Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Finantza zuzenbidea  >>  Legeria

12/2013 Errege Lege Dekretua, urriaren 18koa; honen bidez, 70.000.000 euro ematen dira kreditu-osagarritan Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuetan, Zientzia Ikerketako Goi Kontseilua Estatuko Agentziaren finantzaketa-beharrei aurre egiteko

2013-10-18

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/10/19, 251. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

10947

12/2013 Errege Lege Dekretua, urriaren 18koa; honen bidez, 70.000.000 euro ematen dira kreditu-osagarritan Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuetan, Zientzia Ikerketako Goi Kontseilua Estatuko Agentziaren finantzaketa-beharrei aurre egiteko.

Errege lege-dekretu honen helburua da Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan kreditu-osagarriak ematea, 70.000.000 euro guztira, Zientzia Ikerketako Goi Kontseilua Estatuko Agentziaren finantzaketa-beharrei aurre egiteko.

Zientzia Ikerketako Goi Kontseilua Estatuko Agentzia egoera zailean dago finantziazioaren ikuspuntutik. Gaur egun, daukan kreditu-eskasia dela-eta, ezin ditu bere jarduerari martxan eusteko ezinbestekoak diren gastu-konpromisoak hartu, eta diruzaintzako geldikinarekin ezin die aurre egin 2013an zor dituen ordainketei.

Organismoaren likidezia falta konpentsatzeko, tributuei, aurrekontuei eta ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeari buruzko premiazko neurriei buruzko ekainaren 28ko 7/2013 Errege Lege Dekretuaren 6. artikuluko 2. paragrafoan 25.000.000 euroko kredituosagarria eman zitzaion aipatutako estatuko agentziari bere finantzaketa-beharrei aurre egiteko.

Gaur egun, agerian geratu da berriro ere Zientzia Ikerketako Goi Kontseiluak finantzaketa behar estrukturala daukala, azken lau urteotan pilatutako finantzaketagaleraren ondoriozkoa. Hartutako konpromisoak errespetatuz martxan jarraitu ahal izateko eta eman zaizkion ikerketa kontratu eta proiektuen ondoriozko betebeharrak betetzeko, Estatuko Agentziaren kreditu eskasia ikusita, ekarpen berriak egin behar zaizkio.

Horrela, kontratatutako langileen nominak ordaintzeko obligazioez gain, badira nahitaez 2013an ordaindu behar diren proiektu eta kontratuei lotutako beste gastu batzuk, dela proiektuaren azken urterokoa delako, dela programazio zientifikoak hala behar duelako, edo dela laguntza emateko deialdian edo ebazpenean berariaz hala eskatu zelako, eta, hala egin ezean, diruz lagundutako eta proiektua betetzeko epean gastatu gabeko kopuruak itzultzeko (dagozkien interes eta guzti) prozedura irekiko litzatekeelako.

Arrazoi horiek direla eta, premiazkoa da Zientzia Ikerketako Goi Kontseilua Estatuko Agentziak kreditu-osagarria jasotzea, bai hartutako konpromisoak bete ahal izateko, baita haren aurrekontua bete beharrak dakartzan ordainketak egin ahal izateko ere.

Horregatik guztiagatik, Konstituzioaren 86. artikuluko baimenaz baliatuta, Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak proposatuta, Estatu Kontseiluarekin bat etorriz eta Ministro Kontseiluak 2013ko urriaren 18ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT:

1.  artikulua.  Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan kredituosagarriak ematea Zientzia Ikerketako Goi Kontseilua Estatuko Agentziaren finantzaketa-beharrei aurre egiteko.

1.  Kreditu-osagarri bat bideratzen da Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan, hain zuzen ere, hemen: 27. sekzioa (Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa), 11. zerbitzua (Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako estatu-idazkaritza), 000X

programa (Barne-transferentziak), 430 Kontzeptua (Zientzia Ikerketako Kontseilu Nagusiari –CSIC–). Kreditu-osagarriaren zenbatekoa: 20.000.000 euro.

2.  Kreditu-osagarri bat bideratzen da Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuan, hain zuzen ere, hemen: 27. sekzioa (Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa), 11. zerbitzua (Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako estatu-idazkaritza), 000X

programa (Barne-transferentziak), 730 Kontzeptua (Zientzia Ikerketako Kontseilu Nagusiari –CSIC–). Kreditu-osagarriaren zenbatekoa: 50.000.000 euro.

Kreditu gehigarri horiek ondorengo eragin hauek izango dituzte Zientzia Ikerketako Goi Kontseilua Estatuko Agentziaren aurrekontuan: Diru-sarreren aurrekontua: Izena Zenbatekoa – Euro Atxikita dagoen ministerioko sailarena . . . . . . . . . . . . . . . . .

Atxikita dagoen ministerioko sailarena . . . . . . . . . . . . . . . . .

Altxortegiko geldikina . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

+20.000.000,00

+50.000.000,00

-70.000.000,00

Aurrekontuaren aplikazioa 27.401.400.00

27.401.700.00

27.401.870

2.  artikulua.  Kreditu-osagarrien finantzaketa.

Errege lege-dekretu honetan emandako kreditu-osagarriak zor publikoarekin finantzatuko dira.

Azken xedapen bakarra.  Indarrean sartzea.

Errege Lege Dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egun berean sartuko da indarrean.

Madrilen, 2013ko urriaren 18an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko jarduneko presidentea, SORAYA SÁENZ DE SANTAMARÍA ANTÓN

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra