*GARREN ZENBAKIA.
*(e)n, nire egoitzan, *(e)ko *aren *(e)an, goizeko/arratsaldeko * orduak eta * minutu direnean.
Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,
AGERTZEN DIRA:
* eta *, lehenengoa *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, eta hilda dauden * jaunaren eta * andrearen semea, eta bigarrena *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, eta hilda dauden * jaunaren eta * andrearen alaba, bi-biak *(e)ko biztanleak, *(e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.
Badute, nire aburuz, TESTAMENTU MANKOMUNATUA egiteko behar adinako lege-gaitasuna, eta euren azken nahia antolatzen dute, hurrengo klausulekin bat etorriz.
KLAUSULAK:
LEHENENGOA.- Euren arteko ezkontzari, gaur egun bientzat bakarra den horri, foru-komunikazioaren lege-araubidea aplikatzen zaio. Ezkontza horretatik, * seme-alaba izan dituzte, *, * eta * izenekoak.
BIGARRENA.- Biek adierazten dute Bizkaiko foru-legeriaren mende daudela, jatorriaren ondorioz eta auzotasunaren ondorioz.
HIRUGARRENA.- Euren ondasun, eskubide eta akzio guztietan, jaraunsle unibertsal izendatzen dute euren semea/alaba, *. Izendatua lehenago hilez gero edo ezgaia izanez gero, ordezpen arrunta gertatuko da, haren ondorengoen mesederako. Horri guztiari kalterik egin gabe, eta Bizkaiko foru-legeria zibilarekin bat etorriz, alargunak gozamena izango du.
LAUGARRRENA.- Aurreko xedapenetik beren-beregi baztertuta geratzen dira horretan aipatu gabe geratu direnak, Bizkaiko foru-legerian ezarritakoari helduta.
BOSGARRENA.- Beren-beregi ezeztatzen dituzte beronen aurreko testamentu-xedapen guztiak.
Oso-osorik eta ahots ozenez testamentua irakurri diet agertzaileei, eurek beren kabuz irakurtzeko duten eskubideari uko egin diotelako, neronek eskubide hori dutela ohartarazi eta gero; testamentugileek euren azken nahiarekin bat datorrela adierazten dute, eta sinatu egiten dute.
Eta nik, notarioak, fede ematen dut:testamentugileak ezagutzeaz; irakurketaren ondoren, agertzaileak testamentu honen edukiaz behar beste informatuta geratu izanaz; haiek askatasunez adostasuna eman izanaz; egilespena haien borondateari, behar beste informatua, eta legezkotasunari egokitu izanaz; egilespen honetan egintza-batasuna eta Kode Zibilaren beste solemnitate guztiak betetzeaz; eta, halaber, jatorrizko honetan dagoen guztiaz, agiri hau idatzita dagoela *(e)ko Foru Aldundiaren paper tinbreduneko * foliotan, * motakoak, zenbakiak * eta hurrenez hurreneko * direla.-