Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal zuzenbide zibila  >>  Formularioak >>  >> Bizkaiko Foru Zibila >> Testamentu mankomunatua

Testamentu mankomunatua, bizkaitar forugabeen artean

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, *(e)ko *aren *(e)an, goizeko/arratsaldeko * orduak eta * minutu direnean.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* eta *, lehenengoa *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, eta hilda dauden * jaunaren eta * andrearen semea, eta bigarrena *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, eta hilda dauden * jaunaren eta * andrearen alaba, bi-biak *(e)ko biztanleak, *(e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Badute, nire aburuz, TESTAMENTU MANKOMUNATUA egiteko behar adinako lege-gaitasuna, eta euren azken nahia antolatzen dute, hurrengo klausulekin bat etorriz.

KLAUSULAK:

LEHENENGOA.- Euren arteko ezkontzari, gaur egun bientzat bakarra den horri, irabazpidezkoen lege-araubidea aplikatzen zaio. Ezkontza horretatik, * seme-alaba izan dituzte, *, * eta * izenekoak.

BIGARRENA.- Biek adierazten dute legeria zibil erkidearen mende daudela, jatorriaren ondorioz eta auzotasunaren ondorioz.

HIRUGARRENA.- Euren ondasun, eskubide eta akzio guztietan, jaraunsle unibertsal izendatzen dute euren semea/alaba, *, betiere beste seme-alabek, * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak seniparte hertsia jasoko dutela. Izendatuak lehenago hilez gero edo ezgaiak izanez gero, ordezpen arrunta gertatuko da, haien ondorengoen mesederako.

LAUGARRENA.- Beren-beregi ezeztatzen dituzte beronen aurreko testamentu-xedapen guztiak.

Oso-osorik eta ahots ozenez testamentua irakurri diet agertzaileei, eurek beren kabuz irakurtzeko duten eskubideari uko egin diotelako, neronek eskubide hori dutela ohartarazi eta gero; testamentugileek euren azken nahiarekin bat datorrela adierazten dute, eta sinatu egiten dute.

Eta nik, notarioak, fede ematen dut:testamentugileak ezagutzeaz; irakurketaren ondoren, agertzaileak testamentu honen edukiaz behar beste informatuta geratu izanaz; haiek askatasunez adostasuna eman izanaz; egilespena haien borondateari, behar beste informatua, eta legezkotasunari egokitu izanaz; egilespen honetan egintza-batasuna eta Kode Zibilaren beste solemnitate guztiak betetzeaz; eta, halaber, jatorrizko honetan dagoen guztiaz, agiri hau idatzita dagoela *(e)ko Foru Aldundiaren paper tinbreduneko * foliotan, * motakoak, zenbakiak * eta hurrenez hurreneko * direla.-

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra