Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal zuzenbide zibila  >>  Legeria

Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa

2015-06-25

Erakundea: Euskal Autonomia Erkidegoa

Argitalpena: EHAA, 2016/05/05, 84. zk. eta EAO, 2016/06/23, 151. zk.

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2016ko maiatzaren 5a, 84. zenbakia

 

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA

1887

HUTSEN ZUZENKETA, honako lege honena: «5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren Harremanetarako Idazkariak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

Era horretako hutsak aurkitu dira 5/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoan (2015eko uztailaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 124 zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Gaztelaniazko testuan,

– 2015/2950 (10/39) orrialdean, 21.3 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«A los efectos de la responsabilidad de los herederos se establece el beneficio de separación que los acreedores hereditarios...».

Honela esan behar du:

«A los efectos de la responsabilidad de los herederos se establece el beneficio de separación. Los acreedores hereditarios...».

– 2015/2950 (11/39) orrialdean, 25.3 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... La vinculación correspectiva o se presume...».

Honela esan behar du:

«... La vinculación correspectiva no se presume...».

– 2015/2950 (32/39) orrialdean, 120 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... todos los bienes que haya adquirido del mismo por testamento, pacto sucesorio otro título lucrativo».

Honela esan behar du:

«... todos los bienes que haya adquirido del mismo por testamento, pacto sucesorio u otro título lucrativo».

– 2015/2950 (37/39) eta 2015/2950 (38/39) orrialdeetan, bigarren xedapen gehigarrian,

Honako hau dioen lekuan:

«1.– ... en el artículo 4 de la Ley 2/2003, de 7 de marzo, reguladora de las parejas de hecho».

«2.– ... los artículos 2 y 5 de Ley 2/2003, de 7 de marzo, reguladora de las parejas de hecho...».

Honela esan behar du:

«1.– ... en el artículo 4 de la Ley 2/2003, de 7 de mayo, reguladora de las parejas de hecho».

«2.– ... los artículos 2 y 5 de Ley 2/2003, de 7 de mayo, reguladora de las parejas de hecho...».

Euskarazko testuan,

– 2015/2950 (41/6) orrialdean, 2.2 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... ebazpen arrazoituek ezartzen duten doktrina».

Honela esan behar du:

«... ebazpen arrazoituek behin eta berriro ezartzen duten doktrina».

– 2015/2950 (41/6) orrialdean, 3.1 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«Legerik edo foru-ohitura aplikagarririk izan ezean...».

Honela esan behar du:

«Lege edo foru-ohitura aplikagarririk izan ezean...».

– 2015/2950 (41/7) orrialdean, 7.2 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«Egilesleek egilespen-tokiko hizkuntza ofizialetatik zein hitzartu eta hizkuntza horretan idatziko dira agiri publikoak...».

Honela esan behar du:

«Egilesleek hitzartu duten egilespen-tokiko hizkuntza ofizialean idatziko dira agiri publikoak...».

– 2015/2950 (41/7) orrialdean, 9.1 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... eta, hala badagokio, barne-gatazkak konpontzeko...».

Honela esan behar du:

«... eta, hala badagokio, legeen arteko barne-gatazkak konpontzeko...».

– 2015/2950 (41/7) orrialdean, 9.3 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... betiere ondasun tronkalen arloan indarrean dagoen lurraldetasun printzipioari kalterik egin gabe».

Honela esan behar du:

«... betiere ondasun tronkalen arloan lurraldetasun-printzipioari kalterik egin gabe».

– 2015/2950 (41/7) orrialdean, 10.3 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... eta Laudio eta Aramaioko udaletan...».

Honela esan behar du:

«... eta Arabako Laudio eta Aramaioko udaletan...».

– 2015/2950 (41/8) orrialdean, 12 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... eta, orobat, landa, lursail edo mendi batek edo batzuek. Lursail edo landa horiek landetxearen ondoan egon daitezke edo...».

Honela esan behar du:

«... eta, orobat, lursail, lur edo baso batek edo batzuek. Lur edo lursail horiek landetxearen ondoan egon daitezke edo...».

– 2015/2950 (41/8) orrialdean, 14.3 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... eta lanokin ez bazaio kalterik egiten zorpeko lurraren ustiatzeari...».

Honela esan behar du:

«... eta lanokin ez bazaio kalterik egiten zortasunpeko lurraren ustiatzeari...».

– 2015/2950 (41/8) orrialdean, 15 artikuluan, izenburuan eta testuan,

Honako hau dioen lekuan:

«Landak ixteko eskubidea eta bide-zorra.

Jabeak eskubidea du bere edukitzapeko landa ixteko...».

Honela esan behar du:

«Lursailak ixteko eskubidea eta bide-zorra.

Jabeak eskubidea du bere edukitzapeko lursaila ixteko...».

– 2015/2950 (41/10) orrialdean, 21.2 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«Jaraunsleak erantzukizuna du kausatzailearen betebeharren gain, legatuen gain eta zamen gain, jarauntsi bidez eskuratutako ondasunen balioaren neurrian».

Honela esan behar du:

«Jaraunsleak erantzukizuna du kausatzailearen betebeharren gain, legatuen gain eta jarauntsiko zamen gain, delazio-unean jarauntsi bidez eskuratutako ondasunen balioraino».

– 2015/2950 (41/11) orrialdean, 23.1 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«Heriotza-arriskuan dagoenak testamentua egiletsi ahal izango du, hiru lekukoren aurrean, notarioaren esku-hartzerik gabe...».

Honela esan behar du:

«Gaixotasun larriagatik edo beste arrazoi bategatik heriotza-arriskuan dagoenak testamentua egiletsi ahal izango du, hiru lekuko egokiren aurrean, notarioaren esku-hartzerik gabe...».

– 2015/2950 (41/11) orrialdean, 23.3 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... baldin eta testamentu hori ez bada egiaztarazten, prozesuko legeek...».

Honela esan behar du:

«... baldin eta testamentu hori ez bada egiaztarazten eta eskritura publikoan jasoarazten, prozesuko legeek...».

– 2015/2950 (41/11) orrialdean, 23.4 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... egiaztarazte-epea hiru hilekoa izango da, testamentua egiletsi zenetik zenbatuta».

Honela esan behar du:

«... egiaztarazteko eta eskritura publikoan jasoarazteko epea hiru hilekoa izango da, testamentua egiletsi zenetik zenbatuta».

– 2015/2950 (41/12) orrialdean, 25.3 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... Elkarmendetasunari iritzi egiten zaio, baina egiaztatu daiteke inplizituki ezarri zutela testamentugileek».

Honela esan behar du:

«... Elkarmendetasunari ez zaio irizten, baina egiaztatu daiteke inplizituki ezarri zutela testamentugileek».

– 2015/2950 (41/12) orrialdean, 26. artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«Testamentu mankomunatua edo ermandadekoa bi egilesleek batera ezeztatu edo aldatu ahal izango dute, beste testamentu baten bitartez edo geroko oinordetza-itunaren bitartez».

Honela esan behar du:

«Testamentu mankomunatua bi egilesleek batera ezeztatu edo aldatu ahal izango dute, hura egilesteko galdatzen diren formalitate berak betez edo biek partaide dituen oinordetza-itunaren bitartez».

– 2015/2950 (41/12) orrialdean, 28.1 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«Egilesleetako bat hil ondoren, besteak ezingo ditu ezeztatu ez aldatu hark bere jarauntsi propioari buruz egiletsi dituen xedapenak...».

Honela esan behar du:

«Egilesleetako bat hil ondoren, besteak ezingo ditu ezeztatu ez aldatu bere jarauntsi propioari buruz egiletsi dituen xedapenak...».

– 2015/2950 (41/12) orrialdean, 28.3 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«Ezkontideen kasuan, deuseztasun-, banantzeedo dibortzio-epaia emanez gero, edo izatezko bikoteen kasuan bikote hori bikotekideen bizitza bitartean azkenduz gero, azkentzea haien arteko ezkontzak eragiten duenean izan ezik, ondorerik gabe geratuko dira haren xedapen guztiak, salbu eta elkarren mende egin direnak desgaitasuna duen seme edo alabaren mesederako».

Honela esan behar du:

«Ezkontideen kasuan deuseztasun-, banantze- edo dibortzio-epaia emanez gero, edo izatezko bikoteen kasuan bikote hori bikotekideen bizitza bitartean azkenduz gero –azkentzea haien arteko ezkontzak eragiten duenean izan ezik–, ondorerik gabe geratuko dira beraien arteko xedapen guztiak, salbu eta elkarren mende egin direnak adingabea den edo desgaitasuna duen seme edo alabaren mesederako».

– 2015/2950 (41/14) orrialdean, 34.1 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«Testamentugilea hil eta hurrengo sei hileko epean, behin komisarioak bere izendapenaren berri jasota, jarauntsiko ondasun, eskubide, zama eta betebehar guztien inbentarioa egin beharko du; inbentario horren inguruan, kontuarrazoiak eman beharko dizkie ustezko oinordekoei, eta, oinordeko horiek, behin aipatu epea bukatuta, komisarioari agindeia egin ahal izango diote, betebehar horibete dezan».

Honela esan behar du:

«Behin testamentugilea hilda, komisarioak, bere izendapenaren berri jaso eta hurrengo sei hileko epean, jarauntsiko ondasun, eskubide, zama eta betebehar guztien inbentarioa egin beharko du eta inbentario horren inguruan, kontu-arrazoiak eman beharko dizkie ustezko oinordekoei. Oinordeko horiek, behin aipatu epea bukatuta, komisarioari agindeia egin ahal izango diote, betebehar hori bete dezan».

– 2015/2950 (41/14) orrialdean, 37 artikuluaren izenburuan,

Honako hau dioen lekuan:

«Jarantsiaren ordezkaria eta administratzailea».

Honela esan behar du:

«Jarauntsiaren ordezkaria eta administratzailea».

– 2015/2950 (41/15) orrialdean, 43.2 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... baina xedapenak egin ahal izango ditu bi-bion seme-alaba edo jaraunsleen artean bakarrik...».

Honela esan behar du:

«... baina xedapenak egin ahal izango ditu bi-bion seme-alaba edo ondorengoen artean bakarrik...».

– 2015/2950 (41/16) orrialdean, 45.5 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... horretarako epailearen bidez agindeia jaso ondoren ez badu izendapena onartzen hirurogei eguneko epean».

Honela esan behar du:

«... horretarako epaiketa bidez agindeia jaso ondoren ez badu izendapena onartzen hirurogei eguneko epean».

– 2015/2950 (41/17) orrialdean, 48.1 eta 48.2 artikuluetan,

Honako hau dioen lekuan:

«... testamentugileak kuota hori eratxiki ahal die bere oinordekoei, jaraunsle-izendapenaren bidez, legatuaren bidez, dohaintzaren bidez nahiz bestelako moduez».

«Testamentugileak betebeharra du, bere oinordekoei senipartea eskualdatzeko;».

Honela esan behar du:

«... testamentugileak kuota hori eratxiki ahal die bere senipartedunei, jarauntsi, legatu edo dohaintza gisa edo bestela».

«Testamentugileak betebeharra du, bere senipartedunei senipartea eskualdatzeko;».

– 2015/2950 (41/17) orrialdean, 48.5 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«Seniparteari uko egin dakioke, kausatzailearen heriotza gertatu aurretik ere, horretarako eginiko oinordetza-itunaren bidez, kausatzailearen eta senipartedunaren artean...».

Honela esan behar du:

«Seniparteari uko egin dakioke, kausatzailearen heriotza gertatu aurretik ere, kausatzailearen eta senipartedunaren artean horretarako eginiko oinordetza-itunaren bidez...».

– 2015/2950 (41/18) orrialdean, 50 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«Seme-alabak hilda badaude edo jaraunsgabetuak izan badira...».

Honela esan behar du:

«Seme-alabak kausatzailea baino lehen hilda badaude edo jaraunsgabetuak izan badira...».

– 2015/2950 (41/19) orrialdean, 55. artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... orobat, ezkontideak, ezkonduen antzeko bizimodua egiten duenean...».

Honela esan behar du:

«... orobat, alargunak, ezkonduen antzeko bizimodua egiten duenean...».

– 2015/2950 (41/19) orrialdean, 58. artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... halako dohaintzak dira esanbidezko bazterketarik gabe egindako guztiak, edo nahitaezko jaraunsle ez direnen mesederako egindakoak».

Honela esan behar du:

«... halako dohaintzak dira esanbidezko bazterketarik gabe egindako guztiak, edo nahitaezko oinordeko ez direnen mesederako egindakoak».

– 2015/2950 (41/19) orrialdean, 59.2 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«Nahitaezko jaraunsleen mesederako dohaintzak kolazionatu beharrekoak izango dira, bakar-bakarrik, dohaintza-emaileak kontrakoa xedatzen ez duenean edo...».

Honela esan behar du:

«Senipartedunen mesederako dohaintzak kolazionatu beharrekoak izango dira, bakar-bakarrik, dohaintza-emaileak hala xedatzen duenean edo...».

– 2015/2950 (41/20) orrialdean, 61.2 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... Portugalete eta Plentziako hiribilduen zati forugabea, eta Urduñako hiria».

Honela esan behar du:

«... Portugalete eta Plentziako hiribilduen eta Urduñako hiriaren zati forugabea».

– 2015/2950 (41/20) orrialdean, 62.3 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... egintza horiek aurkaratu ahal izango dira, lege honetan ezarritako forma eta ondoreekin».

Honela esan behar du:

«... egintza horiek aurkaratu ahal izango dira, bakarrik, lege honetan ezarritako forma eta ondoreekin».

– 2015/2950 (41/21) orrialdean, 64.3 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«Fruituak eta landareak...».

Honela esan behar du:

«Fruitu esekiak eta landareak...».

– 2015/2950 (41/22) orrialdean, 69.1 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... senide tronkeroek egintza horiek deuseztatu ahal izango dituzte...».

Honela esan behar du:

«... egintza horiek deuseztatu ahal izango dira senide tronkeroen eskariz...».

– 2015/2950 (41/22) orrialdean, 69.2 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... hala ere, senide tronkeroek testamentu- nahiz oinordetza-klausula aurkaratu ahal izango dute...».

Honela esan behar du:

«... hala ere, testamentu- nahiz oinordetza-klausula aurkaratu ahal izango da senide tronkeroen eskariz...».

– 2015/2950 (41/22) orrialdean, 70.8 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«Kausatzailearen zorrak ordainduko dira ondasun higigarrien eta ondasun higiezin ez-tronkalen zenbatekoarekin...».

Honela esan behar du:

«Kausatzailearen zorrak ordainduko dira ondasun higigarri eta ondasun higiezin ez-tronkalen zenbatekoarekin...».

– 2015/2950 (41/25) orrialdean, 82. artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... besterentze hori lehenespenez eskuratzeko eskubidea mendekoa baldin bada...».

Honela esan behar du:

«... besterentze hori lehenespenez eskuratzeko eskubidearen mendekoa baldin bada...».

– 2015/2950 (41/27) orrialdean, 89.1 eta 89. 2 artikuluetan,

Honako hau dioen lekuan:

«1.– ... euren nahitaezko jaraunsleak gehiagorekin edo gutxiagorekin baztertuz».

«2.– Nahitaezko jaraunsle gisa hartzen dira...».

Honela esan behar du:

«1.– ... euren senipartedunak gehiagorekin edo gutxiagorekin baztertuz».

«2.– Senipartedun gisa hartzen dira...».

– 2015/2950 (41/27) orrialdean, 91.1 artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... botere osoko gozamena eratu ahal dute, testamentuaren bidez nahiz oinordetza-itunaren bidez».

Honela esan behar du:

«... botere osoko gozamena eratu ahal dute, inter vivos nahiz mortis causa».

– 2015/2950 (41/28) orrialdean, 97. artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... eta, orobat, landa, lursail, baso edo mendi batek edo batzuek. Lursail edo landa horiek landetxearen ondoan egon daitezke edo...».

Honela esan behar du:

«... eta, orobat, lursail, lur edo baso batek edo batzuek. Lur edo lursail horiek landetxearen ondoan egon daitezke edo...».

– 2015/2950 (41/28) orrialdean, 99. artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«Baserria eta bere lursailen eskualdaketan...».

Honela esan behar du:

«Baserriaren eta bere lurren eskualdaketan...».

– 2015/2950 (41/29), orrialdean, 103. artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... egilesleek finka ditzakete hari jarri beharreko erreserbak, zamak, betebeharrak eta baldintzak».

Honela esan behar du:

«... egilesleek finka ditzakete hari jarri beharreko erreserbak, ordezpenak, zamak, betebeharrak eta baldintzak».

– 2015/2950 (41/30) orrialdean, 106. artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«Oinordetza-itunak post mortem eragingarritasuna badu eta ezkontzako itunetan egilesten bada, izendatuak bere eskubidea xedatu ahal izango du...».

«...Baldin eta abintestato hildako izendatu baten seme-alaba edo ondorengo batzuk badira, izendatzaileak aukera ditzake horietariko bat edo batzuk...».

Honela esan behar du:

«Oinordetza-itunak post mortem eragingarritasuna badu, izendatuak bere eskubidea xedatu ahal izango du...».

«...Baldin eta abintestato hildako izendatu baten seme-alaba edo ondorengo oinordeko batzuk badira, izendatzaileak aukera ditzake horietariko bat edo batzuk...».

– 2015/2950 (41/32) orrialdean, 114. artikuluaren izenburuan,

Honako hau dioen lekuan:

«Ezkontide alarguna edo bizirik dirauen izatekoz bikotekidea».

Honela esan behar du:

«Alarguna edo bizirik dirauen izatezko bikotekidea».

– 2015/2950 (41/32) orrialdean, 117. artikuluan,

Honako hau dioen lekuan:

«... beste heren bat hildakoaren azken egoitzari dagokion foru-aldundiari, eta gainerako herena hildakoak zein udaletan izan duen bere egoitza eta udal horri».

«Administrazio publiko horien eskubide eta betebeharrak beste oinordekoen parekoak izango dira...».

Honela esan behar du:

«... beste heren bat hildakoaren azken bizilekuari dagokion foru-aldundiari, eta gainerako herena hildakoak zein udaletan izan duen bere bizilekua eta udal horri».

«Administrazio publiko horien eskubide eta betebeharrak beste jaraunsleen parekoak izango dira...».

– 2015/2950 (41/37) orrialdean, 143. artikuluaren izenburuan,

Honako hau dioen lekuan:

«Ondorengoek jarauntsiak onartzea ezkontide alargunak eskatuta».

Honela esan behar du:

«Oinordekoek jarauntsiak onartzea ezkontide alargunak eskatuta».

– 2015/2950 (41/39) orrialdean, lehenengo xedapen gehigarrian,

Honako hau dioen lekuan:

«1.– ...Horretarako, honako hauek egingo ditu: ikerketu, ebaluatu, proposamenak eztabaidatu eta aholkularitza egin...».

Honela esan behar du:

«1.– ...Horretarako, honako hauek egingo ditu: ikertu, ebaluatu, proposamenak eztabaidatu eta aholkularitza egin...».

– 2015/2950 (41/39) orrialdean, bigarren xedapen gehigarrian,

Honako hau dioen lekuan:

«1.– ... izatezko bikoteak arautzeko martxoaren 7ko 2/2003 Legearen 4. artikuluan...».

«2.– ... izatezko bikoteak arautzeko martxoaren 7ko 2/2003 Legearen 2. eta 5. artikuluak...».

Honela esan behar du:

«1.– ... izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen 4. artikuluan...».

«2.– ... izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen 2. eta 5. artikuluak...».

 
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
www.euskadi.net

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra