Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal zuzenbide zibila  >>  Legeria

19/2015 Legea, uztailaren 13koa, Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuan administrazioa erreformatzeko neurriena

2015-07-13

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/07/14, 167. zk.

bcl_995185830.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

7851 19/2015 Legea, uztailaren 13koa, Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuan administrazioa erreformatzeko neurriena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.

Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela eta Nik berretsi egiten dudala.

HITZAURREA

Ministroen Kontseiluak Administrazio Publikoen Erreformarako Batzordea sortzea erabaki zuen 2012ko urriaren 26an, eta batzorde horren eginkizuna zen neurriak proposatzeko txosten bat egitea, hain zuzen ere, Administrazioa herritarrek eta ekonomiak eskatzen duten tamainakoa izateko eta eraginkortasun eta malgutasuna edukitzeko neurriak proposatzeko txostena.

2013ko ekainaren 21ean, Ministroen Kontseiluak txosten hori jaso zuen lehendakariorde eta Lehendakaritzako ministroa denaren eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroaren aldetik, eta ekainaren 21eko 479/2013 Errege Dekretu bidez, Administrazioaren Erreforma Gauzatzeko Bulegoa sortu zen txosten horretan txertatutako neurrien exekuzio koordinatuaz, jarraipenaz eta sustapenaz arduratuko zen organo gisa, neurri berriak proposatu zitezkeelarik.

Administrazio Publikoen Erreformarako Batzordeak txostena argitaratu zuenetik aurrera –bai eta lehenagotik ere– zenbait arau eta erabaki eman dira txostenean jasotako proposamenak formalki burutzeko.

Testu honetan, txostenean jasotzen diren proposamen horietako batzuk betearazteko beharrezkoak diren araudiko neurri berriak jasotzen dira, enkante elektronikoen sistema bat abian jartzeko proposamenak betearazteko, hain zuzen ere. Horretarako, enkante judizial eta administratiboen atari bakar bat ezarriko da Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzian, baita osasun-zentroetako jaiotza eta heriotzen izapidetze elektronikoa ere.

I

Enkante elektronikoei buruzko proposamenari dagokionez, gure antolamenduan behin baino gehiagotan aurreikusten da enkante publikoaren aukera, ondasunak diru bihurtzeko bitarteko gisa. Konkurrentzia publikoan oinarritutako salmenta-mota horrek bi helburu ditu: batetik, prozeduraren gardentasuna bermatzea, eta bestetik, ondasun-salmentatik ahalik eta etekin gehien ateratzea. Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legetik eratorritako erregelamendu-mailako araudia indarrean jarri arte erabiltzen ziren prozedura horiek— notarial, judizial edo administratiboak— zuzenekoak izatea, moldaera desberdinak edukitzea, publizitate-mugak eta prozeduraren zurruntasuna zuten ezaugarri nagusi.

2013ko ekainaren 21eko Ministroen Kontseiluan, Gobernuak Administrazio Publikoen Erreformarako Batzordearen txostena onartu zuen. Bertan, Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzian enkanteen atari elektroniko bat sortzeko aukera aztertu zen beste neurri batzuen artean, administrazioaren aldetik sinplifikazio handiagoa lortzeko eta, aldi berean, eskura dauden bitartekoak berrerabiliz prozedurak gainjarri daitezen ekiditeko. Atari bakar bat erabiltzeak zenbait abantaila garrantzitsu eskaintzen ditu; besteak beste, erabiltzailea testuinguruan ohitzen da eta leku bakar batean eman behar du alta mota guztietako

enkanteetan parte hartzeko. Gainera, atari bakar bat izateak datu-base bakar bat dagoela esan nahi du, eta horrek honako aukera hauek ahalbidetzen ditu: batetik, enkante publiko guztiak barne hartuko dituen bilaketa-motor bakar bat izango da –herritarrentzako erraztasuna–, eta bestetik, nabarmen murriztuko dira datu-baseen ostatu-, mantentzeeta garapen-kostuak. Datu-base horren ustiaketari esker, gero mota guztietako informazioa eta estatistikak eskaini ahal izango dira.

Enkante elektronikoak abantaila garrantzitsuak eskaintzen ditu zuzeneko enkantesistemarekin alderatuta, azken horrek arazo larriak eragiten baititu gaur egun, publizitaterik eza, esaterako; izan ere, enkanteak oso gutxi iragartzen dira, eta horien hedapen mugatuak asko zailtzen du konkurrentzia, aldi berean, partaidetza txikia eraginez. Horrez gain, zuzeneko enkanteetan parte hartu ahal izateko muga azpimarratu behar da, horrek are gehiago zailtzen baitu beren izenean nahiz ordezkarien bitartez lehiatzen direnen partaidetza, bertan egon behar baitute leku, egun eta ordu jakin batean. Era berean, zuzeneko enkante-sistemari dagokion prozeduraren zurruntasuna aipatu behar da, dagoeneko gaindituta dugun zorroztasun formalista baitu.

II

Enkante publikoak abantaila ugari eskaintzen ditu gaur egun, prozeduren publizitatea ugaritzen du, enkanteari nahiz ondasunari buruzko informazio ia mugagabea eskaintzen du, eta garrantzitsuena, eskaintzak edozein momentutan eta edozein lekutan egitea ahalbidetzen du, eta horrek sistema eraginkorragoa sortzen du eragindako guztientzat.

Segurtasun juridikoak irmo mantendu behar du prozedura elektronikoan. Enkante elektronikoak ez ditu zuzenekoak baino berme juridiko gutxiago. Hasieratik, bertan esku hartzen duten guztien identifikazio garbia egiten da sinadura elektronikoaren ziurtagiri aitortu bidez edo aurretiaz hitzartutako gakoetan oinarritutako sinadura bidez. Sistemak ziurtagiri elektroniko bidez bermatzen ditu transakzio guztiak, eta zigilu batek horiek egin diren une zehatza zehaztuko du; sinadura elektroniko bidezko ziurtagiri aitortuak, denborari dagokion zigiluarekin eta prozesu guztien trazabilitatearekin batera, guztiz bermatzen du prozeduraren gardentasuna. Enkantean arduradun bat egongo da –kasu honetan, idazkari judiziala–, eta hari beharrezko informazio guztia helarazi behar zaio, hark prozedura modu egokian garatu dela ikuskatu dezan. Horrela, gardentasuna eredu berriaren elementu definitzailea da, Justiziaren aurrean Herritarrek dituzten Eskubideen Gutunak adierazten duen moduan, eta hori guztia herritarrei arintasun, kalitate eta eraginkortasun handiagoarekin erantzuteko gai izango den justizia irekiagoa lortzeko helburuarekin.

Gainera, Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia arduratzen da Enkanteen Atariaz, eta horrek ere konfiantza eta bermea eskainiko dizkio prozedura berriari.

III

Maiatzaren 14ko 1/2013 Legeak Hipoteka Legearen 129. artikulua aldatzen du, besteak beste, eta modu elektroniko bakarra txertatzen du nahitaezko salmenta estrajudizialetik eratorritako notario-enkanterako. Lege honen eraginez, artikulu horretan doikuntza jakin batzuk txertatu behar izan dira, eta horretaz arduratzen da, hain zuzen, azken xedapenetatik hirugarrena. Dena den, ez dirudi logikoa modu elektronikoa notario-enkanteetarako gorde eta betearazpen-prozeduretatik eratorritako enkante judizialetan ez aplikatzea.

Erreformak enkante-prozedura osoari eragiten dio, ondasun higiezinen nahiz higigarrien kasuan, eta sistema elektronikora egokitzen du. Sistema hori diseinatzeko, publizitate-, segurtasuneta erabilgarritasun-irizpideak hartu dira oinarritzat. Interes berezia eman zaio publizitateari, lehenik eta behin, hura Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarri behar baita; izan ere, Espainian publizitate ofiziala egitea da haren funtsezko funtzioetako bat. Era berean, Justizia Administrazioaren Atarian iragarriko da, eta gero, Enkanteen Atarian. Enkante bakoitzaren kasuan, ondasunen eta datu osagarrien erregistro-publikotasuna egongo da, hala nola, planoak, argazkiak, lizentziak eta, zordunaren, hartzekodunaren edo idazkari judizialaren ustez, ondasunaren salmentan eragin dezaketen beste elementu batzuk. Halaber, Enkanteen Atariaren eta prozesuan esku hartzen duten gainerako

alderdien arteko komunikazioen eta jakinarazpen elektronikoen sustapena azpimarratu behar da; dena den, beharrezko bermeak ezarri dira herritarrek enkante elektronikoan parte hartzeko beharrezko baliabide teknikoak ez dituztenerako, betiere Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa Izatearen ekainaren 22ko 11/2007 Legeari eta Justizia Administrazioan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legeari jarraikiz. Gardentasuna eta publizitatea bermatzeko ahalegin horretan, Jabetza Erregistratzaileak exekutatutako kargaren ondorengo eskubideen erregistro-titularrei egin beharreko jakinarazpenetan eta komunikazioetan txertatutako berritasuna gaineratu daiteke; izan ere, Erregistroko iragarkitaulan emaitzarik izan ez dutenen eta eraginkortasun mugatua dutenen publizitatea ordezkatu da, eta horiek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, betiere erregistroko zerbitzu publikoari dagokion jarduketaren barnean.

Bulego judizialaren zuzendaritza-arduraduna den heinean, idazkari judizialak funtsezko eginkizuna betetzen du enkante judizialetan, betiere gardentasuna errazteko helburuarekin. Hari dagokio enkantea abiaraztea, haren publizitatea agintzea —beharrezko datuak helarazita—, eta hura eten edo berrabiaraztea; amaierara arte etengabeko kontrola mantenduko du, Enkanteen Atariarekin izango duen harreman elektroniko pribilegiatuaren bidez. Enkantea amaitu ostean, Enkanteen Atariak informazio ziurtatua igorriko dio idazkari judizialari, eta bertan, modu antolatuan adieraziko ditu eskaintzak (irabazi duen eskaintza adieraziko da lehenengo) .

Legeak ondasun higigarrien, ondasun higiezinen eta hipotekatutako ondasun higiezinen enkante elektronikoa arautzen du, hipoteka-prozesuari dagozkion ezaugarri bereziak kontuan hartuta eta honako helburu zehatz honekin: konkurrentzia areagotzea, eta beraz, salmenta-aukerak eta prezio hobean saltzeko aukerak areagotzea.

Bestalde, eta lizitatzaileen ahalik eta konkurrentziarik handiena bermatzeko helburuarekin, aurretiaz hitzartutako gako bidezko sinadura-sistemak erabili ahal izango dira Enkanteen Atarira sartu eta hura erabili ahal izateko; dena den, beharrezko segurtasunestandarrak bete beharko dira eta Enkanteen Atarian alta eman nahi duten pertsonen identifikazio egokia egin beharko da.

IV

Legearen bigarren zatiak Erregistro Zibilaren uztailaren 21eko 20/2011 Legea aldatzea du helburu. Legezko aldaketa horrekin, lege hori indarrean jarri ostean jaioberrien inskripzioa osasun-zentroetatik zuzenean egin dadila lortu nahi da, «leihatila bakar» gisa. Gurasoek, erditze-prozesuan lagundu duten medikuekin batera, aitorpenaren inprimaki ofiziala sinatuko dute zeini jaiotza egiaztatzen duen medikuen partea gehituko zaion. Hura modu telematikoan igorriko da osasun-zentrotik Erregistro Zibilera, medikuaren sinadura elektroniko bidezko ziurtagiri aitortuak babestuta. Horrenbestez, ez da Erregistro Zibilaren Bulegora pertsonalki joan beharrik izango jaioberriaren inskripzioa egitera. Horretarako, Kode Zibila aldatu behar da, baita Lagundutako Giza Ugalketako Teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legea ere.

Horrez gain, haurra osasun-establezimendutik kanpo jaiotzen den kasuetarako edo, arrazoiak arrazoi, inprimaki ofiziala aurreikusitako epean eta baldintzetan bidali ez den kasuetarako beharrezko arauak aurreikusten dira.

Horrela, osasun-ziurtagiri elektronikoa ezarri da jaiotzen nahiz hiltzen diren pertsonen inskripzioa egiteko Erregistro Zibilean, normalean, horiek osasun-zentroetan gertatzen baitira.

Heriotzen kasuan, osasun-ziurtagiriak heriotza bortitzaren aztarnak dauden ala ez adieraziko du, baita lurperatze-baimena ez bidaltzeko bestelako arrazoiak dauden ere; hala, erregistroko arduradunari gertakari horiek jakinarazten zaizkionean —jakinarazteko bidea edozein dela—, hark lurperatzeedo errauste-lizentzia emateari uko egin ahalko dio dagokion organo judizialaren baimena jaso arte.

Jaioberrien identitate-segurtasunari dagokionez, «lapurtutako haurren» dramak sortutako alarma sozialari erantzun nahi izan zaio. Hori dela eta, legeak jaioberrien identifikazio-segurtasuna azpimarratzen du, baita amaren eta haurraren arteko harremana

inolako zalantzarik gabe ezarri beharra ere, hala badagokio, beharrezko proba medikoak, biometrikoak eta analitikoak eginez. Bestalde, osasun-zentroetan haurduntzaren lehenengo sei hilabeteen ondoren jaio baina hildako haurren kontrolak ugaritu dira, eta kasu horietan, bi medikuk sinatu behar dute dagokion heriotza-ziurtagiria; horiek beren erantzukizunpean sinatu beharko dute, erditzetik eta, hala badagokio, amaren eta semealabaren material genetikoarekin egindako probetatik ez dela amaren eta haurraren arteko harremanari buruzko zalantzarik sortzen. Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta eginbideak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Legean arautzen den moduan, datu horiek jaioberriaren historia klinikoan sartuko dira, eta bertan mantenduko dira hura hil arte; hiltzen denean, datu horiek kasuan kasuko administrazioaren behin betiko artxibategietara lekualdatuko dira, eta bertan mantenduko dira, dagozkion segurtasun-neurriekin.

Era berean, eta haurtzaroa babesteko esparruan, erditzeko momentuan bere semealabari uko egiten dion amak ez du jaiotza-inskripzioa bete beharrik izango, eta betebehar hori dagokion erakunde publikoarena izango da; kasu horretan, eta ondorio estatistikoetarako, ez da amaren helbidea adieraziko, eta hala, adingabea ez da automatikoki erroldatuko bere seme-alabari uko egin dion amaren bizilekuan.

V

Legea, arestian adierazi diren edukia eta helburuak dituena, bi artikulutan egituratzen da. Lehenengoan, enkante betearazleei buruzko Prozedura Zibilearen Legearen artikuluak aldatzen dira, eta bigarrenean, berriz, Erregistro Zibilaren Legeari dagozkion artikuluak. Legeak, bukatzeko, lau xedapen gehigarri, hiru xedapen iragankor, indargabetzeko xedapen bat eta hamar azken xedapen ditu.

Lehenengo artikulua. Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, aldatzea.

Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, honela geratzen da aldatuta:

Bat. 551. artikuluaren 1. eta 3. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:

«1. Betearazpen-demanda aurkeztuta, auzitegiak auto bat emango du, betearazpen-agindu orokorra daukana eta betearazpena abiarazten duena, betiere baldintza eta betekizun prozesalak betetzen badira, titulu betearazleak inolako forma-irregulartasunik ez badu eta eskatzen diren betearazpen-egintzak tituluaren izaerarekin eta edukiarekin bat badatoz.

Aurretiaz, idazkari judizialak dagokion kontsulta egingo dio Konkurtso Erregistro Publikoari, Konkurtso Legearen 5 bis artikuluaren 4. zenbakian aurreikusitako ondoreetarako.»

«3. Epaileak edo magistratuak autoa emanda, betearazpenaren ardura duen idazkari judizialak, betearazpena abiarazten duen autoaren egunean bertan edo hurrengo egun baliodunean, dekretu bat emango du, honako hauek izango dituena:

1.a Bidezkoak diren betearazpen-neurri zehatzak, posible izanez gero ondasunen enbargoa barnean hartuta.

2.a Betearazpenpekoaren ondasunak lokalizatzeko eta ikertzeko bidezkoak diren neurriak, 589. eta 590. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

3.a Zordunari egin behar zaion ordaintze-errekerimenduaren edukia, legeak errekerimendu hori ezartzen duen kasuetan.

Idazkari judizialak Konkurtso Erregistro Publikoari ezagutaraziko dio badela betearazpena abiarazten duen autoa, eta espresuki zehaztuko du zer identifikazio fiskaleko zenbakia duen betearazpena abiarazi zaion zordunak, pertsona fisiko zein juridikoa izan. Konkurtso Erregistro Publikoak betearazpenaz arduratzen ari den epaitegiari jakinaraziko dio konkurtso-legerian aurreikusitako ondoreetarako jakinarazi den identifikazio fiskaleko zenbakiari lotuta egiten den edozein idazpen.

Idazkari judizialak Konkurtso Erregistro Publikoari ezagutaraziko dio betearazpenprozeduraren amaiera, hura gertatzen denean.»

Bi. 636. artikuluaren 3. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«3. Aurreko zenbakietan xedatutakoari kalterik egin gabe, idazkari judizialak ondasunak enbargatu ondoren, beharrezkoak diren jardunak egingo dira haien enkante judiziala egiteko, zeina zehaztutako epean gauzatuko baita baldin eta aurretiaz eskatu eta agindu ez bada, lege honetan aurreikusitakoaren arabera, nahitaezko diru-bihurtzea beste era batera gauza dadila.»

Hiru. 644. artikulua honela geratzen da idatzita:

«644. artikulua. Enkanterako deialdia.

Enbargatutako ondasun higigarrien balio justua finkatu ondoren, idazkari judizialak, dekretu bidez, enkanterako deialdia egitea erabakiko du.

Enkantea, kasu orotan, elektronikoki egingo da Enkanteen Atarian, idazkari judizialaren ardurapean.»

Lau. 645. artikulua honela geratzen da idatzita:

«645. artikulua. Enkantearen iragarkia eta publizitatea.

1.Aurreko artikuluan aurreikusitako ebazpena irmoa denean, Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarriko da enkanterako deialdia, eta iragarkiak jakinarazpenaren balioa izango du pertsonatu ez den betearazpenpekoarentzat. Betearazpen-prozedura bideratzen duen idazkari judizialak enkanterako deialdiaren iragarkia publika dadila aginduko du, eta hura Estatuko Aldizkari Ofizialera igorriko du, hurrengo artikuluan aipatzen den edukiarekin eta modu telematikoan. Era berean, eta informazio-ondoreetarako soilik, Justizia Administrazioaren Atarian publikatuko da enkantearen iragarkia.

Gainera, betearazleak edo betearazpenpekoak eskatuta eta betearazpenaren ardura daukan idazkari judizialak komenigarria irizten badio, zentzuzkoa den publizitatea emango zaio enkanteari, diru bihurtu nahi diren ondasunen izaerarentzat eta balioarentzat egokienak diren bitarteko publikoak eta pribatuak erabiliz.

2.Alderdi bakoitza behartuta egongo da enkantea publikatzeko eskatu dituen neurrietatik eratorritako gastuak ordaintzera, hargatik eragotzi gabe kostu-tasazioan sartzea Estatuko Aldizkari Ofizialean publikatzeagatik betearazleari sortutako gastuak.»

Bost. 646. artikulua honela geratzen da idatzita:

«646. artikulua. Enkantearen iragarkiaren eta publizitatearen edukia.

1.Estatuko Aldizkari Ofizialean jarritako enkantearen iragarkiak edukiko ditu, soil-soilik, iragarkiaren data, betearazpen-prozedura bideratzen ari den bulego judiziala eta bere identifikazio-zenbakia eta mota, bai eta Enkanteen Atarian enkanteari dagokion helbide elektronikoa ere.

2.Enkanteen Atarian ediktua jarriko da, enkante bakoitzerako bereizita, eta barnean hartuko ditu enkantearen eta enkantean jarriko diren ondasunen baldintza orokorrak eta partikularrak, bai eta enkanterako garrantzitsuak diren datu eta inguruabar guztiak ere, eta, ezinbestean, enkantearen objektu den ondasunaren edo ondasunen balioespena edo balorazioa, enkantean gutxieneko zenbateko gisa erabiliko dena. Datu horiek Enkanteen Atarira igorri beharko dira hark elektronikoki tratatzeko moduan, informazioa eman eta antolatu ahal izateko

Bai ediktuan bai Enkanteen Atarian jasoko da, era berean, ulertuko dela ezen lizitatzaile orok onartzen duela dagoen titulazioa nahikoa dela edo hura ez dagoela,

bai eta haien eskaintzek enkantearen gutxieneko zenbatekoaren ehunekoak, 650. artikuluan ezarritakoak, ez gainditzearen ondorioak ere.

3.Beste bitarteko batzuen bidez egiten den publizitatearen edukia kasu bakoitzean erabiltzen den bitartekoaren izaerari egokituko zaio, kostuen ekonomia ahalik eta handiena bilatuko da, eta mugatu ahal izango da ondasunak edo ondasunen loteak, haien tasazio-balioa, edukitza-egoera eta Enkanteen Atariaren barruan enkanteari dagokion helbide elektronikoa identifikatzeko datu zehatzetara.»

Sei. 647. artikuluaren 1. zenbakiaren 3. puntua eta 3. zenbakia aldatzen dira; honela geratzen dira idatzita:

«3.a Egokitzen den egiaztagiria edukitzea; horretarako, beharrezkoa izango da ondasunen balioaren ehuneko 5 kontsignatua izatea. Kontsignazioa bitarteko elektronikoez egingo da, Enkanteen Atariaren bitartez, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak haren eskura jarriko dituen zerbitzu telematikoak erabilita; agentzia horrek, halaber, bere entitate laguntzaileen bidez hartuko ditu diru-sarrerak.»

«3. Betearazleak edo geroagoko hartzekodunek soilik egin ahal izango dute postura errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena eurentzat gordeta. Lagapena betearazpenaren ardura duen idazkari judizialaren aurrean egindako agerraldiaren bidez gauzatuko da, lagapen-hartzailea bertan izanda, zeinak onartu egin beharko duen, eta, hori guztia, errematearen prezioa ordaindu edo kontsignatu aurretik edo ordaintzeko edo kontsignatzeko unean bertan, zeina dokumentu bidez jaso beharko den. Ahalmen bera izango du betearazleak, baldin eta, aurreikusitako kasuetan, enkantean jarritako ondasuna edo ondasunak adjudika daitezela eskatzen badu.»

Zazpi. 648. artikulua honela geratzen da idatzita:

«648. artikulua. Enkante elektronikoa.

Enkante elektronikoa honako erregela hauen arabera egingo da:

1.a Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren mendeko Atarian egingo da, enkanteak elektronikoki egitekoan, zeinaren kudeaketa-sistemara bulego judizial guztiek izango duten sarbidea. Bulego judizialen eta Enkanteen Atariaren artean egin behar diren informazio-truke guztiak telematikoki egingo dira. Enkante bakoitzak identifikazio-zenbaki bakarra izango du.

2.a Iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean publikatzen denetik, gutxienez hogeita lau ordu igarota irekiko da enkantea, hura hasteko beharrezko informazioa Enkanteen Atarira igorri denean.

3.a Behin enkantea irekita, eskaintza elektronikoak soilik egin ahal izango dira, enkantearen gutxieneko zenbatekoei, kontsignazioei eta aplikagarriak diren gainerako erregelei buruz lege honetan ezarritako arauen arabera. Kasu orotan, Enkanteen Atariak eskaintzak badaudela eta haien muntari buruz informatuko du enkanteak dirauen bitartean.

4.a Enkante elektronikoan parte hartu ahal izateko, interesdunek alta emanda egon beharko dute sistemaren erabiltzaile gisa, eta bertara sartuko dira Sinadura Elektronikoaren abenduaren 19ko 59/2003 Legean aurreikusitakoarekin bat datozen identifikazio-mekanismo seguruen eta sinadura elektronikoaren bidez, halako moldez non lizitatzaileak erabat identifikatuta egongo diren kasu orotan. Enkanteen Atariaren bitartez emango da alta, identifikazio-mekanismo seguruen eta sinadura elektronikoaren bidez, eta nahitaez jaso beharko dira interesdunaren identifikaziodatu guztiak. Betearazleak identifikatuko dira beraiek hasitako betearazpenprozeduretatik eratorritako enkanteetan posturagile gisa agertzeko aukera emateko moduan, kontsignaziorik egiteko beharrik gabe.

5.a Betearazleak, betearazpenpekoak edo hirugarren edukitzaileak, halakorik izanez gero, beren erantzukizunpean eta, kasu orotan, prozedura bideratzen ari den bulego judizialaren bidez, Enkanteen Atarira bidali ahal izango dute lizitazioaren

objektua den ondasunari buruz duten informazio guztia, tasazio-txostenetatik edo bestelako dokumentazio ofizialetik etorria, organo judizialengandik zuzenean edo notario bitartez eskuratua eta haien ustez balizko lizitatzaileentzat interesgarria izan daitekeena. Idazkari judizialak ere egin ahal izango du hori bere ekimenez, komenigarri irizten badio.

6.a Eskaintzak telematikoki bidaliko dira, komunikazio-sistema seguruen bidez, Enkanteen Atarira, zeinak hartu-agiri tekniko bat itzuliko duen, denbora-zigilu batekin, postura eta haren munta zein une zehatzetan hartu diren adierazten duena. Une horretan publikatuko du elektronikoki eskaintza. Posturagileak, halaber, adierazi beharko du ea 652. artikuluaren 1. zenbakiaren bigarren paragrafoan aipatutako erreserba onartzen duen ala ez eta eskaintza bere izenean egiten duen edo hirugarren baten izenean. Onargarriak izango dira jadanik egindako postura handiena baino zenbateko handiagokoak, txikiagokoak edo haren adinakoak; azken bi kasu horietan ulertuko da une horretatik aurrera onartu egiten dutela kontsignazio-erreserba, eta kontuan hartuko dira eskaintza berdina edo handiena egin duen lizitatzaileak eskuratze-prezioaren gainerakoa azkenean kontsignatzen ez duen kasuan. Zenbateko bereko posturak dauden kasuan, denboran aurrekoa lehenetsiko da.»

Zortzi. 649. artikulua honela geratzen da idatzita:

«649. artikulua. Enkantearen garapena eta amaiera.

1.Enkanteak posturak onartuko ditu irekitzen denetik hogei egun naturaleko epe batean. Enkantea ez da itxiko azken postura egiten denetik ordubete igaro arte, nahiz eta horrek ekarri artikulu honetan aipatutako hogei eguneko hasierako epea gehienez ere 24 orduz luzatzea.

Idazkari judizialak zorduna konkurtsoan deklaratu dela jakinez gero, dekretu bidez etengo du betearazpena, eta ondorerik gabe utziko du enkantea, hura jadanik hasita egon arren. Inguruabar hori berehala komunikatuko zaio Enkanteen Atariari.

2.Enkantea hamabost egun baino gehiagoz eteteak berarekin ekarriko du kontsignazioak itzultzea, eta egoera atzera eramango da iragarkia publikatu aurreaurreko unera arte. Enkanteari berriro ekiteko, iragarkiaren beste publikazio bat egingo da, enkante berri bat izango balitz bezala.

3.Enkantearen itxiera-datan, itxieraren ondoren, Enkanteen Atariak idazkari judizialari igorriko dio postura telematiko irabazlearen informazio ziurtatua, bai eta

652. artikuluaren 1. zenbakiaren bigarren paragrafoan aipatutako postura-erreserba egitea hautatu duten gainerako guztiena ere, zenbateko handienetik txikienera eta, hura berdin-berdina den kasuan, kronologikoki ordenatuta, lizitatzaileen izenabizenekin eta helbide elektronikoarekin.

4.Enkantea amaituta eta informazioa hartuta, idazkari judizialak hura jasota utziko du, parte hartu zutenen izena eta egin zituzten posturak adierazita.»

Bederatzi. 650. artikuluaren 1. eta 5. zenbakiak aldatzen dira, zenbaki berri bat gehitzen da, 5. zenbakia izango dena, eta 5. eta 6. zenbakiak berriro zenbakitzen dira, zeinak 6.a eta 7.a izango diren; honela geratzen dira idatzita:

«1. Posturarik onena balorazioaren ehuneko 50a edo handiagoa denean, idazkari judizialak posturagile onenaren aldeko errematea onetsiko du dekretu bidez, enkantea itxi den egun berean edo hurrengoan. Errematatzaileak postura horren zenbatekoa kontsignatu beharko du, gordailuan jarritakoa kenduta, dekretua jakinarazten denetik hamar eguneko epean, eta, kontsignazio hori eginda, ondasunen edukitza emango zaio.»

«5. Eskaintzaren muntagatik betearazpenpekoak edo betearazleak artikulu honen 3. eta 4. zenbakiek ematen dizkieten ahalmenak egikari baditzakete, idazkari judizialak, zehaztutako epeak igaro ondoren, nahitaezko jakinarazpena egingo dio posturarik onena egin duen lizitatzaileari edo, kasua denean, ezagutaraziko dio betearazpenpekoak edo betearazleak beren ahalmenak egikaritu dituztela.

6.Errematea edo betearazleari egindako adjudikazioa onetsi aurreko edozein unetan, betearazpenpekoak bere ondasunak askatu ahal izango ditu, betearazleari zor zaion guztia ordainduta: printzipala, korrituak eta kostuak. Kasu horretan, idazkari judizialak dekretu bidez erabakiko du enkantea eten dadila edo hura bera ondorerik gabe utz dadila, eta berehala ezagutaraziko dio, bi kasuetan, Enkanteen Atariari.

7.Errematea onetsita eta, bidezkoa denean, gordailututakoaren eta errematearen guztizko prezioaren arteko aldea gordailuen eta kontsignazioen kontuan kontsignatuta, adjudikazio-dekretua emango da, kasua denean prezioa kontsignatu dela adierazten duena, eta egintza hori Enkanteen Atariari ere ezagutaraziko zaio.»

Hamar. 652. artikulua honela geratzen da idatzita:

«652. artikulua. Eskaintza egiteko eratutako gordailuen destinoa.

1.Enkantea amaituta, askatu edo itzuli egingo dira posturagileek kontsignatutako zenbatekoak, posturagile onenari dagokiona izan ezik, zeina gordailuan erreserbatuko den betebeharra betetzen delako berme gisa eta, kasua denean, salmenta-prezioaren zati gisa.

Hala ere, gainerako posturagileek eskatzen badute, beraiek kontsignatutako zenbatekoen erreserba ere mantenduko da, errematatzaileak prezioaren gainerakoa epean entregatzen ez badu haren atzetik daudenen alde onets dadin errematea, haien posturen ordenan eta, berdinak izanez gero, egin ziren ordena kronologikoan.

2.Aurreko zenbakian ezarritakoaren arabera bidezkoak diren itzulketak gordailua egin zuenari itzuliko zaizkio, kontuan hartu gabe posturagileak bere izenean edo beste norbaitenean jardun duen.»

Hamaika. 653. artikuluaren 3. zenbakia ezabatzen da.

Hamabi. 656. artikulua honela geratzen da idatzita:

«656. artikulua. Jabariaren eta kargen ziurtagiria.

1.Enkantearen objektua atal honen eremuan dagoenean, betearazpenaren ardura duen idazkari judizialak manamendua bidaliko dio kasuan kasuko erregistroaren ardura duen erregistratzaileari, epaitegiari ziurtagiria bidal diezaion honako puntu hauek jasota dituen informazio jarraituarekin:

1.a Ondasun edo eskubide zamatuaren jabariaren eta gainerako eskubide errealen titulartasuna.

2.a Erregistra daitekeen ondasun enbargatuaren gainean diren eskubideak, edozein izaeratakoak direla; bereziki, zamatzen duten karga inskribatuen zerrenda osoa edo, kasua denean, kargarik ez duela.

Kasu orotan, formatu elektronikoan egingo da ziurtagiria, eta eduki egituratuko informazioa izango du.

2.Erregistratzaileak orri-bazterreko ohar bidez jasoko du aurreko zenbakian aipatutako ziurtagiria egin izana, data eta dagokion prozedura adieraziz.

Erregistratzaileak berehala eta telematikoki jakinaraziko die idazkari judizialari eta Enkanteen Atariari hasierako informazioa ukitzen edo aldatzen duen beste titulu bat edo batzuk aurkeztu izanaren egitatea 667. artikuluaren ondoreetarako.

Enkanteen Atariak erregistroak emandako informazioa bilduko du berehala, eta atariaren edukia kontsultatzen dutenei helaraziko die.

3.Aurrekoari kalterik egin gabe, alderdi betearazlearen prokuradoreak, idazkari judizialak behar bezala ahalmenak emanda eta enbargoaren idatzoharra egin ondoren, artikulu honen 1. zenbakian aipatutako ziurtagiria eskatu ahal izango du; ziurtagiria egin izana ere orri-bazterreko oharrean jaso beharko da. Kasu orotan, formatu elektronikoan egingo da ziurtagiria, eta eduki egituratuarekin.»

Hamahiru. 657. artikuluaren 3. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«3. Hamar egun igaro ezkero betearazpenpekoari eta hartzekodunei errekerimendua egin zitzaienetik haien erantzunik gabe, ulertuko da, betearazpenaren ondoreetarako soilik, karga eguneratuta dagoela errekerimendua egiteko unean lehentasunezko tituluan ezarritakoarekin bat etorriz.»

Hamalau. 660. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. 657. eta 659. artikuluetan aipatutako komunikazioak erregistroan jasotako egoitzan egingo dira, posta ziurtatu hartu-agiridun bidez edo beste bitarteko fedeemaile baten bidez.

Artikulu honetan xedatutakoaren ondoreetarako, ondasun baten gaineko eskubide erreal baten, kargaren edo zamaren edozein erregistro-titularrek lurralde nazionaleko egoitza bat jasoarazi ahal izango du erregistroan, betearazpenaren kasuan jakinarazpenak bertan egin dakizkion. Inguruabar hori orri-bazterreko oharraren bidez jasoko da bere titularitatepean duen eskubide errealaren, kargaren edo zamaren inskripzioan. Helbide elektroniko bat ere jasoarazi ahal izango da jakinarazpenak egiteko. Helbide elektroniko bat zehaztuta ulertuko da jakinarazpenak hartzeko prozedura hori onartzen dela, hargatik eragotzi gabe haiek pertsonalei metatuta, eta ez modu alternatiboan, egin beharra. Kasu horretan, epeen zenbaketa egingo da arau prozesalen arabera edo Justizia Administrazioan informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legearen arabera egindako jakinarazpen positiboetatik lehenengoaren hurrengo egunetik hasita. Egoitzaren edo helbide elektronikoaren ezarpena edo aldaketa erregistroari komunikatu ahal izango zaio lege honetako 683. artikuluaren 2. zenbakian aipatutako moduetatik edozeinetan eta manu berean ezarritako ondoreekin.

656. artikuluak aipatutako ziurtagiriak, dela zuzenean erregistratzaileak bidalia, dela betearazlearen prokuradoreak ekarria, aipatutako komunikazioak egin direla adierazi beharko du.

Egoitza erregistroan jasota ez dagoen kasuan edo komunikazioa edozein arrazoirengatik itzultzen den kasuan, erregistratzaileak beste komunikazio bat egingo du ediktu bidez, Estatuko Aldizkari Ofizialean jarriko dena.»

Hamabost. 661. artikulua honela geratzen da idatzita:

«661. artikulua. Betearazpena errentariei eta egitezko okupatzaileei komunikatzea. Edukitza-egoeraren publizitatea..

1.Betearazpenpekoak egindako ondasun-azalpenagatik, betearazleak zehazteagatik edo beste edozein modugatik prozeduran jasota dagoenean badaudela pertsona batzuk, betearazpenpekoa izan gabe enbargatutako higiezina okupatu eta identitate ezaguna dutenak, betearazpena dagoela jakinaraziko zaie, haien egoera justifikatzen duten tituluak auzitegiaren aurrean aurkez ditzaten hamar eguneko epean. Jakinarazpen hori egin ahal izango da alderdi betearazlearen prokuradorearen bidez hala eskatzen duenean edo, inguruabarrak kontuan hartuta, idazkari judizialak erabakitzen duenean.

Enkanteen Atarian egiten den enkantearen publizitatean, bai eta, kasua denean, bitarteko publikoetan edo pribatuetan egiten denean ere, higiezinaren edukitzaegoera adieraziko da ahal den xehetasunarekin, edo, aitzitik, okupatu gabe dagoela, inguruabar hori betearazpenaren ardura duen idazkari judizialari behar bezala egiaztatzen bazaio.

2.Enkantea iragarri aurretik betearazleak eskatu ahal izango du auzitegiak deklara dezala okupatzaileak edo okupatzaileek ez dutela ondasun higiezinean irauteko eskubiderik higiezina betearazpenean besterendua izan ondoren. Eskaera

675. artikuluaren 3. zenbakian ezarritakoaren arabera izapidetuko da, eta auzitegiak

hura onartuko du, eta eskatutako deklarazioa egingo du, auto errekurriezinaren bidez, okupatzailea edo okupatzaileak egitezko hustzat edo titulu nahikorik gabekotzat har daitezkeenean. Bestelako kasuan, deklaratuko du, ondorengo errekurtsorik gabe baita ere, okupatzaileak edo okupatzaileek higiezinean irauteko eskubidea dutela, etorkizuneko eskuratzaileari haiek higiezina utzarazteko egokitu dakizkiokeen akzioak salbuetsita.

Aurreko paragrafoan aipatutako deklarazioak enkantearen publizitatean jasoaraziko dira.»

Hamasei. 667. artikulua honela geratzen da idatzita:

«667. artikulua. Enkanterako deialdia.

1.Enkanterako deialdia iragarriko da eta publizitatea emango zaio 645. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

2.Enkanteen Ataria egokitzen den erregistroarekin komunikatuko da, Erregistratzaileen Elkargoaren sistemen bidez, erregistro horrek presta eta bidal dezan enkantean jarritako finkari edo finkei buruzko erregistro-informazio elektronikoa, zeina etengabe eguneratua egongo den harik eta enkantea amaitu arte eta Enkanteen Atariaren bidez eskainiko den. Era berean, finka oinarri grafikoetan identifikatuta badago, haien informazioa eskuratuko da. Edozein arrazoirengatik, informazio hori ezin bada eman iragarkia publikatzen denetik berrogeita zortzi ordu igaro ondoren, hala adieraziko da, eta enkantea hasi egingo da, hargatik eragotzi gabe ondoren eta enkantea amaitu baino lehen Enkanteen Atarian jartzea.»

Hamazazpi. 668. artikulua honela geratzen da idatzita:

«668. artikulua. Iragarkiaren edukia eta enkantearen publizitatea.

1.Enkantearen iragarkiaren edukia eta haren publizitatea 646. artikuluan aurreikusitakoaren arabera egingo da.

2.Enkanteen Atarian ediktua jarriko da, enkante bakoitzerako bereizita, eta barnean hartuko ditu, 646. artikuluan zehaztutako datuez gain, enkantearen objektua den finkaren edo finken identifikazioa, haren erregistro-datuak eta, edukiz gero, katastroko erreferentzia, bai eta enkanterako garrantzitsuak diren datu eta inguruabar guztiak ere, eta, ezinbestean, enkantean gutxieneko zenbateko gisa erabiliko den balioespena edo balorazioa, lehentasunezko kargen murrizketa, egonez gero, eta haren edukitza-egoera, betearazpen-prozeduran jasota badago. Era berean, bidezkoa izanez gero, enkantearen objektua den higiezina bisitatzeko aukera adieraziko da, 669. artikuluaren 3. zenbakian aurreikusia. Datu horiek Enkanteen Atarira igorri beharko dira hark elektronikoki tratatzeko moduan, informazioa eman eta antolatu ahal izateko.

Bai ediktuan bai Enkanteen Atarian jasoko da, era berean, ulertuko dela ezen lizitatzaile orok onartzen duela betearazpen-prozeduran dagoen titulazioa nahikoa dela edo hura ez dagoela, bai eta haien eskaintzek enkantearen gutxieneko zenbatekoaren ehunekoak, 670. artikuluan ezarritakoak, ez gainditzearen ondorioak ere. Gainera, adieraziko da auzi-jartzailearen kreditua baino lehenagoko kargek, zamek eta idazpenek iraun egingo dutela, eta lizitatzaileak, enkantean parte hartze hutsagatik, onartu egiten dituela eta haietatik eratorritako erantzukizunean subrogatuta geratzea onartzen duela errematea bere alde adjudikatuz gero.

3.Erregistro-ziurtagiria, kasua denean, Enkanteen Atariaren bidez kontsultatu ahal izango da. Egokitzen den erregistroak, Enkanteen Atariaren bidez, lizitazioaren objektua den finka orori buruzko ziurtagiria, prozedurari hasiera emateko egindakoa, emango du eta, halaber, 667. artikuluan aipatutako erregistro-informazio eguneratua, katastroko erreferentzia –finkari erantsita egonez gero– eta finkari lotutako informazio grafikoa, hirigintzakoa edo ingurumenekoa legean aurreikusitakoaren arabera, posible izanez gero.»

Hemezortzi. 669. artikuluaren 1. zenbakia aldatzen da eta 3. eta 4. zenbakiak gehitzen zaizkio; honela geratzen dira idatzita:

«1. Enkantean parte hartzeko, lege honen 666. artikuluan ezarritakoaren arabera ondasunei emandako balioaren ehuneko 5en baliokidea den zenbateko bat kontsignatu beharko dute posturagileek, aldez aurretik, 647. artikuluaren 1. zenbakian ezarritako moduan.»

«3. Lizitazio-aldian, enkantean interesa duen edonork auzitegiari eskatu ahal izango dio higiezin betearazia edo betearaziak ikuskatzea, zeinak edukitza duenari komunikatuko dion eta onarpena eskatuko dion. Edukitzaileak higiezinaren ikuskapena onartzen duenean eta egokitasunez ematen duenean laguntza ondasunaren enkantea hobeto egite aldera auzitegiak egindako errekerimenduen aurrean, zordunak auzitegiari eskatu ahal izango dio zorra murriztu dezala ondasunaren adjudikazio-balioaren ehuneko 2 arte gehienez, baldin eta edukitzailea bada edo hark eskatuta jardun badu. Auzitegiak, inguruabarrak aintzat hartuta eta aldez aurretik gehienez ere bost eguneko epean betearazleari entzunda, bidezkoa den zor-murrizketa erabakiko du gehienezko kengarriaren barruan.

4.Hamabost egun baino denbora-tarte luzeagoan etenda egon den enkanteari berriro ekiteko, beste iragarki bat publikatuko da, eta erregistro-informazioaren beste eskaera bat egingo da, kasua denean, beste enkante bat izango balitz bezala.»

Hemeretzi. 670. artikuluaren 1. eta 7. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:

«1. Posturarik onena ondasuna enkantera ateratako balioaren ehuneko 70 edo handiagoa bada, betearazpenaren ardura duen idazkari judizialak posturagile onenaren aldeko errematea onetsiko du dekretu bidez, enkantea itxi den egun berean edo hurrengoan. Berrogei eguneko epean, gordailututakoaren eta errematearen guztizko prezioaren arteko aldea kontsignatu beharko du errematatzaileak gordailuen eta kontsignazioen kontuan.»

«7. Errematea edo betearazleari egindako adjudikazioa onetsi aurreko edozein unetan, betearazpenpekoak bere ondasunak askatu ahal izango ditu, betearazleari zor zaion guztia ordainduta: printzipala, korrituak eta kostuak. Kasu horretan, idazkari judizialak dekretu bidez erabakiko du enkantea eten dadila edo hura bera ondorerik gabe utz dadila, eta berehala ezagutaraziko dio, bi kasuetan, Enkanteen Atariari.»

Hogei. 673. artikulua honela geratzen da idatzita:

«673. artikulua. Eskurapenaren inskripzioa: titulua.

Jabetza-erregistroan inskripzioa egiteko titulu nahikoa izango da adjudikaziodekretuaren lekukotza, idazkari judizialak egindakoa, bere barnean hartzen dituena errematea onesten duen ebazpena, hartzekodunaren aldeko adjudikazioa edo egikaritzeko hitzarmenaren bidez edo espezializatutako pertsona edo erakunde bidez egindako eskualdaketa, eta adierazten duena, kasua denean, prezioa kontsignatu dela, bai eta hipoteka-legeriaren arabera inskripzioa egiteko beharrezkoak diren gainerako inguruabarrak ere.

Lekukotzak adieraziko du, kasua denean, errematatzaileak kreditua lortu duela errematearen prezioaren ordainketari eta, kasua denean, aurretiazko gordailuari aurre egiteko, eta finantzatutako zenbatekoak eta mailegua eman duen erakundea zehaztuko ditu, Hipoteka Legearen 134. artikuluan aurreikusitako ondoreetarako.»

Hogeita bat. 674. artikulua honela geratzen da idatzita:

«674. artikulua. Kargak ezereztea.

Eskuratzaileak eskatuta, errematea edo adjudikazioa eragin duen zamaren idatzoharraren edo, kasua denean, inskripzioaren ezerezte-manamendua egingo da.

Era berean, geroagoko inskripzio eta idatzohar guztiak ezerezteko aginduko du idazkari judizialak, 656. artikuluan aurreikusitako ziurtagiriaren ondoren egindakoak barne, eta manamendu berean jasoko da saldutakoaren edo adjudikatutakoaren balioa auzi-jartzailearen kredituaren guztizko zenbatekoaren berdina edo txikiagoa dela eta, gaindituz gero, interesdunen eskura atxiki zela gerakina.

Manamenduan adieraziko dira, baita ere, ezereztea inskribatzeko hipotekalegeriak galdatzen dituen gainerako inguruabarrak.

Alderdiak eskatuta, adjudikazio-dekretuaren lekukotza eta kargak ezerezteko manamendua elektronikoki igorriko dira egokitzen den jabetza-erregistrora edo erregistroetara.»

Hogeita bi. 682. artikuluaren 2. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«2. Ondasun hipotekatuak pertsegitzen direnean, kapitulu honetako xedapenak aplikatuko dira, aurreko zenbakian xedatutakoaz gain, honako betekizun hauek betetzen diren guztietan:

1.a Hipotekaren eratze-eskrituran interesdunek zehazten dutenean finka edo ondasun hipotekatuaren tasazio-prezioa, enkantearen gutxieneko zenbateko gisa balio dezan, zeina inola ere ezingo den izan, kasua denean, Hipoteka Merkatua Arautzen duen martxoaren 25eko 2/1981 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz egindako tasazioan zehaztutako balioaren ehuneko 75 baino txikiagoa.

2.a Eskritura berean egoitza bat jasotzen denean, zordunak finkatua, errekerimenduak eta jakinarazpenak egiteko. Gainera, helbide elektroniko bat ere finkatu ahal izango da, egokitzen diren jakinarazpen elektronikoak hartzearen ondoreetarako; 660. artikuluaren 1. zenbakiaren bigarren paragrafoan xedatutakoa aplikatuko da kasu horretan.

Merkataritza-establezimenduen gaineko hipotekan, egoitzatzat ezinbestean hartuko da hipotekatzen den establezimendua instalatuta dagoen lokala.»

Hogeita hiru. 683. artikulua honela geratzen da idatzita:

«683. artikulua. Errekerimenduak eta jakinarazpenak egiteko zehaztutako egoitza aldatzea.

1.Zordunak eta zordun ez den hipotekatzaileak errekerimenduak eta jakinarazpenak egiteko zehaztutako egoitza aldatu ahal izango dute honako erregela hauek betez:

1.a Ondasun hipotekatuak higiezinak direnean, ez da beharrezkoa izango hartzekodunaren adostasuna, betiere eskrituran zehaztutako herri berean egiten bada aldaketa edo finkak kokatuta dauden mugarteko beste edozeinetan eta horrek epaitegiaren eskumena zehazteko balio badu.

Egoitza hori adierazitakoetatik desberdina den leku batera aldatzeko, beharrezkoa izango da hartzekodunaren adostasuna.

2.a Ondasun higigarrien hipoteka denean, ezingo da egoitza aldatu hartzekodunaren adostasunik gabe.

3.a Itsasontzien gaineko hipoteken kasuan, nahikoa izango da egoitzaaldaketa hartzekodunari ezagutaraztea.

Kasu orotan, beharrezkoa izango da hartzekodunari egindako jakinarazpen fede-emailea egiaztatzea.

2.Aurreko zenbakian aipatutako egoitza-aldaketak erregistroan jasoaraziko dira hipoteka-inskripzioaren orri-bazterrean oharra eginda, dela erregistratzailearen aurrean legitimatutako edo berretsitako sinadura duen eskariaren bidez, dela erregistroan telematikoki aurkeztutako eskariaren bidez sinadura elektronikoaren ziurtagiri aitortuarekin bermatuta, dela notario-aktaren bidez.

3.Errekerimenduen eta jakinarazpenen ondoreetarako, ondasun hipotekatuen hirugarren eskuratzaileen egoitza izango da eskuratze-inskripzioan izendatuta ageri dena. Kasu orotan, aplikagarria izango da 660. artikuluaren 1. zenbakian jasotako aurreikuspena.»

Hogeita lau. 685. artikuluari 5. zenbakia gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«5. 579. artikuluaren 1. zenbakian aurreikusitako ondoreetarako beharrezkoa izango da, falta den zenbatekoagatik eta bidezkoa den horien aurka betearazpena abiarazi ahal izateko, hasierako betearazpen-demanda haiei jakinaraztea. Jakinarazpen hori egin ahal izango du betearazlearen prokuradoreak hark hala eskatzen badu edo, inguruabarrak kontuan hartuta, idazkari judizialak erabakitzen duenean.

Bertan erreklamatutako zenbatekoa izango da abal-emaileen edo fidatzaileen aurka betearazpena abiarazteko oinarri gisa balioko duena, eta ezingo da handitu hasierako betearazpen-prozedura izapidetzean sortutako berandutzekorrituengatik.»

Hogeita bost. 686. artikuluaren 2. eta 3. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:

«2. Zordunari betearazpena abiarazi dela jakinarazteari kalterik egin gabe, aurreko zenbakian aipatutako errekerimendua ez da egingo, 581. artikuluaren 2. zenbakian xedatutakoarekin bat etorriz, errekerimendua edo errekerimenduak estrajudizialki egin direla egiaztatzen denean.

Ondore horietarako, zordunari egindako errekerimendua eta, kasua denean, hirugarren edukitzailea den hipotekatzaile ez-zordunari eta, kasua denean, egikaritzen den hipotekaren eskubide erreala baino geroago inskribatu diren eskubideen titularrari egindako jakinarazpenak haietako bakoitzak erregistroan kontsignatu duen egoitzan egin beharko dira. Errekerimendua edo jakinarazpena notarioak egingo dio, notario-legerian ezarritako moduan, helburuko pertsonari, zehaztutako egoitzan egonez gero. Egoitzan ez badago, notarioak eginbidea gauzatuko du bertan egon eta errekerituarekin harreman pertsonala edo lanharremana daukala adierazten duen adin nagusiko pertsonarekin. Notarioak espresuki jasoko du pertsona horrek zedulaz arduratzeko eman duen adostasuna eta helburuko pertsonari iritsarazteko hark duen betebeharra.

Aurrekoa gorabehera, baliozkoa izango da jabetza-erregistroan jasotako egoitzatik kanpo egindako errekerimendua edo jakinarazpena, betiere helburuko pertsonari egiten bazaio eta, notarioak aldez aurretik hura identifikatuta, haren adostasunarekin egiten bada, zeina errekerimenduaren edo jakinarazpenaren aktan adieraziko den.

Helburukoa pertsona juridikoa den kasuan, notarioak eginbidea gauzatuko du administrazio-organoko kide izan eta erregistroan zehaztutako egoitzan dagoen adin nagusiko pertsonarekin, baldin eta ahalmen nahikoak dauzkan ordezkaria dela egiaztatzen badu edo notarioaren iritziz modu nabarian jarduten badu pertsona juridikoaren interesekoak diren errekerimendu edo jakinarazpen fede-emaileak hartzeko ardura eman dion pertsona gisa.

3.Erregistroan jasotako egoitzan errekerimendua egiten saiatu baina huts egin, aurreko zenbakian aipatutako pertsonekin hura egin ezin izan eta bulego judizialak zordunaren egoitza zehazteko ikerketa egokiak egin baditu, ediktuak publikatzeko aginduko da 164. artikuluan aurreikusitako moduan.»

Hogeita sei. 688. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Betearazpena ondasun hipotekatuen gainekoa denean, erregistratzaileari erreklamatuko zaio 656. artikuluaren 1. zenbakian aipatutako puntuak jasotzen dituen ziurtagiria, bai eta betearaziko den hipotekaren inskripzioa hitzez hitz txerta

dadila ere, eta adieraziko da betearazlearen aldeko hipoteka indarrean eta ezereztu gabe dagoela edo, kasua denean, erregistroan jasotako ezereztea edo aldaketak. Kasu orotan, aplikagarria izango da 656. artikuluaren 3. zenbakian xedatutakoa.»

Hogeita zazpi. 691. artikulua honela geratzen da idatzita:

«691. artikulua. Ondasun hipotekatuen enkanterako deialdia. Deialdiaren iragarkia eta publizitatea.

1.Aurreko artikuluetan xedatutakoa beteta eta ordaintze-errekerimendua eta lehen aipatutako jakinarazpenak egin zirenetik hogei egun igarota, finka edo ondasun hipotekatuaren enkantea egingo da, auzi-jartzaileak, zordunak edo hirugarren edukitzaileak eskatuta.

2.Enkantea iragarriko da eta publizitatea emango zaio 667. eta 668. artikuluetan zehaztutako moduan.

3.Merkataritza-establezimenduaren gaineko hipotekarekin bermatutako zorragatik bideratzen denean prozedura, Enkanteen Atarian publikatuko den ediktuak adieraziko du eskuratzailea lotuta geratuko dela Hiri Errentamenduen Legean xedatutakoari eta, kasua denean, onartu egingo duela kontratua lagatzearen ondorioz errentatzaileak errenta igotzeko duen eskubidea.

4.Ondasun hipotekatuen enkantea, higigarriak nahiz higiezinak izan, lege honetan ondasun higiezinen enkanterako xedatutakoaren arabera egingo da.

5.Idazkari judizialak zorduna konkurtsoan deklaratu dela dakienean, enkantea etengo du, jadanik hasita egon arren. Kasu horretan enkanteari berriro ekingo zaio egiaztatzen denean, konkurtsoko epailearen ebazpenaren lekukotza bidez, ondasunak edo eskubideak ez direla beharrezkoak zordunaren jarduera profesionalarekin edo enpresarialarekin jarraitzeko, aplikagarria izanik 649. artikuluaren 2. zenbakian xedatutakoa. Kasu orotan, jabetza-erregistratzaileak betearazpen-prozedura bideratzen ari den bulego judizialari jakinaraziko dio finka hipotekatuaren gaineko konkurtsoaren inskripzioa edo idatzoharra, bai eta ondasuna zordunaren jarduera profesionalari edo enpresarialari lotuta ez dagoela edo jarduera horietarako ez dela beharrezkoa jasotzen duen erregistro-agiria ere.

6.Kapitulu honek aipatzen dituen betearazpen-prozesuetan ere erabili ahal izango dira titulu honen IV. kapituluko 3. eta 4. ataletan araututako hitzarmen bidezko egikaritzea eta espezializatutako pertsona edo erakunde bidezkoa.»

Hogeita zortzi. 693. artikulua honela geratzen da idatzita:

«693. artikulua. Hainbat epetan ordaindu beharreko kapitalaren edo korrituen zati batera mugatutako erreklamazioa. Epekako zorren mugaeguneratze aurreratua.

1.Kapitulu honetan xedatutakoa aplikagarria izango da epeka ordaindu behar den kredituaren kapitalaren edo korrituen zati bat ordaintzen ez den kasuan, baldin eta, zordunak bere ordaintze-betebeharra bete gabe gutxienez hilabeteko hiru epe mugaeguneratu badira edota zordunak bere betebeharra gutxienez hiru hilabetez bete gabe uztearen baliokidea den kuota kopuru bat mugaeguneratu bada. Horrela jasoko du notarioak eratze-eskrituran eta erregistratzaileak egokitzen den idazpenean. Kapitalaren edo korrituen epeetakoren bat ordaintzeko beharrezkoa bada ondasun hipotekatua besterentzea eta oraindik ere betebeharraren beste epe batzuk mugaeguneratu gabe geratzen badira, salmenta egingo da, eta erosleari finka eskualdatuko zaio ordaindu gabe dagoen kredituaren zatiari dagokion hipotekarekin.

2.Kapitalarengatik eta korrituengatik zor den guztia erreklamatu ahal izango da, baldin eta mugaeguneratze osoa hitzartu bada zordunak gutxienez hilabeteko hiru epetan bere ordaintze-betebeharra bete gabe uzten duen kasuan edota hainbat kuota ordaindu gabe utzi eta horien zenbatekoa, guztira, zordunak bere betebeharra

gutxienez hiru hilabetez ez betetzea adinakoa den kasuan, eta hitzarmen hori eratze-eskrituran eta egokitzen den idazpenean jasota dagonean.

3.Aurreko zenbakian aipatutako kasuan, hartzekodunak eskatu ahal izango du, hargatik eragotzi gabe betearazpena zor osoagatik abiaraztea, zordunari komunika dakiola ondasuna askatu ahal izango duela, enkantea itxi baino lehen, demandaren aurkezpen-datan mugaeguneratuta zegoen printzipalaren eta korrituen zenbateko zehatza kontsignatuz, prozeduran sortuz doazen eta osorik edo zati batean ordaindu ez diren maileguaren mugaeguneratzeak eta berandutze-korrituak barne. Ondore horietarako, hartzekodunak eskatu ahal izango du 578. artikuluaren

2.zenbakian aurreikusitakoaren arabera jardun dadila.

Ondasun hipotekatua ohiko etxebizitza bada, zordunak ondasuna askatu ahal izango du, hartzekodunaren adostasunik gabe ere, aurreko paragrafoan adierazitako zenbatekoak kontsignatuta.

Ondasun bat lehen aldiz askatu ondoren, bigarren aldiz edo gehiagotan askatu ahal izango da, betiere gutxienez hiru urte igaro badira askatze-dataren eta hartzekodunak egindako ordaintze-errekerimendu judizialaren edo estrajudizialaren artean.

Zordunak aurreko paragrafoetan aurreikusitako baldintzetan egiten badu ordainketa, kostuak tasatuko dira, zeinak ordaindutako kuota atzeratuen muntaren arabera kalkulatuko diren 575.1 bis artikuluan aurreikusitako mugarekin, eta behin haiek ordainduta, idazkari judizialak dekretua emango du, ondasuna askatuko duena eta prozedura amaitutzat deklaratuko duena. Gauza bera erabakiko da ordainketa hirugarren batek betearazlearen adostasunarekin egiten duenean.»

Bigarren artikulua. Erregistro Zibilaren uztailaren 21eko 20/2011 Legea aldatzea.

Erregistro Zibilaren uztailaren 21eko 20/2011 Legea honela geratzen da aldatuta:

Bat. 44. artikulua honela geratzen da idatzita:

«44. artikulua. Jaiotza-inskripzioa eta filiazioa.

1.Pertsonen jaiotzak inskribatu egin ahal izango dira, Kode Zibilaren 30. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

2.Inskripzioak fede ematen du, egitateari, datari, orduari, jaioterriari, identitateari, sexuari, eta, hala denean, inskribatutakoaren filiazioari buruz ere.

3.Jaiotza-inskripzioa adierazpen-egileak edo adierazpen-egileek behar bezala sinatutako dokumentu ofizialean formulatutako adierazpenari jarraikiz egingo da; harekin batera, medikuen adierazpena jasoko da. Xede horretarako, osasunestablezimenduaren barruan nahiz hortik kanpo izandako jaiotzan lagundu duen erizainak, erizaintza obstetriko-ginekologikoan aditua den erizainak edo medikuak jaioberriaren amaren identitatea egiaztatuko du zuzenbidean onartutako bitartekoak erabiliz, hura medikuaren partean gehitzeko helburuarekin. Gurasoek dagokion inprimaki ofiziala beteta egingo dute adierazpena. Bertan, adierazpenaren balioari buruzko ohartarazpenak jasoko dira, filiazioaren zehaztapen legalari buruzko arauak oinarritzat hartuta.

Medikuaren partea izan ezean, dagozkion ziurtagiriak helarazi beharko dira, erregelamendu bidez zehaztutako moduan.

Dokumentazioa jaso eta aztertu ostean, Erregistro Zibilaren arduradunak jaiotzainskripzioa egingo du berehala. Inskripzio horrek banakako beste erregistro berri bat irekiko du, eta hari kode pertsonal bat esleituko zaio, lege honetako 6. artikuluan aurreikusitako moduan.

4.Jaiotza-inskripzioaren ondoreetarako, filiazioa lege zibiletan eta Lagundutako Giza Ugalketako Teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legean xedatutakoari jarraikiz zehaztuko da.

48. artikuluan aipatzen diren kasuetan salbu, Espainiako jaiotza-inskripzio guztietan amarengandiko filiazioa agertuko da; hura eskuratzeko aukerak mugatuak

izango dira amak, behar bezala oinarritutako arrazoiak direla-eta, hala eskatzen duenean eta filiazio horretatik eratorritako eskubideak gauzatzeari uko egiten dionean. Adierazpenaren eta parte medikoaren edo erregelamendu bidezko egiaztapenaren artean desberdintasunik egongo balitz, azken hori nagusituko da.

Semea edo alaba inskribatzeko orduan, aitarengandiko filiazioa adierazi beharko da honako kasu hauetan:

a) Amarekin ezkontza behar bezala egiaztatuta dagoenean eta, hura legedia zibilean zehaztutako senarraren aitatasun-presuntzioekin bat datorrenean, edo horrelakorik izan ezean, bi gurasoek hala onesten dutenean, baita legezko edo izatezko bereizketa dagoenean ere.

b) Aitak filiazio hori ezartzearekin ados dagoela adierazten duenean, hura legedia zibilean ezarritako presuntzioen aurkakoa ez bada eta eztabaidarik sortzen ez bada. Horrez gain, legedia zibilean aurreikusten diren baldintzak bete beharko dira hura baliozkotu eta eraginkor bihurtu ahal izateko.

Ama adierazpenean agertzen dena ez den beste pertsona batekin ezkonduta dagoela agertzen den kasuetan, edo Kode Zibileko 116. artikuluan aurreikusitako presuntzioa aplikatu behar den kasuetan, jaiotza-inskripzioa berehala egingo da amaren filiazioarekin; kasu horietan, erregistro-espediente bat irekiko da aitarengandiko filiazioa zehazteko helburuarekin.

5.Era berean, ezkontzazko filiazioa adieraziko da ama beste emakume batekin ezkonduta badago eta hura legez edo izatez bananduta ez badago, eta azken emakume horrek haren ezkontidearekin izandako semearen edo alabaren filiazioa bereganatzen duela zehazten duenean.

6.Adopziozko filiazio kasuetan, eta legedia aplikagarriari jarraikiz, adopzioari dagokion ebazpen judiziala edo administratiboa adieraziko da, eta hark lege honetan aurreikusitako publikotasun-erregimen mugatua bete beharko du.

7.Semearen edo alabaren inskripzioa egin ostean, ezkontzaz kanpoko filiazioa Kode Zibilean zehaztutako moduen bitartez aitortu ahal izango da, edozein unetan. Aitak Erregistro Zibilaren arduradunaren aurrean adierazten badu, amaren eta semearen edo alabaren legezko ordezkariaren berariazko baimena eskatuko da, hura adingabea bada, edo harena, adinez nagusia bada. Gaitasuna judizialki aldatuta badu, haren legezko ordezkariaren baimena, haren kuradorearen adostasuna edo semearen baimena eskatuko da, epaiak dioenarekin bat. Inskripzioa egin ahal izateko, lege zibilean eskatzen diren aitorpenaren baliotasunerako edo eraginkortasunerako baldintzak bete beharko dira gainera.

Filiazioa Erregistro Zibilaren arduradunak onartutako espediente bidez inskribatu ahal izango da, baldin eta Ministerio Fiskala edo nahitaezko jakinarazpen pertsonala jaso duen alderdi interesduna horren aurka ez badaude eta hurrengo inguruabarretatik edozein gertatzen bada:

1.a Aitaren edo amaren zalantzarik gabeko idazkia dagoenean, eta bertan filiazioa aitortzen denean.

2.a Semea edo alaba aitaren edo amaren etengabeko semeedo alabaegoeran dagoenean, aitaren beraren edo familiaren egintza zuzenek justifikatuta.

3.a Amari dagokionez, erditu izana eta seme-alabaren identitatea frogatzen diren guztietan.

Aurka eginez gero, filiazioaren inskripzioa Prozedura Zibilaren Legean araututako prozedura bidez bakarrik lortu ahal izango da.

8.Eztabaida-kasuetan eta legeak zehazten dituen beste kasuetan, aitarengandiko filiazioa agertzeko beharrezkoa izango da prozesuei buruzko legerian aurreikusitako xedapenei jarraikiz emandako aurretiazko ebazpen judiziala.

9.Inskripzioa egin ostean, arduradunak jaiotza-inskripzioaren hitzez-hitzezko ziurtagiri elektronikoa egingo du eta adierazpen-egilearen edo adierazpen-egileen eskura jarriko du hura.»

Bi. 45. artikulua honela geratzen da idatzita:

«45. artikulua. Jaiotza-inskripzioa sustatu behar duten pertsonak.

Honako hauek jaiotza-inskripzioa sustatu beharko dute:

1.Ospitale, klinika eta osasun-establezimenduen zuzendaritzak.

2.Erditzean lagundu duten medikuek eta osasun arloko langileek, osasunestablezimendutik kanpo erditzen denean.

3.Gurasoek. Dena den, erditzean semeari edo alabari uko egiten bazaio, amak ez du betebehar hori izango, eta dagokion erakunde publikoak bereganatuko du eginkizun hori.

4.Gertuen dagoen senitartekoak edo, horrelakorik izan ezean, erditzea gertatzen denean bertan dagoen eta adinez nagusia den beste edozein pertsonak.»

Hiru. 46. artikulua honela geratzen da idatzita:

«46. artikulua. Jaiotzaren jakinarazpena osasun-zentroen aldetik.

Ospitale, klinika eta osasun-zentroen zuzendaritzak osasun-zentroan izan diren jaiotza guztiak jakinaraziko dizkio, hirurogeita hamabi orduren epean, dagokion Erregistro Zibilaren Bulegoari, Erregistro Zibilaren arduradunaren aurrean agertu behar den kasuetan salbu. Jaiotzan laguntzen duten osasun-esparruko langileek, beren erantzukizunpean, jaioberriaren identifikazioa bermatzeko dagozkion kautelazko neurriak hartuko dituzte, eta zalantzarik gabe amarengandiko filiazioa zehaztuko duten egiaztapenak egingo dituzte, baita horretarako beharrezkoak izan daitezkeen proba biometrikoak, medikoak eta analitikoak ere, historia klinikoak arautzen dituen legediari jarraikiz. Edonola ere, jaioberriaren bi oin-arrastoak eta amaren hatz-markak hartuko dira, horiek dokumentu berean jasota geratu daitezen. Erregistro Zibilean egindako jaiotza-inskripzioan proba horiek egin izana jasoko da, baita hasiera batean horiekin lotutako informazioa jasotzen duen osasun-zentroa ere; dena den, informazio hori kasuan kasuko administrazioaren behin betiko artxibategietara bidali ahal izango da, hala dagokionean.

Baldintza horiek bete ostean, jakinarazpena egiteko, osasun-zentroak bete behar duen eta jaiotza jakinarazi behar duen pertsonak edo pertsonek sinatutako adierazpenaren inprimaki ofiziala bidaliko da bitarteko elektronikoak erabiliz; bertan, adierazpen-egileen identifikazioa eta nazionalitatea jasoko dira, baita jaioberriarentzat aukeratutako izenari buruzko beren adierazpenak, izen-abizenen ordena eta aitarengandiko filiazioa ere. Inprimaki horri erditzean lagundu duen medikuak sinatutako jaiotzaren egiaztagiria gehituko zaio. Adierazpena osasunzentroko langileek bidaliko dute, eta identifikazioeta sinadura-mekanismo elektroniko seguruak erabiliko dituzte horretarako.

Inprimaki ofizial horiek aurkezten direnean, Estatistikako Institutu Nazionalari dagozkion datuak bidali beharko zaizkio, legeak institutu horri esleitzen dizkion eskumenen ondoreetarako.

Sinatzaileek beren identitatea egiaztatu beharko dute, nahitaez, jaiotzan lagundu duten osasun-esparruko langileen aurrean, haren erantzukizunpean eta Zuzenbidean onartutako bitartekoak erabiliz.»

Lau. 47. artikulua honela geratzen da idatzita:

«47. artikulua. Betebehar hori duten beste pertsona batzuen adierazpen bidezko jaiotza-inskripzioa.

1.Osasun-establezimendutik kanpo izan diren jaiotzei dagokienez, edo arrazoiak arrazoi, dokumentua aurreko artikuluan aurreikusitako baldintzetan eta epean bidali ez den kasuetan, inskripzioa sustatu behar dutenek hamar eguneko

epea izango dute jaiotza Erregistro Zibilaren Bulegoan edo Erregistro Zibilaren Bulego Kontsularretan adierazteko.

2.Adierazpena egiteko orduan, dokumentu ofiziala aurkeztu beharko da, behar bezala beteta; horrez gain, medikuak modu elektronikoan sinatutako derrigorrezko osasun-ziurtagiria gaineratu beharko da, edo bestela, dagokion egiaztagiria, erregelamendu bidez zehaztutako moduan.

3.Adierazpena inskribatzeko, eta jaiotza-egunetik aurreikusitako epea igaro ostean, erregistro-espedientean emandako ebazpena eskatuko da.»

Bost. 49. artikuluaren 1. eta 4. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:

«1. Jaiotza-inskripzioan jaioberriaren identitate-datuak adieraziko dira, hau da, jarri zaion izena eta dagozkion izen-abizenak, filiazioaren arabera. Era berean, haurra jaio den lekua, eguna eta ordua adieraziko dira, baita sexua ere.»

«4. Gainera, eta posible den guztietan, gurasoen honako datu hauek jakinaraziko dira: izen-abizenak, Nortasun Agiri Nazionala edo atzerritarraren pasaporteeta identifikazio-zenbakia, eta hala badagokio, jaiotza-lekua eta -eguna, egoera zibila, helbidea eta nazionalitatea, baita ofizialki onartutako ereduetan gaineratu den 2. artikuluan aipatutako Erregistro Zibilaren xede diren gainerako datuak ere. Erditu ostean, amak semeari edo alabari uko egiten badio, haren bizilekua publikotasun mugatuko araubideari egokituko zaio, eta ez da estatistikaondoreetarako agertuko.»

Sei. 64. artikulua honela geratzen da idatzita:

«64. artikulua. Heriotza-jakinarazpena osasun-zentroen aldetik.

Ospitale, klinika eta osasun-establezimenduen zuzendaritzak osasun-zentroan gertatu diren heriotza guztiak jakinaraziko dizkio Erregistro Zibilaren Bulego eskudunari eta Estatistikako Institutu Nazionalari. Jakinarazpena bitarteko elektronikoak erabiliz bidaliko da, erregelamendu bidez ezarritako epean; inprimaki ofiziala behar bezala bete beharko da, eta medikuak sinatutako osasunziurtagiriarekin batera bidali beharko da. Adierazpena osasun-zentroko langileek bidaliko dute, eta identifikazioeta sinadura-mekanismo elektroniko seguruak erabiliko dituzte horretarako.»

Zazpi. 66. artikulua honela geratzen da idatzita:

«66. artikulua. Heriotzaren mediku-ziurtagiria.

Heriotza-inskripzioa ezin izango da egin Erregistro Zibilari heriotzaren osasunziurtagiria aurkeztu ez bazaio. Ziurtagirian, inskripzioa egiteko beharrezko inguruabarrez gain, Estatistikako Institutu Nazionalaren helburuetarako zehazten direnak jaso beharko dira; era berean, heriotza bortitzaren aztarnak dauden ala ez zehaztu beharko da, eta hala badagokio, baita heriotzagatiko eginbide judizialak abiaraziko diren ala ez ere, arrazoiak ezagutuz gero edo, medikuaren ustez, lurperatze-lizentzia ez emateko nahikoa arrazoi badaude.

Aurreko lerrokadako bigarren tartekian adierazitako inguruabarrak ez dira heriotza-inskripzioan gaineratuko; era berean, ez dira lege honetan zehaztutako publikotasun-erregimenaren xede izango, eta haren helburu bakarra artikulu honetan zehaztutakoa izango da.»

Zortzi. 3. zenbakia gehitzen zaio 67. artikuluari, eta honela dio:

«3. Heriotza haurdunaldiaren lehen sei hilabeteen ondoren eta erditzemomentua baino lehen gertatzen bada, eta jaioberria medikuaren alta jaso aurretik hil bada, hau da, erditu ostean hil bada, osasun-ziurtagiria bi medikuk sinatu beharko dute gutxienez. Horiek, beren erantzukizunpean, erditzetik eta, hala badagokio,

amaren eta seme-alabaren material genetikoarekin egindako probetatik ez dela amarengandiko filiazioari buruzko zalantzarik sortu egiaztatuko dute; era berean, inskripzioan edo laugarren xedapen gehigarrian aipatzen den artxiboan argi eta garbi adierazi beharko da proba horiek egin direla, baita hasiera batean horiekin lotutako informazioa duen osasun-zentroa zein den ere. Dena den, informazio hori kasuan kasuko administrazioaren behin betiko artxibategietara bidali ahal izango da, hala dagokionean.»

Bederatzi. Bederatzigarren xedapen gehigarria gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«Bederatzigarren xedapen gehigarria. Estatistikako Institutu Nazionalaren datuak lortzea.

Erregistro Zibilei izapidetze telematikoa errazteko helburuarekin, Estatistikako Institutu Nazionalak sarbide telematikoa emango die udal erroldarekin lotutako bizileku-datuak kontsultatzeko, egintza inskribagarriekin zerikusia badute, baita, egintza horiek behar bezala identifikatzeko beharrezkoa izanez gero, erroldako inskripzioetan agertzen diren identifikazio-datuak kontsultatzeko ere, horretarako interesdunak baimena eman behar izan gabe.

Erregistro Zibilen datu-baseetan dagoen informazioa eguneratzeko ere erabiliko dira erroldako datuak, aurreko lerrokadan aipatzen diren baldintza berdinetan.»

Hamar. Azken xedapenetatik hamargarrena honela geratzen da idatzita:

«Azken xedapenetatik hamargarrena. Indarrean jartzea.

Lege hau 2017ko ekainaren 30ean jarriko da indarrean, zazpigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriak eta azken xedapenetatik hirugarrena eta seigarrena salbu, horiek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko baitira indarrean.

Aurrekoari kalterik egin gabe, 2015eko urriaren 15ean, Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuan administrazioa erreformatzeko neurrien uztailaren 13ko 19/2015 Legearen bigarren artikuluaren bidez aldatutako lege honetako artikuluak jarriko dira indarrean.

Lege hau guztiz indarrean jarri arte, Gobernuak erregistro zibilen antolaerari eta funtzionamenduari eragiten dioten neurriak hartuko ditu eta behar diren arauak aldatuko ditu.»

Lehenengo xedapen gehigarria. Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren menpeko Enkanteen Atariaren eremuan aurretiaz itundutako gakoen bidezko sinadura.

Segurtasun-estandarrak betetzeari kalterik egin gabe, Enkanteen Atariarekiko harremanetan eta eskaintzak egiteko, erabiltzaileek aurretiaz itundutako gako-sistema erabil dezaten baimenduko du Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkante Elektronikoen Atariaren sistemak. Edonola ere, erabiltzaileak aurretiaz identifikatu beharko dira, pertsonalki edo sinadura bidezko ziurtagiria erabiliz.

Bigarren xedapen gehigarria. Datu pertsonalen babesa enkante elektronikoan.

1.Lege honetako lehen artikuluan aipatzen den enkante elektronikorako prozeduren esparruan burutzen den datu pertsonalen trataeran Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa bete beharko da uneoro, baita hura garatzen duten erregelamendu-xedapenetan zehaztutakoa ere.

Izaera pertsonaleko datuen trataerari buruzko bulego judizialen erantzukizunari kalterik egin gabe, Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziari dagokio abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 9. artikuluan aipatzen diren teknikaeta antolakuntza-neurriak txertatzea Enkanteen Atarian.

2.Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziak ezartzen dituen bilaketa-sistemek beharrezko mekanismoak izango dituzte, Internet bidezko bilaketa-motorren bitartez, enkante elektronikoen iragarkiak modu automatikoan indexatu eta berreskuratu ahal izan ez daitezen.

Hirugarren xedapen gehigarria. Familia-liburuaren eguneratzea.

Familia-liburuaren edukia ez da nahitaez eguneratu beharrik izango Erregistro Zibilaren uztailaren 21eko 20/2011 Legearen 44.9. artikuluan aipatzen den hitzez-hitzezko jaiotzaziurtagiri elektronikoa gaineratzen denean.

Laugarren xedapen gehigarria. Baliabideak.

Arau honetan jasotako neurriek ezingo dute hornidura-handitzerik eragin, ez eta ordainsariak edo bestelako pertsonal-gastuak handitzerik ere.

Lehenengo xedapen iragankorra. Gauzatzeko dauden prozesuak.

Lege hau indarrean jarri aurretik abiarazitako prozeduren enkanteak demanda aurkeztu zenean indarrean zeuden prozesu-arauekin bat etorriz bideratuko dira, horien publikotasuna hitzartu den kasuetan.

Bigarren xedapen iragankorra. Erregistro Zibilaren uztailaren 21eko 20/2011 Legea indarrean jarri arteko erregimen iragankorra.

Erregistro Zibilaren uztailaren 21eko 20/2011 Legea guztiz indarrean jarri arte, lege honetako bigarren artikuluko xedapenak aplikatuko zaizkie Erregistro Zibilaren 1957ko ekainaren 8ko Legean araututako Erregistro Zibilei; horrenbestez, dagozkion inskripzioak egingo dira lege horretan aurreikusitako jaiotza eta heriotzen ataletan.

Hirugarren xedapen iragankorra. Medikuaren eta osasun-establezimenduko langileen sinadura elektroniko aitortua.

Erregistro Zibilaren uztailaren 21eko 20/2011 Legearen 46. eta 64. artikuluetan aipatzen diren medikuek sinadura elektroniko aitortuaren ziurtagiririk ez badute, eskuz sinatu ahal izango dituzte artikulu horietan aipatzen diren osasun-ziurtagiriak eta -parteak; dena den, dokumentu horiek modu elektronikoan bidali beharko dira, kasu bakoitzean beharrezkoak izan daitezkeen dokumentuekin batera.

Osasun-establezimenduko langileen sinadura elektroniko aitortuaz gain, establezimendu hori identifikatzen duten ziurtagiri elektronikoak erabili ahal izango dira.

Erregelamendu bidez, dokumentuaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna eta nahitaezko onarpena bermatuko duten beste prozedura teknologiko batzuk zehaztu ahal izango dira.

Xedapen indargabetzaile bakarra.

1.Indargabetuta geratuko dira Hazkuntza, Lehiakortasuna eta Efizientzia Sustatzeko Urgentziazko Neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legearen hogeigarren, hogeita batgarren, hogeita hirugarren, hogeita laugarren eta hogeita bosgarren xedapen gehigarriak.

2.Era berean, indargabetuta geratuko dira lege honetan xedatutakoaren aurkako arau guztiak.

Azken xedapenetatik lehena. Merkataritzako Kodea aldatu da Kontseiluaren 89/666/EEE eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005/56/EE eta 2009/101/EE Zuzentarauak aldatzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko ekainaren 13ko 2012/17/EB Zuzentarauaren transposizioa egin ahal izateko, erregistro

zentralen, merkataritza-erregistroen eta sozietate-erregistroen arteko interkonexioari dagokionez.

5.zenbakia gehitzen zaio Merkataritza Kodeko 17. artikuluari, eta honela geratzen da idatzita:

«5. Merkataritza Erregistroak interkonexioa bermatuko du plataforma zentral europarrarekin, Europar Batasuneko arauek eta horiek garatzen dituzten erregelamendu-mailako arauek zehazten duten moduan. Informazioa interkonexiosistemaren bitartez trukatzeak are gehiago erraztuko du interesdunek lor dezaten sozietatearen izenari eta forma juridikoari buruzko adierazpenen informazioa, baita haren egoitza sozialari, erregistratuta dagoen estatu kideari eta haren erregistrozenbakiari dagokion informazioa ere.»

Azken xedapenetatik bigarrena. Kode Zibila aldatzea.

Aldatu egiten da Kode Zibilaren 120. artikulua; honela geratzen da idatzita:

«Ezkontzaz kanpoko filiazioa legearen bidez zehaztuko da:

1.a Jaiotza-inskripzioa egiten den momentuan, aitak Erregistro Zibilaren legedian aipatzen den inprimaki ofizialean egindako adierazpena oinarritzat hartuta.

2.a Erregistro Zibilaren arduradunaren aurrean adieraziz, testamendu edo beste dokumentu publiko baten bidez.

3.a Erregistro Zibilaren legediari jarraikiz bideratutako espedienteko ebazpenaren bidez.

4.a Epai irmoaren bidez.

5.a Amari dagokionez, epearen barnean egindako jaiotza-inskripzioan amarengandiko filiazioa jasotzen denean, Erregistro Zibilaren Legeak xedatutakoarekin bat.»

Azken xedapenetatik hirugarrena. Hipoteka Legea aldatzea, 1946ko otsailaren 8ko Dekretuaren bidez onartutako testua.

1946ko otsailaren 8ko Dekretuaren bidez onartutako Hipoteka Legearen 129. artikuluaren 2. zenbakiko a) eta f) letrak berriz idatzi dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«a) Interesdunek finka tasatuko dute enkanterako tasa gisa balio dezan, eta hura ez da, inola ere, betearazpen-prozedura judizial zuzenerako finkatu den balioarengandik desberdina izango; era berean, ez da Hipoteka Merkatua Arautzeko martxoaren 25eko 2/1981 Legean aurreikusitakoari jarraikiz egin den tasaziobalioaren ehuneko 75 baino txikiagoa izango.»

«f) Notarioak salmenta estrajudizialaren oinarrian dagoen edo kopuru galdagarria zehaztu duen maileguaren klausuletako bati abusuzko baderitzo, zordunari, hartzekodunari eta, hala balegokie, abal-emaileari eta hipotekatzaile ez zordunari horren berri emango die, dagozkion ondoreetarako.

Edonola ere, notarioak salmenta estrajudiziala eten ahalko du alderdietako batek epaile eskudunaren aurrean kontratuaren klausulak abusuzkoak diren galdetu izana egiaztatzen badu, Prozedura Zibilaren Legearen 684. artikuluaren arabera.

Abusuzko izaerari buruzko auzia Prozedura Zibilaren Legearen 695.1 artikuluaren 4. puntuan araututako aurka egiteko arrazoien gainean aurreikusitako ondoreekin, eta bertan xedatutako izapideen bidez gauzatuko da.

Auzia gauzatu ondoren, eta eskatu daitekeen kantitatea zehaztu duen edo salmentaren oinarria osatzen duen abusuzko klausula ez bada, notarioak salmenta estrajudizialarekin jarraitu ahalko du hartzekodunak horixe eskatuta.»

Azken xedapenetatik laugarrena. Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta eginbideak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Legea aldatzea.

Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta eginbideak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Legea aldatu da, eta honela geratzen da idatzita:

Bat. Aldatu egiten da 15. artikuluaren 3. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:

«Jaiotzen kasuan, historia klinikoan, aurreko zenbakian aipatzen den informazioaz gain, amarengandiko filiazioa zehazteko beharrezkoak izan daitezkeen proba biometriko, mediko edo analitikoen emaitzak jasoko dira, betiere erregelamendu bidez zehaztutakoarekin bat.»

Bi. Aldatu egiten dira 17. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiak; honela geratzen dira idatzita:

«1. Osasun-zentroek nahitaez gorde beharko dute dokumentazio klinikoa, hura modu egokian mantendu eta segurtasuna bermatzeko baldintzetan. Hura ez da jatorrizko euskarrian gorde beharrik izango, eta kasu bakoitzari dagokion denboran zehar pazienteari modu egokian erantzutea izango da helburua; dokumentazioa bost urtez gorde beharko da gutxienez, prozesu asistentzial bakoitzari alta ematen zaion egunetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, pazientearen jaiotzarekin lotuta dauden historia klinikoko datuak, amarengandiko filiazioa zehazteko beharrezkoak izan daitezkeen proba biometriko, mediko edo analitikoen emaitzak barne, ez dira inola ere suntsituko; pazientearen heriotza ezagutu ostean, horiek kasuan kasuko administrazioaren behin betiko artxibategietara helaraziko dira, eta bertan, datuak babesteko legediaren ondoreetarako dagozkion segurtasun-neurri egokiak hartuta gordeko dira.

2.Dokumentazio klinikoa ondore judizialetarako ere gordeko da, indarrean den legediari jarraikiz. Arrazoi epidemiologikoak, ikerkuntzarekin lotutakoak edo Osasun Sistema Nazionalaren antolakuntzarekin eta funtzionamenduarekin lotutako arrazoiak daudenean ere mantenduko da. Ahal den neurrian, dokumentazioa eragindako pertsonak ez identifikatzeko moduan erabiliko da.

Hurrengo artikuluan aipatzen den eskubideari kalterik egin gabe, jaioberriaren amarengandiko filiazioa zehazteko beharrezkoak izan daitezkeen proba biometriko, mediko edo analitikoekin lotutako historia klinikoko datuak eskaera judizial bidez bakarrik jakinarazi ahal izango dira, dagokion prozesu penalaren barnean, edo amarengandiko filiazioaren erreklamazio edo inpugnazio judizial bidez.»

Azken xedapenetatik bosgarrena. Lagundutako Giza Ugalketako Teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legea aldatzea.

Lagundutako Giza Ugalketako Teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legea aldatu da, eta honela geratzen da idatzita:

Bat. Aldatu egiten da 7. artikuluaren 3. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:

«3. Ama beste emakume batekin ezkonduta dagoenean baina legez edo izatez bananduta ez dagoenean, emakume horrek haren ezkontidearekin izandako semearengandiko filiazioaren aldeko zehaztapena baimentzen duela adierazi ahal izango du, Erregistro Zibilaren Legean xedatutakoarekin bat etorriz.»

Bi. Aldatu egiten da 8. artikuluaren 2. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Erregistro Zibilaren uztailaren 21eko 20/2011 Legearen 44. artikuluaren 8. zenbakian aurreikusten diren ondoreetarako, inolako zalantzarik gabeko idazki gisa

hartuko da ugalketa-teknikak erabili aurretik ezkondu gabe dagoen gizonak ernalketa emaile-ekarpenaren bidez egitearekin ados dagoela jasotzen duen dokumentua, zeina zentro edo zerbitzu baimenduaren aurrean aurkeztu beharko baita. Aitatasunaren erreklamazio judiziala egiteko aukera gordeko da.»

Hiru. Aldatu egiten da 9. artikuluaren 3. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:

«3. Ezkontza-loturarik ez duen gizonak aurreko zenbakian aurreikusitako aukera erabili ahal izango du; adostasun horrek Erregistro Zibilaren uztailaren 21eko 20/2011 Legearen 44. artikuluaren 8. zenbakiko espedientea abiarazteko titulu gisa balioko du, aitatasun-erreklamazioaren ekintza judizialari kalterik egin gabe.»

Azken xedapenetatik seigarrena. Kontsignazio elektronikoen erregulazioa enkante judizialetan.

Lege hau argitaratu eta hiru hilabeteko epean, errege-dekretu bidez eta Justiziako, eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministroen proposamen bidez, enkante judizialetan parte hartzeko beharrezko zenbatekoak egoitza elektronikoan kontsignatzeko sistema formalizatzeko prozedura arautuko da.

Azken xedapenetatik zazpigarrena. Bizilekua Espainian izateagatik Espainiako nazionalitatea lortzeko prozedura.

1.Bizilekua Espainian izateagatik Espainiako nazionalitatea emateko prozedura Kode Zibilean, xedapen honetan eta xedapena garatuko duen erregelamenduan xedatzen denaren arabera arautuko da. Erregelamendu horretan, Indar Armatuen zerbitzura lan egiten duten pertsonen prozedurari dagozkion berezitasunak gehituko dira.

2.Prozedura modu elektronikoan bideratuko da, eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari egokituko zaio dagozkion izapideak egitea. Prozedura honi dagozkion jakinarazpen guztiak modu elektronikoan egingo dira.

3.Bizilekua Espainian izateagatik Espainiako nazionalitatea lortzeko Kode Zibilak jasotzen dituen baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, legeek eta erregelamenduek aurreikusitako dokumentuak eta frogak aurkeztu beharko dira.

Espainian behar adina gizarteratu izana egiaztatzeko, bi proba gainditu beharko dira.

Lehenengoan, gaztelaniaren oinarrizko ezagutzak egiaztatuko dira −Europako Kontseiluko Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko A2 maila edo handiagoa−.

Horretarako, gaztelania atzerriko hizkuntza gisa egiaztatzeko A2 mailako edo hortik gorako DELE agiria lortzeko azterketa bat egingo da. Gaztelania hizkuntza ofiziala den herrialde edo lurraldeetako eskatzaile nazionalek ez dute proba hori egin beharrik izango.

Bigarren proban, berriz, bi gauza hauek zenbateraino ezagutzen dituen baloratuko da: Espainiako Konstituzioa eta Espainiako gizartearen eta kulturaren errealitatea.

Cervantes Institutuak diseinatuko eta administratuko ditu proba horiek. Baldintzak erregelamendu bidez zehaztuko dira.

Hemezortzi urtetik beherakoek eta gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonek ez dituzte proba horiek gainditu beharrik izango.

4.Artikulu honetan aipatzen den prozeduran, 100 euroko tasa bat ordaindu beharko da. Bizilekua Espainian izateagatik Espainiako nazionalitatea lortzeko prozedura hasteko eskaria da tasaren zerga-egitatea, eta interesdunak ordaindu beharko du, ordezkariaren bidez jarduteko eskubideari kalterik egin gabe eta prozedura edonola amaitzen dela ere. Justizia Ministerioari dagokio tasa kudeatzea. Hark arautuko du nola ordaindu behar den.

Azken xedapenetatik zortzigarrena. Arauak garatzeko gaikuntza.

1.Errege Dekretu bidez, eta Justiziako ministroak hala proposatuta, bizilekua Espainian izateagatik Espainiako nazionalitatea lortzeko prozedura elektronikoa arautuko duen erregelamendua onartuko da.

2.Justizia ministroa gaitzen da lege honetan ezarritakoa betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Eskumen-tituluak eta oinarrizko legedia.

1.Lege hau honako eskumen-titulu hauen babespean eman da:

a) Lehenengo artikulua Konstituzioaren 149.1.6. artikuluaren babespean eman da; artikulu horrek Estatuari esleitzen dio prozesuei buruzko legeriaren eskumena, autonomiaerkidegoen eskubidearen berezitasunetatik eratorritako beharrezko espezialitateei kalterik egin gabe.

b) Bigarren artikulua eta azken xedapenetatik hirugarrena eta bosgarrena Konstituzioaren 149.1.8. artikuluaren babespean eman dira; artikulu horrek erregistroak eta erreminta publikoak antolatzeko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari.

c) Azken xedapenetatik bigarrena Konstituzioaren 149.1.8. artikuluaren babespean eman da; artikulu horrek legedia zibila emateko eskumena esleitzen dio Estatuari, betiere autonomia-erkidegoek eskubide zibilak, foralak edo bereziak mantendu, aldatu eta garatzeko duten eskubideari kalterik egin gabe, halakorik dagoen kasuetan.

d) Azken xedapenetatik zazpigarrena Konstituzioaren 149.1.2. artikuluaren babespean eman da; artikulu horrek nazionalitate arloko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari.

e) Azken xedapenetatik lehena Konstituzioaren 149.1.6. artikuluaren babespean eman da; artikulu horrek merkataritza-legedia emateko eskumena esleitzen dio Estatuari.

2.Azken xedapenetatik laugarrenak oinarrizko legediaren izaera du, Konstituzioaren

149. artikuluaren 1. zenbakiko 1 eta 16. puntuetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Azken xedapenetatik hamargarrena. Indarrean jartzea.

Lege hau 2015eko urriaren 15ean sartuko da indarrean, bigarren artikuluaren hamargarren zenbakia eta xedapen indargabetzaile bakarraren 1. zenbakia izan ezik, horiek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean jarriko baitira indarrean.

Horrenbestez,

Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.

Madrilen, 2015eko uztailaren 13an.

FELIPE e.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra