1/2016 Lege Organikoa, urriaren 31koa, Aurrekontu Egonkortasunaren eta Finantza Iraunkortasunaren apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa erreformatzekoa
2016-10-31Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2016/11/01, 264. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
10025 1/2016 Lege Organikoa, urriaren 31koa, Aurrekontu Egonkortasunaren eta Finantza Iraunkortasunaren apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa erreformatzekoa.
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.
Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege organiko hau onetsi dutela eta nik berretsi egiten dudala:
HITZAURREA
I
Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoarekin bat,
II
2015eko uztailaren 15ean, Gorte Nagusien Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2016- 2018 aldirako
Gerora, berriz, 2016ko abuztuaren 2an, Europar Batasuneko Kontseiluak bide horren berrikusketa erabaki zuen, gehiegizko defizitaren prozeduraren esparruan, eta defizitaren helburuak % 4,6an, % 3,1ean eta % 2,2an ezarri zituen 2016., 2017. eta 2018. urteetarako, hurrenez hurren.
Hori
III
Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 15. artikuluak ezartzen duenez, Gobernuak aurrekontu- egonkortasunaren eta zor publikoaren helburuak finkatuko ditu urte bakoitzaren lehen seihilekoan, Ministro Kontseiluaren erabakiaren bidez, eta, ondoren, Kongresuaren eta Senatuaren Osoko Bilkurara bidaliko ditu haien onespenerako. Aipatutako lege
organikoaren 15. artikuluak xedatzen duenaren arabera, Ministro Kontseiluaren erabakiak Estatuaren aurrekontuaren
Egungo gobernua jardunekoa da 2015eko abenduaren 20ko hauteskundeak izan zirenetik, eta egoera horrek haren jarduna mugatzen du, Gobernuaren azaroaren 27ko 50/1997 Legeak 21. artikuluan xedatutakoarekin bat. Alde batetik, gai publikoen kudeaketa arruntera mugatu behar du bere jarduna, ez bada behar bezala egiaztatutako premia dagoelako edo horrela ez egitea justifikatzen duen berariazko egiaztapena duen interes orokorreko arrazoiak daudelako; bestetik, jarduneko gobernuak ezin du Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legearen Proiektua onartu. Ezintasun horren ondorioz, eta gobernu berriaren ekimenez dagokion ekitaldi ekonomikoaren lehen eguna baino lehen aurrekontu bat onartzen ez bada, Estatuaren Aurrekontu Orokorrak 2016. urterako luzatu egin beharko dira. Jarduneko gobernuak ezin du onartu Estatuaren Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua, ez eta, ondorioz,
Honako lege organiko honen bidez, zazpigarren xedapen gehigarria eransten da Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan,
Artikulu bakarra. Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa aldatzea.
Zazpigarren xedapen gehigarria eransten da Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan, eta honela geratzen da idatzita:
«Zazpigarren xedapen gehigarria. Administrazio Publikoentzako aurrekontu- egonkortasunaren eta zor publikoaren helburuak finkatzeko arauak jarduneko gobernua ari denean.
Europar Batasunaren erabaki baten ondorioz, jada, ezarrita dauden helburuak berrikusi behar direnean eta, Konstituzioaren 101.2 artikuluak aurreikusitakoarekin bat, gobernua jardunekoa denean, lege honen 15. artikuluaren 1. zenbakiak xedatzen duen erabakia hartu ahalko du jarduneko gobernuak. Kasua hori denean, berriz, erabakiak ez du jasoko lege honen 30. artikuluak xedatzen duen Estatuaren aurrekontuaren
Azken xedapenetatik lehena. Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legearen bosgarren xedapen gehigarria aldatzea.
Sozietateen gaineko Zergaren azaroaren 27ko 27/2014 Legeko bosgarren xedapen gehigarria aldatzen da eta 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietan izango ditu ondorioak; honela geratzen da idatzita:
«Bosgarren xedapen gehigarria. Kanarietako Zerga eta Ekonomia Araubidearen eta Ceuta eta Melilla hirietan eskuratutako errentengatiko hobariaren eragina ordainketa zatikatuen ordainketa kalkulatzean.
1.Lege honen 40. artikuluaren 3. zenbakian xedatutakoaren ondoreetarako, Kanarietako inbertsioetarako aurreikusi den erreserbaren zenbatekoa murriztu ahal izango da
gehieneko mugarekin. Kanarietako Ekonomia eta Zerga Araubidea Aldatzen duen uztailaren 6ko 19/1994 Legearen 27. artikuluak xedatzen du erreserba hori.
Benetan hornitutako erreserbaren zenbatekoa urteko ordainketa zatikatu bakoitzaren zenbatekoa kalkulatzeko egin den
2.Lege honen hamalaugarren xedapen gehigarriak 1. zenbakiaren a) letran xedatutakoaren ondoreetarako, han aipatzen den emaitza positiboa aurreko zenbakian ezarritakoarekin bat Kanarietarako inbertsioetarako aurreikusi den erreserbaren zenbatekoan murriztuko da.
Halaber, emaitza positibo hori 19/1994 Legearen 26. artikuluan aurreikusitako hobarirako eskubidea duten etekinen ehuneko 50ean murriztuko da.
3.Kanarietako Eremu Bereziaren
4.Lege honen hamalaugarren xedapen gehigarriaren 1. zenbakiak a) letran xedatutakoaren ondoreetarako, han aipatzen den emaitza positiboa lege honen 33. artikuluak aurreikusitako hobarirako eskubidea duten errentekin bat datorren emaitza positiboaren ehuneko 50ean murriztuko da.
5.Xedapen honen 2., 3. eta 4. zenbakietan xedatutakoa aplikatuko zaie ordainketa zatikatuei, haiek ordaintzeko epea irailaren 30eko 2/2016 Errege Lege Dekretua
Azken xedapenetatik bigarrena. Bermeak eratzeko baimena.
Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 111. artikuluak eta IV. tituluaren V. kapituluak xedatutakoarekin bat, Bilbao, Ría 2000, SA elkartearen alde sinatutako Kreditu Sindikatuaren Kontratuari dagokionez, baimena ematen zaie ADIFi (Trenbide Azpiegituren Administratzailea
Era berean, ADIFi (Trenbidearen Azpiegituren Administratzailea
Orobat, ahalmena ematen zaio Gobernuari,
Azken xedapenetatik hirugarrena. Lege arruntaren izaera duten aginduak.
Lege honen azken xedapenetatik lehena eta bigarrena lege arruntaren izaera dute.
Azken xedapenetatik laugarrena. Indarrean jartzea.
Lege organiko hau indarrean jarriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan.
Horrenbestez,
Lege organiko hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.
Madrilen, 2016ko urriaren 31n.
FELIPE e.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY