalkulatzeko, enplegatutako pertsonak hartuko dira, lan-arloko legeriak xedatzen duen bezala, kontuan hartuta lanaldi osoaren aldean kontratatutako lanaldia.
3.a Finantza-erakundeek jaulkitako edozein finantza-tresna; betiere, baldin eta erreserba gauzatzeko bereganatutako funtsak Kanarietan proiektu pribatuak finantzatzera bideratzen badira, eta inbertsioak egokiak badira, artikulu honetan ezarritakoaren arabera, eta, betiere, jaulkipenak Kanarietako Gobernuak gainbegiratzen baditu, eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren txosten loteslea badute, erregelamenduz ezarritako moduan.
Ondorio horietarako, erreserba gauzatzen duen zergadunak sinesgarriro komunikatuko dio finantza-erakundeari erreserbaren zenbatekoa, bai eta erreserba gauzatzeko epemuga ere. Finantza-erakundeak, berebat, sinesgarriro komunikatuko dizkio zergadunari egindako inbertsioak eta horien data. Egindako inbertsioak ordainketa egin den hurrenkeraren arabera finantzatu direla joko da. Egun berean egindako ordainketen kasuan, inbertsioa finantzatzeko ekarpen proportzionala egiten dutela joko da.
Egindako inbertsioek lege honen 25. artikuluan aurreikusitako zerga-onurak aplikatzea ekarriko dute, ez beste zerga-onurarik.
4.a Kanarietako Autonomia Erkidegoko zor publikoko balore-tituluak, Kanarietako toki-korporazioenak, edo bertako enpresa publikoenak edo erakunde autonomoenak; betiere, zor publikoa bideratzen bada azpiegituraedo ekipamenduinbertsioak finantzatzera, edo Kanarietako lurraldeko ingurumena hobetzera eta babestera. Ekitaldi bakoitzean egindako zuzkiduren ehuneko 50a izango da muga.
Ondore horietarako, Nazioko Gobernuak jaulkipenen zenbatekoa eta xedea onartuko ditu, Kanarietako Autonomia Erkidegoak egiten dizkion proposamenak abiapuntutzat hartuta, eta Inbertsio Publikoen Batzordearen txostena jaso ostean.
5.a Erakunde publikoek jaulkitako balore-tituluak, baldin eta Kanarietako herriadministrazioen interes publikoko azpiegiturak edo ekipamenduak eraikitzera edo ustiatzera bideratzen badira, eta jaulkipen horren bidez lortutako finantzaketa eraikuntza edo ustiapen horretara soilik bideratzen bada. Ekitaldi bakoitzean egindako zuzkiduren ehuneko 50a izango da muga.
Ondore horietarako, Nazioko Gobernuak jaulkipenen zenbatekoa eta xedea onartuko ditu, Kanarietako Autonomia Erkidegoak egiten dizkion proposamenak abiapuntutzat hartuta, eta Inbertsio Publikoen Batzordearen txostena jaso ostean.
6.a Erakundeek jaulkitako balore-tituluak, baldin eta Kanarietako herriadministrazioen interes publikoko azpiegiturak edo ekipamenduak eraikitzera edo ustiatzera bideratzen badira, dagokion administrazio-emakida edo administraziotitulu gaitzailea lortutakoan, eta jaulkipen horren bidez lortutako finantzaketa eraikuntza edo ustiapen horretara soilik bideratzen bada. Ekitaldi bakoitzean egindako zuzkiduren ehuneko 50a izango da muga, eta erregelamenduz zehaztutakoa bete beharko da. Dagozkion balore-tituluak jaulki baino lehen, administrazio-baimena eman beharko du dagokion administrazio-titulu gaitzailea emateko eskumena duen Administrazioak.
Ondore horietarako, sektore publikoko erakundeen kasuan, Nazioko Gobernuak jaulkipenen zenbatekoa eta xedea onartuko ditu, Kanarietako Autonomia Erkidegoak egiten dizkion proposamenak abiapuntutzat hartuta, eta Inbertsio Publikoen Batzordearen txostena jaso ostean.
5.Inbertsioa gauzatzen duten ondare-elementuak kanariar artxipelagoan egon beharko dira kokatuta, edo bertan jaso beharko dira, artxipelagoan erabili beharko dira, zergadunaren jarduera ekonomikoari lotuta egon beharko dira, eta horretarako beharrezkoak izan beharko dira; salbuespen izango dira Kanarietako lurraldeko ingurumena hobetzen eta babesten laguntzen dutenak.
Ondore horietarako, honako hauek artxipelagoan kokatuta daudela eta bertan erabiltzen direla joko da:
Aireontziak, baldin eta, haien helmuga aintzat hartuta, Kanariar Uharteen loturak hobetzen laguntzen badute, erregelamendu bidez zehaztutako moduan.
Espainiako bandera duten itsasontziak, baldin eta egoitza-portua Kanarietan badute, Itsasontzien eta Ontzi-enpresen Erregistro Berezian erregistratuta daudenak barne.
Kanariar artxipelagoa kanpoaldearekin lotzen duten garraioeta komunikaziosareak, Kanariar Uharteetako lurraldean dagoen tartean, eta, hortik kanpoko zatian, artxipelagoko uharteak elkarrekin lotzeko erabiltzen denean.
Aplikazio informatikoak eta jabetza industrialeko eskubideak, baldin eta zergadunaren edo bere produktuen bereizgarri hutsak ez badira, eta kanariar lurraldean egiten diren ekoizpen-prozesuetan edo merkataritza-jardueretan erabiltzekoak badira; halaber, jabetza intelektualeko eskubideak, baldin eta kanariar artxipelagoan soilik erreproduzitu eta banatuko badira.
Kanarietan kokatuta dauden jabari publikoko ondasunak erabiltzeko administrazio-emakidak.
Zerbitzu publikoak emateko administrazio-emakidak, baldin eta artxipelagoan soilik ematen badira.
Herri-lanerako administrazio-emakidak, Kanarietan kokatutako azpiegitura publikoak gauzatzeko edo ustiatzeko.
6.Erreserba gauzatzeko zenbatekoa ondare-elementuak eskuratzeko preziora edo ekoizteko kostura iritsiko dela joko da, kanpoan utzita interesak, zeharkako Estatu-zergak eta errekarguak; ezin izango du bere merkatu-balioa gainditu.
Kanariar artxipelagoa kanpoaldearekin lotzen duten garraioeta komunikaziosareen kasuan, erreserba gauzatzeko zenbatekoa iritsiko da Kanariar Uharteetako
lurraldean dagoen tartea eskuratzeko baliora edo ekoizteko kostura, eta, hortik kanpoko zatian, artxipelagoko uharteak elkarri lotzeko erabiltzen den tartean.
Artikulu honen 4. paragrafoaren A hizkian aurreikusitako inbertsioen kasuan, ibilgetu ukiezineko ondare-elementuetan erreserba gauzatzearen zenbatekoa ezingo da izan inbertsio-proiektuaren balio osoaren ehuneko 50etik gorakoa; salbuespen izango dira erreserba zuzkitzera bideratutako etekinak lortzen diren zergaldian Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 101. artikuluko baldintzak betetzen dituzten zergadunak.
Prestatzeko eta kontsultak egiteko azterlanen kostuen zenbatekoaren ehuneko 50a zenbatuko da, lotura zuzena daukatenean artikulu honen 4. paragrafoaren A hizkian aurreikusitako inbertsioekin, eta erreserba zuzkitzera bideratutako etekinak lortzen diren zergaldian Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 101. artikuluko baldintzak betetzen dituzten zergadunak badira.
Lanpostuak sortzen diren kasuetan, erreserba gauzatu dela joko da plantilla handitu ondorengo lehenengo bi urteetan; zergaldi bakoitzean, zenbatuko da plantillaren gehikuntza horri dagokion soldata gordinen eta gizarte-segurantzarako nahitaezko kotizazioen batez besteko kostuaren zenbatekoa. Artikulu honen 4. paragrafoaren B bis hizkian aurreikusitako kasuan, erreserbaren gauzatzetzat joko da langile bakoitzeko batez besteko kostua, gehienez ere 36.000 eurokoa.
Erreserba gauzatzeko egiten diren ikerketaeta garapen-gastuen zenbatekoak barne hartuko ditu unibertsitateekin, ikerketa-erakunde publikoekin edo berrikuntzaeta teknologia-zentroekin kontratatutako proiektuak, baldin eta zentro edo erakunde horiek Kanarietan ofizialki aitortuta eta erregistratuta badaude.
Artikulu honen 4. paragrafoaren D hizkian aipatutako finantza-tresnen kasuan, harpidetza egiterakoan ordaindutako zenbatekoan erreserba gauzatu dela joko da. Akzioen edo partaidetzen kasuan, jaulkitzeko prima ordaintzeko erabili den zenbatekoak ere izaera hori bera izango du.
Diru-laguntzen bidez finantzatu den inbertsioaren zatia ez da hartuko erreserba gauzatzeko zenbatekotzat.»
«8. 4. paragrafoaren A eta C hizkietan aipatutako erreserba gauzatzeko ondare-elementuek eta paragrafo bereko D hizkian ezarritakoaren arabera eskuratutakoek gutxienez bost urtean egon beharko dute jardunean eskuratzailearen enpresan, eta ezin izango zaizkie hirugarrenei erabiltzeko eskualdatu, errendatu edo laga. Ondare-elementu horien bizitza baliagarria epe hori baino laburragoa denean, eskakizun hori bete egiten dela joko da, baldin eta haren kontabilitate-balio garbia ordezten duen beste ondare-elementu eskuratzen bada sei hilabeteko epean, artikulu honetan aurreikusitako murriztapena aplikatzeko eskakizunak biltzen dituen balantzean baja eman zaionetik zenbatzen hasita, eta, betiere, epe hori osatzeko behar den denboran funtzionamenduan jarduten badu. Eskurapen berri horri dagokionez, ezin izango da jo Kanarietan inbertsioetarako erreserbara zuzendutako kopuruak gauzatzen dituenik; salbuespen izango da ordezten den ondareelementuaren kontabilitate-balio garbia gainditzen duen zenbatekoa, baldin eta artikulu honetan araututako erreserbaren gauzatzetzat jo bazen. Lurzorua eskuratzen den kasuetan, epea hamar urtekoa izango da.
Ondare-elementua galtzen den kasuetan, elementu hori ordeztu egin beharko da, aurreko lerrokadan zehaztutako moduan.
Hirugarrenei ibilgetuko ondare-elementuak erabiltzeko xedez errendatzean eta lagatzean datzan jarduera ekonomikoan aritzen diren zergadunek inbertsioetarako erreserbaren araubidea erabili ahal izango dute; betiere, ondasun horien errentariekin eta lagapen-hartzaileekin lotura zuzenik nahiz zeharkakorik ez badute, Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 18. artikuluaren 2. paragrafoan zehaztutako moduan, eta finantza-errentamenduko eragiketak ez badira. Ondorio horietarako, higiezinen errentamendua jarduera ekonomiko gisa egiten dela joko da 35/2006 Legearen 27. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitako inguruabarrak ematen direnean, eta orduan baino ez.
Ondasun higiezinen errentamenduaren kasuan, zergadunak, aurreko lerrokadan aurreikusitako baldintzez gain, ondoko hauek ere bete beharko ditu: turismoenpresaren izaera eduki beharko du, Kanarietako Turismoa Antolatzeko apirilaren 6ko 7/1995 Legean aurreikusitakoaren arabera; sozietate sustatzaileak babestutako etxebizitzen errentamendua izan beharko da; ondasun higiezinak lotuta egongo dira ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifen lehenengo ataleko 1. dibisiotik 4. dibisiora bitartean jasota dauden industria-jarduerak gauzatzeari (Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren tarifak eta jarraibideak onesten dituen irailaren 28ko 1175/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen ditu tarifa horiek) ; edo, bestela, merkataritza-guneak izango dira, turismo-eskaintzak behera egin duen eremuetan kokatu daudenean, hiriguneak birgaitzeko esku-hartze integratuak behar direlako, Kanarietako Antolamendurako Gidalerroak onesten dituen apirilaren 14ko 19/2003 Legeak onartutako moduan.
4.paragrafoaren D hizkian aipatutako baloreak baldin badira, elkarren segidako bost urtean egon beharko dira zergadunaren ondarean, eta balore horiei atxikitako erabileraedo gozamen-eskubideak ezin izango zaizkie hirugarrenei laga.»
«11. Artikulu honetan aipatzen diren zergadunek aldez aurreko inbertsioak egin ahal izango dituzte, eta inbertsioetarako erreserba gauzatzearen izaera izango dute, inbertsioa egiten den zergaldian edo hurrengo hiru zergaldietan lortutako etekinen kontura zuzkitzean; betiere, bertan eskatzen diren gainerako eskakizunak betetzen badira.
Zuzkidura horiek 2020ko abenduaren 31ra arte lortutako etekinen kargura egin beharko dira.
Haren gauzatzea eta finantzaketa-sistema komunikatu beharko dira aldez aurreko inbertsioak egiten diren zergaldiko sozietateen gaineko zergaren aitorpenarekin, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren aitorpenarekin edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenarekin batera.»
«13. Artikulu honen 8. paragrafoan aipatutako iraupen-epea betetzen ez den bitartean, zergadunek ondoko informazioa jaso beharko dute urteko kontuen memorian:
a) Erreserbara egindako zuzkiduren zenbatekoa, zuzkidurak zein ekitalditan egin ziren adierazita.
b) Gauzatzeke dagoen erreserbaren zenbatekoa, zuzkidura zein ekitalditan egin zen adierazita.
c) Inbertsioen zenbatekoa eta data, erreserbaren zuzkidura zein ekitalditan egin zen adierazita, eta zein ondare-elementutan gauzatzen den zehaztuta.
d) Zuzkidura egin aurreko inbertsioen zenbatekoa eta data (artikulu honen 11. paragrafoan aurreikusita daude inbertsio horiek) ; hori jaso beharko da inbertsioak egin ziren ekitaldiari dagokion memorian.
e) Artikulu honetan araututako erreserba gauzatzearen ondorioz egindako inbertsio bakoitzagatik sortu den beste edozein zerga-onuraren zenbatekoa.
f) Artikulu honetan araututako erreserba gauzatzearen ondorioz edozein herriadministraziok eskatutako edo emandako diru-laguntzen zenbatekoa.
Urteko kontuak eramateko betebeharrik ez duten zergadunek inbertsioondasunen erregistro-liburua eramango dute; bertan, a) hizkitik e) hizkira bitartean eskatzen den informazioa adierazi beharko da.
Artikulu honen 4. paragrafoaren D hizkiaren 1., 2., eta 3. zenbakietan aurreikusitako inbertsioei dagokienez, A eta C hizkietan aurreikusitako inbertsioetako edozein egiten duen sozietateak, bai eta finantza-erakundeek, inbertsio kolektibo itxiko erakundeen sozietate kudeatzaileek, eta inbertsio kolektiboko instituzioen sozietate kudeatzaileek alderdi hauek jaso beharko dituzte urteko kontuen memorian, harik eta artikulu honen 8. paragrafoan aipatutako iraupen-epea betetzen ez den bitartean: artikulu honetan aurreikusitako erreserba, akzioak edo partaidetzak
harpidetu dituen erakundeak zuzkitutakoa, gauzatzeko erabilitako inbertsioen zenbatekoa eta data; eta zenbat ekitalditan egon beharko duen jardunean.»
«16. Inbertsioari eusteko epea amaitu baino lehen xedatzen denean inbertsioetarako erreserba, edo artikulu honen 4. paragrafoan aurreikusitako inbertsioez bestelakoetarako xedatzen denean, edota artikulu honetan ezarritako beste edozein eskakizun betetzen ez denean (3. eta 13. paragrafoetan jasotakoak izan ezik) , zergadunak itzuli egin beharko ditu bere garaian murrizketa edo kenkaria eragin zuten kopuruak, inguruabar horiek gertatu diren ekitaldiko sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren tributu-oinarrian. Guztia ere, egoki diren zehapenei kalterik egin gabe.
Finantza-errentamenduko kontratuetan aurreikusitako erosketa-aukera gauzatzeko betebeharra betetzen ez bada, kontratuaren arabera aukera hori gauzatu behar zen ekitaldian sartuko da zerga-oinarrian.
Berandutze-interesak 58/2003 Legean eta legea garatzeko araudian ezarritako moduan likidatuko dira.
17.Honako hauek tributu-arloko arau-hauste astunak dira:
a) Inbertsioetarako erreserba ez kontabilizatzea artikulu honen 3. paragrafoan aurreikusitako moduan. Zehapena diruzko isun proportzionala izango da; zehazki, egin behar zen zuzkiduraren ehuneko 2koa.
b) Urteko kontuen memorian ez jasotzea artikulu honen 13. paragrafoan adierazitako informazioa. Zehapena diruzko isun proportzionala izango da; zehazki, inbertsioetarako erreserban egin behar ziren zuzkiduren zenbatekoaren ehuneko 2koa.
c) Artikulu honen 13. paragrafoan aipatzen den urteko kontuen memorian datu faltsuak, osatugabeak edo zehaztugabeak jasotzea. Zehapena diruzko isun finkoa izango da; zehazki, 100 eurokoa, falta den, faltsua den edo zehaztugabea den datu bakoitzeko, eta gutxienez ere 1.000 eurokoa.
Tributu-arloko arau-hauste arina da artikulu honen 4. paragrafoaren D hizkian aipatutako datuak ez komunikatzea, edota datu faltsuak, osatugabeak edo zehaztugabeak komunikatzea. Zehapena diruzko isun finkoa izango da; zehazki, 100 eurokoa, falta den, faltsua den edo zehaztugabea den datu bakoitzeko, eta gutxienez ere 500 eurokoa.»
Bi. 27 bis artikulua gehitzen da, eta honela gelditzen da idatzita:
«27 bis artikulua. Kenkariak, Mendebaldeko Afrikako lurraldetan inbertsioak egiteagatik eta propagandaeta publizitate-gastuak egiteagatik.
1.Zerga-egoitza Kanarietan duten eta sozietateen gaineko zerga ordaindu behar duten erakundeek eskubidea izango dute beren kuota osoan honako kenkari hauek egiteko, baldin eta aurreko zergaldian negozio-zifraren zenbateko garbia gehienez ere 10 milioi eurokoa izan bada, eta zergaldi horretan batez besteko plantilla 50 pertsonatik beherakoa izan bada:
a) Honako leku hauetan filialak edo establezimendu iraunkorrak eratzeko egiten diren inbertsioen ehuneko 15: Marokoko Erresuman, Mauritaniako Errepublika Islamiarrean, Senegalgo Errepublikan, Gambiako Errepublikan, Ginea Bissauko Errepublikan eta Cabo Verdeko Errepublikan; betiere, erakunde horiek jarduera ekonomikoak lurralde horietan egiten badituzte, inbertsioa egiten denetik urtebeteko epean. Kenkari hori aplikatzeko, beharrezkoa izango da:
–erakundeak, berak bakarrik edo zerga-egoitza Kanarietan duten beste erakunde batzuekin batera, filialaren kapitalean edo berezko funtsetan partaidetzen ehuneko 50 edukitzea gutxienez, eta
–partaidetutako erakunde edo establezimendu iraunkor horretan egindako inbertsioa gutxienez hiru urteko epean mantentzea.
b) Honako gastu hauetan ordaindutakoaren ehuneko 15: produktuak merkaturatzeko urte anitzeko proiekziorako propaganda eta publizitatea; atzerrian merkatuak zabaldu eta aztertzea; eta azoka, erakusketa eta antzeko gertakarietara joatea. Azken kasu horretan, Espainian nazioarteko ikuspegiarekin antolatzen direnak ere barne hartuko dira.
Kenkari horiek ehuneko 10ekoak izango dira 1. paragrafo honen lehen lerrokadan aurreikusitako baldintzak betetzen ez direnean, baldin eta negoziozifraren aipatutako zenbateko garbia 50 milioi eurotik gorakoa ez bada, eta aipatutako plantilla 250 langiletik beherakoa bada.
2.Erakundea sozietate talde bateko kidea baldin bada, Merkataritza Kodearen
42. artikuluan zehaztutako moduan, negozio-zifraren zenbateko garbia eta batez besteko plantilla talde horretako kide diren erakundeen multzoarena izango dira, kontuan hartu gabe egoitza eta urteko kontu kontsolidatuak formulatzeko betebeharra.
Erakundea sortu berria baldin bada, negozio-zifraren zenbateko garbia jarduera benetan egin den lehen zergaldiari buruzkoa izango da. Aurreko zergaldiak urtebetetik beherako iraupena izan badu, edo jarduera epe laburragoan gauzatu bada, negozio-zifraren zenbateko garbia urtebetera igoko da.
3.Artikulu honen 1. paragrafoaren a) hizkian aurreikusitako kenkaria aplikatuko da partaidetutako erakundea edo establezimendu iraunkorra jarduera ekonomikoa egiten hasi den zergaldian, eta baldintza hauek bete beharko dira: zergadunak Kanarietan zergaldi horretan batez besteko plantilla handitzea, aurreko zergaldiko plantillarekin erkatuta, eta hazkunde horri hiru urteko epean eustea.
Kenkari hori ezartzean, Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legeak 39. artikuluaren 1. paragrafoan xedatutako mugak bete beharko dira.
4.Artikulu honetan aurreikusitako kenkaria Kanarietan jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoei ere aplikatuko zaie, adierazitako muga eta baldintzekin.»
Hiru. Aldatu egiten da 29. artikulua, eta honela idatzita gelditzen da:
«29. artikulua. Kanarietako Eremu Bereziaren indarraldia.
1.Kanarietako Eremu Bereziaren indarraldiaren epemuga 2026ko abenduaren 31 izango da; dena den, Europako Batzordeak aldez aurretik baimena emanez gero, epe hori luzatu egin ahal izango da.
2.Hala eta guztiz ere, Kanarietako Eremu Bereziko Erakundeen Erregistro Ofizialean inskribatzeko baimenaren epemuga 2020ko abenduaren 31 izango da.
3.Edonola ere, Kanarietako Eremu Bereziaren iraupena Europako Batzordeak egin behar dituen aldizkako berrikuspenen emaitzaren menpe egongo da.»
Lau. Aldatu egiten da 30. artikulua, eta honela gelditzen da idatzita:
«30. artikulua. Aplikazio-eremu geografikoa.
Kanarietako Eremu Bereziaren eremu geografikoa Kanarietako lurralde osora zabalduko da.»
Bost. Aldatu egiten da 31. artikulua, eta honela gelditzen da idatzita:
«31. artikulua. Aplikazio-eremu subjektiboa.
1.Sortu berri diren pertsona juridikoak eta sukurtsalak dira Kanarietako Eremu Bereziko erakundeak, baldin eta hurrengo paragrafoan zerrendatutako eskakizunak
betetzen badituzte, eta Kanarietako Eremu Bereziko Erakundeen Erregistro Ofizialean inskribatzen badira.
2.Honen ondoko eskakizunak betetzen dituzten pertsona juridikoak eta sukurtsalak soilik inskribatu ahalko dira:
a) Egoitza soziala eta zuzendaritzaren egoitza eraginkorra Kanarietako Eremu Bereziaren eremu geografikoan izatea.
b) Gutxienez administratzaile bat edo, sukurtsalen kasuan, lege-ordezkari bat Kanarietako egoiliarra izatea.
c) Xede soziala izatea Kanarietako Eremu Bereziaren eremu geografikoan lege honen eranskinean jasotako jarduera ekonomikoak egitea. Horrez gain, Kanarietako Eremu Bereziko onurak jasotzen ez dituzten beste jarduera ekonomiko batzuk egin ahal izango dituzte, sukurtsal bereiziaren bidez; kasu horietan, kontabilitatea bereiz eraman beharko dute, 42.1.b) .a’) b’) eta c’) lerrokadetan jasotakoaren arabera.
d) Inskripzioa egin ondorengo lehenengo bi urteetan, ibilgetu materialaren edo ukiezinaren ondare-elementuak eskuratzean gauzatzen diren inbertsioak egitea. Ondare-elementuok Kanarietako Eremu Bereziaren eremu geografikoan kokatu edo jaso beharko dira, bertan erabili beharko dira, eta zergadunak eremu geografiko horretan egiten dituen jarduera ekonomikoak egiteko beharrezkoak izango dira. Hauxe da gutxieneko zenbatekoa:
–Kanaria Handia eta Tenerife uharteetan, 100.000 euro.
–Hierro, Fuerteventura, Gomera, Lanzarote eta La Palma uharteetan, 50.000
euro.
Ondore horietarako, ez dira zenbatuko Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen VII. tituluaren VII. kapituluan araututako eragiketen bidez eskuratutako ondare-elementuak.
Inbertsio horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a’) Eskuratutako ondare-elementuek Kanarietako Eremu Bereziko erakundean
egon beharko dute araubide hori baliatzen den aldi osoan, edo haien bizitza baliagarrian (aldi hura baino laburragoa baldin bada) , eskualdatu gabe. Era berean, ezin izango zaizkie hirugarrenei errendatu edo laga, salbu eta Kanarietako Eremu Bereziko erakundearen xede soziala edo jarduera direnean, eta, betiere, zuzeneko zein zeharkako loturarik ez badago ondasun horien errentariekin edo lagapenhartzaileekin. Iraupen-betekizuna ez dela urratzen joko da ondasunak eskualdatu egiten direnean eta zenbatekoa ibilgetuaren elementu berrietan berrinbertitzen denean, baldintza berberetan, urtebeteko epean.
b’) Elementu erabiliak ezin izango dira aurrez d) hizki honetan aurreikusitako xedea betetzeko erabilitakoak izan.
Salbuespen gisa, d) hizki honetan ezarritako inbertsio-eskakizuna betetzen ez duten erakundeei baimena eman ahalko zaie Kanarietako Eremu Bereziko araubidean inskribatzeko edo bertan irauteko; betiere, sortuko diren lanpostuen kopuruak eta plantillaren urteko batez besteko kopuruak gainditu egiten badute paragrafo honen e) hizkian aurreikusitako gutxienekoa.
e) Inskripzioa egin ondorengo sei hilabeteetan Kanarietako Eremu Bereziaren eremu geografikoan lanpostuak sortzea, eta gutxienez urteko batez besteko plantilla horri eustea araubidea baliatzen den aldian; gutxienez, kopuruotan:
–Kanaria Handia eta Tenerife uharteetan, 5 enplegu.
–Hierro, Fuerteventura, Gomera, Lanzarote eta La Palma uharteetan, 3 enplegu.
Titulartasun bera edo beste titulartasun bat edukita, aurrez jarduera bera gauzatu bada, gutxienez honako kopuru hauek sortu beharko dira, zenbateko garbietan:
–Kanaria Handia eta Tenerife uharteetan, 5 enplegu.
–Hierro, Fuerteventura, Gomera, Lanzarote eta La Palma uharteetan, 3 enplegu.
f) Garatuko diren jarduera ekonomiko nagusiak deskribatzen dituen memoria bat aurkeztea; bertan, bermatu beharko dira jarduera horien kaudimena, bideragarritasuna, nazioarteko lehiakortasuna eta Kanariar Uharteen garapen ekonomiko eta sozialari egindako ekarpena. Memoria horren edukia loteslea izango da erakundearentzat, Kontseilu Errektorearen aurretiazko baimen espresuaren bidez jarduerak aldatzean salbu.
3.Aurreko 2. paragrafoan ezarritako ezaugarriak eta baldintzak erregelamendu bidez zehaztu ahalko dira.»
Sei. Aldatu egiten da 33. artikuluaren 1. paragrafoa, eta honela idatzita gelditzen da:
«1. Kanarietako Eremu Bereziko Partzuergoak ordenamendu juridiko pribatuaren mende jardungo du ondare-harremanei buruzko gai guztietan eta Kanarietako Eremu Berezia atzerrian sustatzeko kontratuetan. Funtzio publikoak betetzean eta gainerako kontratu-jardueraren kasuan, berriz, ondoko arau hauetan xedatutakoa beteko du: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, eta aplikatzekoak zaizkion gainerako legeak.»
Zazpi. Aldatu egiten da 35. artikuluaren 1. paragrafoa, eta honela idatzita gelditzen
da:
«1. Kanarietako Eremu Bereziko Kontseilu Errektoreari atxikita, Batzorde Teknikoa sortzen da, kide anitzeko organo gisa. Batzorde horren xedea Kanarietako Eremu Bereziko Erakundeen Erregistro Ofizialean inskribatzeko eskaerei buruzko txostenak egitea izango da; horretarako, aurrez, egiaztatu beharko du betetzen direla inskribatu ahal izateko legezko eta erregelamenduzko eskakizunak. Haren txostenak lotesleak izango dira kaudimenari, bideragarritasunari eta nazioarteko lehiakortasunari dagokienez, lege honen 31.2 artikuluaren f) hizkian jasotako moduan.»
Zortzi. Aldatu egiten da 38. artikuluaren a) hizkia, eta honela idatzita gelditzen da:
«a) Kanarietako Eremu Bereziko araubide bereziari heldu nahi dioten erakundeek aurkeztutako baimen-eskaerak izapidetzea eta ebaztea; horrez gain, Batzorde Teknikoaren txostena jaso ondoren, baimena ematea erakundeak inskribatzeko edo inskripzioak irauteko, lege honen 31.2 artikuluaren d) hizkiaren azken lerrokadan aipatutako egoera gertatzen denean.»
Bederatzi. Aldatu egiten da 41. artikuluaren 1. paragrafoa, eta honela idatzita gelditzen da:
«1. Erakunde bat Kanarietako Eremu Bereziko Erakundeen Erregistro Ofizialean inskribatzeko, beharrezkoa izango da aurrez Kanarietako Eremu Bereziko Partzuergoaren baimena jasotzea.
Horretarako, eskabidea aurkeztu beharko da, lege honen 31. artikuluaren 2. paragrafoaren f) hizkian aipatzen den memoriarekin batera. Eskabide horrekin batera, gordailu edo abal bat emango da, zeinak lege honen 50. artikuluan araututako inskripzio-tasaren zenbatekoa izango duen.
Aurkeztutako dokumentuak aztertu ostean, Kontseilu Errektoreak baimena emango du, Batzorde Teknikoak aurrez aldeko txostena eginez gero.
Kontseilu Errektoreak espresuki eman beharko du baimena, eta bi hilabeteko epean, eskabidea Kanarietako Eremu Bereziko Partzuergoan jasotzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori eten egin ahalko da azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 42.5 artikuluan ezartzen dituen kasuetan. Hala eta guztiz ere, c) hizkian aurreikusitako epea hilabetekoa izango da. Adierazitako epean ebazpen espresurik ematen ez bada, baimen-eskaera ezetsi egin dela joko da.»
Hamar. Aldatu egiten da 42. artikuluaren 1. paragrafoaren b) hizkia, eta honela idatzita gelditzen da:
«b) Kanarietako Eremu Bereziko erakundeek Merkataritzako Kodean eta aplikatzekoa zaien gainerako kontabilitate-araudian ezarritakoa betez eramango dute haien kontabilitatea, honako berezitasun hauei kalterik egin gabe:
a’) |
Kontu bereizietan indibidualizatu beharko dituzte lege honen 44. artikuluaren |
1. eta 2. paragrafoetan adierazitako eragiketak. |
|
b’) |
Lege honen 31. artikuluaren 2. paragrafoaren c) hizkian aipatzen diren |
sukurtsalek Kanarietako Eremu Bereziko erakundearen kontabilitatearekiko bereiz eraman beharko dute haien kontabilitatea.
c’) Memorian, galeren eta irabazien kontuaren xehakapena jaso beharko da, baita onura aplikatu dela erakusten duten kontu guztiena ere, baldin eta Kanarietako Eremu Bereziaren eremu geografikoan modu eraginkorrean gauzatutako eragiketatik badator, eta lege honen 44. artikuluan ezarritakoaren araberako ehunekoa ezarriz zehaztua badago.»
Hamaika. Aldatu egiten da 44. artikulua, eta honela idatzita gelditzen da:
«44. artikulua. Sozietateen gaineko zerga. Kanarietako Eremu Bereziaren eremu geografikoan modu eraginkorrean gauzatu diren eragiketei dagokien zergaoinarriaren zatia zehaztea.
Karga-tasa berezia aplikatzeari dagokionez, Kanarietako Eremu Bereziko erakunde batek Kanarietako Eremu Bereziaren eremu geografikoan modu eraginkorrean gauzatu dituen eragiketen ondorioz lortutako zerga-oinarriaren zatia zein den kalkulatzeko, erakundearen zerga-oinarriari aplikatuko zaio zatiki zehatz baten emaitza ehun aldiz biderkatuta lortzen den ehunekoa. Hona hemen zatikiaren osagaiak:
1.Zenbakitzailean, zeinu positiboz, honako eragiketa hauen zenbatekoa:
a) Ondasun higigarri gorpuzdunen eskualdaketak, Kanarietako Eremu Bereziaren eremu geografikoan egindakoak.
Ondasun higigarri gorpuzdunen eskualdaketak Kanarietako Eremu Bereziaren eremu geografikoan egin direla joko da, baldin eta eskuratzaileak eremu horretan eskuragarri baditu, edo ondasun horiek eremu horretatik garraiatzen edo bidaltzen badira, eskuratzaileari helarazteko.
Ondasun horiek Kanarietako Eremu Bereziaren eremu geografikotik kanpo instalatzen edo muntatzen badira, eremu horretan egiten diren prestaketaeta fabrikatze-lanen zenbatekoa barne hartuko da, bai eta entrega edo instalazioa osatzen duten zerbitzuak prestatzeko zenbatekoa ere. Baldintza horiek beteko dira, betiere, baldin eta Kanarietako Eremu Bereziko erakundeari atxikita dauden baliabideak erabiltzen badira, eta baliabideok bertako eremu geografikoari atxikita edo bertan kokatuta badaude.
b) Jarduerari atxikitako ibilgetuaren zati diren ondasun higiezinen eskualdaketak, barne direla haien gaineko eskubide errealak, baldin eta ondasunok Kanarietako Eremu Bereziaren eremu geografikoan kokatuta badaude.
c) Erakundearen baliabideekin egiten diren zerbitzu-prestazioak, Kanarietako Eremu Bereziaren eremuan kokatuta badaude. Ondorio horietarako, halako zerbitzuprestaziotzat joko dira informazioaren teknologien eta telekomunikazioen bidez egindako ondasuneta zerbitzu-eraiketak, erakundeak Kanarietako Eremu Berezian kokatuta dituen baliabideak erabiltzen direnean; betiere, erregelamenduz zehaztutako moduan eta eskakizunak betez.
d) Kanarietako Eremu Bereziaren eremu geografikoan kokatutako Kanarietako Eremu Bereziko erakundearen jardun-zentroetatik egindako eragiketak, eremu geografiko horretatik kanpo kokatutako beren sukurtsalei zuzenduta; betiere, sukurtsalak ondasunak entregatzeko edo hirugarrenei zerbitzuak emateko erabili baditu.
2.Zenbakitzailean, zeinu negatiboz, honako eragiketa hauen balioa:
a) Kanarietako Eremu Bereziaren eremu geografikoan kokatutako Kanarietako Eremu Bereziko erakundearen jardun-zentroek eremu geografiko horretatik kanpo kokatutako beren sukurtsaletatik jasotako eragiketak; betiere, Kanarietako Eremu Bereziko erakundeak ondasunak entregatzeko edo hirugarrenei zerbitzuak emateko erabili baditu.
b) Kanarietako Eremu Bereziko erakundeak eskuratutako ondare-elementuen eskualdaketak, baldin eta Kanarietako Eremu Bereziko erakundearen izaera ez duten erakundeetatik eratorriak badira, eta fusioetarako, zatiketetarako, aktiboekarpenetarako, balio-trukeetarako eta Europako sozietate baten edo Europako kooperatiba-sozietate baten egoitza soziala Europar Batasuneko estatu kide batetik beste batera aldatzeko araubide berezia aplikatu behar zaien eragiketen ondoriozkoak badira. Araubide hori Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen VII. tituluaren VII. kapituluan dago aurreikusita.
3.Izendatzailean sartuko dira Kanarietako Eremu Bereziko erakundearen dirusarrera guztien zenbatekoa eta zerga-oinarriaren gainerako osagai positiboak.
4.Aurreko irizpideak erabiliz ateratzen den ehunekoa goi-unitaterantz biribilduko da.
5.Aurreko zatikia kalkulatzeko, sozietateen gaineko zergaren ondorioetarako, eragiketa horiek beren balioaren arabera jasoko dira. Salbuespen izango dira Kanarietako Eremu Bereziko erakundeak Kanarietako Eremu Bereziaren eremu geografikoan dituen jardun-zentroetan egindako eragiketak eta eremu geografiko horretatik kanpoko sukurtsaletan egindakoak, horiek beren merkatu-balio arruntaren arabera zenbatuko baitira, Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 18.4 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Lege honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, honako hauek Kanarietako Eremu Berezian kokatuta daudela joko da:
a) Aireontziak, baldin eta, haien helmuga aintzat hartuta, Kanariar Uharteen loturak hobetzen laguntzen badute, erregelamendu bidez zehaztutako moduan.
b) Espainiako bandera duten itsasontziak, baldin eta egoitza-portua Kanarietan badute, Itsasontzien eta Ontzi-enpresen Erregistro Berezian erregistratuta daudenak barne.
c) Aplikazio informatikoak eta jabetza industrialeko eskubideak, baldin eta zergadunaren edo bere produktuen bereizgarri hutsak ez badira, eta kanariar lurraldean egiten diren ekoizpen-prozesuetan edo merkataritza-jardueretan erabiltzekoak badira; halaber, jabetza intelektualeko eskubideak, baldin eta kanariar artxipelagoan soilik erreproduzitu eta banatuko badira.
6.Karga-tasa berezia ezarriko zaio honako zenbateko hauetako txikienarekin bat datorren zerga-oinarriaren zatiari, eta zati horri bakarrik:
a) Zerga-oinarriari 4. paragrafoan zehaztutako ehunekoa aplikatuta lortzen den zenbatekoa.
b) Honako arau hauek aplikatuta lortzen den zenbatekoa:
–1.800.000 euro, lege honen 31.2.e) artikuluan aurreikusitako gutxieneko enplegua sortzeko eskakizuna betetzen duten Kanarietako Eremu Bereziko erakundeen kasuan.
–500.000 euro gehiago, aipatutako gutxienekoa gainditzen duen lanpostu bakoitzeko, 50 lanpostu izan arte.
–50 lanpostutik gora sortuz gero, eta aurreko bi arauetan aipatutakoak sortuz gero, honako muga hau bete beharko da: Kanarietako Eremu Berezian aplikatzekoa den tasa berezia aplikatu ondoren, zergaldi bakoitzeko kuota osoa gehienez ere ehuneko 17,5 txikiagotuko da, Kanarietako Eremu Berezietako erakundearen negozio-zifraren zenbateko garbiarekiko, erakundea industria-sektorekoa baldin bada; beste sektore batekoa baldin bada, zenbateko horrekiko gehienez ehuneko 10 txikiagotuko da.
Ondore horietarako, industria-sektorean daudela joko da ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifen lehenengo ataleko 1. dibisiotik 4. dibisiora jasota dauden jarduera guztiak. Tarifa horiek Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren tarifak eta jarraibideak onesten dituen irailaren 28ko 1175/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu ziren.
Ondorio horietarako, enpleguaren sorrera garbitzat joko da Kanarietako Eremu Bereziaren eremu geografikoan sortutako lanpostu garbien kopurua, Kanarietako Eremu Bereziko erakundeak inskripzioa egiten duenetik aurrera, aurreko plantilla batekoak alde batera utzita, hala dagokionean.
Enpleguaren sorrera garbiko aldaketek gertatzen diren zergaldian izango dituzte ondorioak.»
Hamabi. Kendu egiten dira 48. eta 49. artikuluak.
Hamahiru. Aldatu egiten dira 50. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetako d) hizkiak eta
5. paragrafoa, eta honela idatzita gelditzen dira:
«d) |
Inskripzio-tasaren zenbatekoa 850 eurokoa izango da.» |
«d) |
Urteko iraupen-tasaren zenbatekoa 1.500 eurokoa izango da. Tenerifez |
edo Kanaria Handiaz bestelako uharteetan dauden Kanarietako Eremu Bereziko erakundeen kasuan, zenbateko hori 1.300 eurokoa izango da.
Aurreko c) hizkiaren bigarren lerrokadan aurreikusitako kasuan, hiruhileko naturaletan hainbanatuko da tasaren zenbatekoa, inskripzioa ezeztatzen den hiruhilekoa kanpo utzita.»
«5. Subjektu pasiboak tasak autolikidatu ahal izango ditu, uztailaren 6ko 19/1994 Legea garatzen duen Erregelamenduak, zeharkako zergapetzean dauden zerga-pizgarriei, Kanarietako Inbertsioetarako Erreserbari eta Kanarietako Eremu Bereziari buruzkoak, 52.3 artikuluan ezartzen dituen baldintzetan. Abenduaren 28ko 1758/2007 Errege Dekretuak onartzen du erregelamendu hori.»
Hamalau. Aldatu egiten da 52. artikuluaren bigarren lerrokada, eta honela idatzita gelditzen da:
«Sozietateen gaineko zergaren kasuan, galera horrek urratze hori egiten den zergaldian izango ditu ondorioak. Horrez gain, urratzen den betekizuna lege honen
31. artikuluaren 2. paragrafoaren d) hizkian ezarritakoa baldin bada, ekitaldiko kuota diferentzialarekin batera, aurrez amaitutako zergaldietan likidatutako kuota osoaren
eta zerga-oinarri osoari karga-tasa orokorra aplikatuta likidatuko zen kuotaren arteko aldea sartuko da, bai eta egoki diren berandutze-interesak ere.»
Hamabost. Aldatu egiten da 63. artikulua, eta honela idatzita gelditzen da:
«63. artikulua. Kanarietako Eremu Bereziko erakundeak, aduana-zergarik gabeko Kanarietako eremuen esparruan salgaiak ekoizten, manipulatzen, eraldatzen edo merkaturatzen jarduten dutenak.
Kanarietako Eremu Bereziko erakundeak, salgaiak ekoizten, manipulatzen, eraldatzen edo merkaturatzen jarduten badira eta aduana-zergarik gabeko Kanarietako eremuko araubideari lotuta badaude, eremu horietako gune geografiko mugatuetan egon beharko dira.»
Hamasei. Aldatu egiten da 66. artikulua, eta honela idatzita gelditzen da:
«66. artikulua. Arau-hausteen tipifikazioa.
1.Arau-hausteak astunak edota arinak izan daitezke.
2.Honako hauek arau-hauste astunak dira:
a) Kanarietako Eremu Bereziko erakundeek lege honen 40. artikuluan aurreikusitako baimenean jasota ez dauden jarduerak egitea.
b) Lege honen 31. artikuluaren 2. paragrafoko d) , e) eta f) hizkietan jasotako eskakizunen bat ez betetzea, ezinbeste-kasua salbu, eta, betiere, kalterik egin gabe artikulu horretako 2. paragrafoko d) hizkiaren azken lerrokadan ezarritakoari.
c) Lege honen 38. artikuluaren babesean eska daitekeen informazioa bidaltzeko betebeharra ez betetzea; betiere, Kanarietako Eremu Bereziko Partzuergoak berariaz eta idatziz gutxienez bi errekerimendu egin baditu.
3.Honako arau-hauste hauek arinak dira:
a) Kanarietako Eremu Bereziko Partzuergoak Kanarietako Eremu Bereziaren funtzionamenduari buruz emandako jarraibideak ez betetzea.
b) Lege honetan eta legea garatzeko arauetan xedatutako edozein betebehar ez betetzea, baldin eta arau-hauste astuna ez bada.»
Hamazazpi. Aldatu egiten da 67. artikuluaren 1. paragrafoaren bigarren lerrokada, eta honela idatzita gelditzen da:
«Aurreko lerrokadan xedatutakoari kalterik egin gabe, zehatutako erakundeak, hurrengo ekitaldian, zerga-pizgarriak jasotzea eskatu ahal izango du, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan; betiere, lege honen 31. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritako eskakizun guztiak bete baditu. Erakundeak eskabide hori aurkezten ez badu, ezabatu egingo da erakunde arau-hausleak Kanarietako Eremu Bereziko Erakundeen Erregistro Ofizialean duen inskripzioa.»
Hemezortzi. Hamahirugarren xedapen gehigarria eransten da. Honela dio:
«Hamahirugarren xedapen gehigarria. Kanarietan berrikuntza teknologikoko jarduerak egiteagatiko kenkaria.
Kanarietan egiten diren berrikuntza teknologikoko jarduerengatiko kenkariaren portzentajea ehuneko 45ekoa izango da, baldin eta Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 35. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritako irizpideak betetzen badituzte; ez da aplikatzekoa izango ekainaren 7ko 20/1991 Legeak, Kanarietako ekonomiaeta zerga-araubideko zerga-alderdiak aldatzekoak, 94.1.a) artikuluan ezartzen duena.»
Hemeretzi. Hamalaugarren xedapen gehigarria eransten da. Honela dio:
«Hamalaugarren xedapen gehigarria. Kanarietan gauzatzen diren ekoizpen zinematografikoetan, ikus-entzunezko sailetan, eta arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko emankizunetan inbertsioak egiteagatiko kenkarien mugak.
Film luze zinematografikoen eta fikziozko, animaziozko edo dokumental diren ikus-entzunezko fikzio-sailen ekoizpen espainiarretan inbertsioak egitearen ondorioz kenkaria aplikatzen denean, Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 36. artikuluaren 1. paragrafoan aipatutakoa, kenkari horren zenbatekoa ezingo da 5,4 milioi eurotik gorakoa izan, Kanarietan egindako ekoizpenen kasuan.
Film luze zinematografikoen edo ikus-entzunezko obren ekoizpen atzerritarretan gastuak egitearen ondorioz kenkaria aplikatzen denean, 27/2014 Legearen 36. artikuluaren 2. paragrafoan aipatutakoa, kenkari horren zenbatekoa ezingo da 4,5 milioi eurotik gorakoa izan, gastuak Kanarietan egindakoak direnean.
Arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko emankizunak ekoiztean eta erakustean gastuak egitearen ondorioz kenkaria aplikatzen denean, 27/2014 Legearen 36. artikuluaren 3. paragrafoan aipatutakoa, kenkari horren zenbatekoa ezingo da 900.000 eurotik gorakoa izan, gastuak Kanarietan egindakoak direnean.»
Hogei. Aldatu egiten da laugarren xedapen iragankorra, eta honela idatzita gelditzen
da:
«Laugarren xedapen iragankorra. Kanarietan egiten diren inbertsioengatiko kenkarien araubidea.
Ezabatu egiten baldin bada Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 27ko 61/1978 Legeak araututako inbertsioengatiko kenkarien araubide orokorra, ezabatzeko unean indarrean egongo den araudiaren arabera jarraituko da Kanariar Uharteetan aplikatzen, harik eta ordezko sistema bat ezarri arte.
Hala eta guztiz ere, kendu ez diren kopuruak, dagozkien mugak betez, aplikatu ahal izango dira hurrengo eta segidako 15 urteetan amaitzen diren zergaldietako likidazioetan.
Aurreko paragrafoan aurreikusitako epea aplikatzekoa izango da, halaber, Kanarietako ekonomiaeta zerga-araubidea aldatzeari buruzko abenduaren 19ko 15/2014 Errege Lege-dekretua indarrean sartzean aplikatzeke dauden kenkarien kasuan, aipatutako mugak betez.»
Hogeita bat. Eranskin bat txertatzen da; honela dio:
«ERANSKINA
Jarduera ekonomikoen zerrenda (NACE sailkapenaren 2. berrikuspenaren
arabera)
01.28Sendabelarren eta farmazia-landareen laborantza. 03 Arrantza eta akuikultura.
10 Elikagaien industria.
11 Edarien fabrikazioa.
12 Tabako-industria.
13 Ehunen industria.
14 Jantzigintza.
15 Larrugintza eta oinetakogintza.
16 Zuraren eta kortxoaren industria (altzariak izan ezik) ; saskigintza eta
espartzugintza.
17Papergintza.
18Arte grafikoak eta grabatutako euskarrien erreprodukzioa.
20Industria kimikoa.
21Farmazia-produktuen fabrikazioa.
22Kautxuzko produktuen eta plastikoen fabrikazioa.
23Beste mea-produktu ez-metalikoen fabrikazioa.
25Produktu metalikoen fabrikazioa, makinak eta ekipoa izan ezik, 25.4 Armen eta munizioen fabrikazioa.
26Produktu informatikoen, elektronikoen eta optikoen fabrikazioa.
27Material eta tresneria elektrikoen fabrikazioa.
28Beste ezein lekutan sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa.
30.12Laketontzien eta kirol-ontzien fabrikazioa.
30.3Urruneko kontroleko aire-ibilgailuen fabrikazioa.
30.92Desgaitasuna duten pertsonentzako bizikleten eta ibilgailuen fabrikazioa. 31 Altzarigintza.
32 Beste manufaktura-industria batzuk.
33 Makineriaren eta ekipoen konponketa eta instalazioa.
35.1Energia elektrikoa iturri berriztagarrietatik sortzea, garraiatzea, banatzea eta merkaturatzea.
36 Iturri berriztagarriak erabiliz urak gatzgabetzea eta gezatzea.
37 Hondakin-uren bilketa eta tratamendua.
38 Hondakinen bilketa, tratamendua eta deuseztatzea; balioztatzea.
39 Deskutsatzeko jarduerak eta hondakinak kudeatzeko beste zerbitzu batzuk.
41.20Eraikinak edo guneak birgaitzea, erreformatzea, birmoldatzea edo berritzea. Eraikuntza aurrefabrikatuak in situ muntatzea.
45.Motordun ibilgailuak eta motozikletak saltzea eta konpontzea, motordun ibilgailuen, motozikleten eta haien ordezko piezen txikizkako salmenta izan ezik (ordezko piezak 45.1, 45.32 eta 45.4 zenbakiekin sailkatuta daude)
46.Handizkako merkataritza eta merkataritza-bitartekoak, ibilgailu motordunen eta motozikleten kasuan izan ezik.
49Lurreko eta tutueria bidezko garraioa.
50Itsas garraioa eta barneko bide nabigagarrian egindakoa.
51Aireko garraioa.
52Biltegiratzea eta garraioari lotutako jarduerak.
53Posta-jarduerak.
58Edizioa.
59.Zinematografia, bideo, telebista-saio, soinu-grabaketa eta musika-edizio arloetako jarduerak 59.14 Zinematografia-emanaldien arloko jarduerak.
61Telekomunikazioak.
62Programazioa, aholkularitza eta informatikarekin lotutako beste jarduera
batzuk.
69Zuzenbidearekin eta kontabilitatearekin lotutako jarduerak.
70Egoitza nagusien jarduerak; enpresa-kudeaketarako aholkularitzajarduerak.
71Arkitekturako eta ingeniaritzako zerbitzu teknikoak; saio eta analisi teknikoak.
72Ikerketa eta garapena.
73Publizitatea eta merkatu-azterketak.
74Beste jarduera profesional, zientifiko eta tekniko batzuk.
77.4Jabetza intelektualaren eta antzeko produktuen errentamendua, egileeskubideek babestuta dauden lanak izan ezik.
78 Enpleguarekin lotutako jarduerak.
79 Bidaia-agentzien, bidaia-agentzien eta erreserba-zerbitzuen jarduerak eta beroriekin lotutako jarduerak.
80 Segurtasuneta ikerketa-jarduerak.
82 Bulegoko administrazio-jarduerak eta enpresetako jardueren osagarriak diren beste batzuk.
85.32Bigarren hezkuntza teknikoa eta profesionala.
85.4Bigarren hezkuntzaren osteko hezkuntza.
85.5Beste hezkuntza mota bat.
85.6Hezkuntzari laguntzeko jarduerak.
86.9Beste osasun-jarduera batzuk.
87.1Osasun-zaintzak dituzten egoitza-establezimenduetako laguntza.
93.19Kirol-errendimendu handiko zentroak.
93.21Jolas-parkeetako eta parke tematikoetako jarduerak.
96.04Mantentze fisikoko jarduerak.
Era berean, aplikatzekoak izango dira, goian azaldutako eranskinean ez egon arren, Kanarietako ekonomiaeta zerga-araubidea aldatzeari buruzko uztailaren 6ko 19/1994 Legea aldatzen duen ekainaren 23ko 2/2000 Errege Lege-dekretuaren eranskineko jardueren zerrendan agertzen diren jarduerak, baldin eta ez agertzearen arrazoi bakarra kodearen aldaketa bada; hau da, NACE 1.1 berrikuspena ordeztu duen NACE 2. berrikuspenean jarduera horien kodea aldatu dela.
Jardueraren izena ez datorrenean guztiz bat NACE kodean duen izenarekin, aurreneko hura nagusituko da.
10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 20, 21, 22, 23, 25, 26, 27, 28, 30.12, 30.3, 30.92, 31 eta 32 jardueretan, barnean daude alokairu-jarduerak eta fabrikatzaileek ekoizpena zirkularazteko egiten dituzten gainerako jarduerak.
Koordinazio-zentroak eta intratalde-zerbitzuak ez daude sartuta 70.10 «Egoitza nagusien jarduerak» eta 70.22 «Enpresa-kudeaketarako beste aholkularitzajarduera batzuk» kategorietan.»
Lehenengo xedapen gehigarria. Zerga-onurak ez aplikatzea, Estatuaren legez kanpoko laguntzak eta laguntza bateraezinak daudenean.
Ezin izango dute Kanarietako ekonomiaeta zerga-araubidea aldatzen duen uztailaren 6ko 19/1994 Legean araututako zerga-onurarik jaso, ez eta Kanarietako ekonomiaeta zerga-araubideko zerga-alderdiak aldatzen dituen ekainaren 7ko 20/1991 Legean jasotako zerga-onurarik ere, Europako Erkidegoko ordenamenduaren arabera Estatu-laguntzak direnean, legez kanpokoak diren eta merkatu erkidearekin bateraezinak diren Estatulaguntzak jaso dituztenek, laguntza horien zenbatekoa itzuli arte.
Bigarren xedapen gehigarria. Kanarietako ekonomiaeta zerga-araubidearen esparruan aplikatzekoak diren pizgarriak Europako Erkidegoko ordenamendura egokitzea.
1.Kanarietako ekonomiaeta zerga-araubidearen esparruan aplikatzekoak diren pizgarrien araudia eta aplikazioa Europako Erkidegoko ordenamenduan ezarritakora egokituko dira.
Bereziki, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduan (EB) ezarritakoa bete beharko dute; erregelamendu horren bidez, laguntza-kategoria batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla adierazten da, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak betez.
2.Funtzionamenduari laguntzeko eskualde-laguntzatzat hartzen diren zerga-onurak aplikatzean, onuradunak Kanariar Uharteetan lortutako etekinaren urteko negoziobolumenaren ehuneko 17,5 izango du muga orokor, baldin eta industria-sektoreko enpresa bada, eta, aipatutako negozio-bolumenaren ehuneko 10eko muga, baldin eta erakundea aipatutako 651/2014 Erregelamenduaren aplikazio-eremuan jasotako beste edozein sektorekoa bada. Zerga-onura horiek honako arau hauetan daude xedatuta: 20/1991 Legearen II. liburuan eta 94. artikuluan; Kanarietako Autonomia Erkidegoko ekainaren 26ko 4/2014 Legean, zeinaren bidez aldatu egiten den Kanariar Uharteetan salgaiak inportatzearen eta entregatzearen gaineko ariel-araubidea; 19/1994 Legearen 26. eta 27. artikuluetan eta V. tituluan, eta Sozietateen gaineko Zergaren abenduaren 27ko 43/1995 Legearen hamabigarren xedapen gehigarrian. Muga horiek bete beharko dituzte, halaber,
martxoaren 20ko 362/2009 Errege Dekretuaren esparruan jasotako salgaiak garraiatzeko laguntzek, jatorria edo helmuga Kanariar Uharteak direnean (Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuaren I. eranskinean jasota ez dauden salgaien itsaso eta aire bidezko garraioa konpentsazioari buruzkoa) . Eta, azkenik, 2009ko uztailaren 31ko Aginduan jasotako laguntzek ere muga berberak izango dituzte; agindu hori Kanarietako Gobernuko Herri Lanen eta Garraioen sailburuarena da, eta bertan onartzen dira Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuaren I. eranskinean jasota ez dauden salgaiak uharteen artean garraiatzeko diru-laguntzen oinarriak, mugagabeko indarraldikoak.
Ondore horietarako, industria-sektorean daudela joko da ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifen lehenengo ataleko 1. dibisiotik 4. dibisiora jasota dauden jarduera guztiak. Tarifa horiek Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren tarifak eta jarraibideak onesten dituen irailaren 28ko 1175/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu ziren.
Hirugarren xedapen gehigarria. Tabako-sektorearekin lotutako laguntzak.
Tabako-sektorearen aldeko Estatu-laguntzak, Kanarietako ekonomiaeta zergaaraubidearen esparruan, gainerako industria-sektorean aplikatzen diren baldintza berberetan aplikatuko dira, Europako Erkidegoaren dagokion nahitaezko baimenaren bidez atalasea handitzea onestean salbu.
Ondore horietarako, industria-sektorean daudela joko da ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifen lehenengo ataleko 1. dibisiotik 4. dibisiora jasota dauden jarduera guztiak. Tarifa horiek Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren tarifak eta jarraibideak onesten dituen irailaren 28ko 1175/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu ziren.
Laugarren xedapen gehigarria. Estatu-laguntzak kontrolatzea.
Kanarietako ekonomiaeta zerga-araubidearen esparruan aplikatzekoak diren pizgarri guztien ondorioz jasotako laguntzen metaketa, bai eta Estatu-laguntzatzat jotzen diren gainerako pizgarrien ondorioz jasotakoena ere, edozein dela ere haien izaera, jarraipeneta kontrol-sistema baten xede izango da.
Horretarako, onuradunek informazio-aitorpena aurkeztu beharko dute, erabilitako neurriei edo laguntza-araubideei buruz. Aitorpen horretan, aipatutako pizgarriei buruzko datu xehatuak jaso beharko dira, eta datuok egiaztatu egingo dira.
Laguntza-metaketaren mugak gainditzea arau-haustea izango da, eta zehapena diruzko isun proportzionala izango da; zehazki, gaindikinaren ehuneko 20koa.
Laguntzaren gaindikina itzultzeko eta aipatutako zehapena ezartzeko, laguntzaren izaera arabera egoki diren prozedurei jarraituko zaie.
Arau-haustea izango da, halaber, aipatutako informazio-aitorpena epean ez aurkeztea eta datu osatugabe, zehaztugabe edo faltsuekin aurkeztea. Arau-haustea izango da, era berean, aitorpena baliabide elektronikoen, informatikoen eta telematikoen bidez aurkezteko betebeharra dagoen kasuetan, modu horietan ez aurkeztea.
Zehapena diruzko isun finkoa izango da: aitorpenean jaso behar zen datu bakoitzeko edo datu-multzo bakoitzeko, 20 eurokoa. Isuna, orotara, gutxienez 300 eurokoa izango da, eta gehienez 20.000 eurokoa.
Aitorpena epez kanpo aurkezten bada, Zerga Administrazioak aldez aurretik errekerimendurik egin gabe, edota baliabide elektronikoez, informatikoez eta telematikoez bestelako baliabideen bidez aurkezten bada, aipatutako baliabideen bidez aurkezteko betebeharra zegoen kasuetan, zehapena eta gutxieneko zein gehieneko mugak aurreko lerrokadan ezarritakoen erdiak izango dira.
Erregelamenduz emango dira xedapen gehigarri honetan ezarritakoa garatzeko eta aplikatzeko beharrezko arauak; bereziki, xede duen kontrola egiteko eskumenak esleitzeari buruzkoak.
Xedapen iragankor bakarra. Kanarietako inbertsioetarako erreserba.
1.Inbertsioetarako erreserbara egindako zuzkidurek 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako zergaldien etekinetan badute jatorria, zuzkidura horiei Kanarietako ekonomiaeta zerga-araubidea aldatzeari buruzko uztailaren 6ko 19/1994 Legearen 27. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie, 2014ko abenduaren 31n duen idazketan.
2.2015eko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako zergaldietan egindako aurretiazko inbertsioak erreserbaren gauzatzetzat joko dira, data hori baino lehen hasitako geroko beste zergaldi batean lortutako etekinen inbertsioetarako, eta 19/1994 Legearen 27. artikuluan xedatutakoari jarraiki arautuko dira, artikuluak 2014ko abenduaren 31n duen idazketaren arabera.
3.19/1994 Legearen 27. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, ez da banatu gabeko etekintzat joko martxoaren 5eko 4/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sozietateen gaineko Zergaren testu bateginaren 42. artikuluan ezarritako kenkariaren onura jaso duten errentei dagokiena.
Azken xedapenetako lehenengoa. Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen hamabigarren xedapen iragankorra, eta honela idatzita gelditzen da:
«Hamabigarren xedapen iragankorra. Penintsulaz kanpoko sistema elektrikoetan instalazio berriztagarrietarako ordainsarien araubide espezifikoa emateko mekanismoa.
Ezohiko moduan, eta 2015eko abenduaren 31ra bitarte, Gobernuak penintsulaz kanpoko sistema elektrikoetako sortze berriztagarriko teknologia jakin batzuetarako ordainsarien araubide espezifikoa emateari buruzko 14.7.a) eta c) artikuluan aurreikusitako norgehiagoka-prozedura aplikatzeaz salbuets dezake, baldin eta teknologia horiek txertatzearen ondorioz sistema elektrikoaren sortze-kostuak nabarmen murrizten badira, eta betiere 2018ko abenduaren 31 baino lehen jartzen badira martxan.»
Azken xedapenetako bigarrena. Eskumen-titulua.
Errege Lege-dekretu hau Konstituzioaren 149.1.14 artikuluan ezarritakoaren babesean onartu da, artikulu horrek Ogasun Nagusiaren gaineko eskumena esleitzen baitio Estatuari.
Azken xedapenetako hirugarrena. Erregelamendu bidez garatzea.
Gobernuari gaikuntza ematen zaio Errege Lege-dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezko diren erregelamenduzko xedapen guztiak emateko, bere eskumenen esparruan.
Azken xedapenetako laugarrena. Indarrean jartzea.
Errege Lege-dekretu hau 2015eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
Madrilen, 2014ko abenduaren 19an.
FELIPE E.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|