*GARREN ZENBAKIA.
*(e)n, nire egoitzan, *(e)ko *aren *(e)an, goizeko/arratsaldeko * orduak eta * minutu direnean.
Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,
AGERTZEN DA:
* JAUNA/ANDREA, *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, hilda dauden * jaunaren/andrearen eta * jaunaren/andrearen semea/alaba, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.
Bere inguruabar pertsonalak bere adierazpenetatik atera dira.
Badu, nire aburuz, testamentua egiteko behar adinako lege-gaitasuna. Bere azken nahia adierazten du, eta nik, notarioak, azken nahi hori idatziz jasotzen dut, haren ahozko jarraibideen arabera, hurrengo klausulekin bat etorriz.
KLAUSULAK:
LEHENENGOA.- Adierazten du * jaunarekin/andrearekin ezkonduta egon zela, berarentzat hori ezkontza bakarra dela, eta, ezkontza horretatik, hiru seme-alaba izan zituela, * jauna/andrea, * jauna/andrea eta * jauna/andrea.
BIGARRENA.- Adierazten du, halaber, Bizkaiko foru-legeriaren mende dagoela, jatorriaren ondorioz eta auzotasunaren ondorioz.
HIRUGARRENA.- Komisario izendatzen ditu, modu solidarioan eta elkarren segidan, * jauna/andrea, eta, horren ezean, * jauna/andrea; hau da, bigarrena komisarioa izango da lehenengoaren ondoren, edota lehenengoa ezgai geratuz gero edo hilez gero. Bi-biek, gehienez ere, * epea izango dute, testamentugilearen heriotza-datatik zenbatuta. Horrela, elkarren segidan eta aipatu epean, testamentu-ahalordea ematen du, komisario gisa, haren ondasunak xeda ditzan, lehenengo, * jaunak/andreak, eta, aipatu epean hori ahalordea egikaritu gabe ezgai geratuz gero edo hilez gero, * jaunak/andreak; ondasunak xedatu ahal izango ditu testamentugilearen seme-alaba eta ondorengoen artean edo komisarioak berak egoki ikusten dituen pertsonen artean, batzuei gehiago eta beste batzuei gutxiago emanez, edo zati berdinetan, horretarako dohaintzak, legatuak, jaraunsle-izendapenak eta bazterketak eginez, Bizkaiko foru-zuzenbidearen arabera, behingoz nahiz behin baino gehiagotan, baita izaera ezeztagarriarekin ere.
LAUGARRENA.- Bi komisarioetatik batek ere ez badu testamentu-ahalordea egikaritzen aipatu epean, edo bi-biak horretarako ezgaituta geratzen badira, edo aipatu epean ahalordea egikaritu gabe hiltzen badira, bere ondasun, eskubide eta akzio guztietan jaraunsle izendatzen du bere semea/alaba den * jauna/andrea.Izendatua lehenago hilez gero edo ezgaia izanez gero, ordezpen arrunta gertatuko da, haren ondorengoen mesederako.
BOSGARRENA.- Aurreko xedapenetatik beren-beregi baztertuta geratzen dira horietan aipatu gabe geratu direnak, eta, bereziki, testamentugilearen seme/alaba diren * jauna/andrea eta * jauna/andrea, bai eta, orokorrean, herentziaren gainean edozein eskubide izan dezaketenak ere, Bizkaiko foru-legerian ezarritakoarekin bat etorriz
SEIGARRENA.- Beren-beregi ezeztatzen ditu beronen aurreko testamentu-xedapen guztiak.
Oso-osorik eta ahots ozenez testamentua irakurri diot agertzaileari, berak bere kabuz irakurtzeko duen eskubideari uko egin diolako, neronek eskubide hori duela ohartarazi eta gero; testamentugileak bere azken nahiarekin bat datorrela adierazten du eta sinatu egiten du.
Eta nik, notarioak, fede ematen dut:testamentugilea ezagutzeaz; irakurketaren ondoren, agertzailea testamentu honen edukiaz behar beste informatuta geratu izanaz; hark askatasunez adostasuna eman izanaz; egilespena haren borondateari, behar beste informatua, eta legezkotasunari egokitu izanaz; egilespen honetan egintza-batasuna eta Kode Zibilaren beste solemnitate guztiak betetzeaz; eta, halaber, jatorrizko honetan dagoen guztiaz, agiri hau idatzita dagoela *(e)ko Foru Aldundiaren paper tinbreduneko * foliotan, * motakoak, zenbakiak * eta hurrenez hurreneko * direla.-